id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0004623 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dortsalak agortu bitarte edo abuztuaren 30era arte izango dute kirolariek izena emateko aukera. Esprint distantzian bakarrik jokatuko da aurtengo kirol proba, eta 300 edo 400 parte hartzaile izango dira guztira. Ibilbidea ere moldatu dute, proba behar bezala gauzatu ahal izateko.
Aldaketekin, baina egin, egingo da aurt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004624 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gizonezkoen Telmo Deun lehorrean geratuko da denbora batean COVID-19a dela medio
COVID-19ak Zumaiako Arraun Elkartea ukitu du: gizonezkoen ontzia ez zen atzo uretaratu Orioko estropadan, eta lehorrean jarraitu beharko du datozen estropadetan ere arraunlari kuadrillak negatiboa ematen duen arte. COVID-19ak ez du eragini... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004625 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Markina-Xemeingo txapelketa irabazi dute Arbek eta Imanol Lopez zumaiarrak, finalean Beaskoetxeari eta Lekerikari irabazi ondoren. Bi set borrokatutan erabaki zen norgehiagoka
Partida serioa izan zen atzo Markinako Unibertsitatean jokatutuakoa. Lehen seta oso berdindua izan zen: bi bikoteak izan ziren une batean edo be... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004626 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hogei kasu positibo detektatu ditu Osasun Sailak hiru eguneko epean Zumaian
Hogei positiboko langa gainditu dute ostiraletik atzora bitartean Zarautzek, Azkoitiak eta Zumaiak. Guztira, 109 positibo baieztatu ditu Osasun Sailak Urola Kostan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako intzidentzia tasak ere gora egin du, eta 548,34an ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004627 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den larunbat honetan bi estropada izan ziren Zumaian: gizonezkoen KAE 1 ligakoa eguerdian, eta emakumezkoen ETE ligako arratsaldean. Zumaiako arraun elkarteak otar bat zozkatu du estropaden aitzakian.
Emakumezkoen estropada amaitu eta berehala atera zuten zenbaki sariduna: 2032 zenbakiari dagokio otarra. Txartelar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004628 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hamazazpi establezimenduren postuak izango dira goizean zehar Erribera kalean. Hurreratzen diren bezeroen artean 300 euro zozkatuko ditu Gertuk erosketa bonoetan.
Braderie eguna ospatuko du larunabatean, hilaren 24an, Gertu Zumaiako merkatari eta ostalarien elkarteak. Erribera kalean bertako eta beste auzoetatik etorri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004629 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Odol Emaileok prest dugu urteko laugarren odol ateraketa. Txandak hartzeko epea gaur arratsaldean irekiko da.
COVID-19ak sortutako egoera dela eta, azkeneko odol emanalditan erabilitako protokoloarekin jarraituko dugu eta odola ateratzeko txandak izango ditugu.
Asteazkena, uztailak 21, arratsaldeko 16:30etik 2... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004630 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | BALEIKEk argitaratu zuen lehen zenbakian irakur daiteke Etxaberi egindako elkarrizketa. "Gaurko gazteriak beste iniziatiba bat zeukak", dio titularrak.
Nikol tabernan lan egindakoa, aski ezaguna zen herrian Pello Etxabe. 76 urterekin hil da Donostian, eta hainbat zumaiarrek gogora ekarri dute sare sozialetan. Jon Maiak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004631 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hego Euskal Herrian 1.346 lagunek eman dute positibo azken orduetan
Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako positibotasun tasa %11,4 da; aldiz, %13,4 Nafarroakoa. Bizkaian atzeman dituzte positibo gehien (512), baina Gipuzkoak eta Nafarroak 300 kasuren langa gainditu dute. Herenegun baino lagun gehiago daude ZIUetan ospitale... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004632 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lourdes Osak mende laurdena darama, modu batera edo bestera, loreak eta landareak saltzen. Basusta baserria bizitzaz bete duen hirugarren belaunaldikoa da Osa, eta izen berdina daraman loradendan egiten du lan gaur egun.
"Niretzat lore saltzailearen lana ez da kanpotik etorri den zerbait. Lan horretan hezi naiz, eta be... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004633 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskualdeko garapen sozioekonomikoa laguntzeko 905.000 euro bideratuko ditu UKUEk
Diru laguntza deialdia eta oinarriak datozen egunotan argitaratuko ditu Udal Elkarteak bere webgunean. Lau lerro nagusitan banatu ditu laguntza hauek.
Ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004634 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Eliteko kirolari diren lagunak gara eta ongi ulertzen dugu elkarren egoera"
Nekez ahaztuko dute 2021a Kauldi Odriozolak, Ander Torrikok eta Peru Nolaskoainek. Pandemiak harmaila hutsekin lehiatzera behartu ditu, eta, halabeharrak, batera lesionatzera. Azken hilabeteotan egin dizkieten ebakuntzen ondoren, hirurak osatz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004635 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren uztailaren 30ean izango da Z.F.T.ko 2021eko Bazkideen Batzar Orokorra
Bazkide agurgarria: Idazki honen bidez adierazten dizugu Aita Mari futbol zelaiko bulegoetan, Bazkideen Batzar Orokorra egingo dela, uztailaren 30ean. Arratsaldeko 18:30ean lehen deialdia izango da eta 19:00etan bigarrena. Honakoa izango da ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004636 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako Udal Elkarteko euskara teknikariaren esanetan, 'Ongi etorri euskararen herrira' egitasmoaren bidez, euskara eta euskal nortasuna Urola Kostako turismo eskaintzaren erdigunean jarri nahi dituzte.
Ongi etorri euskararen herrira egitasmoa jarri dute martxan Zarautzen, Zumaian, Orion, Getarian eta Aian. Joseb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004637 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goraka jarraitzen dute kutsatu kopuruek, eta duela astebete baino 572 kasu gehiago detektatu dituzte azken orduetan.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Nafarroako Osasunbideak argitaratutako datuen arabera, 1.668 positibo atzeman zituzten Hego Euskal Herrian. Beste astebetez goraka jarraitzen dute positibo kopuruek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004638 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Guztira, bederatzi jardunaldik osatuko dute, eta finala abuztuaren 26an jokatuko da. Partida guztiak 21:00etan jokatuko dira, Aitzuri pilotalekuan.
Iazko hutsartearen ondoren, Dinastia Etxabe pilota txapelketa klasikoa berriro bueltan da. Uztailaren 23tik abuztuaren 26a bitartean jokatuko da Aitzuri pilotalekuan, eta o... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004639 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mendebaldeko Sahara herriarentzat 1970eko hamarkada oso gogorra eta iluna izan zen. Hilabetean, Espainiako 53. probintzia izatetik, Marokok 1975eko urrian, bere martxa berdea erabiliz, saharar lurraldea ilegalki okupatu arte.
Garai hartako Espainiako gobernuak, interes ekonomiko eta akordio politiko ilunak kontuan eduk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004640 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Buru osasunaren gaia gaurkotasun handikoa bihurtu da azken hilabeteetan. Iñigo Errejonek zerbitzu psikologikoen merkatzea eta publifikatzea eskatu zuen Espainiako Kongresuan. Datuek proposamen hau baieztatzen dute: egun Espainiako Estatuko populazioaren % 15 inguruk antsietatea edota depresioa pairatzen du. Era berean,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004641 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gauza batengatik edo besteagatik, denborarekin obsesionatua nago azkenaldi honetan. Denboragatik edo, hobeto esanda, denbora badoalako aurrera; mantso batzuetan, azkarrago besteetan, baina aurrera, etengabean, atzera martxarik gabe. Obsesioa zergatik? Akaso bederatzi urte eta erdiz nirekin izan dudan lau zenbakiak heme... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004642 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Labi instituzionalak gaur arratsaldean hartu du erabakia, azken boladan kutsadurek izan duten goraka ikusita.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan kutsatzeen kopurua goraka doala eta, Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen Labi instituzionalak neurriak hartzea erabaki du gaur arratsaldean jendea biltzearen inguruan. Hala, b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004643 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean, uztailak 16, 18:00etan zabalduko ditu ateak Kantauri Itsas Ondarea izena daraman museoak. Itsasontziei eta ontzigintzari lotuta altxorrak ikus daitezke bertan, horietako asko duela 100 urte ingurukoak.
Ia guztiok dugu lanbidea, eta guztiok dugu zaletasun bat. Jabier Txapartegiren zaletasun batek lotura estu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004644 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiraletik igandera Kultur Astea egingo dute Arroa Behean. Egun horietan ekitaldi ugari izango dira, hala nola mezak, kontzertuak, magia ikuskizuna, pala txapelketak eta bizikleta ikuskizuna.
Ekintzaz beteta iritsiko da asteburua Arroa Behera; izan ere, ostirala eta igandea bitarterako Kultur Astea antolatu dute. Osti... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004645 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oier Korta: "Garbi dago EH Bilduren eta EAJren ereduak ez direla berdinak"
Agintaldiaren erdira helduta, COVID-19ak baldintzatutako azkeneko bi urteak izan ditu aztergai Zumaiako EAJko bozeramaile Oier Kortak. Udal gobernuak pandemia egoera kudeatu duen moduaz ere aritu da.
Zer-nolako balorazioa egiten du Zumaiako EAJk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004646 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beste hamasei positibo atzeman dituzte Zumaian, eta gora egiten jarraitzen du kasu metatuen tasak.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kaleratu berri duen txostenaren arabera, Zumaian atzo, asteartea, hamasei kasu positibo baieztatu zituzten PCR eta antigeno probetan. Intzidentzia tasa 1.017,60ra igo da azkeneko datuekin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004647 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saneamendu lanak tarteko, Oikiara sartzeko aldapa itxiko dute sei astez
Lanek iraun bitartean autobus geltokiko sarbidea erabili beharko da. Atzo hasi zituzten Oikiako saneamendu sarea berritzeko lanak.
Oikiako saneamendu sarea berritzeko lanak hasi zituen atzo Zumaiako Udalak. Asfaltados y Construcciones Morga enpresa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004648 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | PORRA: zenbatgarren amaituko dituzte arraun ligak Zumaiako traineruek?
Aurten ere antolatu du BALEIKEk arraun porra. Galdera, hauxe: zenbatgarren postuan amaituko dituzte zumaiarrek ETE eta KAE1 ligak?
Sari ederra lortuko du porraren irabazleak: bi lagunentzako otordua Muniosoro erretegian + Koolore surf modako arropak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004649 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itxas Gainek zazpi domina eskuratu ditu Urolaren 45. Igoera-Jaitsieran
Taldekideen ahaleginari esker, bost urrezko eta bi zilarrezko domina eskuratu zituen Itxas Gainek igandean. Itxas Gaineko kideak Tokiora begira izango dira datozen egunotan, Olinpiar Jokoetan domina eskuratzeko lehian izango baita Iñigo Peña.
Itxas ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004650 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kultur eta aisialdi jarduerak antolatzeko laguntzak eskatzeko epea zabaldu du udalak
Musika, dantza, kultura edota aisialdi alorreko elkarteek eskatu ahal izango dituzte laguntzak. 2021ean antolatutako ekitaldiak lagunduko ditu udalak.
Zumaiako Udalak kultur eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteak diruz lagund... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004651 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zortzi kasu positiborekin, intzidentzia tasak gora egin du berriz ere Zumaian
Eusko Jaurlaritzak emandako herriz herriko datuen arabera, zortzi kasu zenbatu dituzte Zumaian, eta aurreko egunetako intzidentzia tasaren igoeraren joera baieztatu da gaurkoan ere. Atzo 824,26koa zen tasa; 885,32koa da gaur.
Eusko Jaurlaritz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004652 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiatik hasiko da Sareren bizikleta martxaren hirugarren etapa, hilaren 24an
09:00etan abiatuko dira Zumaiatik txirrindulariak, eta Getariatik, Zarauztik, nahiz Oriotik igaroko dira Donostiarako bidea hartu aurretik.
Sare presoen aldeko plataformak bizikleta martxa antolatu du aurtengo udan, iazko etenaren ondoren oh... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004653 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako Itaiak ekimen sorta prestatu du uda honetarako, aurrenekoz
Zumaian nahiz Zarautzen egingo dituzte ekitaldiak, uztailaren 22an, abuztuaren 11n eta abuztuaren 27an. Ekain bukaeran aurkeztu zuten Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistaren eskualdeko taldea.
Euskal Herrian duela bi urte sortu zen Itaia Emakume... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004654 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Prestakuntza jasotzeaz gain, enpresetan ordaindutako praktikak egiteko aukera izango dute programan parte hartzen dutenek.
Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan programaren 12. edizioa antolatu du, herritarrei lan-munduan murgiltzen laguntzeko helburuarekin. 20-44 urte bitartean eta goi mailako ikasketak dituztenei zuze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004655 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako etxez etxeko langileek mobilizazioei ekingo diete asteazkenean
Udaletxe aurrean egingo dute kontzentrazioa etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek, 13:00etan. Haien lan-baldintzak hobetzea aldarrikatuko dute; izan ere, lau urte daramatzate haiek kontratatuta dituen enpresarekin baldintzak adostu nahian, bai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004656 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken hiru egunetako datuak kontuan hartuta, 824,26ra igo da Zumaiako intzidentzia tasa. Dena den, orokorrean, etengabe ari dira gora egiten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako intzidentzia tasak.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak duela minutu gutxi jakinarazi ditu joan den ostiraletik atzora bitartean Araba, Bizkai eta Gipuz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004657 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekain sagardo kaxa ekologikoa jasoko du irabazleak, eta BALEIKErekin harremanetan jartzeko, mezua bidali beharko du e-postara.
Gzk erabiltzailea izan da nagusi Egunean Behin jokoko BALEIKEren taldean. Maiatzaren 3an jarri zuten martxan jokoaren zazpigarren denboraldia, eta hamar asteren ostean 2.932,36 puntu lortu ditu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004658 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uztaileko azken egunean jokatuko da aurten Donostiako Klasikoa, eta azken edizioekin alderatuta, berrikuntza dira Azkarateko eta Urrakiko mendateak. Eguneko lehen gainak eskualdean egingo dituzte txirrindulariek, eta Zumaiatik ere igaroko dira.
Uztailaren 31n jokatuko da aurten txirrindularitzako Donostiako Klasikoa, e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004659 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Garbiñe Arrieta eta Iñaki Oreja zumaiarrek San Juan iturrian daukate lanerako estudioa, eta aurten ireki dute publikoarentzat. Goizez nahiz arratsaldez joan daiteke.
Duela bost urte hasi zen Garbiñe Arrieta San Juan Iturriko lokalera (Harategi kalea,17) joaten, eta Iñaki Oreja, aldiz, duela hiru urte. Biek margotu dute... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004660 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hil honen 31n amaituko da Zumaiakoren futbol eskolan izena emateko epea
Zumaiako Futbol Taldeko arduradunek herritarren eskura jarri dituzte izena emateko orriak, eta hainbat xehetasunen berri eman dute.
Zumaiako Futbol Taldeak zabaldu du 2021-2022 denboraldian futbol eskolan parte hartzeko izen emate epea. Antolatzail... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004661 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1.096 positibo berri Hego Euskal Herrian, bezperan baino 55 gehiago
98 kasu zenbatu dituzte Araban, 368 Bizkaian, 288 Gipuzkoan eta 335 Nafarroan. Duela astebete, 706 kasu baieztatu zituzten lau lurraldeetan.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Nafarroako Osasunbideak kaleratu dituzte atzoko proben emaitzak, eta 1.0... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004662 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sailkapen orokorrean postu bat hobetu eta laugarren dira orain zumaiarrak. Bigarren txandako denbora onena egin dute, Lutxana, Isuntza eta Ondarroari erraz nagusituta. Estropada gaur ere Tolosaldeak irabazi du.
Atzoko emaitza nabarmen hobetu, eta gaur hirugarren sailkatu dira zumaiarrak Lekeition jokatutako estropadan.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004663 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jurgi Taboada: "Lehen beti esaten zen analogikoa ona zela eta digitala txarra, baina azken urteetan asko hobetu da"
Zarautzen jaioa, Jurgi Taboada (Zarautz, 1989) zortzi urte zituela joan zen familiarekin bizitzera Oikiara. Lanbidez tekniko komertziala elektronikako sektorean, musika barrenean darama txikia zenetik, et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004664 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ez gara oraindik San Migeleko kanpaiak jotzen hasiko, baina badirudi, denbora baterako bada ere, zomorroak arnas pixka bat emateko prestutasuna agertu duela. Baliteke txertoaren eragina izatea; kontrol neurriena agian; edo akaso ekaitzaren ondoren datorren barealdia besterik ez da izango... hurrengo denboralea etorri b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004665 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zortzigarren egin dute Telmo Deuneko mutilek Camargoko estropadan
Zumaiarrek zortzigarren postuari eutsi diote KAE1 ligako sailkapen orokorrean ere. Gaurkoan Getariak irabazi du Camargoko Bandera.
Maliañon (Kantabria) izan dira gaurkoan KAE1 ligako mutilak. 17:00etan ekin diete estropadei, eta bigarren txandan aritu da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004666 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiak partida bakarra irabazi du Herriarteko Txapelketako joaneko finalean
Markina-Xemeinen aurka aritu zen atzo Zumaia, eta hiru partidetatik batean nagusitu zen. Hilaren 23an izango da bueltako finala, Markina-Xemeinen.
Atzo, uztailaren 9an, jokatu zuten Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako joaneko finala. Zumai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004667 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uztailaren 2an egindako probetan 650 positibo zenbatu zituzten lau lurraldeetan; azken orduetan, ordea, 1.000 kasu baino gehiago izan dira. Positibotasun tasak ere gora egin du, eta apirileko kopuruetara itzuli da Hego Euskal Herria.
Azken bi asteetan igo egin da Hego Euskal Herrian detektatutako kasu berrien kopurua, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004668 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urolaren 45. Igoera-Jaitsiera piraguismo proba jokatuko da bihar goizean Zumaian. Itxas-Gain kirol elkarteak antolatutako hitzordu honetan ehundik gora piraguistek parte hartuko dutela aurreikusten da.
Mareak direla eta, aurten egin beharreko zirkuitua desberdina izango da. Ohikoa den bezala, piraguistak Santiago honda... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004669 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bosgarren postuan daude ETE ligako sailkapen orokorrean, aurreko asteburuan baino bat beherago. Bihar goizean Lekeition izango dituzte estropadak.
Gaurkoan Donostian jokatu dituzte ETE ligako estropadak, 10:45ean hasita. Hirugarren txandan aritu dira Telmo Deuneko neskak, Hibaika Jamones Ancin, Tolosaldea eta Deusto-Te... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004670 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako hainbat establezimendutan eskura daiteke Distira Argazki Elkartearen mahai-egutegia, 3,50 euroren truke.
Distirak elkarteko kideek ateratako argazkiekin osatutako 2022ko egutegia jarri du salgai hainbat establezimendutan. Mahai-egutegia 3,50 euroren truke eskura daiteke, Turismo Bulegoan, Santa Klara landetxea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004671 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Indarrean sartu da apustu aretoen eta etxebizitza turistikoen lizentzia berriak eteteko moratoria
Urtebeteko iraupena izango du moratoriak; bitarte horretan, Zumaian ezingo da etxebizitza turistiko edo apustu etxe berririk jarri martxan. Bi jarduera horiek erregulatzeko arau subsidiarioak zehaztu nahi ditu udalak.
Udal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004672 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Donibane Lohizunen jokatzen ari diren Internationaux txapelketako masters 1eko lehen finalaurrekoa jokatu zuten atzo. Imanol Lopez zumaiarrak Barandikarekin osatu zuen bikotea, baita garaipena lortu ere.
Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoian udan zehar jokatuko duten Internationaux txapelketako lehen masterreko fi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004673 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Marlik boskote zumaiarrak izango du azkenean Azaletik ezabatu baino lehen diskoa herrian aurkezteko aukera. Taldeak kontzertua emango du gaur Sagarbiden, 20:00etan, Inpernupe elkartean 35. urteurrenaren harira prestatutako egitarauan. Gonbidapenak Inpernupen bertan eskuratu daitezke.
Maialen Velardek (ahotsa eta gitarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004674 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalak bat egiten du Pilar Berrioren erailketa matxista salatzeko gaur egingo den mobilizazioarekin
Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak gaurko (ostirala) egindako elkarretaratze deialdiarekin eta dei egiten die herritar guztiei bertan parte hartzera. Mobilizazioa 19:30ean izango da, Beheko plaza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004675 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Ostolaza: "Agintaldi hasieran zehaztutako ekimen guztiak daude martxan edo bideratzeko moduan"
Aurreneko agintaldiaren erdia bete du alkatetzan Iñaki Ostolazak (Zumaia, 1968), EH Bildu alderdiarekin. Pandemiak baldintzatutako bi urte hauek eta udal gobernuak hartutako neurriak izan ditu hizpide, eta datozen bi ur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004676 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Denboraldiko karrerarik ederrenetakoa eginez, Aitor Agirrek denboraldian lehenengoz podiuma zapaldu du -taldeka egina zuen, baina bakarka ez-, Mendaron jokatutako Gipuzkoako txapelketan.
Lasterketak bi zati nabarmen izan zituen, mendia amaieran baitzegoen: Kalbario eta Azkarate. Eguneko ihesaldiari, txirrindulari onak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004677 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Telmo ermita eta kofradia ezagutzeko bisita gidatuak izango dira uztailean
Astearteetan eta larunbatetan bisitatu ahal izango da kofradia, eta ermitara, aldiz, asteazkenetan, ostiraletan eta igandeetan egingo dituzte bisita gidatuak.
Uztailaren 1etik 29ra bitartean, "Telmo Deunak herrian utzitako arrastoak" ezagutz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004678 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Fito Rodriguezek Naiz atarirako idatzitako artikulua da ondokoa. Besteak beste, Picassoren Gernika lanari eta Zumaiako Kalea Guztiona Da ekimenari buruz idatzi du idazle gasteiztarrak. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak kultur proiektuaren barruan, Rodriguez irailera bitartean egongo da Zumaian, eleberri bat idazten.
Dirud... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004679 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kukai Dantza eta Brodas Bros kolektiboek uztailaren 17an, hurrengo larunbatean, eskainiko dute Topa dantza ikuskizuna Zumaian. Odietan izango da emanaldia, 20:00etan hasita. Gonbidapen-txartelak bezperan jarriko dituzte eskuragai turismo bulegoan, doan.
Lluc Fruitosek, Clara Ponsek, Ibon Huartek eta Martxel Rodriguezek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004680 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Murchanteko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu du biharko Zumaiako Mugimendu Feministak
Atzo hilketa matxista bat izan zen Murchanten; hain zuzen, emakume bat erail zuen haren ahizparen bikotekide ohiak. Horren harira protestak deitu dituzte Euskal Herri osoan, eta Zumaian ere elkarretaratzera dei egin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004681 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Round midnight' kontzertua emango dute Jon Mantzisidor eta Dani Parkinson zumaiarrek, larunbatean Tabakaleran
Tabakaleratik bultzaturiko Komunikazio-Inkomunikazio erakusketaren aterkipean Ezbaikaria mintegia egingo da gaurtik larunbatera bitartean Donostian. Mintegi horren barruan, larunbatean, kontzertua emango dute ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004682 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maskarada sisters lanarekin, aurtengo Argizaiola Saria irabazi du Eva Franco zumaiarrak. "Emozioak transmititzen" eta "istorio bat kontatzen" duten lanak atsegin ditu, eta horretan saiatu da oraingoan ere.
Aurten ere antolatu du Argizaiola sariketa Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak; 1973an jarri zuten martxa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004683 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astelehenetik ostiralera irekiko dute Zumaiako KZgunea, 09:00etatik 13:00etara. Bestalde, gogorarazi dute izena eman daitekeela martxan diren ikastaroetan.
Uztailean astelehenetik ostiralera egongo da zabalik Zumaiako KZgunea, 09:00etatik 13:00etara. Abuztuan itxita egongo da espazioa, baina irailean arratsaldez irekik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004684 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Intzidentzia tasak gora egin du berriz herrian, eta 661,44koa da une honetan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %6,8ra igo da positibotasun tasa.
Atzotik hona gora egin du Urola Kostan atzemandako kasu positiboen kopuruak. Hala azaldu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako azkeneko txostenak: 23 kasu baieztat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004685 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oier Sarasketa Irastortza zumaiarra, hamabi urtez azpikoen Espainiako xake txapelketan
Igandera bitartean jokatuko dute txapelketa, eta partidak online ikusteko aukera dago.
Une honetan Salobreñan (Granada) da Oier Sarasketa Irastortza zumaiarra; hamabi urtez azpikoen Espainiako xake txapelketan parte hartzen ari da. B... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004686 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hamabost egun barru egoera berriro aztertuko dutela adierazi du Iñigo Urkulluk lehendakariak, eta adierazleek okerrera egingo balute, merkataritza eta ostalaritza establezimenduen ordutegiei lotutako neurriak har ditzaketela azaldu du. Gainera, botiloiak eta ez-jaiak debekatuko ditu Jaurlaritzak, dekretu bidez.
Gaur go... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004687 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Herriko komertzio, taberna eta zerbitzu enpresa txikien erakusleiho birtuala" izango da zumaiabai.eus, eta negozioetako informazioa biltzeaz gain, Internet bidez erosketak egiteko aukera izango da web-orrian.
Negozio bakoitzak atal bat izango du online plataforman, eta "oinarrizko datuez" gain, harremanetan jarri ahal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004688 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Chill Mafia musika taldea larunbat honetan, uztailaren 10ean, arituko da Sagarbideko patioan. Aurreko ostiralean jarri zituzten salgai kontzerturako sarrerak, baina agortu dira jada. 20:00etan hasiko da musika emanaldia; hip-hopa, trapa nahiz autotunea nahasten dituzte Iruñerriko gazteek. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004689 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zertxobait behera egin du intzidentzia tasak, baina gorrian jarraitzen du Zumaiak
Zumaian bi kasu positibo atzeman dituzte azken orduetan, eta pixka bat behera egin du kasu metatuen tasak; 610,56koa da gaur-gaurkoz. Positibotasun tasak behera egin du Hego Euskal Herrian: %4,8ra jaitsi da tasa Araban, Bizkaian eta Gipuz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004690 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Familia hartu, bizikleta, neoprenoa, zapatillak, eta biberoia ere bai. Oraingo honetan ordea Peio ere aldamenean izan zuen Helenek.
Ama izatea garaipen handia dela zalantzarik ez dago, baina bizimodua aldatu egiten da. Askotan gustuko diren ekintza eta zaletasunetak albo batera utzi behar izaten dira.
Helenek, ordea, t... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004691 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeek Zumaian egindako "ekarpena" ikertzeko beka bat sortu du udalak
"Lanean nahiz bizitza sozialean, ekonomikoan, politikoan eta kultur mailakoan" Zumaiako emakumeek egindako "ekarpenak" jaso nahi dituzte ikerketaren bidez. Horretarako 6.700 euroko beka bat eskainiko du udalak, eta interesdunek bihartik hilaren 26... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004692 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 09:00etatik 18:00etara bitartean egongo da itxita errepidea, eta saihesbidea erabili beharko dute Zumaiatik atera edo herrira sartu nahi dutenek.
Bihar, uztailaren 6an, Jadarre eta Txikierdi arteko errepidean hainbat mantentze lan egingo dituzte udal brigadako eta lorezaintza zerbitzuko langileek. Beraz, 09:00etatik 18... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004693 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian hamahiru kasu atzeman dituzte azken hiru egunetan, eta gora egiten jarraitzen du intzidentzia tasak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako intzidentzia tasak 150eko langa gainditu du berriz ere, eta asteazkenean Labi batzordeak bilera egingo du, egun indarrean dauden neurrien inguruan erabakiak hartzeko.
Eusko Jaurlarit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004694 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Podiumera igo dira Itxas Gaineko kideak Munduko Surfski Txapelketan
Itsasoko piragua modalitatean, Master B mailako onena izan da Oier Aizpurua, eta sailkapen orokorrean gizonezkoetan 50. egin du. Bere kategorian bigarren egin du Jose Mari Villagarciak, hirugarren Eñaut Aizpuruak eta laugarren Maite Etxabek eta Javi Li... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004695 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zesta puntako erronka jokatu zuten Getariako eta Zumaiako ordezkariek larunbatean, Getarian (Lapurdi). Plaza librean neurtu ziren bi hirukoteak, eta getariarrak nagusitu ziren 2 eta 0 emaitzarekin.
Ezker hormarik eta erreboterik gabe; kantxa eta frontisa bakarrik. Hala jokatzen da plaza librean. Ipar Euskal Herriko pil... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004696 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zazpigarren izan da gaur Sestaon Telmo Deunen gizonezkoen trainerua
Atzoko emaitza hobetu du gaur Delteco Zumaiak. Bigarren txandan lehiatu da Oriorekin eta Camargorekin, eta txandako bizkorrena izan da. Estropada, berriz, Pedreñak irabazi du gaurkoan.
Delteco Zumaiak Sestaon jokatu du gaur goiz-eguerdi partean KAE1 li... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004697 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den asteko larunbatean baino 524 positibo gehiago zenbatu zituzten atzo Hego Euskal Herrian. Nafarroan atzeman dituzte positibo erdiak; izan ere, baheketa handi bat ari dira egiten han.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eman dituzte atzo, larunbata, egindako PCR eta antigeno proben emaitzak. Joan den ast... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004698 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asko borrokatuta, laugarren postua eskuratu dute zumaiarrek ETE ligako gaurko estropadan
Lehia bizi-bizia jokatu dute gaur goizean Sestaon emakumezko arraunlariek. Bi segundoren barruan hiru ontzi sailkatu dira: Zumaia laugarren, San Juan bosgarren eta Ondarroa seigarren. Lan ona egin dute, beraz, etxekoek.
Gaur ere la... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004699 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nazioarteko Global Training mugikortasun programaren edizio berria, martxan
Unibertsitateko edota lanbide heziketako goi-mailako ikasketak dituzten gazteei bideratuta dago ekimena, eta guztira, 75 beka eskainiko dituzte.
Urtero bezala, abian da Global Training nazioarteko mugikortasun programa. Enpresen Garapenerako Eu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004700 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jose Manuel Castilo, txirrina behin baino gehiagotan jo behar ez duen karteroa
Karroa gutunez eta paketez goraino bete, eta eguneroko ibilbidea hasiko du Jose Manuel Castillok, Pepe karteroa bezala askok, gehienek, ezagutzen duten bezala. Eguraldi onarekin ala txarrarekin, eguzkia edo euria izan, gustura, hitz txarrik ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004701 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | COVID-19a dela eta Irati Osa Europako Txapelketarik gabe geratu baldin bada, aurrera jarraitzen du Munduko Surfski Txapelketak, eta proba Lanzaroten igandeko 11:00etan hasiko da emakumezkoen txandarekin. Hamar minutu beranduago mutilen txanda izango da: 26 herrialdetako 300 partaide lehiatuko dira.
Baldintzak mutur-mut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004702 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mundu mailan ingurumenaren eta biodibertsitatearen egoera ebaluatzeko ardura Natura eta baliabide Naturalak Kontserbatzeko Nazioarteko Batasuna izeneko erakundearen lana da, eta urtero mehatxatutako bizidunen zerrenda eguneratu eta argitara eman ohi du. Azken txostenetako bat abiapuntutzat hartuta, artikulu honetan, gu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004703 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehia estua jokatu dute Telmo Deuneko gizonezkoek gaurko estropadan
Zortzigarren sailkatu da Delteco-Zumaia Donibane Lohizunen (Lapurdi), eta KAE1 ligan borroka handia egongo dela ikusi da, lau jardunalditan lau traineru desberdin gailendu direlako.
Lau tandatan jokatzen ari dira KAE1 liga, eta oraintsu amaitu da gaurk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004704 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Estropada ona eginda, hirugarren helmugaratu dira zumaiarrak gaur ETE ligan
Lapurdin, Donibane Lohizunen jokatu dute gaurko jardunaldia 11 ontziek, eta zumaiarrak aise egin dira hirugarren postuarekin. Hobetu egin dute emaitza aurreko asteekin alderatuta, orain arte bosgarren egin baitute estropada guztietan.
Tolosalde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004705 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ia hirukoiztu egin da positibo kopurua Hego Euskal Herrian azken astean
Aurreko ostiraleko probetan 243 positibo berri atzeman bazituzten lau lurraldeetan egindako PCR eta antigeno probetan, atzo 650 positibo zenbatu zituzten. Gipuzkoan, esaterako, 248 pertsonek eman zuten positibo.
Gora egiten jarraitzen du COVID-19a ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004706 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uda sasoiarekin dator GUKA argazki lehiaketa. UKTk hainbat sari banatuko ditu parte-hartzaileen artean, hala nola epaimahaiaren saria, erabiltzaileen saria eta botoa ematen duten herritarren artean zozkatuko den saria. Herritarrek irailaren 10era bitartean bidali ahal izango dituzte irudiak e-posta edo Whatsapp bidez n... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004707 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurrekoan web orri honetan aipatu genuen bezala, ekainaren 24an eta 28an Emun erakundeko kidearekin "Gurasoekin bileretarako irizpideen hausnarketa" formazio bilerak genituen.
Ekaineko formazio bilera horiek bukatu ondoren, irailean beste saio bat burutuko dugu, ekaineko bileretan atera diren ideia, irizpide, eta biler... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004708 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako ia herrigune osoan jarri dute martxan ZOZ sareko internet konexioa. Oraingoz 160 etxebizitzatan kontratatu dute zerbitzua.
Zumaiako Udalak joan den otsailean adierazi zuen aktibatzeko prest zegoela Zuntz Optikoa Zumaia (ZOZ) sarea, eta martxoan jarri zuten martxan Paolaldeko, Larretxoko eta Ardantzabideko etxe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004709 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Autobus geralekuetan zenbait aldaketa izango dira datozen egunetan
Udan Patxita Etxezarretatik aterako dira UK09, UK10 eta UK11 lineetako autobusak, eta han amaituko dute ibilbidea. Bestalde, hurrengo asteartean, UK07 eta DB05 lineetako autobusak ez dira Patxita Etxezarretan geldituko.
Lurraldebusek jakinarazi duenez, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004710 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lubaki Guraso Elkarteak sortu duen buletina da hauxe, Herri Eskolako gurasoak informatzeko asmoz. Hemen bilduko ditugu hilero guraso elkartearen ekimen, ekintza edo erabaki garrantzitsuenak. Beste bitarteko bat da hau, eskola hobetzen laguntzeko, guraso elkartean egiten ari garen lanaren berri emateko. Guk ilusioz ekin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004711 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Rocas de Itzurun izeneko poema bilduma aurkeztu zuen Imanol Ulacia zumaiarrak pasa den larunbatean Kantabriako Torrelavega herrian.
Torrelavegan (Kantabria, Espainia) antolatzen duten Jose Luis Hidalgo XXI. poesia lehiaketa irabazi zuen Imanol Ulacia zumaiarrak urte hasieran. Sari bezala, poemez osasutako liburua argit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004712 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EArekin Legebiltzarkide izandako Jesus Mari Larrazabal zumaiarra hil da. Hezkuntza eta politika munduan ibilbide luzea izandako pertsona, Parisen burutu zituen ikasketak, Bergarako UNEDen sortzaileetako bat izan zen, eta 1992tik Logikako eta Zientziaren Filosofiako katedraduna zen EHUn.
Jesus Mari Larrazabal EAko parla... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004713 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 700 kirolarik parte hartu ahal izango dute aurtengo Flysch Trail lasterketan
Iaz bertan behera utzi behar izan zuten Zumaiako Flysch Trail mendi lasterketaren hamabigarren edizioa, beste hainbat kultur eta kirol jarduera bezala. Aurten, dena ondo bidean, urriaren 3an jokatuko da, eta antolakuntza hasia da prestaketa la... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004714 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian bi kasu baino ez dira izan azken orduetan, baina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan intzidentzia tasarik altuena duen herria izaten jarraitzen du; 468,10ean dago tasa. Ospitaleratzeek gora egin zuten atzo Osakidetzan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguerdian kaleratutako txostenaren arabera, Urola Kostan hamar k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004715 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat honetan izango da bertsolari gazteen aurtengo saioa, Arrangoleta plazan
Maddi Ane Txoperena, Maider Arregi, Xabat Illarregi eta Unai Mendizabal ariko dira kantuan. Bertaratzeko asmoa dutenek aurrez eskuratu beharko dituzte gonbidapen-txartelak, turismo bulegoan.
Aurtengoan ere antolatu dute bertsolari gazteen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004716 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Juanjo Larrañaga harategiko produktuak zozkatuko ditugu bazkideen artean
Baleikeko bazkide izateak baditu bere abantailak, horien artean, Zumaiako establezimenduek eskainitako produktu eta zerbitzuen zozketak. Aste honetan, Juanjo Larrañaga harategiak emandako produktu sorta zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. S... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004717 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 50 gaztek Zumaiatik Lekeitiorako bidea egingo dute uztailaren 4ra bitartean. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararekiko "sentsibilizatzea eta kontzientziatzea" da topaketaren asmoa, baita haiek "eragile aktibo bihurtzea" ere.
Atzo, ekainaren 28an, abiatu zen Salto! Udalerri Euskaldunetako Gazteen Topaketa. 15 eta 18... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004718 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalbatzak hasierako onespena eman dio sektoreko langileen subrogazioari, EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren eta PSE-EEren ezezkoekin. Gaur egun hamasei langile aritzen dira sektorean, baina hamabi lanpostu finko sortuko dituzte zerrenda publikoan, eta hautaketa prozesu baten bidez beteko dituzte postu horiek.
Udal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004719 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2009an jaiotakoei zuzendutako jardunaldiak antolatu dituzte, eta helburua izango da gazteek "Gaztegunea eta hango hezitzaileak ezagutzea".
Hamabi urteko gazteek Gaztegunera joateko aukera izango dute hurrengo ikasturtean. Beraz, 2009an jaiotakoek "Gaztegunea eta hango hezitzaileak ezagutu" ditzaten, ate irekien jarduna... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004720 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian autobusa antolatu dute larunbatean erreferendumaren aldeko Bilboko mobilizaziora joateko
Hamaika Gara dinamikaren barruan egingo dute "jaialdi-ekitaldia" Bilbon, "erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria lau haizetara zabaltzeko". Autobusa antolatu dute Zumaiatik, eta han joateko asmoa dutenek Inpernupe tabern... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004721 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian Mallorcako (Herrialde Katalanak) agerraldiarekin lotura duten hainbat kasu egon zitezkeela baieztatu zen larunbatean, eta gaurko emaitzek berretsi dute hori: 21 kasu hauteman ziren herri horretan ostiralean, eta zortzi atzo. Ondorioz, eremu gorrira igaro da Zumaia, 457,92ko intzidentzia tasa metatuarekin.
Eusko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004722 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herri Eskolako frontoian izango da kontzertua, eta S.N.E, Northcousin eta La Bahia rap abeslariak arituko dira. Asteazkenean eta ostegunean salduko dituzte sarrerak.
Urola Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) rap kontzertua antolatu du Zumaian datorren ostiralerako, uztailaren 2rako. Herri Eskolako frontoian eg... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.