id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0004723 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aritz Olaizola eta Oier Azpeitia, txapeldun Gipuzkoako Udaberri txapelketako finalean
Aitzurin jokatutako finala irabazi eta eskuz binakako kadeteen 2. mailako txapeldun izendatu dituzte zumaiarrak.
Gipuzkoako Udaberri txapelketan hiru maila izan dira kadeteen kategorian. Atzo jokatu zuten kadeteen 2. mailako finala, Z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004724 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Artisauek Eusebio Gurrutxaga plazan jarriko dituzte postuak, eta janaria ere eskainiko dute zenbait postutan.
Zumaian ekain amaieran izan ohi da artisau azoka. Iaz, ordea, abuztuan egin zen, eta aurten uztail hasierarako antolatu dute. Hain zuzen, uztailaren 4an, igandean, jarriko dituzte askotariko postuak artisauek. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004725 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Mames inguruan ospatu zen atzo Euskadiko Street Handball I txapelketa.
San Mames inguruan ospatu zen atzo larunbata, lehen street hanball txapelketa. Pulpotik 2009ko alebinak eta 2008ko infantil nesken talde bat aurkeztu ziren. Izugarrizko giro ona izan zen Bilbon, Gipuzkoako eta Bizkaiako ekipo asko bertaratu zire... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004726 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiarrek bosgarren eta seigarren egin dute Pasai Donibaneko estropadan
ETE eta KAE 1 ligetako estropada izan da gaur, igandea, Pasai Donibanen. Zumaiak bere txandak irabaztea lortu du, ginezkoetan zein emakumezkoetan.
Pasai Donibanen jokatu dituzte gaur ETE eta KAE ligetako hirugarren jardunaldiak. Zumaiako gizonezko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004727 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bezperako datuekin alderatuta, erdira jaitsi dira kasuak Gipuzkoan, baina jaitsi egin da egindako proba kopurua ere. Positibotasun tasak bere horretan jarraitzen du; % 3,1ekoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eman dituzte atzo, larunbata, egindako PCR eta antigeno proben em... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004728 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia eta Getaria neurtuko dira uztailaren 3an zesta puntan, plaza librean
Lapurdiko Getariako herriak eta haren Olharroa pilota klub ospetsuak ohiz kanpoko erronka bat antolatu dute, ikusmin handia piztu duena. Zumaiako hiru pilotarik parte hartuko dute desafio honetan.
Ohikoa da Iparraldeko, Bearnoko eta Landetako p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004729 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxoan eta apirilean erakusketa berezia izan dugu ikusgai Alondegian, "Etendako itsas bidaiak", 1900etik hona Bizkaiko Golkoan hondoratu diren itsasontzi batzuen historiarekin. Hondoratze horietako batzuk Zumaia inguruan izan ziren, eta tarte bat zegoen eskainita Lyndiane, Osthav, Velázquez eta Denebole itsasontziei.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004730 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | KAE 1 eta ETE ligetako ontziek estropada jokatuko dute bihar Pasai Donibanen
Emakumezkoen IX. Pasaiako Ikurriña estropadan parte hartuko du Telmo Deuneko ontziak. Ondoren, gizonezkoek V. Adegi Fabrika Bandera izango dute jokoan.
Pasa den asteburuan abiatu zituzten KAE1 eta ETE ligak eta igandean 3. jardunaldia jokatuko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004731 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitzuri pilotalekuan jokatu dira gaur pala egokituko Gipuzkoako txapelketaren finalak, eta bertan izan dira Leire Esnal eta Xabier Olaziregi zumaiarrak. Esnalek garaipena eskuratu du Lorea Iribar zarauztarrarekin bikotea osatuta.
Hasitako leku berean amaitu da pala egokituko Gipuzkoako binakako txapelketa. Zumaiako Ait... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004732 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Preso eta iheslariak etxeratzearen alde herritar ugari elkartu da Saregileen plazan
Hileroko azken ostiraletako elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean hainbat herritarrek. Saregileen plazatik hasi, eta maindire ilara luzea osatu zuten Erribera kalean barrena. Preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde egitek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004733 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mallorcako agerraldiarekin lotutako kasu positiboak hauteman dituzte Zumaian
Mallorcako agerraldiarekin lotutako 126 kasu zenbatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; horietatik 20 inguru izan daitezke Zumaian.
Eusko Jaurlaritzak PCRa egitera deitu ditu ikasturtea bukatutakoan Mallorcara egindako bidaian izandako zu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004734 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udazkenerako bi bidaia antolatu ditu Beheko Plaza jubilatuen elkarteak
Osasun krisialdiak eragindako etenaldiaren ondoren, bueltan dira Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatutako bidaiak. Elkarteko bazkideei zuzendutako bi txango prestatu ditu elkarteak, eta izen-emateak datorren astean zabalduko d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004735 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ainhoa Larrañaga: "Pandemiak aisialdirako aukerak murriztu ditu eta horrek ikasketetan zentratzen lagundu dit"
19 urte baino ez dituen arren, Ainhoa Larrañagak (Zumaia, 2002) arrakasta ugari erdietsi ditu eskubaloi atezain gisa. 2019ko udan, Europako Hondartzako Eskubaloi Txapelketa irabazi zuen Espainiako selekzio jub... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004736 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak apustu etxeen eta etxebizitza turistikoen baimen berriak etengo ditu oraingoz
Bi jarduera horiei buruzko araudia zehaztu arte, udalak ez ditu apustu etxe edo etxebizitza turistiko berri gehiago baimenduko. Legez kanpoko etxebizitza turistikoak isun bidez zigortuko direla gogorarazi dute.
Udalbatzak ekaineko ohik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004737 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako kostaldean 120 proiektutik gora abiarazi dituzte Txikitasunetik Handi egitasmoari esker. Surfing Zumaia, Elkano ihes gela eta Mara Orio dira horietako hiru.
Eusko Jaurlaritzak 2017an jarri zuen martxan Txikitasunetik Handi egitasmoa, eta, horren barruan, baita itsasertzaren garapenerako Itsasgarapen eta Itsa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004738 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalbatzak atzo eman zion hasierako onespena plazaren izendapen berriari. Hain zuzen, eremu horretan kokatuko dute Emakumeen* Etxea.
Ardantzabideko plaza Martxoaren 8a plaza izango da aurki. Zumaiako Udalbatzak atzo, ekainaren 24an, eman zion hasierako onespena izendapen berri horri; hautetsi guztiek aho batez onartu z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004739 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Enor taldeak elkarretaratzera deitu du biharko, Harrotasunaren Egunaren harira
"Heteroarauarekin deseroso" sortu dute Enor taldea Zumaian, eta elkarretaratzea antolatu dute biharko, ekainaren 28aren atarian.
"Gure errealitateko gaiak ikuspuntu kritiko batetik lantzeko" jaio da Enor. "Heteroarauakin deseroso" dauden "Zu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004740 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten uztailerako antolatu dugu bertsolari gazteen saioa, eta lehen larunbatean izango da, hilaren 3an, Arrangoleta plazan. Jon Maia arituko da gaiak jartzen eta gonbidapenak aurrez hartu beharko dira turismo bulegoan.
Maddi Ane Txoperena, Xabat Illarregi, Maider Arregi eta Unai Mendizabal arituko dira bertsotan Arran... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004741 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Estreinatzear den 'Beti Mugan' telesailean parte hartu du Elena Iruretak
ETB1ek Beti Mugan telesail berria estreinatuko du uztailaren 15ean. COVID-19 gaitzik ez duen Euskal Herriko herri bakarra da Aldabe; Jonek, bertako alkateak, herria erabat ixtearen ondorioz hasiko dira herritarren arteko komediak. Elena Irureta ak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004742 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udal adierazpena, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta
Ekainaren 28an LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna izango da. Udal adierazpen hau argitaratzearekin batera, Zumaiako Udalak dei egiten die herritarrei LGTBI mugimenduak eta mugimendu feministak gure herri eta hirietan deitutako ekintzetan parte har de... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004743 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emaitza bikainak lortu zituzten Zumaiako surflariek Gipuzkoako Surf Txapelketan
Zumaiako surflari gazteek emaitza bikainak lortu zituzten pasa den asteburuan Donostian jokatutako Gipuzkoako Surf Txapelketan.
Donostian, Zurriolako hondartzan, jokatu zen pasa den asteburuan Gipuzkoako surf txapelketa. Herriko ordezkaritz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004744 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Distira Argazki Elkarteak eta Zumaiako Udalak antolatutako XXXIII. argazki lehiaketak baditu saridunak. Jose Mari Razkin argazkilari donostiarrak irabazi du lehiaketa Argi jokoak lanarekin. Uztailaren 23an zabalduko da lehiaketara aurkeztutako lan onenekin osatutako erakusketa.
150 argazkilarik parte hartu dute aurten ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004745 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira astelehenean eta asteartean
Udaleko lan egutegian San Pedro eguna jai-eguna izanik, ekainaren 28an eta 29an udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira. Bestalde, kiroldegia gaurtik aurrera itxita egongo da, uztailaren 4ra arte.
Udaletxea eta kultur etxea itxita egongo di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004746 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitzurik Gipuzkoako pala egokituko txapelketaren finalak hartuko ditu bihar
Teniseko paleta modalitateko finalera heldu dira eskualdeko hainbat kirolari. Leire Esnal eta Aitor Olaziregi zumaiarrek parte hartuko dute final hauetan.
Zumaian hasi zen Gipuzkoako pala egokituko binakako lehia, eta leku berean amaituko da bi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004747 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ur kontuekin amaitzeko, busti-bustia da oporren aurreko azken hitza ere. Irailean jarraituko dugu. Proposamenak eta oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Igeri esateko "iregi" ere erabiltzen da Zumaian. Getarian ere berdin, begira zer zioen Andres Alberdik, Getariako Artzape aldizkariaren 206. zenbakian, 20... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004748 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar goizean ezingo da erabili Txomin Agirreko autobus geralekua
09:00etatik 14:00etara, zenbait mantentze lan egingo dituzte Txomin Agirre kalean. Hortaz, ez da erabilgarri egongo hango autobus geralekua.
Txomin Agirre kalean hainbat mantentze lan egingo dituzte bihar, ekainaren 25ean. Aurreikuspenen arabera, 09:00et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004749 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak eta HABEk emango dizkiete dirulaguntzak euskara ikasten ari diren pertsonei. Mailaren arabera, ordea, desberdina izango da laguntzak jasotzeko modua.
Aurten ere dirulaguntzak eskatzeko aukera izango dute euskara ikasten ari diren zumaiarrek, Zumaiako Udalak nahiz Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004750 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zertxobait jaitsi da intzidentzia tasa herrian, 223,87tik 213,70era. Gipuzkoan 52 kasu baieztatu dituzte, bezperan baino gutxiago.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak kaleratu ditu COVID-19ari lotutako azken orduetako datuak, eta jakinarazi du atzo egindako PCR eta antigeno probetan emaitza positibo bakarra izan dela Zu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004751 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | aek.eus atarian egin ahalko duzue, 2021-2022 aurrematrikulan klik eginda. % 5eko deskontuak aurtengo prezioari aplikatuta.
Bihar bukatuko da aurrematrikula egiteko aukera ederra. Arin ibil zaitezte; %5eko deskontua ( aurtengo prezioa kontuan izanda, gainera) aplikatuko zaie-eta orain egiten diren matrikulei. Horrez gai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004752 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihartik aurrera izango dira eskuragai gonbidapenak, Turismo Bulegoan. Musika Bandarekin batera arituko da Bilboko Udal Txistulari Banda ere.
ZUMBen emanaldia izango da igandean, hilaren 27an, Zumaiena ikastetxeko aretoan. Garikoitz Mendizabalek zuzentzen duen Bilboko Udal Txistulari Bandarekin batera igoko dira oholtz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004753 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako talentua aztertzeko eta sustatzeko dinamikak proiektuaren baitan, Eragin proiektutik bideratu zen talentua sustatzeko prestakuntzan parte hartu genuelako izan ginen gonbidatuak.
Solasaldiaren asmoa Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Unibertsitatean ikasleen talentuaren inguruan pasatuko galdeketetan jasotak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004754 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maskara derrigorrezkoa izango da oraindik distantziarik gorde ezin den lekuetan
Larunbatetik aurrera maskararen erabilerak derrigorrezkoa izateari utziko dio aire zabalean. Gabe ibili ahal izateko, ordea, 1,5 metroko distantzia gorde beharko da. Uneoro maskara bat eskura izatearen garrantzia azpimarratu dute.
Ekainaren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004755 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Matxalen Zapirain Zumaiako taldeko arraunlariari egindako elkarrizketa, entzungai
Itsas kirolak izan dituzte hizpide Bilbo Hiria irratiko Kirol Eskirol saioan, eta besteak beste, arraunaren inguruan jardun dute. Matxalen Zapirain plentziarra izan da elkarrizketatuetako bat; Zumaiako Telmo Deun elkarteko arraunlaria da ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004756 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Herri Eskolatik ikasturtero ateratzen dugun Ixkira Mixkira aldizkaria digital bihurtu dugu aurten.
Horrela, izugarrizko iraultza lortu dugu, alde batetik, gure ikasleen eginkizun eta lanak formatu anitzetan eskaintzeko; kanta, dantza, ipuin kantatu, argazki edo bideo moduan agertzen dira. Bestetik, naturari eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004757 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekarpenak egin daitezke zirkulazioa eta karabanen gunea arautzeko ordenantzei buruz
Posta elektroniko bidez helarazi beharko dira ekarpenak, uztailaren 14a baino lehen.
Bi ordenantza berriren zirriborroak ditu esku artean udalak. Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazio ordenantza da bata, eta hiru helburu nagusi ditu udal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004758 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uztailean egingo dira Zumaian udaleku irekiak. Horien inguruko argibideak emateko, bilerak egingo dira gurasoekin, bihar, Aita Mari zinean.
Haurren gurasoekin bihar egingo diren bilera hauetan, haurren taldeak zein diren azalduko dituzte Ludotekako arduradunek, baita prestatutako programazioaren berri eman ere. Bestela... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004759 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sanchezen, Urkulluren eta, batez ere, Felix Zubiaren hitzak gertutik jarraituko ditugu datozen hilabeteotan. ZTTko antolakuntza buru-belarri lanean ari da Zumaiako Triatloiaren 14. ekitaldia gauzatu dadin. Aldaketa batzuk izango dira, baina eguna irailaren 4a izango da.
2020ko martxoan mundua gelditu zenean inor gutxik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004760 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bakarrik nago etxean. Oheak egin, garbigailua ipini, erosketa pare bat, bazkaria prestatu... Musika ipini dut. Lasai nabil, aldarte onean. Gaurko bazkaria ez da gure etxeko txikiaren gustukoa eta liskarraren arriskua aurreikus dezaket. Baina kontziente naiz horretaz, eta pazientziaz tope nago, berarekin lasai-lasai hit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004761 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken urteetan, mundu mailan, itsas azpiko lurrikarek sorturiko hainbat tsunami erregistratu dira, baina Estatuan ohiko fenomenoak ez direnez, biztanleriaren gehiengoak ez du tsunami arriskua arrisku erreal gisa pertzibitzen. Errealitatea, ordea, oso bestelakoa da. 1755eko azaroaren 1ean, 8.5 magnitudeko itsas azpiko "... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004762 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kantuz sortu eta kantuz bizi nahi izaten dute batzuek. Eta hori ere, nolabait, pandemiaren ondorioz eten egin den zerbait izan da.
Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak deituta, maiatzaren hasieran elkarretaratzea egin zuten Donostian hainbat abesbatzatako kideek, protokolo bat izanik ere, azarotik entseatu ez zutela sal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004763 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mugak zabaldu dituzte, Espainiako Estatu barrukoak badira ere... eta askorentzat liberazio une bat denak sofatik jaikitzeko gogorik gabe aurkitu nau. Sofaren hori ez modu literal batean ulertu, mesedez. Ez naiz munduaren beldur den hikokomori bat bihurtu; ez naiz nire gelan gorde gehiago ez ateratzeko. Baina bai, bidai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004764 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elena eta Salma futbol jokalari zumaiarrek lehen partida jokatu zuten Realarekin, Bergaran, eta bakoitzak gol bana sartu zuen kamiseta txuri urdiñarekin.
Realak partida irabazi zuen Bergararen aurka zumaiar golegileen laguntzarekin. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004765 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Loreak eta zauriak' kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Loreak eta zauriak. Xabier Leteri omenaldia kontzertua egingo da igande honetan, hilaren 27an, Azpeitiko Soreasu antzokian. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004766 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Positibo bakarra zenbatu du Osakidetzak ostiraletik igandera bitartean Zumaian. Eskualdeari dagokionez, 11 izan dira detektatutako kasuak, joan zen asteburuan baino hiru gutxiago.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak kaleratu ditu COVID-19ari lotutako azken hiru egunetako datuak, eta egoerak hobera egiten jarraitzen du. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004767 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Zubiaurreko marea errota' liburua argitaratu du Rafael del Pilarrek
Parrokiaren eta Zubiaurre auzoaren oinetan egon zen marea errotaren historia eta xehetasunak jasotzen dituen liburua argitaratu berri du Rafael del Pilar zumaiarrak. Zubiaurreko marea errota du izena argitalpenak, eta Alondegian eros daiteke 10 euroan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004768 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kadete mutilen deialdiarako deitu dute, Zarazpe Pulpoko jokalaria
Joanes Arrizabalaga, Zarazpe Pulpo taldeko kadetea, Euskal Selekzioaren deialdian sartu da. Ez da lehenengo aldia, Joanes selekzioetan deitzen dutena, eta, beraz, ezusteko handia izan ez bada ere, bere denboraldi onaren saria eta fruitua jaso duela esan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004769 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehiaketa sozialeko lan onenen erakusketa zabaldu du Distirak Alondegian
Bazkideen arteko argazki lehiaketa antolatu zuen iaz Distira Zumaiako Argazki Elkarteak. Lehiaketara aurkeztutako lan onenak biltzen dituen erakusketa txikia zabaldu du orain Alondegiko sarreran.
Lehiaketa soziala abiatu zuen iazko udazkenean Dist... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004770 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elgoibarko Mintxeta futbol zelaian izan zen partida, eta 2-0 emaitzarekin garaitu zuen Urki Zumaiako gizonezkoen talde nagusiak.
Atzo jokatu zuen Zumaiako gizonezkoen futbol talde nagusiak Gipuzkoako Preferente mailako finala Elgoibarko (Gipuzkoa) Mintxeta futbol zelaian. Urki taldearen aurka neurtu zituzten indarrak z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004771 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bosgarren eta bederatzigarren amaitu dute Telmo Deuneko traineruek denboraldiko lehen proba
Tolosaldeak irabazi du estropada ETE ligan, eta San Pedrok KAE 1 ligan.
Gaur arratsaldean hasi da aurtengo traineru denboraldia Pasaian (Gipuzkoa) ETE, KAE1 eta KAE2 ligetako lehen jardunaldiekin. Zumaiako Telmo Deun elkarteak t... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004772 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astelehenetik aurrera ordutegi zabalagoa izango dute familiek igerilekua erabiltzeko
Igeriketa ikastaroak eta igeriketa taldearen entrenamendu garaia amaitu direnez, udan zehar aukera zabalagoa izango dute familiek Lubaki kiroldegiko igerilekua erabiltzeko.
Horretarako, gordeta egongo dira udan zehar zenbait txanda. Da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004773 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Traineru denboraldia 2021: Estropadei buruzko edukiak kanal berezian bilduko ditu baleike.eus-ek
Besteak beste, Telmo Deun Arraun Elkarteko arraunlarien fitxak, albisteak eta ikus entzunezkoak egongo dira irakurleen eskura 'Traineru denboraldia 2021' atalean. Porra bat ere antolatuko da aurten.
Aurten ere, traineru den... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004774 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Positibotasun tasa %3koa izan zen atzo Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Azken lurralde horretan erdira jaitsi dira atzemandako kasu berriak, duela astebeteko datuekin alderatuta.
Azken egunetako koronabirusaren hedapenaren jaitsiera berresten dute Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri dituen datuek. Araban, Bizkaian eta Gipu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004775 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Herria Zuzenean festibalak 25 urte egingo ditu aurten, eta iazko etenaldiaren ondoren, uztailaren 2tik 4ra egingo dute Irisarrin (Nafarroa Beherea). Musika jaialdian parte hartuko duten lehen taldeen izenak eman dituzte antolatzaileek: Zea Mays, Tiktara, Proleter, Rukula, Rüdiger, Physis VS Nomos, Chill Mafia, R... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004776 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lasterketaz gainezka, atsedenik gabe eta maila goreneko karreretan daude murgilduta Viveros San anton-Exclusivas Marduko txirrindulariak.
Jubenilek asteburuan Gipuzkoako Klasikoan parte hartuko dute. Nazioarteko maila duen lasterketa da, eta bertan frantziar, holandar, portugaldar, panamar eta beste zenbait tokitako tx... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004777 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kirol ekitaldietan ikusleak sartzeko aukera egongo da, baita txokoak eta elkarte gastronomikoak zabaltzekoa ere. Lehendakariak adierazi du 15-20 egunen buruan aztertuko dutela egoera epidemiologikoa zein den, eta horren arabera neurriak arintzea edota osasun larrialdia bertan behera uztea aztertuko dutela.
Labi batzord... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004778 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tomaxen Abenturak taldeak haurrentzako ikuskizuna eskainiko du Zumaienan igande arratsaldean; hori dela-eta, patioa itxita egongo da 17:00etatik aurrera. Bihar jarriko dituzte eskuragai antzezlanerako gonbidapen-txartelak.
Igande honetan, ekainaren 19an, Adi, grabatzen, ekin! haurrentzako antzezlana ikusi ahal izango d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004779 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak aurreratu du berria. Ministro Kontseilu berezian onartuko dute neurria, datorren ostegunean.
Ekainaren 26tik aurrera, hurrengo asteko larunbatetik, ez da derrigorrezkoa izango aire zabalean maskara erabiltzea. Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak aurreratu du neurria, eta iragar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004780 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Honako hau Aitziber Arzallus kazetariak Guka gehigarriaren ekaineko etxebizitza turistikoen gaineko erreportajearen harira idatzitako iritzi artikulua da.
Aitortu behar dut ezer ez nekiela etxe turistikoen inguruan, zeharo ezjakina nintzela, sekula ez zidala interesik sortu gaiak. Izan liteke urrutiko kontua egiten zit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004781 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eizagirrek etxe turistikoa dauka Azpeitiko Alde Zaharrean. Duela lau urte hasi zen epe motzetarako alokatzen, eta ondo doakio, gehienean etxea beteta izaten du. Errentagarritasunaren aldetik, urte osorako alokatzeak baino diru gehiago ematen duela dio, baina lana ere askoz handiagoa dela. Asko saiatzen da zerbitzua eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004782 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erabilera turistikoko etxebizitzak arautzeko dekretuak, besteak beste, honakoak jasotzen ditu:
Antolaketa. Etxebizitzek logela, sukaldea eta komuna izan behar dituzte. Gainera, gelek atea izan behar dute, pribatutasuna bermatzeko. •
Irisgarritasuna. Legeak ezartzen dituen irisgarritasun eskakizunak bete behar ditu.
Met... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004783 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Herritarren beharrak lehenetsi behar dira turisten eta etxejabeen interesen gainetik"
Haritz Egiguren eta Josu Lizeaga Zumaiako Etxebizitza Asanbladako kideak dira. Duela urtebete inguru sortu zuten asanblada, herriko gazteek emantzipatzeko dituzten arazoez ohartuta. Jopuntuan jarri dituzte etxe turistikoak.
Duela urt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004784 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bakarne Zabala: "Nire sentipena da geroz eta etxe turistiko gutxiago egongo direla, Ogasunak presio handia sartzen dielako"
Zarauzko Egona enpresako arduradunetako bat da Bakarne Zabala. Maider Etxabek eta biek hainbat etxebizitza turistiko kudeatzen dituzte, eta horiez gain, baita landetxe bat eta beste zenbait aparta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004785 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Turistei udan etxea alokatzea aspaldiko ohitura da Urola Kostan, kanpotarrak eskualdera etortzen hasi zirenekoa. Urteen joanean, moduak asko aldatu dira, baina helburuak bera izaten jarraitzen du: sos batzuk ateratzea. Jarduera arautu izanak, ordea, ezkutukoa azalera atera beharra ekarri du, eta beheranzkoa da joera: g... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004786 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igerilari batzuk Donostian zanbuila egiten, 1915ean. (Argazkia: Ricardo Martin, Gure Gipuzkoa gunetik)
Ur kontuekin jarraituta, ekaineko Baleike aldizkarian ikusitako hitz berezi bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak eta oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Uretara murgil egiteari deitzen diogu Zumaia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004787 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreko asteburuan, emakume bati eraso zioten bi gizonezkok Zumaian. Horren harira, ondoko adierazpen instituzionala argitaratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
"Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, pasa den larunbatean Zumaian izandako sexu erasoa irmoki salatu eta gaitzetsi nahi du. Foru erakun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004788 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean hasiko dira ETE eta KAE ligen traineru denboraldiak, Pasaian
Zumaiako taldeak asteburu honetan murgilduko dira traineru denboraldian.
Pasaian (Gipuzkoa) hasiko dute traineru denboraldia KAE eta ETE ligetako arraunlariek etzi. Hamahiru elkartek hartuko dute parte aurten gizonezkoen KAE 1 ligan, eta tartean i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004789 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Intzidentzia tasak zertxobait gora egin du, eta 234,05ean dago une honetan. Hego Euskal Herrian, guztira, 236 izan dira azken orduetan detektatutako kasuak.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eman dituzte atzo, asteazkena, herriz herri egindako PCR eta antigeno proben emaitzak. Zumaian bi kasu positibo zenbatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004790 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irakasleentzat formazioa: haurraren ongizatea helburu, okupazio terapia
Izenburua: Okupazio Terapia: Eskolan, garapenerako beste ikuspegi bat.
Helburua: Haurren eta ikasleen garapenerako, Okupazio Terapiaren ikuspegia eskaintzea eta partekatzea eskoletako profesionalekin.
Haurren eta ikasleen garapenerako eta eguneroko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004791 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Adi, grabatzen, ekin!' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Tomaxen Abenturak taldeak Adi, grabatzen, ekin! antzezlana ekarriko du igande arratsaldean Zumaiara. Emanaldia 18:30ean izango da, Zumaiena ikastetxeko patioan. Udaleko kultura sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko ba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004792 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udal adierazpena egin dute herrian gertatutako eraso matxistaren aurka, eta ostiralerako Bilgune Feministak deitu duen mobilizazioarekin bat eginez.
Zumaiako Udalak erabat gaitzespena egin du larunbatean gertatutako sexu erasoaren aurrean, eta babesa eta elkartasun osoa azaldu die erasoa jasan duen emakumeari eta bere ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004793 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Agirrezabalaga zumaiarrak zuzendu du Suharra, gure arbasoen ondarea; "galtzeko zorian" dagoen "baserriko bizitza" da ikus-entzunezkoak lantzen duen gai nagusia. Turismo Bulegoan eskuratu behar dira gonbidapen-txartelak.
Ekainaren 4an estreinatu zuten Suharra, gure arbasoen ondarea dokumentala. Zumaian bihar, oste... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004794 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hala ere, 244,23tik 223,87ra jaitsi da intzidentzia tasa. Hego Euskal Herrian nabarmen ari da hobetzen ospitaleetako egoera.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitaratu berri ditu atzo, asteartea, egindako PCR eta antigeno proben emaitzak, eta Zumaian bi kasu positibo izan dira; kasu berri bakarra hauteman zuten bezp... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004795 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mugimendu Feministak beste sexu eraso baten berri eman eta hura salatzeko mobilizatzera deitu du
Erasoaren aurrean haserrea erakutsi dute, besteak beste, hiru astean bigarren aldiz egingo dutelako sexu eraso bat salatzeko protesta. Ostiralean izango da, 19:00etan Beheko plazatik hasita.
Zumaiako Mugimendu Feministak be... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004796 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Tomaxen abenturak' haur antzerkia eskainiko dute igandean Zumaienan
Zumaiena ikastetxeko patioan izango da ikusizuna, Xepeta produkzioak-en eskutik. Gonbidapenak bezperatik izango dira eskuragai, Turismo Bulegoan.
Xepeta produkzioak-ek Tomaxen abenturak ikuskizuna eskainiko du igande honetan, ekainak 20, 18:30ean Zuma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004797 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertan behera geratu da Musika Eskolaren ikasturte amaierako emanaldia
Emanaldia kanpoan egitekoa zen, eta eguraldiaren iragarpena tarteko, bertan behera uztea erabaki dute.
Ikasturteari behar bezala amaiera emateko, emanaldi berezia zuten antolatuta biharko Txori Txiki Musika Eskolako irakasle nahiz ikasleek. Jaialdia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004798 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elena Lizarraldek eta Salma Medjik teknifikazio saioetan jarraitzen dute Realarekin. Bi zumaiarrek asteburu honetan, larunbata, jantziko dute Realaren kamiseta. Partidua Bergaran izango da.
Ea lan ona egiten duten jarraipen on bat edukitzeko aukera berri honetan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004799 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten ere martxan izan dira arte tailerrak Forondan. Ekainaren 4an zabaldu zuten pinturan eta egur taillan aritu diren ikasleen erakusketa Oxford aretoan, eta joan den igandera arte egon da ikusgai. Orain, zeramika tailerreko ikasleen lanekin sortutako bilduma erakutsiko dute Oxforden; bihar inauguratuko dute erakuske... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004800 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Meagako errepidea itxiko dute arratsaldean, Gipuzkoako txirrindularitza txapelketak direla-eta
18:30etik 21:00etara moztuko dute trafikoa, Aizarnazabalen hasi eta bukatuko diren erlojupeko lasterketen ibilbidea ez oztopatzeko. Ondorioz, Lurraldebusen zerbitzu batzuk autobidetik joango dira.
Elite, 23 urtez azpiko eta j... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004801 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburuaren ondorengo gorakadaren ostean, Zumaian berriz jaitsi da intzidentzia tasa, eta 244,23an dago une honetan.
Ohi bezala, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguerdian argitaratu ditu atzo egindako PCR eta antigeno proben emaitzak, eta horien arabera, kasu positibo bakarra baieztatu dute Zumaian azken orduetan. A... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004802 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Herri Eskolako frontoian elkartuko dira gazteak. "Egungo hezkuntzaren funtzioen" inguruan hausnartzeko saio bat egingo dute eguerdian, eta gero, bazkaltzeko eta Murxiren DJ sesioaz gozatzeko aukera izango da.
Ikastetxeetan ere amaitzear da ikasturtea, eta aurtengoa borobiltzeko, Herri Eskolak antolatu ditu Zum... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004803 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hainbat herritarrek EAJko zinegotziei ur fakturaren inguruan egindako kontsultaren harira
Hainbat herritar zuzendu zaizkigu uraren fakturan aplikatzen ari ziren tasen inguruan galdezka. Tasak oker aplikatzen ari ziren, eta ez zetozen bat onartutako ordenantzak jasotzen zituen tasekin.
Herritarrak ohartuta, uraren faktu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004804 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Foru Aldundiak Elkar Ekin Lanean 2021-2023 estrategia aurkeztu du; datozen hiru urteetan, bazterkeria arriskuan edo egoeran dauden pertsonentzako 3.500 lanpostu berriren sorrera bultzatzea du xede.
Bazterkeria arriskuan edo egoeran dauden pertsonak gizarteratu eta lan munduan txertatzea helburu duen Elkar Ek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004805 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian jokatuko dute zesta-puntako Herriarteko Txapelketako finala, igandean
Joan den larunbatean izan ziren Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako azken jardunaldiak zesta-puntan. Aitzuri pilotalekuan aritu ziren Zumaia eta Mutriku; hain zuzen, finalera sailkatzea lortu duten bi taldeak. Mutrikuarrek kadeteen, jubenilen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004806 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ETE ligan ariko da Zumaiako emakumezkoen trainerua. 22 arraunlariko taldea osatu du, horietatik hamazazpi harrobikoak, eta beste bostak ez propioak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004807 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telmo Deun Arraun Elkarteko traineruek uda honetan izango dituzten estropadak, KAE 1 eta ETE ligetan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004808 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Imanol Azkueren Zumaia mugarriz mugarri liiburua argitaratu du Baleike kultur elkarteak. Liburuarekin batera kamixetak ere diseinatu ditugu, ibilbide berezi honen oroigarri. Kamixetarena edizio mugatua da, eta aste honetan bukatuko da eskatzeko epea.
Bi kamixeta eredu izango dira aukeran, estua (emakumezkoena) eta zaba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004809 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den astean jarri zituzten salgai Errotaherriko erosketa txartelak. Guztira, 2.000 bono jarri zituzten salgai, eta lehen egun horietan agortu ez zirenez, bihartik aurrera turismo bulegoan erosi ahal izango dira berriro.
35 euro balio du bono bakoitzak, baina 50 euroko gastua egin ahal izango da Gertu Zumaiako merka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004810 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteleheneroko legez, herritar talde bat Alondegi aurrean elkarretaratu da eguerdian. Pentsio publiko, osasungintza eta zaintza-lan duinen defentsa egin dute beste behin ere. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004811 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskualde osoan hamalau kasu soilik zenbatu dituzte ostiraletik igandera bitartean, gehienak Azkoitian. Zumaian lau positibo izan dira ostiraletik igandera bitartean. Eskualdeko herri guztiak eremu horian daude, gorrian dagoen Azkoitia izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitaratu ditu ostiraletik igandera bi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004812 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Turismo bulegoan eskuratu daitezke 'Suharra' dokumentalerako gonbidapenak
Iñaki Agirrezabalaga zumaiarrak zuzendu duen Suharra. Gure arbasoen ondarea dokumentala emango da ostegunean, hilaren 17an, Aita Mari aretoan (19:30ean). Emanaldirako gonbidapenak turismo bulegoan eskuratu daitezke dagoeneko.
Galtzeko zorian daud... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004813 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EHZ jaialdirako sarrera bat zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean
Euskal Herria Zuzenean festibalak 25 urte egingo ditu aurten, eta iazko etenaldiaren ondoren, uztailaren 2tik 4ra egingo dute Irisarrin (Nafarroa Beherea). Baleikek jaialdirako sarrera zozkatuko du bazkideen artean.
Zea Mays, Tiktara, Proleter, Rukul... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004814 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 20 arraunlariko plantila izango du Iñaki Larrañaga Arrizabalaga entrenatzaileak 2021eko arraun denboraldirako, denak ere harrobikoak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004815 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lau domina eskuratu dituzte Itxas-Gaineko piraguistek Kantabriako surf-sky txapelketan
Kantabriako surf-sky txapelketa jokatu zen larunbatean Santanderren, Kantabriako hiriburuan. Itxas-Gaineko sei lagunek parte hartu zuten txapelketa honetan emaitza bikainekin, lau dominarekin itzuli baitziren etxera.
Piraguismoko sur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004816 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telmo Deunek bosgarren eta zortzigarren egin du Gipuzkoako Traineru Txapelketan
Beteranoen txapelketa jokatu ondoren, behe-lainoa sartu da Donostian eta gizonezkoen eta emakumezkoen txandak atzeratu egin behar izan dituzte. Bosgarren egin du Zumaiako emakumezkoen taldeak, eta zortzigarren gizonezkoenak.
Gaur, goiz-egue... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004817 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hego Euskal Herrian ere behera egin du positiboen kopuruak; izan ere, atzo, guztira, 6.707 proba egin zituzten, eta proba egin zuten 253 herritarrek eman zuten positibo. Positibotasun tasek %4aren azpitik jarraitzen dute bai Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baita Nafarroan ere.
Azken boladako positibo kopuru baxuena atz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004818 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egun hauetan turista andaluziar batekin hizketan aritu naiz. Ohiko aholkuak eman ondoren, non bazkaldu, zer ikusi, agurtu gara. Baina bere hitz batzuk ekarriko dizkizuet, bere hizkuntzan: " ehj una alegria, ve a tanta xabaleria hasiendo deporte". Baina gehien txunditu duena, errepidean txirrindulariei diegun errespetua... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004819 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Neil Youngen omenezko jaialdian parte hartuko dute Marlik eta Age taldeek
Neil Youngen omenez antolatzen den Rust Fest jaialdia Euskal Herrian izango da aurten lehen aldiz. Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da jaialdia, uztailaren 2an eta 3an. Zumaiako Marlik eta Age taldeek parte hartuko dute bertan.
Sarrerak d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004820 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mireia Centeno psikologoak haurrei jarri beharreko mugak izan zituen hizketagai BALEIKEren apirileko zenbakian.
Hitz egin izan dugu mugak jartzearen garrantziaz. Askotan zaila egiten zaigu haurrei prozesu honetan laguntzea, ez dakigulako non dagoen neurria. Guraso zorrotzegia naiz ala bigunegia?
Badakigu muga batzuk de... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004821 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nazien kontzentrazio esparruetara deportatutako Tomas Zubizarreta omendu dute gaur
II. Mundu Gerran nazien kontzentrazio esparruetara deportatu zituzten 80 gipuzkoar omendu ditu gaur Aldundiak. Horietako bat da Tomas Zubizarreta Lazkano zumaiarra.
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, gaur, ekainaren 12a, omenaldia egi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004822 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Arana eta Jon Ander Iribar jokalariak deitu ditu Euskal Selekzioak.
Atzo argitaratu zen Euskal Selekzioaren deialdi berria eta, bertan, Pulpo taldeko bi jokalariren izen-abizenak ageri dira: Neumaticos Bayona Pulpo taldeko Jon Arana eta Creados Pulpo taldeko Jon Ander Iribar.
Orain, ekainean hartuko dute parte Eusk... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.