id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0019634
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk herri batzarretan erabakiko du Madrilen izango duen jardunari buruz BILBO. EH Bilduko militanteek hainbat gairen inguruko erabakiak hartuko dituzte hurrengo asteetan egingo diren herri batzarretan. Jaikiz izeneko prozesuaren bitartez, EH Bilduk Madrilen izango duen jardun politikoaren inguruko erabakiak hartu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019635
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñean egoitza ireki eta Goñi lurralde ordezkari aukeratu du Ciudadanosek DONOSTIA. Ciudadanos alderdiak egoitza propioa izango du aurrerantzean Nafarroan. Iruñean jarri dute, Gazteluko plazan. Gainera, Nafarroako lurralde ordezkaria ere hautatu dute: Ruth Goñi. Carlos Perez-Nievas alderdiaren bozeramaileak eta Goñik ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019636
BERRIA
Euskadi
noticias
Albiste batek piztu zuen sua hilabete hasieran: Europako Batasuna Erasmus bekak ordaintzeko diru gabe geratzeko zorian dago. Aditzear eman zutenez, ezinbestekoa da aurrekontua murriztea, eta horrek mugitzeko aukeretarako diru laguntzetan eragin zuzena izango luke. Unibertsitateek ezustean jaso zuten berria. Ikasleak ke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019637
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Bidasoak Asobal ligako 26. jardunaldiko partida jokatuko du gaur, Ademar Leonen pistan (20:00). Irundarrek ia ezinezko dute mailari eustea. Liga amaitzeko bost jardunaldiren faltan, azkenak dira, eta zazpi puntura dute Puente Genil, jaitsieratik salbu den azken taldea. Gaur ametsari eutsi nahi diote Ademarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019638
BERRIA
Euskadi
noticias
PRISTINA. Kosovok eta Serbiak lortu dute bien arteko mugaren inguruan ados jartzea. Kontrol postuek bere horretan jarraituko dute, gutxienez irailera arte, KFORen kontrolpean. Garraio pribatuek muga zeharkatu ahal izango dute, eta elikagaiak pasa ditzakete. Serbiako produktuak inportatzea, ordea, oraindik ere debekatur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019639
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Konstituzioan autodeterminazioa aitortzea nahi du EAJk Espainiako Konstituzioaren erreformaz eztabaidatzen bada, «autodeterminazioa eta eskubide historikoen egokitzapena» jasotzea izango da EAJren proposamena, Joseba Egibar legebiltzarkidearen esanetan. Atzo Radio Euskadin azaldu zuenez, PSOEren proposamen «...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019640
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtea ahalik eta kalterik arinenekin amaitzeko bidea marraztu du Mondragonek Enpresa askorentzat gogorra gertatzen ari da koronabirusak eragindako itxialdi luzearen ondorena, jarduera hasi bai baina eskaerarik ez direlako jasotzen ari, eta horrek isla zehatza izango du urte amaierako emaitzetan, eta, birusaren eboluzio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019641
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkarretaratzea egingo dute gaur Iruñean, Martin Villaren galdeketaren harira Epailearen aurrean izango da, azkenean, Rodolfo Martin Villa ministro ohi frankista. 2014an abiarazi zuen prozesua Maria Servini Argentinako epaileak, baina bide judizialean hainbat oztopo eta gorabehera izan ostean, gaur izango du Martin Vil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019642
BERRIA
Euskadi
noticias
«Irrikan nago sasoia hasteko». Jean Monribot, Baionako kapitainak, argi laburbildu du Baionako jokalarien sentimena. Iragan ekainean mailaz igotzea lortu eta gero, berriz ere lanean hasteko tenorea heldu zaio taldeari. Top 14a Toulon etxean jasota hasiko dute jokalari lapurtarrek (18 :15, Fr. Canal Plus). Erronka zaila...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019643
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon bat atxilotu dute urruntze agindua izanagatik bikotekide ohiari jarraitzeagatik GASTEIZ. Gasteizko Udaltzaingoak 37 urteko gizon bat atxilotu du, bikotekide ohiari «egun osoan» jarraitzeagatik. Ostegun arratsaldean jazo zen. Emakumeak poliziengana jo zuen laguntza eske, eta jarraipenaren eta eraso baten berri ema...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019644
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Bilboko BBK Live musika jaialdian parte hartuko duen beste talde baten izena jakinarazi dute: Hot Chip talde britainiarrak kontzertua emango du uztailean. Alexis Taylor eta Joe Godard dira boskoteko liderrak, eta pop eta dance estiloak uztartzen dituzte, modu berritzaile batean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019645
BERRIA
Euskadi
noticias
Lagun Aro GBC. Javi Salgado (9), Papamakarios (9), Paunic (11), Rubio (8), Doblas (13) -hasierako bostekoa-; Neto (8), Woods (6), Finley (17), Dani Diez (5), Ibekwe (8) eta Olaizola. Manresa. Devries (22), Arco (8), Hanga (16), Yanev (1), Asselin (19) -hasierako bostekoa-; Hernandez (13), Arteaga (8), Palsson, Creus, L...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019646
BERRIA
Euskadi
noticias
Maroto: "Udalak ez du galdeketa finantzatuko; zinegotziek ordaindu beharko dute" Javier Maroto Gasteizko alkateak ez du batere ondo hartu autobus geltoki berriaren kokapenaren inguruan Bilduk, EAJk eta PSE-EEk herritarrei euren iritzia emateko eskatzea onartu izana. Hiru alderdi horien babesarekin, geltokia Arriaga par...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019647
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak auzitara eramanen du La gaceta de los negocios egunkari digitala, Iruñeko Iturrama institutua «etazalea» dela errateagatik. Hilaren 15ean argitaratu zuen informazio hori, ETAri lotutako hamazazpi pertsonak han ikasi zutela argudiatuta. Hezkuntza kontseilari Jose Luis Mendoz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019648
BERRIA
Euskadi
noticias
Hala Bedi irratiak "borroka" egingo du emisioen legezkotasuna onartu arte Hala Bedi irratiak jakinarazi du irrati lizentziak banatzeko lehiaketara aurkeztuko dela, eta "emisioen legezkotasuna onartu arte borroka" egingo dutela. Irratiaren asmoa bi lizentziaren bila aurkeztea dela azaldu dute gaur goizean Gasteizen, irr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019649
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKO JAURLARITZAREN ESTATUTU PROPOSAMENA. Plana onartzeko modua egin du SAk, herri kontsulta helburu. Batasuneko hiru parlamentarik baietz bozkatu dute, eta gehiengoa Estatutu berri bat onartzeko ez erabiltzeko eskatu diote Ibarretxeri, baina negoziazioa berehala abiatzeko asmoa agertu du lehendakariak Plana onartzeko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019650
BERRIA
Euskadi
noticias
IRLANDA. Bake prozesua bultzatzeko bilerak urtarrilean hastea espero du Londresek Bake prozesua bultzatzeko bilerak urtarrilean hastea espero du IRA Irlandar Armada Errepublikanoak ekintzak egiteari guztiz utzi diola egiaztatuko du Behaketa Batzorde Independenteak urtarrilerako. Urrian eta urtarrilean txosten bana kale...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019651
BERRIA
Euskadi
noticias
Cumbre Vieja sumendiko (Kanariak, Espainia) isuria itsasora irits daiteke datozen orduetan, adituen arabera, eta, La Palma uhartean, prestatzen ari dira laba kostaldera heltzen denerako. Atzo arratsaldean, ordu batzuetako kontua izan zitekeela adierazi zuen Miguel Angel Morcuende Arrisku Bolkanikoetarako Prebentzio Pla...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019652
BERRIA
Euskadi
noticias
BERRIAko Karlos Zurutuzak eta Miren Garatek jaso dituzte Rikardo Arregi kazetaritza sari nagusiak Karlos Zurutuza BERRIAko kolaboratzaileak jaso du Rikardo Arregi Kazetaritza Saria eta Miren Garate BERRIAko kazetariari eman diote Kazetari Berria saria. Iaz Libiako eta Irakeko egoerari buruz BERRIAn idatzitako artikulu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019653
BERRIA
Euskadi
noticias
«Hontzek beti adar beretan egiten dute kantu, beren oihartzuna ibar osora heda dadin. Gainera, urrezko adar horiek belaunaldiz belaunaldi transmititzen dituzte». Ideia hori ba omen zuen beti buruan Oskar Alegriak: «Urrezko adar bat behar nuen hain nirea den kantuak unibertsaltasuna ere izan zezan. Eta, hara non, urak h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019654
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Osakidetzaren aldeko epaia eman du. Langileen guardiak ordaintzeko orduan 2000. urteko akordioan hitzartutako lan baldintzak hartu behar direla kontuan dio epaiak. ELA, Satse eta SME sindikatuek Osakidetzaren kontra
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019655
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Itxakok eta Bera Berak gaur jokatuko dituzte ABF ligako lehen itzuliko azken partidak. Itxakok Elxi egingo dio bisita (19:30), eta Bera Berak Mar Sagunt hartuko du (19:00). Donostiako taldean Karen Gadelhak egingo du debuta. 24 urteko atezain brasildarrak Katarina Tomasevic serbiarra ordezkatu du.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019656
BERRIA
Euskadi
noticias
Internetera konektatzen den gailu teknologiko guztiei helbide zenbaki bat adjudikatu ohi zaie. Horrekin identifikatuko dira, eta besteekin komunikatzeko ezinbestekoa da, gainera. Internet Protocol Address (IP) deituak nork bere etxea administratiboki identifikatzeko balio duen helbidearen funtzio berbera betetzen du, m...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019657
BERRIA
Euskadi
noticias
2008ko bukaerarako bake akordioa lortzea espero du Ehud Olmertek. Hamasek eta Palestinako Ekimen Nazionalak salatu dute PAN Israelen zerbitzura ari dela jartzen Abbas 2008ko bukaerarako bake akordioa lortzea espero du Ehud Olmertek Hamasek eta Palestinako Ekimen Nazionalak salatu dute PAN Israelen Palestinarrekiko kris...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019658
BERRIA
Euskadi
noticias
Metroko beharginek lanari laga diote berriz, protestan BILBO. Atzo lanuztea egin zuten berriro Bilboko Metroko beharginek, enpresak langile kopurua murriztu nahi duela salatzeko. Lanuzteari langileen %90 atxiki zitzaizkion atzo, langile batzordeak adierazi duenez. Ostegunean lanuztea egingo dute berriro ere goizeko 05:...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019659
BERRIA
Euskadi
noticias
Kartzeletako «alderik gogorrena eta konplexuena» islatu dute Bilbon Bi helbururekin batu dituzte Irati Gurasoekin Euskal Herrira plataformak eta Sarek eragile politiko zenbait eta sindikatu guztietako ordezkariak gaur goizean, Joseba Azkarraga politikari ohiak azaldu duenez: haiei eskerrak emateko, batetik, eta kartzel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019660
BERRIA
Euskadi
noticias
Migrazio prozesuen eraginak aztertuko ditu Pasaiako Udalak. Eztabaida prozesu bat jarriko dute abian Udalak eta Anitzak ekimenak, herritarrekin eta gizarte eragileekin Migrazio prozesuen eraginak aztertuko ditu Pasaiako Udalak Eztabaida prozesu bat jarriko dute abian Udalak eta Anitzak ekimenak, Migrazio prozesuek erag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019661
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk galdeketen debekuaren aurkako helegitea aurkezteko eskatu dio Donostiako alkateari EAEko Auzitegi Nagusiak Donostiako Udalaren galdeketa araudia indargabetuta utzi duela eta, EH Bilduren udal taldeak Eneko Goia alkateari eskatu dio donostiarren eta Donostiako erakundeen "erabakien defentsa" egin dezala, "dago...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019662
BERRIA
Euskadi
noticias
Otsailaren 6a plataformaren mobilizazioek arrakasta izan dute Nafarroan, baina asteon agerian geratu da haren arriskua. Astelehenean Txibite lehendakariari irain egin zioten, eta ostegunean, parlamentuan sartzen ahalegindu ziren, bultzaka. L aborarien azken asteotako protesten lorpenik handiena izan da lehen sektoreare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019663
BERRIA
Euskadi
noticias
Bestelako eskaintza ere izan bada Gabonetako zurrunbiloan Garairik onena ez bada ere, komertzialtasunetik urrun dauden hainbat film interesgarri ikusteko aukera izanen da hurrengo asteotan. Cannesko zein Donostiako zinemaldietan harrera ezin hobea izan zuen Michel Hazanaviciusen The Artist pelikula frantziar mutua aile...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019664
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamasen polizia berriari legez kontrako iritzi dio Abbasek Hamasek kontrolatzen duen Barne Ministerioak herenegun jarri zituen indarrean miliziano ohiekin osatutako segurtasun indarrak. PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbasek segurtasun indar berriak legez kontrakoak direla salatu, eta berehala des...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019665
BERRIA
Euskadi
noticias
Ene Kantak taldeak Astonauta, mundu berri bat ikuskizuna eskainiko du gaur arratsaldean, Barañainen. 2-10 urte arteko haurrentzako emanaldia da, eta neska-mutikoek parte hartzeko aukera izango dute kanten bitartez. Urko Oskozen zuzendaritzapean, Oihane Yarza, Uxue Rodriguez, Aitziber Fernandez eta Xabi Akerreta ariko d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019666
BERRIA
Euskadi
noticias
Aitatasun laguntza 600 eurora igotzea onartu du Nafarroako Gobernuak. NaBaik zortzi proposamen egin ditu aldatzekotan diren adopzioen legea hobetzeko Aitatasun laguntza 600 eurora igotzea onartu du Nafarroako Gobernuak NaBaik zortzi proposamen egin ditu aldatzekotan diren adopzioen legea Nafarroako Gobernuak eskumena e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019667
BERRIA
Euskadi
noticias
Orain arteko protesta handienarekin erantzun diete greziarrek murrizketei Greziaren bi aldeek talka egin zuten atzo Atenasko Syntagma plazan. Parlamentuaren barruan, gobernuak diputatuen sostengua eskatu zuen azken gastu murrizketak eta zerga igoerak onartzeko; kanpoan, berriz, azken urteotako manifestazio jendetsue- t...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019668
BERRIA
Euskadi
noticias
Popa eta folka elkar gurutzatzen diren lekua bereziki maite dugunontzat urte polita izan da aurtengoa. The Dodos taldearen Visiter izugarrizko ezusteko atsegina bihurtu da, eta beste esparru batetik bada ere, The Wave Pictures freskotasunez gainezka egiten duten kantuekin azaldu zaigu, eta Vampire Weekend taldeak, bere...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019669
BERRIA
Euskadi
noticias
Komunikabideak garrantzitsuak direla gauza jakina da. Hedabideak, izan paper, izan uhin edo izan ikus-entzunezko, beharrezkoak dira hizkuntza eta hiztunen barne bizitza eta taldetasuna bultzatzeko, komunitatea egiteko, geure buruaren berri eta munduaren berri guretik emateko: ispilu, geure buruarentzat, leiho, mundua i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019670
BERRIA
Euskadi
noticias
Izan liteke kasualitatea ere, baina zer pentsatua ematen du 1990eko hamarkadan Espainiako indie fenomenoaren abangoardian egon ziren hainbat musikari eta talde -Los Planetas, Sr Chinarro, Migalako kide ohi El Hijo- nor bere lurraldeko musikaren sustraiei begira jarrita egoteak bakarrik ez, baita haiek aldarrikatzen has...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019671
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoako autobus enpresak zigortu dituzte, kartela osatzea egotzita Isun ekonomikoa jarri diete Avitrans Gipuzkoako autobus zerbitzuen enpresen elkarteari eta 18 autobus enpresei. Milioi bat euroren isunak dira denetara. Abenduaren 27an hartutako erabakiaren ebazpena gaur jakinarazi dute. Han dio 1988tik 2015era bita...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019672
BERRIA
Euskadi
noticias
Berdinketa; besterik ez du atera ahal izan Realak Mallorca uhartetik. Bana berdindu du talde txuri-urdinak. Baina emaitzan zeresana handia eduki du Juan Martinez Munuera epaileak, Robin Le Normandi gol bat baliogabetu baitio. Mikel Oiartzabalekin eta Carlos Fernandezekin indartu du Imanol Alguacil entrenatzaileak Reala...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019673
BERRIA
Euskadi
noticias
Lagunak ziren Aingeruk bere etxea eskaini zionean; lagunak baino, ezagunak. Leirek ez zuen zalantzarik egin: gurasoenera itzultzea zuen alternatiba bakar. Anerrek zortzi hilabete izan, eta ez zuen aldaketaren handia sumatuko. Aurreneko larru jotzeak egarriz zukutu zituen Leirek. Orain, gogorik gabe egiten du, aseptikok...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019674
BERRIA
Euskadi
noticias
Pelikula horrek itxura ona dauka, baina euskaraz ikusteko aukera ez dakit edukiko dugun». Donostiako taberna batean entzun nuen esaldia, eta pena handia eman zidan entzun izanak. Donostiako Zinemaldiaren astean gertatu zen, eta, bertan egon zen euskal eskaintza aztertuz, oso ulergarria izan zen esaldi hori entzutea. Eu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019675
BERRIA
Euskadi
noticias
OLINPIAR JOKOEK IRAUN BITARTEAN RION ESPERO DITUZTEN TURISTAK Olinpiar Jokoek turista andana erakarri ohi dituzte antolatzen dituen hirira. Rio de Janeiro ez da salbuespena horretan. Hala, egun hauetan 1.000.000 bisitari inguru espero dituzte. Horietatik 600.000 Brasilgoak bertakoak dira, eta 400.000, beste herrialde b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019676
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaiak «gozamenerako espazioak» direla gogorarazi du Bilgune Feministak IRUÑEA. Jaiak berdintasun irizpideen arabera birplanteatzeko proposamena egin du Bilgune Feministak: «Jaiez gozatzeko, ezinbestekoa da besteei gozatzen uztea eta jaiak, ekimenak eta plazak birpentsatzea». Ohartarazi dute funtsezkoa dela ikusezin eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019677
BERRIA
Euskadi
noticias
Ardenetako zirkuituan agertu zen iaz Gianni Meersman (Lotto), bigarren etapa eta nagusia irabazita; Belgikako Txapelketako errepideko proban ere zilarra kolkoratu zuen gero; eta lehen parte hartzean, Frantziako Tourra amaitzeko gai izan zen, 77. postuan. Etxean, Kortrijkeko kriteriuma irabazita agurtu zuen denboraldia....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019678
BERRIA
Euskadi
noticias
«Zaila da film bat ez zaizula gustatu esatea iragarki bat jarri dizutenean» Zinemari eta telesailei buruzko hedabide espezializatua da 'Kinotico'. Podcastak, bideoak eta albiste buletinak egiten dituzte, besteak beste. 2005etik 2012ra SER irratiko albistegietan egin zuen lan David Martosek (Madril, 1984). Eta, irrati h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019679
BERRIA
Euskadi
noticias
Ziplo erori nintzen kalean, luze-luze. Zorua garbi zegoen ba, aurreko egunetako orbel bustirik gabe. Berehala altxatu nintzen, eta konturatu bi oinek elkarrekin estropezu eginda erori nintzela, nahita ere nekez lortuko nukeen postura akrobatikoan. Aurrez aurre zetorren emakumea hurbildu eta galdetu zidan ea ondo al nen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019680
BERRIA
Euskadi
noticias
Eraso batean hiru ingeniari hil dituzte Afganistanen KABUL. Afganistango armadak bertako ingeniari bat eta AEBetako beste bi hil dituzte. Aziz Ahmad Parwaneko administrazio ordezkariak esan du auto batean zihoazela tiro egin dietenean. Bestalde, Afganistango soldadu batek AEBetako bi militar zauritu ditu. Talibanek esa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019681
BERRIA
Euskadi
noticias
Loiuko aireportuan Aste Santuan izango diren hegaldiak. • Atzotik eta astelehenera bitarte 762 hegaldi izango dira Loiuko aireportuan, iaz baino 63 gutxiago. Bidaiari kopuruak ere behera egin du Bizkaiko aireportuan: 114.000tik 100.946ra.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019682
BERRIA
Euskadi
noticias
ETB2k %7,5eko ikusle kuota izan du abuztuan, bi urtean bost puntu galduz ETB2 katearen gainbehera denboraldian zehar ez da handiegia izan, baina aurreko urteko ikusle galera mantendu egin da. Abuztuan, ordea, galera areagotu eta 2011. urteko datu txikiena izan du kateak: %7,5eko ikusle kuota Araban, Bizkaian eta Gipuzk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019683
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzetik denak gauza bat egin behar du lehiaketan: arriskuak hartu. Galdutakoa galdua dauka, eta galtzaile izatetik irabaztera joateko arriskatu beste aukerarik ez du edukitzen. Kaikuk halaxe egin beharko du datorren igandean Donostian, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian. Zenbakiak eta denbora harritzarra bezain ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019684
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamalau etorkin hil dira itota, Tunisiatik gertu, haien ontzia hondoratu ostean TUNIS. Gutxienez hamalau migratzaile hil ziren herenegun gauean, itota, haien itsasontzia hondoratu ondotik, Tunisiako kostaldetik gertu, herrialde horretako agintariek jakinarazi zutenez. Kostazainek ontzi horretan zihoazen 54 pertsona err...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019685
BERRIA
Euskadi
noticias
Kirolean askotan aipatzen da ez dagoela aurkari zuzenaren etxean irabaztea bezalakorik. Eta hori egin zuen atzo Urdaibaik. Ligako liderrak erakustaldia eman zuen, eta Hondarribiko bandera astindu zuen, euripean. Bermeokoak nagusi izan ziren ohorezko txandan, nahiz eta Zierbena eta Hondarribia gerturatu egin zitzaizkien...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019686
BERRIA
Euskadi
noticias
Solbesen finantzatze proposamena «onartezina» dela dio ERCk. Ekarpen gehien egiten dituzten erkidegoei laguntzak emateko plana aurkeztu du Espainiako Gobernuak Solbesen finantzatze proposamena «onartezina» dela dio ERCk Ekarpen gehien egiten dituzten erkidegoei laguntzak emateko plana Ekarpen gehien egiten dituzten aut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019687
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurrekoa bezalako prozesu bat errepikatzea «oso zail» ikusten du Egigurenek. 'Urola Kostako Hitza'-k egindako elkarrizketan adierazi du «diskrezio handiagoa» beharko dela hurrengo saioan Aurrekoa bezalako prozesu bat errepikatzea «oso zail» ikusten du 'Urola Kostako Hitza'-k egindako elkarrizketan adierazi du «diskrezi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019688
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Julien Rappeneau. Aktoreak: Ludvine Sagnier, Andre Dussollier, François Damiens, Laetitia Dosch. Iraupena: 105 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2019. Jatorrizko izenburua: 'Fourmi'. Theo haurrari Fourmi esaten diote, txikia baina bizia delako, inurri bat bezalakoa. Fourmiren aita trist...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019689
BERRIA
Euskadi
noticias
Alderdiaren interesak defenditzea leporatu dio ezker abertzaleak «Estatus berrirako» proposamenaren «azpian» zer dagoen argitzeko eskatu dio ezker abertzaleak Iñigo Urkulluri. Ezker abertzaleak uste du euskal herritarren «beharrak» baino gehiago «alderdiaren interesak» defenditzen ari dela EAJ, eta azaroaren 20an eging...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019690
BERRIA
Euskadi
noticias
629 iheslari daramatzan 'Aquarius' ontzia Valentzian porturatuko da azkenean 'Aquarius' ontzia gaur arratsaldean abiatuko da Valentziara (Herrialde Katalanak). Nicola Stalla SMFko arduradunak jakinarazi duenez, immigranteak hiru ontzitan joango dira: "Horrek segurtasuna bermatuko du". 'Aquarius'-en ehun lagun joango di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019691
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Carl Palmer bateria jotzaile ingelesa Euskal Herrian izango da igandean. Emerson, Like & Palmer taldeko kide izandakoak eskola magistral bat emango du Barakaldoko antzokian (Bizkaia). Sarrerak 20 euroan jarri dituzte salgai. Barakaldoko Udalaren Master Class programaren barruan arituko da Palmer. Gauean kontzer...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019692
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskalerria Irratiak elkarretaratzera deitu du otsailaren 28rako, Iruñean Nafarroako euskal hiztunen komunitatearen «babesaren eta sostenguaren» bila ari da Euskalerria Irratia elkartea. Zuen Baimenarekin kanpaina abian jarri du, eta irratiaren sostengua indartzera deitu ditu herritarrak eta erakundeak Kike Diez de Ulz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019693
BERRIA
Euskadi
noticias
Tokiko kolektibitatearen proposamenak sozialisten arteko zatiketa erakutsi du Geroan Ipar Euskal Herriak behar duen gobernantza sistema aztertzeko bildu zen ostegunean Baionan Hautetsien Kontseilua, eta bilkura horretan agerian gelditu ziren sozialisten barruan Tokiko Kolektibitatearen proposamenak eragiten dituen zati...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019694
BERRIA
Euskadi
noticias
Hezkuntza arloan 1.707 postuko lan eskaintza egingo dute Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Lan Eskaintza Publiko bat egingo du datorren urtean; zehazki, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegorako eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan deituko diren 1.148 postu izango...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019695
BERRIA
Euskadi
noticias
Tabakoaren prezioa %6 igo dute Ipar Euskal Herrian. Kritika egin du tabako saltzaileen sindikatuak, baina ez du protestarik antolatzeko asmorik Tabakoaren prezioa %6 igo dute Ipar Euskal Herrian Kritika egin du tabako saltzaileen sindikatuak, baina ez du protestarik Tabakoaren prezioa %6 igo da atzotik Frantzian eta Ip...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019696
BERRIA
Euskadi
noticias
BARAKALDO. Barakaldok alkate jeltzalea du estreinako aldiz 1983tik. Amaia del Campo izendatu dute alkate, hauteskundeetan PSE-EEri 52 botoren aldeagatik gailendu ostean. Zortzi zinegotzi ditu EAJk Barakaldon, PSE-EEk beste, baina zinegotzi sozialistek zurian eman dute botoa alkatea aukeratzeko bozketan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019697
BERRIA
Euskadi
noticias
Europak Espainia babestu du, eta Junqueras baztertu Oriol Junqueras eurodiputatu modura onartzeari utzi dio Europako Parlamentuak. Diputatu gisa aitortu zuen joan den asteartean, Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak hari eurodiputatu izaera eta immunitatea onartu zizkion epaian oinarrituta. Atzo, ordea, atzera egin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019698
BERRIA
Euskadi
noticias
"Espetxe politika aldatzeko" herritarren mobilizazioa eskatu dute Ezker abertzalea, Aralar, EA, Alternatiba, AB, LAB edota Etxerat larunbatean Donostian izango dira euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko manifestazioan (17:30, Antigua), eta "espetxe politika aldatzeko" herritarrei mobilizatzeko eskatu diete. Presoak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019699
BERRIA
Euskadi
noticias
328.000 lagun inguru bizi dira Islandian, eta islandiera da bertako hizkuntza nagusia. Haren geroa, ordea, arriskuan egon liteke, ohartarazi dutenez. Ingelesa ari da barreiatzen, batez ere masa turismoaren eta ahots bidez kontrolatutako gailuen eraginez. Azken horietako asko ez dira gai islandieraz ulertzeko. Islandian...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019700
BERRIA
Euskadi
noticias
«Egia bat» kontatzeko helburua du 'Lasa eta Zabala kasuari' buruzko filmak Aspalditxoan zerabilen ideia buruan. Lasa eta Zabalaren kasua film bilakatzekoa; zinemara eramatekoa, alegia. «Abagune egokia noiz etorriko zain» zegoen. Iazko urtearen amaiera aldera iruditu zitzaion Joanes Urkixo idazle eta gidoigileari (Bilbo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019701
BERRIA
Euskadi
noticias
LIMA. Peruko armadak Artemio kamarada Sendero Luminoso talde armatuko buruzagia atxilotu du, eta Ollanta Humala presidenteak adierazi du hura atxilotuta taldea garaitu dutela. Oposizioak, berriz, gobernua eta armada txalotu ditu. Bere jarraitzaileei armak uzteko eskatzeko esan dio Humalak Artemio kamaradari.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019702
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehendabizikoa izan zen. Duela hogei urte, artean 9 urte bete berria baino ez zela, familiarekin iritsi zen, hasi berria zen gerra batetik ihesi: Somaliatik. Gaur egun, Mohamedek ez du zertan kalkulatu zein kaletatik jo -gurasoek egin behar izan zuten bezala-, bala galduren batek noiz hilko duen beldurrez. Ez du goseri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019703
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon bat hil da lapurretan ari zela elektrokutatuta GASTEIZ. Gizon bat hilda aurkitu zuten atzo goizean Gasteizko lantegi baten barruan, goi tentsioko dorre batetik zintzilikatuta. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, kable elektrikoa lapurtzera sartu zen, eta, horretan ari zela, deskarga elektriko bat iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019704
BERRIA
Euskadi
noticias
Manchester United. Van der Sar; O'Shea, Ferdinand, Vidic, Evra; Nani (Valencia, 75. min.), Carrick, Giggs, Park; Rooney eta Hernandez. Chelsea. Cech; Ivanovic, Alex, Terry, A. Cole; Ramires, Essien, Lampard; Anelka (Kalou, 60. min.), Torres (Drogba, 46. min.) eta Malouda. Golak. 1-0. Chicharito -k (43. min.); 1-1. Drog...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019705
BERRIA
Euskadi
noticias
Poliziak ia 3.000 etorkin hartzen zituen kanpalekua hustu du, Parisen Frantziako Poliziak eta zerbitzu sozialek 2.771 errefuxiatu eta etorkin hartzen zituen kanpaleku bat hustu zuten atzo Parisen. Kanpalekua Paris iparraldean zegoen, eta azaroan irekitako Port de la Chapelle sorospen zentroaren inguruan antolatuta zego...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019706
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herrian ere ospatuko dute Pi-ren Nazioarteko Eguna. BCAM-Naukas dibulgazio jardunaldia antolatu dute astelehenean BCAM Matematika Aplikatuen Euskal Zentroak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak. Jai giroko ekitaldiak izango dira, guztiak EHUren Bizkaia aretoan, Bilbon. Goizean, matema...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019707
BERRIA
Euskadi
noticias
Kalaka hori ene haur denboran auzoko landan jartzen zen tresna bati eman izena zen: txoriak haizatzeko alorretarik, zarata puska bat eginez, haizeari esker. Ezeren errateko baliatzen diren solasaldi luzeei horrelako izena ematen zaie ere. Gure tradizio handian «emakumeen kalaka» ere entzun zen, gizonen ezdeuskerien luz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019708
BERRIA
Euskadi
noticias
PP bere hautetsiak PSErekin zituzten itunak haustera behartzen saiatu zela dio Pastorrek PP bere hautetsiak PSErekin zituzten itunak haustera behartzen saiatu PSE-EEko Eusko Legebiltzarreko bozeramaile Jose Antonio Pastorrek atzo esan zuenez, sozialistek ez dute inolako asmorik PPrekin hainbat udaletan dituzten gobernu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019709
BERRIA
Euskadi
noticias
Orain arte, 532 udalerritan egin dituzte herri galdeketak • 2009ko irailaren 13a. Arenys de Munten partaidetza handia izan zen: %41. • 2009ko abenduaren 13a. 167 udalerritan egin zuten herri galdeketa, eta partaidetza %27 izan zen. • 2010eko apirilaren 25a. 215 udalerritan egin zuten galdeketa, eta partaidetza %17 izan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019710
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Lan kostuak behera egin du Hego Euskal Herrian 2012ko azken hiruhilekoan. Hala ere, 3.085 euroko lan kostuarekin, EAE zerrendaburu azaltzen da INE Espainiako institutuak komunitateentzat ematen duen zerrendan. Nafarroan, 2.745 eurokoa da lan kostua.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019711
BERRIA
Euskadi
noticias
Gantois promotorea auziperatu dute, eta departamendutik ateratzea debekatu diote. Promotorea espetxeratzea eskatu zuen larunbatean prokuradoreak baina epaileak ez zuen onartu Gantois promotorea auziperatu dute, eta departamendutik ateratzea Promotorea espetxeratzea eskatu zuen larunbatean prokuradoreak baina Ofizialeek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019712
BERRIA
Euskadi
noticias
20 urteko gizon bat hil da Donostian, moto istripuz DONOSTIA. 20 urteko gizon bat zendu zen atzo goizean Donostian, moto istripu batean. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 06:00etan izan zen ezbeharra, Buenavista hiribidean: gidatzen ari zen motorraren kontrola galdu zuen gazteak; bertan hil zen, kolpearen ondorioz. Best...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019713
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herriko film laburrak eskainiko dituzte Bartzelonan Bartzelonako Euskal Etxeak Euskal Herrian egindako zinemari buruzko zikloa eskainiko du apirilaren 1ean, eta deialdia zabaldu die Euskal Herriko zinemagile guztiei, 20 minututik beherako beren lanak igor
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019714
BERRIA
Euskadi
noticias
Kafeina. Gai pizgarri bat da, nerbio sistemari eragiten diona. Logalea kentzen du. Gehiegizko kontsumoak eragin kaltegarriak ditu: lorik egin ezina, urduritasuna, sabeleko arazoak... Bereziki eragiten die umeei eta gaztetxoei. Azukrea. Energi iturria da, baina gehiegizko kontsumoak arazo handiak eragiten ditu. Azukrea ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019715
BERRIA
Euskadi
noticias
Auzitegi Gorenaren erabakiarekin "oso pozik" dago Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidente ohia, bere abokatu Eduardo Ruiz de Erentxunek jakinarazi duenez: "Bere ohorea berrezartzeko modu garrantzitsua da". Ruiz de Erentxunen arabera, "oso minduta" zegoen Sanz "politikan diruarengatik zegoenaren susmoa" egon delako;...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019716
BERRIA
Euskadi
noticias
Eta azken hiru asteak elkarrekin Eskozian pasa ostean, bakoitzak bererako bidea hartu dugu. Isilik geratu gara Rubha Hunish lurmuturreko belazean eserita. Gure begiek itsasora jo dute, Outer Hebrides uharteen soslaietan iltzatu dira; atzera, jaitsi berri dugun itsaslabarrera buelta egin dute. Tarteka, elkar begiratu du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019717
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ikusten genuen gazteek gero eta gutxiago kontsumitzen dituztela ohiko komunikabideak. Gero eta gutxiago ikusten dute telebista tradizionala, eta are gutxiago bertan agertzen diren albistegiak». Horri erantzuteko, albiste laburrak euskaraz eta formatu bertikalean kontsumitzeko egitasmo bati ekin diote Luken Ugarteburuk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019718
BERRIA
Euskadi
noticias
Martinez de Irujok aitortu du «oraindik» min duela PILOTA. Juan Martinez de Irujok eta Yves Salaberri Xala -k partida erabakigarria jokatuko dute bihar Ogetan, biek galdu egin baitzuten final-laurdenetako ligaxkako estreinakoan. Martinez de Irujok atzo aitortu zuen «oraindik» min duela, baina kantxara irteten bada «ond...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019719
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Luze gabeko zorraren 5.038 milioi euro saldu zituen atzo Espainiak, baina otsailaz geroztiko preziorik handiena ordaindu du haren truke: %0,85eko interesa sei hileko bonuetan (%0,5 maiatzean) eta %1,423 urtebetekoan (%1,015)
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019720
BERRIA
Euskadi
noticias
Xenofobia, alegia, bestelakotasunari edo norbera ez bezalakoa denari beldurra, mespretxua, gorrotoa edo ezinikusia izatea, gizarte fenomeno oso hedatua da bizi garen planeta txiki honetan; xenofobia horren forma eta indarra, ordea, desberdina da gizarteen eta garaien arabera. Xenofobiak eta arrazakeriak eremu zabala pa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019721
BERRIA
Euskadi
noticias
Aldaketak egin ditu Zigandak hamaikakoan: Yerayk eta Iñigo Martinezek hasieratik jokatu dute. Baina ez du taldeari bultzada emateko balio izan. Partida hasi orduko etorri da lehen kolpea. Zazpigarren minutuan, Athleticeko atzelariak bultza egin dio Gironako jokalariari area barruan, oso xalo, eta epaileak penaltia adie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019722
BERRIA
Euskadi
noticias
Eneko Pascual aske utzi dute, 10.000 euroko bermepean Hernani Eneko Pascual Hernaniko euskal presoa aske geratu zen atzo, 10.000 euroko bermea ordaindu ostean. Otsailaren 12an atxilotu zuen Frantziako poliziak, Baionan, eta euroagindu baten bidez Espainiaratu zuten. Auzitegi Nazionaletik pasatu ondoren, Aranjuezeko (Es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019723
BERRIA
Euskadi
noticias
Hitz egiten hasi dira berriz Hamas eta Al Fata, bake prozesuari begira Al Fatako eta Hamaseko buruzagiek beste negoziazio txanda bat hasi dute Gazan, palestinarren arteko baketzea bideratu nahian. Horixe eman du jakitera Hamaseko ordezkari Mahmud Zaharrek. Egiptok parte hartuko du negoziazioetan, baina ez zuzenean. Pro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019724
BERRIA
Euskadi
noticias
Lastorik ez, dena garia. Munduko Eskubaloi Txapelketako final-laurdenak jokatuko dira gaur, Alemanian Munduko Eskubaloi Txapelketako final-laurdenak jokatuko dira gaur, Hogeita lau selekziok ekin zioten hilaren 19an, Alemanian, Munduko Txapelketari. 11 egun joan dira, eta zortzi selekziok bakarrik dute aukera txapela l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019725
BERRIA
Euskadi
noticias
Presidente ohia kartzelatu zuen epailea, senataria Sergio Moro epaileak Brasilgo Senatuan aulki bat lortu du. Moro izan zen, hain zuzen ere, Lava Jato auziaren barruan Luiz Inacio da Silva Lula herrialdeko presidente ohia ustelkeria leporatuta kartzelatzeko agindu zuena. Brasilgo Auzitegi Gorenak zigorra kendu zion ger...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019726
BERRIA
Euskadi
noticias
• Ekainetik hona, 5.792 lagunek hartu dute parte EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroetako lehen zatian; 77 jarduera antolatu dituzte. Ikasleen %66 emakumezkoak izan dira, eta %85,5, Hego Euskal Herritik iritsitakoak. Hilaren 20an abiatuko da ikastaroen bigarren tartea, beste 25 jarduerarekin.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019727
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizkaiko Metaleko negoziazioa amaitutzat jo du patronalak BILBO FVEM Bizkaiko metalgintzako patronalak sektoreko negoziazioa amaitutzat eman du, eta enpresa bazkideei gomendatu die %3,2ko soldata igoera ezartzeko. Dani Gomez ELAko metaleko arduradunaren arabera patronalak bi urte daramatza negoziazioak blokeatzen eta b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019728
BERRIA
Euskadi
noticias
Lau sexu delitugatik salatu du fiskaltzak Bizkaiko eskauten abade izandakoa Joan den abenduan Bilboko Elizbarrutiak abade bat salatu zuen Bizkaiko Fiskaltzan, andre batzuei sexu abusuak egitea egotzita. Ordutik ikertzen ibili da fiskaltza, testigantzak jasotzen. Amaitu du ikerketa: joan den astean, urtarrilaren 30ean, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019729
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxienez sei pertsona hil eta 80 inguru zauritu dira Ankaran izandako atentatuan. Erasoa ekintzaile suizida batek egin izana ez dute baztertzen Turkiako segurtasun indarrek Gutxienez sei pertsona hil eta 80 inguru zauritu dira Ankaran izandako Erasoa ekintzaile suizida batek egin izana ez dute baztertzen Turkiako Sei ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019730
BERRIA
Euskadi
noticias
Goi tentsioko linearen proiektua hilabete honetan aurkeztuko dute Madrilen Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa) eta Deikaztelu (Nafarroa) herrien artean egin nahi duten goi tentsioko linearen proiektuak aurrera jarraitzen du. REE Red Electrica de España enpresak tramitatu egin du proiektua, eta hilabete honetan bertan aurkeztuko du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019731
BERRIA
Euskadi
noticias
ARRAUNA. Nojan jokatuko da igandean TKE Ligako azken estropada Nojan jokatuko da igandean TKE Ligako azken estropada TKE Ligak igandean izango du azken estropada puntuagarria, Nojan jokatuko dena. Atzo aurkeztu zuten Pedreñak antolatutako estropada, itsas milia egin beharko dituzte parte-hartzaileek, hiru ziaboga eta
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019732
BERRIA
Euskadi
noticias
Valverde eta Van der Breggen berriro garaile Fleche Wallonnen Faborito nagusiak izan eta aurkari guztien begiak gainean izan arren, Alejandro Valverdek (Movistar) eta Anna van der Breggenek (Doels) ez dute hutsik egin urteroko Huyko hormako lasterketan. Espainiarrak gizonezkoetan irabazi du aurtengo Fleche Wallonne kla...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019733
BERRIA
Euskadi
noticias
Lana pilatzen ari zaie 2020an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerga sistemak erreformatu nahi dituztenei. Atzo, Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatuak iragarri zuen ondorengotza zerga aztertu nahi zutela, zergapeko batzuk Madrilera alde egiten ari zirelako, han ez baitute ordaintzen. Gaur, berriz, Ramiro Go...
cc-by-sa 4.0