id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0005623
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Intzidentzia tasa metatua 111,96 da Zumaian, eremu gorriko 500eko langatik urrun. Positibotasun tasak behera egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Osasun Sailak kaleratutako azken txostenaren arabera, koronabirus kasu berri bat zenbatu dute azken orduetan Zumaian egindako PCR eta antigeno probetan. Hala ere, datuen b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005624
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amaitzear den urte ezohiko honetaz hausnartzeko eskatu zaie Urola Kostako zortzi herritarri, eta hitz bat aukeratuta abiatzeko artikulua: pandemia, denbora, ardura, kolokon, eraldaketa, krisaukera, bakardadea eta kaos geopolitikoa hautatu dituzte. Gaur aurreneko zatia publikatuko dugu. Hauek dira protagonistak: Eire Ma...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005625
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Beste bat' zikloko bost emanaldi izango dira Zumaian datozen asteetan Kulturari eta musikariei bultzada emateko sortu du 'Beste bat' egitasmoa Eusko Jaurlaritzak. Zumaian bost saio izango dira; bihar lehenengoa. Flamenkoa eta bertsolaritza uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko dute La Pulgak eta Miren Amurizak. Sarrer...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005626
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kulturak eta arteak ere eman digute bidea herrian zehar ibilbide interesgarri hau proposatzeko. Kontu jakina da Zumaian kultur eskaintza eta jarduera handia dagoela. Herrian zehar hainbat artelan eta kulturarekin lotutako eraikin dauzkagu. Gaurko erronka izango da haietako batzuk lotuko dituen ibilbide bat egitea: Aito...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005627
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pantxita Etxezarreta kaleko 17. zenbakian ateak zabalduko ditu astearte honetan, hilak 29, elikadura osasuntsua nahiz psikomotrizitate, naturopatia eta psikologia zerbitzuak eskainiko dituen proiektu berriak. Guztiok gonbidatuta zaudete bertara 16:30etik aurrera! Gizakiok ongizatea lortu ahal izateko beharrezkoa dugu e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005628
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abenduaren 23tik gaur arte herriz herriko daturik eman gabe zegoen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila, eta Zumaira albiste baikorra iritsi da, ez baita egon kasu berririk azken egunetan. Eskualdean 43 kasu positibo atzeman dituzte, ordea. Abenduaren 23tik gaur arte ez du herriz herriko datuen berririk eman Eusko Jaurlar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005629
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Andrea Ruiz Balzola antropologian doktoreak ZAS! Zurrumurruen aurkako sarearen harira idatzitako iritzi artikulua da honako hau. Marshall McLuhanek zioenez, komunikabidea da mezua. Zurrumurruen Aurkako Sarean, neurri batean bat gatoz tesi honekin. ZAS! sareak sinesgarritasuna transmititzen duen komunikabidea izan nahi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005630
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Herriko, Alemaniako eta Italiako unibertsitateek egindako ikerlanaren emaitzak hala dio: zumaiarrak dira Europako Batasuneko biztanleen artean zoriontsuenak. Ikerketa taldearentzat "normala" da; "ingurune paregabea dute, paisaia zoragarriarekin, eta bizi kalitate ona". Bizi kalitatea, ingurumena, zerbitzuak eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005631
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
[Eguneraketa] Berrezarri dute Orio-Aia eta Zumaia artean etenda egon den tren zerbitzua Zuhaitzak erori dira trenbidera, eta horiek kendu eta trenbidea txukundu bitartean autobusez aritu dira bidaiariak garraiatzen goiz partean. Haizea zakar ibili da gau osoan, eta zuhaitzak erori dira trenbidera. Hala, hainbat orduz e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005632
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bizikleta egunean, ikastetxeekin eta guraso elkarteekin batera, Zumaian ditugun eskolarako bideak eta bide gorri sarea ezagutzen dituzte ikasleek. Bidegorrietan zehar egin ezazu 6,5km-ko ibilbidea, oinez edo korrika, zure erritmoan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005633
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tren ordutegian aldaketak izango dira urtezahar gauean eta urteberri egunean Gabon Gau eta Eguberri egunean egin zuen bezala, Euskotrenek tren zerbitzuak murriztuko ditu abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean. Urtezahar gauean lehenago amaituko dira zerbitzuak, eta beranduago hasi Urteberri egunean. Urteberri egunean, ur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005634
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertsoak eta flamenkoa uztartzen dituen Gorria ikuskizuna ekarriko dute Miren Amuriza bertsolariak eta Askoa Etxebarrieta Lasheras dantzariak, asteazkenean Zumaiara. Beste bat! zikloko lehen saioa izango da, eta 19:00etan hasiko da Aita Mari zinean. Udaleko Kultura Sailak bi lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Balei...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005635
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Antzerako positibo kopurua izan da Hego Euskal Herrian, bezperan baino proba gehiago eginda Bezperan baino hamahiru kasu gutxiago zenbatu zituzten atzo Hego Euskal Herrian. Herenegun baino proba gehiago egin zituzten. Beraz, positibotasun tasa jaitsi egin da. Koronabirusa gidari duen eguneroko goitibehera honetan, behe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005636
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar zabalduko du Beheko Plazak 2021eko lehen seihileko jardueretako izen-ematea Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak bere bazkideei zuzendutako jarduerak antolatu ditu 2021. urteko lehen seihilekoan. Soinketa, yoga edo dantza bezalako jardueretan parte hartzeko aukera izango dute bazkideek. Ikastaro hau...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005637
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Covidagatik jasotako dirulaguntzak zuritzeko epea zabaldu du udalak autonomo eta enpresa txikientzat COVID-19k eragindako diru galerak estaltzen laguntzeko dirulaguntzak eman zizkien udalak herriko autonomoei eta enpresa txikiei. Dirulaguntza horiek zuritzeko epea zabaldu du orain udalak. Zumaiako Udalak dirulaguntza l...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005638
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
30 urte inguru dira Ibañarrietan baserria hartu eta mila sagarrondo baino gehiago landatu zituztela. Poliki-poliki, Ekain sagardo ekologikoa egiteko proiektuak indarra hartu du eta produktu berriekin saiatu nahi du orain Aitorrek: muztioa, ozpina... Zumaiako erdigunetik Iruretxiki baserrira, Agoteko harrobi izandakoare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005639
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herritik atera gabe urrutira bidaiatzeko aukera dagoela deskubrituko duzu gaur. Zumaian lau landetxe daude: Santa Klara, Jesuskoa, Landarte eta Karakas. Gaurko erronkan hauetako bi elkartuko ditugu. Jarduera Turismo bulegoan hasita, Santiago hondartzaraino joan eta Laia etxearen parean errepidea gurutzatu. Karakaserain...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005640
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haize bolada indartsuak eta itsaso zakarra iragarri dituzte biharko Agentziak abisu horia ezarri du haizeagatik biharko, eta abisu laranja aktibatu dute itsasaldeko arriskuagatik, bihar 21:00etatik gau erdira bitartean. Egun batetik bestera neguko eguraldia iritsi da Euskal Herrira, eta behera egin dute tenperaturek na...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005641
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aldaketak egin nahi ditu udalak Ardantzabideko aparkamendu sisteman Herriko beste kale eta auzunetan ez bezala, Ardantzabiden urte osoan da indarrean aparkamenduak arautzeko sistema. Hori dela eta, auzune horretan aparkatzen duten bizilagunek urte osoko kuota ordaindu behar izaten dute. Neurri hori aldatzeko asmoa duel...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005642
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herenegun baino kasu positibo gutxiago atzeman zituzten atzo Hego Euskal Herrian, 311 kasu. Dena den, test diagnostiko gutxiago ere egin zituzten atzokoan. Esaterako, Osakidetzak heregun egindako test kopuruaren ia erdia egin zuen atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: ostegunean 7.217 proba egin zituen, eta 3.686 atzo. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005643
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hirugarren erronkarako herrigunetik aterako gara, inguruko kaskoetara. Ez zaigu gaizki etorriko Gabonetako jan-festak arintzeko. Gaur egun indarra galdu duen arren, Zumaian lehen sektorean lan egiten duten hainbat baserri ditugu. Ondoren aipatzen ditugun baserriak lotuaz egin ezazu ibilbide bat: Ardantza, Agerre, Andik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005644
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zertxobait jaitsi da positiboen kopurua Hego Euskal Herrian: beste 514 kasu eman ziren atzo, bezperan baino 37 gutxiago. Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun sailek eman dituzte atzo izandako kasu positiboen berri. Lau lurraldetako datuak batuta, 514 positibo detektatu zituzten ostegunean. Herenegun izan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005645
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hemen daukazue Gabon Sariko lehen erronka. Jantzi oinetakoak eta jarri martxan! Taosa igeriketa taldeak Itzurun Arranpla zeharkaldia antolatu du lau urtez. Aurten ezin izan da zeharkaldia egin, baina ibaiaren inguruan ibiltzeko aukera badugu. Arranplan hasita, lotu itzazu Paolmuturra eta araztegia (depuradora), oinez e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005646
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonetako neurrien inguruko zalantzak argitzeko, galdera-erantzunak Eusko Jaurlaritzak dokumentu bat argitaratu du Gabonetako neurri berrien inguruan sor daitezkeen zalantzak argitzeko. Besteak beste, mugikortasunaren, ostalaritzaren eta kirolaren inguruko hainbat argibide ematen ditu erakundeak dokumentu horretan. Ne...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005647
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
26 positibo berri atzeman dituzte Urola Kostan, horietatik hamalau Azkoitian. Zumaian ez dute positiborik detektatu bigarren egunez jarraian, eta horian jarraitzen du herriak. Koronabirusaren hedapena neurtzeko datuak kaleratu berri ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Atzo nahiko datu baikorrak izan ziren eskualde...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005648
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alberto Vicente: "Britainia Handitik irteteko erreserbarik ez baduzu, alperrik zabiltza; hau kolapsatuta dago" Ondo bidean, Alberto Vicente kamioilari zumaiarra jaioterrira bidean izango da dagoeneko, azken egunetan Britainia Handian egon ondoren. Koronabirusak izandako mutazioaren ondorioz mugak ixtearen erabakiak ber...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005649
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jarduera fisikoa egiteko erronkak izango dira Gabonetan, 'Zumaia sasoian' ekimenaren baitan Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra bitartean, zumaiarrei zuzendutako erronkak izango dira egunero www.zumaiasasoian.eus webgunean. Herritar gehienek egiteko moduko ariketak izango dira, eta helburua zumaiarrak aktibo mantentzea d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005650
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak antolatutako XXII. Gabonetako Erakusleiho Lehiaketak baditu saridunak. Marisa oinetakoak saltokiak prestatutako eskaparatea izan da, epaimahaiaren ustetan, lehiaketara aurkeztutako onena. 23 saltokik hartu dute parte aurtengo Gabonetako Erakusleiho Lehiaketan. Epaimahaiaren us...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005651
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zaldibarko zabortegian izandako istripua hizpide izan da Oxforden Ahoztar Zelaieta kazetariak hitzaldia eskaini zuen astearte arratsaldean Oxford Kultur Etxean. Zumaiako Eskubide Sozialen Kartak antolatutako aurkezpen ekitaldia izan zen. Aurtengo otsailaren 6an Zaldibarren izandako lur eta zabor jausiaz aritu zen, bera...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005652
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jaurlaritzak erabaki du Gabonetako planaren hainbat neurri zorroztea Etxeratze agindua 00:30era aurreratu dute Gabon eta Urtezahar gauetarako, eta jaiegunetan eta bezperetan 18:00etan itxiko dituzte tabernak eta dendak. Gabonetako otorduetan gehienez hamar lagun elkartu ahalko dira, baina muga hori sei lagunera jaitsi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005653
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
COVID-19arekin lotutako kasu bakarra detektatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteburu honetan Zumaian. Eskualdeari dagokionez, kasu positiboek behera egin dute joan den astelehenetik: Joan den astelehenean, Osasun Sailak 83 kasuren berri eman zuen; gaur jakinarazi dute, atzo 54 positibo baieztatu zituztela. Eusk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005654
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
[ZOZKETA] Agurtzane Okindegiak emandako tarta zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean Urte berezi hau gozo amaitzeko Agurtzane Okidengiak eskainitako San Marcos tarta eder bat zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunaren izena bihar eguerdian aterako dugu. Beraz, p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005655
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
816 parte hartzaile izan ditu Baleikeren taldeak amaitu berri den bostgarren denboraldian. Iruene erabiltzaileak 2.855,17 puntu eskuratu ditu, eta laugarren izan da denboraldiko sailkapen orokorrean. Ekain sagardo ekologiko kaxa bat eskuratuko du. Amaitu da bostgarren denboraldia Codesyntaxek garatutako Egunean Behin a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005656
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kimika munduaren jolasteko aukera izango dute herriko haurrek abenduaren 29an. Kimikari esperimentuen bi saio izango dira egun horretan Algorri interpretazio zentroan. Parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Kimika elementuekin esperimentuak egin ahal izango dituzte 6 eta 12 urte bitarteko haurrek abe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005657
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iritzi helduak, uste handikoak, gure herriaz..., horrela hasten da Ruperren abestia, eta ezin esan edonoiz ondo datorren baieztapena ez denik. Orain arte denok ginen ekonomian aditu, denok politologo, eta, orain, gainera, denok epidemiologo egin gara. Gauzak zer diren: zer datorren jakitea inoiz baino zailagoa den hone...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005658
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kultur eduki digitalak pandemia garaian, the show must go on. Eta orain zer? Ziurrenik huskeriatzat hartzen genuen erdi fikziozko pandemia honek gizartea osatzen dugun norbanako askoren bizitza jarri du hankaz gora egun batetik bestera. Nork esan behar zigun etxean sartuta egon beharko genuela, eta, batez ere, normalta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005659
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Leihotik begira plazaren erdira, zioen Goenkale telesaileko sarrerako abesti batek. Ba, halaxe nengoen duela gutxi amonaren etxeko balkoian. Larunbata zen, eguraldi paregabea zegoen eta eguzkiak kalera irteteko gonbidapena luzatzen zuen. Plazara begira nengoen bai, Pulpo aurreko plaza txikira zehazki. Aurtengo urtea pi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005660
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurrez erabilitako poltsa berarekin prestatu behar izan dut goizeko tea. Espabilatzeko ez bada ere, sabela berotzeko balioko ahal dit. Kikara hartu, eta ordenagailu aurrean jarri naiz, goizeko bilerarako prest. Edo hala pentsatu nahiko nuke, beste inor ez baita konektatu azkenaldian. Hiru bat aste izango dira, lau agia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005661
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arautegi honetan dauzkazu Gabon Sarian parte hartzeko jakin beharrekoak. Gabon saria Zumaian errotuta dagoen urte amaierako jarduera da. Ohituraz, Xake txapelketa, areto futbol txapelketa azkarra eta San silbestre lasterketak (garai batean Biko lasterketak) osatzen zuten proba. Gaur egungo pandemia egoeran jarduera hau...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005662
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dirulaguntzak emango dizkiete langabezian dauden pertsonak kontratatzen dituzten enpresei Dirulaguntza deialdi berri bat aurkeztu du Urola Kostako Udal Elkarteak: 291.000 euro bideratuko ditu Aian, Getarian, Orion, Zarautzen nahiz Zumaian langabezian dauden pertsonak hiru edo sei hilabeterako kontratatzen dituzten enpr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005663
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Positibotasun tasaren ehunekoak tankeran jarraitzen du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 300 positibo zenbatu zituen atzo Osakidetzak, herenegun baino 123 gutxiago. PCR eta antigeno probak ere, herenegun baino 2.804 gutxiago egin zituzten atzo hiru lurralde horietan. Positibotasun tasaren eh...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005664
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beheko Plaza jubilatuen elkarteak bazkide guztien artean ehun sorta zozkatu ditu, eta saridunen izenak Hogarreko iragarkien taulan daudela jakinarazi nahi du. Sortak Hogarreko lehenengo solairuan jaso beharko dira, asteartean, hilak 22, 10:00etatik 12:00etara edo 16:00etatik 18:00etara.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005665
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabon Koruak jasotzen du normalean behar dutenentzako dirua. Aurten ez da aterako, baina Caritasek diru bilketa egiteko hiru mahai jarriko ditu Erriberan abenduaren 24an. COVID-19ak sortutako egoera dela eta, aurten ez da aterako Gabon Korua. Gabonei berotasuna emateaz gain, beharra dutenentzako dirua biltzen du urtero...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005666
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etsamina: norbaiti zerbaitetarako gauza den edo gai batez zenbat dakien ikusteko egiten zaion proba multzoa. Denok egin ditugu noizbait, arrakasta handiagoarekin edo txikiagoarekin, eta nerbioak adina poz edo disgustu izango genituen, emaitzaren arabera. Gehienok aspaldi egingo genuen azkena, baina gure inguruko haurre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005667
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtero, abenduko opor bezperetako azken igandean, ZUMAIENAKO GABON JAIALDIA ospatu izan dugu. Ikastetxeko areto nagusia goraino beteta, gabon giro ederrean, ikuskizun bikaina ikusteko aukera izaten genuen bertako familiek eta herritarrek. Aurten ordea, pandemiaren ondorioz, ezin izango da jaialdia orain arte bezala osp...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005668
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Herri Eskola Tabakalerak eskaintzen duen "Eskola Aldiriak" proiektuan parte hartzen ari da: kanpo espazioaren erabileraren inguruan hausnarketa egin nahi dugu eta jolastokiak espazio hezitzaile bihurtu, harremanetan arreta jarrita. Hau dela eta, Tabakalerak formazioa eskainiko du guraso, haur eta lagunentzat. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005669
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Bateragune' auzia errepikatzearen kontra protesta egin dute Zumaian ere "Demokraziaren aurkako erasoa" dela iritzita, hainbat herritar atera da kalera. 'Bateragune' auzia bere horretan gera dadin eskatu dute. Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auzia errepikatzeko erabakia hartu zuen astelehenean. Euskal Herrian ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005670
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gorabehera handirik gabe jarraitzen du kasu kopuruak Hiru lurraldeetan 423 kasu zenbatu dituzte azken orduetan, eta 3,3koa da positiboen ehunekoa. ZIUn dauden pertsona kopuruak behera egin du zertxobait; ehun pertsona daude Zainketa Intentsiboen Unitatean, eta 112 zeuden atzo, Osasun Sail...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005671
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar izango da antzezlana, Aita Marin. Olentzeroren istorio ezezagunak taularatuko ditu Kiliklon konpainiak. Bihar, igandea, Olentzero kuttun antzezlana izango da Aita Mariko zine aretoan. Kultura Sailak jakinarazi duenez, dagoeneko agortu dira emanaldirako sarrerak. Haurrek badakizkite Olentzeroren istorioak. Hala er...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005672
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Garabideri 5.000 euroko laguntza emango dio Zumaiako Udalak, hegoaldeko herrietan hizkuntza normalizatzeko egitasmoak sustatzen jarraitzeko. Zumaiako Udalak hitzarmena sinatu du Garabide Elkartearekin, hizkuntza proiektuak finantzatzeko. Iñaki Ostolaza alkateak eta Iñaki Martinez Garabideko presidenteak atzo sinatu zut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005673
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zer litzateke Zumaia bere dendarik gabe? Galdera horrekin abiatu zen konfinamenduaren ondoren Zumaiako Udalak herriko komertzioari bultzada emateko abiatutako Errotaherria kanpaina. "Marea errotak dira; herriak mugitzen dituen errotak. Herriak ematen diena, beraiek bueltan ematen diote herriari". Bizitza. Koronabirusak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005674
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabon hauetan %50era arteko beherapenak eskainiko dituela aurreratu du. Gabon hauetan beherapen bereziak izango ditu, Oskarbi kirol dendak. Erretiroa hartuko du saltokiaren jabeak, eta eskerrak eman nahi dizkie 22 urte hauetan bezero izan dituen pertsona guztiei. Gainera, Gabon hauetan %50era arteko beherapenak eskaini...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005675
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuen proiektua onartu zuen atzo udalbatzak, ezohiko saioan. Proposamenak EH Bilduren aldeko botoak jaso zituen; EAJk kontra bozkatu zuen, eta PSE-EE, aldiz, abstenitu egin zen. 2021. urterako udal aurrekontuak onartzeko ezohiko plenoa egin zen atzo, udaletxeko bilkura aretoan. Osasun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005676
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aspalditik zetorren bidegurutzeetan lanak egiteko eskaera, eta bi kasuetan ikusgarritasuna zein bide segurtasuna hobetu dituzte. Amaitu dituzte Arroa Beheko eta Meaga gaineko biribilguneak, eta aurrerantzean seguruagoak izango dira bidegurutze horiek. Zehazki, GI-631 eta N-634 errepideen arteko bidegurutzean (Arroa Beh...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005677
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
9.081.770 euroko aurrekontua onartu du Urola Kostako Udal Elkarteak "Ingurumenari" dagokio 2021eko aurrekontuaren %70,9 eta Garapen Agentziari %21. Aiako, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako udalek egin beharreko ekarpen ekonomikoa murriztea erabaki du mankomunitateak. Asteazkenean izan zen Urola Kostako Udal Elka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005678
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo eskualdean baieztatu zituzten hemeretzi kasuetatik hiru Zumaian zenbatu zituen. Semaforo horia dago piztuta herrian. Ekaitzaren ondoren omen dator barealdia. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, ekaitza baretu da momentuz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, positiboen kopurua nabarmen jaitsi bait...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005679
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ezin dugu udal gobernuaren aurrekontu proiektua babestu ez dituelako zumaiarren baliabideak era egokian bideratzen Pertsonal gastuak gora jarraitzen du eta ez dago justifikatuta, udal gobernuak aitzakiatzat jartzen duen azpikontratazio maila jaistea ez delako betetzen. Zuntz optikoaren inguruan udal gobernua egiten ari...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005680
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonak direla eta, Lurraldebuseko autobus zerbitzuetako ordutegietan aldaketak izango dira. Lau egunetan moldatuko dituzte ordutegiak: abenduaren 24an eta 31n ohikoak baino goizago bukatuko dira, eta, aldiz, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean beranduago hasiko dira. Informazio gehiago Lurraldebusen webgunean, edo ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005681
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonak bereziak izango dira aurten. Osasun neurriak direla eta, garai honekin lotutako ekintza asko bertan behera utzi behar izan dituzte. Horien artean aurkitzen dira haurrei zuzendutako zenbait jarduera. Hala nola, Ludotekatik Txuri Urdin izotz jauregira egiten den irteera, edo Gabonetako haur parkea. Urte amaieran,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005682
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo 26 pertsonak eman zuten positibo eskualdean: hamahiruk Azpeitian, zazpik Azkoitian, lauk Zarautzen eta bik Zestoan. Zumaian ez zuten kasurik detektatu atzo. Hala ere, kasu metatuen tasak ehundik gora jarraitzen du herrian. Atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako PCR eta antigeno proben emaitzak argitaratu dit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005683
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Haurrak eta heriotza' hitzaldia antolatu du Txiribueltak ostiralerako Txiribuelta elkarteak datorren ostiralerako, hilak 18, heriotzaren inguruko hitzaldia antolatu du. Naroa Martinez psikopedagogaren eskutik, jakingo dugu gehiago gai honen inguruan; besteak beste, noiz eta nola esan umeei.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005684
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haurreskolak Partzuergoko langileok ordezkatzen gaituzten hiru sindikatuak (ELA, LAB eta STEILAS) abenduaren 10 eta 16rako bi greba egun deitu dituzte. Hezkuntzako gainontzeko sektoreetan egin duen moduan, Eusko Jaurlaritzak ez du Covid-19arekin lotutako inolako aurrekonturik bideratu Haurreskolak Partzuergora. Haurres...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005685
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken bost egunetan zortzi kasu hauteman dituzte Zumaian. Eremu 'horia' da, baina aurreko astean baino urrunago du 'berdea' izatea. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zabaldu duen txostenaren arabera, atzo egindako PCR eta antigeno probetan hiru positibo zenbatu dituzte Zumaian. Azken bost egunetan zortzi kasu hauteman ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005686
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan den larunbataz geroztik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrei mugitzeko eta biltzeko eskubideak mugatzen dizkieten neurri berriak dira indarrean, egun seinalatuetarako hainbat salbuespenekin. Horietako zenbaiten inguruan herritarrei sortu zaizkien zalantzak argitzeko irizpideak eman ditu Eusko Jaurlaritzak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005687
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ofizial igeltsero lanpostuaren hautaketa prozesurako izangaien zerrenda argitaratu du Zumaiako Udalak Zumaiako Udalak azaldu duenez, oposizio aldiko lehendabiziko proba urtarrilean zehar izango da, baina ez dute oraindik jakinarazi zehatz mehatz zein egunetan izango den. Lanaldi osoan lan egingo duen ofizial igeltseroa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005688
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txiribuelta elkarteak datorren ostiralerako, hilak 18, heriotzaren inguruko hitzaldia antolatu du. Naroa Martinez psikopedagogaren eskutik, jakingo dugu gehiago gai honen inguruan; besteak beste, noiz eta nola esan umeei.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005689
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Seaskako egutegiak salgai daude Herri Eskolan eta Ilargi tabernan Lau euroren truke erosi daitezke Iparraldeko Ikastolen Elkarteko egutegi hauek. Urte berria gertu dagoela-eta, SEASKAk, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, salgai jarri ditu bere ohiko egutegiak. Egutegia ez ezik euskal izendegia ere badu barruan, egunez eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005690
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2021erako aurrekontuak onartzeko osoko bilkura izango da ostegunean Zumaiako udalbatzak ostegun honetan eztabaidatuko ditu 2021rako aurrekontuak. 16.212.911 euroko aurrekontu-proiektua aurkeztuko du Udal Gobernuak. Hirigintza arloan urjentziaz egin beharreko zenbait lan egitea, eta maileguen bidez "Zumaiarentzat estrat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005691
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eduardo Agirrek eta Mikel Manzisidorrek osatutako bikoteak 23 urtez azpikoen gizonezkoen mailan garaipena lortu zuen larunbatean Noainen. Eduardo Agirre puntistak 23 urtez azpikoen gizonezkoen kategoriako Espainiako Kopa irabazi du. Larunbatean jokatu zuen partida Mikel Manzisidorrekin eta Aaron Gonzalez de Matauco eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005692
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haur eta gazteek gabonetako magiaz gozatzeko aukera izango dute hurrengo egunetan. Aurtengo ikasturtea desberdina izaten ari da. Gabonak ere desberdin ospatuko ditugu, baina ilusioa, magia eta poza... berbera izan dadila!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005693
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pentsio publikoen eta osasungintza eta zaintza zerbitzu duinen aldeko elkarretaratzea egin dute Saregileen plazan egin dute bat hainbat herritarrek, astelehenero bezala, pentsio publikoen aldeko protesta egiteko. Zaintza eta osasungintza zerbitzu duinak ere aldarrikatu dituzte. Astelehenero bezala, Zumaiako pentsiodune...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005694
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburuan zenbatutako beste lau positiborekin eremu 'horira' igaro da Zumaia Aurreko asteburuko datuekin alderatuta, lurralde historiko guztietan egin dute gora zenbatutako kasu positiboek. Osasun Sailak argitara atera ditu joan den asteburuko datuak, eta igoera izan da detektatutako positibo kopuruan. Ostiraletik iga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005695
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eman ditugu Marlik taldearen 'Azaletik ezabatu baino lehen' diskoaren bi aleak Marlik musika taldearen bi disko zozkatu ditugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Marlik talde zumaiarrak bere bigarren diskoa kaleratu berri du, Azaletik ezabatu baino lehen izenburupean. Neguan hasi eta udan errematatu dute zazpi ab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005696
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martin Amilibia: "Pistan korrika egitean, buelta bakoitzeko denbora bat egitea da ezinbestekoa" Ez da urte erraza izan Martin Amilibiarentzat (Zumaia, 1986). Beste hainbat kirolarik bezala, etxean entrenatu behar izan zuen martxoko konfinamenduan, "maila mantentzeko". Hala ere, "gustura" dago korrikalaria, berriro ere ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005697
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Orain astebeteko datuekin alderatuta, okerrera egin du pandemiak, baina atzoko datuak herenegungoak baino hobeak dira. Zenbaki dantza horretan, bihar arte itxaron beharko da jakiteko herri bakoitzean gora ala behera egin duten kasu berriek. Zumaian ostiralera arte baxua zen 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia ta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005698
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Helvetia Anaitasunako erdikoak dira Ander Izquierdo eta Ander Torriko (Zumaia, 1997) gazteak. Oso ondo ari dira: jokatuz eta jokaraziz. Haien lana erabakigarria gertatzen ari da taldeak partidaz partida gora egin dezan. Erreportaje hau argitaratu du Berria.eus-ek. Helvetia Anaitasunan Ander deitzea gaztetasunaren, ausa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005699
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Denboraldi txarra dela eta erabaki dute errepidea ixtea, eta eguraldiak hobera egin arte ez dutela irekiko jakinarazi du Trafiko Sailak. Denboraldi txarra dela eta, itxita dago N-634 errepidea Zumaiatik Getariara bitartean. 18:00ak arte dago ezarrita alerta denboraldiagatik, baina Trafiko Sailak BALEIKE.eus-i azaldu di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005700
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hilero Zumaiako Futbol Taldeak egiten duen eran, abenduko zozketaren saridunak hauek izan dira: Ardo botilaren zozketaren irabazlearen izena: Aitor Solozabal bazkidea izan da. Arropa zozketaren irabazlearen izena: Mikel Zearreta bazkidea izan da. Opariak jasotzeko, kontuan hartuta COVID egoera dugula, korreo bat bidali...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005701
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sarek urtero urte hasierarekin batera manifestazio nazionala egin izan du preso eta iheslarien eskubideen alde. Aurten, horren ordez, herriz herri egingo dira ekintzak. Zumaian, Itzurun hondartzan izango da hitzordua, eta antolatzaileek herritarrei eskatu diete izena aurrez emateko. Aurreko urteetan bezala, 2021a haste...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005702
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
209 kasu berri zenbatu ditu Osasun Sailak Gipuzkoan. Kasuek gora egin dute astebetean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baita ospitaleratzeek ere. Hego Euskal Herrian, berriz, 736 positibo zenbatu dituzte. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguneroko txostena kaleratu du gaur ere, baina asteburuetan egin ohi duen bezala, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005703
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaian kasu bakarra atzeman badute ere, gora egin dute baieztatutako positiboek Zumaian hiru kasu baino ez dituzte hauteman azkeneko zazpi egunetan eta, 91,60ko positibotasun tasarekin, eremu horian jarraitzen du. Hego Euskal Herrian, baina, gora egin dute baieztatutako positiboek: guztira, 703 zenbatu zituzten atzo e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005704
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udal Gobernuaren oharra, EAJk prentsaren bidez zabaldu duen gezurra dela-eta EAJk gezurretan jarraitzen du, Kofradiako muralaren margoketan zinegotzirik ez zegoela jakiteko bide ofizialak edukita ere. Agerraldi honen bidez Udal Gobernuak gai honi amaiera eman nahi dio, eta indarrak legealdi planean jartzen seg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005705
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euriteek eta haizeak eraginda, hamar metro inguruko mendi zati bat erori da errepidera. Suhiltzaileen zain dira uneotan. Arratsaldeko 16:00ak baino lehentxeago luizia izan da Jadarre auzoan, euriteek eta haizeak eraginda. Dirudienez, errepideko bihurgunera hamar metro inguruko mendi zati bat erori da, eta lauzpabost zu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005706
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal gobernuak jakinarazi du ohiko prozedura jarraituz ezabatu duela Ernaik asteburuan Kofradian egindako murala. Konstituzioaren Egunaren harira Ernaik Kofradian egindako murala ezabatu dute jada. Gaur goizean ezabatu dute garbiketa lanetan aritzen diren enpresa bateko langileek. Astelehenean, hilak 7, EAJren udal tal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005707
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gauerdian sartuko dira indarrean Eusko Jaurlaritzaren neurri berriak Etxeratze agindua. Herritarrek ezingo dute kalean ibili 22:00etatik 06:00etara. Salbuespenak izango dira abenduaren 24tik 25erako eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1erako gauak: horietan 01:30ean hasiko da etxeratze agindua, baina etxera itzultzeko ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005708
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Zaldibar. Zona cero' liburua aurkeztuko du Ahoztar Zelaietak Arroa Behean Astelehenean izango da, abenduaren 14an. Eskola Txikian izango da aurkezpena, 19:00etan, eta Jon Artanok dinamizatuko du. Joan nahi dutenek tokia hartu beharko dute aurrez, telefonoz. Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetaria Arroa Behean izango da da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005709
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mikelek eta Felixek proposatutako hitza ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Besteren batek agindutako betekizunari edo kalean erosi beharrekoari deitzen diogu Zumaian "mandatu". Askotan pluralean erabiltzen da "mandatuak", hau da, "enkarguak" edo erosketak egitea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005710
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo, ostirala, aukeratu zituzten EBBko zuzendaritzako kideak Aberri Batzarrean. Andoni Ortuzar izango da alderdiaren burua, eta beste zortzi kide ere izango dira EBBn, tartean, Maria Eugenia Arrizabalaga. EAJk zuzendaritza berria izango du datozen lau urteetan. Pandemiak baldintzatutako urtebeteko prozesuaren ondoren,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005711
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Distira elkarteak erakusketa kolektiboa zabalduko du gaur Oxford aretoan Hemezortzi autoreren hemezortzi argazkik osatzen dute esposizioa. Abenduaren 30era arte izango da bisitatzeko aukera. Gaur, ostirala, hasi eta abenduaren 30a bitarte, Distira Zumaiako argazki elkartearen erakusketa kolektiboak hartuko du Alondegik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005712
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lan-karga handia, baliabide falta nahiz ikara dira egoitzetako langileek egunerokoan topatzen dituzten lan-baldintzak. 246 egun egin dituzte greban, sektorea duin egitea aldarrikatzeko. 2008tik berritu gabeko probintzia-hitzarmen bat, 2016tik izoztutako lan-baldintzak zentro gehienetan, eta 2017tik blokeatuta dauden el...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005713
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txalo Produkzioak-ek bihar taularatuko du antzezlana, Aita Marin. Sarrerak agortu dira dagoeneko. Ene ba! antzezlanaren emanaldia izango da bihar, ostirala, Aita Mariko zine aretoan, 19:00etan hasita. Guraso izatear dauden bikotea familia arteko afari batera joango da, eta haurraren izenaren inguruan hitz egiten hastea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005714
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Saltokiaren webgunetik erosketak egiten dituzten bezeroek %20ko deskontua izango dute, eta dendan erosten dutenek, berriz, oparia jasoko dute. 20 urte igaro dira dagoeneko Basusta lora dendak ateak zabaldu zituenetik. Urteurren berezia bezeroekin ospatu nahi dute, eta horregatik, floristeriabasusta.com webgunetik erosk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005715
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaurko eta biharko lanuzteekin, 246 egun egingo dituzte greban Gipuzkoako zentroetako beharginek Grebara jo dute berriz adinekoen egoitzetako langileek, sektorea duin egitea aldarri. Gaurko eta biharko dituzte deituta grebak, eta hainbat herritan egin dituzte bilkurak; Urola Kostan, Zarautzen elkartu dira. Blokeatuta j...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005716
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken astean bi kasu besterik ez dituzte zenbatu. Eremu 'berdea' izatera pasatzetik gertu dago Zumaia. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, azken orduetan ez da koronabirus kasu berririk zenbatu Zumaian egindako PCR eta antigeno probetan. Zumaia da egoera onena duen eskualdeko herria. Azken astean bi ka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005717
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako Kopako finala jokatuko du Eduardo Agirre puntistak larunbatean Mikel Manzisidorrekin mutrikuarrarekin batera osatuko du bikotea Agirrek. Noainen jokatuko da partida, larunbat arratsaldean. Eduardo Agirre Zumaiako puntistak 23 urtez azpikoen gizonezkoen kategoriako Espainiako Kopako finala jokatuko du larunba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005718
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Durangoko Azokako katalogoko produktuak, Zumaiako hiru dendatan eskuragarri Zu non, han DA! ekimenaren bidez, Euskal Herrian zehar zabaldu da aurtengo Durangoko Azoka. Asteartean, abenduak 8, bukatu zen azoka, baina gaurtik urtarrilaren 8ra bitartean, Durangoko Azokako produktuak Euskal Herriko 141 liburudendetan eskur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005719
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaztelaniazko azpitituluak gehitu dizkiote 'Azaroak 15, itsasoak utzitakoa' dokumentalari oan den azaroan bota zuten lehendabizikoz Azaroak 15, itsasoak utzia dokumentala, eta orain, gaztelaniako azpitituluak gehitu dizkiote dokumentalari. Joan den azaroan bota zuten lehendabizikoz Azaroak 15, itsasoak utzia dokumental...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005720
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako EAJren udal taldeak sinesgarritasun osoa ematen die hainbat herritarrek salatutakoari Atzoko kiroletako batzordea egiteko baldintza bezala jarri zuen batzorde buruak EAJk udal gobernuko zinegotzi bati barkamena eskatzea, eta batzordea bertan behera geratu zen. Horren aurrean EAJren udal taldeak dio: Hiru egun ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005721
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mugikortasun neurriak malgutzea eta tabernak zein jatetxeak irekitzea erabaki du Jaurlaritzak Gaur, asteazkena, EAEko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku batzordea bildu da, eta Iñigo Urkullu lehendakariak larunbatean ezarriko dituzten neurriak iragarri ditu. Besteak beste, udalerrietako mugak kenduko dituzte eta tab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005722
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ipuin kontaketak antolatu ditu Zumaiako liburutegiak Gabonetarako Gabonen atarian, ipuin kontaketa zikloa antolatu du Zumaiako liburutegiak abenduko oporraldirako. Zehazki, abenduaren 23an, 28an eta 30ean, eta urtarrilaren 4an izango dira saioak, guztiak Oxford aretoan, 11:00etan hasita. Abenduaren 23an Kontukantoi bik...
cc-by-sa 3.0