id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0012523 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1936ko estatu kolpe faxistak eragin zituen errefuxiatu guztiak gogora ekarri nahi izan ditugu 25. muralean, eta bereziki, 1937an Zumaiatik eta Gipuzkoako beste hainbat herritatik alde egin behar izan zuten emakumeak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012524 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Postura aldaketek bizkarrezurrean sor ditzaketen arazoei buruzko hitzaldia | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012525 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Piztu itxaropena lema duen Sahararen aldeko euskal karabana Zumaiara helduko da aste honetan Darahli elkartearen eskutik. Saharar herriari ahalik eta elikagai gehien gehien eramatea izango da aurtengo helburu nagusia, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpalekuetan pairatzen ari diren elikagai falta asetzeko nahian.
Bi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012526 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren igandean, urtarrilak 29an, beste irteera bat egingo dugu. Oraingoan ere goiz buelta izango da eta ez gara urrutira joango. Bizkaia eta Gipuzkoa lurraldeak ukituko ditugu.
Plana honako hau da: goizeko 7:30ean aterako gara Txomin Agirre kaitik, Ondarroara joan eta Tontorramendi mendia igoko degu; Saturraranera j... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012527 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | PULPO eskubaloiko taldeek urtarrillak 20,21 eta 22an jokatu dituzten partiduen emaitzak:
Aste bukaera luzea eta positiboa izan dugu. 15 partidu jokatu dituzte gure taldeak eta horietatik 10 partidu irabazi eta 5 partidu galdu dira.
Harrobiak sendo jarraitzen du, partiduak irabazten eta horren islada sailkapenean dugu:
... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012528 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiarrok beti irudikatu izan ditugu bi Zumaia, zubitxikia mugarri: herria eta poligonoa bereizten ditugu hitz egiterakoan. Baina orain, Zumaiako Udala irudi hori errealitate bihurtzera doa.
Atzo aurkeztu zigun Zumaiako alkate Oier Kortak poligonoko bizilagunei Udalak prestatu berri duen aparkalekuen plana. Aurkeztuta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012529 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Merkataritza eta ostalaritza establezimenduei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina egingo da datorren astean
Zumaiako Udalak, Ferrovial Servicios enpresarekin elkarlanean, herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina pertsonalizatua antolatu du datorren asterako.
Merkatari ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012530 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Blanca Marquesen erailketa matxista salatzeko bilkura deitu du Berdintasun Foroak
Indarkeria matxistak eraildako bigarren biktima da 48 urteko emakume burlatarra. Zumaiako Berdintasun Foroak herritarrei dei egiten die gaur arratsaldean (19:30ean) egingo den bilkuran parte hartzera. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012531 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inauterietarako ideiak eta proposamenak aurkezteko deia egin du Kultura Sailak
Otsailaren 24tik 27ra bitartean ospatuko dira aurtengo Inauteriak. Ekitaldien egitaraua osatzeko, Kultura Sailak dei egiten die herriko elkarte eta eragileei jai hauetan ekitaldiren bat egiteko asmorik badute ahalik eta azkarren aurkez ditza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012532 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Rolling Stones taldeak disko berria atera du orain hilabete eskas. Blueseko diskoa da eta ezer gutxi gehitzen dio talde beteranoaren ibilbide luzeari. Gaur egun ezer interesgarririk egiteko gauza ez badira, azken disko azpimarragarria atera zutenetik ia 40 urte pasa badira, musikazale askok pentsa dezakete ea zergatik ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012533 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Donostiarako joan-etorrietarako gaueko autobusak izango dira urtarrilaren 19an eta 20an
San Sebastian eguneko jaiak direla eta, gaueko autobus zerbitzu berezia izango da Zumaiatik Donostiara bihar, hilak 19, eta etzi, hilak 20.
Bi gau hauetan larunbateko ohiko gaueko ordutegiak izango dira abian.Larunbatean goizaldeko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012534 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lurraldebuseko geltokietan aldaketak izango dira Donostian hilaren 20an
Zumaia eta Donostia arteko ibilbidea egiten duten autobusek, Donostiara 10:00ak eta 15:00ak artean iristen direnak, San Martin kaletik sartuko dira Easo kalera, eta kale horretako autobus erreitik zirkulatuko dute Pio XII.a plazara iristeko, eta Bi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012535 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurrera dihardugu gure eraldaketa pedagogiko berritzailearekin. Arizmendi ikastola izan zen bide honetan aitzindari Rafael Cristobal doktorearekin eta gaur, beraiekin esperientziak konpartitzeko aukera paregabea izan dugu Arrasateko Uribarri gunean.
Bertan, Arizmendiko Haur Hezkuntzako Zuzendariarekin eta Zuzendari oro... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012536 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hilabete baino ez da falta maiatzaren 7an egingo den herri-galdeketaren alde sinatu ahal izateko. Sinadura bilketa erritmo onean doa, hasieran jarritako 1.000 sinadurak pasa eta ahalik eta gehien lortzea da Ontziraturen helburua.
Hauek izango dira erabakitzeko eskubidearen alde sinadura emateko hurrengo hitzorduak:
Zur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012537 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erkibe kultur elkarteak emandako Oraindik atzo liburuaren bost ale zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Saridunak Maitane Esteibar Aperribay, Libe Senosiain Eizagirre, Marian Zubia, Ibon Manterola Garate eta Arri Zubimendi Martikorena izan dira. Liburuak bihar jaso ahal izango dituzue Alondegian. Zorionak saritue... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012538 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Autobus zerbitzu berezia izango da hilaren 19an Azpeititik bueltatzeko
Sansebastianak direla eta, La Guipuzcoanak autobus zerbitzu berezia jarriko du hilaren 19 gauean Zumaiara itzultzeko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012539 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | CSICk gazteei zuzendutako 'La mar de ciencia' lehiaketa antolatu du
Ikerkuntza Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) La mar de ciencia lehiaketa antolatu du. Zientzian eta ikerkuntzan interesatuak dauden artista gazteei zuzendutako lehiaketa da hau eta saria Balear Uharteetara bidaia izango da.
Bakarka edo taldean hart... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012540 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Taosako igerilari gazteek maila ezin hobea erakutsi zuten larunbatean Azpeitian jokatu zen benjaminen eta KZLko Test-en bigarren jardunaldian. Ikusle ugari hurbildu zen Azpeitiko Izarraitz igerilekura probak ikustera eta gure neska-mutilek ez zuten hutsik egin.
Zumaiako igerilarien lehen partaidetza izanda, oso urduri ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012541 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gure Esku Dagoren Urteberriko zozketako zenbaki saritu bat Zumaian saldu da
Gure Esku Dagok Urteberriko sarien zozketa egin du. Zenbaki sarituetako bat, 124.071, Zumaian saldu dela adierazi dute. 1.000 euroko saria jasoko du txartel horren jabeak. Horretarako Gure Esku Dagoko kideekin jarri daitezke harremanetan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012542 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urte berriari hasiera ematearekin batera, Zumaiako ikasleak udalerria ezagutzeko heziketa programan murgiltzear daude. Urtarriletik martxora bitartean herriak bizi duen bilakaera aztertzeko ekintza ezberdinak burutuko dituzte, gizakiak ingurumenari eragindako kalteen inguruan hausnartuz eta ohitura onak sustatuz.
Horre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012543 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Helmuga turistiko jasangarri gisa promozionatuko da Geoparkea Fiturren
Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkeak presentzia bikoitza izango du aurten Fitur turismo azokan. Batetik, Euskadiko standean izango du lekua eta, bestetik, Europako UNESCO Geoparkeen Sareak turismo azokan izango duen txokoan. Bertan Europan egun daude... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012544 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Futbol Taldearen Gabonetako errifaren zenbakiak atera dira
Zumaiako Futbol Taldeak atera ditu Gabonetako errifaren zenbaki sarituak. Txartelen jabeek hilabeteko epea dute sariak eskatzeko.
Lehen saria 1.000 euro baino gehiagoko balioa duen Marduren otarra da. Zenbaki saritua 3727 da eta ordezkoa 14412.
Bigarre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012545 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako VI. Mushing lasterketaren atarian Mikel Etxeberriari egindak elkarrizketan, honek ikuskizuna izango zela agindu zuen. Eta hala izan da, fotofinisha behar izan baita aurtengo txakurkrosaren irabazlea jakiteko Mikel eta Pedro Etxeberria anaien artean.
Eguraldi txakurra izan da gaur goizekoa. Hotzaz gain, euri za... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012546 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hemen dituzue 2017ko lehen astebukaeran izan diren PULPO Eskubaloiko taldeen emaitzak:
Aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloi taldeek oso emaitza onak izan dituzte, Alebin mailatik hasi eta Jubenil mailara harte, partidu denak irabazi dituzte. Bi taldek ez dute partidurik jokatu, alde batetik, Kalari Taberna Pulpoko infa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012547 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gotzon Enbil puntista zumaiarra da atzotik Euskadiko Pilota Federazioko presidente berria. Enbilek Patxi Jauregi ordezkatuko du karguan, azken lau urteetan federazioaren ardura izan duen lehendakaria. Atzo gauean egin zuten lehendakaritzarako bozketa Durangon, eta bertan Enbilek irabazi zuen. 80 boto jaso zituen, eta J... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012548 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | GUTUNA: Eguzkik eskatu dio Jaurlaritzari Oikian eta pendiente dauden beste saneamendu-proiektuetan inbertitzeko
Eguzkik salatu du aspalditik pendiente diren hainbat saneamendu-lan gero eta gehiago atzeratzen ari direla, funtsean Eusko Jaurlaritzak ez dituelako betetzen horiek finantzatzeko hartu zituen konpromisoak. Ga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012549 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano Zumaian izan da gaur Korta enpresa bisitatzen, Ekonomia suspertzeko plana 2015-2019 plangintzaren baitan. Berrikuntzaren alorrean Gorostiaga industriguneko enpresak egin duen lana ezagugu nahi izan du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko ekonomiaren susperraldia finkatzeko helbu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012550 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EUSKARAREN GINKANA-ren bosgarren edizioa azken txanpan sartu da, finala urtarrilaren 28an izango da Ekogunea parkean.
Urtarrilaren 3an hasi zuen bidea bosgarren urtez Kutxa Ekoguneak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean antolatzen duen eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinatzen duen Euskararen Ginkanak. Izaera anitzeko 27 ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012551 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | DBH 1eko ikasleak sare sozialen abantailak eta arriskuak lantzen aritu dira.
Urtero moduan, DBH 1eko ikasleak BAIKARAko adituen eskutik aritu dira sare sozialak lantzen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012552 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abenduan iragarri modura, Eusebio Gurrutxaga eta San Juan egoitza artean igogailua jarri ahal izateko ezinbestekoa zen lursaila erosi ostean, Udalak abian jarri du proiektuaren idazketa prozesua.
Horretarako arkitektoei zuzendutako ideia lehiaketa deialdia zabaldu du. Horren bitartez proiektua gauzatzeko diseinu propos... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012553 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Portu zuzendaritzak jakitera eman duenez, gaur arratsaldean uretaratuko du Balenciagak Deun izeneko zamaontzia. Itsasgorarekin izango da, 17:30ak aldera.
Zuzendaritzatik kontuz ibiltzea eskatzen zaie piraguistei, arraunlariei eta ibaiko beste erabiltzaileei. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012554 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren asteartean, hilak 17, 18:00etan bilduko da Berdintasun Foroa Alondegian. Bertan, besteak beste, 2017ko planifikazioa gainbegiratu eta martxoko egitaraua antolatuko dute. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012555 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Oraindik atzo' liburuaren bost ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Oraindik atzo liburua argitaratu zuen Erkibe kultur elkarteak pasa den urte amaieran. Bigarren Errepublikan hasi eta Gerra Zibilaren ondorengo urteetan Zumaian izandako gertaeren berri ematen du argitalpen honek. Erkibe kultur elkarteak ema... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012556 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lauaxeta eta Lorcaren inguruko ikuskizuna sortu dute Jon Maiak eta Josu Kamarak
Estepan Urkiaga 'Lauaxeta' eta Federico Garcia Lorca idazleak hartu dituzte oinarri Jon Maia bertsolariak eta Josu Kamara zuzendariak 'Ele' ikuskizuna sortzeko. Dantza, musika, testua eta irudiak uztartzen ditu emanaldiak, eta larunbatean e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012557 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko aparkamendua antolatzeko bilera irekiak egingo dira datorren astean
Datorren astean hiru bilera ireki deitu ditu Udalak herritarrekin eta beste bana ostalari zein merkatariekin. Bertan, behar eta proposamenak jasotzeaz gain, aparkamendua arautzeko gobernuak landutako proposamenaren berri emango zaie.
Asteartean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012558 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atte hil aurretik antzerkiaren estreinaldia izango da bihar, 22:00etan, Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Saridunak honakoak dituzue: Feli Uria Eizagirre, Axier Lopez Rodriguez eta Garbiñe Barredo Goikoetxea. Zorionak! Sarrerak areto... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012559 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikuskizuna ziurtatuta dago igandean jokatuko den VI. mushing lasterketan
Txakurkros, patin eta bikejoring modalitatetan jokatuko da. Mikel Etxeberria eta Duke izango dira irteera puntuan eta harekin hitz egin dugu lasterketari buruz.
Zumaiako VI. mushing lasterketa jokatuko da igande honetan, iaz bezala, Basustagainean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012560 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian jaio zen Xabier Irureta 1936an, eta mesedetakoen eskolan ibili zen lehenbizi eta Zarauzko Antonianoetan ondoren. Bideoan kontatzen du futbolean nola aritzen ziren, batez ere hondartzan. Plaieroak udazkenetik aurrera antolatzen ziren, eta oso kirol sakrifikatua zen, baldintza gogorretan jokatu behar izaten zutel... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012561 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ia hilabete igaro ondoren, berriro ere ligako partiduak izango dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek.
Hauek dira urtarrilaren 14 eta 15ko astebukaeran PULPO Eskubaloiak jokatuko dituen partiduak:
Urte berria hasi dugu eta badatoz berriro ere ligako partiduak, ia hilabeteko etenaldia izan ondoren. Astebukaera honetan PULPO ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012562 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikaragarri gustatzen zait hirietara joan eta bertako kaleetan gora eta behera ibiltzea, plaza eta parke ezagunenetatik ihes egin eta kalezuloetan ezker-eskuin aritzea, taberna zaharretan sartzea, disko-denda txikietan altxorraren bila aritzea.
Jende askok oporretan hondartzara edo mendira joateko ohitura du arnasa eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012563 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian bi egunetan jasotako bi adibide ekarri nahi ditut hona, non hobetua badagoela erakusteko, nahi izanez gero.
Itsas kiroldegiaren ondoan, bidegorriaren bazterrean, egurrezko panel bat jarri zuten mutu duela egun asko eta orain bete dute edukiz: "Txakolinaren ibilbidea" dio orain, eta sustatzaile ugari dauzka (esk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012564 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Naiara Zubimendik 'Deba 100 hitzetan' III. literatur lehiaketa irabazi du
Naiara Zubimendi zumaiarrak Debako Udaleko Kultura sailak antolatutako Deba 100 hitzetan III. literatur lehiaketa irabazi du euskarazko modalitatean. Urtarrilaren 26an jasoko du saria.
Lehiaketa honetara aurkezten diren lanek ezin dute Deba 100 h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012565 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Peru Nolaskoain zumaiarrak 19 urtez azpiko Espainiako Futbol Selekzioarekin jokatuko du urtarrilaren 18an Italiaren aurka. Udinen jokatuko da partida, 14:30ean eta lagunartekoa izango da. Eurokoparako sailkatzen fasea prestaketaren parte da partida hau.
Uztailean Georgian ospatuko den 19 urtez azpiko Eurokopan parte ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012566 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beheko Larrainek 'Atte hil aurretik' antzezlana estreinatuko du Zumaian
Miren Tirapu da taldearen burua eta bera izango da oholtza gainean aktore bakarra. Saioa 22:00etan izango da Aita Mari zinean eta sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoan.
Estreinaldiaren bezperan, Beheko Larraine taldeko kideak antzezlanari a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012567 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Txiribuelta haurren eta familien garapenerako elkarteak", 0 eta 6 urteko bitarteko haurrak dituzten familien topaguneak, 2017ko bazkidetza kanpaina martxan jarri du.
"Txiribuelta" 0 eta 6 urte bitarteko haurrak eta beren familiak biltzen dituen elkartea da. Famili arteko komunikazio bide berri bat zabaldu nahi dugu. B... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012568 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Segituan saldu dira urtarrilaren 22an izango diren Go!azen antzezlaneko bi saioetarako sarrerak. Salmenta ordua baino hiru ordu lehenago dagoeneko ilarak sortu dira Alondegi kanpoaldean eta di-da agortu dira sarrerak.
Go!azen-en hurrengo ikuskizunak honako hauek izango dira. Sarrerak salgai non dauden dio eskuinean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012569 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiral honetan (urtarrilak 13) izango dugu hurrengo meditazio saioa, 7:30etan.Oraingoan Iñaki Iriondok zuzenduko du (yoga irakaslea da, besteak beste).Beraz, eguraldi txarrari aurre eginez, animatzen bazara... Badakizu zer egin!Ongi etorri!! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012570 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Floresko ontziralekua astialdirako atonduko du Kosta Zuzendaritzak
Hogei urte baino gehiago daramatza inolako erabilerarik gabe eta oso hondatuta dago. Lanak egiteko deialdia publikatu dute, 140.000 euroko aurrekontuarekin.
Floresko ontziralekuaz galdetuz gero, zumaiar gehienek kopeta zimurtu eta «arrastorik ere ez» du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012571 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aranzadiren 'Gorpuzkinak ateratzen, duintasunak berreskuratzen' erakusketa, bihartik aurrera Alondegian
Herriko memoria historikoa berreskuratzeko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak abian jarritako proiektuaren baitan, bihar, asteazkena, Aranzadiren Gorpuzkinak ateratzen, duintasunak berreskuratzen erakusketa zabal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012572 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako eskolak emango dira otsailean eta martxoan
Azken urteotan bezala, aurten ere guraso eskolak egingo dira Zumaian otsailean eta martxoan; 6-12 urte bitarteko haurren gurasoentzat bata eta 12-16 urteko gaztetxoen gurasoentzat bestea. Bi eskolak Udaleko Hezkuntza Sailak eta Gizarte Ze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012573 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtarrila eta otsailean zehar hainbat ikastaro eskainiko ditugu, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.
Zure gaitasunak, ezagutzak, esperientzia eta lorpenak erakusteko tres... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012574 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beheko Larraine antzerki taldearen Atte hil aurretik antzezlana izango da ostiralean, hilaren 13an, 22:00etan, Aita Mari aretoan. Udal kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Gogoratu Baleikeko bazkid... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012575 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urte berria, ibilbide berriak. Hemen gera berriro ere ibilbide berriak eskaintzera. Txangoa igandean, hilak 15ean izango da, goiz buelta noski, eta oraingoan ez gara urrutira joango, Gipuzkoan hasi eta Bizkaian amaituko dugu.
Udala auzoan hasi eta Besaidetik pasa ondoren (leku oso polita da) Arrazolan amaituko da txang... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012576 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtearen haserarekin batera Zumaian lehen odol ematea izango dugu.
Aldaketa txiki bat egin behar izan dugu eta hemendik aurrera txandak hartzeko zenbakiak 17:00tatik aurrera emango dira, ez lehenago.
Jubilatuen egoitzan izango da odol ateratzea, arratsaldeko 17:30 tatik 20:30 tara bertan egongo gara zuen zai. Animatu e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012577 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telmo Deun arraun elkarteko gazte mailetako koordinatzailea da Felix Aizpurua. Etorkizuneko arraunlariak prestatzeko lanetan dabil, beste lau entrenatzailerekin batera. Aurten inoiz baino haur eta gazte gehiago dauzkate. Larunbatean Orion (15:30ean) hasiko den batel denboraldiaren aurrean, harrobiko nobedadeak kontatu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012578 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zaintza lanak eta zahartzaroa tailerra egingo da asteazkenean Branka eraikinean (18:30ean), interesa duten herritar guztiei irekia.
Hauek dira tailerrean landuko diren gaiak: Nola ulertzen ditugu zaintza lanak? Zaintza lanen kudeaketa estrategiak; Zumaiako zerbitzu eta baliabideak; Herritarren esperientzia eta kezkak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012579 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalak eskerrak eman nahi dizkie Eguberrietako ekitaldiak antolatzen lagundu duten guztiei
Errege Magoen kabalkadarekin agurtu ditu Zumaiak 2016-2017ko Eguberriak. Dagoeneko amaitu dira festa egunak eta horren harira, Zumaiako Udalak eskerrik beroenak eman nahi dizkio Gabonetako ekintza eta ekitaldi guztien an... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012580 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Otsaileko azken asteburuan ospatuko dira aurten Inauteriak. Egun horietako egitaraua iragartzeko erabiliko den irudia aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan Udal Kultura Sailak. Lanak aurkezteko epea otsailaren 1a izango da.
Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez 3 lan aurkez ditzake.
Aurkezteko epea eta lekua: A... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012581 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Otxandiotik abiatuko da aurtengo Korrika, Martxoaren 30ean eta, 2.535 kilometro egin eta gero, Iruñeara iritsiko da apirilaren 9an. Zumaiatik apirilaren 5ean pasako da, goizaldeko 2:54ean.
Hemen ikus dezakezue gaur Berriak argitaratu duen ibilbidearen mapa. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012582 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urte Berri On Zumaiar guztiei!! Gipuzkoako odol emaileen elkarteak 2017an Zumaian egingo dituen ateraketa datak bildatzen dizkizuegu.
Aldaketa txiki bat egin behar izan dugu eta hemendik aurrera txandak hartzeko zenbakiak 17:00tatik aurrera emango dira, ez lehenago.
Aurrenengo saioa datorren astean izango da. Hauek dir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012583 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Go!azen antzezlana urtarrilaren 22an helduko da Zumaiara. Bi saio izango dira Aita Mari aretoan, eguerdiko 12:00etan lehena eta 16:30ean bigarrena. Sarrerak bihar, asteartea, jarriko dira salgai.
Alondegiko erakusketa aretoan izango dira salgai, arratsaldeko 5:30etik aurrera, sarrerak agortu arte. 3 euroan jarriko dira... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012584 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtea bukatzen ari da... 2016a agurtu eta 2017ari ongi etorria emateko momentua hurbiltzen doa... Aurten Urtezahar-gaueko kanpaiak San Telmo baselizatik emango ditu Euskal Telebistak. Zumaiarrak, ordea, San Pedro parrokiko erlojuari so egon izan ohi dira urteko azken gaueko hamabiak noiz iritsiko zain. Kanpandorreko er... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012585 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martin Amilibiak emaitza bikaina lortu du Zornotzako Nazioarteko Krosean
Euskal kirolarien artean hirugarren amaitu zuen Martin Amilibiak Zornotzak Nazioarteko Krosean, 21. sailkapen nagusian. Nazioarteko goi mailako hainbat korrikalarik hartu zuten parte: Amolson, Birech, Fifa, Landassem eta abadia, besteak beste. Eus... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012586 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikasbidaiarako dirua lortzeko otar baten zozketa egin dute Herri Eskolako DBH4ko ikasleek. Hau da zenbaki sariduna: 2562 (ordezkoa, 1763). Saridunak 628176790 telefono zenbakira deitu behar du. Urdaiazpikoa, txorizoa, saltxitxoia, gazta, txanpaina eta ardoa dauzka otarrak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012587 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astelehenean zabalduko da Arrangoleta haurreskolan izena emateko epea
Matrikulazio epea zabalik egongo da urtarrilaren 9tik 13ra, eta haurrek martxoan, apirilean, maiatzean edota ekainean hasi ahal izango dute.
Haurreskolaren ordutegia goizeko 07:30etik 17:00etara da. Bertan, urtebete baino gutxiagoko haurrentzat gela ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012588 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pablo Ibarren aldeko zesta punta jaialdia jokatuko da larunbatean Aitzurin
Ameriketako Estatu Batuetan preso dagoen Pablo Ibarren aldeko zesta punta jaialdia jokatuko da larunbatean Aitzurin, pilota elkarteak antolatuta. Pilota eskolako haurrek jokatuko dute aurrena kiniela moduan; jarraian, Koxme-Ekaitz eta Telmo-Uran... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012589 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostegunean egingo da Errege Magoen Kabalgata, 18:30ean hasita. Aurrez, bihar, Errege Magoentzako gutunak jasotzera etorriko dira. Beheko plazan jarri dute hitzordua, 18:30ean.
Aurten ere itsasoz etorriko dira Errege Magoak, eta Itsas Kiroldegiaren parean lehorreratuko dira. Iaz bezala, aurten ere dromedario gainean egi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012590 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreko udan gertatu ziren aparkatzeko arazoei soluzioa jartzeko sistema ari da lantzen EH Bildu. Doakoa eta beharren arabera araututako eredua proposatu dute. Hirigintzako EH Bilduren zinegotzi Josu Arrietak azaldu dizkigu proposatzen duten ereduaren nondik norakoak.
Zergatik landu du EH Bilduk bere proposamen propioa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012591 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EH Bilduk aparkalekuak arautzeko landu duen proposamenaren ardatz nagusiak dauzkazue hemen laburtuta.
Indarrean noiz? Sistema indarrean jarriko litzateke udan egunero -ekainaren 15etik irailaren 15era- eta irailaren 15etik ekainaren 15era asteburuetan.
Egoliar txartela. Ibilgailua Zumaian inskribaturik dutenek jasoko l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012592 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko hiru lagunentzako bina sarrera dauzkagu. Parte hartu dezakezu zozketen txokoan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012593 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2016ko uztailean Amets Arzallusek Ziprera egindako bidaia eta hango bizipenak jasotzen ditu Xuban Intxaustiren Mugaminak dokumentalak. Zipreko mugako gatazka Euskal Herrian duen bizimodura ekarriko du Amets Arzallusek. Aita Marin emango dute, bihar, 22:00etan.
1974tik, Zipre uhartea Europan zutik dagoen azken harresiak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012594 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urte Zaharrean kalean egin ziren hainbat txikizioren aurrean oharra zabaldu du Udalak. Hemen irakur dezakezue.
Hondamendi horiek guztien arteko bizikidetza egokia eta zumaiar ororen ongizatea oztopatzeaz gain, herritarren segurtasuna arriskuan jarri ahal izan dutela azpimarratu du Udalak.
Urteko azken eguna egun berezi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012595 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Futbolariak eta printzesak haurrentzako antzezlana ikusi ahal izango da igande eguerdian Aita Marin.
Odei eta Lur klasetik ihes egin duten neska eta mutila dira. Besteengandik ezberdin sentitzen dira, ez dituztelako neska ala mutil bati egozten zaizkion arauak bete nahi. Lurrek, Lur izan nahi du eta Odeik, Odei, inork ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012596 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Izen-ematea:Sendabelarrak ezagutzeko doako tailerran parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da interpretazio zentrora bertaratuz, email bat idatziz edota telefonora deituz: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012597 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errege egun bezperan, kabalgataren aurretik, Errege Magoek bisita bereziak egiten dizkiete urtero herriko edadetu eta gaixoei: Brankan, San Juan eta Otezuri egoitzetan eta hala eskatzen duten etxeetan. Beraz, haurren bat gaixorik egonez gero eta Erregeen bisita nahi izanez gero, eskaera egin 943-861056 telefonoan edo e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012598 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Gizarteak egia jakiteak arinduko luke pixka bat gure sufrimendua"
1984ko martxoaren 22an Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Pasaian. Haietako bat Dionisio Aizpuru zen, Peio Aizpururen anaia. Justiziaren bidea ia erabat agortuta, 32 urtez baztertuta eta ahaztuta sentitu ondoren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012599 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasaiako badiako hilketen historia ezagutzera emateko dokumentala ari dira grabatzen.
Yuri Agirre eta Xabier Otamendi ari dira arduratzen dokumentalaren grabazioaz eta edizioaz. Ahalik eta baliabiderik onenekin egin nahi izan dute, edukiak merezi duen maila teknikoa izan dezan, eta 25.000 euroko aurrekontua aurreikusi ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012600 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusko Jaurlaritzak oraindik ez ditu Pasaiako badian hildako senideak biktimatzat errekonozitu.
"Jaurlaritzak dio biktima guztiak berdinak garela; imajinatzen al du inork beste biktima batzuen senitartekoak Jaurlaritzara jo bilera eske eta zortzi hilabetez zain egon behar izatea? Eta bi aldiz publikoki salatu behar izat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012601 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurtengo Gabon bezpera gauean hil zaigu Joxe Etxeberria Korta lagun apaiz pasaitarra, hutsune nabarmena utziaz gure artean. Nabarmen gelditu da gizon oso estimatua dela gure artean.
Nire zor txiki bat ordaindu asmoz nator Baleikeren orrialde honetara. Izan ere, hil aurreko asteartean lau lagunok ohiko bazkaritan elkart... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012602 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Garbitasuna" zentsuratzeko aitzakia baino ez da Zumaiako Udal Gobernuarentzat
Zumaiako gobernuak 2017an egin duen lehen gauza izan da 2016an ohikoa izan duena: zentsura aplikatzea.
Gabon zaharreko ospakizunen ondorioz zikinkeriaz beteta agertu dira herriko zenbait kale. Hori normala izan daiteke, ospakizun, jai eta pa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012603 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpoko jokalari izan zen Iñaki Espilla gaztearen oroimenezko 5. jaialdia ospatu du Pulpo Eskubaloiak. Lagunarteko lau partida jokatu dira Pulpo eta Euskadiko selekzioen artean, egun guztian Eskubaloiaren festaz gozatzeko aukera izan dugu Lubaki kiroldegian.
Iñaki Espillaren 5. Oroimenezko jaialdia ospatu da Lubaki Kir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012604 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtezahar gauean suziri eta petardoekin kontuz ibiltzea eskatu du Udalak
Urtea agurtzeko ordu gutxi falta dira eta ohikoa den bezala herritar batzuek suziri eta petardoekin emango diote urte berriari. Hori dela eta, kontuz ibiltzea eskatu du Udalak bando baten bidez.
"Ohikoa izaten da abenduaren 31ko gaua amaitzean, su... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012605 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Faja de las Flores (omen)', Berriak saritu duen Imanol Azkueren bidaia kronika
Berria egunkariak antolatzen duen bidaia eta mendi kroniken lehiaketaren aurtengo irabazlea Imanol Azkue zumaiarra dela iragarri zuen pasa den astean. Faja de las Flores (omen) izeneko idatziarekin irabazi du lehiaketa Imanolek eta sari bez... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012606 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertso astearen barruan, Amets Arzallusek Mugaminak dokumentala aurkeztuko du. Urtarrilaren 4an izango da, 22:00etan, Aita Mari zineman. Sarrera doan izango da.
Lan honek Amets Arzallus bertsolaria du protagonista, eta Donostia 2016ren Europa Transit enbaxadarekin batera Ziprera egindako bidaia kontatzen du; bertan due... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012607 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Miguel Angel Aramberri Udabek irabazi du Bota bertso bat! lehiaketa
Ostiral gauean egindako bertsolari gazteen saioan eman zen jakitera urtero garai honetan Zumaiako Bertso Eskolak antolatzen duen Bota bertso bat! lehiaketaren irabazlearen izena. Erabaki izan da aurtengo gaia eta 50 bertso inguru jaso dituzte.
irabazle... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012608 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak dio zumaiarrek etxeetan jaso duten TAO sistemaren inguruko proposamena ez dela berak egindakoa
Zumaiako Udalak azken egunetan TAOren inguruan sortutako nahasmena argitu nahi du. TAO sistema ezartzeko ordenantza martxorako prest izatea aurreikusten du.
Zumaiako Udalak, Zumaiako herritarren egunerokotasunari zuzen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012609 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzoko plenoan datorren urterako aurrekontuak onartu ziren, baina gai gehiago ere aztertu zen. Hala, alderdi sozialistak aurkeztutako mozio batek Janari Bankoa laguntzea du heburu.
Mozio honetan Udalari eskatzen zaio bideak zabaldu ditzala herriko dendari eta tabernariek Janari Bankoarekin kolaboratu dezaten, "salmenta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012610 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Denborarekin arrazoia eman digu EAJren Udal gobernuak aurrekontuen gaian"
2017ko aurrekontuak onartu ziren atzoko plenoan, eta gure irakurketa egin dugu.
Iazko aurrekontu proposamenarekin alderatuta, nabaria da EAJren Udal Gobernuak zenbait gauza "zuzendu" dituela. Iaz oposiziotik kritikatu genituen hainbat aldaketa e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012611 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko Lehen urteko Alebinen bi taldeek gabonetako txapelketa jokatu dute
Ostegunean Aita Marin jokatutako Gabonetako futbol txapelketan gustora aritu dira Zumaiakoko lehen urteko alebinen bi taldeak.
Lehenengo fasean lau talde onenen artean Champions finala jokatzeko sailkatu ez diren arren, UEFAko finalean Zumaia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012612 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Korrika amaituko dute urtea hainbat zumaiarrek. Bihar eguerdian korrituko da Biko lasterketa eta, antolakuntzak azaldu duenez, inoiz baino jendea gehiagok eman du izena.
Hori dela-eta, antolakuntza lanak errazteko, izen-emate epea gaur gauerko 10:00etan itxiko da. Lubaki kiroldegian eman ahal izango dira ordura arte iz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012613 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oraindik ez dira pasa hamabost egun Zumaian sinadura bilketari hasiera eman genionetik, eta jada 500etik gora jaso ditugu! Maiatzaren 7an, gurean herri galdeketa egin dadin 1000 sinadura behar ditugu, baina gure erronka ahalik eta Zumaiar gehienek gure asmoekin bat egiten duela ikustea da, atxikimendua herri galdeketar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012614 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako Hitzaren eta gazteen emantzipazioaren inguruko enmendakinak onartu ziren plenoan
2017rako udal aurrekontuen sukalde lanak bide onetik joan zirenaren seinale da bi enmendakin besterik ez zirela aurkeztu. Biak onartu ziren, gainera.
Lehen enmendakina, PSE-EEk aurkeztutakoa, Urola Kostako Hitza hedabideak ja... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012615 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gainean dugun 2017. urterako udal aurrekontuak aztertu ziren atzo urteko azken plenoan. Batzarrean aurkeztu zen aurrekontuen proposamena ia aho batez onartu zen eta, ondorioz, Zumaiako Udalak 13,6 milioi euro izango ditu kudeaketarako, iaz baino % 2,06 gehiago.
Sukalde lanek garrantzia handia izan dute aurtengo aurreko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012616 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertsotan Unai Mendizabal, Eli Pagola, Aitor Salegi, Danel Olano eta Gemma Urteaga arituko dira. Gai-jartzaile bezala, Bertol Etxabe eta Eire Salegi. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012617 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur arratsaldean jokatu da Alondegiko Oxford aretoan urtero antolatzen den Gabonetako xake txapelketa. 21 jokalarik hartu dute parte: Hamabik helduetan eta bederatzik haurren mailan.
Helduetan irabazle Fermin Lauroba izan da. Finalean Bruno Villanuevari irabazi dio. Hirugarren Jaime Arozena sailkatu da eta laugarren M... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012618 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | The Loozzies taldearen kontzertua izango da bihar Itzurun tabernan
Itzurun tabernak antolatutako III. Negufest kontzertu zikloan, The Loozzies hirukotearen rhythm'n'blues erritmoak izango ditugu. 20:00etan hasiko da kontzertua.
Partaideak: Paul San Martin (pianoa eta ahotsa), Nando Neira (baxua) eta Carlos Sagi (bateri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012619 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Biko lasterketa eta erakusleiho lehiaketako sari banaketa egingo dira larunbatean
Urteko azken eguna korrika eginez amaitzeko ohitura handia dago. San Silbestreko hainbat lasterketa egiten dira. Zumaian Biko du lasterketa honek izena eta larunbat eguerdian egingo da aurten.
Lasterketa berezi honetan, haurrek binaka egi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012620 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Biko lasterketa Refugee Team taldean korritzeko aukera zabaldu da
Larunbat honetan, abenduaren 31n, urteko azken egunean, Biko lasterketa korrituko da Zumaian. Udan Rioko joko olinpikoetan egin zen bezala, Refugee Team, Errefuxiatuen Taldea osatzea proposatu du Errefuxiatuen Harrera Taldeak korrika egin nahi duten guzt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012621 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazken honetan, abenduaren 28an, arratsaldeko 16:00etatik iluntzeko 20:00etara, nesken Gipuzkoako Gabonetako pilota txapelketa azkarra jokatuko da Aitzuri pilotalekuan.
Hemengo irabazleak Atanon finala jokatzeko txartela eskuratuko du. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012622 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zorionez, Gabon garaia bukatzeko denbora gutxiago falta da eta horrekin megafoniatik entzuten diren Din, dan, don, din, dan, don, Eguberri on eta antzerako tortura erremintak desagertuko dira. Zorionez.
Badakit bai, gai korapilatsuan sartzera noala. Badakit Gabon abesti hauek maite dituen jende asko dagoela, baina esan... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.