id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0006923
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako egoitzen egoeraren berri eman zuen Aldundiak atzo iluntzean. Azken datuen arabera, hiru adineko zendu dira azken orduetan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, horietako bat, Zumaiako Otezurin. Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo iluntzean emandako datuen arabera, 17 pertsonak eman dute positibo Covid-19an eta hiru la...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006924
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Turismoaren sektoreko autonomoentzat eta enpresa txikientzat dirulaguntza lerro bat zabalduko du Aldundiak COVID-19ak sortutako kalte ekonomikoei aurre egin ahal izateko banatuko dituzte laguntzak, eta besteak beste, jarduera horretan gutxienez sei hilabeteko aintzinatasuna duten turismo agentziek, gida turistikoek nah...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006925
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kauldi Odriozola: "Ez dakigu jokatuko ote dugun, baina entrenatzen jarraitzen dugu badaezpada" "Gogorra" egiten ari zaio Kauldi Odriozola Bidasoa-Irungo eskubaloi jokalariari itxialdia. Ez daki Asobal ligak aurrera jarraituko duen ala ez, eta entrenatzen jarraitzen du, egunean bi aldiz. Konfinamenduaren berri jakin zue...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006926
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beste bi koronabirus kasu detektatu dituzte Zumaian, eta dagoeneko 22 dira kutsatuak Eusko Jaurlaritzaren arabera, dagoeneko 107 dira eskualdean koronabirusa duten herritarrak. Datu hauen arabera beste bi kasu detektatu dituzte Zumaian, eta dagoeneko 22 dira kutsatuak herrian. Koronabirusaren bilakaerari buruzko azken ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006927
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Argentinako kazetari batek deskubritu berri du, zinez, mundua laua dela, biribila zela sinetsita bizi ginen arren. Gailu mugikor, ordenagailu eta telebistetako pantaila ultralauen ertzek mugatzen dute orain gure mundu itxi hau; kobazuloan gorde gara, su birtualaren inguruan bilduta, kanpoan noiz atertu zain. Eta kobazu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006928
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sarearen irudia sarri agertu da era askotako ekimenetan, gehienbat herritarrak elkartzea helburu izan duten batzuetan: dela Euskaraldia, dela erabakitzeko eskubidearen alde... Hitz hori entzun eta gehienbat etortzen zaigun ideia da harremanetan jartzea dela kontua, konektatzea, nolabait lotzea edo atxikitzea zerbaiti. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006929
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Atrianek bi koktel egiten erakutsiko du gaur #EtxetikMundura Nola egin koktel bat, zer edari erabili, nola astindu koktelera eta nola atera koktel hori. Hori erakutsiko du Iñaki Atrianek gaur #EtxetikMundura egitasmoaren barruan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006930
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uztailera atzeratu den selektibitateko gaia izango dute hizpide gaurko Katuplaza irratsaioan, Zumaiako Irrati Piratan. Saioa 17:00etan hasiko da, FMko 93.00 sintonian. Selektibitatea egin behar duten Garazi Eizagirre eta Unai Ilundain gazteekin hitz egingo dute. Gai gehiago ere izango dira gaurko irratsaioan: David Gor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006931
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egoera normal batean apirileko Baleike aldizkariaren banaketa martxan izango zen. Baina, alarma egoera bertan behera geratu arte banaketarik ez egitea erabaki du Baleike osatzen duen taldeak. Aldizkaria, ordea, pdf formatuan irakurri ahal izango da webgune honetan. Baleikeko lantaldea ere ezohiko egoeran ari da bere ja...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006932
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzeratu egin dute enpresa txikien eta autonomoen kuota ordainketa Espainiako Ministroen Kontseiluan enpresa txikien, ertainen eta autonomoen kuotak eta Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketak sei hilabetez atzeratzea onartu dute gaur, asteartea. Enpresa txikiek, ertainek eta autonomoek ordaindu beharreko kuotak z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006933
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egoerak hartaratuta, online solasaldia egin dugu oraingoan. Unai Elorriegaren Iturria eleberriaz aritu gara, nor bere pantailaren bestaldetik, baina ahalik eta goxoen. Itxialdian ere, irakurketak lagun gaitzala!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006934
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako 'maker' sareak egindako 120 kareta banatu ditu Udalak, San Juan Egoitzan eta Otezurin Zumaiako 'maker' sareak egindako lanari esker, San Juan egoitzan zein Otezurin babes material gisa erabiltzeko 120 pantaila-bisera inguru entregatu ditu gaur Udalak. Etxez etxeko langileei ere entregatu diete materiala, eta d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006935
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez da koronabirus kasu berririk detektatu Zumaian azken 24 orduetan 96 dira Urola Kostan COVID-19 gaitza dutela baieztatutako herritarrak. Atzoko datuekin alderatuta ez da aldaketa handirik izan, eta Zumaian bezperako 20 kasuak mantentzen dira. Aurreko egunetan baino gutxiago igo da gaurkoan eskualdean COVID-19 gaitzak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006936
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pardela uztea, esfinterrak kontrolatzea... ez da ikasten den zerbait, garatzen den gaitasuna baizik. Fisikoki ezin dugu, baina elkarrekin egoteko aukera proposatzen dugu. 2 urteko haurren familientzako "ON LINE" KAFE TERTULIA antolatu dugu apirilaren 1 eta 2an.ERRONKAK GAINDITUZ, ANIMATU!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006937
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Lekeitioko kalean' abesti herrikoia kantatuko du Agustin Zubimendik #EtxetikMundura Beheko Plaza abesbatzako zuzendari Agustin Zubimendik ere #EtxetikMundura egitasmoan parte hartu du. Lekeitioko kalean abesti herrikoia abestuko du iluntzean, webgune honetan. LEKEITIOKO KALEANBIXIGU DENBORA DANIAN, LARAN LARA. (bis)HO...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006938
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Androiden eskuragai dago Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren inguruan garatu duen aplikazioa 'COVID19.eus' du izena, eta herritarren sare bat sortzea du helburu. IOSeko bertsioa datozen egunetan egongo da jaisteko moduan. Koronabirusa geldiarazteko helburuarekin, COVID19.eus aplikazioa sortu dute Eusko Jaurlaritzak eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006939
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaixo berriak gehituta, 91 dira guztira eskualdean koronabirusaren proban positibo eman duten herritarrak. Zarautzen izan da gaixo kopuruan igoerarik handiena, atzoko eguneraketan zazpi gaixo gehiago atzeman baitzituzten herri horretan. Atzo adina igo da gaurkoan eskualdean koronabirusak kutsatutako herritarren kopurua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006940
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Handpan musika instrumentua erakutsiko du David Gorritik #EtxetikMundura David Gorriti musikari zumaiarrak ere bat egin du #EtxetikMundura egitasmoarekin. Bere kasuan handpan izeneko instrumentua emango du ezagutzera. Saioa 20:00etan hasiko da, Baleike.eus webgunean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006941
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alarma egoera dela eta, KZguneak Foronda kultur etxean duen gela itxita dago. Zerbitzu honen erabiltzaileek badute, hala ere, beraien zalantzak argitzeko aukera abian jarri duten urrutiko laguntza zerbitzuari esker. Koronabirusarengatik zentroak itxita daude eta ezinezkoa da aurrez aurreko zerbitzua eskaintzen. Erabilt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006942
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZUZENKETA: Adinekoen egoitzetako langile anonimoaren testigantzaz Atzo, igandea, San Juan egoitzako langile baten testigantza argitaratu zuen BALEIKEk atari honetan; bizi duten egoera larria salatzen zuen bertan langile horrek. Informazioa jasotzean kazetaria nahastu egin zen, eta testigantza Otezuri egoitzako langile ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006943
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako Gobernuak gauerdia baino lehenxeago onartu du beharrezkoak ez diren ekonomia jarduerak bertan behera uztea ahalbidetzen duen dekretua. Hainbat sektore jo ditu funtsezkotzat gobernuak, baina haien zerrendak nahasmena sortu du herritarren artean. 25 puntutara laburtu dute zerrenda, eta horietan agertzen ez dir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006944
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Juan adinekoen egoitzako langileek egoera benetan "estresagarriari" egin behar diote aurre egunotan. Bertako langile baten arabera, "zerbait txarra gertatuko denaren beldur" daude une oro. Azpimarratu du herritarrek "oso borondate ona" erakutsi dietela. "Gainezka" daud San Juan adinekoen egoitzako langileak. Hala a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006945
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihartik aurrera, funtsezkoak diren jardueretan aritzen diren langileak soilik joango dira lanera Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuenean onartu zuen dekretua aintzat hartuta zehaztu ditu funtsezko jarduerak. Hain zuzen ere, 40 lan eremu jo ditu beharrezkotzat. Telelanean ari diren beharginak ere multzo horre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006946
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baserritarren produktuak biltzeko eta merkaturatzeko egitasmoa jarriko du martxan hainbat erakundek Koronabirusa tarteko, baserritarrek produktuak merkaturatzeko dituzten arazoei irtenbidea emateko jarriko dute martxan egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Hazi fundazioaren bidez. Egitasmoa datorr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006947
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eusko Jaurlaritzak atzo 20:00ak arte bildutako datuen arabera, Zumaian hamabost lagun daude gaitzak jota. Kasu kopuruaren azken igoera hau orain arteko handiena izan da. Igotzen jarraitzen du egunez egun koronabirusak kutsatutako eskualdeko herritarren kopuruak. Herenegungo datuekin alderatuta, hamahiru kasu positibo g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006948
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oasis taldearen Wonderwall abesti ezaguna a capella abestuko du zumaiarrak. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) martxan jarritako #EtxetikMundura egitasmoak ez du etenik, eta gaurkoan ere eskualdeko sortzaileen emanaldiak ikusteko parada izango da, 20:00etatik aurrera. Baleike.eus-en Molly Bux abeslariaren saioa izango d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006949
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Koronabirusak hankaz gora jarri du kirol mundua ere. Joko olinpikoak eta futboleko Eurokopa, besteak beste, 2021. urtera atzera dituzte. Beste proba batzuk udazkenera mugitu dituzte, eta asko eta asko bertan behera utzi dituzte zuzenean. Covid-19arena ez da, ordea, kirolariek pairatu duten lehen epidemia. XIX. mende am...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006950
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mugikorrarekin ateratako argazkiak aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek, eta sariak Gertu elkartearen denda edo jatetxeetan erabiltzeko baleak izango dira. Konfinamenduko orduak arintzeko Barrutik argazki lehiaketa antolatu dute Zumaiako Udalak, Distira argazki elkarteak, Gertu merkatari eta ostalarien elkarteak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006951
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondakinen bilketa zerbitzuan egindako aldaketak errespetatzeko eskatu du UKUEk Hondakin handiak ezin dira kalera atera eta ontziak ukitzekotan, eskularruekin egin behar da. Hartutako neurriak errespetatu eta betetzeko eskatu die udal elkarteak herritarrei. UKUEk gogorarazi du COVID-19aren krisiaren ondorioz hondakinen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006952
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez dago zalantzarik. Klima berotzen ari da, Artikoan eta Antartikan dagoen izotza Urtzen ari da eta itsas maila gora dator. Ez da ondorio bakarra izango, ezta gutxiago ere, baina gure kostaldean nabarmenena izango da. Baina ba al dakigu zehazki zenbat igoko den? Eta zer ondorio izan ditzakeen igoera horrek gure kostald...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006953
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Funtsezkoak ez diren jarduera ekonomiko guztiak etengo ditu Espainiako Gobernuak astelehenetik aurrera Martxoaren 30etik apirilaren 9ra, etxean gelditu beharko dute behar-beharrezkoak ez diren lanetan aritzen diren behargin guztiek. Langileek ohiko soldata eskuratuko dute, baina lan orduak gero egin beharko dituzte. Es...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006954
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi positibo berriekin, Zumaian hamarrera igo da gaitzako jotako pertsonen kopurua. Koronabirusaz kutsatutako Urola Kostako herritarren kopuruaren igoerak ez du etenik. Eusko Jaurlaritzak egunez egun ematen dituen datuek joera hori berretsi egin dute; izan ere, atzoko 20:00ak arterako positibo kopuruak gora egin du. Hal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006955
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Adinekoen egoitzetako egoiliarrei eta langileei koronabirusaren proba egitea eskatu du LABek Adineko egoitzetako pertsonak babesteko ekipamendu nahikoa bermatzea ere eskatu du sindikatuak. LABen arabera, alarma egoerak agerian utzi du Gipuzkoako gizarte zerbitzuen sistemaren "hauskortasuna". Gainera, adinekoen egoitzet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006956
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Negozio eta proiektu txikiei digitalizatzen lagunduko die PuntuEus fundazioak Ostalariei, merkatariei nahiz artistei bultzada emateko sortu du laguntza programa. Webgunerik ez dute negozioek eta profesionalek urtebeterako doan eskuratu ahal izango dituzte .eus domeinua eta zerbitzaria. "Atea fisikoak itxi behar izan di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006957
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urolako Komunikazio Taldeak streaming bidezko bertso saioa eskainiko du datorren ostegunean, 18:30ean hasita. Eneritz Artetxek, Jokin Urangak, Beñat Lizasok, Jon Gurrutxagak eta Iñigo Mantzizidor Mantxik kantatuko dute, eta herritarrek horientzako gaiak proposatzeko aukera izango dute asteartera bitartean. Konfinatuta....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006958
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Autismoa duten herritarrak nahiz jokaera disruptiboak dituztenak kalera atera daitezke. Orbegozo bi egunean behin ateratzen da semearekin. Ieva ez da kalera irten oraingoz; errutina aldaketa da harentzat okerrena. Koronabirusaren pandemia dela-eta ezarri duten alerta egoeraren barruan, Autismoaren Espektroaren Nahasmen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006959
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Erizainen Elkargoak koronabirusa duen pertsona batekin bizi diren bizilagunen artean birusa ez zabaltzeko hartu beharreko neurri bat izan du hizpide: etxea desinfektatzea. Horretarako, ura eta lixiba nahastea gomendatu du. Elkargoak hainbat gomendio eman ditu, besteak beste, hainbat gailu arretaz garbitzea. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006960
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihartik igandera bitarteko gauean egingo dute aldaketa; 02:00etan 03:00ak izango dira. Aurrerantzean, beranduago argitu eta beranduago ilunduko du. 2020ko lehen ordu aldaketa egingo dute asteburuan. Hain zuzen ere, bihartik igandera bitarteko gauean egingo dute aldaketa. Zehazki, igandeko -martxoak 29- 02:00etan 03:00...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006961
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Foronda kultur etxean ematen diren ikastaroetan jaso ez diren klaseak ez dira ordaindu beharrik izango. Hala adierazi du Zumaiako Udaleko Kultura Sailak. Horrekin lotuta, dagoeneko diru sarrera eginda duten ikasleei dirua itzuliko zaiela iragarri du. Klase batzuk ekainean errekuperatzeko aukera ere baloratzen ari da Ku...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006962
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dagoeneko 58 dira koronabirusaz kutsatutako eskuladeko biztanleak. Zazpi kutsatu berri topatu dituzte azken 24 orduetan Zarautzen, eta bana Azpeitian eta Zumaian. Koronabirusaz kutsatutako eskualdeko herritarren kopurua goraka doa. Eusko Jaurlaritzak egunero ematen dituen datuek halaxe baieztatzen dute, eta gaurkoak er...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006963
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hirugarren Katuplaza irratsaioa entzuteko aukera izango da gaur arratsaldean Zumaiako Irrati Piratan, FMko 93.00 sintonian. 17:00etan hasiko da irratsaioa, eta Zaldibarren oraindik desagertuta jarraitzen duten langileen senideekin ariko dira hizketan. Antxoka Agirre ere izango dute solaskide, azken 200 urtetan bertsola...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006964
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oihana Rodriguez piano jotzaile zumaiarrak ere parte hartu du #EtxetikMundura egitasmoan. Chopinen Nocturne n. 20 joko du Rodriguezek Baleike.eusen.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006965
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etxe barruan egonda eta egunero igualtsu, asko ez ziren akordatuko udaberrian sartuak garenik. Landareentzat aspaldi amaitu zen negua, eta beste seinale batzuk ere ikusten hasiak gara: txorien doinuak goizetan, kukua kantuan (mendialdean bizi diren batzuek jada entzun dute) eta aste honetan ekarri dugun txoriaren hegal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006966
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, goizeko 10:00etan, Gorabeherak umorezko websail berria estreinatuko dugu Baleiken, Tokikomeko beste hainbat hedabiderekin batera. Websail hau Ttap aldizkari digitalerako ekoiztu dugu, baina Tokikomeko hedabideetan ere ikusi ahal izango da, ostiraletan. Eta badu beste berezitasun bat: formatu bertikalean dago grab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006967
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errutinatik, edo, behintzat, azken egunetako errutinatik kanpoko eguna izan da gaurkoa. Goiz partean bereziki. Kafe tazarekin prentsa irakurtzera nindoanean, WhatsAppeko mezua heldu zait. Hau, hau eta hau dago, eta argazkia ateratzera joan behar da. Beste egun batean maldizioka hasiko nintzen, baina oraingoan gustura a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006968
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskolak itxi dira, baina Zumaiako Herri Eskolako ikasleak ez dira gelditu. Alderantziz, euren kazetari trebezia aktibatu egin dute ALBIRUSTEGIA sortzeko. Izan ere, DBH1eko ikasleek webgune berezia argitaratu dute Koronabirusak eragin duen egoera berezi honi buruzko edukiekin: albisteak, aholkuak, fake-news umoretsuak,....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006969
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larrialdi egoera honek suposatzen duen guztiak eragin zuzena du gure oreka psikologikoan. Etxean geratzeak, errutinaren hausturak, familiakide eta lagunekin harremanetan aldaketak emateak, ezjakintasun eta dudak, informazio kontrajarriak, beldurrak... guzti honek gure osasun psikologikoa kolokan jartzen du, egoera berr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006970
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lau koronabirus kasu gehiago baieztatu dituzte Zumaian azken 24 orduetan Azken orduetan beste launa kasu atzeman dituzte Zarautzen eta Zumaian, eta Oriora ere iritsi da gaitza. Dagoeneko 49 dira eskualdean baieztatutako kasuak. Koronabirusak eskualdean duen eragina egunetik egunera handiagoa da. Geroz eta herri gehiago...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006971
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haurreskola eta Kiroldegia itxita dauden bitartean erabiltzaileek ez dute kuotarik ordainduko Covid-19ak sortutako egoera kontutan hartuta, Haurreskola Partzuergoak zerbitzua eman den egunei dagokion zatia soilik kobratuko die familiei. Kiroldegiaren kasuan, Udalaren erabakiz, erabiltzaileek ez dute apirileko kuota ord...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006972
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maria Zubimendi akordeonistak eta Zukan Hirukoteko kideak #EtxetikMundura egitasmoarekin bat egin du. Akordeoi jotzaile zumaiarrak jotako lan bat ikusteko eta entzuteko aukera izango da gaur Baleike.eus webgunean, 20:00etatik aurrera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006973
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Piraguista zumaiarrak ehuneko ehun iritsi nahi du Tokioko Olinpiar Jokoetara, eta egungo egoerak ez zion normaltasunez entrenatzen uzten. Atzeratzea erabaki egokia dela iritzi dio. Uste dut erabakirik egokiena dela. Une honetan dagoen pandemiarekin, garrantzitsuena osasuna da, eta kirola bigarren edo hirugarren maila b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006974
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Balkoira atera naizenean kafearekin ez ditut astoak sumatu. Ez zeuden betiko lekuan eta ez ditut beraien arrantzak entzuten Akaso lo geratu ote dira? Itxialdiko garai honetan asto horiek ikusteak eta entzuteak lasaitasuna ematen dit. Baina gaur ez daude betiko lekuan. Banoa barrura. The Jayhawks taldearen 'Hollywood To...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006975
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman dutenez, hamabost dira Gipuzkoako egoitzetan atzemandako koronabirus positibo berriak; horietatik bi, Zumaiakoak. Atzoko datuen arabera, Gipuzkoako egoitzetan 65 koronabirus kasu daude atzemanda: horietatik 52 adineko pertsonen egoitzetan, eta gainerako hamairuak desgaitasuna dut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006976
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaurtik aurrera Foru Aldundiak %54 murriztuko du lurraldeko autobus zerbitzua. Ospitalerako zerbitzuak, ordea, bere horretan mantendu ditu erakundeak eta larunbat eta jaiegunetan astegunetako zerbitzu bera ezarriko du linea horietan. Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006977
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gutxienez, apirilaren 13ra arte geldirik izango dira sarez arrantzatzen duten arrantzontzi handiak. Langileek koronabirus gaitza harrapatzea saihesteko erabaki dute momentuz antxoa sasoia atzeratzea. Osasun krisialdiaren eragina gero eta nabariagoa da ekonomian. Getarian, esaterako, arrantzaren sektorea gogor astindu d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006978
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Proposamen soziosanitarioak eta ekonomikoak egin ditu Zumaiako EAJren udal taldeak COVID-19ari aurre egiteko Konfinamendu egoerari aurre egiteko arreta psikologikoa eta mediazioa eta desinfekzio lanak areagotzea, eta zaintzarako, eta merkataritza eta ostalaritzarako 400.000 euroko dirulaguntza lerroa onartzea eskatu du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006979
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Masailekoa goiz partean etorri da, eta ez espero ez nuelako. Konfinazioak, gutxienez, apirilaren 12ra arte iraungo du. Hau da, Aste Santua etxean sartuta pasako dudala. Via Crucisak eta halakoak nola kubritu behar ditut horrela? Hau bai izango dela pasioko astea. Eta eguna ez da gaizki hasi. Udaberriko eguraldi polita ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006980
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lana aldi baterako erregulatzeko txostenak, koronabirusaren albo kalte Milaka lagun joan dira gaur lantokietara. Egoera ezohikoa da, ordea, enpresetan ere. Gipuzkoan, gaur arte 2.203 enpresak aurkeztu dute txostena, eta horiek 14.490 langileri eragingo diete. Bailara eta Azpeitia ere ez dira salbuespenak; hainbat enpre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006981
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den asteazkenetik itxita zegoen GKNk ateak zabalduko ditu bihar, zerbitzu minimoetan. Enpresak lan erregulazio txostena zabalduko duela ere jakin da gaur. Aste gorabeheratsua izan zen pasa den astean GKNk Zumaian duen faktorian. Ezarritako protokoloa betetzen ez zela eta, astelehenean Ertzaintzari deitu zioten lan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006982
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur arin samar gosaldu, eta Usurbilgo bira egitea erabaki dut. Jogur bat, platano bat eta kafea hartu ondoren bizikletarekin abiatu naiz. Eguraldia lagun erraz joan naiz Getaria aldera lasai, lasai. Han Iribar anaiekin topo egin dut eta hauek Itziarko bidea hartu dute. Nik berriz Usurbilerantz jarraitu dut. Orioko gai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006983
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herriko hainbat gune maiztasunez desinfektatzen ari da Udala, eta Urola Kostako Udal Elkarteari komertzioak suspertzeko diru-laguntza lerro berriak ateratzea aztertzeko eskatu dio. Udala herriko zenbait gune maiztasunez desinfektatzen hasi da jada. Herri osoko galtzadak makina bidez garbitzen ari dira garbitzaileak, xa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006984
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostan, gutxienez, 24 dira koronabirusak jotako herritarrak Azken 24 orduetan beste bi kasu baieztatu dituzte eskualdean, bata Zarautzen eta bestea Azkoitian. Zarautzen daude gaixo gehien, hemezortzi; Getarian eta Azkoitian, bina; eta Azpeitian eta Zumaian, bana. Tantaka bada ere, hazten ari da Urola Kostan koron...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006985
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Olaizola: "Hemen dioten bezala, 'gure aitonei gerrara joateko esan zieten, guri etxean geratzeko bakarrik...'" Iñaki Olaizola zumaiarra Italiako iparraldean bizi da, Trentino eskualdeko Cles herrian. COVID-19 gaitzaz kutsatutako herrikide batzuk badira herri horretan, baina Italiako beste eskualde batzuekin alder...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006986
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mikel erabiltzaileak bildu du puntu gehien. Maiaur Izozkiak establezimenduak emandako gosari ederra eskuratuko du. Martxoaren 6tik 22rako astean Mikel erabiltzailea izan da Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean garaile. Hain zuzen ere, 563,70 puntu eskuratu ditu. Honenbestez, astero Maiaur Izozkiak establezimenduak i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006987
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kafetera martxan jarri eta balkoira atera naiz. Udaberriko eguraldi ederra dago eta hori gutxi ez balitz, aurreko mendian dauden hiru astoak arrantza egin eta egin dabiltza, pozik. Belarra jan, maldan gora eta behera ibili, belarra jan. Une honetan astoa izan nahiko nuke, lau hankakoa, bikoa normalean ere banaiz eta. E...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006988
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gutxienez, 22 dira eskualdean gaitzak jotako herritarrak. Zarautzen lau kasu berri azaldu dira azken 24 orduetan, eta hamazazpi dira guztira. Getarian, berriz, bi lagun daude koronabirusak jota, atzo baino bat gehiago. Azkoitian, Azpeitian eta Zumaian, kasu bana dago. Azken 24 orduetan Urola Kostan beste bost koronabir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006989
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Katuplaza irratsaioaren bigarren saioa izango da gaur, Zumaiako Irrati Piratan. 17:00etan hasiko da FMko 93.00 sintonian. Ba al dakizu Zumaian gazte batzuek 3D inpresorak erabilita osakidetzari emateko babes materiala fabrikatzeko asmotan direla? Zuzenean entzun ezin dutenek, 18.00etatik atzera Ivoox aplikazioan eta Te...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006990
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Marlik taldeko abeslari Maialen Velardek eta gitarra jotzaile Beñat Fernandezek abesti bat partekatuko dute Baleike.eus webgunean, #EtxetikMundura egitasmoaren barruan. Sarioa 20:00etan izango da. Mugarik ez dagoen mundu batean gaudela agerian geratzen da bideo honetan. Batak Lisboatik abestu du, eta besteak Bilbotik l...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006991
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak alarma egoera hamabost egun luzatuko duela azaldu die erkidegoetako presidenteei gaur, igandea. Hori dela eta, Aste Santuak pasatu arte jarraituko du gutxienez konfinamenduak. Espaniako Gobernuak hamabost egun gehiago luzatu du konfinamendua COVID-19 gaitza dela eta. Gaur, igandea,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006992
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez da ohikoa izaten Rory Gallagherren musikari buruz inorekin aritzea. Horregatik, gabon hauetan ezagun batek hari buruz hitz egin zidanean, ezin izan nuen poza ezkutatu, gitarra jotzaile irlandarraren musika ez baita oso ezaguna jendartean. Nahiz eta kosta egiten zaidan haren anonimotasunera ohitzea, konturatu naiz gu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006993
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1986ko apirilaren 26an Txernobyleko zentral nuklearreko laugarren erreaktoreak eztanda egin zuen. Horrekin batera, sistema politiko sobietarraren gainbehera hasi zen. 2020ko otsailaren 6an Zaldibarko Eitzaga zabortegian luizi bat izan zen eta, bi langile desagertzeaz gain, inguruko herriak larrialdi ekologiko egoeran e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006994
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Munduko populazioa osatzen duten 7.700 milioi biztanleek 7.100 hizkuntza ingurutan hitz egiten dute (Ethnologue, 2019); alegiazko banaketa batean, hizkuntza bakoitzean milioi bat hiztun inguru! Baina munduko hizkuntza aniztasunaren ezaugarri harrigarrienetako bat da populazio osoaren % 95ek hizkuntzen % 5 handietan hit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006995
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez naiz kirolzalea. Ez dut uste inor harrituko duenik hori jakiteak. Realaren partida bat edo beste ikusi dut zuzenean -Realak ez du inoiz irabazi ni joan naizenean-, eta Anoetara ere hurreratu naiz rugbyko partidaren bat ikustera. Kirol ekitaldi gehiago ere ikusi ditut, baina ez zaletasunagatik; lanagatik, baizik. Sof...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006996
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astebete egin dut konfinamenduan, baina ez guztiz isolatua. Hain urrun dagoen larunbat goiz hartan kalera atera nintzen, lan kontu batzuetara, eta okindegira, Eroskira eta zaborra ateratzera ere atera naiz. Beraz, ezin esan erabat isolatua nagoenik etxean. Baina aurretik nuen bizitzarekin alderatuta, hau guztiz bestela...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006997
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alarma egoera dela eta, meza publikorik ezingo da egin egoera aldatzen den arte. Publikorik gabe izanda ere, elizkizuna ematen jarraitzen dute. Meza hauek Youtube bidez ikus daitezke, zuzenean. Pasa den ostegunean, San Jose eguneko meza eman zuen Juan Pablo Aroztegi apaizak Arritokietatik. Ordutik sare horren bidez par...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006998
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Koronabirus kaso bakarra detektatu da oraingoz Zumaian, datu ofizialei dagokionez Osasun Sailak gaur eguerdian eman dituen datuen arabera, Zumaian koronabirus kasu bakarra ezagutzen da oraingoz. Eskualdean beste bi kasu ezagutu dira, biak ere Zarautzen. Egunetik egunera, geroz eta gehiago dira Urola Kostan koronabirusa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0006999
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Salvador Illa Espainiako Osasun minstroak jakinarazi du berria, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) publikatu zuten herenegun. Atzo, ostirala, jarri dute indarrean neurri berria. Autismoaren Espektroaren Nahasmendua (AEN) duten herritarrek eta jokaera disruptiboak dituztenek kalera ateratzeko baimena izango dute he...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007000
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Psikologoek diote behar beharrezkoa dela gaur egun bizi dugun egoeran umorea mantentzea. Eta bai, hemengo honek hortik soberan duela esango nuke, askotan galipota baino beltzagoa bada ere. Baina ez da erraza izaten askotan umoretsu egotea. Errutina bat mantentzea beharrezkoa dela ere esaten dute. Eta hala, egun batzure...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007001
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Roberto Gutierrezen gomendioak, gaurko #EtxetikMundura emanaldian Ostarrena zine klubeko kide Roberto Gutierrezek berrogeialdi honetan etxean ikusteko pelikula batzuen gomendioa egingo du #EtxetikMundura emanaldian. Sarioa 20:00etan hasiko da, Baleike.eus webgunean. Eskualdeko beste hedabideek ere bat egin dute egitasm...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007002
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Koronabirusari buruzko irratsaioa egingo du Zumaiako Irrati Piratak Martxan jarri berri den Zumaiako Irrati Piratak bere lehen irratsaioa egingo du gaur. 17:00etan hasita, koronabirusa izango dute hizpide. Gaztetxeko boluntarioekin arituko dira, eta baita Gurutzetako ospitalean lan egiten duen mediku zumaiar batekin er...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007003
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Koronabirusa Zumaiara ere heldu da. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, gaitza duen kasu bat detektatu duten Zumaian. Urola Kostako eskualdean ere nabarmen igo da kutsatuen kopurua. Koronabirusak jotako herritarren kopurua hazten ari da Euskal Herrian eta hazten ari da Urola Kostan ere. Eskualdea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007004
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berrogeialdia luzerako doa, eta etxean isolatuta geratzeak jendearen egunerokoa eten du. Sasoiari eusteko eta errutina osasuntsu bat ekiteko hainbat gomendio eman ditu Ainhize Azpiazu Azkoitiko Kirol Orientazio Zerbitzuko arduradunak. Egoerak hala bultzatuta, halabeharrez eta, batik bat, osasun neurriengatik, gizarte o...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007005
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Miren Larrea: "Etorkizunera begira ikasketa garrantzitsua izango da hau" Koronabirusaren pandemia ekonomian izaten ari den eraginak aztertzen eta horiei aurre nola egin ikertzen ari dira Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuan. Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzailea da Miren Larrea (Azpeitia,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007006
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hau badoa aurrera. Pixkanaka monotonia ezartzen da bizitzan. Jaiki, komuneko buelta, kafea prestatu, gosaldu eta ordenadorera. Eguneko lehen lana eguneroko hau idaztea izaten dut. Interes minimorik ez du, baina burua okupatuta edukitzeko balio dit. Eguneko lehen diskoa jarri dut: The Minus 5-en lehenengoa, 'Old liquida...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007007
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Esti Curiel aktorearen emanaldia ikusi ahal izango da 20:00etatik aurrera, webgune honetan. Datozen egunetan ere izango dira saioak, ordu berean. Herriko sortzaileek ere bidal ditzakete beren bideoak helbidera. Animatu, eta parte hartu! Gaur estreinatuko du Baleike.eus-ek #EtxetikMundura emanaldien saioa. 20:00etatik a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007008
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Osakidetzak eman dituen azken datuen arabera, eskualdean COVID-19 gaitza duten zazpi pertsona daude; horietatik sei Zarautzen eta bat Getarian. Bestalde, azken 24 orduetan hamalau hildako izan dira Euskal Herrian. Bizkaiko erietxe bateko erizain bat hil da, osasungintzako lehen langilea. Osakidetzak lehen aldiz herriz ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007009
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Covid-19 birusak sortutako egoera dela eta, udal zergen ordainketa etetea erabaki du Zumaiako Udalak, herritarren zama ekonomiko arintzeko helburuarekin. Ibilgailuen Gaineko Zergaren ordainketa egin egin beharko da, dagoeneko helbideratuta dagoelako. Covid-19 birusaren krisiak herritarrengan sortu dezakeen egoera ekono...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007010
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ttap aldizkari digitalaren edizio berria eta 'Gorabeherak' ikus-entzunezkoen saila estreinatuko dituzte bihar Ttap astekari digitala edukiz eta formaz berrituta argitaratuko da bihartik aurrera. Zero zenbakia kaleratu zenetik 20 hilabetera, aldizkariaren lan-taldeak haren ibilbidearen inguruko gogoeta sakona egin eta h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007011
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Otezuri adinekoen egoitzan bizi da Jexux Iribar zumaiarraren 90 urteko ama. Ostiral arratsaldean bisitatu zuen azkenekoz, eta argi du lehentasuna birusa egoitzatik at lagatzea dela. Jexux Iribar Zulaika zumaiarrak ostiral arratsaldean ikusi zuen azkenekoz ama. 90 urte egingo ditu laster, apirilaren 1ean, eta Z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007012
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lovaina hirian da Aisling Bux zumaiarra. Koronabirusa ez hedatzeko neurri gogorrak hartu ditu Belgikako Gobernuak ere. Etxera ez itzultzeko erabakia hartu dute berak eta bere pisukideek. Koronabirusaren krisialdiaren eragina kontinente osora zabaltzen ari da azken egunotan. Zenbait hedabideren arabera, Europa da orain ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007013
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez da egun ona izan, ez pertsonalki, ez lanean ere. Hementxe bukatzen da gaurkoa. Hasi nuen ba eguneroko alu hau... Kafe, galletak eta prentsa digitalaren unean: Rafael Berrioren 'Diarios'. Joserra Senperenaren moldaketekin atera zituen bi diskoetatik bigarrena. Aurrekoa, '1971' agortuta dago, deskatalogatuta, eta kabr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007014
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arritokietako meza baleike.eus webgunetik ikusteko aukera izango da bihar, zuzenean Larrialdi egoeran ez da meza publikorik izango Zumaiako, Oikiako eta Aizarnazabalgo parrokietan, beste abisu bat eman arte. Hala ere, Juan Pablo Aroztegi apaizak meza emango du bihar, San Jose eguna, Arritokietatik.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007015
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larrialdi ekonomikoa arintzeko neurriak iragarri dituzte erakundeek Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiak aparteko diru poltsak bideratuko dituzte koronabirusaren krisiaren ondorioei aurre egiteko helburuarekin. Koronabirusaren aurkako neurriek eta gaitzaren inguruko berriek ez dute e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007016
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maria Zunzunegi psikologoaren aholkuak konfinamenduari aurre egiteko "Ez dugu aurretiazko esperientziarik eta ziurgabetasuna eta kontrol eza sentitzen ditugu", dio Maria Zunzunegi psikologoak (Zestoa, 1988) COVID-19ak eragindako krisiaren eta muturreko aldaketen gainean. Zailtasunak zailtasun, egoera guztiei "kutsu pos...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007017
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeek itxita segituko dute "beste abisu bat eman arte". Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, luzatu egin du aurrez aurreko eskolen etetea. Ikusteko dago noiz itzuliko diren ikastetxeak ohiko jardunera. Orain arte martxan diren gidalerroek indarrean segituko dutela azaldu du Jaurlar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007018
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larrialdi ekonomikoa arintzeko neurriak iragarri dituzte erakundeek Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiak aparteko diru poltsak bideratuko dituzte koronabirusaren krisiaren ondorioei aurre egiteko helburuarekin. Koronabirusaren aurkako neurriek eta gaitzaren inguruko berriek ez dute e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007019
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ertzaintzak kontrol gehiago ezarriko ditu datozen egunetan errepideetan Beharrezkoak ez diren bidaiak eragotzi nahi ditu Ertzaintzak. Biharko jaiegunaren harira, bigarren etxebizitzetara joatea debekatuta dagoela gogorarazi dute. Autoan banaka joatea gomendatzen dute. Ertzaintzak jakinarazi du datozen egunetan kontrol ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007020
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Milaka ikasle eta irakaslek lehen bi egunak egin dituzte etxetik ikasiz eta irakatsiz. HITZA Arroako eskolako, Orioko Herri Ikastolako eta Zumaiako Herri Eskolako langile banarekin izan da, hasierako esperientzien balorazioa jasotzeko. Astelehenetik ikastetxeetako jarduna etxeetako sukalde, logela eta egongeletara alda...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007021
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arkumeen hezurtxo berezi batzuk dira asakaponak. (Argazkia: wikipedia) Barruko planean gabiltzan honetan, jolas kontuekin jarraituko dugu. San Jose egunaren inguruan arkumea jatea ohikoa denez, Igor Peasok proposatutako hitza ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egin nahi badituzue, idatzi helbidera (Xabi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007022
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako sortzaileen emanaldiak, #EtxetikMundura egitasmoaren bidez Urolako Komunikazio Taldeko (UKT) hedabideek kultur sortzaileen emanaldiak eskainiko dituzte bihartik aurrera. Baleike.eus-en, adibidez, Maialen Velarderen, Esti Curielen eta Roberto Gutierrezen saioak ikusi ahal izango dira. Herriko sortzaileek ere bi...
cc-by-sa 3.0