id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0006223 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iganderako zegoen programatuta Circo Choscoren ikuskizuna, baina Kultura Sailak atzeratzea erabaki du, eguraldi txarra dagoelako iragarrita. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006224 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 15-9, 11-15 eta 5-0 irabazi diote Tambourindeguy-Aldazabal bikoteari Grand Slameko finalean.
Donibane Lohizunen udan zehar jokatzen diren lau Mastersetako pilotari onenek lortzen dute Grand Slama jokatzeko eskubidea. Aurtengo final handia, Jean Olharanek, Imanol Lopezek, Jon Tambourindeguyk eta Ibon Aldazabalek jokatu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006225 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian azken 24 orduetan egin diren PCR probetan ez da positiborik agertu, Osasun Sailak emandako datuen arabera. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 764 kasu positibo atzeman dituzte.
Osasun Sailak adierazi duenez, Urola Kostan 22 izan dira positiboak: zazpi koronabirus kasu berri egon dira Azpeitian, bederatzi Zarautzen,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006226 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hemen irakur dezakezue Esteban Etxaniz kapitain eta kortsario zumaiarraren bizitzari buruzko kontakizunaren bigarren atala.
Alonso Idiakezek, Azkoitiko Idiakez familikoa, kortsarioen Iparraldeko Eskuadra eratu zuen, partikularren artean eta errege maileguen laguntzarekin. Bera izendatu zuten Eskuadraren superindentea. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006227 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goikoetxeak eta Irastorzak 12-15 eta 10-15 galdu dute Urrezko Eskularrua txapelketako finala Erkiagaren eta Minvielleren aurka. Gaur Grand Slameko finala jokatuko du Lopezek.
Erkiaga eta Minvielle gehiago izan ziren atzo Miarritzeko frontoian. Goikoetxea eta Irastorza azken hogei urteetako pilotari handienetakoak diren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006228 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herri Eskolako patioan zen egitekoa baina eguraldi txarra dago iragarrita larunbaterako. Jaialdirako gonbidapenak turismo bulegoan eskura daitezke.
Aretoko ateak 17:30ean irekiko dira eta jaialdia 18:00etan hasiko da, Nago ta Ni artistaren emanaldiarekin. Segidan, 19:15ean, Mouraren txanda izango da. Ordu erdiko etenal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006229 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Covid-19ko PCR proban positibo emandako beste bi kasu agertu dira Zumaian
Zumaian atzemandako beste bi kasuren berri eman du gaur Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Urola Kostan, guztira, hamasei izan dira positiboak; 700 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Azken 24 orduetan Zumaian agertutako bi kasuez gain, Zarautzen sei... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006230 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostan, hamazazpi izan dira azken orduetan atzemandako kasuak.
Azken 24 orduetan Zumaian atzemandako beste kasu bat jaso du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bere datuetan. Horrez gain, eskualdeko beste herrietan ere detektatu dituzte kasuak: Zarautzen sei, Azpeitian bost, Orion bi, eta Azkoitian, Getarian eta Ze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006231 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beaskoetxeak eta Lopezek finalaurrekoa galdu dute Erkiaga eta Minvielleren aurka, 15-14 eta 15-14. Biharko finalean Iñaki Goikoetxea izango da, Eric Irastorza bikotekide.
Lekerika zen Erkiagaren bikotekide atzoko finalaurrekoan, baina partida bertan behera utzi behar izan zuen arazo pertsonalak medio, eta David Minviel... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006232 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ligako azken astean sartu gara jada, Getxon jokatu diren bi estropadetan 8. eta 9. egin ondoren.
Astebukaera konpletoa Getxon, sei kale eta bi txandako bi estropada izan ditugu bertan. Estropada eremu xelebrea, sei kaletara, lau kaletara aldeak egoten badira, seira are eta gehiago. Aldeak alde, guri bi egunetan kanpoko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006233 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostari dagokionez, 29 kasu agertu dira asteburuan, gehienak Azpeitin eta Zarautzen, zortzina kasurekin.
Asteburuetan ez ditu herriz herriko datuak ematen Osasun Sailak, baina gaur argitaratu ditu joan berri denekoak. Azken orduetan Aian, Azpeitian eta Zarautzen kasu berri bana hauteman dute, baina ostiraletik at... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006234 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kantauri tabernak itxita jarraituko du, langile batek positibo eman baitu PCR proban
Sintomak zituen langileak PCR proban positibo eman duela jakinarazi digute Kantauri tabernako arduradunek. Horrenbestez, tabernak itxita jarraituko du.
Gainontzeko langileek ere proba egingo dute, COVID-19 gaitzaren birusa duten edo ez... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006235 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Denboraldi polita ari da osatzen Julen Mateos motozale zumaiarra.
Igandean Villarcayoko (Burgos, Espainia) proban hartu zuen parte Mateosek eta, beste behin, podiumera igotzea lortu zuen, bigarren postuan amaituta. Gaztela Leongo zirkuituko proba izan da Villarcayokoa. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006236 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Langile bati sintomak agertu zaizkio eta PCR probaren emaitzaren zain daude.
Tabernatik jakinarazi digutenez, langile guztiek egingo dute PCR proba, eta taberna itxita egongo da gutxienez emaitza jakin arte. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006237 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ETE Ligan bosgarren izan zen atzo Zumaia, eta orain sailkapenean Hibaikarekin berdinduta dago, igoerako kanporaketa jokatzeko postu bat jokoan. KAE-1eko mutilak bederatzigarren izan ziren.
Emakumeen traineruari ez zaizkio kontuak nahi nahi bezala atera Getxon jokatu diren bi estropadetan. Laugarren izan zen larunbatean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006238 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ihesaldi ahaleginak izan diren arren, azken metroetan erabaki da kadete mailako Zumaia Saria txirrindularitza lasterketa. Vlad Rare izan da azkarrena mutiletan, eta Xubane Garai nesketan. Zatika izan da talde onena.
Goizeko 10:00etan abiatu dira irteera marratik gaur tropela osatu duten 168 txirrindulariak. 55 kilometr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006239 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Getxon jokatuko dira gaur eta bihar ETE eta KAE ligetako estropadak. Bi egunetan, emakumeen estropadak 18:00etan izango dira eta gizonena 19:00etan.
ETE eta KAE ligetako denboraldia azken txanpara gerturatzen ari da. Gaur eta bihar Getxon izango dira Telmo Deuneko arraunlariak, eta beste asteburu bat baino ez zaie geld... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006240 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Grand Slameko finalerako sailkatu dira Lopez eta Olaharan Donibane Lohizunen. Herenegun, berriz, Goikoetxeak eta Irastorzak Urrezko Eskularruko finalerako txartela eskuratu zuten Miarritzen.
Iparraldeko zesta punta denboraldia bere punturik gorenera iristen ari da, eta Zumaiako pilotariak protagonista ari dira izaten. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006241 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken orduetan egindako PCR probetan lau positibo azaldu dira Zumaian, azken boladako daturik altuena.
Osasun Sailak herriz herriko datuak eman ditu dagoeneko eta, azken orduetan, lau dira Zumaian atzemandako positiboak. Datu kezkagarria, gora egin baitu nabarmen aurreko egunetako joerarekin alderatuta.
Bestalde, Urola... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006242 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hereregun taberna ixtea erabaki zuen jabeak, langile guztiak COVID-19 gaitzetik libre zeudela ziurtatu arte, zerbitzari baten senide batek positibo eman zuela jakin ondoren. Probak egin eta guztiek negatibo eman dutenez, gaur taberna goitik behera garbitu eta bihar berriro ateak irekiko dituztela jakinarazi digu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006243 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Anarik bihar eskainiko duen kontzertua Zumaienako aretoan egingo da, euri arriskuagatik. Dagoeneko banatu dira gonbidapen guztiak.
Herri Eskolako patioan zegoen aurreikusita Anariren kontzertua baina, euri arriskuaren aurrean, Zumaienako aretoan egingo da azkenean. Bestalde, gaur goizean ziztu bizian agortu dira gonbid... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006244 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irailaren 7an zabalduko dute neguko kirol ikastaroetan izena emateko epea. Martxoan ikastaroa eten zitzaienek aukera dute jada izena aurrez emateko, irailaren 3ra arte. Ikusi eskaintza osoa: Neguko ikastaroak 2020
COVID-19ak sortutako osasun krisiak kirol ikastaroetan ere aldaketak sortu ditu. Kirol Patronatuko ardurad... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006245 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Sarian onena eman nahi dute bihar Viveros San Antoneko txirrindulariek
Nafarroan kadeteen hiru lasterketa jokatu ostean, Gipuzkoako lehenengoa dator eta, beste inon ez dagoenez karrerarik, parte hartzeko eskaera ikaragarria izan da. Azkenean, euskal taldeetara mugatu behar izan da parte hartzea eta, hala ere, hi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006246 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar banatuko dira Anariren kontzerturako gonbidapenak, turismo bulegoan
Epilogo bat lanean oinarritutako kontzertua eskainiko du larunbatean Anarik, Herri Eskolako patioan, 19:30ean hasita. Eguraldi txarra egiten badu, Zumaienan izango da.
Kontzertura joan nahi duenak gonbidapena eskuratu behar du aldez aurretik. Gon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006247 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostan hemeretzi izan dira positiboak COVID-19 probetan: zortzi kasu zenbatu dituzte Azpeitian, hiru Azkoitian eta Zarautzen, bi Aian eta bana Zumaian, Zestoan eta Orion.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak dagoeneko jakinarazi ditu azken orduetako koronabirus datuak, eta eskualdean hemeretzi positibo atzeman ditu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006248 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondakinak behar den bezala sailkatzeko eskatu die UKUEk herritarrei
Puntuz puntuko bilketa zerbitzua jasotzen duten merkataritza eta ostalaritza establezimenduei UKUEk ohartarazi die ezin dituztela herritarrek erabiltzen dituzten edukiontzietan utzi sailkatu gabeko hondakinak.
Organikoaren eta errefusaren edukiontziak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006249 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kalean hamar lagun baino gehiago ez biltzeko muga gomendio da orain
Covid-19ari aurre egiteko neurri zorrotzagoak iragarri zituen Eusko Jaurlaritzak asteartean, batez ere jende pilaketak murrizteko asmoz. Aginduan ñabardura bat egin du kaleko pilaketei dagokienez: debeku zena gomendio da orain.
Gainontzeko debekuak ira... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006250 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dardarafest 2020 jaialdia Herri Eskolan ospatuko da aurten, abuztuaren 29an. Gonbidapenak abuztuaren 24tik aurrera eskura daitezke turismo bulegoan.
Dardarafest 2020 musika jaialdia Herri Eskolan ospatuko da aurten, Covid-19aren pandemiaren aurrean prebentzio neurriak bete ahal izateko. Kontuan izan bertara daitekeen j... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006251 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mantzior Kultur Elkarteak jakinarazi duenez, festetako egitaraua oso-osoa bertan behera uztea erabaki dute, covid-19 gaitzaren aurrean arriskuak ekiditeko. Hemen irakur dezakezue elkarteak argitaratu duen oharra.
"Urtero bezala, abuztua aurrera doan heinean, herriko festak datozkigu burura oikiarroi. Ondotxo dakigu hor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006252 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskualdean hemezortzi positibo berri zenbatu dituzte, horietako bederatzi Azpeitin eta bost Zarautzen.
Osasun Sailak jakinarazi ditu dagoeneko Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan azken orduetan izan diren koronabirus datuak, baita herrikakoak ere. Azken egunetan baino kasu gehiago atzeman dituzte Urola Kostan; izan ere, atz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006253 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jatetxeko jabeak hartu du erabakia, lantaldeak covid-19 gaitzarik ez duela ziurtatu arte.
Aita Mari jatetxeko jabeak adierazi digunez, zerbitzarietako baten senide batek positibo eman du covid-19ko proban. Probak egin eta lantalde osoa gaitzetik libre dagoela ziurtatu arte jatetxea ixtea erabaki du, prebentzioz. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006254 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko denda, taberna eta jatetxeen terrazak arautzeko ordenantza berria indarrean dago jadanik. Sei hilabeteko epea izango dute araudi berrira egokitzeko.
Atzo argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean terrazak arautzeko Zumaiako ordenantza berria, behin helegiteetarako epea beteta. Hemen irakur dezakezue ordena... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006255 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eizagirretarren audioan agertzen den abesti horrek merezi du informazio gehixeago eta xeheago ematea, atzean sare lan handia dagoelako eta Zumaiarekin lotura handia duelako.
Resurrección Maria Azkuek bildu zuen Cancionero Popupar Vasco bilduman, IX. tomoan, "Canciones de Oficio" izeneko atalean (691. abestia). Azalpene... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006256 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urrezko Eskularruko finalaurrekoa jokatuko du gaur Goikoetxeak Miarritzen
Zesta punta denboraldiko txapelketa garrantzitsuenetakoa da Miarritzeko Urrezko Eskularrua, eta Iñaki Goikoetxeak ahalegina egingo du hirugarrenez segidan irabazteko. Eric Irastorza atzelari lapurtarra izango du lagun. Irastorza da txapelketako p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006257 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian ez da kasurik atzeman azken 24 orduotan. Eskualdeari dagokionez, Azpeitian bost kasu agertu dira eta Zarautzen bat.
Osasun Sailak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuak eman ditu gaur ere: Bizkaian 185 kasu, Araban 72 eta Gipuzkoan 53 jazo dira. Hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren herritarren artean best... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006258 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaueko establezimenduak, diskotekak, dantza aretoak eta abar ezingo dira ireki, eta gazte lokalak erabiltzea ere debekatuta egongo da. Gehienez, hamar laguneko taldeak elkartu ahal izango dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo sartu zen indarrean osasun larrialdi egoera, eta gaur Arant... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006259 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondakin poltsak edukiontzietan sartzea eskatu du Zumaiako Udalak
Azken asteotan edukiontzien ondoan hondakin poltsak agertu direla eta, Udalak gainontzeko herritarrekiko errespetuz jokatzea eskatu du.
"Herria garbi mantentzeko eta hondakinen bilketa modu egokian egiteko ezinbestekoa da hondakinak ondo sailkatu eta pol... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006260 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2020-2021 Aurre-denboraldia aste honetan martxan jarri da Zumaiko Futbol taldeetan.
Gaur egungo egoera ez jakintasunez beteta dago eta kirolean ere horrela gaude, futbola "normaltasun" batean sartu nahian, Zumaiakok entrenamenduak Abuztuan hasi eta Irailean jarraitzea izango du helburua, aurre-denboraldiko partidak bar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006261 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian bi positibo agertu dira asteburuan, bat zapatuan eta bestea atzo. Azpeitian ehun kasu inguru zenbatu dituzte joan den ostegunetik, 3.000 proba inguru eginda.
Asteburuko etenaren ostean, gaur eman ditu herriz herriko koronabirus datuak Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Aurreko bost egunak kasu berririk gabe pa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006262 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santanderren jokatu dira asteburu honetan KAE eta ETE ligetako estropadak. Gaur bi liga hauetako zortzigarren jardunaldiko saioak izan dira: eguerdian KAE 1 ligakoa, eta arratsaldez ETE eta KAE 2 ligetakoa.
XV. Marina de Cudeyo bandera jokatu da gaur eguerdiko 12:00etatik aurrera. Haizeak baldintzatu duen estropadan, Z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006263 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xistera zurkuituko finalerdiak jokatu ziren pasa den ostiralean Markina Xemeinen. Unai Uranga zumaiarrak, Aaronekin bikotea osatuta, ezin izan du finaleria sailkatu, partida lehiatu eta borrokatua galdu ondoren.
Antxon eta Goxerriren aurka neurtu ziren Aaron eta Uranga. Lehen seta irabazi zuten azken hauek. Atzean Uran... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006264 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | [EGUNERATUTA] Larunbatean zenbatutako koronabirus kasu positiboen berri eman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguerdian. Horien arabera, beste 610 kas detektatu dituzte larunbatean egindako PCR probetan. Nafarroan, berriz, beste 160 kasu detektatu dituzte.
Tsunami hitza aipatu zuen Nekane Murga Osasuneko Sailburuak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006265 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria Antia eta Antonella Ieva Verducci Zumaian bizi dira biak, baina Gautena elkartearen bidez egin dute topo. Autismoaren espektroko nahastea duten pertsonen senideen Gipuzkoako elkartea da Gautena. Elkarte horren babesean sortu dute aurten Zumaian autismoa duten haurren guraso taldea.
Antonella Ieva Verduccik eta Ma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006266 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaienako aretoan egin zen atzo berez kalean egin behar zen antzezlana. Ganso & Cia konpainiak Panoli kabareta izeneko ikuskizuna ekarri zuen Zumaiara, umore eta kolorez betetako saioa.
Herriko kaleak haze boladez eta euri tantez janzten ziren unean, aretoan sartu ziren haur zein helduek kabaret berezi honen pasarte k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006267 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zapigarren jardunaldian irabazi du Zumaiako emakumezkoen traineruak ETE ligako denboraldi honetako lehen bandera. Santandarren izan da, gaur arratsaldean. Bihar beste estropada bat izango dute, Kantabriako hiriburuan berriro ere.
Bitan izan da Zumaia banderak irabazteko zorian uda honetan: denboraldiko lehen jardunaldi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006268 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Odietarako iragarrita zegoen Panoli kabareta antzezlana Zumaiena ikastetxeko aretoan egingo da azkenean. 19:00etan izango da, eta atean gonbidapen gehiago banatuko dira.
Arratsalderako iragarrita dagoen ekaitz arriskua dela eta, kalean egin behar zen antzezlana barrura eraman beharrean aurkitu da Kultura Saila. Badu ab... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006269 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Osasun larrialdia ezarriko du Eusko Jaurlaritzak astelehenetik aurrera
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan osasun larrialdi egoera ezarriko du Eusko Jaurlaritzak astelehen honetatik aurrera. Hala iragarri dute Arantxa Tapia eta Nekane Murga sailburuek eguerdian egindako agerraldian. Neurri konkretuen berri ez dute eman, bai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006270 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eszenatokietan ikusi izan dugu Abraham Larrañaga, The Grace of Dionysus hirukoteko kidea, baxua sorbaldatik zintzilik duela, blues, rock edo garaje doinuekin aurrera eta atzera mugitzen. Lana, baina, askoz leku isilago batean egiten du; Donostiako San Telmo museoko aretoetan, hain zuzen ere, aldi baterako erakusketetak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006271 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaueko tabernak eta diskotekak itxiko dituztela iragarri du Espainiako Gobernuak
Egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta, hainbat neurri berri iragarri ditu Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak. Besteak beste, metro eta erdiko distantzia mantendu ezin den lekuetan erretzea debekatuko dute.
Salvador Illa E... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006272 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santanderren jokatuko dira asteburu honetan KAE eta ETE ligetako estropadak. Larunbatean eta igandean izango dira jardunaldiak Kantabriako hiriburuan.
Kantabriara mugituko da asteburu honetan KAE eta ETE ligetako jarduera. Larunbatean eta igandean izango dira estropadak hiriburu honetan, eta bertan izango dira Zumaiako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006273 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur banatuko dira 'Panoli kabareta' kale antzerkirako gonbidapenak, turismo bulegoan
Abuzturako programatutako kultur ekitaldien barruan, bihar kale antzerkiaren txanda izango da. 19:00etan hasita, Panoli kabareta ikuskizuna izango da Odieta frontoian. Gonbidapenak gaur banatuko dira turismo bulegoan.
Ganso & Cia konp... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006274 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Izotz ertzak' erakusketa zabalduko du Keixetak, bihar, Alondegiko Oxford aretoan
Izotz ertzak izena du Keixetaren erakusketa berriak. Artista arroarraren lanak ikusteko aukera izango da Alondegiko Oxford aretoan, abuztuaren 14tik 30era bitartean.
Zortzi urte daramatza Keixetak bere lanak Zumaian erakutsi gabe. Azkena,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006275 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Etxeko lasterketaren ondoren, Viveros San Anton-Exclusivas Marduko jubenilek ostiralean Berriatuan Euskadiko Txapelketa jokatuko dute. Zumaian lan ona egin zuten, nahiz eta emaitzak hori adierazi ez.
Oso lasterketa ezberdina izango da Berriatukoa: 105 kilometro, hiru aldiz Milloiko gaina, gehi hiru mendate (Mendexa bit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006276 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Metodologia berritzailea ikertu dugu Itzurunen harri jausien arriskuak ekiditeko"
Zientzia eta teknologia berriak uztartu ditu Jon Ander Clemente EHUko geologoak Itzurungo labarretan gertatzen diren harri jausiak ikertu eta, ondare geologikoa hondatu gabe, segurtasun neurri zehatzak proposatzeko.
Bere tesi ikerketarak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006277 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xistera Masterseko finalerdiak jokatuko dira ostiralean, Markina-Xemeineko Unibertsitate pilotalekuan. Zesta punta jaialdia 19:00etan hasiko da, eta parte hartuko duten puntisten artean zumaiar bat izango da; Unai Uranga, hain zuzen ere.
Aaronekin ariko da Uranga finalerdi honetan. Final-laurdenak jokatu behar izan zit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006278 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Adinekoen egoitzetako erabiltzaileak kalera atera daitezke aste honetatik aurrera
Adinekoen egoitzetako erabiltzaileek kalera ateratzeko aukera dute aste honetatik aurrera, beti ere prebentzio eta higiene neurri guztiak hartuta, eta jende kopuru handia pilatzen den lekuak saihestuta. Hala erabaki du Gipuzkoako Foru Ald... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006279 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tambourindeguy-Lekerika bikoteak irabazi du Donibane Lohizuneko hirugarren masterra
Donibane Lohizunen jokatzen ari diren Internationaux txapelketako hirugarren eta azkenaurreko masterraren finala jokatu zuten atzo. Iñaki Osa Goikoetxeak Aldazabalekin osatu du master honetako bikotea; finalera heldu bai, baina aurkaria... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006280 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Koronabirusaren pandemia dela eta, aurten ez da Gala gaurik edo Euskal Jai egunik izan, eta ez da izango Kuadrilla egunik edota Olarru egunik. Egoera hobetu arte zain egon beharko da berriro ere festez gozatzeko.
Bitartean, Joseba Zubiaurrek bidalitako Euskal Jai eguneko argazki hau ikus daiteke. Urte dezente ditu, bai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006281 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hitzaldia eskainiko du Javier Iriondok ostegunean, Zumaian, Hitzez elkartearen eskutik
Javier Iriondok hitzaldia eskainiko du bihar, osteguna, Zumaiako Aita Mari aretoan, Hitzez baserriko emakumeen elkarteak antolatuta. Saioa 19:30ean izango da. Aforoa mugatuko denez, aurrez izena eman beharko da.
Krisi garaian bizitza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006282 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Donostia-Pasaia-Donostia itsas zeharkaldia irabazi du Itxas Gainek
Donostia-Pasaia-Donostia itsas kayak zeharkaldia jokatu zen larunbat goizean. Euskadiko Koparako puntuagarria den proba honetan garaipena lortu zuen Itxas Gain klubak. Era horretan, astebete lehenago Euskadiko txapelketan lortutako garaipena berretsi du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006283 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herri Eskolaren patioan arituko dira, gai-jartzaile Ane Ezenarro dutela, 19:30ean hasita. Gonbidapenak bezperatik hasita jaso ahal izango dira turismo bulegoan,
Aurten Euskal Jairik ez, eta balkoitik balkoirako saioaren ordez kaleko bat antolatu du Bertso Eskolak, Zumaiako Udalaren babesarekin. Beñat Lizaso, Nerea Ibar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006284 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako 32. Argazki Lehiaketara aurkeztutako lan sorta bat ikus daiteke egunotan Alondegiko Oxford aretoan. Azken egunak dira erakusketa hau ikusteko, bihar itxiko ditu eta ateak.
Distira argazki elkarteak Zumaiako Udalarekin elkarlanean antolatzen duen argazki lehiaketako lan onenak biltzen ditu erakusketa honek. Zur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006285 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Donibane Lohizuneko hirugarren masterreko finala jokatuko du gaur Goikoetxeak
Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoian jokatzen ari diren Internationaux txapelketaren barruan antolatutako hirugarren masterreko finala jokatuko da gaur. Zumaiar bat sailkatu da finalera, Iñaki Osa Goikoetxea.
Aldazabalekin osatu du biko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006286 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Estropa hauek ikasteko dituk!". Asteburu honetan 6. eta 8. postuak gureganatu ditugu, baina esaldi horrekin geratzen naiz.
Asteburu ona izan da guretzat, aitzakirik gabekoa. Larunbatean Getarian giro ederra izan genuen arraunerako, lehenengo luze indartsu baten ondoren, estropadaren lan erditan bigarren txandarako bor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006287 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Adinekoen egoitzetako egoera larria da aspaldi honetan, eta tristeena da inork ez duela kasurik egiten. Gure politikariei, enpresariei, ahoa betetzen zaie lan bikaina egiten ari direlako, baina inork ez daki langileak, erabiltzaileak eta, uste dugu, haien familiartekoa ere sufritzen ari garela. Ez dugu une duin bat ere... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006288 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Maia: "Izugarrizko krisialdia dator, eta sistema ez dago prest gu salbatzeko"
Mundua aldatzeko ziurrenik hitzak baino zerbait gehiago beharko dira, baina bide horretan pauso bat aurrera eman du Jon Maia bertsolariak (Zumaia, 1972) berriki. Konfinamendu garaian idatzitako artikulu baten harira, 'bestemundubat.eus' a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006289 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zazpigarren egin du Julen Mateosek Espainiako minimotard txapelketan
Espainiako minimotard txapelketa jokatu da asteburu honetan Alacanteko Villena herrian. Bertan parte hartu du Julen Mateos zumaiar gazteak, Minimotard 65 mailan. Mateos zazpigarren izan da txapelketan.
Gustura da atzetik aurrera egindako txapelketan l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006290 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskotren ligarako kanporaketan parte hartzeko gonbidapena eskatu du Zumaiak
Irailaren 19an eta 20an jokatuko dira datorren denboraldian Euskotren ligan aritzeko kanporaketak. Liga berak azaldu duenez, zazpi klubek eskatu dute kanporaketa hauetan parte hartzeko gonbidapena, eta horien artean da Zumaiako Telmo Deun arra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006291 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburu honetan izandako kasuen berri eman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Egindako PCR proben arabera, bi koronabirus kasu zenbatu dituzte azken egunotan Zumaian.
Larunbatean eta igandean kasu bana detektatu dituzte Zumaian, herritarrei egindako PCR proben arabera. Pasa den asteburutik ez zen kasu positiborik e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006292 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Auto anfibio bat ikusteko aukera izan zen atzo, Zumaian. Baina, ez da hau izan herrian ibilitako lehen ibilgailu anfibioa.
Carmelo Larburuk bidali digun argazki honetan ikus daiteke mota honetako beste auto bat, itsasadarreko uretan zehar. 1960ko hamarkada erdi aldera izan zela dio: "ur festak ziren Zumaian. Etorri, et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006293 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Athleticera itzuliko da Peru Nolaskoain, Deportivoko ibilbidea amaituta
Peru Nolaskoain jokalari zumaiarra Coruñako Deportivo klubean aritu da azken denboraldian, Athleticek utzita. Taldea galiziarrean izandako ibilbidea amaitutzat eman zuen atzo, eta Bilboko klubera bueltatuko da.
Coruñan aritu da Nolaskoain 2019-2020... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006294 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia laugarren izan da emakumeetan eta zortzigarren gizonetan, Getxon
ETE eta KAE 1 ligetako estropadak jokatu dira gaur, Getxoko estropada eremuan. Zumaiako bi ontziak lehiatu dira gaur, eta ezin izan dute bezperako emaitzak errepikatu: emakumezkoen Telmo Deun laugarren izan da, eta gizonezkoena zortzigarren.
Doniba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006295 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joxe Mari Korta gogoan izan dute Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan
ETAk Joxe Mari Korta erail zuela 20 urte bete ziren atzo. Atentatua, eta eragin zuen samina, gertutik bizi izan zuten hiru zumaiarren oroitzapenak bildu ditu Euskadi Irratiko Amarauna irratsaioak.
Bi alkateren hitzak jaso dituzte saioan: orduko alkate ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006296 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oreka TX musika taldeak emango duen kontzertuarekin amaituko da aurtengo Zumaiako Musika Jaialdia. Kontzertua, printzipioz, Herri Eskolako patioan zen egitea. Baina, arratsalderako euri arriskua iragarrita dago, eta antolatzaileek Zumaiena ikastetxeko aretora lekualdatzea erabaki dute. Emanaldia 19:30ean hasiko da.
Kok... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006297 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoan antolatutako gizonezkoen lehen txirrindularitza proba jokatu da gaur, Zumaian. 42. edizioa bete du gaur Zumaiako txirrindularitza sariak, 19.a Joxe Mari Kortaren oroimenezkoa ere denetik. Unai Aznar izan da irabazlea ihesaldiz betetako karrera batean.
Jubenil mailako 153 txirrindulari bildu dira irteera puntu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006298 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kirol beka bat eskatzeko proiektua jarri dute martxan Irati Osa eta Arantza Toledo piraguistek
Irati Osa eta Arantza Toledo piraguistek k2 arrakastatsua osatu dute azken urte hauetan. Brontzezko domina lortu zuten iaz, Txinan jokatutako munduko piraguismo txapelketan. Buru-belarri ari dira entrenatzen emaitza hura hobe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006299 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeak bigarren izan dira gaur Getarian; gizonezkoak seigarren
Jardunaldi ona izan da gaurkoa Telmo Deun arraun elkarteko traineruentzat. Emakumezkoen ontzia bigarren izan da Getarian jokatutako estropadan; gizonezkoena, berriz, seigarren. Bihar jokatuko dute denboraldiko seigarren jardunaldia, Getxon.
Getariak hart... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006300 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Adinekoak beren hizkuntzan artatzeak duen garrantzia ikertzen ari dira
Saioa Martinez de Lahidalga getariarrak galdetegi bat prestatu du, Felix Zubia zarauztarrarekin batera, Urola Kostako 65 urtetik gorakoei zuzenduta.
Urola Kostako adinekoen osasun arretan hizkuntzak duen eragina ikertzen ari da Saioa Martinez de Lah... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006301 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Artisauak lanean ikusteko, eta haien produktuak erosteko aukera izan ohi da Zumaian, uda garaian egiten den Artisau azokan. Pandemiak baldintzatutako ezohiko uda honetan ere izango da azoka, baina egoerara egokituta.
Bihar egingo da azoka, Beheko plazan. Aurtengoa goizez bakarrik egingo da, 10:00etatik 14:00etara bitar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006302 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekainaren hasieran zabaldu zuten Lubaki kiroldegia koronabirusagatik bi hilabete eta erdiz itxita eduki ondoren. Segurtasun neurriak mantendu ahal izateko, gimnasioko makinak eta aparatuak kiroldegiko pistara eraman zituzten. Aste honetan makinak berriro ere bere lekuetara itzuli dituzte.
Pulpo eskubaloi klubeko taldea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006303 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oreka TXen kontzerturako gonbidapen gehiago banatuko dira bihartik aurrera
Oreka TX taldearen kontzertuak emango dio bukaera aurtengo Zumaiako Musika Jaialdiari. Emanaldia igandean izango da, 19:30ean, Zumaiako Herri Eskolak Sagarbiden duen eraikineko patioan.
Kontzertu horretarako gonbidapen gehiago prestatu dituzte, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006304 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Donibane Lohizunen jokatzen ari diren Internationaux txapelketaren barruan bi masters jokatu dituzte dagoeneko, eta bien jabe egin da Imanol Lopez puntista zumaiarra.
Zoratzeko moduko partida jokatu zuten atzo Erkiaga-Aimar eta Barandika-Lopez bikoteek Campos Berri frontoian. Donibane Lohizuneko bigarren masterreko fin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006305 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Julian Iantzik aurkezten duen Udak dakarrena ETBko saioaren grabazioko seta Zumaian da aste honetan. Zumaian izatearekin batera, herritar batzuk ere elkarrizketatuko ditu.
Atzo, adibidez, Arritxu Iribar Euskadi Irratiko esataria izan zuten setean. Kirolaren itzuleraz eta kirolarien konfinamenduaz aritu zen, besteak bes... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006306 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jadarre auzoko bizilagun talde bat haserre da. Azaldu dutenez, igogailuaren ondoan jarritako gel hidroalkoholiko depositoan zikinkeria pilatu da -harrak barne-, eta depositoa gelaz betetzerakoan ez dute hau garbitu.
"Gel banagailua ustelduta dago, eta hori ez da onargarria. Zikinkeria hutsa da. Udalari eta garbiketaz a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006307 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako puntistek finalak izango dituzte datozen egunotan. Imanol Lopezek bihar jokatuko du Donibane Lohizuneko bigarren masterseko finala; Iñaki Osa Goikoetxeak, berriz, ostiralean jokatuko du Mutrikukoa. Azken honetarako sarrerak astebeteren faltan agortu dira.
Miruaitz frontoian jokatuko da Mutrikuko masterseko fin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006308 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Motozale bat hil da Zumaian gaur, astelehena, kamioi baten aurka jo ostean, 13:45 inguruan. Ertzaintzak adierazi duenez, GI-2633 errepidean izan da ezbeharra, Oikiako bidegurutzearen parean, Meagako igoeran. Moto-gidaria hil egin da eta Ertzaintza gertatu dena ikertzen ari da uneotan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006309 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Caritasen harrera zabalik izango da abuztuko ostiraletan ere
Badaude abuztuan oporrik hartzen ez duten zerbitzuak, ekintzak edo egitasmoak. Zumaiako Caritas da hilabete honetan atsedenik hartuko ez dutenetako bat, laguntza eske bertaratzen direnek ere oporrik hartzen ez dutelako.
Hala, Zumaiako Caritasek adier... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006310 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uste baino beranduago, baina aurten ere jokatuko dira pilota txapelketa herrikoiak, bai eskuzkoa eta baita palakoa ere. Bietarako zabaldu dute dagoeneko izen ematea.
Txapelketa hauek udaberri aldera hasi izan dira urtero, San Pedro jaietan amaitzeko. Aurten, baina, dena hankaz gora utzi du koronabirusak. Hala ere, Zuma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006311 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Anade elkarteak antolatzen duen 45. Arrain Txiki arrantza txapelketa jokatu zen atzo arratsaldean Zumaiako barran. COVID-19ak eragina izan zuen txapelketako parte hartzean, ohikoan baino arrantzale gutxiagok hartu baitute parte aurtengo edizioan.
Adinaren arabera, bi mailatan banatzen dira parte hartzaileak. Hala, sail... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006312 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jabi Gonzalez: "Oso aberasgarria da nire lana, eta izugarri gustatzen zait"
Jabi Gonzalez Toston (Zumaia, 1996) da gauez Euskadi Irratian izaten den esataria. Elkarrizketa honetan 23:30etik 07:30era lan egiten duen gaztearen bizimoduaz mintzatu da.
Nola iritsi zara Euskadi Irratira?Kazetaritza ikasketak egin nituen EHU... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006313 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itxas-Gaineko kideek emaitza bikainak lortu dituzte Euskadiko Itsas Kayak txapelketan
Atzo jokatu zen Hondarribian konfinamendu ondorengo lehen piraguismo proba. Emaitza onak lortu zituzten Itxas-Gaineko piraguistek, eta kluben sailkapen nagusian lehen postuan da.
Atzo jokatu zen Euskadiko Itsas Kayak txapelketa, konfi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006314 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mutrikuko masterseko finalerdiak jokatu ziren atzo Miruaitz frontoian. 200 lagunentzako afora baimendu zen, eta sarrerak bezperarako agortuta zeuden.
Jaialdiko bigarren partida jokatu zuen Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarrak, Manci mutrikuar gaztearekin bikotea osatuta. Barandika eta Etxeto izan zituzten aurkari finalerdia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006315 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Joan Mari Torrealdai joan zaigu, baina bere ekarpenek bizirik darraite"
Atzo zendu zen Joan Mari Torrealdai kazetaria, euskalgintzako ekintzailea eta soziologoa. 'Euskaldunon Egunkaria'-ko administrazio kontseiluko kide ere izan zen Torrealdai, lau hamarkadaz 'Jakin' aldizkariko zuzendari izateaz gain. Torrealdaik eus... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006316 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Herria bizi mantentzen da dendek eta tabernek ematen duten biziarekin"
'Errotaherria' kanpainaren barruan, erosketa bonoen sistema jarri zuen martxan udalak duela ia bi hilabete. Aste honetan bertan amaitu da bono horiek erabiltzeko epea, eta Lore Garciarena Gertu elkarteko teknikariak eta Esti Irureta udaleko turismo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006317 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elkarteak bazkideei jakinarazi nahi die abuztuan itxita izango dela elkarteko bulegoa.
Beheko Plaza elkarteak Hogarreko lehen solairuan duen bulegoa itxi egingo dute abuztuan. Hala jakinarazi nahi izan diete bazkideei. Irailaren lehen egunean zabalduko dute berriz ere, ohiko ordutegian -astelehenetik ostiralera 11:00et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006318 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erkibe etxeko Batzokia zerbaitegatik aipagarria izan bazen, ordea, kultur etxea eta euskararen etxea izateagatik izan zen. Bere aktibitate oparoak eta bertan aurrera eramandako ekimenek nabarmendu egiten dute Erkibe etxeko Batzokia Zumaiako historia laburrean. Hona hemen zergatiak.
Euskal musika eta dantzak Zumaiako ba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006319 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko elkarretaratzea izango da gaur
Hileko azken ostiralero bezala, Magnoliopean elkartuko dira. Segurtasuna bermatzeko baldintzak eta beharrezko materiala egongo direla jakinarazi dute.
Hileko azken ostiralero bezala, preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko elkarretaratzea izango... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006320 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, beste kasu bat atzeman dute azken orduetan. Urola Kostari dagokionez, lau izan dira Zarautzen, eta beste hiru Getarian.
Gutxinaka bada ere, gora doa COVID-19az kutsatutako herritarren kopurua. Azken orduetan egindako PCR probetan kasu positibo bat detektatu dute Zumaian. Urol... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006321 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aldundiak atzo jakinarazi zuen eguneko zentroak zabalduko dituztela; herri batzuetan itxita jarraituko dute, "COVID-19a herri horietan izaten ari den eraginagatik". Astelehenetik aurrera, adinekoen egoitzetan bisitak egiteko aukerak ere zabalduko dira.
Bi astez itxita egon ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo jakina... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006322 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Donibane Lohizuneko bigarren masterseko finalera heldu da Imanol Lopez
Donibane Lohizunen jokatzen ari diren Internationaux txapelketako lehen masterra irabazi zuen Imanol Lopez zumaiarrak, eta bigarrena eskuratzeko urratsa eman berri du.
Bigarren masterseko finalerdiak jokatu ziren atzo Iparraldeko hiri honetan. Lopez... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.