id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0019434
BERRIA
Euskadi
noticias
Soldatak igotzea eta prekarietatea amaitzea eskatuko du LABek itunetan Soldatak hobetzea eta prekarietatea amaitzea. Helburu horiek lortzeko ahalegina egingo du LABek aurtengo negoziazio kolektiboan. Horregatik, KPIa baino soldata igoera handiagoak eskatuko ditu sindikatuak, «enpresaren irabaziaren arabera». Itunetan g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019435
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizkaiko Sos Arrazakeriak salatu du Bilboko Udaltzaingoak senegaldar batzuk miatu dituela Bizkaiko Sos Arrazakeriak duela astebete Bilboko Marzana kaian gertatutakoa gaitzetsi du. Elkartearen hitzetan, gazte senegaldar batzuk elkartu ziren han, eta Bilboko Udaltzaingoak dokumentazioa eskatu zien, eta miatu egin zituen....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019436
BERRIA
Euskadi
noticias
Iratxe kontsumitzaile elkarteak iaz jasotako kexuak. • 2013. urtean, Nafarroako kontsumitzaile elkarteak 13.637 kexu eta 29.797 argibide eskaera jaso zituen. Kexu gehienak telefonia, Internet, banku, argi eta gasarekin lotutakoak izan ziren.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019437
BERRIA
Euskadi
noticias
Galdu arren, EH Baik emaitza onak lortu ditu Iholdin Kantonamendu guztietan sozialisten eta UMP edo Forces 64ren artean izan baldin bada lehia, Iholdin EH Bairen eta UMPren artekoa izan da. Bozen %42,70 bildurik, emaitza ona izan du Daniel Olzomendi EH Bairen zerrendaburuak. Hala eta guztiz ere, Jean Louis Caset (UMP) ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019438
BERRIA
Euskadi
noticias
Baiona > Baigorriko eta Garaziko suhiltzaileek ahal zutena egin arren, baserri bat osoki kiskali da Urepelen. Aldude herrian, Urepeletik hurbil, mendiko suteetan baliatzeko materiala dago, baina azken bi hilabeteotan matxura dauka. Mizel Ernaga Urepeleko auzapezak botere publikoen ezaxolakeria salatu du, eta baliabidea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019439
BERRIA
Euskadi
noticias
• Alerta eman dute erakundeek Hego Euskal Herrian, elurra egin dezakeelako itsasoaren mailatik 800 metro baino gorago dauden lekuetan. Pirinio inguruan espero dute elur gehien. Nolanahi ere, eguraldi iragarpenek diote prezipitazio handirik ez dela izango oro har, unean uneko erauntsiren bat gorabehera.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019440
BERRIA
Euskadi
noticias
Neska-mutilak bereizten dituzten eskolei laguntzeko erabiliko du erreforma Wertek Hezkuntzako beste lege organiko bat prestatzen ari dela baliatuta, neskak eta mutilak bereizten dituzten ikastetxeak babestu egingo ditu Espainiako Gobernuak. Auzitegi Gorenak bidezko jo du diru publikoz ez finantzatzea haiek, diskriminat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019441
BERRIA
Euskadi
noticias
Italian gobernua osatzeko ahaleginetan etsi du Franco Marinik Italiako Senatuko presidente Franco Marinik amore eman, eta Gobernua osatzeko eginahalak uztea erabaki du. Hauteskunde legea aldatzeko ez du akordiorik lortu, eta, hori dela eta, uko egin dio kabinetea eratzeko Italiako presidente Giorgio Napolitanok eman zi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019442
BERRIA
Euskadi
noticias
Patxuko Niceren lehen diskoak 435 kiloko rock dantzagarria dakar Sergio Ordoñez Patxuko Irungo musikari eta kantariaren inguruan biraka dabilen egitasmoa da Patxuko Nice. Musikaren munduan ibilbide luzea duen musikaria da, besteak beste Joxe Ripiau, The Solanos eta Esne Beltzan aritua baita. Musika sortzeko grinak bult...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019443
BERRIA
Euskadi
noticias
Frankismoaren aurka borrokatu zirenen omenez Artxandan dagoen (Bilbo) eskultura herdoilduaren zuloak krabelin gorriz bete dituzte dozenaka herritarrek. Diktaduraren, faxismoaren eta zapalketaren aurka altxatu zirenen borrokak arrastoa utzi duela gogoratu dute oroimenerako jarria dagoen hatz marka erraldoiaren aurrean. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019444
BERRIA
Euskadi
noticias
Baionak xedea bete du, puntu bat lortu baitu. Baionarrek bigarren zatian lortu dute jokoari buelta ematea, eta bi entsegu egin dituzte Baionarrek bigarren zatian lortu dute jokoari buelta ematea, eta bi Gaur jokatuko du Pauek Parisen , Staderen aurka, eta nahitaez lortu beharko puntu bat, mailari eusteko aukera guztiak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019445
BERRIA
Euskadi
noticias
Gure Eskurentzat, «kultura demokratikoan sakonduz» erantzun behar zaio krisiari Koronabirusak eragindako krisian, Gure Eskuk elkar zaintzeari eman dio «garrantzia». Herri dinamikaren bi bozeramaileetako bat da Amalur Alvarez -Josu Etxaburu da bestea-, eta adierazi du haiek ere «arduraz» jokatu nahi izan dutela. Horrenb...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019446
BERRIA
Euskadi
noticias
NIFF Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiak gaur ezagutarazi du zer lan lehiatuko diren jaialdian. Sail Ofizialean 36 pelikula izango dira, hamar ataletan banatuta: Migrazioak, Feminismoak, LGTBI+, Planeta, Desgaitasunak, Buru osasuna, Miszelanea, Animazioa, Biran eta Nafarroatik. Azken horretan, lau zuzendari nafarre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019447
BERRIA
Euskadi
noticias
Ehunka lagun irten dira Sanako kaleetara Huthi milizia xiitei joatea eskatzeko Yemengo presidente Abdo Rabu Mansur Hadik kargua utzi zuen joan den ostegunean, eta harrezkero, agintaririk gabe dago herrialdea. Huthi milizia xiitek bahiturik eduki ostean etorri da dimisioa. Gobernuko indarren eta Huthi milizia xiiten art...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019448
BERRIA
Euskadi
noticias
Tira, jatorrizkoan, Formación del Espíritu Nacional zen eskola frankistetan ematen zitzaigun ikasgaia. Edukia, mutikoentzat, oinarrizkoa: Franco, Espainia, katolizismoa, familia, patriarkatua, Sindikatua... Neskentzat, antzekoa: joste-lanak, jan prestaerak, umiltasun ariketak, obedientzia, elizkoitasuna, familia ugaria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019449
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon bat atxilotu dute emakume bat gogoz kontra atxikitzea egotzita . Biktimak Urkabustaizko etxebizitza bateko leihotik salto egin eta ihes egin du; zaurituta, ospitalera eraman dute Gizon bat atxilotu dute emakume bat gogoz kontra atxikitzea egotzita Biktimak Urkabustaizko etxebizitza bateko leihotik salto egin eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019450
BERRIA
Euskadi
noticias
ITSASU. Herriaren historiarekin lotutako kabalkada toberak eskainiko dituzte Itsasuko (Lapurdi) dantza taldeko kideek eta antzezleek igandean. 2007an eskaini zituzten azken aldiz Beñat Lazkanok idatzitako toberak. Belaunaldi guztietako jendea arituko da, herriko festetan, kabalkadan. 16:30ean izango da emanaldia.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019451
BERRIA
Euskadi
noticias
BARTZELONA. Societat Civil Catalana plataformak deituta, manifestazio bat egingo dute datorren igandean Bartzelonan, 12:00etan, Urquinaona plazatik abiatuta. Mobilizazioarekin bat egin dute Ciutadansek eta PPCk.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019452
BERRIA
Euskadi
noticias
Enplegu suntsiketa gizartearen arazoa dela aldarrikatu dute Borrokan ari diren langile batzordeetako langileek deitutako manifestazioek Bilboko eta Iruñeko kaleak bete zituzten atzo. Antolatzaileak gustura agertu dira, eta mobilizazio horiekin bat egin duten eragile sozial eta norbanakoen kopuruak gauza bat garbi utzi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019453
BERRIA
Euskadi
noticias
«NASAn beste modu batez begiratzen gaituzte orain» 2020an Martera joango den tresna baten eraikuntzan parte hartzen ari da EHUko IbeA kimika analitikoko ikerketa taldeko zuzendaria. Erronka zaila bezain zirraragarria dela dio. Ameriketako Estatu Batuetatik etorri berria da Juan Manuel Madariaga (Getxo, Bizkaia, 1956), ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019454
BERRIA
Euskadi
noticias
Oteizaren jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez, hitzaldi zikloak antolatu dituzte . Gipuzkoako hainbat herritan hitzaldiak eta erakusketak egingo dituzte gaurtik hasita Oteizaren jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez, hitzaldi zikloak Gipuzkoako hainbat herritan hitzaldiak eta erakusketak egingo dituzte Jorge Oteiza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019455
BERRIA
Euskadi
noticias
«Partidaz partida joan nahi dugu, ikasiz eta disfrutatuz» Gaur jokatuko du estreinakoz Gernikak Europako txapelketa batean: Eurokopan. Girona izango du aurkari, eta debutatzeko «gogoz eta ilusioz» daudela azaldu du Diez kapitainak. Naiara Diez (Altsasu, Nafarroa, 1987) Lointek Bizkaia Gernikara iritsi zenean, taldea Es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019456
BERRIA
Euskadi
noticias
Musika izan ohi da Bilboko jaietako interesgune nagusietako bat. Hirian zehar sakabanatutako agertokietan, hainbat estilotako ikuskizun ugari izaten dira. Horrela, Udalak antolatutako egitarauaz gain, konpartsek prestatutako kontzertuak daude gauero, askotariko publikoen topagune. Era berean, Bilborock aretoan ere eman...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019457
BERRIA
Euskadi
noticias
AUTONOMOEN KOTIZAZIO TXIKIENA ZENBAT IGOKO DEN 2019AN, HEGOALDEAN Espainiako Lan Ministerioak eta autonomoen elkarte nagusiek adostu dute datorren urtean 64 euro igoko dela langile autonomoen gutxieneko kotizazioa. Hilero 5,36 euro inguru gehiago ordaintzea ekarriko du horrek, 283,3 euroraino.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019458
BERRIA
Euskadi
noticias
Lau t'erdiko txapelketa ostiralean hasiko da, Mikel Urrutikoetxea eta Ekaitz Saralegiren arteko partidarekin. Eguna eta pilotalekua jakina zen, baina partida ez, lehen kanporaketak gaur goizean erabaki baitira zozketa bidez. Zozketa apetatsua izan da, besteak beste Joseba Ezkurdiak eta Aitor Mendizabalek elkarren aurka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019459
BERRIA
Euskadi
noticias
AstraZenecaren «hornidura arazoak» agerian, Italiak 250.000 dosi blokeatu ondoren Txertoen gaia eztabaidarako sugar da oraindik ere. Italiako Gobernuak Australiara esportatzeko bidean zegoen AstraZenecaren txerto kargamentu bat geldiarazi zuen atzo, Europako Batasunean eta Italian dauden Oxford-AstraZeneca «txertoen ur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019460
BERRIA
Euskadi
noticias
BESTE BATASUNA Presoen aldeko martxa nazionala Sardinian gaur Iragan uztailaren 11n Italiako Poliziak atxilotutako eta gero kartzelatutako bederatzi militante independentisten aldeko manifestazio nazionala egingo dute gaur Sardiniako hiriburuan, Cagliarin (Casteddu). Errepresio mota ororen kontra. Ideiak ez dira kartze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019461
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 7.976 PCR proba eta antigeno test egin zituzten atzo, eta 719 kasu atzeman zituzten, herenegun baino lau gehiago. Positiboen kurba, beraz, gora doa egunez egun, eta baita ehunekoa ere: %9,01 da. Hain zuzen, OME Osasunaren Mundu Era...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019462
BERRIA
Euskadi
noticias
Lewis Hamilton irtengo da gaur lehen postuan Hungariako Sari Nagusian 1 FORMULA. Atzo jokatu ziren Hungariako Sari Nagusiko entrenamendu ofizialak. Bertan, Lewis Hamilton (Mercedes) gailendu zen, eta gaur lehen postutik irtengo da. Bertan lortzen duen seigarren pole -a izan zen atzokoa. Mercedesen nagusitasuna erabatek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019463
BERRIA
Euskadi
noticias
Boz plebiszitarioen atariko Diada ospatuko du Kataluniak gaur. Hauteskundeak ate-joka, benetako ordua iritsi delako sentsazioa nagusi da, bai bertan bai nazioartean. Madrilen ere jokatuko dituzte euren kartak, eta independentziaren aldekoek izerdi asko bota beharko dute irailaren 27an. Ez da erraza izango, eta katalane...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019464
BERRIA
Euskadi
noticias
Hogeita sei urte joan dira jada Hegoaldeak, Francoren diktaduraren jazarpena amaituta, sumatu zuen itxaropen unetik. Abagune zail eta bortitz hartan Herri honen zati batek oinarrizko tresna bat bere egiteko aukera izan zuen, gerora hutsal bilakatzeko arriskuan geratuko zena. Tresna horrek oinarrizko beharrei eta etorki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019465
BERRIA
Euskadi
noticias
«Egun handia da guztiontzat», ziurtatu zuen atzo Johannes Hahn EB Europako Batasuneko Erregio Politikarako komisarioak. 2008ko otsailean aldarrikatu zuten Kosovo estatu independente, eta badira oraindik pauso hori onartu ez duten herrialdeak -Espainia, besteak beste-. Baina Kosovok ez du denborarik galdu nahi. Urrats e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019466
BERRIA
Euskadi
noticias
Eguraldi txarra dela eta, bertan behera gelditu da Oriako traineru jaitsiera ARRAUNA. Gaur zen jokatzekoa denboraldi-aurreko estropadarik garrantzitsuena, Oriako traineru jaitsiera (Orio), baina, eguraldi txarra dela medio, bertan behera gelditu da azkenean. Eusko Jaurlaritzaren iragarpena jaso ondoren, uretako jarduer...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019467
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Auzitegi Nazionalaren jomuga ere izan dira Bilboko konpartsak. Azken urteetan dozenaka izan dira Madrilera deklaratzera joan behar izan duten konpartsakideak eta «terrorismoarekin» lotuta auzipetu dituztenak. Txori Barroteko lau konpartsakide epaitu ere egin zituzten iaz. Epaitu, eta absolbitu. 2005ean abiat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019468
BERRIA
Euskadi
noticias
Gari Goikoetxea. Bilboko konpartsen bozeramailea. «Orain arte ezagututako jaiak galdu egin daitezke». Bultzatuz egungo jai herrikoien alde sortutako ekimena da. Zenbait udal eta alderdi politikoren «erasoak ikusirik», gogoeta egitera deitu dute jendea. Bultzatuz egungo jai herrikoien alde sortutako ekimena da. Zenbait ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019469
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezetz kontatu ipuin bera bi aldiz, berdin-berdin. Beno, agian zu gai izango zara, edo halako balentria egiteko gai den norbait ezagutuko duzu, zure usteekiko eskuzabal jokaturik arauaren salbuespen izango litzatekeena, zeren: idatziz jarritakoak aldagaitz diren ber maneran, ahoz kontatzen diren istorioak aldatuz doaz, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019470
BERRIA
Euskadi
noticias
24. Aita Donostia Musika Astea programa bikoitz batekin hasiko da gaur Gaur hasiko da 24. Aita Donostia Musika Astea, eta, hilaren 23ra bitarte, hiru kontzertu biltzen dituen egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Ohi bezala, Donostiako Kaputxinoen elizan izango dira emanaldi guztiak, 20:30ean. Lehen kontzertuan, prog...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019471
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkarrekin Podemos-IUk gastu publikoa handitzeko eskatu dio Jaurlaritzari Eusko Jaurlaritzak gaur amaitu du Eusko Legebiltzarreko talde politikoekin 2021erako aurrekontuak negoziatzeko egin duen bilera sorta. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua Elkarrekin Podemos-IUko ordezkariekin batzartu da, modu telematikoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019472
BERRIA
Euskadi
noticias
Nekatur Euskal Autonomia Erkidegoko landa ostatuak batzen duen elkartea da. 1991. urtean sortu zen. Haren helburua da bezeroen nahiak eta beharrak aseko dituen eskaintza multifuntzional, malgu eta erakargarri bat sustatzea; hots, kalitatezko produktu jasangarria. Hasieran nekazaritza turismoko ostatuak eta landetxeak s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019473
BERRIA
Euskadi
noticias
«Udal gobernuaren lidergoa lortu nahi dut: guztion alkate izan» Ahalik eta babes zabalena lorturik Iruñeko alkate izateko asmoa duela dio Saizek. Nabarmendu du Iruñeak bultzada behar duela, eta UPNren eta EH Bilduren azken bi agintaldien «alternatiba erreala» dela. Apirilaren amaieran utzi zuen Nafarroako Gobernua, Iru...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019474
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. Lazarragaren eskuizkribuaren transkripzioa Interneten jarri du Susak Lazarragaren eskuizkribuaren transkripzioa Interneten jarri du Susak Joan Perez de Lazarragaren eskuizkribuaren transkripzioa Interneten jarri du Susa argitaletxeak, www.armiarma.com/klasikoak/lazarraga helbidean. Eskuizkribu duela gutxi a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019475
BERRIA
Euskadi
noticias
'Beitu!' sortu dute, nerabeentzako hedabide digitala Euskarazko komunikabide berri batek argia ikusi du aste honetan. Beitu! du izena, eta propio 14-18 urte arteko gaztetxoengan pentsatuta dago. Gaztezulo -k sortu du hedabide digital hori, eta bertako zuzendari Zuriñe Maguregik nabarmendu du aldizkaritik harago pauso b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019476
BERRIA
Euskadi
noticias
Energiaren eta lehengaien prezioa oraindik galga dira paperaren industriarentzat Ekoizpen kostu handiek paperaren industriaren jarduera baldintzatzen dute oraindik ere. Argindarraren eta lehengaien salneurria zertxobait merkatu bada ere, oso garesti daude oraindik, eta galga da hori ekoizleentzat. Egoera horrek asko za...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019477
BERRIA
Euskadi
noticias
Heriotzaren itzala eman zuen berriro gomazko pilota batek Cabacas hil eta 25 astera. Puri-purian zegoen eztabaida 2012ko irailaren 26an, Iruñeko Foruen pasealekuan pilota batek buruan jo zuenean Aingeru Zudaire (Atarrabia, Nafarroa, 1983). Ez zuen bete-betean jo, eta horri esker, hala dio berak, soilik begi bateko ikus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019478
BERRIA
Euskadi
noticias
«Pastoralak sortzen duen dinamika da zinez maite dudana» Negeluak idatzi duen 'Sibastarrak' pastorala emanen du Urdiñarbeko herriak heldu den udan. Bere baitarik idazten hasi, eta laguntza amiñi batekin bururatu du Jauregiberri familia ardatz duen testua. Urdiñarbeko herritarrek Maritxu Negeluak (Urdiñarbe, Zuberoa, 19...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019479
BERRIA
Euskadi
noticias
JERUSALEM. Dignite al Karama ontzian zihoazen ekintzaile guztiak euren jatorrizko herrialdetara deportatu ditu Israelek. Greziaren debekua saihestu ahal izan zuen ontzi bakarra izan zen, baina nazioarteko uretan zela atzeman zuten astearte goizaldean. Orotara hamasei lagun joaten ziren ontzian, hamar ekintzaile, hiru k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019480
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñeko VWek 13,22 milioi irabazi zituen iaz, 2008an baino %73 gutxiago. 2009. urtea amaitzean 4.844 langile zituen Landabengo fabrikak, aurrekoan baino %25 gehiago BEASAIN. CAFeko langileek ordubeteko lanuzteak egingo dituzte gaur, bihar eta asteartean, salatzeko enpresak 40 edo 60 langileri aldi baterako kontratuak e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019481
BERRIA
Euskadi
noticias
Han-hemenka usnatu dut euskara burgeskeriarekin lotzearen inguruko eztabaida bat, ongi jakin gabe jatorria non duen, baina hezkuntza sistemaren desorekak (segregazioa?, klasismoa?) aipagai. Tarte honek sakontasunerako espazio gutxi eskaintzen duenez, azaleko galdera pare bat egitearekin konformatuko naiz. Izan daiteke ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019482
BERRIA
Euskadi
noticias
Zahar etxeetarako baliabide gehiago eskatu dituzte IRUÑEA. Zahar etxeetako egoiliarren senideen elkarte Zainduz-eko kideek protesta egin zuten atzo Iruñean, Zaintza erdigunera leloa hartuta. Txertoak jarri dituzten arren, egoitzetako bisitak oraindik mugatuta daudela salatu zuten, eta arta onerako baliabide egokiak fal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019483
BERRIA
Euskadi
noticias
Estatus berriaren garrantzia nabarmendu eta ados jartzera deitu du Atutxak «Inori ezer inposatu gabe, ahalik eta adostasun zabalenak» lortu nahiko ditu EAJk irailean abiatuko duen estatus politikoari buruzko lantaldean. Hala esan du BBBko presidente Itsaso Atutxak, eta adierazi du alderdi baten proposamenetik haratago ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019484
BERRIA
Euskadi
noticias
'Harmaila' aldizkari sortu berriari eman diote idatzizko Argia saria Euskal kultur munduko ordezkaritza zabal bat bazkalosteko kopari hurrupaka ari zela banatu zituzten atzo 29. Argia sariak, Usurbilgo (Gipuzkoa) Atxega jatetxean. Aurten Harmaila aldizkari jaioberria saritu dute prentsa idatziaren arloan, «patxadaz ira...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019485
BERRIA
Euskadi
noticias
Fernando Franco zinema zuzendari nabarmenen (Montxo Armendariz, Pablo Berger) muntatzaile izan da. La herida bere lehen film luzea da zuzendari gisa. Pelikula filmatzen hasi zenetik nahiko gainean izan naiz, kontu batengatik edo besterengatik. Aurreikuspenak bete baino gehiago, ikuslea ustekabean harrapatzen du pelikul...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019486
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Donostiako Bagera elkarteak eta Hiru Damatxo ekoiztetxeak sortutako Atzean zuloa proiektua martxan da berriz ere, eta laugarren denboraldiko esketxak sareratzen hasi ziren atzo. Denboraldi honetan, zortzi esketx izango dira: martxoaren 12ra arte, astean behin zabalduko dituzte. Esketx guztiak atzeanzuloa.eus ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019487
BERRIA
Euskadi
noticias
Amaitu da Nafarroako Zinema Dokumentaleko 12. Nazioarteko Jaialdia. Palmaresa jakinarazi berri dute, eta Portugalgo ekoizpen batek jaso du Film Onenaren saria: Jorge Jacomeren Flores (Loreak) lanak. Rebecca Baron, Fran Gayo, Paolo Moretti, Nicolas Pereda eta Celine Browezek osatutako epaimahaiaren arabera, Jacomeren la...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019488
BERRIA
Euskadi
noticias
BBK-k 289 milioi euro irabazi ditu, erreserbetan 200 milioi gorde arren. Kaudimenari eustea lortu du, hipotekak handitu egin ditu eta inoiz baino gehiago jarri du gizarte ekintzan Etxebarriko Arcelor lantegiaren aurrean (Bizkaia), ArcelorMittalek konponbiderik ez diela eskaintzen salatzeko. IATko Irungo eta Urnietako M...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019489
BERRIA
Euskadi
noticias
Galiziako kanpainan bazen itxaropenik Xuntan aldaketa bat izateko. Hori izan da BNG Bloke Nazionalista Galiziarrak eta PSdeG Galiziako Alderdi Sozialistak bi asteotan lortu duten aurrerapausorik handiena; ilusioa sortu dute, azken hamabost urteetan ez bezalakoa. Eta, paradoxikoki, ilusio hori bera izan da porrotaren ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019490
BERRIA
Euskadi
noticias
Nekea eta mina. Emakume askoren kexak dira, eta lehen harrerako osasun zerbitzuetan kontsulta gehien eragiten duten sintomak. Andre asko leher eginda egoten dira euren bizitzako hainbat unetan, eguneroko jarduerak burutu ezinda, baina akidura hori azaltzeko, zama sozialetara ez ezik, faktore biologikoetara ere jo behar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019491
BERRIA
Euskadi
noticias
INGURUMENA . Ikerketa eskatu dute 'Prestige' ontziaren kroskoaren zati bat nola galdu den jakiteko Ikerketa eskatu dute 'Prestige' ontziaren kroskoaren zati bat nola Hondoratu baino bi egun lehenago Prestige petroliontziak kroskoaren zati bat galdu zuela agertu dute Frantziako aduanek eginiko argazkiek. Hori dela eta, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019492
BERRIA
Euskadi
noticias
Txikitatik edan zuen musika asko etxean, eta gustuko zuena besterik ez jotzeko aholkatu zion irakasle batekin ikasi zuen pianoa. Pare bat taldetan aritu ondoren, Philharmonics (2010) diskoarekin egin zuen debuta bakarkako bidean Agnes Obel konpositore, pianista eta abeslari danimarkarrak, eta segituan eskuratu zuen son...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019493
BERRIA
Euskadi
noticias
DUBLIN. Etxebizitzen gaineko zerga berria sortu du Irlandako Gobernuak. 2012tik aurrera, etxe bat jabetzan duenak urtean ehun euro ordaindu beharko ditu. Horrela, 160 milioi euro gehiago jasoko ditu Estatuak. Irlandan 1,8 milioi etxejabe daude; 200. 000 inguruk ez dute zerga ordainduko, gutxieneko diru sarreretara irit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019494
BERRIA
Euskadi
noticias
Inguru zoragarri hori maite dugun herritarrok, urtetan bertako aterpetxean ostatu hartzeko aukera izan dugu atsegin handiz. Duela hil mordo bat (24? 30?) bolada labur batez aterpetxea ixtera zihoazela jakanarazi zuen Donostiako Udalak, sukaldean eta geletan egokitzapen lan batzuk egin behar zituztelako. Mendira gindoaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019495
BERRIA
Euskadi
noticias
Errioxa sor-markaren mahastiak "bidegabeki" banatu direla salatu dute Mahastiaren banaketak "haserrea" eragin du aurten COAGen elkartutako sindikatuen artean. UAGA (Araba), EHNE (Nafarroa) eta UAGR (Errioxa) sindikatuek salatu dute "modu bidegabean" banatu dituela Nekazaritza Ministerioak Errioxa sor-markarekin ekoizte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019496
BERRIA
Euskadi
noticias
Zoaz pake santuan antzezlana emango dute gaur Soraluzeko herri antzokian, 22:15ean. Ordu eta hamar minutuko umore dosian, Ane Gabarainek eta Mikel Laskurainek bikote baten porrota gorpuztuko dute: gaizki esanak, haserreak, adiskidetzeak... Harremana hautsi nahi du bietako batek, eta bestea hiltzea erabakitzen du. Haati...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019497
BERRIA
Euskadi
noticias
Munain eta Okariz herrietatik hurbil, Donemiliagako udalerrian, 400 hektarea dituen baso berezi bat dago. Hain da deigarria, ezen orain dela zazpi urte Euskal Herriko hainbat ikerlarik eta zientzialarik lanari ekin zioten buru-belarri bertoko landaretza eta fauna aztertzeko asmoz. Talde horrek Entzia mendilerroaren ipa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019498
BERRIA
Euskadi
noticias
Ontarioko Gobernuak larrialdi egoera ezarri du, txertoen aurkakoen blokeoagatik Bost egun daramate dozenaka kamioilarik Kanadaren eta AEBen muga igarobide garrantzitsuena blokeatzen, izurriari aurre egiteko neurriengatik protestan, besteak beste, muga gurutzatzeko eskatzen dieten txerto agiriaren kontra. Egoera asko ok...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019499
BERRIA
Euskadi
noticias
Singing in the Rain filma emango dute Iruñeko Baluarteren terrazan, gaur, 22:15ean. Aktore arrakastatsu baten bizipenak kontatzen ditu filmak, eta Roof Top Cinema zikloaren barruan emango dute. Dantza da zikloaren ardatza, eta, horri loturik, beste bi film ere emango dituzte etzi eta larunbatean: Grease eta La La Land ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019500
BERRIA
Euskadi
noticias
Etorkin adingabeen programa azalduko du Foru Aldundiak. Gipuzkoako Gizarte Politika Sailak apirilaren 29ko bileran emango die erakundeei harrera sarearen berri Etorkin adingabeen programa azalduko du Foru Aldundiak Gipuzkoako Gizarte Politika Sailak apirilaren 29ko bileran emango die Erakundeen arteko bilera antolatu d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019501
BERRIA
Euskadi
noticias
Iriartek EH Bilduren babesa eskaini dio Urkulluri, «estatu politika egiteko» Arratsaldean, talde parlamentarioek hitza hartzeko txanda izan zuten Politika Orokorreko Eztabaidan, eta autogobernua izan zen indar politiko guztiek jorratutako gaietako bat. Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak ontzat jo zuen kontzertu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019502
BERRIA
Euskadi
noticias
Al Maliki lehen ministroa «Irakek behar duen gizona» dela adierazi du Bushek. Moktada al Sadr xiitaren jarraitzaileei Gobernura eta Legebiltzarrera itzultzeko eskatu die Al Malikik Al Maliki lehen ministroa «Irakek behar duen gizona» dela adierazi du Moktada al Sadr xiitaren jarraitzaileei Gobernura eta Legebiltzarrera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019503
BERRIA
Euskadi
noticias
Erreformak prekarietatea handituko duela uste dute ELAk eta LABek. Patronalaren mesederako eginiko neurrien aurka gehiengo sindikalak erantzuna emango duela ziurtatu dute Elkarrizketarako eta bake sozialerako agiria egin duela berretsi du Rodriguez Zapaterok Erreformak prekarietatea handituko duela uste dute ELAk eta L...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019504
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gatazka gainditzeko bidea ez da errepresioa, elkarrizketa baizik» Europa mailan euroagindua disidentzia politikoa zigortzeko tresna bihurtu dela dio Olivier Besancenot NPAko buruak. Nabarmendu du Aurore Martinen kasua aurrekari larria dela, eta dei egin die Frantzia eta Espainiako estatuei Euskal Herriko gatazka polit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019505
BERRIA
Euskadi
noticias
Biktimen legea, bai, baina justua eta denentzako berdina Uztailaren 28an osoko bilkura egin dute Eusko Legebiltzarrean, eta eztabaidagai izan dute Estatuaren indarkeriak eragindako biktimak aitortzeari eta haiei erreparazioa emateari buruzko legea. Guk geuk eta hainbat talde politikok ere hala eskaturik, hainbat pertso...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019506
BERRIA
Euskadi
noticias
AHTaren kontra antolatzera deitu dute Herri Elkargoek. Errobi-Aturri Herri Elkargoak eta CADEk deiturik, mila lagunek gaitzetsi dute AHTaren xedea Hiriburun AHTaren kontra antolatzera deitu dute Herri Elkargoek Errobi-Aturri Herri Elkargoak eta CADEk deiturik, mila lagunek «Hautetsiek elkarte bat osatu behar dute AHTar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019507
BERRIA
Euskadi
noticias
Akordioa egin dute Sanzek eta PSNk, AHTaren alde. PSNk babestu egin du AHTa eraikitzen hasteko Nafarroako Gobernuak dirua aurreratzeko egindako proposamena PSNk babestu egin du AHTa eraikitzen hasteko Nafarroako Gobernuak dirua Abiadura handiko trena (AHT) ahalik eta azkarren ikusi nahi dute Nafarroako Gobernuak eta PS...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019508
BERRIA
Euskadi
noticias
Miguel Buen PSE-EEren Gipuzkoako diputatugai nagusiak hurrengo asteartean hartuko du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Segurtasun sailburuorde kargua. Eusko Legebiltzarreko korridoreetan egindako adierazpenetan, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak baieztatu egin du hura izendatuko dutela. Rafael Iturriaga ordezka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019509
BERRIA
Euskadi
noticias
«Opari gehiegi egin ditugu partida guztietan, hasieratik» Autokritika egin du Albisuk; binakako txapelketan bere maila ez duela eman onartu du, eta ez du ukatu bizkarrekoa izan dela finalerdietan ez sartzea. Garbi du erregulartasun eza dela zuzendu beharreko gabezia. Eguerdia da Daniel Ugarte pilotalekuan. Pilota auker...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019510
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. BAK Bakearen Aldeko Koordinakundeak 25. batzar orokorra egingo du larunbatean Bilbon. Ezohikoa izango da batzarra, eta hartu beharreko erabaki nagusi bat izango du esku artean: erakundea betiko desegin edo ez erabakiko du. ETAk jardun armatua amaitutzat eman zuenetik aukera mahai gainean duela azaldu du taldeak,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019511
BERRIA
Euskadi
noticias
Babes ofizialeko prezioak igotzeak etxebizitzen eraikuntza suspertu du Etxebizitzen eraikuntza areagotu egin da: 5.649 etxebizitza eraiki zituzten iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, aurreko urtean baino %13 gehiago. Eraikitako etxeen 3.391 libreak ziren, eta 2.258, babes ofizialekoak. «Bigarren seihilekoan, etxebizitz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019512
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal kulturaren bi adierazle «garrantzitsu» batuko dira 'Bertso Pilota'-n Zenbait bertsolari eta pilotarik aurrera atera nahi duten egitasmoa da Bertso Pilota , euskal kulturaren bi adierazle «garrantzitsu» direlako. Ekitaldi mota horren nondik norakoak azaldu ditu Beñat Gaztelumendi bertsolariak: «Lau pilotari aritz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019513
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehenengo ideia Albert Mathieu meatze ingeniari frantziarrak eduki zuen duela 212 urte. Calaisen tunel bat zulatzen hasi eta Doverreraino iristeko plana aurkeztu zuen 1802an, Mantxako kanala itsaspetik zeharkatzeko. Ez zuen, jakina, egungo Eurotunelarekin zerikusirik. Oliozko lanparekin argitu nahi zuen tunela, eta bid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019514
BERRIA
Euskadi
noticias
Merkel, «Alemania sendoaren» eta xenofobiaren arteko muga finean Urrunetik begiratuta CDUk izate homogeneo bat eman dezakeen arren, aintzat hartzeko moduko distantzia dago Angela Merkelen eta bere alderdiaren artean. Alemaniako kantzilerrak etxe barruan dauzkan presio eta zailtasunak agerian geratu dira azken bi egunot...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019515
BERRIA
Euskadi
noticias
LEHEN SEIHILEKOAN BPG-A ZENBAT JAITSIKO DEN ITALIAN COVID-19ak %10 inguruko uzkurtzea ekarriko du Italiako barne produktu gordinean urteko lehen seihilekoan, industria sektoreko patronalaren arabera. Urte amaieran %6ko beherakada izango duela uste du. Oraingo konfinamendu neurriekin, astero BPGaren% 0,75eko jaitsiera i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019516
BERRIA
Euskadi
noticias
Goiz lasaia da Antzuolan (Gipuzkoa). Goiz zalapartatsu gutxi dituen herria dirudi, eta lehen umeak eskolatik irten dira Aitor Mendizabal (Antzuola, 1989) argazkilariarentzat jartzen ari denean. «Animo, Aitor!» entzun du pilotariak: ume bat da. Herri pilotazalea da; hainbat bizilagun gerturatu zaizkio, eta pilotariak ad...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019517
BERRIA
Euskadi
noticias
Zazpi kantu eta omenaldi berezi bat. Berriozarko NX taldeak proiektua rockerantz eraman du proposamena are gehiago fintzeko asmoarekin. Anorexia izateari utzi, eta bide berriari ekitean indar erakustaldia egin zuten lehen lanarekin. Bigarrenean, erritmoak neurtu dituzte indarrari beste izaera bat emateko. Itziren ahots...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019518
BERRIA
Euskadi
noticias
New York mundu bat da, are gehiago NBEren Batzar Orokorra egokitzen denean etxe orratzen hirian. Mundu osoko agintariak elkartzen dira Nazio Batuen egoitzan, East River ibaiaren ondoan, noiz hasi bai baina askotan noiz amaituko diren jakiten batere erraza ez den bileratan mundua konpontzen ahalegintzeko. Justizia parti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019519
BERRIA
Euskadi
noticias
Orain arte uste nuen abertzale gisa ditugun helburuak bete ahal izateko ezinbestekoa zela beste esparru politiko batzuetan egon ohi diren botoak poliki-poliki erakartzea. Baina badirudi oker nenbilela erabat, kontrakoa omen da. Iturria zentro-eskuin espainolista eta hartzailea EAJ direnean behintzat, kaltegarriak omen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019520
BERRIA
Euskadi
noticias
PAIk programa izateari uztea eta «hezkuntza eredu» bihurtzea proposatu du UPNk Pedagokikoki PAI ingelesez ikasteko programaren baliagarritasunari buruzko zalantzak badaude ere, Yolanda Barcinaren agintaldian hasitako bidean sakondu nahi du UPNk. PAIk programa bat izateari uztea eta hezkuntza eredu bilakatzea proposatu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019521
BERRIA
Euskadi
noticias
«Egoera okerrenean gaude; orain, hobetu besterik ezin da egin» «Dena geldirik dago». Genbek salatu du fotovoltaikoen sektoreari bete-betean eragin diotela gobernurik ezak eta Madrilek energiaren autokontsumoa oztopatzeko iragarri baina gauzatu gabeko neurriek. Iñaki Aranorekin batera, Termotechnik enpresaren energia be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019522
BERRIA
Euskadi
noticias
Irlandako lehen ministroa Belfasteko LGTBI komunitatearekin bilduko da DUBLIN. Harrotasun Eguna ospatuko du Ipar Irlandako LGTBI kolektiboak larunbatean Belfasten. Leo Varadkar Irlandako Errepublikako lehen ministroak lehenengo bisita ofiziala egitekoa du iparraldera, eta LGTBI kolektiboak antolatu duen ekitaldi batean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019523
BERRIA
Euskadi
noticias
Beste etapa bat galdu du Kataluniako prozesuak asteon Espainiako Kongresuan. Aurreikusitakoa gertatu da, eta berriz ere agerian geratu da Espainiako alderdi politiko nagusiek ez daukatela alternatiba azkar bat (iaioa, azeritsua...) Katalunian gertatzen ari denari buelta emateko. Alferrik da, bata bestearen atzetik ari ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019524
BERRIA
Euskadi
noticias
Pakistanen bederatzi hildako eta 52 zauritu eragin ditu bonba-moto batek Pakistanen bederatzi hildako eta 52 zauritu eragin ditu bonba-moto Moto batean ezkutatuta zegoen lehergailuak gutxienez bederatzi pertsona hil, eta 52 zauritu ditu Pakistango Karachi hirian. Bertako erietxetik jakinarazi dutenez, hildakoetako bi h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019525
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Scott Derrickson. Aktoreak: Benedict Cumberbatch, Chiwetel Ejiofor, Rachel McAdams. Iraupena: 115 minutu. Generoa: Akzioa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2016. Stephen Strange doktorea (Benedict Cumberbatch) neurokirurgialaria da New Yorken. Bikaina bezain harroputza da. Baina, trafiko istripu baten eraginez, ezin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019526
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekain Perrino: «Konorterik gabe egonda ere ni jipoitzen jarraitu zuten» Ekain Perrino du izena, eta larunbatean 13 lagunen artean jipoitu zuten , «marikoi zikina» oihuen artean. Basaurin (Bizkaia) gertatu zen ezbeharra: Bizkotxalde parkean izan zen, 2:30 inguruan. Perrino bere lagunekin zegoen, festa giroan, eta harmai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019527
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Gobernua prestatzen ari den Zigor Kodearen erreforma urte amaierarako prest izatea espero du Carmen Calvo Espainiako presidente ordeak, atzo adierazi zuenez. Erreforma horrek sedizio delitua moldatuko du, eta aldaketak zuzenean eragingo die espetxeratuta dauden Kataluniako buruzagi independentistei. Calvoren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019528
BERRIA
Euskadi
noticias
17:30. Musika plazatik Iñurritzara kalejira, trikitilari, dultzainero eta txistularekin eta Iñurritzako zelaian erromeria.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019529
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko pilotalekua larunbatean irekiko da, eta enpresek Irujo-Merino II.a eta Olaizola II.a-Beginoren arteko binakako partida aukeratu dute lehen jaialdirako. Bizkaiko Aldundiak Irujo eta Olaizola II.a nahi zituen lehen jaialdian, eta apustua garesti irten daiteke, Iberokoak, belauneko minez, oraindik ez baitaki jokat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019530
BERRIA
Euskadi
noticias
Zazpi pirotekniak hartuko dute parte su-festa lehiaketan BILBO. Abuztuan izango den Bilboko nazioarteko su artifizialen lehiaketa aurkeztu dute, eta zazpi piroteknia etxeek hartuko dute parte: Italia, Espainia eta Erresuma Batukoak, besteak beste. Irabazleak aukeratzeko, bi sari egongo dira: epaimahaiarena eta publikoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019531
BERRIA
Euskadi
noticias
Olaizola II.a eta Irujoren arteko final-laurdeneko kantxako sarrerak 70 euro balio du Irujok eta Olaizola II.ak larunbatean jokatuko dute buruz burukoaren final-laurdenetako partida, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Bengoetxea VI.a eta Ruizek, berriz, igandean neurtuko dituzte indarrak, Iruñeko Labriten. Bi partidetako sa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019532
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizitzako bidegurutzeei buruz idatziko du Garazi Kamiok Igartza bekarekin. «Edonoiz eta edonon» jazo daitezkeen istorioz osatuko du 'Gerizpeko panpinak' izenburuko ipuin bilduma Bizitzako bidegurutzeei buruz idatziko du Garazi Kamiok Igartza «Edonoiz eta edonon» jazo daitezkeen istorioz osatuko du 'Gerizpeko Badira une...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019533
BERRIA
Euskadi
noticias
Astigarragako (Gipuzkoa) Sagardoetxeak hamabost urte bete ditu aurten; hori ospatzeko, jardueraz betetako urteurren ospakizuna antolatu dute gaurko. Adin guztientzako egitaraua prestatu dute, sagardoaren kulturarekin lotuta. Programazioa Ixabel Agirresaroberen eta Iñaki Martiarenaren Amona Tomaxa eta sagarra ipuin kont...
cc-by-sa 4.0