id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0012423
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Faktore ugarigatik ari da ezagun bihurtzen. Geologia aldetik, herrian errodatu diren pelikula edo seriengatik eta orain, agian, diseinu eta moda osagaiengatik. Argentinako bi gaztek sortutako ekimenak Zumaia du izena. "Hitzaren soinua gustatu zitzaigun eta herriaren paisaia eta irudi ederrak ere gogoan, hautatu genuen"...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012424
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Preferenteko Zumaiako sailkapeneko erdian da azken bi partidak irabazita Erregional preferente mailako Zumaiakok 1-2 emaitzarekin irabazi dio Idiazabali pasa berri den asteburuan. Emaitza honi eta aurreko asteburuan Beasaini 3-0 irabazi ondoren, sailkapeneko erdian jarri da. Zumaiarrak sailkapeneko zortzigarren postuan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012425
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urkomek, Urola Kostako landa eremuaren garapenaren aldeko elkarteak, 30 urte bete ditu eta bertako lehendakaria da Ana Mari Eizagirre. Bihar Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean urtemugaren ekitaldia egingo da, 12:00etan. Hala, elkartearen lanaz eta lehen sektorearen egoeraz mintzatu gara Ana Marirekin. Urkomeren helburua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012426
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den azaroan, komunikabide honexen bitartez, Santiagoko dunan aurtengo neguan bertan burutu asmo ditugun ekintzen berri eman genuen. Geroztik, eta eskatutako argibideak eskaini ditugun arren, komunikabideetatik at egon da gaia, pasa den astean Aitor Leiza Ingurumen zinegotzi ohiaren gutuna Baleiken argitaratu den a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012427
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
XVIII. Valle de Astun eski alpino saria jokatu zen larunbatean, alebin mailan, eta Maddi Iraola zumaiarra izan zen irabazlea, 44:21 denborarekin.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012428
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jon Maiaren 'Gutik Zura'-k euskarazko filmik onenaren saria irabazi du Zinemaldia.cat jaialdian Euskal Etxea kultur zentroak antolatzen duen Zinemaldia.cat, Kataluniako euskal zinemaren jaialdiak saria eman dio Jon Maiak zuzendutako Gutik zura dokumentalari. Euskarazko filmik onenarentzako Urrezko txapela-Azkue fundazi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012429
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste bukaera honetan emaitza onak izan ditugu Pulpo eskubaloiaren inguruan. Pulpoko taldeek jolastu dituzten partiduetatik 6 irabazi, 2 berdindu eta beste hiru galdu dituzte. Euskal ligara igoera lortu zuten Kadete neska/mutilak atsedena izan dute aste bukaera honetan. Datorren aste bukaeran hasiko dira Euskal Ligan pa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012430
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat bazkalondoa. Ihes egin diozu amultsu hartuko zintuzkeen besaulkiari eta siesta gozoari, eta Algorritik sartuta, harraldean barrena joan zara, bajamarra aprobetxatuta, Deba aldera. Urrutira, Palankamugarri parean, harribiribilletan buia hori handi bat ikusi duzu, eta gerturatu ahala handitu egin zaizu. Parean j...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012431
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Argindarraren sistemak nola funtzionatzen duen ulertzeko ikastaro trinkoa beharko genuke, baina argibide batzuk, behintzat, eman dizkigu Eribe de Otxoak. Argindarraren sisteman lau urrats nagusi daude: energiaren ekoizpena, garraiatzeko azpiegitura, energiaren banatzaileak eta saltzaileak. Erdiko biak ez daude liberali...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012432
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egun batean, betiko enpresarekin kontratua eten eta Goienerreko bazkide eta bezero egitea erabaki zuten Leire Aranok, Alfonso Garciak eta Josu Urangak. 50 bat zumaiar dira Goienerreko bazkide. Leire Arano: Ni 2014an egin nintzen bazkide. Hasieran kanpaina handi samarra egin zuten, baina urratsa emateko konfiantza Alfon...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012433
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Merkatu libre eta irekia omen da argindarrarena baina, errealitatean, sistema iluna da oso, korapiloz josia, erabat ulergaitza. Herritarrari ezintasuna eta amorrua gailentzen zaizkio argindarraren prezioa neurri gabe igotzen den aldiro, eta ahalmenik gabe ikusten du bere burua negozioa kontrolatzen duten lauzpabost enp...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012434
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nabari da Udal gobernua urduri dagoela, EH Bilduk gai honetan iniziatiba hartu izanak eragotzi egin baitio zeukan asmoa: bulego itxi batean beraiek bakarrik diseinatutako plan bat presaka ezartzea herritarrei etzun gabe.Baina Udal gobernuak nahi duen antzerkia eginda ere, gauza batean ari dira nahasten: EH Bildutik ez ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012435
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur arratsaldean jokatuko da Zumaiako 33. herri lasterketa. Korrika saio handia arratsaldeko 5etan aterako da Beheko Plazatik. Aurretik, 15:45etik aurrera, haur eta gaztetxoen txanda izango da. Jubenilek, seniorrek eta beteranoek 17:00etan hasiko dute lasterketa. Bi distantzia izango dira: luzea 10.200 metrokoa eta la...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012436
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Ez zaie tratu humanoa ematen; animaliak bezala tratatzen dituzte" Wait, just wait. Egon, zain egon. Besterik ez, hori da Chioseko (edo Europako beste lekuetan dauden kanpalekuetako) errefuxiatuei esaten dietena. Zain egoteko. Ezin dute aurrera egin eta atzera bueltatu ere. Horren berri eman zuten atzo Salvamento Marit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012437
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren asteburuan Inauteri jaia ospatuko dute Gaztetxean bazkari eta kontzertuarekin. Gaztetxeak Inauterietako jaia ospatuko du datorren larunbatean 14:30ean hasiko den bazkariarekin. Menua entsaladak, paellak, edariak, postreak eta patxaranak osatuko du eta 7€ balio du. Bazkaltzera bertaratu nahi dutenek aurrez txar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012438
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten, otsailaren 24tik 27ra ospatuko dira Zumaiako Inauteriak. Udalak egun horietarako egitarau zabala aurkeztu du. Ikuskizunak, musika, lehiaketak... denetarik izango da. Ikastetxeetako haurren festarekin hasiko dira datorren ostiral arratsaldean inauteriak herrian. Ondoren, 17:00etan Ludotekan jarraituko du festak,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012439
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EH Bilduk bere proposamenaren berri emateko erabilitako baieztapenek herritarrak nahastu egin ditzakeela azpimarratu du gobernuak. Era berean, alderdikeriengatik herritarrak nahastu eta kaltetzea ez dela zilegi gehitu du. Herriko aparkamenduaren gaiak zumaiarren egunerokotasunari zuzenki eragiten diola aintzat hartuta,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012440
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiko taldeak aste bukaera honetan zazpi partidu jolastuko dituzte Lubaki kiroldegian, horietatik sei larunbatean eta bakarra igandean. Larunbata guztia eskubaloi festa izango dugu Lubaki Kiroldegian, goizeko 10:00 tatik arratsaldeko 19:15 arte etengabeko partiduak izango bai dira. Larunbat arratzaldez seni...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012441
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bi saioetarako sarrerak daude oraindik Gaur izan da Pirritx, Porrotx eta Marimototsen hilaren 27ko emanaldietarako sarrera salmentaren lehen eguna, eta bi saioetarako sarrerak geratzen dira oraindik. Bihar, hilak 17, ostirala, Alondegia kultur etxeko bulegoetan salduko dira sarrerak (F...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012442
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EH Bildu: "Poligonoko bizilagunen artean egonezina dago aparkalekuen inguruan; Udan kaosa gertatuko dela uste dute" Aparkalekuak erregulatzeko sistema lantzeko hiru bilera egin ditu EH Bilduk Zumaiako herritarrekin azken asteotan. Horrez gain, inkesta bat ere abian jarri du koalizioak Interneten. Horren guztiaren balor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012443
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoren taldeek asteburu honetan jokatuko dituzten partiden ordutegia.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012444
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat honetan Gipuzkoako batel ligako seigarren estropada jokatuko da Pasai Donibanen. 16:00etan izango da. Hantxe izango gara gure harrobiko arraunlariekin.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012445
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Disko bat erosten dudanean azala, kontrazala, ertzak, kanten egileak, ekoizlea, kolaboratzaileak, hori dena ikuskatzen dituenetakoa naiz. Eta gustukoa badut talde horren beste diskoak begiratzen/erosten hasten naiz. Hori da bildumazaleon madarikazioa. Begiratzen dudan beste zerbait disko hori argitaratu duen diskoetxea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012446
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskaldun zaharrak zergatik egiten dio erdaraz euskaldun berriari? Taberna batean egin dute topo lehen aldiz. Ez dute elkar ezagutzen. Edadean aurrera doa bat, gaztea da bestea. Bertako euskaran hasi dira biak berriketan, firin-faran, zaharrak gazteari nongoa den galdetu dion arte: "Hemen bizi naiz, baina Alacantekoa n...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012447
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gardentasun ariketa eginez, herritarrek inkesta bidez eta hiru bilera irekietan egindako proposamenak eta emandako iritziak publiko egin ditugu; jakina, anonimotasuna errespetatuz, norena den erakutsi gabe. Gardentasuna eta parte-hartzea funtsezkoak iruditzen zaizkigu EH Bildun, eta publiko egin ditugu aparkalekuen gai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012448
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martin Amilibia: "Aurten beste jauzi bat eman dut eta gustura nago" Futbolean 13 bat urtez jardun ondoren, atletismorako jauzia egin zuen Martin Amilibiak duela lau urte eta erdi. Hiru urtez Donostiako Atletico San Sebastian taldean ibili ondoren, aurtengo denboraldia Oñatiko Aloña Mendi Kirol Elkartean burutzen dabil....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012449
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako eskola bideen proiekturako logo lehiaketaren erakusketa, Alondegian 2015-16 ikasturtean hasi ziren herriko ikastetxeak, Guraso elkarteak eta Udala ikasleen mugikortasun aktiboa eta segurua sustatzeko elkarlanean, Osasun Sailak helburu horrekin ematen dituen diru-laguntzei esker. Proiekturako irudi bat sortzeko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012450
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Gure omenaldirik beroena Zumaiatik eta Euskal Herriko herri guztietatik kanporatuak izan zirenei" ...eta ongi etorri egun munduan exodoan/bidean dabiltzan pertsona guztiei Gure omenaldirik beroena Zumaiatik eta Euskal Herriko herri guztietatik kanporatuak izan zirenei. Ongi etorri egun munduan exodoan/bidean dabiltzan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012451
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1937ko eta gaur egungo errefuxiatuak gogoan izan genituen atzo herrian. Herritar askoren ahotan izan zen gaia, baita politikari askoren mezua bilakatu ere, kazetarien kamerak piztuta izan ziren bitartean. Gaur ordea, xenofobia eta arrazakeriaren aurkako horma-irudia zentsuratu du Udal Gobernuak. Alkatea presente ez bad...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012452
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren igandean, otsailaren 19an, beste irteera bat prestatu dugu zuentzat. Oraingoan ere goiz buelta izango da eta ez gara urrutira joango. Gure probintzian ibiliko gara, oraingoan Gipuzkoan barnekaldian. Plana honako hau da: goizeko 7:30ean aterako gara Txomin Agirre kaitik, Hernaniko Fagollaga auzora joan eta Urda...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012453
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Austriara bidaia antolatu du Beheko Plaza jubilatuen elkarteak, ekainaren 16tik 23ra, bere bazkideentzat. Izena emateko eguna gaur izango da, 11:00etatik 12:00etara, bulegoan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012454
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Otsaileko astebukaera oparoa izan dugu Zumaian eta Bermeon ospatu diren kadete mailako Euskal Ligarako igoera fasean. Pulpo Eskubaloiko bi taldeek lortu dute sailkapena, Txikixa Tabernako mutilak eta Trapaia Tabernako neskak. Bermeon ospatu den igoera fasean, Txikixa Tabernako mutilak hiru partiduak irabazi dituzte, sa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012455
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1937ko otsailaren 13an kanporatuak izan ziren 252 herritarrei omenaldi hunkigarria egin die Zumaiako herriak gaur eguerdian. Oraindik bizirik daudenak eta kanporatuak izan ziren 58 familietako senideak bildu dira Bego Blancok egindako monolitoaren aurrean, zumaiar guztiekin egun lazgarri hura gogoratzeko; eta, kale ant...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012456
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inon, inor ez da ilegala. Ez ziren ilegalak 1937an frankistek Zumaiako eta EHko hainbat herritatik kanporatutako lagunak. Eta ez dira ilegalak egun mundu zabalean bortxaz beren herria, familia eta lagunak utzi behar dituztenak, Europako hainbat Gobernuk eta alderdik kontrakoa sinistarazi nahi badigute ere. Gure ekarpen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012457
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean atzoko eta gaurko errefuxiatuen aldeko horma-irudia Erriberan 1937an herria uztera behartu zituzten ehunka zumaiar eta euskal herritar. 80 urte eta gero, egoerak ez du hobera egin. Milioiak dira beren herria bortxaz uzten ari direnak, eta gainera, egungo Europako eta Espainiako agintariek hesiz eta militarrez ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012458
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bidaiatzen dudanean, bisitatzen ditudan tokiko kale-izenei begira jartzeko ohitura dut. Askok bertako pertsonaia ezagunen izenak eramaten dituzte. Egia esan, berez, pertsona horien biografia ezagutzeko gogoa sartzen zait momentu horretan, baina gero ia inoiz jartzen naiz Interneten edo gidaliburuetan irakurtzen. Zumaia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012459
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2017ko otsailaren 26an, 10:00etan lehen deialdian eta 10:15ean bigarren deialdian egingo da Ohiko bilera orokorra, Anade elkartean bertan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012460
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aldaketa txikiak egingo dira herri lasterketako zirkuituan paolaldeko obrak direla eta Portu sarrerako barran egiten ari diren lanak izango dute bere eragin txikia hilaren 18an korrituko den herri lasterketan. Talaipe aurrea itxita dagoenez, ezingo dute korrikalariek bertatik pasa. Julio Beobide ibiltokitik Juan Belmon...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012461
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal blogintzaren inguruko inkesta bat aurkeztu du Azkue Fundazioak Azkue Fundazioak euskal blogintzaren egoeraren azterketa egin du eta, azken urtetan alor honetan ikerketa edo analisi sakonik egin ez dela ohartuta, euskal blogintzaren inguruko inkesta publikoa sortu du. Edonork bete dezakeen inkesta da eta horren h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012462
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aitor Badiolak, Maria Armendarizek, Antxon Sarasuak eta Ander Zulaikak osatutako blues rock taldeak kontzertua emango du gaur, Donostian, Victoria Jazz Cafen (Victoria Eugenia antzokian). 22:30ean izango da saioa eta sarrera doan izango da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012463
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal inauterien inguruko kalejira egingo du Musika Eskolak hilaren 24an Azken urteotan bezala, eta aurtengoaren hamargarrena izango da, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak emango dio hasiera Zumaiako Inauterietako egitarauari. Aurten ere kalejira bat egingo dute herrian zehar, baina, ekitaldi handi bat izan beharre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012464
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste bukaera honetan partidu ugari izango ditugu Lubaki Kiroldegian. Ligako lau partidu eta Euskal Ligako igoera faseko sei partidu jokatuko dira. Euskal ligako igoerarako kadete neska/mutilak izango ditugu lehian, Zumaian Trapaia Taberna Pulpoko neskak izango ditugu eta Bermeon Txikixa Taberna Pulpoko mutilak partidua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012465
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1937ko kanporatuak gogoratuko dituen Oroimenaren gunea inauguratuko da igandean 1937ko otsailaren 13a ez du inoiz ahaztuko Zumaiak. Jada 80 urte pasa diren arren, egun hura bizi zutenek atzo gertatu balitz bezala gogoratzen dute neguko goiz euritsu hartan bizitakoa. Izan ere, hura izan zen 252 zumaiar etxeetatik atera ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012466
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Egia guztion artean eraikitzea nahi dut, eta horretarako jende zintzo eta ausart gehiago agertzea da nire nahia" Gipuzkoako Audientzia Probintzialak lehen aldiz haur lapurtuen inguruko kasu bat irekitzea hobetsi du: Carlota Dominguezen gurasoei kendu zioten haurraren kasua, hain zuzen ere. 1963ko martxoaren 2an jaio z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012467
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jubenil nesken Pulpo gol bakarragatik geratu da Euskal Ligatik kanpo Emakumezkoen jubenil mailako Euskal Ligara igotzeko fasea jokatu da pasa den asteburuan Bilbon. Fasea jokatu duten lau taldeen artean Ttakun Taberna Pulpo K.E. izan da. Andres Torrikok eta Iraitz Mujikak entrenatutako neskak gol bakarrarengatik geratu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012468
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Europara bizitza hobe baten bila datozen errefuxiatuen tragediak ez du etenik. Iazko ekaineko Baleiken Greziako Chios uhartera joan ziren Libe Aizpuru eta Nerea Eizagirre boluntarioek errefuxiatuen kanpalekuetan aurkitutako errealitatea jaso genuen. Turkiako kostaldetik gertu dagoen uharte hartan ezagutu zituzten bi er...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012469
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nahiko polemika sortu dute azken urte hauetan Santiagoko dunetan egiten ari diren babeste lanek eta batzuetan behar bezala ulertzen ez badira ere, justifikazioa badute. Pinuak moztu edo ez, kezka eta egonezinak piztu dituen azken ekintza izan da. Saiatuko naiz azaltzen nondik datorren egonezin hori. Prozesura guztia ez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012470
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur arratsaldeko 18:00etan ez ohiko osoko bilkura egin du Zumaiako Udalak. Eguneko aztergaien artean, behin betiko onespena eman zaie 2017ko aurrekontuei, udal administrari batek jarritako erreklamazioa ukatuz. Izan ere, berraztertze errekurtsoa aurkeztu zuten sei udal administrarietatik 5ekin akordiobatera iristea lo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012471
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txikixa Taberna Pulpok kadete mutilen igoera fasea Bermeon jokatuko du Aste bukaeran Txikixa Taberna Pulpo Eskubaloiko mutilak Bermeon jokatuko dute kadete mutilen igoera fasea. Hemen duzue egutegia: Aurreko aste bukaeran Txikixa Taberna Pulpo Eskubaloiko kadete mutilak Gipuzkoako txapelketan bigarren amaitu ondoren, s...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012472
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Errefuxiatuen Harrera taldeak, Erkibe Kultur elkarteak eta Udalak elkarlanean, Oraindik da atzo ekimena antolatu dute astebururako. Duela 80 urte Zumaiatik kanporatuak izan zirenak eta egungo errefuxiatuak hartuko dituzte gogoan. Oraindik da atzo: Atzo gu, zumaiarrok. Gaur, siriarrak. Bihar? lelopean atzoko hi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012473
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Trapaia Tabernak emakumezko kadeteen promozio fasea Zumaian jokatuko du Aste bukaera honetan, ligako partiduez gain, Emakumezko Kadeteen promozio fasea ospatuko da Lubaki kiroldegian. Hemen duzue egutegia: Aurreko aste bukaeran, Trapaia Taberna Pulpo Eskubaloiko kadete neskak Gipuzkoako txapelketa irabazi ondoren, aste...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012474
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irene Irureta eta Karmele Gorroño dira 2017ko Inauterietako kartel lehiaketaren irabazleak 2017ko inauterietako kartel lehiaketak badu dagoeneko irabazlea. Guztira 28 proposamen jaso dira eta Irrimarra Ilustrazioa taldeko Irene Irureta eta Karmele Gorroñok aurkeztutakoa aukeratu du Festa Batzordeak 2017ko inauterietako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012475
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Josefina Azpeitia musika akademiako ikasleak Andoaingo piano jaialdian Joan den asteburuan Andoainen ospatu zen XII. piano jaialdian, Josefina A. Musika Akademiako hainbat ikaslek hartu zuten parte. Denen artean, zilarrezko hiru eta lau urrezko domina eskuratu zituzten, baita diploma bana ere. Piano-joleak honakoak iza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012476
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikaragarri gustatzen zait irakurtzea. Txikitatik gustatu izan zait. Egunkariak, aldizkariak, nobelak, komikiak, historiako liburuak... ia dena poesia eta autolaguntzako liburuak izan ezik. Baina liburuetan bada ia inoiz irakurtzen ez dudan zerbait: eskaintza orriak eta hasieran jartzen dituzten aipamenak. Liburu bat za...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012477
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bilbon egiten den Zinegoak gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren bi saio emango dira aurten Zumaian. Martxoaren 23an eta 30ean izango dira saio hauek Aita Mari zinean. 14. nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdi honen aurkezpen ekitaldia egin da gaur Bilbon. Azaldu dutenez, dokumentale...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012478
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dardararen V. urteurrena jaialdi berezi batekin ospatuko da larunbatean Urteurren jaia 20:00etan hasiko da Torreberri kanpoan, eta goizaldeko 01:30ak arte luzatuko da. Lau talde izango dira guztira: Los Brown eta The Grace of Dionysus zumaiarrak, Kerman talde madrildarra eta Grises zestoarra. Dardara Musika Kolektiboko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012479
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aparkalekuen inguruko azken bi bilera irekiak deitu ditu EH Bilduk Aparkalekuen gaiaz hitz egiteko, herritarrekin azkeneko bi bilera irekiak aste honetan egingo ditu EH Bilduk. Lehen bilera pasa den ostegunean egin zen eta emaitzarekin gustura agertu zen koalizioa. "EH Bilduk ahotsa eta aukera emango die beraien iritzi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012480
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Produktu fitosanitarioen inguruko ikastaroa antolatu da eskualdean Fraisoro Eskolak eta Hazi Fundazioak Produktu fitosanitarioen aplikatzailea: oinarrizko maila izeneko ikastaroa eskainiko dute Zarautzen. Urkomeren eta Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin antolatu da ikastaroa eta Udal Elkartearen egoitzan eska...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012481
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kroseko egutegian, egun seinalaturik bada, hori Euskadiko txapelketako eguna da. Naziorteko krosak jokatzen direnean, punta-puntako euskal kirolari askok parte hartzeari uko egiten diote, eliteko kirolarien eskutik jasotzen duten astindua handiegia delako. Baina Euskadiko txapelketa denek dute begiz jota eta batez ere ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012482
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1.1.- 2016KO 5/2016 ERREPARO ORRIA, ETA 530/2016 ALKATEAREN ERANTZUNAREN BERRI EMATEA.- 1.2.- 2016KO 10/2016 ERREPARO ORRIA, ETA 908/2016 ALKATEAREN ERANTZUNAREN BERRI EMATEA.- 1.5.- AURREKONTU EGONKORTASUNA EZ BETETZEAREN ONDORIOZKO TXOSTENAREN BERRI EMATEA. 1.6.- IRIZPENA.- 1.6.1.- 2017KO AURREKONTU OROKORRAREN ERREK...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012483
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goiener kooperatibak hitzaldia emango du bihar Eskubide Sozialen Kartak antolatuta Energia berriztagarrien kooperatiba den Goienerrek, otsailak 8an hitzaldia emango du Zumaian, Alondegiko Moila gelan ( 1. solairuan ), 19:00etan. Sistema energetiko burujabea sustatu nahi du Goienerrek, jatorri berriztagarria duen argind...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012484
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2016. urtea bukatzeko herriko erlojuaren lehen datuei buruzko idatzia osatu genuen. Urte berria hasi dugun honetan, erloju horren historiarekin jarraitzea erabaki dugu. Izan ere, Zumaiak erlojuaren tiki-taka soinuaren altzoan jarraitu zuen. XIX-XX mendeetan ugaritu egiten da erlojuari buruzko informazioa. Jakin badakig...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012485
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lucia Lacarra: "Orain askatasuna dugu erabakitzeko zer egin, nora joan edo norekin lan egin nahi dugun" Lucia Lacarra eta bere senar Marlon Dino dantzariek The Key izeneko laburmetraia aurkeztu zuten pasa den larunbatean Bilboko Guggenheim museoan. Gaur goizean elkarrizketatu dugu Lucia eta pelikula honez eta etorkizun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012486
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aitor Badiolak, Maria Armendarizek, Antxon Sarasuak eta Ander Zulaikak osatzen duten Serious Business blues-rock taldeak kontzertua emango du bihar, larunbata, 19:00etatik aurrera, Goiko bodegoian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012487
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertan, besteak beste, martxoko egitaraua adostu eta 2017rako Berdintasun Plana aztertuko dituzte.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012488
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualdeko enpresen estrategia eta antolakuntza edo ekoizpen prozesua hobetzeko programa jarri dute abian Gipuzkoako Foru Aldundiak, Garapen Elkarteak eta Gipuzkoako garapen agentziek, kasu honetan, Urola Kostako Udal Elkarteak, Prince programa jarri dute martxan. Foru Aldundiak garapen agentziekin elkarlanean bideratu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012489
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste bukaera erabakiorra Pulpoko Jubenil neska eta Kadete neska/mutilentzat Partidu erabakiorrak izango ditugu aste bukaera honetan, hemen partiduen egutegia: Asteburu honetan jubenil nesken taldeak TTAKUN TABERNA PULPO KE Euskadiko ligarako igoera fasea jokatuko du Bilbon. Fase honetan San ADrian, Kukullaga eta Consul...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012490
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ardantzabideko egoiliarren eremuan bertakoek bakarrik aparkatu ahal izango dute otsailaren 27tik aurrera Datozen hilabeteotan Ardantzabiden beste supermerkatu bat zabalduko delako, bertako aparkalekuak arautzeko erabakia hartu zuen Udalak iazko azaroan. Hala, Ardantzabideko aparkalekuen % 75a egoiliarrentzako izango di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012491
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iaz baino 800 kilo elikagai gehiago bildu da Zumaian Saharako kanpalekuetara bidaltzeko Pasa den astean Saharako errefuxiatuen aldeko Euskal Karabana iritsi zen Zumaiara, Darahli elkartearen eskutik. Karabanaren helburu nagusia ahalik eta elikagai gehien biltzea izan da, gero errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko. Zu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012492
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1 Formulako aerodinamika ingeniaria da Gaizka Sasiain. Caterham eta Lotus taldeetatik pasa eta gero, 2015eko arazotik McLaren taldean ari da lanean. Hain esklusiboa den munduan lekua nola lortu duen, aerodinamikaren sekretuak eta Brexit-aren inguruko kontuak esan dizkigu, besteak beste, elkarrizketa honetan. Gaizka Sas...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012493
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Desoxirribonukleiko' antzezlanaren euskarazko bertsioa estreinatuko dute bihar Zumaian Zumaiako antzerki denboraldiaren baitan, bihar, 22:00etatik aurrera, Desoxirribonukleiko izeneko "komedia zientifiko musikala" izango da Aita Mari zinean. Euskarazko bertsioaren estreinaldia izango da, gainera, geurean ikusi ahal iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012494
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EH Bilduren aparkalekuen proposamena osatzeko lehen bilera egingo da gaur Aparkalekuen proposamena osatzeko, Zumaiako EH Bilduk herritarrekin egiteko hiru bilera deitu ditu. Hauetatik lehena gaur bertan izango da, 18:30ean, Herri Eskolaren aretoan. Hurrengo biak otsailaren 9an (Alondegian) eta 11n (Oikian izango dira)....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012495
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berritutako bateletako batek, Aitonak, Karlos Aperribai zumaiarraren omenezko izena darama. 1920an jaioa, arotza eta arraunzale porrokatua zen. "Arrangoleta parean zegoen ontziola batean egin zuen lana. 1985ean ezagutu nuen, egurrezko arraun, batel, traineru eta abar konpontzen dizkigun. Gero, egunero, klubean lanean e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012496
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
20 urte dituzte bi batel konpondu eta txukundu ditu Elgoibarko Meka Lanbide Eskolarekin lankidetzan. Udaberrian beste ontziren bat berritzera eramateko asmoa du klubak. Zazpi metroko luzera eta 70 kiloko pisua dute gazte hauek eskutan izaten dituzten erremintek. Batelak dira harrobiko gazteek arraun munduan hasteko era...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012497
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ismael Manterola: "Espezializazioak autista bihurtu ditu arte plastikoak" Maite ditut maite. Transmisioa XX. mendeko Euskal Herriko artean liburua idatzi du Ismael Manterola Ispizua arte historialari eta idazle zumaiarrak. Gaur aurkeztuko du Bilboko Anti liburudendan. Aurretik Berria egunkarian elkarrizketatu dute.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012498
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herriko jaietan janari eta salmenta postuak jartzeko baimen eskaera epea zabaldu du Udalak San Telmo eta San Pedroko festak oraindik urrun ikusten baditugu ere, Zumaiako Udalak zabaldu du dagoeneko herriko jaietan janari eta salmenta postuak jarri ahal izateko baimen eskaera epea. Horiek horrela, interesdunek bi aukera...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012499
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Boluntarioek itsasoko zaborrari buruzko datuak bildu dituzte Mutrikuko eta Zumaiako hondartzetan Ekimena LIFE LEMA deritzon proiektuaren baitan kokatzen da eta helburua da uretan dauden itsasoko zaborren kudeaketa eraginkorra sustatzea. Datozen hiru urteetan hondakin horietako 100 tona bilduko dira Gipuzkoan eta Pirini...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012500
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bizitzako xehetasunei ateak zabaltzen dizkien erakusketa zabaldu da Oxforden Edgar Rodas guatemalarrak arkitektura du lanbidea eta argazkigintza zaletasuna. Nahita edo nahi gabe, biak uztartzen ditu bere argazkietan, egun hauetan Alondegiko Oxford aretoan zabaldutako erakusketan ikus daitekeen bezala. Eraikinak, galeri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012501
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gai honen inguruan gero eta sentsibilizazio gehiago somatzen da gizartean. Irakasleok, gurasook, ikasleok... denok egon behar dugu adi eman litezkeen tratu txarren aurrean eta ahal dugun heinean jarrera aktiboa hartu honen kontra. Honetaz arituko gara bigarren tertulia-saio honetan, ZHEko SAGARBIDEKO aretoan honako egu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012502
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martxoko hilabete morearen harira, Zumaiako Udalak eta Berdintasun Foroak abian jarri dute Emakumearen Eguneko kartel lehiaketa. 16 urtetik gorako zumaiarrei zuzenduta dago lehiaketa hau. Parte hartzaileek otsailaren 21a bitartean aurkeztu ahal izango dituzte udaletxean haien proposamenak. Kartelak jaso beharreko testu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012503
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekitatea eta klima aldaketa aztertuko dituzte Eskolako Agenda 21 programan Lurra partekatzen dugun pertsona guztiok aukera berdinak al ditugu? Eta gure herrian bizi garenok? Galdera horiei erantzuten saiatu ziren 2015-2016 ikasturtean Zumaiako Eskolako Agenda 21ean murgilduta ibili ziren gaztetxoek. Aurten, aldiz, ekit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012504
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Piztu Itxaropena euskal karabanarekin bat eginda, Darahli elkarteak Saharara eramateko janari bilketa egin du pasa den astean. Zumaiako herriaren erantzuna, ohi bezala, aipagarria izan da. Bi fasetan egin da bilketa: lehenbizi eskola mailan eta larunbatean herriko zenbait supermerkatuetan jarritako mahaietan. Arroza, a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012505
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astebukaera ederra izan dugu Zumaian eskubaloiaren inguruan. Pulpoko taldeek 17 partidu jolastu dituzte, eta horietatik 9 irabazi, 1 berdindu eta beste zazpiak galdu. Baina Zumaian jolastu diren bi partidu berezietan emaitz honak izan ditugu. Batetik Ttakun Taberna Pulpoko Jubenil neskak, Bera Beraren aurka partidua os...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012506
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral honetan egingo da GUNE elkartearen laugarren solasaldia. Oraingoan Cristina Zamora izango da hizlari, eta gai honi buruz hitz egingo du: "Diversidad familiar. Familias homoparentales y homomarentales".
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012507
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZUMAIAKO HERRI ESKOLAk 2015 urtean jaiotako haurren ( 2 urtekoak), eta aurretik jaiotakoen matrikula epea urtarrilaren 30etik otsailaren 10era irekita dagoela jakinarazi nahi dizue. Matrikulazio kanpaina dela eta, seme-alabaren bat eskolatze adinean baduzue, telefono honetara dei ezazue: Tel.: 943-861037 Hona hemen, ge...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012508
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalak UEMArekin batera elkarlanean antolatutako saioak urtarrilaren 31n eta otsailaren 7an izango dira Oxford aretoan. Zumaian euskararen egoera zein den jakitea eta hizkuntzaren erabileran eragina duten askotariko faktoreak aztertzea dira tailerraren helburu nagusiak. Zumaia euskararen arnagusnea al da? Indarrik ba a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012509
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hazilan programaren hirugarren edizioa antolatu du Udal Elkarteak Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan proiektuaren hirugarren deialdia egin du. 2016an bi edizio egin ditugu eta, orain, 2017ko lehenengo taldea osatuko dugu. Jardunaldi bat egingo dugu otsailaren 1ean interesa dutenei xehetasun guztiak azaltzeko. Gazteei...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012510
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aparkalekuen inguruko proposamena herritarren batera landu nahi du EH Bilduk, emaitza Udalean aurkezteko. Horretarako, bilera irekiak egingo ditugu otsailaren 2an (Herri Eskolako aretoan), 9an (Alondegian) eta 11n (Oikian). Horrez gain, ONLINE INKESTA bat jarri dugu martxan, bilerara joan ezin dutenek iritzia emateko a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012511
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Enborrak zeramatzan kamioi batek su hartu ondoren, AP-8 autobidea itxita egon da Zarautz parean eguerdian Irungo bidean. Trafiko zuzendaritzak Twitter bidez azaldu duenez, errail bat dagoeneko zabalik dago. Eskuinekoa, baina, itxita mantentzen da eta oraindik auto ilarak ari dira sortzen.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012512
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Finala urtarrilaren 28an izango da Donostiako Ekogunea parkean, eguerdiko 12:00etan. Urko Aristi kazetari eta aurkezlearen gidaritzapean 4 proba burutu beharko dituzte finalistek eta puntu gehien jasotzen dituen taldeak bereganatuko du 3.000 euroko saria. Kutxa Ekoguneak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean antolatzen due...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012513
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
AP-8 autobidea itxita dago Zarautz parean, Irungo norantzan, kamioi batek su hartu duelako. Hiru kilometroko auto ilarak sortu dira. Trafiko zuzendaritzatik Zumaiako irteeran ateratzea gomendatzen du.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012514
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ondoren, 17:00etan, helduen lasterketak izango dira, gizonezko zein emakumezkoentzat. Lasterketa laburra (5.600 metro; lehen itzuli txikia eta zirkuitu luzeari itzuli bat) edo luzea (10.200 metro; lehen itzuli txikia eta bi itzuli zirkuitu luzeari) egin ahal izango da. Sari-banaketa 18:30ean egingo da. Maila bakoitzeko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012515
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hemen duzue Basarriren kronika, duela 80 urte "Eguna" egunkarian argitaratutakoa. Gipuzkoa'ko uri polit paketsutako bat Zumaia dezute. Bertan gertatutako zerbaitxo edestu nai nizueteke gaur. Egun batez, eŕiko eŕetore jaunaren bila alamoduzko jendetza inguratu zan. Asmorik makuŕenez zijoazela uŕutira ezagun zuten. Aien ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012516
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
80 urte baino gehiago dituen anguletarako erabiltzen zen txanela ari dira berreskuratzen Zumaiako Institutuan. Aste Santurako berriro uretan izatea dute helburua. Matematika, euskara edo filosofiaz gain, ontzigintza ere ikasgai bihurtu da Zumaiako Institutuan. Iaz egurrezko ontzi tradizionalen maketak egiten hasi ziren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012517
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Edgar Rodas argazkilariaren erakusketa zabalduko da ostiralean Oxford aretoan Ostiral honetan, hilaren 27an, Mi alma grita así deituriko argazki erakusketa zabalduko da Alondegiko Oxford aretoan. Egilea Edgar Rodas arkitekto eta argazkilari guatemalarra da. Rodasek, afizio eta denbora pasa gisa ekin zion argazkilaritza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012518
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Orain astebete inguru Donostiako Le Bukowski aretoan emandako kontzertuan, The Fleshtones New Yorkeko talde mitikoaren abeslari Peter Zarembak behin eta berriz galdetu zien bere taldekideei ea talenturik bazuten. "¿Tienes talento?" galdetzen zien español makarroniko batean. "¡Si!" erantzuna jaso eta berehala, "¡Aqui ha...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012519
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Karitas en ohar honen bidez, herrIari, Gabon koruari, txistulariei, poltsariei...(ez litzaiguke inor ahazterik nahi), beste behin ere, gure esker ona adieraztea nahi diogu. Gabonetako kapainan lortutako 6.668,35 €ak behartsuei laguntzeko erabiliko ditugu. Berriz ere, gure borondatea adieraztea nahi dugu, zailt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012520
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aparkamenduaren gaia jorratzeko herritarrekin egindako bileren partaidetza altua eskertu du Udalak Zumaiar asko hurbildu dira aste honetan zehar Udalak aparkamenduaren egoera antolatzeko landu duen proiektu proposamena ezagutzera eta honen inguruan iritzia eman eta ekarpenak egitera. Ideia eta proposamen horiek aztertu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012521
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzegik eta Lourdeseko Amaren Abegi Elkarteak jaso dituzte Komentuko aterpetxearen kudeaketagatik jasotako gainerako dirua San Jose komentuko aterpetxearen kudeaketagatik 5.500 euro jaso zituen iaz Udalak eta diru kopuru hori gizarte helburua duten hiru elkarteen artean banatzea erabaki du, bakoitzari 1.833 euroko diru...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012522
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gotzon Enbilek lortu zituen Euskadiko Pilota Federaziorako hauteskundeetan boto gehien. Patxi Jauregiren errekurtsoa ez da aintzat hartu eta azken orduko ezustekorik ez bada, zumaiarra izango da presidentea. Hauteskundeak irabazi dituzu, baina Jauregiren hautagaitzak errekurtso bat aurkeztu behar zuen. Zertan geratu da...
cc-by-sa 3.0