id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0009023
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pilota partida handia ikusteko aukera izango da igande honetan Aitzuri frontoian. 17:00etan hasita, binakako txapelketako partida jokatuko dute Zumaiako pilotalekuan. Sarrerak martxa onean ari dira saltzen. Txapelketako final laurdenetako ligaxkaren sailkapeneko buruan dauden bi bikote neurtuko dira igandean, Zumaian. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009024
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez dakizula norekin praktikatu euskara? Mintzalagun da zure aukera. Zumaian, beste eskualdeko hainbat herritan bezala, Mintzalagun taldeak martxan dira, eta oraindik ere bada lekua zuretzat. Goian duzun irudi horretan duzu telefono eta informazio guztia, baina jakin ekimen hau dohakoa dela, eta zure ordutegi eta eguteg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009025
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral eguerdian pasako da Zumaiatik Korrika. Zer gehiago eska diezaiokegu Korrikari? eguraldi ona, seguruenik, baina hori ere izan izango dugu, seguru! Egun ederra izango da eta ordua ere ezin hobea haurrek, gazteek zein helduok euskararen alde metrotxo batzuk egin ditzagun. Korrikaren kilometroak erosteko aukera las...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009026
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Mugimendu Feministak Martxoaren 8ko greba antolatzeko bilera irekia deitu du. Bihar elkartuko dira, 19:30ean Torreberri gaztetxean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009027
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskuz binakako txapelketako pilota partida jokatu dute igande honetan Aitzuri frontoian, 17:00etatik aurrera. Elezkano II - Rezusta eta Irribarria - Zabaleta bikoteak neurtuko dira Zumaiako pilotalekuan. Finalean erabiliko dituzten piloten aukeraketa egingo dute gaur, 13:00etatik aurrera, Aitzurin bertan. Ekitaldia ber...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009028
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Herri osoa zeharkatuko duen euskararen aldeko 21. martxa apirilaren 4an abiatuko da Nafarroatik, Gares herritik, eta hamar egun geroago bukatuko da Gasteizen, apirilaren 14ean. Antolakuntzak gaur iragarri ditu Korrika 2019ren ibilbidea eta ordutegia. Hala, Zumaiatik apirilaren 12an pasako da, eguerdiko 11:30ak a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009029
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aita Mariren heriotzaren urtemuga gogoraraziko da bihar Donostian Bihar beteko da Jose Maria Zubia Aita Mari arrantzalea hil zenaren 153. urtemuga. Donostiako portuan dagoen eskulturan lore eskaintza egingo da 11:00etan. Txikitatik arrantzan jardun zuen Zubiak, eta beranduago, bajurako arrantza patroi bilakatu zen Dono...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009030
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Izena eman nahi duenak helbidera idatzi, 625 485 215 telefonora deitu edo euskaltegiren batean galdetuta informazio guztia jasoko du. Mintzalagun egitasmoa euskara praktikatu nahi zuenak, astean behin, euskaraz mintzatzeko aukera izateko helburuarekin jaio zen duela urte batzuk. Ikasturte honetako Urola Kostako Mintzal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009031
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Osa Goikoetxea: "Kantxan nire maila ematen gozatzen dut gehien" 2018a urte borobila izan da Iñaki Osa Goikoetxea puntistarentzat. Otsailean eman zion hasiera denboraldiari Mexikon, eta han amaitu ostean, Euskal Herrira itzuli zen uda denboraldia egitera. Parte hartutako txapelketa ia guztiak irabazi ditu, eta urt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009032
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
12:00etako saiorako bina sarrera izango dituzte Ainhoa Aristi Legarrak eta Joseba Amilibia Aranburuk. 16:30erako saiorako, aldiz, Carmelo Larburu Etxanizek eta Ainhoa Mendizabal Idiakezek izango dituzte sarrerak zain leihatilan. Laster emango dugu beste zozketa baten berri. Gogoratu zozketan parte hartzeko beharrezkoa ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009033
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Izen ematea gaur zabaldu da. Tailerra urtarrilaren 24an hasi eta apirilaren 4an amaituko da. Zumaiako Udaleko Kultura sailak 14-18 urte bitarteko gazteentzat zuzendutako literatura tailerra antolatu du. Literatura saio horiek sei ostegunetan egingo dira, urtarrilaren 24tik apirilaren 4ra bi ostegunetan behin, Alondegia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009034
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko infantil txiki taldeak Realak antolatzen duen XXXV. nazioarteko Real Sociedad txapelketaren lehen fasea gainditu du Aurreko asteko ostiralean jokatu zen txapelketaren lehen fasea, H multzoko norgehiagokak Aita Mari futbol zelaian jokatu ziren. Aurreko asteko ostiralean jokatu zen Zumaiako Aita Mari futbol ze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009035
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Harakintza eta Haragikien elaborazioa izeneko ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak Doako ikastaroa izango da eta eskualdeko langabeei bideratuta egongo da. Urtarrilaren 31a da aurreikusitako hasiera data. Izena emateko epea zabalik dago. Urola Kostako Udal Elkartearen eskutik, "Harakintza eta Haragikien e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009036
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eguberrietako ekitaldiak antolatzen lagundu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie Udalak "Urtero legez, zumaiarrak elkarlanaren adibide izan dira Gabonetan eta ehunka boluntario, elkarte eta eragileri esker, Gabonetako egitarau oparoa aurrera eraman ahal izan da", esan dute Udaletik. Larunbateko Errege Magoen kabalga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009037
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonetako oporraldien ostean, herriko jubilatu eta pentsionista talde baten mobilizazioak aurrera jarraitzen du. Iaz hasitako ibilbideari jarraiki, aurten ere, bide beretik jarraitzea pentsatu du herriko jubilatu eta pentsionista talde batek. Hala, asteleheneroko hitzorduari hutsik egin gabe, gaurkoan manifestazioa eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009038
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako inauteriak iragartzeko, Zumaiako Inauteriak 2019 testua daraman kartel lehiaketa antolatu du Udalak. Zumaiarrei zuzendu diete parte hartzeko deialdia, eta herritar bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez ere, teknika librea erabilita A3 neurrian. Egilearen izen-abizenak eta datuak gutunazal itxi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009039
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteazkena izango da Beheko Plaza elkarteak antolatutako Errumaniarako bidaian izena emateko azken eguna Beheko plaza jubilatu elkarteak bere bazkideentzat antolatutako Errumaniarako bidaian izen emateko azken eguna asteazkena, urtarrilak 9, izango da. Bidaiara joan nahi dutenek Hogarreko bulegora zuzendu beharko dute ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009040
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
65 urtetik gorako herritarrentzat oroimena lantzeko tailerra antolatu dute Gizarte Zentroko bigarren solairuan emango dute tailerra, urtarrilaren 14an hasi eta ekainaren 17ra bitarte. Ostiralera arte eman daiteke izena. Udaleko Gizarte Zerbitzu Sailak antolatuta, 65 urtetik gorako herritarrek oroimena lantzeko tailerra...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009041
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nafarroako Bortzirietako Oteitzoiana mendira joango dira urtarrilaren 13an, igandean, Inda Mendi Elkarteko lagunak. Ospakizunak amaituta berriro gure mendizaletasunari bidea emateko ordua heldu zaigu. Denboraldiari hasiera emateko, datorren igandean, urtarrilaren 13an, Nafarroako Bortzirietako Oteitzoiana mendira goaz....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009042
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia Trail Running taldeak antolatutako urteko lehen mendi irteera egin zen larunbatean. 20 korrikalari inguru elkartu ziren. Mendiko korrika sustatze aldera, ZTR korrika taldeak urte berri honetarako mendi irteerak antolatuko ditu hilero. Lehena urtarrilaren 5ean izan zen, eta antolatzaileek kontatu dutenez, "arraka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009043
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Pinotxo', Glu Glu haur antzerkirako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Abantaila ugari ditu Baleikeko bazkide izateak, tartean, zozketak. Oraingoan, datorren igandean eskainiko duten 'Pinotxo', Glu Glu antzezlanerako sarrerak zozkatuko dirugu. 12:00etan eta 16:30ean eskainiko dituzte saioak, eta saio...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009044
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Madrilera bidaiatuko du Algorri taldeak, Realaren eta Rayo Vallecanoren partida ikustera Larunbat gaua Madrileko hotel batean igaroko dugu (igandeko gosaria barne). Igande arratsaldean partidua ikustera joango gara, 18:30ean. Partidaren ostean izango da itzulera. Apuntatzeko azken eguna urtarrilaren 10a, ostegunez, iza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009045
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela urtebete, aurtengo Durangoko azokan egoteko erronka jarri zioten beraien buruari Irene Irureta ilustratzaileak eta Migel Gutierrez musika joleak, eta bete dute helburua. Abenduko Baleike aldizariko erreportajea ekarri dugu webgunera. Hain justu, azaroan aurkeztu zuen Migel Gutierrezek McOnak taldearekin ateratako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009046
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'El regreso de Mary Poppins' filma emango dute bihar eta etzi Aita Marin Mary Poppins haur zaintzaile bikaina da; gaitasun magikoak ditu, eta eguneroko lanak abentura bilakatzen ditu. Oraingoan, Banks familiari alaitasuna aurkitzen lagunduko dio, Jack lagunarekin batera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009047
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertso eskolak urtero antolatzen duen Gabonetako lehiaketan bi kopla aurkezteko proposatu dute aurtengoan. Hona hemen Euskaraldia gai hartuta parte hartzaileen koplekin osatutako bilduma.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009048
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udaleko Kultura sailak 14-18 urte bitarteko gazteentzat zuzendutako literatura tailerra antolatu du. Literatura saio horiek sei ostegunetan egingo dira Alondegian, 18:30etatik 20:30etara. Tailerra urtarrilaren 24an hasiko da eta apirilaren 4an amaituko da. Izen emateko epea astelehenean irekiko da eta hilaren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009049
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gartziategi sagardotegian egingo da 2019ko sagardo denboraldiaren irekiera Zumaiar familia batek kudeatzen duen Astigarragako sagardotegi honetan zabalduko du txotx denboraldia EITBko kazetaria den Olatz Arrietak. Sagardoaren Lurraldeak jakitera eman duenez, Astigarragako alkate eta Sagardun Partzuergoko presidente den...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009050
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Unesco Etxearen Gure mundua eraldatzeko 17 helburu erakusketa igandera arte egongo da ikusgai Alondegiko Oxford aretoan. Abenduaren 21an zabaldu zituen ateak Unesco Etxearen Gure mundua eraldatzeko 17 helburu erakusketak Zumaian. "Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du" ideia oinarri hartuta, Garapen Iraunkorre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009051
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mari Mar Cortes mediku zientzialari zumaiarrarekin izan da 'Euskalonski' saioko Pello Reparaz, New Yorken. Central Parken korrika ibili ondoren, elkarrekin afaldu dute Cortesek eta Reparazek. Bideoa osorik ikusteko, klikatu hemen.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009052
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Urola ibaiaren gainean egiten ari garen kaltean arreta jarri behar dugu" 'Urola ibaia' izeneko dokumentalaren bigarren emanaldia izan da gaur arratsaldean Oxforden. Bertan izan da Luis Juaristi azpeitiarra, dokumentalaren egileetako bat. Abendu erdialdean Algorri Interpretazio Zentroan aurkeztu zuten 'Urola ibaia' dok...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009053
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urte berriarekin batera dagoeneko erredakzioan dugu 2019ko lehen zenbakia. Aste honetan zehar banatuko dugu bazkideen artean, eta ohiko saltokietan ere salgai jarriko dugu, euro batean. Mari Mar Cortes New Yorken bizi den mediku-zientzialaria ekarri dugu urtarrileko zenbakiaren azalera. Garun errehabilitazioan aditua d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009054
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Realak antolatzen duen XXXV. nazioarteko Real Sociedad txapelketa jokatuko da ostiralean Aita Marin Lehenengo fasea jokatuko da datozen bi egunetan. 58 taldek hartuko dute parte eta zelai desberdinetan jokatuko dira multzoak. Multzoko garaileak hurrengo faserako txartela lortuko du. Realak antolatzen duen XXXV. nazioar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009055
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arratsaldean berriro irekiko ditu ateak, eta bihar ere egun guztian egongo da zabalik. Gaur goizean zabaldu ditu ateak Gabonetako haur parkeak. Umeen gozagarrirako diren puzgarriak eta beste hainbat jolas Lubaki kiroldegian aurkitzen dira aurtengoan. Laster amaituko da goizeko saioa, baina arratsaldean berriro joateko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009056
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zientziarekin dibertitzeko aukera izango da bihar eta etzi Alondegian Kimikarin izeneko tailerra antolatu du Zumaiako Udalak 8-12 urte bitarteko gaztetxoentzat. 11:00etatik 13:00etara izango da Alondegiko Oxford aretoan, bihar eta etzi. Haurrek zientziarekin dibertitu daitezkeela ikusteko asmoz, Zumaiako Udalak Kimikar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009057
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Milioi bat ikustaldi baino gehiago izan ditu Baleikeren webguneak 2018an 2004an webgunea martxan jarri zenetik, inoizko emaitzarik onena lortu du. Mila esker Baleikerengan konfiantza jartzen duten herritar guztiei. 2019an ere hobetzeko lanean jarraituko dugu! 2019a urte berezia da Baleike osatzen dugun lantaldearentzat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009058
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hotzetan umeak denbora luzez zain ez egoteko, familiei eskatzu diete pertsona bakarra aritzea argazkiak ateratzen, argazki bakarra ateratzea eta ahalik eta arinen, beti ere. Errege egun bezeperan, kabalgataren aurretik Errege Magoek bisitak egiten dizkiete urtero edadetu eta gaixoei. San Juan eta Otezuri egoitzetan iza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009059
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehenean zabalduko da haurreskola publikoetan izena emateko epea 2017, 2018 edo 2019an jaiotako haurrentzat zabalduko da matrikulazio epea. Zumaiako bi haurreskola publikoek matrikulazio epea irekiko dute urtarrilaren 7tik 11ra 2017, 2018 edo 2019an jaiotako haurrentzat. Matrikulazio hori ikasturte honetan, hain zu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009060
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oraindik ez duzu sinesten. Ez duzu ulertzen nola gertatu den. "Asteburua primeran zihoan, ba!". Interneten hain puntuazio altua zeukan jatetxe hura ez zaizue hain ona iruditu, baina, gainontzean, ahizpak aholkatutako txoko guztiak ezagutzeko denbora eman dizue, jende jatorra egokitu zaizue, Madrilen ez daukazuen aire g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009061
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nork ez dizkio urte berriarekin batera erronka berriak proposatu bere buruari? Gabonen ondoren kirola maizago egitea edo ikasketetan gehiago saiatzea, esaterako, erronka ohikoak izaten dira, eta urte hasieran oso bideragarriak ikusten ditugunak, gainera. Aurretiaz "Urte berria, bizimodu berria" izeneko zerrendan zeuden...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009062
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiarrok baditugu harro sentiarazi gaitzaketen askotariko arrazoiak, eta horien artean dago lerro hauetan kontatzera gatozkizuen horietariko bat. Izan ere, labetik atera berri dugu abenduko plenoan aurkeztu genuen Zumaiako Emakumeon etxea egiteko eskaera jasotzen duen dokumentua. Aspaldikoak eta askotarikoak dira fem...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009063
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Esan eta ahaztuko zait,irakatsi eta gogoratuko dut,inplikatu eta ikasiko dut" Bizitzeko eta adierazteko moduak definitzen du gure kultura, izaera ematen diguna, hurrengo belaunaldietan erakutsi beharreko altxorra, umeek bizi, sentitu, mantendu eta hobetu dezaten. Baina, horretarako, lehenago ikasi behar da irakasten e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009064
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tirabirak eta polemikak maite ditugu, Urkulluk Windsor korapiloko korbatak maite dituen bezala. Eztabaida bat sortzen denean gure iritzia emateko prest izaten gara, tertuliakide onenek egiten duten bezala. Denok dugu barruan Marhuenda edo Inda bat eta, sare sozialek eskaintzen duten anonimotasunaz baliatuz, iritzi emai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009065
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Diskrezioa izugarri estimatzen dut, eta gaurkoan pertsona eredugarri batekin nator. Zarata eta keinu handirik gabe, behin ere nabarmendu gabe, baina beti hor, eginez eta eraginez, laguntzeko prest, zenbat samurtasun eta goxotasun eman digun Libek. Libe Alkiza Laskibar 1935ean jaio zen Herreran, Altzako auzoa artean. Hi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009066
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urteko azken egunean, familia guztiak, bertso honekin agurtu nahi zaituztegu. Ondo bukatu 2018.urtea eta hobeto hasi hurrengoa.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009067
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonetako erakusleihio lehiaketako sariak ere banatu dituzte gaur eguerdian, San Silvestre lasterketarekin batera. Aurtengo lehiaketako irabazlea Pauma haurrentzako arropa denda izan da. Bigarren saria, berriz, Kiribil ileapaindegiak irabazi du. Bozketan parte hartu dutenen artean Smartbox bat zozkatu da. Zozketako ir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009068
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Marka baten inguruan transmititu nahi duzun hori hartzaileen buruetan jartzea da brandinga edo markagintza. Edukiak sortzen ditu helburu horrekin Telmo Trenadok (Zumaia, 1995) bere hiru lanetan: edukiak sortzen ditu publizitate agentzia batentzat, baita bidai aseguruak saltzen dituen agentzia batentzat ere; baina horie...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009069
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lierni Linazisorok eta Haizea Egañak irabazi dute Bota bi kopla! lehiaketa Aurten ere Gabonetako lehiaketan bertso baten ordez bi kopla idaztea proposatu genuen, gai librean. Irabazleak Lierni Linazisoro eta Haizea Egaña izan dira eta haientzat izango da afaria edo bazkaria Beheko Plaza jatetxean. EUSKARALDIADoinua: Ai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009070
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakok Championsa irabazi du 2007 eta 2008 urteko alebin nesken txapelketan Lau taldeko bi multzotan banatu dira taldeak. Lehenengo biek Championsa jokatu dute eta azkenengo biek UEFA jokatu dute. Sailkatze fasean (Anaitasuna, Mutriku eta Touring A-ren aurka jokatu dute) bigarren gelditu diren arren, Championseko fi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009071
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Viveros San Antongo Ander Altuna Euskadiko txapelketaren bila doa igandean Beasainera. Kadete mailan, lasterketa joan lasterketa etorri, onenen artean ibili da eta helburu podiumean sartzea da. Baina, zergatik ez irabaztea nahiz eta faborito nagusia Diego Ruiz de Arkaute izan? Ondoren, hortxe ibili behar du Ander Altun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009072
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ohikoa denez, bertsolari gazteen saioa antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak Gabon garaiarekin lotuta. Saioa Alondegiko Oxford aretoan egingo da, 22:00etan hasita. Bertsolari hauek izango ditugu gaur Zumaian: Irati Majuelo (Iruñea), Aitor Salegi (Zestoa), Aratz Igartzabal (Gabiria), Nahia Sasco (Lekuine), Ane Peñagarikan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009073
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2012an Hondarribian jokatutako bakarkako txapelketaren finala errepikatuko da gaur Zumaiako Aitzuri frontoian. Bi zumaiar kantxaratuko dira txapelaren bila: Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez. Azken hamarkadetako bi puntista onentsuenak neurtuko dira gaur Aitzuri frontoian, 19:00etan hasita. Lopezek irabazi zuen iaz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009074
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sastrakas mendiko bizikleta taldeak bizikleta irteera antolatu du igande honetarako. Agertzen diren txirrindulari kopuruaren arabera erabakiko dute zer ibilbide egin. Urtea amaitzeko bizikleta irteera antolatu du Sastrakasek. Goizeko 8tan abiatuko dira txirrindulariak Luaki paretik. Zumaia inguruko mendietan arituko di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009075
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xabier Alegria preso ohiak hitzaldia eskainiko du gaur Gaztetxean Presoen eta iheslarien alde egunotan egiten ari diren ekitaldien baitan, Xabier Alegria preso ohiak hitzaldia eskainiko du gaur, 18:30etik aurrera, Torreberri Gaztetxean. Preso eta iheslariak. Bilakaera eta etorkizuna du izenburua hitzaldiak, eta presoen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009076
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zikloturisten 2019 denboraldiko lizentzien berritzeko epea ireki da Zumaiako Zikloturista Elkarteak 2019ko lizentziak berritzeko epea irekita dagoela jakin arazten du. 2019 urteko zikloturista lizentzia 130 € igo denez, Zumaiako Zikloturista Elkarteak ospatu duen bileran honakoak erabaki dira: 2019 denboraldian Elkarte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009077
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astindu Zumaiako dantza elkarteak doako dantza tailerrak antolatzen ditu hilero. Larunbat honetan hip hop dantza tailerrean parte hartzeko aukera izango da. Alazne Martinezek gidatuko du saioa eta familia osoari zuzenduta egongo da. Seme-alabekin dantzaz gozatzera animatzen dute antolakuntzatik. Astinduk antolatzen dit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009078
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Espilla, Pulpo Eskubaloiko jokalarian zenaren 7. oroimenezkoan, Pulpo Eskubaloiak eta Euskal Selekzioak hiru partidu jolastuko dituzte. Partidak igandean, abenduaren 30ean, Lubaki Kiroldegian izango dira. Lagunarteko hiru partida jokatuko dira, Pulpo Eskubaloia eta Euskadiko selekzioaren artean, honela banaturik:...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009079
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostegunean 2007 urtean jaiotako alebin mutilek jokatuko dute eta ostiralean 2007/08 urteetan jaiotako alebin nesken txanda izango da Torneo bakoitzean zortzi taldek jokatuko dute. Lau taldeko bi multzo egongo dira eta multzo bakoitzetik bi sailkatuko dira finalerdietara. 3. eta 4. postuko norgehiagokak ere jokatuko dir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009080
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jada 74 urte dira GABON KORUA kalez kale ibiltzen hasi zela. Urte guzti hoietan abesti asko izan dira tartean baina hortaz gain bada beste zerbait tradizio ere bihurtu dena, Ispizuatarren jaiotza. Merezi duen momentua!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009081
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abeslariaren heriotzaren 10. urteurrenarekin bat, Beheko plazan desastre eginda dagoen hormaren zati bat koloreztatu dugu.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009082
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urteroko legez, areto futbol txapelketa jokatu dute gaur, Gabon gau egunean. Goizetik bazkal ordura arte jokatu dira partidak Lubaki kiroldegian. Zazpi taldek hartu dute parte aurtengo txapelketan, eta kanporaketak jokatu ondoren, bi talde heldu dira finala jokatzera: Chelas eta CYZ3. Bigarrenak izan dira aurtengo txap...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009083
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiatik autobusak jarriko dira Bilbora joateko. Izenak Inpernupen eman daitezke jada.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009084
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Futbolari beteranoen triangularra jokatu zuten atzo Orioko futbol zelaian. Hiru partidak jokatu ondoren, zumaiarrak izan ziren nagusi. Orioko, Old Blacks eta Zumaiako beteranoak taldeek jokatu zuten atzo Orioko Mendibeltz futbol zelaian. Lehen partidan Zumaiakok 1-0 emaitzarekin irabazi zion Oriokori. Bigarrenean Oriok...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009085
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu ona izan da hau Zumaiako zesta puntarentzat. Imanol Lopez eta Iñaki Osa Goikoetxea bakarkako txapelketako finalerako sailkatu ziren ostiralean, eta Eduardo Agirre gazteak Ugarein txapelketa irabazi zuen larunbatean. Eduardoren anaia txikiak, Gonzalo Agirrek eta Julen Cabanillasek osatutako bikoteak, berriz, Ip...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009086
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ohikoa denez, Gabon Korua kalez kale arituko da bihar, Gabon gau arratsaldean. 15:30ak aldera hasiko du kantu kalejira, eta bost bat orduz girotuko ditu herriko kaleak eta txokoak garai honetako abestiekin. Urteroko legez, behartsuen aldeko diru bilketa ere egingo dute aurten ere. Diru hori Caritasi bideratuko diote. H...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009087
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xistera klubak antolatutako Ugarein zirkuituko finalak jokatu ziren atzo Markina Xemeingo frontoian. Eduardo Agirre zumaiarrak jantzi du txapela gazteen mailan. Ekainean jokatu zituzten txapelketa honetako lehen partidak; finalak, berriz, atzo jokatu zituzten. Gazteen mailako finalean Danel Mandiola markinarrarekin osa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009088
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Izarren hautsa', zientziaz eta ingurumenaz arituko den atala, webgunean Aro desbedinak bizi izan ditu Baleike aldizkariak, eta aro bakoitza berrikuntzez beteta etorri da. 2007. urtean kolore biziz jantzita esnatu zen aldizkaria, eta baita ordura arte landu ez genituen erreportajeekin ere. Zientziari, teknologiari eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009089
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskuz binakako txapelketa profesionaleko partida jokatuko da Zumaian Zumaiak lehen aldiz hartuko du pilotari profesionalen eskuz binakako txapelketako partida bat. Urtarrilaren 13an izango da, Aitzuri pilotalekuan, 17:00etan. Mendizabal III-Erostarbe eta Jaka-Garmendia bikoteen arteko norgehiagokak emango dio hasiera p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009090
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goikoetxeak eta Lopezek jokatuko dute Bakarkako txapelketako finala Bakarkako zesta punta txapelketako finalaurrekoak jokatu ziren atzo Zumaiako Aitzuri frontoian. Ez zen sorpresarik izan, eta zumaiarren arteko finala jokatuko da datorren ostiralean. Bi setetan erabaki ziren atzo jokatutako bi partidak. Goikoetxeak ez ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009091
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Enseñanzas de la Revolución Rusa' liburua aurkeztuko dute gaur Gaztetxean Xabier Arrizabalok idatzitako Enseñanzas de la Revolución Rusa liburua aurkeztuko dute gaur, 16:30etik aurrera, Torreberri Gaztetxean. Errusiako iraultzaz eta historian mugarri izan zen gertakari hartatik atera beharreko irakaspenez gogoeta egit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009092
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez da sarritan halakorik gertatzen. Puri-purian dagoen, eta festibaletan jendetza baten aurrean jotzen duen talde bat, bere sorrerara bueltatzea, une batez bada ere. Belako talde bizkaitarrak munduko leku desberdinak ukitu ditu azken urte honetan Render me numb, trivial violence diskoari esker. Bira hau bere jaioterria...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009093
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtarrileko udalbatzara arte atzeratu da Kalea Guztiona Daren mozioaren eztabaida Guk hala eskatuta, urtarrileko udalbatzan eztabaidatu eta bozkatuko dute mozioa. Bi izan dira arrazoiak. Batetik, osasun arazoak direla eta, zinegotzi batek ezin izan du osteguneko udalbatzean izan. Eta bestetik, beste zinegotzi batek den...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009094
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alai Kultur Elkarteak jakinarazi du antolaketan arazo bat izan dela. Arratsaldeko egitarauak bere horretan jarraitzen du. Antolaketa arazo bat izan dela eta, Alai auzategiko San Tomas jaia atzerapenarekin hasiko da. Halaxe jakinarazi du festa honen antolakuntza eramaten duen Alai Kultur Elkarteak. Hala ere, arratsaldek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009095
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Deun Arraun Elkarteak mahaia jarriko du igande honetan Erribera kalean Niñoko loteria saltzeko. 17:00etatik aurrera egongo dira arraun elkarteko lagunak kalean. Berezitasun bezala, loteriako txartelekin batera, ipuin batzuk ere salduko dituzte igande arratsaldean. Hernaniko Dobera euskara elkarteak argitaratutako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009096
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Rich Moore, Phil Johnstonen animaziozko filma eskainiko dute asteburuan Aita Mariko zine aretoan, ohiko ordutegian. Ralph, bideo jokoetako gaiztoa, ohiko pantailetatik aterako da, eta Interneten ausartuko da, Vanellope von Scheetz lagunarekin. Azken horren bideo jokoa arriskuan dago, eta, salbatzeko, ordezko pieza bate...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009097
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udal Musika Bandak eta Zukan Hirukoteak emanaldia eskainiko dute bihar Zumaienako aretoan. Espresuki konposatutako bi obra estreinatuko dituzte. Argi eta garbi dio Zumaiako Udal Musika Bandako (ZUMB) zuzendari Joxe Mari Azkuek: larunbat arratsaldean ZUMBek eta Zukan Hirukoteak eskainiko duten emanaldia ez da G...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009098
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Kale Nagusian jaio zen Joxeba, gerra hasi baino egun batzuk lehenago. Bideoan kontatzen du Gabon egunean hiru eske klase egiten zirela: goizean zakuak hartu eta eskean joaten ziren. Gosea ere izan zen gerra ondorenean eta jendeak jatekoa ematen zuen: mandarinak, pikuak, intxaurrak Bazkalostean "Gomezago" abest...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009099
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kimetz Etxabe txirrindulari debarra izan da Viveros San Antoni pistan lehenengo garaipena eman diona. Gipuzkoako torneoko bosgarren jardunaldian irabazi zuen Etxabek puntuaketa proba, lasterketa zoragarri bat egin ondoren. Hala ere, aurreko asteburutik igandean Viveros San Antonek talde bezala emandako irudia nabarmend...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009100
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Matxura mekaniko baten ondorioz, auto batek su hartu du gaur arratsaldean A-8 autobidean, Irungo noranzkoan. Ezbeharraren ondorioz, A-8 autobidea itxi dute Irungo noranzkoan. Ertzaintza eta suhiltzaileak berehala bertaratu dira, eta ezkerreko erraila ireki dute. Bi kilometroko auto ilarak sortu dira, baina trafikoa bid...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009101
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
LAB sindikatuak grebara deitu ditu adinekoen egoitzetako langileak abenduaren 24an eta 31n LABek adierazi duenez, "Patronalek esan dute badutela proposamen bat esku artean, baina ez dutela mahai negoziatzailean aurkeztuko ordezkaritza sindikal guztia (ELA, LAB, CCOO eta UGT) bileran egon arte". Gipuzkoako adinekoen ego...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009102
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan den asteazkenean pentsioen gaian aditu den Jon Gorrotxategik hitzaldia eskaini zuen Zumaian. Emandako azalpenak oso argigarriak izan zirela iritzita, hizlariak landutako dokumentua zabaltzea erabaki dugu (ia dena gaztelaniaz dago).
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009103
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BALEIKE KLUBEKO ZOZKETA: Lagun batentzako bi zirkuitu Zelai talasoterapian Aste honetako bigarren zozketarekin gatoz oraingoan: Zelai talasoterapiak emandako lagun batentzako bi talasoterapia zirkuitu. Zozketa azkarra izango da, izan ere, bihar eguerdira arte egongo da parte hartzeko aukera. Itzurun hondartzatik hartut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009104
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten bertsolari gazteen saioa abenduaren 28an izango da, eta ez da inozentada. Jada sarrerak aurrez erosteko aukera dago, 3 €-an, turismo bulegoan Abenduaren 28an 22:00etan bertsolri hauek arituko dira Oxford aretoan: Irati Majuelo (Iruñea), Aitor Salegi (Zestoa), Aratz Igartzabal (Gabiria), Nahia Sasco (Lekuine), An...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009105
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek eta erregionaleko neskek igandean jokatuko dute etxetik kanpo arratsaldeko lauretan Preferenteek Zestoan jokatuko dute eta erregionaleko neskek, aldiz, Errenterian
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009106
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Saridunak poz-pozik jaso du Ardantzabideko Ainarak emandako izara jokoa. Zozketa egin berri, dagoeneko banatu dugu Ardantzabide altzariak emandako neguko izara jokoa. Ainhoa Mendizabal izan da sariduna, eta berak nahi zuen neurriko eta marrazkiko izara jokoa hartzeko aukera eman dio Ainara dendariak. Gogoratu, Baleike ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009107
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erkibek antolatutako Gabon abestien lehiaketarako izen ematea zabalik dago Erkibe kultur elkarteak urtero antolatzen duen haurrentzako Gabon abestien lehiaketan izena emateko aukera dago jada. Horretarako, Zumaiako Batzokian dagoen zerrendan jarri behar da izena abenduaren 24ko 16:00ak baino lehen. Lehiaketan parte har...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009108
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oraingoan ere partaidetza handia izan da, eta adi egon, gaurtik bihar arte beste zozketa bat jarriko dugu eta. Ardantzabidek emandako neguko izara jokoaren sariduna Ainhoa Mendizabal Idiakez bazkidea izan da. Laster jarriko gara harremanetan berarekin. Horrez gain, gaurtik bihar arte beste zozketa bat jarriko dugu mart...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009109
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alai Kultur Elkarteak eta Zumaiako Udalak antolatuta hainbat ekintza izango dira eguerditik iluntzera arte. Azpeitian eta Donostian ez ezik, Zumaiako Alai auzategian ere ospatuko da bihar San Tomas eguna. Hala, 12:00etatik 15:00etara, musikaz lagunduta, txistorra jateko aukera izango da horretarako jarriko den txosnan....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009110
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral honetan zesta puntako Bakarkako Txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira Aitzuri frontoian. Zumaiako bi pilotari izango dira bertan: Imanol Lopez eta Iñaki Osa Goikoetxea. Zumaiako beste puntista batzuek ere izango dituzte partidak asteburu honetan. Finalak jokatuko dituzte, gainera. Eduardo Agirreren kasua da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009111
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2016an diagnostikatu zioten biriketako minbizia Walfrido Garciari. Emaitzak harridura sortu zion, baina kokiltzeko astirik gabe, Donostiako ospitaleko toraxeko zirujau taldeak proposatutako operazio berritzaile bati aurre egin zion. Operatzeko teknika ezberdin hori Donostiako ospitalean erabiltzen zuten lehen aldia zen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009112
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Ikasleentzako ariketa ona da Txikipediarako artikuluak idaztea; sinplifikatzen eta eskemak egiten ikasten dute" Mikel Fernandez de Arroiabe Zumaiako Institutuko biologia irakaslea da, eta Euskal Wikilarien elkarteko kidea. Institutuko zientzia departamentuan Txikipedia proiektua garatzea bere ideia izan da, eta lehen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009113
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez da asteburu ona izan Zumaiako Futbol Taldearentzat. Lehen taldeak porrota jasan zuen etxean Idiazabalen aurkako partidan. Atsedenaldira 0-0 joan ziren 10 jokalarirekin, epaileak kapitainari bigarren txartel horia atera ziolako. Bigarren zatian, bat gutxiagorekin, 0-2 galtzen jarri ziren eta norgehiagokaren azken une...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009114
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bakarkako txapelketako finalerdietarako sarrerak salgai daude jada Ostiral arratsaldean jokatu dira zesta puntako Bakarkako Txapelketako finalerdiak Aitzuri frontoian. Jaialdirako sarrerak salgai daude jada. Ostiralean 19:00etan jokatuko da zesta punta jaialdi hau Zumaiako frontoian. Lehen partidan Imanol lopez Olharen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009115
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ELA sindikatuak grebara deitu ditu Gipuzkoako eguneko zentroetako eta adineko egoitzetako langileak ELA sindikatuak gaur goizean Donostian egin duen agerraldian datorren asterako grebara deitu ditu Gipuzkoako eguneko zentroetako eta adineko egoitzetako langileak; tartean, Zumaiako eguneko zentroa eta Otezuri eta San Ju...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009116
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko 2008ko alebinek Azpeitia Cupeko atariko fasea jokatuko dute larunbatean Zumaiakoren lau taldek hartuko dute parte Azpeitia Cupeko atariko fasean. Larunbat honetan Zumaiakoko 2008ko alebinen lau taldek, Azpeitian, Azpeitia Cup txapelketaren lehen fasea jokatuko dute. 39 talde izango dira guztira eta asteburu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009117
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostegunean Kalea Guztiona Daren mozioa eztabaidatuko dute Udalbatzan Ostegunean, abenduaren 21ean 17:30ean hasita, Kalea Guztiona Dak aurkeztu duen mozioa eztabaidatuko dute Udalbatzan. Lehen aldia izango da adierazpen askatasunaren gaia jorratuko dutena, eta beraz, Udalbatzera etortzera gonbidatu nahi dugu interesa du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009118
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abenduak 21ean, Olentzerok ez du ahaztuko gurekin daukan hitzordua eta menditik jaitsiko da, bere lanean geldi alditxoa eginda. Gomezagorekin bat egin, eta itsasontzian Zumaiako Herri Eskolako haurrentzat zaku eta sare opari bete ekarriko dituzte. Behar bezalako harrera egiteko eta, Gabon giroan murgiltzeko, aurretik, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009119
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ardantzabidek emandako neguko izara jokoa zozkatuko dugu bazkideen artean Baleike Klubeko beste zozketa batekin gatoz. Oraingoan Ardantzabidek emandako neguko izara jokoa zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunak aukeratzea izango du izaren neurria. Zozketan parte hartzeko formulario hau bete behar duzue. Sa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009120
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kauldi Odriozola Bidasoa taldeko jokalariak ez du munduko eskubaloi txapelketa jokatuko. Jordi Ribera hautatzaileak lehen zerrenda batean sartu zuen zumaiarra, baina bigarrenetik kanpo utzi du. Datorren urte hasieran jokatuko da munduko txapelketa Danimarkan eta Alemanian. Jordi Riberak 28 izeneko lehen zerrenda bat eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009121
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goikoetxeak eta Lopezek Gabonetako zesta punta desafioa jokatuko dute Zesta puntako gaur egungo lau pilotari onentsuenek Gabonetako desafioa jokatuko dute. Euskal Herriko bi frontoi handienetan jokatuko da desafio hau: hilaren 22an joanekoa Gernikako Katedralean, eta abenduaren 27an itzulerakoa Donibane Lohizuneko Camp...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009122
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Indamendi mendi bazkunak urteko batzar nagusia egingo du gaur. 19:00etan izango da batzarra, Zaharretxeko bigarren solairuan. Urtero bezala, elkarteko kontuei, xehetasunei eta etorkizunari buruz hitz egingo dute. Eguneko gai ordenean honako puntuak jasotzen dira: Indamendi mendi bazkunak zumaiarren mendizaletasunerako ...
cc-by-sa 3.0