id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0007923
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo arratsaldean tailer eta kontzertu didaktikoa eskaini zuen Jon Urrutiak kofradian. Material birziklatuekin musika tresnak egin eta horiekin musika sortzen irakatsi zien etxeko txikienei. Kofradian emanaldi berezia eskaini zuen atzo Jon Urrutiak: material ezberdinekin musika tresnak sortu, eta haiekin musika egiten ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007924
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaian, XVI. mendean Odieta auzoko eraikin garrantzitsuena 'Arriolakoa' dorretxea zen, Ubillosenarekin batera. Zeharka iritsi zaidan dokumentu baten ondorioz, eta hainbat iturritara jo eta gero, gaur egun Zumaiako Gaztetxearen "Torreberri" eraikinaren iraganera eta hura eraiki zuen Arriola familiarengan hurbiltzeko au...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007925
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eguraldiaren inguruko informazioa bildu eta hedabideetan zabaltzen aritzen da Naiara Barredo. Euskalmeteko langilea da, eta irratietako eguraldi iragarpenetan ohikoa bihurtu da haren ahotsa. Eginbehar horretaz harago, lanbidea zertan datzan azaldu dio Baleikeri. Hitz-aspertuan aritzeko hizketagai erabiliena izango da, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007926
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela urtebete aterpeko ardura hartu zuen lan-taldeko kide da Josu Vicente zumaiarra. Bihar egingo dute lehenengo urteurren festa, egun osorako antolatu duten egitarauarekin. Lehen urteurren festarako egitarau oparoa antolatu dute Xoxote aterpeko arduradunek. Adin guztiei zuzendutako jarduerak izango dira, baita haurre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007927
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal zinemaren Irizar Sarirako lehiatuko da 'Agur, Etxebeste', beste zortzi filmekin batera. 21 euskal ekoizpen izango dira Donostiako 67. Zinemaldian: hamazazpi film luze, film ertain bat eta hiru film labur. Euskal zinemaren galan estreinatuko dute - irailaren 24an - Elena Irureta aktore zumaiarrak parte hartu duen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007928
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Trakamatraka' kontzertu familiarra izango da arratsaldean kofradian Trakamatraka tailer eta kontzertu didaktikoa emango du Jon Urrutiak. Musika modu erakargarrian plazaratzeaz gain, birziklatzeko kontzientzia landu nahi du. Material birziklatuekin musika tresnak egin eta kontzertu familiarrak eskaintzen ditu Urrutiak....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007929
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herritarren eskaerari eta beharrei erantzuteko asmoz, ordutegia jarraitua izango du aurrerantzean Alondegia kultur etxeko liburutegiak. Hain zuzen ere, astelehenetik aurrera, 9:00etatik 20:00etara izango da zabalik. Larunbatetan 9:30etik 13:30era egongo da irekita, orain arte bezala. Haurren liburutegiak lehengo ordute...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007930
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondarrezko eskultura tailerra izango da bihar Santiago hondartzan Euria egingo balu, tailerra Torreberriko aterpean egingo dutela ohartarazi dute. Andoni Bastarrika azpeitiarrak gidatuko du saioa; haren eskutik, haurrek krokodiloak, dortokak zein izurdeak egiten ikasiko dute hondarra erabilita. Tailerrean parte hartze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007931
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den astean, Nagore Centeno, ETB2ko 'Vascos por el mundo' saioan agertu zen bertako toki esanguratsuenak erakusten.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007932
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurtengo Itzurungo pilota txapelketa amaitzear da. Atzo jokatu ziren finalaurrekoak eta, ezustekorik ez bada, behintzat, bihar arratsaldean jokatuko dira azken partidak Larretxoko frontoi txikian. Partida lehiatuak izan ziren atzo jokatutako biak. Lehen finalaurrekoan Oliden eta Antia Jokin Gorostola eta Mendizabalen a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007933
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udako oporraldiak amaituta, datorren astean hasiko dira Zumaia Cuban Boxing boxeo klubeko ikastaroak. Izena eman nahi dutenek 606 10 76 33 (Ruben) telefonora dei egin dezakete.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007934
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kontxan sartzeko lehian izango da Zumaia ETE liga bigarren amaitu ondoren Amaitu da dagoeneko ETE liga, Errenterian jokatu den II. Errenteria Hiria - Emakumeen Traineru Elkartea banderarekin. Zumaia bosgarren izan da gaur, eta bigarren sailkapen orokorrean. Etxeko trainerua, Hibaika, izan da nagusi gaur eguerdian Erren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007935
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Galanta gaur eguerdian Iñigo Peñak eta Francisco Cubelos piraguistek k2 1.000 metroko proban egindakoa. Zilarrezko domina irabazi dute Hungariako Szeged hirian jokatzen ari diren Munduko txapelketan. Ez hori bakarrik: datorren urtean Tokion izango diren joko olinpikoetarako txartela eskuratu du Espainiako selekzioko bi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007936
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Plaza bermatzen duena, plazara. Miriam Romatet, kulturaren talaiatik herriari begira 30 urte egin ditu Miriam Romatetek Zumaiako Udaleko kultur teknikari lanetan. Herriko kultur programa osatzen eta udal baliabideak kudeatzen aritzen da, herritarrekin, sortzaileekin eta politikariekin etengabeko harremanean. Ofizioaren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007937
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2020ko Tokioko joko olinpikoetan egoteko beste urrats bat eman dute gaur Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek. Hungariako Szeged herrian jokatzen ari den Munduko txapelketako finalera sailkatu dira k2 1.000 metroan, eta olinpiadetarako txartelen borrokan izango dira. K2 1.000 metroko finalaurrekoetako hiru txanda jokatu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007938
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiaren emakumezkoen trainerua hirugarren izan da gaur Bilbon jokatutako Bilboko emakumeen IV. ikurrinan. Gizonezkoek, berriz, estropada bikaina egin dute eta bosgarren postuan amaitu dute denboraldiari amaiera ematen dion estropada. Bilboko emakumeen IV. ikurrina jokatu da gaur goizean Bilbon, Nerbioi ibaian. ETE li...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007939
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sute txiki bat piztu da gaur arratsaldeko lehen orduetan GKN enpresan. Suhiltzaileek itzali dute sua, eta zauriturik ez da izan. Enpresako kideek Baleikeri adierazi diotenez, sua 14:15 aldera piztu da enpresako tenpleko sekzioan. Larrialdi zerbitzuei deitu diete, eta hauek amatatu dute sua. Zorionez, ez da zauriturik i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007940
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hungariako Szeged hirian jokatzen ari diren Munduko piraguismo txapelketako lehen hitzordua izan dute gaur goizean Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek. Finalaurrekoetan izateko sailkatze estropada jokatu dute gaur. Urteko, edo azken urteotako hitzordu garrantzitsuenaren aurrean dira Peña eta Cubelos. Izan ere, Munduko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007941
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekitaldi sorta batekin ospatuko du Coro Prieto estetika zentroak bere 40. urteurrena Coro Prieto estetika zentroak 40 urte betetzen ditu eta urteurrena ospatzeko ekitaldi sorta bat antolatu du. MIMATU - Barrutik eta kanpotik zaintzeko festa izena jarri diote, goizetik eguerdira bitartean egingo da, eta bertan herriko b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007942
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
GUTIERREZ-MORGAETXEBARRIA eta SALABERRIA-ALTUZARRA bigarrengo bikote finalistak gazte-jubenil eta 23 urtez azpikoen mailan. Gazte-jubeniletako norgehiagokaren markagailuak erakutsitako parada garrantzitsuenak: 0-1, 1-1, 3-1, 3-2, 6-2, 6-4, 14-4, 14-5 eta 22-5 Gutierrez eta Morgaetxebarriaren alde, argi eta garbi nagusi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007943
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lurraldebusek autobus zerbitzua indartuko du San Bartolome jaietan Jaiek iraun bitartean, Zumaia eta Oikia artean zerbitzu bereziak izango dira. Goizez nahiz arratsaldez izango da Oikiara joan-etorria egiteko aukera. Larunbat goizaldean Zumaiara itzultzeko autobus berezia ere izango da, 4:00etan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007944
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko Preferenteek bihar jokatuko dute aurredenboraldiko bigarren lagunartekoa Amaikak Baten aurka arratsaldeko 19:30etan Aita Marin. Bestalde, larunbatean ohorezko jubenilek lehen partida Azpeitian jokatuko dute arratsaldeko 18:00etan. Horrez gain, Aita Marin, lehen mailako jubenilek jokatuko dute 18:00etan Lengo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007945
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar hasi eta asteazkenera arte, San Bartolome jaiak ospatuko dituzte Oikian. Bost egunetarako egitarau oparoa antolatu dute. Asteburua heltzearekin batera murgilduko da Oikia San Bartolome jaietan. Asteazkenera bitarte, askotariko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute oikiarrek zein inguruko herrietakoek. Festek ir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007946
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren ikasturterako prestaketekin hasi da Taosa igeriketa kluba. Izan ere, irailaren 16an hasiko dituzte haurren entrenamenduak. 2019-2020 denboraldia hastear dute Taosako haurrek. Hori dela eta, inork izena eman edo informazioa jaso nahiko balu, helbidean izango du horretarako aukera. Irailaren 16an hasiko ditugu h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007947
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Idoia Zubia: "Irakurleek zerbait ikastea ere nahi nuen, eta hor familia-konstelazioak sartu ditut" Testigo desaparecida izeneko liburua aurkeztuko du Idoia Zubia zumaiarrak gaur Alondegiko Oxford aretoan, 18:30ean. Ingalaterra eta Euskal Herria artean mugitzen den thrillerra da Zubiaren liburua. Donostian jaiotako zuma...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007948
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Portua garbi mantentzeko gomendioak ematen dituen panelak jarri dituzte moilan eta Talaipe parean Portuan garbi jokatuz zaindu itsasoa leloa duten bi panel jarri ditu azken egunotan EKPk (Euskadiko Kirol Portuak) Zumaiako bi lekutan, moilan eta Julio Beobide ibiltokiaren amaieran, Talaipe parean. "Portuan gertatzen dir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007949
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Suhiltzaileek Juan Belmonteko etxebizitza batean piztutako sua itzali dute Suhiltzaileen sirena-hotsak entzun dira gaur eguerdian ere Zumaian. Juan Belmonte kaleko etxebizitza bateko sukaldean sua piztu da, eta larrialdi zerbitzuei dei egin diete. Su-itzalgailu baten bidez amatatu dute sua. Protokoloari jarraituta, sua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007950
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Rifak salgai daude Inpernupen, Taosan, Metron, Itzurunen eta Ilargin. Mila-mila esker beraien alea jarri duten taberna eta merkatariei!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007951
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
[EGUNERATUTA] Atzo piztu zen sua Getariako Askizu auzoan, 18:30ak inguruan. Suhiltzaileek Agerre Berri baserriko pabiloi batetik 400dik gora ardi ateratzea lortu bazuten ere, 15 abelburu hil dira. Mila kilo gazta ere kiskali dira. Getariako Askizu auzoko Agerre berri baserrian sutea piztu zen atzo arratsaldean, 18:30ak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007952
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
LARRAZABAL-AGIRRE eta CANABAL-ARBIZU aurtengo Dinastia Etxabeko finalera sailkatu diren lehen bikoteak, gazte-jubenil eta 23 urtez azpikoen mailan. Gazte-jubeniletako norgehiagokaren markagailuak erakutsitako parada garrantzitsuenak 0-2, 2-3, 2-5, 3-6, 4-7, 13-7, 15-8, 15-12 eta 22-12 Larrazabal eta Agirreren mesedetan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007953
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Kostaldeko Geoparkea txikia da, bai, baina altxor geologiko ugari gordetzen ditu. Zenbat eta gehiago ikertu, are eta harrigarriagoak dira gure arrokek kontatzen dizkiguten istorioak. Erdiaren erdia ezagutzen dugula ere ez nuke esango. Hori da Geoparkearen helburu nagusietako bat: ondare zabal hori ikertu, babest...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007954
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igande arratsaldea, euria ari du eta taberna giroan bildu gara, oraindik bezperako aje/nekea kendu ezinik (nik). Edariak eskatu, mahaian eseri eta, halako batean, Foreignerren 'himnoa' entzuten da bozgorailuetatik... berriro ere. Maldizioak barrenean gorde ditut. Beno, ez. Lakaz betetako hurrengo abestia entzuten haste...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007955
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehorreko nahiz uretako ikastaroak antolatu dituzte kiroldegiko arduradunek. Ikastaroak astelehenetik ostiralera eskainiko dira goizez zein arratsaldez eta adin guztietako zumaiarrek, bazkideek eta bazkide ez direnek ere parte hartu ahal izango dute. Udaletik adierazi dutenez, iazko eskaintzarekin alderatuz, hainbat ja...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007956
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kontxako traineru estropadak jokatuko dira irailaren 1ean eta 8an, Donostian. Zeinek irabaziko dute Kontxa aurten? Eta aurreneko beste hiru taldeak zein izango dira, gizonezkoetan zein emakumezkoetan? Porra bat emakumezkoen sailkapenaz prestatu da, eta bestea, gizonezkoenaz. Bietan, galdera bera: Zein izango dira Kontx...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007957
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako maratoi txapelketan hartu du parte Itxas-Gainek asteburu honetan, Pontevedran Distantzia luzeko modalitatean hainbat palistek hartu dute parte eta taldeak emaitza oso onak lortu ditu. Kontutan hartzekoa da proba gogorra dela, distantzia luzeaz gain porteoak -piragua eramanez korrika saioak- ere badituela. Ir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007958
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gizonezkoen Telmo Deunek atzo Zarautzen emandako irudi txarra hobetu du gaur Pedreñan jokatutako estropadan, eta bere txanda irabazi du. Sailkapenean bederatzigarren izan dira Xabier Zulaikak entrenatutako mutilak. Gran Premio Dynasol bandera jokatu da gaur arratsaldean Pedreñako uretan. KAE 1 ligarako puntuagarria den...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007959
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako emakumezkoen traineruak irabazi zuen atzo Donostian jokatutako Aste Nagusiko estropada, bigarren heldu zen San Juani ia hamar segunduko aldea aterata. Emaitza bikainak berretsi ditu Zumaiako emakumezkoen traineruak azken estropadan. Ligarako puntuagarria ez den Aste Nagusiko estropada jokatu zen atzo Donostian...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007960
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Antigona' interpretatuko du Musika Habamostaldian, Victor Ullate Balletarekin batera, gaur eta bihar, Kursaalean. Duela sei hilabete, konpainiako zuzendari artistikoaren kargua utzi zuen. Berria egunkariak Lakarrari egindako elkarrizketa ekarri dugu webgunera. Hiru urte besterik ez zituela, Lucia Lakarrak (Zumaia, Gip...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007961
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bizikleta gainean hasi dute Kuadrilla Eguna gazte ugarik. Beheko plazatik hasi eta tabernaz taberna herriko txokoak gurutzatuz egin dute poteoa. Eguzkipean eta bi gurpilen gainean, Beheko plazatik hasi, eta herriko tabernak Kuadrilla Eguneko kolore biziz jantzi dituzte ehun lagunek. Torreberriko aterpean jarraituko du ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007962
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zarautz arraun elkartearen X. ikurrina jokatu da gaur eguerdian Zarauzko uretan. Zumaiak ez du bere egunik onena izan, eta 11.a izan da. Lehen txandan aritu da Telmo Deun Santoña, Lapurdi eta Hibaikarekin batera. Lehen ziabogan azkarrenak izan dira Xabier Zulaikaren mutilak (5:00); Santoña eta Lapurdiri segundo bateko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007963
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erabakita zer zortzi bikotek jokatuko dituzten Dinastiako finalaurrekoak IGOA-ERKIAGA eta SALABERRIA-ALTUZARRA finalaurretara pasa diren azken bi bikoteak bart arratsean jokatutako norgehiagokak irabazi ondoren. Bi partidu ezberdinak oso atzo Aitzurin, gazte-jubenilen motz bat eta maila apalekoa, eta 23 urtez azpikoen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007964
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kultura argentinarra ekarriko du bihar Zumaiara Agata taldeak. Hain zuzen ere, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, tango argentinarra dantzatzeko aukera izango da Beheko plazan. Midas Dj Tango arituko da musika jartzen, eta Agataren eskutik, tango argentinarraren erritmoan dantzatzeko aukera izango da. Iluntzeko 21:30ak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007965
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mende erdia bete du eskubaloiak Zumaian. 50 urte lehen taldea sortu zenetik. Club Deportivo Zumaia-Bombas Azcue izena hartu zuen lehen talde hark, eta ordutik hona erabat errotu da kirola herrian. Horren adibide garbia da azken denboraldian 18 talde izan dituela Pulpo Eskubaloi Klubak. Datorrenari begira bi gehiago iza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007966
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ohi bezala, Kuadrillen Eguna ospatuko da abuztuko hirugarren asteburuan. Kuadrillen jantzien kolore biziz jantziko da bihar herria. Goizeko 10:00etan ekingo diote Kuadrilla Eguneko egitarauari: emakumezkoen pala txapelketako finalak jokatuko dira. Eguerdian bizi poteoa egingo dute, 12:00etan, Beheko plazatik hasita. Ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007967
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten 9. aldiz, mugarrien ibilaldia egingo dugu urriaren 12an. Egun osoan ttipi-ttapa, Zumaiako muga-lerroari jarraituko diogu eta hainbat mugarri ikusiko ditugu.Urtero etortzen zaretenok, noizbait etorri izan zaretenok, inoiz etortzea pentsatu bai baina orain arte animatu ez zaretenok..., apunta agendan, eta entrenat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007968
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urteko hitzordu garrantzitsuenaren atarian da Dardara Zumaiako Musika Kolektiboa. Larunbat honetan, 18:30ean hasita, Dardara Fest musika jaialdia egingo da Amaiako plazan, kolektiboak antolatuta. Zortzigarren Dardara Fest jaialdia egingo da larunbat honetan, aurreko urteotan bezala, Amaiako plazan. Sei talderen musika ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007969
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean eskainiko dute Kantu Kontari: 'Bertoko eta urrutiko ipuinak' ikuskizuna Emanaldia Musika Jaialdirako antolatu bazuten ere, bertan behera geratu zen antolakuntza arazoak medio. Igande honetan eskainiko dute, Mari kalean. Igandean, 18:00etan hasita, Kantu kontariren Bertoko eta urrutiko ipuinak saio musikatua iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007970
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zanguango Teatro taldearen lanak giro ederra sortu zuen atzo iluntzean. Beheko plazan hasi eta Erribera kalean amaitu zuten antzezlana. Oihal mugikor baten bitartez, kaleetan ezkutatuta dauden istorio dibertigarrien berri eman zuten Zanguango Teatro taldeko kideek. Adin guztietako ikus-entzuleek gozatu ahal izan zuten ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007971
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Castron jokatu dira gaur traineru estropadak. Proba berezia izan da: sei kaleko eremuan jokatu dira txandak, eta, gizonezkoen kasuan, KAE ligako bi multzoak batera aritu dira, bi luzetara, ziaboga bakarrarekin. Zumaiako ontziei dagokionez, emakumezkoen Telmo Deun hirugarren izan da; gizonak, berriz, bederatzigarren. Ca...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007972
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Andra Mari Eguna dela eta, zubia egingo dute udaletxeko langileek. Hala egitea dago adostua langileen egutegian. Beraz, gaur eta bihar udaletxea herritarrentzat itxita egongo dela jakinarazi dute.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007973
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ia hamabost egunez, musika topaleku bilakatu dira herriko txokoak. Egitarauean gora behera batzuk izan arren, Musika Jaialdiaren balorazio positiboa egin dute Udaletik. "Edizio arrakastatsua" izan da, Udalak adierazi duenez. Eguraldiak eta Donostiako Hamabostaldiko barne antolaketak egitaraua behar bezala betetzea bald...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007974
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urteko astebururik garrantzitsuena izango da datorren hau Itxas-Gain taldeko piraguistentzat. Alde batetik, Iñigo Peñak Hungariako Szeged hirian jokatuko du Munduko Txapelketa. Tokioko Joku Olinpikoetara sailkatzeko txartelak ere bertan banatuko dira. Azken denboraldian bezala bere proba k-2 1000 izango da. Talaverako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007975
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Juan Belmonte kaletik Talaimendirako eskilarak itxiko ditu Udalak Bidearen segurtasuna bermatzeko beharrezko hobekuntzak aztertuko dituztela jakinarazi dute. Herritarren segurtasuna bermatzeko, Juan Belmontetik Talaimendira igotzeko eskilarak itxiko ditu Udalak bidearen segurtasuna bermatzeko beharrezko hobekuntzak azt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007976
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Osasun Sailak goizean egin du uraren kalitatearen analisia, eta, atzo ez bezala, kutsadura maila mugaren azpitik dagoela ziurtatu du. Zumaiako Udaletik adierazi dutenez, atzoko kutsadura maila altuaren arrazoiak ez daude argi. Zumaian ez ezik, Getariako eta Mutrikuko hondartza banatan ere bainua debekatu zuen Osasun Sa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007977
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan den astean zozkatu genituen Cosa Fina etxearen bi kamiseta Baleikeko bazkideen artean. Irabazleek jaso dute saria jada. Amaia Uranga eta Iñigo San Martin izan dira zozketaren irabazleak. Irailean emango dugu zozketa gehiagoren berri.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007978
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar eta etzi itxita egongo dira Alondegiko liburutegiak eta bulegoak Andra Mari Eguna dela eta, ostegunean eta ostiralean itxita egongo dira Alondegia kultur etxeko liburutegiak eta bulegoak. Oxford aretoko erakusketa, ordea, zabalik izango da 18:30etik 20:30era. Iñaki Arrillagaren Zergatik hamalau bildumak hartuko d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007979
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Talaimendiko labarretan harrapatuta geratu diren bi eskalatzaile erreskatatu dituzte bart gauean larrialdi zerbitzuek. Eskaladan ari ziren bi lagun harrapatuta geratu dira labarretan itsasgorarekin. Larrialdi zerbitzuak gerturatu dira eta gauerdi aldera onik atera dituzte. Ayer ayudamos a dos escaladoras que se quedaro...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007980
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gutierrez-Morgaetxebarria eta Exposito-Balerdi bikoteak Dinastiako finalaurrekoetara Gutierrez -Morgaetxebarria eta Exposito - Balerdi bikoteak 22ko finalaurretarako sailkatu diren bi bikoteak, bart arratsean jokatutako hirugarren kuartosetako kanporaketetan. GUTIERREZ - MORGAETXEBARRIA, 22 / Unai ALBERDI - Ander GARME...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007981
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Osasun Sailak Santiago hondartzan bainua hartzea debekatu du, kutsadura maila altua dela medio Segurtasun neurri gisa Osasun Sailak bandera gorria ezarri du gaur Santiago hondartzan. Osasun Sailak egindako analisiek ondorioztatu dutenez, kutsaduraren mailak bainua hartzeko ezarritako muga gainditu du. Segurtasun neurri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007982
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zabaldu dute herriko taldeek Olarro Egunean lana egiteko deialdia Irailaren 21ean, Olarro Egunez, gastronomiak garrantzia handia izango du eta olagarroa zein itsasoko produktuak izango dira protagonista egun osoan zehar. Zumaiako Udalak herriko elkarteengana jo du aurtengoan ere. Taldeek hilaren 31 bitarte eman dezaket...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007983
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Otezuri egoitzatik irteera egin zuten Azpeitiko zezen plazara zezenketa ikustera, San Inazio Egunez. Lerro hauen bitartez eskerrak Otezurik eskerrak eman nahi dizkie Azpeitiko Zezenzale Batzordeari, San Martin egoitzari eta Azkoitiko Gurutze Gorriari. "Ederki gozatu genuen, horren erakusgarri argazkia. Eskerrik asko!"
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007984
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Peru Nolaskoainek Deportivon jokatuko du datorren denboraldian, Athleticek utzita Peru Nolaskoain futbolari zumaiarrak A Coruñako Deportivo taldean jokatuko du 2019-2020 futbol denboraldia, Athleticek utzita. Zumaiarrak gaur gaur sinatu du kontratua talde galiziarrarekin, azterketa medikoa pasa ondoren. Urtebetez aritu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007985
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jon Kareaga: "Bizitza dedikatu nahi diot ingurumenean eta gizartean eragin positiboa sortzen duen proiektu bati" LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) graduko hirugarren maila bukatu berri du Jon Kareaga gazteak. Ingurumenarekiko eta animaliekiko duen atxikimendua eta maitasuna handia izaki, biologia ikasketak eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007986
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azkoitiko andramaixetatik itzultzeko gaueko autobusak izango dira Gaueko autobus zerbitzu berezia jarriko du Lurraldebusek Azkoitian ospatuko dituzten andremaixetatik itzultzeko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007987
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aldaketa bat biharko programazioan, Ander Garmendiak jokatuko du Gamboaren ordez gazte jubenil mailako norgehiagokan. Gazte-jubenil mailan: GUTIERREZ - MORGAETXEBERRIA / Unai ALBERDI - Ander GARMENDIA 23 urtez azpiko mailan: EXPOSITO - BALERDI / Julen ALBERDI - Iker ELIZEGI
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007988
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako 34. traineru ikurrina jokatu da gaur, KAE 1 ligarako estropada puntuagarria. Zarautzek eraman du bandera etxera. Zumaiak, berriz, lan bikaina egin du eta zazpigarren sailkatu da, seigarrenetik segundo baino gutxiagora. Zarautz izan da KAE 1eko dominatzaile garbia eta hala berretsi du gaurko estropadan. Hamar s...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007989
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beaskoetxeak eta Imanol Lopezek irabazi dute Gernikako Grand Slama Gernikako Grand Slameko finala jokatu dute bart gauean. Gernikako Jai Alai frontoia txiki geratu da beste behin ere; 2.000 lagun bildu dira frontoian: besaulki denak beteta, ikusle batzuk eskaileratan eserita eta beste asko zutik zesta puntak eman dezak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007990
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ainhoa Larrañaga: "Atezaina izateko ez duzu baloiaren beldurrik izan behar" Ainhoa Larrañaga zumaiarrak hondartzako eskubaloiko Europako txapelketa irabazi zuen ekainaren amaieran gazte mailan, Polonian, Espainiako selekzioarekin. Pulpoko harrobitik sortutako jokalaria Bera Berarekin arituko da datorren denboraldian. 1...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007991
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak denboraldiko bosgarren bandera irabazi du, non eta etxean. Ehuneko gutxi batzuk besterik ez dira izan Zumaia eta bigarren sailkatu den Hibaikaren artean, baina nahikoa izan da etxeko bandera irabazteko, eta sailkapenean aldea zabaltzeko. Etxean lan ona egiteko asmoa zuen emakumezkoe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007992
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Lorentzo egunez ospatu dute aurten ere Zestoa eta Zumaia arteko auzoko jai eguna. Umeak eta haientzako zezen txikiak eta poniak izan dira protagonista nagusiak. Bustitik esnatu da San Lorentzo eguna eta euria lagun izan dute eguerdian San Lorenten, baina horrek ez du festa eragotzi. Lorentzorik gabe, baina ondo osp...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007993
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bigarren Mundu Gerran nazien kontzentrazio-esparruetan hil zituzten hainbat pertsonen zerrenda argitaratu du Espainiako Gobernuak Estatuko Agintaritzaren Aldizkarian (BOE). Zerrenda horretan zumaiar bat dago: Tomas Zubizarreta. Zerrenda horren arabera, EAEko 63 lagun hil zituzten kontzentrazio esparruetan, eta horietat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007994
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi traineru estropada jokatuko dira asteburu honetan Zumaian. Gaur arratsaldean ETE ligako estropada izango da eta bihar eguerdian KAE 1 ligakoa. Emakumezkoen Zumaiako I. ikurrina jokatuko da gaur arratsaldean. ETE ligako 11. estropada 18:00etan hasiko da. Ontziek bi luze egin beharko dituzte, ziaboga batekin. Lehen tx...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007995
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Donostiako Aste Nagusia dela eta. Indartuko dituen lineen artean Zumaia-Donostia izango da. Ohiko zerbitzuaren osagarriak diren trenen zerbitzu berezia eskainiko du Euskotrenek, Donostiako Aste Nagusian zehar joan-etorriak errazteko helburuarekin. Zerbitzu berezia abuztuaren 10et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007996
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Baloreak galdu gabe, ondo jokatuz ahalik eta goien geratzea da helburua" Zumaiakoko preferenteetako Kepa Esnaola (entrenatzailea) eta Ander Astigarraga (laguntzailea) entrenatzaile berriei elkarrizketa. Zumaiakok aurten preferenteetako entrenatzailea aldatu du pausu bat aurrera emateko asmoarekin. Kepa: Felixekin hitz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007997
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Final-laurdenetako bigarren jardunaldia jokatu dute Dinastia Etxabe txapelketan Hauexek bart arratsean jokatutako bi pilota partidetako emaitzak azken laurdenetako bigarren kanporaketan. OSKOZ - URANGA, 22 / FERNANDEZ - APEZETXEA, 10ZUBIZARRETA - ARTOLA, 8 / CANABAL - ARBIZU, 22 Hauxe gazte-jubeniletako norgehiagokaren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007998
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Aitona Periko'-k irabazi du Kabra eta dontzeilen arrantza lehiaketa Udako kirol egutegiko proba beteranoenetakoa jokatu da gaur goizean. Anade elkarteak antolatzen duen Kabra eta dontzeilen arrantza lehiaketa, hain zuzen ere. Bost ontzik aurkeztu dituzte bere arrantzak Anade elkarteko egoitzaren aurrean egindako pisat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007999
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hamar sagardo etxe izango dira bihar Eusebio Gurrutxaga plazan, bosna etxe karparen alde bakoitzean. Aburuza (Aduna)Bereziartua (Astigarraga)Iparragirre (Hernani)Izeta (Aia)Lizega (Astigarraga)Petritegi (Astigarraga)Satxota (Aia)Urdaira (Usurbil)EkainGartziategi Edalontziak berrerabilgarriak izango dira, eta 2 euroan i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008000
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azoka, herri bazkaria eta sagardo dastatzea bihar Euskal Jai egunean Abuztuko lehen asteburuan Gala eguna egin zen. Ohikoa denez, bigarren asteburuaren atarian Euskal Jai eguna izango da herrian. Azoka, bertso saioak, herri bazkaria eta sagardo dastatzea egingo dira, besteak beste. Baserriko gaien azoka zabalduko dute ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008001
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika klasikoa da Zumaiako Musika Jaialdiaren ardatza, baina beste musika estilo batzuetara zabaltzen du bere eskaintza. Horren erakusle da gaur Mari kalean Alboka folk taldeak emango duen kontzertua. Emanaldia 20:00etan hasiko da. Donostiako Musika Hamabostaldiak Zumaian eskainiko dituen saioetatik lehena egin zen at...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008002
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udako torneoan Bidasoa Irun eta Liberbank Cantabria Sinfinen arteko partida Pulpo Eskubaloiak antolatuta, Asobal ligako Bidasoa Irun eta Liberbank Cantabria Sinfinen arteko partida izango dugu Zumaian. 2019ko Udako Torneoa abuztuaren 17an, larunbata, arratsaldeko 19:00tan ospatuko da. Bertan Asobal ligako bi talde izan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008003
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bart arratsean jokatu dira azken laurdenetako lehen bi kanporaketak. Gazte-jubenil mailan:LARRAZABAL - AGIRRE, 22 / DE LA FUENTE - Mikel ETXEBERRIA, 1023 urtez azpiko mailan:GARCIA - ZEZEAGA, 22 / OLAETXEA - ALDAVE, 11 Lehenengo partidua azkar joan zen. Larrazabal-Agirre bikotea 1-6 galtzen egotetik 17-6 erabat nagusit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008004
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urpekaritza bataioak egingo dira Zumaian abuztuaren 17an, Olarru sub ur azpiko jardueren elkarteak antolatuta. Ekintza hau 17:00etatik aurrera egingo dute Arbustaingo arranplan. Adin nagusiko pertsonek bakarrik hartu ahal izango dute parte bataio hauetan, eta aurrez izena eman beharko dute helbidera idatzita, edo 605 8...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008005
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek aurredenboraldia hasi dute gaur entrenatzaile berriarekin Kepa Esnaola izango da entrenatzailea eta Ander Astigarraga laguntzailea. Gaur hasi dira aurredenboraldiarekin Zumaiakoko preferenteak. Arratsaldeko 19:00etan hasi dira entrenatzen eta lehenago entrenatzaile berriarekin eta laguntzaileare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008006
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Saltoki txikien ondoan epe laburreko aparkalekuak sustatuko ditu Udalak Merkatari txikiei laguntzeko froga pilotu bat martxan jarriko du Zumaiako Udalak. TAO eremua gertu ez daukaten saltokientzat izan nahi du lagungarri, eta neurri honen bidez erosketak iraun bitartean egoiliar eremuan aparkatzea ahalbidetuko du. Merk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008007
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzurungo pilota txapelketako aurtengo edizioa gaur jarriko da martxan. Sei bikotek eman dute izena, eta ligaxkako lehen jardunaldia jokatuko da gaur. Kimetz Etxabe - Oier Unanue / Jokin Gorostola - Gaizka MendizabalJoakin Gorostola - Xabat Sasiain / Aitzol Oliden - Unai AntiaJosu Salegi - Aitor Aizpurua / Jose Luis Sa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008008
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu gogorra izan dute KAE 1eko arraunlariek, bi estropadarekin. Atzo hamargarren eta gaurkoan zazpigarren amaitu dute Telmo Deuneko mutilek. Zazpigarren egin du gaur Zumaiak Getariako estropadan. Donostiarra B taldeak egin du denborarik onena (20:21,11) eta haren atzetik iritsi da Enbata (20:23,86). Zumaiak 20:53,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008009
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aita Mari Elkarteak bodegazaina behar du. Lanaldi partzialeko jarduna da, irailetik aurrera hasteko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008010
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Adnan Mustafic eta Nerea Murua izan dira azkarrenak Itzurundik Arranplara Igeri egiteko baldintza paregabeak izan dituzte gaur Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldian parte hartu duten 300 igerilariek, eta markak ontzeko aukera ederki baliatu dute Adnan Mustaficek (33:03) eta Nerea Muruak (39:26). Mikel Mangas (36:52) eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008011
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Camargon jokatu dute gaurkoan estropada KAE 1 ligako arraunlariek. Zumaiarrak hamargarren geratu dira sailkapenean, 20:46,18ko denbora eginda. Hamargarren egin du gaur Zumaiak Camargoko estropadan. Deustok egin du denborarik onena (19:44,95) eta haren atzetik iritsi da Donostiarra (19:50,04).Zumaiak 20:46,18ko denbora ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008012
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasaiako herritik dator notizioa, zioen Xenpelarrek bertso sorta batean, eta bai, albiste onak heldu dira Pasaiatik, Zumaiako emakumezkoen traineruak denboraldiko laugarren bandera irabazi duelako. Sailkapeneko lidergora ere itzuli dira Kike Manterolak entrenatutako neskak. Pasaiako VIII. ikurrina jokatu dute gaur egue...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008013
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bart arratsean jokatu dira azken zortzirenetan jokatu beharreko bigarren jardunaldiko kanporaketak. OLAIZOLA - GASKUE, 7 / Julen ALBERDI - Iker ELIZEGI, 22EGIGUREN - IRAZUSTABARRENA,13 / MATA - IRURITA, 22 Lehenengo partiduko markagailuaren ibilbidea: 1-0, 1-2, 2-2, 2-4, 4-4, 4-6, 5-6, 5-17, 7-17 eta 7-22. Ikusten den ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008014
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ruben Diezek zuzenduko du Sapere Aude Sinfonietta biharko kontzertuan Hasieran hala iragarrita bazegoen ere, osasun arazo batzuk direla medio, Fernando Velazquezek ezingo du Sapere Aude Sinfonietta orkestra zuzendu bihar Zumaiena ikastetxeko aretoan emango duen kontzertuan. Ruben Diezek hartuko du bere lekua. Besteak b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008015
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itziarko kopraixetarako autobus bereziak jarri ditu Lurraldebusek Itziarren ospatzen ari diren kopraixetarako joan-etorrietarako gaueko autobus bereziak jarri ditu Lurraldebusek. Gaur gauean eta asteazken gauean izango dira busak lanean. Gaur gauean eta goizaldean, eta asteazkenean, gauean eta goizaldean, izango da lan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008016
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gertu merkatarien elkarteak antolatuta asteazkenean egin zen Braderie - Dendak kalean ekimenean 50 euroko lau erosketa txartel zozkatu zituzten. Txartel hauen irabazleak Izaskun Rodriguez, Halima, Maribel Celada eta Jessica izan ziren. Egunean bertan jaso zituzten txartelak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008017
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur eta bihar Bokalen egingo den Batelero egunean hartuko du parte Zumaiako Beduola elkarteak. Lau ontzi eramango ditu Iparraldeko herri honetara. Ilunabar, Ramontxu, Magallanes eta Ezpalarta txalupek ordezkatuko dute Beduola ospakizun honetan. Gaur goizean zehar joango dira heltzen ontziak Bokalera. 11:00etan patroie...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008018
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zine klasikoak eta zuzeneko musikak bat egin dute beste behin ere Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan. El gabinete del Doctor Caligari pelikula mitikoa eman da bart gauean Alondegiko Oxford aretoan. Javier Perez de Azpeitia piano jotzaileak jarri dio musika Robert Wiene zuzendariak sortutako lan haluzinogenoari. Gaur Ga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008019
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo arratsaldean Iparrako kideok, herriko artista baten laguntzaz, mural bat margotu genuen munduko langileen batasuna aldarrikatuz. Marrazki honen bitartez, ikusarazi nahi izan dugu atzean gelditu dela gizonezkoek mono urdina soinean eta mailua eskuan zuten kapitalismoaren fase fordista; gaur egun aurkitzen garen fas...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008020
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dotore janzteko unea heldu da. Bihar Gala eguna izango da Zumaian. Azken urteotan egin bezala, arratsalde partean, argazki txokoa izango da Saregileen plazan. Gala gaua ospatuko da herrian. Ohiturak asko aldatu dira, eta zer ikusi gutxi du gaur egungo gauak orain hiruzpalau hamarkadetakoekin alderatuta. Hala ere, gazte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008021
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehen honetan hasiko dira jokatzen aurtengo Itzurungo pilota txapelketa, Larretxo auzoan dagoen pilotaleku txikian. Sei bikotek jokatuko dute txapelketa astelehenetik aurrera: Kimetz Etxabe-Oier Unanue, Jokin Gorostola-Gaizka Mendizabal, Joakin Gorostola-Xabat Sasiain, Aitzol Oliden-Unai Antia, Josu Salegi-Aitor Ai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008022
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dagoeneko dena prestatzen ari gara kontzerturako. Arratsaldean zahar joango da itxura hartzen: musika tresnak, atrilak...Sarrerak Turismo Bulegoan dituzue (10€, umeak eta Gazte Txartelarekin 4€)Frontoiko takila 21:00tan irekiko da. (Bertan sarrerak 12€)Kontzertuari 22:00tan emango zaio hasiera.
cc-by-sa 3.0