id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0013223 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Europako Txapelketako finala jokatuko dute Odriozolak eta Torrikok
Finalaurrekoan Kroaziari 31-21 irabazi dio Espainiako selekzioak, eta Alemaniaren kontra jokatuko dute finala, Europako Txapelketako urrea jokoan. Kauldi Odriozolak hiru gol egin zizkion atzo Kroaziari eta Ander Torrikok bat. Finala bihar izango da, 17:... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013224 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Olatz Zugasti musikari eta abeslariak kontzertua emango du gaur, 22:30etik aurrera, Aita Mari aretoan, Musika Jaialdiaren baitan. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu.
Zozketa egin ondoren, saridunak honakoak dira: Iurre Eizagirre, Amaia Uranga Ostolaza eta Marije Sorazu. Sarrerak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013225 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asegarcek goi mailako pilota jaialdia antolatu du abuztuaren 14rako
Esku huskako pilota jaialdia antolatu du Asegarcek abuztuaren 14an Aitzuri pilotalekuan (22:00etan). Bi partida jokatuko dira, binaka, eta tartean izango dira Urrutikoetxea eta Bengoetxea VI.a txapeldun handiak.
Asegarceko lau bikote hauek hartuko dute... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013226 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alberdi-Ibarloza eta Eneko Labaka-Otadui bikoteak ere finalaurrekoetara sailkatu dira
Alberdi-Ibarloza eta Eneko Labaka-Otadui izango dira Anso-Zezeaga eta Zubizarreta-Erasunen aurka finalaurrekoetan jokatuko duten pilotariak.
Hauexek bart arratsean Zumaian jokatutako bi pilota partiduetako emaitzak:
Emaitzei begiratut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013227 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kauldi Odriozolak eta Ander Torrikok Kroazia izango dute gaur aurkari, finalaurrekoan
Danimarkan jokatzen ari den Europako junior mailako txapelketaren finalaurrekoen txanda heldu da. Espainiako selekzioaren partida jokatuko da lehenbizi. Ander Torriko eta Kauldi Odriozola partaide dituen taldeak Kroazia izango du aurk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013228 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Peru Nolaskoainek Cotif txapelketa irabazi du Espainiako selekzioarekin
Espainiako jubenil mailako selekzioak L'Alcúdian jokatutako 33. Cotif txapelketa irabazi zuen atzo, Argentinari luzapenean irabazi ondoren. Peru Nolaskoain zumaiarra hasierako taldean izan zen, baina atsedenaldiaren ondoren aldatu zuen hautatzailea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013229 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Parolbidean kokatuta dagoen terrorismoaren biktimen omenezko plakan ETAko hiru kideren izenak idatzi zituen norbaitek. Covitek eman zuen jakitera gertaera hau eta ondoren Eusko Jaurlaritzaren, Espainiako gobernuaren delegazioaren eta zenbait partidu politikoren gaitzezpen oharrak jakin ziren. Horren aurrean, Udalak gar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013230 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen deialdia egin ondoren, indarrean dagoen Hauteskunde Errolda jendaurrean ipini dela adierazi du Udalak.
Zerrendetan behar ez bezala sartuta edo kenduta dagoela ikusten duen edonork erreklamazioa aurkeztu dezake udaletxeko bulegoetan abuztuaren 8tik 15era bitartean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013231 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken urteotan bezala, argazki txokoa izango da Saregileen plazan (Alondegi aurrean), Gala Gauerako elegante ateratzen direnek argazkiak atera ditzaten. Argazki horiek Baleikeren web gunean zintzilikatuko dira igandean.
19:30etik 21:30era bitartean aterako dira argazkiak. Urtero bezala, Zumartian plataformak emandako e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013232 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan, gaur, 22:30etik aurrera, Olatz Zugastiren kontzertua izango da Aita Mari aretoan. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 5 euroan.
Olatz Zugasti hernaniarrak 2015ean kantu berriez osaturiko diskoa aurkeztu zuen pasa den udazkenean, Ur goiena, ur barrena izenekoa, eta lehen aldiz zuz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013233 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Aitona Periko' ontziak irabazi du Kabra eta Dontzeilen txapelketa
Anade elkarteak antolatzen duen Kabra eta Dontzeilen 41. txapelketa jokatu da gaur goizean. Iaz bezala, Aitona Periko ontziak irabazi du.
Zazpi ontzik eman zuten izena, baina sei bakarrik azaldu dira pisatzera. Sailkapena honakoa izan da: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013234 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Dantzen 'Fusioa' eskainiko du Aukeran konpainiak Musika Jaialdiaren baitan
Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan, dantzaren txanda izango da. Aukeran taldeak Fusioa izeneko ikuskizuna ekarriko du Odietara (20:00etan). Eguraldi txarra egiten badu, Aita Mari aretora eramango da.
Dantzaren bidez euskal eta munduko fol... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013235 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Realeko jokalaria den Unai Aguirre zumaiarrak abuztuaren 11tik 18ra Leonen jokatuko den nazioarteko futbol txapelketan parte hartuko du Espainiako 19 urte azpiko selekzioarekin. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013236 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Peru Nolaskoain Cotif txapelketako finalera heldu da Espainiako selekzioarekin
L'Alcudian jokatzen ari den Cotif Nazioarteko 20 urte azpiko futbol txapelketan Espainiako selekzioa finalera iritsi da, bart gauean Qatarreko selekzioari 2-0 irabazi ondoren.
Finalerdiko partidu honetan Peruk bigarren gola sartu zuen, aurre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013237 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kauldi Odriozola eta Ander Torriko Europako txapelketako finalaurrekoetatik hurbil
Europako junior mailako eskubaloi txapelketa ari da jokatzen gaur egun Danimarkan. Bi zumaiar, Ander Torriko eta Kauldi Odriozola dira bertan Espainiako selekzioaren kamiseta defendatzen. Lan ederra ari da egiten taldea eta finalaurrekoa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013238 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ez dakit Azpeitiko saninazioak amaitu diren dagoeneko, edo oraindik irauten duten; ez diet kasu handirik egiten inguruko jaiei, kontzertu txukunen bat edo ez badago, behintzat. Ikusi dudana da aurten ere izan direla autobusak festetatik inguruko herrietara bueltatzeko. Bejondeiela.
Agian gazteagoa izango banitz, ni ere... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013239 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mailan gora egin duela erakutsi du Irati Osak senior mailako lehen urtean, munduko onenekin jokatutako estropadan.
Irailean jokatuko den Munduko Txapelketan Espainiako selekzioarekin parte hartuko duten piraguistak hautatzeko proba izendatu zuen Espainiako Federazioak asteburuan Portugalen jokatu den Munduko Kopako est... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013240 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurundik Arranplara igeri egiteko proba antolatu dute abuztuaren 20rako
Taosa igeriketa taldeak antolatu du Zumaiako lehen itsas zeharkaldia. Itsasoa eta errioa uztartzen ditu 3.000 metroko ibilbideak. Izena emateko aukera zabalik dago, hilaren 14ra arte.
Zumaia Itsasoan igeri egitearen plazerra deskubritzen ari dire... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013241 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sailkatzeko jardunaldiak jokatuta, Dinastia Etxabe XLV. txapelketako final-laurdenak jokatzen hasiko dira gaur. Jubenil mailako pilotariak ere gaur hasiko dira beraien partidak jokatzen. Jaialdia 22:00etan hasiko da Aitzuri frontoian.
Jubenil mailan Canabalek jokatuko du hasiera batean iragarrita zegoen Garciaren ordez... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013242 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kabra eta Dontzeila txapelketarako izenak asteartean eta asteazkenean emango dira
Ostegun honetan jokatuko da Anade Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatutako 41. Kabra eta Dontzeilen arrantza txapelketa. Izenak asteartean eta asteazkenean emango dira.
Goizeko 7:30etik eguerdiko 12:00etara bitartean egin ahal izango da ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013243 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 3x3 futbol txapelketa jokatuko da ostegunean Torreberri kanpoaldean | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013244 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten 33 zumaiar izan dira Getaria eta Zarautz arteko igeriketa proban. Mikel Mangas (4. bere kategorian) eta Irati Larreategi (65. bere kategorian) izan dira azkarrenak. Abuztuaren 20 Zumaian jokatuko da Itzurun eta Arranpla arteko lehen itsas zeharkaldia.
Itsasoan igeri egiteko afizioa zabaltzen ari da zumaiarren ar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013245 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sapere Aude Sinfonietta eta San Pedro Abesbatzaren kontzertua, gaur, Musika Jaialdiaren baitan
Igande arratsaldean hasi zen Zumaiako XXXII. Musika Jaialdia, La Caña Quartet klarinete laukotearen kontzertuarekin. Gaur Jaialdiko emanaldi berezienetakoa izango da, Sapere Aude Sinfoniettak eta San Pedro Abesbatzak Fernando... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013246 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburuan izandako estropadekin batera, Telmo Deun arraun elkarteak marisko eta arrainez osatutako otarrak zozkatu ditu.
Txartelen jabeak lehenbailehen jarri beharko dira harremanetan arraun elkarteko kideekin. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013247 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun mineralak ezagutzeaz gain, jolas batean parte hartuko dute bertaratzen diren haur guztiek. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013248 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakume bat erail zuen bere bikotekideak larunbatean Bilbon. Hilketa hori salatzeko, kontzentrazioa egingo da gaur, 19:30etik aurrera, Martxoak 8 plazan (Alondegi aurrean). | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013249 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur hasiko da jokatzen Itzurungo XI. pilota txapelketa. Eguraldia lagun bada, hiru partida jokatuko dira 18:00etatik aurrera. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013250 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udal gobernu batek ez luke alderdi politiko baten antzera publikoki hitz egin behar; ustez zumaiar guztiak kontuan hartzen dituelako berarekin ados ala ez egon ez.
Berriki Udalak kaleratu duen oharrean, albistearen testuingurua albo batera nahita utzi du eta beren iritzia indartzeko datuak nahieran aurkeztu dituzue. In... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013251 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Futbol Taldea osatzen dugun familiak nahigabe handia dugu gure jokalari, kide eta lagun Jon Dominguezen heriotza dela eta. JonDok oparitu dizkigun 17 urte hauetan, bere alaitasunak eta adiskidetasunak pozez bete gaitu berekin partekatu ditugun entrenamendu, partida eta txapelketatan; hainbat une ahaztezin eska... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013252 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hamargarren sailkatu da gaur Telmo Deun Zumaian jokatutako San Miguel Ligako estropadan, atzean Astillero eta Portugalete lagata. Sailkapen nagusian orain bost puntuko aldea dago Portugalete eta Zumaia artean, sei estropadaren faltan. Bandera Hondarribiak irabazi du, eta Euskotrenen San Juan izan da aurrena.
Estropada ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013253 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | La Caña Quarteten kontzertuarekin hasiko da gaur Zumaiako Musika Jaialdia
Iaz bezala, udazkenean egiten den Klarinete Maratoiaren baitan antolatzen den laukoteen lehiaketako talde irabazlearen kontzertuarekin hasiko da udako Zumaiako Musika Jaialdian. La Caña Quartet taldeak joko du gaur, 19:00etatik aurrera, Alondegik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013254 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo margotu genuen murala ezabatzeko agindu du gaur goizean Zumaiako udalak. Orain arteko errekorra gainditu du alkateak, noiz eta opor garaian eta asteburua izanik, 12 ordutan zentsuratu du murala. Munchen Oihua oso arriskutsua omen da zumaiarrentzat eta kolore marroiak askoz hobeto ordezkatzen ei du herrian bizi dug... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013255 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espinal-Martinez eta Prado-Etxegoin bikoteak Dinastia Etxabeko final-laurdenetara sailkatu dira
Espinal-Martinez eta Prado-Etxegoin bart arratsean Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatutako bi pilota partidetako garaile eta azken laurdenetara pasa diren pilotariak, hauexek emaitzak: Espinal-Martinez, 22; Olano-Medina, 10... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013256 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | [Testua aldatu dugu] Ikuskizun bitxia bezain erakargarria izango da gaur gauean Torreberrin. 23:00etan hasita, zirko ikuskizuna eta musika saioa ikusteko aukera izango da.
Zumaiako Soka! zirko eta Argentinako LePifiék taldeetako kideek zirko giroa ekarriko dute. Jarraian, Zumaiako Big Boy taldeak Zapasalto disko berria... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013257 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreko astean Flyscheko biotopo babestuaren barne dagoen Itzurungo hondartzako harrizko horman zenbait pintada azaldu ziren. Honen harira, Udalak, ekintza salatu eta gaitzesteaz gain, babestuak dauden herriko eremuak errespetatzea eskatu du, pintada hau herriarentzat gain, paisaia naturalarekiko ere eraso bat delako.
... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013258 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EH Bilduk aurkeztutako 'LOMCE gabeko herria' mozioa onartu zuen atzo plenoak
Mozioentzako lekua ere izan zen atzoko ohiko batzarrean. Berez 'LOMCE gabeko herria' idatzia maiatzeko plenoan zen aztertzekoa, Lomceren auzia puri-purian zegoenean, baina uztailera arte zain egon behar izan da plenoan aztertzeko.
"Pena da mai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013259 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Flysch nazioarteko organo jaialdia bihar, larunbata, amaituko da Udako soinuak izaneko saioarekin. 20:30ean izango da, San Pedro parrokian.
Miriam Cepedak, Bilboko Begoña Basilikako organo-jotzaileak, eta Luis Alberto Requejok, Bilbao Orkestra Sinfonikoko klarinete-jotzaileak, itxiko dute zikloa eta beraien programaren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013260 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Big Boy taldeak disko berria argitaratu berri du, Zapasalto izenekoa. Taldeak emandako hiru ale zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Saridunak honakoak dira: Iñigo Odriozola, Ainhoa Aristi Legarra eta Inazio Tolosa Irigoien. Alondegian izango dituzue diskoak zain astelehen goizetik aurrera.
Besteoi aipatu diskoa ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013261 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gure semeari Zumaian Lur izena jartzeko etxekook bizi izan dugun "odisea txikiaren" berri eman dugu Argian. Sexuaren araberako Euskaltzaindiaren izendegiak eta zenbait funtzionarioren itsukeriak eragindako ibilaldi surrealistaren laburpena da.
Zeinek ez du ezagutzen Lur izeneko neska eta mutila? Edo Hodei, Sahats, Liza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013262 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitzuri frontoi berriak dagoeneko hartu ditu zenbait pilota partida. Gaur bertan Dinastia Etxabeko partidak jokatuko dira, adibidez. Oraindik esleitu gabe dagoena, ordea, frontoiko taberna da. Azpiegitura honi irtenbidea emango zaio laister: Kirol patronatua izango da frontoiko taberna esleituko duena.
Proposamena zine... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013263 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Getaria eta Zumaia arteko barrutiak mugatzeko mahaia berriro martxan jarri da
Pasa den legealdian onartu zen Urola ibaiaren itsasadarreko plan nagusia. Plan honek eragina du Urola ibaiaren itsasadarreko eremu guztien eta, Zumaiaz gain, Zestoa (Bedua) eta Getariako (Santiago hondartza) lurrak ere ukitzen ditu. Plana hir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013264 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Skandalue elektrotxaranga Azpeitiko Marea Arroxarako elkartu zen lehen aldiz 2010ean. Sei urte geroago agurreko saioa eskainiko du non eta hasi zen leku berean.
Julene Frantzesenak Gipuzkoako Hitzarako idatzi du talde honen inguruan. Hemen irakurri dezakezue. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013265 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aranzadik eta Udalak hitzarmena egin dute Gerra Zibilak Zumaian izandako eragina liburu batean jasotzeko
Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Zumaiako Udalak hitzarmen bat egin dute Gerra Zibilak Zumaian izandako eragina lantzeko. Hitzarmenak hiru urteko iraupena izango du eta atzo egindako Udal Plenoak zinegotzi guztien ad... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013266 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande honetan hasiko da aurtengo Musika Jaialdia. Abuztuaren 15era arte izango da nahikoa aukera musikaz eta kulturaz gozatzeko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013267 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande honetan hasi eta abuztuaren 15era bitartean, Zumaiako Musika Jaialdia izango da herrian. Estilo ugaritako kontzertuak eta dantza saioak izango dira, besteak beste, bi aste hauetan.
Zumaiako udarako ekitaldi finkoa da urtero abuztu hasieran egiten den Musika Jaialdia. Urteekin asko aldatu du itxura eta egitaraua.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013268 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Interneten Game of Thrones-en inguruan aritzen diren foroetan Zumaian zein eszena errodatuko den da etengabeko galdera. Zertan bilakatuko da Itzurun? Dragonstone? The Fingers? Herensugeak ikusiko dira Itzurungo zerua zeharkatzen?
Galdera bolo-bolo dabil, Zumaia lehen zurrumurrutan agertu zen une beretik. Zaleek, Zumaia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013269 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pokemon Go mugikorretako joko berriak berriro modan jarri ditu Nintendoren pertsonaia. Makina bat pertsona ikusten dira kalean mugikorretara begira, jolasean.
Zumaian ere ikusi izan ditugu jolas honetara zaletu diren hainbat lagun, oinez, bizikletan, beti ere sakelekoaren pantailara begira. Honako web gune honetan ikus... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013270 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Estropada bete dator asteburua Zumaian. Larunbatean Gipuzkoako Ligako eta KAE2ko estropadak jokatuko dira 17:00etatik aurrera, eta igande eguerdian Euskotren eta San Miguel Ligakoak. Zumaiarrak gorriz jantzi eta etxeko trainerua animatzera deitu ditu Telmo Deun arraun elkarteko presidente Anjel Etxanizek, gaur eguerdia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013271 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joseba eta Mikel Aizpuruak, Ahuntzaren Gauerdiko Eztulak (AGE), kontzertua eskainiko du bihar, ostirala, 20:00etatik aurrera, Goiko bodegoian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013272 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dinastia Etxabe: final-zortzirenetako bigarren jardunaldia jokatuko da bihar Aitzurin
XLV. Dinastia Etxabe pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da bihar Aitzuri frontoian. 23 urtez azpikoetan, final-zortzirenetako partidak jokatuko dira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013273 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ASTEBURUAN DEBEKATUTA EGONGO DA MOILA INGURUAN APARKATZEA, ESTROPADAK DIRELA ETA
Hortaz gain tren txu-txuaren ibilbide aldaketa ere izango da arrazoi berarengatik.
Larunbatean eta igandean, hilak 30 eta 31, ARC2 eta ACTko estropadak jokatu dira Zumaian. Hori dela eta, ezingo da aparkatu moila eta arranpla inguruko apar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013274 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oihana Kortazar: «Meriturik ez diot aitortzen nire buruari ama eta kirolaria izateagatik»
Mendi lasterketen Munduko Txapelketan bosgarren sailkatu berri, bere kirol bizipenei buruzko hitzaldia eman zuen atzo Oihana Kortazarrek, Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioak antolatuta, Emakumea eta kirola, mendiz mendi izenburu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013275 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Osasuna preziorik onenean' kale antzerkia Zumaian izango da ostiralean
Tirante antzerki plataformak eta Medicus Mundi erakundeak elkarlanean sortutako Osasuna preziorik onenean izeneko antzerki ekitaldia izango da ostiralean, 19:00etan, Zumaiako Gurrutxaga plazan.
Antzerkia eta musika uztartzen dituen ikuskizun hau EA... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013276 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azkenean konbentzitu naute eta Baleikeko Komunitatean perfila edo dena delakoa zabaldu dut. Gustukoak ditudan liburu, disko, pelikula eta bestelakoei buruz joango da txoko hau, baina, hasteko, Euskal Herriko misterio esplikaezin bati emango diot tartea: ETB-1eko programazioa eta bereziki larunbat gauean euskarazko kate... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013277 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Big Boy taldearen 'Zapasalto' diskoaren hiru ale zozkatuko ditugu
Big Boy Zumaiako musika taldeak disko berria du kalean, Zapasalto izenekoa. Taldeak emandako hiru ale ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Zozketan parte hartzeko honako formularioa bete beharko duzue. Ostiral eguerdian aterako ditugu irabazleen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013278 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak bere esker ona eta doluminak helarazi dizkio Luis Daniel Izpizua Bidasororen senide eta lagunei
Igandean utzi gintuen Luis Daniel Izpizua zumaiarrak eta zoritxarreko gertakari honen aurrean, Zumaiako Udalak, bere elkartasuna eta atsekabea adierazi nahi izan dizkio honen senide, lagun eta gertuko guztiei.
Luis Da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013279 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zazpi bikotek hartuko dute parte Itzurungo XI. pilota txapelketan
Abuztuaren 1ean hasiko da aurtengo Itzurungo pilota txapelketa. Hamaikagarren txapelketa honetan zazpi bikotek hartuko dute parte. Partidak astelehen, asteazken eta ostiraletan jokatuko dira, eguraldia lagun bada.
Parte hartuko duten bikoteak honako haue... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013280 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hamazazpi urte baino ez dituen arren, 20 urtez azpikoen Espainiako selekzioarekin jokatzeko deitu dute Peru Nolaskoain. Gaur gauean hasierako hamaikakoan izango da Bahreinen kontrako partidan, eta Teledeporte katean emango dute, 22:30ean.
Azken orduan deitu dute Nolaskoain Espainiarekin jokatzeko, jokalari baten lesioa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013281 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Galiziako asteburu hau ondo gogoan geratzeko moduan dago. Izan ere, San Miguel ligako bi estropadetan (Moañan eta Boiron), gure arraunlariek bi puntutan murriztu dute Portugaletekoek ateratzen zieten aldea, eta orain, zortzi dituzte alde bizkaitarrek. Azkeneko asteetako joera txarra eten du Telmo Deunek, eta Galiziakoa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013282 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Master Series txapelketako finala jokatuko da gaur iluntzean (20:00etan) Aitzuri pilotalekuan, Goikoetxea-Enbil eta Olha-Etcheto bikoteen artean. Lehen partidan, Egiguren II.a-Erkiaga eta Olharan-Inza bikoteek jokatuko dute.
Bi partiden arteko atsedenaldian marmitakoa eta txakolina dastatzeko aukera izango da. S... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013283 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aita Mari Oroituz jai egunak utzitako irudi ederrenetakoa izan da, dudarik gabe. Jone Osak Kaxarranka dantzatu zuen atzo arratsaldean Aita Mariren irudiaren aurrean, zortzi lagunek eutsitako kaxaren gainean.
Urtero San Pedro egunez Lekeition dantzatzen duten Kaxarranka da ezagunena, baina ez da Zumaian dantzatzen den l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013284 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txirrindularitza: Alvaro Gravalosek irabazi du Zumaiako Uda Saria
Asesores Navarra taldeko Alvaro Gravalos izan da gaur indartsuena Zumaiako Uda Sarian. Ibilbide aldapatsuari eguraldi petrala batu zaio gaur, eta txirrindulariek gogotik sufritu behar izan dute ibilbidea osatzeko. Euriaren eraginez erokiko dezente izan d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013285 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo bertan jarri zituen Udalak hainbat lorontzi Moilaberriko zubian, baina ez dute gehiegi iraun. Gaur goizean ia denak falta ziren, eta ontzi batzuk uretan agertu dira.
Zubian jarritako lorontziak lurraren kontra txikitu edota uretara bota ditu norbaitek gaur gauean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013286 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udal Musika Bandak bi aurpegi erakutsi ditzake: balsak eta pasodobleak jotzen dituen talde serioa edo rock eta pop mundua ukitzen duen musika talde jostagarria. Gaur gauean bigarren talde honen janzkerak hartuko ditu Ondartxo plazan emango duen kontzerturako (23:00etan).
Joxe Mari Azkuek zuzentzen duen Bandak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013287 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lankidetza programak garatzeko diru laguntza deialdia ireki du Udalak
Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak aditzera eman du gaur, jada zabalik dagoela lankidetza programak antolatu eta garatzeko diru laguntzak eskatzeko epea. Horiek horrela, esparru honetan lan egiten duten Zumaiako elkarteek, 30 egun izango dituzte beren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013288 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mariren omenezko jai eguna ospatuko da bihar Zumaian. Udaletik eskatu dute alkondara zuriz, praka edo gona urdinez eta zapiarekin janzteko, egunari ukitu berezia emateko. Hemen daukazue egitaraua:
9:00etatik 10:00etara, baleteroen harrera.11:00etan, Saregileen plazan pregoia.11:00etan, Udal Txistulari Bandaren kalejira... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013289 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jose Maria Zubia Zigaran Mari hil zela 150 urte bete dira aurten. Zumaiarrek bihotzean daramaten pertsonaia da, itsasoan egin zituen salbamenduengatik oroitua. Baina Mariri buruz iritsi zaigun kontakizunetik zer da benetan egia? Zer dakigu Mariri buruz?
Galdera horri erantzutea izan da, hain zuzen ere, Javier Carballok... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013290 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Yeregitar erlojugileen historia jaso dute yereguielkartea.eus webgunean. Bost belaunaldiren historia kontatzeaz gain, zaharberritu duten Artadiko erlojuaren gaineko xehetasunak ere jaso dituzte, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013291 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lau bizikleta lapurtzen ari ziren bi gizon atxilotu ditu Udaltzaingoak gaur goizean. Atxilotuak Zarauzko Ertzain Etxera eraman dituzte, eta bizikletak ere han daude. Jabeek Zarautzera joan beharko dute salaketa jarri eta bizikleta jasotzera,Zumaiako Udaltzaingoak informatu duenez.
Gaur 11:40 inguruan herritar batek dei... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013292 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | La Tostadorakoak bizi-bizi ibli dira, eta dagoeneko salgai jarri dituzte Tronu Dema-ko kamisetak. Beraien webgunean ikus ditzakezue. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013293 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datozen egunotan banatuko du Udalak Kolorez bizi Zumaian udal aldizkari berria. Hiru hiletik behin argitaratuko dute eta herriko etxe guztietara banatuko da.
Joan den urtean utzi zion Udalak ZumaiaZu aldizkaria argitaratzeari, Udal Gobernu berriaren erabakiz. Oier Korta alkateak azaldu duenez, aldizkariaren inguruko ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013294 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Areto futboleko eta 7ko futboleko udako txapelketak azken txanpara iritsi dira. Gaur eta bihar artean jokatuko dira finalaurrekoak eta finalak, Lubaki kiroldegian eta Aita Mari futbolzelaian. Hemen dauzkazue ordutegiak eta partidak zehaztuta.
19:00etan, Ligako 3. eta 4. postuak: Emaion Txikixa-Txistorra19:45ean, Kopako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013295 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskaraz idatzitako lanak onartuko dira, originalak eta argitaragabeak. Lehiaketara aurkezteko azken eguna irailaren 30a izango da. Herritarren artean sorkuntza bultzatzea da lehiaketaren helburua.
Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 29. ekitaldia jarri du martxan Zumaiako Udalak.
Idatziaren gaia librea izango da eta pa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013296 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreko urteko esperientzia parte hartzailea eta dibertigarria ikusita, Zumaiko Asanblada Feministak aurten ere argazki lehiaketa feminista antolatu du, sorkuntza feminista eta kritikoari espazioa zabaltzeko.
Kategoria batean, bestean edo bietan hartu daiteke parte bakarka edo taldeka, baina beti ere pertsona edo talde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013297 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Berdintasun Foroko kideak gure desadostasuna adierazi nahi dugu Udalak azken Plenoan Alondegiaren pareko plazari Saregileen plaza izena jartzeko hartu duen erabakiarekin. Barkatuko diguzue hain zuzenak izatea, baina ez formaz, ezta edukiaz ere, ezin dugu bat egin Udalak hartu duen erabakiarekin.
Foroak Udalari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013298 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean ospatuko da Aita Mariren omenezko eguna, eta gaur 19:00etan aurkeztuko dute egitaraua, Alondegian. Ekitaldia aprobetxatuko da Javier Carballok eta Xabier Alberdik Aita Mariri buruz egindako ikerketaren berri emateko. Horrez gain, Aita Mariren irudiaren zaharberritze prozesua esplikatuko du Rakel Nacentak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013299 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ohikoa zen udako txapelketa antolatu gabe urte batzuk igaro ondoren, aurten PULPO KE-k berriz ere antolatuko du. Pulpotik irtendako azken hiru izar gazteen taldeak etorriko dira abuztuaren 20an jokatzera: Kauldi Odriozolaren Bidasoa, Ander Torrikoren Benidorm eta Mikel Martinezen Zarautz.
Talde bakoitzean, gure klubean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013300 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Indarberrituta itzuli da Dinastia Etxabe pilota txapelketa Zumaiara
Ostiralean jokatuko dira 45. ekitaldiko lehen bi partidak, Aitzuri pilotalekuan. Txapelketa Zumaiara bueltatu da, zortzi urtez Zestoako Gurutzeagan jokatu ondoren.
Ziurrenik, pilotalekurik gabe gelditzea izango pilota txapelketa bati gerta dakiokeen ok... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013301 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gameofthrones.eus: telesailaren inguruan sortzen ditugun edukien txokoa
Game of thrones telesailaren inguruan sortuko diren edukiak kanal berezi batean bilduko ditugu aurrerantzean. Baleike.eus-eko azalean bertan daukazue sarrera zuzena, eskuineko zutabean, baina gameofthrones.eus domeinutik ere iritsiko zarete. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013302 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telmo Deuni buruz erreportajea argitaratu du Aitor Manterolak Berria egunkarian. San Miguel Ligako sailkapenaren zuloan egon arren, mailari eusteko itxaropentsu ageri dira klubeko arduradunak, eta ez zaie heldulekurik falta.
Bazekiten Zumaiako Arraun Elkartean zaila izango zela aurtengo San Miguel liga, eta helburu bat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013303 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hitzaldia ostiralean: Eskubide sozialak Europan, posible al dira?
Zumaiako Karta Soziala osatzen dugunok hitzaldia antolatu dugu ostiral honetan, uztailaren 22an, Foronda jauregian, arratsaldeko 19:00etan. Eskubide sozialak Europan:posible al dira?, izango da hitzaldiaren mamia. Xabier Arrizabaloren eskutik, Ekonomia i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013304 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Grabaketa Itzurunen izango da, sei egun iraungo du, baina bazpahiru asteko aurrelana egin behar dute eskenatokia prestatzeko. Ekoizpenean 400 bat langilek hartuko dute parte. Oier Korta alkateak jakinarazi duenez, abuztuan lan poltsa zabalduko da udaletxean.
Atzo HBO ekoiztetxeak baieztatutakoa berretsi du gaur goizean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013305 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zurrumurru askoren ondoren ofiziala da: Zumaian grabatuko da Game of Thrones eta uda amaitu aurretik hasiko dira lan horretan. Onartuko dizuet ilusioz bete nauen albiste honek maila bereko kezka eragin didala. Horregatik, nire ikuspuntutik, serie hau zer den, zer ez den, eta Zumaiarentzat zer izan daiteken labur azaltz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013306 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Game of Thrones' Zumaian eta Bermeon grabatuko dutela baieztatu du HBOk
Game of Thrones telesail ospetsuko ekoiztetxe HBO-k gaur ofizialki baieztatu du Zumaian grabatuko dituela zazpigarren denboraldiko eszena batzuk. HBOko programazio arduradun nagusi Casey Bloys-ek eman du albistea. Bihar goizean emango dituzte xehe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013307 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Masters-eko finala jokatuko dute Goikok eta Enbilek igandean
Jai Alai World Tour txapelketako bi partida jokatu dira Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Olha-Etcheto eta Goikoetxea-Enbil izan dira Zumaiako Masterseko finalaurrekoetako irabazleak.
Zesta punta profesionaleko estreinako bi partidak hartu ditu asteburuan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013308 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arrantza lehiaketa antolatu du lehen aldiz Zumaiako Nautika Elkarteak. Larunbatean jokatu zen eta hamalau ontzik hartu zuten parte.
Guztien artean 86 pieza (38,935 kilo) arrantzatu zituzten. Piezarik handiena 3,7 kiloko itsas aingira izan zen, Estebin ontziak harrapatutakoa. Irabazlea, baina, Spar izan zen, 25 pieza et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013309 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errausketak osasunean duen eragina gutxi balitz bezala, badira astakeria honen aurka borrokatzeko beste makina bat arrazoi. Horietako bat diru publikoaren (hau da, gure poltsikoen) lapurreta lotsagabea da.
Datozen 35 urteotan erabat lotuko gaituen esleipena sinatuko dute uztailaren 28an Gipuzkoako Foru Aldundian, eta l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013310 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar goizerako deitu du Udalak Juego de Tronos-i buruzko prentsaurrekoa. Bihar argituko da, beraz, azken asteotan hainbat zeresan eman duen gaia. Baleike-n informatuko dugu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013311 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Interneteko .EUS domeinuaren hondartzako ehun baloi dauzkagu Baleikeko bazkideen artean banatzeko.
Interneteko .EUS domeinuaren hondartzako baloia doan eskura dezakezu Baleikeko bazkide bazara, PuntuEus Fundazioaren eta Baleike Kultur Elkartearen elkarlan hitzarmenari esker.
Baloia Alondegian jaso ahal izango duzue, ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013312 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gure herrian kartel batzuk hain "ondo" zaintzen diren honetan, harrituta nago nola ez zaien kasurik egiten beste kartel batzuei.
Lehen ere ekarri ditut hona antzeko beste adibide batzuk (ikusi, adibidez, hemen eta hemen), baina ez dugu eskarmentatzen, nonbait.
Norentzat da kartel hau? Heritarrontzat nekez, gaztelania h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013313 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txapelketa Zumaiara itzuliko da aurten, behin Aitzuri pilotaleku berria martxan. Gaurko aurkezpena Aitzurin bertan egingo da, eta hainbat lagunek hartuko dute parte. Udaleko, Euskadiko Federazioko eta Zumaiako pilota elkarteko ordezkariez gain, Aitzurin izango dira txapelketan parte hartuko duten zenbait pilotari, eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013314 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kalean dago jadanik uztaileko Baleike aldizkaria. Alex Urangarekin hitz egin dugu Brasilgo garaipen handiari buruz. Hango argazkiez gain, Alexekin Itacoatiaran izan ziren Andoni Izaga eta Ander Odriozolaren bizipenak ere jaso ditugu. Ohiko salmenta lekuetan eskura dezakezu, euro batean.
Alex Urangaren garaipenaz gain, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013315 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazkenean bueltatu zen Alex Uranga Txiletik, Brasilgo Itacoatiara Pro Munduko Zirkuituko proba irabazita. Gaur harrera egin berri diote lagunek eta gertukoek, eta dagoeneko kalean dabiltza ospatzen. Arratsaldean Itzurunen jarraituko du festak.
Amaiako Plazan bildu dira 13:00etan Alexen lagun, senide eta jarraitzaile... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013316 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Futbol Taldeak deialdia zabaldu die hurrengo denboraldian futbolean jolastea nahi duten 2004 urtean jaiotako mutilei. Futbola gustoko dutenek, larunbat honetan, uztailaren 16an, 10:00etan, Aita Mari futbol zelaian egingo den entrenamentu saiora azaltzea besterik ez dute, kirol erropa eta futbol botekin. 2016-2... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013317 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jose Maria Zubia Aita Mari-ren omenezko eguna ospatuko du Zumaiak uztailaren 23an, marinelaren heriotzaren 150. urteurrena dela eta. Hemen daukazue Udalak eta herriko hainbat taldek osatu duten egitaraua:
Aita Mari Oroituz egitarauaren aurkezpena egingo dute Alondegian, 19:00etan. Horrez gain, bi hitzaldi izango dira. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013318 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo egin zuen Zumaiakok denboraldiko Bazkideen Batzar Orokorra eta bertan, Zuzendaritza Batzordeak, denboraldiko balantzea aurkeztu zuen.
Arlo ekonomikoari dagokionez emaitza positiboa izan da. Kirol arlori dagokionez Preferenteak, Nesken Territorialak, Ohorezko Jubenil mutilak eta Ohorezko kadete neskak maila mantend... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013319 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa dugun astea benetan freskoa izan da eta gainera hodei ugarirekin eta euria ere momentu batzutan egin du. Hau guztia atzean lagako dugu gaurtik aurrera eta datozen bost egunetarako zerua urdin izango dugu eta eguzkia izango da jaun eta jabe.
Gainera, tenperatura goraka joango da egunak pasa ahala eta datorren aste ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013320 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalak herrian izandako azken ekintza bandalikoak salatu ditu
Azken bi asteetako gertaera hauek, herritarren arteko elkarbizitza egokia oztopatzen duela azpimarratu du Udalak.
Azken asteotan Zumaian gertatu diren ekintza eta jarrera bandalikoen harira, Udalak, egoera salatu eta ekintza hauek guztiak gaitzetsi ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013321 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hilabete eskas falta da 2016-2017 denboraldiko Liga hasteko, eta Algorri Taldeak autobusa jarriko du Anoeta estadiora joan-etorria egiteko, urtero bezala. Oraindik ere lekua dago, ez da autobusa bete, eta interesa duenak Garoa tabernara joan behar du, han emango diote-eta informazio guztia. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013322 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bart Nizan izandako atentatuan gutxienez 80 lagun hil eta beste ehunka zauritu dira. Zumaiako Udalak irmoki salatu nahi du atentatu bortitza eta doluminak emateaz gainera, elkartasuna adierazi nahi die biktimen familiei, senideei eta Frantziako herriari.
Hori dela eta, herritarrei dei egiten die, gaur eguerdiko 12:00et... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.