id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0006423 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | John Lennon, Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starr. Lau lagun hauek osatu zuten The Beatles, 1960ko hamarkadan musika, eta, hein batean, gizartea ere aldatu zuen taldea. Zazpi urte besterik ez zituen iraun laukoteak, baina historiarako kanta ugari utzi zituen denbora horretan.
Abesti horietatik asko entzun ah... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006424 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Parte hartzeak bi puntu egin du behera Gipuzkoan eguerdiko zenbaketan
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan izaten ari den parte hartze datuen berri eman du Eusko Jaurlaritzak. Datu hauen arabera, Gipuzkoan izaten ari den parte hartze bi puntu behetik doa orain lau urte izandako hauteskundeekin alderatuta.
Eguerdiko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006425 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1300 metro karratuko gune natural honek aukera ezberdinak eskainiko ditu.
Hilabeteetako atzerapenaren ondoren, gaur hasi dira ZUMAIENAKO BASO MAGIKO-KO lanak. Irailetik aurrera, 1.300 metro karratuko naturgune bat izango dugu gure eguneroko ekintzetarako, baita aisialdirako ere. Ikasteko guneez gain, hausnartzeko, jola... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006426 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ETE eta KAE ligak atzo hasi ziren, Pasaiako badian. Telmo Deun arraun elkarteko bi ontzi izan ziren lehian, eta emaitza erabat desberdinak izan zituzten: emakumeak denboraldiko lehen bandera irabazteko zorian izan ziren; gizonak hamargarren sailkatu ziren.
Erlojuaren aurka aritu ziren traineruak atzo Pasaian, ETE, KAE ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006427 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertsopaper asko idatzi zituen Inaxik, eta XX. mendeko emakume bertsolarien aitzindarietako bat izan zen. Hileta astelehenean izango da.
Oikiako Soburutz baserrian 1933an jaioa, Zarautzera ezkondua zen. Hainbat aldizkaritan argitaratu zituen bertso idatziak, eta Basarriren bertso batzuei erantzunez egindako sorta hau i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006428 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egoera berrira egokitutakoa. Auskalo zenbatetan erabiliko dugun hitz konbinazio hori. Egoera berrira egokitutako aurkezpena, agerraldia, zine saioa... Egoera berrira egokitutako kontzertua eman zuen Belakok ostiralean Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, Naiz hedabideak antolatutako kontzertu sortaren barruan. Eta egoera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006429 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Koronabirus kasu berri bat detektatu dute azken orduetan Zumaian. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu azken 24 orduetako datuak, eta Zumaian aste honetan izandako bigarren kasuaren berri eman du.
COVID-19ko bi kasu positibo eman dira aste honetan Zumaian. Aste erdian sare sozialen bidez bolo-bolo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006430 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Urola Kosta: itsas-lurra' kanpaina jarri du abian UKUEk, turismo jasangarria sustatzeko
Eskualdeko kostaldeko herrien identitate bateratu bat sortu, eta, gaitzak eragindako krisiaren aurre egiteko, jarduera ekonomikoa dinamizatzea dute helburu. Eskualdeak eskaintzen dituen aukerak eta sentsazioak balioan jarri nahi di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006431 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira igande honetan. Erroldaren arabera, 7.700 zumaiarrek izango dute botoa emateko eskubidea birusak baldintzatuko dituen boza hauetan.
Koronabirusa dela eta, aldaketak izango dira igandean, ez lekuetan bakarrik, baita bozkatzeko moduan ere.
Hogarrean eta Zumaiako Herri Esk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006432 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | [EGUNERATUA] Kalari tabernak momentuz ateak itxi ditu azken egunotan Zumaian eman den koronabirus kasu positibo batekin harremana duelako.
COVID-19an positibo eman duen pertsona batekin harreman zuzena dutela eta, Kalari tabernako langileek PCR proba pasa dute azken egunotan. Tabernako arduradunak azaldu duenez, guztie... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006433 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo eskubaloiak web orri eta email helbide berria estreinatzen ditu: www.pulpo.eus helbidean.
Orri honetan Pulporen inguruko albisteak, kartelera, bazkide izateko aukera, jokalariak izen emateko gunea, denda birtuala eta beste hainbat sail izango dira. Hilabete batzuren ostean eta barneko jendearen ekarpenekin osatu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006434 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi traineru ditu Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkarteak: emakumezkoen bat eta gizonezkoen beste bat. Biek Pasaian jokatuko dute larunbat arratsaldean.
Asteburu honetan hasiko dira lehiatzen Zumaiako bi traineruak. Kike Manterola eta Iñaki Larrañaga prestatzaileak "gogotsu" daude ligari ekiteko. Larunbatean jokatuko dute ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006435 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | The Beatles taldearen doinuak entzungo dira larunbatean Ondartxo plazan
The Nowhere Plan bikoteak kontzertua emango du bihar, larunbata, Ondartxo plazan. The Beatles taldearen bertsioak jotzen dituen bikote honen emanaldia 19:30ean hasiko da, eta kontzertua ikusteko beharrezkoa izango da gonbidapena eskuratzea.
Conn Bu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006436 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Fielato zaharra berritzeko lanak amaituta, Gernika parkeko tren estazio zaharra utzi eta ohiko lekura itzuliko da udaltzaingoa gaurtik aurrera.
Urte hasieran ekin zioten Axular ibiltokiaren hasiera, Foronda azpian, dagoen Fielatoko eraikina berritzeko lanei. Bitartean, anbulatorioa ere izan zen Urolako treneko estazio ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006437 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herritar batzuek itsas kiroldegi inguruan hartzen dute bainua, errioan sartuta. Horren jakitun, bertan gerta daitezkeen jende pilaketak saihestea eskatu du Zumaiako Udalak.
Azken egunotan itsas kiroldegiaren inguruan jende pilaketak sortu direla eta, udalak arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei. Batetik, gogoratzen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006438 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "EH Bildu aparkalekuak erregulatzearen alde ez badago, esan dezala argi eta garbi"
Igaro dira dagoeneko egun batzuk bi asteko atzerapenarekin Zumaian udako TAO zerbitzua martxan jarri zenetik eta EAJ udal taldea arduratuta dago ematen ari den zerbitzuarekin, ordenantzak jasotako epeak ez betetzeaz gain, esleipenean jas... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006439 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Talaimendiko labarretan eskalatzen ari zen gizonezko batek istripua izan du gaur arratsaldean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta azkenean helikopteroz eraman dute Donostiako ospitalera.
Arratsaldeko 3rak aldera izan da istripua. Ertzaintzak adierazi duenez, Talaimendiko labarretan, Mariantonaitzen, eskalatzen ze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006440 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak bi langile kontratatu ditu Itzurungo sarrera-irteerak kudeatzeko
Mareak direla eta edukiera arazoak sor daitezkeen egunetan eta ostiral, larunbat eta igandetan egingo dute lan. Udalak, gainera, sarrera-irteerak seinalizatzeko bide berriak ipiniko ditu.
Gipuzkoako Aldundiaren aforo kontrolerako aplikazioaren lehe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006441 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Osakidetzaren azken txostenaren arabera, kasu berri bat detektatu dute Zumaian azken orduetan.
Azken orduetan sare sozialetan bolo-bolo zebilena baieztatu da: Osakidetzaren azken txostenaren arabera, koronabirus kasu positibo bat atzeman dute Zumaian. Dirudienez, Zumaiako osasun zentroan egindako PCR proba baten bitart... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006442 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hainbat zerbitzu eskainiko ditu KZ guneak uztaileko goizetan. Zerbitzu horiek erabiltzeko, ordea, jakinarazi dute ezinbestekoa izango dela aurrez hitzordua eskatzea.
Uztailean goizez zabalik izango da Zumaiako KZ gunea, 9:00etatik 13:00ak arte. Hainbat zerbitzu eskainiko dituzte bertan, besteak beste, aurrez aurreko tu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006443 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xarmaz eta bazter liluragarriz beteriko udalerria da Getxo. Bilbotik hogei minutura, metroarekin konektatuta, erakargarritasun turistiko handia du, hondartza paregabeak eta monumentuek eratutako ondare izugarria duelako. Hala, txango ahaztezin bat egiteko xarma handiko herri bikaina da.
Lurmutur paregabeen eta Nerbioi ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006444 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburu honetan eskualdeko bost ontzi murgilduko dira lehian: emakumezkoen Zumaia, eta gizonezkoen Orio 'B', Getaria, Zumaia eta Zarautz 'B'. ETE, KAE1 eta KAE2 mailetan arituko dira. Bost traineruetako prestatzaileek euren egoeraren berri eman dute.
Eskualdeko hiru traineru murgildu ziren lehian aurreko asteburuan, e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006445 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiak ostatua eskaintzen die urtero herritik igarotzen diren erromesei. Aurten, ordea, San Jose komentuko aterpetxea ez dute zabalduko.
Ehunka erromes igarotzen da herritik urtero, eta udaberritik udazkenera arte, sei hilabetez, ostatua eskaintzen diete Gipuzkoako Donejakue Bideko Lagunen elkarteak San Jose komentuan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006446 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiarrak eta emakumeak berriro ere Euskadi zutik jartzeko prest
Gaur, osteguna, arratsaldeko 19,30ean Beheko Plazan Arantza Tapia eta Maria Eugenia Arrizabalaga EAJ-ren Gipuzkoako hautagaiekin ekitaldia.
Harro eta pozik egoteko modukoa da eta harro eta pozik gaude EAJ-PNVko Gipuzkoako zerrendako buru-buruan bi emakum... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006447 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ETE eta KAE 1 ligetan arituko diren tripulazioak aurkeztuko ditu Telmo Deunek ostiralean
Pasa den asteburuan hasi ziren traineruen Eusko Label eta Euskotren ligak, eta astebete beranduago, larunbat honetan, hasiko dira ETE eta KAE ligak. Telmo Deun klubak bi ontzi jarriko ditu aurten uretan: emakumeena ETE ligan, eta g... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006448 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | PORRA. Zer postutan amaituko dituzte zumaiarrek ETE eta KAE1 ligak?
Asteburuan hasiko dute denboraldia Telmo Deuneko neska-mutilek, eta BALEIKEk aurten ere prestatu du porra arraunzaleentzat. Irabazleak sari dotorea eskuratuko du: bi lagunentzako otordua Muniosoro erretegian + Telmo Deunen elastikoa. Animatu, parte har... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006449 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoren futbol eskolak eta Pulporen eskubaloi eskolak hitzarmena sinatu dute. Alebin mailari dagokio, eta bai futbol eskolan eta baita eskubaloi eskolan taldeek partidak jokatzeko garaian dituzten arazoei irtenbidea eman nahi dio.
Futbol Eta Eskubaloi Eskolen Arteko Akordioa_2020_2021 by baleike on Scribd | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006450 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | PULPO ekipotan eta eskubaloi eskolan izena emateko epea gaur zabaldu da. Futbolarekin akordio bat sinatu da, Udalaren babesaz, bi kirolak egin nahi dituzten umeen egoerak arautzeko.
Datorren denboraldian PULPOko eskubaloi eskolan edo Pulpoko beste edozein taldeetan alta emateko, hiru aukera eskaintzen dira:1) Esteka ho... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006451 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo Eskubaloian 2020/21 denboraldian izena emateko epea, zabalik
Gaurtik hasi eta irailaren 5era arte izango da aukera Pulpo eskubaloi taldeetan izena emateko.
Denboraldi berri baten aurrean gaude. Laster taldeak entrenamendu eta prestaketa partiduetan murgildurik izango ditugu. Klubetik COVID19aren aurreko protokolo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006452 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gidaria arin zauritu da, eta larrialdi zerbitzuek Zarauzko osasun zentrora eraman dute.
Ertzaintzak jakinarazi du goizeko 6:00ak aldera auto bat irauli dela G-2633 errepidean, Oikia parean, Iraetako noranzkoan. Dirudienez, autoa bidetik atera ondoren irauli da. Gidaria arin zauritu da, baina larrialdi zerbitzuek Zarauz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006453 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola ibaiaren igoera-jaitsiera eta Sakoneta-Zumaia itsasoko proba, bertan behera
Zumaian ohikoak diren piraguismo probak ez direla egingo erabaki dute, federazioko kideekin eta udaletxeko kirol arduradunekin hainbat elkarrizketa izan ondoren.
Euskal eta Gipuzkoako piraguismo federazioetako kideekin eta udaletxeko kiro... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006454 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | OLATURA-UP egitasmoaren baitan kokatzen da negozio mapa, eta, besteak beste, eskualdeko pertsona ekintzaile eta enpresa txikiak ezagutaraztea du helburu.
Jada hilabete igaro da UKUEk OLATURA-UP egitasmoa martxan jarri zuenetik, besteak beste, eskualdeko pertsona ekintzaile eta enpresa txikien negozioak ezagutarazteko. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006455 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Futbol eskolan izena emateko epea bihar zabalduko du Zumaiako Futbol Taldeak. Izenak abuztuaren 8ra arte eman ahal izango dira.
COVID-19a dela eta, aurten, izen ematea posta elektronikoaren bitartez egingo da. Izen-abizenak emateko, helbide honetara bidali beharko da mezua:
Azken puntu hau bete ahal izateko, ordainketa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006456 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean, uztailak 11, partida batzuk jolastu eta Pala Txapelketa antolatzeko saioa egingo dugu. Odieta frontoian elkartuko gara, goizeko 11etan. Ez da derrigor bikoteka azaldu behar, guztiok guztiokin jolastuko dugu. Etor zaitez!!
Oharra: partaideei osasun prebentzio neurriak errespetatzea eskatuko zaie. Maskara ja... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006457 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Uda sasoian kaiko autobus geltokia ezabatzea atzerapausoa da, bai zerbitzu publikoen eta baita jasangarritasunaren aldetik"
Aste honetan Zumaiako Udalaren Hirigintza Batzordean uda sasoian Txomin Agirreko autobus geltokia ezabatzea izan da, besteak beste, eztabaidagai. Izan ere, joan den astean jakinarazi zien alkatea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006458 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Miren ileapaindegiak gaur arratsaldean zabalduko ditu ateak. Ileapaindegi hau Bidezarreta kaleko 1B behean kokatzen da, Jadarre auzunean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006459 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udararekin batera iritsi zaigu estropaden garaia, baina arraunlariontzat ere, gauzak ez dira beste urteetako berdinak izan, ezta izango ere.
Hilabete bat igaro da gure etxeetan ergometroaren soinuarekin bizilagunei kokoteraino jartzen ari ginenetik, hemendik barkamenak eskatzea tokatzen zait, baina guretzat ere ez da k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006460 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondarrezko eskultura tailerra izango da ostegunean Torreberriko aterpean
Bi saio izango dira ostegun arratsaldean, 4 urtetik gorako haurrei zuzendurikoak. Izena eman daiteke dagoeneko.
Ostegunean, hilak 9, hondarra erabilita eskulturak egiten ikasteko tailerra izango da Torreberriko aterpean. Bi saio egingo dituzte; 1... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006461 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herritar batek kexa bidali du Baleikera igandeko argazki batekin lagunduta. Santiago hondartzako edukiontziak hondakinez gainezka ikus daitezke bertan. Asteburu honetan jende ugari ibili da hondartzetan; Itzurunen eta Santiagon edukiera gainditu zen igandean, eta itxi egin behar izan zituzten bi hondartzak denbora tart... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006462 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsasgoraren eraginez, bi lagun harrapatuta geratu dira gaur arratsaldean harraldean, Elorriaga parean. Larrialdi zerbitzukoek 19:00ak aldean jaso dute deia, eta berehala bertaratu dira Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantzia. Azkenean, Ertzaintzaren helikopteroak atera ditu banan-banan eta onik, 20:00-20:15ak bitart... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006463 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ureztapenaren inguruko gomendioak emango dituzte ostegunean Keretxudin
Ekogunearen Furgobaratzak hilero egiten du bisita, arazoak konpontzen lagundu edota praktika egokiak proposatzeko. Ostegunean izango da uztailekoa.
Ostegunean, hilak 9, Ekogunearen Furgobaratza Keretxudiko Baratze Parkean izango da. Ureztapenaren in... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006464 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaztegune zerbitzua kontratatzeko oinarriak argitaratu ditu Udalak
Uztailaren 16ra bitarte izango da zabalik Gazteguneko zerbitzua emateko proposamenak aurkezteko epea. Bi urteko iraupena izango du kontratu berriak, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin. Urteko kontratuaren aurrekontua 99.251,46 eurokoa izango da, BEZ b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006465 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Kristorengan benetan sinetsiz gero, apaizgora sartzeak zentzua izan dezake; bestela, astakeria hutsa da"
Ordiziarra, Juan Pablo Aroztegi Esnaola (Ordizia, 1983) 2018ko abuztutik da Zumaiako parrokoa. Ingeniaritza industrialeko ikasketak egindakoa, eta start up (Enpresa hasiberria baina bizkor handitzen ari dena) batek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006466 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Juan Pablo Aroztegik Zumaiako parroko izateari utziko dio, eta Donostiako seminarioko erretore bihurtuko da. Hala iragarri zuen atzo San Pedro parrokian egindako meza nagusian. Pedro Laskurainek hartuko du bere lekukoa Zumaian.
Sorpresa izan zuten atzo parrokian emandako meza nagusira hurreratu ziren fededunek. Juan Pa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006467 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mariatxien kontzertua izango da gaur Beheko plazan, 19:30ean hasita. Aurtengoan Mariachi Platino de Mexico taldea arituko da jada udako klasiko bat bihurtu den saioan.
Kontzertua eserita ikusteko gonbidapenak jaso behar izan dira aurrez turismo bulegoan, eta osasun krisialdiak behartutako araudia gogorarazi du Udalak: ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006468 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi egunetan, hiru aldiz galdetu didate Getariako lurrak non hasten diren Santiago inguruan: batek argazkia atera zion itsasoari hondartzatik, eta eztabaida izan omen zuen hondartza Getaria zen edo Zumaia; beste batek esan zidan Erdiko haitzaren (tunelaren) parean dagoela mugarri galanta... Muga-mugako beste leku batzuk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006469 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Etxebizitza asanblada sortu berriaz arituko dira denboraldiko azken 'Katuplaza' irratsaioan
Josu Lizeagaren eta Haritz Egigurenen eskutik, etxebizitza asanblada izango dute mintzagai bihar 'Katuplazan'.
Gomendioen atalean, Markel Etxabek errezeta goxoa eramango du irratsaiora. Ohi bezala, herriko albiste laburrei ere e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006470 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lurraldebuseko autobus batek istripua izan du goizean Axular ibiltokian
Lekuko zuzen batek Baleikeri azaldu dionez, istripua goizeko 7:50ean gertatu da. Zumaiara heltzen ari zen Lurraldebuseko autobus batek Axular ibiltokian aparkatuta zegoen autoa jo du. Kolpearen ondorioz beste bi kotxek ere kalteak izan dituzte, bai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006471 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gazte talde bat gaztetxean elkartu zen atzo, etxebizitzaren eta emantzipatzeko dituzten zailtasunen inguruan hitz egiteko. Uztailaren 10ean, ostirala, elkartuko dira berriz ere.
Zumaiako gazte talde bat Torreberri gaztetxearen kanpoaldean elkartu zen atzo, ostirala, etxebizitzaren inguruan dituzten kezkak elkarbanatzek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006472 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jaizkibelgo itsaslabarren muturretara lau ibilbide luze egin zituen Zigor Garcia artistak, eta horien fruitu dira gaur Alondegian ikusgai dauden piezak. Bizipen horretatik bost multzo eskultoriko eta marrazki sorta bat ekarri ditu Zumaiako aretora. Instalazioak dira horiek. Buztingintzaren teknika eta hizkuntza plastik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006473 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txomin Agirreko autobus geltokiak ez dira erabilgarri egongo uztailaren 6tik abuztuaren 30era bitartean
Zumaia-Donostia lineako autobusek Patxita Etxezarretako geltokietan egingo dituzte geldialdiak.
Udalak jakinarazi du astelehenetik aurrera, hilak 6, Txomin Agirreko autobus geltokiak kenduko dituela Lurraldebusek, ud... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006474 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskertzen dizut, nola ez, postala bidaltzea. Elkarri gutunak bidaltzen, orain postala... agerian geratuko da antigualekoak garela. Eskerrak idatzi hauek inork irakurtzen ez dituen, ze, gainera, jakiten badute paperezko liburuak irakurtzen ditudala, eta binilozko diskoak entzun, hor bai parrez hasiko zaizkidala.
Eskertz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006475 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EAJren udal taldea: "Zumaiarrak herrian bertan egindako km 0 musuko berrerabilgarriak erabiltzera animatu nahi ditugu"
EAJ udal taldeak musukoak erabiltzearen garrantzia azpimarratu du, coronavirusaren hedapenean atzera pausorik ez emateko eta herrian bertan musuko berrerabilgarriak egiten direla gogora ekarri du. Deco... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006476 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 250 etxebizitza egingo dira Torreaga fundizioak utzitako eremuan. Proiektua gauzatzeko beharrezkoa izango da arau subsidiarioak aldatzea.
Torreaga fundizio zaharrak Estazioko auzunean utzi zuen lurzoruan egingo duten etxebizitza sustapenaren, eta hura gauzatzeko egin beharreko arau aldaketen berri emateko bilerak egin ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006477 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Markina-Xemeinen hasiko da Hego Euskal Herriko udako zesta punta denboraldia
Bazirudien Ipar Euskal Herrian hasiko zela udako zesta punta denboraldia, baina bizkaitarrek hartu dute aurrea. Jai Alai Masters Series txapelketa jokatuko da uztailaren 10etik aurrera Markina-Xemeinen, eta bi zumaiarrek parte hartuko dute: Iñ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006478 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Autismoak hartu du uztaileko zenbakiko azala: gaixotasuna gertutik ezagutzeko erreportaje zabala osatu dugu Antonella Ieva Verducci eta Maria Antiarekin.
Hitz Tantak atalean, Jabi Gonzalez Toston Euskadi Irratiako gaueko esatariaren elkarrizketa aurkituko duzue. Jon Maiaren elkarrizketa ere izango da zenbaki honetan: k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006479 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoan barne turismoa sustatzeko kanpaina jarri du martxan Aldundiak
Gipuzkoa Passport izenburupean, udako turismo kanpaina jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Pasaportea Turismo Bulegoan dago eskuragarri dagoeneko, eta bertan herrialdeko turismo eta aisialdi eskaintza jaso dute. Hain zuzen ere, guztira, 50 ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006480 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ehiztari ehizatua haurrentzako antzerkia ekarriko du Patata Tropikala konpainiak gaur Zumaiara. Txotxongiloak eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna Beheko plazan zen egitekoa, baina eguraldi txarragatik Zumaiena ikastetxeko aretoan egingo da, 18:30etik aurrera.
Haur antzerki hau ikusteko beharrezkoa izango da aurre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006481 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondartza denboraldia atzo hasi zen Zumaia. COVID-19ak baldintzatutako uda sasoia izango da, eta Zumaiako Udalak arduraz jokatzeko eskatu die hondartzetako erabiltzaileei. Hala, segurtasun neurriak jarraitzea errespetatzea eskatu die.
Hondartzetako sarreren eta irteeren, edota Gipuzkoako Foru Aldundiak Aztirekin batera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006482 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Guk hemen inguruan duguna milioika urteko historiaren ondorioa da"
Geodibertsitatea. Gure lurraldearen memoria ezkutua liburua atera du Asier Hilario (Tolosa, 1977) geologo eta Euskal Kostako Geoparkeko zuzendari zientifikoak. Geologiak gure ingurunean eta gizartean izan duen eragina jasotzen du argitalpen honetan.
"T... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006483 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Merkatariek euskarazko errotuluak jartzeko dirulaguntzak eska ditzakete dagoeneko
Kanpo errotuluak, toldoak edota erakusleihoetako itsasgarriak euskaraz jarri nahi dituzten merkatariak diruz lagunduko ditu Udalak. Kostuaren % 50a lagunduko da diruz, beti ere 300 euroko langa gainditu gabe.
Zumaiako Udalak diruz lagundu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006484 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurtik aurrera, Emakumeon* Etxeak udako ordutegia izango du. Uztailean, astearte eta ostegunetan 10:00-18:00 bitartean emango da arreta. Sare sozialen bitartez, whatsappez, telefonoz edota e-mailez izango da harremanetan jartzeko aukera, eta arreta presentziala nahi izanez gero, txanda eskatzeko aukera dago. Abuztuan,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006485 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskalatzaile bat erreskatatu dute suhiltzaileek Kamineroen parean
Arroketan zaurituta gelditu da pertsona bat, eta suhiltzaileen eta osasun arloko langileen laguntza behar izan du.
Suhiltzaileek pertsona bati lagundu behar izan diote gaur Getarian, arroketan zaurituta gelditu delako. Euskadiko Suhiltzaileen Elkarteak b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006486 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ehiztari ehizatua ikuskizuna eskainiko dute hilaren 2an Eusebio Gurrutxaga plazan, eta udalak ohartarazi du ordu berria duela emanaldiak.
Azkenean 18:30ean izango da osteguneko Ehiztari ehizatua umeentzako antzezlana. Hala jakinarazi du Udaleko Kultura Sailak. Hitzordua leku berean da, Eusebio Gurrutxaga plazan, baina ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006487 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sorosleen lana izango da hizpide gaurko 'Katuplaza' irratsaioan. Danel Llavorik sorosle denboraldi hasieraz ariko da, eta Zumaiako hondartzen ezaugarriak ere kontatuko ditu.
Gai gehiago jorratuko dituzte 17. 'Katuplaza' irratsaio honetan. Hala, Goizeder Salegiren eskutik musika gomendioak izango dira, eta bertso puntu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006488 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den urtean zeresan handia eman zuen Sakonetako harraldean pilatutako zaborra salatzen duen bideo batek. Pikoteazpi aldean ere zabor asko pilatzen da harraldearen gainaldean. Eta zaborra biltzeko zenbait kanpaina egin dira azken urteotan (Algorrin, Inpernupen...), batzuk erakunde publikoek bultzatuta, beste batzuk ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006489 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sektore tradizionaleko erronkei erantzuteko, kultura eta sormen alorreko profesionalentzat prestakuntza eskainiko du UKUEk
Proiektuaren abiapuntua elikadura alorreko enpresek identifikatutako erronkak izango dira eta horien irtenbideak aurkituko dituzte artista eta sortzaileek. Ikastaroan izena emateko azken eguna uzta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006490 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak herritarrei dei egin die LGTB mugimenduaren eta mugimendu feministaren deialdietara batzeko, eta honako adierazpena egin du.
50 urte igaro dira Stonewallen lesbiana, gay, transexual eta, batez ere trabestiak, poliziaren aldetik jasaten zituzten jazarpena eta xantaiaren aurrean erreboltatu zirenetik: data hori mu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006491 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Preso eta iheslariak etxeratzearen alde elkarretaratzea egingo dute gaur
Hileko azken ostiralero bezala, Magnoliopean elkartuko dira gaur ere, preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko.
Presoen eta iheslarien etxeratzearen aldeko elkarretaratzeei ekin diete berriz ere. Preso eta iheslariak etxera. Bada garaia lelo hart... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006492 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gartxu hostozabala da Zumaian ikus daitekeen keretxua (Wikipedia, CC BY-SA 3.0)
Uretatik lehorrera egingo dugu aste honetan, baina hitza asko aldatu gabe. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi helbidera (Xabier).
Gartxu zuhaixkez osatutako sailari deitzen diogu Zumaian "keretxudia". Baratze parkeak izen hori hartu z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006493 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amalgamak taldeak elkarretaratzea deitu du iganderako, sexu askapenaren egunerako
Sexu askapenaren eguna da ekainaren 28a, igandea. Horren harira, 19:00etan elkarretaratzea egingo dute Saregileen plazan, 'Ez ar, ez eme, ez hetero, ez ero' lelo hartuta.
Goizean 12:30ean Donostian egingo den manifestaziora joateko deira ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006494 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar hasiko dira sanpedroetako ekitaldietarako gonbidapenak banatzen
Larunbat honetan hasiko dira San Pedro jaiak Zumaian. COVID-19 gaitzak eragindako egoerak baldintzatutako festak izango dira, eta, gehienbat, Beheko plazan egingo diren kultur ekitaldiez osatuko da. Ekitaldi hauetara hurreratzeko nahitaezkoa izango d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006495 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sanpedroetan ohikoa izaten da erraldoi eta buruhandien bisita. Ezohiko San Pedro hauetan ez dira kalez kale arituko, baina izango da haien presentzia festak iragartzeko kartelean eta Alondegian.
Anton Egigurenek sortutako Hermen eta Gilda buruhandiak izan dira sanpedroak iragartzeko kartelaren protagonistak. Buruhandie... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006496 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Orain egun batzuk Urola Kostako EAJk gutuna helarazi zuen komunikabideetara Zarauzko garbiguneaz. EH Bilduk erantzun egin nahi izan dio beste idatzi baten bitartez.
"Urola Kostako EH Bilduk Zarauzko garbigune berriari buruzko bere jarrera azaldu nahi du, eskualdeko Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak joan den ekaina... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006497 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erantzuna espero baino beranduago heldu zaizu. Nire asmoa Castroko bigarren etxebizitzatik idaztea zen, baina ez dut aukerarik izan erosteko. Jakingo duzun bezala, Arroakalekook ez dugu bigarren etxerik izaten, bakarra ere ez askotan. Gure bigarren etxeak asiloa ematen diguten tabernak izan ohi dira, eta zentzu horreta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006498 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egun batetik bestera birus ikusezin batek mundua hankaz gora jar dezakeela ikasi dugu hilabeteotan. Gutxien espero genuenean ziurgabetasunek, gaixotasunek, lan arazoek eta beldurrek harrapatu gaituzte. Eta birusaren ondorioak osasunean, alor sozioekonomikoan, harremanetan eta pertsonen bizi baldintzetan nabaritu ditugu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006499 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kulturako iritzi artikulu bat idazteko proposamena jaso nuen atal honetan argitaratzeko. Irakurle amorratua naizela aitortu eta azken liburuaz galdetzen didatenean bezala, sentitu nuen hobeto zela gaiez aldatzea estutasuna begietatik ateratzea baino. Gauzak horrela, eta nire gaitasun eta jakintza falta agerian uzteko g... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006500 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtarrilean urte zoriontsua opa genion elkarri: "Aurrekoa baino hobea izan dadila!", urtero errepikatzen den esaldia izaten da. Urte zoriontsua behar zuenak, ordea, 360 graduko bira eman zuen martxoan, eta duela gutxira arte, urte konfinatua bilakatu zen. Pixkanaka, berriro ere kaleak jendez betetzen ari dira eta 2020a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006501 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lautan izan naiz Bartzelonan, nik dakidala. Bosgarren batean egon izanaren susmoa ere badut: Badalonan egindako rock festibal batean egon nintzen orain dela hogeitapiko urte -oraindik kamiseta gordeta daukat-, eta pentsatu nahi dut, gogoan ez badut ere, aurretik Bartzelonan izango ginela. Edo ez? Karlos, Jon, zuek hobe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006502 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sanpedroen bueltan ixten dute Lubaki kiroldegia astebetez, mantentze eta konponketa lanak egiteko. Itxialdian zehar egin dituzte aurten lan hauek, eta ondorioz, kiroldegia zabalik izango da datorren astean zehar, ekainaren 29tik uztailaren 5era.
San Pedro egunean, ekainaren 29an, 6:30etik 14:00etara egongo da irekita k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006503 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur, ekainak 24, Iparra gazte mugimenduaren fundazio egunaren hirugarren urteurrenean, antolakundeko militanteok honakoa adierazi nahi diegu Zumaiako langileriari eta Euskal Herriko borroka komunitateari: Iparrak, gazte antolakunde lokal gisa, bere ibilbidea agortutzat jotzen duela, hasiera batean proposatutako bi hel... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006504 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitor Tena Eizagirre: "Egunez egun joan behar gara gizarte berri baten oinarriak sortzen"
Iparra Zumaiako gazte mugimenduak bere hirugarren urteurrena betetzen duen egun berean desagertzen da, gaur. Taldearen jardueraz aritu da Baleike Aitor Tena Eizagirre (Zumaia, 1999) taldekidearekin.
Hiru urte ondoren, gaur utziko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006505 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lanerako gaitasunak hobetzeko online ikastaroak antolatu ditu UKUEk
Lau ikastaro bikoitz eskainiko ditu doan ekainaren 29tik uztailaren 2a bitartean. Plaza mugatuak daude, eta izen-ematea irekita dago.
10:00etatik 12:00etara langabetuei luzatuko zaie eskaintza, eta arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara, lanean ari diren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006506 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Portu Zuzendaritzak izozkiak saltzeko kiosko bat jarri du Zumaiako portuan. Udalak azaldu duenez, beraiekin kontsultatu gabe hartu du zuzendaritzak erabaki hau.
Gaur goizean jarri dute kioskoa moilan, aurretik pantalana zegoen lekuan. Udalak azaldu duenez, beraiekin kontsultatu gabe jarri dute etxola leku horretan. "At... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006507 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolan saioa izango da larunbatean
Zumaiako Udalak eta Lurgaia Fundazioak elkarlanean antolatu dute ekimena. Ostegunera arte eman daiteke izena.
Larunbaterako, hilak 27, auzolan saioa antolatu dute Lurgaia Fundazioak eta Zumaiako Udalak. Santiago hondartzako dunetan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006508 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekainaren 25ean, ostegunean, ohiko osoko bilkura egingo dute udaletxeko pleno aretoan, arratsaldeko 18:00etan. Kirol patronatuko tasen aldaketa eta telekomunikazio zerbitzuak atzitzeko sareak hedatzeko ordenantzaren onarpena landuko dituzte, besteak beste. LGTBI harrotasunaren eguneko adierazpena ere landuko dute pleno... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006509 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baztan-Bertizaranako udalekuetarako izen-ematea zabaldua dago eta Baztan Park eta Bertiz Park ekainaren 20an ireki dira
Azken orduan baina «gaur berean» izena eman daiteke Baztan-Bertizaranan antolatzen diren udalekuetan. Protokoloak prest daude 7 eta 15 urte bitarteko umeetzako egokitutako abentura-udalekuetarako, zuh... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006510 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haur topalekuen eta zaintzarako diru laguntzen inguruko erabakia kontziliazioa bermatzeko nahikoa ez dela uste du EAJren udal taldeak
COVID-19ak sortutako krisiak egoera aldakorra ekarri du eta momentu jakin batean hartutako erabakiak zuzenak izanik ere, EAJ-PNV udal taldearen iritziz, horrek egunetik egunera erabakiak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006511 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alarma egoera bertan behera utzita, gaur hasi da lanean Arrangoletako haurreskola, lau umerekin. Zumaiako beste haur eskola, Aita Mariko Eskola Txikia, oraindik itxita egongo da umerik ez duelako.
Haurreskolatik adierazi dutenez, umeak haur eskoletan hasteko baldintza bat zegoen, eta zen bi gurasoek presentzialki lanea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006512 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako EAJren gutuna: Zarauzko Garbigune berriarekin jarraitzearen alde
Urola Kostako EAJk gutunean zehazten duenez, Zarauzko Garbigune berria "ekonomia zirkularra bultzatu eta ingurumenaren iraunkortasunari laguntzeko estrategikoa da".
Urola Kosta Udal Elkarteak pasa den ekainaren 18an egindako Batzordean puntu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006513 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ozeano bat, 11 lurralde: Geoparke atlantiarren historia harrigarria
Gaurko bidaia ez da txantxetako horietakoa. Paisaiak aldatu eta ozeanoak jaio eta desagertzen diren abentura batean murgilduko gara. Mendikateak, sumendiak, glaziar erraldoiak eta kobazuloak ikusiko ditugu. Atlantiar geoparkeen ibilbidea egingo dugu, n... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006514 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maider Urbieta Emakumeon* Etxeko dinamizatzailea, gaurko Katuplaza irratsaioan
Urbieta elkarrizketatuko dute Katuplazaren 16. irratsaioan, eta Zumaiako Emakumeon* Etxearen inguruan arituko dira harekin.
Beste hainbat kontu ere izango dituzte hizketagai. Alberto Urbinak, esaterako, zine gomendioak ekarriko ditu gaurko K... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006515 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Unai Uranga zumaiarra pasa den denboraldiko atzelaririk onenetakoa izan zen Xisteran. Zirkuituan finalerdietan sartu zen, nahiz eta ezin izan zuen finalean sartu. Interjain ordezko bezala aritu zen, baina lan oso ona egin zuen jokatu zituen partidetan.
Denori bezala, luze joan da niretzat ere. Lagun bat badut prestatza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006516 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kultur emanaldiz osatutako sanpedroetako egitaraua aurkeztu du udalak
Ekainaren 27, 28 eta 29an ospatuko dira San Pedro jaiak. COVID-19 gaitzak baldintzatutako festak izango dira, eta jai hauetan ohikoak diren ekitaldi dezente bertan behera utzi behar izan dituzte. Hala, kultur ekitaldiz jositako egitarauaz gozatu ahal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006517 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikusten diat Irlandan pasa genian denborari probetxua ateratzeko moduan izan haizela behintzat. Errenazimenduko intelektual izatetik, new basquismoan integratzeko bidean hago, kontuz! Basque izan, ala ez izan, that's the question!
Kosmopaletoak garela esaten dek, eta Dupond eta Duponten modura, are gehiago gehituko nuk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006518 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Nik Hondartzak' aplikazioarekin edozein unetan kontsultatu ahal izango da hondartzen okupazio maila
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak 285.000 euroko aurrekontu gehigarria jarri du denboraldi honetan, COVID-19a dela eta, Gipuzkoako hondartzetan prebentzio eta sentsibilizazio neurriak indartzeko.
Jos... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006519 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur gauerditik aurrera indargabetuta geratuko dira COVID 19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma-egoeraren esparruan hartutako neurriak eta "normaltasun berria" deitzen duten horri hasiko da.
Pozgarria da eta, nola ez, desiorik onenak agertu nahi dizkiegu gure herritarrei.
Aurrera egingo dugu! Hilabete luze et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006520 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goikoetxea eta Lopez Donibane Lohizunen arituko dira uztailaren 23tik aurrera
Udako zesta punta denboraldia ari da pixkanaka martxan jartzen. Oraingoz, hitzordu bakarra dago zehaztuta, Donibane Lohizunen jokatuko diren Internationaux txapelketak. Campos berri frontoian jokatuko dira, eta kirol honetako izen handiek par... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006521 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalak 500.000 euroko diru partida bideratuko du herriko autonomo eta enpresa txikiak laguntzera. Jarduera itxita eduki behar izan dutenek, eta jarduera irekita edukita ere diru-sarrerak %40 baino gehiago murriztu zaizkienek 2.000 eurora arteko dirulaguntza jasoko dute, hainbat gasturi aurre egiteko. Eskaera m... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0006522 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsaso aldetik lehorrerako bidea hartuko dugu aste honetan, eta hondar edo basa azpian bizi den animalia berezi bat ikusiko dugu. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Labanen antzeko molusku luze bati deitzen diogu Zumaian "ketxua". Izen zientifikoa Ensis siliqua da, bibalbioa edo bi kusku... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.