id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0002623
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken boladan hainbat pertsonaren bizipenak entzun izanak narama gaur iritzi artikulu honetarako gaia aukeratzera. Bizipenak baino, kezkak direla esango nuke. Herri guztietan ditugu osasun etxeak, gorputzeko edozein ataletan ondoeza sentitzen dugunean bertara joan eta berehalako arreta eskaintzen digutenak. Buru osasun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002624
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goizaldeko 03:30ak dira eta esna nago, izerditan, ohean botata. Bero egiten du, sekulako beroa, eta ezin dut lorik hartu. Alde batera jarri orain, bestera minutu gutxira; izararekin estali gerriraino bada ere, izara kendu, berriro estali. Jaiki, komuneko buelta egin, basokada bat ur edan, izerdi gehiago bota, madarikat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002625
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emaitza bikainak lortu dituzte Itxas-Gaineko piraguistek Munduko Surfeski Txapelketan Portugaleko Esposende hirian izan dira Itxas-Gaineko bost piraguista, surfski modalitateko Munduko Txapelketan. Mundu osotik joandako 500 bat parte hartzaileren artean, urrezko domina lortu du Maite Etxabek eta brontzezkoa Oier Aizpur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002626
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Barandikarekin bikotea osatuta, 2-1 irabazi zuen Erkiaga-Irastorzaren aurka, norgehiagoka borrokatu bezain ikusgarri batean. Indartsu iritsi zen atzo Imanol Lopezek eta Xabier Barandikak osatutako bikoa Hondarribiko Grand Slameko finalera, baina ez ziren etxeko lanak ongi eginda Jostaldi pilotalekura heldu ziren bakarr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002627
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ignacio Suarez Zuloagak artisauen lanari buruzko hitzaldia emango du bihar 'Eskuak. Elogio de lo manual' artelan bilduma urriaren 16ra bitarte bisitatu daiteke Oxford aretoan. Artisauen lana goresteko helburua du erakusketak, eta gai horren inguruan jardungo du Ignacio Suarez Zuloagak bihar eskainiko duen solasaldian. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002628
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arantza Aizpurua: "Anaia ez da gure familiakoa soilik, herriarena ere bada" "Joan hadi etxera, esaiok amari laster joango naizela". Horiek izan ziren Jesus Aizpurua Zinkunegik Zumaiatik alde egin aurretik 7 urteko anaia Inaziori esan zizkion azken hitzak. Ondoren, moilako itsasontzi batean sartzen eta alde egiten ikusi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002629
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joseba Sarrionaindiak parte hartuko du Irakurri Matte taldearen astearteko saioan Bizitzea ez al da oso arriskutsua? liburuaz jardungo dute Alondegiko Moila gelan, 18:00etan hasita. Uxue Alberdi idazle eta literaturzaleak gidatzen duen Zumaiako irakurle taldea. Asteartean, Joseba Sarrionandia idazle iurretarraren bisit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002630
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZER EGIN BEHAR DA? Oso erraza da: 2 edo 3 minutuko bideo bat. Bideo horren helburua zumaiarren artean euskararen erabilera sustatzea izango da. Hausnarketarako eta bideoaren edukia lantzeko lagungarriak izan daitezkeen hainbat gai eta galdera proposatzen dira: zergatik ez dugu euskaraz egiten beti?; lehenengo hitza eus...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002631
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Turismo Bulegoan nahiz online eskura daitezke bi Semea pixka bat motelago dabil soilik eta Úniko antzezlanetarako sarrerak. Datorren astean eskainiko du Ttanttaka teatroak Semea pixka bat motelago dabil soilik antzezlana, hilaren 14an, 20:00etan Aita Marin. Mia ezinbesteko emakume bat da, beste asko bezala; ezinbesteko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002632
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ion Brakamontek 'Amapatxa. Amets bat bide bat' proiektua aurkeztuko du gaur jendaurrean Bere bizipenak kontatzeaz gain, indigenei laguntzeko xedearekin jaio da Brakamonteren proiektua. Bidaia liburua kaleratzea da asmoa, eta horren berri emateko, aurkezpen ekitaldia egingo du gaur Alondegian. Ion Brakamontek ia Amerika...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002633
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Luxuzko instalazioak zeuzkan hotelak, horien artean skating eta teniseko pistak, eta antzoki zinemaduna. Amaya hotela inauguratzearekin batera, zinema ere abian jarri zuten arduradunek (tartean zen Luis Martinez Kleiser); garai hartan zinema mutua zen, eta batzuetan orkesta ere jartzen omen zuten filmarekin batera jotz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002634
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek euro baten truke eskuratu ahal izango dute, ohiko salmenta puntuetan. Jose Ignacio Murua topografo pasaitarrak eta Miguel Zubimendi zumaiarrak hartu dute azala: herriko erdigune geografikoa topatu zuen bigarrenak; oroigarri xumea ezarri bigarrenak. Horren inguruan aritu dir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002635
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zaborrak biltzeko jardunaldia Geoparkeko kostaldean, itsas inguruneko inpaktua ikertzen laguntzeko AZTIko zientzialariek zuzendutako boluntario talde batek, Geoparkearekin elkarlanean, Sakonetako hondartza garbitzen eta Deba-Zumaia biotopoko plastikoen laginketan parte hartu zuten larunbatean, urriak 1. Ekimena La Espa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002636
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Barandikak eta Lopezek Erkiaga-Irastorza bikoa izango du aurkari finalean Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Hala ebatzi zen joan den larunbatean leku berean jokatutako finalaurrekoan. Indartsu iritsi da Barandika-Lopez bikotea Hondarribiko Grand Slameko finalera. Izan ere, orain arteko hiru partidak irabazi dituzte. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002637
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ion Brakamonte: "Proiektuak onurak ditu trukean jaso eta ematen denagatik" Mikromezenasgo sistema erabilita, Amerika zeharkatuz egindako bidaiaz liburua argitaratu eta Amazoniako komunitate bat lagundu nahi du zumaiarrak. Gutxi falta zaio helburura iristeko Ion Brakamonte zumaiarrari. Hau da, Amapatxa. Amets bat, bide ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002638
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostirala izango da eskaerak aurkezteko azken eguna. Lanbidera jo beharko dute interesdunek eskaera horiek aurkezteko, eta udaletxean aurkeztu beharko dituzte merituak. Igeltsero bat aldi baterako kontratatzeko deialdia abian du udalak. Hautaketa prozesuan parte hartzeko, Lanbiden aurkeztu beharko dira eskaerak ostirala...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002639
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Partaidetzazko aurrekontuen inguruko bilera irekia egingo dute gaur udaletxean Hiru proposamen aukeratu daitezke bozketa fasean. Proiektu horien inguruko xehetasunak emango dituzte gaur udaletxeko pleno aretoan egingo duten bilkura irekian. Bilera irekia egingo da gaur udaletxeko pleno aretoan, eta partaidetzazko aurre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002640
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikastaroak 148 ordu iraungo ditu, eta Internetez eskainiko dute. Saioen helburua da datu masiboak behar bezala prozesatzeko konpetentzia teknikoak eskuratzea. Izena emateko epea zabalik dago oraindik, eta ostiral honetan egingo da ikastaroaz informatzeko saioa, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. Urola Kostako Uda...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002641
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gazteenak izan arren, beren indarra erakutsi dute K2an Irati Osak eta Arantza Toledok. Europako Txapelketa absolutuan lortutako brontzeari esker jokatu ahal izan dute mundu mailakoa, Ponte de Liman (Portugal). Irati Osak erakustaldi ederra eman zuen igandean Ponte de Liman jokatutako mundu mailako proban. Piraguista zu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002642
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herri duina ipar lelopean, egun osoko egitaraua antolatu du Zumaiako ezker abertzaleak. Horrez gain, hitzaldi ziklo bat ere prestatu dute datorren asterako. Zumaiako ezker abertzaleak -Ernai, LAB sindikatua eta Sortuk- Independentzia Eguna antolatu dute urriaren 15erako, eta Herri duina ipar leloa harturik, goizetik ga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002643
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Helene Alberdi: "Soilik izozmendiaren punta ikusten da garaipenarekin" Lehenengoz hartu zuen parte Helene Alberdik nazioarteko triatloi batean, joan den asteburuan. Europako Txapelketa Bilbon jokatu zen, eta urrea kolkoratu zuen. Hona hemen Beñat Telleria Mujika kazetariak Berria egunkarirako egindako elkarrizketa. Eur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002644
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hona hemen urriaren 15erako antolatutako Independentzia Egunaren harira Zumaiako Ezker Abertzaleak plazaratutako irakurketa. Ziurgabetasun eta krisi garaietarako prestatzeko aholkatzen ari zaizkigu, etorkizun makurra eragotzi ezinezko fenomeno meteorologikoa balitz bezala. Etsipena zabaltzen, funtsean, garaiak eskatzen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002645
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Flysch Trailaren omenaldia jaso dute Indamendik eta Joxe Mari Azpiazuk Mendi bazkunak 50 urte bete ditu, eta Lore Esnal taldekidea igo zen atzo mendi lasterketako oholtza gainera aitortza jasotzera. Azpiazu mendizale eta idazle azpeitiarra ere omendu zuten antolatzaileek. Flysch Trail mendi lasterketak urtero omentzen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002646
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Neguko baratza tailerra izango da gaur Keretxudiko Baratze Parkean Doako tailer honetan neguan baratzeari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko landatu daitezkeen barazkiei eta landareak zaintzeko gomendioei buruz hitz egingo dute. Furgobaratzak bisitak egiten ditu Sareko Baratze Parketara: aholkuak ematen dituzte, ara...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002647
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arantzazutik irten, Urbia zeharkatu, Aizkorriren maldak igo, arabarren bidetik jaitsi, San Adrianeko ermita ikusi eta bertako pasalekutik igaroko dira, Otzaurteko bentan amaitzeko. Inguruaren ikuspegi zabala eskaintzen duen ibilbidea egingo dute igandean Indamendikoek Aizkorriren bueltan. Guztira, 18 kilometroko eta 1....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002648
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Robert Loic eta Lucy Wambui nagusi, XIII. Flysch Trail lasterketan Gizonezkoetan Raul Criado sailkatu da bigarren, eta Hassan Ait hirugarren. Emakumezkoetan, aldiz, Oihana Kortazar izan da bigarrena, eta Camilla Mogliano hirugarrena. Bere aldetik, Iban Iriondo eta Nerea Urteaga izan dira lehen zumaiarrak helmugaratzen....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002649
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lagun giroan aurkeztu dituzte euren liburuak Alvarezek, Oiarzabalek, San Sebastianek eta Azpiazuk Flysch Trail mendi lasterketak antolatuta, hitzaldia eskaini zuten atzo iluntzean Aita Mari aretoan Joxe Mari Azpiazuk, Sebastian Alvarok, Juanito Oiarzabalek eta Juanjo San Sebastianek. Amaieran eztabaida interesgarria so...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002650
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ion Brakamonte dirua biltzen ari da bere bidaiaren inguruko liburua kaleratzeko Amapatxa. Amets bat, bide bat da liburuaren izena, eta adierazi duenez, bere bizipenak kontatzeaz gain, helburua indigenei laguntzea ere izango da. "Amazoniako natiboei lagundu nahi diet, bai pandemiagatik umezurtz geratu ziren umeei, bai b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002651
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren asteartean egingo da partaidetzazko aurrekontuen bilera irekia 2022 eta 2023 urteetara begira abian jarritako partaidetzazko aurrekontuen prozesua bozketa fasean sartu da. Datorren asteartean, urriaren 4an, bilera irekia egingo da udaleko pleno aretoan. Aste Santuen bueltan abiatutako prozesua amaitzear da. He...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002652
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Isolamendu termikoa hobetzeko lanak egingo dira Itsas kiroldegian Isolamendu termikoa hobetzea helburu duten lanak abiatu ditu udalak Itsas kiroldegiab Ate eta leiho berriak jarriko dituzte, eta terrazako zoruan tela asfalfikoa ur filtrazioak ekiditeko. Lanek 62.000 euroko aurrekontua dutela iragarri du udalak. Instala...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002653
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
11:30etik aurrera, ume eta gaztetxoentzako jolasak eta puzgarriak egongo dira, eta Izer eta Alabier trikitilariak ariko dira giroa alaitzen. Ostegunetik, San Migel egunetik, festan murgilduta daude Artadiko bizilagunak. Bertso saioak, afariak, pilota partidak eta txakolin dastaketa izan dituzte aurreko egunetan, eta ga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002654
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondarribiko Grand Slameko finalerdiak jokatuko dituzte gaur Goikoetxeak eta Lopezek Zesta puntako Hondarribiko Grand Slameko finalerdiak jokatuko dira gaur, 18:00etatik aurrera Jostaldi frontoian. Zumaiako bi puntistak, Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez, finalerako txartelen bila aterako dira kantxara. Goikoetxeak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002655
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hitzaldiak, antzezlanak, ipuin kontaketak eta bestelako ekitaldiak ere izango dira Zumaian datozen hilabeteotan. Udazkenean aspertzeko aukerarik ez da izango Zumaian. Antzezlanez, ipuin kontaketez edo zine forum saioez osatutako kultur programazioa prestatu du Zumaiako Udaleko Kultura Sailak. Abendura bitartean zortzi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002656
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako hiru rock talderen musika entzuteko aukera izango da bihar, ostirala, Getariako Ketarri tabernan. Aurten disko berriak atera dituzten The Grace of Dionysus hirukotea eta Karter laukotea igoko dira agertokira. Horiez gain, aspaldiko partez, Gotham hirukoteak ere kontzertua eskainiko du.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002657
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean izatekoa zen emanaldia bertan behera utzi behar izan dute antzezleen osasun kontuak direla medio. Paraiso konpainiaren Uniko antzezlana izatekoa zen Aita Mari aretoan igande arratsaldean. Antzezleen osasun arazoengatik, baina, bertan behera geratu da emanaldia. Data berria jarri dute, ordea: urriaren 23a. Udal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002658
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pantailen erabilpenari buruzko hitzaldi-solasaldia Sagarbideko aretoan izango da, urriaren 4an, asteartea, arratsaldeko 18:00etan. Bidelagun elkarteko Miren Ros-ek gidatuko du hitzaldi-solasaldia.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002659
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ordenantza fiskalen %1,5eko igoera orokorra onartu du udaleko plenoak Proposamenak udal gobernua osatzen duten zinegotzien aldeko botoa jaso zuen, eta EAJko eta PSE-EEko zinegotziak kontra bozkatu zuten. 2023rako zergen eta tasen proposamena aztertu zuten ostegun arratsaldeko iraileko ohiko plenoan. Udal gobernuak aurk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002660
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Muniosoron bi lagunentzat jatordua eta Koloore markako arropa jaso ditu Leire Valerok. Leire Valero izan da Baleikeren arraun porrako irabazlea. Traineru ligetako sailkapena partaideetako bostek asmatu bazuten ere, Valerori egokitu zaio saria zozketan. Delteco Zumaiako gizonezkoak zortzigarren izan ziren KAE 1 ligan, e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002661
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Izen-emate orria Ludotekan bertan utzi, buzoian sartu edo posta elektronikoz bidal daiteke. Urriaren 3tik aurrera, astelehena, zabalik izango da Ludoteka 6 eta 12 urte arteko haurrentzat. Datorren astelehenetik aurrera zabalik izango da Ludoteka 6 eta 12 urte bitarteko haur zumaiarrentzat. Astelehenetik ostiralera 17:0...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002662
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez dago esateko gauza handirik. Ez bada, Natura 2000 Sareko naturagune honen gainean eskumenik duten erakunde guztiak egoeraren jakitun direla, eta, urteak joan eta urteak etorri, arazoa konpontzeko inork ez duela ezer egiten. Datorren urtean, toki hau kontserbatzeko kudeaketa planak hamar urte beteko ditu. Egindako la...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002663
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaueko autobusa izango da urriaren 1ean Aizarnazabaleko jaiak direla eta Aizarnazabalen samielak ospatuko dituzte eta joan-etorrietarako gaueko autobus zerbitzua jarri du Lurraldebusek.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002664
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Piztu ezagutzera eman dute, "etorkizun hurbilean alternatibak eraiki eta gauzatzeko" energia komunitatea Urte eta erdi biltzen daramaten arren, atzo aurkeztu zioten taldea eta bere jarduna herriari. Jakinmina sortu du, goraino bete baitzen Gizarte Zentroko aretoa. Areto bete jende bildu zen atzo, asteartea, Piztu energ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002665
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erantzun dutenen ia erdiak uste du gizarte desorekatuagoa izango dugula 30 urte barru, ezberdintasunak areagotu egingo direla. Herri nortasunari dagokionez, iritzi nagusiena da eutsiko zaiola, baina herenak baino gehiago uste du asko galduko dela eta euskararen erabilerak ere atzera egingo duela nabarmen. Berriro agert...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002666
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inkestan parte hartu dutenen ia guztiek uste dute 2050erako igarriko ditugula klima aldaketaren ondorioak, gehienen iritziz ondorio arinak izango diren arren. Itsasoaren mailaren igoerak sortzen du kezka gehien, eta arazo horri aurre egiteko pentsatzen dute herriak pixkanaka lekua utzi beharko diola urari.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002667
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hirutik biren iritziz, energia berriztagarriak erabiliko ditugu Zumaian 2050ean, baina kontsumo maila ez da jaitsiko. Mugikortasunari dagokionez, ia erdiak uste du gero eta kale gehiago erabiliko direla soilik oinezkoetzat, baina multzo handi batek (%40) uste du, orain bezala, kotxez mugitzeko aukera izango dugula. Azk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002668
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekonomia arloari dagokionez, inkestan parte hartu duten gehienek kezka handia dute herriko merkataritzaren etorkizunaren gainean. Zumaiarrak diruz pobreago edo aberatsago izango diren, gehienen iritziz berdin mantenduko da edo pobreago izango dira; eta, zertan egingo duten lan galdetuta, iritzia zatikatuago dago: heren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002669
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral honetan, irailak 30, GUNEren kurtso berriari emango diogu hasiera. Aurtengo kurtsoaren gaia COVID-19aren LEZIOAK ETA ERRONKAK, izango da. Kurtso honi hasiera emateko, ospetsua den Felix Zubiak emango du hitzaldia, Donostiako Aldapeta eskolan, arratsaldeko 19:30ean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002670
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inkestan parte hartu duten gehienen iritziz, Zumaiak gaur egun baino biztanle gehiago izango ditu 2050ean, adinaren batazbestekoa igo egingo da, eta kanpotik jende gehiago etorriko da bizitzera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002671
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Guztia prest dute, baina partaide kopuruaren eta itsasoaren egoeraren arabera erabakiko dute egin ala ez. Herriko surf eta bodyboard txapelketa jokatuko da larunbatean Itzurun hondartzan, itsasoaren egoerak uzten badu. Iragarpena aldakor dago, eta olatu handiegiak egon daitezkeela azaldu du Ziskek, eta beraz, partaide ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002672
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako AEK-k martxan jarri du 2022-2023 ikasturteko Mintzalagun Programa, eskualdean euskara praktikatu nahi duten guztientzat. Egitasmoa guztiz doakoa da eta izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Euskara praktikatu nahi duten Urola Kostako biztanleek aurten ere izango dute aukera, Mintzalagun programaren bit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002673
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pantailen erabilera. HH3 eta LH3 bitarteko familientzat Hitzaldia-Solasaldia Pantailen gain erabileraren inguruan hainbat hitzaldi eta formazio saio antolatu ditugu Lubaki Guraso Elkartearen eta Zumaiako Herri Eskolaren artean eta Zumaiako Udalaren babesarekin. HHtik eta LH6. maila arteko ikasle eta familientzat antola...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002674
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskadiko Surf Txapelketa eta Euskal Surf Zirkuituko bigarren jardunaldia jokatu dira pasa den asteburuan Sopelan. Haizea eta itsaso mugitua izan zuten txapelketan aritu ziren surflariek. Emakumeen kategorian, Janire Gonzalez Etxabarri zumaiarra izan zen irabazlea, azken txandan Carmen Garay, Saioa Ortega, y Silke Mart...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002675
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hiru proposamen aukeratu ahal izango dira partaidetzazko aurrekontuen prozesuan Aste Santuaren bueltan abian jarritako partaidetzazko aurrekontuen prozesua amaitzear da. Bozketa faseari ekingo zaio gaur, eta hogei proposamenetatik hiru aukeratu ahal izango dituzte herritarrek. Zertan erabili 500.000 euro herria hobetze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002676
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Saltokiek errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza eska dezakete jada Kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak eta bestelako euskarriak euskaraz jartzeko dirulaguntza jasoko dute establezimenduek. Azaroaren 30a baino lehen egin beharko dute eskaera. Aurten ere herriko merkatariei dirulaguntzak bidera...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002677
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xabier Aranzabal hirugarren izan da Gipuzkoako xake txapelketa azkarrean Azpeitian jokatu zen larunbatean bakarkako Gipuzkoako xake txapelketa azkarra. Bakarkako Gipuzkoako xake txapelketa azkarra jokatu zen larunbatean Azpeitiko Azoka plazan. Gipuzkoa osotik bertaratutako xakelari ugari bertaratu ziren txapelketan par...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002678
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ume koxkorrek badakite pilota etxeko leihotik behera botaz gero lurra joko duela. Naturan ezagutzen ditugun lau oinarrizko elkarrekintzetako bat den grabitazioak eragiten du lurreko gorputzen erorketa. Hain zuzen ere, masadun gorputzen arteko elkarrekintza hori grabitazio unibertsalaren legeak azaltzen digu. Hilero etx...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002679
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Badakigu nondik gatozen, baina nola jakin nora goazen? Soilik kapitala erdigunean jartzen den honetan, non kokatu geure burua? Gizarte honetan helmugarik gabeko etengabeko lasterketan gabiltza, hor tartean, nonbait, gure lekuarekin topo egingo dugun zorian. Mila bide gure oinen pausoetan, baina nola iritsi izan nahi du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002680
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Prezioen gorakada, prekarietatea, klima aldaketa... Etengabea da bide ezberdinetatik egunero jasotzen ari garen albisteen jarioa, eta horietatik, mezu negatiboak edo ezkorrak izaten dira, orokorrean, gailentzen direnak. Eta informazio mota hori, gu konturatu gabe ere, poliki-poliki arrastoa uzten joaten da gure buruan,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002681
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Turismo hiritarra dut gustuko; ez mendia, ez hondartza: hiria. Ezagutzen ez dudan hiri batera joan eta hango kaleetan galdu: ezkerrera, ezkerrera, aurrera, eskuinera, ezkerrera, eskuinera... Listo, galdu naiz. Hor hasten da gozamena. Kaleetan zehar ibili, liburu eta disko dendetan sartu, terraza batean eseri zerbait ha...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002682
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostegunetik larunbatera ospatuko dituzte aurtengoan samielak. Bi urtez festak bertan behera geratu ostean, jai giroa itzuliko da berriz ere Artadira. Egitarau zabala antolatu dute datorren astean Artadin ospatuko diren samiel jaietarako. Mikel Deunaren Egunarekin emango diote hasiera programazioari, eta bi egunez, bert...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002683
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Piztu energia-komunitatea aurkeztuko dute datorrean asteartean Hogarrean Zumaiako zenbait lagunek sortu dute Piztu Kooperatiba S., eta datorren asteartean, hilaren 27an, aurkeztuko dute Gurrutxaga Plazako Gizarte Zentroan egingo den ekitaldian. Zumaiako zenbait herritarrek energia-komunitate bat abian jartzea erabaki d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002684
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Uniko' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Datorren larunbatean emango zaio hasiera 2022-2023 antzerki denboraldiari Zumaian. Hasteko, Paraiso konpainiaren Uniko haur antzerkia ikusteko aukera izango da, 16:30etik aurrera, Aita Mari zinema aretoan. Aurten ere sarrerak emango dizkigu Uda...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002685
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualdeko merkataritza eta zerbitzuen sektoreei bideratutako prestakuntza eskainiko dute Tokiko merkataritzaren eta zerbitzuen sektoreari bultzada eman asmoz, horiei bideratutako prestakuntza saioak eskainiko ditu urriaren 3tik 26ra bitarte UKUEk. Izan ere, uste dute pandemiak gogor zigortu dituela bi sektoreak, eta g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002686
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Idazkari lanpostua betetzeko hautaketa prozesuaren bigarren proba irailaren 29an izango da Alondegian izango da proba, ostegunean, goizean zehar. Deialdian zehaztu dute ordutegia. Udalean hutsik den idazkari lanpostua bitarteko funtzionario batek betetzeko prozesuaren barruan, argitara eman dituzte azterketa teoriko-pr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002687
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pilotari hauek larunbatero izango dituzte entrenamenduak Aitzuri frontoian Zumaiako Kirol Elkarteko beste guztien antzera, pilota egokituan aritzen diren kirolariek ere hasi dituzte entrenamenduak. Gaur goizean elkartu dira Aitzuri frontoian, eta denboraldia prestatzeko lehen saioa izan dute. Zumaiako Kirol Elkarteak a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002688
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Taosa Igeriketa Klubeko bi master Gipuzkoako Ur Irekietako podiumean Atzo arratsaldean Gipuzkoako Igeriketa Federazioko gala izan zen Donostian. Beste hainbat igerilariren artean, Taosa Igeriketa Klubeko bi kide saritu zituzten. Emakumezkoen senior mailan, Estibalitz Arriola Azkuek bigarren postua lortu zuen, eta gizon...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002689
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Behin-behineko lanpostuen kontsolidazio prozesua martxan jartzeko oinarriak berehala proposatzeko eskatu die LABek Zumaiako Udalari Sindikatuak idatzi bat aurkeztu du eskualdeko udal guztietan -Zestoan ez, han zehaztuta dituztelako oinarriak-. Oinarriak proposatzeko galdegiteaz gain, langileen ordezkariekin egin beharr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002690
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ohiko aitzurrak baino handiagoa da pertzuna. (Argazkia: Xabier Azkue) Beste tresna baten izena ekarri dugu aste honetan. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Aitzur handi bati deitzen diogu Zumaia eta inguruan "pertzuna". Zestoarren erretolika liburuan ere jasota dago, eta azaltzen du igel...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002691
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Gurean ere alde batera bakarrik begiratu nahi izan dugu, baina historia aldarrikatzen bada, historia poliedrikoa ere ekarri behar da" Gure heroiak liburua argitaratu du Axier Lopez Zumaiako bizilagunak. Gaur egunera arte heldu den sistema kolonialista du hizpide, beste gai batzuen artean. Gaur egunera arteko heldutako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002692
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xabier Osa eta Irati Osa munduko maratoi txapelketan izango dira hurrengo astean Xabier Osa eta Irati Osa aita-alabak piraguismoko munduko txapelketan izango dira hurrengo astean Portugalen, Ponte de Lima herrian. Bakoitza bere kategorian arituko da. Aita alabak piraguismoko munduko txapelketan izango dira hurrengo ast...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002693
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iraileko goiz-goizeko eguzkia, goizeko freskura, txori-hotsak... plazerretik egiten diren ekintzak hobeto barneratzen dira norberarengan. Izan ere, espazio eta une egokiak zaintzea ezinbestekoa da ikasleen arreta eta errendimendua bermatzeko. Yolanda Arrieta idazlearekin eta gure ikasleen irudimena oinarri hartuta, ira...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002694
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bete dira Joseba Sarrionandiak emango duen literatura tailerrerako lekuak Urriko lau larunbatetan emango du tailerra Sarrionandiak, eta lekuak egun bakarrean bete dira. Literatura tailerra antolatu dute Urola Kostako Udal Elkarteak eta udalerri horietako euskara zerbitzuek. Urriaren 1ean, 8ran, 15ean eta 22an emango da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002695
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Ligako taldeak eta infantilek ere lagunarteko partidak izango dituzte. Martxan dira jada Gipuzkoako ligak kadete eta jubenil mailetan. Jubenil nesken Tximista taldea Ordiziara joan beharko da, liga ondo hastearen helburuarekin. Kadete neskak berriz, Garaje Axiri Donostiara joango da BeraBera taldearen aurka joka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002696
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaian zaintza eredu berri bat asmatzeko elkarlanean dabiltza Emakumeon* Etxeko, Malen Etxeko nahiz Mugimendu Feministako kideak. Zaintzen duen herri ereduari buruzko eztabaida sustatzea eta garatzea da asmoa, eta bide horretan, egun osoko jardunaldi irekiak egingo dituzte urriaren 22an. Zaintzen duen herria irudikatz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002697
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Fernandok zuzentzen duen nesken infantil taldeak aurredenboraldi ona egin du eta horren ondorioz, Zumaiakoko lau jokalariri teknifikazio saioetan parte hartzeko deia egin die Realak. Jokalari hauek Enara Barinaga, Maddi Plazaola, Jone Lizarralde eta Jare Salaberria dira. Enarak badaki zer diren teknifikazio entrenamend...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002698
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ander Torrikok hirutan hautsi du jarraian eskuin belauneko atzeko lotailu gurutzatua; ondo bidean, bi urte eta erdi beharko ditu osatzeko. Berrian elkarrizketatu dute. Denbora asko pasatu da 2020ko martxoaren 27tik. Egun horretan jokatu zuen azkenekoz Ander Torrikok (Zumaia, Gipuzkoa, 1997). Egun horretan hautsi zuen a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002699
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Liburu aurkezpenak egingo dira urriaren 1ean Flysch Trailaren barruan Azken urteotan egin bezala, kultura-egitaraua prestatu du Flysch Trail mendi lasterketaren antolakuntzak. Aurreko urteotan hitzaldiak egin badira, aurten lau mendiko lau liburu aurkeztuko dituzte lasterketaren bezperan, urriaren 1ean, Aita Mari zinem...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002700
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jaialdi handia antolatu du Sarek urriaren 8rako. 15:30etik aurrera, Belako, Esne Beltza, Su Ta Gar, edota Hertzainakeko Josu eta Gari igoko dira Donostiako Ilunbe zezen plazan egokituko duten agertokira. Etxera bidea gertu izeneko festibal honetarako sarrerak salgai daude hemen, 28 euroan. Aurretik, azken mobilizazioak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002701
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Auzitegirako Epaimahaikide izendapenaren zozketa dela eta, Zumaiari dagozkion Hauteskunde zerrendak jendaurreko agerraldian jarri dira irailaren 19tik 27ra bitartean. Zerrenda hauek udaletxean daude ikusgai, eta egon litezkeen erreklamazioak aurkezteko aukera ere izango da. Epaimahaikide izendatzeko zozketa, berriz, ir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002702
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Krisi ekologikoari buruzko solasadia egingo da arratsaldean Hogarrean Ekotopaketak egingo dira Portugaleten irailaren 30ean eta urriaren 1ean eta 2an, eta haren aurrerapen gisa antolatu dute gaurko hitzaldi sorta. Krisi ekologikoari buruzko solasaldia gaur arratsaldean, 18:30etik aurrera, Zumaiako Gizarte Zentroan (Hog...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002703
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean zabalduko dute Forondako ikastaroetan izena emateko epea Orain arte eskainitakoez gain, jubilatu eta pentsiodunentzako yoga eta sormen eta arteterapia tailerrak ere izango dira ikasturte honetan Forondan. Zumaiako Udalak dagoeneko eman du 2022/2023 ikasturteko Forondako ikastaroen berri, eta jakinarazi du et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002704
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erribera kaleko etxebizitza batean sua piztu zen atzo iluntzean. Udaltzainak bertaratu zirenean, etxebizitzako bizilagunak kalean ziren. Suhiltzaileei deitu zieten eta hauek itzali zuten sua. Aireztatu ondoren, gauean itzuli ziren bizilagunak etxera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002705
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etxebizitzen alokairua ordaindu ahal izateko laguntzak emango ditu aurten ere Zumaiako Udalak. Alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du dagoeneko Zumaiako Udalak. Eskaerak udaletxean bertan aurkeztu ahal izango dira, baita telematikoki ere. Eskaerak aurkezteko epea urriarekin batera amaituko dira. Laguntza ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002706
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken entrenamendu saioa egingo da datorren igandean Flysch Trailera begira Urriko lehen asteburuan jokatuko da XIII. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa. Emakumeen parte hartzea sustatu nahian, aurten ere entrenamendu saio bereziak antolatu dituzte. Udaberrian ekin zioten saio hauei eta datorren igandean, hilaren 22a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002707
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal Elkarteak antolatu du ikastaroa, eta izena ematerako orduan lehentasuna izango dute Aia, Orio, Zarautz, Getaria eta Zumaiako herritarrek. Urriko lau larunbatetan emango du tailerra, Zumaiako Alondegia kultur etxean. Urriko lau larunbatetan literatura tailerra emango du Joseba Sarrionandia idazleak Zumaian, UKUE Ur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002708
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espazioa gertutik ezagutzeaz gain, funtzionamenduaren berri emango diete bertan LH 1-6 maila arteko guraso eta tutoreei. Kurtso berriari ekiteko, guraso eta tutoreen bilera izango da etzi, ostegunarekin, Ludotekan. Espazioa gertutik ezagutu eta funtzionamenduaren berri eman nahi diete LH 1etik 6ra arteko guraso eta tut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002709
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Herria alderik alde zeharkatzen jarraitzeko beste etapa bati aurre egitera goaz irailaren 25ean, igandearekin. Delika Urduñako auzotik abiatuta, Nerbioi ibaiaren iturburuak sortutako zirkuari bira emango diogu. Bagate menditik, Nerbioiko urjauziraino goikaldeko erlaitzetatik doan bidetik ibiliko gara, Urduñako b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002710
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Piraguismoan jardun nahi duten haur eta gazteei deia egin die Itxas-Gainek Zumaiako Itxas-Gain elkarteak piraguismo eskolan urte osoan jardun nahi duten haur eta gazteei dei egiten die; Eskola Kirolen barnean kirol hau ikasi eta konpetiziorako sarrera ematen duen ekintza da. Deia 9-14 urte arteko haur eta gazteentzat d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002711
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZOZKETA: 'Euskal arraunlariak munduko txapelketetan eta JJOOetan (1970-2000)' liburuaren bi ale Manuel Etxeberria Sedano oriotarrak Euskal arraunlariak munduko txapelketetan eta JJOOetan (1970-2000) izeneko liburua argitaratu berri du, eta BALEIKE.EUS-ek bi ale zozkatuko ditu irakurleen artean, Orioko Udalaren eskutik.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002712
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atletismoan aritzeko aukera eskainiko du aurten ere Zumaiako Triatloi Taldeak Zumaiako gaztetxoei atletismoan aritzeko aukera zabalduko die aurten ere Zumaiako Triatloi Taldeak. 2022-2023 denboraldian atletismoan aritzeko parada izango dute Zumaiako haur eta gazteek Zumaiako Triatloi Taldeari esker. Horretarako, entren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002713
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aldaketak izango dira Zumaiako edadetuei zuzendutako kultur, gizarte eta aisialdirako eskaintzan. Zumaiako nagusiei zuzendutako kultur, gizarte edota asialdirako eskaintza aurkeztu berri du udalak. Nagusien Mahaiarekin elkarlanean prestatutako jarduera sorta honetan aldaketak izango direla azaldu du udalak: batetik, es...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002714
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez aurrez aurre izan ziren larunbatean Mutrikuko Miruaitz frontoian jokatutako finalean. Hiru eguneko epean erabaki da zesta-puntako Mutrikuko Masterra: ostegunean jokatu ziren finalerdiak, eta bi egun geroago, larunbatean, final handia. Zumaiako bi puntista handiek parte hartu dute t...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002715
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Edgar Serra: "Zumaiarren laguntza ezinbestekoa izan da egonaldiari ahalik eta zukurik handiena ateratzeko" Andorrako infantil, kadete eta jubenil mailetako eskubaloi jokalaririk onenek Urola Kostan igaro dute asteburua. Ostegunean iritsi ziren Zarautzera; Zestoan eta Zumaian aritu dira entrenatzen; eta gaur goiz-eguerd...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002716
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
La consagracion de la primavera filma estreinatuko du Fernando Franco zinemagileak datorren astean Donostiako Zinemaldian. Valeria Sorolla, Emma Suarez eta Telmo Irureta (Zumaia, 1989) dira protagonistak. Bere inpresioak kontatu dizkigu aktore zumaiarrak. Antzerkian, telebistan eta film laburretan sarritan aritu da Iru...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002717
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udaltzaingoak Baleikeri jakinarazi dionez, bi abisu jaso dituzte bart gauean, biak Amaia plazako edukiontziak sutan zirela jakinarazteko: bata, 03:26an; eta bestea, 06:15ean. Itxura batera, suak ez du kalterik eragin inguruko etxebizitzetan eta ibilgailuetan. Gau mugitua izan dute Zumaiko udaltzainek, eta baita suhiltz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002718
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekintzailetza bultzatu eta indartzeko programaren eskaera epea, zabalik Enpresa ideia landu edota sortu nahi duten ekintzaileei zuzenduriko laguntza programa zabaldu du Lanbidek, UKUE Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin. Hiru hilabeteko epean, negozioa sortu edo zabaltzeko lehen urratsa emateko prestakuntza em...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002719
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
12 urtez azpiko txapelketan ariko da xakelari zumaiarra, Georgian. Gaur hasiko da mundiala, eta guztira 11 partida jokatuko ditu hamabi eguneko epean. Mapan Georgia aurkitzeko gai izango ote zen galdetu, eta Oier Sarasketa Irastortzak (Zumaia, 2010) berehala aurkitu du herrialdea horman zintzilikatutako planoan. "Orain...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002720
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kakoek neurri egokia behar izaten dute haitzen artean sartzeko. (Argazkia: Javier Carballo) Olarro Egunaren bezperan, olagarroak harrapatzeko tresnetako bat ekarri dugu aste honetan. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Olagarroak harrapatzeko erabiltzen den tresna bati deitzen zaio Zumaia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002721
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Txapelketari ekingo diote Zumaiako zesta-punta jokalariek Udako oporraldia bukatuta, asteburu honetan itzuliko dira lehiara Zumaiako Kirol Elkarteko zesta-puntako jokalariak. Uda sasoian atseden hartu ondoren, asteburu honetan hasiko dute kirol denboraldia zesta-puntako Zumaiako jokalariek. Gipuzkoako Txapel...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002722
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal elkarteak zehaztu ditu hiri hondakinei dagozkien 2023ko tarifak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu berri da hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala. Urola Kostako Udal Elkarteak uztaileko ohiko bilkuran erabaki zuen aldaketa egitea hiri hondakinak bildu ...
cc-by-sa 3.0