id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0008223
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egunero mila erabiltzaile inguru ditu kiroldegiak. Horiei zerbitzu zein azpiegitura egokienak eskaintze aldera, inbertsio berriak egin ditu Udalak. Hain zuzen ere, gimnasioko lur guztia aldatu dute azken egunotan, bertan egiten diren jarduerentzat berezia den lurra jarrita. Irailean gimnasioa handitu ondoren hasi zuten...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008224
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Furgobaratza eta landareen osasunari buruzko tailerra izango dira ekainaren 17an Keretxudin Keretxudiko baratze parkea martxan jarri zenetik Furgobaratzaren laugarren bisitaldia izango da datorren astekoa. Furgobaratzak hileroko bisita egingo du ekainaren 17an Keretxudiko baratze parkera. Ohi bezala, 18:00etatik 19:30a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008225
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erakusketa batekin hasiko dira Baleikeren 25. urteurreneko ekitaldiak Baleike, 25 urte erakusketa ostiraletik ekainaren 23ra bitartean egongo da zabalik Oxford aretoan. Ekainaren 22an Joseba Irazoki eta Lagunaken kontzertua izango da. Arranplako garabitik pertsona bat buruz behera zintzilik. Hura izan zen Zumaiako Bale...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008226
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertako udaberri - uda kultur programaren barruan Napardeath film estreinatu berria ikusteko aukera izango da gaur 20:30ean, Itziarko Andutz Biltokian. Bere garaian Ataun Of The Dead (2010) eta Joxean s Hil Eben (2013) lanak aurkeztu ondoren, bueltan da Katihotsak Logia. Honetan, trilogiari amaiera emango dion film ber...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008227
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ane Zabaleta: "Lorpena da bildu den jende kopurua biltzea klima aldaketari buruz, eta euskaraz, hitz egiteko" Pirinioetako eremu geografikoan klima-aldaketak izan dezakeen eraginari zein ondorioei buruzko eztabaida jendartera zabaltzeko helburuarekin, 'Klima aldaketa: Euskal Herritik Pirinioetaino leihoak zabalduz' jar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008228
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aitor Agirre 5. Euskadiko txapelketan, Garazi Bergara lehena Zumaian Euskadiko txapelketak jokatu zituzten kadeteek joan den igandean Irunen. Ibilbide gogor batean, biraka osatu zuten lasterketa bai lehen urtekoek eta baita bigarren urtekoek ere. Lehen urtekoen artean Aritz Eizagirrek lanak egin zituen, ez zen hori Hei...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008229
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ardantzabidek emandako hondartzako aulkia zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean Ostiral eguerdira bitarte izango dute bazkideek zozketan parte hartzeko aukera. Baleike Klubeko zozketa berri batekin gatoz: aste honetan, Ardantzabidek emandako hondartzako aulkia zozkatuko dugu bazkideen artean. Ostiral eguerdira arte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008230
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean, arratsaldeko seietarako bost minuturen faltan, botako dute festen hasiera adierazten duen suziria Alai auzategian. Ondoren, 18:00etan hasita, Yumping eta Zumba erakustaldia eskainiko dute Gym Saitoren eskutik. 19:30ean, trikipoteoa egongo da Zutrik taldearen eskutik, eta bi ordu geroago, berriz, Dj Remember...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008231
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egun guztiko egitaraua osatu du Urola Kosta Bikers taldeak. Besteak beste motor irteera, bazkaria eta erakustaldia egongo dira. Alai auzategiko festak ospatuko dira asteburuan, eta horren baitan, Urola Kosta Bikers taldeak, azken urteetan egin duen moduan, Motorzaleen Topaketa antolatu du. Aurtengoa VII. edizioa izango...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008232
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ezin beste modu batera adierazi. Olatz Goiburu, ertzak koloreztatuz Agerikoa denaren itzalpea, asko dago arakatzeko, eta agerikoa baino interesgarriagoa izaten da askotan. Hala aritzen da Olatz Goiburu margolaria bere lanetan. Irakaslea da ofizioz duela urte batzuetatik, baina pintura du barne kezkak adierazteko modu b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008233
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko Futbol Eskolak 2019-2020 denboraldirako entrenamenduetako ordutegiak finkatu ditu Izena emateko epea irekita dago jada, 2011tik 2008ra bitartean jaiotakoek (bi urteak barne) izena emateko aukera izango dute ekainaren 30era arte. Inskripzio orrialdeak Kiroldegian eta Aita Mari futbol zelaian daude eskuragai. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008234
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken bizpahiru urteotan Arritokietako ermitan gordetzen diren lau artelan zaharberritu dituzte. Horietatik azkena, Borjako San Frantziskoren erretratua, atzo itzuli zuten bere ohiko lekura. Zumaiako Arritokieta ermitak bere barrenean gordetzen dituen lau artelan zaharberritu dituzte azken urteotan. Hauetatik azkena, B...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008235
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amaiera guztiek hasiera bat ekartzen dute Animatu, ospatu eta parte hartu! Ikasturtea amaitzen ari da... hilabete ederrak izan dira, bete-beteak.. zenbat bizipen, zenbat emozio, zenbat irakaspen Denon artean egin dugun bide honi merezitako bukaera emateko asmoz, datorren ostegunean, hilak 13 arratsaldeko 17:00etan, Hau...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008236
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika Eskolak kurtso amaierako ekitaldi gehiago egingo ditu aste honetan Kurtso amaierako ekitaldiekin jarraitzen du Txori Txiki Musika eta Dantza eskolak. Gaur Karaoke kantuko ikasleen kontzertua izango da komentuan, 19:00etan hasita. Bihar, berriz, 18:30ean hasita, jaialdia egingo da Oikian, eta ostegunean dantza em...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008237
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ernaik hitzaldia eta asanblada antolatu ditu Zumaian 'Bizitzak biziarazi' jardunaldien atarian Euskal Herriko herri batzuetan bezala, Zumaian ere ekitaldiak antolatu dituzte larunbatean Gasteizen egingo diren Bizitzak biziarazi jardunaldien atarian. Ostegunean, Oreretako etxebizitza komunitarioen inguruko hitzaldia iza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008238
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur hiru urte bete dira Erribera kaleko horman lehen murala margotu genuela, egun osoko festa baten egitarauaren barruan. Ia 1.000 egun eta 98 mural igaro dira, eta, batez ere, herritar askoren borondatezko lan handia, agintarien zentsura zentzugabeari koloreak atera nahian. Denetarik ikusi dugu urteotan, baina bada g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008239
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal liburutegirako administraria kontratatzeko prozesua abiarazi du Udalak Lanbideren bitartez Udal liburutegirako administraria kontratatzeko prozesua jarri du abian Udalak Lanbideren bitartez. Horren bitartez liburutegiaren ordutegia, azterketa garaitik haratago, urteko gainerako hilabeteetara ere zabaldu nahi da. I...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008240
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako korrikalariak podiumera igo dira Arnoko mendi lasterketan Arnoko 15. mendi lasterketa jokatu zen atzo Mutrikun. 22 kilometroko ibilbidearekin eta 900 metroko desnibelarekin, hilaren 23an egingo den Zumaia Flysch Traila prestatzeko proba aproposa da hau. Zumaiako korrikalari talde batek hartu du parte aurtengo ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008241
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zesta puntako Gipuzkoako buruz buruko finalak jokatu dira Aitzurin Zesta puntako Gipuzkoako buruz buruko finalak jokatu dira asteburu honetan Aitzuri pilotalekuan. Zumaiako pilota elkarteko bi pilotarik hartu dute parte bertan. Kadete mailan, Luken Aizpuruak 25-18 emaitzarekin irabazi dio Danok Bat klubeko Eñaut Urreis...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008242
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lorenzo izeneko herritar batek jaso zuen Alai auzategiko Eroski inguruan. Jabea berekin jarri daiteke harremanetan telefono zenbaki honetan: 650 81 61 95. Galduta zebilen loro txiki bat aurkitu zuen atzo herritar batek Alai auzategiko Eroski inguruan. Txoria zuria da nagusiki, baina kolore urdin pixka bat ere badu. Ani...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008243
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertso afaria izango da Narrondoko Gure Ametsa elkartean uztailaren 6an Julio Soto eta Iker Zubeldia izango dira bertsolariak, eta sarrerak dagoeneko salgai daude Bittarte Erretegian eta Narrondo tabernan 30 euroan. Narrondoko festen barruan, datorren uztailaren 6an, Gure Ametsa elkartean bertso afaria izango da, 21.30...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008244
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo jokatu zuten 33. Zarauzko Triatloia, eta emakumezkoen kategorian, laugarren postua eskuratu zuen Helene Alberdik. Bigarren egin zuen iaz, baina aurtengoan, marka pertsonala hobetzea lortu du triatletak. Atzo, larunbata, izan zen 33. Zarauzko Triatloia. 15:00etan hasi zen proba, Getariako Malkorbe hondartzan. Parte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008245
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur jokatuko dute Zarauzko Triatloia, 15:00etan hasita. Horren harira, hainbat errepide eta kale itxiko dituzte, eta aldaketak izango dira autobus zerbitzuan zein trafikoan. Gaur, larunbata, 33. Zarauzko Triatloia jokatuko dute, Bakarra da izenpean. 15:00etan hasiko da proba, Getariako Malkorbe hondartzan, eta hainbat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008246
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
103 lagunek eman dute izena Kantauri plazako hiru etxebizitza tasatuen zozketan Orain 10 egun naturaleko epea izango da erreklamazioak aurkezteko. Behin epe hori amaituta, zerrenda behin betiko onartu eta zozketa epea zehaztuko da. Joan den otsailean onartu zituen Zumaiako udalbatzak Kantauri Plazako 4. zenbakian hiru ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008247
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekaineko aldizkaria berezia da, izan ere, Baleikeren 25. urteurrena ospatzen dugu. Horregatik, bazkide zaretenok telazko poltsa eta Gerraurreko Zumaia liburuaren ale bana jasoko dituzue. Dagoeneko kalean da ekaineko ale berezia. Berezia, zergatik? Baleikeren 25. urteurrena gogoratzen dugulako bertan. 1994eko ekainean j...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008248
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako bi traineruek Lekeition izango dute estropada igandean, liga hasteko astebete falta denean Aurredenboraldia amaitzeko, Lekeition jokatuko dute azken estropada Zumaiako Arraun Elkarteko emakumezko eta gizonezko seniorrek. Hurrengo larunbatean, ekainaren 15ean, Pasai Donibanen hasiko dute traineru denboraldia: e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008249
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Katapulta Tour zirkuituaren barruan bi antzerki izango dira bihar Zumaian Alde batetik, Type konpainiaren Entre comillas antzezlana izango da gazteleraz, eta, beste aldetik, Txinparta konpainiaren Zurrunbiloan lana euskaraz. Antzerkiak Alondegian izango dira, doan. Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuituaren barruan bi a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008250
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Moilaberriko zubian oinezkoen segurtasuna bermatzeko neurriak hartu ditu Udalak Bizikletan doazenei zubia oinez gurutzatzeko eskatu diete seinalearen bitartez. Duela gutxi Moilaberriko zubian bizikleta batek adineko bat lurrera bota zuela eta, oinezkoen segurtasuna bermatzeko neurriak hartu ditu Udalak. Bizikletan doaz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008251
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txori Txiki musika eta dantza eskolako dantzariekin batera, Tantirumairukoak (Lesaka) eta Gure Txerukoak (Getaria) ere izango dira Zumaian. V. Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute hilaren 9an, igandea, Txori Txiki musika eta dantza eskolako dantzariek. Getariako Gure Txeruko eta Lesakako Tantirumairukoak ere Zumaian izan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008252
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
On Gourmet saltokiak emandako lau lagunentzako pizza handia zozkatu dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Saria eman dugu dagoeneko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008253
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Bakea sentitu nuen medikuek gaixotasunari izena jarri ziotenean" LAM (Linfangioleiomiomatosis) gaixotasunari ikusgarritasuna emateko asmoarekin bideo bat argitaratu zuen pasa den astean Koro Agirrezabalagak. Sare sozialetan oihartzun handia izan zuen ikus-entzunezkoak, eta egun batzuk pasa ondoren, protagonistarekin h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008254
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurreko larunbatean kadeteen lasterketa jokatu zen Zumaian. Larunbat honetan, infantilek eta alebinek izango dute etxeko lehiaketa. Bizikleta egunaren egitarauaren barruan, 18:00etan infantilen eta alebinen lasterketa izango da, denboraldiko azkenaurrekoa. Viveros San Antongo harrobikoen denboraldia amaitzear da -dator...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008255
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zukan hirukoteak kaleratu berri duen 'Soinuzko begiradak' diskoaren harira, Andoni Imaz kazetariak erreportajea landu du Berrian. Ezohiko konbinazio batetik sortu zen Zukan hirukotea: txistua, akordeoia eta perkusioa. Jon Ansorena, Maria Zubimendi eta Gorka Catediano dira musikariak, hurrenez hurren. Donostiako Musiken...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008256
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kantauri plazako hiru etxebizitza tasatuen zozketa dataren inguruko zuzenketa Akats bat medio, Udalak jakinarazi nahi du Kantauri plazako etxebizitzen inguruan iragarritako zozketa data ez dela zuzena. Horren harira, Udalak adierazi du datozen egunotan zozketan izena eman dutenen behin-behineko zerrenda publiko egingo ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008257
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irakaskuntza atsegin baduzu eta akademia batean lan egin nahi izanez gero, hau da zure aukera. Deitu ondorengo zenbakira, eta xehetasun gehiagoren berri emango dizuegu: 647-58 52 05.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008258
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondartza denboraldiari hasiera eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, Itzurunen Gipuzkoako hondartza guztiei zerbitzua emango dien bideo monitorizazio sistema ezarri dute. Herritarren segurtasuna bermatzeaz gain, klima aldaketaren eragina ezagutzeko erabiliko dute sistema. Ingurumenaren Nazioarteko Egunez, udako hondartz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008259
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal hauteskundeen balantzea egiteaz gain, aurrera begirako asmoez ere arituko gara. Gonbidatuta zaude.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008260
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zesta puntako Gipuzkoako buruz buruko finala jokatuko dute Luken Aizpuruak eta Eduardo Agirrek larunbatean Finala larunbatean jokatuko da, 11:00etatik aurrera, Aitzurin. Luken Aizpuruak kadete mailan jokatuko du, eta Eduardo Agirrek senior mailan. Igandean, Herriarteko txapelketako partidak izango dira Zumaiako eta Don...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008261
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hilabete eskasean lau hauteskunde izan ditugu: Estatu, europar, foru zein udal mailakoak. Hauteskunde kanpaina luzea izan dugu, kasik hauteskunde ziklo bat bestetik bereizi ezin arte. Beraz, hauteskunde hauetaz, eta hil honen hamabostean udal gobernuak osatu aurretik, hainbat ondorio eta etorkizunera begirako argipen a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008262
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalak jakinarazi duenez, iazko txartelak aurtengo udan erabiltzeko balioko du, beti ere, dagokion ordainketa egin ondoren. Horretarako, iaz egoiliar txartela eskuratu zuten zumaiar guztiek aurtengo kuota ordaintzeko erreziboa jasoko dute etxean aste honetan zehar. Ekainaren 15etik hasita irailaren 15era arte egongo da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008263
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irakaskuntza atsegin baduzu eta akademia batean lan egin nahi izanez gero, hau da zure aukera. Deitu 647585205 zenbakira, eta xehetasun gehiagoren berri emango dizuete. Zumaian kokatuta dagoen ikasketa akademia bat eskualdatzen da. Informazio gehiago nahi duenak ondorengo telefono zenbakira deitu beharko du: 647585205.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008264
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpoko infantil neska/mutilen zozketako 3. saria, Ander Torrikoren kamiseta, Irene Olaizolarentzat izan da. Ander Torriko berak eman dio saria. Zorionak Irene!!Bestalde, oraindik ez da irten zozketako 2. saria, Kauldi Odriozolaren kamiseta. 3215 ordezko zenbakiak izango du saria, begiratu ondo txartelak!! Saria jasotz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008265
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martxan da datorren ikasturtean kultur ikastaroak emateko deialdia Zumaiako Kultur Etxetik deialdia egin dute datorren ikasturtean herrian ikastaroak eman nahi dituzten irakasle edo taldeei zuzenduta. Ikastaro berri horiek urrian hasi eta ekaina bitartera luzatu daitezke, edo denbora tarte ezberdinetakoak ere izan dait...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008266
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egitarau zabala izango du larunbatean egingo den IV. Bizikleta egunak Bizikleta egunaren IV. edizioa izango da aurtengoa, eta jarduera guztiak Alai auzategian egingo dira. Ohi bezala, txirrindulari probak, mendi bizikleta irteera eta abar egongo dira. Zumaiako IV. Bizikleta Eguna antolatu du Udalak larunbaterako, eta a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008267
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
-Santelmoetako kanpaina baloratu ea Sanpedroetan zer planteatu daitekeen adostu.- Jabetze Eskolarako proposamenak jaso (urria-abendua).- III. Berdintasun Planari jarraipena eman.- Emakumeon* Etxea elkartearen berri jaso.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008268
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aralarko mailoetan kokatutako gailurra igoko dute mendizaleek igandean, ekainaren 9an. Goiko estankoan eman behar da izena, ostiral eguerdia baino lehen. Udan ere irteerak egingo dituzte Indamendiko kideek. Datorren igandean egingo dute lehendabizikoa: Aralarko mailoetan kokatutako Aldaon gailurra igoko dute. Albiko ap...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008269
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur hasi eta uztailaren 24a bitartean jokatuko da txapelketa. Aurten 50 taldek eman dute izena. Abian da uda baino lehen hasi eta uda betean amaitzen den futbol zazpiko 19. txapelketa Aita Marin. Edizio honetako parte hartzea ere handia izango da, izan ere, guztira 50 taldek eman dute izena. Astelehenetik ostiralera b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008270
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'¿Quieres que hoy te bese?' pelikulak film labur onenaren saria jaso du Italian Goiatz Aguago zumaiarra protagonista duen ¿Quieres que hoy te bese? film laburrak Italiako Abruzzo Horror zine jaialdiko lehenengo saria jaso du. Iker Arcek eta Miriam Ortegak zuzendutako filmak arrakasta itzela izaten ari da nazioartean. H...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008271
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itxas Gainekoek hainbat domina ekarri dituzte Espainiako Ibaietako txapelketatik Bizkaiko uretan izan dira asteburuan Itxas Gaineko piraguistak, eta, emaitzei begiratuta, asteburu oparoa izan dutela esan daiteke. Larunbatean maratoi distantziako Espainiako Ibaietako txapelketan hartu zuten parte Bilboko itsasadarrean. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008272
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2013an jaiotako umeek katekesian izen emateko aukera izango dute datozen egunetan 2019/2020 ikasturteari begira jarri da jadanik Zumaiako elizbarrutia. Hala, datorren urtean katekesira joan nahi duten 2013an Zumaian jaiotako umeek izen emateko aukera izango dute datozen egunetan. Horretarako, apaiz etxeko bulegora joan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008273
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
15 eguneko epea igaro ondoren, Kauldiren kamisetaren saria ordezko zenbakiak izango du. Pulpoko infantil neska/mutilen zozketako 2. zenbakia irten ez denez, 3215 ordezko zenbakiak izango du Kauldi Odriozolaren kamiseta. Saria jasotzeko jarri harremanetan Pulpoko bulegoan edo helbidearen bitartez.Pulpo Eskubaloia
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008274
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Deuneko emakumezkoak seigarren izan dira Antiguako Ama estropadan Gizonezkoek, berriz, bi estropada izan dituzte asteburuan: larunbatean, Mutrikun eta igandean, Ondarroan. Lehenengoan 13. izan ziren, eta bigarrengoan, aldiz, 14. Telmo Deuneko emakumezkoek eta gizonezkoek parte hartuko duten ligak (ETE eta KAE 1) ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008275
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZOZKETA. On Gourmeten lau lagunentzako pizza handia zozkatuko dugu bazkideen artean Aste honetan On Gourmet saltokiak emandako lau lagunentzako pizza zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Zozketan parte hartzeko, kilkatu hemen. Gogoratu ezinbestekoa dela Baleikeko bazkide izatea. Saridunaren izena asteazken eguerd...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008276
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Denboraldiko azken partiduarekin 2018-19 denboraldiari amaiera eman dio Pulpo Eskubaloiak. Edu Optikako kadete neskak Bidasoaren aurkako partidua irabazi dute, Bidasoa 23 - Edu Optika Pulpo 30, denboraldiari amaiera emanez.Bestalde, Pulpoko infantil neska/mutilen zozketako 2. zenbakia irten ez denez, 3215 ordezko zenba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008277
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako EAJk bere udal taldeak azken lau urteotan egindako lana bihotzez eskertu nahi du; eta era berean, eskerrak ematen dizkie beregan konfiantza eta botoa jarri duten 2053 zumaiarrei eta oposiziotik, gobernutik bezala, arduraz eta gogor lan egiteko duten konpromisoa berresten dute. Zumaiako EAJk udal hauteskundeeta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008278
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jokin Gijarrok 72. postuan amaitu du Zegama-Aizkorri mendi lasterketa Zumaiarrak lau ordu eta 51 minutu behar izan ditu ibilbidea osatzeko. 500 korrikalari eta zale ugari gerturatu dira gaur Zegama-Aizkorri mendi lasterketara. Bertan izan da Jokin Gijarro zumaiarra ere: bi ordu eta 45 minutuan heldu da Aizkorrira. Erri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008279
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo izan zuen borrokaldia Zumaia Cuban Boxingeko boxeolariak, Astigarragan, Paulo Tazoren aurka. Borrokaldi tekniko bikaina eskaini zuen Diamek. Leiha parekatua egon bazen ere, ezin izan zion Tazori gain hartu, eta, beraz, ezin izan du Gipuzkoako txapelketa irabazi.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008280
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nagore Garcia zumaiarra epaituko dute, beste 46 kiderekin batera. "ETAren espetxe frontea" osatzea leporatzen diete euskal presoen babes taldeetako kideei. Irailaren 16an hasiko da 11/13 auziko epaiketa; hots, euskal presoen babes taldeetako 47 kideren aurkako makroepaiketa. Auzipetuen artean da Nagore Garcia zumaiarra...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008281
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duisburgen (Alemania) jokatutako proban izan da Iñigo Peña, K-2an, Francisco Cubelosekin batera. Laugarren egin dute 1.000 metroko proban. Gaur eguerdian jokatu dute finala, eta atzetik aurrera egindako estropadan laugarren postuan sailkatu dira, brontzezko dominatik 60 ehuneko eskasetara. Lehenengo seiren artean sailk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008282
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herriko kirol elkarteekin elkarlanean, kirol eskaintza zabala osatu dute uda sasoirako. Aerobic, zumba, pilates, cycling, igeriketa edo patin ikastaroak emango dituzte kiroldegian. Tenisa, multikirola eta patin ikastaroa ere eskainiko dituzte, haurrentzat. Kirol elkarteekin elkarlanean, arraunketa, piraguismoa, mendiko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008283
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten 89 urte bete dituzten edo beteko dituzten zumaiarrak omendu dituzte, Hogarrean egindako ekitaldian. Zumaiako Udalak eta Nagusien Mahaia osatzen duten kideek egitarau zabala antolatu dute Zumaiako Nagusientzat eta Nagusiekin ekimenaren barruan. Meza izan dute goizean, Beheko Plaza abesbatzaren laguntzarekin. Ondo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008284
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Sentido films' ekoiztetxea Zumaian izango da bihar, grabaketa lanak egiten. 7:00etatik 21:00etara bitartean, grabaketa lanak izango dira bihar Itzurun hondartzan. Hori dela eta, hondartza inguruko aparkalekuak ez dira erabilgarri izango. Hondartzako San Telmo eremua ere itxi egingo dute grabaketek iraun bitartean. Hal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008285
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xabier Olaziregik Gipuzkoako Pala Egokituko txapelketa irabazi du Andoainen jokatu du finala Olaziregik, Iñaki Divassonekin batera. Partida 18 eta 15 irabazi du bikoteak. Hainbat txapelketetako finalak jokatu ziren atzo Andoainen. Adimen urritasuneko lehen finalean izan zen Xabier Olaziregi zumaiarra, Iñaki Divassoneki...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008286
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Coro Prieto estetika zentroa: "Sektorean dauden zerbitzu gehienak eskaintzen saiatzen gara, beti ere, bezeroen onurarako badira, noski" Zumaian aurkitzen den Coro Prieto estetika zentruaren motorra elkarrizketatuko dugu gaurkoan. Duela 40 urte darama sektorean. Ezagutu ezazu zerk eraman zuen edertasunaren eta estetikar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008287
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Galarraga eta Agirre txapeldun, Euskadiko zesta-punta txapelketan Gipuzkoakoan lehenengo postuan sailkatu ondoren, Euskadiko txapelketa jokatu dute Sopelan. Euskadiko zesta-punta txapelketak jokatu dira gaur Sopelan. Bertan izan dira Ekaitz Galarraga eta Gonzalo Agirre zumaiarrak, infantil mailan lehiatzen. Arabako eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008288
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kimetz Etxabe zazpigarren sailkatu da txirrindularitzako Zumaia Sarian Zumaiako Txirrindularitza Elkarteak antolatutako proba jokatu da gaur goizean. Bertan izan dira Viveros San Antongo txirrindulariak, eta maila ona erakutsi dute guztiek. Haritz Sein, Aimar Erostarbe eta Eder Moreno izan dira, hurrenez hurren, helmug...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008289
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Argitara eman dute Jose Manuel Agirre 'Endañeta'-ren kirol ibilbidea jasotzen duen liburua Aurkezpenean izan dira Joseba Urretabizkaia argazkilaria, Alvaro Bermejo idazlea, Oier Korta alkatea, Jose Ignacio harri-jasotzailea eta Jose Angel Sarasola aurkezlea, eguneko protagonista nagusiarekin batera. Beheko Plaza abesba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008290
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errepide mozketak izango dira hurrengo asteburuan, Zarauzko triatloia dela eta Datorren larunbatean jokatuko da Zarauzko Triatloia. Horren harira, errepide mozketak izango direla ohartarazi dute. Zarautz, Meagas, Aizarnazabal eta Oikia artean itxita egongo da GI-2633 errepidea, 15:30etik 18:00ak arte. Zumaia eta Zaraut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008291
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Jose kaleko igogailuaren egitura nagusia jarriko dute datorren astean Udalak jakinarazi duenez, astelehenean eta asteartean jarriko dute lanen egitura nagusia. Lanak egiteko garabi eta makinaria handia beharko dela ohartarazi dute. Hori dela eta, asteartean, hilak 4, 7:00etatik 20:00etara ezingo dira ibilgailuak au...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008292
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ander Hormazurik ematen dituen pintura tailerreko lanen erakusketa zabaldu zuten atzo, Alondegiko Oxford aretoan. Ikasturtean zehar, ikasleek egindako lanek osatzen dute bilduma. Guztira, 25 ikasleren lanak bildu dituzte. Askotariko irudiak izango dira ikusgai datozen egunetan: erretratuak, paisaiak, irudi abstraktuak....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008293
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alkoholaren inguruko galdetegia jarri du abian Prebentzio Mahaiak Inkesta 30-55 urte bitarteko herritarrei dago zuzendua eta ekainean zehar bete ahal izango da, besteak beste, Udalaren webgunean, Alondegian, Lubaki kiroldegian, Brankan, Turismo Bulegoan eta Osasun Zentroan. Zumaiako Prebentzio Mahaiak alkoholaren ingur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008294
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gernika parkean egongo dira boxeak, 600 kirolarirentzat. 15:30ean hasiko da herri mailakoa, eta 17:00etan sprint distantziakoa. Hiru hilabete inguru falta dira, baina ZTTko kideak aspaldi hasi dira antolakuntza lanekin. Azken urteotan bezala, 600 kirolarientzako tokia izango da. Zehazki, herri mailako 200 eta federatut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008295
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Halako batean badirudi hasi direla Arranplako obrak. Petrilaren inguruan hesia jarri dute, inor ere ez sartzeko. Argazkiari begiratuta, zerbaitek ematen dizue atentzioa?Ez da, ba, hain zaila euskaraz jartzea, gainera non eta Arranplan, herrigunearen erdian...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008296
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekitaldia 12:00etan izango da Hogarrean. Guztira 36 herritar dira adin hori dutenak, hala ere, omenaldira 20 joango dira. Urtero bezala, Zumaiako Udalak eta Nagusien Mahaia osatzen duten kideek egitarau zabala antolatu dute Zumaiako Nagusientzat eta Nagusiekin ekimenaren baitan. Hala, igandean, 89 urte dituzten herrita...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008297
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika eskolako ikasleek ikasturte amaierako entzunaldiak egin dituzte Ikasturte amaierara heltzearekin batera, entzunaldiak izan dituzte azken egunotan musika eskolako ikasleek. Kantu lirikoko entzunaldia izan zen asteartean; eta rock kontzertua atzo, Beheko Plazan. Musika eskolatik ohartarazi dutenez, gaur da datorre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008298
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Pedro jaiak ate joka ditugu, eta datorren astelehenean, ekainaren 3an, danborradako entseguak hasiko dira Komentuan. Sanpedroetako danborradaren batzordetik jakinarazi dutenez, hauek izango dira entsegu egunak: Entseguak Komentuan egingo dira 20:00etatik 21:00etara. Batzordeak, gainera, herritarrei parte hartzeko g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008299
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur egun ez da batere zaila musika entzutea. Teknologia lagun, hatz baten mugimendu sinple bati esker, ehunka abesti izan ditzakegu gure poltsikoan entzungai. Eta Internetaren sareetan murgilduz, mundu guztiko musikak entzun ditzakegu. Ez dut esango hau guztia aurrerapena ez denik, baina, aldi berean, ez al diogu musi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008300
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Paper zuri bat, mila arrazoi, eta nondik heldu asmatu ezinik. Maiatzak bat, mila arrazoi eta ni asmatu ezinik. Liburutegiko leihotik begira nago, inspirazioa noiz etorriko zain. Bidegorritik bi neskato patinetean, nire alabak, atzetik amama eta osaba doaz, halako batean heldulekua... Azken boladan behin eta berriz esat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008301
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez zuen, ez, bereziki zeresan gutxi eman joan den hilean hauteskundeen gaiak. San Telmo jaietan egun handia izaten den igandean izango zirela jakin zen egunetik asaldatuta zegoen herria. Kalean solasaldietarako gai nagusia zen eta denok irrikan geunden -neurri batean eta ez egokitzekotan- hauteskunde mahaietan egun ber...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008302
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bazkidetzeko gunea jarriko du asteburuan Zumaiako Gure Esku Dagok Gure Esku Dagok aurrera jarraitzen du, eta etorkizunean ere erronka handiak izango ditugu erabakitzeko eskubidearen alde pauso erabakigarriak emateko. Orain arte herritar ugarik hartu duzue parte, eta denon artean ezinezkoak ziruditen ametsak bete ditugu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008303
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2016ko urtarrilaren 10a beste edozein egun bezala hasi zen. Makarrak kendu gabe kafea eta tostadak prestatu nituen, eta ordenagailu aurrean eseri nintzen prentsa irakurtzeko. Ordena jakin batean irakurtzen ditut egunkari digitalak, bai bertakoak, baita kanpokoak ere. Lehena irakurri edo errepasatu nuen, eta bigarrena z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008304
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baleikeko bazkide izateak badu abantaila eta horietako bat da astero martxan jartzen ditugun zozketan parte hartu ahal izatea. Aste honetan Juanjo harategiak emandako bi txuleta zozkatu ditugu eta Elena Mata izan da irabazlea. Zorionak! Gogoratu datorren astean beste zozketa bat jarriko dugula martxan. Bazkide ez zaret...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008305
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xabier Olaziregik Gipuzkoako Pala Egokituko finala jokatuko du larunbatean Andoainen Zumaiarrak Iñaki Divasson izango du bikote. Aurkariak, berriz, Lorea Iribar eta Xabier Villar. Arratsaldeko seietan hasiko da partida. Pilota Egokituaz gozatzeko aukera izango da bihar arratsaldean Andoainen. Bertan, jolas, erakustaldi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008306
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Herri Eskolak kurtso amaierako festa ospatuko du arratsaldean Arratsaldeko 4:30ean izango da festaren hasiera eta, besteak beste, tailer ezberdinak, jolasak, kirolak, emanaldiak, erakusketak, apar festa eta zozketa izango dira. Egunarekin amaitzeko txokolatada eta disko festa ere izango dira. Zumaiako Herri Es...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008307
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Harraldeko bizilagun ezagun bat ekarri dugu aste honetan. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Itsas trikuari deitzen diogu Zumaian 'ostarrena', eta zine-forumeko taldeak izentzat hartu izanak ezagunago egin du. Resurreccion Maria Azkuek Zumaian bildu zuen hitz hori hiztegirako, eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008308
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaian eskubaloian jokatzen hasi zirela 50 urte betetzen dira aurten Erakusketa bat egingo dute Oxforden eta bazkari herrikoia uztailaren 20an. 800dik gora lagun aritu dira eskubaloian Zumaian denbora honetan. Kauldi Odriozola edota Ander Torriko jokalarien ibilbide arrakastatsuak Zumaiako eskubaloia ezagutzera eraman...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008309
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskalada topaketa eta orientazio ibilbidea izango dira ekainaren 22an Flysch Trail mendi lasterketaren asteburuko egitarauaren barruan antolatu dituzte jarduerak. Haur eta gazteen artean mendizaletasuna bultzatzeko asmoz, eskalada topaketa eta orientazio ibilbidea izango dira Zumaian ekainaren 22an. Eskala topaketen ka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008310
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Cs-ek eta Vox-ek ez dute zinegotzirik lortu Zumaian eta EAEn, baina berdin da: Ignacio Zuloagaren erakusketa bat inauguratu dute Bilboko Arte Ederren Museoan. Zumaian museoa duen pertsonaiaren alderdi ilunenera bidaiatu nahi baduzue, Gorka Bereziartua ARGIAko kazetariak jaso ditu haren "ibilera" batzuk. Kataluniako RAC...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008311
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2018ko uztailean sortutako Ttap aldizkari digitalak edizio berria estreinatuko du asteon. Edizio berriak Nafarroako gertuko gaiak eta pertsonaiak landuko ditu hamabostean behin, irailaz geroztik Bizkaia eta Gipuzkoarako astero argitaratzen dituen edizioen estaldura osatuz. Joan den urrian argitaratutako ale esperimenta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008312
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gerraurreko Zumaiari buruzko liburua argitaratu du Baleike Kultur Elkarteak Bigarren Errepublika Zumaia nolakoa zen agertzen duen liburua argitaratu du Baleike Kultur Elkarteak, eta gaur bertan izango da aurkezpena San Telmo ermitan, 18:30ean. Liburu bikoitza da; alde batetik idazle frantses baten eleberria daukalako, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008313
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Muskizen jokatutako infantil mailako Euskadiko txapelketan ez zuen huts egin Garazi Bergara zumaiarrak, eta iazko arantza atera ahal izan zuen. Nesken Euskadiko Txapelketa 12 kilometroko distantzian jokatu zen, eta esprintean erabaki zen, non Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ziklista aise nagusitu zen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008314
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Denboraldia aurrera doan heinean, uda garaiarekin piraguisten egutegiak gora egiten du nabarmen. Hala, asteburu hau bete-betea dator Itxas-Gain taldekoentzat. Dagoeneko Alemanian da Iñigo Peña, ostiraletik aurrera Duisburg hirian jokatuko den Munduko Kopan hartuko baitu parte Paco Cubelos bere ontzikidearekin k-2 1.000...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008315
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia Cuban Boxingeko boxeolari Mady Diamek Gipuzkoako txapelketa jokatuko du larunbatean, Astigarragan. Diameren azken borrokaldia pasa den larunbatean izan zen, Zumaian bertan. Bertan, irabazle izan zen Araba klubeko Andres Urdanetaren aurkako borrokaldian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008316
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Denboraldiko azken jardunaldia; Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia Pulpo Eskubaloiko taldeek izango dituzten partiduen ordutegia. Azken jardunaldia izango dugu aste bukaeran. Pulpo Eskubaloiak azken jardunaldia izango du aste bukaera honetan, Kadete nesken partiduarekin amaituko dira partidu ofizialak.Ekainak 1, lar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008317
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gizonezko baten gorpua agertu da gaur, asteazkena, Itzurun eta San telmo bereizten dituen brankadaren parean. Hondartzan dauden lagunek ikusi dute gorpua marea jaisten hasi denean. Identifikazio agiri bat aurkitu dute hondartzan, eta hildakoarena izan daitekeen egiaztatzen ari da Ertzaintza uneotan. Kaleko arropaz jant...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008318
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zergatik aldatu jolastokia? Naturaren balio hezitzaileei buruzko hitzaldia ostegunean Gure eskolako jolastokiak birpentsatzen jarraitzen dugu eta ideiak aberasteko asmoz, beste hitzaldi bat antolatu dugu. Oraingoan Kati Illarramendi psikopedagogoa izango dugu gurekin, naturaren balio hezitzaileaz hizketan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008319
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mugikorren bidez sare sozialetarako argazki profesionalak ateratzeko ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak Prestakuntza berri bat eskainiko du Urola Kostako Udal Elkarteak ekintzaile edo enpresa txikientzat, Ekiten, ekintzaile eta enpresarien ekosistema egitasmoaren barruan. Hain zuzen ere, mugikorra erabilita, sare soz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008320
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lan eskaintza: Eskola kirol koordinatzailea behar du Lubaki Guraso Elkarteak Eskola Kirol Koordinatzaile lanak egingo dituen langile bat kontratatzeko eskaintza egin du Herri Eskolako Lubaki Guraso Elkarteak. Ekainaren 12ra arte bidal daitezke curriculumak, helbidera. Lanpostuaren ezaugarri nagusiak:-Astean batez beste...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008321
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur da Forondako zeramika tailerreko erakusketa bisitatzeko azken eguna Tailerrean parte hartu duten ikasleen lanek osatu dute erakusketa. Gaur 18:30etik 20:30ak bitarte ikusi ahal izango da bilduma azkenekoz. Txiki Keixetaren eskutik, zeramika tailerrean trebatzeko aukera izan dute zumaiarrek ikasturte honetan zehar,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008322
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko bazkideak oso gustura bueltatu dira Errumaniara egindako bidaiatik. Jauregi ederrak (Drakula kontearena barne), eliza ortodoxoak, katolikoak, eta lautada galantak ikusi dituzte: patata, artoa, garagarra, eguzki loreak, eta abar...
cc-by-sa 3.0