id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0007023
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Irrati Pirata jarri dute martxan "etxean egon beharrak eragingo digun aspermenari aurre egiteko" Igande arratsaldeko eta asteleheneko kalera irten ezina aprobetxatuz, gazte batzuek Zumaiako Irrati Pirata martxan jarri dute. "Etxean egon beharrak eragingo digun aspermenari aurre egiteko" 24 orduz musika izango ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007024
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bitxia da hau: jende guztia urdurien zegoen egunean, atzo, nik inoiz ez bezala egin nuen lo; bederatzi ordu pasa ohean goxo-goxo. Gaur normaltasunera itzuli naiz: goizaldeko 4etarako esna nengoen... Ohean bueltaka ibili beharrean, ordenagailua piztu eta Youtubeko bideoak ikusten edo puzzle digitalak egiten aritu naiz (...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007025
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errefusaren eta organikoaren edukiontziak irekita jartzea erabaki du UKUEk Etxeko hondakin handien bilketa zerbitzua bertan behera geratuko da bihartik hasita, eta garbiguneko zerbitzua langile profesionalei eta udal zerbitzuei bakarrik emango zaie. Koronabirusaren hedapena saiheste aldera, eta herritarren osasuna eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007026
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurrez izena emanda dutenek bakarrik eman ahal izango dute asteazkenean odola Odol emateak egingo dira bihar Zumaian. Baina, koronabirusaren krisialdia dela eta, aurrez izena emanda zutenek bakarrik izango dute odola emateko aukera. Hala adierazi du Zumaiako Odol Emaileen Elkarteak. "Kontuan hartuta bizitzen ari garen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007027
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Unibertsitatera sartzeko hautaproba atzeratu egingo dute Ekainaren 19an ziren egitekoak. Ez dute esan noiz egingo den; larrialdi egoerak eta aurrez aurreko eskolen etenaldiak noiz arte iraungo duten, horren arabera erabakiko dute. Unibertsitatera sartzeko hautaproba atzeratzea erabaki dute gaur, asteartea, Espainiako H...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007028
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Koronabirusa dela eta odol emate berezia izango dugu Zumaian. Telefonoz emandako txanda duten odol emaileak soilik izango ditugu. Arratsalde on! Kontuan hartuta ezohiko egoera, arriskurik izan ez dezagun, biharko odol ateraketan aurrez hitzordua eman zaien pertsonak bakarrik ahalko dute eman odola Zumaian. Gipuzkoako o...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007029
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Janari-denda txikiei maskarak banatuko dizkie Udalak, eta telefono bidezko arreta zerbitzua jarri du martxan Dendari txikiei maskarak banatuko dizkie Udalak egunotan. Telefono bidezko arreta eta elkarrizketa zerbitzua ere jarri du martxan, eta harremanetan jarriko da herriko kolektibo zaurgarrienekin. Herriko janari-de...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007030
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaztetxeko kideek EAJren udal taldeak larrialdi mahaian egindako ekarpenei emandako erantzunaren inguruan Lehenik eta behin, EAJ udal taldeak argitu nahi du emergentzia mahaian egindako ekarpenak guztion indarrak batzeko asmoz eta ezohiko egoera honi ahalik eta erantzunik egokiena emateko borondatez egin dituela, ez di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007031
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etxean sartuta egon behar dugun egun hauetan, gure burutik edozer gauza pasatzen da. Sare sozial bidez zabaldu diren bideoak ikusi besterik ez, irudimena noraino heldu daiteken jakiteko. Nik sukaldaritzara, eta eskulanetara bideratu dut egoera honek eragindako beldurra, ezjakintasuna... Egun hauetan osasun krisi honek ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007032
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Osakidetzak bertan behera utzi ditu programatutako kontsulta eta ebakuntza ia guztiak Hori dela eta, osasun zentroetan nahiz ospitaleetan hitzorduak zituzten herritarrei horietara ez joateko eta etxean itxaroteko eskatu die Osakidetzak, osasun zentroak jarriko baitira beraiekin telefonoz harremanetan. Onkologiarekin ed...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007033
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeentzat data berririk ez dute jarri, gainera, gaur goizean egindako bileran. Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarreko lehendakariak alderdi guztiekin egin du bilera, koronabirusagatik indarrean jarri duten alarma egoerak bultzatuta. COVID-19 kasuak han eta hemen agertzen ari diren heinean, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007034
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
COVID19ari aurre egiteko laguntza berezia udaleko zerbitzuen bidez egitea eskatu du EAJk Borondate onenarekin ere kalte egiteko arriskua ikusirik, ostiralean komunikabideen bidez ezagutu genuen boluntariotza lanaren inguruko hausnarketa bat eskatu dugu arreta presentziala egingo duen pertsonala behar bezala formatutako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007035
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Parrokiko kanpaiak eguerdiro joko dituzte medikuen eta erizainen lana eskertzeko Hainbat Elizbarrutiren ekimenarekin bat egin du Donostiako Elizbarrutiak eta Gipuzkoako elizek ere, larrialdi egoerak irauten duen bitartean, kanpaiak joko dituzte egunero 12:00etan. Gaixoen alde otoitza eskatuz, mediku, erizain eta zerbit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007036
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Granadarako bidaia bertan behera utzi du Beheko Plazak koronabirusa dela eta Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Granadarako bidaia zuen prestatuta. Martxoaren 23tik 29ra egingo zuten, baina bertan behera geratu da koronabirusa dela eta.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007037
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Schulz jauna erabiltzaileak bildu du puntu gehien. Maiaur Izozkiak establezimenduak emandako gosari ederra eskuratuko du. Martxoaren 9tik 15erako astean Schulz jauna erabiltzailea izan da Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean garaile. Hain zuzen ere, 559,72 puntu eskuratu ditu. Honenbestez, astero Maiaur Izozkiak est...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007038
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskotreneko eta Lurraldebuseko ordutegi berriak, alarma egoera dela eta COVID-19 gaixotasuna ez hedatzeko hartutako neurriei jarraituz, Euskotrenek trenen, busen eta tranbien zerbitzua erdira murriztuko du bihartik aurrera. Trenei dagokionez, Donostia-Bilbo eta Bilbo-Donostia lineetan tren bat izango da orduko (Deba e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007039
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez dut lo oso ondo egin, azken hilabete edo urteotan ohikoa dudan bezala. Bezperan agur esan genion tabernei denbora (ustez) luze baterako, eta abstinentziako sindromea pasatzeko prestatzen ari naiz. Ez gaizki ulertu, ez dut alkoholarekin arazorik, ez dut uste, behintzat, baina tabernak gure gizartearen parte dira eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007040
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herritarrei arduraz kontsumitzeko eskatu diete Jaurlaritzak, Elikagaien Klusterrak eta hainbat supermerkatuk Kontsumo logikoa eta zentzuzkoa egitea eskatu dute, eta elikadura kateko profesionalak errespetatzea eta laguntzea. COVID-19k eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera indarrean, eta aurreko egunetan bez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007041
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Felixek idatzi zidan, emakume batek deitu zuela Baleikera. "Orduan bai" honen irakurlea zela eta bazeukala istorio polit bat atal honetarako modukoa, Baso-mutilak liburukoa, kolera gaitzarekin gaixotu, ustez hil eta "berpiztu" zen Manuel Arriorena. "Irakurle bat, behintzat, badaukat...", pentsatu nuen; ezagututakoan, o...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007042
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Koronabirusaren inguruko kopla batzuk idatzi ditu Feli Uriak. Doinua Ala kinkirri da. 1.- Koronabirusaren kontuakaztindu ditu goi ta behegeroztikan herritar zintzoaketxean sartuta gaude. ALA KINKIRRI...2.-Itxialdiak zenbat denborairaungo dun ez dakiguluzatuko den bi aste edozeinek daki, igual hiru. ALA KINKIRRI...3.-Es...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007043
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
900-20 30 50 da koronabirusa izan dezaketen pertsonentzat egokitutako telefono zenbakia Koronabirusa izan dezakaten pertsonentzako bi telefono prestatu dituzte: 900-20 30 50 Euskal Autonomia Erkidegoan eta 948-290 290 Nafarroan. Larrialde Zerbitzuek gogorarazi dute, beraz, COVID-19a izan dezaketenentzat egokitutako tel...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007044
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Garraio publikoa %40 eta %60 artean murriztuko dute bihartik aurrera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eskariaren arabera murriztuko dituzte zerbitzuak. Dena den, herritarrei lantokietara eta oinarrizko zerbitzuetara joatea bermatuko zaie. Lurraldebusek jakinarazi du ez duela gaueko zerbitzurik emango; egunez, ohiko ordu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007045
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alarma egoera ezarrita, COVID-19 gaixotasuna -SARS-COV-2 birusa- ez hedatzeko neurriak hartu ditu Espainiako Gobernuak: herritarrak ezingo dira etxetik atera, ez bada, besteak beste, botikak eta elikagaiak erosteko edo lanera joateko. COVID-19 kasuak han eta hemen agertzen ari diren heinean, erakunde publikoak neurriak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007046
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal Gobernuak eta Gaztetxeak segurtasun irizpideak mantenduko dituztela azaldu dute, eta erosketa zerbitzuaren funtzionamendua nolakoa izango den. Covid-19 birusaren krisia dela eta, neurri berezia jarri dute martxan Gaztetxeko kideek eta Udal Gobernuak elkarlanean. Hala, herriko adindunen erosketak egiteko bolondres ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007047
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako Gobernuak konfinamendua ezarriko du herritar guztientzako Espainiako Gobernuaren neurriak Jaurlaritzarenak baino are gogorragoak dira: baldintza zehatz batzuengatik bakarrik atera ahal izango da etxetik. Badirudi astelehenean jarriko dituztela indarrean eta bi astez iraungo duela. Espainiako hainbat hedabide...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007048
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu oparoa aurrekoa Viveros San Anton-Mardu txirrindulari taldeko ziklistentzat. Karrera oso gogorrak izan dira baina maila onean egin diete baldintzei aurre txirrindulariek. Larunbatean, Beasainen, kadeteek euriak baldintzatu zuen lasterketa jokatu zuten. 144 ziklista irteeran, eroriko eta matxura askoko karrera ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007049
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostalaritza guneak, elkarte gastronomikoak eta otoi egiteko zentroak ixteko agindu du Jaurlaritzak 13:30ean jakinarazi ditu Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren azken neurriak. Prebentzio neurriak bihar sartuko dira indarrean, baina gaurtik aurrera aplikatzeko gomendioa egin die herritarrei lehendakariak. E...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007050
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioak aintzat hartuta, Urola Kostako Udal Elkarteak koronabirusaren hedapena saihesteko protokoloa ezarri du. Bestelako abisurik jaso bitartean, ekimen-agenda osoa bertan behera utzi dute era mugagabean. Hala, bertan behera utzi du jendaurreko jarduera oro (ikastaroak, hitzaldiak, lan-s...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007051
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskaraldiako batzordea indartzeko eta egonkortzeko asmoz, herriko hainbat eragilerekin bildu ziren ostegunean. Ostegun arratsaldean Zumaiako Euskaraldia batzordea herriko hainbat elkarterekin bildu zen. Euskaraldiaren berri eman zuten: ekimena aurten entitateetara iritsiko denez, horiek eman beharreko pausoak azaldu z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007052
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zunbilo kaleko Sasiain harategia 17:00etan zabaltzen da, baina ordubete lehenago hartu gaitu bertan Jon Sasiainek. Harakina izatea ez baita soilik erakusmahaiaren atzetik bezeroei arreta eskaintzea. Otsaileko Baleike aldizkariko 'Erretratua' ataleko erreportajea ekarri dugu webgunera. "Guri txahala osorik heltzen zaigu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007053
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Adinekoen egoitzak eta eguneko zentroak ixteko agindua eman du Aldundiak Adinekoei eta aurrez beste patologia batzuek dituzten pertsonei eragiten die gehien koronabirusak. Hori dela eta, adinekoen egoitzetan kontrol zorrotzak ezarri zituzten hasiera batetik. Pauso bat aurrera emanaz, atzo egoitzak eta eguneko zentroak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007054
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean ez da mezarik izango Zumaiako, Oikiako eta Aizarnazabalgo parrokietan Koronabirusaren krisialdiak eragina du elizkizunetan ere. San Pedro parrokiak adierazi duenez, igande honetan, martxoaren 15ean, ez da mezarik izango Zumaiako, Oikiako eta Aizarnazabalgo parrokietan. "Larrialdi honetan gotzainak igandearen g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007055
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
TOKIKOMen eta BALEIKEren adierazpen instituzionala, osasun alerta egoeraren aurrean COVID-19 gaixotasunaren hedapenak gurean sekula ikusi gabeko egoera batera ekarri gaitu, eta neurri gogorrak hartzera bultzatu ditu erakunde publikoak, gaitzaren zabalkundea murriztu, arriskupeko populazioa babestu eta osasun sistema pu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007056
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herriko adindunei erosketak egiteko sarea osatu dute Gaztetxeak eta Udalak Larunbat honetatik aurrera Zumaiako gazteek herriko adindunen erosketak egingo dituzte, Udalaren babesarekin. 688757774 telefonoa martxan jarri dute horretarako. Covid-19 birusaren krisia dela eta, neurri berezia jarri dute martxan Gaztetxeko ki...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007057
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Koronabirusaren gaixotasuna dela medio, herritarrak nahiko aztoratuta dabiltza egun hauetan, eta sekulako erosketak egiten ari dira tokian tokiko saltoki handietan. Orson Welles gazte batek Herbert G. Wells idazlearen The War of the Worlds eleberriaren moldaketa irratiz kontatu zuenean, jendeak pentsatu zuen estralurta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007058
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ELA sindikatuak bertan behera utzi du adinekoen egoitzetako greba Koronabirusak eragindako arazoak konpondu bitartean, bertan behera utziko du sindikatuak greba. Aurrerago jarraituko dute protestekin. Gipuzkoako adinekoen egoitzetako greba bertan behera utzi du ELA sindikatuak. Koronabirusak eragindako arazoak konpondu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007059
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arduraz jokatzeko deia egin die Udalak herritarrei, Covid-19ak sortutako egoeraren aurrean Osasun Sailak hartutako neurriak kontutan hartuta, herritarrei arduraz jokatzeko eskatzen die Udalak, eta gomendio zerrenda bat osatu du. Eusko Jaurlaritzaren aginduz eskolak itxi diren honetan, Zumaiako Udalak koherentziaz eta a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007060
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Behin egoera hori ezarrita, Eusko Jaurlaritzak eskumen bereziak izango ditu. Besteak beste, herritarrak kofinatzeko, arrisku tokietara sartzea galarazteko eta zerbitzu pribatuak baldintzatzeko aukera izango du. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak agerraldia egin du oraintsu, koronabirusaren pandemia dela et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007061
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pertsona batentzako look aldaketa zozkatu dugu aste honetan, eta saridunak jaso du dagoeneko oparia. Maite Elosuaren Look industry pelukexik eskainitako pertsona batentzako look aldaketa zozkatu dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Karmele Sasiaini egokitu zaio, eta saria jaso du dagoeneko. Zorionak! Oharra:Ko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007062
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Koronabirusaren ondorioz herrian bertan behera geratu diren ekitaldi eta zerbitzuak Koronabirusari aurre egiteko prebentzio neurri gisa, itxita egongo dira datozen egunetan udal eraikinak. Bertan behera geratu dira kirol eta kultur jarduerak ere. Atzotik hainbat neurri hartu dira Zumaian koronabirusaren zabalpenari aur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007063
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hariz eta oihalez egindako anderea. (Argazkia: Erreka Mari panpinak) Haurren eta jostailuen eremuan begiratuko dugu aste honetan. Hitzak proposatu edo oharrak egin nahi badituzue, idatzi helbidera (Xabier). Haurrei jolaserako ematen zaien panpinari esaten diogu Zumaian "anderea" (ahoz "anderia"). Garai batean trapuzkoa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007064
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Laneko prebentzio neurriak ezarri ditu Baleikek koronabirusa dela-eta Ahal den neurrian etxetik lan egitea eta lanerako ezinbesteko harremanetan aurrez aurreko topaketak saihestea dira ezarri diren neurrietako batzuk. Urolako Komunikazio Taldeak, eta Baleikek tartean, koronabirusaren hedapena saihesteko protokoloa ezar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007065
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maitane Subijana: "Ezin da onartu esklabutza egoeran dauden langileak hainbeste izatea" Aurreko urtean estreinatu zuten Malen Etxeak eta Maite Subijanak elkarlanean eginiko 'Malen Etxea. Zaintzaren esklabu' dokumentala. Etorkinen lan baldintzak ditu hizpide. Maitane Subijana (Getaria, 1995) da Malen Etxea. Zaintzaren E...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007066
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskara eta gazteak hizpide 'Euskara, bestela ez gara' zikloko azken solasaldian Hizkuntz ideologia, praktika eta bizipenak izan dituzte aztergai, besteak beste, Hernandezek eta Ozaitak. Herenegun aurkeztu zuten ikerketaren emaitza, Alondegiko Oxford aretoan. Jone Miren Hernandezen eta Josu Ozaitaren hitzaldiarekin itx...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007067
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Koronabirusa beste gairik ez da bazterretan. Gaurkotasun gai nagusi bilakatu da azken asteetan kalean zein komunikabideetan, eta Tokikom osatzen duten Euskal Herriko hedabideak ere ari dira gaia lantzen, beti ere tokiko ikuspegitik. Honako mapa hau herri hedabide horiek koronabirusari egindako jarraipenaren emaitza da;...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007068
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez dute elkarretaratzerik egingo, baina berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako aldarria zabaldu nahi izan dute. Neska laguna eta alaba hiltzea egotzita, gizonezko bat atxilotu zuten atzo Abanton. Etxe batean atzeman zituzten gorpuak, indarkeria zantzuekin. Abantoko Udalak eta mugimendu feministako ha...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007069
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiaren ohiko jarduna etenda COVID19 koronabirusarengatik Pulpo Eskubaloiko taldeek asteburuan jokatzekoak zituzten ligako partiduak atzeratu ditu Gipuzkoako federazioak data finkatu gabe. Horrez gain, klubak aste santuan Corralesen eta Porton jokatu behar zituen txapelketak bertan behera utzi dituzte antol...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007070
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiena itxita egongo da bihartik aurrera, koronabirusa dela eta Eusko Jaurlaritzaren aginduz ikastetxea itxita egongo da bihartik aurrera. Dakizuen modura, Eusko Jaurlaritzak hezkuntza sailetik ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako etetea erabaki du. Etenaldi horrek 15 eguneko iraupena izango d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007071
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Futbol eta eskubaloi jarduerak ere bertan behera geratu dira koronabirusagatik Koronabirusa ere ari da eragiten kirol federatuan. Hala, ez da futbol edo eskubaloi partidarik jokatuko, gutxienez, datozen 15 eguneran. Entrenamendurik ez egitea ere gomendatzen da. Instituzioen gomendioei jaramo eginez hartu dute erabakia....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007072
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Koronabirusaren eraginarengatik sortu den egoera dela eta, Larraina euskara-taldeak erabaki du martxoaren 27ko bertso-afaria atzeratzea. Ondo bidean, egoera hobetzen denean, berriz ere antolatuko dugu eta garaiz jakinaraziko dizuegu. Barkatu endredoak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007073
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikastetxeak eta Foronda kultur etxea itxita egongo direnez, Zumaiako Bertso Eskolak klaseak bertan behera lagatzea erabaki du. Koronabirusa ez zabaltzeko neurriekin bat egin eta, ikastetxeek itxita jarraitzen duten bitartean, ez da bertso eskolako klaserik emango datozen egunetan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007074
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal eraikinak itxita egongo dira bihartik aurrera, koronabirusa dela eta Koronabirusak izango du eragina Zumaiako Udalaren jardueran. Hala, sortutako egoeragatik eta Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioak aintzat hartuta, Zumaiako udal eraikinak itxita egongo dira bihartik aurrera. Era berean, Udalak bertan behera utz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007075
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihartik aurrera itxita egongo dira ikastetxe eta haurreskola guztiak Arabako ikastetxeak ez ezik, Gipuzkoakoak eta Bizkaikoak ere ixtea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Beraz, Zumaiako ikastetxeei nahiz haurreskolei ere eragingo die neurriak. Bihartik aurrera izango dira itxita, eta hamabost egunean indarrean izango da ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007076
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oraingoz ez dute baieztatu koronabirus kasurik Urola Kostan, baina urrun zirudiena gerturatu egin da, bai behintzat neurriei dagokienez: Gipuzkoako eta Bizkaiko ikastetxe guztiak ixtea erabaki berri du Eusko Jaurlaritzak. Prentsaurrean emango ditu azalpenak Jaurlaritzak 13:00etan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007077
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
[IRITZIA] Koronabirusa eta gu. Neurria eta eskuzabaltasunaren unea Gaur, martxoak 11, garbi dago koronabirusa gure artean dagoela, eta gure artean kasuak ugalduz joango direla. Behin une honetara iritsita, neurria eta eskuzabaltasunaren garaia dugu. Hasi gaitezen neurriarekin, eta neurriekin. Koronabirusa gaixotasun ar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007078
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den asteburuan nire koinatuak argazki hau bidali zidan whatsapp bidez. "Flyscha Marten... bitxia". Argazkia mugikorrean nuela, inguruko jendeari galdezka hasi nintzen: "hau non dago?". Algorrin zela zioen batek, Itzurunen besteak. Hurrengoak "lur hori gorriegia da...". Eta bai, Marte planetako irudia da, eta bai, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007079
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ttap aldizkari digitalak edizio berria estreinatuko du hilaren 20an Ttap astekari digitala edukiz eta formaz berrituta argitaratuko da martxoaren 20az geroztik. Zero zenbakia kaleratu zenetik 20 hilabetera, aldizkariaren lan-taldeak haren ibilbidearen inguruko gogoeta sakona egin eta hainbat aldaketa egin dizkio aldizk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007080
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek irabazi eta ohorezko erregionaleko neskek berdindu egin dute asteburuan Aita Marin Preferenteek 2-0 irabazi zioten Arrasateri eta ohorezko erregionaleko neskek hutsera berdindu zuten Ostadarren aurka
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007081
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udako txalupa zerbitzua esleitzeko oinarriak argitaratu ditu Udalak Txomin Agirre eta Santiago hondartza lotzen dituen txalupa zerbitzuaren esleipena jarri du martxan Zumaiako Udalak. Interesa dutenek Kontratatzailearen profilean aurkituko dute informazio guztia. Hilaren 26a, osteguna, izango da eskaintzak aurkezteko a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007082
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Koronabirusaren pandemiak Txinan du jatorria, baina Euskal Herria ere astindu du. Krisi honen inguruan, Urola Kostako saltoki batzuetako arduradunek dituzten iritziak jaso ditu BALEIKEk eta HITZAk. Koronabirusa bezala ezagutzen den pandemiak mundua hankaz gora jarri du, 2019ko abenduan Txinako Wuhan hirian lehendabizik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007083
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joxe Agirre: "Guk hartu dugu erabakia: duguna salduko dugu, eta gero gerokoak" Epe laburrera baino, epe ertainera biziko omen dituzte krisi honen eraginak. Hala dio Endañeta dendako Joxe Agirrek. Gabezian. Adibidez, hamabost eguneko epean iristekoak ziren mikrouhinen modelo batzuk, baina orain datarik ez digute ematen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007084
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nerea Iriarte: "Maskarillen eta gel antiseptikoen itxaron zerrenda dugu botikan" Botiketan ere nabari izan dute koronabirusaren krisiak eragindako urduritasuna. Horren berri ematen du Nerea Iriarte botikariak. Maskarillentzako itxaron zerrenda dute ia botika guztietan, baita zuk lan egiten duzunean ere. Noiz hasi zen j...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007085
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lore Uranga: "Uste dut, psikosi egoeraren ondoren normaltasunera itzuliko garela" BQD bidaiak agentziaren arduraduna da Lore Uranga, eta kezkarekin ari da bizitzen koronabirusaren harira sortutako krisialdia. Kezka handiarekin. Martxoko zubia dator, Aste Santua ere bai, Italia itxi egin dute... Hotelak eta airelineak b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007086
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
TAO sisteman aldaketak proposatu eta herritarren ekarpenak jaso dituzte Aparkamendu sistemaren erregulazioa arautzen duen ordenantzaren zirriborroa aurkeztu zuten atzo eta herenegun udal ordezkariek. Aparkamendu sistemaren erregulazioaren inguruko hausnarketa saioak izan ziren atzo eta herenegun. Hala, herritarrekin ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007087
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2020ko Euskaraldiaren inguruko informazioa azaldu eta parte hartzeko moduak azalduko dituzte. 18:30ean hasiko da saioa, bihar, udaletxeko pleno aretoan. Bilera honetan Euskaraldiaren dinamizatzaileak, udal teknikariak eta ordezkariak, eta herriko elkarte eta entitateetako ordezkariak bilduko dira. Herritarrek ere parte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007088
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteazkenean egitekoa zen Alu Ulu antzerki foroa bertan behera geratu da Antzezleen arrazoi pertsonalak medio, biharko, martxoaren 11rako aurreikusita zegoen Alu Ulu Antzerki Foroa bertan behera geratu da. Antzerki Foroaren ondoren hastekoa zen Tratu onak eta erotismoa ikastaroa bere horretan mantenduko da. Beraz, inte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007089
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurtengo herri txapelketari hasiera ematera goaz. Apuntatzea nahi duzuenok jakin dezazuen martxoaren 29a izango dela izenak emateko azken eguna.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007090
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den ostiralean jokatu zuten palako finala oikiar neska gazteek, Alaia Azkuek eta Oihane Etxaidek. Galdu egin zuten Intxurreren aurka 30 eta 27, baina partida bikaina jokatu ondoren. Partida osoa orekatua izan zen eta azkenean, zorteari esker, beste taldeak irabazi zuen. Izugarrizko meritua daukate bi gazte hauek, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007091
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maite Elosuaren Look industry pelukexik eskainitako pertsona batentzako look aldaketa zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunaren izena ostegun eguerdian aterako dugu. Parte hartu eta zorte on!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007092
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
NAN zenbaki hauek dituztenei egokitu zaie hauteskunde mahaietan egotea, titular edo ordezko moduan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007093
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hara Juan Ramon Larrañaga Zubiak bidali digun agiria, arrantzarako arropak inpermeabilizatzeagatik 1959an amama Asuntxioni egin zioten faktura. Galtza-zirak oihal bikoitzarekin eginak zirela zehazten du, eta azpian agertzen den "sudeste" hori suesta da, arrantzaleen txano berezia.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007094
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumea palestinar kooperatibetan izeneko erakusketa zabaldu zuten pasa den ostiralean Zumaiako Alondegiko Oxford erakusketa aretoan. Imanol Manterola argazkilari zumaiarrak 2018ko abenduan Palestinara egindako argazkiez osatzen da erakusketa hau, eta martxoaren 22ra arte izango da bisitatzeko aukera. Bakerako Lankide...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007095
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oraingoan beste klasiko batekin gatozkizue, Beriain (1.493 m). Nafarroako mendien artean itxura ikusgarrienetakoa duenetako bat da, batez ere Arbizutik begiratuta. Handia mendilerroko gainealdeko goi-lautada bereziaz gain, inguruko amildegiak eta San Donato baseliza ditugu ikuspegi amaiezinez inguratuta. Datorren martx...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007096
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteazken honetan (martxoak 11) egingo dugu hurrengo meditazio saioa. Berriro elkartzeko eta isiltasun une bat konpartitzeko aukera izango dugu, ohi bezala 7:30etan Zumaiako Foronda jauregian. Beraz, barnetasun giroko une bat gurekin bizi nahi baduzu... Badakizu zer egin!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007097
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Koronabirusa dela-eta gomendio berriak eman ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Umeei ikastetxera joan aurretik tenperatuta hartzeko gomendatu dute, eta gauza bera egiteko zahar etxeetara joan aurretik. Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osorako luzatu dituzte gomendiook. Koronabirusaren hedapena saihesteko neurri eta gome...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007098
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehenero bezala, kalera atera da Zumaiako jubilatu eta pentsiodunen talde bat. Kofradian elkarretaratzea egin dute, pentsio publiko eta duinak eskatuz.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007099
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nafar hegoaldeko uztako produktuak eskatzeko epea ixtear da. Martxoaren 12a, osteguna, da Errigorako produktu hauek eskatzeko azken eguna. Nafarroa hegoaldeko oliba olio birjina estra (bost litroko bidoietan), eta arroza, pasta eta kontserbak (hamabi ontziko sortetan) erosi daitezke kanpaina honetan. Euskaraz etiketatu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007100
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tabernetako terrazak arautuko dituen ordenantza aurkeztu du Udalak Araudiak ordutegiak, estetika, eta terrazak ixteko aukera definituko ditu, Udalaren jabetzako lurzoru publikoetan, nahiz erabilera publikoa duten terraza pribatuetan. Udal gobernuan ostegunean aurkeztu zuen ostalari eta merkatariek denda edo taberna kan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007101
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Unax Bernalek Espainiako txapelketaren bi norgehiagoka jokatu ditu asteburuan, Euskadiko selekzioarekin Zumaiako futbol taldean hasi zen 8 urterekin eta, orain, 15 urterekin Eibarren jokatzen du eta euskal selekzioarekin egon da asteburuan Unax Bernalek 16 urtez azpiko Espainiako txapelketaren bigarren fasea jokatu du ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007102
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eneiru erabiltzaileak bildu du puntu gehien. Maiaur Izozkiak establezimenduak emandako gosari ederra eskuratuko du. Martxoaren 2tik 8erako astean Eneiru erabiltzailea izan da Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean garaile. Hain zuzen ere, 527,28 puntu eskuratu ditu. Honenbestez, Harraldek eskuratu du astero Maiaur Izo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007103
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako batel ligako zazpigarren jardunaldia jokatu zen atzo Pasaian, Hernanik antolatuta. Aurreko jardunaldietan egin bezala, Telmo Deun arraun elkarteko ontziek lan polita egin zuten. Infantil mailan, emakumezkoetan, Zumaia hirugarren izan zen Orio Ak irabazitako estropadan. Zumaiako B ontziak, mistoak, laugarren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007104
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Idazle algortarra izango dugu bisitan martxoaren 31n. Haren seigarren eleberria izango dugu mintzagai: Iturria (Susa, 2019). Saioa Alondegiko Moila gelan izango da arratsaldeko 18:00etatik aurrera eta ateak zabalik izango dira hurbildu nahi duen edonorentzat. Pedro Iturriak obsesio bat dauka: ipuin itxurako testuak ida...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007105
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihotz handiko lagun txikiarekin egin dut topo gaur goizean Santiagoko hondartzan. Aurreko batean ere ikusi nuen plastikoak biltzen, espigoiaren ondoan, eta gaur handik bueltan zetorren. Hiru zabor-poltsa zekartzan eskuetan, beteta. -Guk errazena egiten dugu, kexatu: "Zer zikina dagoen...". Eta kentzeko, zeinek kendu b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007106
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
TAO sistemaren inguruko hausnarketa saioak egingo ditu Udalak astelehenean eta asteartean Autoen aparkamendu sistema hizpide izango da datorren astean Zumaian. Bi bilera ireki egingo ditu Udalak TAO sistemaren inguruan: astelehenean lehena, euskaraz, eta asteartean bigarrena, gaztelaniaz. Aparkamenduaren erregulazio si...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007107
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeen eskubideen aldeko borroka eguna da gaur. Ozen eta lau haizetara gu ere martxoak 8 garela aldarrikatzen dugu!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007108
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gauerdian eman zitzaion hasiera egitarauari. Jarraipena izango du eguerdi eta arratsaldean, manifestazioarekin, bazkariarekin eta Donostiako manifestazio nagusiarekin. 12.30: Manifestazioa Saregile plazatik abiatuta. Amaieran, Malen Etxea elkarteak 'Piramide' performancea eta beste hainbat ekintza. Egitaraua emakumeon*...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007109
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak kostako herrietako udal ordezkariekin elkartu dira, eta diru partida igoera adostu dute. Zehatzak izanda, 2019an jarritako 380.000 euro kopurutik, 650.000 eurokoa izatera pasako da zifra. José Ignacio Asensio Ingurumen foru diputatuak jakinarazi duenez, "ahaleginak" egingo dituzte ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007110
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal selekzioek nazioartean ofizialki parte hartzea aldarrikatu dute 750 kirolarik 'Gu ere bai' ekimena eta manifestua aurkeztu dituzte San Mames estadioan, 750 kirolarik sinatua, "euskal kirolarien gehiengoa eskatzen ari dena betetzeko: euskal selekzioen nazioartekotzea". Udaberrian antolatuko dituen ekitaldiak sust...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007111
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Matia Fundazioarekin eta San Juan Egoitzarekin lankidetza hitzarmena sinatu du Zumaienak Zumaiena ikastetxeak, Otezurik (Matia Fundazioa) eta San Juan Egoitzak (Zaintzen S.A.) lankidetza hitzarmena sinatu dute, belaunaldien arteko jarduerak sustatzeko. Hitzarmen hau 'ikasketa-zerbitzua' programaren barruan sinatu dute....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007112
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Maila xumean, baina egon egin behar dugu emakumeok elkarrekin, eta hori izan dadila gure indargunea: taldea, gu" Goxoa eta patxadatsua da hizketan Maider Urbieta (Zumaia, 1992). Bizia eta berritsua, Vanessa Arbelaitz (Oiartzun, 1979). Emakumeon Etxeko kide dira biak, baita hura hartzen ari den formaren islak ere. Bate...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007113
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sariak gaur arratsaldean banatu dira Oxford Aretoan. 'Pikapiedrak' lortu zuen taldeka boto gehien, eta 'Azafatak' banakako edo binakakoa. Bere aldetik, Maria Lopezen inauterietako kartelak jaso ditu herritarren boto gehien. Azken urteotan bezala, Photocall baten bidez erabaki dira aurten ere Inauterietako Herritarren s...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007114
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Etxebizitza Jardunaldiak' antolatu ditu Iparrak martxoaren 20 eta 21ean, Torreberri Gaztetxean Martxoaren 20 eta 21ean, Torreberri Gaztetxean, 'Etxebizitza Jardunaldiak' antolatu ditugu Iparratik. Izan ere, gazte langileok etxebizitza eskuratzeko ate guztiak itxita aurkitzen ditugun honetan, beharrezkoa ikusten dugu e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007115
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
[ZOZKETA] Zozkatu ditugu Sanagustin Kulturguneko hip hop kontzerturako sarrerak Hip hop gaua izango da bihar Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. 22:30etik aurrera Anier eta Mad Muasel arituko dira kantuan agertokian. Antolatzaileek emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunak Iñigo Sa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007116
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalaren adierazpena Emakumeon Nazioarteko Egunaren harira Zumaiako Udalaren konpromisoak adierazi dituzte oharrean, eta martxoaren 8ko mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Urtetan mobilizazio ugariak egin eta bi greba feminista izan ondoren, kaleetako aldarria argia da, erabatekoa: gure g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007117
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste honetan egin duen eguraldia ikusita, euriaz babesteko balio duen hitz bat hautatu dugu, Gonzalok proposatutakoa. Zuen proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi helbidera (Xabier). Gerritik beherakoa ez bustitzeko balio duen arropa da Zumaian eta inguruan "galtza-zira". Juan Garmendiak eta L.P. Peña Santiagok idatzi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007118
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Emakumeak palestinar kooperatibetan' erakusketa zabalduko da gaur Oxford aretoan ACCP Euskadi erakundearen Emakumeak palestinar kooperatibetan erakusketa zabalduko dute gaur Alondegiko Oxford aretoan. Imanol Manterola argazkilari zumaiarraren irudiez osatutako erakusketa da hau, eta martxoaren 22ra arte izango da zaba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007119
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errepideko denboraldia hastearekin batera Viveros San Anton-Mardu taldeko txirrindulariak, nahiz eta oraindik ere ere sasoiko ez izan, neguko lanaren emaitza erakusten hasi dira, edo, gutxienez, denboraldia izan daitekeenaren argibideren bat erakusten hasi dira. Igandean, Elgoibarren, 88 km-ko ibilbidean leihatu ziren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007120
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek eta ohorezko erregionaleko neskek larunbatean jokatuko dituzte norgehiagokak Aita Marin Ohorezko erregionaleko neskek 15:30tan jokatuko dute Ostadarren aurka eta, ondoren, 17:45tan preferenteek jokatuko dute Arrasateren aurka.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007121
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskadi Irratiko 'Baipasa' saioan elkarrizketatu dute Zukan hirukotea Maria Zubimendi akordeoilari zumaiarra kide duen Zukan hirukoteak egonaldi artistikoa egin berri du, Jaenen, pasa den hilabetean. Horren berri eman dute Euskadi Irratiko Baipasa irratsaioan. Eguneroko tresnak erabiliz instrumentuak sortu eta 15 minut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007122
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zesta puntako kluben arteko txapelketako partidak jokatuko dituzte Zumaiako pilotariek 2020ko Euskal Herriko ezker hormako kluben arteko txapelketako partidak jokatuko dituzte asteburuan Zumaiako pilotariek. Zesta puntako modalitatean arituko dira. Nagusien mailako pilotariak izango dira jokatzen lehenak. Zumaiak (Cosm...
cc-by-sa 3.0