id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0017934 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIAKO 67. MUSIKA HAMABOSTALDIA. KRITIKA. Gure aita, Donostia zarena. AITA DONOSTIA ZIKLOA EASO GREGORIANISTA TALDEA
Jose Gonzalo Zulaika Arregi Aita Donostia hil zela 50 urte bete dira.
Beti zor behar izan diogun omenaldia indar handiarekin sentitu da aurtengo Hamabostaldian. Egun berezi eta garrantzitsu honetan, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017935 | BERRIA | Euskadi | noticias | DBH, lanaldi jarraitua eta zuzendaritza taldeen inplikazioa Imajinatu prezioak eta baldintzak alderatu ondoren hotel bat hartzen duzula oporretarako. Eta hotelera iristen zarenean, berdin kobratzen dizutela, baina agintzen zituzten zerbitzu guztiak aldatu dituztela. Izan ere, hotel-katearen zuzendaritzak erabaki du ald... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017936 | BERRIA | Euskadi | noticias | Familiak ohartarazi du Urrutikoetxea osasunez «larri» dagoela espetxean Animoz «indartsu» baina osasunez «larri». Horrela sumatu zuen Egoitz semeak atzo Josu Urrutikoetxea. Bisita egin zion sendiak Parisko La Sante presondegian. Maiatzaren 16an atxilotu zuten Urrutikoetxea, Frantziako Alpeetako Salanches herrian, ETAko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017937 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ilarako guztiak ohartu ziren, bera izan ezik, aurrean zuen gizona zera zela, e, zikina. Ez, tira, ez zen hori; baita ere, baina, batez ere, zera zen, hain gertu ez jartzeko norbait. Argazki-erreportaje batean ikustekoa, NYT- en. Ez, berez ez dago ondo hori esatea ere, ez? Zera zen, eskalea: begira-begiratzen zion edono... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017938 | BERRIA | Euskadi | noticias | Animalia kontalaria da pertsona. Askok gozatu egiten du honako edo halako pasadizo kontatzen, eta kontalari trebe batek entzulearen belarriak erabat goza ditzake. Galtzen ari den joera da, ordea.
Joan den asteburua adibide ezin egokiagoa dela iruditzen zait. Elurra egin du ondroso, eta jendeak elurretara jo du trumilka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017939 | BERRIA | Euskadi | noticias | Suitzak bertakoak lehenetsiko ditu lanpostuetan, immigrazioa gelditzeko BERNA. Suitzako Parlamentuak atzo onartutako legearen arabera, bertakoak lehenetsiko dituzte langileak kontratatzerakoan; helburua da immigrazioa gelditzea. Zirkulazio askea bermatuta dago Suitzan, Europako Batasunarekin adostutako akordio baten bi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017940 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aske utzi dituzte Barcinari tartak botatzeagatik atxikitako hiru pertsonak Nafarroako Foruzaingoak karguekin libre utzi ditu Gorka Ovejero Ganboa, Ibon Garcia Garrido eta Julio Villanueva, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari tarta bana botatzeagatik atxilotutako Mugitu! taldeko hiru ekintzaileak.
Foruzai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017941 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRAKEKO OKUPAZIOA. Bagdadek espetxe sekretuak dituela dio jeneral batek. Bahitu egiptoar bat hil dute, eta bahitutako lau bakezaleak hiltzeko epea bart bukatu zen
Bagdadek espetxe sekretuak dituela dio jeneral batek Bahitu egiptoar bat hil dute, eta bahitutako lau bakezaleak hiltzeko Muntadar al Samarai jeneral irakiar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017942 | BERRIA | Euskadi | noticias | ANTZERKIA . Hamahiru euskal konpainia ariko dira Getxoko Antzerki Jaialdian, hilaren 14an hasita
Hamahiru euskal konpainia ariko dira Getxoko Antzerki Jaialdian, Hamahiru euskal antzerki konpainiak beren azken lanak eramango dituzte Getxora hilaren 14tik 23ra. Antzerki Jaialdiaren barruan, 19 emanaldi egingo dituzte, A... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017943 | BERRIA | Euskadi | noticias | INGURUMENA . "Prestige"-ren marea beltzari Lapurdin aurre egiteko diru laguntzak
'Prestige'-ren marea beltzari Lapurdin aurre egiteko diru laguntzak Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak ezohiko diru sailak bozkatuko ditu heldu den ostegunean. Ingurumenaren atalean, Prestige-ren hondoratzeak eragindako marea beltza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017944 | BERRIA | Euskadi | noticias | Argitaratu zuen 2014an Pascal Quignardek Sur l'image qui manque à nos jours (Falta den iruditik gaur egunera). Azaldu zuen liburuan irudi bat ikusten dugunean irudia ez dagoela bukatua, falta zaigula beti irudiaren aurreko irudia eta hurrengoa, irudia beti dela sekuentzia baten pasarte bat. Irudian ekintza bukatu gabe ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017945 | BERRIA | Euskadi | noticias | Seaskak manifestaziora deitu du hilaren 30erako, irakasle falta salatzeko Seaska Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako ikastolen elkarteak manifestazioa antolatu du hilaren 30erako (larunbata), Frantziako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak behar adina irakasle jartzen ez dizkiola salatzeko. Ikasturte bakoitzeko 150-200 ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017946 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1988. Kubak harreman diplomatikoak ezarri zituen Europako Erkidego Ekonomikoarekin -1993tik, EB Europako Batasuna-.
1996. Urte hasieran, EBk AEBen Helms-Burton legearen aurkako jarrera hartu zuen, eta neurri batzuk hartu zituen EBko enpresak legearen ondorioetatik babesteko. Urte bukaeran, baina, «jarrera bateratua» ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017947 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zaintza lanetan jarraitzen dute Nafarroan, sutea guztiz itzaltzeko Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, "erremate eta freskatze" lanetan ari dira suhiltzaileak, eta hala jarraituko dute datozen orduetan: "Arazoa da haize handia dabilela, eta horregatik mantendu behar dela zaintza talde hain handia, badaezpada". 30et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017948 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kontseiluak udaletako hizkuntz politiken nolabaiteko argazkia atera ohi du udal hauteskundeen aurretik. 2006an eta 2010ean egin zuen, eta egin du 2015ean ere -Hego Euskal Herriko 119 udal-. Udalak. Herritarrengandik gertuen dauden administrazioak eta langileak. Hezur-haragizko administrazioa, nolabait esateko. Azterket... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017949 | BERRIA | Euskadi | noticias | Diruaren aurrean lo ez geratzeko. Oliver Stonek sistema kapitalistaren kritika berretsi du Cannesen, duela 23 urteko 'Wall Street'-en segidarekin
Oliver Stonek sistema kapitalistaren kritika berretsi du Cannesen, Finantzen espekulazioaren aurka egin zuen jada duela 23 urte Wall Street filmarekin. Bankuen jardunaren, gi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017950 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroan ere moteldu egin da ekonomiaren hazkundea, %0,3raino Atzeralditik urrun, baina polikiago hazten. Horrela labur daiteke Nafarroako ekonomiak 2023ko lehen hiruhilekoan izan duen bilakaera. 2022. urtea uste baino sendoago amaitu zuen, %0,8ko hazkundearekin, baina erritmo horri jarraitzerik ez du izan. Urteko leh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017951 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. JAVIER CLEMENTE ATHLETICEKO ENTRENATZAILEA . «Futbolean iraganak ez du balio ia ezertarako»
Hirugarren aroari ekin dio Athleticen. Gustura dago itzulerarekin; ez horrenbeste itzultzera behartu duten arrazoiekin. Eskarmentuak ematen dio konfiantza. Horixe eman nahi die jokalariei ere.
bere auto bikaina nola itx... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017952 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abertzaleak gailendu dira, EAJk eta EH Bilduk bina diputatu lortuta Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan ere boto emaileak mobilizatzeko gaitasuna erakutsi dute alderdi abertzaleek. Gipuzkoarrek lehenetsi egin dituzte Espainiako gobernabidean eragin dezaketen alderdiak, goberna dezaketenen alde egin beharrean. EAJk ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017953 | BERRIA | Euskadi | noticias | Luze egiten dira jan gabeko hogeita hiru egun. Ordulariko orratzek ere barau egiten dute nagusiarekin batera, eta egunak hogeita lau ordu baino luzeagokoak bihurtzen dira. Entzuten ditu batek tik -a eta tak -a elkarrengandik sekula baino urrunago. Eta ikusten haragi azpian gorderik zituen hezurrak.
Hogeita hiru dira Se... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017954 | BERRIA | Euskadi | noticias | NUPek euskarazko 36 ikasgai gehiago eskainiko ditu datorren ikasturtean, 98 guztira . Nafarroako Unibertsitate Publikoak foro bat hasiko du uztailean Europako esparru berrira egokitzeko
NUPek euskarazko 36 ikasgai gehiago eskainiko ditu datorren Nafarroako Unibertsitate Publikoak foro bat hasiko du uztailean NUP Nafarr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017955 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamahiru. Bigarren lerrokoak: Mathias Marie (Grenoble), Bryn Evans (Sale), Alastair Lockley (Tarbes), Hirugarren lerrokoak: Tanguy Molcard (Aix-en-Provence), Philipp V. Walt (Sharks, Hegoafrika) Eric Dos Santos (Soustons), Augustin Saint-Antoine (talderik ez), Talalelei Gray (Tolosa). Uztartze erdilariak: Kevin Boulogn... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017956 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arteak indar handia du Kanadako Saskatchewan eskualdean. Eta hori ezagutarazteko, erakusketa bat egin du Stimsonek; hango artisten lanak jaso ditu eskualdeko historia kontatzeko.
Artelanen bidez bere herriko historia ezagutarazi nahi du Adrian Stimsonek (1964, Saskatoon; Kanada). Artista da bera ere. Baina ez da bere l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017957 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pertsona bat atxilotu dute Irunen haur pornografiaren aurkako operazio batean IRUN. Espainiako Poliziak operazio zabal bat egin zuen atzo haur pornografiaren kontra; 13 lagun atxilotu zituen material mota hori zabaltzea leporatuta, horietako bat Irunen (Gipuzkoa). Jakinarazi zuten, halaber, Nafarroan ere bi etxe miatu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017958 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tiroketa bat gertatu zen herenegun Hanburgon (Alemania), eta zazpi lagun hil ziren -horien artean, ustezko erasotzailea-. Beste hainbeste lagun zauritu ziren. Horietako bat haurdunaldiaren zazpigarren hilabetean zegoen, eta umea galdu du. Hiriaren iparraldean dagoen Jehovaren Lekukoen egoitza batean gertatu zen erasoa;... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017959 | BERRIA | Euskadi | noticias | Asko dira elbarrientzat gordetako aparkalekuetan baimenik gabe autoa uzten dutenak. Salaketa hori egin du Larretak, beharrezkoak baitituzte: «Gure txartelak eskubide bat dira, ez pribilegio bat».
Autoz joan da elkarrizketara. Elbarrientzako hiru toki daude, horregatik egin du hor hitzordua. Beti ez daude libre, askotan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017960 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZINEMA. Zinemaldiko epaimahaiko kideak Getariako (Gipuzkoa) Cristobal Balentziaga museoa bisitatuko dute datorren asteartean, eta afaldu ere egingo dute bertan. sail ofizialeko epaimahaikoez gain (Frances MacDormand da horko burua), Horizontes Latinos eta Zuzendari Berrien sailetako epaimahaiko kideak ere joango dira. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017961 | BERRIA | Euskadi | noticias | Currinekin bildu da Herrira, Europan zehar egiten ari den harreman biraren barruan
Herrira mugimendua Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko kidearekin bildu da, Espainiako Auzitegi Gorenaren 197/2006 doktrina salatzeko Europan zehar abiatu duen harreman dinamikaren barruan. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak hilar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017962 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erreformak Konstituzioa betetzen duen galdetu du epaile batek Madrilgo hiru langilek auzitara jo dute, eurenak diziplinazko kaleratzeak ez baizik eta bidegabeko kaleratzeak izan direla iritzita. Kasuak zalantzak sortu dizkio epaileari, eta Auzitegi Konstituzionalera jo du, lan erreformaren konstituzionaltasunari buruz ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017963 | BERRIA | Euskadi | noticias | HONDAR ALEA. Aiako harriari begira . TXINGUDIKO ETORKIZUNEKO PROIEKTUAK. . Gipuzkoako Ekologistak Martxan taldeak erakusketa ibiltaria antolatu du, eskualdean egitekoak diren azpiegituren berri emateko
TXINGUDIKO ETORKIZUNEKO PROIEKTUAK. Gipuzkoako Ekologistak Martxan taldeak erakusketa ibiltaria antolatu du, eskualdea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017964 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskararen aldeko hizkuntz politikak aurrerapenak egin ditu Eusko Legebiltzarreko azkeneko legealdian, instituzioek eta euskalgintzak bultzatuta. 2017an elkarlanerako urrats bat egin zuten Euskal Herriko euskararen aldeko hiru instituzio nagusiek: Nafarroako Gobernuaren, EEP Euskararen Erakunde Publikoaren eta Eusko Ja... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017965 | BERRIA | Euskadi | noticias | AUSTRIAKO ETA SUITZAKO EUROKOPA. KOPAREN BUELTAN. LABURRAK Bizi guztirako garagardoa dohainik, gol bat sartuz gero Bizi guztirako garagardoa dohainik emango diote, hurrengo bi partidetan gol bat sartzen duen Austriako jokalari bakoitzari. Horixe iragarri zuen, atzo, Ottakringer garagardo etxeak. «Beharbada, irabazteko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017966 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Sean Ellis. Aktoreak: Jamie Dornan, Cillian Murphy, Charlotte Le Bon, Toby Jones. Iraupena: 120 minutu. Generoa: Gerra, historikoa. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2016. Jatorrizko izenburua: 'Anthropoid'.
Reinhardt Heidrich SSetako buruzagiaren kontrako erasoa kontatzen du filmak. Juduak ezereztatzeko p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017967 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iparragirrek Gernikako Arbola kantatu zuenetik 170 urte betetzen diren honetan, oraindik orain, Euskal Herriaren ereserkia zein den edota zein izan daitekeen, iritzi desberdinetan murgiltzen gara.
Sarritan aipatu izan da: ereserki batek, Euskal Herri osoaren batasun sentimendua berpiztuz, orainaren eta etorkizunaren na... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017968 | BERRIA | Euskadi | noticias | EBZk %4,25eraino igo ditu tasak, eta ez du argitu irailean zer egingo duen Jokoa aldatu du Europako Banku Zentralak. Azken bileretan, hurrengoetan zer egingo zuen nahiko garbi utzi ohi zuen banku zentralak , inflazioaren aurkako borrokan diruaren prezioa gehiago garestitzeko beste biderik ez zuela nabarmenduta. Baina a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017969 | BERRIA | Euskadi | noticias | ATLETISMOA. Antiguako XXII. herri lasterketa jokatuko da gaur eguerdian, 12:00etan. Hamar kilometrokoa izango da ibilbidea, eta iazkoaren aldean, aldaketa txiki bat izango du: Tolosa hiribideko zatia kendu egin dute. Aurrez izena eman ez dutenek gaur eman ahal izango dute, lasterketa hasi baino lehen. BERRIA, Hitza eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017970 | BERRIA | Euskadi | noticias | Laudioko eta Orozkoko plazak bete egin dira Elezkanoren hilketa salatzeko Amagoia Elezkano ustez bikotekideak hil duen gaztearen gertaera salatzeko hitzordu asko egin dituzte. Orozkon hasi dute 19:00etan, Elezkanoren jaioterrian. Herriko plazan hainbat eta hainbat izan dira hilketaren kontra protesta egin duten herrita... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017971 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELA, LAB, UGT, ESK, eta CCOO sindikatuek deituta, greba eta mobilizazio eguna dute gaur zaintza lanen sektorean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; Nafarroan, berriz, ELAk baino ez du lanuztera deitu. Horrez gain, SATSEk eta CNTk ere babestu dute deialdia. Zaintza sistema «publikoa, duina, doakoa, kalitatezkoa, unibertsala... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017972 | BERRIA | Euskadi | noticias | Auto berrien salmenta %11 jaitsi da 2010ean, laguntza publikoen amaieragatik 2009an laguntza publikoei esker irabazitakoa eta gehiago galdu zuen iaz autoen merkatuak. Guztira 53.052 turismo eta noranahiko berri matrikulatu ziren joan den urtean Hego Euskal Herrian, 2009an baino 6.657 gutxiago (-%11,1). Aurten ere salme... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017973 | BERRIA | Euskadi | noticias | WASHINGTON. AEBetako Alderdi Demokratak idazkari berria izendatu du: Tom Perez, Lan Idazkari ohia eta giza eskubideen aldeko abokatua. Perez alderdiko sektore kontserbadoreko kidea da, eta Latinoamerikako etorkinen ondorengoa. Donald Trumpen garaipenaren ostean, Alderdi Demokratarentzako «norabide berria» bilatzen ahal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017974 | BERRIA | Euskadi | noticias | MENDIA. Juanito Oiarzabal eta Edurne Pasaban gaur iritsi daitezke Madrilera Juanito Oiarzabal eta Edurne Pasaban gaur iritsi daitezke Madrilera Juanito Oiartzabal eta Edurne Pasaban gaur abiatu daitezke Herenegun iritsi ziren Islamabadera, eta atzo espedizioak eramandako medikuak gasteiztarraren eta tolosarraren oinak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017975 | BERRIA | Euskadi | noticias | AEBek artean izan duten eragina aztertuko dute Bilbon. Guggenheim museoak antolatu ditu jardunaldiak, eta nazioarteko hainbat adituk parte hartuko dute
AEBek artean izan duten eragina aztertuko dute Bilbon Guggenheim museoak antolatu ditu jardunaldiak, eta nazioarteko hainbat AEBek nazioarteko artean izan duten eragina... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017976 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ekoizleek ez dute uste Espainiako Gobernuak BEZa jaitsiko duenik Joxe Portela Fapae Espainiako ikus-entzunezko ekoizleen elkarteko presidente berriak ez du uste Madrilgo gobernuak kulturako BEZa aurten jaitsiko duenik, baina espero du 2014ko apirilean zergaren jaitsiera bat egotea. Orduan hartuko ditu gobernuak hainbat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017977 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizarte larrialdietarako laguntzak ezin direla guztiz bete dio Jaurlaritzak. Gemma Zabaleta sailburuaren ustez, laguntzen 6,7 milioiko igoerarekin eskarien %75i erantzuten diete
Gizarte larrialdietarako laguntzak ezin direla guztiz bete dio Gemma Zabaleta sailburuaren ustez, laguntzen 6,7 milioiko igoerarekin «Duten iz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017978 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ikusi batera ez zaio nabaritzen. Ez du ubeldurarik, ez du herrenik, ez du markarik. Baina bizi osorako orbana gelditu zaio. Orban sakona. Aurrera egiten uzten ez dion orbana. Eta berarekin bizitzen ikasteko ezinbestekoa du laguntza. Maria Atxabali (Venezuela, 1961) Guardia Zibilak egin zion orbana, 1996an. Bilbon atxil... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017979 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantziako Errepublika eratu zenetik ez dute atsedenik hartu jakobino zentralistek patua- tzat jotzen dituzten hizkuntza gutxituak desagerrarazteko borrokan. Guizot, Falloux, Ferry, Combes... Ministro, legelari, prefeta eta suprefeta andana bat aritu dira euskara, alsaziera, bretoiera, korsikera, katalana eta beste hai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017980 | BERRIA | Euskadi | noticias | LILLE. Xavier Bertrand Frantziako datorren urteko presidentetzarako bozetara aurkeztuko da, Le Point aldizkariak atzo jakinarazi zuenez. Bertrand Frantzia Garaia eskualdeko presidentea da, eta, 2017an Errepublikanoak utzi zuen arren, alderdi horren hautagai izateko kinieletan dago. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017981 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal presoek jasaten duten «salbuespenaren» aurkako aldarria egingo du Sarek Donostian
Donostiako Aste Nagusian egingo du manifestazioa Sare Herritarrak. Zehazki, abuztuaren 19an izango da, 12:30ean Bulebarretik abiatuta. Ia 35 urte iraun zuen urruntze politika amaituagatik ere, jakinarazi dute «beharrezkoa» dela mob... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017982 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi gizon atxilotu dituzte, ustez bikotekide ohiak jotzeagatik Gasteizen, ustez bere bikotekide ohia jotzeagatik eta hari sexu erasoa zuten eta gero deitu zieten ertzainei. Emakumeak poliziei esan zienez, etxeko ezkaratzera sartzen ari zela bikotekide ohia jotzen eta gorputza ukitzen hasi zen. Herenegun, berriz, Gasteiz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017983 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irlandako Errepublikan ez dute gobernurik espero apirila baino lehen Irlandako Errepublikako bipartidismoa hautsita dago, baina horrek ez du esan nahi hamarkada luzez boterean egon diren bi alderdi politikoek azken hitza esan dutenik. Sinn Feinen azken bozetako garaipena mugarri bat izan zen irlako politikan, ateak ire... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017984 | BERRIA | Euskadi | noticias | Langile bat hil zen atzo arratsaldean, Baionan. Aurten lanean Euskal Herrian hildako 11.a da, LABen zenbaketaren arabera. Langilea Santizpiritu auzoko obretan ari zen. Garabi bat kolpez erori zen bizitegi eraikin baten gainera, eta garabiaren gidaria da hildakoa. Garabiak azpian harrapatu duen bizitegi eraikinetik 22 h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017985 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ahmadinejad presidentearen aurkariek erraz irabazi dituzte Irango udal hauteskundeak. Teheranen kontserbadore moderatuek irabazi dute; presidentearen aldekoak herrien %20an gailendu dira
Ahmadinejad presidentearen aurkariek erraz irabazi dituzte Irango udal Teheranen kontserbadore moderatuek irabazi dute; presidenteare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017986 | BERRIA | Euskadi | noticias | EUROVISION. Rafael Artefero bilbotarraren abesti batek Andorra ordezkatuko du gaurko finalerdian
Rafael Artefero bilbotarraren abesti batek Andorra ordezkatuko du 25 herrialdek parte hartuko dute, eta horietako 10 larunbateko finalerako sailkatuko dira. Andorrak Rafael Artefero bilbotarrak sortutako abesti batekin part... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017987 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oteizaren poesiaren edizio kritikoa egin du bere museoak, euskaraz eta gaztelaniaz. Pello Zabaletak eta Jose Luis Padronek euskaratu dituzte eskultorearen testuak
Oteizaren poesiaren edizio kritikoa egin du bere museoak, euskaraz eta Pello Zabaletak eta Jose Luis Padronek euskaratu dituzte eskultorearen Batzutan paseat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017988 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ehiztari iruindar bat larri zauritu da, bere eskopetarekin nahi gabe tiro eginda
Ehiztari iruindar bat larri zauritu da, bere eskopetarekin nahi gabe Iruñeko 64 urteko A.G.R. gizonezkoa larri zauritu zen atzo, ehizan ari zela eskopetak nahi gabe tiro egitean. Esako urtegiaren inguruetan basurdeak ehizatzen zebilen gizo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017989 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gehien erabiltzen diren belarrak? Adibidez, berbena belarra. Isurialde atlantikoan, belar ororen belarra bezalakoa da.
Prestakuntza metodo nagusia? Infusioa. Horrez gain, ukendua, tintura alkoholikoa, enplastua eta erabilera gastronomikoa. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017990 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Gure hizkuntza erabiltzeagatik eraso asko jasan behar ditugu orainidik»
«Gaur egun euskararen erabilera ez dago normalizatuta alor eta leku guztietan, gure hizkuntza erabiltzeagatik eraso asko jasan behar baititugu oraindik. Argi nuen 2023an euskararen alde lan egiten jarraituko genuela, baina ez nuen inondik inora er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017991 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ez nuen uste Frantziako Tourrean maila honetara iritsiko nintzenik, eta are gutxiago hain etapa gogorrean. Hunkigarriagoa da horrelako etapa bat irabaztea, erlojupeko batean gailentzea baino».
«Lehenengoan ez dut lortu ihesaldian sartzerik. Ahalegin handia egin behar izan dugu gero, eta une bakar batean ere ez naiz se... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017992 | BERRIA | Euskadi | noticias | Dirua eta burua. Krisia dela eta, ACB ligako taldeak tentuz ibili dira inbertsioak egiteko unean; izen handirik gabeko jokalari on askok jokatuko dute Espainiako Ligan datorren denboraldian.
Krisia dela eta, ACB ligako taldeak tentuz ibili dira inbertsioak egiteko unean; izen handirik gabeko jokalari on askok jokatuko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017993 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi egunez erromatarren bizimoduan murgildurik daude Irunen (Gipuzkoa). Izan ere, Dies Oiassonis jaialdi erromatarra egiten ari dira atzo eta gaur, Oiasso museoaren inguruetan. Tailerrekin, erromatar gastronomiarekin, hitzaldi eta antzerkiekin harturik dago herria. Atzo, besteak beste, erromatar pintxoak eskaini zituzte... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017994 | BERRIA | Euskadi | noticias | EUSKAL PRESOAK . 2.000 euroko bermea ordainduta askatu dute Ana Lopez presoa 2.000 euroko bermea ordainduta askatu dute Ana Lopez presoa Ana Lopez Barrio euskal presoari 2.000 euroko bermea ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak aske gelditzeko. Lopez Barrio iragan hildako Roberto Sainz Olmos presoaren bikotekidea z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017995 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egiguren: "Otegi kartzelan dago mendeku politikoagatik" Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea ETB1-eko Bisitaria saioan izango da bihar, eta aurrerapen gisa , haren hainbat esan daude entzungai. Besteak beste, Txilarre Elgoibarko baserrian bildu da Xabier Euzkitze kazetariarekin, eta han dago Loiolako negoziazioen mahaia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017996 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Donostiako Udalak 6 hilabete eta 3 urte bitarteko 40 haur behar ditu proiektu berri bat abian jartzeko; pixoihal berrerabilgarriak probatzean datza proiektua. Axier Jaka udaleko Ingurumen zinegotziak adierazi du 1.800 pixoihal eta 377 euro aurreztu daitezkeela sistema horrekin. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017997 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mobilizazioak herriz herri, epaiaren aurka protesta egiteko Espainiako Auzitegi Gorenak herriko tabernen aurkako epaia berretsi eta gero, herrietan protestak egitera deitu du Eleak mugimenduak. Batzar, manifestazio, elkarretaratze eta abarrak egin dituzte, herriko tabernetako atarietan batez ere; esaterako, Laudion, Am... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017998 | BERRIA | Euskadi | noticias | Telelanaren iruzurretik telehezkuntzaren iruzurrera Asteartean entzun nuen berria; ministerioaren asmoa da ikasturtea hastean gelen ratioa 15 ikasletara jaistea. Ratioekin kezkatuta gaudenontzat oso berri ona da, aspaldidanik askok dugun aldarrikapena; gaur eguneko ratioak gehiegizkoak dira, bai haurrentzat, bai irakas... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017999 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Gure aurrean jarri zen, eta hari tokatu zitzaion»
Miguel Lazpiur (Bergara, Gipuzkoa, 1942) enpresaburuarena da ohartarazpena: «Edozeini tokatu ahal zitzaion, e?». ETAk Joxe Mari Korta hil zuen duela 20 urte, gaurko egunez, bere enpresako atarian, Zumaian (Gipuzkoa). «Joxe Mari hil zuten iraultza zergarengatik , planto... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018000 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eibarren entrenamendu hura ez zen ohikoa izango. Lanean ari zirela edo lanak bukatuta zituztela, ez ziren etxera joan garai hartan Jose Mari Amorrortuk zuzentzen zituen jokalariak. Albiste baten esperoan ziren, eta jakin arte ez zuten bakerik izan. Espainiako Kopako final-zortzirenen zozketaren berri izan nahi zuten. S... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018001 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruñean izan zen atzo Javier Arenas Espainiako PPko Lurralde eta Udal Politikarako idazkari eta ministro ohia. Pedro Zalba eta Ana Beltran hautagaiekin batera ibili zen Nafarroako hiriburuko erdiguneko kaleetan eta hainbat herritarrek agurtu zuten. Foruen enparantzaren ondoan eta Nafarroako Gobernuaren egoitzaren atari... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018002 | BERRIA | Euskadi | noticias | Juan Mari Beltranek Budapest Folk Fest jaialdian parte hartuko du Geroz eta indar handiagoa hartzen ari da Budapest Folk Festival jaialdia, eta haren bosgarren aldian Juan Mari Beltran musikari, ikerlari, irakasle, instrumentu jotzaile eta sustatzaileak parte hartuko du. Festibala astelehenean hasi zen, eta etzi bukatu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018003 | BERRIA | Euskadi | noticias | Guardia Nazionala erretiratu da Fergusongo kaleetatik Lasaitu dira duela bi aste Michael Brown gaztearen hilketaren ondorioz hasitako protestak. Hori dela eta, Jay Nixon Mossouriko gobernadoreak Guardia Nazionala erretiratzea erabaki du. Aste hasieran joana zen Guardia Nazionala Fergusonera, bertako Poliziari lagundu a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018004 | BERRIA | Euskadi | noticias | ATHLETIC. Espainiako Federazioko Apelazio Batzordeak ez zuen onartu Athleticek aurkeztutako helegitea, eta Gorka Iraizozek eta Xabi Castillok ez dute jokatuko etzi Realaren aurkako derbia. Iker Muniaini dagokionez, Apelazio Batzordeak ez zuen onartu Athleticen helegitea, baina klubak Diziplina Batzordera jo du. Batzord... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018005 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azpeitiko Herritarren Foroa aurkeztu dute, bizikidetza helburu hartuta AZPEITIA. Azpeitiko Herritarren Foroak jendaurreko aurkezpena egin du. Urtetan hainbat herritarrek jasandako giza eskubideen urraketa eta bazterketa egoerek eragindako «sufrimendu eta inkomunikazio egoerak» partekatzeko sortu zen taldea 2014an. Elka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018006 | BERRIA | Euskadi | noticias | Italiatik eta Greziatik 160.000 iheslari lekualdatzeko konpromisoa hartu zuen EB Europako Batasunak, baina orain arte 1.145 baino ez ditu hartu. Apirilean 6.000 hartzea jarri zuen helburutzat, baina bakarrik 208 izan dira. Europako Batzordeak kideei eskatu die «ahaleginak drastikoki areagotzeko» Greziako giza larrialdi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018007 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARRAUNA. TELEFONICA BANDERA. Probarako denbora bukatu da. Datorren larunbat eta igandean Galiziako uretan jokatuko dira lehen bi estropada puntuagarriak.
Datorren larunbat eta igandean Galiziako uretan jokatuko dira lehen bi Punturik ezean, TKE ligako lehen bi estropadek behar bezalako saririk ez dutela eman pentsa dai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018008 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Inoiz ez nuen amestu ere egingo halako zerbait lor nezakeenik»
Lasterketa ondo ezagutzen zuen Amaia Amantegik. Aurretik ere podiuma egitea zer zen ederki zekien berangarrak, azken bi urteetan hirugarren postuak lortu baitzituen. Denboraldi bikaina egiten ari da korrikalari bizkaitarra. Lehen aldiz irabazi du Euskal He... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018009 | BERRIA | Euskadi | noticias | 52 urteko gizonezko bat hil da Iruñean, auto batek harrapatuta 52 urteko gizonezko bat hil da bart Iruñean, auto batek harrapatuta. Ia 22:30 zirela izan da ezbeharra, Atarrabia etorbidean, Nafarroako Gobernuak esan duenez, eta gizona oso larri eraman dute erietxera. Han zendu da. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018010 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiako Udalak Espejoren izendapena salatu du, Zabalzarekin duen loturagatik DONOSTIA. Adierazpen instituzional baten bidez, Donostiako Udalak salatu egin du Arturo Espejo Guardia Zibilaren teniente jeneral izendatu izana, Mikel Zabalzaren kasuarekin duen loturagatik. Gogora ekarri du Zabalzak «bizitzeko eskubideare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018011 | BERRIA | Euskadi | noticias | Murgako birziklatze enpresako lan baldintza «penagarriak» salatu dituzte sindikatuek
Azken lan istripu hilgarria lan baldintza «penagarriekin» lotu dute sindikatuek. Astelehenean gertatu zen istripua, Zorroza birziklatze plantan, Murgan (Aiara, Araba). 30 urteko langile bat, gizonezkoa eta Senegalen jaiotakoa, lau metr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018012 | BERRIA | Euskadi | noticias | DIMA. Ganadu eta eskulangintza azoka egingo dute igandean Diman, Bizkaian. 10:00etan jarriko dituzte ganadu eta eskulan saltokiak, bertaratzen direnek ikusi eta erosteko. 12:00etan, artzain txakurren erakusketa egingo dute, eta pintxoak ere egongo dira dastatzeko. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018013 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gelbenzu (1819-1886); erromantiko iruindar bat Paris eta Madril artean kontzertua emango du gaur, Iruñeko Gazte Orkestra sortu berriak. Orkestrako 50 musikariek XX. mendeko hasierako lanak joko dituzte, besteak beste Gershwinen Amerikar bat Parisen (1928), Barberen Adagioa harietarako (1938), eta Marquezen Danzón n. 2 ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018014 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Gizonek eraiki dute Gasteizko gertakariei buruzko imajinarioa»
Barrua hustu du Maite Elizondok (Gasteiz, 1949) bere lekukotzarekin. Liburuan jasota dago haren bizipena. Martxoaren 3ko gertakarietan andreen rola «ezkutatuta» egon dela dio.
26 urte zenituen, eta langile borroketan parte hartze aktiboa izan zenuen.
Emaku... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018015 | BERRIA | Euskadi | noticias | Telletxea aske geratu da Port Boun. Frantzian ezarritako zigorra beteta bertatik kanporatu, eta Espainiako poliziek ez dute atxilotu
Frantzian ezarritako zigorra beteta bertatik kanporatu, eta Espainiako Iñaki Telletxea preso irundarra aske geratu zen atzo goizean, Frantziatik kanporatu ondoren. Frantzian ezarritako zi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018016 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga itxiko dute partzialki Bihartik aitzina Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko zortzi pasabide ixtea erabaki du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak, agiri batean jakinarazi duenez. «Terrorismoaren aurkako borroka indartzeko, Schengen eremuaren barneko mugaz gaindiko zirkulazioare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018017 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joseba Sarrionandia idazleak eta Ines Osinaga abeslariak Katuen kontuak emanaldia aurkeztuko dute gaur Tafallako Kulturgunean (Nafarroa). Emanaldia 19:00etan izango da. Musika eta literatura uztartzen ditu saioak. Dozena bat kantuz osatua dago, eta kantu bakoitzari sarrera literario bat idatzi dio Sarrionandiak. «Bidai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018018 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bobby Charles izarraren distirak ez zuen kanpora begira argi-izpi handirik egin. Ez zen oso ezaguna izan, eta ez zen agertokira maiz atera. Baina See You Later, Alligator esanez gero, abestiaren notak ahora eramango ditu batek baino gehiagok. Itzalpean, baina rock-and-roll, folk eta rhythm&bluesaren munduan toki bat eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018019 | BERRIA | Euskadi | noticias | Annapurnaren besoetan geratuko da. Atzo goizean hil zen Iñaki Otxoa Olza mendizalea, bost gau 7.400 metrotan pasatu ondoren
Atzo goizean hil zen Iñaki Otxoa Olza mendizalea, bost gau 7.400 Itxaropenari ostegunean irekitako zirrikitu txikia atzo goizean itxi zen, betirako. Bost gau 7.400 metrotan pasatu ondoren, Iñaki O... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018020 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argala oroitzeko ekitaldi batean egin zituen adierazpenengatik Tasio Erkizia HBko mahaikide ohiari Espainiako auzitegiek jarri zioten zigorra bidegabea izan zela ebatzi du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak.
Erkiziak badaki zer den eskubideen zapalkuntza gogorren biktima izatea. 1975e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018021 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1960tik 1966ra bitartean Errenteriako PAISA lantegian lan egin zuen Maria Teresa I.Ck. Bakelita piezak lizatzen zituen, eta pieza horiek amiantoa zuten. Hauts hura arnasteak pleurako mesotelioma eragin zioten, eta 2012ko martxoan hil zen.
Urteak pasatu dira lantegia itxi zenetik, baina haren jabe egin zen Ercros multin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018022 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Plastiko beltzak" eta antzekoak ez erabiltzeko eskatzen duen mozio bat onartu dute Batzar Nagusietan, PSE-EErena
Bat: "Bizikidetzaren kontrako ekintza oro errefusatzea". Bi: "Plastiko beltzak kendu eta botatako irainak zein mehatxuak berriro ez errepikatzeko eskaria" egitea. Hiru: "Hondarribiko Udalari, Gipuzkoako For... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018023 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eusko Jaurlaritzak %16 handituko du unibertsitateen finantzaketa Gaur jakinarazi dute datozen urteetan (2023-2026) zenbat diru jasoko duten EHU Euskal Herriko Unibertsitateak -publikoa da- eta Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak. -pribatuak dira-. Hain zuzen, gaur goizean aurkeztu dute 2023-2026 Unib... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018024 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azaroa, azaroago da Europa iparraldean. Eta Amsterdam, ilun-ilun-ilun jartzen da.
Zerua eta biok begietan sare grisa dugula esnatu gara. Betazal azpiko berunak ikusten dudan guztia mantsotzen du antza: berandu dela esan dit ordulariak. Gosaldu gabe irten naiz etxetik. Nahi bezain azkar ezin, eta ahal dudanean tranbia g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018025 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beste 165 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian Atzo egin zituzten PCR probetan, 165 lagunek eman dute positibo Hego Euskal Herrian. Araban, seik; Bizkaian, 45ek; Gipuzkoan, 63k; eta Nafarroan, 51k. Nafarroako kasuen ia erdiek, 25ek, Mendillorriko agerraldiarekin lotuta daude. Han, 94 kasu atzeman dituzte denera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018026 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Arloak 6,7 milioi euroko aurrekontua izango du 2018an, aurten baino %6 gehiago. Lorea Bilbaok Euskara eta Kultura diputatuak atzo batzar nagusietan azaldu zuenez, «euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea» da xede nagusia. Euskara ikasteko laguntzak emango ditu diputazioak, eta proi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018027 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskaldunak ez dira bakartuta bizi izan, eta hori erakusten du euskarak. Hizkuntza zelten, latinaren, arabieraren eta erromantzeen maileguak hartu ditu, eta hitzak ere eman dizkie beste batzuei.
Euskararen jatorriak interes handia pizten du euskaldunengan gaur egun ere; Irulegiko Eskua luzatu besterik ez dago ikusteko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018028 | BERRIA | Euskadi | noticias | Schneider eta Wilson ariko dira Mendizorrotzan Jazzaldiaren barnean Emakume interpreteak ariko dira Gasteizko Jazzaldian, gaueko eta hurrena Cassandra Wilson. Schneiderrek musika konponketak egiten zituen hasieran, baina luze gabe bere banda izatea lortu zuen. Bob Brookmeyer eta Gil Evansekin hasi zen Schneider. Urte g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018029 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eraikinen planoz beteta dago gela, baina ez dira inoiz eraiki haietan marraztuta daudenak. Eskuz egindako marrazkiak dira, dagozkien soluzio teknikoekin, baina ez ditu arkitekto batek egin, Isidoro Valcarcel Medina artistak baizik (Murcia, Espainia, 1937). Ez dira ohiko eraikinak. Futuristak dira haren diseinuak, baina... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018030 | BERRIA | Euskadi | noticias | Katsikaris: "Hurrengo entrenatzaileak izango du hemen indartsua izateko behar dena"
Gorka Arrinda Bilbo Basketeko akziodun nagusiarekin batera izan da gaur Katsikaris agurreko agerraldian. Harro agertu da entrenatzailea Bilbon egindako lanarekin, eta guztien artean talde lehiakor bat egin dutela azpimarratu du". 2009-2... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018031 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iñigo Urkullu lehendakariari legealdi osorako lasaitasuna ematea zuen helburu, besteak beste, joan den urteko azken txanpan onartutako zerga erreformak. Fronte horretan, zerga sisteman, eztabaida politikoa alboratzeko aukera baliatu nahi zuen, gutxienez. EAJ, PSE-EE eta PPren arteko itunak, gainera, Gipuzkoan bestelako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018032 | BERRIA | Euskadi | noticias | BAIONA. HSBCren Baionako bulegotik zortzi aulki hartzeagatik hirugarren aldiz galdezkatu dituzte Bizi elkarteko Txetx Etxeberri eta Sabrina Ravetta, aurreko batean uko egin ziotelako DNA proba egiteari. Aurpegia agerian ekiten dutenez, ez dute arrazoirik ikusten proba egiteko. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018033 | BERRIA | Euskadi | noticias | Igandean beste 13 herritan galdetuko dute estatus politikoari buruz Hamahiru herritan galdetuko dute igandean. Gipuzkoako Andoainen eta Beizaman eta Bizkaiko Areatzan, Atxondon, Berangon, Erandion, Elantxoben, Galdakaon, Getxon, Mundakan, Ibarrangelun, Leioan eta Otxandion.
Herri horietako ordezkariek agerraldia egin d... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.