id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0000123
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goizean goizetik behe hodei zurien azpian esnatu da Zumaia, eta irudi triste horrekin jarraitzen du oraindik ere. Behelaino geruza zuri baten azpian esnatu da gaurkoan herria. Goizeko lehen orduetan, kalera irten eta metro batzuetara dagoena besterik ez zen ikusten aratz. Urrunera begiratuz gero, ez baitzen ezer bereiz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000124
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu honetan Tafallan (Nafarroa) Espainiako Kopa jokatuko da. Pistako denboraldiari amaiera emateko azken lasterketak gelditzen dira: Espainiako Kopa eta Gipuzkoako Txapelketak. Beñat Sainz eta Iker Eizagirre juniorrak eta Amets Alberdi eta Oñatz Etxabe kadeteak izango dira Tafallako proban. Bestalde, txikienek Iru...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000125
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Udaleko Kultura Sailak. Irabazlea Iolande Ostolaza da. Epaimahaiaren sariari dagokion 300 euro jasoko ditu Ostolazak, eta bere lanak iragarriko ditu otsailaren 9tik 12ra bitartean ospatuko diren jaiak. Herritarren saria, berriz, Alondegiko sarreran ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000126
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Taosako lau igerilari alebin mailan deituta izan dira teknifikazio saiotarako. Taosako Karle Mangas, Unax Etxabe, Adirane De Dios eta Anne Etxabe alebinak deia jaso dute Pako Yoldin, Donostia, teknifikazio saioa egiteko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000127
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Saharara eramateko janaria bilduko du bihar Darahlik supermerkatuetan Goizean eta arratsaldean ariko dira Darahliko kideak janaria jasotzen BM eta Eroski supermerkatuetan, eta honakoak jasoko dituzte: atun eta sardina latak, azukrea, konpresak, lekaleak, pasta, dilistak, arroza eta sendagaiak. Aste honetan iritsi da Zu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000128
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako klubeko bi boxeolarik hartuko dute parte bihar Arrasateko borrokaldietan Boxeo borrokaldiak izango dira bihar arratsaldean Arrasaten. Zumaia Cuban Boxing klubak bi boxeolarirekin hartuko du parte. Bizkaiko, Nafarroako eta Gipuzkoako klubetako kideak arituko dira bihar Arrasateko pilotalekuan jokatuko diren box...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000129
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ezbeharra atzo gertatu zen 21:15 aldera, itsasontzi batek haitza jo ondoren. Orroagan gertatu zen istripua. Hiru lagun zihoazen barruan, eta bi onik atera bazituzten ere, hirugarrenaren bila aritu ziren larrialdi zerbitzuak, eta bi ordu beranduago hilik aurkitu zuten. Orioko bizilaguna zen itsas istripuaren ondorioz ze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000130
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sei orduz moztuko dute errepidea, 00:00etatik 06:00etara, zehazki. Bitartean, ibilgailuek Zarauzko ordainlekutik atera beharko dute N-634 eta GI-631 errepideak erabiltzeko. Otsailean hasi zituzten AP-8 autobideko trafikoak Zarautz parean sortzen duen zarata isolatzeko lanak, eta obraren azken fasearekin ari dira orain....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000131
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haurren garapenerako elkarteak jolasean aritzeko baliatuko du hitzordua, eta hamaiketakoa egingo dute elkarrekin gero. Txiribuelta haurren garapenerako elkarteak hitzordua antolatu du biharko: egurrezko jolasekin arituko dira Torreberrira bertaratzen direnak, eta gero, hamaiketakoa egingo dute elkarrekin.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000132
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kupelak ailarekin lotzen ziren lehen, kontserbak egiteko. Argazkian daude, besteak beste, Xole Urruzola (San Telmokoa), Antoni Egaña, Agustina Osa eta Eulali Gorostola. (Argazkia: Zumaia oroituz liburua). Kontserbagintzan garai batean erabiltzen zen hitz bat ekarri dugu aste honetan, Zumaiako etxe batekin lotura ere iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000133
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haitzetan topatu dute gorpua eta suhiltzaileek atera dute. Donostiako Auzitegiko Anatomia Zerbitzura eramango dute orain autopsia egiteko. Ezbehar larria gertatu da gaur gauean Orroaga inguruan; izan ere, pertsona bat hil da itsasontzi batek haitzen kontra jo eta irauli ondoren. Hiru lagun zihoazen barruan eta bi onik ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000134
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Antza denez, itsasontzi batek haitzen aurka jo du eta barruan zihoan lagun bat falta da. Segurtasun saileko erreskate taldeak tokian daude lanean. Segurtasun saileko larrialdietarako zerbitzuak pertsona baten bila ari dira Orroaga inguruan itsasontzi batek haitzen aurka jo ondoren. Ertzaintzako informazio zerbitzuek ja...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000135
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dantza komertziala izango da protagonista Astinduren hurrengo tailerrean Astindu dantza taldeak antolatuta, hilabeteroko dantza tailerra eskainiko dute urtarrilaren 28an. Oraingoan dantza komertziala landuko dute, eta irakasle moduan ariko da Soraya Garcia Totoricabuena. Garcia dantza garaikide eta komertzialean aditua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000136
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako bi bikote eskola kiroleko Gipuzkoako txapelketako finalean Kimuen kategorian, paleta modalitatean jokatuko dira Gipuzkoako Txapelketako azken partidak Aitzuri frontoian. Eskola kiroleko Gipuzkoako txapelketako kimuen paletako finala jokatuko da larunbatean, 16:00etatik aurrera, Zumaiako Aitzuri frontoian. Lehe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000137
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xavier Curto: "Ezinbestekoa da administrazioek plastikozko bolatxoen gaineko araudia erregulatzea" Galiziara iritsi ziren plastikozko bolatxoen isuriak alarma guztiak piztu zituen urtarrilaren hasieran, ordura arte askorentzat ezezaguna zen gaia jarri baitzuen mahai gainean. Ondo ezagutzen du arazoa Orion bizi den Xavi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000138
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekonomia sozial eta eraldatzailea oinarri duten proiektuak biltzen ditu Albergak; elkarlan gunea ere badaukate. Taldeko kideak dira Osa (Zumaia, 1995) eta Uranga (Zumaia, 1995). Udalak iaz abiatutako Zkoop egitasmoan du jatorria Alberga elkarteak.MIREN OSA: Formazio horretatik sortu zen. Zumaian jarri zitzaion Zkoop iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000139
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainia mailako Ekoturismoaren VII. Kongresua hartuko du Geoparkeak urrian Berrikuntzekin doa Euskal Kostaldeko Geoparkea Madrilen (Espainia) egiten den nazioarte mailako azokara. Euskadiko standean bere txokoa izateaz gain, Unescoren Geoparkeen standean ere emango du informazioa. Urrian egingo den Ekoturismoaren VII....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000140
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aipamen berezia jaso du Iker Gonzalez Cobeagak Asturiasen egindako konposizio lehiaketa batean Pola de Sieron antolatutako nazioarte mailako konposizio lehiaketa batean aipamen berezia jaso du Iker Gonzalez Cobeaga zumaiarrak asturierazko hitzak dituen Orbayu obrarekin. Asturiaseko (Espainia) Pola de Siero kontzejuko S...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000141
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Interesdunek urtarrilaren 31ra arte dute matrikulatzeko auketa. Otsailaren 2an urteko batzar orokorra egingo du. 0 eta 6 urte arteko haurrak dituzten familien topaguneak, Txiribueltak, 2024. urteko matrikulazioa zabalik du dagoeneko. Elkarte honetako kide bihurtu nahi duten familiek helbidera idatzi beharko dute eta 30...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000142
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jadarren zuhaitz batzuk moztu ditu udalak, eta hango egurra herritarren esku utzi du. Aipatutako zuhaitzek arriskua sortzen zuten eremuan, eta horregatik kendu ditu dituzte, azaldu du udalak. Egurra puskatan egin ondoren Jadarren bertan utzi dute, herritarrek aprobetxatu dezaten. Bidezarreta kaleko aldaparen hasieran d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000143
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inoizko bazkide kopuru handiena du 2007an sortutako Kostan elkarteak. Hori, ordea, ospakizunerako arrazoia baino, kezka bilakatu da zuzendaritzarentzat. Garai oparoa bizi du Kostan elkarteak bazkide kopuru aldetik. 50 urtetik gorako herritarrei zuzendutako formakuntza saioak eskaintzeko helburuarekin taldea sortu zuten...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000144
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Argindarraren eta gasaren fakturetan dirua aurrezteko aukeren berri ere emango dute energia komunitateko kideek. Ostegun arratsaldeetan izango da zerbitzua, Hogarrean. Urte berriarekin batera, argindarraren eta gasaren fakturak ulertzeko, eta, ahal denean, dirua aurrezten laguntzeko zerbitzua jarri du martxan Piztu koo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000145
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu honetan Gipuzkoako Txapelketan izango dira Taosa igeriketa taldeko kideak. Asteburu hontan Taosa taldeko infantil, junior eta maila absolutoko igerilariak Bergaran izango dira Gipuzkoako Txapelketan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000146
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haurdun dauden emakumeentzat sexualitateari buruzko bizipen tailerra emango dute ostiralean Yoana Azpitarte Aholkusex zerbitzuko sexologoak eta anbulatorioko emaginak dinamizatuko du saioa, eta 10:00etan hasiko da Zumaiako anbulatorioan. Haurdun dauden emakumeei zuzendutako tailerra emango du ostiral honetan udalaren s...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000147
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gehiegizko entrenamenduari buruzko hitzaldia emango du Adrià Tramullas Masek ostiralean Hogarrean Zarauzko, Getariako eta Zumaiako triatloi taldeekin elkarlanean antolatutako hitzaldi sortako azken saioa izango da hau. Adrià Tramullas Mas erronka kirol medikuntzako kardiologoak hitzaldia eskainiko du datorren ostiralea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000148
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi erreparoren, eta hiru kreditu aldaketa aztertuko dituzte ostegunean, urtarrileko ohiko bilkuran. Plenoa amaitzean eskari-galderetarako tartea izango da. 1.- AURREKO BILKURAKO AKTA ONARTZEA, BIDEZKO BADA: (189. zk. 2023.12.28) 2.1.- UDALAREN 2023KO 27. eta 28. eta KIROL PATRONATUAREN 2023ko 12. ETA 13. ERREPARO ORRIE...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000149
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Perimenopausiari buruzko saioa egingo dute ostegunean Emakumeon Etxean YoGoe4life proiektua aurkeztuko dute 17:30etik aurrera, Emakumeon Etxean. A2A2 proteina duen jogurta egunero kontsumitzeak perimenopausiari lotutako ondorioetan duen eragina azalduko dute. YoGoe4life proiektua abiatu dute Instituto del Quesok, Goena...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000150
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lopez eta Goikoetxea, aurrez aurre Winter Serieseko finalerdietan Datorren astelehenean jokatuko da finalerdietako lehen jardunaldia, eta bi zumaiarrak aurrez aurre arituko dira Gernikako pilotalekuko kantxan. Bart jokatu zen jardunaldi bikoitzak -aurrekoa bertan behera utzi zuten Gernikako frontoian izandako hezetasun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000151
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eider Goiburu: "Beharrezkoa da sexualitatearen gaia mahai gainean jartzea" Eider Goiburuk (Orio, 1980) hitzaldia emango du Zumaian urtarrilaren 30ean, Pornografia gaur egungo heziketa ote? izenburupean. Nerabeen gurasoei zuzenduriko saioa izango da, eta izena eman daiteke dagoeneko helbidera mezua idatzita. Alondegiko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000152
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bigarren jardunaldian ere garaile izan da Kbiren lehen mailako taldea Bigarren mailako taldea ere irabazle izan da pasa den larunbatean jokatutako jardunaldian; C taldeak, aldiz, galdu egin du. Gipuzkoako xake ligako bigarren jardunaldia jokatu da pasa berri den asteburuan. Kbi Zumaiako xake klubeko taldeek bi garaipen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000153
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Armairua beteko duzu nahiz eta ia erabili gabeko arropa asko izan? Merkealdian erosketa arduraz, zentzuz eta ahal den berme handienaz egin behar da. Garai honi etekin handiena ateratzeko, zer behar dugun jakin behar duzu, eta erosketa konpultsiboak saihestu: Planifikatu. Egin ezazu zerrenda bat behar duzun horrekin eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000154
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Búho' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean Titzina antzerki konpainiaren Búho antzezlana ikusteko aukera izango da urtarrilaren 26an, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Zozketan parte hartu n...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000155
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Pizkundea jorratu genuenean (iraileko zenbakian), ikusi genuen zenbateko indarra hartu zuen euskararen aldeko pentsamenduak eta kontzientziak XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran. Orduan jaio zen, baita ere, abertzaletasuna ideologia politiko gisa, Sabino Aranarekin, eta merezi duelakoan, aparte ik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000156
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tindufeko kanpamenduetan bizi diren errefuxiatuentzat janari bilketa abiatu du Darahlik Aurten Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko janari eta diru bilketa egingo dute. Sahararen aldeko Euskal Karabana, Piztu Itxaropena lelopean, Zumaiara iritsiko da Darahli elkartearen eskutik. Aurtengoan ere, saharar he...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000157
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tindufeko kanpamenduetan bizi diren rrefuxiatuentzat janari bilketa abiatu du Darahlik Aurten Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko janari eta diru bilketa egingo dute. Sahararen aldeko Euskal Karabana, Piztu Itxaropena lelopean, Zumaiara iritsiko da Darahli elkartearen eskutik. Aurtengoan ere, saharar her...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000158
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostegunerako zine forum saioa antolatu dute Aita Mari aretoan. 19:00etan hasiko da emanaldia eta oraingo honetan Justine Triet zuzendari frantziarraren Anatomia de una caida filma botako dute. Thrillerrak Sandra idazle alemaniarraren istorioa kontatzen du. Izan ere, Sandra Samuel senarrarekin eta Daniel seme itsuarekin...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000159
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Festetarako ideiak eta proposamenak dituzten talde eta eragileekin bilduko da Udaleko Kultura Saila. Apirilaren lehen bi asteburuetan ospatuko dira Zumaian San Telmo jaiak, apirilaren 5etik 8ra eta 12tik 14ra, hain zuzen ere. Udaleko Kultura Saila herriko talde eta eragileekin bilduko da elkarlanean proposamenak landu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000160
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irteera hau Gipuzkoatik, Eibarretik abiatuko dugu baina berehala Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mugan egongo gara, izan ere Urko mendira igoko gara. Urkoko gailurrak (795 m) Ermua eta Eibar banatzen ditu. Bi udalerrien punturik altuena da. Tontor hori Bizkaia eta Gipuzkoa probintzien banalerroa da, Asuntzako muinoaren ing...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000161
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zabaldu dute dagoeneko otsailaren 24an korrituko den Zumaiako Herri Lasterketarako izen ematea. 39. edizioa beteko du aurtengoarekin kirol proba honek, eta aurreko aldietan gertatu bezala, bi distantzien artean aukeratzeko parada izango dute korrikalariek: 5,1 kilometroko lasterketa laburra eta 10,2 kilometroko karrera...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000162
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bederatzi jardunaldi izan ditu azaroan hasitako pistako Gipuzkoako Torneoak. Jardunaldiz jardunaldi lortutako emaitzekin sailkapen nagusian bigarren amaitu du Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko Beñat Sainzek. Lehen urtea du junior mailan eta oso balorazio ona egin behar da, lorpena handia baita....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000163
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mireia Galarza Bastidak 2023ko abenduko Baleike aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua. Ohitura dut hurrengo egunean jantziko dudan outfita aurreko gauean prestatzeko, esnatu eta nahikoa inspiratuta egongo ez naizen beldurrez. Banoa autora, eta irratia piztuta Spotifyn momentuko trendak erreproduzitzeko gomendatzen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000164
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haziak ondo banatzeko ipini ohi dira sunak. (Argazkia: Denia.com) Nekazaritzan bezala eraikuntzan erabiltzen den hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Soroan edo baratzean haziak zuzen ereiteko egiten den arrasto edo seinaleari deitzen diogu "suna" Zumaian eta in...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000165
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualdeko eraikin publikoen ingurumen jarduera zehazteko kanpaina abiatu du UKUEk Energia ikuskaritzak egingo dituzte udalerrietako hainbat eraikin publikoetan horien bitartez bakoitzaren iraunkortasun mailaren diagnostikoa zehaztu ahal izateko. Kanpaina berri bat jarriko du abian Urola Kostako Udal Elkarteak urtarril...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000166
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jabetze Eskolak antolatu ditu Zumaiako Emakumeon Etxeak 2024ko lehen hiruhilekorako prestatutako egitarauaren barruan. Ekintza hauetarako izen ematea bihar itxiko dute. Antolatzaileen arabera, Eskolaren helburua da "emakumeon* jabetze edo ahalduntze prozesuan eragitea, hainbat tailer eta ikastaroren bidez. Geure burua ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000167
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurreko urteetan egin bezala, Zumaiako Emakumeon Etxeak talde gisa hartuko du parte martxoaren 3an egingo den Lilatoian. Parte hartu nahi dutenek dagoeneko zabalik dute izen ematea. Martxoaren 3an korrituko da Donostian Lilatoia lasterketa, eta Zumaiako Emakumeon Etxeak talde bezala parte hartzeko izena emango du. Azke...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000168
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aldaketak izango dira larunbatean Donostiako bus geralekuetan San Sebastian jaiak direla eta San Sebastian jaiak direla eta, autobus geraleku batzuk kenduko ditu Lurraldebusek Donostian, larunbatean. Danborrada konpainiak gira eta buelta arituko dira larunbatean Donostian, San Sebastian jaietan. Desfile horrek izango d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000169
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Sasi Ageda bezperako eskea' egingo du Korokoiak taldeak otsailaren 4an Kantu tradizionalei letrak aldatzeko tailerra eta entsegua egingo ditu talde berri honek otsailaren 4ko kantu kalejiraren aurretik. Urte askoan atera izan dira zumaiarrak kalera Santa Ageda egun bezperan eskean. Haur zein heldu, koplatan aritu dira...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000170
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Apirilaren 5etik 8ra eta 12tik 14ra bitartean egingo dira San Telmo jaiak Zumaian. Data horietarako prest egoteko, dagoeneko martxan jarri da Zumaiako txosna batzordea. Hala, bilera irekia deitu du biharko, ostegunerako. Hitzordua 19:00etan jarri dute, Torreberri Gaztetxean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000171
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Titzina teatro antzerki konpainiak Búho antzezlana aurkeztuko du hurrengo ostiralean, hilaren 26an, Aita Mari aretoan. Sarrerak aurrez eros daitezke jada. Antzerki talde kataluniarra bueltan da Zumaian bere azken antzezlanarekin. Urtarrilaren 26an izango da Búho lana ikusteko aukera Zumaiako Aita Mari aretoan. Emanaldi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000172
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtean zehar jasotako dirua zertan erabili duen xehatu nahi izan du elkarteak. Azken urteotan egin bezala, Gabon Koruak diru bilketa egin zuen eta jasotakoa Zumaiako Caritasen esku utzi. Elkarte honek jakitera eman duenez, 5.000 eurotik gora (5.264,94 euro zehazki) bildu zuten Gabonetako kanpainan. Horregatik, Caritase...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000173
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ane Alzibar 'Potxi' zumaiarra, 'El Conquistador del fin del mundo' saioaren 20. denboraldiko partaide Zumaiarrak azaldu duenez, duela bost urte ere bere burua aurkeztu zuen ETBren programan parte hartzeko. Talde gorriko kidea izango da, Puma taldekoa. ETBko El Conquistador del Fin del Mundo saio arrakastatsuak 20. denb...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000174
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bidasoa eta Anaitasunaren arteko lehian, hiru zumaiar izango dira Jon Ander Iribarrek Bidasoarekin fitxatu zuen eta haren ordainetan jokatuko du talde irundarrak Zumaian. Larunbateko Anaitasunaren eta Bidasoaren arteko partidarako sarrerak agortu dira eta horren mezua azkar zabaldu zen atzo Zumaian, baita sare sozialet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000175
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Sebastian jaiak ospatuko dituzte ostiraletik aurrera Elorriaga auzoan Ostiral gauetik igande arratsaldera bitartean ospatuko dituzte San Sebastian jaiak Elorriaga auzoan. Mus txapelketarekin hasiko dituzte sansebastianak Elorriagan, eta txokolate beroarekin amaituko dute. Bien artean sabela betetzeko aukera bat bai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000176
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Beobide Agirrezabalagaren senide eta lagunei doluminak adierazi dizkie udalak Igandean zendu zen Iñaki Beobide Agirrezabalaga zumaiarra. Euskararen eta kulturararen sustatzaile garrantzitsua, haren familiari eta kideei doluminak adierazi nahi dizkie Zumaiako Udalak, baita egindako lanagatik esker ona erakutsi ere...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000177
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urteroko legez, Pirritx, Porrotx eta Marimotots Zumaian izango dira, Inauterietako egitarauaren barruan. Bi emanaldi izango dira otsailaren 12an, eta sarrerak urtarrilaren 31n jarriko dira salgai. Ez gara jaitsiko ikuskizuna aurkeztera etorriko dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots Zumaiara. Otsailaren 12an bi emanaldi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000178
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errepidean, mendian, itsasoan... Korrika, bizikletan, igerian... Datozen hilabeteetarako hainbat proba antolatu dituzte Urola Kosta eskualdean. Zenbaitetarako dortsal guztiak agortuta daude dagoeneko. Urtea lasterka bukatu zuten hainbat eskualdeko kirolarik, Urtezahar egunean egin ziren probetakoren batean parte hartuz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000179
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kirol teknikari plaza behin betikoz oposizio lehiaketa bidez betetzeko prozesua onartu du udalak Udalak jakinarazi ditu oinarriak dagoeneko. Dena den, azaldu dute aurrerago zabalduko dutela izen ematea. Kiroletako teknikari plaza oposizio lehiaketa librearen sistemaren bitartez behin betiko izaeraz betetzeko deialdia o...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000180
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urte berrira begirako asmoak izan ohi du jende askok: erretzeari utzi, kirol gehiago egin, aspaldi hasitako liburua bukatu... Baleikeko erabiltzaileek urte berrirako asmorik ba ote duten galdetu da urtarrileko inkesta honetan. Oraindik ere "urte berri on!" bat edo beste entzun izango da, baina ia ohartu gabe urtarrilar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000181
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikastaroa otsailaren 13an, 27an, 29an eta martxoaren 1ean emango da, doakoa izango da, eta jardunean dauden gidariei edo Geoparkean gidari lanak egin nahi dutenentzat dago pentsatua. Euskal Kostaldeko Geoparkeak gidari izateko trebakuntza ikastaroa antolatu du otsailerako eta martxo hasierarako. Saio hauen helburua Geo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000182
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kbi taldeko B taldeak galdu egin du bigarren mailan eta C taldeak berdindu egin du hirugarrengoan. Pasa berri den asteburuan ekin diote Gipuzkoako xake ligari. Zumaiako Kbi xake klubeko taldeek denetik izan dute: garaipen bat, porrot bat eta berdinketa bat. A taldeak debuta egin du ligako lehen mailan, eta estraineko j...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000183
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean jokatu zen Orion Gipuzkoako batel ligako lehen jardunaldia. Telmo Deun arraun elkarteak zazpi ontzirekin parte hartu zuen. Zarauzko Arraun Elkarteak antolatuta, larunbatean jokatu zen Orion Gipuzkoako batel ligako lehen jardunaldia. Eguraldia lagun zutela aritu ziren arraunean euskal klubetako harrobiko kir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000184
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Annette Gonzalez-Etxabarri bosgarren sailkatu da World Junior Championships txapelketan Aurretik, ordea, Ellie Harrison australiarra kanporatu zuen txapelketatik, hirugarren errondako puntuazio altuena lortuta. Ahaleginak egin zituen arren, Annette Gonzalez-Etxabarri surflari zumaiarrak ez zuen lortu astebukaeran Samba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000185
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Josu Txapartegi Txapas zarrauztarraren abestiez osatutako Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Txapasen kaxa magikoa liburu musikatua zozkatuko du Baleike Gukak bazkideen artean. Disko-liburu berria azaroan aurkeztu zuten Zarautzen. Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Parte har...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000186
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Mariren itsasontziko guztiak bizirik atera ziren, bera izan ezik" Jose Maria Zubia Aita Mari erreferente ezaguna izan da euskal arrantzaleen munduan, arriskuan zeuden marinelak sorostearren. Euskal Itsas Museoak omenaldia egin dio. Horren harira, Gipuzkoako Hitzak Euskal Itsas Museoko zuzendari Xabier Alberdi zarauzta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000187
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herri Gogoa diskoetxeko eta Jarrai antzerki taldeko sortzaile izan zen zumaiarra. Bizitza guztia eman zuen euskal kulturgintzari emana, eta bart hil zen, 89 urte zituela. Bart gauean hil da Iñaki Beobide euskaltzain urgazlea eta kulturgilea, 89 urterekin, hainbat urteko gaixotasunaren ostean. Zumaian jaio zen, baina ia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000188
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ezker oineko bosgarren metatartsianoa hautsi du eta ezin izango du Espainiako selekzioarekin jarraitu. Gaur arratsaldean egingo diote ebakuntza Madrilen. Kauldi Odriozola eskubaloi jokalari zumaiarrak Espainiako selekzioarekin Alemanian jokatzen ari zen Europako Txapelketa utzi behar izan du min hartuta. Atzo Errumania...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000189
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
El Burgo de Osmarako irteerarako izen ematea bihar zabalduko du Beheko Plazak Urtean zehar egingo dituen irteera eta bidaien egutegia prestatu du Beheko Plaza erritiratuen eta pentsiodunen elkarteak. Lehena Soriako (Gaztela eta Leon, Espainia) El Burgo de Osma herrira izango da, eta izen-ematea bihar bertan zabalduko d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000190
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteartean bukatuko da Inauterietako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea Inauterietako egitaraua iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du aurten ere Zumaiako Udaleko Kultura Sailak. Lehiaketarako lanak aurkezteko epea datorren asteartean, hilaren 16an, bukatzen da. 2024ko Inauteriak iragartzeko ka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000191
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ile apainketa eta podologia zerbitzuak betetzeko baldintzen pleguak, ikusgai Udalak bi zerbitzuren baldintzen pleguak jarri ditu ikusgai: ile apainketarena eta podologiarena. Oharrean azaldu du zerbitzu horiek "funtsezkoak" direla adinekoen ongizaterako eta zaintzarako, eta zuzenean eragiten dutela haien bizi kalitatea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000192
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mireia Centeno: "Arazo sozialek zuzenean eragiten dute buru osasunean" Neguan areagotu egiten dira antsietate eta depresio kasuak. Centenoren ustez, dena den, eragin handia dute pertsona bakoitzaren inguruneak eta bizi baldintzek. Sistemara egokitu beharraz, horrek duen eragin psikologikoaz eta, oro har, buru osasunaz ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000193
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zaintza alorrean lan egin nahi duten eskualdeko herritarrei zuzendutako prestakuntza da udal elkarteak antolatu duena. Online izango da ikastaroa, eta hasiera emango zaio urtarrilaren 31n. Zabalik da UKUE Urola Kostako Udal Elkartearen Zaindu Urola Kosta prestakuntza ekimeneko izen ematea. Eskualdean zaintza arloan lan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000194
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etxez etxe banatu dute Eskura aldizkariaren zazpigarren alea. Dena den, webgunean ere irakurri ahal izango da, PDF formatuan. Askotariko gaiak bildu dituzte Eskura udal aldizkariaren zazpigarren alean: zaintzaren arloan Prebentzio Mahaia egiten ari den lanketa, Elkarlan Gune berriaren inguruko nondik norakoa, eta Amill...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000195
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal zergen eta tasen hobariak urtarrilaren 31ra arte eska daitezke Herritarren Arreta Zerbitzura jo daiteke zalantzak argitzeko, udaletxera bertaratuta edo telefonoz deituta. Zabalik da dagoeneko udal tasa eta zergen gaineko hobariak eskatzeko epea. Urtarrilaren 31ra artean izango dute herritarrek horretarako aukera, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000196
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sexu-heziketa, harremanak eta osasun mentala izango dituzte hizketagai Guraso Eskolen hitzaldietan Urtarrilan hasi eta apirilera arte izango dira hitzaldiak, hilean bat. Aurrez izena eman beharko dute bertaratu nahi dutenek, helbide elektronikora idatzita. Gurasoak heziketa prozesuan inplikatu eta horretarako baliabide...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000197
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2024ko "Euskara, bestela ez gara" hitzaldi-zikloaren barruan, azken ekitaldian, Bizkarsoro pelikula emango dugu, eta Josu Martinez, zuzendaria, gurekin izango da, solasaldian, azalpenak emateko eta galderei erantzuteko. Korrika Zumaiatik pasatzen den egun berean, badugu plan polita arratsalderako!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000198
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iratzar fundazioak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumako azken bi liburuen aurkezpena antolatu du Sortuk, eta horien egileak izango dira hizketaldietan. Astazkenean izango da lehenengoa. Zumaiako Sortuk bi solasaldi antolatu ditu Arnas luzez izenburupean. Iratzar fundazioare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000199
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurreko urteotan egin bezala, Kaldereroen desfilea egingo du herritar talde batek. Dena behar bezala joateko, entseguak egingo dituzte urtarrilean zehar, eta lehena bihar bertan egingo da. Kaldereroak kalejiran aterako dira otsailaren 3an. Egun horretako desfilea prestatzeko hiru entsegu saio antolatu dituzte, denak er...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000200
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2024a hastearekin batera dator ziklo kros denboraldiaren amaiera. Ormaiztegin joan den igandean jokatu zen euskal ligako azken lasterketa. Bertan, Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko mailota estreinatu zuen Lukas Blancok. Zarauztarrak oso lasterketa ona egin zuen eta seigarren zihoala izandako ma...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000201
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pinportak kostaldera iristeko mehatxuaren aurrean ekintza-plana zehaztu du Gipuzkoako Hondartzen Mahaiak Toconao itsasontzitik isuritako pelleteak kostalera iristeko arriskuaren aurrean, gaur goizean bildu da Gipuzkoako Hondartzen Mahaia, eta ekintza-plana aurkeztu du. Hala, kutsadura posibleari erantzuteko, hondartzet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000202
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean jokatuko dituzte denboraldiko lehen estropadak, Orion, Zarauzko Arraun Elkarteak antolatuta. Getariako, Zarauzko eta Zumaiako klubak ariko dira aurtengo ligan. Euskal Herrian eta euskal mugetatik haratago egiten diren kirol jardueren artean, ikusgarrienetakoak izango dira traineru estropadak. Uda sasoian as...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000203
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arte Ederren Urrezko Domina eskuratu duen Lucia Lacarra zoriondu du udalak Arte Ederren merezimenduaren Urrezko Domina jasoko du Lucia Lacarra dantzari zumaiarrak. Dantzaria zoriondu du Zumaiako Udalak sari hau dela eta. Ernest Urtasun buru duen Espainiako Kultura Ministerioak iragarri du aste honetan zer artista edo e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000204
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Kbi xake klubak hiru talderekin parte hartuko du datorren asteburuan abiatuko duten Gipuzkoako xake ligan. Aurten, gainera, debuta egingo du ligako lehen mailan. Peoiak aurrera, baina pauso txikiak emanez; alfilak eta dorreak taulan nahi adina mugitzen, batzuk diagonalean, besteak zuzen-zuzen; zaldiak saltoka,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000205
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
65 urtetik gorako herritarrei zuzendutako tailerrak antolatu dituzte beste behin ere Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek. urtarriletik ekainera bitartean egingo dituzte saioak, astelehenetan. Gaur da tailerretan izena emateko azken aukera. Adinekoen bizi kalitatea hobetzea, eta, horretarako, oroimena eta adinekoen part...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000206
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Artearen hostoak eta ezkur bat antzigarrez estalita. (Argazkia: Basotxerri-Wikipedia) Aspaldiko partez hotzak ederki astindu gaituela ikusita, urteko zerrendari ekiteko izotzarekin lotutako hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Hotz handia egiten duenean zuhaitze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000207
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Helduentzako eta haurrentzako antzezlan bana izango da asteburuan Aita Marin Bertsoak, musika eta antzerkia uztartzen dituen Erik eta Win ikuskizuna izango da gaur. Igandean, berriz, Loti ederrak antzezlanaren bi emanaldi izango dira Zumaiako aretoan. Bi antzezlan izango dira asteburu honetan Aita Mari aretoan, helduen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000208
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erregai fosilen oinarrian eraikitako zibilizazioaren sakoneko eraldaketa fase batean gaudela agerikoa da, eta horrek ezinbestean aldatuko ditu gizarteak eta ekonomia antolatzeko gure moduak. Bidegurutze eta tentsio ekosozial horietan arakatu du Jokin Bergara soziologoak Adaxka lehorrak. Talka ekosozialaren biharamun po...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000209
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
AZTIk egindako ikerketaren arabera, ia ziurra da euskal kostaldean agertutako plastikozko pinportak ez izatea 'Toconao' ontzikoak Atzo Bizkaian hartutako laginen lehen azterketen arabera, pinportak ez dira Galiziatik iritsi. Getariako eta Orioko hondartzetan ere agertu dira ale batzuk, eta bihar dute bilera Gipuzkoako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000210
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi deialdi egin ditu elkarteak ostiral honetarako: aurrena bazkideen batzarra izango da, eta ondoren, bazkideen ezohiko batzarra. Bihar, ostirala, bazkideen batzarra egingo du Emakumeon Etxeak. Hitzordua 18:00etan jarri du, baina bigarren deialdia ere egin du. Hala, aurrenekoaren segidan, 19:30ean, bazkideen ezohiko ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000211
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaienako DBH3ko ikasleek atera dute Gabonetako zozketako zenbaki sariduna Zumaiena ikastetxeko DBH3ko ikasleek El Txoko de Mikel Bermejo jatetxean emango den bi lagunentzako jatordua zozkatu dute Gabon garaian. Zozketako zenbaki sariduna atera dute jada: 1963. Txartelaren jabea ikastetxeko idazkaritzara bertaratu beh...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000212
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Getariarrek emango diete lekukoa zumaiarrei, 02:00 inguruan, eta Aizarnazabal aldera jarraituko du euskararen aldeko martxak, herrian itzulia egin ondoren. Martxoaren 14tik 24ra ospatuko da aurten 23. Korrika, Harro herri lelopean. Irunen (Gipuzkoa) hasiko da, eta Baionan amaitu. Tartean, Urola Kostako herri askotatik ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000213
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Marrazo urdin baten argazkiak atera ditu Iñaki Alkate Zumaiako Olarrusub elkarteko kideak. Bermeo parean atera ditu argazkiak, kostaldetik lau itsas miliatara. Prionace glauca, Marrazo urdina edo Tintorera. Kantauri itsasoan ohikoa den arren, kostaldetik urrun mantentzen den marrazo pelagiko, migratzaile, indartsu, jat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000214
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inpernupe Elkarteak bazkideen urteko batzarra egingo du ostiralean 19:00etan, elkartean bertan. Urtearen balantzea eta kontuen egoeren azalpenaz gain, bazkide berrien berri eta Elkarteko Batzordearen aldaketaren berri emango da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000215
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sukaldarien liga saio berria estreinatuko dute datorren astean ETB1en. Bertan, 50 sukaldari profesional zein amateur arituko dira lehian hamar astez luzatuko den saioan. Zumaiako bi sukaldari daude lehiakideen artean: Maria Amundarain eta Jon Iñaki Sorarrain, hain zuzen. 50 lagun arituko dira Euskal Herriko sukaldariri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000216
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken egunotan eztabaidagai izan ostean, maskararen erabilera derrigortzea erabaki du Espainiako Osasun Ministerioak. Hego Euskal Herriko osasun etxeetan eta ospitaleetan nahitaez erabili beharko da maskara gaurtik; ez, ordea, farmazietan eta osasunarekin zerikusia duten bestelako zentroetan. Azken egunotan eztabaidaga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000217
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Guztira 300 parte hartzaile inguru izan ditu zozketak, baina irabazlea bakarra izan da: Aiako Jon Rezabal. Bere emazteak atzo jaso zuen saria. Gabonen bueltan, Gukak Enrique Kellerren gitarra akustiko bat eskuratzeko zozketa jarri zuen martxan. Bertan, akorde batzuk entzunda, parte hartzaileek zein kantu den asmatu beh...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000218
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zesta puntako eta paletako (gomaz zein larruz) partidak hartuko ditu asteburu honetan Aitzuri frontoian. Ostiralean, larunbatean eta igandean izango dira partidak Zumaiako pilotaleku luzean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000219
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arte Ederretako Urrezko Domina jasoko du Lucia Lacarra dantzariak Ernest Urtasun Espainiako Kultura ministroak sari horren hartzekodunak iragarri ditu, eta horien artean da dantzari zumaiarra. 37 artista edo eragilek jasoko dute Espainiako Kultura Ministerioak ematen dituen Arte Ederren Urrezko Dominak, eta horien arte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000220
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udaleko turismo teknikaria da Esti Irureta. Musikazale porrokatua ere bada, eta gogoko dituen bost abesti aukeratzeko eskatu dio Baleikek. Oso oso zaila da niretzako bost abesti aukeratzea. Bost aukeratu ditut baina bost izan zitezkeen lasai asko. Talde edo musikari bezala egin duten guztia gustatzen zaidalako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000221
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azaldu da Indamendiko zozketaren zenbaki saritua, eta haren erosleek dagoeneko jaso dute saria.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000222
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berriz ere aukera paregabea izango dugu Zumaian, goi mailako eskubaloiaz gozatzeko. Datorren larunbata, urtarrilak 20ean, Bidasoa Irun eta Helvetia Anaitasuna Asobal mailako taldeen arteko neurketa antolatu da Lubakin. Talde hauetan hiru Zumaiar dihardute: Iribar anaiak Bidasoaren aldetik (Jon Ander eta Asier), eta And...
cc-by-sa 3.0