id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0006023
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udako argazki lehiaketa antolatu du beste urte batez Baleikek, eta saridunek jaso dituzte jada beraien sariak. Soraya Lopez izan da argazki lehiaketako irabazlea, ematen ziren bi sariak berak jaso dituelako: epaimahaiaren saria eta publikoarena. Lopezek, Puente del Congoston (Salamanca, Espainia) abuztuan ateratako arg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006024
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ondare Geologikoaren Nazioarteko Batzordeko presidente berria da Asier Hilario International Union of Geological Sciences (IUGS) erakundeak Ondare Geologikoaren Nazioarteko Batzordeko presidente izendatu du Asier Hilario (Tolosa, 1977), Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifikoa. Munduko 121 herrialdek osatzen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006025
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalak 2018an hitzarmen bat sinatu zuen Asociación ayuda enfermedades raras solidaridad y esperanza elkartearekin, plastikozko tapoiak biltzeko ekimen solidariora atxikiz. Elkarte horrek tapa hauek biltzeari utziko dio, eta, ondorioz, udalak kendu egin du Eusebio Gurrutxagan horretarako espresuki jarrita zegoe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006026
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten hiru herritan banatu du erakundeak bere hamargarren urteurrena ospatzeko antolatu duen Itsas ondarearen jaialdiko ekitaldi sorta. Pasa den igandean Zumaian izan zen jaialdia, eta datozen bi asteburuetan Mutrikun eta Deban egingo da. Mutrikun izango da larunbat honetan, hilaren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006027
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Marije Aizpuruak eta Jokin Urkidik jaso dituzte dagoeneko ostiraleko bertso saiorako bina sarrera. Zumaiena ikastetxeko aretoan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Igor Elortza, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo ariko dira bertsotan ostiralean, 20:00etan hasita. Bertso saiorako bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006028
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikastaro berezia eta azkarra izango da, 120 ordukoa eta astean bi egunekoa. Oraindik zabalik da C1 mailako ikastaroan izena emateko epea. Ikastaro berezia eta azkarra izango da, 120 ordukoa eta astean bi egunekoa: astelehen eta asteazken eguerdietan, 14:45ean hasita.Interesdunek 607625498 telefono zenbakira dei dezaket...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006029
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostan, orotara, 21 positibo atzeman zituen atzo Osakidetzak: Azpeitian hamar, Azkoitian sei, Zestoan bi eta Orion, Zarautzen nahiz Zumaian bana. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan PCR proba egin zuten herritarren %4,2k eman zuen positibo atzokoan. Ospitaleratuen kopuruak behera egin du. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006030
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
IAk Herri Eskolak antolatu ditu astelehenerako,"langileok erdigunean jartzen gaituen edukia mahaigaineratzeko" "Jaiegun arrotzari intsumisioa adieraztea" eta "langileok erdigunean jartzen gaituen edukia" lantzea izango dute helburu eskualdeko IAko taldeek prestatutako Herri Eskolek. Zumaian ere goiz osoko egitaraua iza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006031
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aitor Mendiluzek ezin etorria adierazi digu antolatzaileoi, eta haren ordez Sebastian Lizaso arituko da ostiral honetan, 20:00etatik aurrera, Zumaiena aretoan. Sarrerak aurrez turismo bulegoan eros daitezke. Unai Manterolaren gidaritzapean, seikote hau arituko da bertsotan ostiralean: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006032
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZOZKETA. Aita Marik emandako bi lagunentzako afaria zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean Aita Mari jatetxeak emandako bi lagunentzako afaria zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Hemen dago aukera zozketan parte hartzeko. Saridunaren izena bihar eguerdian aterako dugu. Parte hartu eta zorte on! Z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006033
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iraila ez da hilebete ona izaten langabeziari dagokionez. Uda garaia amaituta, zerbitzuei lotutako lanpostu batzuk bertan behera geratzen dira, besteak beste. Aurten ere hala izan da: %0,6 igo da Zumaian abuztuko datuekin alderatuta. Irailaren amaieran 468 lagun zeuden Lanbideko zerrendetan. Hilabeteko epean sei hamarr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006034
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egunaren lehen orduetan izan da gertakaria. Zumaia eta Donostia lotzen dituen Lurraldebuseko autobus bat kateatuta geratu da Arranpla parean buelta eman ondoren. Ibilgailuak bidea hartu du, eta autoak pasa ezinik geratu du. Hala, udaltzainek Erribera kalea zabaldu behar izan dute auto horiek pasa zitezen.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006035
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualdeko adinekoen egoitzetan oihartzun mugatua izan du ELA eta LAB sindikatuek, Duintasuna pentsiodunen elkarteak, Irauli Zaintza elkarteak eta Gipuzkoako Senideakek gaurko deitutako lanuzteak, baina izan dira mobilizazioekin bat egin duten langileak. Lan baldintza eta hitzarmen duinak aldarrikatuz enegarren mobiliz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006036
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aldizkari digitalak egiten ikasten ari dira Nafarroako ikasleak ZUT aldizkariaren laguntzarekin Zazpi ikastetxetako DBHko ikasleak euskal kulturaren ezagutza lantzen ari dira Sormen digitala izeneko irakasgaian. Ikasleek, ZUT aldizkaria eredu hartuta, aldizkari digitalak sortuko dituzte ikastetxeetan. Baleike kide den ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006037
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean zabalduko dute Ana Romanen '3+1 20"' erakusketa Oxford aretoan Erakusketaren irekieran eta hilaren 16an '4 veces faro' performancea garatuko du Maria Lopezek. Ostiralean, hilak 9, zabalduko dute Ana Romanen 3+1 20" erakusketa Alondegiko Oxford aretoan. Zumaiako Paolak "bere burua aurkezteko eta hitz egiten d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006038
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haur eta nerabeen arteko tratu onak bultzatzeko prebentzio egitasmoa abian da Haur eta nerabeen garapenean arriskutsuak izan daitezkeen adierazleetan aurrean nola jokatu landuko dute egitasmoan, tratu onak bultzatzeko. Herriko eragileekin elkarlanean jarri du martxan Gizarte Zerbitzuen Sailak proiektu pilotua. Haur eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006039
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tokiko merkataritza zein kontsumoa idartu, eta, bide batez, bezeroak saritze aldera, ginkana antolatu du Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak. Atzotik urriaren 25era bitartean izango da martxan kanpaina hau. Elkarteko kide diren dendetan erosketak egiterakoan eskuorri bana emango zaie bezeroei. Eskuorri ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006040
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nekazaritzako ibilgailuen aldizkako ikuskapenak (IAT) egiteko data berriak zehaztu dituzte Zumaian urriaren 30ean eta azaroaren 2an izango dira ikuskapenak, eta inguruko auzo eta herrietako datak ere zehaztu dituzte. Unitate Mugikorra zehaztutako egun eta tokietan bakarrik egongo dela azpimarratu dute. Alarma-egoera de...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006041
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Esku pilota eta pala txapelketa herrikoiak: aste honetako partidak Esku pilota eta pala txapelketa herrikoiak seigarren astean sartu dira. Astean zehar partidak jokatuko dituzte, eguraldia lagun badute, Odieta frontoian. Esku pilota txapelketako partidak ostiralean, hilaren 9an, jokatuko dira Odietan, 18:00etatik aurre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006042
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertso saio ederra izango da ostiral honetan Zumaiena ikastetxeko aretoan. 20:00etan izango da, eta Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Igor Elortza, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo ariko dira bertsotan. Zumaiako Bertso Eskolak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak J...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006043
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal pilota egokituko sari nagusiko kanporaketak jokatu ziren atzo Bidania-Goiazen. Bi zumaiar izan ziren bertan, Xabier Olaziregi eta Leire Esnal, eta bigarren honek lortu du datorren igandean Errenterian jokatu diren finaletara sailkatzea. Segurtasun neurriak gordeta jokatu ziren partidak. Goizean adimen urritasuna...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006044
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sexualitatea izango dute hizpide Berdintasun Foroak antolatutako bi hitzalditan Urriaren 14an Paola Damontik orgasmo arrakalaren inguruko hitzaldia eskainiko du. Azaroaren 4an, berriz, Rita Cabeza izango da Zumaian, transexualen bizipenen inguruko hitzaldia emateko. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko. Zumaiako Berdinta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006045
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Soraya Lopezek eskuratu ditu epaimahaiaren eta ikuslearen sariak, abuztuan Puende del Congoston ateratako argazki batekin. BALEIKEk egindako Udako I. Argazki Lehiaketak baditu irabazleak. Argazkilari berak eskuratu ditu epaimahaiaren eta ikuslearen sariak: Soraya Lopezek, Puente del Congoston (Salamanca, Espainia) abuz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006046
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hogarreko jatetxea kudeatzeko esleipen prozesua zabaldu du Udalak Hilaren 20ra bitarte aurkeztu ahal izango dira proiektuak. Lehen urtean adjudikaziodunak ez dio Udalari ordainketarik egin beharko. Zumaiako Hogarraren taberna eta jatetxearen zerbitzua, atezaintza, garbiketa- eta mantentze-zerbitzua kontratatzeko oinarr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006047
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zaporeak, Darahli eta Zumaiako Errefuxiatuen Harrera Taldea elkarteetakoek zoriondu nahi dugu Zumaiako herria, Moriako errefuxiatuekiko erakutsi duen elkartasun paregabeagatik. Asteburuan, eguraldiak lagundu ez badigu ere, ehunka herritar gerturatu dira janaria biltzeko jarrita genituen lekuetaraino eta horri esker bil...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006048
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurreko asteburuan ere kasu kopuru bera zenbatu zuen Osasun Sailak herrian. Osasun Sailak asteburuan gauzatu dituen PCR proben emaitzek aurreko asteburuko joerari eusten diote. Izan ere, lehengo asteburuan 48 positibo zenbatu zituen Osakidetzak Urola Kostan, eta oraingoan, berriz, 51 izan dira ostirala eta igandea bita...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006049
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken atxiloketak salatzeko Zarautzen egingo den ekitaldian parte hartzera deitu du Zumaiako Ezker Abertzaleak Guardia Zibilak Kepa Arkauz eta Ekhiñe Eizagirre preso ohiak atxilotu ditu gaur goizean, Arrasaten eta Zarautzen, hurrenez hurren. Espainiako Auzitegi Nazionalak agindutako operazioa izan da hau. Atxiloketa ha...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006050
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pandemiak parte hartzean eragina izango ote zuen kezka zuten Zumaiako Udaleko Kultura Sailean, baina ez da hala izan: Foronda kultur etxean emango diren ikastaroak bete egin dira. Segurtasun eta osasun neurriak behar bezala ezarri ondoren, urriaren 13an hasiko dira ikastaroak. "Forondako ikastaroen izen emateak izugarr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006051
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eguraldi kaskarrarekin bada ere, aurrera doaz esku pilota eta pala txapelketa herrikoiak. Euri arriskuagatik ezin izan ziren esku pilota txapelketako partidak Odietan jokatu, eta Herri Eskolako frontoia Moriarako janari bilketarako gordeta zegoenez, Oikiako frontoian jokatu zituzten partidak. Pasan den astean jokatutak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006052
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskadiko txapelketa irabazi du Julen Mateosek Minimotard 65 kategorian Julen Mateos moto gidaria podiumera igo da beste behin ere Minimotard 65 kategorian. Segoviako (Gaztela eta Leon, Espainia) Kartpetania zirkuituko proban atzo jokatutako lasterketan hirugarren izan zen. Gaztela eta Leoneko txapeldunorde geratu da g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006053
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
11.544 PCR proba egin zituzten, guztira, Hego Euskal Herrian. Nafarroan izan ziren kasu gehien, 276 kasu berrirekin. Osakidetzak jakinarazi duenez, atzo 8.227 PCR proba egin ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun zentroetan, eta 318 positibo atzeman zituzten, aurreko egunetan baino ehun bat COVID-19 kasu gutxiago. B...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006054
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
B finala irabazi dute Zumaiako kadete mutilek Espainiako batel txapelketan Espainiako batel txapelketa jokatu da asteburu honetan Moañan, Galizian. Telmo Deun arraun elkarteak ontzi batekin hartu du parte. Sailkatze estropadan A finaletik kanpo geratu zen, baina gaur onena eman dute, eta B finala irabazi dute. Legutiok...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006055
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi tona elikagai jaso dituzte asteburuan Moriako errefuxiatuentzat Moriako errefuxiatuen kanpalekuko (Lesbos uhartea, Grezia) errefuxiatuei laguntzeko janari bilketa egin dute azken asteotan Euskal Herri mailan, Zaporeak elkarteak deituta. Zumaian asteburu honetan egin dute bilketa, Errefuxiatuen Harrera Taldearen eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006056
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irailaren 18an ukitu zuen ura Balenciaga ontziolek egindako azken itsasontzia, Tarajoq izenekoa. Groenlandiarako egindako ikerketa ontzia da hau. Uretaratzearekin batera, ontziaren izena ere jakinarazi zen. Ontziaren izena erabakitzeko, Groenlandiako Natur Institutuak lehiaketa abiatu zuen urte hasieran, eta 600dik gor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006057
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gorakada taldearen Pinocchio antzelana izango da bihar, igandea, eguerdiko 12:00etan Aita Mari zinean. Udaleko kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunak hauek dira: Aloña Otegi Zabaleta, Miguel Zubimendi eta Nerea Goiria. Zorionak. Antzezlanerako sarrera...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006058
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako batel txapelketako sailkatze estropadak jokatu dira gaur, Moañan, Galizian. Telmo Deun arraun elkarteko kadete mutilak bertan izan dira, eta ezin izan dute A finalera sailkatu; B finalean arituko dira. Zumaiarrak maila honetako bigarren txandan aritu dira, eta laugarren izan dira. Beraz, ez dute A finalean i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006059
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
N-634 errepidea itxi egin dute arratsaldean Zumaia eta Zarautz artean, Alex izeneko ekaitzarengatik itsasbazterrean dagoen arrisku maila handia delako. Egoera hobetu da, eta zabaldu dute errepidea berriro.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006060
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Galdera-erantzunen jolas berria estreinatuko du baleike.eus webguneak asteburu honetan. Hamar galdera izango dira, era erantzun zuzenak ematen dituzten guztien artean Bittarte erretegiak eskainitako bi lagunentzako Baleike menu berezia zozkatuko dugu. Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere hamargarren urteurrena ospatzen du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006061
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hego Euskal Herriko lurralde guztietan egin dute gora positiboek azken orduetan Nafarroan atzeman dituzte positibo gehien: 245. Gipuzkoan, berriz, herenegun baino hiru kasu gehiago zenbatu ditu Osakidetzak. Osakidetzak adierazi duenez, gora egin du COVID-19 positiboen kopuruak Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban: 442 kasu p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006062
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako batel txapelketa jokatuko dute Telmo Deuneko kadete mutilek, Galizian Pandemiagatik udaberrian bertan behera jokatu ziren batel txapelketak ari dira jokatzen azken asteotan. Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak jokatu zituzten orain bi aste, eta Espainiako txapelketa jokatu dute asteburu honetan. Zumaiako ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006063
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Pinocchio' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Gorakada antzerki konpainiaren Pinocchio antzelanarekin hasiko da 2020-2021 antzerki denboraldia. Saioa bihar izango da, 12:00etan, Aita Mari zinean. Udaleko kultura sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006064
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Pinocchio' haur antzezlana ekarriko du Gorakada konpainiak bihar Zumaiara Udazkeneko antzerki denboraldia bihar hasiko da Zumaian, Gorakada konpainiaren Pinocchio antzezlanarekin. Saioa eguerdiko 12:00etan izango da Aita Mari zinean. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan. Gepettok bere azken lana amaitu du: Pinocchio...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006065
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Adimen urritasuna eta urritasun fisikoa duten pilotarien Master Cup irekia jokatuko da igande honetan Bidania-Goiazen. Bi zumaiar izango dira parte hartzaileen artean: Leire Esnal eta Xabier Olaziregi. Sailkapeneko partidak jokatuko dituzte bihar Bidania-Goiazeko frontoian. Goizeko 11:00etan adimen urritasuna duten pil...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006066
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZOZKETA. Urriaren 9ko bertso jaialdirako sarrerak zozkatuko ditugu Apirilean egin ez zen jaialdia urriaren 9rako antolatu du Bertso Eskolak. Zumaiena aretoan izango da aurten, 20:00etan hasita. Aurten ere Unai Manterola arituko da gaiak jartzen, eta kantuan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Igor Elortza, Aitor ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006067
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal Gobernuak 2021eko zerga eta tasa guztiak izoztea proposatuko du Covid-19ak sortutako egoera ezegonkorraren aurrean "herritarrak ez estutzea" da helburua. Urriaren 13ko osoko bilkuran aztertuko dituzte ordenantza fiskalak. Zumaiako Udaleko gobernu taldeak, oposizioko udal taldeekin gaia landu ostean, 2021eko Ordena...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006068
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi urte eta zortzi hilabete pasatu dira Gipuzkoako erretiratu eta pentsiodunak kalera ateratzen hasi zirenetik. Koronabirusak behartuta etxean egon behar izan duten denboran salbu, astelehenero-astelehenero elkartu dira herrietako plazetan pentsio duinak aldarrikatzeko. Eta ikasturte berriarekin batera, berriz heldu di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006069
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Juanjo Larrañaga, Labarra taberna, Zarazpe Lakatuak eta Creados Pulpo taldeen partidak zuzenean emango dira Larunbateko eguraldi txarraren iragarpenaren aurrean eta gradak oraindik itxita daudelarik, Pulpo taldeak eskubaloia gerturatu nahi die zaleei, streaming bidez hainbat partida zuzenean emanez: Goizeko 10etan JUAN...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006070
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Posible al da ardura kolektiboa indartzea, horretarako autoritarismoa eta beldurra erabili gabe?" Osasun krisiak sei hilabete bete dituen honetan, hausnarketa eta iritzia eskatu die BALEIKEk herriko hainbat eragileri. Hona, Juan Jose Alvarezen ikuskera. Gure bizimodua zalantzan jartzera eta desafiatzera etorri da. Biz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006071
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bost hilabete pasa dira Koronabirusaren auziaren ondorioz etxean itxita gelditu ginenetik. Egoera hark ipurdi bistan utzi zituen, domino efektu perbertsoa eraginez, horren sendotzat genuen sistema oso baten gabezia nagusiak. Hezkuntza, hurbilenen bizi dudan esparrua, ez da salbuespena izan. Haurrak etxean geratu beharr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006072
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Ez pentsatu elefante batean! Egiten duzuena egiten duzuela, ez pentsatu elefante batean". Eta zer etorriko denei burura: tronpa luzea eta belarri zabalak dituen animalia handia. Hitzen garrantzia azpimarratzeko, George Lakoff linguistak jarritako adibidea da aurrekoa. Haren arabera, hitz bat aipatze hutsak, aurka egit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006073
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bat-batean, zezenak harrapatu gaitu eta ikusten ari gara benetan garrantzia izan behar duten eta funtsezkoak diren gaietan ez gaudela prestatuta, beste behin. Eta ez COVID-19a azaldu delako; izan ere, honek agerian jarri du soilik, eta zalantzan ipini, ea benetan gizarte "garatua" garen. XXI. mendeko bigarren hamarkada...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006074
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ume bat izan, zuhaitz bat landatu eta liburu bat idatzi. Hiru horiek bete gabe ez omen zara bizitzan inor. Umerik ez dut; zuhaitzen bat landatzen lagundu dut, Zuhaitz Egun batean; eta hitz bat bestearen atzetik jartzen urte dezente badaramat ere, ez dut libururik idatzi. Beraz, ba ote naiz zerbait bizitzan? Hobe ez gal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006075
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eguraldia tarteko, #650Tontor egitasmoa bertan behera utzi du Sarek Atzeratu egin dute data, eta 2021eko maiatzaren 8an gauzatuko dituzte euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko antolatutako mendi irteerak. Dena den, larunbatean elkarretaratzeak deitu ditu Sarek: Zumaian 13:00etan izango da, Ard...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006076
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lanabesak amotzak edo kamutsak baldin badauzkagu, ondo etorriko zaigu aste honetako hitza. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Labanak, guraizeak eta antzekoak zorrozten dituenari deitzen diogu "txorroskilleroa" (ahoz "txorroskillerua") Zumaian. Orotariko Euskal Hiztegiak beste izen hauek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006077
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egutegian hutsune handiak ez izateko, Zumaiako Txirrindulari Elkarteak ahalegin berezia egingo du eta larunbatean Zestoan jokatzekoa zen lasterketa Zumaian antolatuko du, Joxe Mari Korta industrigunean hasiera eta amaiera emanez. Pandemia dela eta Zestoako antolatzaileek ezinezkotzat jo dute karrera herrian antolatzea,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006078
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalak datorren astean argitaratuko du Gizarte Zentroko tabernaren kudeaketari dagokion deialdi berria. Momentuz, itxita egongo da. Hutsik geratu zen Gizarte Zentroko taberna-jatetxea kudeatzeko deialdia, eta Zumaiako Udalak iragarri duenez, bigarrenez egingo du deialdia hurrengo astean. Beraz, itxita egongo d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006079
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztira 10.969 PCR proba egin zituzten atzo, eta positibo 385 lagunek eman zuten. Azken orduetan beste kasu positibo bat baieztatu da Zumaian egindako PCR probetan. Eskualdean, bestalde, beste hemeretzi positibo detektatu ditu Osasun Sailak atzo, asteazkena, egindako PCR probetan. Azkoit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006080
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalean ekarpenak egiten eta gure lana publiko egiten jarraituko dugu EH Bilduri gustatu ala ez Bistan da, EH Bilduk eta Zumaiako udal gobernuak ez dutela atsegin EAJk udalean ekarpenak egitea eta are gutxiago ekarpen horiek eta herriko eta udaleko kontuez gure udal taldeak duen iritzia publikoki plazaratzea. Maiz ater...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006081
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erabiltzaileek egindako eskaeretara egokitu du kiroldegiko ordutegia Zumaiako Udalak. Bestetik, gogorarazi dute kiroldegiko zerbitzuak erabiltzeko beharrezkoa dela aurrez hitzordua hartzea. Zumaiako Udalak kiroldegiko asteburuetako ordutegia moldatu du, gaur egungo kirol ohituretara moldatu eta erabiltzaileei kontzilia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006082
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa berrartuko dute Irati Arakistain eta Joar Garate zumaiarrek Guztira, hamasei bertsolari ari dira parte hartzen aurtengo eskolartekoan, eta zumaiarrez gain ariko dira Xabier Albizu azpeitiarra, Naia Arrizabalaga azkoitiarra, Amets Aizpurua getariarra, Aner Peritz, Uxue Ostolaza eta Nere...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006083
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lana aldi baterako erregulatzeko neurri bereziak urtarrilaren 31ra arte luzatuko ditu Madrilek CCOO eta UGT sindikatuekin eta patronalarekin hitzartu ditu erregulazioak gauzatzeko baldintzak. Zerrenda batean sartu dituzten sektoreetako enpresek baliatu ahal izango dute araudi berezia, eta soilik pandemiari lotutako arr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006084
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zuloaga eta Zumaia erakusketa ikusteko azken egunak dira hauek. Eibarren jaiotako margolariak Zumaiarekin izan zuen harremana kontatzen du Ismael Manterola arte historialariak antolatzen lagundu duen erakusketak. Erakusketarekin batera, Zuloagari lotutako bi hitzaldi ere antolatu dizute. Atzo egin zen bigarrena eta azk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006085
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako 7.373 PCR probetan, eskualdeko zazpi lagunek eman dute positibo. Kasu horietako lau Zarautzen atzeman dituzte, bi Azkoitian eta bat Zestoan; Zumaian ez zen kasurik izan atzo. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere nabarmen egin du behera positiboen kopuruak. Atzo 285 positibo atzeman...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006086
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urriaren 13tik aurrera abian jarriko dira 10-18 urte bitarteko neska-mutilekin bertsotan aritzeko taldeak. Aurten Peio Etxabe oikiarra izango dute irakasle, eta Bertso Eskolak ikasle berriei zuzendutako bilera bat antolatu du urriaren 2an. Iazko taldekideez gain, 10-11 urteko neska-mutilen batek bertso eskolan izena em...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006087
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sarek egindako 650 tontor ekimenaren barruan, larunbat honetan Zumaiatik Indamendira arteko irteera egingo da. Goizeko 9:00etan abiatuko dira Itsas kiroldegi paretik. Ekimenean parte hartu nahi dutenek 650tontor.sare.eus webgunean eman dezakete izena. Euskal Herri mailan egingo den ekimena da Sarek deitu duena. Helburu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006088
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hego Euskal Herrian 750 koronabirus kasu zenbatu dituzte azken orduetan Nafarroan atzeman dituzte positibo gehien: 352. Gipuzkoan, berriz, herenegun baino 26 kasu gutxiago zenbatu ditu Osakidetzak. Osakidetzak eta Nafarroako Osasun Institutuak adierazi dutenez, 12.259 PCR proba egin zituzten atzo, ostirala, Hego Euskal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006089
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñigo Peña piraguista zumaiarra Szeged (Hungaria) hirian da, piraguismoko Munduko kopan lehiatzen. Azken urteotan bezala, Francisco Cubelosekin osatu du K2 ontzia, eta 1.000 metroko distantziako finalera sailkatzea lortu du. Ostiralean jokatu ziren sailkatze estropadan, eta beraien txandan bigarren postua lortuz, final...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006090
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo sinatu zuten zuntz optikoa ezartzea ahalbidetuko duen akordioa Zumaiako Udalak eta Guifi.net fundazioak. Datorren astean hasiko dituzte lanak. Zumaiak zuntz optikoan duen gabeziaz jabetuta, zerbitzu hori herri osoan ezartzea ahalbidetuko duen hitzarmena sinatu zuten atzo Zumaiako Udalak eta Guifi.net fundazioak. I...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006091
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez naiz biografiak irakurtzearen oso zalea, eta oraindik gutxiago autobiografiak badira. Hala ere, irakurtzen ditut, beti ere nire zaletasun batekin lotutakoak badira. Ze, demontre, nork irakurri nahi du futbolari baten edo golflari baten biografia bat. Edo, okerrago, benetan ba ote da inor Miguel Angel Revillaren libu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006092
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeon* Etxea elkartearentzat lokal bat egokitzea onartu du udalbatzarrak Ardantzabideko lokal bat egokitzeko 287.385,16 euroko kreditu aldaketari baiezkoa eman zion atzo ohiko udalbatzarrak, EH Bilduren eta PSE-EEren aldeko botoekin. Emakumeon* Etxeko espazio fisikoa izango denaren obra gauzatzeko kreditu aldaketa ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006093
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Ekiten digitala', ekintzaile eta enpresari txikientzako digitalizazio programa Parte hartzaile bakoitzaren negozio-beharretara egokitutako estrategia digitala eta ekintza-plana diseinatu, eta digitalizazio arloko sei prestakuntza tailer eskainiko dira. Eskualdeko pertsona ekintzaile eta enpresari txikientzako digitali...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006094
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako hainbat entitate, establezimendu eta enpresak egin du dagoeneko bat Euskaraldiarekin. Hona hemen horietako hiruk azaldu dituzten arrazoiak. Aurtengo Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko da, eta iazkoarekin alderatuta, aurtengoak badu berrikuntza bat. Izan ere, aurten enpresek eta erakundeek ere ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006095
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bozkatu urriaren 1era bitartean Udako I. Argazki Lehiaketako argazki onena Ikusleen Saria norentzat izango den atari honetako erabiltzaileek erabakiko dute. Botoa ematen dutenen artean sari bat zozkatuko du Baleikek: Goiz Argazkien eskutik, argazki handitzea eta formatu berri batean egokitzea. Sartu gara udazkenean, et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006096
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zestoako Osinbeltzeko presa eraitsi du Ura agentziak, "arrainen zirkulazio naturala" berreskuratzeko helburuarekin. Aitor Leiza Naturkoneko kideak ez du uste nahikoa denik. Gai horren inguruan, honako erreportaje osatu du 'Gipuzkoako Hitza'-k. Bidasoa eta Oria ibaietan badira izokinak; Urola ibaian, ez. "Hori esaten du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006097
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amoztutako aizkorarekin zaila da enborrak ebakitzea. (Argazkia: Domibrez) Lanabesak nola dauzkagun azaltzeko orduan, beharbada ondo etorriko zaigu aste honetako hitza. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Zorroztasuna galdu duen lanabesari "amotza" edo "amoztuta" dagoela esaten diogu Zumai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006098
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kimetz Etxabe seigarren eta Aitor Agirre 14. Gipuzkoako erlojauren aurkako txapelketan Erlojauren aurkako gazte mailako Gipuzkoako txapelketak maila handia izan du, belaunaldi ona dago eta etorkizunerako otar on bat egiteko kalitatezko zumitzak daude. Gipuzkoako 15 junior onenek jokatu zuten txapelketa, eta horien arte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006099
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zuhaitz bat erori da Oikia inguruan, eta itxita dago Zumaia eta Zarautz arteko trenbidea Trenaren katenaria gainera erori da zuhaitza, 10:00ak aldera. Une honetan ezin da Zumaia eta Zarautz arteko bidea trenez egin, baina autobus zerbitzua jarri du martxan Euskotrenek. Zarauztik Zumaiara zihoan trenak istripua izan du ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006100
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez zen inor zauritu, eta denbora gutxiren buruan kontrolpean zuten sua suhiltzaileek. Harategiko kaleko pisu batean sute txikia gertatu da bart, 22:45 aldera. Ez da zauriturik egon, baina abisua pasatakoan bertako bizilagunak ebakuatu egin zituzten suhiltzaileek. Sutea 00:00etarako itzali zuten.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006101
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaurko alerta laranja ezarri dute itsasaldeko arriskuagatik, eta horia euriagatik, haizeagatik eta kostaldeko inpaktuagatik Segurtasun Sailak 06:00etatik 21:00etara ezarri du alerta laranja itsasaldeko arriskuagatik nabigaziorako. Bestalde, alerta horiak ere aktibatu ditu kostaldeko inpaktuagatik, prezipitazio handi et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006102
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehendakaria hautatzeko hauteskunde prozesua abiatu du Telmo Deunek COVID-19ak sortutako egoera dela eta, asanblada egitea ezinezkoa denez, Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak hauteskunde prozesua abian jarri du. 2020ko urriaren 23an izango dira hauteskundeak, eta 2019-2020 denboraldiko kontuak ere egun horretan aurke...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006103
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ulergaitza da EAJk alokairu laguntzak zabaltzearen eta Emakumeon* Etxea egiten hastearen aurka bozkatzea Zaila da ulertzea nola bozkatu daitekeen behingoz Emakumeon* Etxea egiten hastearen eta alokairurako laguntzak gehiago zabaltzearen aurka. Horretarako aitzakia bila ari da EAJ. Kaleratu duten idatziaren aurrean, gur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006104
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Post' izenez deitu duten bertso traman, post aroaz ariko dira bertsotan bihar Torreberri gaztetxean Maider Arregi, Eli Pagola eta Jokin Bergara bertsolariak. Trama gidaria, berriz, Amaia Iturriotz izango da. 22:00etan hasiko da saioa, eta sarrerak salgai daude hiru euroan Metro tabernan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006105
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertha Gaztelumendi: "Gertatutako guztia jasotzea zaila da, baina garrantzitsuena jaso nahi izan dugu" 'Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa' filmeko zuzendaria da Gaztelumendi, kazetaria eta ikertzailea izateaz gain. Haren hitzetan, "barne begirada batetik" kontatu nahi izan dute mugimendu antinuklearra dokumentalean. H...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006106
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sei lagun ospitaleratu dituzte bi ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz Gaur goizean gertatu da ezbeharra N-634 errepidean, Etxezarretako biribilgunean. Une honetan han daude udaltzainak zirkulazioa bideratzen. SOS Deiak erakundeak jakinarazi duenez, sei lagun ospitalera eraman behar izan dituzte gaur goizean bi i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006107
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pentsiodunen mugimenduak deituta, datorren astelehenean izango da eskualde mailako manifestazioa. Bost aldarrikapen nagusi aterako dituzte kalera. Eskualdean ere "pentsio publiko eta duinen" aldeko mobilizazioak berrartu ditu pentsiodunen mugimenduak. Hurrengo astelehenerako, irailak 28, hitzordu garrantzitsua jarri du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006108
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inaxio Manterola: "Garai hartan zaila zen lortzea; baina elkartu eta eginez gero, lortzen da" 'Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa' filma botako dute bihar Aita Mari zineman, eta solasaldia egingo dute ondoren dokumentaleko egileek eta garai hartako mugimendu antinuklearreko zenbait kidek. Bertan izango da Inaxio Manter...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006109
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiaren beharrak lehenetsiz erabili behar dira udal baliabideak Uste dugu Ardantzabideko lokala Gaztetxolak dituen espazio arazoak konpontzeko egokiagoa dela eta, aldiz, Emakumeon Etxearentzat kokapen estrategikoagoa dela egun Gaztetxola dagoen lokala, ikusgarritasun gehiago izango lukeelako. Alokairu Beka Zumaiako g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006110
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako herrietan ere igoera nabarmena izan da. Hala eta guztiz, kontuan izan behar da aurreko egunean baino PCR proba gehiago egin dituela Osakidetzak. Azken orduetan zazpi koronabirus kasu zenbatu dituzte Zumaian egindako PCR probetan. Gora egin dute eskualdeko kasuek ere: bosna positibo atzeman dituzte Azkoiti...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006111
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Festa batzordeak jakinarazi du "guztion osasuna bermatzeak" duela orain lehentasuna. Irailaren amaieran Artadin ospatu ohi diren Samiel jaiak bertan behera gelditu dira, auzo horretako festa batzordeak jakinarazi duenez. COVID-19ak sortu duen egoera dela eta, "ezinezkoa" da, batzordearen arabera, festak ospatzea. "Lehe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006112
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako 60dik gora entitateek eman dute izena dagoeneko Euskaraldiarene bigarren edizioan. Entitateentzako izen-ematea zabalik dago irailaren 27ra arte, eta gehiagok ematea espero du Zumaiako Euskaraldiko batzordeak. 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Hamabost egun iraungo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006113
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Metalgintzako langileek auto karabanak egingo dituzte bihar eta etzi LAB sindikatuak deitu ditu mobilizatzera, metalgintzako lan hitzarmenaren negoziazioan Adegiri presioa egiteko bide bakarra hori dela iritzita. Bihar Arroatik Azkoitira egingo dute auto karabana, 10:00etan hasita; eta etzi, Oriotik Zumaiara. Udako ete...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006114
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Isaak Aranberri: "Datozen hilabeteak orain arteko hiru asteak bezalakoak baldin badira, nahikoa lan izango dugu" Sei hilabete bete dira koronabirusaren izurriteak mundua kolpetik irauli zuenetik. BALEIKE elkarrizketa sorta bat ari da egiten, hainbat esparrutako herritarrek izandako bizipenak biltzeko. Isask Aranberri Z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006115
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Kostaldeko Geoparkeko bisita gidatuek harrera ona izan dute uda honetan Uztailean eta abuztuan 9,677 pertsonek bisitatu dute Geoparkea, eta uztailean bisitarien kopurua %5 igo da iazkoaren aldean. Hiru hilabeteko etenaldiaren ondoren, Euskal Kostaldeko Geoparkeak, bisita gidatuen programa ia osoa berreskuratu ah...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006116
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mapa berria webgune batean ikusgarri dago dagoeneko. Jendaurreko aurkezpena irailaren 30ean izango da, 18:30ean Gizarte Zentroan; dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Elkarbizitzaren gakoetako bat gure herria osatzen dugun pertsona, jatorri eta kultura ezberdinen arteko elkar ezagutza izaten da, ondoren elkar aitortzeko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006117
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostegunean bukatuko da euskaltegian matrikula egiteko aukera eta, hainbat talde bete badira ere, beste batzuetan lekua izan badago. Horrela, aurten lehen aldiz C2 mailako aurrez aurreko ikastaroa Zumaian emateko aukera izango dugu, eta astearte eta ostegunetan izango dira eskola egun horiek. Bestalde, 120 orduko C1 mai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006118
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zenbagarren amaituko dute ETE liga eta KAE1 liga Telmo Deuneko arraunlariek? Horixe galdetu dugu aurtengo Arraun Porran, eta 63 parte hartzaileetatik lauk asmatu dute bete-betean. Zozketa egin eta Gurrutxagak jaso du saria: Muniosoron otordua bi lagunentzat eta Telmo Deuneko elastikoa. Zorionak! Amaitu dituzte aurtengo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006119
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Deunek arraunean hasteko deia egin die 12 urtetik gorako gazteei 12 eta 17 urte bitarteko gazteei egin die arraunean hasteko gonbita. Interesdunek gaur izango dute hitzordua. Telmo Deun arraun elkarteak arraunean hasteko deia egin die 12 eta 17 urte bitarteko gazteei. "Arrauna gustatzen" zaienei eta "Zumaiako arr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006120
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Odola eman nahi dutenek asteazkenean izango dute horretarako aukera Odola eman nahi dutenek irailaren 23an, asteazkena, gerturatu beharko dute Jubilatuen Etxera. Ohi bezala, 16:30etik 20:30era ibiliko dira erizainak odola ateratzen. Osasun krisiagatik hainbat neurri hartzen ari da Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartea ere,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006121
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Araban 68 kasu positibo baieztatu zituzten atzo, Bizkaian 227, Gipuzkoan 149 eta Nafarroan 187. Azken orduetan, Hego Euskal Herrian behera egin dute SARS-CoV-2 birusa atzemateko PCR probetan positibo eman dutenak. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gaur emandako datuen arabera, guztira 634 kasu positibo zenbat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006122
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jon Maia kulturgile zumaiarrak honako iritzia argitaratu du gaurko Berria-n. (...) Noizbait euskal lurraldeetan bizi den biztanle oro euskaraz bizi ahal izan dadin zer gertatu beharra dago? Zein da bidea? Nola egin eraldaketa hori onarpen zabal batekin, eraginkortasunez eta gehiengo zabal eta askotariko baten gogo onez...
cc-by-sa 3.0