id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0009123
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urte berrirako dantza ikastaroa antolatu du Behek plaza jubilatu elkarteak. Urrian hasi ziren ikastaroarekin, eta urtarrilean ere jarraituko dute. Izen eman nahi duenak asteazkenetik aurrera izango du aukera Hogarrean, bulego orduan, 11:00etatik 12:00etara. Gehienez, 60 pertsonentzako lekua dago.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009124
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostegunean itxiko dute maiatzera bitarteko Forondako ikastaroetan izena emateko epea Foronda kultur etxean eskaintzen diren ikastaroetarako izen emate epea itxiko dute ostegun honetan. Urtarriletik maiatzera bitarteko ikastaroetan parte hartzeko deialdia da hau. Alondegia kultur etxean bertan eman daiteke izena, 9:30et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009125
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Orain dela egun batzuk, ETB2ko 360o programan, El mapa del franquismo en Euskadi izenburua zuen emanaldian Ignacio Zuloaga margolaria aipatzen zen frankismoarekin lotura zutenen intelektualen artean, eta nola Franco hainbat aldiz etorri zen Zuloagak Zumaian zuen museoa bisitatzera. Franco diktadorearen bisita horien le...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009126
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pentsioen alde kontzentrazioa egin du gaur herriko jubilatu eta pentsionista talde batek Gabonak direla eta, hurrengo elkarretaratzea urtarrilaren 7an egingo dute leku eta ordu berean. Beste astelehen batez kontzentrazioa egin dute gaur herriko jubilatu eta pentsionista talde batek Saregileen plazan, 12:00etan. Urte ha...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009127
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal aurrekontuetarako ekarpenak egiteko aukera zabalik dago oraindik Herritarrek helbide elektronikoa eskuragarri dute nahi beste ekarpen egiteko. 2019ko udal aurrekontuetarako ekarpenak egiteko aukera dute herritarrek. Azaroko udal aldizkarian argitaratu zen bezala helbide elektronikoa erabil dezakete proposamenak bi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009128
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gazteentzako idazle tailerraren inguruko bilera egingo dute gaur Alondegian Gazte literaturzaleekin idazle tailerra osatu nahi du udalak. Idatziz eta irakurriz, euskal literaturaren berri eman eta idazten zein irakurtzen irakatsiko dute bertan. Literaturzaleak izan gabe ere, idaztea gustuko dutenak edota etorkizuneko l...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009129
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ziklo krosean eta pistan, Viveros San Anton maila ona ematen ari da, txirrindulariak pedal kolpe ona hartzen hasi direla erakutsiz. Ander Altuna ziklo krosaren katedralean hirugarren sailkatu zen, zirkuitu oso gogor batean. Karrera joan, karrera etorri, podiumeko postuen bueltan segitzen du Viveros San Antongo txirrind...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009130
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Voces de cine' kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean Voces de cine kontzertua eskainiko dute bihar Ainhoa ​​Zubillagak, Iñaki Salvadorrek eta Mikel Anduezak, bihar, Aita Mari zinean. Bertan, zinemako kanta ezagunak joko dituzte. Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleike...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009131
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren asteartean, abenduaren 18an, zilarrezko Bikain ziurtagiria jasoko du Zumaiako GKN plantak. Sariak euskararen alde egindako lana eskertzen du, baina Euskara Batzordeko kide diren Ianire Floresentzat eta Asier Arakistainentzat lanean jarraitzeko beste arrazoietako bat da. 2006an Euskara Batzordea sortu zutenetik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009132
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
(BIDEOA) Jose Manuel Agirre "Endañeta": Harriak, harrobiak eta harginak Itziarko Endañeta baserrian jaio eta bertan bizi izan zen ezkondu arte. Gipuzkoako harri-jasotzailerik onenetarikoa izan zen bere garaian. Harri motez eta harrobiez azalpenak ematen ditu bideoan. Kare-haitza zuria da eta harri handietarako bolumen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009133
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburuan egingo diren bi antzezlanetarako sarrerak zozkatu berri ditugu Baleikeko bazkideen artean. Bi antzezlan izango dira asteburu honetan Aita Mari zinean: Miss Karaoke gaur gaueko 22:00etatik aurrera, eta Linbo planeta igandean eguerdiko 12:00etan. Udal Kultura Sailak antzezlan bakoitzerako hiru lagunentzako bin...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009134
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Irureta Donostia Hiria Comedy bakarrizketa lehiaketako finalean Donostia Hiria Comedy bakarrizketa lehiaketaren finala jokatuko da gaur, 20:30etik aurrera, Tabakalerako Kutxa Kultur aretoan. Hiru lagun heldu dira finalera, eta horien artean dago Telmo Irureta zumaiarra. Telmorekin batera Jon Martinez Txiki donost...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009135
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiko taldeek aste bukaera honetan izango dituzten partiduen ordutegia: Pulpok 13 partidu izango ditu aste bukaera honetan, baina soilik 4 Zumaian izango dira.Larunbat goizean Kalari Taberna Pulpoko infantil neskak izango ditugu.Larunbat arratsaldean Euskal Ligako bi partidu izango ditugu, Kadete eta Jubeni...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009136
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako etxez etxeko langileak borrokan, lan baldintza duinen alde Udalarekin eta EULENekin -Zumaiako etxez etxeko zerbitzua kudeatzen duen enpresa- duela bi urtetik harremana duten arren, negoziazioak bolokeatuta jarraitzen duela salatu dute. Hamabi langilek osatzen dute Zumaiako Udaleko etxez etzeko laguntza. Zerbit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009137
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako etxez-etxeko langileek mobilizazioak hasiko dituzte gaur. Hala, kontzentrazioa egingo dute gaur, 19:00etan, Erriberan, magnolioaren aurrean. ELA sindikatotik adierazi dutenez, "bi urteren ostean hitzarmena negoziatzeko saiakerak egin arren eta ez Udalak eta ezta enpresak ere ez dute inolako erantzunik eman". M...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009138
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Algorriko labarrean egindako lanei bisita egin diete Aldundiko arduradunek Azken hilabeteotan Aldundiak San Telmo eta Algorri bitartean egindako lanak ezagutzera etorri dira Markel Olano diputatu nagusia, eta Ainhoa Aizpuru Ekonomia sustapena, Landa ingurumena eta Lurralde oreka diputatua. Beraiekin izan da Oier Korta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009139
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igande arratsaldean familia giroan jolas egiteko aukera zabalduko du Zumaiako Ludotekak. 17:00etatik 19:30era bitartean gauzatuko da ekintza. Arratsalde horretan ezingo du haurrak bakarrik egon, beharrekoa izango da heldu batez lagunduta egotea, egun horretan Ludotekako hezitzaileak ez direlako haurren arduradunak izan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009140
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonen atarian gauden honetan, garai honekin lotutako antzezlana egingo dute bihar katekesia ikasten ari diren haurrek. Iaz ere egin zuten antzezlan bat eta aurten hari jarraipena emango diote. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da San Pedro parrokian. Heriotzaren bar egongo balitz, antzezlana 20:30ean egingo litzateke.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009141
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi urteren ondoren, frontoi luzera itzuliko da Banakako txapelketa. Larunbatean jokatuko dira final laurdenetako bi partidak, finalerdiak abenduaren 21ean izango dira, eta finala, berriz, hilaren 28an. Goikoetxea eta Lopez dira taldeburuak. Munduko Pilota Batzarrak atzo arratsaldean egin zuen Banakako Jai Alai World To...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009142
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren ostiralean, hilak 14, estreinatuko dugu Udalak Kbi Zumaiako Xake taldeari utzitako lokala. Beheko plazako zahar-etxean dago, lehenengo solairuan. 17:30etatik 20:30etara egongo gara han, eta xakera jolastu nahi duen edonor dago etortzera gonbidatuta. Ostiralero biltzeko asmoa dugu. Anima zaitez!!!!!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009143
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berri Txarrak hirukoteak gaur iragarri du 2019ko kontzertu bira amaitu ondoren etenaldi mugagabea egingo duela. Pasa den urrian Berri Txarrakeko Gorka Urbizu elkarrizketatu zuen Juan Kruz Lakasta kazetariak Ttap aldizkarirako. Bideo honetan duzue pasarte bat, eta elkarrizketa osoa urriko Ttap aldizkari digitalean. Urri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009144
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek etxean jokatuko dute larunbatean Idiazabalen aurka Preferenteek larunbatean jokatuko dute Aita Marin 17:00etan Idiazabalen aurka. Horrez gain, Zumaiakoko beteranoek igandean 11etan jokatuko dute Aretxabaletaren aurka.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009145
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Miss Karaoke' eta 'Linbo planeta' antzezlanetarako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean Asteburu honetan bi antzezlan izango dira Aita Mari aretoan, helduentzako eta haurrentzako bana. Ostiralean, 22:00etan, Miss Karaoke antzeztuko dute, eta igandean, 12:00etan, Linbo planeta. Udal Kultura Sailak bi antzezlaneta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009146
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zientziarekin dibertitzeko aukera izango da urtarrilaren 3an Kimikarin tailerrari esker Tailerra 8-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta izena aurrez eman behar da Udaleko hirigintza eta ingurumen sailera deitu edo idatzita. Abenduaren 20a izango da izen emateko azken eguna. Haurrek zientziarekin dibertitu daite...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009147
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beñat Achiary eta Joseba Irazokik kontzertua emango dute elkarrekin ostiralean Itziarren Giro onean doa aurrera Itziarko Auzo Udalak antolatutako udazken - neguko kultur egitaraua. Honela, kontzertu berezia iragarria da ostiralerako Burugorri aretoan. Bertan, Beñat Achiary eta Joseba Irazoki musikariek batera joko dute...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009148
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskaraldian parte hartu duten zumaiarrei esperientziari buruz lerro batzuk idazteko eskatu die Euskaraldiako Zumaiako taldeak. Hona hemen aukeratutako zenbait pasarte. "Nere ingurua oso euskalduna izaki, aldaketa handirik ez dut somatu. Jendearen ilusioa, berriz, izugarria izan dela uste dut. Euskaldunak asko garela e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009149
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Torreaga enpresa zaharrak utzitako lekuan 250 etxebizitza eraikitzeko hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Etxebizitza horietatik 50 tasatuak izango dira eta beste 50 babestuak. Lanak hasteko bi urte baino gehiago pasako direla iragarri dute. Udalbatzak iraileko plenoan onartu zuen hitzarmena eta jendaurrean egon behar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009150
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Otezuri kafetegiak emandako bi San Markos pastel zozkatu ditugu aste hasiera honetan Baleike klubeko bazkideen artean. Saridunak Araitz Zubimendi Santamaria eta Jabi Gonzalez Toston dira. Zorionak. Berehala jarriko gara beraiekin harremanetan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009151
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalak jokatuko dira igandean Aitzurin Zumaiako Aitzuri pilotalekuak Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalak hartuko ditu igande honetan. Lau partidaz osatuko da jaialdia, 16:30etik aurrera. Jokatutako lau mailetatik hirutan izango dira zumaiarrak lehian. Hauek izango dira jokat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009152
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Purificacion Tena erizainak ibilbide profesionalaren 2018 Coegi saria jasoko du Purificacion Tena Corrales erizain zumaiarrak irabazi du Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak ematen duen Coegi saria. Sariak jarduera profesionalean lanbideari eskainitako dedikazio berezia nabarmendu du. Ibilbide profesionalean zehar, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009153
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaikoko preferenteek eta ohorezko erregionaleko neskek norgehiagokak galdu dituzte asteburu honetan Preferenteek 1-0 galdu zuten Aretxabaletan eta ohorezko erregionaleko neskek 0-3 galdu zuten Aita Marin Arrasateko Leintz Arizmendiren aurka. Zumaiakoko preferenteek 1-0 galdu zuten ostegunean Aretxabaletan jokatu zute...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009154
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BALEIKE KLUBEKO ZOZKETA: Otezuri kafetegiak emandako bi San Markos tarta Baleike Klubeko beste zozketa bat egingo dugu astelehen honetan. Oraingoan ahoak eta sabelak gozatzeko aukera izango dute saridunek, Otezuri kafetegiak emandako bi San Markos tarta zozkatuko ditugu eta Baleikeko bazkideen artean. Zozketa azkarra i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009155
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren astezkenean, abenduak 12, ZEN meditazioa praktikatzeko aukera izango da. Horretarako, GUNEko kide baten zuzendaritza izango dugu. Kojin bat ekartzea gomendatzen da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009156
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Peru Nolaskoain Athleticeko jokalariak emandako eta sinatutako kamiseta zozkatu dugu asteburu honetan Baleikeko bazkideen artean. Sariduna Eneritz Laskibar Lete izan da. Berehala jarriko gara berekin harremanetan. Eta adi egon hemendik gutxira beste zozketa bat jarriko dugulako abian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009157
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostegunean zabalduko dute maiatzera bitarteko Forondako ikastaroetan izena emateko epea Foronda kultur etxean eskaintzen diren ikastaroetarako izen emate epea zabalduko dute ostegun honetan. Urtarriletik maiatzera bitarteko ikastaroetan parte hartzeko deialdia da hau. Alondegia kultur etxetik adierazi dutenez, beste ik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009158
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gazte independentisten aurkako azken 40 urteetako jazarpena aztertuko dute Ernaik eta Aitzinak 'Lehen pertsonan eta pluralean' mintegian. Altunak, iraganari bainoago, geroari begiratzeko beharraz ohartarazi du. Maider Galardi F. Agirre BERRIAko kazetariak elkarrizketatu du (eduki osoa, Berrian). Ezker Abertzaleko gazte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009159
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azpeitiko III. Txakurkrosa korritu dute gaur goizean. 100 korrikalarik eta beste hainbeste txakurrek hartu dute parte lasterketa honetan. Euskadiko Txakurkros Ligako hirugarren proba izan da gaur Azpeitian jokatu dutena. Gizonezkoetan Mikel Etxeberria zumaiarra izan da irabazlea Ray txakurrarekin. 29:13 denborarekin be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009160
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pentsioen inguruko hitzaldia emango du asteazkenean Jon Gorrotxategik 10:30ean elkartuko dira, Alondegian. Hilabeteak daramatzate pentsiodunek protestan, eta mobilizazio horien arrazoiak azalduko dituzte hitzaldian. Jon Gorrotxategi ekonomialariaren eskutik, pentsioen gaia landuko dute asteazkenean Zumaiako pentsiodune...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009161
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1940ko hamarraldiaren hasieran hasi zen Elbira Zipitria euskarazko eskolak ematen, Donostian. Diktaduraren aurka abertzaletasunak eta euskaltzaletasunak zedarritu zituzten erresistentzia eremuetako bat itxuratzen hasi zen, beste hainbat andre eta gizonekin batera. «Erreferentea» izan zen gerraostean ikastolak ontzeko a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009162
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonetako erosketa bonoak eskuratzeko aukera izango da asteartetik aurrera Aurtengo Gabonetako erosketak egiteko aukera bikaina eskaintzen du Gertu merkatari eta ostalaritza elkarteak. Datorren asteartean, hilaren 11n, turismo bulegoan saltzen jarriko diren bonoei esker, erosketak merkeago egiteko aukera izango dute h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009163
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Algorri Interpretazio Zentroan izango dira Jabier Arenas eta Luis Juaristi dokumentalaren egileak. Urola ibaiaren egoera ikusarazteaz gain, herritarren ingurumenaren zaintzaren garrantziaz kontzientziatzea du helburu. Urola ibaia dokumentala aurkeztuko dute abenduaren 12an, asteazkena, 12:00etan Algorri Interpretazio Z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009164
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonen bueltan antolatutako ekintzen barruan, haurrei zuzendutako hiru ipuin kontaketa izango dira abenduan zehar haur liburutegian. Hilaren 12an, Pello Añorgak Negua datoripuina kontatuko du 5 urtetik aurrerako haurrentzat. Abenduaren 18an, berriz, Apikak Olentzeroren lagunak izeneko saioa emango du 4-8 urte bitartek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009165
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez dakit ahobizia naizen, baina bai ahoberoa, eta, sarritan, ahozabala ere bai. Belarripresta naizela esango nuke, eta ziur belarrondoko bat baino gehiago merezi izan dudala nire bizitzan zehar. Hori hala izanda ere badago gauza bat dakidana eta da non eta noiz egon behar dudan isilik. Tamalez, ezin gauza bera esan bes...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009166
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Toundra laukote instrumentalak kontzertua emango du bihar Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Urola bailako Ro taldea arituko da telonero lanetan 23:00etatik aurrera. Antolatzaileek lagun batentzako bi sarrera eman dizkigute Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Zozketako irabazlea Iurre Eizagirre izan da. Zorionak! Ar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009167
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pikote baserrikoa zen Klaudio Etxabe. Olagarrotan egiten zuten gehien, eta gauez ibiltzen ziren. Harri handietan kainaberak hartuta ibili izan dira, baina Algorri inguruan beti kakoarekin. Karburoa erabiltzen zuten gauean argi egiteko. Olagarroek arrastoa uzten dute (hamarren oskolak, etab.) eta horren arabera jakiten ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009168
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ttap aldizkari digitalak Durangoko Azokari eskainitako zenbaki berezi bat argitaratu du gaur, Durangoko 53. Liburu eta Disko Azokaren informazio guzti-guztiarekin. Gailu mugikorretarako bereziki diseinatutako agerkariak bere formatuarekin esperimentatzen jarraitzen du, eta zenbaki honetan Azokaren mapa interaktibo bat ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009169
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maiatzean Baleike aldizkari berritua aurkeztu genuenetik, iritzien atala indartzea izan da gure arduretako bat. Hilero herritarren iritzi artikuluak jaso ditugu paperezko argitalpenean. Aldizkarian argitaratutako iritzi horiek orain webgunera ekarri ditugu. Gaur egungo gaien inguruan idazteko eskatu diogu lagun askori;...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009170
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste honetan Itzurun tabernak emandako lau lagunentzako afaria zozkatu dugu Baleike Klubeko bazkideen artean. Ohikoa den bezala, parte-hartze handia izan da. Zozkatu berri dugu oparia eta sariduna ere badugu: Iker Zulaika Loiola. Berehala jarriko gara berekin harremanetan. Kontutan hartu beste zozketa bat ere abian del...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009171
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Izarraitzeko karsta ezagutzeko mendi ibilaldi gidatua antolatu du Geoparkeak abenduaren 15erako Inma Mugerza geologoak eta Asier Hilario Geoparkeko zuzendari zientifikoak gidatuko dute ibilaldia. Parte-hartzea doakoa da, baina aurrez izena ematea beharrezkoa da: 943 19 24 52 / Mendien Nazioarteko Eguna da abenduaren 11...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009172
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Boluntariotzaren Nazioarteko Egunean 60 boluntarioen lana aitortu dute Aldundiak eta Surfriderrek Zumaiako eta Mutrikuko hondartzetan egindako garbiketa lanengatik jaso dute aitorpena. Ekitaldian izan dira Zumaiena ikastetxeko ikasleak, eta baita Gonzalo Torre ere, Geoparkeko Ingurumeneko arduraduna. Gaur, Boluntariotz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009173
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Durangoko Azokan "Zentsuraren herrian, erresistentzia artistikoa" egutegia Egun hauetan Durangoko Azokatik pasatzeko asmoa izanez gero, ondorengo txokoetan aurkituko duzue 2019ko egutegia salgai: Topatu, Argia eta Bertsolari aldizkaria. Milesker hiru proiektuei aurten ere haien postuetako mahaietan adierazpen askatasun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009174
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur zabaldu ditu ateak Durangoko Azokak, eta igandera bitartean, Euskal Herriko kulturaren topagunea izango da. Durangoko Azokaren 53. edizio honetan, Zumaiako hainbat sortzaile ere bertan izango dira. Horien artean, bihar bertan, Markus Untzueta & Esku Hutsik taldeak kontzertua eskainiko dute Ahotsenean, 13:00etatik ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009175
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabon garaiaren ataria antzerki saio eta kontzertuez beteta dator. Hala, datorren asteburuan bi antzezlan eta kontzertu bat egingo dira Aita Mari aretoan. Ikuskizun hauetarako sarrerak jada salgai daude turismo bulegoan. Hasteko, ostiralean, abenduaren 14ean (22:00etan), Miss Karaoke antzezlanak hartuko du Aita Mariko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009176
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Konstituzioko zubia dela eta, Alondegia kultur etxea itxita egongo da bihar, abenduak 6, eta larunbata, abenduak 8. Ostiralean, ordea, hilaren 7an, irekita egongo da ohiko ordutegian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009177
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lidia Hernandez eta Yoana Azpitarte: "Sexuaren inguruan hitz egiten da bai, baina ezagutza beste kontu bat da" Irailetik hasita, Donostiako Daiteke gizarte aholkularitzak eskaintzen du sexu aholkularitza zerbitzua Brankako egoitzan. Hileko laugarren ostegunetan izaten da aurrez aurreko zerbitzua, baina telefonoz edo em...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009178
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek kanpoan eta ohorezko erregionaleko neskek etxean jokatuko dute Preferenteek ostegunean jokatuko dute Aretxabaletan 18:15etan eta ohorezko erregionaleko neskek igandean jokatuko dute Zumaian Leintz Arizmendiren aurka.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009179
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Preferenteek irabazi eta erregionaleko neskek berdindu egin dute asteburuan Preferenteek 1-3 irabazi zuten Antzuolan eta ohorezko erregionaleko neskek 1-1 berdindu zuten Lasarten. Zumaiakoko preferenteek 1-3 irabazi zuten Antzuolaren aurka. Atsedenaldira, Luken Princeren golatzarrarekin, 1-1 joan ziren arren, bigarren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009180
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikus-entzunezko bat osatzeko Artikoko olatuak surfeatu ondoren, Marokoko eta Sahara mendebaldeko basamortuko kosta jarri zuen jo puntuan Pablo Bordas bilbotarrak. Lagun argazkilari batekin eta kamerari batekin garatu zuen plana, eta Vicente Romero eta Josu Alcantara surflariekin osatu zuten taldea. "Nire lagun batzuen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009181
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dagoeneko eskutan dugu abenduko Baleike aldizkaria. Egunotan banatuko dugu bazkideen artean eta aste amaieran ohiko saltokietan aurkituko duzue salgai, euro batean. Peru Nolaskoain Athleticeko futbolaria ekarri dugu aldizkariko azalera. Lezaman izan ginen Peru elkarrizketatzen eta gauza ugari kontatu dizkigu. Hitz tant...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009182
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Foru Aldundiak enplegu publikoko 388 plaza eskainiko ditu Enplegu publikoko 338 plaza aterako ditu lehiaketa-oposaketara Foru Aldundiak eta datozen hiru urteetan zehar deituko dira azterketa guztiak. Hala jakinarazi dute Markel Olano diputatu nagusiak eta Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009183
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur amaituko da Euskaraldia, eta ariketa sozial hau antolatzen aritu diren taldekideek eskerrak luzatu nahi dizkiete bertan parte hartu dutenei. Horrekin batera parte hartu dutenei beraien iritzia emateko eskatzen diete. "Guretzat, galdetegi zehatzei erantzutea bezain garrantzitsua da jakitea nola sentitu zareten egun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009184
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Elena Irureta izango da 'Patria' telesaileko protagonistetako bat Fernando Arambururen Patria liburuaren egokitzapena egingo du telebistarako. Gaur iragarri dute zer aktore aukeratu dituzten pertsonaia nagusietarako: Elena Iruretak eta Ane Gabarainek beteko dituzte Bittori eta Mirenen paperak telesail honetan. 2019ko h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009185
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal elkarteak lana bilatzen laguntzeko bi ikastaro eskainiko ditu abenduan Lan elkarrizketak eta curriculumak nola egin erakutsiko dute bi ikastaro horietan. Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio zerbitzuak bi ikastaro berri eskainiko ditu abenduaren 13an eta 18an. Lehenengoa, Lan elkarrizketa deiturikoa, hil...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009186
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BALEIKE KLUBEKO ZOZKETA: Lau lagunentzako jatordua Itzurun tabernan Abenduko hilaren lehen astearekin batera, zozketa berri bat jarri dugu martxan. Aste honetan Itzurun tabernak emandako lau lagunentzako jatordua zozkatuko du Baleikeko bazkideen artean. Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko da. Saridunare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009187
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral eta larunbatean egin zen janari bilketa erraldoiak emaitza onak izan ditu. Zumaiako Elikagaien Bankuak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu zuten guztiei. Asteburuan izan zen janari bilketa erraldoiko datuen berri eman du Zumaiako Elikagaien Bankuak. Guztira, 9.000 kilo janari jaso dira Zumaian, eta bonotan 4....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009188
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goiz Eder Iturain: "Beti izan naiz lotsatia, baina oholtza gainean beste pertsona bat bihurtzen zara" 45 urteko zumaiarra. Irakaslea da Zumaiako Herri Eskolan, baina aktuazioa du bere pasio handia. Azken hilabeteotan Iruñean saritu dute idatzi duen antzezlan batengatik, eta, horrez gain, antzezlan eta film labur banata...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009189
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baleike klubak asteburuan zozketan izan duen McOnak-en diska zozkatu berri dugu. Migel Gutierrez partaide duen McOnak taldearen Gure naufragioak diskaren irabazlea Xabier Ureta Askasibar izan da. Laster jarriko gara berarekin harremanetan. Gogoratu, bestalde, gaur goizean beste zozketa bat jarriko dugula martxan. Esker...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009190
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abenduko lehen aste bukaera oparoa izan dute Pulpo Eskubaloiko taldeek, 12 partidu jolastu, 7 partidu irabazi, bat berdindu eta 4 galdu dituzte.Labarra taldeko Senior mutilak denboraldiko lehen garaipena lortu dute!! Bidea ikasi dute, ea gehiago lortzen dituzten!!Euskal ligan, Jubenil mutilak garaipena eta kadete mutil...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009191
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irailean egindako Olarro Egunean beteranoen arraun taldeak zozketa bat antolatu zuen. Zozketa horren irabazlea Aretxabaletako Ainhoa Aranburuk izan zen. Saria, baina, Janari Bankoari ematea erabaki zuen. Asteburu honetan egin zuten Gipuzkoako Janari Bankorako bilketa erraldoia. Arraunlari beteranoen ordezkariak bilkera...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009192
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalak herriko elkarteen laguntza behar du Gabonetako ekitaldiak antolatzeko Gabonak ari dira hurbiltzen eta horrekin batera garai horrekin lotutako ekitaldiak antolatzeko beharra. Hori dela eta, Udaleko Kultura Sailak bilera antolatu du astearte honetarako. Udaletik adierazi dutenez, dagoeneko hasita daude ekitaldi ho...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009193
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Janire Gonzalez-Etxabarrik eta Imanol Yeregik irabazi dute Euskalsurf zirkuitua Euskalsurf zirkuituko bigarren eta azken proba jokatu da asteburuan Mundakan. Txapelak bi mailetan Zumaiara etorri dira. Atzo jokatu zuten Euskalsurf zirkuituko bigarren proba Mundakan. Bi maila nagusietan zumaiarrak izan dira irabazleak. I...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009194
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Izaera hezitzailea duten jostailuekin osatutako erakusketa zabaldu dute Ludotekan Azken urteotan Zumaiako Ludotekak jostailu erakusketak antolatu ditu Gabon garaiaren atarian. Haurrentzako opariak erosterako orduan gurasoei pistak ematea dute helburu ekimen hauek. Asteburu honetan egiten ari dira jostailu erakusketa Lu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009195
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joxe Apalantza eta Ion Larrañaga, Hiru Erregeen Mahaia irratsaioan Joxe Apalantza eta Ion Larrañaga Gailurra Xtrem saioko bi finalistak Hiru Erregeen Mahaia saioan izan ziren atzo.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009196
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Handia da Irungo Bidasoa denboraldi honetan egiten ari dena. Sailkapeneko bigarren postuan da, 17 punturekin. Ligako 12 partida jokatu ondoren, Bartzelona indartsua bakarrik dago irundarren aurretik. Atzo jokoan zeuden bi puntuekin itzuli zen Bidasoa Guadalajaratik 31-32 emaitzarekin irabazi ondoren. Kauldi Odriozola z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009197
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtero bezala, Zumaiako Bertso Eskolak lehiaketa antolatu du Gabonen atarian, eta aurten ere bi kopla egin beharko dira, bertsoaren ordez. Gaia EUSKARALDIA izango da. Zer iruditu zaizu? Nola moldatu zara? Koplak paperean idatzi eta toki hauetako batean utzi behar dira, horretarako jarri diren kaxa gorrietan: Epea abend...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009198
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etxeko sukaldean nago. Kafe bat behar dut bazkalondorengo lo kuluxkak utzitako nagia gainetik kenduko badut. Kafe makina lanean ari den bitartean irratia piztu dut. Likore marka baten iragarkiari buruz ari dira berriketan. Nonbait, zeresana eman du iragarkiak, berez esperimentu soziologiko bat omen da: ustez harreman e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009199
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zergatik eta zertarako kulturari buruz idatzi? Erantzunak ez dira errazak, bakoitzak bere erantzuna emango lukeelako. Baina norberaren iritzitik aparte, badago kezkatzen nauen zerbait: gizarteak kulturari ematen dion garrantzia. Ikuskizunaren eta kontsumoaren aurrean kulturak lehia galdu duela esango nuke. Garai batean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009200
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Black Mirror, Blade Runner, Matrix...ugariak dira azken urteotan gizakiaren etorkizuna hondamendi teknologikora bideratuta dagoela gogoratu nahi diguten filmak. Denetan, gizakiak sortutako produktua bera da gizakia kontrolatzen amaitzen duena. Horrela, mundu ez gizatiar, indibidualista eta distopiko bat agertzen zaigu....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009201
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Biak dira biribilak, nahiz eta lehenengoak zilindrikoak eta bigarrenak esferikoak izan, eta azken asteotan jendearen ahotan ditugu biak. Agintariek diote 2040rako konbustioko autoak egiteari utzi beharko dela eta 2050erako ezingo ditugula erabili; izan ere, natura eta gure osasuna babesteko automobil flota elektrifikat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009202
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musikak mundua alda dezakeela dioen esaldiren bat entzun edo irakurri izan dut, eta Macarena bezalako atentatu sonikoen bidez Lurra apokalipsira eramatea ez bada, ez dakit zer aldaketa ekar dezakeen. Pop, rock, punk, heavy edo inkluso, eta hau zaila egiten zait onartzea, regetoi abestiek izan dezakete beste botere bat,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009203
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Janari Bankurako bilketa erraldoiaren bigarren eguna da gaur. Boluntarioak supermerkatuetako atean egongo dira herritarren ekarpena jasotzen. Gipuzkoako Janari Bankurako elikagaien bilketa hasi zuten atzo probintzia mailan. Zumaiari dagokionez, Alaiko, Foruen enparantzako eta Ardantzabideko Eroskien, eta Ardantzabideko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009204
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko Ayo eta Mendizabalek lagunartekoa irabazi dute Realarekin Mendizabalek estreinatu zuen markagailua bigarren zatian eta 0-2 amaitu zen partidua. Zumaiakoko Unax Ayo eta Aner Mendizabalek 0-2 irabazi dute lagunartekoa Realako Infantilekin RS Iparralderen aurka. Bigarren zatian atera zen Mendizabalek estreinatu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009205
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehenean, Abenduak 3, EUSKARAREN EGUNAk bukaera emango dio EUSKARALDIAri, baina Euskaraz hitz egitea ez da egun batzuetako kontua. Euskaraz 365 egunez aritzea izan beharko litzateke helburu; hau da, Euskaraz bizitzea, abestiak esaten duen bezala: "Euskal Herrian Euskaraz", eta idatzi zaharrak dioen moduan: Euskara ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009206
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bide berriak zabaltzen. Irakasle, ikertzaile eta doktoregai baten lanak Ikerketa arlo zehatz batean bide berriak zabaltzea da bere helburua, eta analisiak egiten, emaitzak alderatzen, irakasten, artikulu zientifikoak irakurtzen, mintegietan parte hartzen... ematen du eguna. Unibertsitateko irakaslea, ikertzailea eta do...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009207
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Apalantza errezildarra izan da Hiru Erregeen Mahaiako gailurrera iristen lehenengoa. Bi segundu eskasengatik gelditu da zumaiarra bigarren. ETB1eko Gailurra Xtreme 3EM saioko finala ikusteko aukera izan zen atzo gauean. Apalantza, Txomin eta Larra izan ziren finala jokatu zuten hiru lehiakideak. Lehia estua izan zuten ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009208
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu honetan, Migel Gutierrez zumaiarra partaide duen McOnak-en diska zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Gure naufragioak izeneko diska honetako partaidea da Migel Gutierrez zumaiarra. Gaurtik hasita astelehen goizera arte izango duzue zozketan parte hartzeko aukera. Astelehenean bertan aterako dugu irabazl...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009209
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonak inguruan ditugula aitzakitzat hartuta, merkatuan topa daitezkeen jolasen erakusketa egingo da asteburuan Ludotekan. Bertan mota askotako mahai jolasak topatu ahal izango dira; 4 urtetik 12 urte bitarteakoak izango dira eta motaren arabera sailkatuak. Ez da jolas librerako gune bat izango, jolasak ezagutzeko gun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009210
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irailean uda giroko ekitaldi ugari izaten da Zumaian. Olarro Eguna eta triatloia, adibidez. Hilaren 14ean jokatuko da kirol proba. Duela pare bat urte lagun bati galdetu nion ba ote zekien Zumaian nork agintzen zuen. Hasiera batean mututu egin zen, baina nik pista batzuk eman nizkion. "Alkateak baino gehiago, munizipal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009211
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mikel Laboa hil zela 10 urte betetzen dira aurten. Laboaldia izenburupean, ekitaldi sorta antolatu dute Azpeitian. Bihar kontzertua izango da Sanagustin kulturgunean, eta emanaldi horretarako sarrera bikoitza zozkatu dugu Baleikeko bazkideen artean. Zozketaren irabazlea Belen Uranga bazkidea izan da. Leihatilan izango ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009212
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goikotorre etxean jaio zen Manu, eta gurasoak azpeitiarrak zituen. Txikitan "Tintuxeneko" eskolara joaten ziren. Maria eta Jose, eskola nazionala deitutakoa eta maristak ere baziren. Azken hauek gaur egun Ubillos dagoen lekuan zeuden, eta ez ziren gerraosteko erregimenaren gustukoak. Maristak 1944an bidali eta urtebete...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009213
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abenduko lehen aste bukaeran Pulpo Eskubaloiko taldeek izango dituzten partiduen ordutegia: Pulpo Eskubaloiko taldeek 12 partidu jokatuko dituzte larunbat eta igandean. Zumaiako Lubaki kiroldegian Eskubaloi festa izango dugu, 9 partidu izango bait ditugu:Larunbat goizean infantil mutilen bi partidu izango ditugu, arrat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009214
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Wood Strings eta Dukkha taldeen kontzertua izango da bihar Torreberri Gaztetxean. Hitzordua 22:30ean izango da eta sarrera 5 eurokoa. Opari bezala CD bat emango dute. Aretxabaletatik eta Arrasatetik datorren Wood Strings taldea izango dugu, alde batetik. Folk eta rock ukituko doinuak eramango ditu oholtzara boskoteak. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009215
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Distira argazki elkartearen erakusketa kolektiboa zabaldu dute Oxforden Urteroko legez, Zumaiako Distira Argazki Elkarteak erakusketa kolektiboa zabaldu du Alondegiko Oxford aretoan. Elkarteko 16 argazkilariren lanak erakusten dira bertan. Erakusketa gaurtik abenduaren 15era arte izango da zabalik, egunero, 18:00-20:00...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009216
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek eta ohorezko erregionaleko neskek kanpoan jokatuko dituzte norgehiagokak asteburuan Preferenteek larunbatean 16:00etan jokatuko dute Antzuolan eta ohorezko erregionaleko neskek igandean, ordu berean, jokatuko dute Lasarten Ostadarren aurka
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009217
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
7 norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan Zumaiakoko Futbol Eskolako taldeek
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009218
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek berdindu eta ohorezko erregionaleko neskek galdu egin dute asteburuan Preferenteeko mutilek 2-2 berdindu zuten Lazkaoren aurka eta ohorezko erregionaleko neskek 0-2 galdu zuten Bergararen aurka. Zumaiakoko preferenteek berdindu egin zuten asteburuan 2-2 Lazkaoren aurka. Aimar Eizaguirrek estrein...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009219
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Errepublikaren aldeko Bilboko manifestaziorako autobusa antolatu du Zumaiako EH Bilduk Abenduaren 6an, Espainiar Konstituzioaren aurrean Euskal Errepublika aldarrikatzeko manifestazioa egingo da Bilbon, 12:00etan. Bertara joateko autobusa antolatu du Zumaiako EH Bilduk. Dagoeneko izena eman daiteke Alkartetxean ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009220
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean, eguerdiko 12:00etan Kofradiako plazan argazki jendetsua atera nahi du Zumaiako Euskaraldia antolatu duen batzordeak, Euskaraldia bera eta Euskararen Eguna ospatzeko, eta Zumaian izan duen partaidetza islatzeko. Talde eragileko kideek herritar guztiak eta, bereziki, Euskaraldian parte hartu duten norbanakoa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009221
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bazkide klubeko aste honetako zozketa arrakastatsua izan da, eta dagoeneko badugu irabazlea. Zelai talasoterapiak emandako lagun batentzako bi talasoterapia zirkuituren irabazlea Saioa Amilibia Bergaretxe da. Itzurun hondartzatik hartutako uraz baliatzen den talasoterapia zirkuitua egiteko aukera izango du berak eta ha...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009222
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskadi osoan egingo da janari bilketa hori, eta Zumaiaren kasuan, lau supermerkatutan jasoko da. Bihar, azaroak 30, eta etzi, abenduak 1, janari bilketa erraldoia egingo da Euskadi osoan. Hala, Zumaiako Elikagaien Bankutik jakinarazi dute, herrian ere, bilketa hori egingo dela lau denda handitan: Alai auzategiko, Foru...
cc-by-sa 3.0