id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0000323
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eibarko Arrate auzoan ospatzen da urtero kirol proba hau. Bertako zelaietan izaten den krosean zumaiarrek ez dute hutsik egin. Infantil eta kimu mailan aritu dira ZTTko ordezkariak. Infantilek 2.400 metroko distantzia osatu dute, neska eta mutilek. Saio bikaina egin dute eta podiumetik gertu ibili dira. Kimuek, berriz,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000324
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mendi irteerez betetako urtea mahaiaren bueltan amaitu zuten Indamendi bazkuneko kideek. Araba eta Burgos artean aritu ziren mendiaz gozatzen, eta ondoren lagunarteko bazkaria egin zuten. Bihar, berriz, bazkide batzarra izango dute. Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroan izango da, Hogarrean, bertako bigarren sola...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000325
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urteroko legez, Gabonetako bertso saioa antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak. Abenduaren 29an izango da, Oxford aretoan, eta bertsolari gazteak entzuteko parada izango dute bertaratuko direnek. Bertsolari gazteen saioa antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak urtea amaitzeko. Abenduaren 29an izango da, 20:00etatik aurrera, A...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000326
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ELA, LAB, CCOO, SATSE, Steilas eta ESK sindikatuek egin dute deialdia. Besteak beste, datorren urterako soldatak %10 igotzea eta langileen behin-behinekotasuna %8ra jaistea aldarrikatzen dute. Hala, biharko greba egunak zerbitzu murrizketak eragingo ditu hezkuntza publikoan, osasun etxeetan, udal zerbitzuetan eta garra...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000327
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ELA, LAB, CCOO, SATSE, Steilas eta ESK sindikatuek egin dute deialdia. Besteak beste, datorren urterako soldatak %10 igotzea eta langileen behin-behinekotasuna %8ra jaistea aldarrikatzen dute. Hala, biharko greba egunak zerbitzu murrizketak eragingo ditu hezkuntza publikoan, osasun etxeetan, udal zerbitzuetan eta garra...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000328
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Del Rioren aurkako partida galdu zuen larunbatean aurrelari zumaiarrak eta ezin izan du txapelketako finalerdietara sailkatu. Berrituko buruz buruko zesta punta txapelketako final laurdeneko partida jokatu zuen larunbatean Cosme Agirre pilotari zumaiarrak. Del Rio izan zuen aurkari Mendibarren pilotalekuan jokatutako n...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000329
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sambou Diaby: "Drama handi bat egin nahiko nuke, beltzen etiketa horietatik kanpo dagoena" Une gozoak bizi ditu aktore oikiarrak: film labur bat aurkeztu berri du, Netflixen erakutsiko den telesail batean aktore ere izan da, eta antzerki obra bat ere badu bere agendan. Aktore lanetan zer duen gogoko, nola heldu den dag...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000330
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduriko ipuin kontaketa saioa da Lur Kortak asteazkenean eskainiko duena. Irakurtzen duten zumaiarrak arriskutsuak dira zikloaren barruan, Ipuinez ipuin ipuin kontaketa saioa eskainiko du Lur Kortak. Abenduaren 20an izango da, asteazkena, 17:30etik aurrera, haur liburutegian. 5 eta 8 ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000331
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaienak atera duen 'Magali' ipuinaren bi ale zozkatuko ditu Baleikek Zumaiena Ikastetxeko komunitateak sortu eta aurkeztu berri duen Magali ipuinaren bi ale zozkatuko ditu Baleike Gukak bere bazkideen artean. Pasa den asteartean aurkeztu zuen Zumaiena Ikastetxeak Magali ipuina Alondegiko Oxford aretoan. 0 eta 6 urte ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000332
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Herriko emakume sortzaileen ondare artistikoa zabaltzea xede duen erakusketa bi astez izan da ikusgai Oxford aretoan. Bihar zabalduko dute aretoa azkenekoz. Hilaren hasieratik izan da ikusgai Alondegiko Oxford aretoan Bagara erakusketa. Artea eta literatura uztartzen ditu, eta helburua da Euskal Herriko emakume ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000333
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uxategiko eta Ubilloseko entsegu lokalen erabiltzaileak eguneratuko dituzte Entsegu lokal horiek erabili nahi dituzten talde edo musikariek abenduaren 19tik 30era bitartean eman beharko dute izena. Zumaiako musika taldeek edo bakarlariek erabili ditzaketen zortzi entsegu lokal ditu Zumaiako Udalak. Horietatik bost Uxat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000334
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehenean egingo du Zumaiako arraun elkarteak urteko batzarra Aitzuri pilotalekuko gimnasioan. Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak urteko batzar orokorra egingo du abenduaren 18an, astelehena, Aitzuri pilotalekuko gimnasioan. 19:00etan egingo da lehen deialdian eta 19:30ean bigarrengoan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000335
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
KAIOA arropa dendak gure eskualdean dituen dendetan eskaintza bereziak izango dira datozen egunotan. Alde batetik, %20ko beherapen kanpaina izango da gaurtik aurrera. Bestetik, Azpeitiko, Zumaiako, Zarauzko eta Orioko bezeroen artean 300 euroko bono bat zozkatuko da. Egun hauetan ohiko ordutegia izango da dendetan, eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000336
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurrez aurre hitzordua hartuta, telefonoz deituta edo KZ guneko webgunera jota eman ahal izango da izena. KZ guneak zabaldu du dagoeneko azaroko ikastaroetan izena emateko aukera. Askotariko ikastaroak izango dira datorren hilabetean, besteak beste, ofimatika tresnei, lainoan argazkiak gordetzeko aukerei eta musika apl...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000337
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalak Gabonetan eta urte osoan euskaraz erosi eta saltzera gonbidatu nahi ditu zumaiarrak. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz lelopean, Gabonei begira euskaraz aritzeko kanpaina abiatu du Zumaiako Udalak beste erakunde batzuekin elkarlanean. Kontsumitzaileak aktibatzeaz gain, merkatariak eta ostalariak arreta euskaraz ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000338
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Barça, Granollers eta Bidasoa izango ditu aurkari Zumaiako eskubaloi taldeak. Asteburu honetan Irunen Espainiako Kopa jokatuko da ligako lau talde onenen artean: Barça, Bidasoa, Granollers eta Logroño, hain zuzen. Aldi berean, beti antolatzen da Minikopa, eta kasu honetan, lau talde horien jubenilek jokatuko lukete, ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000339
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan den asteko xirrinda haren antzekoa da gaurko hitza, baita esanahiaren aldetik ere. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Irekidura luze eta estu batzuei esaten diegu "xirrikitu" edo "zirrikitu" Zumaian eta inguruan. Ia itxita dagoen ateak uzten duen tarteari hala esaten diogu, esaterako. Abel...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000340
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Leire Esnalek pilota egokituko Espainiako finala jokatuko du bihar Iruñean Leire Esnal zumaiarrak pilota egokituko Espainiako txapelketa jokatuko du bihar, Iruñeako Labrit pilotalekuan. Bikote izango du Joxeba Altuna oriotarra. 12:00etan hasiko da norgehiagoka. Irunen jokatutako kanporaketan lortu zuten finalerako txar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000341
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabon garaian ohikoa den bezala, ugaritu egiten dira opariak eta bestelako erosketak. Kontsumitzaileek saltoki handietara, Internetera, nahiz herriko dendetara jotzen dute, eta Zumaiako merkatari elkarteak, Gertuk, herrian erostea sarituko du aurten ere, sari bikainak zozkatuz erosleen artean. Gabon garaia da, eta urte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000342
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berrituko buruz buruko finalaurrean arituko dira Cosme Agirre eta Imanol Lopez Berrituko buruz buruko zesta punta txapelketa aurkeztu dute aste honetan bertan. Aurrekanporaketak jokatuta, zortzi puntista arituko dira txapelaren bila. Horien artean bi zumaiar izango dira: Cosme Agirre eta Imanol Lopez. Berrituko final l...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000343
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pistako denboraldia aurrera doa eta abiadura berean hobetzen ari da Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txirrindularien pedal kolpea. Junior mailan, Beñat Sainz, lehen urtekoa izan arren, onenen parean dabil, eta open mailako txirrindulariekin nor baino nor lehiatzen. Seigarren jardunaldia ere osatu da Gipuzkoa Challe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000344
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mantentze soinketa ikastaroan izena emateko epea zabalduko dute asteazkenean Datorren urteko lehen seihilekorako ikastaroa antolatu du beste behin ere Beheko Plaza jubilatu eta pentsiodunen elkarteak. Izena emateko epea datorren asteazkenean zabalduko dute, hilak 20. Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak j...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000345
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Biderbost laukoteak Jurgi Taboadaren Ozen estudioan grabatu dituen abestietatik lehena plazaratu du. Beñat Fernandez ez da geldirik egotekoa, eta Marlik taldearen ibilbidea amaitu zela ikusi zuenean (hala ere azken disko bat ateratzeko gai izan da Marlik, Nigan zara izenekoa) beste proiektu batekin hasi zen lanean, den...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000346
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskararen aldeko martxa erraldoia datorren urtean egingo da, eta horren inguruan Zumaian egingo diren ekintzak antolatzeko batzordea osatu nahi du AEKk. Irunen abiatu eta Baionan amaituko da 23. Korrika. 2024k0 martxoaren 14an hasi eta hamar egun geroago, hilaren 24an, bukatuko da. Tartean, Euskal Herriko herri ugari ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000347
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Paleta argentinarreko teknifikazio saioetan dabiltza Zumaiako hiru pilotari Gipuzkoako Pilota Federazioak teknifikazio saioak eskaintzen dizkiete lurraldeko pilotari gazteei. Modalitate desaberdinetako saioak izaten dituzte gazteek: esku pilotan, palan, etab. Palaren barruan, hain ezaguna ez den paleta argentinarreko s...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000348
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabon gauean izango da lehiaketa. Ordura arte eman ahal izango da izena, Batzokian, eta parte hartzeko, gutxienez lau haurreko taldeak osatu beharko dira. Gabon garaia geroz eta gertuago dago, eta herriko elkarte eta eragileak dagoeneko ari dira jai horien bueltan antolatutako ekitaldien prestaketa lanetan. Erkibe kult...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000349
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amaury Lavernhek irabazi du Kanariar Uharteetan jokatzen den txapelketa hau, eta bodyboardlari zumaiarra bigarren izan da. Kanariar Uharteetako Lanzarote irlan jokatu berri da 8. Lanzarote Quemao Class surf eta bodyboard txapelketa. Aurreikuspenek ziotena baino olatu hobeagoak izan dituzte parte hartzaileek, eta ikuski...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000350
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Netherland Bach Societyk Kursaalen emango duen kontzerturako autobusa izango da Zumaiatik Herbeheretako taldeak kontzertua emango du abenduaren 23an Kursaal Eszenaren egitarauaren barruan. Bachen Magnificat eta Scheinen, Lassusen edota Kuhnauren obrak entzuteko aukera izango da abenduaren 23an, larunbata, Donostiako Ku...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000351
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txokolatea txurroekin emango die Beheko Plazak gaur bere bazkideei Santa Luzia eguna da gaur, eta ohikoa den bezala, Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak txokolate beroa txurroekin emango die bere bazkideei. Sabela berotu eta betetzeko aukera izango dute gaur Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000352
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtea saltaka bukatuko dute beste behin ere zumaiarrek. Abenduaren 31n, eguerdian, San Silvestre lasterketa korrituko da. Izen ematea dagoeneko zabalik dago. Haurrek zein helduek, korrika, patinetan edo ipar martxan, hartuko dute parte 2023ko azken egunean San Silvestre lasterketan. Eguerdi partean izango dira proba gu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000353
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dantza tailerrak antolatzen ditu Astindu dantza elkarteak hilero. Abendukoa familiei zuzendutakoa izango da, eta hilaren 29an izango da. Familiak dantzan jarri nahi ditu Astinduk urte amaieran. Hala, Zumaiako dantza elkarteak hilero antolatzen duen dantza tailerra familiei zuzendutakoa izango da abenduan. Hilaren 29an ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000354
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jokorik galdu gabe pasatu dira Goikoetxea eta Lekerika Winter Serieseko finalerdietara Hiru partidatik hirurak irabazita pasatu dira Iñaki Osa Goikoetxea eta Unai Lekerikabeaskoa Gernikan jokatzen ari diren zesta punta txapelketako hurrengo fasera. Gernikako frontoian jokatzen ari diren Jai Alai Winter Series txapelket...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000355
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iraeta eta Narrondo arteko bide berde zatiaren proiektua gauzatze bidean dela iragarri dute berriro Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, eta epe berriak jarri dituzte. "Kontagailua zerora itzuli balute bezala da". Irudipen hori dute Arroabeko Bidegorriaren Aldeko Taldean, Iraeta eta Narrondo lotu behar dit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000356
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Robotika espazialaren inguruko haurrentzako tailerrak antolatuko ditu udal elkarteak Gabonetan Espazio erronka eta Suziri baten diseinua izango dira eskainiko diren bi tailerrak, lehena 7-9 urte bitarteko haurrentzat eta bigarrena 10-13 urte bitartekoentzat. Haurrei zuzendutako bi tailer antolatu ditu Urola Kostako Uda...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000357
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonetako ehun sorta zozkatu ditu Beheko Plazak bere bazkideen artean Saridunen izenak jasotzen duen zerrenda Hogarreko sarreran dagoen iragarki-taulan ikusi ahal izango da etzitik aurrera. Gabon garaia heltzearekin batera, Gabonetako ehun sorta zozkatu ditu Beheko Plaza pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak. Behin zo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000358
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Francoren 1936ko altxamendu faxistan hildako zumaiarrak omenduko dituzte larunbatean Lehen Gernikako arbola zegoen lekuan faxistek fusilatutako eta faxismoaren aurkako erresistentzien fronteetan borrokan hildakoen omenezko oroigarria ezarriko dute. Francoren altxamendu faxista oroitzeko tartea izango da Zumaian datozen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000359
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Magali' argitaratuko dute, Zumaienan elkarlanean pentsatu eta sortutako lehen ipuina Etzi aurkeztuko dute argitalpena, bi ikasleren, ikasle ohi baten, bi irakasleren eta eskolako ama baten arteko sare-lanaren emaitza. Zumaienan elkarlanean pentsatu, sortu eta argitaratu duten lehen ipuina aurkeztuko dute etzi: Magali....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000360
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Set bakarra irabaztea nahikoa dute Goikoetxeak eta Lekerikak finalerdietara pasatzeko Zumaiarra eta gernikarra Goitia eta Basqueren aurka arituko dira Jai Alai Winter Series txapelketako zazpigarren jardunaldian. Gernikako frontoian jokatzen ari diren Jai Alai Winter Serieseko partida jokatuko da gaur arratsaldean, 19:...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000361
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errotuluak zerbaiten berri emateko edo iragartzeko inskripzioak dira, paper, kartoi, metalezko txapa edo antzekoen gainean egiten direnak. Lehenago ere izango ziren, seguru, baina gu XIX. mendearen amaierara joango gara, euskarazko errotuluen bila, eta XX. mendeko beste idatzi batzuei ere erreparatuko diegu. 1896an, Gi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000362
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hiru ipuin kontaketa saio izango dira haur liburutegian urte amaierara bitartean Haurrei zuzendutako hiru ipuin kontaketa saio egingo dira haur liburutegian abenduaren 14tik aurrera urte bukaerara arte. Literaturarekin lotutako ekitaldiak antolatu ditu aurten ere Udaleko Kultura Sailak Irakurtzen duten zumaiarrak arris...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000363
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaienako Baso magikora bisita egingo dute aurten ere Gabonetako pertsonaiek Bisitak datorren asteburuan egingo dira, larunbatean eta igandean, eta sarrerak asteartetik aurrera eskuratu ahal izango dira. Aurreko urteetan gertatu bezala, Olentzerok, Maridomingik, Gomezagok eta sorginek bisita egingo dute Gabon garaiare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000364
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zaintzaren inguruko sentsibilizazio jardunaldiak antolatu ditu udal elkarteak Zaintzare inguruko bi jardunaldi antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE). Abenduaren 18an eta 19an egingo dira Zarautzen, Oteitza Lizeo Politeknikoan, eta izen ematea jada zabalik dago. Antolatzaileek adierazi dutenez, jardunaldi ha...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000365
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako txapelketako final laurdenetan kanporatu dute Eliezer Chavarria Chavarriaren entrenatzaile eta Zumaia Cuban Boxing klubeko buru Ruben Arredondo haserre agertu da epaileek txapelketan egindako lanarekin. Kantabriako (Espainia) Liencres herrian ari dira jokatzen Espainiako boxeo txapelketak. Bertan, Zumaia Cub...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000366
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
DemaSA film laburren lehiaketaren saria irabazi du Libe Amasek Durangoko Azokan 2023an Euskal Herrian egin diren ikus-entzunezkoen rallyetan saritutako lanak lehiatu ziren atzo Irudieneko finalean, eta zumaiarrak bi ikaskiderekin batera sortu eta Bilboko Zinebi jaialdian saritutako Aldebiko lanarentzat izan zen sari na...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000367
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berrituko banakako zesta punta txapelketako final zortzirenetako partida jokatu zuen atzo pilotari zumaiarrak. Jon Tambourindeguy izan zuen aurkari atzo Cosme Agirre puntista zumaiarrak Berritukoa banakako zesta punta txapelketako final zortzirenetan. Lesioagatik baja izan zen Joseba Zuloagaren aurka aritu zen atzo Bid...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000368
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Epea zabaldu du udalak San Telmo eta San Pedro jaietan janari postuak jartzeko Interesa dutenek abenduaren 19ra bitartean aurkeztu ahal izango dute eskaerak. San Telmo eta San Pedro jaietan janari postuak edo kamioi-dendak jarri nahi dituztenek abenduaren 19a bitartean. Postua lortu nahi dutenek oinarrietan (VI. kapitu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000369
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Hitzez hitz' ikuskizunerako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean Hitzez hitz ikuskizuna izango da abenduaren 16an Aita Mari zineman. Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Pier Paul Berzaitz musikariak sortu du Hitzez Hitz proiektua eta hainbat artis...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000370
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Fisioterapeutak dira Maite Benito eta Igone Urbieta, eta biek lantoki berean daramatzate urteak pazienteak artatzen: Zarauzko Matia errehabilitazio zentroan. Beren egunerokoaren gorabeherez aritu dira, baita azken urteetan lanbideak izan dituen aldaketez ere. Maite Benito eta Igone Urbieta fisioterapeutak dira Zarauzko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000371
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sei saioko kontrol mental ikastaroa antolatu du Zumaiako Udaleko Kultura Sailak. Ostegunetan emango da, urtarrilaren 18 eta 25ean, eta otsailaren 1, 8, 15 eta 22an. Silva metodologian oinarritutako ikastaroa da. Antolatzaileen esanetan, "modu kontrolatuan erlaxatzen, lo egiten, esna egoten, memorizatzeko gakoak izaten,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000372
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonetarako egitarau bateratua prestatu dute herriko haurrentzat eta nerabeentzat Helburuetako bat da Ludotekako, Gazteguneko eta Kale Heziketa programako erabiltzaileek elkar ezagutzea. Zerbitzu bakoitzak beste hainbat ekintza ere prestatu ditu neguko oporretarako. Gabon hauetan ekintza bateratu batzuk egingo dituzte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000373
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Ocho apellidos marroquis' filma ikusteko aukera izango da asteburuan Gaur hasita, filmaren bost emanaldi izango dira Aita Mari antzokian. Asteburuan Ocho apellidos marroquis filma ikusteko aukera izango da Aita Mari antzokian. Elena Irureta zumaiarra protagonistetako bat duen filma gaur botako dute lehenengoz, 19:30ea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000374
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hedabide batzuek eman zuten albistea: binilozko diskoen salmenta CDena baino handiagoa izan zen iaz ere. Hau da, 2022. urtean binilozko disko gehiago saldu ziren disko konpaktuak baino. Eta fetixistak garenak poztu egin ginen, nahiz eta hazkunde horrek bere alde iluna ere baduen. Bitxia ari da izaten musika formatu hon...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000375
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beñat Manzisidor: "Benetako rally batean irtetea gustatuko litzaidake. Txikitako ametsa dut hori" Bideo jokoak eta autoak ditu gustuko Beñat Manzisidorrek (Zumaia, 1996), eta bi zaletasunak uztartzen ditu 2009. urtetik. Auto lasterketen bideo jokoetan ibiltzen da Tent FS Factory SimRacers taldearekin. Hala ere, benetak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000376
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Trongoillua hitza da zozketako irabazlearen arabera aiton-amonei entzun dien hitzik politena. UKTko hedabideei porra bat jarri dute abian urte bukaerarekin batera. Parte hartzaileek galdera hau erantzun behar zuten: Zein da zure aitona-amonei entzun izan diezun hitzik politena? Erantzunak jasota, zozketaren unea heldu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000377
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haragiaren sektorean gertatzen ari denaz biharko batzarra deitu dute EHNEk eta ENBAk Urola Kosta eskualde mailako batzarra bihar izango da, 16:00etan, Azpeitian Lurgintzaren bulegoan. Haragiaren sektorean egoera "larria" dela adierazi dute ENBAk eta EHNEk. Haragiaren sektorean gertatzen ari dena agertzeko eta baserrita...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000378
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Matrikulazioa zabalik izango da Zumaiako Haurreskoletan abenduaren 10era arte. 2022 eta 2023 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakete jada. Bi dira Zumaian dauden haurreskolak. Eskola Txikia Haurreskola Aita Mari auzategian (943-86 53 45 / eta Arrang...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000379
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako sortzaileak ere Durangoko Azokako fantasian murgilduko dira 'Fantasia DA!' lelopean, gaur irekiko ditu ateak Euskal Herriko liburu eta disko azoka garrantzitsuenak. Urtero bezala, hainbat aurkezpen saio antolatu dituzte igandera arte. Tartean, han izango dira Telmo Lazkano, Jon Maia, Akaleia, Marlik eta Eire z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000380
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Coral Verge del Camí abesbatza kataluniarrak kontzertua emango du bihar parrokian Cambrils (Herrialde Katalanak) herriko abesbatzaren ahots doinuak entzuteko aukera izango da bihar arratsaldez Zumaiako San Pedro parrokian. Cambrils herriko Coral Verge del Camí abesbatzak kontzertua emango du bihar, osteguna, 20:00etati...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000381
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Segi dezagun 78ko erregimena pitzatzen, segi dezagun Euskal Herria eraikitzen Sortzetik beretik zilegitasunik gabea izan zen Espainiako Konstituzioa Euskal Herrian, gaurko egunez inposatzen zaigun jaiegunaren atzean dagoena. Izan ere, ez da ahaztu behar Hego Euskal Herriak hasieratik eman ziola bizkarra konstituzioari,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000382
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martuteneko presoentzako arropa eta bestelako produktuen bilketa egingo du Zumaiako Caritasek Urtero garai honetan egin bezala, Martuteneko espetxean preso daudenei bidaltzeko arropa eta bestelako produktuak bilduko ditu Zumaiako Caritasek. Gabon garaian elkartasuna erakutsi nahian, Zumaiako Caritasek Martutenen preso ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000383
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Interesa izan dezaketen herritarrentzat, ikastetxeko idazkaritzan, Seaskaren egutegiak salgai ditugula jakinarazi nahi dizuegu. Egutegi hau Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako ikastolek ateratzen dute eta egutegiak euskal izendegi bat du. Egutegiaren prezioa 4€-koa da eta esanda bezala, ikastetxeko idazkaritzan lortu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000384
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Harrigarria egin zaigu Udal Gobernua sustengatzen duen koalizioak, aurrekontuekiko gure bozkaren arrazoiak herritarrei islatu dizkiegunean izan duen erreakzioa. Erantzunaren tonu bortitzak politika egiteko duten modeloa azaleratzen du. EH Bilduk, bere gehiengo absolutuaz baliatuz, besteen lana gutxiestea ez da politika...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000385
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bazkideek abenduaren 15eko 12:00etara arte dute zozketan parte hartzeko aukera, eta horretarako bi bide izango dituzte; batetik, webgunetik eta bestetik, telefonoz. Gabonak gerturatzen ari direla-eta, Gukak zozketa berezia prestatu du bere bazkideen artean; Guka otarrea. Saski horrek produktu ugari izango ditu: urdaiaz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000386
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Puerto Ricon jokatuko dute datorren urteko otsailaren 22tik martxoaren 2ra eta bertan banatuko dituzte Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko azken txartelak. Surfari zumaiarrak junior mailakoa ere jokatu berri du eta final laurdenetan kanporatu dute. Urola Kosta eskualdeko ordezkaritza bikoitza izango du Espainiako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000387
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kanpora sartzen antzezlana izango da Zumaian abenduaren 15ean. Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bazkideen artean. Sarrerak dagoeneko salgai daude. Xabin Fernandez Zubeldiak idatzi eta Aitziber Garmendia Mendizabalek zuzendutako Kanpora sartzen antzezlana ikusteko aukera izango ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000388
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Behar beharrezko puntuak lortu dituzte Johanek eta Imanol Lopezek Lehen garaipena lortu berri dute Johan Sorozabalek eta Imanol Lopezek Jai Alai Winter Series zesta punta txapelketan. Jai Alai Winter Series zesta punta txapelketako seigarren jardunaldia jokatu zen atzo leporaino bete zen Gernikako frontoian. B multzoko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000389
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beste ezer esan aurretik, argitu behar da EAJren udal taldeak (horretarako haien bi zinegotzik liberazioa duten arren) ez duela 2024ko aurrekontuarekin lotuta inolako lanketarik egin. Ez aldaketa proposamenik, ez proposamen berririk, ezta emendakinik ere. Aurrekontu proposamena jaso aurretik jada erabakita zuten ezezko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000390
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Benjamin, kimu eta infantil mailetako korrikalariak dira, buru belarri, lanean dabiltzanak. Lokatzetan zapatilak zipriztinduz, gozatzen ari dira. Zornotza, Lasarte-Oria, eta Irungo krosetan parte hartu dute, azken hau Gipuzkoako txapelketa izanik. Goiz ederra pasa ondoren podiuma zapaltzeko aukera izan dute ZTTko korri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000391
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo Ibon Oregi gure eskolara etorri zen 5. eta 6. mailako ikasle eta irakasleongana bere esperientzia kontatzera. Lau urte igaro dira izan zuen istripu hartatik eta aurrera nola egin duen azaldu zigun. Horren adibide, orain dela egun batzuk surf egokituko munduko txapelketan lortutakoa, azpitxapeldun geratzea. Garrant...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000392
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pentsiodunen mugimenduak aurkeztutako mozioa onartu du udalbatzak Pentsiodunen mugimenduak erregistratutako mozioa aztertu zuen orain astebete egin zen azaroko ezohiko plenoak. Gutxieneko pentsioak 1.080 eurotan ezartzeko pausoak ematea eskatu diote pentsiodunek udalari. Gutxieneko pentsioak 1.080 eurotan ezartzea pent...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000393
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Saharari kantari' kontzertu solidarioan hartuko du parte Jon Maiak Saharar herriaren aldeko emanaldi solidarioa egingo da abenduaren 22an, ostirala, Donostiako Kursaalen. Parte hartuko duten artisten artean da Jon Maia. Saharari kantari kontzertu solidarioa hartuko du Donostiako Kursaalek abenduaren 22an, 20:00etatik ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000394
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandera bitartean, Gabonetako azoka egingo da Zumaiako Kirol Portuan, Flowers&Co.-ren lokalean. Astean zehar zenbait tailer egingo dituzte. Aurreko urteotan egin bezala, herriko komertzio batzuek Gabonetako merkatua jarri dute martxan. Igandera bitartean egingo da Zumaiako Kirol Portuan Flowers&Co. establezimenduak du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000395
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako EAJ-PNV Udal Taldeak ezezko botoa eman zion Udal Gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektuari Erabaki honen arrazoi eta oinarriak hiru ataletan banatzen ditugu: batetik ekonomikoak, bestetik proiektu batzuekiko dauzkagun desadostasunak eta azkenik aurrekontu proiektuak dituen gabeziak. Aurrekontu honek EH Bil...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000396
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ETE digitala Urola Kostan egitasmoaren deialdi berria jarri du martxan UKUEk. Eskualdeko enpresa ertain zein txikiei zuzendutako programa da, eta helburu du eraldaketa digitalean laguntzea. Interesa duten enpresek, izena eman beharko dute. Enpresen eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzeko asmotan, Urola Kostako Uda...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000397
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martxan da dagoeneko datorren urteko Inauterietako kartela erabakitzeko lehiaketa. Parte hartzaileek urtarrilaren 16ra arte izango dute lanak aurkezteko epea. 2024ko Inauteriak iragartzeko kartela lehiaketa bidez aukeratuko da aurten ere. Lehiaketa dagoeneko abian jarri du Zumaiako Udaleko Kultura Sailak. Lehiaketa hau...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000398
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalak jokatu ziren pasa den larunbatean Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Zumaiako Kirol Elkarteko bi bikote aritu ziren txapelen bila. Hondarribiko frontoiak hartu zituen larunbatean zesta punta modalitateko Gipuzkoako txapelketako finalak. Zumaiako Kirol Elkarteko puntistak bi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000399
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astinduren 'The Blues Brothers' emanaldirako sarrerak salgai jarri dituzte Ekitaldia abenduaren 23an izango da, larunbaterekin; bi saio izango dira, 18:00etan lehena eta 20:00etan bigarrena, Aitzuri pilotalekuan. Astindu Zumaiako dantza elkartea ikuskizun berezia prestatzen ari da urte bukaerarako The Blues Brothers iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000400
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Finalerdietarako beste urrats bat eman du Goikoetxeak eta, bihar, Lopezen txanda izango da Kataklismorik ezean, Iñaki Osa Goikoetxea eta Unai Lekerikabeaskoa Winter Series txapelketako finalerdietan izango dira asteleheneko partida bi eta huts emaitzarekin irabazi ondoren. Bihar Imanol Lopezek izango du partida. Jai Al...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000401
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako boxeo txapelketan arituko dira Zumaiako klubeko kideak Bihar hasiko dira gazte eta junior mailetako Espainiako boxeo txapelketak. Zumaia Cuban Boxing klubeko bi kide izango dira bertan. Euskadiko boxeo selekzioarekin arituko dira Eliezer Chavarria boxeolari gisa, 75 kiloko kategorian, eta klubeko buru Ruben ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000402
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zazpi herritar omendu ditu aurten Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak Ostiral iluntzean egin zuten ekitaldia Hogarrean udal ordezkariekin, eta odol emaileek gogorarazi zuten aurten ere Gabonetako loteria erreserbatu duela Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak; 30299 zenbakia da, eta dezimoak hainbat modutara eros eta ordai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000403
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Garaiak aldatu dira, baina ohitura batzuk sendo jarraitzen dute. Hala, Gabon gau egunean jaiotzarekin aterako dira beste behin ere herriko umeak kaleetara. Niño Jesusen Eskean ateratzea Zumaiako historian ondo txertatutako usadioa da Zumaiako Fototekako argazki honetan ikus daitekeen bezala: jaiotzaz lagunduta eta burk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000404
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dagoeneko hasi dituzte San Jose kalea berrurbanizatzeko obrak. Irisgarritasuna eta bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin ekin diete lanei, eta horretarako, Zumaiako Udalak 573.820 euro erabiliko ditu. Alde batetik, San Joseko mendebaldeko sarrera handituko dute, ibilgailuentzako ibilbidea zabalduz eta malda irisgarri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000405
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Debako septarien inguruko erakusketa bisitai urtarrilaren amaierara arte Euskal Kostaldeko Geoparkeak, Debako septarien inguruan garatutako bi proiekturi bukaera emateko, erakusketa bat prestatu du Debako turismo bulegoan. Debako Udalak Geoparkearekin elkarlanean septariak kontserbatu eta balioan ipintzeko proiektu bat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000406
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo, abenduaren lehena, herriko kaleak kolorez bete ziren eguna itzaltzearekin batera. Izan ere, Gabonetako argiak piztea erabaki zuen udalak. Zarautzen eta Donostian ere, esaterako, atzo egin zituzten Gabon argiak pizteko ekitaldiak. Sartu gara urtearen azken hilabetean, eta ohi bezala, gaua iristearekin batera kolor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000407
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Kanpora sartzen' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean Kanpora sartzen antzezlana ikusteko aukera izango da abenduaren 15ean Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak emandako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean. Aitziber Garmendiak zuzendutako Kanpora sartzen antzezlana eskain...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000408
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZUMAIENAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA AURKEZTU DUGU BIZKAIKO BBK URDAIBAI ZENTROAN UN Etxea-k Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, Busturiako BBK Urdaibai Zentroan antolatu duen "JASANGARRITASUNA EKINEAN" Hezkuntza Jardunaldian izan gara gure hezkuntza proiektua aurkezten. Eusko Jaurlaritzako, BBK Urdaibai Zentroko eta UN Etxea-...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000409
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
24,8 milioiko aurrekontua onartu du udalbatzak EH Bilduren botoekin EAJk eta PSE-EEk EH Bilduren udal gobernuak egindako 2o24ko udal aurrekontuaren proposamenaren aurka bozkatu zuten, baina koalizioak gehiengo absolutua duenez, aurrera atera zen aurrekontua. Asteazken arratsaldean ezohiko udalbatzarra egin zuen Zumaiak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000410
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lanean segitzen dute Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txurrindulariek errepideko denboraldia hastean pedal kolpe ona izateko. Batzuk pistan ari dira prestaketa egiten, Gipuzkoako Challengea jokatzen ari dira eta lan polita egiten ari dira. Laugarren jardunaldiaren ondoren, juniorretan, Beñat Sainz bosgarrena da eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000411
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erakusketa berriarekin lotutako familia tailerra egingo da bihar Oxforden Artea eta literatura uztartzen dituen Bagara! erakusketa zabalduko dute bihar Alondegiko Oxford aretoan. Horrekin lotuta, familia tailerra eskainiko du Aran Santamariak arratsaldez. Bihar hasi eta abenduaren 17ra bitartean Bagara! erakusketa ikus...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000412
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu du aurten ere Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak. Izenak abenduaren 4ra bitartean eman daitezke. Gabon garaian komertzioen eta tabernen erakusleihoak dotoretzea bultzatu nahian, Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak erakusleiho lehiaketa antolatu du aurten ere. Leh...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000413
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errezeta hauekin, segurua da otordu arrakastatsuak izango direla Gabonetan. Edonork egiteko moduko plater zaporetsuen zerrenda hau osatu dugu zuretzat. BASERRIKO HIRUGIHARRA BOLETUS ONDDO, ARRAUTZA GORRINGO ETA IDIAZABAL GAZTAREKIN
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000414
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lurralde luze eta estua da Gazako xirrinda/zerrenda. (Argazkia: Wikimedia) Azken asteotan zoritxarreko arrazoiek bihurtu dute Gaza albiste, eta harekin lotutako hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). "Tira" edo zerbaiten zati luzexkari esaten diogu "xirrinda" edo ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000415
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabon hauetan etxean, giro goxoan gertukoekin kantari aritzeko 10 abesti hauek aukeratu ditugu zuretzat.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000416
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zaintza sistema publiko komunitarioa aldarrikatzeko lanuztera deitu du bihar Euskal Herriko Mugimendu Feministak; Itaiak ere deitu du bihar planto egitera. "Zaintzarako eskubide kolektiboaren alde", greba feminista orokorrerako deia egin du biharko Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Zaintza sistema publiko komunitari...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000417
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Julene Azpeitiako sari banaketarekin hasiko dira gaur Euskara Eguneko ekitaldiak Euskara Eguneko egitaraua prestatu dute aurten ere Zumaiako Udaleko Euskara Sailak eta Larraina euskara taldeak. Hasteko, gaur, asteazkenez, Julene Azpeitia ipuin lehiaketako sari banaketa ekitaldia egingo da Aita Mari aretoan. Arratsaldek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000418
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Galderari erantzuten dieten herritarrak Euskaraldiko produktu sortaren zozketan sartuko dira. Zozketan parte hartu nahi dutenek igandeko 24:00etara arte izango dute parte hartzeko aukera. Igandean, abenduaren 3an, Euskararen Eguna izango da, eta Baleike Gukak Euskaraldiko produktu sorta zozkatuko du. Zozketan parte har...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000419
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, asteazkena, UKTren webguneetan gutxieneko zerbitzuak emango dituzte, ostegunean ez dute argitaratuko Urola Kostako Hitza egunkaririk eta webguneetan grebari buruzko informazioa bakarrik emango dute. Urolako Komunikazio Taldeko (UKT) langileek bat egingo dute zaintza kolektiborako eskubidea ardatz duen greba orok...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000420
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baleike Gukak zerbitzu hoberena eskaini nahi die bere harpideei, eta hori lortzeko beharrezkoa du datua basearen eguneraketa egitea. Horretarako, bazkideen laguntza behar du. Gainera, datu horiek eguneratuta izateak saria du. Izan ere, abenduaren 15a baino lehen eguneratuz gero, Errigoraren produktuz osatutako saski ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000421
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Olatz Prat: "Literaturari bere lekua ematen diogu horrelako ekintzekin" Literatura emanaldi musikatua lanak geldialdia egingo du Zarautzen ostiralean, eta formatu txikiagoan izango da bihar Zumaian. Proiektuaren parte da Olatz Prat azpeitiarra. Joseba Sarrionandia eta Joxe Mari Iturralde idazleak eta Iñar Sastre eta Ol...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000422
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lurzoruaren ekosistema babesteko, nekazaritza eta abeltzaintzaren maneiatze modu organikoez informazioa jasoko dute bertaratzen direnek. Abenduaren 3an izango da, igandea, eta izena eman beharko da aurrez irteeran parte hartzeko. Lurzorua babestea guztion ardura dela uste dute Euskal Kostaldeko Geoparkeko kideek, eta z...
cc-by-sa 3.0