id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0013023 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | GUNE elkarteak urtero egiten dituen solasaldi zikloa hastera doa. Lehen saioa ostiral honetan (hilak 23) egingo da Foronda jauregian, arratsaldeko 7:30etan. Aurtengo gai orokorra honakoa dugu: "GENEROAZ GALDEZKA" (generoa, homosexualitatea, feminismoa, espiritualtasuna, erlijioak...)
Lehen hitzaldia ELENA OLAORTUA abok... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013024 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mintzalagun prograka euskara dakiten pertsonak euskara ikasten ari direnekin elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Izena emateko aukera zabalik dago.
Ekin diogu ikasturte berriari eta abian da 2016-17 ikasturteko Mintzalagun Programa: astean behin hitzordua bidelari eta bidelagunek, euskaraz aritz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013025 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero bezela, bihar, irailak 24, Kabia-San Juan egoitzan Familia eguna ospatuko dugu.
16:00etan, bertan bizi direnen familiei harrera egingo diogu. Ondoren, eta elkarrekin egoteko tarte baten ondoren, 17:30ak aldera denak elkarrekin meriendatzeko aukera izango dugu. Giroa alaitzeko, Zumai Txaranga izango dugu bertan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013026 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beheko plazako hauteslekura iristeko kotxea behar dutenentzat oharra
Mugikortasun arazoengatik Beheko plazako hauteslekura kotxez gerturatzeko beharra dutenek Arroakaletik izango dute aukera, Udaltzaingoan jakinarazi duenez. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013027 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Helduei zuzendutako judo ikastaroak jarri nahi ditu martxan Judo Kodaore elkarteak. Adinak ez du inporta, edonork har dezake parte.
Interesa izanez gero, deitu 646872994 telefonora (Abundio) edo astelehen eta asteazkenetan pasa Lubaki kiroldegitik, 17:00etatik 19:00etara. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013028 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mugikortasun arazoak dauzkatenen zaintzaileei zuzendutako ikastaroa
Mugitzeko laguntza behar duten pertsonen zaintzaileentzat ikastaroa antolatu dute Otezuri egoitzan urriaren 17, 18 eta 19an. Ez da soilik profesionalentzat, beharra duen edonork har dezake parte ikastaroan. Ikastaroan doan izango da, eta gazteleraz.
Ik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013029 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken 12 urteetan Zumaiako parroko izan den Jabier Zubizarretak ardura utzi eta Mikel Biainek hartuko du lekukoa, San Pedro Parrokiatik ohar honen bidez jakinarazi dutenez:
"Datorren igandean hilak 25, 11:00etako Eukaristian San Pedro Parrokian eta Gotzaina bertan dela, azken hamabi urtetan Saiatz Ibarrako Pastoral Bar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013030 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erreportajea: Nola iritsi den BM saltokia Ardantzabidera eta zer erantzun eman dion Udalak aparkaleku faltari
Behin-behinean onartu berri du Udalak Ardantzabideren Hiri Berrikuntzako Plan Berezia. Bihar argitaratuko dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta herritarren 20 egun izango dituzte alegazioak aurkezteko. 2017... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013031 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakok jakinarazten du futbol zelaiko bulegoan jaso daitezkela 2016-2017 denboraldiko bazkide txartelak. Preferente mutilen partiduak Aita Mari futbol zelaian ikusteko derrigorrezkoa izango da bazkide txartela aurkeztea edo sarrera ordaintzea. Bazkide egitea nahi dutenek 60 € ordaindu beharko dute (jubilatuak 30 €) ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013032 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Interesa duten guztiek izena eman dezakete kiroldegian. Informazio gehiago, Lubaki kiroldegian (943862021 edo | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013033 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Badira urte batzuk antzerki ikastaroa eskeintzen ari garela. Musika eta Dantza Eskolari aberatsa iruditzen zaigu arte espresio desberdinen eskaintza luzatzea. Hori dela eta 2016/17 izen ematea irailak 22-28 izango da Musika Eskolan 17.30-19.30.
Antzerki ikastaroa 8-12urte /13-16 urte / eta helduei ( 16 urtetik gorakoei... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013034 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean uda giroa, igandean berriz fronte bat, euria eta fresko
Gaur, osteguna, sartuko gara udazkenean, baina larunbatean espero den eguna uda betekoa izango da, udako giroa eta hondartzaz gozatzeko egun aproposa, gainera hondartzara joateko azkenetako eguna izan daiteke aurten. Gero igandean aldaketa.
Larunbatean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013035 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpoko gidaritzan erreleboa hartu du talde batek, bazkideek zuzendaritza berria aukeratu arte .Kluba berrantolatzea da beren buruari jarritako helburua.
Joan den denboraldiarekin batera aro bat amaitu zen Pulpo eskubaloi taldean. Hainbat urtez zuzendaritza lanak egindako kideek ardurak uzteko garaia zela erabaki eta e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013036 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat honetan, 18:30ean, nesken paleta zirkuitua jokatu da Zumaiako frontoi berrian. MPB saria izena du zirkuituak. Antolatzaileak Munduko Pilota Batzarra izenekoak dira. Hasierako partidan Zumaiako lau neskak jokatuko dute: Zuazobide-Etxabe / Salegi-Azkue; bigarren partida: Goikoetxea-Eizmendi / Irazustabar-Villanu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013037 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteroko zozketa egin dugu, gure bidaia bat debalde egiteko aukera eta Algorri jatetxean otordua egiteko aukera. Zenbaki saritua 7458 da, eta ordezkoa 7915. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013038 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | One Sails estropada jokatuko da larunbatean Zumaian, Olarru Cup txapelketarako puntuagarria. Belaontziek Zumaia, Mutriku eta Zarautzen arteko ibilbidea egin beharko dute, 20 itsas milia guztira. Goizeko 11:00etan hasiko da estropada, bertiere itsasoak eta eguraldiak laguntzen badute.
Bestalde, arrantza lehiaketa ere an... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013039 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itxas Gain Kirol Elkarteak LH3 mailatik aurrerako ikasle guztiei gonbidapena luzatzen die 2016/2017 denboraldi honetan gurekin piraguismoaz gozatzeko.
Zalantza guztiak argitzeko gurasoekin bilera bat egingo da haurren entrenatzaileak izango direnekin. Animatu zaitezte! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013040 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ardantzabideko Plan Bereziaren behin-behineko txostena onartu du Udalak
Ostiralean argitaratuko da Ardantzabideko Plan Bereziaren txostena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta egun hortatik aurrera zumaiarrek 20 egun izango dituzte beren proposamenak eta alegazioak aurkezteko. Ardantzabideko mugikortasun arazoei irtenb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013041 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo Senior mutilek ligako lehen partidua izango dute, beste taldeek azken lagunarteko partiduak jokatuko dituztelarik. Hemen duzue astebukaera honetako egutegia:
Pulpo Senior mutilek ligan estreineko partidua izango dute Zumaian, Arrasateren aurka. Irailak 25 igandea, goizeko 12:30tan Lubaki kiroldegian izango da par... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013042 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Berak ederki asko ezagutzen dituen magia truko bat badirudi ere, hau benetan gertatzen ari dena da. Telmo Trenadoren bizitza fikzioa izan zitekeen lasai asko, baina ez, errealitatea da! Egun hauetan Donostiako Zinemaldian aurki dezakegu zumaiar gazte hau Hugh Grant eta Carmen Machi bezelako aktoreei elkarrizketatzen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013043 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2016ko enplegu planaren inguruko informazio bilera egingo da gaur Alondegian
Bertan, Urola Kostako Udal Elkarteak hamaika lanpostu betetzeko ireki duen deialdiaren berri emango zaie herritarrei. Bilera, arratsaldeko 18:30etan izango da.
Zumaiako Udaletik azaldu nahi dizuegu, gaur, arratsaldeko 18:30etan, Urola Kostako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013044 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 16:30ean, zezenak eta pottokak.18:00etan, bertsolariak.Ondoren, sagardo dastaketa. Erromeria Naiara eta Eneritz trikitilariekin.
11:00etan, meza.12:00etan, aizkolari eta harrijasotzaileak.14:00etan, bazkari herrikoia. Txartelak aurrez erosi behar dira.16:30ean, zezenak eta pottokak.18:00etan, Artadiko XVIII. Trikitilar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013045 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dena ez da olagarroa patatekin edo olagarro zopa. Horiek dira Zumaian ezagutzen ditugun tradiziozko bi errezeta nagusiak -tomatearekin ere jaten da-, baina olagarroak beste hamaika aukera ematen ditu sukaldean. Ostiralean, Olarro Egunaren bezperan, lau errezeta berri proposatu zituzten Asturiastik etorritako lau sukald... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013046 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Algunos no entienden muy bien el concepto de fiesta.Así han aparecido los buzones de la escuela de música de Zumaia. pic.twitter.com/w66DEc2Adg | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013047 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Buruz buruko Txapelketako finala irabazi dio gaur Olharani, 12-6 eta 12-11, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Bakarkako 11.a du txapeldun handiak, horietatik hamar frontoi luzean eta azken hau frontoi motzean.
Finala Olarro Egunean egokituta, gaur ez du zumaiarren babes handirik izan Iñaki Osa Goikoetxeak Bizkaia pilotalek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013048 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hau da arraunlari beteranoen zozketako zenbaki sariduna: 2.515. Ordezko zenbakia: 3.521
Otarra: arkumea, bi txuleta, paleta iberikoa, txorizo iberikoa, gazta, Tolosako teilak eta zigarroak, bonboiak, eta ardo eta txanpain botilak. Horrez gain, Zelai hotelean talaso zirkuitua eta bazkari edo afaria bi lagunentzat. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013049 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eterna beteranoen taldea izan da azkarrena gizonen estropadan, baina oso gertu -12 ehunenekotara- izan dute gaztez (hiru mutil eta neska bat) osatutako Turbo Deun. Nesken bandera Txistorra taldearentzat izan da. Detaile modura, bandera irabazi duten bi taldeek lehen txandan egin dute arraun.
Zaparrada bat edo beste, ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013050 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko aparkalekuak TAO bidez ordenatu nahi ditu Udalak 2017rako
Datorren urterako Zumaiako Mugikortasun Plana eguneratu nahi du Udalak. Udal Gobernuaren helburua da herriko aparkalekuak TAO sistemaren bidez ordenatu eta arautzea, betiere auzoetako bizilagunak lehenetsiz.
Bereziki uda partean sortzen diren arazoak ain... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013051 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo K.E. taldeek astebukaera honetan lagunarteko partidu hauek jokatuko ditu:
Pulpo K.E. taldeak aurredenboraldia prestatzen jarraitzen du. Horretarako gogor entrenatzen diardute talde guztiak. Entrenamenduez gain, lagunarteko partiduak ere jokatuko ditu, taulan dituzue Zumaian ospatuko direnak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013052 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskuorri banaketan, Pello Urizar izango da gurekin. Horrez gain, Egin Herri lema daramaten kamixetak salgai jarriko ditugu, 10 euroan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013053 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irailaren 25eko hauteskundeetan Eusko Legebiltzarra nola geratuko den, hau da, aukera bakoitzak zenbat ordezkari lortuko dituen asmatzeko porra bat jarri du Baleikek abian. Asmatzaileen artean, LABARRA tabernak eskainitako bi lagunentzako afaria zozkatuko dugu. Parte hartu nahi? | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013054 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Olarro Eguneko pare bat ekitaldi tokiz aldatu dira eguraldi txarra dela eta.
Gaur 19:30ean Kofradian egin behar zen Olagarroarekin egindako SUKALDARITZA ERAKUSTALDIA Beheko plazako karpan burutuko da.
Eta bihar gauerako iragarritako Amaiako Plazako kontzertuak ere Eusebio Gurrutxagan izango dira.
Beste aldaketarik egon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013055 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurko sukaldaritza erakustaldia eta biharko kontzertuak Beheko plazako karpan egingo dira
Euria dela eta, gaur 19:30ean Kofradiako plazan egitekoa zen sukaldaritza erakustaldia Beheko plazan muntatu den karpan egingo dute; bihar gauerako Amaiako Plazan iragarritako rock kontzertua eta DJ saioak ere Beheko plazan izang... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013056 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datozen urteotan Zumaiaren bilakaera gidatuko duen Plan Estrategikoaren aurkezpena irailaren 28an egingo dute, Alondegian, 18:00etan.
Aurkezpenean, 2015eko urritik 2016ko maiatzera egindako 18 bileren ondorioak eta egindako lanaren emaitzak azalduko zaizkie zumaiarrei. 200 bat herritarrek eta eragilek parte hartu dute ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013057 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiako Zesta Punta Txapelketa jokatuko da asteburuan Aitzurin
Sei taldek hartuko dute parte Zumaiako kanporaketa torneoan, eta lau onenak sailkatuko dira hurrengo asteburuan Madrilen jokatuko den azken faserako.
Zumaiarekin batera, Aitzurin izango dira Cabanillas, Berriatua, Noain, Gasteiz eta Vasconia (Bartzelonak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013058 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreko egunetan zegoen iragarpenarekin konparatuz, biharko eguraldia dexente traketsagoa izango da. Hemen Zumaiarako egindako iragarpen zehatza.
Goi geruzetako aire hotzak aldegitera egingo du gaur, baina bihar berriro atzerakako pauso bat emango du eta ezegonkortasun nahikoa espero dugu. Gainera antizikloiak ez du na... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013059 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | PULPO Trapaia taldeak, Valladoliden ospatuko den txapelketan parte hartuko du.
PULPO Trapaia kadete mailako nesken taldeak, Aula Valladolidek gonbidatuta, Valladoliden ospatuko den txapelketan parte hartuko du. Irailak 16, 17 eta 18an. Ostiralean lehen partidua, larunbatean hiru partidu jokatuko ditu eta igandean final... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013060 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hormaetxeari irabazi zion atzo Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako Buruz-buruko Txapelketako finalaurrekoa, bi setetan (12-7 eta 12-11). Finala bihar jokatuko du Olharanen aurka -Egigureni irabazi zion-, 17:45ean, Bilbon.
Kopuruak berak dena esaten du. Lasai asko esan daiteke etxean buruz-buruko hamar txapel dauzka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013061 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakok jakinarazten du futbol eskolan parte hartzeko izena emateko epea irailaren 8an bukatu zela, gurasoekin pasa den astean bilerak egin zirela eta talde guztien entrenamentuak hasiak direla. Beraz, ez dira jasoko, epez kanpo, Inskripzio gehiago.
Aurten 160 haurrek eman dute izena futbol eskolan eta 22 entrenatzai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013062 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken unera arte erosteko zain egon zaretenak tximetatik tiraka hasi zaitezkete, izan ere, turismo bulegotik jakitera eman dutenez, larunbatean, Olarro Egunaren baitan egingo den herri bazkarirako txartelak agortu dira.
Joxe Mendizabalek girotuko duen bazkarian plazan bertan egindako olagarro-paella emango da, besteak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013063 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'The Trip to Spain' telesail britainiarrerako irudiak grabatu dituzte eskualdean
The Trip to Spain telesail britainiarrarentzako irudiak grabatu berri dituzte eskualdean. Herenegun Getariako jatetxe batean grabatu zuten eta atzo Zarauztik Zumaiara kotxez egindako bidearen irudiak hartu zituzten.
Telesail honen hirugarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013064 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Futbol Taldeak astebukaera honetan emango dio hasiera denboraldi berriari. Prefenteko mutilek Eibarren jokatuko dute, igandean, 15:30ean, eta Ohorezko mailako jubenilek larunbatean, Aita Marin, 16:00etan. Zorte on bi taldei. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013065 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eta ez, ez naiz ari ia denon haurtzaroak poztu dizkigun Asterixen abenturei buruz, ezta Patxi Gallegoren lanez ere, bikainak denak (Black is beltzari buruz nahiago ez ezer esan). Helduentzako istorioak ere landu daitezke komikietan eta horietako batzuk euskaraz argitaratu ditu Astiberri argitaletxeak.
Txapela kentzeko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013066 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Forondako kultur ikastaroen izen-ematea astelehenean zabalduko da
Udazkenaren atarian gauden honetan, Foronda kultur etxean antolatzen diren ikastaroak ate joka datoz. Ohiko ikastaroez gain, hiru kurtso berri izango dira: 10-15 urte bitarteko haurrentzako txotxongiko fabrika eta erlaxazioa ontzi tibetarrekin eta feng s... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013067 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Besteak beste, herri bazkaria, lehiaketa gastronomikoa, argazki rallya eta batel estropadak antolatu ditugu Olarro Egunerako, herriko elkarteekin batera, herritar zein bisitari guztien gozamenerako. Era berean, jakinarazi nahi dizuegu dagoeneko salgai daudela turismo bulegoan herri bazkariko txartelak, baita kamiseta e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013068 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbateko Olarro Egunean koadrilen arteko batel estropadak izang dira arratsaldean. Marea biziak medio, 17:00etan jokatuko dira aurten estropada hauek. Gaur iluntzera arte eman daitezke izenak turismo bulegoan.
Estropada eremua Itsas kiroldegitik irten eta Txomin Agirre kairaino joan-etorria izango da.
Parte-hartzail... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013069 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Olarro Eguneko brotxeten prestatze lanak egingo dira gaur eta bihar
Larunbateko Olarro Egunean 25.000 brotxeta ingurua jarriko dira salgai txosnetan. Horretarako 800 kilo olagarro erabiliko dira. Gaur eta bihar brotxeta hauek prestatzeko lanak egingo dira.
Eguraldiaren iragarpenak onenak ez direnez, prestatze lanak Sag... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013070 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Maia: "Euskaldunak basoek eginak gara, baina jendeak ez daki hori irakurtzen"
Jon Maiak Gutik zura izeneko dokumentala erakutsiko du hastear den Donostiako Zinemaldian. Irailaren 23an eta 24an izango dira saioak Principe zinetan eta aurrez salgai zeuden sarrerak dagoeneko agortuta daude. Egunean bertan apur batzuk ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013071 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburuan marearteko zabalgunea deskubritzeko aukera eskainiko du Geoparkeak
Iraileko marea biziekin, Euskal Kostaldeko Geoparkeak marearteko zabalgunea deskubritzeko bisita gidatuak eskainiko ditu asteburuan Mutrikun, Deban eta Zumaian aldi berean.
Urteko itsasbehera baxuenetakoak aprobetxatuz, Geoparkeak sei bisita ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013072 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nagusiei zuzenduta dagoen Tipi-tapa ibilaldi saioen kurtso berria bihar hasiko da. Goizeko 10:00etan elkartuko dira Beheko plazako gizarte zentroaren aurrean lehen ibilaldia egiteko.
Pertsonen ongizate fisiko eta mentala hobetzeko pentsatutako ibilaldi sorta da hau. Ibilaldi osasungarria egin, taldean bildu, bakardadea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013073 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ia bi hilabeteko etenaldiaren ondoren, martxan da berriro Munduko Bodyboard Zirkuitua. Portugalen jokatuko dira hurrengo hiru probak: gaur hasiko da Sintrakoa, hurrengoa Vianan eta azkena Nazareko olatu ikusgarrian. Olatuaren aparrean jarraitu nahi du Alexek.
Portugalgo hiru probekin eta Kanariar Uharteetako azken prob... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013074 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | AEKren euskaltegian euskaraz ikasteko matrikulazio kanpaina martxan da irailaren 5etik 23ra.
Euskaraz ikasi nahi baduzu, oraintxe daukazu Zumaiako AEkn izena emateko aukera, irailaren 23ra arte. Bidasoa kalean (1 behea) daukagu bulegoa, eta zabalik dago 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Aurten ere, bet... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013075 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zuei ere gertatuko zitzaizuen. Kantu bat entzun eta hortxe geratu, bueltaka, burutik kendu ezinik. Neri udara honetan gertatu zait azkenengo aldiz. Pako Ibañezen aspaldiko kanta bat entzun nien ume batzuei. Lau eta zazpi urte bitarteko hiru anai-arreba izan ziren pozik eta jolas giroan aritu zirenak kantatzen " behin b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013076 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Guraso eskola emango du aurten ere Nerea Mendizabal psikopedagogak
Nerea Mendizabal Etxeberria psikopedagoga eta gizarte hezitzaileak guraso eskolak emango ditu aurten ere Zumaian. Gurasoak eta seme-alabak elkar ulertzeko formazio saioak izango dira eta urritik ekainera bitartean emango dira ostiralero.
Sarritan guraso... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013077 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Idatzi honen bitartez, Itxas Gain kirol elkarteko zuzendaritza batzordeak bere bazkide guztiak deitu nahi ditu datorren astelehenean 19, arratsaldeko 7tan, elkartearen instalazioetan egingo den derrigorrezko batzar orokorrera. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013078 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Game of Thronesek Zumaian egingo duen kastinaz bakarrik dakigu soilik gizonak nahi dituztela eta urriaren 5ean iragarriko dituztela xehetasunak, baina dagoeneko martxan dago Caceresen bihar eta etzi egingo dutena, eta pentsa daiteke hango baldintza asko Zumaian ere eskatuko dituztela. Hasteko, ahaztu tatuajeak begi bis... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013079 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Marketin digitaleko ezagutza lortzeko programa jarri du abian Mankomunitateak
Urola Kostako Udal Elkarteak Txertatu Merkatuan proiektuaren deialdia egin du. Proiektu horrek laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko aukera eskainiko die gazte langabeei.
Hartzaileak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako 16-29 urte bitar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013080 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean izango den Olarro Egunean argazkigintzarako tartea ere izango da, Distira elkartean, Udalarekin elkarlanean, antolatutako argazki rallyari esker. XII. lehiaketa izango da aurtengoa.
IZEN EMATEA ETA PARTE-HARTZEA: Nahi duten zale guztiek parte hartu ahal izango dute. Izen ematea Turismo bulegoan egingo da ir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013081 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo Eskubaloi taldeak alebin mailako gurasoekin bilerak izango ditu honako egunetan: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013082 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bilbo asko gustatzen zait. Bale, bilbainadak gorrotagarriak dira eta bilbotarrak harroputz xamarrak izango dira, donostiarrak ñoñoak diren bezalaxe, eta zumaiarrak... (estereotipoak nonahi). Baina Bilbo hiri bezala oso ondo dago. Gustukoak ditudan gauza asko daude bertan. Baina, hala ere, gutxitan joaten naiz, kotxerik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013083 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Komikien historiako pertsonairik ezagunetakoa ere ez da alkatearen gustukoa izan, eta honezkero 14. murala izan dena zentsuratuta dago.
"Erria adierazpen askatasunaren txikota" esaten jarraitu beharko dugu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013084 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egigurenek eta Enbilek irabazi dute Jai Alai World Tour txapelketa
Bi puntista zumaiar neurtu dira gaur Donostiako Balda pilotalekuan Jai Alai World Tour txapelketako finalean. Iñaki Osa Goikoetxea Erkiagarekin eta Egiguren Gotzon Enbilekin. Bigarrenak izan dira nagusi partida berdindu batean.
Goikoetxea eta Erkiaga ja... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013085 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lege oharraIndarrean dagoen LOPD 15/1999 legearen arabera, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Baleike Kultur Elkartearen fitxategi automatizatu baten sartuko direla. Datu-bilketa honen helburu bakarra da indarrean dagoen sustapena kudeatzea. Eskubidea izango duzu zuzentzeko edo ezeztatzeko, helbide honetara idat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013086 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren larunbatean, hilaren 17an, Olarro Eguna izango dugu herrian eta horren baitan herri bazkaria Beheko plazan. Turismo bulegotik jakitera eman dutenez, bazkarirako txartelak salgai daude jada, 8 euroan helduenak eta 5 euroan haurrenak.
Kamisetak eta zapiak, berriz, asteartetik aurrera izango dira salgai. Kamiseta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013087 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren larunbatean, irailaren 17an ospatuko den Zumaiako Olarro Egunarekin bat eginaz, 8-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerra antolatuko da Algorri Interpretazio Zentroan. Ekintza goizeko 11:00etan hasiko da. x | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013088 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hala pentsatzen du aste honetan egindako inkestan parte hartu dutenen ehuneko handi batek. Horrez gain, orain arte doan duten parkinetan kobratu behar zaiela ere uste dute.
Azken urteotan hazkunde handia izan du Zumaiara etorritako autokarabana kopuruak. Aurten, baina, nabarmen igo da eta nonahi ikusi ditugu mota honet... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013089 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arratsaldeko 5etan aterako dira korrikalariak Erribera kaletik 20 kilometroko ibilbidea egiteko eskualdeko errepideetan zehar. Helmuga puntua Erribera kalean, Kofradia parean kokatuko da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013090 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren larunbatean, hilaren 17an, ospatuko da Zumaian Olarro Eguna. Batel estropadak, lehiaketa gastronomikoa eta milaka olagarro brotxeta izango dira egun osoan herriguneko hainbat lekutan.
10:00etatik 13:00etara sukaldariak lanean Eusebio Gurrutxaga plazan: XIII. LEHIAKETA GASTRONOMIKOA, herriko elkarte eta koadril... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013091 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Turismoaren inguruko lehen erreportajea, iraileko Baleike aldizkarian
Zumaiara uda honetan etorri den turista/bisitari kopuruak nabarmen egin du gora. Baina, prestatuta al dago Zumaia halako bisitari kopurua jasotzeko? Eta zer gertatuko da etorkizunean, Game of Thrones telesailaren grabazioaren ondoren? Turismoaren ing... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013092 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alondegia kultur etxea, erakusketa aretoa ezik, itxita egongo da bihar, ostirala, eta larunbatean. Beraz, astelehenera arte ez da berriro zabalduko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013093 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kalefood market ekintza ibiltaria Zumaiara helduko da asteburu honetan. Bihar eta larunbatean, eguerditik aurrera, bederatzi food truck (furgoneta barruan doan jatetxeak) eta hamahiru artisautza postu jarriko dira Beheko plazan. Musika saioak ere izango dira.
Hemen duzue bi egun hauetarako prestatutako ekitaldi sorta e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013094 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irakurri matte Zumaiako irakurle taldeak ikasturte berriari hasiera emango dio hilaren 13an, asteartearekin. Lehenengo saioan komentatu eta landuko duten obra Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok eleberria izango da. Beti bezala, Alondegian bilduko da taldea, 18:00etan, irakurketak bakoitzari zer ekarri eta iradoki dio... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013095 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herrian hitz egiten diren hizkuntzak biltzeko eta erakusteko proiektu bat abiarazi dute Zumaiako Udaleko Euskara eta Aniztasun sailek, ikastetxeekin eta herriko talde batzuekin elkarlanean. Helburua da Zumaiako eleaniztasuna erakutsiko duen ikus-entzunezkoa lantzea, eta horretarako etxean euskara eta gaztelania ez best... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013096 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Juan Luis Saez (kanpina):"Ez gaude autokarabanentzako gune baten aurka, baina erregulatzeko eskatzen dugu"
Zumaia leku erakargarria bihurtu da azken urteotan autokarabanentzat, besteak beste, Udaletik emandako erraztasunei esker. Baina badago zer hobetu, Zumaia Kanpineko Juan Luis Saezek elkarrizketa honetan ohartarazi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013097 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Arraun Elkarteak eta Patxi Francesek elkarren ondoan jarraituko dute beste denboraldi batez, gutxienez. Datorren sasoian ere, entrenatzaile donostiarra izango da gure arraunlarien arduradun teknikoa. Rafa Gonzalez de Txabarri prestatzaile fisikoak ere jarraitu egingo du.
Laugarren denboraldia beteko dute gurek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013098 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Game of Thrones telesailerako lan poltsan izena eman duten sei lagunekin hitz egin dugu. Deialdia eskualdekoentzat izan den arren, kanpokoak aurkitu ditugu gehienak: Madril, Asturias, Galizia, Bilbo... Hemen zer kontatu diguten:
Cristel eta Lucia Madrildik etorri dira Game of Thrones telesaileko lan poltsan izena emate... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013099 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Triatloi Taldeak eskerrak luzatu nahi dizkie larunbatean lagundu ziguten boluntario guztiei.
Bereziki babesleei, era batera edo bestera, opariekin, materialarekin eta abar luze batekin laguntzen gaituztenak.
Herriko taldeei: Olarru-subi, Sastrakasi, Itxas-Gaini, Taosari, Zumaiako Txirrindulari Elkarteari, moto... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013100 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskolarteko esku pilota ikastaroen aurkezpena egingo da asteazkenean
2016/2017 ikasturteko esku pilota ikastaroen aurkezpen-bilera izango da Aitzuri pilotaleku berrian, asteazkenean, irailak 7, 19:00etan.
Bertara deituak daude 2005 eta 2010 artean jaiotako neska-mutilak eta hauen guraso edo arduradunak, taldeak osatu e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013101 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Laster hasiko gara goizetan kalera irteteko jertsea janzten, jarriko dira martxan eskolak eta klaseak, laburtuko zaizkigu egunak eta eginkizunak egiteko denbora, ohiko makineriak abiada hartuko du eta irentsiko gaitu egunerokoak. Baina, bitartean, zer gauza ederra txalupa hartu eta ibaian gora joatea arraunean itsasgor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013102 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gure herria sarri bisitatzen zuen Mikel Laboari heldu zaio udal gobernuaren zentsura ezagutzeko "ohorea", Hamairugarren murala izan da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013103 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pello Osorok eta Mireia Arrillagak irabazi dute Zumaiako Triatloia
Esprint distantziako triatloia Osorok (55:52) eta Arrillagak (1:07:49) irabazi dute. Triatloi herrikoian, Angel Hilario (33:53) eta Naiara Mauleon (40:17) izan dira azkarrenak. Zumaiarren artean, Juan Mari Azpillaga (1:00:57) eta Irati Larreategi (1:15:... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013104 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hemen kontsulta ditzakezue triatloi herrikoiko eta esprint distantziako sailkapenak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013105 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udaleko ardurak uztea erabaki du EAJko zinegotzi Xabier Garmendiak
Udal batzordeetan eta Udal Gobernuan dauzkan karguak utzi ditu Xabier Garmendiak. Udalbatzan jarraituko du 2017ko aurrekontuak onartu eta EAJk zinegotzi berria izendatu arte. Orduan erabat utziko du Udala. Gutun honen bidez egin nahi izan du publiko ber... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013106 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aparkatzeko arazoen inguruan egin dugun inkestak hau dio: gehiengoak Estazioko industriagunean jarriko luke aparkalekua bisitarientzat; herrigunean TAO jartzekotan, soilik kanpotarrentzat; eta gehiago dira lur-azpiko aparkalekua egitearen aldekoak kontrakoak baino.
Herrian uda partean aparkatzeko izan ditugun arazoak i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013107 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi zumaiarrak aurkari izango dira datorren larunbatean Donostiako Baldan (18:00etan) jokatuko den Jai Alai World Tour txapelketako finalean. Hauek izan ziren emaitzak atzo Aitzurin jokatutako finalaurrekoetan: Egigurenek eta Enbilek 15-11 eta 15-9 Beaskoetxea eta Aldazabalen aurka; Goikoetxeak eta Erkiaga II.ak 12-15, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013108 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udala auzo ezberdinetako bizilagunekin bilduko da Mugikortasun plana garatzeko
Uda sasoiari begira, Zumaiako Udalak, hainbat neurri hartu ditu herrian zehar trafikoaren zein aparkalekuaren egoera hobetzeko, baina, udan ez ezik, urtean zehar ere sortzen diren mugikortasun eta irisgarritasun beharrei erantzuna e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013109 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat honetan Zumaiako X. Triatloia jokatuko da. Hori dela-eta, trafikoa moztuko zenbait errepidetan.
Txikierdiko eta Kanterako biribilgunetan aldizka moztuko da 16:30etik 17:20ra eta 18:05etik 19:10era bi norabidetan. Auto-ilarak sortu ahal izango dira.
Oharra: Zumaian eta inguruan moztutako atalak ekiditeko AP-8 a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013110 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Kopuru aldetik agian jokalari gutxi dugu, baina kalitate aldetik taldea ez da behean egotekoa"
Mikel Larburuk entrenatuko du erregional preferente mailako Zumaiako. Klubeko jokalari ohia eta bigarren entrenatzaile Felipe Garmendiaren garaian, iaz Ermuako jubenil taldea entrenatu ondoren hartuko du Zumaiakoren lehen ta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013111 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondarribia, Orio, Urdaibai, San Juan, Zierbena, Kaiku eta Tiran sailkatu dira gizonezkoen Kontxako Bandera jokatzeko. Zumaia hamahirugarren izan da, San Miguel Ligakoen eta Ondarroaren (KAE1eko irabazlea) atzetik. Emakumeen sailkatze estropadan, Hibaika, San Juan, Orio, Cabo, Zarautz-Getaria, Hernani eta Deustu sailka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013112 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Futbol Taldeak jakinarazten du hurrengo ostegunean, irailaren 8an, Brankan, Futbol Eskolako haurren gurasoekin bilera informatiboa egingo dela.
18:30etan, 2008 eta 2007 urteetan jaiotako haurren gurasoekin, eta 19:15etan, 2006 eta 2005ean jaiotako haurren gurasoekin, egingo da bilera.
Denboraldi berriko eguteg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013113 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitzuri frontoiko taberna-jatetxea ustiatzeko lehiaketa deitu du Kirol Patronatuak
Aitzuri frontoian kokatzen den taberna-jartetxearen ustiatzea lehiaketa bidez erabakiko da. Zumaiako Kirol Patronatuak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ditu baldintzak.
Hemen duzue lehiaketari buruzko informazioa. Eskaerak irai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013114 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datozen bi igandetan jokatuko den Kontxako Banderarako sailkatze estropada jokatuko da gaur arratsaldean, Donostian. Bertan izango da Telmo Deun ontzia. Zumaiarrak bigarren abiatuko dira.
Hasteko, 17:30ean, emakumezkoen ontzien saikatze estropada jokatuko da. Bai hau, bai gizonezkoena, erlojuaren aurkakoa izango da. 18... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013115 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astelehen honetan zabalduko da Game of Thrones telesailak Zumaian egingo duen grabaziorako lan poltsa. 11:00etatik 17:00etara bitartean hartuko dira interesduneen izenak. Udal kultura sailetik eraman beharreko datuen berri eman dute.
Gidatzeko baimenaren zenbakia [ez da ezinbestekoa gidabaimena izatea, baina eduki ezea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013116 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | kodaore judo taldeak jakitera ematen du aurten judoa praktikatu nahi dutenek asteazkenean, hilaren 7an, eman beharko dutela izena Lubaki kiroldegian, 17:00etatik aurrera.
Ikastaroan parte hartzeko gutxienez 5 urte izan beharko dira. Informazio gehiagorako 646 872 994 (Abundio) telefonora deitu daiteke. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013117 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mantentze soinketa eta yogako saioetan izena eman dutenen bilera, Hogarrean
Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak bilera batera deitu ditu mantentze soinketa eta yoga saioetan izena eman duten guztiak. Bilera asteartean, hilaren 6an, izango da, 18:00etan Hogarreko bigarren solairuko bilera gelan. Helburuak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013118 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Trafikoa moztuko da bihar Espainiako Txirrindulari Itzulia dela-eta
Espainiako Txirrindulari Itzuliko 13. etapa Zumaiatik igaroko da bihar. Hori dela-eta, trafikoa moztuko da 13:00etatik 14:15era bitartean.
Etapa Bilbon hasi eta Urdazubi Dantxarinean amaituko da. 14:00ak aldera Zumaiatik igaroko da. Segurtasuna gordetz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013119 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste honetan Ardantzabide auzoko etxeetako atari guztietan Udalaren kartelak azaldu dira auzokide guztiei bilera batera gonbidatuz.
Oso pozgarria iruditzen zaigu Udalak berak alkatearen debekuei muzin egitea eta kartelak normaltasun osoz herritarrak dauden lekuetan jartzea. Kalea Guztiona Da ekimenak gonbidatzen ditu h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013120 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa berri den ostiralean, abuztuaren 26an, Woody Allenen pelikula berria estreinatu da espainiar estatuko zine aretoetan: Cafe society. New Yorkeko zuzendariak urtero aurkezten du pelikula berri bat eta estreinuko egun hori festa eguna izaten zen niretzeko. Izaten zela diot, izan ere, 2008ko irailaren 19an Vicky Crist... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013121 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Game of Thrones telesailean figurante modura agertzeko hautaketa prozesua urrian egingo dela iragarri du gaur ModExpoR International agentziak Facebook bidez. Data zehatzik ez dute eman, bakarrik aurreratu dute urriaren 5ean jakinaraziko dutela data zehatzaz. Hori bai, aurreratu dute casting-a gizonentzat bakarrik izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013122 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | PULPO KE-k abuztuak 20an antolatuko zuen udako txapelketaren balantzea guztiz positiboa izan da, bai kirol arloan, bai jendearen erantzunagatik eta horrekin batera izan duen oihartzuna hedabide eta sare sozialetan.
Kirol arloan, ASOBAL ligako C.D. Bidasoa, BM Benidorm eta Zilarrezko ligako Amenabar Zarautz taldeen arte... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.