id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0009423
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tarteka kontrol mentaleko ikastaroak eskaintzen dira Forondan, Silva metodologia erabilita, eta datorren hilabetean errepaso saioa egingo du Arantza Aramendi irakasleak, lehendik halako ikastaroak egin dituztenei zuzenduta, ikasitakoa gogora ekartzeko. Saio hau azaroaren 29an egingo da, 18:30-20:00 ordutegian, Forondan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009424
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeen Etxearen inguruko bigarren saio irekia egingo da asteartean Zumaiako Berdintasunerako II. Planak eta Plan Estrategikoak jasotakoari jarraiki, Zumaiako Udalak eta Berdintasun Foroak elkarlanean dihardute Zumaiako lehen Emakumeen Etxea eraikitzeko. Bide horretan, ordea, aipatu biek ezinbestekotzat jo dute Emaku...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009425
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Zikloturista Elkarteak ospatutako azken bileran zigilatzeen aldaketak onartu ziren. Bileran agertu zen bezala, Zarautz, Getaria eta Zumaiako zikloturistak 2019 urtean zigilatzeak egiteko modua aldatu egingo dute: Beti bezala irteerak antolatuko dira, baina zigilatzeko arduradunik gabe, beraz, ez da liburuxkari...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009426
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1962an jaiotakoek urteko afaria azaroaren 3an izango dute. Trapaian izango da afaria eta taberna bertan emango dira izenak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009427
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kimetz Etxabek Europako txakurkros txapelketan hartuko du parte datorren astean Suediako Nybron herrian jokatuko den Europako txakurkros txapelketan arituko da Kimetz Etxabe. Zumaiar gaztea junior mailan, 18 urtez azpikoetan arituko da Trier txakurrarekin. Txapelketa hau hilaren 24tik 28ra bitartean jokatuko da Suediak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009428
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaienako bi ikasle eta irakasle bat izan dira Albacen ospatu den eskola jasangarrien topaketan. Gure ikastetxea, eskola jasangarrien Euskadiko IRAES 21 taldean dago. IRAES 21, Euskal Autonomia Erkidegoan iraunkortasunerako ikastetxe bezala errekonozimendua jaso duten eta iraunkortasuna hezkuntza munduan bultzatzen du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009429
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bartzelonan jokatzen ari diren munduko pilota txapelketaren baitan, zesta puntan, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatu zen atzo. Bezperan jokatu ziren finalaurrekoetan kanporatuak izan ziren bi bikote faboritoak neurtu ziren: Iñaki Osa Goikoetxea eta Aldazabal Espainiaren izenean, eta Patxi eta Irastorza Frant...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009430
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Surf eta bodyboard txapelketa herrikoia jokatuko da asteburuan Itzurunen Itzurun hondartzak beste kirol proba bat hartuko du asteburu honetan, beti ere itsasoaren egoerak hori posible egiten badu. Pasa den asteburuan Euskal Bodyboard Zirkuituko proba izan zen Zumaiako hondartzan, eta asteburu honetan XIX. surf eta body...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009431
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1991an jaiotakoen kinto bazkaria egingo dute azaroaren 10ean. 13:00an jarri dute elkatzeko hitzordua Kraken tabernan eta bazkaria Beheko Plaza jatetxean izango da. Joango direnek 30 euro sartu beharko dituzte, azaroak 5 baino lehen, kontu korronte honetara: 3035 0037 41 0370051086.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009432
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Taosa Igeri taldeko seniorrek azaroaren 7an hasiko dituzte berriro entrenamenduak Itsas zeharkaldi denboraldia amaitu eta atsedenaldi txiki baten ostean, azaroaren 7an hasiko ditugu berriro entrenamenduak Lubaki kiroldegian. Pasa den urtean bezala, Ainhoa Murua eta Jon Unanue izango ditugu entrenatzaile modura. Taldeki...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009433
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inondik inora antzezlana izango da bihar, igandea, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunak Jabi Gonzalez Toston, Sorkunde Barredo eta Isaak Aranberri dira. Zorionak. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzue...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009434
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Orain bi aste, urriaren 6an, Euskaraldia jaia egin zen Zumaian. Kultur ekitaldiez betetako festan izan zen azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herrian egingo den ekimen honetarako izena emateko aukera. Egun horretan 400dik gora izen jaso ziren. Izenik eman ez eta parte hartzeko herritarrak egongo direla jak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009435
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek Orion jokatuko dute bihar Getariako Ketaren aurka Hona hemen Zumaiako Futbol Taldeak asteburuan jokatuko dituen partiduak (Ligakoak argazkian).Ligaz gain, igandean lagunarteko hauek ere jokatuko dira;Partizipazioko Alebinak:Zumaiako A - Anaitasuna 10:00Zumaiako B - Anaitasuna 10:00Hobekuntzako A...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009436
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Reggae, ska, hip hop edo afrobeat doinuak entzuteko aukera izango da gaur Zalla tabernan. Kunta di Fyah, Patera Style, Selektah Starbow eta Adi General arituko dira musika jartzen, 23:30etik aurrera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009437
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Txarriboda' eta 'Inondik inora' antzezlanak eskainiko dituzte asteburuan Aita Marin Hika teatroaren 'Txarriboda' antzezlana gaur izango da, gaueko 22:00etan hasita. 'Inondik inora' haur antzerkia, aldiz, igandean eskainiko dute, 12:00etan. 'Txarriboda' antzezlana ikusteko aukera izango da gaur Aita Mariko zine aretoan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009438
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BIDEOA. Xanti eta Angel Osa: Garia "txanketian" jotzen zen lehen, eta "matxakarekin" gero Andremarira bideko Añezkoa kale baserrian jaioak, txikitatik baserriko lanetan eta bestelakoetan aritu ziren Xanti eta Angel. Garia azaroan ereiten zen. Esaera batek hala dio: "Txikidxa banintzan, haundidxa banintzan, maiatzean bu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009439
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1989an jaiotakoen kinto-bazkaria egingo dute azaroaren 10ean. 13:15ean jarri dute elkartzeko hitzordua Metro tabernan, eta ondoren bazkaria Aitzurin izango da. Joango direnek 40 euro sartu beharko dituzte, azaroak 4 baino lehen, kontu korronte honetara: 3035 0037 41 0370053910.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009440
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Afizionatuetan jokatzeko aukera handirik ez dugu, ea Xistera proiektuarekin aldatzen den" Cosme Agirrek eta Unai Urangak kluben arteko Espainiako zesta punta txapelketa irabazi dute Zumaiarekin. Kirol honen inguruan aritu gara hizketan. Cosme Agirre eta Unai Uranga pilotari zumaiarrek orain bi aste irabazi zuten klube...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009441
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sorpresa handiak izan ziren atzo Bartzelonan jokatzen ari den munduko pilota txapelketan. Zesta puntako finalaurrekoak jokatu ziren Vall d'Hebroneko frontoian eta faborito bezala agertzen ziren bi bikoteak kaleratuak izan ziren. Lehen finalaurrekoan Espainia A eta Espainia B neurtu ziren. Iñaki Osa Goikoetxea eta Aldaz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009442
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiko taldeek urriak 20 eta 21an jokatuko dituzten partiduen ordutegia: Hamabi partidu jokatuko dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek aste bukaera honetan. Zumaian bost partidu izango ditugu ikusgai, larunbat goizean Infantil neskak eta mutilen bi partidu izango ditugu. Larunbat arratsaldean Senior mutilak lehe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009443
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Viveros San Antonek ziklo krosarekin hasi du 2018-2019 denboraldia Oraindik ere nagiak ateratzen, baina pixkanaka berriz ere lasterketen dinamikan sartu da Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkartea. Elkarteko bi ziklista kadete estreinatu dira denboraldi berrian, ziklo krosa egitea erabaki baitute Ander Altunak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009444
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gidari izateko trebakuntza ikastaroa eskainiko du Geoparkeak azaroan Ikastaroa azaroaren 6tik 15era egingo da eta doakoa izango da. Geoparkean gidari lanetan ari direnei edo etorkizunean gidari lanetan jarduteko interesa dutenei dago zuzenduta. Euskal Kostaldeko Geoparkearen apustua da kalitatezko irteera gidatuen eska...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009445
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zarauzko eta Errezilgo kros mistoetan izena emateko epea zabaldu dute Errezilen, azaroaren 18an jokatuko dute 5,5 kilometroko lasterketa, eta Zarautzen, abenduaren 2an izango da hitzordua. Aurten, ez da egingo Urola Kostako Kros Mistoen Txapelketarik. Aurreko urteetako ohiurari jarraituz, kros mistoak egingo dituzte ha...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009446
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Banatu dugu Yoana ileapaindegian ilea garbitu eta orrazteko zerbitzua Yoana ileapaindegiak emandako ilea garbitu eta orrazteko zerbitzua zozkatu dugu aste honetan. Sariduna Amaia Aldalur izan da, eta dagoeneko jaso du saria. Gogoratu astelehenean beste opari bat zozkatuko dugula. Bestetik, igandean eskainiko duten 'Ino...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009447
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hilabetez geldirik egon behar izan du Bidasoa-Irungo eskuin hegaleko jokalariak, lesio bat medio. Atzo itzuli zen jokatzera Bidasoa-Irunekin. Partidua berdinketarekin hasi bazuten ere, 33-26 utzi zuten markagailua irundarrek Ciudad Realeko Alarcosen aurka. Hala, Errege Kopako hirugarren txandarako sailkatzea lortu dute...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009448
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZOZKETA. 'Inondik inora' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Igandean Aita Marin eskainiko duten 'Inondik inora' antzezlana ikusteko hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Igandean eskainiko duten 'Inondik inora' antzezlana ikusteko Udal Kultura Saila...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009449
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar eskainiko dute antzezlana Aita Mari aretoan, 22:00etan hasita. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 'Txarriboda' antzezlana ikusteko Udal Kultura Sailak emanako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu. Nerea Goiria, Pedro Etxabe eta Xabier Li...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009450
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zozkatu dugu Yoana ileapaindegian ilea garbitu eta orrazteko zerbitzua Astelehenean abiatu genuen BALEIKE KLUBeko zozketa: Yoana ileapaindegian ilea garbitu eta orrazteko zerbitzua. Astero Klubean parte hartzen duten saltokiek edo tabernek emandako opariak zozkatzen ditugu astero Baleikeko bazkideen artean. Aste honeta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009451
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Apeztegiaren espetxeratzea salatu dute dozenaka herritarrek Magnolioan egindako elkarretaratzean. Atzo atxilotu zuen Guardia Zibilak, lan egiten duen Hernaniko Etxerat-en bulegotik irtetzen ari zela. Madrilera eraman zuten, eta epailearen aurretik igaro ondoren, haren espetxeratze agindua eman dute. Apeztegiaren espetx...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009452
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Preferenteek irabazi eta erregionaleko neskek galdu egin dute larunbatean Aita Marin Asteburu gazi-gozoa Zumaiakorentzat, preferenteek 2-1 irabazi zuten eta erregionaleko neskek 0-2 galdu zuten Asteburu gazi-gozoa Zumaiako Futbol Taldearentzat. Preferenteek irabazi eta erregionaleko neskek galdu egin zuten larunbatean ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009453
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1.- OGASUNA.-1.1.- 2018KO 3. HIRUHILABETEKO ORDAINKETAREN BATAZ BESTEKO EPEAREN ETA EXEKUZIOAREN BERRI EMATEA. 1.2.- 4/2018; 5/2018; 6/2018; 7/2018; 8/2018 ERREPARO ORRIEN ETA HAUEN ALKATE DEKRETUEN ERANTZUNAREN BERRI EMATEA. 1.3.- IRIZPENAK: 1.3.1.- 2019. URTERAKO TAXIEN TARIFA ONARTZEA, BIDEZKO BADA 1.3.2.-. 2019. EK...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009454
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Karlos Apeztegiaren atxiloketa salatzeko elkarretaratzea deitu dute Guardia Zibilak Karlos Apeztegia preso ohia atxilotu zuen atzo eguerdian Hernanin, lan egiten duen Etxerat-en bulegotik irtetzen ari zela. Atxiloketa salatzeko elkarretaratzea izango da gaur, 19:30ean Magnolioan. Intxaurrondoko kuarteletik pasa ondoren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009455
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
4.300 erromes baino gehiago pasa dira aurten komentuko aterpetxetik Donejakueko Bidea egiten duten erromesek badute Zumaian atsedena hartu eta gaua pasatzeko lekua, komentuko aterpetxea, hain zuzen ere. Gipuzkoako Donejakue Bide Lagunen elkarteak kudeatzen duen zerbitzuak itxi ditu ateak aurtengoari dagokionez. Iaz egi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009456
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goikoetxea eta Aldazabal finalaurrekoetarako sailkatu dira munduko txapelketan Iñaki Osa Goikoetxeak eta Ibon Aldazabalek osatutako bikotea, Espainia A, Bartzelonan jokatzen ari den munduko txapeketako finalaurrekoetara sailkatu da atzo Frantzia Bri bi setetan irabazi ondoren. Olharan eta Etcheto izan zituzten aurrez a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009457
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean belako One Sails 2018 saria jokatu zen Zumaiako Klub Nautikoak antolatuta. Olarru Cup 2018ko 12. proba puntuagarria izan zen, eta Zumaian izan zuen irteera eta helmuga. 9 itsas miliako proba izan zen eta Zarautz parean eman zuten buelta. Hamabi ontzik hartu zuten parte estropada honetan. Hego haizea indarra...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009458
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herriko surf eta bodyboard txapelketa jokatuko da asteburuan Itzurunen Ziske klubak antolatuta, Zumaiako XIX. surf eta bodyboard txapelketa jokatuko da asteburu honetan Itzurun hondartzan, olatuak agertzen badira, behintzat. Izen-ematea zabalik dago jada. Surfeko eta bodyboardeko txapelketak izango dira. Surfean maila ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009459
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoa Naturaldiaren egoitza berria zabalduko du bihar Aldundiak Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkean. Horrekin batera, Kantaurialdea izeneko pelikula erakutsiko da, 19:00etan hasita Aita Mari zinean. Pelikula euskarazko bertsioan emango da. Kantaurialdea filma Gaztela-Leon, Kantabria, Asturias eta Euskadin...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009460
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ur kontagailuean irakurketa aste honetan hasiko du Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Gipuzkoako Ur Kontsortzioak iragarri du 2018 urteko hirugarren hiruhilabeteko ur kontagailuen irakurketa aste honetan hasiko dela. Etxetik kanpo izanez gero irakurketa erraztea eskertuko lukete irakurleak etxean utzitako jakinarazpen zedula ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009461
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iganderako aurreikusita zegoen irteera bertan behera utzi du Indamendik Indamendi bazkunak mendi irteera bat zuen aurreikusita igande honetarako, Okina eta Martinez artean. Igandean, baina Finalisten Eguna ospatzen da Villabonan, Gipuzkoako mendizale gazteen egun handia. Hori dela eta, aurreikusitako mendi irteera bert...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009462
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inguruko bizilagunen atsedena luzatu eta bermatzearren, aurrerantzean, Sagarbideko frontoia goizeko 08:00etan zabaldu ordez, 09:00etan zabalduko da, arratsaldeko 20:00ak arte, larunbat, igande zein jaiegunetan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009463
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZOZKETA: 'Txarriboda' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Ostiral honetan, hilaren 19an, 22:00etan hasita, Hika Teatroaren Txarriboda antzezlana izango da Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Zozketa ho...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009464
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Zikloturista Elkarteak bilera deitzen die elkarteko kideei. Gaien garrantzia dela eta, kideei deia egiten zaie bileran parte hartzeko.Zumaiako Zikloturista Elkartea.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009465
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonetako ekitaldiak antolatzeko bilera irekia deitu du Zumaiako Udaleko Kultura Sailak biharko. Taldeak, elkarteak edota jai hauetan beraien lankidetza eskaini nahi duten guztiak daude bilera honetara deituta. Bilera bihar egingo da, 19:00etan, Alondegian. Bilerara azaldu ezin baina antolakuntzan parte hartzeko gogoa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009466
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arazo teknikoengatik pasa den astean bota ez zen 'Visages, villages' ostegunean emango du Ostarrenak Pasa den ostegunean zen hastekoa 2018-2019 zine forum denboraldia Agnes Varda eta JRren Visages, villages dokumentalarekin. Arazo teknikoak izan zirela medio, ordea, ez zen pelikula hori eman, astebururako kontratatuta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009467
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pentsio duinen aldarria kalera atera dute beste astelehen batez pentsiodunek. Saregileen plazan elkartu dira dozenaka lagun. Zumaiako pentsiodunek ez dute beren eskakizunak alde batera uzteko asmorik. Astero elkartzen dira Saregileen plazan, jubilazio duina aldarrikatzeko, eta dozenaka lagun elkartu dira gaurkoan ere.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009468
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal pilotako munduko txapelketa hasi zen atzo Bartzelonan. Inaugurazioko ekitaldiaren ondoren, zesta punta modalitateko lehen partida jokatu zen. Bertan, Iñaki Osa Goikoetxeak eta Ibon Aldazabalek osatzen duten Espainia A bikoak Mexikori irabazi zion. Bi setetan erabaki zen Daniel Inclan eta Jose de la Luz Perezen a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009469
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BALEIKE KLUBEKO ZOZKETA. Ilea garbitzea eta orraztea Yoana ile apaindegian Baleikeko bazkideek, aldizkaria hilero etxean jasotzeaz gain, Baleike Klubak eskaintzen dituen abantailez goza dezakete. Hala, deskontuak eta abantailak dituzte herriko hainbat saltokitan (Hemen duzue Klubaren inguruko informazioa). Baleike Klub...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009470
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astebukaera honetan Pulpo Eskubaloiko taldeek hiru garaipen, berdinketa bat eta hiru partidu galdu dituzte.Senior mutilak Elgoibarren aurkako partidua galdu zuten, hiru golen aldea lortu zuten azken minutuetan, ea hurrengo partiduan lehen garaipena lortzen duten. Aurrera mutilak!! Ez etzi!!Euskal ligan, jubenil eta kad...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009471
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Enpresei laguntzeko 160.000 euroko diru poltsa du Urola Kostako Udal Elkarteak Urola Kostako Udal Elkarteak gogorarazi du aurten 305.000 euro emango direla diru laguntzetan ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza-egitasmoak sustatzeko. Horietatik 160.000 euro izango dira enpresa berriak sortzeko (70.000 ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009472
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika hezkuntzaren printzipio ugari uztartuko dituzte maratoian: kalitatezko irakaskuntza, maila handiko musikari eta irakaslearen konpromisoa, jatorri eta maila ezberdineko musikarien arteko harremana bultzatzea, jende aurrean musika egiten trebatzea, ikasleek lorpenak jendaurrean erakustea... hori guztia, klarinetea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009473
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika talde zumaiarra Zarautzen izan zen atzo. Itsasotik herrira ekimenaren barruan eskaini zuten kontzertua, Lege Zaharren enparantzan. Kaleratu berri duten Katharsis diskoko abestiak jo zituen musika taldeak. Atzoko kontzertuaz gain, azaroaren 10ean Gasteizko Ardo ona tabernan izango dira zumaiarrak, eta abenduan, a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009474
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xabier Urrestilla eta Alex Odriozola aritu dira buruz buru finalean, eta ikuskizun ederra eskaini dute biek ere. Odriozola gailendu da azkenean, 17,07 puntu lortuta. Euskal Bodyboard Zirkuituko proba jokatu da gaur Itzurun hondartzan. Lehiarako baldintza ezin hobeak izan dira, eta herritar ugari gerturatu da proba bert...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009475
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako horma batean margotu eta berehala ezabatutako 90 muralen historia Bi urte eta erdi bete ditu Kalea Guztiona Da ekimenak, espazio publikoaren erabileraren gaineko eztabaidan denek parte hartzea aldarrikatzen. Zumaiako Udalak, harekin norgehiagokan, baimenik gabeko pankartak, kartelak eta muralak debekatzeko era...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009476
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itsasotik herrira ekimenaren barruan, Buffalo talde zarauztarrak kontzertua eskaini zuen atzo Kofradiako plazan. Argitaratu berri duten Ulu diskoko kantak eta aurreko diskoetakoal jo zituzten.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009477
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lucia Lacarrak protagonizatutako 'The key' Estatu Batuetako jaialdietan erakutsiko dute Lucia Lacarra dantzari zumaiarrak protagonizatu zuen The key film laburra San Franciscoko (Estatu Batuak) Zine eta Dantza jaialdian erakutsi dute aste honetan. Azaroan, berriz, Hollywoodeko Teatro Montalbanen egingo den DF2 jaialdia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009478
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iluna dago. Hotz. Apenas daukagu mugitzeko lekurik. Uraren tantaketa besterik ez da entzuten: tan, tan, tan, tan... Geoparkearen bihotzean gaude, kobazulo sakon baten barruan. Hemen dago gure mendien garapena ulertzeko giltza. Hemen barruan dago hor kanpoan gertatu denaren erantzunaren zati handi bat. Euskal Kostaldeko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009479
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Hispanitate egunari' intsumisioa aldarrikatu dio ikasle talde batek Herri Eskolan Zumaiako Herri Eskolak ez ditu bere ateak itxi gaurko egunez, bertako ikasleek herri eskolak antolatu baitituzte "hispanitatearen jai egun arrotzari" intsumisioa aldarrikatzeko. Ikasle Abertzaleakek deituta, 30 ikasle inguru bertaratu di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009480
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Luxenburgoko Orkestra Sinfonikoak Kursaalean eskainiko duen emanaldirako autobusa jarri dute Iaz bezala, Kursaaleko hainbat ekitalditarako autobusa antolatu dute Kursaal Eszenatik. Luxenburgoko Orkestra Sinfonikoaren emanaldia izango da lehena, azaroaren 11n. 17:40an irtengo da autobusa, Aita Mari zine paretik. Emanald...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009481
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Energiaren Euskal Erakundeak eskualdeko udalek egindako lana aitortu du Urola Kostako eta Urola Erdiko udalerriek trantsizio energetikora begira erakutsitako konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) gaur Zumaian, Aitzuri frontoian egindako ekitaldi batean. Erakunde honek bereizgarri bana eman dizkie ud...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009482
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Istripua 12:20ak aldera gertatu da. Garabi bat zeraman kamioiak kotxe baten aurrealdea jo du. Kolpearen ondorioz, autoko gidaria Mendaroko ospitalera eraman dute. Garabi-kamioi baten eta auto baten arteko talka izan da gaur eguerdian N-634 errepideko 29,5 kilometroan, Txikierdiko aldapan. "Dirudienez, garabiaren atzeko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009483
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Breaking Brokkoli laukote zumaiarrak atera berri duen lehen diskoko bi ale zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunak Maitane Urbieta Aizpurua eta Maitane Esteibar Aperribay izan dira. Zorionak. Datorren astelehenean jarriko gara saridunekin diskoak emateko. Besteoi eskerrik asko zozketan parte hartzeagatik, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009484
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Generoaren eraikuntzaren inguruko hitzaldia antolatu du Txiribuelta Elkarteak Jolasen, ipuinen eta hipersexualitatearen inguruan arituko dira asteartean, Edurne Epeldek gidatuko duen hizketaldian. Txiribuelta Elkarteak antolatuta, generoaren eraikuntzaren inguruko hitzaldia izango da asteartean Forondan, arratsaldeko 1...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009485
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EH Bilduk erraustegia gelditu izanari arrazoi eman diete epaitegiek Sententziak garbi dio: erraustegia gaindimentsionatua zegoen eta ez zen bideragarria, eta obra geratzeak baino kalte handiagoa ekarriko zukeen erraustegi hura egiteak. Ez duzu eguneko notizia inportanteetan entzungo, medio nagusiek ia oharkabean pasatz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009486
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Dia supermerkatuko langileek egun osoko lanuztea egingo dute gaur Gipuzkoako Diako enpresa komiteak deitu ditu mobilizazioak, pairatzen duten esplotazioaren aurrean aski da esateko unea dela iritzita. Zumaiako Dia supermerkatuko langileek ere bat egin dute protestarekin. Elkarretaratze batera deitu dute 12:30e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009487
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Laugarren 'BRK Fest' jaialdia ospatuko dute larunbatean Torreberri gaztetxean Arratsaldetik hasita, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik helduko diren taldeak izango dira Torreberri gaztetxean. Gaztetxea ekonomikoki laguntze aldera antolatu dute jaialdia. BRK Fest IV jaialdia ospatuko dute larunbatean Zumaiako Torreberr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009488
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste honetan atera dugu urriko Baleike aldizkaria. Bazkideak dagoeneko zuen postontzietan jasotzen ariko zarete. Besteok aste honetan bertan aurkituko duzue zuen saltokietan. Eduki interesgarriz beteta dator hilabete honetako aldizkaria. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herri mailan egingo den Euskaraldi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009489
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
(BIDEOA) Ma Jesus Manterola: Amonarekin zaldi-karroan arraina saltzera Zumaiako Harategi kalean jaio zen Maria Jesus "Bixi". Neskatila zela, amak hiru hilabete Amaya hoteleko ospitalean egin zituen eta amonari laguntzen lanean hasi zen, arraina saltzen. Zaldi-karroarekin joaten ziren Zestoara. Eskolara ez zen joaten; i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009490
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako departamentuak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak 'Kantaurialdea' filmaren emanaldia antolatu dute urriaren 17rako, Zumaiako Aita Mari zinean. 19:00etan hasiko da emanaldia eta sarrera doan izango da. Orain artean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009491
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikasle Abertzaleakek Hispanitatearen egunean intsumisioa aldarrikatuko du 10:00etan, hitzaldia: feminismotik iraultzara.11:00etan, ikasle babes sareak: Eunateko ikasleen borroka kameren aurrean (bertako ikasleen eskutik).12:00etan, luntxa.Ondoren, pankarta eta graffiti tailerra.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009492
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bartzelonako De Carajillos taldearen kontzertua izango da larunbatean Itziarko Burugorri Ostatuan De Carajillos taldea 2016an sortu zen bost lagunen artean Bartzelonan, bostak beste lekuetatik hiri horretara bizitzera joandako musikazaleak izanik. Kitarra, biolontxeloa, saxofoia, akordeoia eta perkusioa dituzte instrum...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009493
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
88ko kintoek azaroaren 10ean egingo dute topaketa. Bazkaria Aitzuri jatetxean (pilotalekuan) izango da. *Izena emateko 50 €ko diru sarrera egin beharko da Laboral Kutxako kontu korronte honetan: ES91 3035 0037 44 0370023973
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009494
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oxford aretoko erakusketak, ordea, jaiegunetako ordutegia izango du zubi osoan. Hau da, 12:30etatik 14:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Urriak 12ko zubia dela eta, Alondegia kultur etxea itxita egongo da ostiralean, hilak 12, eta larunbatean, hilak 13. Beraz, Alondegiko bulegoak eta liburutegia it...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009495
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gure bigarren etxe eder hau denon artean ari gara eraikitzen. Gurasoak ere buru-belarri ari dira lanean... Aurrekoan 4 eta 5 urteko eremuetako jolastokia prestatzen laguntzen aritu ziren. Ondoren, 0-3 eremuko jolas-eremua eraberritzen aritu ginen guraso zein hezitzaile... Iaz baratzea zena ikasturte honetan naturako el...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009496
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Osa Goikoetxeak eta Ekhi Martinezek irabazi dute Villa de Madrid zesta punta txapelketa. Complutense frontoian jokatutako txapelketa parte hartu duten hiru bikoteen arteko berdinketarekin amaitu da. Bakoitzak lortutako tantu kopurua erabaki dute berdinketa hausteko eta hor Goikoetxea eta Ekhi izan dira nagusi. At...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009497
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ertzaintzak 30 urte inguruko gizonezko bat atxilotu zuen atzo AP8 autobidearen bazterbidean, Arroa Beheko ordainlekuaren inguruan, lapurtutako kotxe batean eta baimendutako alkohol tasa hirukoiztuta. Urola Kostako Hitzak eman du gertakari honen berri. Ertzainek, gizona mozkortuta zegoela susmatu, eta ibilgailuaren doku...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009498
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kluben arteko Espainiako zesta punta txapelketako finalaurrekoak eta finala jokatu dira asteburu honetan, Complutense unibertsitateko frontoian. Bertan izan da Zumaiako bikote bat, eta garaipena lortuta itzuli da etxera. Cosme Agirre eta Unai Uranga izan dira Zumaiako ordezkariak txapelketa honetan. Ostiralean finalaur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009499
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeek Zumaiako historian izandako garrantzia azpimarratu zuten atzoko bisita komentatuan Zumaia Emez izeneko bisita komentatua egin zen atzo goizean. Emakumeek Zumaiako historian izandako eraginaren berri eman zen herriko zenbait lekutan zehar egindako irteera honetan. Julene Azpeitiak edo Elbira Zipitriak hezkuntz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009500
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sormenaren Kabia Artistentzako Egonaldien beka lortu zuen Keixetak, Kimia Kamvari artistarekin batera. Egonaldi horren baitan, zeramikazko lanak egingo ditu gaur artista arroarrak Alkizako plazan. Garai bateko buztingileen moldeak erabiliz arituko da Keixeta lanean. Egunotan Alkizan egindako piezak bere eskuz eraikitak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009501
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bai Euskarari Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, euskal enpresen eta profesionalen sareko topaketa aurkeztu du. Urriaren 25ean izango da Hernanin, eta laugarren edizioaren izenburuak ikuspegi ugari dakartza: Pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronka. Ekonomia eta teknologia arlo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009502
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Euskaraldia antolatzeko Batzordeak egun osoko festa antolatu du gaur, herritarrengana hurbildu eta informazioa emateko asmoz. Festa, goizeko 11:30etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00tara bitartean izango da beheko plazan. Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte ospatuko da baina irailaren 20tik dag...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009503
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Voltaia hirukoteak bi kontzertu izango ditu asteburuan: Orion larunbatean, eta Zumarraga-Urretxun egingo den Kilometroaken igandean. Asteburuan Orion egingo den Euskal Herriko padel surf txapelketaren harira antolatutako ekitaldien baitan joko du Voltaiak larunbatean. Kontzertuak Orioko plazan izango dira 21:30etik aur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009504
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Geoparkeak zuhaitzak ezagutzeko tailerra antolatu du urriaren 14rako, iganderako Euskal Kostaldeko Geoparkeak, ingurumenaren arloan burutzen duen sentsibilizazio lanaren baitan, zuhaitzak ezagutzeko tailerra antolatu du urriaren 14rako, iganderako, Itziarko Auzo Udalaren lankidetzarekin. Ekimen honen helburua da herrit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009505
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goikoetxeak eta Ekhik Madrilgo txapelketako lehen jardunaldia irabazi dute Complutense unibertsitateko frontoian jokatzen ari den Villa de Madrid txapelketako lehen jardunaldian irabazle izan dira Iñaki Osa Goikoetxea eta Ekhi Martinez. Bi setetan (8-15, 10-15) irabazi zioten Alex Hormaetxea eta Ibon Aldazabalek osatut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009506
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakok zortzi norgehiagoka jokatuko ditu asteburuan Aita Marin Preferente mutilek eta ohorezko erregional neskek etxetik at jokatuko dituzte partiduak Hona hemen Zumaiako Futbol Taldeak asteburuan jokatuko dituen partiduak (Ligakoak argazkian)Ligaz gain, igandean lagunarteko hauek ere jokatuko dira;1- Lehen Mailako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009507
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurtengo uda sasoiko balorazioa egin du Zumaiako Udalak. Bisiten, errioko garraio zerbitzuen eta ostatuek izandako okupazio mailaren datuak eman ditu, eta datozen urteei begira "Zumaiako balio eta baliabideetan oinarritutako turismoa bultzatzeko lanean" jarraituko duela adierazi du. Balorazio hori egiteko datuak erabil...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009508
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Herri Eskolak bat egiten du Euskaraldia ekimenarekin: URRIAK 6, EUSKARALDIA FESTA ZUMAIAN Euskara baita gure ikaskuntz-irakaskuntza aurrera eramateko eta bizitzeko hizkuntza. Idatziz baino hobeto, Zumaian prestatu duten bideoa ikusi eta entzutea: 6an, goizeko 11:30ean hasita izugarrizko festa antolatu dute Eus...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009509
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kilometroetara joateko autobus zerbitzu berezia jarri du Lurraldebusek Igandean ospatuko da Kilometroak 2018 Zumarraga eta Urretxu artean. Hori dela eta, Lurraldebusek autobus zerbitzu berria eskainiko du igandean UK06 linean; Zumaia eta Zumarraga artekoan. Ohikoa baino ordutegi zabalagoa izango du igandean Lurraldebus...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009510
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar hasiko dira Beheko plaza eta San Jose lotuko dituen igogailua eraikitzen Atzo bildu ziren bizilagunekin, proiektuaren berri eman eta lanek auzoan izango duten eragina azaltzeko. Altuna Y Uria enpresak eraikiko du, 883.891,82 euroko aurrekontuarekin. Bihar hasiko dituzte Eusebio Gurrutxaga plazaren eta San Juan eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009511
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatuta, zuhaitzak ezagutzeko tailerra egingo da urriaren 14ean, igandean, Itziarko Zelaitxikin. Ekitaldi honetan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da. Goiz osoan zehar, 8 urtetik gorako haurrei zuzendutako jarduera izango da, hel...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009512
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Serious Business taldearen kontzertua, bihar, Tximista garagardotegian Serious Business blues taldeak kontzertua eskainiko du urriaren 5ean, bihar, Tximista garagardotegian, 20:00etatik aurrera. Serious Business taldea, 2015. urtean Zumaian sortutako blues-rock proiektua da. Lau musikarik osatzen dute taldea: Aitor Bad...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009513
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Elkarteen arteko jaurtiketako arrantza lehiaketa jokatuko da igandean Igande honetan, urriaren 7an, Anade elkarteak antolatutako elkarteen arteko 65. jaurtiketako arrantza lehiaketa egingo da. Lehiaketa hau Gipuzkoako Arrantza Federazioaren Ligaren barne kokatzen da. Arrantza egiteko eremuak honakoak izango dira: Itzur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009514
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Familia antzerki saio batekin hasiko da bihar Zumaiako 2018-2019 antzerki denboraldia. Xake produkzioaken Lur antzezlana izango da bihar Aita Marin, 20:00etan hasita. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu gaur Baleikeko bazkideen artean. Hauek izan dira irabazleak: Iñigo San Marti...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009515
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BALEIKE KLUBA: Zozkatu ditugu Mandalak emandako bost euroko bost bono Baleikeko bazkide izateak badu saria, eta aste honetan Mandala papertegiak emandako bost euroko bost bono zozkatu ditugu. Astero Klubean parte hartzen duten saltokiek edo tabernek emandako opariak zozkatzen gabiltza Baleikeko bazkideen artean. Aste h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009516
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urria hastearekin batera, 10-16 urte bitarteko neska-mutilekin 3 talde osatu dira. Aurten Aitor Salegi zestoarra izango dute irakasle. Batzuk astearte arratsaldetan elkartzen dira Forondan, beste batzuk ostegunetan, eta txikienekin aritzeko deia ostiralerako egin dute. Beraz, 10-11 urteko neska-mutilen batek bertso esk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009517
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dagoeneko, martxan da Mintzalagun egitasmoa; baina zer da hori? Irakurri hurrengo lerroak eta, azalpena gustatzen bazaizu, baduzu izena emateko aukera. Euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak ohiturarik ez dutenekin elkartzen dituzten egitasmoa da Mintzalagun. Duela hamar urten jarri genuen abian Urola kostan. Gero...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009518
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alkoholikoak diren pertsonen familia eta senitartekoei laguntzeko sortu zen Al-Anon elkartea. Zumaiako bi pertsonen esperientzia ezagutu dugu. Ane eta Leireri (izen fiktizioak dira), nerabezaroan zeudela ezagutu zuten alkoholismoa. Bien kasuan gurasoetako bat erori zen gaixotasun horretan. Horrek etxean eragin zuen ezt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009519
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arrotzak hirukoteko kideak elkarrizketatu zituzten atzo Arraio Irratiko Zaratazarautz irratsaioan. Aritz Paredes zumaiarra da talde horretako partaideetako bat. Arrotzakek orain gutxi atera du disko berria, Lurzoru hotzetik izenekoa, formatu fisikoan oraindik ez badago ere.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009520
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur goizean aurkeztu da Urola Kostako Udal Elkartean Itsasotik herrira ekimena. Urriaren 12an eta 13an 30 ekintza baino gehiago egongo dira eskualdeko bost herritan. Itsasaldeko sormena, kultura eta gastronomia ditu oinarri ekimenak. Datorren urriaren 12an eta 13an, Itsasotik herrira ekimena ospatuko da Urola Kostako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009521
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko bigarren deialdia hilaren 15era arte dago zabalik Udalak urriaren 1ean zabaldu du euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko bigarren deialdia, udako ikastaroei zuzendutakoa. Diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza gisa egindakoak....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009522
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donostiara mendi irteera egingo du Beheko Plaza elkarteak urriaren 17an Beheko Plaza jubilatu elkarteak, Donostiara egingo du mendi irteera hilaren 17an. Izen ematea aurrez egin behar da. Donostiara mendi irteera antolatu du jubilatuen Beheko Plaza elkarteak. Urriaren 17an egingo dugu txangoa. Lehendabizi San Telmo Mus...
cc-by-sa 3.0