id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0002823
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gernikako Grand Slameko finala jokatu da gaur eguerdian zesta-puntako katedralean. Egun handien moduan jantzi da gaur Gernika-Lumoko frontoia. 1.800 pilotazale bertaratu dira frontoira Gernikako Grand Slameko finala ikustera. Beste ehunka zuzenean frontoian ikusteko gogoarekin geratu dira. Izan ere, ez da sarrerarik iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002824
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sasiain-Gabirondo eta Irribarria-Odriozola, Dinastia Etxabeko finalerdietara sailkatutako azken bikoteak 50. Dinastia Etxabe txapelketaren final laurdenetako laugarren eta azken jardunaldia jokatu zen atzo gauean Aitzuri frontoian. Hala, erabakita geratu da zer zortzi bikotek jokatuko dituzten finalerdiak. Jexux Iribar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002825
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean kontzentrazioa: eraso matxistarik ez! Kaleak eta gauak gureak dira! Euskal Jai Egunean gertatutako ziztada kasua dela-eta, erasoa salatu eta emakumeari babesa agertzeko, elkarretaratzea egingo dugu igande honetan, eguerdiko 12:00etan Saregile plazan. Sumisio kimikoa ez da berria gurean, sexu erasoen beste form...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002826
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udatango izeneko ekimena egingo da bihar, igandea, Beheko plazan. Agata elkarteak antolatutako jarduera hau goizez zein arratsaldez egingo da. Tangoa dantzatzen ikusteaz gain, plazara ateratzera animatuko direnek tangoa dantzatzeko aukera izango dute. Goizez 12:00etatik 14:00etara bitartean egingo da, eta arratsaldez 1...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002827
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amaiako plazan izan da gertaera, gaueko ordu batak aldera, Ertzaintzak eta Zumaiako Udaltzaingoak konfirmatu dutenez. Euskal Jai Egunaren bueltan festa giroa nagusi zen bart Amaiako plazan. Gaueko ordu batak aldera ziztada bat sumatu du emakume adingabe batek. Horren ondorioz, protokoloa martxan jarri da, eta Donostiak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002828
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dinastia Etxabeko finalerdietarako txartelak lortu dituzte Aranbarri-Bernaola eta Mata-Ibarloza bikoteek Ostegun gauean jokatu zen Aitzuri frontoian Dinastia Etxabeko final laurdenetako hirugarren jardunaldia, eta dagoeneko sei dira finalerdietara pasatu diren bikoteak. Jardunaldi bakarra falta da 50. Dinastia Etxabe p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002829
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sodupen nahiz eta Adur Tapiak eta Eneko Arangurenek lasterketa oso ona egin, ezin esan Viveros San Anton-Exclusivas Marduren lasterketarik onena izan denik, karrerako 20. kilometrorako atzeko taldean etenda gelditu baitziren Mattin Salegi eta Andde Etxaniz, eta ondorioz ez ziren lasterketa bukatzeko gai izan. Egoera ho...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002830
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bidaiatzea oso gogoko du Joxemari Olasagastik, baina badu beste zaletasun bat, are handiagoa: argazkilaritza. Oporretara, noski, kamera berekin eraman ohi du oriotarrak, eta herrialdea deskubritzen joaten da argazkiak ateratzen doan heinean. Irudi ikusgarriak ditu bere artxiboan. Doan tokira doala, argazki kamera aldea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002831
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gernikako Grand Slameko finalerdietarako txartela eskuratu du Goikoetxeak Gernikako Grand Slameko lehen faseko hirugarren eta azken jardunaldia jokatu zen larunbatean, eta erabakita geratu zen zer bikotek jokatuko dituzten txapelketako finalerdiak. Lehen partida galdu ondoren, Iñaki Osa Goikoetxeak eta Basquek osatutak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002832
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bidasoak lagunarteko partida jokatuko du Zumaian Asobal ligako Torrelavegaren aurka, abuztuaren 27an Goi mailako eskubaloiaz gozatzeko aukera izango da abuztuaren 27an, herrian bertan: Bidasoa Irunek eta Bathco BM Torrelavegak lagunarteko partida jokatuko dute (20:00, Lubaki kiroldegian). Bi taldeak dira Asobal ligakoa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002833
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Delteco Zumaia sailkapenaren erdialdean ibili da gaur KAE1 eta ETE ligetako estropadetan Delteco Zumaia emakumeen taldea bosgarren postuan sailkatu da gaur Hondarribian, eta gizonen taldea zazpigarrena izan da. KAE1 Ligako Hondarribiako Arrantzaleen Kofradiako Bandera eta ETE Ligako Txingudi bandera izan dituzte jokoan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002834
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dúo Cassadóren kontzertuarekin bukatuko da gaur Zumaiako Musika Jaialdia Donostiako Musika Jaialdiko emanaldi batekin bukatuko da gaur Zumaiako 38. Musika Jaialdia. Musika eta beste kultur diziplina batzuk protagonista izan dira Zumaian azken egunotan Zumaiako 38. Musika Jaialdiari esker. Hasten den guztia bukatu ohi d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002835
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kultur ikastaroak eman nahi dituzten talde edo banakakoek proposamenak aurkez ditzakete dagoeneko Udazkenetik aurrera kultur arloko ikastaroak emateko asmoa duten talde eta banakakoei dei egin die Udalako Kultura Sailak proposamenak aurkez ditzaten. Urrian hasi eta 2023ko ekainera arte eman ahal izango dira ikastaro ha...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002836
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Delteco Zumaia emakumeen taldea hirugarren sailkatu da Ondarroako estropadan Gaur, ETE Ligako 10. jardunaldia jokatu da Ondarroan, eta lan ona egin dute Zumaiako emakumeek, hirugarren postuan sailkatuz. Gaur eguerdian, Ondarroako Bandera - Ondarroako Udala Sari Nagusia izan dute jokoan ETE Ligan aritzen diren taldeek. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002837
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Festa giroan murgiltzera doa Zumaia, eta azken aldiko gertaerak kontutan hartuta, kaleak eta gauak gureak direla nabarmendu nahi dugu. Eraso matxisten aurrean autodefentsa feminista! Azken aldiko gertaerak eta ziztaden inguruan sortutako alarma dela-eta, eta Zumaia festa giroan murgiltzera doan honetan, hainbat kontu d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002838
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren asteazkenera arte dago Zumaiako Argazki Lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko aukera Zumaiako XXXIV. Argazki Lehiaketako sari-banaketarekin batera zabaldu zituen ateak lehiaketara aurkeztutako lan onenak biltzen dituen erakusketa. Beste urte batez zuri beltzezko argazki lehiaketa antolatu dute Zumaian. Guzti...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002839
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herri txikiak eta infernu handiak bisitatu ditu, oholtzara ere behin baino gehiagotan igo da, eta urte bukaerako kanpaikadak ere banan-banan bizi izan ditu. Kamera eskuan, sorbalda gainean, edo tripodeaz lagunduta jaso ditu ekintza, jaialdi edota ekitaldi horiek guztiak Iñaki Urreiztik. Telebistarako lan egiten du, bai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002840
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herri mailako triatloia berreskuratuko da aurten, eta probaren bihotza Gernika parkea izango da. Hala, XV. ekitaldira iritsi da 2004. urtean hasitako kirol proba. Izen-ematea ondo doa irailaren 10ean jokatuko den triatloirako. Herri mailako triatloirako adibidez, 40 dortsal besterik ez dira geratzen. Abuztuaren 10etik ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002841
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beste ekitaldi eta jarduera asko bezala, gehientsuenak ez esatearrena, Gala Eguna ere bertan behera utzi behar izan zen azken bi urteetan osasun krisialdia dela eta. Bihar, baina, berriro ere dotore jantzi eta kalera ateratzeko aukera izango da herrian. Gaur egungo Gala Egunak zer ikusi gutxi du orain hamarkada batzuet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002842
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ondarroan eta Hondarribian izango dituzte estropadak Delteco Zumaiako traineruek ETE ligako taldeek bi estropada jokatuko dituzte asteburuan. KAE1 Ligan aritzen direnek, berriz, igandean izango dute hitzordua Hondarribian. Traineru denboraldiaren ekuatorera iritsi gara eta ligak pil-pilean dira. KAE 1 Ligan aritzen den...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002843
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Denetarik izan duten lau etapak osatu dute Iruñerriko Itzulia: mendateak, alboko haizea, abaniko edo haize babesak, bide estuak, pelotoi handia (199 txirrindulari)... Ziklismoa zer den ikasteko oso aberatsa izan da Iruñerriko Itzulia eta ikasi denari emaitzak batu behar zaizkio. Beraz, azterketa nota oso onarekin gaind...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002844
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amiano-Arroita eta De la Fuente-Eskuza, finalerdietara pasatu diren lehen bi bikoteak 50. Dinastia Etxaberen final laurdenetako lehen jardunaldia jokatu zen atzo Aitzuri frontoian. Hala, dagoeneko bi bikote sailkatu dira txapelketako finalerdietara. Jexux Iribarrek idatzi du kronika. Amiano-Arroita eta De la Fuente-Esk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002845
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kopraixak ospatuko dituzte datozen egunotan Itziarren eta herritarren joan-etorriak errazteko gaueko autobus zerbitzua jarri du Lurraldebusek. Itziarren geralekua N-634 errepidean izango da, Ostatuaren aurrean; Zumaian, berriz, Etxezarreta kalean, Donostiarako norabidean (Kabi tabernaren parean).
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002846
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
8 eta 10 urte bitarteko haurrentzako arropa bilduko du Darahli elkarteak. Gaur ere izango da materiala emateko aukera. Saharako 8 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutako arropa bilketa ari da egiten Darahli elkartea aste honetan. Herenegun, asteartez, egin zuten lehen saioa, eta gaur izango da bigarrena, 20:00etatik ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002847
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gutxiengoan sinatuko dute lan akordioa aldundiak, UGTk eta ADEGI, LARES eta GAREN patronalek. Egoitzen arteko arrakala izango dela salatu du ELA sindikatuak. Zaharren egoitzetako lan hitzarmen berria gutxiengoan sinatuko dutela iragarri zuten pasa den astean UGT sindikatuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ADEGI, LARES e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002848
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez dut egin nahi konparaziorik edo loturarik aipatutako izenen artean. Hemezortzi urte bete aurreko uda hartan izandako bitxikeria batzuk aipatuko dizkizuet. Agian gogoan izango dituzue. Abuztuaren 1eko gertakizun batetaz gogoratu naiz hilabete hau hasi denean. Sadam Husseinen aginduetara, Irakeko tropek Kuwait inbadit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002849
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertsolaria eta bertsozalea. Pilotazale porrokatua eta Zumaiako Kirol Elkarteko presidente izandakoa. Azken urteotan Dinastia Etxabe pilota txapelketan arituko diren pilotariak hautatzen aritzen da, baita jardunaldi bakoitzeko kronikak idazten. Uztaileko Baleike aldizkarian egin genuen Jexux Iribar Olalderen profila. 1...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002850
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Lorentzo egunarekin, abuztuaren 10ean, jai giroan murgilduko da San Lorente. Meza eta haurrei zuzenduriko jarduerak izango dira goizean zehar. Zumaia eta Zestoa arteko San Lorenten jaiak ospatuko dituzte abuztuaren 10ean, gaur zortzi. Ohi bezala, bailarako hildakoen aldeko meza egingo dute goizean, 11:00etan, eta g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002851
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musikaren historian bidaia bat proposatuko du Iker Gonzalezek gaurko solasaldian Kontzertuez gain, bestelako emanaldietarako nahiz hitzaldietarako parada eskaintzen du Musika Jaialdiak. Iker Gonzalez musikaren historiaz arituko da gaur, 20:00etan Oxford aretoan. Gonzalezen arabera, hitzen edota irudien bitartez ideiak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002852
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Argazkilaria, 2021eko Argizaiola Sariko irabazlea, baina baita musikazale porrokatua ere. Erronka handia izan da beretzako bost abesti aukeratzea, 50 edo 500 izan zitezkeelako. Bere bizitzako une jakin batzuetan eragina izan duten bost abesti aukeratu ditu zerrenda honetarako. Eskolan nuen ingeleseko irakasleak kasete ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002853
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urteroko legez Arrain Txiki eta Kabra eta dontzeilen arrantza lehiaketak antolatu ditu Anade elkarteak. Hasiera batean abuztuaren 14an egingo zirela iragarri zuten antolatzaileek, baina zailtasun batzuen ondorioz hilaren 21ean egingo dira.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002854
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itxuraldaketaz gain, berrikuntzekin dator Aita Mariren irekiera. Internetez erosi ahal izango dira sarrerak aurrerantzean, eta ekitaldien inguruko informazioa ere bilduko du atari digitalak. Martxan da dagoeneko sarrerakzumaia.eus ataria. Aita Mariko zine aretoan izango diren ekitaldiak kontsultatzeaz gain, herritarrek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002855
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zubizarreta-Albeniz eta Irribarria-Odriozola, garaile Dinastia Etxabeko bigarren jardunaldian Dinastia Etxabe pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen atzo Aitzuri frontoian. Jardunaldiak emandakoaren kronika idatzi du Jexux Iribarrek. Pintzelkada ederrez dotoretutako lehenengo partidu ez hain borobilaren os...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002856
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburuan Danimarkan jokatutako maratoi modalitateko Europako piraguismo txapelketan brontzezko domina eskuratu dute Irati Osak eta Arantza Toledok. Danimarkatik bueltan, harrera egin zioten Itxas-Gaineko kideek atzo arratsaldean Osari.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002857
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Saharako haurrak Kuartangoko aterpetxean hartu dituzte Darahliko kideek Darahliko begiraleek zainduko dituzte haur horiek, uda sasoia igarotzeko familiarik aurkitu ez dutelako. Arropa ere bilduko du elkarteak bihar eta ostegunean, Oxford aretoaren parean jarriko duten mahaian. Arabako Kuartango herriko aterpetxean dira...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002858
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Imanol Larrañaga: "Odol berokoa naiz, eta ez zait kostatzen aldaketak egitea" Duela hamazazpi urte, bidaia handi bat egitera zihoala esanda alde egin zuen Imanol Larrañagak (Azkoitia, 1985), eta hor zehar jarraitzen du oraindik. Bueltatu izan da jaioterrira, baina bisitan bakarrik, eta oraingoz, ez du inon sustraitzeko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002859
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo izan zuen lasterketa Danimarkako Silkeborg hirian Arantza Toledorekin batera, K2an. Brontzezko domina poltsikoratzeaz gain, mundu mailako txapelketarako sailkapena ziurtatu du. Beste garaipen bat poltsikoratu du Irati Osa piraguista zumaiarrak nazioartean. Atzo, igandea, jokatu zen Danimarkako Silkeborg hirian Eur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002860
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiak deituta, asteartean, abuztuak 2, senior neska eta mutilen taldeak osatzeko bilerak egingo dira, 19:00etan eta 20:00etan Lubakin bertan. Neskei dagokienez, taldea berreskuratzeko ilusioz dabil kluba, eta beraz, eskubaloian aritzeko gogoa duten senior neska oro deituta daude deialdira, planteamenduaz ar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002861
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Giro bikainarekin jokatu zen larunbatean Gernikako Grand Slameko bigarren jardunaldia. 1.300 ikusle inguru bertaratu ziren Unibertsitatera zesta-puntako partidak ikustera. Jean Olharanek eta Lopezek osatutako bikoteak Beaskoetxea eta Zabala izan zituzten aurkari jardunaldiko lehen partidan. Hiru set behar izan zituzten...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002862
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errepidetik Bergarara gerturatzean ez duzu barruan ikusiko duzuna iradokitzen dizunik topatuko, opariari bilgarria kentzen diozunean besteko ezustea jasoko duzu herri barrura sartzearekin batera, liluratzeraino. Historia handiko herria da Bergara, eta hori erakusten duten eraikin eta monumentu asko daude herrigunean be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002863
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean jokatu zen Getxon beteranoen traineruen ligako azken estropada. Zumaiak lan polita egin zuen bertan. Getxoko XVIII. beteranoen traineruen estropada jokatu zen larunbat goizean. La Salve beteranoen ligako azken estropada puntuagarria izan zen larunbatekoa. Zumaiako beteranoek maila ona erakutsi zuten ligako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002864
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ETE eta KAE 1 ligetako estropadak jokatu ziren atzo arratsaldean Camargoko (Kantabria, Espainia) uretan. Hurrengo estropadak datorren asteburuan jokatuko dituzte. Camargoko XXX. Banderaren lehian izan ziren atzo KAE 1 ligako traineruak. Delteco Zumaiak laugarren egin zuen estropadaren sailkapenean, lehen postuan sailka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002865
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BALEIKE aldizkariaren maiatzeko zenbakiko Izpiak eta hizkiak ataleko protagonista izan da Harkaitz Bastarrika. Eibarren jaio nintzen, 1975ean, Franco hil baino zertxobait lehenago. Bartzelonan egin nituen musika ikasketak, eta garai hartan zazpi taldetan jotzen nuen batera. Denetik jotzen genuen: flamenkoa, jazza, musi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002866
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ariztegi-Agirre eta Igoa-Lazkoz bikoteak garaile Dinastia Etxabeko lehen jardunaldian Dinastia Etxabe pilota txapelketaren 50. edizioko lehen jardunaldia jokatu zen atzo Aitzuri frontoian. Final zortzirenetako bi partida jokatu ziren, biak ere 23 urtez azpiko pilotariena. Jexux Iribarrek idatzi du partida hauetan bizi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002867
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehenera arte parte hartu daiteke traineru denboraldiko porran Zenbatgarren amaituko dute liga Zumaiako traineruek? Irabazleak Muniosoro erretegian bi lagunentzat otordua irabaziko du eta baita Koolore surf modako arropa ere. Porra erantzuteko azken eguna abuztuaren 1a da, astelehena. Sari ederra lortuko du porrare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002868
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Camargoko (Kantabria) Banderen lehian izango dira Zumaia Deltecoko gizonezkoen eta emakumezkoen ontziak. Asteburu honetan ere izango dira KAE1 eta ETE ligetako estropadak. Igandean, Camargoko Udalaren 30. eta 2. Banderen lehian izango dira zumaiarrak, hain zuzen. Gizonezkoak 17:30ean hasiko dute estropada, eta emakumez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002869
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bizirik hala ere izeneko diskoa plazaratu du Leok'k seikoteak. Sei abesti berriz osatutako diskoa, datorren asteburuan aurkeztuko dute kontzertuan, 5ean Zestoan eta 6an Zarautzen. Historia luzea duen taldea da Leok'k, baina, aldi berean, gaztea dela ere esan daiteke. 1960ko hamarkadaren amaieran sortu zuten Zestoan, ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002870
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean jokatuko du lasterketa, Arantza Toledo piraguistarekin bikotea osatuta. Asteartean bidaiatu zuten Danimarkako Silkeborg hirira, eta gaur egin dute lehen entrenamendua. Irati Osak Europako piraguismo txapelketa jokatuko du igande eguerdian. Maila gorenean arituko da Arantza Toledorekin K2a osatuta, eta 27 kilom...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002871
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
23 urtez azpikoen kategoriako final zortzirenetako bi partida jokatuko dira ostiralean 21:00etik aurrera Aitzuri frontoian. Hastera doa Dinastia Etxabe pilota txapelketaren 50. urteurreneko edizioa. Ostiralean, uztailaren 29an hasi eta abuztuaren 25era arte jokatuko dira pilota partidak Aitzuri frontoian. Jardunaldiak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002872
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hiru hamarkada luzez izoztutako produktuak saltzen egon ondoren, larunbatean, hilaren 30ean, itxiko ditu saltokiak ateak. 1989ko Gabonetan hasitako historiak datorren larunbatean, uztailaren 30ean, izango du amaiera. Txibierroak, langostinoak, era guztietako barazkiak eta bestelako produktuak saldu ditu Ignacio Zuloaga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002873
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sei finantza entitatek euskararen erabilera areagotzeko pausoak emango dituzte Euskaraldian "Euskaraz lasai aritzeko espazioak" sortzeko konpromisoa berretsi dute Bankoa-ABANCA, BBVA, CaixaBank, Nafarroako Rural Kutxa, Kutxabank eta Laboral Kutxa finantza erakundeek Bilbon egindako agerraldian. Era guztietako entitatea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002874
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udako Braderie, Dendak Kalean izeneko azoka egin zen pasa den larunbatean. Sariak ere zozkatu zituzten bezeroen artean. Pasa den larunbatean Erribera kalean egindako azokan 80 euroko bost erosketa txartel zozkatu ziuen Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak saltokietan erosketaren bat egin zuten guztien ar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002875
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1971. urtean jokatu zen Dinastia Etxabe pilota txapelketaren lehen edizioa. Urtez urte izandako irabazleen palmaresa jaso dugu.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002876
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atseden hartzeaz gain, etorkizuneko proiektu eta asmoei heltzeko baliatuko dute. Irailean zabalduko ditu berriz ere ateak, programazio berriarekin. Ekarpenak egin nahi dituztenek izango dute horretarako aukera, Emakumeon* Etxearen posta elektronikora idatzita:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002877
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Salbuespenezko espetxe politika amaitu dadin eskatuko dute hondartzetan aurten ere Euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen Etxerat elkarteak abuztuaren 7an aldarria hondartzetaraino eramateko deia egin du. Zumaiako, Getariako eta Zarauzko herritarrek Zarauzko hondartzako mobilizazioan parte hartuko dute, atzo he...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002878
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donibane Lohizunen jokatzen ari diren Internationaux txapelketako bigarren masterra jokatu dute. Ipar Euskal Herriko frontoietan zesta-puntak presentzia handia ari da izatean uda honetan. Atzo jokatu zuten Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoian Internationaux txapelketaren barruan antolatutako bigarren masterreko f...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002879
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken ia mende erdian egin duen bezala, Anade elkarteak Arrain txiki eta Kabra eta dontzeilen arrantza lehiaketak antolatu ditu. Aurten berrikuntza bezala, bi lehiaketak egun berean egingo dira, abuztuaren 14an, hain zuzen. Goizean goiz, egunsentiarekin, abiatuko dira XLVII. Kabra eta Dontzeilak arrantza lehiaketan ari...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002880
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaueko garraio zerbitzu berezia izango da ostiralean Summer Live 22 jaialditik itzultzeko Summer live 22 jaialdia egingo da Zarautzen datorren ostiralean, hilaren 29an. Gau horretan, kontzertuaren amaieran, tren eta autobus zerbitzu bereziak izango dira Zumaia eta Donostia artean. Uztailaren 29an izango da jaialdia, Da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002881
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musikarekin harreman zuzena du Ion Brakamontek. Besteak beste, Itaka eta Voltaia taldeetan aritua, bakarkako disko bat ere atera zuen. Bere eraginak nabari dira egindako aukeraketan, baita Amerikan zehar egin zuen bidaia luzekoa ere. Musika, musika eta musika, zenbat ordu pasa ote ditut nire bizitzan musika entzuten. G...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002882
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2022-2023 denboraldiko Futbol Eskolaren izen-ematea abuztuak 5ean bukatuko da. Anima zaitez! 2022-2023 denboraldiko Futbol Eskolaren izen ematea ireki da. Epea abuztuaren 5ean bukatuko da eta lehentasuna izen emate ordenaren arabera izango da. Izena emateko eta dokumentazio guztia betetzeko hiru era egongo dira: Izenak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002883
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Saninazioetatik itzultzeko gaueko autobus zerbitzu berezia izango da Azpeitiko San Inazio jaietatik itzultzeko zerbitzu berezia ezarriko du aurtengoan ere Lurraldebusek. Saninazioetatik autobusean itzuli ahal izango da gauez aurtengoan ere. Uztailaren 30ean, 02:30ean, 04:30ean eta 06:30ean aterako dira autobusak. Uztai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002884
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errepide mozketa izango da larunbatean, Donostiako Klasikoa dela eta Larunbat honetan jokatuko da Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba, eta aurtengoan ere eskualdeko errepideetatik igaroko da. Zumaiatik 12:38 aldean pasako dela aurreikusi dute, eta Arroatik barrena Debarako bidea hartuko dute gero. Txirrindularit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002885
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arranpla inguruko, Moilaberriko zubiko eta itsas kiroldegi inguruko bainu eremuak buia horien bidez seinaleztatu ditu gaur udalak. Ibaian ontzien joan-etorri handia izaten da. Aldi berean, herritar asko bainatzen itsasgorarekin Urolaren itsasadarrean. Erabiltzaile guztien segurtasuna bermatu nahian, eta ezbeharrak saih...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002886
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dozena bat haur sahararrek Urola Kostako egonaldiaz gozatzeko aukera izango dute aurtengo udan, aurreikusitako datak baino beranduago bada ere. Darahli eta Saharautz elkarteetako bozeramaileek etorreraren inguruko xehetasunak eskaini dituzte, programaren gorabeherak eta geopolitika tarteko. Bi urte igaro dira COVID-19 ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002887
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskaraldiko aurreko edizioetan egindako lorpenak jasotzeko herriko leku ezberdinetan egongo den Totem ibiltari bat egin dugu. Totem honen helburua herritarrek euskaraldiarekin egindako hizkuntza ohitura aldaketak jasotzea izango da. Totemean bertan txertatuta daude lorpen batzuk, helburua Totema lorpenez betetzea da, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002888
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Batzokiaren irekieraren urteurrena oroitzeko ekitaldiak antolatu ditu Zumaiako EAJk. Aurten, besteak beste, Bingen Zupiriaren hitzaldi irekia izango da, ostegunean, Hogarrean. Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburuak hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean, hilar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002889
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Kirol Elkarteko pilotari bat, Aritz Garikano, txapeldun izan da aurtengo Ordizia Hiria larruzko paleta txapelketan. Anatz Pichel izan du laguna, eta 35-19 irabazi diete Larrartek eta Etxeberriak osatutako bikoteari.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002890
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bosgarren izan da Zumaia beteranoen Euskadiko traineru txapelketan Euskadiko traineru txapelketa jokatu da gaur goizean Lekeitioko uretan. Beteranoen traineruak ere lehian aritu dira. Zortzi ontzi abiatu dira Euskadiko traineru txapelketa irabazteko asmoz. Getxo izan da estropadako irabazlea 10:58 denborarekin; bigarre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002891
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Junior mailako Europako surf txapelketa irabazi du Annette Gonzalez Etxabarrik Portugalgo Santa Cruz hondartzan jokatu berri da junior mailako Europako surf txapelketa. Espainiako selekzioarekin aritu da Annette Gonzalez Etxabarri surflari zumaiarra, baita urrezko domina lortu ere bere kategorian. 16 urtez azpikoen kat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002892
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zein da sekula egin duzun bidaiarik onena edo zugan arrastorik handiena utzi duena? Eta nora joango zinateke gustura? Bi galdera horiek egin dizkiegu eskualdeko 11 herritarri, herri bakoitzeko banari, eta hona hemen eman dituzten erantzunak: "Bidaiatzea gustuko dut, baina ez dut asko-asko ere bidaiatu. Lasterketak tart...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002893
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pala txapelketari ekingo diote gaur Larretxo auzunean, Itzurun hondartzara bidean dagoen frontoi txikian. Eskuz binakako txapelketak jokatu izan dira frontoi honetan azken urteotan. Pandemiak behartutako etenaldiaren ondoren, pilota jarduera bueltan izango da Itzurunbideko frontoian, berrikuntza batekin. Gaur gaurkoz e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002894
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2022-2023 denboraldirako izen ematea zabaldu du Taosa igeri taldeak. Taosa igeri taldeak datorren denboraldirako (22-23) izen emateko aukera ireki du. 2014tik gorakoek eman dezakete izena. Interesatuta daudenek mezu bat bidali dezakete eta informatuko zaie.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002895
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irailean egingo den 2005-06 urtekoen teknifikaziorako deitu dute. Pulpo eskubaloiko Jon Ander Iribar jokalari jubenila, 2005-2006 belaunaldiko Espainiako Selekzioaren Sierra Nevadako CARen kontzentratzeko deitu diote, irailean egingo diren teknifikazio-jardunaldietarako.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002896
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1936ko Gerran hildako Ignacio Lopetegi Oliden oikiarraren gorpua aurkitu dute Bilboko Begoñako hilerrian, eta asko poztu naiz; horrek akordarazi dit aspalditik baneukala zulo bat barrenean, eta zerbait idazteko ere bai. Hedabideen bidez martxoan jakin genuen Bilboko Begoñako hilerrian 1936ko Gerrako hobi komun handiene...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002897
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
40 graduko tenperatura, eta neurriak hartu zituen antolakuntzak. Baina, hala ere, baldintzak gogorrak ziren eta lasterketa, murriztuta izan bazen ere, jokatu zen. Ia 80 txirrindulari irteeran eta Oñatitik Osintxura arteko joan-etorria osatuta, ziklistek Arantzazuko igoerari ekin zioten. Igoera hasi aurretik ihesaldia a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002898
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hirugarren Euskaraldia izango da aurtengoa, azaroaren 18tik abenduaren 2a bitartean iraungo duena. 2018an izandako harrera onaren ondoren, bigarren Euskaraldia, 2020. urtekoa, pandemia egoerak baldintzatu zuen zeharo. Zaila izan zen harreman sozialik gabeko gizartean ariketa sozial bat egitea; hala ere, aurrera egin ge...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002899
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gogoan dut orain dela 13 urte nire lehenengo urrezko domina irabazi nuen hura. Hasieran jolas hutsa zen kirola nire egunerokotasuna izatera iritsi da. 11 urte nituela hasi zen guztia, etxetik zetorkidan zaletasuna eta pixkanaka denbora igaro ahala handituz eta ikasiz joan naiz. Hasieran dena oso erraza zen, bidaia asko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002900
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Petrolioaren eta gasaren prezioak maximo historikotan daude. Jada ez da zalantzarik datorkigun negua gordina izango dela, erregaien prezioen gorakada orokorrari elikagaien prezioen igotze nabarmenak segi die. Badirudi, gainera, egoera hau asko luzatuko dela, inflazioa sortu duten sakoneko kausak azken hamarkadan kapita...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002901
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nik Readingera joan nahi nuen, jakin gabe non demontre zegoen ere. Garaiak desberdinak ziren: Google Mapsek ez zuen oraindik existitzen, eta etxean genuen atlas zaharrean ez zen azaldu ere egiten; nik ez nuen aurkitzen, behintzat. Baina joan nahi nuen, han egon nahi nuen, Readingen. Rockdelux aldizkariaren erosle sutsu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002902
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Plentzian jokatu zen La Salve beteranoen ligako bederatzigarren jardunaldia. Zumaiako beteranoek emaitza ona lortu zuten estropada honetan. XIV. Karmengo Ama Ikurrina izan zen jokoan igandean, V. Emilio Laka Beteranoen estropada, hain zuzen. La Salve beteranoen ligako bederatzigarren proba puntuagarria izan zen Plentzi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002903
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Jai egunean lana egin nahi duten taldeek larunbatera arte eman dezakete izena Abuztuaren 12an ospatuko da Euskal Jai eguna. Herri bazkarian eta sagardo dastaketan beharrezkoa izango da herriko taldeen parte hartzea, eta horretarako prest daudenek larunbatera arte eman ahal izagno dute izena. Parte hartzen dutene...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002904
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emaitza onak lortu ditu Oier Sarasketak Espainiako xake txapelketan Zortzigarren postuan bukatu du Oier Sarasketak 12 urtez azpikoen Espainiako xake txapelketa, laugarren sailkatuarekin puntuetara berdinduta. Bederatzi partida jokatu eta gero, zazpi punturekin bukatu du txapelketa, irabazlearengandik puntu bakar batera...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002905
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalaren arabera, "erantzun bikaina" izan du padel txapelketak, eta horregatik, irailetik aurrera txapelketa gehiago antolatuko dituztela iragarri dute. Ekainean hasitako padel txapelketa amaitu da dagoeneko. Bikote bakoitzak hiruna partida jokatu ondoren, Iñigo Alday eta Eduardo Agirre izan dira irabazleak, eta bigarr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002906
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baina ez da izango Xabier Lete gogoratzeko egunotako ekitaldi bakarra gurean; izan ere, abuztuaren 1ean, San Pedro Abesbatzaren eta Sapere Aude Sinfoniettaren kontzertua izango da Zumaienan, arratsaldeko 20:00etan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002907
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Idazkari lanpostua betetzeko onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu du udalak Udalean hutsik geratu den idazkari lanpostua bitarteko funtzionario batek betetzeko hautaketa prozesuaren barruan onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu du udalak. Oposizio-lehiaketa sistemaren bitartez beteko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002908
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Taula flandiarra ezagutzeko bigarren bisita gidatu bat antolatu dute Hilaren 23an, ostiralean, parrokian dagoen Mendaro Marinelaren taula flandiarra ezagutzeko bisita gidatua izango da. Lehen saiorako, 10:00etakorako, ez da plaza librerik gelditzen, baina 11:00etan beste saio bat izango dela iragarri du udalak. Ismael ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002909
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itxas Gain taldekako Gipuzkoako Txapeldun Zumaia-Sakoneta-Zumaia Itsas kayak proban Larunbat arratsaldean Itxas Gain taldeak antolatutako Itsas kayakeko Zumaia-Sakoneta-Zumaia proba jokatu zen. Irteera arratsaldeko 16:00etan eman zieten Santiago hondartzatik, eta piraguistek Sakoneta parean jarrita zegoen buiari buelta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002910
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Cristobal Balentziaga hil zela 50 urte dira aurten, eta Fernando Alberdi izozkigileak omenaldia egin nahi izan dio Getariaren izena eta izana lau haizetara zabaldu zituen jostun ospetsuari. Haren postre gogokoenetatik abiatuta, izozki zapore berria sortu du: Flist. "Azkoitian flist erabiltzen dute zerbait apaina eta do...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002911
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
MMaiarentzat garaipen bat da "gertakizunen leku berean, 500 urteren ondoren, haiek hitz egiten zuten hizkuntza berean" kontakizuna egitea. Berria egunkariko Iñaut Matauko Rada kazetariak elkarrizketatu du zumaiarra. Amaiurko (Nafarroa) setiotik 500 urte igaro berri dira, eta abuztuaren 6an ikuskizun bat egingo dute gaz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002912
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur arratsaldean arraunzaleek mutilen trainerua bertatik bertara ikusteko aukera izango dute Orioko erlojupekoan Sarritan itsaso zabalean jokatzen dira estropadak, eta itsasadarretan aritzen direnean ere, traineruak ez dira ikusleen oso gertutik igarotzen. Gaur, berriz, Orioko zubi azpitik igaroko dira KAE1eko mutilak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002913
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jubilatu elkartearekin Benidormera joateko izen emateak zabalik jarraitzen du Beheko Plaza jubilatuen elkarteak bidaia antolatu du urriaren 3tik 13ra Herrialde Katalanetako kostako herri ezagunera, eta jakinarazi du bidaian izena eman nahi dutenek horretarako aukera dutela Hogarreko bulegoan datorren ostegunean, hilak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002914
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondartzan bainatzen ari ginen, egun batzuetan Itzurunek oparitzen digun bandera berdearekin gozatzen. Horretan, Iker itsasotik irteten da korrika. Hozten denean, harean sortzen diren putzuen bila joaten da, ura beroago dagoelako. Putzuren baterako bidean, Ikerrek geldialdia egin du aitarekin bainatzen ari zen mutiko b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002915
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako neskak laugarren sailkatu dira gaur Pedreñan (Kantabria, Espainia) jokatu duten estropadan, hirugarrengotik hamar segundu pasatxora. 11:53,46ko denbora eginda, 6 puntu lortu dituzte gaurkoan Telmo Deuneko neskek, eta horrenbestez, laugarrengo postuan kokatu dira sailkapen nagusian, 42 punturekin. Lehenengo pos...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002916
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amaiako plaza da Dardarafest musika jaialdiaren agertoki naturala. Bertan egin dira ekitaldi gehienak. Osasun krisialdia zela eta, orain bi urte Zumaienako aretoan egin ziren kontzertuak, eta iaz Sagarbideko patioan, bi egunetan banatuta. Aurten Amaiako plazara itzultzea erabaki ditute antolatzaileek, Dardara Zumaiako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002917
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Denboraldiko lasterketarik onena egin eta hirugarren sailkatu zen Gurutzeaga Sarian, Zestoan, Viveros San Anton-Exclusivas Marduko Danel Beristain. Hiru zakila bira zituen ibilbideak eta bederatzi txirrindulariz osatutako ihesaldia antolatu zen lehenengoa osatzean. Bederatzi txirrindulariak kadete mailako onenetakoak z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002918
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Irureta protagonista duen filma emango dute Donostiako Zinemaldian Aurtengo edizioan parte hartuko duten eta Espainiar estatuko jatorria duten filmeen berri eman berri du Donostiako Zinemaldiak. Horien artean da Fernando Francoren La consagración de la primavera. Telmo Irureta zumaiarra du filmak protagonista. Ir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002919
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ziskek antolatuta, Surfesta izango da hilaren 23an Itzurunen. Surf ikastaroak, parrilada eta kontzertuak izango dira arratsaldean hasi eta goizaldera arte luzatuko duten festan. Bueltan da surflarien udako festa. Uztailaren 23an ospatuko dute aurtengoan, eta arratsaldean hasiko dira surflariak Itzurunen elkartzen. Doak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002920
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Pedro parrokia izan da bere bizitokia azken mendeetan. Azken hilabeteotan parrokiako kaperatik kanpo egon da XV. mendeko Mendaro Marinelaren taula flandiarra, zaharberritze lanak egin baitizkiote. Aste Santuan heldu zen berriz ere Zumaiara, itxura berrituarekin, baina bere esentzia ahaztu gabe, berrituta baina lehe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002921
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jokatu dira dagoeneko 12 urtez azpikoen Espainiako Txapelketako sei jardunaldi, eta orain arteko emaitzak bikainak izan dira Oier Sarasketa Irastortzarentzat. Maila handiko txapelketa izaten ari da, kataluniarrak, valentziarrak eta baleartarrak hasierako rankinean besteen gainetik ziren nabarmenki, baina ikusten ari ga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002922
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Komentua barrutik ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu udalak, eraberritze lanei ekin aurretik. Bihar eta uztailaren 29an izango diren saioetako edukiera bete da dagoeneko, baina abuztuan beste bi saio izango direla jakinarazi dute. Abuztuaren 11n gazteleraz izango da, eta 25ean euskaraz. Izena emateko, Turismo Bul...
cc-by-sa 3.0