id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0003623 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurretik, geletan, Euskal Inauterien pertsonaien mozorroak egin eta Musikako saioetan ikasitako dantzekin, HH3tiK LH6ra Sagarbideko jolastokian bildu eta izugarrizko dantzaldia eskaini genien gerturatutako guraso eta familiei.
Ondoren, Kalejiran, Zumaiako kaleak kolorez bete eta dantzez girotu genituen, Beheko Plazan a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003624 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 22. Donostia antzerki saria jaso du Maite Aizpuruak antzezten duen 'Antigone edo ezetzaren beharra' obrak
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatzen dute saria, eta aurtengoan Horman Poster kolektiboaren lana saritu du epaimahaiak, proposamen "ausarta" delako. Martxoaren 27an jasoko du saria... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003625 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pixkanaka, hasi dira San Telmo jaietako ekintzak prestatzen. Herriko jaietan aterako diren danborraden entseguak noiz izango diren erabaki dute dagoeneko.
Haurren eta helduen danborradak aterako dira herriko kaleetara, eguraldia lagun, santelmoetako lehen asteburuan. Haurrena eguerdian izango da; helduena gauez. Bi eki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003626 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dagoeneko erabakita daude zer lau bikotek jokatuko dituzten Jai Alai Winter Series txapelketako finalerdiak.
Jai Alai Winter Serieseko ligaxkako azken jardunaldia jokatu zen atzo Gernikako frontoian. Sarrerak agortuta zeuden bezperatik, eta harmailak bete egin ziren ikuskizuna jarraitzera inguratu ziren zaletuekin.
A m... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003627 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo, otsailaren 28an, urtero bezala Pirritx, Porrotx eta Marimotots izan genituen Zumaian, eta Larraina euskara taldeari opari berezi bat eman zioten.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Kuikui proiektuarekin ari dira lanean, herriz herri. Beraien hitzetan, hegan egiteak urrutira ikusteko aukera paregabea eskain... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003628 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kauldi Odriozola deitu du Espainiako selekzioak Danimarkan jokatuko dituen partidatarako
Espainiako eskubaloi selekzioak martxoaren erdi aldera Danimarkan jokatuko dituen bi norgehiagokarako deitu dute jokalaria.
Golden League 2022ko bi partida jokatuko ditu Espaniako eskubaloi selekzioak martxoan Danimarkan. Hilaren 1... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003629 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskarak ikus-entzunezkoen plataformetan duen presentziaz arituko da Alex Aginagalde, bihar Alondegian
Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloko bigarren saioa izango da bihar arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. Alex Aginagalde, Pantailak euskaraz plataformako kidea izango da 18:00etan hasiko den saioko hizlaria.
P... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003630 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urrezko bost domina irabazi ditu Itxas-Gainek Gipuzkoako piraguismo txapelketan
Neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketa jokatu zen atzo eguerdian Urolaren itsasadarrean. Itxas-Gain klubeko kirolariek emaitza onak lortu zituzten herritarren aurrean.
Zumaian jokatu ohi da neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketa, piraguis... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003631 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lopez eta Goikoetxea aurrez aurre Winter Serieseko ligaxkako azken partidan
Jai Alai Winter Series txapelketaren ligaxkako azken partida jokatuko da gaur Gernikako frontoian. Bi puntistak aurrez aurre izango dira B multzoko sailkapena erabakiko duen partidan.
A multzoko sailkapena behin erabakita, B multzoko ligaxkako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003632 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eginora iritsi eta kostatu zitzaigun autoko erosotasunari uko egin, eta hormarantz abiatzea.
-Behe laino hau segituan jungo dek eta ederki egongo gaituk eguzkitan- bota zuen baten batek.
Baina hamabiak aldera arte ez genuen eguzkirik ikusi, eta gure hatzek eta oinek ez zuten asko gozatu hango hotzarekin.
Peloia eta Dan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003633 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako xake ligako bosgarren jardunaldia jokatu da pasa den asteburuan, eta Kbi xake klubeko bigarren mailako taldeak sendo jarraitzen du sailkapenaren buruan.
Gros J taldearen aurka lehiatu ziren pasa den larunbatean, Donostian, eta 0-4 emaitzarekin gailendu ziren zumaiarrak. Kbi klubaren izenean Fermin Laurobak, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003634 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inauteriak amaitzeko, Beheko Plaza erretiratuen eta pentsiodunen elkarteak txokolatea txurroekin emango dizkie bere bazkideei. Asteartean izango da, martxoaren 1ean, 18:00etatik aurrera.
Horrekin batera, Beheko Plaza tabernak hiru sari zozkatuko ditu ekitaldi horretara inguratzen diren bazkideen artean. Saridun bakoitz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003635 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Onura fisioterapiak emandako bonoa zozkatuko dugu bazkideen artean
Bihar eguerdira bitarte izango dute Baleikeko bazkideek zozketan parte hartzeko aukera.
Baleikeko bazkide izateak baditu bere abantailak, horien artean, asteroko zozketak. Aste honetan, Onura fisioterapia zentroak eskainitako bonoa zozkatuko dugu bazkid... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003636 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxoaren 31n abiatuko da 22. Korrika, Amurriotik, eta apirilaren 10ean amaituko da, Donostian. Guztira, 2.000 kilometrotik gora egingo ditu Euskal Herrian zehar. Urola Kostako eskualdeko kostaldeko herrietatik apirilaren 7tik 8rako gauean igaroko da: goizaldeko 2:58ean Zumaiatik, 3:55ean Getariatik, 4:26ean Zarauztik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003637 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren ostiralean hasiko dira santelmoetako haur danborradako entseguak
Bi urteko hutsartearen ondoren, egoerak okerrera egiten ez badu, behintzat, San Telmo jaiakk ospatuko dira aurten Zumaian. Elkarte batzuk dagoeneko hasi dira lanean. Horien artean da haur danborrada antolatzen duen Jakintza Berri.
Datorren ostira... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003638 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 8retan egin dugu irteera gaurkoan elkartetik Oreretara, Hibaikak antolaturiko estropadara.
Iritsi garenean topatu dugunak ez gaitu harritu, urik ez zegoen eta gainera olatuak sortzen ziren estropada eremuan. Mutil infantilen estropadari hasiera eman diote, dena ondo joango zenaren berme handirik gabe. Badirudi irteerak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003639 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako futbol taldeko Gabonetako sariak jaso dituzte saridunek. Manu Barrosori lehen saria tokatu zitzaion, Bere semeak lagunduta, Marduren otarrakin bueltatu zen etxera.
Bigarren saria berriz, David Tejerari tokatu zitzaion, David eta Ekaitz (bere semea) pasa ziren bi lagunentzako Benidormerako bidaiaren saria jasot... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003640 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abelin Linazisoro hil da, euskaltzale eta abertzale zumaiarra. Zumaiako Ezker Abertzaletik bihoakie dolumin eta besarkada sentituena senide eta hurbilekoei.
Herrigile handia izan da Abelin, Zumaian euskararen, kulturgintzaren eta Euskal Herriaren alde neurtu ezinezko lana egi duena, diktaduraren beltzenean hasi eta sas... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003641 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako zine forumaren bultzatzailea, idazlea, aktorea, ekintzailea, euskaltzalea, herriko historia eta herritarren kontakizunak biltzeko lanaren egilea. Hori dena eta gehiago izan da Abelin Linazisoro.
1942an jaioa, 79 urterekin hil da bart Abelin Linazisoro Azkue. Gazterik hasi zen antzerkigintzan, eta parte hartze ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003642 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ligako lehen lau jardunaldiak jokatuta, Zumaiako Kbi xake klubak bigarren mailako bere multzoko buruan jarraitzen du. Jokatutako lau jardunaldiak irabazi ditu Zumaiako taldeak.
Foronda kultur etxean jokatu zen Kbi eta Mintxeta taberna Elgoibar kluben arteko lehia. Fermin Laurobak, Xabier Aranzabalek, Oier Sarasketak et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003643 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi fasetan banatuko da lanketak, eta plan berria 2023. urte hasierarako indarrean egotea da helburua. Planak "errealista, gertukoa eta eragingarria" izateko asmoa duela iragarri dute
Zumaiako Udalaren laugarren Berdintasun Plana diseinatzeko prozesua abiatuko dute hilabete honetan. Gaur egun indarrean dagoen plana, hir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003644 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EAJ-PNV Udal Taldeak PERCOren premiazko garapena eskatu du Zumaiako tokiko merkataritza sustatzeko
Zumaiako merkataritza bizitzen ari den une gogorra ikusita EAJ-PNV Udal Taldeak, berriro ere, 2022ko aurrekontuetan PERCOaren idazketarako diru partida bat jasotzea proposatu zuen; eta oraingoan Udal gobernuak onartu egin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003645 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iridio geruzan oinarritutako pieza artistikoa aurkeztu zuten larunbatean Itzurunen
Charlotte Charbonnel artistak Aura Loci izeneko pieza artistikoa inauguratu zuen pasa den larunbatean Itzurun hondartzan. Lan hau Uharte zentroan, Nafarroan, zabalduko den Rocamensia erakusketaren parte da.
Charlotte Charbonnel eta Xabie... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003646 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2022ko otsailaren 25ean Euskal Inauteriak ospatuko ditugu. Aurten, egoera dela eta, Kalejira beste modu batera antolatu da. Herri Eskolak, Zumaienak eta Udalak adostutako proposamena izan da.
HHkoak jaialdia edo dantzaldia egin eta gero, eskolan bertan geldituko dira.
Baina, gure jaialdia edo dantzaldia HH eta LHko ika... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003647 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Julene Azpeitiaren inguruko liburua aurkeztuko dute bihar Alondegian
Julene Azpeitia idazlearen bizitza eta obra aztertzen duen Askatasun eguzkia baino beharrago liburua aurkeztuko dute bihar arratsaldean, Alondegiko Oxford aretoan. 18:30ean izango da aurkezpen ekitaldi hau.
Xabier Altzibar Aretxabaleta ikerlariaren la... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003648 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Brasilgo espiritua ekarriko du Musika eta Dantza Eskolak Zumaiara
Iazko hutsartearen ondoren, aurten bueltan izango da Musika eta Dantza Eskolaren Inauterietako ikuskizuna. Brasilgo inauteriak izango dira otsailaren 25ean egingo den jaialdiko gaia.
Osasun egoera zela medio, iaz ezin izan zuen Musika eta Dantza Eskolak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003649 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Torreberri gaztetxean bazkaria eta bingo musikatua izango dira, eta gero, triki poteoa egingo dute herriko kaletan zehar. Bazkaritarako txartelak salgai daude dagoeneko.
Inauterien bueltan, egitarau oparoa antolatu dute Torreberri gaztetxean otsailaren 26rako. Eguerdian elkartuko dira gaztetxean, eta 14:30ean bazkaria ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003650 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Etorkinen erregularizazioa eskatzeko kanpaina abian da. Babesa eskatuko diete Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako eta Zumaiako udalei nahiz herritarrei, oro har.
Etorkinen erregularizazioa eskatzeko kanpaina abiatzear da. Kalean eta instituzioetan babesa eskatuko dute agintariak erregularizazio prozesua martxan jartzera bul... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003651 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren asteartean zabalduko da Beheko Plazaran Irlandarako bidaiarako izen-ematea
Beheko Plaza erretiratuen eta pentsiodunen elkarteak Irlandarako bidaia antolatu du bere bazkideentzat. Izen-ematea datorren asteartean zabalduko da.
Ekainaren 11tik 17ra bitartean egingo dute bidaia hau Beheko Plaza elkarteko bazkideek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003652 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbateko krosak aldaketak eragingo ditu herriko trafikoan arratsalde partean
Zumaiako 37. Herri Krosa jokatuko da larunbat arratsaldean. Horrek eragina izango du herritik igarotzen den trafikoan. Izen-ematea ostegun gauerdian itxiko da.
Kirol jarduerak Zumaia hartuko du larunbat arratsaldean, 37. Herri Krosarekin. 1... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003653 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ainhoa Azurmendik Emakumeon* Etxean eman behar zuen hitzaldia dataz aldatu dute
Gorputzaren jabekuntza kirolaren bitartez izenburua duen hitzaldia eman behar zuen bihar Ainhoa Azurmendik Zumaiako Emakumeon* Etxean. Hizlariak ezingo du bihar saio hori eskaini, baina hitzordu berria zehaztu dute dagoeneko: martxoaren 1ea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003654 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoetako egitaraua prestatzeko bilerak hasi dituzte udalak eta herriko eragileek
Bi urteren ondoren, egoerak okerrera egiten ez badu, San Telmo jaiak ospatuko dira herrian. Jaietako egitaraua prestatzeko bilerak hasi dituzte datozen egunotan.
Santelmoen egitaraua prestatzen duten eragileekin bildu zen atzo udala. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003655 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egunak pasatu ahala, Zumaia gero eta zikinagoa dago, eta jendearen jarrerarekin -beti egongo dira salbuespenak-, arazoa handitzen joango da.
Badirudi erabakiak hartzea kostatu egiten dela, asko kostatzen dela, eta jarrerak aldatzea (gertatzen ari den hau guztiarekin) gero eta zailagoa iruditzen zait: errazagoa da zikin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003656 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak martxa onean saldu dira
Atzo jarri ziren salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Zumaian emango dituzten bi saioetarako sarrerak. 17:30eko emanaldirako sarrerak denbora gutxian agortu ziren; 15:00etarako sarrerak oraindik eros daitezke.
Kuikui izeneko ikuskizun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003657 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elkarlangune edo 'coworking' espazio bat sortuko dute Gurrutxaga plazako gizarte zentroan . Jardunaldi irekiak eta formazio saioak egingo dira martxotik aurrera.
Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroan coworking edo elkarlangune espazio bat sortzeko pausoak eman ditu Udalak. Olatukoop sarearekin elkarlanean, "ekono... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003658 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Soraya Lopezek sortutako kartelak iragarriko ditu aurtengo Inauteriak. Aurkeztutako lanak Alondegiko sarreran ikus daitezke, eta jasotzen diren botoen bidez erabakiko da herritarren saria.
Hilaren amaieran egingo diren Inauteri jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du aurten ere Zumaiako Udalak. Bi sari emango di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003659 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lubaki lainotsua antzezlana ikusteko aukera izango da datorren ostiralean, hilaren 18an, Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Zozketako saridunak Jone Telleria Arrieta, Kontxi Aizpurua Etxaniz eta Nekane Lizarralde izan dira. Zorion... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003660 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kike Amonarriz: "Indibidualizazio prozesuak areagotu egin dira, eta kalea eta batzeko lekuak galdu"
Kike Amonarrizen hitzaldiarekin hasiko da bihar, asteazkena, 'Euskara, bestela ez gara' zikloa. Alondegian izango da, 18:00etan hasita.
Nola indartu euskararen gizarte mugimendua? izenburua du Topaguneko lehendakari eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003661 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Garaipena erdietsi du Goikoetxeak Winter Serieren jokatutako lehen partidan
Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar Aldazabal oraindik jokatu gabe zeuden Jai Alai Winter Series txapelketan. Atzo izan zuten lehen partida, baita irabazi ere.
B multzoko partida jokatu zuen Diego Beaskoetxeak eta Ibon Aldazabalek osatutako bikoteak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003662 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iban Narbaiza: "Guretzat garrantzitsua da neskek erreferenteak izatea eta eliteko jokalariak ikustea"
Pulpo eskubaloi klubeko presidentea "oso pozik" dago atzo iluntzean Lubakin izan zen "festa" dela eta. Goi mailako eskubaloi partida ikusteko aukera izan zen herrian, eta "pena bakarra" du: edukiera murrizketengatik je... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003663 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Festetan salmenta postuak jartzeko baimena eska daiteke bihartik aurrera
Prozedura martxan jarri dute epeak direla medio, baina momentuko osasun egoerak horretarako aukera ematen badu jarriko dira postuak. Bihartik martxoaren 4ra bitarte egin daiteke eskaera.
San Telmo eta San Pedro festetan Gernika parkean salmenta po... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003664 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Etxean garaipen eta guzti jokatu da Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia
Infantil nesketan lehia estua izan da eskualdeko lau ontziren artean, eta Zumaia Bk eskuratu du garaipena. Hiru segundoren tartean helmugaratu dira Orio A bigarren, Zarautz A hirugarren, eta Zumaia A laugarren.
Gipuzkoako Batel Ligako bos... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003665 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteartean jarriko dituzte salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berrirako sarrerak
Sarrera bakoitza 6 euroren eskuratu ahal izango da, eta pertsona bakoitzak gehienez sei eskuratu ahal izango ditu. Sarrerak internet bidez edo aurrez aurre erosteko aukera izango dute herritarrek.
Kuikui ikuskizuna eskainik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003666 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jaurlaritzak udalei esan die ez egiteko ekitaldi jendetsurik 400dik gorako intzidentzia badute
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak agindua atera du gaur, eta bertan, udalei esan die ez baimentzeko ekitaldi jendetsurik 100.000 biztanleko 400 kasuko intzidentzia metatua gainditzen badute. Aginduaren arabera, neurri preben... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003667 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikusgai daude Inauterietako kartel lehiaketara aurkeztutako proposamenak
Joan den ostiralean amaitu zen Inauterietako kartel lehiaketan proposamenak aurkezteko epea, eta orain, ikusgai daude guztiak Alondegian.
Guztira hamar lan daude ikusgai, eta bertan jarraituko dute otsailaren 28ra bitartean. Festa Batzordeak osatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003668 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskualdeko kirol enpresen "ahalegina aitortzeko" eta eskualdetik haratago enpresei "ikusgarritasuna emateko" erreminta izango dela adierazi du UKUEk.
Itsas Kirol Poloaren barruan, Urola Kostako Udal Elkarteak kirol esparruko berariazko kalitate zigilua zabalduko du eskualdeko enpresen artean. Urola Kostak itsasoarekin ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003669 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2009tik hutsik dago Zumaiako Alde Zaharraren erdian dagoen eraikina. Zumaiako Udalak eta herriko eragileek espazioa biziberritzeko lehen urratsak eman dituzte, ordea. San Jose Komentua sormenerako gunea izateko bidean, egin beharreko egokitzapenen, kudeaketaren edota erabileraren inguruan egin dute gogoeta azken hilabe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003670 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sei partida jokatuko dira bihar, larunbata, Aita Mari futbol zelaian.
Larunbateko partiden zerrenda Aita Marin, Zalla tabernak babesten duen Lehen mailako kadeteak irekiko dute futbol partida zerrenda. Bingen eta Ostoren taldeak aurreko asteko lana hobeagotzea izango dute helburu. Ohorezko infantil mutilak jokatuko dut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003671 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lucia Lacarrak Donostian izango duen dantza emanaldirako eskaintza berezia zumaiarrentzat
Dantza emanaldia eskainiko dute Lucia Lacarrak eta Matthew Golding dantzariek maiatzaren 22an, igandea, Donostiako Kursaalen. 20:00etan izango da ikuskizuna, eta zumaiarrentzako eskaintza berezia izango da emanaldia zuzenean jarra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003672 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehen mailako ligako partida jokatuko dute bihar Zumaian Super Amara Bera Bera eta Handbol Sant Quirze taldeek. Pulpok emandako lagun batentzako bi sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Zozketan parte hartu dutenen artean zozketa egin dugu, eta irabazlea Lander Irizar Alzelai izan da. Sarrerak Lubaki kirol... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003673 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Orain dela sei urte inguru hasi zen margotzen Aizpea Larrañaga, eta bere lan abstraktuak ikusgai daude Zarauzko Lukas ardotegian, martxoaren 31ra arte.
Zarauzko Ipar kaleko Lukas ardotegian du Aizpea Larrañaga zumaiar eta Zarauzko bizilagunak bere azken erakusketa. "Zenbat balio du margolan horrek?" galdetu dio bertan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003674 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Julene Frantzesena kazetariak eta GUKA gehigarriko Parean eta pareko atalean Leire Ventas eta Mikel Aiestarani egindako elkarrizketaren egileak idatzitako iritzi artikulua da honako hau.
11:15ean jarri genuen hitzordua Enparan kalean. Zain geunden, ni pixka bat urduri, Leire han zelako eta Mikel ez zelako ageri. Baina ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003675 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxoko saioan Edna O'Brien idazle ezagunaren Landa aldeko neskak eleberri itzuli berria izango dugu mintzagai. Gema Lopez las Herasek ekarri du euskarara eta Erein argitaletxeak publikatu Literatura Unibertsala bilduman.
Amaia Lekunberrik hala kontatzen du Argian idazleaz eginiko erreportajean:
"Egun inor gutxi eskan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003676 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste gutxiko tartean, aurrena Marifranek eta gero Maitek, bi aldiz aipatu digute esaera berezi hau, eta zuengana ekartzea pentsatu dugu. Proposamenak eta oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Presaka, gelditzeko ere tarterik hartu ezinda ibiltzeari deitzen diogu Zumaian "izu-zaparrean" (ahoz "izu-zaparrian"... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003677 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Osasun larrialdia eta ezarrita zeuden murrizketak bertan behera utziko dituzte
Astelehenetik aurrera izango du eragina Labi aholku batzordearen ondoren Eusko Jaurlaritzak gaur arratsaldean hartu duen erabakiak. Horrela, besteak beste, indarrean zeuden edukiera eta ordutegi mugak desagertu egingo dira.
01:00etan ezarrit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003678 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lau hitzaldik osatuko dute aurtengo 'Euskara, bestela ez gara' zikloa
Larraina euskara taldeak antolatuta, Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloa egingo da datorren asteazkenean hasi eta martxoaren 30era bitartean. Saio guztiak Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan egingo dira, 18:00etatik aurrera.
"Euskararen erabi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003679 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bera Bera-Sant Quirze partidarako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Ligako partida dute Donostiako Super Amara Bera Bera eta Handbol Sant Quirze eskubaloi taldeek larunbat arratsaldean Lubaki kiroldegian. Pulpok sarrera bikoitz bat eman digu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Talde donostiarraren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003680 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udaleku irekietako begirale eta koordinatzaile postuetara aurkezteko epea zabaltzear
Uztaileko udaleku irekietan lan egiteko deialdia zabaldu du Udalak. Udalekuetan begirale edo koordinatzaile lanak egin nahi diztuztenek bihartik aurrera izango dute izena emateko aukera.
Udan egin ohi diren udaleku irekietarako koordin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003681 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Geuretik sortua programaren barruan ekoiztutako Eresia, lurra arin bekizu ama ikuskizuna izango da bihar Aita Mari aretoan, 20:00etan. Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Eresia, lurra arin bekizu ama ikuskizuna taularatuko du Oier Zuñiga iruindarrak, Eneko Gi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003682 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako batel ligako 5. jardunaldia Zumaian izango dugu. Otsailaren 12an, larunbatean, 11:00 hasiko da. Elkartetik herritarrei ikuskizuna jarraitzera gonbidatzen zaituztegu eta sortu ditzazken eragozpenak barkatzeko eskatzen da aldez aurretik.
Estropada eremua Arbustaingo arranplatik hasi eta Paoleraino izango da.Zi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003683 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zesta-puntako Udazken Sariko B multzoari dagozkion finalak jokatu ziren pasa den ostiralean, hilaren 4ean, Mutrikuko Miruaitz frontoian. Zumaiako hiru puntista heldu ziren final hauetara.
Alebin mailan, Ander Mendizabalek (Donostia) eta Igor Enbilek (Zumaia) osatutako bikotea Pablo Paniaguaren (Danok Bat) eta Eñaut Goñ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003684 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalak parte hartze saioan jasotako herritarren ekarpenak eskertu nahi izan ditu. Irizpideen eta helburuen dokumentua 'online' kontsulta daiteke.
Zumaiako etorkizuneko Zumaiako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) osatzera bidean, udalak dagoeneko onartu du irizpideak eta helburuak jasotzen dituen dokumen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003685 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alba Menendez: "Oroitzapen politak dakarzkit Lubakiko jokalekuak"
Lubaki kiroldegian jokatuko dute asteburuan Super Amara Bera Bera Donostiako taldeak eta Sant Quirzek ligako partida ofiziala. Iraitz Mugika Pulpoko zuzendaritzako kidearen arabera, klubeko txikienentzako "aukera ona" izango da lehen mailako talde bat be... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003686 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Agortu dira sarrerak Super Amara Bera Bera-Sant Quirze partidarako
Aforo murrizketak direla eta, ezin izan dira harmailak duen kapazitate guztia saldu. Pulpok, Zumaiako kirol patronatuarekin batera elkarlanean, grada supletoriak montatu ditu kantxa parean, eta bertan 14 urte azpiko denak sartuko dira. Goiko gradan, mur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003687 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Eresia' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Oier Zuñigaren Eresia. Lurra arin bekizu, ama antzezlana izango da datorren ostiralean, hilaren 11n, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Geuret... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003688 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pilak jasotzeko 70 edukiontzi berri jarriko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak kostako bost herrietan
Pilak behar bezala ez birziklatzeak ingurumen ondorio kaltegarriak dakartzala gogorarazi du udal elkarteak, eta azaldu du Zarautzen jada jarri dituztela edukiontzi berezi horiek, eta beste herrietan datozen egunetan jar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003689 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saioa otsailaren 17an izango da, eta bertaratzeko izena eman beharko da aurrez, helbidera mezu bat bidalita.
Eskualdeko enpresei ziberrerasoen inguruko jardunaldia eskainiko die Urola Kostako Udal Elkarteak. Saioaren helburua da azaltzea zeintzuk diren erasorik ohikoenak eta eraso motaren araberako legezko erantzukizun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003690 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak eskatuko dituzte Torturaren Aurkako Egunean
"Torturaren egia iluntasunetik argira" eramateko protesta deitu du Zumaiako Sortuk. Igandean izango da, 13:00etan Saregileen plazan. Zumaian 30 tortura kasu zenbatu dituzte.
Euskal Herrian gutxienez 5.657 tortura kasu zenbat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003691 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saridunek Aita Marin bertan jaso ahal izango dituzte bina sarrera emanaldia hasi aurretik.
Ispirit taldeak A sweet Inspiration emanaldia eskainiko du etzi, osteguna, Aita Marin. Gospel-soul klasikoez eta oinarri espirituala duten XX. mendeko beste abesti bikain batzuez osatutako emanaldia aurkeztuko dute, hain zuzen er... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003692 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Geuretik Sortuak proiektuaren barruan garatutako lanak Zumaian aurkeztuko dituzte
Udalbiltzak sustatutako proiektuaren barruan sortutako lanak datozen hilabeteotan izango dira Zumaian. Herriko sortzaileen lanak, Maite Aizpurua eta Telmo Iruretarenak, ekainean taularatuko dituzte Aita Marin.
Euskarazko artearen sorkuntz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003693 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gure ikasleek sortu eta abestu dituzten kopla guztiak batera eta beraien ahotsetan entzuteko aukera paregabea duzue ondorengo bideoetan. Entzun adi! eta gozatu beraien eskaerekin!ARGAZKIAK | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003694 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek protestak iragarri dituzte Osakidetzan otsail amairerarako. Batetik, bi greba egun egingo dituzte: otsailaren 25ean izango da aurrenekoa, lehen arretan, hau da, anbulatorioetan; bigarrena, otsailaren 28an, Osakidetza osoan.
Bestetik, manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Donost... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003695 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 104 urte bete dira Euskal Herrian lehendabiziko krosa ospatu zenetik. Orduz geroztik urtero egin ez bada ere, 91. ekitaldira iritsi da eta ZTTko gaztetxoak bertan izan dira.
Donostiako Gros auzoan izan da lasterketa hau, joan den igande goizean. Eskola kirola itzultzearekin batera, ZTTko gaztetxo hauek korrika egiteko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003696 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du pentsiodunen taldeak
Asteleheneroko legez, pentsiodunen talde bat Saregileen plazan elkarretaratu da gaur eguerdian. Eguraldi kaskarrari aurre eginez, bertan bildu diren 50 bat lagunek pentsio publiko, zaintza eta osasungintza duinen aldarria eraman dute best... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003697 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aire zabaleko nahiz itxitako kirol instalazioetako edukiera muga handitu egingo dute Hegoaldean
Espainiako Osasun Ministerioak eta erkidegoek adostu dute aire zabaleko kirol instalazioetako edukiera muga %85era handitzea, eta kirol eremu itxietakoa, berriz, %75era. Aire zabalean maskara ez da derrigor erabili beharko o... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003698 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ispirit gospel kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Ispirit gospel kontzertua izango da ostegunean, hilaren 11n, 19:30etik aurrera Aita Mari zinean. Emanaldirako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Hiru abeslarik eta lau musikarik osatzen dute Ispirit, eta gospel-soul kla... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003699 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaztelu eta Txurregi bisitatuko dituzte Indamendiko kideek datorren igandean
Sakana bailarako bi zaindariei bisita egingo deite igandean, hilak 13. Ostiral eguerdia baino lehen eman behar da izena, Goiko estankoan.
Datorren igandean, otsailaren 13an, Nafarroa aldera joango dira Indamendiko kideak. Goiz irteera horretan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003700 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Leire Baraibar izan da azkarrena Berastegin jokatutako Negu Trail mendi lasterketan
Negu Trail 2022 mendi lasterketa jokatu zen igandean Berastegin. Leire Baraibar eta Mikel Etxeberriak emaitza onak lortu zituzten bertan.
16 kilometroko luzera eta 1.038 metroko desnibel metatua zuen atzo Berastegin korritu zen mendiko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003701 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikusi hemen Otsailaren 5tik 6ra bitartean jokatutako futbol partiden emaitzak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003702 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | LH 1etik 6ra bitarteko haurrentzat eta haien familientzat prestatu dute tailerra, eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute.
Familia Giroan egitasmoaren barruan, sukaldaritza tailerra eskainiko dute ludotekan, datorren igandean (otsailak 13), 17:30etik 19:00etara. Tailerra LH 1etik 6ra bitarteko haurr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003703 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2021eko abendutik dago martxan zerbitzua, eta hala egongo da aurtengo uztailaren amaiera arte. Guztiz doakoa da, eta helburua da herritarrak informatzea Lanbide Heziketako ikastetxeetan eskaintzen diren ikastaroei buruz.
Joan den ikasturtean bezala, Ikaslan Gipuzkoak martxan jarri du Ikaskuntza Bitartekaritza kontsulta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003704 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zer behar dugu gustura egoteko? Zerk egiten digu mesede? Dirudiena baino zailagoa izaten da galdera horiei erantzutea, sarritan. Bada, gure barnera begiratu eta erantzuna aurkitzeko gai izatea da, hain justu, kontrol mentalaren helburu nagusietako bat, Arantxa Aramendiren arabera.
Kontrol mentala metafora baten bitarte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003705 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goizean gure gaztetxoek 9etan zuten irteerako ordua elkarte paretik. Euri txikia ari zuen, baina Pasaiara iristean ateri eta eguzkia izan dugu nagusi.
Estropada 11:30ean hasi da. Infantil mutilak izan dira aurrenak irteten, launakako bi eta bosteko txanda batean bi minutuko tartearekin. Gureak, B batela zazpigarren eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003706 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria Etxabe Euskal Selekzioarekin ariko da Espainiako txapelketan
Euskadiko igeriketa selekzioak Taosako Maria Etxabe gaztea deitu du Espainiako txapelketan lehiatzeko. Lehiaketa otsailaren 25etik 27ra bitartean Malagan ospatuko da, eta bertan, igerilari zumaiarrak 100 metro libre, 200 metro libre eta 100 metro tximel... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003707 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sarreren aurresalmenta martxan da Super Amara Bera Bera - Handbol Sant Quirze partidarako
Otsailaren 12an Lubakin jokatuko den Liga Guerreras Iberdrola goi mailako kategoriko Super Amara Bera Bera - Handbol Sant Quirze ligako partidarako sarreren salmenta aktibatu du Pulpok. Pulporen web orrian sartuta, Sarrerak atalea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003708 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udaletxean, Udaltzaingoaren egoitzan, turismo bulegoan eta Brankan eskutu daitezke bi egutegiak. Internet bidez ere kontsultatu daitezke, zumaia.eus webgunean.
Urtero bezala, udalak etxe guztietara bidali ditu 2022ko botiken txanden ordutegia eta egutegi fiskala. Edonola ere, zenbait udal eraikinetan egutegiok eskuraga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003709 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xey lantegia zegoen lekuan industrialde berri bat eraiki nahi du Eusko Jaurlaritzak
Zarautzen, berriz, Errotaberri eremuan hiru partzela erosiko ditu Eusko Jaurlaritzak, urbanizazio lanak egiteko, eta Zestoan partzela bat, industria proiektu bat martxan jartzeko. Alde batera utzita edo kutsatuta dauden lur industrialak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003710 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pistako denboraldia amaierara heldu da Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txirrindularientzat. Asteburuan Tafallan pistako Euskadiko Txapelketa jokatuko da; omnium probak erabakiko du 2022ko Euskadiko Txapelduna.
Omnium proba lau lasterketek osatzen dute: Scratch, Tempo, Kanporaketa eta Puntuaketa. Parte hartzaile ko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003711 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan COVID ziurtagiririk ez da beharko gaurtik aurrera
Eusko Jaurlaritzak erabaki du neurri hori bertan behera uztea, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia eta egoera epidemiologikoa tarteko. Espainiako Gobernuak, berriz, aire zabalean maskara erabiltzeko agindua ere bertan behera utziko du datorren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003712 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste honetan ere Abelin Linazisorok jasotako hitz bat ekarri dugu. Proposamenak eta oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Iltzeari esaten diogu Zumaian "giltzea" (ahoz "giltzia"), hau da, gauzak josteko edo zintzilikatzeko erabiltzen den metalezko pieza mehe eta luzeari. OEH hiztegiak Bergara inguruko bizka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003713 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Haizeak ez du ke guztia eramango' erakusketa zabalduko dute gaur Oxforden
JM Sesmak egindako artelanak erakutsiko dira Oxford aretoan datozen bi asteotan.
Haizeak ez du ke guztia eramango izenburu erakargarria duen erakusketa zabalduko da gaur arratsaldean Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. JM Sesmaren artelanez ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003714 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telmo Deun harrobiko neska-mutilek bihar dute 4. jardunaldiko hitzordua Pasaiako badian, Hernanik antolatutako estropadan.
Bihar, otsailak 5a, goizeko 11.30ean hasiko da Gipuzkoako Batel Ligaren 4. jardunaldia. Hernaniko arraun elkarteak antolatuta, Pasaiako badian izango da aste honetan estropada. 4-5 kaleetan banatut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003715 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berria ikusteko aukera izango da Zumaian otsailaren 28an, Inauterietako astelehenean. Sarrerak otsailaren 15ean jarriko dira salgai, aurrez aurre nahiz online.
Kuikui du izena Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berriak, eta, ohi bezala, bi saio eskain... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003716 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste honetako programan Joanito Dorronsororekin elkartuko dira Hitzetik Hortzera programakoak, bertso-doinutegiaren sortzailearekin. Hastapenak nolakoak galdetuko diote eta bertsolaritzara nola gerturatu zen ere bai.
Zumaiarrok ondo dakigun bezala, doinuen bilketa-lan izugarria egiteaz gain, Joanitok bizitza osoa eman ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003717 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mutrikuko Miruaitz frontoian jokatuko dira bihar, ostirala, 19:30etik aurrera zesta puntako Udazken Sariko B multzoko finalak. Zumaiako klubeko bi puntista izango dira bihar lehian final hauetan.
Eskola Kiroleko behin-behineko debekuak eragina izan du zesta-puntako Udazken Sarian ere, eta asteburu honetan berrekingo di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003718 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zabaldu dute Uemaren Salto! udaleku ibiltarian izena emateko epea
Udalerri euskaldunetako 14 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 3ra izango dira. Udalekuetan begirale edo sukaldari lanetan aritu nahi dutenen curriculumak jasotzen ere hasi da Uema.
Udalerri euskaldunetako 14 eta 1... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003719 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esther Ferrer artistaren inguruko liburua ilustratu du Aran Santamariak
Esther Ferrer artista donostiarraren lana eta bizitza fikziora eramaten duen (Ia) guztia moztu eta itsas daiteke. Esther Ferrer eta denbora liburu ilustratua aurkeztu zuten atzo Donostian. Bagara saila izeneko liburu sortaren lehen emaitza da hau, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003720 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eraso matxisten kontrako mobilizazioa izango da larunbatean Orion
Zumaiako Malen Etxeak, Mugimendu Feministak, Orioko Xaltxerek, Zarauzko Bilgune Feministak, Zarauzko Morroxkek, Getariko Mariñakek eta Onekak egin dute mobilizaziorako deia. Manifestazioa Orion izango da larunbatean, 12:00etan, plazatik abiatuta. Mobiliz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003721 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den ostiralean, herrian izandako eraso matxista "oso larri" baten berri eman zuten Xaltxerek, eta orain, mobilizatzera dei eginez, honako gutuna plazaratu dute eskualdeko beste hainbat talde feministekin batera.
Lehengo astean eraso matxista oso larri baten berri izan genuen. Gertaeraren berri izan eta berehala, z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003722 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bilboko Arte Ederren Museoa Danona eta Equipo 57 taldearen arteko elkarlana ikertzen ari da
Bilboko Arte Ederren Museoa Danona eta Equipo 57 talde abangoardistaren arteko elkarlana ikertu nahi du, garai hartako memoria gorde eta lan bereizgarri horiek ahal den neurrian plazaratzeko.
Azpeitiko Danona kooperatibaren eta ... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.