id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0007823 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Izeta sagardotegian bi lagunentzako otordua eta Spa Malecon-en bi lagunentzat zirkuitua irabazi ditu bakoitzak. 2019ko Kontxaren harira, bi porra egin dira BALEIKE, Hitza eta Karkararen artean. Emakumeen Kontxako porran 78 lagunek hartu dute parte, eta gizonenean, berriz, 88k.
Amaitu da arraun denboraldia, eta iritsi d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007824 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Fernando Mardones artista eta irakasle bilbotarrak lehen aldiz erakutsiko du bere lana Zumaian. Urriaren 13ra arte egongo da zabalik egunero, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan, 12:30etik 14:00etara.
Fernando Mardones artista bilbotarrak debuta egingo du Zumaian Formak izeneko erakusketarekin. Gurean lehen aldia ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007825 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udaleko ohiko plenoa egingo da irailaren 26an, ostegunean. Bilkura arratsaldeko 18.00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.
2. Udalbatzako ordezkarien izendapenaren aldaketa Udalak ordezkatua egon behar duen era guztietako organo kolegiatuetarako (Eskola Kontseitua eta Urola Kostako Mankomunitatea)
3.2 3/20... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007826 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko preferenteek eta ohorezko erregionaleko neskek larunbat arratsaldean jokatuko dituzte norgehiagokak
Preferenteek etxean jokatuko dute arratsaldeko 17:00etan Aretxabaletaren aurka eta ohorezko erregionaleko neskek 15:30ean jokatuko dute Tolosan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007827 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko preferenteek irabazi egin dute, eta ohorezko erregionaleko neskek galdu
Preferenteek 0-2 irabazi dute Orion Getariako Ketaren aurka Iker Jimenez eta Mikel Etxaberen golei esker. Bestalde, ohorezko erregionaleko neskek 0-4 galdu dute Arizmendiren aurka.
Preferenteak: Getariako Keta 0-2 ZumaiakoOhorezko Erregi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007828 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egun guztian zehar Saregileen plazan izango da Mugipuzkoa ekimena. Mugi txartela tramitatzeko interesa duten herritarrek bertan izango dute argazkia ateratzeko, agirien kopiak egiteko, inprimakia betetzeko eta ordainketak burutzeko aukera.
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak antolatuta, Mugipuzkoa ekimena irit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007829 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hirukide Zumaian izango da bihar, elkartearen jardueren berri emateko
Euskadiko Kide Ugariko Familien Federazioa, Hirukide, Alondegia Kultur Etxean izango da bihar. Familia ugari guztiak edota laster izango direnak gonbidatu dituzte aurkezpenera.
Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Federazioa Zumaian izango da bih... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007830 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Portugaleteko estropadek azken puntua jarri zioten arraun denboraldiari, eta Ibon Gaztañazpik eskualdeko traineruek egindako lanen inguruan hausnartu du.
"Sei traineru, eta ia denak banderak irabazten". Horixe da Ibon Gaztañazpiren abiapuntua, eskualdeko taldeek egindako arraun denboraldien analisian. Eusko Label, Eusk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007831 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Opor luzeen ostean badator udazkena, eta jakina, GUNEko ikasturte berria.
Aurten GAZTEAK izango ditugu ardatz. Gazteen galderak eta bilaketak.
Ostiral honetan (irailak 27) mahai-inguru bat izango dugu hiru gazterekin:
Gaia: Euskal Herriari eta munduari begira: Zer arazo? Zer irtenbide? Hiru gazte, hiru ikuspegi | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007832 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekain Albitek 'Erroitz' film laburra aurkeztuko du ostegunean Aita Marin
Zuzendariarekin batera aurrestreinaldian egongo dira Inaxio Tolosa, Esti Curiel eta Agurtzane Intxaurraga pelikulako aktoreak. Proiekzioa 19:30ean hasiko da Aita Marin, eta behin amaituta galderentzako tartea izango da. Sarrera doakoa da.
Aurrestr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007833 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaueko Udaltzaingo zerbitzua ez ematearen inguruan gardentasun falta salatu du Zumaiako EAJ-PNVren udal taldeak
Asteburu honetan ospatu dugun Olarro Egunean ez da gaueko udaltzaingo zerbitzurik eman eta udal gobernuak ez gaitu ez herritarrak, ez udalean herri ordezkariak garen gainerako taldeak, horren inguruan informa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007834 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ludotekak guraso eta tutoreen bilerarekin hasiko du kurtso berria ostegunean: 18:30ean euskaraz izango da, eta 19:00etan gazteleraz. Bilera Ludotekan bertan egingo da. Astelehenean zabalduko ditu ateak gaztetxoei.
Ludoteka 6-12 urte bitarteko haurrentzako zerbitzua da. Ez da eskola, baina jostailu eta jolasaren bidez h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007835 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Palako ikasturte berriari buruzko bilera egingo da ostiralean Aitzurin
Ostiralean, hilaren 27an, gurasoentzat zuzendutako bilera antolatu du Zumaiako Pilota Elkarteak. Bertan, ikasturte berriari buruzko informazioa emango da, eta elkartetik jakinarazi dutenez, aurten aldaketa txiki batzuk izango dira. Ondorioz, bilera ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007836 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostirala arte dago memoria lantzeko tailerrean izena emateko aukera
Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Urritik abendura izango dira tailerrak. Izena Brankan eman behar da.
Zumaiako Udalak oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzend... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007837 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | On Gourmeteko lau lagunentzako pizza zozkatuko dugu bazkideen artean
On Gourmet saltokiak emandako pizza handia eskuratzeko aukera izango dute aste honetan Baleikek bazkideek.
Baleikeko bazkide izateak baditu abantailak, horien artean, Zumaiako establezimenduek eskainitako produktu eta zerbitzuen asteroko zozketak. Ast... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007838 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zabaldu dute Eskola Kirola ikastaroetan Xakean aritzeko izen-ematea
Datorren astelehenera arte, hilak 30, izango da matrikulatzeko aukera, 630937041 telefonora deituta edota helbidera mezu bat bidalita.
Aurten ere, KBI Zumaiako Xake Klubak umeentzako ikastaroak eskainiko ditu Eskola Kirola egitasmoaren baitan. Astearte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007839 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pentsiodunak beste astelehen batez elkartu dira Saregileen plazan, pentsio duinak eskatzeko
Astelehenero bezala, pentsio duinen aldeko protesta egiteko elkartu da herritar talde bat Saregileen plazan.
Ia bi urte daramatzate pentsiodunek astero-astero beren aldarrikapenak kalera ateratzen. Gaur ere elkarretaratzea egin ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007840 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mugi sistema herritarrengana gerturatzeko helburua du ekimenak. Saregileen plazan izango da goizean, eta, besteak beste, mugi txartela tramitatzeko aukera izango dute herritarrek.
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak antolatuta, Mugipuzkoa ekimena izango da asteazkenean Zumaian, 10:30etik 15:00etara, Saregileen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007841 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Yolanda Juaristik irabazi du itsaski produktuz osatutako otar ederra.
Inpernupek zozkatutako itsaski otarra eman dute dagoeneko, eta irabazlea Yolanda Juaristi izan da. Olarro egunean egin zen zozketa. Egun bertan erosi ahal izan ziren zenbakiak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007842 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Olarro Egunean jaso zuen saria irabazleak. Lehenengo eta bigarrengo sariak emateko daude oraindik.
Zumaiako Herri Eskolako DBH 4ko ikasleek ikasturte amaierako bidaiarako dirua lortzeko zozketa jarri zuten martxan. Dagoeneko eman dute hirugarren saria, baina jakinarazi dutenez, lehenengo eta bigarrengo sariak jasotzeko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007843 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du hurrengo larunbatean Errotaberriko bailaran
Euskal Kostaldeko Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin datorren larunbatean, hilak 28. Jarduerak Errotaberriko atsedenlekua izango du abiapuntu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007844 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kolunbarioaren erabilera eskubidearen kontzetsio epea urrian hasiko da
Interesdunek Udalaren harrera bulegoan aurkeztu beharko dute dokumentazioa urriaren 1etik aurrera.
2019ko ekainaren 17an Zumaiako Udalaren Udal hilerriaren erregimen eta funtzionamendurako araudia argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Arau... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007845 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zozketaren irabazleak otar eder bat (bi txuleta, paleta iberiarra, txorixo iberiarra, gazta, teja eta zigarriloak, bonboiak, hiru ardo botila, hiru cava botila eta hiru albariño botila) eta Zelai hotelean talaso zirkuitoa eta bi pertsonarentzako bazkari edo afaria izango ditu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007846 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskola kirola ekimenaren barruan, datorren larunbatean, hilaren 28an, Herniora joango gara.
Mendizaletasuna lantzeko asmoarekin, datorren larunbatean bailarako usadioa jarraituz HERNIOra joango dira Inda Mendikoak. Oraingo honetan Errezilgo gainetik (Trintxera) abiatuko gara, baina zuzenean Zelatunera joan beharrean Ai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007847 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itxas Gain piragua taldeak Irati Osa Txekian eta Txinan parte hartzeko diru gastuak ordaintzeko zozketa jarri du martxan.
2.- Bi pertsonentzat uretako motoan bidaia Redymaren eskutik: 1431. Ordezkoa: 1677.
3.- Afaria bi pertsonentzat El Txoko de Mikel Bermejoren eskutik: 1648. Ordezkoa: 1461. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007848 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalak bere doluminak eman eta babesa adierazi nahi die igandean zendu zen Aitor Aulestia Urrutiaren senide, lagun eta lankideei.
Aulestia Zumaiako udal kiroldegiko igeriketako monitorea izan zen urte askoan, eta Udalak bere esker ona adierazi nahi du honek egindako lanagatik. Gugan bego. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007849 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Agortu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako saiorako sarrerak
Aita Marin jokatuko da final-zortzirenetako saioa, 17:00etan. Leihatila irekiko badute ere, finaleko sarrerak soilik salduko dituzte.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final-zortzirenetako saioa jokatuko da gaur arratsaldea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007850 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Telmo aldeko eta Itzurungo ohiko argazkietatik kanpo, badago beste Zumaia bat, ezezaguna bezain ederra.
Nahikoa da ohiko bideetatik ateratzea, berriak bilatzea, bazter zoragarriak deskubritzeko, eta hauxe da bat. Zumaiako lurretan (mugan), euria egin berritan, erreka pol-pola behera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007851 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sambou Diaby: "Nire pertsonaiak bizi izan dituen egoerek bat egiten dute nirekin"
Hiru Damatxok ekoitzitako 'Kartzela' webseriean hartu du parte Sambou Diaby aktore zumaiarrak. Haren hitzetan, orain arte izan duen papel garrantzitsuena izan da.
Serie batean hartu duzu parte. Zer moduzko esperientzia izan da?Fikziozko w... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007852 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lau. Zortzi. Sei. Lau, zortzi eta sei. 486. Zenbaki horiek buruan bueltaka ditudala esnatu naiz, arnasestuka, izerdi patsetan. Zer dira zenbaki horiek? Zergatik amestu dut zenbaki horiekin. Iratzargailua eskutan hartu eta goizeko 5ak pasa berri dira. Goizegi jaikitzeko. Buelta bat eman dut ohean, bi, lau, zortzi. Azken... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007853 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beste urte batez, Olarro Eguneko Argazki Rallya jokatu da. Guztira 20 argazkilarik hartu dute parte; Asier Garagarzak eskuratu du lehen saria, eta Jabier Carballo izan da zumaiarren artean onena.
Aurtengoan 20 helduk eta lau gaztetxok hartu dute parte Olarro Egunean zehar jokatu den Argazki Rallyan. Goizeko 10etatik 14... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007854 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Olagarroarekin prestatzeko lau errezeta berri proposatu dituzte sukaldaritza erakustaldian
Errezeta tradizionalez gain, olagarroa prestatzeko hamaika modu badela erakutsi dute Torreberriko aterpean egindako sukaldaritza erakustaldian. Herritar ugari gerturatu da, errezetak zuzenean sukaldatzen ikusi eta dastatzera.
Ola... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007855 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiarrak aurrez aurre neurtuko dira Zumaia Jai Alai txapelketako finalean
Zumaia Jai Alai zesta-punta txapelketako finalaurrekoak jokatu ziren atzo Aitzuri frontoian. Egiguren-Lopez eta Goikoetxea-Basque bikoteek lortu dute hilaren 27an jokatuko den finalera sailkatzea.
Herriko hiru zesta-puntista izan ziren atzo Ait... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007856 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baleikeko bazkideen txokoko aste honetako saria banatu dugu dagoeneko. Irabazlea Sorkunde Barredo izan da.
Aste honetan, Itzurun tabernak emandako lau lagunentzako jatordua zozkatu dugu bazkideen artean. Irabazlea Sorkunde Barredo izan da. Zorionak! Gainerako bazkideok adi ibili, datorren astean beste opariren baten zo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007857 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ibon Manterola: "Euskararen komunitatea jakintzarekin etengabe hornitu beharra dago"
ELEBILAB Elebitasunaren Laborategiak eta UEUk elkarlanean "Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu" izeneko jardunaldia antolatu dute datorren urriaren 4 eta 5rako. Ibon Manterola Garate da antolatzaileetako bat eta "Mattin Zaku eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007858 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandera arte ikusi ahal izango da 'Julio Beobide 1891-1969' erakusketa
Bi astez Julio Beobide artista zumaiarraren lana goraipatzeko erakusketak hartu du Alondegiko Oxford aretoa.
Haren heriotzatik 50 urte bete dira aurten. Beobideri merezitako aitortza egiteko, 'Julio Beobide 1891-1969' erakusketa zabaldu zuten hilar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007859 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mikel Zearretak Realarekin teknifikazio entrenamendu saioak egingo ditu
Bi entrenamendu egin ditu jada eta astelehenean egingo du hurrengoa.
Mikel Zearretak, Infantil txikiko jokalariak, 6 entrenamendu egingo ditu Realarekin. Lehenengo biak eginak ditu jada eta hurrengoa astelehenean egingo du Zubietako Gorabide eraiku... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007860 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bilera 18:00etan izango da, eta, besteak beste, azaroaren 25eko egitaraua eta Emakumeon* Etxeko proiektua landuko dituzte.
Ikasturte berriarekin batera, hilaren 19an, ostegunean, Berdintasun Foroak lehen hitzordua izango du Alondegian, 18:00etan. Egun horretan landuko dituzten gaien zerrenda ere jakinarazi dute kideek.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007861 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hilaren 30era arte aurkez daitezke lanak Julene Azpeitia ipuin lehiaketan
Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, Julene Azpeitia ipuin lehiaketa antolatu du beste urte batez Udalak.
Ipuinak euskaraz idatziak, aurrez argitaratu gabeak eta originalak izan beharko dute. Jakinarazi dutenez, korreo elektronikoz ere jasoko d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007862 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amesgaiztoaren amaierara heltzen hasia da Nagore Garcia. Gaur goizean Madrilen izan da, Auzitegi Nazionalean, 11/13 auziko 47 auzipetuen artean. Epaiketa ordu erdiko epean amaitu da fiskaltzarekin akordio batera heldu ondoren. Urte eta erdiko espetxe kondena eta hiru urteko erabateko gaitasungabetzea ezarriko diote zum... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007863 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurtik hasita, datorren astelehena arte egongo da matrikulatzeko aukera Ubillosen 17:30etik 19:30era, 943 86 11 83 telefonora deituta edota helbidera mezu bat bidalita.
Txori Txiki Musika eta Dantza Eskola ikasturte berrira begira jarri da, eta hain zuzen, gaurtik hasita eta datorren astelehena arte, eskaintzen dituzt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007864 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beste astelehen batez herriko hainbat pentsionistak eta jubilatuk elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian.
Jubilatuen eta pentsionisten aldarriak ez du etenik, eta ohi bezala, herriko hainbat pertsonak elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Saregileen plazan. Jubilazio duinaren aldeko borroka honek bi urte beteko di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007865 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nagore Garciak espetxea saihestuko du fiskaltzarekin akordioa adostu ondoren
Presoen babes taldeko 47 euskal herritarren aurkako epaiketa egin dute gaur Madrilen, Auzitegi Nazionalean. Akordioa adostu dute eta urte bat eta sei hilabeteko eta bi urtera arteko zigorra ezarri diete 45i, horien artean Nagore Garcia zumaiar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007866 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak Zumaia Txartela berritua plazaratuko du. Visa txartelaren moduan erabiltzeko aukera emango du txartel berriak.
- Ordainketak hiru hileko epean egin ahal izango dira interesik gabe.
- Abantaila askoz gehiago ere izango ditu: deskontuak, sariak, zozketak, puntuak...
- V... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007867 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txakolinaren bidea (Txaculi road karteletan) irteera turistikoa egin du gaur Zumaiara etorritako bisitari talde batek. Ekintza honek badu berezitasun bat, eta da auto klasikoetan egin dutela.
Bisitariak busez etorri dira Zumaiara, kirol portura, hain zuzen ere, eta hain zituzten Citroën 2cv auto multzo bat. Zumaiatik D... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007868 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alde zaharreko adokinetan konponketak egingo dira irailaren 17tik 21era, asteartetik ostiralera. Hori dela eta, San Jose kalean trafiko aldaketak izango dira.
Ubillos jauregitik (San Jose, 14) San Jose kaleko 3. atarira arteko bidea itxita egongo da autoentzat eta oinezkoentzat. Autoek San Juan egoitzaren atzeko bidea ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007869 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo bezala, hirugarren bukatu dute gaurko estropada Telmo Deuneko arraunlariek. Hondarribiak Euskotren ligan duen postua mantenduko du hurrengo denboraldian.
Portugaleteko 'play off'-arekin gustura geratu dira zumaiarrak, baina gaur ere ezin izan dute Hondarribiaren eta Hibaikaren denbora hobetu. 11:00,18ko denbora eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007870 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pello Osorok eta Usoa Ostolazak lortu dute garaipena esprint distantziako Zumaiako Triatloian. Zumaiar azkarrenak Juan Mari Azpillaga eta Nekane Agirre izan dira. Triatloi herrikoian berriz, Angel Hilario eta Laura Zabalza izan dira lehenak.
Sasoi betean daudela erakutsi dute gaur Zumaian Pello Osoro eibartarrak eta Us... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007871 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskotren ligan duen postua sendo defendatu du gaur Hondarribiako traineruak. Erlojuaren aurkako proban, 13 segundoko aldea atera dio Zumaiako traineruari.
Hibaika eta Hondarribiarekin neurtu ditu indarrak Zumaiako traineruak gaurkoan, Euskotren ligarako igoera jokoan zutela, Bermeon. Erlojuaren aurkako proban, 11:21,2... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007872 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Cosme Agirrek Goikoetxearen aurka jokatuko du Zumaia Jai Alai txapelketako finalaurrekoa
Zumaia Jai Alai zesta punta txapelketako final laurdenetako bigarren jardunaldia jokatu zuten atzo Aitzuri frontoian. Cosme Agirrek etxean jokatu zuen, eta baita partida irabazi ere.
Nicolas Etxetorekin osatu zuen bikotea Agirrek. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007873 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uxua Gaintza: "Porrot egitearen beldurrak tentsio handia sortzen du eta, ondorioz, dibertimendua zailtzen du"
Eskola kirola Herri Hezitzailearen ikuspegitik jardunaldiak egingo dituzte gaur goizean Azpeitian, Soreasun. Hizlarietako bat Uxua Gaintza zumaiarra izango da. Uztarrian elkarrizketatu dute jardunaldien atarian... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007874 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskotren ligara igotzeko estropadak izango ditu Zumaiak gaur eta bihar
Denboraldi bikain baten azken bi estropadak jokatuko ditu emakumezkoen Telmo Deunek asteburu honetan.
Gaur Bermeon izango dute estropada, 18:00etan hasita, eta bihar Portugaleten 11:40etan. Hiru ontzi arituko dira postu bakarraren bila: aurtengo Eu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007875 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irailaren 21ean, larunbatean, ospatuko da aurten Zumaiako Olarro Eguna. Goizean goizetik hasita, batel estropadak, bazkari herrikoia, argazki rallya, olagarro brotxeta postuak eta beste hainbat ekintza izango dira egun osoan zehar.
Gaurtik aurrera Turismo Bulegoan salgai egongo dira Olarro Eguneko bazkari herrikoiko tx... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007876 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Cosme Agirre zumaiarrak jokatuko du gaur Aitzurin, Zumaia Jai Alai txapelketako jardunaldian
Zumaia Jai Alai zesta punta txapelketako final laurdenetako bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur, Aitzuri frontoian. 22:00etan hasiko da pilota jaialdia, eta jokatuko dutenen artean Cosme Agirre zumaiarra izango da.
Cosmek E... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007877 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 600 triatletak hartuko dute parte bihar Zumaian jokatuko diren bi probetan
Kirol jarduerez beteko da berriro ere herria. Zumaiako Triatloia jokatuko dute bihar. Sprint modalitateko 13. triatloia izango da aurtengoa, eta zortzigarrena herrikoia. Bietan ere lekuak beteta daude aspalditik.
600 triatleta inguru bilduko dir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007878 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak erakusketa bat antolatu berri du, Julio Beobide hil zela 50 urte bete direlako. Hantxe ikasi dugu aste honetako hitza. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Arrantzaleek erabiltzen zuten txapel edo txano berezi bat zen 'suesta', eta Zumaian 'txuesta' edo 'suasta' ere esan izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007879 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beobideren lana ezagutzeko bigarren bisita gidatua egingo dute larunbatean
Julio Beobide eskultorearen heriotzaren 50. urteurrena betetzen den honetan, Beobide 1891-1969 erakusketa zabaldu dute Alondegiko Oxford aretoan. Artista zumaiarraren lana ezagutzeko bisita gidatua egin dute gaur, eta larunbat eguerdian bigarren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007880 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Korrika egiten ikasi nahi baduzu, ZTTk aukera hori emango dizu. Azalpenak emateko bilera irailaren 24an egingo da kiroldegian, 19:00etan.
Zumaiako Triatloi Taldeari iritsi zaizkio urteko egun garrantzitsuenak. Irailaren 14an Zumaiako triatloia antolatzeko lanak azken txanpan sartu dira, eta dena bere tokian egoki ipint... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007881 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arteondoren busa izango da denboraldi honetan ere realzaleak Anoetara eramateko
Realak denboraldiko lehen partida jokatuko du larunbatean Anoeta futbol zelai berrituan. Atletico Madril izango dute aurkari donostiarrek, 18:30ean hasiko den norgehiagokan.
Urtero bezala, Arteondoren autobusa izango da Zumaiako zaleak Anoe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007882 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xiruren omenezko bizikleta irteera egingo du igandean Sastrakasek
2017ko udan zendu zen Jose Manuel Azkue Xiruren omenezko bizikleta irteera egingo du Sastrakas mendiko bizikleta taldeak.
Taldekideak goizeko 8:30ean abiatuko dira Lubaki kiroldegi paretik. Behin irteera bukatuta, hamaiketakoa izango dute. Ez da aurrez i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007883 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Larrañaga Zumaiako arraunlari ohia izango da gizonezkoen Telmo Deuneko entrenatzaile berria. Azken bi urteotan ardura hori izan duen Xabier Zulaikaren lekukoa hartuko du.
Iñaki Larrañagak 38 urte ditu eta Telmo Deuneko arraunlaria izan zen Luis Mari Olasagastiren azken urteotan. Patxi Francesen garaian ere Zumaia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007884 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udako oporrak pasatu eta gero, martxan da berriro Zumaiako xake kluba. Ostiralean, hilak 13, zabalduko ditu ateak Beheko Plazako lokalak (Jubilatuetako lehenengo pisuan), eta hantxe izango gara, informazioa emateaz gain, nola ez, xakeko taulak astintzen. Beraz interesa eta jolasteko gogoa duenak ateak zabalik izango di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007885 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko preferenteek aste honetan jokatuko dute ligako lehen norgehiagoka Idiazabalen aurka
Arratsaldeko 16:00retan izango da norgehiagoka Aita Mari futbol zelaian. Horrez gain, ohorezko jubenilen eta ohorezko kadeteek ere ligako lehen partidua jokatuko dute asteburuan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007886 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aran Santamariak eta Ander Hormazurik erakusketa zabalduko dute bihar Zarautzen
Aran Santamaria eta Ander Hormazuri artista zumaiarrek erakusketa zabalduko dute bihar Zarautzen, Lukas ardotegian.
Espazio txikira eramandako lanak erakutsiko dituzte bi artistek Ipar kalea 3ko establezimendu honetan. Erakusketa azaroaren ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007887 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aparkamenduen erregulazio sistemaren udako aldia irailaren 15ean amaituko da
Hondartza denboraldiaren amaierarekin batera, irailaren 15ean bukatutzat emango du Zumaiako Udalak aparkamenduen erregulazioko udako aldia. Salbuespenak izango direla ere gaineratu dute Udaletik.
Iaz bezala, salbuespenak egongo dira eta urte o... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007888 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren astelehenean, irailaren 16an, hasiko da presoen babes taldeko 47 euskal herritarren aurkako epaiketa, Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Lagun horien artean da Nagore Garcia zumaiarra, Herrirako kidea. 11/13 auziaren gaia ekarri dugu iraileko Baleike aldizkariko azalera.
Nagore Zumaian taldea sortu zuten para den ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007889 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaienako bi ikasle estatu mailako ingeleseko olinpiadetako irabazle
Nahia Elosua eta Mara Zearreta, pasa den ikasturtean "Little Bridge"-k estatu mailan antolatu zituen olinpiadetako irabazle izan dira.
Orain dela bi ikasturte "LITTLE BRIDGE" izeneko material berritzaile bat aukeratu eta Tekinskool-ekin elkarlanean l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007890 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean Zumaiatik Bilboko manifestaziora joateko autobusa egongo da
Larunbatean Nagore eta beste 46 herritarren aurkako epaiketa salatzrko manifestazio nazionala egingo da Bilbon. Zumaiatik bertara joan nahi duenak, autobusa izango du.
Oraindik izena eman daiteke Inpernupen (943 86 15 23). Autobusa 15:30ean hortz k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007891 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Julio Beobide hil zela 50 urte bete diren honetan, hara Joanito Dorronsorok gordeta zeuzkan bertsoak, Nemesio Etxanizek 1968an egindakoak, Oargik Beobideri eskaini zion omenaldian abesteko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007892 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakok futbol eskolako gurasoekin bilera egingo du irailaren 11n Aitzuri frontoiko aretoan
2019-2020ko denboraldiari begira futbol eskolako gurasoekin bilera egingo da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007893 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beobideren erakusketako bisita gidatua eskainiko du Ismael Manterolak ostegunean
Beobide 1891-1969 erakusketa beste era batera ikusteko aukera izango da ostegun arratsaldean, Ismael Manterolak zuzenduko duen bisita gidatuari esker.
Bisita hau ostegunean 18:30ean izango da, euskaraz. Taldea mugatua izango da, eta, beraz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007894 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uda partean atsedenalditxoa hartu ondoren, Zumaiako jubilatuen eta pentsionisten talde batek berriro kontzentrazioa egin du Saregileen plazan.
Azken 19 hilabeteotan aldarrikatzen ari diren aldarrikapenak errepikatu dituzte pentsiodunek eta jubilatuek. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007895 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hauek dira larunbateko zozketako zenbaki sarituak. Saria jasotzeko epea 15 egunekoa da (inpernupera joanda).Mila esker denoi! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007896 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sestaoko VI. triatloia jokatu zen atzo Bizkaiko hiri honetan. Distantzia olinpikoko Euskadiko txapelketa ere izan da, eta Helene Alberdi zumaiarrak bere nagusitasuna erakutsi du emakumezkoen maila absolutoan.
Parte-hartzaileek 1.500 metro egin behar izan zituzten igerian, 40 kilometro bizikletan eta azken 10 kilometroa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007897 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikastolen elkarteko Irene Lopez Goñi eta Ageda Larandogoitia formatzaileekin bi saio izan genituen pasa den astean.
Kiva ikerketan oinarritutako eskola-jazarpenaren aurkako programa da, Finlandiako Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatua. Ikasturte honetatik aurrera Zumaiena, Kiva zentrua izango da. Ikastolen elkarte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007898 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itxas-Gain piraguismoan jardun nahi duten gaztetxoekin bilduko da
Piraguismoan jardun nahi duten 9 urtetik gorako gaztetxoekin bilduko da bihar Itxas-Gain.
Bilera bihar izango da, hilak 10, 17:00etan piraguismoko lokalean. Piraguismoan aritzeko interesa duten 9 urtetik gorako gaztetxoei zuzendu diete deialdia. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007899 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espazioaren funtzionamendua eta lan-taldea ezagutzeko, irekiera saioa egingo dute hezitzaileek asteazkenean.
Etzi, asteazkena, zabalduko dute Gaztegunea guraso eta tutoreentzat. Espazioaren funtzionamendua eta lan-taldea ezagutzeko asmoz, irekiera saioa egingo dute hezitzaileek lehen egun horretan. Arratsaldeko 17:00et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007900 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehen txandan arituko da Zumaiako nesken trainerua, gaur Kontxako Banderan,
Dena prest da Kontxako Banderako bigarren jardunaldirako. Goizean goiz egin dute gaurko estropadetako kale zozketa, eta bertan izan dira arraun elkarteetako ordezkariak.
Emakumezkoak1. txanda:1.- Telmo Deun2.- Kaiarriba Donostia3.- Riveira4.- H... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007901 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Palestinako kooperatibetara egindako bidaian ateratako argazkiekin osatutako erakusketa zabalduko du gaur Imanol Manterola zumaiarrak Donostian. Emakumea palestinar kooperatibetan du izena erakusketa honek, eta irailaren 6tik urriaren 31ra arte izango da Aiete kultur etxean.
Manterola iazko urte amaieran izan zen Pales... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007902 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hementxe gatoz oporren ondoren, batere galbanarik gabe, Irati eta Maiderren proposamenarekin. Zuek ere hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Ez da Zumaian bakarrik erabiltzen den hitza, baina bai gero eta gutxiago entzuten den horietako bat. Nagikeriak edo alferkeriak jota egoteari d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007903 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia, Kontxako lehen jardunaldian harrobiko arraunlari gehien izan zituen trainerua
Kontxako Banderako bigarren jardunaldia jokatuko da igande honetan, Donostian. Zumaiako trainerua lehen txandan arituko da, kontsolazioko txandan, alegia. Lehen jardunaldian egindako lana hobetzea izango dute helburu Kike Manterolak e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007904 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Herriko monumentu baten argazkirik onenak Arzaken bi lagunentzako menua irabazi dezake
Hirugarren urtez Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak "WikiLovesMonuments" nazioarteko lehiaketa antolatu du. Helburua, ondare izendatutako eraikinen argazkiak egitea da, herriz herri dugun ondarea ezagutarazteko helburuarekin.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007905 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oporretatik bueltan, Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak ikastaro sorta antolatu du bere bazkideentzat.
Irailetik aurrera antolatuko dituzten ikastaroak hauek dira: mantentze soinketa, yoga, dantza, eta aurten lehen aldiz xakea. Izenak astelehenetik, irailaren 9tik, aurrera eman daitezke elkarteak Hogarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007906 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Josek igogailua izango du, baina irisgarritasun arazoek kezkak piztu dituzte auzokideen artean
San Jose kaleko igogailuaren inguruko bilera egin zuen atzo Zumaiako Udalak auzoko bizilagunekin. Igogailuaren etorkizuneko funtzionamenduaz hitz egin zuten. Auzokideek, berriz, azpiegituraren ondorioz auzoan sortu diren ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007907 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maila handiko pilotariak izango dira ostiraletik aurrera Zumaia Jai Alai zesta txapelketan
Maila handiko zesta punta partidak ikusteko aukera izango da irailean zehar Zumaiako Aitzuri frontoian. Hilabete honetako lau ostiraletan Zumaia Jai Alai txapelketa jokatuko dute, eta bertan herriko hiru puntista arituko dira: Iñ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007908 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arraunean hasi nahi duten haurrei dei egiten die Telmo Deun arraun elkarteak
Traineru denboraldia oraindik ez da amaitu, baina Telmo Deun arraun elkartea hasi da jada hurrengo denboraldia prestatzen. Hala, arraunean hasteko gonbitea egin die herriko haur eta gaztetxoei.
11 urte edo gehiago izan eta arraunean aritu nahi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007909 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko jubenilen parte izan nahi? Orain dauden bi taldeak indartzeko jende bila gabiltza!
Zumaiakoren parte izan nahi baduzu, bidali zure datuak posta honetara, edo deitu 943 862477 zenbakira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007910 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nagore Garciarekin elkartasunez, jarduera ugari antolatu du Nagore Zumaian dinamikak larunbaterako
11/13 auziko epaiketaren atarian, Nagore Garciari elkartasuna adierazteko egun osoko egitaraua antolatu dute Nagore Zumaian dinamikako kideek. Aldarrikapenerako eguna izango da, baina epaiketako gastuei aurre egiteko diru... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007911 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Flysch Surf Eskolak bi lagunentzako surfeko bataioa edo teknifikazio txartela oparitu dio Baleikeri bere bazkideen artean zozkatzeko. Sariduna bihar eguerdian aterako dugu.
Zozketan parte hartzeko hemen egin behar da klik. Hartu parte zozketan, eta zorte on! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007912 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2019-2020 ikasturterako matrikulazioa zabaldu dute Helduen eskolan. Gaurtik irailaren 12ra arte izango da epea irekita.
Bi ikastaro emango dituzte hasiera batean: Irakur-idazketaren garapena, eta Euskara edota Espainiera atzerritarrentzat. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007913 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Julio Beobide artista zumaiarraren inguruko erakusketa inauguratuko da irailaren 6an, Oxford aretoan. Irekiera ekitaldia 18:30ean izango da.
Beobide: 1881-1969 izenburua duen erakusketa honekin herriko artista honi merezi duen omenaldia egin nahi diote, haren heriotzaren 50. urteurrenaren harira. Julio Beobidek jorratu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007914 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasgaietan matrikulatzeko epea zabalik egongo da gaurtik ostegunera bitartean, Ubillos jauregiko bulegoan, 17:30etik 19:30era. Matrikulak mugatuak izango dira.
2019/2020 ikasturteko klaseak irailaren 9an hasiko dira. Musika eta dantza diziplinetan aukera zabala eskaintzen du Musika ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007915 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itxas-Gaineko piraguistak podiumera igo dira Deva ibaiaren jaitsieran
Deva ibaiaren nazioarteko jaitsiera jokatu zen larunbatean Val de San Vicenten (Kantabria). Itxas-Gaineko piraguistek emaitza onak lortu zituzten.
Larunbat arratsaldean jokatu zen Deva ibaiaren 49. nazioarteko jaitsiera. Itxas-Gain klubeko kirolariek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007916 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ivan Petrovitx Pavlov mediku, fisiologo eta psikologo errusiarrak (1849-1936) Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen 1904an digestio guruinei buruz egin zituen azterketengatik. Hori hala izanda ere, txakurrekin egindako esperimentuengatik da ezagunagoa. Askok entzun dugu Pavloven txakurra terminoa, nahiz eta ziur ez jak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007917 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Plaza publikoan zer adierazi daitekeen eta zer den ezkutatu beharrekoa gosea baino zaharragoa den eztabaida da. Aterabide zehatzik ez duena, gainera, eta horregatik zoragarria. Aldian aldiko politikoki zuzena denaren eta norberaren balio eta mundu ikuskeraren arabera agertzen zaigu.
Ezbai unibertsal horrek izan du orda... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007918 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusko Jaurlaritzak martxoan argitaratutako txosten baten arabera, EAEko gazteok 30 urte ingururekin emantzipatzen gara.
Behin alde egitea lortuta, batez beste, 1.057,90 euroko kostuari egin behar diogu aurre Gipuzkoan alokairuan bizi nahi badugu, lau paretak lagunekin, bikotekidearekin edo ezezagunekin konpartitzera ko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007919 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bakoitzarena da mundua ulertu eta sentitzeko modua, ez baitugu guztiok mundua ikusteko dugun era konpartitzen. Geure buruaren nortasuna adierazteko modu propioa dugu guztiok, bakoitzak berea; are gehiago esango nuke nik, bakoitzak munduan izateko edo egoteko modu bat baino gehiago ere badituela; ez garelako gu norbanak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007920 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiak ezin izan du bere onena eman Kontxako Banderako lehen estropadan
Emakumezkoen traineruak zortziagarren amaitu du. Kontsolazio txandan arituko da datorren igandean, Hondarribia, Riveira eta Donostiarrarekin batera.
Zumaiako emakumezkoen traineruak ezin izan du bere onena eman Kontxako 12. Banderako lehian. Hain ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007921 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Marea bizien alde onetako bat da: itsasgorarekin, arraunean Mantzizidorko zubiraino joateko aukera.
Moilatik, marearekin batera abiatu gara ibaian gora; Zubiaundia, Zubiberria eta Trenzubia pasata, ibaia zabaldu egiten da Usurbiribillaga aldean, isletan, eta badago halako lasaitasun eta bakea, birikak betetzeko modukoa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007922 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Berehala hasiko da Kontxako Banderako lehen estropada. Bertan arituko diren taldeen kale zozketa egin dute dagoeneko.
11:00etan emango diote hasiera aurtengo Kontxako Banderako lehen estropadari. Emakumezkoen lehia jokatuko da lehendabizi, eta gizonezkoena gero. Estropadako kaleen zozketa egin dute dagoeneko:
Emakumezk... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.