id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0005523 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskuz binaka txapelketako laugarren jardunaldiko norgehiagoka jokatuko da bihar Aitzuri frontoian. Eskuin eskuan dituen arazoak direla medio, Martijak ezingo du Zumaiako frontoian egon, eta Iñigo Bikuñak beteko du haren lekua.
Hala, laugarren jardunaldiari hasiera emango dion partidan Jaka eta Bikuña, Urrutikoetxea eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005524 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Intzidentzia tasa zertxobait jaitsi da Zumaian, atzo beste lau positibo detektatu zituzten arren
Ez dago egunik positiborik gabe. Atzo beste lau kasu zenbatu zituzten Zumaian. Alde positiboa: intzidentzia tasa zertxobait jaitsi da, nahiz eta 500eko langa oraindik urrun dagoen.
Zumaian beste lau positibo detektatu zituz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005525 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alokairu laguntzen oinarrietan aldaketak sartu ondoren, eskatzaileen eta onartutako eskaeren hazkundea izan dela nabarmendu du Zumaiako Udalak.
Iaz 73 lagunek egin zuten alokairurako dirulaguntza eskaera, eta horietatik 53k jasoko dute laguntza, udalak jakitera eman duenez. Aurrekontuetan aurreikusitako 80.000 euroko d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005526 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | [ZOZKETA] 'Kotondarrak' haur antzerkirako sarrerak zozkatuko ditugu
Anita Maravillas eta Portal 71 konpainiek Kotondarrak haur antzerkia ekarriko dute igande honetan Zumaiara. Emanaldia 12:00etan izango da Aita Mari zinean.
Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz (bi lagunentzako bina sarrera) eman dizkigu Baleikeko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005527 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako herriak bere eskuzabaltasuna erakutsi du beste behin ere. 3.255,34 euro bildu ditu Zumaiako Caritasek Eguberriarekin batera egindako kanpainan.
Pasa den urte amaierako kanpainak zailtasun ugari zituen aurrean: COVID-19a, Gabon Korua atera ez izana, ostalaritzari jarritako murrizketak... Baina, hala ere, zumaia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005528 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herritar batzuk kexu agertu dira hondakinen edukiontzi gune batzuen kokalekuengatik. Kexa horiek kontuan hartu, eta behin Urola Kostako Udal Elkartearen Hondakinen Bilketa Zerbitzuarekin gaia aztertu ondoren, bilketa gune horietan aldaketak egitea adostu dute Zumaiako Udalak eta Udal Elkarteak.
Herriko hiru gunetan egi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005529 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Osakidetzak eman berri dituen datuen arabera, 21 positibo izan ziren atzo Urola Kostan. Horietatik hiru Zumaian izan ziren. Herriko intzidentzia tasa azken egunetako bera da, eta eremu gorrian jarraitzen du Zumaian.
Hirugarren olatuaren aparrean, beste 21 positibo zenbatu zituen atzo Osakidetzak Urola Kostan. Beste hir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005530 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Gizarteak bat eginik egin behar dio aurre pandemiari eta ordezkari politiko garenok eredu izan behar dugu"
Pandemiaren garapena ikusirik, larrialdi mahaia eta mahaiak ahalbidetzen duen elkarlana berreskuratzeko garaia dela uste dute jeltzaleek. "Txertaketa hasia bada ere, argi dago oraindik talde immunitatea lortzetik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005531 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken hilabeteotan goizez egin du lan Zumaiako Kzguneak. Otsailetik aurrera txandaka egingo da berriro, eta hilabete horretan arratsaldez zabalduko ditu ateak.
Foronda kultur etxean dagoen Kzguneak txandaka egin ohi du lan: hilabete batean goizez zabaltzen du, eta hurrengoan arratsaldez. Azken hilabeteotan, baina, goiz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005532 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | TAO sistema aldatzeko proposamenak aurkeztuko ditu udalak ostegunean
Aparkalekuen erregulazio sistema aldatzeko prozedura abiatu du Zumaiako Udalak. Egindako galdetegietan eta bileratan jasotako ondorioak eta ordenantza aldatzeko proposamenak aurkeztuko ditu ostegun honetan, online egingo den bilera batean.
Ordenantza ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005533 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Landuko diren puntuen artean daude: 2020ko memoria eta balorazioa; 2021eko aurreikuspenak eta proposamenak; ETXEAREN ERAIKUNTZAren egutegia (obraren epeak, parte hartze prozesua...)
Aurtengo batzarra bereziki ilusionagarria izango da, laster hasiko direlako etxea egiteko lanak. Bazkideak gonbidatuta daude parte hartzer... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005534 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru urte bete ziren pasa den ostiralean jubilatuek eta pentsiodunek protesta ekitaldiak hasi zituztenetik. Protestetara beste herritar batzuk ere inguratu dira azken aldian, eta horren adibidea da gaur eguerdian Saregileen plazan egin duten elkarretaratzea. Ohi bezala, pentsio publiko, osasungintza eta zaintza-lanen d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005535 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Intzidentzia tasak bere horretan jarraitzen du asteburuan beste hamabi kasu detektatu ondoren
Beste hamabi kasu zenbatu ditu Osakidetzak Zumaian ostiraletik igandera bitartean. Intzidentzia tasak 926an jarraitzen du hiru eguneko datuen ondoren. Urola Kostan, berriz, beste 73 positibo zenbatu dituzte, eta Orio eremu gor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005536 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mendiko bizikleta edota errepidekoa gero eta gehiago erabiltzen dela jakitun, udalak bizikleta hauek garbitzeko lekua atondu du Lubaki kiroldegiko kanpoaldean. Horrez gain, takila zerbitzu berria ere prestatu du kiroldegian.
Lubakiko sarreraren eskubitara dagoen aldapan egokitu du espazio hori. Kiroldegiko erabiltzaile... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005537 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 0 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako tailerrak prestatu ditu udalak. Sarioak otsailan eta martxoan egingo dira, eta izen-ematea gaur zabalduko da.
"Gurasoak heziketa prozesuan inplikatzea eta horretarako bidelaguntza eskaintzea, eta gurasoen arteko sare berriak sortzea dira Zumaiako Guraso Esk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005538 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jaitsiera horrekin lotura du Osakidetzak eta Osasunbideak bezperan baino 2.300 proba gutxiago egin izanak. Nafarroan 159 positibo zenbatu zituzten, eta %8,1 da hango positibotasun tasa. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, 676 positibo zenbatu dituzte, eta %6,8 da tasa.
Hego Euskal Herrian herenegun baino kasu posit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005539 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | [EGUNERATUA] 2021. urteko botiken ordutegia datozen egunotan banatuko duela iragarri du Zumaiako Udalak. Bitartean, online kontsultatu daiteke.
Hiru botika daude Zumaian: Ajuria (Amaiako plazan), Mutiozabal (Alai auzategian) eta Otaño (Beheko plazan). Horiez gain, guardiako txandetan Zestoako Zurutuza eta Getariako Ful... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005540 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Liher laukoteak kontzertua emango du datorren ostiralean, hilaren 22an, Zumaiena aretoan, Beste bat! zikloaren barruan. Emanaldia 19:00etan hasiko da.
Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz (hiru lagunentzako bina sarrera) eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak Idurre Lazkano Zubizarreta, Im... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005541 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskualdeko arraun taldeek estropadei ekingo diete, etenaldiaren ostean
Pandemiaren bilakaeraren jarraipena egin beharko du Gipuzkoako Arraun Federazioak, jardunaldia antolatu behar den herrian metatutako intzidentzia tasa 500etik behera badago bakarrik jokatu ahalko delako estropada.
Gipuzkoako Arraun Federazioak jakin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005542 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Patria telesailean egindako lanarengatik laudorio asko ari zen jasotzen Elena Irureta aktore zumaiarra, eta laudorio horiek sari bihurtu ziren atzo. Emakumezko aktore onenaren Forque Saria jaso du bart Iruretak.
Espainia mailan, telebistako eta zinemako lan onenak saritzen dituzte Forque Sariek. Atzo eman zituzten sari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005543 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalak 2021erako zerga egutegia argitaratu du. Hurrengo astean zehar iritsiko da Zumaiako etxeetara, baina internet bidez ere kontsultatu daiteke.
Baimendutako banketxeetako eta aurrezki kutxetako kontuetan kargatuko dira borondatez ordaintzeko epearen azken egunean.
Ordainagiriak ohiko postaz bidaliko dira he... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005544 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko sartu-irtenak kontrolatzen ari dira Ertzaintza eta Udaltzaingoa
Eremu gorrian dago Zumaia urtarrilaren 8tik, eta atzotik herria itxita dago. Sartu-irten horien kontrola ari dira egiten Ertzaintza eta Zumaiako Udaltzaingoa.
Kasu metatuen tasa 500etik gora du Zumaiak -926koa zuen atzo-, eta ondorioz eremu gorrian... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005545 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txiribuela elkarteak aurtengo kanpaina martxan jarri du. Animatu eta familian parte hartu! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005546 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Izurriteak ez du atsedenik hartzen. Atzo beste 1.030 positibo detektatu zituzten Hego Euskal Herrian, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun sailek emandako datuen arabera.
14.180 antigenoen eta PCR proba egin zituzten guztira, eta kasu positiboak 1.030 izan ziren; positibotasun tasa %7,2koa izan zen atzo.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005547 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hitzarmena sinatu dute Mondragon Unibertsitateak eta Zumaienak "hezkuntza berrikuntza bideratzeko"
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) eta Zumaiena Hezkuntza Erakundeak lankidetza hitzarmena sinatu dute aste honetan. Eskolen eta unibertsitateen arteko "zubiak eraikitzea" be... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005548 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal musika panoramako pertsonaia heterogeneoetako bat da Amorante. Oin bat kantugintza tradizionalean eta herrikoian duena, eta bestea abangoardian eta erritmo koloretsuagoetan. Karraska batekin hasi, eta pisten eta pedalen bidez abesti bat sortu, eta bizkarrezurra mugitzera eraman zaitzakeen musikaria da hau. Izen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005549 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beste 11 positibo zenbatu zituen atzo Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Zumaian. Horren ondorioz, kasu metatuen tasa 783ra igo da eta eremu gorrian jarraitzen du herriak.
Koronabirusa atzemateko 14.649 proba egin zituzten atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta emaitzak argitaratu ditu jada Eusko Jaurlaritzako Osasun ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005550 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskuz binakako pilota txapelketaren laugarren jardunaldia Aitzurin abiatuko da hilaren 22an
Jaka eta Martija Urrutikoetxea eta Ander Imazen aurka neurtuko dira. Etxeratze agindua tarteko, ikuslerik gabe jokatuko da partida, 22:15ean hasita.
Aspe enpresak dagoeneko eman du eskuz binakako pilota txapelketaren laugarren j... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005551 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurditik otsailaren lehen egunera bitartean indarrean dira Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako hartu dituen neurriak. Astelehenean elkartu zen LABIren aholku batzordea, eta han ezarritako neurriak zein diren jakinarazi zuten atzo, asteartea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Hona hemen zer egin ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005552 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erosketa bonoak jasoko dituzte 'Zumaia Sasoian' ekimeneko parte-hartzaileek
Ehun ibilbide inguru osatu dituzte Zumaia Sasoian egitasmoan parte hartu duten herritarrek.
Jarduera fisikoa sustatzeko eta herritarrak aktibo mantentzeko helburuarekin, Kirol Patronatuak 'Zumaia Sasoian' egitasmoa zabaldu du Gabonetan, guztira... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005553 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saridun bakoitzak K5 upategiaren eskutik hiruna txakolin botila eta Larsabi elkartearen eskutik Latxa arkume zati bana jasoko du.
Urolako Komunikazio Taldeak Gabon gehigarria banatu zuen abenduan, Maxixatzen, Uztarria, Baleike eta Karkara aldizkariekin eta Urola Kostako Hitza egunkariarekin. Gehigarriaren azalean urte ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005554 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Bidaia-agentzietan ere ez gara berdinak izango hau pasa ondoren"
Zumaiako BQD agentziako Lore Urangarekin eta Zarauzko B The Travel Brand bidaia-agentziako Ibon Leundarekin mintzatu da BALEIKE, pandemia dela-eta, sektorean bizi duten egoeraren inguruan. Azkeneko hilabeteak "gogorrak" izango direla diote, baina aurrera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005555 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Malen Etxeak eta Zumaiako Udalak akordioa sinatu dute, elkarteari Kofradiako etxebizitza bat uzteko
Urtebeteko iraupena izango du hitzarmenak. Udalak doan utziko dio elkarteari Kofradiako bigarren solairuko etxebizitza bat; elkarteak ordaindu beharko ditu, ordea, erabilerak sor ditzakeen gastuak. Eskualdeko emakume mig... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005556 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beste lau positibo detektatu ditu Osakidetzak Zumaian, eta, ondorioz, kasu metatuen tasak gora egin du beste behin ere. Zumaia da eskualdean gorriz margotuta dagoen herri bakarra, eta gaurtik ostalaritzako establezimenduak itxita daude herrian.
Osasun Sailak argitaratu du egunero plazaratu ohi den koronabirusaren datue... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005557 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hamahiru laburmetrai erakutsiko dira bihar IX. Urrezko Pertxa Korto Txapelketaren emanaldian
Aita Mariko zine aretoan izango da emanaldia, bihar, asteazkena, 19:00etatik aurrera. Normaltasunaren inguruan hausnartzeko eskatu diete aurtengoan parte hartzaileei, eta telebistako mandoa izan da ikus-entzunezkoan agertu beha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005558 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hego Euskal Herrian 11.715 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo, eta horietatik 664k eman zuten positibo; %5,7ak. Bihar elkartuko da Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku batzordea; egoeraren azterketa egingo du, eta erabakiko du komenigarria ote den Jaurlaritzari neurri berriak proposatzea.
Koronabirusa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005559 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonetako kanpainan, 200 euroko bosna erosketa txartel zozkatu ditu Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak.
Gertu elkarteko kide diren saltokietan erosketak egiteagatik jaso dituzte erosketa txartelak bost herritar hauek: Engracia Neilak, Eneko Agirrezabalagak, Itziar Aizpuruak, Dianak eta Marije Mendizabalek. ZOR... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005560 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako ikastetxeak etorkizunera begira jarri dira dagoeneko. Batzuk, Haurreskolen kasu, zabaldu dute matrikulazioa martxotik ekainera bitarteko hilabeteetarako. Besteek, urtarrilaren 18an zabalduko dute matrikulazioa 2021-22 ikasturtera begira.
Matrikulazioa irekita egongo da Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskole... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005561 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Rodeo, Ro, Trini Fox, Bulego, Marlik, Anari eta Thalia Zedek, Esti eta Mikel Markez nahiz Eñaut Elorrietaren lanak hautatu dituzte, besteak beste, Badok atarirako 2020ko disko onenen zerrendak gauzatu dituzten hamabi adituek.
Badok atariak 2020ko disko kutunen zerrendak osatu ditu, euskal musika ekoizpena gertutik jarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005562 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hego Euskal Herrian 821 positibo izan dira guztira, %6,5eko positibotasun tasarekin. Azaroaren 21etik gaurdainoko zifrarik altuenak dira.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak izurritearen inguruko datuen eguneraketaren berri eman dute eguerdian. Datuen arabera, 12.464 proba egin zituen atzo, PCR eta antigeno mot... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005563 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hazilan programari buruzko informazio-saioa egingo da datorren ostegunean
Urtarrilean abiatuko da proiektuaren hamaikagarren edizioa, eta dagoeneko zabalik dago izen-ematea. 20-44 urte bitartean dauzkaten eta goi mailako ikasketak dituzten pertsonei zuzenduta dago, eta lana bilatzen laguntzea du helburu.
Urola Kostako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005564 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baina EKOSISTEMA guztiak bezala gure EKOSISTEMA HEZITZAILEA aldatzen doa etengabe oinarri sendoetan finkatuta, ikasleen ONGIZATEA hobetzeko. Horretarako ERRONKA berriak martxa jarri ditugu, FORMAZIOA bermatu eta FAMILIEN partehartzea indartu (lehengo ikasleak, orain guraso baitira, familia berriekin batera). | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005565 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bideo bidezko lehiaketa egin da aurten eta Josu Manzisidorrek irabazi du sari nagusia: bi lagunentzat bazkaria Aita Mari jatetxean.
Aurtengo gaia GEHIAGO izan da, eta 5 bideo bakarrik jaso ditugunez, erabaki dugu botaziorik ez egitea eta parte-hartzaile denei ematea Ekain sagardo eta muztio ekologiko botila bana. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005566 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2021eko itsas mareen informazioaz gain, eguzkiari eta ilargiari buruzkoa ere aurkituko duzue Baleike.eus-eko egutegian.
Ikusgai daude dagoeneko 2021eko itsas mareen taulak Baleike.eus-en. Mareen egutegi honetan ageri diren orduak egokituta daude: GMT+1 edo GMT+2 batuketa egina dago, garaiaren arabera. Ilargiaren eta eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005567 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hilaren 14an berrezarriko dute Deba eta Zumaia arteko tren zerbitzua
Euskotrenek jakinarazi du urtarrilaren 14an berrezarriko duela Deba eta Zumaia arteko tren zerbitzua, ibilbideko sei tunel eraberritu ondoren. Azaroaren 24tik egon da zerbitzua etenda, eta ETSk adierazi duenez, lan horien helburu nagusia Santa Katalin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005568 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astelehenera bitarte egin eta bidali daitezke 'Zumaia sasoian' ekimeneko erronkak
Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra bitarte, hamahiru erronka proposatu dira zumaiarrak aktibo mantentzeko helburuarekin. Erronka horietakoren bat egin eta bidaltzeko epea astelehenera arte luzatu dute. Parte hartzen dutenek herriko dendeta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005569 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Imanol Azkuek ondu duen muga lerroaren eta mugarrien inguruko liburua, Marlik taldearen 'Azaletik ezabatu baino lehen' diskoa, Ana Egaña kirol irakaslea... hori guztia eta gehiago, urtarrileko Baleike aldizkarian.
Duela hamar urtetik mugarrien ibilaldia antolatzen aritu den Imanol Azkue zumaiarrak hartu du urtarrileko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005570 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskualdean beste 21 positibo izan ziren atzo, Osakidetzaren dauen arabera. Horietatik sei Zumaian izan dira, eta azken egunetako positiboen hazkundearen ondorioz, eremu gorrira pasa da kostaldeko herria. Egoera horretan dagoen Urola Kostako herri bakarra da.
Errege Egunaren bueltako datuak ikusi ondoren hala aurreratu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005571 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astebururako abisu horia ezarri dute elurragatik, izotzagatik eta tenperatura baxuengatik
Elur kota 0-200 metro artean izango da bihar, bai eta igande goizaldean eta igande gauean ere.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak abisu horia sartu zuen indarrean gaurko, tenperatura baxuengatik eta izotzagatik. Hala, Euskalmete... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005572 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzendutako oroimen tailerra astelehenean itzuliko da. Bi talde osatuta daude dagoeneko, baina parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 11ra arte izena emateko aukera izango dute.
Tailer honen helburu nagusia, adinekoen bizi kalitatea hobetzea da, horretarako oroim... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005573 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtea hasteko, eta egun hauetako tenperaturak ikusita, Brigidak esandako aditz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Hotzaren eraginez eskuak edo hankak gogortu eta mintzeari esaten diogu Zumaian "somindu". OEH hiztegiaren arabera, beste toki batzuetan "sumindu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005574 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amalur izena duen erakusketa zabalduko du Maider Azurmendi artistak gaur, Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. Zeramika eta eskultura uztartuaz sortutako lanak erakutsiko ditu urtarrilaren 31ra bitartean.
Zumaian erakutsiko duen proposamen honen jatorria Zeramika: Artea eta Funtzioa unibertsitateko masterrean aurkit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005575 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ondasun Higiezinen gaineko Zergari eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari dagozkio hobariak eskatzeko epea zabaldu du Zumaiako Udalak. Eskariak urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira. Hiru aukera daude horretarako: udaletxean, posta bidez edo telematikoki.
2021eko ordenantza fiskalek familia ugar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005576 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonek ondorioak ekarriko zituztela ia denen buruan egongo zen. Ajea positiboen hazkunde forman etorri da Zumaiara. 23 kasu detektatu zituen Osakidetzako Osasun Sailak asteartean eta asteazkenean Zumaian; 43 azken zazpi egunetan.
Azken bi egunetako datuak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak: 63 kasu baiezt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005577 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Etxezarreta eta Aita Mari arteko semaforoa itzalita egongo da gaur eta bihar
Patxita Etxezarreta kalea eta Aita Mari auzunea arteko bidegurutzeko semaforoa itzali egingo dute gaur eta bihar konponketa lan batzuk egiteko. Bihar eskola eguna denez, ikasleak pasatzen diren ordu tarteetan udaltzainek bideratuko dute trafik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005578 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiako selekzioak Gabonetako Saria jokatuko du gaur hasi eta larunbatera bitartean Errusiako hiriburuan. Hautatzaileak 16 jokalari deitu ditu txapelketa hau jokatzeko, eta horien artean da Kauldi Odriozola zumaiarra. Gaur Argentinaren aurka jokatuko du.
Argentina izango du aurkari Espainiako selekzioak Gabonetako S... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005579 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Krisialdi ekonomikoan murgilduta hasi genuen 2010eko hamarkada, eta osasun krisian buru-belarri sartuta agurtu berri dugu. Tartean milaka pelikula estreinatu dira, eta horietako gutxi batzuk besterik ez zaizkit memorian itsatsita geratu.
Kontaezinak dira urtean zehar estreinatzen diren pelikulak. Lehen zinema aretoetan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005580 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Partidan pilatutako tentsio guztia oihu batekin soltatu zuen Jokin Altuna pilotariak. Eibarko Astelena frontoiak hartu zuen buruz buruko txapelketako partida. Behin norgehiagoka irabazita, txapela hurbilago zuen Amezketakoak.
Inor ez zegoen, ordea, pilotarien lana txalotzeko; ateak itxita jokatu zen partida pilotako ka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005581 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Positibo gehiago atzeman dituzte, baina positibotasun tasa jaitsi egin da
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 10.042 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo, eta horietatik 579k eman zuten positibo; %5,8k alegia -herenegun %7,1ekoa zen positibotasun tasa-. Nafarroan, aldiz, %6,5etik %8,3ra igo da tasa. Jaurlaritzak ez du ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005582 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean 1.785.580 bisita izan ditu Baleike.eus-ek Google Analytics neurgailuaren arabera, eguneko 4.892 bisita inguru. 2019ko datuekin alderatuta, %37,32 igo da bisita kopurua -orduan 1.300.227 bisita izan zituen Zumaiako atariak-. Baleike.eus-ek oran arte izan duen daturik o... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005583 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dan-tz musika plataformaren Dantz Point Zumaia iaz mundu osoan egin ziren musika bideorik onenetako bat da, Dance Televisionen arabera.
Musika plataforma honek iazko azaroan grabatu zuen bideoa San Telmo inguruan. DJ Bihotzak labarren ertzean eskainitako saioa jasotzen du ikus-entzunezko honek.
Dance Televisionek AEB, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005584 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola ibaian zehar dauden zubiak jaso zituen Udaleko Euskara Sailak 2020an argitaratutako egutegian. Gaurko erronkan zubiz zubi ibiliko gara.
Hauxe ibilbidea: Moillaberriko zubitik hasi, Zubihaundiaren gainetik pasa eta Artadira igo; Arteaga baserritik Mantziorko zubiraino jaitsi; handik Bedua baserrirantz joan, Basust... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005585 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ingeleseko irakasle bat behar da, berehala lanean hasteko. Arratsaldez emango ditu eskolak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005586 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Salvador pianista eta Ainara Ortega abeslaria kide dituen Laboa Jazz Sextet taldeak kontzertua emango du ostegunean Zumaian, Beste bat! zikloaren barruan. Emanaldia Aita Mari aretoan izango da, 19:00etatik aurrera.
Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Sarid... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005587 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hego Euskal Herrian gora egin dute kasu positiboek. Aizarnazabalen baheketea positiboa egingo dutela iragarri du Eusko Jaurlaritzak; hamar positibo zenbatu zituzten atzo herri horretan.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak kaleratu ditu atzoko PCR eta antigeno proben emaitzak. Hiru positibo zenbatu dituzte azken orduetan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005588 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Formatu berria izanik, eta zumaiarren parte hartzea bultatzeko, bertsoak bidaltzeko epea urtarrilaren 6ra arte luzatu dugu!
Zumaiarrei edo Zumaian bizi direnei zuzendutako lehaketa da hau, eta partaide bakoitzak bertso bakarra aurkeztu ahal izango du, gai modura hauxe hartuta; GEHIAGO. Bideoak whatsapp bidez bidali beh... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005589 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusko Jaurlaritzak alerta horia ezarri du elurragatik, eta elur-kota 200-400 metro artean egongo da gaur. Elosua itxita dago. Urrakin eta Mandubian elurra ari du uneotan, eta arretaz gidatzeko gomendatu dute.
Alerta horia aktibatuta dago gauerditik 12:00ak bitarte, elurragatik. Tenperatura baxuak espero dira, eta zenba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005590 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Marian Ibarluzearen hilketa matxistaren aurrean autodefentsa feminista aldarrikatu dute
Hainbat zumaiar elkartu zen atzo, astelehena, Torreberriko aterpearen babesean, azken hilketa matxista salatzeko. Zumaiako Udalak, bere aldetik, adierazpen instituzionala kaleratu zuen, eta mugimenfu feministaren deialdira batu.
Zum... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005591 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurko erronka Pulpo eskubaloi elkarteak proposatu du. Hemen xehetasunak:
Zumaiako Pulpo eskubaloi elkarteak 21 talde ditu, hasi alebin mailan nagusien mailara arte. Aurten jokalari asko eta asko geldirik daude pandemia egoera honetan, baina 14 urtetik gorakoak entrenatzen ari dira txapelketak hasteko itxaropenez.
Esku... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005592 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herritarren ekarpenekin diagnostikoa osatu ondoren, proposamena zehatza aurkeztuko du udalak urtarrilaren 12an. Saioa 'online' izango da, eta izena eman beharko da aurrez.
HAPO Hiri Antolamenduko Plan Orokorra osatzen ari da azken hilabeteotan udala. Azaroan diagnostiko saioak egin ziren herritarrekin, eta edukiak azte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005593 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo Eskubaloiaren Zuzendaritza Talde berria, aho batez izendatua
Klubaren ohiko batzarrean, 2024. urtera arte jardunean izango den taldea izendatu zen aho batez.
Abenduan izandako ohiko batzarrean, klubaren Zuzendaritza Talde berria aho batez izendatua geratu zen, 2024. urtera arte klubaren gidaritza eramateko ardura... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005594 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oro har, kasu positiboek behera egin dute eskualdeko herrietan. Azpeitian, gainera, 500dik beherakoa da intzidentzia tasa, eta ostalaritza establezimenduak zabaldu ahal izango dituzte. Hego Euskal Herrian igo egin dira kasuak; % 10,6 da Nafarroako positibotasun tasa.
Abenduaren 30etik ez du Osasun Sailak herriz herriko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005595 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kontseilu Sozialista Urola Kosta sortu dute, eta aurkezpen gutun hau zabaldu.
Kontseilu Sozialista Urola Kosta eragile sortu berriaren aurkezpen gutuna:
"Garai gordinak bizi ditugu; ez da sekretua. Pandemiak are nabarmenago atera du azalera zein den langile klaseak, sistema kapitalistan, parez pare duen ekintza bakarra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005596 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia herrigunea baino gehiago da, nortasuna eta aberastasuna ematen dioten auzoak ere baditu.
Gaurko ibilbidean herriko auzoak lotuko ditugu. Hauxe da proposatzen dizuegun buelta, baina nahi duzuen puntutik hasi dezakezue: Gernikako parketik hasi, Artadira igo, Oikiara jaitsi, Ibañarrietatik San Lorentera, Narrondora... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005597 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriz herriko datuak astelehenera arte ez dituzte emango, baina Araba, Bizkai eta Gipuzkoan positibo emandakoen ehunekoa 6tik 7,3ra pasa da lau egunetan, eta Nafarroan, 6,7tik 8ra egun bakarrean.
2021eko lehen egunean ere egin dira PCR eta antigeno probak Hego Euskal Herrian, 5.426 proba guztira, eta 302 positibo atze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005598 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitzuri pilotalekuan izango dira Errege Magoak urtarrilaren 5ean. Txanda ezberdinetan, herriko haurrei zuzendutako emanaldi magikoa eskainiko dute. Sarreren eta ekitaldiaren inguruko hainbat argibide eman ditu Zumaiako Udalak:
Talde bakoitzak gehienez ere sei lagun izango ditu, eta beti ere segurtasun neurriak kontutan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005599 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elur-kota 200 eta 400 metro artean egongo da gaur, eta alerta laranja aktibatu du Eusko Jaurlaritzak 15:00ak arte. Elosua itxita dago. Urraki itxita dago kamioientzako, eta ibilgailuek kateak behar dituzte zirkulatzeko. Mandubia ere itxita dago, eta Orio gainean arretaz gidatu behar da.
Alerta laranja aktibatuta dago a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005600 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskaraldian murgilduta egon gara Zumaian eta Euskararen Eguna ospatu genuen abenduaren 3an. Euskara bultzatu, indartu, biziberritu... nahi dugu, eta horretara bideratzen ditugu gure ahaleginetako asko, erdarek ito ez gaitzaten eta bizirik iraungo badugu. Duela ez hainbeste, ordea, egoera oso bestelakoa zen: euskara ze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005601 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aspaldiko partez San Lorenteko ermitara igotzeko aukera izango duzu gaurko erronkari helduz gero.
Bederatzi urtez jarraian Zumaiako Udalak, herriko hainbat zalerekin batera, Zumaiako Txakur lasterketa antolatu du. Lasterketak bi ibilbide izan ohi ditu. Gaur proposatzen dizugun erronkan biak lotuko ditugu. Mapan daukazu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005602 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hego Euskal Herrian 628 positibo atzeman dituzte urteko azken egunean
Positibotasun tasa % 6,1etik % 6,9ra igo da Araban Bizkaian eta Gipuzkoan. Astelehenean emango ditu Eusko Jaurlaritzak herriz herriko datuak. Nafarroan, bere horretan jarraitzen du detektatutako kasu kopuruak.
Urteko azken egunean, atzo, 628 koronabi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005603 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | '2020: ahazteko, gogoratzeko' artikulu sortako azken partean, 2021az idatzi du UKTko kazetari zumaiarrak, eta testuan oinarrituta sortu du ilustrazioa artista zumaiarrak.
Olinpiar Jokoak bisurtean ospatzen badira, baina aurten pandemiagatik olinpiadarik izan ez bada, benetan bisurtea izan al da? Eta, datorren urteko ud... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005604 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Preso eta iheslariak etxeratzearen alde kaleak hartu dituzte urteko azken egunean
Beheko plazan hasi eta Kofradian amaitu da mobilizazioa, 'Bidea gara, bidean gaude. Preso eta iheslariak etxera!' zioen pankarta buru zela.
Gabonetan hainbat jarduera izaten ari dira preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko. Gaur, urteko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005605 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bezperan baino 13 kasu gehiago atzo Hego Euskal Herrian, 389 proba gehiago eginda
Positibotasun maila %6tik %6,1era igo da azken datuen arabera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Herriz herriko daturik ez du eman Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak.
Urtea amaitzear, positibo kopuruak zertxobait gora egin du Hego Euskal Herr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005606 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kronograma: koronabirusa eta aurten zeresana eman duten beste gertakari batzuk
Martxoan Txinatik iritsitako pandemiak berarekin ekarri du aurtengo beste guztia, edo ia guztia, alorrez alor, mailaz maila, egunez egun. Hona urtearen laburpena (abenduaren 23ra artekoa).
Martxoa: koronabirusa iritsi zen gurera. Ordura arte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005607 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Piraguistek izurde artean grabatutako bideoa, 2020ko albiste ikusiena
Aurten 1.780.000 bisitatik gora izan ditu Baleikeren webguneak, inoizko daturik onena. Lan-taldeak eskerrak eman nahi dizkie irakurle guztiei. Hona hemen 2020ko albiste irakurrienen zerrenda.
Baleikek inoizko ikustaldi gehien izan du 2004an webgunea ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005608 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtezahar gaua iritsi da, eta Eusko Jaurlaritzaren Labi batzordeak ezarritako neurriak gogoraraztea komeni da. Etxeratze aginduaz eta gehienez elkar daitezkeen pertsona kopuru mugaz gain, merkataritza eta ostalaritza establezimenduek ere badituzte mugak: 18:00etan itxi beharko dituzte ateak gaur, abenduak 31 eta bihar,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005609 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urte hau ondo amaitu edota hurrengoa hobeto hasteko, zer egokiako gertuko mendietan txango bat egitea baino? Hemen Inda Mendiren proposamena.
Erronka #8# Inda mendi. Ibilaldi neurtua (abenduak 31 eta urtarrilak1)
Inda Mendi M.B.ak urtean zehar hainbat egitasmo eta irteera antolatzen ditu. Guztiak ikusgai daude beraien ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005610 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Proiektu berriak ditugu esku artean urte berriari begira, eta Zumaiena osatzen dugunok elkarlanean aritzeak balioerantsi bat ematen dio egiten dugun guztiari. Azken hilabeteetan landu eta hausnartutako guztia errealitate bihurtzen ari da pixkanaka eta, Gabonetako oporrak aprobetxatuz, eskuei txistu eman eta hemen gabil... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005611 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak gogorarazi nahi du talde edo familia bakoitzeko gonbidapen bakarra behar dela, eta sarrera gehiago hartu dituztenei horiek itzultzeko eskatzen die.
Aurten ezin izango da ohiko kabalgata egin, eta horren ordez, Errege Magoak Aitzuri pilotalekuan izango dira urtarrilaren 5ean. Gaur goizean zabaldu da gonbidapenak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005612 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | COVID-19aren zabalpena saihesteko hartutako neurrien ondorioz, ostalariek arratsaldeko 18:00etan itxi behar dituzte tabernak, eta honenbestez, manifestazioaren ordua aldatzea erabaki dugu. Hau horrela, bihar, abenduak 31, presoen eta iheslarien etxeratzearen alde egingo den manifestazioa eguerdiko 12:30ean aterako da B... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005613 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goizaldeko 3:30ak aldera Ertzaintzaren auto patruila bat Urumea ibaira erori da Donostian. Bi ertzain zihoazen autoan: 33 urteko zumaiarrak onik ateratzea lortu du; beste agentea beranduago hilik aurkitu dute.
Zumaiarra da Urumea ibaira erori den patruila autoko istripuan onik atera den ertzaina. Goizaldeko 3:30ak alde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005614 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gora egiten hasi da PCR eta antigeno probetan positibo ematen ari diren herritarren kopurua. Lau egunetan kasu berririk gabe egon ondoren, atzo lau kasu atzeman zituen Osakidetzak, eta bezperan beste bat.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako azken datuen arabera, 10.408 PCR eta antigeno proba egin ziren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005615 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kalamu plantazio bat atzeman du Guardia Zibilak nekazaritza pabilioi batean
Hiru pertsona atxilotu dituzte, droga trafikoa leporatuta. Polizia iturriek adierazi dute pabilioia kalamuaren hiru hazkuntza etaparen arabera zutela banatuta, salgaia etengabe eskura izateko.
Guardia Zibilak marihuana plantazio bat desegin du ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005616 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kabalgatarik ez da izango, baina Errege Magoak Aitzuri pilotalekuan izango dira urtarrilaren 5ean. Hiru ordu eskasean agortu dira gonbidapenak.
Aurten ezin izango da kabalgatarik egin, baina urtarrilaren 5ean Aitzurin izango dira Errege Magoak. Osasun neurriak behar bezala betetzeko, gonbidapenak internet bidez eskurat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005617 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amaitzear den urte ezohiko honetaz hausnartzeko eskatu zaie Urola Kostako zortzi herritarri, eta hitz bat aukeratuta abiatzeko artikulua: pandemia, denbora, ardura, 'kolokon', eraldaketa, 'krisaukera', bakardadea eta kaos geopolitikoa hautatu dituzte. Gaur bigarren zatia publikatu dugu. Hauek dira gaurko protagonistak:... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005618 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errege Magoak bisitatzeko gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira, internet bidez. Gehienez sei pertsonaz osatutako taldeak txandaka sartuko dira Aitzurira; talde horietako bakoitzak gonbidapen bakarra eskuratu beharko du. Izena emateko eta Errege Magoak bisitatzeko jarraibideak zehaztu ditu udalak.
Urtarrilaren 5ean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005619 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sara Manzisidor eta Martin Amilibiak marka bikainak lortu dituzte pista estaliko 1500 eta 3000 metrotan.
Atletismoan federatutako gure herritarrak pista estalian dabiltza lehiatzen azken aldian.
Urte sasoi honetan lokatzetan Euskal Herriko krossak lehiatzen dituzte, baina aurtengoan dena da ezberdina. Aterpean, mugatut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005620 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Silbestrerik ez daukagu aurten, baina ibilbideak hor jarraitzen du, nahi duenarentzat.
Urteko azken egunean San Silbetre lasterketa egiten da hainbat herritan. Zumaian ere indarra hartu du ohiturak azken urteotan eta gero eta jende gehiagok hartu du parte lasterketan. Aurten ezin izan da San Silbestre proba antolat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005621 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Imanol Ulazia zumaiarra saritu dute Torrelavegako 'Jose Luis Hidalgo' poesia sariketan
Ulaziak 'Rocas de Itzurun' poesia bildumari esker irabazi du Torrelavegako Udalak bi urtean behin antolatzen duen sariketa. Maitasuna, natura, kosmosa eta infantzia landu ditu Ulaziak, besteak beste, ehun poemaz osatutako sorta horre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005622 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteberri egunean ez da izango bilketa zerbitzurik Urola Kostan, ez kaleko edukiontzi guneetan ez eta merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan ere, Urola Kostako Udal Elkarteak adierazi duenez.
Horrez gain, UKUEk adierazi du, abenduaren 25ean bilketarik egin ez izanak sortutako kexen harira, jai egunet... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.