id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0009523
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azaroan hasita, bost hilabeteko prestakuntza ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Izen ematea urriaren 11 arte egongo da zabalik. "Harakintza eta Haragikien elaborazioa" bigarren mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko aukera izango dute eskualdeko langabeek, doan. Azaroaren hasieran hasita, bos...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009524
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Ongi etorri, udazkena' kanpaina abiatu du merkatari eta ostalarien elkarteak Astelehenean hasi eta hilaren 20ra bitarte, bezeroei zuzendutako sariak eskainiko ditu herriko merkataritza eta ostalaritza elkarteak. Izen eta logotipo lehiaketaz gain, merkatari eta ostalari elkarteak sariak eskainiko dizkie bezeroei, Ongi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009525
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'XY Project' filmaren zati bat grabatu zuten joan den astean Algorrin Larunbat goizean grabatu zuten 'XY Project' laburmetraiaren zati bat, Algorrin. Roman Reyes zuzendari eta aktore madrildarrak emakumeak omendu nahi ditu pieza zinematografikoaren bitartez. Hypnos films-ek ekoitzitako eta Roman Reyesek zuzenduriko XY ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009526
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hamar urte bete ditu Banden Lehiak, Azkue Fundazioak sortutako lehiaketak. Euskarazko musika sustatzea du helburu, eta bandarik entzutetsuena sarituko du beste behin. Hamar urteotan bai taldeen maila eta bai irabazlerentzako sariak asko hobetu dira, eta hamagarrena sekulako sariekin dator. Lehiaketak bi fase ditu. Hasi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009527
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste honetan hastekoak dira San Joseko igogailuaren lanak. Lan hauen berri emateko bilera bat deitu du Udalak kale horretako bizilagunekin. Bilera gaur egingo da, 17:30ean, udaletxeko pleno aretoan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009528
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Osteguna, urriaren 4ean, arratsaldeko 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gazteleraz, "SUKALDE GIROAN" proiektua aurkeztuko dugu. Dakizuen modura, jangela eta sukaldea eraberritu ditugu eta sukaldaria dugu gure ikasleen eguneroko bazkariak prestatzeko. Baina proiektua ez da hor geratzen, gure inguruko ekoizleek hornitzen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009529
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zabaldu dute Arrangoleta eta eskola txikiko haurreskoletan izena emateko epea. Abenduan, urtarrilan edo otsailan hasteko, 0 eta 2 urte bitarteko haurrak hilaren 9ra arte matrikulatu daitezke.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009530
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uda honetan Katharsis izeneko diskoa atera du The Grace of Dionysus hirukote zumaiarrak. Blues rocka oinarri duen bederatzi kantez osatzen da diskoa. Gazteako B Aldea irratsaioan elkarrizketatu dituzte Ion Sarasketa eta Abraham Larrañaga taldekideak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009531
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Euskaraldia antolatzeko Batzordeak herritarrengana hurbildu eta informazioa emateko asmoz, egun osoko izen emate festa antolatu du urriaren 6an. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte ospatuko da Euskaraldia. "Irailaren 20tik dago ekimenean izen emateko aukera, baina herritarrengana hurbildu eta informazioa emate...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009532
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZOZKETA: 'Lur' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Familia antzerki saioarekin hasiko da ostiral honetan 2018-2019 antzerki denboraldia. Xake produkzioaken Lur antzezlana izango da ostiralean Aita Marin, 20:00etan hasita. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009533
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekarpen interesgarriak bildu ditugu orain arte. Hala ere, ahalik eta iritzi gehien bildu nahi ditugu, eta berriz ere ahalegin bat egin dezazuen eskatzera gatoz. Abuztuan amaieran zabaldu genuen ekainean abiatutako Torreberritzen prozesuan parte hartzeko aukera. Ordutik hona, ekarpen oso interesgarriak bildu ditugu, eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009534
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Peru Nolaskoain futbol jokalari zumaiarrak kontratua berritu du Athletic klubarekin. Atzo sinatu zuten akordio berria Peruk eta Athleticeko presidente Josu Urrutiak. Honen arabera, Nolaskoain Athleticeko jokalaria izango da, gutxienez, 2024ko ekainaren 30era arte. Etete klausula 60 milioi eurokoa izango da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009535
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia emez: emakumeen ibilbidea pausoz pauso izeneko bisita komentatua egingo da larunbat goizean. Bisita honetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. Herrian emakumeek, ospetsuek nahiz eguneroko lanarekin herria egin duten beste guztiek zer erakuts dezaketen erakutsiko dute ibilbide honetan. Dendari, hoteleta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009536
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
II. Euskal Kosta Krosa jokatu zen larunbat arratsaldean. Zarautzen izan zuen irteera eta helmuga eta, kostako errepidetik barrena joanda, Getariatik eta Zumaiatik ere igaro ziren korrikalariak. Egun horretan ateratako argazki bilduma zabala duzue hemen.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009537
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Donostiarrak normalean zer joaten zarete, Urbilera ala Garberara?". Horixe Zumaiako kultur etxean lanean hasi eta solaserako gai erraza eman nahian egin zidaten galdera. Eta ni: "Ba, ez dakit, ez nago seguru, tira, neroni ez batera ez bestera, ez nuke jakingo esaten jende gehienak zer egiten duen, ba, segun, auzoaren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009538
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irailak kolore bat izan beharko balu, grisa izango litzakeela aipatu zenidan behin, eta musikari bat izango balitz, Anari izango litzatekeela tristea baina aldi berean indartsua. Egia biribilak muturraren aurrean jartzen dizkizun horietakoa. Iraila zerbait bada, trantsizio garaia baita; udatik negura, oporretatik laner...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009539
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral arratsaldean zabaldu zen Oxforden Lo que tú ves, no es lo que yo veo' (Zuk ikusten duzuna, ez da nik ikusten dudana) izeneko erakusketa. Errealismoa ardatz hartuta, hiru artisten lana ikusi daiteke urriaren 19a arte. Harriak arte garaikideko programaren baitan antolatutako erakusketa honetan, Ismael Iglesias da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009540
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aldizkaria etxean jaso eta herriko zenbait saltokitan deskontuak eskaintzeaz gain, hainbat abantaila eskaintzen ditu Baleike Klubak. Aste honetan Mandala papertegiak emandako bost euroko bost bono zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Astero Klubean parte hartzen duten saltokiek edo tabernek emandako opariak zoz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009541
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erribera kaleko horman Zumaiako Udalak zentsuratutako irudiekin osatu nahi dugu aurten ere 2019ko egutegia. Irudi asko direnez, aurten ere zuen esku utziko dugu egutegia osatuko duten 12 irudien aukeraketa. Horretarako, bozketa ireki dugu. Aukeratu zure hiru gogokoenak, eta boz gehien lortzen duten 12 irudiekin osatuko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009542
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Moilaberriko Estazio Zaharra: Udalaren jarrera ofiziala zehaztu nahi du EH Bilduk Alderdi guztiek uztaileko plenoan adostutakoak behar luke izan Udalaren jarrera. Azken hilabeteetan, bitan, Udal gobernuak Estazio Zaharreko eraikina erostearen inguruko azalpenak eman ditu, erosketa hori gauzatzeko bidean dagoela iradoki...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009543
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Umeen garapena eta helduen jarreraren inguruko hitzaldia, Forondan Zumaiako Haurreskolek eta herri eskolak antolatuta, 0-3 umearen garapena eta helduaren jarrerak eta jokabideak hitzaldia eskainiko du Alvaro Beñaranek bihar, asteartea, 17:30ean hasita Forondan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009544
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donostiako Zinemaldia glamourrarekin, zine izarren distirarekin eta, onar dezagun, beste inoiz ikusiko ez genituzkeen pelikula tajikistandarrekin lotu dezakegu. Baina badaude jaialdi honi lotutako beste une batzuk: estresa, nekea edo haserrea, besteak beste. Hiru eszenatan laburbiltzen saiatuko naiz. 1. Barrualdea. Iga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009545
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela hilabete inguru, bi pelikula zahar iritsi zitzaizkigun Baleikera. 1980ko hamarkadan Telmo Deunek Kontxako Banderan egindako balentriak kontatzen dituzte. Victor Zubizarretak grabatu zituen super 8 mm kamera batekin, eta editatzeko abilidadea ere izan zuen: muntaketa egin, musika jarri, ahotsa (euskaraz)... Lehen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009546
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren iganderako, urriak 7, Bizkaiko beste irteera eder batekin gatozkizue. Ezkuagatx kaskoan, hainbat tontorren artean, Errialtabaso mendia dago. 1.011 metroko mendi hau igoko dugu. Mugarra eta Urkiolaren artean dagoen gailur hau hainbat modutara igotzeko aukera dago. Eskalatzen, basoan zehar, bidezidorretatik... G...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009547
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inguruko gazteei galdetuz gero, seguru asko gutxik asmatuko dute zuzen erantzuten, baina di-da begiratuko dizute mobilean zer den, Interneten den-dena dagoelako, eta, igual, baten batek esango dizu, ausart, lotarako eraikina (albergea) dela. Nik gure orojakile nagusiari (Googleri) galdetu diot, "Zumaia alberga" sartuta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009548
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gonzalo Agirre eta Danel Odriozola infantil mailako puntista zumaiarrak nagusi izan dira Hossegorren (Frantzia) jokatutako zesta punta txapelketako finalean. 20-14 emaitzarekin irabazi diote Hossegor bertako bikoteari. Bestalde, asteburu honetan kluben arteko Espainiako txapelketako finalaurrekoak eta finala jokatuko d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009549
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiko taldeek irailak 29-30ko astebukaeran lortutako emaitzak: Astebukaera gazi-gozoa izan dute Pulpo Eskubaloiko taldeek, hamabi partidu jolastu dituzte, 5 partidu irabazi eta 7 galduz.Senior mutilak denboraldiaren prestaketarako lagunarteko partidua galdu dute.Euskal Ligako Jubenil mutilak galdu egin dute...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009550
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mugaren eta bertutearen artean. Akrobata eta yoga irakasle baten lanak Malgutasuna, sormena eta irudimena izan ditu beti bidelagun. Airean, trapeziotik, teletatik edota arotik zintzilik; lurrean, berriz, esterillaren gainean. Bietan, oztopoak pizgarri bihurtu ditu Virginia Maffassantik (1983, Argentina). Akrobata eta y...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009551
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iazko denborak hobetu egin dituzte bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan; lasterketa bizia izan denaren seinale. Iaz bigarren egin izanaren arantza atera du Abdelhadi El Mouaziz korrikalariak, II. Euskal Kosta Krosa irabazita Zarautzen, 01:02:45 denborarekin. Iaz Zumaian El Hassan Oubaddi nagusitu zen, eta bigarren egi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009552
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste honetan BALEIKE KLUBeko zozketa egin dugu: fisio bonoa Gaindituz kirol eta osasun zentroan. Atzo jaso zuen saria Imanol Manterola Odriozolak, zozketaren irabazleak. Zorionak! Astelehenean beste zozketa bat jarriko dugu martxan eta ostegun eguerdira arte egongo da parte hartzeko aukera. Gogoratu, zozketa horietan i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009553
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiko taldeek astebukaeran honetan izango dituzten partiduen ordutegia: Aste bukaera honetan hamabi partidu jokatuko dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek, horietatik bost Zumaian izango direlarik.Larunbat goizean kadete eta jubenil mailako neskak hiru partidu izango dituzte Zumaian, Euskal Ligako bi partidu et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009554
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako LABek ordezkarien kurtso hasierako batzarra egin du gaur Zestoan Elkarretaratzea egin dute ondoren, "estatalizazioak dakarren prekarietatea" salatzeko. Horrez gain, aurten hil diren 50 langileak izan dituzte gogoan. Kurtsoari indarberriturik ekiteko, Urola Kostako LABeko ordezkariek batzarra izan dute goi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009555
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur arratsaldean egingo da erakusketa berri baten irekiera Oxforden 'Lo que tú ves, no es lo que yo veo' (Zuk ikusten duzuna, ez da nik ikusten dudana) izeneko erakusketa honen inaugurazioa egingo da gaur, 19:00etan, Oxforden. Urriaren 19a arte egongo da ikusgai. Harriak arte garaikideko programaren baitan antolatu da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009556
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Getariako portuan aurkeztu dute Mediterraneoan erreskate misioetara doan 'Aita Mari' ontzia Horrez gain, osasun laguntza ere eskainiko du ontziak porturatuta dagoenean. Eusko Jaurlaritzak eta Salvamento Maritimo Humanitario (SMH ) gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) giza erreskaterako birgaitu duten Aita Mari arrantzontz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009557
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako udal gobernuak bere kezka azaldu du udalbatzak onartutako Alokairu Bekaren oinarri aldaketek herritarrengan eta bereziki gazte zumaiarrengan eragin ditzaken ondorioengatik Alokairuaren prezio muga 700€tara igotzeak Zumaiako alokairu merkatuaren igoera eragin dezakeela adierazi du, gazteen zein gaur egun jada a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009558
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzoko osoko bilkuran behin behinean onartu zen Torreagaberrin etxebizitzak egiteko Udal Gobernuak aurkeztutako hitzarmena. EH Bilduk Alokairu Bekaren programari gehitu nahi zizkion bi proposamenak ere aurrera atera ziren. Torreagako orubean etxebizitza berriak eraikitzeko hitzarmena onartu zen atzoko ohiko plenoan. EA...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009559
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Trafiko aldaketak izango dira bihar Euskal Kosta Krosak irauten duen bitartean Euskal Kosta Krosaren bigarren edizioa opatuko da bihar arratsaldean. Aurtengoan Zarautzen hasi eta amaituko da, eta ondorioz, lasterketak irauten duen bitartean, hainbat trafiko aldaketa eta mozketa egingo dira. Hala ere, Euskal Kosta Krosa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009560
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandera bitarte, Artadiko Samielez gozatzeko aukera izango da. Gainera, lehen aldiz, autobus zerbitzua jarri du Udalak. Aipatu bihar izango den Euskal Kosta Krosaren trafiko itxierak ez duela inolako eraginik izango Artadira joateko bidean, uneoro zabalik mantenduko baita. 11:00. Meza.12:00. Afizionatuen lehen mailako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009561
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iaz herritarrei alokairurako laguntzak jartzeko gure proposamena aurkeztu genien, eta neurri batean horri esker, EAJk ere alokairua laguntzeko bere proposamena mahai gainera atera eta martxan jarri zuen. Jakina da EAJk martxan jarri zuen eredua EH Bildutik proposatzen genuenaren aldean murritzagoa dela: soilik adin tar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009562
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
(BIDEOA) Benito Etxabe: Artaditik Gorostiagarako bidea baserritarrek egina Artadiko Gorostiagaundi baserrian jaioa da Benito, eta baserri ingurutik Zumaiara joateko bidea lehen nolakoa zen kontatzen du bideoan. Behealdeko baserrietakoak, marea behean zegoenean, harraldetik bueltan joaten ziren Zumaiara, edo bestela Bed...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009563
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurrez bilera bat egingo du udalak auzoko bizilagunekin, xehetasunak azaltzeko. Irisgarritasuna eta bizilagunen mugikortasuna hobetu nahi dituzte igogailuaren bitartez. 2016ko abenduan erosi zuen udalak igogailua jarri ahal izateko lursaila, eta orain, proiektua idatzi, onartu eta esleituta, urriaren 5ean ekingo diote ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009564
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Merkatari eta ostalari elkarteak izen eta logotipo lehiaketa abiatu du Zumaiako Merkatari eta Ostalari elkarteak izen eta logotipo lehiaketa abiatu du. Urriaren 20ko eguerdiko 12:00ak arte aurkez daitezke proposamenak; Turismo Bulegoan, Tximak ileapaindegian, Ardantzabide altzari dendan edo Bqd bidaia agentzian. Zumaia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009565
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beheko Plaza jubilatuen elkarteak dantza ikastaroa antolatu du. Urriaren 1ean (astelehena) irekiko dute izen ematea, 11:00etatik 12:00etara, bulegoan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009566
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehenean eman genuen Gaindituzeko fisio bonoaren zozketaren berri, eta 70 bazkide baino gehiagok eman duzue izena. Atera dugu jada saridunaren izena. Imanol Manterola Odriozola izan da zozketako sariduna. Zorionak, eta eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik. Ohi bezala, astelehenean emango dugu beste zozketa bate...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009567
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatekoa ez da asteburu honetan gaztetxean izango dugun kontzertu bakarra. Izan ere, Holy Txala, Minerva eta Uckaia taldeen doinu gogorrekin gozatu ahalko dugu ostiralean. Hardcore eta metal doinuak izango ditugu ostiral honetan, gaztetxean. Holy Txala Urdulizeko taldearen hardcore astuna izango dugu, alde batetik....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009568
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1.- Aurreko bileretako aktaren onarpena, bidezko bada: (119. zbkia - 2018.04.26). 2.- Hirigintza. 2.1.- Irizpena: 2.1.1 Hondartzetako erabilpena arautzen duen ordenantzari behin betiko onarpena, bidezko bada. 2.2.- Proposamena: 2.2.1.- "12.2. Torreaga" guneari -Torreagaberri- dagokion hitzarmenaren hasierako onarpena, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009569
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, irailaren 27an, pintxo pote musikatua egongo da Leize tabernan. Bertan, Pelax (Unai Pelayo) bakarlariak emango du kontzertua 18:00etatik aurrera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009570
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertako haur zein irakasleen beharrak asebete eta egungo azpiegiturak hobetzeko helburuarekin ari dira eraikin berria eraikitzen. Eusko Jaurlaritzak 1.627.421 euro bideratu ditu lanetara, eta 2019a amaitu aurretik bukatzea aurreikusi du. Heldu dira lehen garabiak Oikiara, eta guztia prest dute jada eskola berriaren era...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009571
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maialen Izagirre izan da Udako Argazki Lehiaketako internet bidezko bozketaren irabazlea Gaur bertan jaso du saria: bi lagunentzako jatordua Beheko plaza jatetxean. Atzo Soraya Lopezek jaso bazuen Udako Argazki Lehiaketako sari nagusia, gaur Maialen Izagirrek, internet bidezko bozketaren irabazleak, jaso du berea. Zori...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009572
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikasturte berriarekin batera, Aholkusex sexu aholkularitza zerbitzua eskainiko du Udalak Branka bulegoan 18:00etatik 20:00etara. Zerbitzu hori hileko laugarren ostegunetan eskainiko da eta, bertan, zumaiarrek sexu eta bikote aholkularitzaren inguruan banakako arreta jaso ahal izango dute. Aholkusex zerbitzuaren bitarte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009573
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikaragarria izan zen atzo ekitaldian bizitakoa. Eskerrak eman nahi dizkizuegu ekitaldian egon zineten familia guztiei. Momentu magikoa bizitakoa!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009574
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Ludoteka prest da ikasturte berriari hasiera emateko. Horretarako, bihar, hilaren 27an, ludotekako funtzionamendua eta izen-emate prozesua nolakoa izango den azaltzeko bilera egingo da gurasoekin.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009575
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kalparsoro atxilotu aurretik Gasteizen bizi izandakoaren datu berriak eman ditu Hala Bedik 1993ko irailaren 26an hil zen Xabier Kalparsoro Bilbon. Bertsio ofizialaren arabera, polizia etxeko leiho batetik bota zuen bere burua. Baina senitartekoen eta lagunen arabera bere heriotzak argitu gabe jarraitzen du oraindik. Ga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009576
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kalparsororen heriotzak argitu gabe jarraitzen duela gogoratuko dute asteburuan Ostiralean hasi eta igandera arte, ekitaldi ugari antolatu dituzte haren senitartekoek eta herritarrek. Igandean egingo dute ekitaldi nagusia, 13:00etan Aita Mari zineman Hogeita bost urte joan dira Xabier Kalparsoro gaztea hil zenetik. Ora...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009577
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeen Etxearen definizioa herritarrekin batera osatzeko asmoz, Zumaiako Udalak eta Berdintasun Foroak proposamenak jasotzeko saio irekiak antolatu dituzte. Atzo arratsaldean izan zen lehenengoa eta Udaleko Berdintasun Sailak arrakastatsutzak jo du. Emakumeen Etxea definitzeko lehen saioa egin zen atzo arratsaldean ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009578
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Kosta Kroseko izen-emate epea ostiralera arte zabaldu dute Euskal Kosta Krosean izena emateko epea zabaltzea erabaki du antolakuntzak, eta beraz, ostiralean gauerdira arte eman ahalko da izena internetez, hemen. Horrez gain, egunean bertan ere egongo da aukera, dortsalak banatzen dituzten toki eta ordutegi berea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009579
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xixili Egunerako kontzertu berezia antolatu du Zumaiako Udal Musika Bandak. Bandako kide ohiei dei egiten die egun horretan berriro ere elkarrekin jotzera. Azaroaren 22ean ospatzen da urtero Xixili Eguna edo Musikarien Eguna, eta urte honetarako kontzertu berezi bat antolatu du Zumaiako Udal Bandak. «Musikariengan jarr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009580
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bilbon gertaturiko erailketa gaitzesteko kontzentrazioa egingo da bihar Atzo Bilbon gertatu zen erailketa dela eta, Zumaiako Mugimendu Feministak kontzentraziora deitu ditu herritarrak bihar, Saregileen plazan, 20:00etan. Genero indarkeriak utzitako beste hilketa bat gertatu zen atzo Bilbon, Euskal Herrian aurten izand...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009581
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Denborak gauzak lausotu egiten ditu, eta geroko garbi jasota geratzeko, nik, Karmelo Larburuk, estropada hartan Zumaiaren delegatu Luis Mari Goikoetxearekin batera, idatziz jasota utzi nahi dut 1983ko Kontxako Banderarekin benetan gertatutakoa. Kanporaketa jokatu behar zen. Ur Kirolak sailkatuta zegoen ordurako (donost...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009582
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken urteetan egin den moduan, aurten ere Udako Argazki Lehiaketa antolatu du BALEIKEK. Argazki ugari jaso dira edizio honetan ere, eta epaimahaiaren iritziz irabazlea Soraya Lopez izan da. Gaur arratsaldean jaso du hain zuzen Bqd bidaiak eskainitako saria: bi lagunentzako asteburu pasa.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009583
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
GUNE elkarteak ziklo berria hasiko du bihar, eta horretarako, lehenengo solasaldia egingo du Beheko Plaza elkarteko egoitzan (Eusebio Gurrutxaga plazan), 19:30ean. Hitzaldiaren izenburua 'Erlijioak tradizionalak: oraina eta etorkizuna' da eta hizlaria Luzio Uriarte izango da; Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Erlijio...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009584
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hypnosfilm ekoiztetxearen XY Project laburmetraia larunbat goizean grabatuko dute, eta horretarako Zumaiako eta inguruko emakume bila ari dira. XY Project izeneko pieza zinematografikoa grabatzeko asmotan, Zumaiako eta inguruko emakume bila ari da Hypnosfilm ekoiztetxea. Roman Reyes aktore eta zuzendari madrildarrak zu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009585
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sastrakas mendiko bizikleta taldeak antolatuta, Joxe Manuel Azkueren omenezko irteera egingo da larunbatean, irailaren 29an, 08:00etan, Lubaki kiroldegitik. Iazko abuztua amaieran zendu zen Joxe Manuel Azkue Xiru, eta iazko urrian egin zen moduan, aurten ere bere omenezko BTT irteera egingo da larunbat honetan. Bizikle...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009586
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xabier Kalparsororen erailketa oroitzeko egitarauaren barruan, 'Anuken egia' dokumentala emango da gaztetxean, ostiralean. Larunbatean, Paniko, Skabidean eta El sonido de la metralla taldeen kontzertuak izango dira. Duela 25 urte erail zuen poliziak Xabier Kalparsoro zumaiarra. Urteurren lazgarri horren harira, eta egi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009587
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskara praktikatu nahi baduzu, baina ez daukazu norekin egin, edo euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, hainbat proposamen dauzkagu zuretzat. Giro atseginean eta lagunartean, ahalegin handirik gabe, ordutegi arazorik gabe... zuk erabakiko duzu noiz eta nola. Edonork parte har dezake: eus...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009588
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Isaak Aranberri: "Eskolako proiektuarekin bat zetorren izen bat jarri nahi genuen" Zumaiena ikastetxearen hasiera ekitaldia ospatuko da gaur arratsaldean bertako areto nagusian, 18:30ean. Gonbidapen guztiak agortuta, Lucia Lacarra dantzari ezagunak hartuko du parte ekitaldian. Zumaiena ikastetxeko zuzendaria den Isaak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009589
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehenero bezala, Saregileen plazan elkartu dira pentsiodunak gaur goizean. Udako atsedenaldiaren ondoren aurreko astean hasi zuten asteroko protesta, urte hasieratik egindako eskaerek erantzunik ez dutela ikusita. Astelehenero elkartuko dira, 12:00etan Saregileen plazan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009590
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiraletik igandera bitarte, Samiel jaietan murgilduko da Artadi. Askotariko ekitaldiak antolatu dituzte; besteak beste, pilota partiduak, erromeria eta herri kirolak. 11:00. Meza.12:00. Afizionatuen lehen mailako pilota partidua: Exposito-Bikuña eta Salaberria-Zezeaga. 13:00. Txakolin dastaketa, Amets Arzallus eta An...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009591
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aldizkaria etxean jaso eta herriko zenbait saltokitan deskontuak eskaintzeaz gain, hainbat abantaila eskaintzen ditu Baleike Klubak. Gaindituz kirol eta osasun zentrorako fisio bono bat zozkatuko dugu aste honetan. Baleike Klubeko zozketen barruan, Gaindituzek emandako oparia zozkatuko dugu: fisio bono bat Baleikeko ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009592
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskara ikasi edo hobetzeko azken aukerak 100 euro ingururen truke. Astearte goizera arte zabalik duzue 0 maila eta Egako ikastaroetan izena emateko epea. Astearte goizera arte zabalik izango duzue euskaltegia 0 maila eta EGAko ikastaroetan izena emateko, baina eskaintza hau mugatua izango da. Matrikula hilaren 20an bu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009593
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Imanol Yeregi: 'Gure maila erakusteko aukera paregabea izan dugu' Imanol Yeregik irabazi du asteburuan Sopelanan jokatu den euskal surf zirkuitoko proba. Euskadi Irratiako Hiru Erregeen Mahaia saioan elkarrizketatu dute. Sopelako txapelketan olatu bikainak izan zituztela uste du Yeregik: "Horrek asko lagundu zuen bakoi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009594
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emaitza nahiko onak izan dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek. Senior mutilak beste berdinketa bat lortu dute lagunarteko partiduan. Euskal ligako jubenil eta kadete neskak bina porrot izan dituzte Zarautzko taldeen aurka. Gipuzkoako ligako kadete mutilak garaipena lortu dute ligako estreinaldian, aldiz kadete neskak gald...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009595
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emaitza nahiko onak izan dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek. Senior mutilak beste berdinketa bat lortu dute lagunarteko partiduan.Euskal ligako jubenil eta kadete neskak bina porrot izan dituzte Zarautzko taldeen aurka.Gipuzkoako ligako kadete mutilak garaipena lortu dute ligako estreinaldian, aldiz kadete neskak galdu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009596
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Taosako bi igerilari igo dira Ordizian egin den Gipuzkoako Igeriketa Galako podiumera. Mikel Mangas Gipuzkoako onena izan da master mailan, eta Isabel Sernak hirugarren amaitu du master+ mailan. Jessica Vall eta Lidon Muñoz igerilari olinpikoek banatu dituzte sariak. Podiumeko bi postu horiez gain, beste hiru igerilari...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009597
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako ZISKE surf elkartea bigarren postuan sailkatu da gaur Sopelan jokatu den Euskal Herriko surf elkarteen arteko txapelketan. Bestalde, Janire Gonzalez-Etxabarri Lazcanok eta Imanol Yeregik Euskal Zirkuituko bigarren proba irabazi dute nagusien mailan. Maila bikaina erakutsi dute gaur Zumaiako surflariek Sopelan ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009598
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zer egin dezaket nik energia berriztagarriak erabili eta gutxiago kontsumitzeko? Energia aurrezteko eta energia berriztagarriak erabiltzeko dauzkagun aukerak ezagutu daitezke Beheko plazan martxan dagoen Energia Azokan, 14:00ak arte. Jakin badakigu gure planeta hau sufritzen ari den klima aldaketak ez dakarrela ondorio...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009599
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urrian Forondan hasiko diren ikastaroetan izen emateko epea atzo amaitu zen baina talde batzuetan tokia dago. Hori dela eta, izenak hartzen jarraituko du Udaleko Kultura sailak. Beteta dauden taldeetan berriz itxaron zerrendan izena emateko aukera dago. Beteta dauden ikastaroak baina itxaron zerrendarako izen emateko a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009600
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeen Etxearen proiektuaren harira saio irekiak egingo dituzte Emakumeen Etxearen definizioa herritarrekin batera osatzea da helburua. Besteak beste, kokalekua, funtzionamendua eta kudeaketa izango dituzte hizpide. Zumaiako Udala eta Berdintasun Foroa Emakumeen Etxea eraikitzeko elkarlanean ari dira. Proiektuaren d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009601
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xabier Kalparsororen omenezko erakusketa zabalduko dute gaur Inpernupe tabernan Ander Gilleneak 1993ko irailan Zumaian ateratako argazkiekin osatutako erakusketa zabalduko dute gaur Inpernupe tabernan. Xabier Kalparsororen heriotzaren 25.urteurreneko ekimenen artean, Ander Gillenearen argazkiekin osatutako erakusketa i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009602
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren asteartean, irailaren 25ean, Zumaiena ikastetxeak hasiera ekitaldia ospatuko du eskolako areto nagusian 18:30ean. Ekitaldira joateko gonbidapenak agortu dira dagoeneko. Ikasturte berriarekin batera, Zumaiena ikastetxearen hasiera ekitaldia ospatuko da datorren asteartean eskolako areto nagusian. Ikastetxetik j...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009603
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehenetan elkartuko dira gaztetxean, 20:15etik 21:30era. Izena emateko helbidera idatzi behar dela azaldu dute, irailaren 28a baino lehen.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009604
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zozkatu dugu Yoana ileapaindegian ilea moztu eta garbitzeko zerbitzua bazkideen artean Astelehenean eman genuen Baleike Klubeko zozketaren berri: Yoana ileapaindegian ilea moztu eta garbitzeko zerbitzua. Parte hartze altua izan du zozketak, eta sariduna atera dugu jada. Goizean atera dugu saridunaren izena: Idurre Lazk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009605
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Auzitegirako epaimahaikide izendapenaren zozketa dela eta, udalerri honi dagozkion hauteskunde zerrendak jendaurreko agerraldian jarriko dira irailaren 19tik 26ra bitartean, egon litezkeen erreklamazioak aurkezteko. Era berean, epaimahaikide izateko zozketa irailaren 28an egingo dela jakinarazten du Udalak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009606
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gure aspaldiko ametsetako bat zen: "Eskaintzen ditugu elkarrizketak eta erreportajeak Baleike aldizkarian; eskaintzen ditugu bideoak eta argazki bilduma zabalak baleike.eus webgunean... Bietako onena bilduko duen produkturik lortuko al dugu inoiz?". Duela zazpi bat urte edo, liluratu ginen National Geographic-ek argita...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009607
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bilboko Eneko Bilbao jatetxean aurkeztu dugu Ttap aldizkariaren lehen zenbakia. Aurrerantzean, astero-astero izango duzue aldizkaria zuen telefono mugikor eta tabletetan. Ttap aldizkaria aplikazioa instalatu baino ez duzue egin behar (doan da). Eneko Atxa sukaldaria eta Maialen Chourraut piraguista dira lehen elkarrizk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009608
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tolosara egingo du txangoa urrian Beheko plaza jubilatu elkarteak Beheko plaza jubilatu elkarteak Tolosara egingo du txangoa urriaren 27an XXV. Goxua azoka berezia ikustera. Izen ematea astelehenean izango da, irailaren 24ean, 11:00etatik 12:00etara, hogarrean. Urriaren 27an XXV. Goxua azoka berezia ikustera joango dir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009609
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iain Campbell hegoafrikako bodyboardlaria iazko munduko txapelduna da. 18:00etatik aurrera izango da posterrak sinatzen Spot dendan. Bodyboard zaleek zita garrantzitsua dute gaur arratsaldean Spot dendan. Bertan izango da iazko munduko txapeldun Iain Campbell bodyboardlari hegoafrikarra. Aurtengo sailkapenenean ere leh...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009610
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alokairurako laguntzak hobetzea proposatuko du EH Bilduk iraileko plenoan Laguntzak eskuratzeko gehienezko alokairuaren muga 600 eurotik 700era igotzea proposatuko dugu, zoritxarrez Zumaiako errealitateak erakutsi baitu muga hori ez zela erreala. Helburua da laguntza horiek zumaiar gehiagorengana iristea (azalpen osoar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009611
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
FEDMEko emakume korrikalarien bilgune izango da Zumaia asteburuan Emakume korrikalarientzako jardunaldiak antolatu dituzte FEDMEk (Espainiako Mendi Federazioa) eta Zumaia Flysch Trailek astebururako. 27 korrikalari eta sei irakasle bilduko dira Zumaian ostiraletik igandera, mendiko lasterketetan hobetzeko lanketa berez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009612
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak eskaini duen Sormenaren Kabia izeneko beka lortu du Txiki Keixeta artista zumaiarrak. Datorren astean hasiko da bi asteko erresidentzia egiten Hernioren magalean dagoen herrian. Bertan egingo duena aurreratu digu. Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak artisten egonaldia egiteko lehenda...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009613
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean amaituko da musika eskolako ikastaroetan izen emateko epea 2018/2019 ikasturterako Txori Txiki Musika eta Dantza eskolak duen ikastaroetan izen emateko azken eguna ostirala izango da. Musikaz gain, dantza eta antzerkia egiteko aukera izango da. Antzerki tailerrari dagokionez, urrian hasiko dira klaseak. Adin...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009614
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datozen hilabeteotan ekingo zaio Moilaberriko estazioa salerosteko prozesuari Gaur egun Eusko Jaurlaritzarena da eraikina. Behin salerosketa gauzatuta turismo bulegoa eta Algorri Interpretazio Zentroaren zerbitzu osagarria kokatzea da Zumaiako udal gobernuaren nahia [zuzenduta]. Atzo goizean bertan Eusko Jaurlaritzako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009615
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hasi dira Amaia plaza eta Txomin Agirre kaia kalea lotzen dituen bidegurutzeko lurzorua konpontzeko lanak Lan horiek bizpahiru asteko iraupena izango dute. Bien bitartean ezingo da kai inguruko aparkalekuetan aparkatu eta autobusek ezingo dute Txomin Agirrera sartu. Hasi dira Amaia plaza eta Txomin Agirre kaia kalea lo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009616
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haurrei zuzendutako ingelesezko ipuin kontaketa izango da igandean Irailaren 23an, igandean, umeei zuzendutako ingelesezko ipuin kontaketa izango da Aita Marin, 12:00etan. Sarrera doakoa da, baina joan nahi dutenek aurrez mezu bat bidali beharko dute helbide elektronikora edo Kids&us-eko facebook orrialdera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009617
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
LGTBI+ kolektiboa bisibilizatzeko egin dituzte margoketak. Hala ere, horretara mugatu gabe, esku artean proiektu ugari dituztela azaldu dute. Amaia plazako eskilarak koloreztatuta esnatu dira gaur goizean. Amalgamak taldeak sare sozialetan adierazi duenez, LGTBI+ kolektiboa bisibilizatzea izan da margoketaren funtsa. N...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009618
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Victor Ullate Balleteko zuzendari artistiko izendatu berri dute Lucia Lacarra dantzari zumaiarra. Bere ibilbidearen eboluzio naturaltzat du zuzendari bihurtzea, baina ez dio dantzan egiteari utziko. Amets bat izan zen Lucia Lacarra zumaiarrarentzat 14 urte zituela Madrilera joatea. Goizean estudiora sartu eta eguna dan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009619
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Energia garbien eta eraginkortasunaren inguruko ezagutza eta teknologia ezagutarazteko antolatzen dituzte azokak. Larunbatean helduko da Zumaiara: Eusebio Gurrutxaga plazan izango dira, 10:00etatik 14:00etara. Usurbilgo Lanbide Eskolak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin mantentzen duen akordio baten bidez, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009620
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tipi-Tapa ibiltari taldeak datorren asteazkenean ekingo dio egutegi berriari Izen-ematea Branka Gizarte Zerbitzuen eraikinean egin ahal izango da, astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik 14:00etara. Tipi-Tapa ibiltari taldeak irailaren 26an, datorren asteazkenean, ekingo dio ikasturte berriari. Ekimen horrek helb...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009621
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zortzi abesti biltzen dituen maketa kaleratzearekin batera eman du Breaking Brokkoli musika taldeak atsedenaldiaren berri. Diskoa esku artean izateaz gain, azken urteotako bizipenak gogoan izango dituzte Unai Linazasoro eta Ander Eizagirre taldeko musikarietako bik. Ikasketengatik hartuko dute hilabete batzuetako atsed...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009622
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurtengo edizioak izandako harrera ona eta herritarren partaidetza altua nabarmendu ditu Udalak. Era berean, eskerrak eman dizkie antolakuntzan zein Olarro Egunean bertan lanean aritu ziren herriko elkarte zein taldeei egindako esfortzu eta lan onagatik. Joan den larunbatean ospatu zen Olarro Eguna Zumaian. Goiz goizet...
cc-by-sa 3.0