id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0008123
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Viveros San Antongo kadeteek Gipuzkoako txapelketetan nabarmendu dira. Erlojuaren aurkakoan, Bergaran, bakarka, 15 lehenengoetan lau sailkatu ziren. 7 kilometroko ibilbidean Kimetz Etxabe hirugarren sailkatu zen, irabazlearengandik 6 segundora; Aitor Agirre 4. izan zen 9 segundora (lan erditan denborarik onena zuen), A...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008124
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Baleike' Zumaiako herri komunikabideak 25 urte bete ditu aurten. Internet Euskal Herrian zabalduta egon aurretik hasi zen, baina orain batez ere sareari begira bizi da. "Geuk ere ez genuen uste horrenbeste iraungo genuenik», esan du Juan Luis Romatet kazetariak. «Imajinatu: lehen urtebetetzea ere ospatu genuen, ez gen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008125
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean egingo da Kantauri Plazako hiru etxebizitza tasatuen zozketa Uztailaren 5ean goizeko 11:30ean izango da zozketa, notario aurrean. Kantauri Plazako 4. atariko 1A, 1C eta 1D etxebizitzak zozketatuko dira. Udala zozketa irabazten duten herritarrekin harremanetan jarriko da prozesuarekin jarraitzeko. Eskatzailee...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008126
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Niña Coyote eta Chico Tornado, Rukula eta BigBoy, aurtengo Surfestan Hurrengo asteburuan, uztailaren 13an, egingo da aurtengo Surfesta, Ziske klubak Itzurun hondartzan antolatzen duen festa. Ohi bezala, ikastaroak, parrillada eta musika izango dira bertaratzen direnen gozamenerako. Arratsaldeko 4tan hasiko dira ekitald...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008127
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Fermin Txikiko entzierroak korrituko dituzte bihar udalekuetako haurrek Larunbatean, eguerdiko 12:00etan, jaurtikiko dute San Fermin jaiei hasiera ematen dieten suziria Iruñeko udaletxeko balkoitik. Zumaiako udalekuetako haurrak aurreratu egingo dira, eta bezperan korrituko dute sanferminetako entzierroa. Aurten er...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008128
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Fredi Pelaez Trio taldeak kontzertua emango du ostiralean Itziarren Aurrera darrai Itziarko Auzo Udalak sustatutako udaberri-udako kultur programak. Honela, ostiral honetan jazz doinuek jantziko dute gaua Burugorri Ostatuan, 'Fredi Pelaez Trio' taldearen eskutik. Hiruko hau ezaguna da jazz joerako areto eta jaialdietan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008129
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpoko Asier Iribar jubenil mailako Espainiako selekzioko deialdian izango da Pulpo Eskubaloiko jubenil mailako jokalaria den Asier Iribar, Espainiako selekzioaren deialdian aukeratu dute.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008130
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Jai egunean lan egiteko deia egin die Udalak herriko taldeei Datorren abuztuaren 9an ospatuko da Euskal Jai eguna. Ohikoa denez, herri bazkaria eta sagardo dastaketa izango dira egitarauaren barne, eta bietan ere taldeentzako moduko lana aurreikusi da. Hala, Zumaiako Udalak dei egiten die herriko taldeei egun ho...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008131
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak beste bidaia bat antolatu du bere bazkideentzat. Oraingo honetan Valentzia aldera joango dira, Gandiara, hain zuzen ere. Bidaia irailaren 30etik urriaren 9ra bitartean egingo dute (10 egun eta 9 gau), eta ordaindu beharreko kopurua 438 euro izango da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008132
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Algorrin pilatutako hondakinak jasoko dituzte bihar Kontzientziazio Egunaren baitan Kontzientziazio Eguna izeneko ekimena egingo da bihar Zumaian, Udalak beste erakunde batzuekin elkarlen Horren baitan, besteak, Algorrin pilatutako hondakinak jasoko dituzte goizez, eta Jon Kareagak zuzendutako dokumentala emango dute a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008133
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzurun tabernak emandako lau lagunentzako jatordu bat zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Zozketan parte hartzeko lotura honetan eman daitezke izenak. Saridunaren izena bihar eguerdian aterako dugu. Hartu parte eta zorte on!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008134
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kostako errepidea itxiko dute asteburuan Zarautzerako norabidean Elkanoren inguruko ekitaldiengatik Elkanok mundu bira hasi zuela bosgarren mendeurrenaren harira, ekitaldi sorta antolatu dute Getarian. Horien artean, Juan Sebastian Elcano ontzia egongo da asteburuan Getariako portuan. Ekitaldi hauek eragina izango dute...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008135
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Mendebaldeko zazpi potentzia nagusietako buruzagiek kapitalismoa betikotzeko eta neoliberalismoan sakontzeko konpromisoak hartuko dituzte, non eta Euskal Herrian, erresistentzia, elkartasuna eta bestelako mundu bat eraikitzeko borondatea hain bizirik dauden herrialdean", adierazi dute Gaztetxeko kideek sare sozialetan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008136
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Juan Sebastian Elkanok mundu bira hasi zuela bosgarren mendeurrena betetzen den honetan, eta datorren asteburuan Getarian egingo den Horizonte Elcano ekimenaren aurrean, gutun hau igorri dute Ismael Manterola, Juan Luis Blanco eta Iñaki Etxaniz zumaiarrek. "Jakinda uztailaren 6an eta 7an Espainiako armadako Juan Sebast...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008137
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Luis Aranguren Sainz zumaiarra, Jalisco estatuko enpresari ezaguna Zumaian jaio eta Arritokieta kaleko 2. zenbakian, "Arteagakoa jauregia" izeneko etxean, bizi zen. Hamabi urterekin, halabeharrez Mexikora joan zen osaba Jose Maria Sainz Ortizengana. Gaztetatik ekintzaile sena erakutsi zuen eta Jalisco estatuko enpresar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008138
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtero, ekainaren 28an ikusten dena, ez litzatekelako posible izango talde majo batengatik ez balitz. Hona hemen eskertze mezua eta zerbait gehiago. Oker ez baldin banago 24. San Pedro danborrada izan da aurtengoa, eta datorren urtean 25. urteurrena izango da. Nirea ordea, danborrada munduan, ez da iristen mende laurde...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008139
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Narrondon asteburu honetan eta hurrengoan ospatuko dituzte sankristobalak Hilaren 5etik 14ra, bost festa eguneko egitaraua prestatu dute. Itziarko giza proba taldearen eta astoaren arteko desafioarekin eta bertso afariarekin hasiko dtuzte festak, ostiralean. Larunbatean ere bertso afaria izango da Narrondon, Gure Amets...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008140
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bono laguntzak eta kontu korrontea, epaiketaren gastuekin laguntzeko Besteak beste, gastu ekonomiko handia suposatuko dio epaiketak Nagoreri. Epaiketaren gastuekin laguntzeko, kontu korronte zenbaki bat zabaldu dugu: ES75 3035 0037 4703 70040022. Nahi duenak bertan eman dezake laguntza. Horretaz gain, 25 euroko bono la...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008141
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ubillosera eramaten duen bidea itxita egongo da hilaren 20ra arte [EGUNERATUTA] San Jose kalerako eta San Juan egoitzarako egiten ari diren igogailuko obrek eragina izango dute beste behin ere auzoko joan-etorrietan. Gaurtik hilaren 20ra arte, Odietatik Ubillos jauregira doan bidea itxita egongo da autoentzat eta oinez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008142
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zelai Talasoterapiak emandako bi lagunentzako talasoterapia zirkuitua zozkatu genuen pasa den astean. Gaur eman dugu saria. Eta adi egon aste honetan bertan beste zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute eta Baleikeko bazkideek.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008143
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeen arteko binakako pala txapelketa antolatu du Mugimendu Feministak Zumaiako Mugimendu Feministak emakumeen arteko binakako pala txapelketa antolatu du. Partidak uztailaren 15etik abuztuaren 16ra bitartean jokatuko dira Odieta frontoian. Izenak emateko helbidera idatzi beharko da. Epea uztailaren 10era arte egon...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008144
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irabazi hidroterapia zirkuitu bat, toki komunikabideei buruzko galderei erantzunez Aste honetan, Ttap aldizkariaren eskutik, hidroterapia zirkuitua irabazi ahal izango da Egunean Behin jokoan. Horretarako, Ttapi berari zein toki komunikabideei eta Euskal Herriko pertsonaia famatuei buruzko galderak erantzun beharko dir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008145
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Flysch Trail mendi lasterketak egin du dagoeneko sarien zozketa. Hona hemen zenbaki saridunak. 1. saria: 6.043 / ordezkoa: 14.588 Astebeteko bidaia Tenerifera, lau izarreko hotelean. 2. saria: 17.327 / ordezkoa: 3.894Gau bat Aranburu landetxean eta lau bainu Zelai talasoterapiako zirkuituan. 3. saria: 20.532 / ordezkoa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008146
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Helene Alberdi, Espainiako txapeldun distantzia luzeko triatloian Distantzia luzeko Espainiako triatloi txapelketa jokatu da gaur goizean Salamancan. Bete beharreko probekin nahikoa ez, eta bero handiari aurre egin behar izan diote kirolariek. Baldintza horietan bikain aritu da Helene Alberdi, eta Espainiako txapelketa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008147
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumezkoen trainerua bigarren izan da Baionan eta gizonezkoena zortzigarren Baiona Hiriko traineru estropada jokatu zen atzo arratsaldean Iparraldeko hirian. Emakumezkoen ETE ligako eta gizonezkoen KAE 1 ligako ontziak aritu ziren lehian Aturri ibaian. Emakumezkoen Telmo Deun ontziak beste estropada bikain bat egin z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008148
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jaiotzen garenean gure bizitzari buruz daukagun egia absolutu bakarra hauxe da: hil egingo gara. Orduan, denok jakinda hil egingo garela, zergatik da gai iluna, gustatzen ez zaiguna eta gizartean tabu bezala identifika dezakeguna? Antropologiari zor diogu kultura zein herrialde ezberdinetan heriotza ulertzeko era, trad...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008149
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken maiatzaren 1 honetan Vitoria 3 de marzo filma ikusteko aukera izan nuen, estreinaldi egunean, noiz eta langileen nazioarteko egunean. Data paregabea, zalantzarik gabe. Zuzendaritza eta gidoi aldetik, film paregabea da, bikain irudikatzen ditu 1976ko Gasteizko giroa eta testuinguru politikoa. Baina filma horretan ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008150
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jakinekoa zen arazo hau bazetorrela azken 20 urte ingurutik, baina gaitz hau sortu duen izurritea 1942tik dugu gure artean. Egoera larri honetaraino nola iritsi garen aztertuko dut, eta horretarako baso politikari helduko diot. Orain 100 urte inguru, terreno komunak zirenak terreno publiko bezala saltzea erabaki zuten ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008151
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal hauteskundeetara aurkeztutako lau alkategaiak elkarrizketatu genituen maiatzeko Baleike aldizkarirako. Programei eta proposamenei buruz galdetu genien, baita beraien zaletasunei buruz ere. Idazle edo liburu gogokoena zein zuten galdetu genien, besteak beste. Baita haiek galderei erantzun ere. Zalantza dut ea ni ga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008152
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ainhoa Larrañaga Europako hondartza-eskubaloi txapelketako finalera heldu da Espainiako hondartza-eskubaloi selekzioa Europako txapelketako finalera heldu da, finalaurrekoan Alemaniari 2-0 emaitzarekin irabazi ondoren. Ainhoa Larrañaga zumaiarra selekzio honetako kide da. Hungaria izango dute aurkari finalean. Azken pa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008153
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baliko VIII. Nazioarteko Jaialdia prestatzeko, bertara eramango duten egitaraua eskainiko digute Errenteriako Landarbaso Abesbatzak aurten Indonesiako Bali irlara bidaiatuko dugu beraien musika eskaintzeko asmoz. Burubelarri dabiltza lehiaketa prestatzen eta bide horretan entsaio ireki bat antolatzeko laguntza eskatu z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008154
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Pedroen lehen egunean, erribera kalean argazki jendetsua atera dute, Nagore Garciari babesa emateko. Datozen hilabeteetan epaiketa salatzeko eta Nagoreri eragingo dizkion gastu ekonomikoak arintzeko Nagore Zumaian dinamika abiatu du hainbat herritarrek.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008155
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, 23:00etan, su artifizialak eskaini ahal izateko, ezinbestekoa da segurtasun neurriak betetzea. Horregatik, Zubiaundia 16:00etan itxi beharko da eta ez da zabalduko gauerdira arte, horrela Joko eta Ikuskizun sailaren neurriak bete ahal izateko. Ixte honek eragina du oinezkoen bidean, Kirol portura edo Santiago hon...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008156
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bost kontzertuz osatuko da aurtengo nazioarteko Flysch organo zikloa Gipuzkoako kostaldeko lau herritan egingo den nazioarteko Flysch organo zikloak bere laugarren edizioa beteko du aurten. Lau herri eta bost kontzertu, Deban bi emanaldi izango direlako. Lehen kontzertua igande honetan bertan egingo da Mutrikun. Zumaia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008157
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Laguntza eske natorkizue, zuek zuzenean ez bada ere, ea inguruko adinekoei galdetuta denon artean arrastorik ateratzea badaukagun. 1946ko udal-agiri batean, isun bat ezartzeko arrazoietan, hauxe irakurri dut: "D. Jose Eizaguirre Calparsoro de profesión práctico habitante de F. Gorostidi [Erribera kalea] ha cometido la ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008158
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Josu Waliño: "Bi urtean hirugarren izan nahi dugu, '.com' eta '.es'-en atzetik" Gaur bost urte dira '.eus' domeinuak martxan jarri zituztela. Proiektua arrakastatsua izatea lortu dute, Waliñok dioenez: euskal komunitatean «esanguratsu» diren ia 10.000 webguneren domeinua da. 2014ko abenduan, hutsetik abiatu zen .eus do...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008159
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hemen dira berriro ere San Pedro jaiak eta beraiekin batera, danborrada. Aurten gainera aldaketa txiki batekin ibilbidean. 18:45tan hasiko dute emanaldia Otezurin eta bertatik Udaletxeruntz abiatuko da danborrada. 20:00etan Udaletxean bandera igoera egin ostean, Ardantzabidera jeitsiko dira eta bertan dagoen plazatxoan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008160
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errioan gora ibilizalea den bizilagun bat ekarri dugu aste honetan, udako oporrak hartu aurretik. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Abixoi izeneko arrain txikiari deitzen diogu Zumaian 'xixangrea'; antxoaren antzekoa da. R. M. Azkuek hiztegirako 'kabixoi' izena jaso zuen Zumaian,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008161
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berdintasun Foroak bat egiten du Amalgamak taldeak egindako deialdiarekin Zumaiako Berdintasun Foroak bat egin nahi du Zumaiako Amalgamak taldeak gaurko egin duen deialdiarekin, Sexu askapenaren eguna dela eta, eta herritar guztiei dei egin nahi die gaur 12:00etan egingo den kontzentrazioan parte hartzera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008162
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ainhoa Larrañaga Europako Txapelketan streamingen ikusteko aukera Ainhoa Larrañaga, Pulpo Eskubaloiko atezaina, estatuko jubenilen selekzioarekin Polonian dugu hondartza eskubaloiko Europako Txapelketan. Streaming bitartez ikus dezakegu Ainhoa Polonian Europako Txapelketa jokatzen: bi partidu jokatu dituzte, Portugal e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008163
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak azken erailketa matxistak salatzeko deituko elkarretaratzearekin Azken bi asteotan bi emakume erail ditu indarkeria matxistak Euskal Herrian. Ohar honen bidez, Zumaiako Udalak indarkeria matxistaren adierazpen ororen aurkako jarrerairmoa adierazi nahi du. Eta era berea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008164
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskuzko eta palako pilota txapelketetako finalak jokatuko dira asteburuan Asteburu honetan jokatuko dira eskuzko eta palako txapelketa herrikoietako finalak. Eguraldia lagun bada, partidak Odietan jokatuko dira. Ostiralean, 18:00etatik aurrera, esku pilota txapelketako azken partidak jokatuko dira. 3. eta 4. postuak er...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008165
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herriko hamabi lagunen elkarrizketak webgunean ikus daitezke orain. Argazkiak eta formatu berritzaileak uztartzen dituen Baleike, 25 urte erakusketak hartu du hamar egunez Alondegiko Oxford aretoa. Urteotan aldizkarian parte hartu duten herriko hamabi lagunei protagonista izan zireneko garaia gogoratu eta Baleike berai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008166
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bazkideei eskerrak eman dizkie Zumaiako Emakumeon* Etxeko Elkarteak Pasa den larunbatean, hilak 22, "Bazkideen arteko lehenengo topaketa" egin genuen Oxford aretoan. Gai-ordenak bi puntu nagusi zituen, batetik; "Nondik gatoz?" galderari erantzunez, orain arteko pausuak partekatzea; eta bestetik, "Nora goaz?" galderari ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008167
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sexu askapenaren eguneko elkarretaratzea deitu du Amalgamak taldeak Sexu askapenaren eguna da bihar, ekainaren 28a. Horren harira, Amalgamak taldeak elkarretaratzea deitu du.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008168
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
UNESCO-k mundu mailan antolatzen duen "UNESCO PRIZE FOR GIRLS' AND WOMEN S EDUCATION" izeneko lehiaketara gure proiektua aurkeztu genuen eta Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako Ministeritzak UNESCOren babesarekin Nafarroako gobernuko Hezkuntza Departamenduak aurkeztu duen proiektua eta gure ikastetx...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008169
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi emakumeren erailketa salatzeko elkarretaratzea deitu du mugimendu feministak Azken bi asteotan bi emakume erail dituzte Euskal Herrian. Hilketa horiek salatzeko elkarretaratzea deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008170
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ander Hormazuri: "Nire estiloa daukat eta saiatzen naiz estilo hori markatzen" Ander Hormazuri (Zumaia, 1966) artistak bere lan berriak erakutsiko ditu Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketak gaur zabalduko ditu ateak, 18:30ean. Erakusketa honetara ekarriko dituen lanez eta, oro har, bere ibilbideaz aritu gara berekin h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008171
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bigarren Death Cafe saioa egingo da uztailaren 3an Kabi tabernan. Izen-ematea oraindik zabalik dago. Saioa uztailaren 3an egingo dute, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Kabi tabernan. Parte hartzekoa aurrez izena eman beharko da 688 717 247 (Irune) telefonora deituta.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008172
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Toldoen eta aulkien zerbitzua bihar jarriko da martxan Zumaiako hondartzetan Bihar, ekainaren 27an, jarriko da martxan toldoen eta aulkien zaintza zerbitzua Itzurun hondartzan, eta aulkien zaintza zerbitzua Santiago hondartzan. Udaletik adierazi dutenez, zerbitzuak izan duen atzerapena dela eta, epealdia luzatu egingo ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008173
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2019-2020 denboraldirako helduen opor-turismo programa abiatu du Imsersok. Uztailaren 10era arte egin daitezke eskaerak, Gizarte Zerbitzuetan (Brankan) duten eskaera orria beteta. Internet bidez (www.imserso.es helbidean) edota telefonoz (901-10 98 99) ere eman daiteke izena. Edozein zalantza izanez gero, 8:15etik 14:0...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008174
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uda osoa aurretik dagoen arren, 200 dortsaletatik 20 besterik ez dira geratzen. Erne beraz, laister agortuko baitira. Triatloi herrikoiaren helburu nagusia triatloia sustatzea da. Hau da hainbat kirolarik egiten duten lehenengo triatloia. Oinarrizko arau batzuk gogoraziko dizkiegu:200 dortsal banatuko dira. Izen emate ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008175
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sanpedroen hasieran Nagorerekin elkartasunez argazki erraldoia aterako dugu. Ekainaren 28an (ostirala) izango da, 20:00etan Kofradian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008176
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Idazki honen bidez adierazten dizuegu, Aita Mari futbol zelaiko bulegoan batzar orokor arrunta izango dela 2019ko uztailaren 10ean. 18:00etan 1. deialdia eta 18:30etan 2. deialdia Zuzendaritza Batzordeak bazkide guztiei gonbitea luzatzen die Urteko Batzar Orokorrera ager daitezen.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008177
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzurun hondartzako toldo eta aulkien esleipenaren berri eman dute Toldoen eskaera eskaintza baino handiagoa izan denez, zozketa bidez egin dute esleipena. Zerrenda hau behin behinekoa dela esan dute; beraz, norbaitek uko egiten badio bere eskubideari, itxaron zerrendarren hurrenkera jarraituko da eta dagokionak udalet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008178
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uztaileko lehenengo astebururako obra amaituta egotea espero du Udalak. Portu Sailari argibideak eskatu ondoren, datorren astean Arranplako lanei berrekingo dietela adierazi du udal gobernuak. Dirudienez, marea hilek zimentazio lana atzeratu dute. Uztaileko lehenengo astebururako lanak amaituta egotea espero dute.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008179
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kauldi Odriozola Asobal ligako eskuin hegal onena izendatu dute bigarren aldiz jarraian Asobal ligako jokalari onenak izendatzeko bozketan, %28,58ak eman du Odriozolaren aldeko botoa. Bigarren urtez jarraian, Asobal ligako eskuin hegal onenaren izendapena lortu du Kauldi Odriozola Bidasoa-Irungo eskubaloi jokalariak. H...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008180
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi lagunentzako talasoterapia zirkuitua zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean Ostegun goizera arte izango dute bazkideek zozketan parte hartzeko aukera. Bazkide izateak baditu abantailak. Aste honetan, Zelai talasoterapiak emandako bi lagunentzako zirkuitua zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Ostegun goizera...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008181
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako surf txapelketa jokatu da asteburuan Valdoviñon (A Coruña). Janire Gonzalez-Etxabarri surflari gazteak txapelketa irabazi du maila absolutoan. Emozioz betetako finala izan zen. Janire Gonzalez-Etxebarrik surf ederra egin zuen jardunaldi osoan zehar, eta 14 urterekin, Espainiako txapelketa maila absolutoan ir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008182
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumezkoen trainerua bigarren izan da Donibane Ziburuko estropadan ETE eta KAE 1 ligetako estropadak jokatu ziren larunbatean Donibane Lohizunen. Bietan izan dira Telmo Deun arraun elkarteko ontziak. Donibane Ziburuko 27. banderak jokatu ziren larunbatean. ETE ligan, emakumezkoen ontzia bigarren izan zen, estropada i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008183
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Getaria eta Zumaia arteko martxa egingo dute bihar erresidentzietako langileek Gipuzkoako erresidentzietako langileek uztailaren 12ra arte jarraituko dute aldarrikapenekin. Horien baitan, bihar Getaria eta Zumaia arteko martxa bat egingo dute. ELA sindikatutik adierazi dutenez, 70 egun luzatu den greba honen bidez, sek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008184
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zaldi lasterketak jokatu ziren atzo Abaltzisketan, herrian ospatu dituzten San Juan jaietako egitarauaren baitan. Motxanekua elkarteko Eneritz Etxabe izan da irabazlea. Lehen aldiz emakumezko batek irabazi du Abaltzisketako zaldi lasterketa, eta hori Eneritz Etxabe zumaiarra izan da. Lasterketa berean, Eneko Urbieta zu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008185
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irati Osak Europako piraguismo txapelketa jokatuko du, K1ean eta K2an Itxas-Gaineko piraguistak Galizian izan dira asteburuan, Castrelo do Miñon (Ourense) hain zuzen ere, Espainiako piraguismo kopan parte hartzen. Emaitza paregabeak lortu dituzte joan diren sei kirolariek. Irati Osa lehena izan da 23 urtez azpikoen mai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008186
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Adinekoen egoitzetako langileek elkarretaratzea egin dute, lan hitzarmen duinaren alde Sindikatutik adierazi dutenez, greba txanda berri honen helburua argia da: "Gipuzkoako Aldundiak bere gain hartzea duela hilabete bat ELAk patronalekin lortu zuen akordioa". Haien hitzetan, Aldundiak du gatazka hau konpontzeko eskume...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008187
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak bi trainerurekin hartuko du parte 2019ko arraun denboraldian. Hemen dituzue Zumaiako kamiseta gorria jantziko dituzten arraunlariak. 2005-2006 eta 2018-2019 klubean (2000-2004, 2007-2008 eta 2014-2017 Bermeon, 2009-2013 Urdaibaien)
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008188
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joseba Irazoki eta Lagunakek kontzertua emango dute gaur kofradiako plazan, 22:00etatik aurrera, Baleikeren 25. urteurreneko ekitaldien baitan. Ekaineko Baleike aldizkarian argitaratutako artikuloa ekarri dugu webgunera. Gaur egungo euskal musikako pertsonaia interesgarrienetako bat da Joseba Irazoki (Bera, 1974). Bere...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008189
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Arraun Elkarteak bi traineru uretaratuko ditu aurten: emakumezkoa ETE ligan arituko da, eta gizonezkoa KAE 1 ligan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008190
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gizon bat atxilotu dute, beste bati labanaz eraso egitea egotzita Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, Ondartxo plazan gertatu da erasoa, eztabaida baten ondoren. Ertzaintzak jakinarazi duenez, goizeko 5:00ak aldera 29 urteko gizonezko batek beste gizon bat bularrean zauritu du labanarekin, Ondartxo plazan. Ertzaint...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008191
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etxabe-Oiarzabal eta Antia-Aranbarri bikoteek jokatuko dute esku pilota txapelketako finala Esku pilota txapelketa herrikoiko finalaurrekoak jokatu ziren atzo Odieta pilotalekuan. Bi partida berdindu eta lehiaturen ondoren erabakita geratu da zer bikotek jokatuko duten finala datorren ostiralean. Kimetz Etxabe-Imanol O...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008192
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Denboraldia hastearekin batera kaleratu du Urola Kostako Hitzak eskualdeko elkarteen eta traineruen inguruko gehigarria. Emakumezkoen eta gizonezkoen ontzi bana uretaratuko ditu aurten Zumaiak. Baleikeko webgunera ekarri ditugu gehiagarrian Zumaiari buruz bildutakoak. 2015ean eman zituen azken arraunkadak Zumaiako emak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008193
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Motxanekua elkarteko bi zaldun izango dira Abaltzisketako lasterketan Abaltzisketan ospatuko dituzten San Juan jaien baitan, igande arratsaldean zaldi lasterketak izango dira. Bertan Motxanekua elkarteko bi zaldunek hartuko dute parte.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008194
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Ordezkaritza handiena izanik, ulertzen dugu guri dagokigula UKUEren gidaritza hartzea" Urola Kostako bost herrietako EH Bilduko alkate eta bozeramaileek agerraldia egin dute gaur Zarautzen dagoen Urola Kostako Udal Elkartean. Alderdi hori da Urola Kostako Udal Elkartean ordezkari gehien lortu dituen taldea; hain zuzen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008195
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ainhoa Larrañagak jubenilen Europako hondartza eskubaloi txapelketa jokatuko du Pulpo Eskubaloiko atezaina den Ainhoa Larrañagak estatuko jubenilen hondartza selekzioaren deia jaso du. Hil honen 22tik 26ra estatuko selekzioarekin entrenatuko da, ondoren ekainak 27 tik 30 ra Poloniako Stare Jablonki hirian Europako Txap...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008196
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bilboko Arte Ederren museoan dagoen Zuloagari buruzko erakusketa ikustera joateko irteera antolatu du Udalak Zuloaga Fundazioarekin elkarlanean, Bilboko Arte Ederren museoan ikus daitekeen Zuloaga (1780-1945) erakusketa bisitatzeko doako ekimena antolatu du Zumaiako Udalak. Irteera uztailaren 8an izango da, eta derrigo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008197
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egoiliarren txartela indarrean jartzeko modurik izan ez duten herritarrek udaletxera jo dezakete isuna kentzera Udal gobernuak jakitera eman duenez, aparkamenduaren ordenantzaren gainerako araubideak errespetatuz gero, uztailaren 1era bitarte kenduko dituzte isunak. TAO zerbitzuarekin jende asko zailtasunak izaten ari ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008198
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako antzerki tailerreko ikasleek Zamak film laburra estreinatu zuten atzo arratsaldean Alondegian. Bertaratu zen jende kopura zela eta, hiru aldiz eman zuten filma. Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako antzerki tailerraren ikasturte amaierako lan moduan film laburra egin dute ikasle...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008199
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beobide eskultorearen omenaldia prestatzeko bilera irekia egingo da ekainaren 26an Zumaiako Udalaren kultura saila, beste erakunde batzuekin elkarlanean, Beobide eskultorea zenaren omenaldia antolatzen ari da. Irailaren 6tik 22ra bitartean gauzatuko da, bere heriotzaren 50. urteurrena dela medio. Omenaldi hori aurrera ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008200
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
On Gourmet saltokiak emandako lau lagunentzako pizza bat zozkatuko dugu aste honetan. Zozketan parte hartzeko hemen egin behar duzue klik. Saridunaren izena bihar eguerdian aterako dugu.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008201
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iazko txapela ezingo du berretsi aurten Zumaiak, izan ere, Mutriku eta Donostia izango dira aurrez aurre finalean. Aitzuri pilotalekuan jokatuko da aurtengo Herriarteko Zesta puntako finala ostiralean, 18:30ean. Egungo txapelduna da Zumaia, baina ezingo du titulua berretsi. Alta, lehen aldiz elkarren aurka jokatuko dut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008202
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean jokatuko den XI. Flysch Trail mendi lasterketaren atarian, egitarau kulturala antolatu dute lasterketaren antolatzaileek. Bihartik ostirala bitarte, ikus-entzunezkoak eta hitzaldiak egongo dira. Ohi bezala, Flysch Trailaren atarian, kultur programa jarri dute abian mendi lasterketako antolatzaileek. Aurtengo e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008203
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako erresidentzietako langileek beste 26 eguneko greba hasi dute ELA sindikatuak deituta, beste 26 eguneko greba deialdia dute adineko egoitzetako langileek. Larunbatean, kontzentrazioa egingo dute Magnolio aurrean, 19:30ean. Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileen gatazkan beste 26 eguneko greba deialdia egi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008204
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udaleku irekiak hastear dira, eta antolatzaileek bilerak egingo dituzte bihar haurren gurasoekin. Bilera hauetan haurrak zein taldetan egongo diren adieraziko da, eta baita programazioaren berri eman ere. Bi bilera egingo dira, biak ere Aita Mari zinean. Lehena 17:00etan izango da eta euskaraz egingo da; 17:45ean eging...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008205
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeon* Etxeak bat egin du larunbateko eraso sexistaren aurrean herriak egindako "oihu ozenarekin" Zumaiako Emakumeon* Etxeko Elkarteak bat egin du atzo arratsaldean Zumaiako herriak larunbatean izandako eraso sexistaren aurrean egindako "oihu ozenarekin: 'Eraso sexistarik ez, erantzunik gabe. Autodefentsa feminista...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008206
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ehunka lagunek hartu dute parte larunbateko eraso sexista gaitzesteko manifestazioan Larunbat gauean Zumaian izandako eraso sexista salatzeko manifestazio jendetsua egin da gaur arratsaldean. Erribera kalea ertz batetik besteraino bete dute martxan parte hartu duten ehunka lagunek. Larunbat gauean gertatu zen erasoa bi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008207
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
N-634 errepidean izan da ezbeharra, eta oraindik ez dute jakinarazi zaurien larritasuna. Donostiako ospitalera eraman dituzte. 17:15ean izan da ezbeharra, bi autok elkarren aurka talka eginda. Bi pertsona zaurituta eraman dituzte Donostiako Ospitalera, eta oraingoz, ez dute jakinarazi zein den zaurien larritasuna. N-63...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008208
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalak irmoki gaitzesten du larunbateko eraso sexista eta Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat egiten du Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du larunbat gauean bi emakumek jasandako eraso sexistaren aurrean eta babes eta elkartasun osoa eskaini nahi die. Udalak argi utzi nahi du ez duela emakumeen a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008209
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Berdintasun Foroak gaitzespena adierazi nahi du larunbat gauean bi emakumek jasandako eraso sexistaren aurrean. Horregatik, bat egin nahi du Zumaiako Mugimendu Feministak erasoa salatzeko egin duen deialdiarekin, eta herritar guztiei dei egin nahi die gaur arratsaldeko 19:30ean egingo den kontzentrazioan parte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008210
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alaitz Aizpurua eta Jon Imaz: "Alardeak zoragarriak izaten ziren; bestela, ez ginelako herritik askotan irteten" Umetan hasi ziren Beti Gazte dantza taldean Alaitz eta Jon, eta taldearen azken urteetan irakasle ibili ziren. Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan, Beti Gazte eguna ospatuko dute hilaren 18an. Alaitz: Sei u...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008211
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Ostolaza izango da Zumaiako alkatea 2019-2023 agintaldian. Kargu hartzeko plenoa egin da gaur goizean, eta bere hautagaitzak jaso ditu boto gehien, 9; Oier Kortak 7 boto jaso ditu. Ez da ezustekorik izan goizeko 11:00etan egindako plenoan. EH Bilduk gehiengo osoarekin irabazi zituen maiatzaren 26an egindako udal ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008212
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aipatu ekimena udal gobernuak gazte zumaiarrentzat abian jarritako Gazte On programaren baitan jasoa dago eta helburu du, kasu honetan, zaborrek eta bereziki plastikoak eragindako kalte zein kutsaduraren inguruan kontzientzia hartu eta hausnarketa egitea. Datorren uztailaren 4an, Kontzientziazio Eguna ospatuko da lehen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008213
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egoiliar txartelaren erreziboa jaso ez dutenek TAO bulegotik pasa beharko dute Udalak 2600 errezibo bidali ditu etxeetara, iaz egoiliar txartela zutenek aurtengoa tramitatu dezaten. Jaso ez dutenek TAO bulegotik pasa beharko dutela jakinarazi dute Udaletik. Bihar jarriko da indarrean aparkamenduen erregulazio sistema h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008214
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kauldi Odriozola, Asobal ligako eskuin hegal onena izendatzeko bozketan 2018-2019 denboraldian Asobal ligako jokalari onenak izendatzeko bozketa abiatu dute. Horien artean da Kauldi Odriozola Bidasoako jokalaria. Asobal ligako eskuin hegal onena izendatzeko bozketarako hautatu dute Odriozola eskubaloi jokalari zumaiarr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008215
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aldizkari digital berezia argitaratu dugu 25. urteurrena ospatzeko Baleikeren 25. urteurrena ospatzeko erakusketa berezia zabalduko dugu gaur 18:00etan. Tamaina handiko argazkiez eta papereko aldizkariez gain, argitalpen digital berezi bat prestatu dugu. Ttap aldizkari digitalaren aplikazioan eskura dezakezu. Erakusket...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008216
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Horiek erabiltzeko interesa duenak udaletxean edo telematikoki eman dezake izena. Toldoen eta aulkien zaintza kudeatzeko Udalak maiatzean abiatutako prozesuan ez da inor aurkeztu, eta horrek atzerapena eragin du zerbitzuan. Hori dela eta, hondartza denboraldia larunbatean hasten den arren, asteazkenean jarriko dituzte ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008217
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Emakumeon* Etxeko Elkarteak bazkideen arteko lehenengo topaketa antolatu du Bazkideen arteko lehenengo topaketa antolatu du Zumaiako Emakumeon* Etxeko Elkarteak, ekainaren 22an, 10:30etatik aurrera, Alondegian. Saioak ordu eta erdi eskaseko iraupena izango du, eta helburua da Zumaiako Emakumeon* Etxearen proie...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008218
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jaiak direla aprobetxatuta, Aitor Salegi irakaslearekin aritu diren neska-mutilak Alai auzategian arituko dira kantari. Arratsaldeko 18:00etan hasita, larunbatean Zumaiako Bertso Eskolako haur eta gazteak Alai auzoan ibiliko dira bertsotan. Saio ibiltaria izango da, bertso poteoen estilokoa.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008219
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hilaren 23an jokatuko da mendi lasterketa, baina kirol eta kultur jarduera ugari izango dira datorren astetik hasita. Martxa nordikoa jokatuko da lehenbizikoz larunbatean. Hilaren 23an jokatuko da XI. Flysch Trail mendi lasterketa, Zumaian. Atzo eman zuten aurtengo lasterketaren berri, Zelai hotelean egindako agerraldi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008220
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur erabakiko da herriarteko zestako finala nortzuk jokatuko duten Ligaxkako seigarren eta azken jardunaldia jokatuko dute gaur Hondarribiako Jostaldi pilotalekuan Donostiak, Mutrikuk, Hondarribiak eta Zumaiak. Partida erabakigarriak jokatuko dituzte gaur zesta-puntako herriarteko txapelketan ari diren Donostiako, Mut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008221
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Imanolek proposatuko hitz bat ekarri dugu aste honetan. Zuek ere hitzak esan edo oharrak egin nahi badituzue, idatzi lasai helbidera (Xabier). Hortzekin egindako heldualdiari edo markari deitzen zaio 'kaskaa' Zumaian; ikusi izan dugu 'kazkaa' ere. Hiztegietan antzeko hitz batzuk badaude: 'kaska' eta 'koskada', esaterak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008222
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alde zaharreko adokinetan konponketa lanak egingo dituzte datozen egunotan Kalez kale ekingo diote konponketa lanak egiteari, datorren astetik aurrera. Datozen egunotan konponketa lanak egingo ditu Udalak alde zaharreko kaleetako adokinetan. Ekainaren 17an eta 18an Erribera kaletik Angeles Sorazu kaleraino egingo dituz...
cc-by-sa 3.0