id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0006523 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Koronabirusak eragindako krisialdiaren ondorengo lehen erakusketa zabalduko da gaur Alondegiko Oxford aretoan. Uztailaren 5era bitartean Haitzaren gibeletik zeramika-eskultura erakusketa zabalik egongo da. Zigor García artista sanpedrotarra da pieza hauen egilea, 2018tik hona buztinaren modelatu figuratiboa baztertu et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006524 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekainarekin batera zabaldu zuten Lubaki kiroldegia, segurtasun neurriak gordeta. Lehen aste hauetan kiroldegiko erabiltzaileek -igerilekukoek ezik- ezin izan dituzte aldagelak eta dutxak erabili. Gaurtik aurrera berriro erabili daitezkeela adierazi du udalak.
Hala, erabiltzaileek aldagelak eta dutxak erabili ahal izang... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006525 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Koronabirusaren ondorioz ezarritako konfimanenduak geratu egin zuen Baleikeren taldeko Egunean behineko lehiaketa. Hala ere, sari batzuk eman gabe geratu ziren, eta pixkanaka bada ere irabazleak hasi dira sari hoiek jasotzen.
Eneko Agirre izan da saridunetako bat, eta Maiaur izozkiek emandako gosariaren saria jaso du g... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006526 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Normaltasun berria" bihar sartuko da indarrean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Eusko Jaurlaritzak bihar argitaratuko du "normaltasun berria" arautuko duen dekretua; izan ere, gaur sinatu du larrialdi egoeran hartutako neurriak bertan behera uzteko dekretua Iñigo Urkullu lehendakariak. Bihar zabalduko dute Kantabriara j... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006527 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskaltegietan 2020-2021 ikasturteko aurrematrikula egiteko epea ireki du AEK-k
AEK-K ohiko ikastaroekin jarraitzea aurreikusten du. Datorren ikasturtea prestatzen hasi da, eta helburu nagusia da urritik aurrera ohiko ikastaroekin segitzea, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta. Hala, euskaltegietan aurrez a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006528 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beheko Plaza elkarteko yogako ikastarokoek esterillak jasotzeko aukera izango dute
Beheko Plaza elkarteak jakinarazi du yoga ikastaroan aritzen direnek beren esterillak jasotzeko aukera izango dutela datorren astelehenean, ekainak 22. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006529 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Enpresa eta establezimenduen beharrak identifikatzeko ikerketa jarri du abian UKUEk
Diagnosia osatzeko, urteetan jasotako datuekin batera, galdetegiak prestatu dituzte eta zuzeneko deiak ere egingo dituzte.
Urola Kosta Udal Elkarteko Behatokiak ikerketa bat abiatu du bailarako enpresa eta establezimenduek zein behar di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006530 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalaren adostasunarekin, udalak Itzurunen daukan webkamerako irudiak ikusteko aukera izango da hemendik aurrera webgune honetan. Udalak irudi horiek erabiltzeko baimena eman dio Baleikeri, modu horretara, zerbitzua zabalduz eta hobetuz.
Urte hauetan Baleikek Itzurunen izan duen kamerari beste erabilera bat em... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006531 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Eskubide Sozialen Kartak manifestazioa deitu du ostiralerako
Zumaiako Eskubide Sozialen Kartak manifestazioa egingo du herrian ostiral honetan. Gurrutxaga plazatik abiatuko da, 19:00etan, eta hainbat kale zeharkatu ondoren, leku berean bukatuko da.
Manifestazioa deitu duen taldeak azaldu duenez, bizitzaren kal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006532 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekainaren 8tik udako ordutegiarekin egiten ari dira lan Euskotreneko tren, tranbia edota metro lineak. Ordutegi berriarekin Zumaia eta Donostia arteko tren zerbitzua indartuko du asteburuetan eta jaiegunetan.
Udako hilabeteetan tren zerbitzua indartu egingo du Euskotrenek bere linea guztietan. Zumaia eta Donostia artek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006533 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondartzetan "ardura soziala" izatea eskatu die udalak erabiltzaileei
Hondartzetako erabilera zehazteko kontingentzia plana zehaztu du Zumaiako Udalak. Aforoak kameren bidez kontrolatuko dira, eta sarrerak eta irteerak ere zehaztu dituzte.
COVID-19 gaitzak baldintzatutako uda eta hondartza denboraldia izango da aurteng... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006534 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostegunetik aurrera eman ahal izango da izena udako kirol ikastaroetan
Ezinezkoa izan da ohiko programazioa osatzea, baina eskaintza oparoa eskainiko du Kirol Patronatuak. Berrikuntzak ere izango dira: lehenbizikoz, haurrei eta gazteei zuzendutako padel ikastaroa antolatu dute.
Zumaiako Udalak eman du aurtengo udako ki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006535 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean egin zieten PCR proba erabiltzaileei, eta denak negatibo eman ondoren, segurtasun neurri guztiak gordeta irekiko ditu ateak zentroak.
Bihartik aurrera, asteartea, zabalik izango da Zumaiako Eguneko Zentroa. Segurtasun eta prebentzio neurri guztiak beteta zabalduko dute, zentroko erabiltzaile guztiek PCR prob... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006536 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira uztailaren 12an. Hauteskunde mahaietan presidente, batzordekide eta idazkari lanetan egon beharko duten lagunen zozketa egin dute gaur goizean udaletxean.
Hautes-mahaien kokapena ere aldatu egingo dute aurreko hauteskundeekin alderatuta, Udalaren izenean, "segurtasun et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006537 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 6-12 urte bitarteko haurrentzako topalekuen inguruko informazio saioak egingo dituzte gaur arratsaldean
Lehen Hezkuntzako haurrentzat astebeteko topalekuak izango dira uztailean zehar. Eskaintzaren inguruko xehetasunak azalduko dituzte gaur arratsaldean Aita Mari zinean, 17:00etan euskaraz eta 17:30ean gazteleraz. Part... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006538 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jaungoikoak existitzen badu betaurrekoak ditu eta Elvis Costello izena du. Hori esan ondoren, eta zer lasai geratu naizen hori esanda, gehituko dut ez dakidala jainkorik badagoen edo ez. Auskalo nork irakurtzen dituen lerro hauek, eta hobe ez inor probokatzea. Baina bada haren izaera bera zalantzan jartzeko balio didan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006539 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arrakasta handiz igarotuta Castillo de la Poblacioneko irteera, beste txango bat eskaintzea erabaki dugu. Sanpedroetan ez dugu izango txango berezirik. Horregatik, datorren igandean, ekainaren 21ean Gorbeara goaz.
Euskal Herriko parke natural nagusienetako bateri izena emateaz gain, Bizkaia eta Arabako mendi garaiena d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006540 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kalea Guztiona Da mugimenduko kideek murala margotu dute Elorriagak elkartean, elkarteko lagunek hala eskatuta. Horma irudia bi egunetan margotu dute, eta taldekideek adierazi dutenez, natura eta mitologia da muralaren gaia. "Elorriaga azpiko harraldea ere agertzen da".
Kalea Guztiona Dak hainbat mural margotu zituen E... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006541 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken orduetan bederatzi koronabirus kasu berri atzeman dituzte hiru lurraldeetan: horietatik bost Bizkaian eta bina Araban eta Gipuzkoan. Ekainaren 1etik 8ra arteko herriz herriko datuak ere eguneratu dituzte gaur. Horien arabera, tarte horretan, positibo bakarra atzeman zuten eskua... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006542 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekainaren 15etik aurrera Zumaiako Udal Liburutegiaren funtzionamenduak normaltasunerako beste pausu bat emango du. Astelehenetik aurrera ikasgela irekita egongo da astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara bitartean.
Bi metroko distantzia bermatzeko 24 eserleku egongo dira erabilgarri, eta jende pilaketak saihest... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006543 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hauteskunde Legearen arabera Udalei dagokie hauteskunde mahaikideak izendatzea zozketa publiko bidez. Horri horrela izanik, Zumaiako Udalak ekainaren 15ean egingo du zozketa, 10:30ean Zumaiako Udal Pleno Aretoan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006544 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lasai, bazekiat hirea (nirea bezala) fabrikako akatsa dela, ez dago zer eginik. Gure arteko gutun hauek inork irakurtzen baditu, horretan behintzat gurekin ados egongo da. Anormaltasun berri honetara ohitzeko, hobeto egongo ginateke Paneroren moduan Arrasaten, psikologoaren sofan etzanda baino.
Onartu behar diat horrel... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006545 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aizarnazabalen hildako gaztearen familiak eskerrak eman ditu ohar baten bidez
Istripu batean hildako Aizarnazabalgo gaztearen familiak eskerrak eman nahi dizkio egun hauetan bere babesa eman dion jende guztiari. Asteazkenean Aizarnazabalen eta ostegunean Azpeitian eman zitzaion agurra gazteari. Jende ugari gerturatu ze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006546 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erriotik itsasorako bidea hartuko dugu, eta Marianek esandako beste hitz bat ekarriko dugu aste honetan. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Zumaian karramarroari deitzen diogu orokorrean "hamarra". Hiztegietan "hamarratz" jasota dago, hain zuzen hamar hanka edo hagin izaten dituzt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006547 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken egunotan drone bat aurkitu dute Zumaian. Bere jabea Moilaberriko estazio zaharrean dagoen Udaltzaingora joan daiteke tresna berreskuratzera. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006548 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udazkenean iritsiko da 'Gorabeherak' websailaren bigarren denboraldia
Gorabeherak websailaren lehen denboraldia amaitu da, eta ekainaren 26tik aurrera beste webserie bat eskainiko du Baleikek astero: Ixa.
Lehen denboraldiko bost kapituluak zabaldu ondoren, eta taldeak hurrengoetarako ideiak biltzen dituen bitartean, at... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006549 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haurrentzako ezohiko aisialdi eskaintza prestatu du Udalak uztailerako
COVID-19aren ondorioz sortutako egoera dela eta bertan behera utzi zituen Zumaiako Udalak uda garaian egiten diren udaleku irekiak. Horren ordez, etxeko txikiei zuzendutako ezohiko eskaintza prestatu du uztailerako.
Udalekuen faltan, uztailerako pre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006550 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten elkarteen jarduerak diruz laguntzeko deialdia martxan jarri du udalak
Gizarte zerbitzuei dagozkien gaien inguruan lan egiten duten elkarteen jarduerak egiteko dirulaguntzak emango ditu aurten ere Zumaiako Udalak. Zumaian edo Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik dauden eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006551 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irailean Alemanian estreinatuko duten obra prestatzen ari da Lakarra Zumaian.
Dantzari zumaiarra Euskadi Irratiko Amarauna saioan elkarrizketatu dute. Lakarra, Mathew Goldingekin irailean Alemaniako Dortmunden estreinatuko duen obra prestatzen ari da. COVID-19ak baldintzatutako egoerara bete-betean egokitzen den lana d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006552 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Administrarien lan-poltsa sortzeko deialdia bertan behera utzi du Udalak
Azterketa egiteko segurtasun baldintzak bermatu ezin direla kontuan hartuta, deialdia bertan behera uztea erabaki dute.
Administrari bat behin-behineko izaeraz kontratatzeko eta aldi baterako beharrak betetzeko lan-poltsa eratzeko deialdia egin zu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006553 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi txandatan banatuak, zazpi egunez Oiartzungo Arritxulotik Beintza-Labaiengo aterpetxera joanen dira 14-17 urteko gazteak, Arantzako aterpean eta Leurtzako urtegian gauak eginez.
Kontrabando bideetan oinarrituta, 14-17 urteko gazteentzako astebeteko udaleko ibiltaria antolatu dute abuztuan Oiartzungo Arritxulok, Arant... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006554 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak jakinarazi du bi egunotan ez dutela hondartza garbituko, laginketa egin ahal izateko.
Bihar, asteazkena, mikroplastikoen laginak jasoko ditu CEDEX Herri Lanen Azterlan eta Esperimentazio Zentroak Itzurun hondartzan. Hori dela eta, Zumaiako Udalak jakinarazi du bi egunotan ez dutela hondartza garbituko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006555 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hezkidetzaren inguruko online ikastaroa antolatu du Berdintasun Foroak
'Hezkidetza: feminismoetan hezteko gakoak' online ikastaroa egiteko aukera izango dute herritarrek ekainaren 11tik 30era. Moodle plataformaren bidez emango du ikastaroa Daiteke elkarteak, aurrez izena emanda.
Zumaiako Berdintasun Foroak, Daiteke elk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006556 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urte hasieratik apirilera 1,3 puntu igo da Zumaian langabezia tasa: %7,6tik %8,9ra. Maiatzeko datuen arabera, berriz, beste 0,2 egin du gora langabeen ehunekoak.
Osasun krisialdia ez ezik, ekonomian ere ekarri ditu ondorioak koronabirusak. Azken hilabeteetan gora egin du langabezia tasak Euskal Herriko txoko gehienetan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006557 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udaleko lanpostuen zerrendan hutsik dagoen diruzain lanpostua funtzionario izaeraz betetzeko eta lanpostuan sortu daitezkeen bestelako aldi baterako beharrak betetzeko deialdia argitaratu du Udalak.
Uztailaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak. Telematikoki egiteko aukera lehenetsi du Udalak, egun bi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006558 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur ere Gipuzkoan ez dute zenbatu koronabirus kasu positibo berririk
Osasun Sailak jakitera eman duenez, zortzi kasu berri atzeman dituzte hiru lurraldetan: launa Araban eta Bizkaian. Gipuzkoan gaur ere ez dute zenbatu COVID-19 kasu berririk. Gaur helarazitako datuen arabera, gaitza agertu denetik ekainaren 1era bitar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006559 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | UKUEren Garapen Agentziak ohiko jarduerari ekingo dio bihartik aurrera
Open Lab guneko 3D eta laser makinen zerbitzua ere martxan jarriko dute, eta Garbigune zerbitzuan ez da hitzordurik hartu beharko aurrerantzean.
Bihar arinaldiko hirugarren fasean sartuko da Hego Euskal Herria, eta horrekin batera, Urola Kostako Uda... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006560 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pandemia garaian hildakoen aldeko hileta elizkizunak egingo dira parrokian
Ekainaren 8tik aurrera, astelehena, hileta publikoak ospatzen hasiko dira berriro San Pedro Apostolua parrokian, behar diren osoasun neurriak gordeta. Aforoa %50ra mugatua egongo da eta gradualki, legeak baimentzen duen heinean, handitzen joango... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006561 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eihera kooperatibako Kattalin Miner eta Iñigo Etxezarreta gonbidatu dituzte gaurko Katuplaza irratsaiora. Zumaian LGBTI eta feminismoaz garatzen ari diren proiektuaz hitz egingo dute 14. irratsaio honetan.
Gai gehiago ere izango dira gaurko irratsaioan. Gomendioen atalean, Markel Etxabek errezeta egingo du. Herriko alb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006562 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astelehenean irekiko dute Zumaiako Musika eta Dantza eskolako matrikulazioa
Datorren astelehenetik ostegunera irekiko dute Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleentzat matrikulazio epea. Matrikulazioa automatikoa izango da bertako ikasleentzat, eta baja eman edo ikasgai berri batean izena eman nahi dutenek jakinara... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006563 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken orduetan COVID-19 gaitzaren kasu berririk ez dute hauteman Gipuzkoan
Osasun Sailak jakitera eman duenez, lau kasu berri atzeman dituzte hiru lurraldetan: bat Araban eta hiru Bizkaian. Gipuzkoan ez dago kasu berririk, azken egunetako joerari eutsiz.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan koronabirusaren lau kasu berri atzem... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006564 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igor Illarramendi eta Rakel Vera dira Xoxoteko aterpearen arduradun berriak. Gaur zabaldu dute gunea, zendu berri den Iosu Vicente gogoan. "Naturaltasuna eta umore ona" aurkituko ditu hara joaten denak; "etxean bezala sentitzeko lekua" izango da.
Igor Illarramendi (Getaria, 1970) eta Rakel Vera (Zumaia, 1976) dira Xoxo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006565 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eguerdian eman dute prentsaurrekoa Arantxa Tapia eta Nekane Murga sailburuek, eta hainbat neurri berri iragarri dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako.
Atzo jakinarazi zuen Espainiako Gobernuak Hego Euskal Herria hirugarren fasera igaroko dela. Etzi, ekainak 8, sartuko da, beraz, Zumaia ere normaltasun berrira itzultze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006566 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gutxitan lortutako arrakastaz gozatu diat hire azken gutunean: hire aurreko tonu ilunetik ateratzea lortu eta optimismoa pixka bat berreskuratzea. Azkenean, gutun hauei esker psikoanalista beharrik ez diagu izango!
Psikologia ikasi duen lagun batek beti esaten dit guztiok bisitatu beharko genukeela tarteka psikologoa, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006567 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lau kasu berri hauteman dituzte, bina Araban eta Bizkaian. Gipuzkoan, aldiz, azken egunetako joerari eutsiz ez dago kasu berririk Osasun Sailaren arabera. Hiru herrialde horietan azken orduetan hildakoak hiru pertsona izan dira.
Azken 24 orduetan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan koronabirusaren lau kasu berri atzeman ditu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006568 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alarma egoeratik irteteko azken fasean sartuko da Hego Euskal Herria
Astelehenean sartuko da Hego Euskal Herria alarma egoerako hirugarren fasean. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dute azken fasea. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek hiru lurraldeetan zirkulatzeko aukera berreskuratuko dut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006569 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Kostaldeko Geoparkeko geoibilbideez gozatzeko proposamen berria
Euskal Kostaldeko Geoparkeko geoibilbideen sarea sei ibilbidek osatzen dute eta Deba, Mutriku eta Zumaian ondare naturala eta kulturala ezagutzea dute helburu. Geoibilbide hauek ezagutzeko PDF interaktiboak egin dira, mugikorrean deskargatu eta eram... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006570 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ezohiko uda baten aurrean gaude. COVID-19 gaitzaren pandemiak hankaz gora utzi du guztia. Hondartzara joaterik izango al da? Eta hala bada, nola? Nola bizi dute egoera hau sektore desberdineko lagunek. Elkarrizketa laburren bidez ostalaritza, kirola, turismoa edo kulturako arloetan lan egiten duten lagun batzuen iritzi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006571 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arinaldian aurrera goaz eta hirugarren fasean sartu aurretik, asteburu honetan bertan, aisialdi gunea eta baimendutako aparkalekuak zabalduko dituzte Elorriagan.
Zumaiar ugari joan ohi da Elorriagara mendi buelta eginda. Aurreko asteotan Debako udaleko arduradunek gogorarazi egin behar izan dute bertako aisialdi gunea ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006572 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arrantzan egiteko baimena ere eman dutenez, horretarako oso egokia da Felixek proposatu eta aste honetan ekarri dugun hitza. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Padura edo basadietan bizi den zizare moduko bati deitzen diogu Zumaian "lohi-harra". Arrantzarako karnata oso ona da eta garai ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006573 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abian da euskaltegian izena emateko garaia. Uztailaren 8ra arte aurrematrikulak dituen abantailez goza dezakezue: %5eko deskontua, taldeetan sartzeko lehentasuna, edo epe gehiagotan ordaintzeko aukera. Nolanahi ere, eta egoera hau dela eta, aurrematrikula hau on-line egin beharko da eta moldatzen ez zaretenontzat hitzo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006574 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Harriduraz hartu dugu TAOa 15 egunez atzeratzeko erabakia eta azalpenak eskatu ditugu"
EAJ-PNV udal taldeak aste honetan jakin du, gainerako herritarrek bezalaxe komunikabideen bidez, udal gobernuak TAOaren epealdia 15 egun atzeratzea erabaki duela. Jeltzaleengan harridura eta ezinegona sortu du aipatu erabakiak, bate... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006575 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru kasu berri atzeman dituzte Araban eta bi Bizkaian; Gipuzkoan, ordea, ez dago kasu berririk Osasun Sailaren arabera. Hiru herrialde horietan azken orduetan hildakoak, berriz, zortzi izan dira.
Azken egunetako kopuruekin alderatuta, atzo, asteazkena, kasu berrien eta hildakoen kopuruak gora egin zuen Araban, Bizkaia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006576 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Koronabirusa tarteko gertukoak galdu dituztenentzat arreta zerbitzua jarri du martxan Jaurlaritzak
Betirako programa jarri dute martxan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 400 familiari baino gehiagori laguntza psikologikoa eskaintzeko eta dolua lantzeko. Hainbat bide jarri dituzte pandemiaren erdian hurbilekoak galdu di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006577 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Mugimendu indigenen egoera asko aldatuko litzateke hizkuntzari lehentasuna emango baliote"
Garabide Elkarteak eta Sisariy kitxuen antolakundeak gidatutako Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Lehen Nazioarteko Ikastaroa egin zen urtarrila eta martxoa artean, Ekuadorren, iparraldeko Ibarra hirian. Ikastaro honetan par... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006578 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arlo zientifikoan eta teknologikoan gradu bikoitzeko ikasketak hasiko dituzten 18 urtetik 25 urtera arteko emakumeei zuzendutako bekak atera ditu Sarrallek. 1.000 euroko bi beka emango ditu, ikasturteko.
COVID-19ak eragindako pandemiak bi gogoeta garrantzitsu jarri dizkigu mahai gainean: batetik, osasuna, teknologia et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006579 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alarma egoera ekainaren 21era arte luzatzea onartu du Espainiako Gobernuak
Aldeko 177 botorekin onartu dute larrialdi egoeraren seigarren luzapena. Azaldu dutenaren arabera, azkena izatea aurreikusten da.
Larrialdi egoera ekainaren 21 arte luzatzea onartu berri du Espainiako Gobernuak, aldeko 177 botorekin. Saioan zeha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006580 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Plastikoaren erabileraz eta Gobernuaren Hondakin Legearen proposamenaz aritu zen Klaudio Landak aurkezten duen "Eztabaidan" saioan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006581 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalerri euskaldunek eskaintzeko dutena azaleratzera dator Uemaren 'Bertatik Bertara' kanpaina
Hainbat udalekin eta zerbitzu sektoreko eragilerekin elkarlanean, "gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak" aldarrikatu nahi dituzte, herritarrak zein bisitariak sentsibilizatzeko.
"Udalerri euskaldunek beren baitan b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006582 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Foru Aldundiak hondartzen okupazioa kontrolatzeko tresna udalen eskura jarriko du. Aplikazio bat ere jarriko dute herritarren eskura, hondartza gehiengo edukierara iristear dagoen ala ez jakin dezaten.
Gipuzkoako hondartzen aforoa eta okupazioa kontrolatzeko udalen eskura jarriko ditu hainbat tresna Gipuzkoa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006583 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoan ez dute koronabirus kasu berririk atzeman azken orduetan
Hiruna kasu atzeman dituzte Araban eta Bizkaian, eta gaitzak jotako 10 hildako berri zenbatu dira hiru lurraldeetan.
Zenbakiek baxuak izaten jarraitzen badute ere, azken orduetan igoera txikia izan du koronabirus kasu berrien kopuruak. COVID-19 gaitza a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006584 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertan behera geratu dira Itzurun-Arranpla igeriketa saioa eta Dinastia Etxabe pilota txapelketa
COVID-19 gaitzaren ondorioz Zumaiako kirol egutegiko beste bi proba erori dira: Itzurun-Arranpla igeriketa zeharkaldia, eta Dinastia Etxabe pilota txapelketa.
Kirol jarduera ugari geratu dira bertan behera koronabirusak era... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006585 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bilerarik izan ezean, Al-Anonek telefono bidez eskainiko du arreta alarma egoeran zehar
Alarma egoerak ezarritako itxialdi garaian igo egin da alkoholaren kontsumoa etxeetan. Al-Anon alkoholikoen familiartekoen elkarteak azaldu duenez, izango dira gaizki pasatzen ari diren sendiak familiartekoren batek alkoholarekin ar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006586 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Matrikulazio epealdia IREKI da ZUMAIAKO ESKOLA TXIKIA ETA ARRANGOLETA HAURRESKOLETAN. Orain arte bakarrik ONLINE egin zazeketen; ekainaren 1etik aurrera, bi eratara, AURREZ AURREKOAN ere.
BIdeoetan ikusitakoa bertan, present, ikusteko aukera zoragarria. Zatozte! Zumaiako haurreskolak bisitatzera! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006587 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Estropalariek traineruan entrenatzen hasteko aukera izango dute ekainaren 8tik aurrera
Hala azaldu du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak, Gobernu Kontseiluaren ondorengo agerraldian.
Ondo bidean, Hego Euskal Herria konfinamenduaren arinaldi faseko 3. fasean sartuko da ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006588 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abian da eskualdeko enpresak ezagutarazi eta bertako kontsumoa sustatzeko Olatura-up egitasmoa
Eskualdeko enpresa txikiak eta ekintzaileak teknologia berrien "olatura igotzeko" baliabideak eskaini nahi ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. Era horretan, herritarrak bertako kontsumoaren alde egitera bultzatu nahi dituzte.
... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006589 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lau kasu berri atzeman dituzte Araban, baina Bizkaian eta Gipuzkoan ez dute kasurik zenbatu. Hiru lurralde horietan azken 24 orduetan hildakoak, berriz, bi izan dira.
COVID-19a agertu zenetik hildakorik eta kutsaturik gabeko lehen eguna izan zen atzokoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Azken 24 orduetan, ordea, igoera t... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006590 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Plazaola eta Aitziber Garmendiak aurkezten duten ETB1eko bakarrizketa saioan hartuko du parte zumaiarrak, 22:30etik aurrera. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006591 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udako TAO zerbitzua uztailaren 1etik irailaren 15era egongo da indarrean 2020an. Azken urteetan bezala, errotazio altuko guneak, egonaldi ertaineko gunea eta egoiliarrentzako guneak bereiziko ditu Udalak.
Egoiliarren gunean autoa uzteko ezinbestekoa izango da egoiliar txartela izatea; Udalak jakinarazi duenez, dagokien... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006592 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inoiz ez genuen pentsatuko honelako egoera bat biziko genuenik, baina konfinamendu egunek aurre-aurrean jarri digute Etxeko hormen artean, kalera irten gabe bizi beharrak normalean faltan izaten dugun altxor preziatua oparitu digu: denbora. Jendeak imajinazioa astindu du eta WhatsAppko bideoen arabera musikari handiak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006593 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hildakorik eta kutsatu berririk gabeko lehen eguna Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Gaixotasunaren inguruko datuak zenbatzen hasi zirenetik jasotako daturik baikorrena da gaurkoa.
Martxoaren erdialdetik lehen aldiz, ez dute koronabirus kasu positibo berririk atzeman azken 24 orduetan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Osak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006594 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eguzkipean eta segurtasun neurriak gordeta, Saregileen plazan elkartu da pentsiodunen talde bat, pentsio sistema duina eskatzeko.
Konfinamenduaren ondoren, hasi dira berriz ere pentsiodunak asteroko elkarretaratzeekin. Zumaiako jubilatu eta pentsiodunen talde bat Saregileen plazan elkartu da, astelehenero bezala, pents... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006595 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gari Goikoetxea: "Osasun neurriak zorrotz betetzeko prest gaude, baita arraunlariak ere"
Erabakita gelditu da noiz eta nola jokatuko diren KAE liga, eta zumaiarrek balorazio positiboa egin dute adostutakoaz, nahiz eta aurtengoan estropadarik ez den jokatuko etxean. Bost gunetan egingo dituzte ligako hamabi estropadak: ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006596 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Correosen bulegoek ohiko ordutegia izango du bihartik aurrera. Bestalde, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta bidezko botoa emateko leihatila bereziak ezarriko dituzte.
Correosek ordutegi murriztua izan du azken asteetan COVID-19 gaitza dela eta, baina bihartik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006597 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ez zaigu samurra egin etxealdia, baina gaitz erdi, gehienok badaukagulako non eta zeinekin egon, badauzkagulako lagun eta zaintzaile onak, ondo gaudelako eta badaukagulako nahikoa entretenimendu. Okerrago daude beste batzuk, etxetik urrun eta arnasagailu baten haritik zintzilik... Ospitaleak eta ongintza izango ditugu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006598 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herritarrek hitzordua eskatu beharko dute bertara joateko. Liburutegiak ere zerbitzua emango du bihartik aurrera, eta lehen bi asteetan zerbitzu murriztua eskainiko dute.
Bihar, astelehena, zabalduko ditu berriz ere ateak Alondegiak. Zumaiako Udalak jakinarazi du datozen bi asteetan herritarrek hitzordua eskatu beharko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006599 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru kasu zenbatu dituzte Bizkaian, eta bi Araban. Gipuzkoan, berriz, ez da kasu bat bera ere atzeman azken orduetan. Hiru lurraldeetan bost pertsona gehiago hil dira COVID-19aren ondorioz.
Ez da koronabirus kasu berririk atzeman azken orduetan Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera. Guztira, bost kasu b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006600 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baleikek inkesta berria egin nahi du, oraingoan herritarrek zer babes neurri hartuta irteten duten kalera ezagutzeko. Maskararekin, eskularruekin, gel hidroalkoholikoarekin edo ezer gabe irteten zarete kalera?
Hori jakin nahian, eman zure erantzuna beheko loturan klik eginda. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006601 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Fotokazetaritza, bidaiak eta musika gomendioak izango dituzte hizketagai gaurko 'Katuplaza' irratsaioan
David Julia zumaiarra elkarrizketatuko dute gaurko Katuplaza irratsaioan. Juliak munduan zehar egindako bidaiak eta fotokazetaritza izango ditu hizpide. Musika gomendioei ere eskainiko diete tartea, Aitor Ramosen esk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006602 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jaurlaritzak izango du neurriak ezartzeko, moldatzeko edo kentzeko eskumena hirugarren fasean. Trukean, alarma egoera luzatzearen alde egingo du EAJk Espainiako Kongresuan.
Alarma egoera luzatzeko akordioa egin dute Espainiako Gobernuak eta EAJk: hirugarren fasetik aurrera, erkidegoek kudeatu ahal izango dituzte arinal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006603 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ordutegiak ez dituzte guztiz lehengoratuko, koronabirusaren krisia hasi zeneko murrizketak asko arindu dituzten arren.
Lurraldebusen erabiltzaileek autobusean joan-etorriak egiteko aukera gehiago izango dituzte gaurtik aurrera. Koronabirusaren krisiaren ondorioz, asko murriztu zuten zerbitzuen maiztasuna hainbat autobu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006604 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Facebooken bueltaka dabilen zerrenda horietako batean hartu dut parte nik ere: XXI. mendeko hamar disko zerrendatu behar ziren, erakusteko batzuk ez garela oraindik hain viejunoak... hala izanda ere. Ez dira onenak, ez dira gustukoenak, edo agian bai. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006605 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bai gutun optimista hire azkena, arrosa kolorekoa (ironia mode on). Garai onetan ere nube negra xamarra haizela kontuan izanda ezin besterik espero, baina zoritxarrez arrazoi faltarik ez daukak oraingoan ere: panorama iluna dugu aurrean.
Izango da egoera bestela ikusiko duenik ere. Esaten den moduan, botila erdi hutsik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006606 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elkarte gastronomikoetako ordezkariak elkartu dira gutxieneko neurriak erabakitzeko
Elkarteak zabaltzeko modua aztertzeaz gain, horietako bakoitzak dituzten kezkak azaldu zituzten. Txoaskina eta San Migel elkarteek zabaldu dituzte ateak, eta laster irekiko dute Anade ere.
Zumaiako elkarte gastronomikoetako zuzendaritza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006607 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sei kasu zenbatu dituzte Bizkaian, eta bat Araban; Gipuzkoan, aldiz, ez dute koronabirus kasu berririk atzeman. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan azken orduetan hildakoak, berriz, bost izan dira.
Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, azken orduetan ez dute koronabirus kasu berririk hauteman Gipuzkoan. Araban, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006608 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | KAE eta ETE ligetako hamabi estropadak bost eremutan jokatzea proposatu dute
Kantauriko Arraun Elkarteak egin du proposamena, eta klubek bihar arteko epea dute bozkatzeko. Estropadak Getarian, Pasaian, Getxon eta Kantabriako (Espainia) Castro Urdialesen eta Santanderren jokatuko lituzkete. Zumaiako arraun taldeak, hain... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006609 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jaurlarintzak bigarren fasean hondartzetan bete beharreko neurrien berri eman du.
Ondorengoak dira arintze planaren bigarren fasean bete beharreko neurriak EAEko hondartzetan:
1. Hondartzan pasatzea, bertan egotea, eta kirol, lanbide edo jolas jarduerak egitea baimenduta dago, betiere bakarrik edo bi metroko segurtasun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006610 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kiroldegiko bazkide kuota momentuz ez kobratzen jarraitzea proposatu du EAJko udal taldeak
Pandemiaren bilakaera aintzat hartuta eta deseskalatze faseetan aurrera goazela ikusirik, Zumaiako Udala ari da kiroldegia berriz zabaltzeko neurrien lanketan, bai osasun eta babes neurriei dagokienez eta baita neurri horiek bald... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006611 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lubaki kiroldegiko zerbitzu batzuk martxan izango dira astelehenetik. Horietan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez hitzordua hartzea, eta erabiltzaileek prebentzio neurriak bete beharko dituzte.
COVID19ak sortutako krisiagatik itxita egon da kiroldegia, beste udal eraikin batzuen antzera. Astelehenetik aurrera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006612 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Terrazen ordenantza behin-behinekoz onartu zuen atzo Zumaiako udaletxeko plenoak. EH Bilduren (5) eta PSE-EEren (1) aldeko botoa jaso zuen proposamenak; EAJren hiru zinegotziak abstenitu egin ziren.
COVID-19a ez hedatzeko hartutako neurriek eragina izan zuten atzoko plenoan. Berez, 17 zinegotzi ditu Zumaiako Udalak, 10... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006613 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EH Bilduk proposatu du autonomo eta enpresa txikiei dirulaguntza zuzenak ematea UKUEn
Koalizioaren Urola Kostako ordezkaritzak herenegun defendatu zuen bere postura Udal Elkartearen zuzendaritza batzordearen bileran. Datorren astean beste bilkura bat egingo dute erabaki hori hartzeko.
UKUEko zuzendaritza batzordearen h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006614 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Flyscha oinez ezagutzeko bisita gidatuak eskaintzen hasiko da Geoparkea asteburuan
Ordu eta erdiko saioetan flyscha oinez ezagutzeko aukera eskainiko dute. Euskarazko eta gaztelerazko saio bana izango da larunbatean eta igandean.
Asteburu honetan, flsycha oinez ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko ditu Geoparkeak. Eusk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006615 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elorriagako atsedengunea ezingo da erabili alarma egoerak iraun bitartean
Aparkalekua, komunak eta atsedengunea itxita izango dira egunotan, gutxieneko segurtasun neurriak bermatu ezin direlako.
Debako Udalak jakinarazi du alarma egoerak iraun bitartean ezin izango direla Elorriagako gutxieneko segurtasun neurriak berm... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006616 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskularru eta maskaren uzteak gure ibai eta itsasertzak mehatxatzen ditu
Urtero zortzi miloi tona plastiko baino gehiago isurtzen ditugu itsasora. Ozeanoetan material horren kontzentrazioa erritmo oso azeleratu eta zabalean hasten ari da, ur gaineko zabor kontzentrazio handiak sortuz. Ondorioa? Ia hamazortzi miloi kilo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006617 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko elkarretaratzea izango da bihar
Presoen eta iheslarien etxeratzearen aldeko elkarretaratzeei ekingo diete berriz ere. Preso eta iheslariak etxera. Bada garaia lelo hartuta, Magnoliopean elkartuko dira bihar, maiatzak 29, 20:00etan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, segurtasuna... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006618 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2020/21 ikasturtean hasiko den haur katekesira izena emateko epea ireki da.
Izena ematea helbide honen bidez egin daiteke, baita telefonoz ere (943-86 12 15):
Ikasturtea urriaren hasieran abiatuko da. Hasi aurretik gurasoekin bilera bat egingo da, haurrek jarraituko duten bidea azaltzeko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006619 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santiago hondartzako taberna eta komunen kudeaketa esleitzeko oinarriak argitaratu ditu Udalak
Udalak argitaratu ditu Santiago hondartzako taberna-kafetegia eta komunak kudeatzeko zerbitzua esleitzeko pleguak. Eskaintzak telematikoki aurkeztu beharko dira, ekainaren 10era bitartean.
Santiago hondartzako Portutxiki tabe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006620 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EAJren udal taldeak hogarreko ile-apaindegi eta podologia zerbitzuak ahalik eta azkarren martxan jartzea eskatu du
Zerbitzu horiek udalak esleipen bidez eskaintzen ditu eta osasun eta babes neurriak udalak bere gain hartzea eskatu dute jeltzaleek.
Zumaiako EAJren udal taldeak udaleko larrialdi mahaian eta Gizarte Zerbi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006621 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaienan, hezkuntza lantzeko modu berrien garrantzia aldarrikatu nahi dugu.
Ideia horri jarraiki, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izan gara, etorkizuna diseinatzen eta eraikitzen jarraitzeko bidean aurrera egiteko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006622 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iazko azaroan moztu zen Zumaia eta Deba arteko tren zerbitzua Sakoneta II tunelean luizi handi bat izan ondoren. Ordutik bi herrien arteko lotura autobusez egin dute. Lanak amaituta, astelehenean ekingo zaio berriro tren zerbitzuari.
Luiziak trenbidea estali eta tunelerako sarbidea oztopatu zituen. 1901. urtean egindak... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.