id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0017734
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako Batzordea, Espainiaren eta haren «batasunaren» alde Kataluniako Gobernuak espero duen solaskide europarrak ezkutatuta jarraitzen du oraingoz. Haren ordez, 28 estatuen klubeko kideak babestu ohi dituen erraldoia agertu zen atzo prentsaren aurrera, Vladis Dombrovskis Europako Batzordeko presidenteordearen ahotik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017735
BERRIA
Euskadi
noticias
«Mileiren boto emaileek zera nahi dute, kirchneristek nahi ez duten guzia» Semanen arabera, Argentinan prozesu bat gertatzen ari da, «hala arrazoiari nola sentimenduei lotua», eta, haren eraginez, «gero eta jende gehiagok ematen die bizkarra gobernuari eta peronismoari, eta politikari berari ere bai». Pablo Seman sozio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017736
BERRIA
Euskadi
noticias
Hizkuntza gutxituen Hitz adina mintzo zikloaren bigarren ikasturtea aurkeztuko du gaur Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak. Carme Junyent hizkuntzalari katalana gonbidatu dute, Nola akatzen dira hizkuntzak hitzaldia eman dezan. EHUko Letren Fakultatean egingo du goizekoa (12:00), eta Oihanederren arratsaldekoa (19:00...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017737
BERRIA
Euskadi
noticias
Urteko bigarren erdirako %0,4ko atzeraldia iragarri dute Eusko Ganberek . Urte amaieran hazkunde tasa %2,2koa izango dela uste dute Arabako, Bilboko eta Gipuzkoako ganberek Urteko bigarren erdirako %0,4ko atzeraldia iragarri dute Eusko Ganberek Urte amaieran hazkunde tasa %2,2koa izango dela uste dute Arabako, Eusko Ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017738
BERRIA
Euskadi
noticias
Bartzelonak balentria behar du gaur aurrera egiteko Bartzelonak balentria behar du gaur etxean Txapeldunen Ligako final-laurdenetara pasatzeko. Titulua lortzeko hautagai nagusietako bat kinka larrian dago, joaneko partidan 2-0 galdu zuelako Milanen aurka. Eguneko beste partidan, Galatasaray gola sartzera behartuta dago...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017739
BERRIA
Euskadi
noticias
ELIKADURA. Errezeta. Kremaz beteriko petit chouak txokolatez bustiak Petit chouak egiteko lehenik lapiko batean ura berotzen ipini, gatz, azukre pittin bat eta gurinarekin batera. Irakin artean itxaron. Jarraian, sua itzali, eta irin dena nahastuko diogu. Etengabe irabiatuko dugu nahasketa egurrezko goilara handi batez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017740
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Xabier Goienetxea euskal presoaren bikotekideak istripua izan du Lannemezango espetxetik (330 kilometro) bueltan. Ez du kalte fisikorik izan. Urruntzeak aurten eragindako bigarren auto istripua da, baina laurehun bat ezbehar izan dira denera, Etxerat-en arabera.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017741
BERRIA
Euskadi
noticias
Astebete baino ez da falta Martxoaren 8rako eta Euskal Herriko Mugimendu Feministak sistema eraldatzen hasteko 28 aldarrikapen zehatz aurkeztu ditu. Kapitalismoaren, patriarkatuaren, heteroarauaren, kolonialismoaren eta kapazitismoaren aurka egitea dute helburu. Kapazitismoa... Batzuek geure burua arau jotzen dugu eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017742
BERRIA
Euskadi
noticias
Afganistanen 12 polizia eta 70 taliban hil dira konboi baten aurkako erasoan Hamabi polizia eta 70 taliban hil eta 22 polizia zauritu dira, gutxienez, Afganistanen, talibanek Farah hirian konboi baten aurka egindako erasoan. Poliziak jakinarazi duenez, erasoa Bakwa barrutian gertatu da, eta guztira bost auto suntsituta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017743
BERRIA
Euskadi
noticias
Formatu berriak, lehia harrigarriak. Nazioarteko telebista kate garrantzitsuenak programa berriak probatzen ari dira azkeneko hilabeteetan Nazioarteko telebista kate garrantzitsuenak programa berriak probatzen Adineko pertsona batek familiako senide guztiak galdu ditu. Alemaniako Suche familie saioak aukera berezi bat ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017744
BERRIA
Euskadi
noticias
Kalean daude jada. Auzoak saiatu dira kaleratzea eragozten, etxebizitzaren aurrean elkarretaratzea eginez, atarian erresistentzia pasiboari ekinez, gorputzekin giza harresia eraikiz ertzainen aurrean. Baina alferrik izan da, eta, azkenean, etxetik bota dute Getxoko familia bat (Bizkaia), finantza enpresa mailegatzaile ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017745
BERRIA
Euskadi
noticias
Hego Euskal Herriko biztanleen %35ek osatua dute txertaketa pauta Birusari kontra egiteko ahaleginean, txertaketara bideratua segitzen du Euskal Herriko osasun sistemen indarren parte handi batek. Apurka, ari da bidean aitzina egiten, eta, ehunekoei so, Hegoaldean bada datu aipagarririk: Espainiako Osasun Ministerioak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017746
BERRIA
Euskadi
noticias
Ayesa enpresak Euskal Herriko zibersegurtasun zentro handiena ireki du Euskal Herrian dauden zibersegurtasun operazioen zentroen artean handiena ireki du Ayesa enpresak gaur, Donostian. Andaluziako talde horrek Ibermatica erosi zuen 2022an , eta haren Miramongo instalazioetan dago Security Operation Center izeneko zent...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017747
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Arantza Goikoetxea pandero jotzailea eta kantaria Zeanurin jaio zen (Bizkaia), baina Eibarren bizi zen (Gipuzkoa). Alan Lomax etnomusikologoak grabatu zituen Goikoetxearen doinuak 1952an, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako beste hainbat musikarirekin batera. 91 urte zituela zendu da musika jotzailea.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017748
BERRIA
Euskadi
noticias
Quimi Portet musikariak - El último de la fila taldeko kide ohia- bizi izandako esperientzia linguistikoaren berri jakin genuen duela aste pare bat. Balear Uharteetako uretan zebilen itsasontziko kafetegira joan zen, eta kafesnea eskatu zuen katalanez. Bertako zerbitzariaren erantzuna: « Mira: en gallego, español, fran...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017749
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Amara Zaharra auzoko bizilagunek adierazi dute metroaren obrak ez dituztela gelditu gauez, obrek gauean eragiten duten zarataren kontra erakundeek neurriak hartuko dituztela jakinarazi arren. Bizilagunek jakinarazi dute astelehenean 23:00ak arte aritu zirela lanean, eta atzo 7:45ean hasi zirela -22:00etatik 0...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017750
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizkaiko Batzar Nagusiek eukaliptoa aldatzeko debekua luzatu dute lau urtez BILBO. Bizkaiko Batzar Nagusiek eukaliptoaren landaketarekin lotutako atzerapen bat onartu dute, eta, horren ondorioz, 2025eko abenduaren 31 arte ezingo da herrialdean eukaliptorik landatu. Basoen gaineko araudi bat ontzekoak dira, eta bitartea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017751
BERRIA
Euskadi
noticias
Goizez unibertsitatera Gasteizen, eta arratsaldez entrenatzera; hori da David Merinoren (Villar de Torre, Espainia, 1990) bizitza ez hain berria. Ikasgai bakarra falta zaio soin hezkuntzako ikasketak bukatzeko, eta hori du «lehentasuna» orain. Arratsaldez, berriz, egunero entrenatzen jarraitzen du, batez ere arlo fisik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017752
BERRIA
Euskadi
noticias
Urkulluk legegintzaldirako lege egutegitik kanpo utzi du kontsulta legea onartzea Eusko Jaurlaritzak 29 lege onartu nahi ditu legegintzaldi honetan, baina horien artean ez dago kontsulta legea. Iñigo Urkullu lehendakariak datozen hiru urteetarako lege egutegia aurkeztu zuen atzo Eusko Legebiltzarrean, eta programan ez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017753
BERRIA
Euskadi
noticias
Euriborrak inoizko mailarik apalenetan bigarrena izan du azaroan Urritik azarora bitartean ere jaitsi egin da hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen den indizea, eta %0,506ko batez bestekoarekin amaitu du hilabetea. Inoizko bigarren mailarik apalena da hori, aurtengo maiatzean soilik egon baita hor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017754
BERRIA
Euskadi
noticias
Luiz Inacio da Silva Lula -ren babesa du Fernando Haddadek (Sao Paulo, 1963), baina, babesarekin batera, baita ardura handi baten zama ere. Lularen oso bestelako profila du Haddadek, ez baita sindikalismotik edo kaleko militantziatik iritsitako politikari bat, akademia mundutik baizik. Libanoar jatorriko familia batean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017755
BERRIA
Euskadi
noticias
Unanue-Ruizek eta Olaizola I.a-Belokik jokatuko dute Asegarceren torneoko finala . Jaialdi berean Julen Retegik eta Iñigo Leizak lau t'erdiko torneoko finala jokatuko dute gaur (22:15, ETB1) Unanue-Ruizek eta Olaizola I.a-Belokik jokatuko dute Asegarceren Jaialdi berean Julen Retegik eta Iñigo Leizak lau t'erdiko torne...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017756
BERRIA
Euskadi
noticias
Laida Aldaz ariko da Atalak sarearen egonaldi berrian DANTZA. Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko sorkuntza koreografikoa sustatzea da Atalak sarearen helburua, eta, «etengabeko aldaketan dagoen ezohiko egoerari aurre eginez eta sektoreko erronka berriei erantzunez», 2020rako programatua zuen bigarren egona...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017757
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Cuatro kateko Gym Tony saioa 16:00etan emango dute, astelehenetik aurrera; azkeneko denboraldian da. Haren tokian, 21:30ean, Toma partido saioa emango dute. Miguel Angel Oliver aurkezleak gidatuta, egunero lau kolaboratzaile izango dituzte gaurkotasun politikoa aztertzeko. Herritarren iritziak ere zuzenean jaso...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017758
BERRIA
Euskadi
noticias
Aznar: «Batasuna Troyako zaldia da». V. Jesus Maria Pedrosa saria jaso du Durangon Espainiako Gobernuko presidente ohiak V. Jesus Maria Pedrosa saria jaso du Durangon Espainiako Gobernuko «Batasuna ETAren terrorismoaren Troyako zaldia da, Zuzenbide Estatuaren defentsak eta ordena konstituzionala saihestea helburu duen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017759
BERRIA
Euskadi
noticias
Burkina Fason bere burua entregatu du estatu kolpea gidatu zuen jeneralak UAGADUGU. Burkina Fasoko trantsizioko gobernuarekin negoziatzen jardun ondoren, Gilbert Diendere jeneralak bere burua entregatu zuen atzo. Presidentetza Guardiak irailaren 16an Michel Kafando presidentea eta gobernu osoa agintetik kendu zituen es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017760
BERRIA
Euskadi
noticias
Goñi: «Emazteari lanaldia luzatu bagenio, Cerverak ez zuen CAN kritikatuko» «Hastekoa da bi axeri hauen ikuskizuna». Cervera auziko azken saioa hasi aurretik, horrela agurtu zuen ezagun bat Enrique Goñi Nafarroako Kutxako zuzendari ohiak. Santiago Cervera PPko diputatu ohiaz eta Sergio Gomez abokatuaz mintzo zen. Behin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017761
BERRIA
Euskadi
noticias
Zubietak negarrez eman du albistea Iruñean, prentsaurreko batean. Ondoan izan du Fernando Bidarte Aspeko burua. "Saiatu naiz osatzen, baina medikuntzak mugak ditu. Eta nire belauna ez dago ondo". Eskerrak eman dizkie familiari, lagunei, emazteari, gurasoei eta pilota munduko guztiei. "Ni pilotaria banaiz, haiengatik na...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017762
BERRIA
Euskadi
noticias
Ibaiondo eskolako kutsadura neurtuko du Eusko Jaurlaritzak GASTEIZ. Inguruko hotel batean dauden telefonia antenek sortzen duten kutsadura aztertzeko, Gasteizko Ibaiondo ikastetxean neurketak egingo ditu Eusko Jaurlaritzak. Denbora daramate protestan eskola horretan, kutsadura elektromagnetikoa dela eta. Bilera bat egi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017763
BERRIA
Euskadi
noticias
Badirudi Nafarroako egunkari salduenari emandako elkarrizketa batean erabili zuela esamoldea, lehen aldiz. Ea PSNrekin adostu nahi dituen aurrekontuen sail guztiekin ados zegoen galdetu zioten. Diru sailen bat ez zuela ondo ikusten erantzun zuen Nafarroako presidenteak. «Adibidez, Europako merkataritza hizkuntzei, bate...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017764
BERRIA
Euskadi
noticias
Bernaola Bero jaialdian hamar kontzertu izango dira abuztua eta iraila bitartean. Alos Quartet, Sinkro Esemble eta Chiara Banchinik joko dute, besteak beste, zenbait herritan eta Gasteizen Bernaola Bero jaialdian hamar kontzertu izango dira abuztua eta iraila Alos Quartet, Sinkro Esemble eta Chiara Banchinik joko dute,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017765
BERRIA
Euskadi
noticias
Martxan da Nafarroako hezkuntzako lan eskaintza publikoa. Gobernuak atzo onartu zuen, eta gaur bertan jarriko da abian prozedura, aldizkari ofizialean argitaratuta. Hilabete luzeetako gatazkari erdibideko irteera eman dio Hezkuntza Departamentuak, baina erroko arazoari heldu gabe jarraitzen du: pisu berbera emango ote ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017766
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herritik milaka kilometrotara bizi arren, haur batzuek badakite Xabi Prieto dela Realeko kapitaina, eta Lionel Messi izatearekin amesten dute. Bartzelonako eta Madrileko futbolarien elastikoen zenbakiak buruz dakizkite. Izarrak dira haientzat, eta gurtu egiten dituzte. Munduko 23 herrialdetako 416 talde parte ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017767
BERRIA
Euskadi
noticias
Iker Rodrigok ukatu egin du Lopez Peñaren gorpuaren harrera antolatu zuela Iker Rodrigo Sortuko kideak ukatu egin du Xabier Lopez Peña presoa zenaren gorpuaren harrera antolatu zuela Loiuko aireportuan. Senitartekoei "kontsueloa" ematera joan zela esan du, Espainiako Auzitegi Nazionalean bere kontra hasi den epaiketan....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017768
BERRIA
Euskadi
noticias
ERRUGBIA. Baionako zuzendaritzak Mike Phillipsi jarritako zigorra kendu dio, eta dagoeneko taldekideekin batera entrena daiteke. Zuzendaritzak zelaitik kanpoko jarrerarengatik zigortu zuen uztartze erdilaria, eta ez du jokatu Top14ko azken bi partidetan. Taldeko eta Galesko selekzioko izarra ostiralean itzuli daiteke z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017769
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Atzo amaitu zen Ernaiko zazpi kideren aurkako epaiketa, eta fiskalak zigor eskeei eutsi zien: urtebete eta urte eta erdi bitarteko kartzela zigorrak eskatu ditu gazteentzat, eta 20.000 euro isunetan eta kalte ordainetan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017770
BERRIA
Euskadi
noticias
Independentzia, utopiatik errealitatera. Independentistak sareak kalera atera nahi du udan itxaropena ordezkatzen duen berdea, umorez eta, batez ere, aniztasuna errespetatuz, Euskal Herri osoan diren milaka independentista «aktibatu» eta udazkenerako «olatu berde erraldoi bat» sortzeko asmoz. Independentistak sareak ka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017771
BERRIA
Euskadi
noticias
Fathy Khdiratek urduri begiratzen dio ordulariari. Itxura batean, gainean ezer berezirik gabe irten da etxetik, baina arropa lodia darama jakaren azpian: dena ondo bidean, gaua aire zabalean igaroko du. Telefonoak jotzen dion bakoitzean, tentu handiz ematen dizkie kideei arratsaldeko ekintzarako jarraibideak. Sakelakoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017772
BERRIA
Euskadi
noticias
Mahomaren karikaturen egileetatik bati eraso diote Danimarkan. Zerbitzu sekretuetako buruak uste du Al Kaeda eta Al Shabab miliziekin lotura duela atxilotutako gazteak Mahomaren karikaturen egileetatik bati eraso diote Danimarkan Zerbitzu sekretuetako buruak uste du Al Kaeda eta Al Shabab miliziekin Danimarkako Jylland...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017773
BERRIA
Euskadi
noticias
Errutinazko berreraikitzea. Iazko uda ezin atipikoagoa izan zen Baskoniarentzat: hutsetik berriz hastea usadiotzat duen kirol zuzendaritzak bi hegaleko baino ez zituen trukatu behar izan. Denboraldi berria, hala eta guztiz ere, hasterako joan zitzaion kontrako eztarritik. Euroligako susperraldiaren ondoren, bigarren de...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017774
BERRIA
Euskadi
noticias
Agirre lehendakaria ekimen sorta batez omenduko dute hil eta 50 urtera. 50. urteurrena dela eta, hainbat ekimen atondu dituzte Jaurlaritzako lehen lehendakaria ezagutarazteko Agirre lehendakaria ekimen sorta batez omenduko dute hil eta 50 urtera 50. urteurrena dela eta, hainbat ekimen atondu dituzte Jaurlaritzako Jaurl...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017775
BERRIA
Euskadi
noticias
Boko Haramek bere gain hartu du Nigeriako ehunka ikasleren bahiketa "Abubakar Shekau naiz, eta gure anaiak daude Katsinako bahiketaren atzean", jakinarazi du Abubakar Shekau Boko Haram Nigeriako talde jihadistako buruzagiak, HumAngle atarira bidalitako audio bidezko mezu batean. "Islama sustatzeko eta islamarekin lotu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017776
BERRIA
Euskadi
noticias
PARIS. MSF Mugarik Gabeko Medikuek atzo jakinarazi zuten Aquarius ontziak bukatu dituela Mediterraneoan egin dituen errefuxiatuen erreskate lanak. «Egun beltza da hau», adierazi zuen Nelke Mander MSFko zuzendari orokorrak. Manderrek esan zuen Italiako Gobernuaren eta Europako beste gobernu batzuen presioengatik hartu d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017777
BERRIA
Euskadi
noticias
OSASUNA. PSIKOLOGIA. Eguberrien zain (I). Gabonetan hainbat erritu betetzen ditugu. Giza kultura orotan errituak garrantzitsuak dira Gabonetan hainbat erritu betetzen ditugu. Giza kultura orotan errituak Dagoeneko egun batzuk besterik ez dira falta 2007. urtea betirako bukatzeko. Eta abendua hasi bezain laster, bakoitz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017778
BERRIA
Euskadi
noticias
Erditzean, haurdun bat edo ume bat hiltzen da munduan 11 segundoero "Osasun zerbitzu seguru, eskuragarri eta kalitatezkoak eskaintzen dituzten herrialdeetan, emakumeek eta haurrek bizirik irauten dute, eta aurrera ateratzen dira". Tedros Adhanom Ghebreyesusen hitzak dira, OME Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendari oroko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017779
BERRIA
Euskadi
noticias
Petronorri Muskizko Udalak emandako obra baimen batzuk baliogabetu ditu auzitegiak Meatzaldea Bizirik talde ekologistak aurkeztutako salaketei arrazoia eman die Administrazioarekiko Auzien Bilboko 4. Auzitegiak, eta baliogabetu egin ditu Muskizko Udalak Petronorri emandako baimen batzuk. Zehazki, koke planta eraikitzek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017780
BERRIA
Euskadi
noticias
Baten faltan, bigarrena. Bi hilabete eskasean ezinegonak ugaritu zaizkio euskal altzairugintzari. Sestaoko ACBren behin-behineko itxieraren ekaitza baretu ez dela, Gipuzkoako industriaren beste ikur bat dago ezbaian: Arcelor Mittalen Zumarragako altzairutegia, Esteban Orbegozo izandakoa. Bideragarritasun arazoak argudi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017781
BERRIA
Euskadi
noticias
PRENTSA. Time Inc. komunikazio taldeak aurki kaleratzeak egongo direla ohartarazi die langileei. Time , Sports Illustrated eta People aldizkariak argitaratzen ditu taldeak. Burtsan aterako da Time Inc., eta Joe Ripp etxeko aholkulari nagusiak langileei adierazi die enpresa berregituratu beharra dagoela. Hedabideek azal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017782
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. Ibermedia programak 40.000 dolar (36.900 euro) eman dizkio EQZE Elias Kerejeta Zine Eskolari, Latinoamerikako ikasleentzat bekak sor ditzan; hamabi ikasleri ordainduko diete matrikula. Haien ebaluazioan, proiektu pedagogiko «sendo eta berritzailetzat» jo dute eskola.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017783
BERRIA
Euskadi
noticias
Thailandiako lehen ministroak baztertu egin du hauteskundeak atzeratzea Otsailak 2. Thailandiako Gobernuak aspaldi zehaztu zuen legebiltzarrerako hauteskundeen eguna, eta, Hauteskunde Batzordea bera ere bozak atzeratzen saiatu den arren, Yingluck Shinawatra lehen ministroak temati eutsi dio datorren igandeko datari. Eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017784
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroak 701 milioi euro erabiliko ditu enplegu planean 2024ra arte Nafarroak bosgarren enplegu plana izango du. Miguel Sanzen agintalditik, 2009tik, ez zen halakorik gertatzen. Zortzi hilabetez negoziatzen izan ostean, eguerdian, plana izenpetu dute gobernuak, CEN patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek. Hamabi urte ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017785
BERRIA
Euskadi
noticias
Konstituzionalak babestu egin du LOMCEk edukiak zentralizatu izana Auzitegien babesa dute LOMCE hezkuntza legeak edukietan eta ebaluazioan ekarritako aldaketak. Eusko Jaurlaritzak Espainiako Auzitegi Konstituzionalera jo zuen 2014an, salatzeko eskumenak urratu zizkiola Madrilgo gobernuak, edukietan eta ebaluazioan egin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017786
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Igandean manifestazio jendetsua egin zuten Donostian, 13/13 sumarioko auzipetuei babesa adierazteko: ehunka lagun elkartu ziren. Julen Zelarainek hitza hartu zuen auzipetuen izenean, eta ohartarazi zuen auzi horrek ez diela eragiten auzipetuei bakarrik: «Estatuaren estolderia guztia ageri-agerian gelditu da».
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017787
BERRIA
Euskadi
noticias
Zortea daukat, aitortzen dut. Iruñeko inklusan gure birraitonari Feliz jarri zioten abizenez (Inocente Feliz Exposito), eta harrezkero senideok bizipoza banatzen dugu mundu zabalean. Beste batzuek, ordea, ez dute dohain hori. Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, kasu. Izenak berak doinu ikaragarri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017788
BERRIA
Euskadi
noticias
"BERRUETA AUZIA". Gurasoak taldeak Nafarroako erakundeen isiltasuna gaitzetsi du. Berandu bada ere justizia egin dela dela dio Berruetaren alargunak Gurasoak taldeak Nafarroako erakundeen isiltasuna gaitzetsi du Berandu bada ere justizia egin dela dela dio Berruetaren alargunak Zinpeko epaimahaikideek, abokatuek eta ko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017789
BERRIA
Euskadi
noticias
Abilidade berezia dauka Alberto Nuñez Feijoo Espainiako PPko presidenteak hauteskundeak hurbiltzen direnean emaitzei kalte egingo dien hanka sartze larria egiteko. Bi arrazoi nagusirengatik ez zuen lortu Feijook Espainiako presidentetza Espainiako azken hauteskundeetan: Voxekin udaletan eta gobernu autonomikoetan zeuzk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017790
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezin izan dio kandelari putz egin James Webb teleskopioak. Ez nahi ez duelako, ezinezkoa zaiolako baizik: Lurretik 1,5 milioi kilometrora ez oxigeno, ez metxero, ez ezer. Hala igaro beharko ditu beste urte gutxi batzuk, behin betiko itzali arte. Bien bitartean, lanean jarraituko du unibertsoari argazkiak atera eta ater...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017791
BERRIA
Euskadi
noticias
EBren eragina indartzeko eskatu du Junckerrek azken hitzaldian Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak batasunaren egoerari buruzko azken hitzaldia egin zuen atzo Europako Parlamentuan. 2014an hartu zuen kargua, eta maiatzean utziko du, Europako hauteskundeen ondoren. Azken urteetako ildoari eutsiz, atzo a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017792
BERRIA
Euskadi
noticias
Zer gertatuko litzateke Athletic herenegun Lviven (Ukraina) erakutsi zuen maila Txapeldunen Ligako ligaxkan emateko gai izan balitz? Liga hasiera hobea izan balitz, Athletic lehiakorragoa izango litzateke Txapeldunen Ligan? Eta Borisoven kale izan ez balu? Eta Portoren aurka San Mamesen jokatutako partidan Ernesto Valv...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017793
BERRIA
Euskadi
noticias
Baionak hobekuntza puntuetan berretsi nahi du Staderen zelaian Baionak jokoan izan duen hobekuntza sailkapenean islatzeko aukera dauka gaur, Parisko Stade Françaisen etxean (18:30). Bide batez, etxetik kanpo emaitza ona lortuz, sailkapeneko azken postuetatik urrundu ahalko da. Baionarrak aurkari zuzen baten aurka ariko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017794
BERRIA
Euskadi
noticias
Preso eta iheslari katalnek eta haien abokatuek Eusko Legebiltzarrean agerraldia egiteko eskatu du EH Bilduk. Justizia Batzordeko bilera batean nahiko lituzke, Kataluniako prozesuaren auzi judizalaz azalpenak eman ditzaten. Legebiltzarrean egotea «ezinezkoa» den kasuetan, saioa bideokonferentzia bidez egitea planteatu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017795
BERRIA
Euskadi
noticias
Bere irribarre zabalaz kafe kapsulak saldu aurretik, George Clooney Doug Ross doktorea izan zen Er telesailean. Bost urtez ibili zen ebakuntza gelaz ebakuntza gela pantaila txikian, eta, 1999an uztea erabaki zuenean, zinemarako bidea nahiko urratuta zuen. Izan ere, urte horiek balio izan zioten rol gero eta inportantea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017796
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Kultura Txintxoa deitzen diogu lagun artean (has zaitezkete kinielak egiten nahi izatera) Euskal Herriko kontsentsuaren kulturari. EKT litzateke euskal kultura hegemoniko hori, diskretua, gutagutarrista, txintxoa zintzoa bainoago, abertzalea (esan gabe doa), jatorra, ortodoxoa tokatzen den guztietan. Ez da gu ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017797
BERRIA
Euskadi
noticias
Konfiantza falta da. Baskonia nahi eta ezin aritu da baliabidez eta talentuz aberatsagoa den taldearen aurka, baina garesti saldu du bere porrota Splitter eta Teletovic trakets aritu dira, eta taldeak asko nabaritu du hori Baskonia nahi eta ezin aritu da baliabidez eta talentuz aberatsagoa den taldearen aurka, baina ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017798
BERRIA
Euskadi
noticias
Irudia. Donostia. Kartzelan, isuna ez ordaintzeagatik Abiadura handiko trenarentzat dirurik ez emateko borondatez, Renfeko txartelak ordaintzeari uko egin zion Itziar Pouk -irudian, Martuteneko (Donostia) kartzelara sartzen-. Duela bi urte desobedientzia leporatu zioten, EHNArekin bere burua identifikatzen saiatu zelak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017799
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Europako Ligako atarikoa jokatu behar, eta uztailaren 3an hasiko du Realak denboraldi-aurrea, joan den urteko egun berean. Txuri-urdinek uztailaren 31n jokatuko dute atarikoaren joanekoa, eta abuztuaren 7an itzulikoa. Abuztuaren 10ean, lagunartekoa izango dute Newcastleren aurka.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017800
BERRIA
Euskadi
noticias
Cofidisen bigarren garaipena jarraian Eneco Tour itzulian. Nuyens izan da azkarrena, Dekker, Gutierrez eta Millar erlojupeko espezialistei aurrea hartuta Cofidisen bigarren garaipena jarraian Eneco Tour itzulian Nuyens izan da azkarrena, Dekker, Gutierrez eta Millar erlojupeko Erlojupekoetan espezialistak direnen artek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017801
BERRIA
Euskadi
noticias
Greba egin dute Bilboko Hijas de la Cruz ikastetxean Greba egin dute gaur Bilboko Hijas de la Cruz ikastetxeko langileek, «lanpostuen defentsan eta zentroaren itxieraren kontra»; manifestazioa egin dute San Anton elizatik abiatuta udaletxeraino. Hain zuzen, arduradunek urtarrilean jakinarazi zuten ikastetxea itxi eging...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017802
BERRIA
Euskadi
noticias
Albisu: «Tristea da azken bi asteetan gertatutakoa» Grebarekin zer pasatzen den argitzeko zain, etzi Bilbon jokatuko den Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkaren lehiarako aukeraketa egin zuten atzo Agirre-Albisuk eta Ezkurdia-Martijak. Baikoko pilotariek bazuten itxaropena egoera konpontzeko, eta nabarmendu zut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017803
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru euskal txirrindulari ariko dira Hong Kongen, pistako Munduko Txapelketan TXIRRINDULARITZA. Tania Calvo gasteiztarra, Irene Usabiaga ordiziarra eta Juan Peralta zarrakazteluarra ariko dira Espainiako selekzioarekin apirilaren 12tik 16ra Hong Kongen jokatuko den pistako Munduko Txapelketan. Tania Calvok dauka hiruen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017804
BERRIA
Euskadi
noticias
Emazteari ukabilkadak eta ostikoak ematea egotzita atxilotu dute gizon bat. Mari Puy Perez desagertu zen gauean Iruñean utzi zuela dio haren bikotekide ohiak, eta bizirik dagoela Emazteari ukabilkadak eta ostikoak ematea egotzita atxilotu dute gizon Mari Puy Perez desagertu zen gauean Iruñean utzi zuela dio haren Ertza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017805
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk bakarrik defendatu du Arabako Batzar Nagusietan Armentian gasa ustiatzen segitzea Gasteizko Udalean eta Eusko Legebiltzarrean ez bezala, Arabako Batzar Nagusietan PSE-EE EAJtik aldendu da, eta Armentia II-n gasa ustiatzeko proiektua baztertu du. EH Bilduk eraman du egitasmoa batzar nagusietara, eta EAJ bakarrik ge...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017806
BERRIA
Euskadi
noticias
Erkorekak espetxe politika «aldatzeko» nahia sumatu dio Espainiako Gobernuari Espainiako Gobernuak espetxe politikaren gainean egindako azken adierazpenei «berritasunak» antzeman dizkie Eusko Jaurlaritzak. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren barne eztabaidaren emaitzen inguruan Juan Ignacio Zoido Barne ministroak adi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017807
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskara ez da ofiziala izango Europako erakundeetan. Katalana, galegoa eta euskara ofizial izan daitezen CiUk aurkeztu duen mozioaren aurka bat egin dute PPk eta PSOEk Euskara ez da ofiziala izango Europako erakundeetan Katalana, galegoa eta euskara ofizial izan daitezen CiUk aurkeztu duen Euskara, katalana eta galegoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017808
BERRIA
Euskadi
noticias
Robota, ibilgailua, kontu handiz jarri zuten ibilbidean. Hainbat hilabetez behin eta berriro probatzearen poderioz ikasitako leku jakinean. Koloretako paisaiaren gainean, Lego piezez egindako zenbait egitura. Robotak ekintza bat egin behar zuen bakoitzean: mugitu, lekuz aldatu... Botoiei eman, eta robota abiatu zen. He...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017809
BERRIA
Euskadi
noticias
COVID-19az kutsatutako 42 lagun hil dira azken astean Hego Euskal Herrian Hego Euskal Herriko kutsatzeen datuek beherakada nabarmena izan dute; 737 kasu jakinarazi dituzte Osakidetzak eta Osasunbidek, duela bi aste atzemandakoen erdiak. Baina kutsatuen kurbaren aurkako noranzkoa hartu du hildakoenak, ekainaren 16tik et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017810
BERRIA
Euskadi
noticias
EITBk bere oharrean adierazi du zer egin behar den bihartik aurrera EITBren seinale digitala jasotzeko. Aste batzuez ETB1en seinale analogikoari eutsiko badiote ere, bihartik aurrera beharrezkoa izango da Iruñerrian telebistak berriro sintonizatzea. LTD bidez telebista jasotzen duten etxeetan, alegia etxe gehienetan, a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017811
BERRIA
Euskadi
noticias
«Fidelekin ez da amaituko Kubako iraultza, funtsezko aro bat baizik». Silvio Rodriguezek bere ibilbidea aztertu du Donostian emango dituen kontzertuen atarian «Fidelekin ez da amaituko Kubako iraultza, funtsezko aro bat baizik» Silvio Rodriguezek bere ibilbidea aztertu du Donostian emango dituen Xalo sartu da Kursaalek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017812
BERRIA
Euskadi
noticias
BERLIN. Nancy Faeser Alemaniako Barne ministroak herenegun jakinarazi zuen Suitzako, Poloniako eta Txekiako mugetan kontrolak jarriko dituztela berriz. «Aldi baterako» izango da, eta helburu dute «migrazio irregularra mugatzea».
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017813
BERRIA
Euskadi
noticias
Sortzaileak: Chris Brancato, Carlo Bernard, Doug Miro. Aktoreak: Scoot McNraiy, Jose Maria Yazpik, Alberto Ammann, Alfonso Dosal, Mayra Hermosillo. Herrialdea: AEB. Urtea: 2021. Non ikusi: Netflix. Atal bakoitzaren iraupena: 60 minutu. Generoa: Thrillerra. Krimena. N arcos telesaila ezagun egin zen Pablo Escobarren inp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017814
BERRIA
Euskadi
noticias
Denok argi izan genuen, Rubialesen irudiak ikusi genituenean Jenni Hermosori oldartzen; gure erreakzioak erraietakoak, gogaikarriak, altuak eta argiak ziren. Gustukoak izaten ez diren erreakzioak, «feminista gaiztoenak», halakoen atzetik datozenak: «Ai, neskak, nola hartzen duzuen guztia, ezin da ezer egin edo esan, gi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017815
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal futbol selekzioa: berragerpena, jarraipena, ala...? Ia bi urte pasatu dira azken partidua jokatu zuenetik eta berriro, ostiralean ariko da gizonezkoek osatutakoa Gasteizko Mendizorrotza futbol zelaian, Venezuelaren aurka. Porrot modura definitu zuten Euskadiko futbol federazioak eta Jaurlaritzako Kirol Sailak 20...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017816
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoako Foru Aldundiak Juan Mari Jauregiren omenezko monolitoari egindako erasoa errefusatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur errefusatu egin du Juan Mari Jauregi ETAk hildakoaren omenezko monolitoak jasan duen erasoa. Ohar baten bidez jakinarazi duenez, "jatorria bat ala beste izan indarkeriazko ekintzak" errefusat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017817
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna jarri dio Googleri, inoizko handiena Lehia arauak urratzeagatik inoiz ezarri duen isunik handiena jarri dio Europako Batzordeak Google konpainiari. Lehia agintaritzak frogatutzat jo du bilatzailearen bidez prezioak alderatzeko sistema propioa lehenetsi zuela eta lehiakideen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017818
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekonomiak urte hasieran izandako bilakaerarekin sortutako itxaropena epeldu du INEren biztanleria aktiboaren inkestak. Haren arabera, 2016ko azken hiruhilekoan baino 5.100 lagun gutxiago daude lanik gabe. Berri ona izan daitekeen horri ñabardura handi bat egin dio Espainiako estatistika erakundeak: langabe gutxiago dau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017819
BERRIA
Euskadi
noticias
Richardsonek-eta egin ez zutena. Europako eta Munduko Txapelketak eta Olinpiar Jokoak jarraian irabazi dituen lehena izateko aukera du Frantziak Europako eta Munduko Txapelketak eta Olinpiar Jokoak jarraian irabazi Selekzio handiak loratu izan dira eskubaloiaren historian. 1989an Berlingo Harresia erori zen arte, Jugos...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017820
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Teresa Aldamiz hil zen igandean, Bilbon, 93 urte zituela. Kazetaria eta itzultzailea zen, eta ezker abertzaleko kide Santi Brouarden alarguna zen -GALek hil zuen Brouard, 1984an-. Urteetan, Punto y Hora aldizkarian kolaboratzailea izan zen. Atzo arratsaldean egin zen Aldamizen aldeko hileta elizkizuna, Lekeition...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017821
BERRIA
Euskadi
noticias
SURFA. Bost euskal surflari lehiatu ziren, atzo, Zarauzko txapelketako lehen kanporaketan, baina Txaber Trojaolak soilik egin zuen aurrera. Bere txandan bigarrena izan zen Trojaola, 12,67 punturekin. Julen Egiguren, Igor Muniain, Indar Unanue eta Eneko Acero, berriz, lehiatik kanpo geratu ziren. Gaur ariko dira Jatyr B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017822
BERRIA
Euskadi
noticias
Konpainia: Ballett Theater Basel. Piezak eta koreografoak: The Fools (Hofesh Shechter), Day 'without' Night (Jiri Pokorny), This is Everything (Bryan Arias). Lekua: Bilboko Arriaga antzokia. Eguna: Maiatzak 24. Exijentzia handiko egitarau batekin etorri da Bilboko Arriaga antzokira Basileako (Suitza) Ballett Theater Ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017823
BERRIA
Euskadi
noticias
Aeronautikaren eboluzioa ikusita, ez da ezuste handia izan Aernnovaren iragarpena. Joan den astean ITP Aerok iragarri zuen lantaldearen %15 kaleratuko zuela, eta Aernnovak atzo jakinarazi zuen antzeko asmoak dituela: langileen %20 kaleratuko ditu. Euskal Herrian eta Espainian 650 behargini eragingo die neurriak, eta 35...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017824
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizarte osoaren inplikazioa eskatu du Eusko Jaurlaritzak «Oraindik milaka emakume beldurrez bizi dira, bakardadean, etenik ez duen eraso, mehatxu, mespretxu eta abusuen espiral baten biktima». Azaroaren 25aren atarian, kezkatuta agertu da Mariola Serrano, Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimen Laguntzarako B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017825
BERRIA
Euskadi
noticias
• Gaur. Tolosako Babarrunaren XXV. Lehiaketa Gastronomikoa hasiko da, 08:00etan. Epaimahaiak bere lanari ekingo dio, 13:00etan, Triangulo plazan. 14:30ean, herri bazkaria antolatu dute, Zerkausian, eta 16:30ean, lehiaketako sariak banatuko dituzte. • Osteguna. Babarrunaren inguruko topaketa egingo da Donostian, Londres...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017826
BERRIA
Euskadi
noticias
Golak. 0-1: Trippierrek (5. min.). 1-1: Perisicek (68. min.). 1-2: Mandzukicek (109. min.). Epailea. Cuneit Cakir (Turkia). Txartel horiak: Kroaziako Mandzukici eta Rebici eta Ingalaterrako Walkerri. Bestelakoak. 78.011 ikusle Moskuko Luzhniki estadioan. Kroaziak Munduko Kopa honetan zerbait erakutsi badu, joko ona egi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017827
BERRIA
Euskadi
noticias
Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburua udako oporraldia «aprobetxatzearen» alde azaldu da, enpresek ekoizten jarrai dezaten eta bezeroak gal ez daitezen, betiere zuzendaritzek eta langileek hala adosten badute. Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean adierazi du Mecedesek eta beste enpresa batzuek proposamen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017828
BERRIA
Euskadi
noticias
Salatu dute matrikulazioa aldatu arren Jaurlaritzak itunpekoa babestuko duela Bi aste eskas barru hasiko da, otsailaren 13an, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2023-2024ko ikasturterako matrikula egiteko epea. Aldaketak izango dira, Eusko Jaurlaritzaren esanetan, segregazioa murrizteko. Ordea, mesfidati mintzatu zen atzo ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017829
BERRIA
Euskadi
noticias
Getaria-Tolosa da Euskadiko Txapelketa irabazteko faborito bakarra. Arkote, Zumaia eta etxeko ontzia, Hondarribia, ere lehiatuko dira emakumeen estropadan Getaria-Tolosa da Euskadiko Txapelketa irabazteko faborito bakarra Arkote, Zumaia eta etxeko ontzia, Hondarribia, ere lehiatuko dira Gaur jokatuko da emakumeen Euska...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017830
BERRIA
Euskadi
noticias
Osakidetzak deituko die gripearen txertoa jarri behar dutenei Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri du asteartean hasiko direla gripearen aurkako txertoa jartzen arrisku taldeetako kideei: 65 urtetik gorakoei; diabetesa edo biriketako, bihotzeko edo gibeleko gaitz kronikoren bat daukatenei; et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017831
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Iruñean egingo den Aberri Egunera joango da LAB sindikatua. Euskal Herriaren etorkizunarentzat «erabakigarriak» diren eztabaidak irekita dauden honetan, erronkei aurre egiteko «iparrorratza» independentzia dela dio. «Estatu sozialista, gure proiektu politikoak eskatzen duen estatusa eraikiko badugu, independen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017832
BERRIA
Euskadi
noticias
CAFek 250 milioi euroko kontratu bat lortu du Arabiar Emirerri Batuetan CAF tren konpainiak bolumen handiko eskaera bat lortu du Arabiar Emirerri Batuetan. Etihad Rail estatuko tren kudeatzailearekin sinatu du tratua, herrialdeko trenbide sarerako trenak diseinatzeko, fabrikatzeko, hornitzeko eta mantentze lanak egitek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0017833
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk %28ko sozietate zerga proposatu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Diputazio gobernuak hitzartutako %30eko tasaren alde bozkatuko duela esan du Buenek EAJk %28ko sozietate zerga proposatu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan Diputazio gobernuak hitzartutako %30eko tasaren alde bozkatuko duela Gipuzkoako EAJk bereari euts...
cc-by-sa 4.0