id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0003423 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbateko lehen partidua lehen mailako kadete neskek jokatuko dute; Fran eta Baltaren jokalariak taula erdian daude lan bikaina egiten. Hurrengo partida Taosak babesten duen ohorezko jubenilek jokatuko dute. Eduren mutilak taula erdian daude baino esperantzarik galdu gabe; Bergararen aurka partida gogorra izango dute... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003424 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Trafikoan aldaketak izango dira bihar Zumaia inguruan, Itzulia dela-eta
Itzulia txirrindularitza proba ez da Zumaiatik igaroko, baina bai eskualdeko errepideetatik. Hori dela eta, bihar, larunbata, 14:00etatik 14:50ak bitartean GI-631 errepidea moztuta egongo da Arroa Behetik Zestoara arte.
Txirrindularien tropela Itzi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003425 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Korrikari buruzko zortzi galdera erantzuteko aukera izan dute herritarrek, eta erantzun guztiak asmatu dituzten herritarren artean Korrikaren produktu sorta bat zozkatu du Baleike.eus-ek.
Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Korrikari lotutako lehiaketa berezia jarri du martxan. Herritarrek euskararen aldeko egitasmoari b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003426 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arritxu Iribar: "Saltsero samarra naiz; oraindik ez dut egin ezetz esaten ikasteko ikastaroa"
1987tik ari da Arritxu Iribar Euskadi Irratian lanean. Kirol esataria da egun, eta txirrindularitza kronikak egiten ditu, batez ere.
"Urteko egunik politenetakoak". Halakoxeak dira Euskal Herriko Itzuliko etapak Arritxu Iribar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003427 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren modalitate guztietan izango dute ordezkaritza Urola Kostako herriek. Eskuzkoan parte hartuko dute Azkoitiak, Azpeitiak eta Zestoak; pala motzean arituko dira palista azpeitiarrak; Zumaiak zesta puntako txapelketa jokatuko du, eta gomazko paletako txapelketa Aiak, Azkoitiak, Zarautze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003428 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Argazki jendetsu batekin aurkeztu dute aurtengo San Telmo jaietarako prestatutako egitaraua. 'Esna ditzagun kaleak!' lelo hartuta, bazkari, mobilizazio eta musika emanaldi ugari izango da txosnagunean.
San Telmo jairik gabeko bi urte luzeren ondoren, kaleak esnatzeko gogoz aurkeztu dute txosnaguneko egitaraua. Apirilar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003429 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Gehiegizko kutsaduragatik" kezka agertu dute Arroa Beheko bizilagunek
Ezkaizto auzo elkartearen bilera batean hainbat bizilagunek agertutako kezkaren aurrean, bidea egiten hasi dira. Horren berri eman diote dagoeneko Zestoako Udalari.
Gehiegizko kutsadurarekin kezkatuta daude Arroa Beheko bizilagunak, eta hori dela et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003430 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den asteburuan Sevillan jokatu zen infantil eta kadeteen neguko Espainiako piraguismo txapelketa. Bertan Martin Egañak prestatutako Zumaiako zortzi neska mutil lehiatu ziren.
Itxas-Gain taldeko infantil eta kadeteak Espainiako txapelketan lan txukuna eginda bueltatu dira.
Pasa den asteburuan Sevillan jokatu zen in... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003431 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskararen aldeko hitzordu garrantzitsuena iristear da, goizaldean zeharkatuko duelako herria 22. Korrikak. Horregatik, AEK-k egun osoan girotuko du herria. 11:30ean Korrika Txikia egingo dute ikasleek, eta 20:00etatik aurrera, sagardoa, jatekoa eta musika izango dira Kofradian. Kilometro bakoitza non den ikusi nahi? H... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003432 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Korrikak euskaraz ikastea ahalbidetzen du eta Euskaraldiak, ikasitakoa praktikatzea"
Ordu gutxi falta dira 22. Korrika herrira iristeko, baina Korrika Amurrion abiatu eta hurrengo egunean ere, aurreko ostiralean, "prestatu beharrekoa prest" zegoen Egoitz Dorronsoro (Orio, 1992) Korrikaren Getariako, Orioko, Zarauzko e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003433 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larraina Euskara Elkarteko euskaltzaleok prest gaude 22. Korrikarekin bat egiteko eta poz handiarekin hartuko dugu lekukoa Moilaberriko zubian. Goazen denok batera!
Larrainako euskaltzaleok zumaiar denei egin nahi diegu gonbita, Korrikan parte har dezaten. 2022a urte oso garrantzitsua da euskaltzaleontzat, Korrika eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003434 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hezkuntza itun berriaren aurkako elkarretaratzea egin dute Herri Eskolako irakasle eta guraso batzuek
Eusko Legebiltzarrak hezkuntza ituna onartzeko pausoa emango du bihar. Lege aldaketaren atarian, bailarako hezkuntza zentroetan lanuzteak eta protestak egingo dituzte itunaren zenbait zehaztapenekin beren desadostasuna... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003435 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur Mojaxarren baratzean ateratako bi argazki. Irudia, eguraldi txarra egiten zuenean, besteak beste, mojen otoiztegia zen leku batean zegoen.
Herri batek edo gizarte batek ez badaki nondik datorren, ez daki nora doan eta nola iritsiko den. Bakoitzak, bere askatasuna erabiliz, egiten duena egiten du...
Orain, Karmengo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003436 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Batetik bestera haien atzetik ibili zaren hori, oraingoan ez duzu inora joan beharko, haiek etorriko dira. Bai, Lukiek bizkaitarrek hankaz gora jarriko dute txosnagunea. Rock alternatiboa egiten du Mungiako hirukote honek, baina bide berrien bila ere ari dira, eta nabari da hori autoekoizpenaren bidez kaleratu berri du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003437 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Korrikaren aurreko orduak girotzeko egitaraua antolatu dute biharko
Bihar gauean pasako da Korrika Zumaiatik. Hori dela eta, bihar egun osorako egitaraua antolatu dute, zumaiarrok Korrikari behar duen ongietorria emateko giroa sortzeko.
Goizean Korrika Txikia egingo da, Martxoak 8 plazatik (Ardantzabide) Beheko plazara... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003438 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pandemia gainditze bidean gauden honetan, aurten bai, Korrika Zumaiara iritsiko da. Martxoaren 31n abiatu zen euskararen aldeko ekimena Amurriotik eta apirilaren 10ean amaituko da Donostian. Apirilaren 8an pasatuko da gure herritik goizeko ordu txikietan. Aurten, eskolako txikienek ekimenean parte hartzeko aukera izang... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003439 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saridunek Aita Marin bertan jaso ahal izango dituzte sarrerak, emanaldia hasi aurretik.
Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditugu igandean Aita Marin eskainiko duten Ikimilikiliklik antzezlanerako. Zozketa egin dugu dagoeneko, eta Ma Jesus Albizu Murguzur, Ainhoa Osa Arriola eta Axier Lopez Ro... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003440 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal eskola publiko euskaldunaren eta KORRIKAren aldeko aldarria
Euskara ardatz duen eskola publikoaren eta Korrikaren aldeko aldarria.
Eusko Legebiltzarrak aurki onartuko du Hezkuntza dekretu berria. Hezkuntza dekretu honek hainbat zalantza eta kezka sortzen dizkigu, ez duelako publifikazio marko sendo baten alde eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003441 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erregaien kostuaren eta arrantzaleen greba dela eta, orain arte ez da izan antxoarik. Dagoeneko 830 tona antxoa deskargatu dituzte arrantzaleek inguruko portuetan.
Arrantzaleen bi aste inguruko etenaren ostean, iritsi dira denboraldiko lehen antxoak inguruko arrandegietara.
Erregaien kostuaren eta arrantzaleen greba de... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003442 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurun eta Santiago hondartzetan uretako kirol jarduerak egiteko arauak argitaratu ditu Kirol Patronatuak
Eskaerak eta agiriak maiatzaren 13a baina lehen aurkeztu beharko dira Zumaiako Kirol Patronatuko erregistro orokorrean (Basadi auzategia 16). Aurkezten diren eskolen txostenak aztertu ondoren hurrenkera bat egingo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003443 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zarauzko hainbat proiektutan ibilitako musikaria biltzen ditu Ginger laukoteak: Managaitz, Mor More, Pottors ta Klito... Disko berria besapean dutela etorriko dira Zumaiara, eta kontzertu mordoxka bat eginda, jo eta jo ari baitira aspaldian. Zumaian apirilaren 30ean ikusiko ditugu. Haietaz gehiago jakin nahi baduzu, ix... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003444 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Apirilaren 22an hasi eta maiatzaren 1ean amaituko dira San Telmo jaiak Zumaian. Festetan murgiltzeko hiru aste besterik falta ez direnean, herriko talde eta eragileak hasi dira festetarako prestatu duten egitaraua aurkezten.
Gazte Koordinadora Sozialista (GKS) eta Ikasle Abertzaleen (IA) kasua da. Azken urteotako dinam... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003445 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den asteko estropezuaren ondoren, garaipenaren bidera itzuli da Kbi xake klubeko A taldea, igoera faseko jardunaldian.
Kbikoek Irunen jokatu zuten larunbatean igoera faseko jardunaldia, Bidasoa Fiantxeko 2019 klubeko B taldearen aurka. Norgehiagoka estua izan zen, baina 1,5-2,5 emaitzarekin irabaztea lortu zuten. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003446 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Prezioen hazkunde neurrigabea" salatu dute pentsiodunek gaurko elkarretaratzean
Saregileen plazan egin dute protesta, astelehenero legez. Gaurkoan 50 lagun elkartu dira, pentsio duinen eta kalitatezko zaintza nahiz osasungintza publikoaren alde.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren informazio agiri bat banatu dut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003447 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gure alebinek Gipuzkoako finala jokatuko dute Usurbilen aurka. Emaitzaz haratago, harro gaude Beñatek, Josuk eta Ramonek egindako lanarekin. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003448 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurtengo leloa "HITZEKIN" da; "egitea" baino harantzago doan ekimena "ekitea". Hori baita helburua: "Euskararen erabilera sustatzea eta indartzea". Batez ere, hitzekin hitz egiten delako.
Lubaki Guraso Elkarteak eta Herri Eskolak HLHIk gure kilometroa erosi dugu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003449 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazken honetan amaituko da Aberri egunera joateko autobusean izena emateko epea
Aberri egunean Iruñera egunpasa joateko autobusa jarri du EH Bilduk. 9:30ean Zumaiatik abiatu eta 19:30ean Iruñetik itzulera abiatuko da. Izena Kantaurin, Inpernupen edo labur.eus/zumaia22 helbidean eman daiteke, eta izena emateko epea a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003450 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Apirilaren 23an festa lehertuko da Zumaian. Bi urteren ondoren, eta egoerak okerrera egiten ez badu, San Telmo jaiak ospatuko ditu herriak. Festez ondo gozatzeko beharrezkoa duten guztia aurkituko dute herritarrek Galdona burdindegian: zapiak, kasakak, jaietarako arropak...
Jose Mari Korta industrialdean duten dendara ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003451 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zaintzen sistema publiko-komunitarioari buruz hitzaldia izango da etzi
Emagin elkarteko formatzaile Miren Aranguren arituko da zaintzen sistema publiko-komunitarioaz, fokoa udalerriko erronketan jarrita.
Martxoaren 8aren bueltan, hitzaldi, mahainguru eta ekintza ugari izan da azken asteotan. Asteazkenean izango da Berd... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003452 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Korrikari buruzko zortzi galdera erantzuteko aukera izango dute herritarrek gaurtik ostiralera bitartean. Erantzun guztiak asmatzen dituzten herritarren artean Korrikaren produktu sorta bat zozkatuko du Baleike.eus-ek. Jokoan parte hartzeko, egin klik honako lotura honetan.
Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Korrikari l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003453 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikusi hemen Apirilaren 02 tik 03ra bitartean jokatutako futbol partiden emaitzak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003454 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Entsegu ordu luzeak eta gero, Zumaiako musikazaleek txosnaguneko oholtza hartuko dute apirilaren 29an. 11 taldek eman dute izena aurtengoan.
Tradizio bihurtu zaigu errepetizioetako bertsio gaua. Parte hartze handia izango dugu aurten, eta 11 talde entzuteko aukera izango dugu. Hemen zerrenda: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003455 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako eskubaloi jokalariek autonomien arteko Espainiako txapelketa jokatuko dute Murtzian apirilaren 9tik 14ra bitartean.
Pulpo Eskubaloia taldeko jokalari batzuk Euskal Selekzioaren deia jaso dutela jakin zen atzo. Hauek dira selekzioarekin lehiatzeko hautatuak izan diren jokalariak: Unax Santamaria eta Jon Ander I... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003456 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, ekimenak antolatu ditu udalak
Irakurtzen duten zumaiarrak arriskutsuak dira lelopean antolatu dituzte apirilaren 7an eta 11n egingo diren ekimenak; haurrei zuzendutako saioa eta Eider Rodriguez idazleari elkarrizketa, hurrenez hurren.
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003457 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Ikimilikiliklik' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Marie de Jongh antzerki konpainiak Ikimilikiliklik haur antzerkia taularatuko du hurrengo igandean, hilaren 10ean, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan.
Udaleko Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Ba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003458 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste Santuan egingo diren elizkizun eta ospakizunen berri eman du San Pedro Parrokiak
Aste Santuaren atarian gaude. Hau dugu zalantzarik gabe, kristauon Aste Nagusia. Hausterre egunean hasi genuen Garizuma: gure egoeraz konturatu eta Pazkorako bideari ekiteko garai egokia.
Pazkoa, "heriotzatik" bizira igarotzeko aldia ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003459 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 05:08:70ko denbora egin dute zumaiarrek Pasai Donibanen jokatu duten ligako azken jardunaldian. Gipuzkoako txapelketako lehen jardunaldia ere izan da ligako azkena.
Gaur jokatu dute Pasai Donibanen Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia, bihar jokatuko den Gipuzkoako txapelketarako sailkatze estropada izan dena. Zum... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003460 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurkezpenik ez du behar, eta are gutxiago, Zumaian. Bere tokia ondo irabazia du santelmoetako lehen igandean, eta aurten ere ez du hutsik egingo Bull nekaezinak. Ez galdu! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003461 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zesta-puntako Berdelaren txapelketa jokatu dute Mutrikun. Atzo jokatu ziren txapelketako azken partidak, eta emaitza gazi-gozoa izan da Zumaiako Pilota Elkartearentzat.
Gozoa Unai Uranga zumaiarrarentzako izan da. Eñaut Urreisti mutrikuarrarekin bikotea osatuta, lehen mailako partida eta, ondorioz, txapelketa bi seteta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003462 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mireia Galarza: "Aurretik zuzeneko pare bat eginda nagoen arren, ostegunekoa beste zerbait izan zen"
Ostegunean Amurrion (Araba) hasi zen 22. Korrika, eta hasierako ekitaldiaren zuzeneko telebista saioa eskaini zuten hainbat euskal hedabidek; tartean, Urolako Komunikazio Taldeak. Kazetari lanetan aritu zen Amurrioko pl... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003463 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar goizeko eskola kiroleko ekintzak bertan behera utzi dituzte, alerta laranjagatik
Elur arriskuagatik alerta laranja ezarri dute biharko, eta ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu bihar goizerako aurreikusita zeuden eskola kiroleko ekintzak. Hain zuzen ere, natur inguruneetan garatzen diren ja... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003464 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 3. Euskaraldira begira, Kostarako hiru dinamizatzaile aurkeztu dituzte
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute euskara sustatzeko egitasmoaren hirugarren edizioa, Hitzez ekiteko garaia lelopean. Topaguneak eta Urola Kostako Udal Elkarteak sinatu dute lankidetza-hitzarmena.
Euskaraldiaren hirugarren edizioa dela eta,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003465 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Futbol eskola eta infantileko partidak bertan behera. Alerta laranja
Preferenteak partidu garrantzitsua larunbatean. Zatoz animatzera.
Larunbat goizean futbol eskolako neska-mutilentzako zegoen Aita Mari futbol zelaia prest, baina Gipuzkoako Foru Aldundiak elur arriskua dela eta, alerta laranja protokoloa aplikatu du e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003466 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hainbat urtez lozorroan egon ostean, Keike taldea bueltan da, eta Zumaian ikusteko pagotxa izango dugu.
Ondarroan sortutako rock taldea da Keike. Erritmo oldarkorrak eta indartsuak bereizagarri ditu, baina, horiekin kontrastean, ahots goxo eta leuna gogorragoarekin uztartzen du abeslariak. Jarraitzaile fidel asko bereg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003467 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehen urtekoak dira junior mailako Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txirrindulariak: ikasteko asko dute, baina, duten gogo eta kemenarekin oso maila duina ematen ari dira lasterketetan. Gipuzkoarren artean 5.a izan zen Adur Tapia Azpeitian, baina, horrezaz gain, taldeko lau txirrindulariak pelotoi erditik aurrera s... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003468 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hitzaldia eskainiko du gaur parrokian Jose Mari Galdos frantziskotarrak
Aste Santua hasteko egun gutxi falta diren honetan, Garizumako hitzaldia antolatu du San Pedro Parrokiak. Saioa gaur izango da, 20:00etan hasita, Parrokian.
Hizlaria Jose Mari Galdos Arantzazuko frantziskotarra izango da, eta jorratuko duen gaia Kr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003469 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ukrainako gerrako errefuxiatuentzako zazpi tona material bidali dute
SOS Ukraina taldeak azken asteotan bildutako materiala Poloniara bidean da dagoeneko. Atzo atera zen material hori eramango duen kamioia. Handik banatuko dute materiala gerrako errefuxiatuen artean.
7.000 kilo material pasa bildu ditu SOS Ukraina tald... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003470 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Korrikako lekukoa eramango duten Zumaiako talde, elkarte eta eragileen zerrenda
Hasi da dagoeneko 22. Korrika. Amurriotik abiatu zen atzo arratsaldean eta apirilaren 10ean bukatuko da Donostian. Zumaiatik apirilaren 8an pasatuko da, gaueko 3:00ak aldera.
Atzo abiatu zen euskararen aldeko martxa Amurriotik. 11 egunez ja... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003471 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsasotik baserri aldera joko dugu aste honetan. Hitzak proposatu edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Ukuiluetan ganaduari jaten ematea errazteko egiturari esaten zaio Zumaian "tresabia" (ahoz "tresabidxa" edo "tresabiya"). Euskal Herriko Hizkeren Atlasaren arabera, Urola Kosta aldeko izena da, baina ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003472 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larru Beltzak taldea txosnetan izango dugu. Sospechosos, Golpe de Estado, Banda Munizipala, Papalagi, Antihumano eta CC627 taldeetan ibilitako bost lagunen talde berria da. Beraien curriculuma ikustera joateko nahikoa motibo ez balitz, emaiozue errepaso bat kaleratu duten Nork epaituko du epailea diskoari. Punk rock me... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003473 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1936ko gerran hildako Ignacio Lopetegi Oliden oikiarraren gorpua aurkitu dute Begoñako hilerrian
1936ko gerran Bilbo inguruan hildako 46 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu ditu Aranzadi Elkarteak Begoñako hilerriko hobi komun batean eta, soinean zeraman identifikazioaren arabera, Ignacio Lopetegi Oliden oikiarrarena da hai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003474 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Komentua kultur topagune bihurtzeko proiektua onartu du udal bilkurak
San Jose komentua eraberritzeko diseinatutako proposamena aho batez onartu zuen martxoko ez ohiko plenoak. Ondo bidean, datorren urrian hasiko dira birgaitze lanak.
San Jose Komentua kultur topagune bihurtzeko proposamena aurkeztu zuen Udalak iazko a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003475 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Turismo eta merkataritza teknikari laguntzaileen hautaketa prozesuko onartu eta baztertuen zerrenda publikatu dute
Behin behinekoa zerrenda kaleratu ondoren, alegazioak aurkezteko epea zabaldu du udalak. Bihartik apirilaren 19ra aurkez daitezke.
Turismo eta merkataritza teknikari laguntzialeen lan poltsa oposizio lehia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003476 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haur eta nerabeen udaberriko txangoetan izena emateko azken eguna bihar da
Haur eta nerabeei zuzendutako hiru irteera izango dira udaberriko oporretan, Ludotekak eta Gaztelekuak elkarlanean antolatuta. Irteera bakoitza adin tarte bati zuzendu diete, eta bihar arte eman ahalko da izena, apirilak 1. Izena emandako haurre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003477 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako EAJ-PNVk Euskotrenen eta Lurraldebusen tarifa jaistea proposatu du hiri barruko garraiorako eta zerbitzuen bikoiztasuna saihesteko
Talde jeltzaleak bigarren mozio batean salatu zuen Espainiako Gobernuak Saharako gatazkaren aurrean duen jarrera berria, eta nazioarteko ebazpenak errespetatzeko eskatu zuen.
Zumai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003478 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tomate landarearen inguruko tailerra egingo dute astelehenean baratze parkean
Ekogunearen Furgobaratza Keretxudi baratze parkean izango da astelehenean. Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan eduki beharrekoak azalduko dituzte 18:00etatik 19:30era.
Hain zuzen ere, tomate landareen landaketa distantziaren, zaintz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003479 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | -Ramoncinen abestia? "Litos de alcohol, corren por tus venas mujer..."?
-Sakanako herri bat. Tarteka mapari begiratzea ere ez zegok gaizki.
Peloia jaso eta autobidean sartu ginenean, berehala ohartu ginen hotz handia egingo zuela Labarganetan.
-Han goian hotza egingo du ba!-esaten zigun txikitan Joanita Kirikik. Eta ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003480 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande honetan, apirilak 3, lagunarteko lau partida jokatuko dira guztira Pulpo Eskubaloia eta Euskadiko selekzioaren artean. Euskal Selekzioko infantil neska eta mutilek, Pulpoko kadeteen aurka jokatuko dute; eta kadeteek, berriz, Pulpoko jubenilen aurka. Hauek izango dira ordutegiak:
Sarrera irekia eta doakoa izango ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003481 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zero musika taldea izango dugu bigarren eguneko taldeen artean. Punk rock talde eratu berria da, baina kideak ez dira inondik ere hasiberriak. RIP, The Kagas, Gatillazo, Piztupunk, Kañeria 13 eta Gose taldeetan ibiltako kideak dira tartean, besteak beste. Lehenengo larunbatean igoko dira oholtzara, apirilaren 23an. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003482 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Entzunaldiak antolatu ditu Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak datozen egunetarako
Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak entzunaldia eta emanaldi berezi bana antolatu ditu datozen egunetarako.
Bihar, 18:30ean hasita, eskolako ikasleen entzunaldia izango da Aita Mari zinean. Instrumentu desberdinak entzuteko aukera izango d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003483 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kiroldegia berritzeko proposamena aurkeztu die udalak kirol klubei
Kiroldegia barrutik eta kanpotik berritzea nahi dute. Bigarren igerileku bat egitea proposatu dute, baita aldagela gehiago nahiz 265 metro koadroko bi areto balioaniztun ere.
Kiroldegia berritzeko eta bigarren igerileku bat egiteko proiektua prest du ud... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003484 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Lubaki kiroldegian fisioterapia zerbitzuaz arduratzen den enpresak langile bat kontratatuko du. Curriculumak kiroldegian bertan jasoko dituzte, apirilaren 8ra arte.
Honako ezaugarriak hartuko dituzte kontuan fisioterapeuta posturako aurkezten diren hautagaien artean: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003485 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emaitza bikainak lortu ditu Maddi Iraolak Espainiako eski txapelketan
Maddi Iraola eskiatzaileak emaitza bikainak lortu ditu asteburuan Baqueira Bereten jokatutako Espainiako eski txapelketan.
Ostiralean Super Erraldoi eta konbinatu probak jokatu zituen Iraolak. Lehenengoan, Super Erraldoian, hirugarren izan zen zumaia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003486 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Legution jokatu da Gipuzkoako batel ligako azkenaurreko jardunaldia
Gipuzkoako batel ligako 11. jardunaldia jokatu zen atzo Araban, Legutioko urtegian. Hitzordu honetan, gainera, Bizkaiko eta Gipuzkoako batelak batera aritu ziren.
Ligako azkenaurreko jardunaldia jokatu zen igande goizean Legutioko urtegian. Bizkaiko et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003487 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Real Sociedad fundazioak Zumaiakoko bi jokalari alebin aukeratu ditu.
Zumaiako futbol taldetik, alebin mailan 2 jokalari aukeratu ditu Real Sociedad fundazioak antolatzen dituen teknifikazio saioetan parte hartzeko, jokalariak Lander Tejera atezaina eta Ibon Berazadi dira.
Landerrek saioak martxoak 29 eta Apirilak 11-a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003488 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikusi hemen Martxoaren 26tik 27ra bitartean jokatutako futbol partiden emaitzak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003489 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Liga hasteko hiru hilabete inguru geratzen badira ere, atzo arratsaldean jokatu zuten San Pedroko jaitsiera, eta bertan izan ziren Zumaiako traineruak ere.
Emakumezkoei dagokionez, Zumaiako neskak 6. sailkatu ziren (11:30.80). Gizonezkoen kasuan, 18. postua eskuratu zuten (21:11.83). | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003490 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Nekaldia San Mateoren arabera' kontzertua Donostian ikusteko autobusa izango da Zumaiatik
Bachen Nekaldia San Mateoren arabera obra entzuteko aukera izango da apirilaren 4an, astelehenera, Donostiako Kursaal Auditorioan. Joan-etorria egiteko autobus zerbitzua jarri da.
Donostiako Kursaalen ematen diren musika klasikok... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003491 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumarraga eta Zarauzko torneoetarako deialdietan izango da futbolari zumaiarra.
Iradi Realarekin ari da entrenamendu saioetan. Bi taldeekin ari da entrenamenduak egiten; bai Realarekin eta baita bere taldea den Zumaikorekin.
Lehen deialdian izan zen, eta bigarren deialdirako ere deitu diote. Hurrengo entrenamendua apir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003492 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Oinarrikoa zaintzea oso garrantzitsua da Osasun Sisteman, bestela dena pikutara joango da"
30 urtez izan da Patxi Ezkurra (Elgoibar, 1955) Zumaiako Osasun Zentroko zuzendari. Iazko abenduan hartu zuen erretiroa, eta elkarrizketa honetan bere hastapenez, Zumaian izandako esperientziaz eta pandemiaz aritu da hizketan, b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003493 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako futbol taldeko bazkide direnen artean, Martxoko zozketan Gure Txokoa tabernan 2 pertsonentzako afaria izango da oparia; zozketaren irabazlea Iñaki Mendizabal Balenciaga izan da.
OHARRA: Bazkide direnak eta oraindik txartela jaso gabe dituenak, kantinatik pasa mesedez. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003494 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Villanueva del Arzobispo herrian jaio nintzen, Jaengo probintzian, 1958. urtean. Andaluzia utzi eta 1968an etorri ginen Zumaiara, lan egitera eta bizitza hobe baten bila. Jaenen nekazaritza besterik ez zegoen; hemen industria eta lan gehiago. Aitaren familiarteko batzuk hemen zeuden ordurako, eta horrela etorri ginen Z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003495 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloko laugarren eta azken saioa izango da asteazkenean, martxoaren 30ean, Alondegiko Oxford aretoan, 18:00etan hasita. Ximun Fuchs eta Jon Maia izango ditugu bertan.
"Adierazpen kulturalak, herrigintza eta euskara" izenburupean, Jon Maia gidari izango dugu eta Ximun Fuchs (Larzabal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003496 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Salgai daude preso eta iheslarien alde santelmotan egiten den bazkarirako txartelak
Santelmoetan ere preso, iheslari eta deportatuak gogoan izango dituzte. Ohi bezala, festetako bigarren larunbatean herri bazkaria egingo dute txosnagunean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003497 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2021eko kontuez nahiz 2022ko ekintza planaz aritu ziren hizketan UKTko kideak atzoko ohiko batzarrean.
Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) atzo, ostirala, egin zuen ohiko batzar nagusia Azpeitiko Azoka Plazan. Han izan ziren kooperatibako bazkideak eta langileak, eta besteak beste, 2021. urteko kontuez nahiz 2022ko ekint... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003498 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hitzaldiak egingo dira arratsaldean Kofradian 'COVIDari beste begirada bat' lelopean
Zumaia taldeak deituta, COVIDari buruzko hitzaldiak egingo dira gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Kofradiako plazan.
Bi hizlari izango dira gaurko saioan. Batetik, Jon Ander Etxeberriak, Euskadiko Biologoen Elkargoko dekano ohiak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003499 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ez, ez gara dantzan hasi. Gure aitona oso iaioa omen zen, baina gu bertikalean bakarrik saiatzen gara dantzan.
-Nola dek abesti hori: "la vida es una tómbola, ton-ton, tómbola...".
-Eginoko bide berri bat. Doña Eusebia horman zegok, eta Gorrotxategik eta zabaldu ziaten iaz.
Eta halaxe, otsailaren 12an bide hori egitea ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003500 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hitzordu pare bat izan badituzte ere, ekainaren 4an egingo duten Emakumeen Topaketaren aitzakian zabaldu nahi dute ehuntzera doazen sortzaileen sarea.
Elkarren berri izan, eta, batez ere, elkarren sostengu izateko, herriko sortzaileen sarea osatzeko lanetan dabiltza Libe Yeregi, Irati Zubieta eta Irene Arano. Sukalde l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003501 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udaberriari eta udako ordutegiari hasiera emateko, ordularien orratzak ordubete aurreratu beharko dira datorren igande goizaldean. 02:00etan 03:00ak izango dira.
Igande goizaldean, martxoak 27, ordua aldatu beharko da, ordularia udako ordutegira egokitzeko. Ordubete aurreratuko da ordularia, eta 02:00etan 03:00ak izang... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003502 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiral honetan, hilak 25, arratsaldeko zazpiretan, meditazio saioa izango dugu Foronda Jauregian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003503 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi urte eta gero, badatoz santelmoak. Txosnetako egitarauaren berri ematen hasiko gara laster, baina bitartean, eskean gatoz. Txosnetan txanda bat egiteko gogoz bazaudete idatzi mezu bat e-mailera edo idatzi whatsapp mezua 688 68 34 45 zenbakira.
Azken hilabeteak sukalde lanetan pasa ditugu, eta ia prest daukagu santel... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003504 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Adinekoen egoitzetako langileek 258. greba eguna izango dute bihar. Aurrekoetan bezala, jaurlaritzak %100eko gutxiengo zerbitzua ezarri die, eta, horregatik gaur egin dituzte elkarretaratzeak egoitzeko atarietan. Zumaiako egoitzetako langileek ere bat egingo dute deialdiarekin.
Adinekoen egoitzetako langileek beraien a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003505 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asintomatiko direnek edo sintoma arinak dituztenek ez dute bakartuta egon beharko
Atzo hartu zuten erabakia Espainiako Osasun Ministerioko eta autonomia erkidegoetako ordezkariek, Osasun Publikoko Batzordearen bileran, eta neurria astelehenean sartuko da indarrean.
Astelehenetik aurrera, COVID-19a izan arren, bakartu b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003506 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero legez, argazki lehiaketa antolatu dute Distira Argazki Elkarteak eta Udalak elkarlanean, Joxe Juan Azkueren oroimenez. Hain zuzen, 34. edizioa izango da aurtengoa, eta gaia libre izango dute parte hartu nahi duten argazkizaleek.
Lau sari izango dira: lehenengo, bigarren eta hirugarren sariak, eta herriko onenari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003507 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko aktoreekin batera aurkeztuko du Fito Rodriguezek 'Ostantza' lana
Fito Rodriguezen Ostantza eleberri laburra modu berezi batean entzun eta ikusteko aukera izango da bihar, asteazkena, Zumaian. Inazio Tolosa, Lizar Tolosa eta Esti Curiel aktore zumaiarrek dramatizatuko dute Rodriguezen eleberria, Olatz Beobideren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003508 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Herri Eskola, Eusko Jaurlaritza antolatzen ari den "#DigCompEdu": "Hezkuntza sistemako digitalizazio plana" sentsibilizazio fasean parte hartzen ari da.
EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako irakasleei zuzenduta dago.
Ekimen hau 6 sentsibilizazio web-mintegi edo #DigHitzaldiz osatuta dago:
Gure i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003509 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saharako kazetariek bizi duten egoeraren inguruko erakusketa zabalduko da gaur Oxforden
Urtero egin bezala, Saharako herriaren aldeko lankidetza astea prestatu du Darahli elkarteak. Mendebaldeko Sahara ez da kazetarientzako herrialdea erakusketa zabalduko du gaur Oxforden.
Mendebaldeko Sahararen estatus politikoa hizpi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003510 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EAJ-PNV udal taldeak adierazten du, Zumaiako argiteriaren Hobekuntza Planaren pleguek segurtasunerako funtsezko helburuak uzten dituztela kanpoan
Atzo goizean Lurralde Antolamenduko Batzordean, "Zumaiako udalerriko kanpoko argiteria publikoko instalazioetan eraginkortasun energetikoa hobetzeko proiektuaren II. Fasea ga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003511 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bigarren mailatik lehen mailara igotzeko borrokan sartu da Kbi xake kluba. Pasa den larunbatean jokatu zen igoera faseko lehen jardunaldia, eta bina berdindu zuten Tamarindo B taldearen aurka.
Fermin Laurobak, Xabier Aranzabalek, Oier Sarasketak eta Iñaki Arrietak jokatu zuten Kbiren aldetik. Aranzabalek lortu zuen gar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003512 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren igandean, martxoaren 27an, Nafarroako mendi berezi bezain ezezagun batera joatea proposatzen dizuegu, OLANO (1.083m) mendira alegia.
Altzaniako mendialdean kokatuta, inguruko besteetatik bereizten duena bertara daraman bidezidorra da. Alde batetik, inguruan eskalatzaileek gustuko dituzten hainbat horma altxatz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003513 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beste txanda gogor baten ondoren etxera iritsi eta gogoeta egin dut. Dagoeneko bi urte pasatu dira birus hau gure bizitzan agertu zenetik, gure mundua guztiz hankaz gora jarri eta inoiz pentsatu ez genuen egoera surrealistak bizitzen hasi ginenetik.
Bi urte gure sistema ekonomiko eta sozialean aldaketak gertatu direnet... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003514 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ez, ez naiz hasiko azken bi urteotan nagusitu den hizketarako gai bakarraz. Ordu aldaketaren inguruan baizik.
Martxoko eta urriko azken asteburuetan ordu aldaketa izaten da. Martxoan ordu bat gutxiagogo izaten dugu lotarako, eta urrian ordu bat gehiago lo edo parrandarako.
Energia aurrezteko balio omen du. Auskalo zenb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003515 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zerk egiten gaitu gu? Zergatik gara garena? Ziur noizbait pentsatu duzula ea nor zaren edo nola hautematen zaituzten. Agian, egunen batean zeure burua barrura begira topatzen duzunean, erantzunen bat jasoko duzu, edo ispiluaren aurrean, beste norbaiten ahotik... Iraganean izan garenak egiten gaitu, gure inguruko eta jo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003516 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika estilo batzuk gustukoak ditudan bezala, jasan ezin ditudanak ere baditut. Gorrotatu ez, hitz hori beste gauza edo kausa batzuetarako gordetzen dut. Baina bai, ezin izan dut jasan, adibidez, musika latinoa -Enrique Iglesias, Ricky Martin, Maná, Despacito ditxosozkoa...-, heavya -lakaz betetako pop bigun eta babos... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003517 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pentsio publiko, duin eta bidezkoen alde sinadurak biltzen jarraitzen dute
Astelehenero legez, Saregileen plazan egin dute protesta 40 bat lagunek, pentsio publikoen eta osasungintza nahiz zaintza lan duinen alde. Aldarriak plazaratzeaz gain, joan den astean abiatutako sinadura bilketaren berri eman dute.
Ekainera bita... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003518 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko elkarteetako kideek udal aurrekontuetarako proposamenak egin ahal izango dituzte ostegunean
Auzoetako behar eta proposamenak jaso ondoren, herriko elkarteetako kideekin batuko dira ostegunean. Martxoaren 31ra bitarte jasoko dituzte proposamenak, aurrez aurre, postontzietan edo 'online'.
Udalak 2023ko eta 2024ko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003519 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jai Alai Winter Serieseko finala jokatuko du bihar Iñaki Osa Goikoetxeak
Neguko txapelketa handiari bihar emango diote amaiera. 12:00etan hasita, Jai Alai Winter Serieseko finala jokatuko dute Goikoetxea-Aimar eta Erkiaga-Zabala bikoteek. Gernika Jai Alai frontoiko harmailak beteta izango dira, sarrerak aspaldi agortu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003520 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako lanbide heziketako lau zentrok adimen artifizialerako lankidetza hitzarmena sinatu dute Urola Kostako Udal Elkartearekin. Skootik enpresarekin garatuko dute plana.
Urola Kostako Udal Elkarteak lankidetza hitzarmen bat sinatu berri du eskualdeko lanbide heziketako lau ikastetxerekin -Zarauzko Aiala ostalar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003521 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elkar+ekin Dantzan! egitasmoa egingo dute bihar eguerdian Odietan
Euskal Herriko ehunka herritan bezala, Martxa baten lehen notak abestiaren erritmora egingo dute dantzan Musika Plazan, elkarteen eta boluntarioen lana aitortzeko.
EIBE Elkarteen Ikerketa eta Berrikuntzarako Ekosistemak Elkar+ekin Dantzan! egitasmoa jarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003522 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Preferenteak Zumaian jokatuko dute partidu garrantzitsua igoerari begira.
Aste honetan Aita Mari futbol zelaian 7 partidu jokatuko dira, beraien artean Preferenteak jokatuko du larunbat arratsaldean.
Larunbatean lehen mailako Infantilak irekiko dute partiduen zerrenda goizeko 9:30-tan Ikasberriren aurka. Hauen atzetik ... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.