id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0014023 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Akuarela teknikarekin margotutako 35 lanez osatutako erakusketa zabaldu du Amarakuarela taldeak Oxford aretoan . Hamabi egileren lanak ikus daitezke.
Zumaia Akuarelaren aldarrikapena da Alondegiko Oxford aretoan zabaldu berri den erakusketa. Hala azpimarratzen dute, behin eta berriro, obren egileek. «Oleoaren aldean, a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014024 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiral gauean bertsolari gazteen saioa egingo da Oxford aretoan, 22:00etatik aurrera. Baleikeko bazkideen artean hiru lagunentzako bina sarrera dauzkagu zozkatzeko. Parte hartu zozketaren txokoan!
Hauek dira bertso saioan parte hartuko duten bertsolariak: Beñat Iguaran, Oihana Iguaran, Eneritz Artetxe, Mikel Artola, J... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014025 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Peña Athletic Santurtzi garaile Alebin nesken gabonetako futbol txapelketan
180 neskek parte hartu zuten urtarrilaren 2an eta 3an Zumaiako Futbol Taldeak antolatu zuen alebin nesken gabonetako txapelketan. Zumaiako alebin nesken taldeak oso emaitza onak lortu zituen larunbatean Bergararen aurka 0-1 galdu arren, Zarautz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014026 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2016. urterako udal aurrekontuak onartu zituen Plenoak asteazkenean egin zen ezohiko batzarrean. Udal gobernuak aurkeztutako proposamenak EAJ-PNV (6) eta PSE-EE (1) udal taldeen aldeko botoa jaso zuen; EH Bilduk (6), aldiz, aurka bozkatu zuen.
12.696.363,88 euroko aurrekontua kudeatuko du Udalak hasi berria den urte ho... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014027 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bixente Martinez sortzaile duen Igelaren Bandak kontzertua eskainiko du, gaur, 20:00etan, Alondegiko Oxford aretoan. Zumaiako Bertso Eskolak eta Baleikek antolatzen duten emanaldia da eta sarrerak aurrez turismo bulegoan izango dira salgai, 5 euroan. Aretoko atean ere erosi ahal izango dira.
Taldea 1998. urtean sortu z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014028 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurun tabernan antolatutako II. Negufest kontzertu zikloaren baitan, gaur, musika zeltaren txanda izango da Celtic Covers taldearen eskutik. 20:00etan hasiko da kontzertua. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014029 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandean ospatu genuen Denak etxera! III. Eskubaloi txapelketa Lubaki kiroldegian.
Goizean goizetik jende ugari inguratu zen eskubaloian jolastu eta preso eta iheslarien aldarrikapenekin bat egitera. Herritarrak eta inguruko herrietakoak, oraindik jolasten dutenak, jolasten zutenak eta beraien bizitzan ibili ez direnak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014030 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Marisa Oinetakoak dendak irabazi du Gabonetako erakusleiho lehiaketa
Marisa Marcosek eramaten duen zapatadendak bigarren urtez jarraian irabazi du Gabonen harira antolatutako erakusleiho lehiateta. Epaimahaiaren saria bakarrik ez, herritarrena ere jaso du. Badirudi denak ados daudela erabakiarekin. Gaur eguerdian jaso ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014031 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabon garaian murgilduta gauden honetan, ohikoa egiten da komunikabideetan eta kalean ongintzarekin loturiko iragarkiak ikustea. Urteko egun hauekin lotzen dugun kristau espiritua baliatu izaten dute zenbait erakundek behartsu eta gaixoen aldeko dirua eta laguntza biltzeko. Kristau espirituari baino, pertsonen humanita... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014032 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Espillaren aldeko laugarren memoriala jokatu zen atzo arratsaldean Lubaki kiroldegian. Aurten ere kiroldegiko harmailak txiki geratu ziren eskubaloiaren festa eta joandako lagunaren oroitzapena uztartzen zituen kirol ekitaldia jarraitzera hurreratu ziren zaletuekin.
Pulporen kadeteen primeran egin zuten beraien l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014033 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urte bukaeran botatzen diren suziri eta petardoekin kontuz ibiltzea eskatzen du Udalak
Urte amaierara heldu eta urte berriari ongietorria ematerakoan petardoak eta suziriak botatzeko ohitura dute herritar askok. Aurten kontu gehiagorekin ibiltzea eskatzen du Udalak.
Udaletik gogoratzen dutenez, horrelakoekin beti ibili... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014034 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Barakaldoarra jaiotzez, baina Zumaian familia duen Bruno Villanuevak irabazi du Gabonetako xake txapelketa. Bordeleko Xabier Beudaert izan du aurkari finalean eta joan-etorriko norgehiagokan nagusi izan da bizkaitarra.
Hamabi jokalarik hartu dute parte aurtengo xake txapelketan. Berrikuntza bezala, lekuz aldatu da aurt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014035 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat honetan, hilaren 2an, IV. film laburren txapelketa egingo da Torreberri Gaztetxean. Argazki kamera, bideo kamera edo mugikorraren laguntzarekin Urrezko Pertxen borrokan sartu nahi dutenek azkar, oso azkar burutu beharko dituzte beraien lanak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014036 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Eskubaloiaren festa eta, gehienbat, Iñaki Espillaren aldeko omenaldia izatea nahi du klubak"
Iñaki Espillaren aldeko laugarren memoriala jokatuko da asteazken honetan Lubakin, Pulpo K.E.-ak antolatuta. "Lau urte dira Iñaki gaztea joan zitzaigula eta bere lagunok ez dugu ahaztu nahi", diote klubek. Atzo iragarri bezala... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014037 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonetako txapelketen baitan, gaur, 18:00etatik aurrera xake txapelketa jokatuko da. Berrikuntza bezala, aurtengo edizioa Alondegiko Oxford aretoan jokatuko da.
Izenak emateko aukera oraindik zabalik dago Lubaki kiroldegian. Arratsaldean bertan, 17:30ean, izenak eman ahal izango dira Oxford bertan. Izen-ematea doan da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014038 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Magia saioarekin txunditzeko aukera izango dute gaur haur eta helduek Aita Mari zinean, Oliver Magic Show: Liburu magikoa saioarekin. 19:00etan hasiko da ikuskizuna.
Sarrerak 14:00ak bitartean izango dira salgai turismo bulegoan. Arratsaldean bertan aretoko leihatilan erosi ahal izango dira. Prezioa 3 euro izango da sa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014039 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Espillaren aldeko memoriala jokatuko da abenduaren 30ean Lubakin
Azken urteotan bezala, Euskadiko selekzioek eta Pulpoko eskubaloi taldeek Iñaki Espilla zenaren aldeko memoriala jokatuko dute Gabon garai honetan. Asteazkenean, abenduaren 30ean, jokatuko dira, Lubaki kiroldegian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014040 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Argazkigintza munduan eguzkia sartu eta gau beltza egiten den bitarteko une hori ordu magikoa bezala ezagutzen da. Eguzkia itsasoan desagertzen den momentu hori jaso nahi izan dute Ainhoa Sanchezek eta Anabel Garciak Alondegiko Oxford aretoan bisitatu daitekeen Zeru azpian... Zumaia izeneko erakusketan. Mostra hau urta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014041 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Segurtasuna bermatzeko kendu ditu Udalak skate-parkeko farolean zeuden oinetakoak
Skate-parkeko farolean zeuden oinetakoak zergatik kendu dituzten azald nahi izan du Udalak ohar honen bitartez:
"Ehunka oinetakok bela efektua eragiten zioten fokuak eusteko diseinatutako farolari, eta egun hauetako haize gogorrak ikusita... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014042 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa del abenduaren 21ean Otezuri egoitzari zilarrezko Bikain ziurtagia eman zioten Gasteizen egin zen ekitaldian.
Urria eta azaroa bitartean eginiko bi ebaluaketetan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketan, erdi mailako emaitza lortu zuten. Guzti honen oinarri diren egoiliar, senitarteko eta langileei eskerrak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014043 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mugikorretan zabaltzen ari den irudiaren aurrean, EH Bilduk argi adierazi nahi du bere iritzia:
2- Desadostasunak izatea zilegia da, baina hori ez da adierazteko modu zuzena.
3- Eztabaidak planteatu nahi badira beti errespetuzko jarreretan oinarritu daitezela eskatzen dugu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014044 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurrerago izango dugu hainbeste gogo eta maitasunez antolatzen ari ginen festa egiteko aukera, eta orduan bai argitu ahal izango dugu gure erabakirako grina.
Gogoratu 2016a hainbat herrietan erabakitzeko eskubidea egikaritzeko urtea izango dela, eta guztiok izango garela beharrezkoak babesa eta bultzada eskaintzeko. Gu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014045 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko hamaika zuhaitz eta bazter zientoka argiz jantzi berri duten honetan, biluzik utzi dute skate parkeko farola. [...]
Dozenaka oinetako zeuzkan zintzilik, ilusioz, amorruz, bihurrikeriaz edo dena delakoagatik ez batek eta ez bik baizik eta jende mordo batek bertara jaurtiak. Denak kendu dituzte eguerdian. Eta nir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014046 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gizarte zentroan egindako entseguen emaitza entzuteko aukera izango da gaur gauean Alondegian. Gabon Korua azaroaren amaieratik ari da ahotsak berotzen biharko kantu kalejirara begira. Arratsean zehar kantatuko duten errepertorioa entzuteko aukera izango da 21:00etik aurrera Oxford aretoan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014047 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arrangioleta eta Eskola Txikia haurreskoletan matrikulazio epea urtarrilaren 11tik 15era bitartean izango da zabalik, martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasteko.
Informazio gehiago www.haurreskolak.net atarian edo ondorengo bi telefono zenbakietara deituta jasoko duzue: 943865345 (Eskola Txikia) edota 94386229... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014048 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sarreren irabazleak honakoak dira: Arri Zubimendi, Abelin Linazisoro Azkue, Libe Senosiain, Iera Urkidi eta Karlos del Pilar. Zorionak! Sarrerak aretoko atean izango dituzue zain. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014049 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mikel Etxeberria eta Sonia Albarez zumaiarrek irabazi zuten igandean Azpeitiko I. Txakur Krosa.
Iandean jokatu zen Azpeitiko Sanjuandegi auzoan Azpeitiko I. txakurkrosa. Emaitza ezin hobeagoa izan zen Zumaiako kirolarientzat: gizonezkoetan Mikel Etxeberria Urbieta izan zen irabazlea eta emakumezkoetan Sonia Albarez. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014050 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kalez kale kantari aterako dira ikastetxeetako ikasle, irakasle eta gurasoak
Aurten ere abenduaren 24ean, Olentzerorekin batera irtengo dira Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiako Institutuko eta Maria eta Jose ikastetxeko ikasleak, gurasoak, langileak eta irakasleak kalez kale kantari.
Taldea eguerdiko 12:30ean aterako da ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014051 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabon garaiarekin lotutako ekitaldiak izango dira datozen egunotan
Manga motxean bada ere, Gabon garaiari ongietorria emateko prest gaude. Datozen egunetan hainbat ekitaldi izango dira garai honekin lotuta daudenak, batzuk ohiturari lotutakoak, besteak ez hainbeste. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014052 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hamaika jokalari zumaiar izango dira Euskadiko selekzioetan, erkidego arteko Espainiako txapelketan
Autonomia erkidego arteko Espainiako txapelketa jokatuko da urtarrilaren hasieran Almerian (Andaluzia). Zumaiako hamaika jokalari izango dira bertan Euskadiko selekzioekin jokatzen.
Hiru hilabeteko entrenamenduen ondoren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014053 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru zumaiar izango dira 18 urtez azpiko Euskal futbol Selekzioarekin Espainiako Txapelketa jokatzen
Abenduaren 28tik 29ra jokatuko da Espainiako Txapelketako lehen fasea Sevillan. Unai Agirre (Real Sociedad), Marcos Calderon (Eibar) eta Peru Nolaskoain (Athletic) izango dira selekzioarekin jokatuko duten hiru zumaiarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014054 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mendiko bizikleta irteera antolatu du Sastrakas taldeak igande honetarako
Kirola egiteaz ez dira ahaztuko Sastrakas mendiko bizikleta taldeko kideak urte amaiera honetan. Honen eraskugarri da igande honetarako antolatutako irteera.
Goizeko 9:00etan aterako dira Sagarbide paretik. 20 kilometroko bidea egingo dute inguru... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014055 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Selekzioa Bartzelonan ikustera joateko autobusa antolatu dute
Autobusa 7:30ean aterako da Aita Mari zinearen paretik -aurrez Azpeitin hartuko du jendean, 7:00etan-. Bidaia eta sarrera 60 euroan jarri dituzte, eta 648461220 telefono zenbakira deitu behar da izena emateko. Partida amaitutakoan bueltatuko da autobu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014056 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EAJk lortu du boto gehien Zumaian, EH Bildu eta Podemos-en aurretik
Zumaian EAJ-PNVren zerrendak jaso du boto gehien Espainiako Kongresurako bozketan; EAJk 1.530 boto eskuratu dituzte jeltzaleek. Bigarren zerrenda bozkatuena EH Bildurena izan da, 1.391 botorekin. Hirugarren postuan Podemos agertu da, indar handiarekin,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014057 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreko egunetan, kantuan jardun dute eskolako haurrek, eskutitzak idatzi dizkiote Olentzerori eta postontzian sartu. Ekarriko ahal diete eskatutako guztia!Urduri daude baina eguna etortzeko irrikitan.Goizeko 10:00etan etorriko dira gure aretora. Txikienetik hasita(HH2) LHko 2. mailara bitarteko haurrek egingo diete ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014058 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beñat Gaztelumendiri jantzio dio txapela Iñaxi Etxabek gaur Illuben (Donostia) jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean. Jon Maiak ez du egunik onena izan eta zazpigarren postuan sailkatu da.
Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin izan dira gaur Illunbeko bertso plazan lan borobilena egin duten bi bertsolari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014059 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako enpresa eta autonomoek herriko obretan parte hartzeko aukera izango dute
Zumaiako Udalak, ia etengabean egiten ditu herrian era bateko edota besteko obra edota lanak. Lan horiek egiteko, enpresa desberdinak azpikontratatu behar izaten dira. Hori horrela, Zumaiako Udalak herriko enpresak edota autonomoak obra h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014060 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonetako Jaialdia egingo dute igandean Maria eta Jose ikastetxean
Eskolako ikasle guztiek hartuko dute parte jaialdian. Arratsaldeko bostetan hasiko da ikastetxeko areto nagusian, eta zumaiar guztiak daude gonbidatuta.
Urtero ohi dugunez, Maria eta Jose ikastetxeko ikasle eta irakasleok "Gabonetako Jaialdia" prestatz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014061 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santo Tomas eguneko ekitaldiak izango dira astelehenean Alai auzategian
Azken urteetan bezala, Santo Tomas eguneko ekitaldiak antolatu ditu Alai kultur elkarteak astelehenean Alai auzategian.
Hauez gain, txistor pintxoak salgai izango dira egun osoan zehar Maria eta Jose ikastetxeko ikasleen eta Alai kultur elkarteko k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014062 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ainhoa Sanchez eta Anabel Garcia argazkilariek osatutako Zeru azpian... Zumaia izeneko erakusketa zabalduko da, gaur, 19:00etan, Alondegiko Oxford aretoan.
Zumaiako eta beste leku batzuetako argazkiez osatzen da erakusketa hau eta urtarrilaren 1a bitartean bisitatu ahal izango da Oxford aretoan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014063 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Melissa and the Jacks taldearen kontzertua, bihar, Itzurun tabernan
Giovanni Zanon Zumaiako bizilaguna partaide duen taldeak 1980ko hamarkadako kanta ezagunen bertsioak eskaintzen ditu. Hala, U2, Peter Gabriel, Simple Minds edo David Bowieren bertsioak entzun ahal izango dira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014064 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika Bandak eta Garikoitz Mendizabalek Gabonetako kontzertua emango dute bihar
Zumaiako Udal Musika Bandak eta Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak Gabonetako kontzertua eskainiko dute, bihar, larunbata, 19:00etatik aurrera, komentuan.
Joko dituzten obrak Benito Lertxundiren Baldorba, Pablo Sorozabalen Maite, X... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014065 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako zesta-puntako finalak jokatuko dira larunbatean, Donostian, Karmelo Balda pilotalekuan. 16:30ean hasiko da jaialdia. Hiru final jokatuko dira eta horietatik bitan Zumaiako pilotarien partaidetza izango da.
Kadeteak: ZUMAIA 1 (Agirre-Lopez) / DONOSTIA JAI ALAI (Aiestaran-Iriondo)... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014066 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako bertsolari finala zuzenean ikusi ahal izango da telebistan eta sarean
Larunbatean Donostiako Ilunbera joateko aukerarik ez duenak ere zuzen-zuzenean jarraitu ahal izango du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Aitzol Barandiaran eta Anjel Mari Peñagarikanok gidatuta, Ilunbeko bertsoez eta giroaz gozatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014067 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonetarako bisita gidatuen eskaintza berezia egin du Euskal Kostaldeko Geoparkeak
Bisita gidatuak hurrengo egunetan eskainiko dira: abenduak 26 eta 27, eta urtarrilak 2, 3, 7, 8, 9 eta 10. Denera Geoparkeak 11 proposamen antolatu ditu eta jada erreserbak egin daitezke.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak ez du Gabonetan itx... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014068 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sei milioi euroko aurrekontua izango du Urola Kostako udal elkarteak
Urola Kostako Udal Elkartaren 2016. urterako aurrekontuak onartu ziren abenduaren 10ean egin zen bilkura. Aurrekontua 6.248.601,89 eurokoa izango da. Proposamenak EAJ-PNV eta PSE-EEren aldeko botoak izan zituen (31) eta EH bildu eta Irabaziren aurkako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014069 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Imanol Manterolak bigarren postua lortu du Herriz Herri 2015 argazki rallyan
Imanol Manterola argazkilari zumaiarrak bigarren saria eskuratu du orain gutxi amaitutako Herriz Herri 2015 argazki rallyan.
14 argazki rallyz osatzen zen txapelketa hau eta sarietarako hautagaiak izateko gutxienez 5 rallytan hartu behar zuten... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014070 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonetako kirol txapelketetarako izen-ematea zabalik dago Lubakin
Ohikoa den bezala, Biko lasterketarekin batera, areto futbol eta xake txapelketak ere jokatuko dira Gabon hauetan. Hiruetarako izen-ematea zabalik dago Lubaki kiroldegian eta, ohi bezala, doan izango da.
Areto futbol txapelketa abenduaren 24an, goizean,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014071 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abenduaren 19an, larunbatean, 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerrak burutuko ditugu Algorri Interpretazio Zentroan, neguari ongietorria emateko. Oraingo honetan, berrerabilitako materialekin gabonetako apaingarriak egingo ditugu.
Ekintzak zentroan bertan garatuko dira, goizeko 11:00etatik 13:00tara. A... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014072 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Maia: "Oholtzan ez dut besteek baino obligazio gehiago dudanik sentitzen"
Bertsoa.eus gunean egin dioten elkarrizketan Jon Maiak "autosuperazio" moduan definitzen du bere bertso-ibilbidea eta Gipuzkoako Txapelketa ere bide horretan kokatzen du.
"Ez nuen uste inoiz gehiago Gipuzkoako finalean abestuko nuenik eta hem... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014073 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Preso eta iheslarien aldeko eskubaloi txapelketa jokatuko da Zumaian
Izenak emateko helbidera idatzi beharko da eta epea abenduaren 23an itxiko da. Prezioei dagokionez, bi aukera daude: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014074 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Karta Soziala osatzen dugunok, hauteskunde berri hauen atarian, Zumaiako herritarroi hurrengo hausnarketak luzatu nahi dizkizuegu.
Gure ustez, gizartea denontzat bizitzeko modukoa izango bada, justizian eta elkartasunean eta errespetuan oinarritua, gutxieneko puntu batzuk bermatu beharko lituzke, eta hori, hei... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014075 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Apika taldeak Olentzero maitea izeneko ipuin kontaketa ekarriko du gaur Alondegiko haur liburutegira. 4 urtetik aurrerako haurrei zuzendutako saioa da eta 17:30ean hasiko da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014076 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amaitu berri den Klarinete Maratoiaren balorazio "oso ona" egin dute antolatzaileek
Abenduaren 9tik 13 bitartera egin berri den XIV. Klarinete Maratoiaren balorazio oso positiboa egin dute, oro har, antolatzaileek. Jardunaldi desberdinak izan dira eta parte-hartzea ona izan da: aurtengo hamalaugarren edizio honetan ehu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014077 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Maia:"Krisialdian zailtzen da pertsona; orain konpletoago sentitzen naiz"
Gipuzkoako Txapelketako finalera iristeko «penitentzia luzea» egin behar izan du Jon Maiak, 2013ko Txapelketa Nagusiko «istripua»-ren ondoren. Gurutzebidean pasatako zailtasunez eta ikasitakoez mintzatu da.
Igeldon bizi da gaur egun Jon Maia ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014078 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria Zubimendi akordeoilari zumaiarrak Musikeneko Sinfoniettarekin joko du larunbat honetan, 19:00etan, Bilboko Juan Crisostomo Arriaga musika kontserbatorioan.
Kontzertuaren lehen zatian Jesus Torresen Double (2004) obra joko dute. Akordeoi eta orkestrarako sortutako obra bat da eta emanaldi honetan ganbera-musikarak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014079 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oikiako hautesleek Herri Eskolako mahaian eman beharko dute botoa igandean
Oikiako hautesleek maiatzean Oikian bertan eman zuten botoa; aldaketaren ondorioz, igandeko hauteskundeetan Zumaian eman beharko dituzte beraien bozkak.
Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan Oikiako hautesleek, bertako eskolako jangelan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014080 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Isekaren disko berriaren bi ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Iseka laukoteak Bizi ala hil izeneko disko berria atera du. Taldeak emandako diskoaren bi ale ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Irabazleen izenak ostegun eguerdian aterako d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014081 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Energia burujabetzaren inguruko hitzaldia, asteazkenean, Arroa behean
Asteazkenean, Ederki Elkartean, Arroa Behean, Goienerren hitzaldia izango da energia burujabetzaren inguruan. Saioa 18:30ean izango da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014082 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiral honetan, hilak 18, 22:00etan hasita, Zumaiako Aita Mari aretoan, Glu Glu taldearen Caperucita Feroz antzezlana izango da. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 12 euroan.
Komedia musikala, bodebila, funtzio ero eta beroa, non pasioa, dibertsioa, iruzurra eta beldurra nagusi izango diren. Denek lortu nahi izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014083 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aiape ontziak irabazi du ainguratutako ontzien arrantza txapelketa
Atzo amaitu zen Zumaiako Klub Nautikoak antolatu duen Ainguratutako ontzien XI. arrantza txapelketa. Hiru jardunaldi egitea aurreikusi zen, baina, azkenean, bi bakarrik egin dira. Bi jardunaldietako puntuak kontutan hartuta, Aiape ontzia izan da irabazl... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014084 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Paradisu Zinema taldearen zine saioa izango da bihar, igandea, 19:00etan Torreberri gaztetxean. Bi pelikulen artean egingo da aukeraketa: Las tortugas también vuelan ala En tierra de sangre y miel.
Lehena Bahman Ghobadi zinegile iraniarrak zuzendutako lana da; bigarrena, aldiz, Angelina Jolie aktorearen estreineko peli... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014085 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika eta Dantza Eskolako ikasleek entzunaldia eskainiko dute abenduaren 15ean, asteartea, arratsaldeko 17:30ean Otezurin. Ostegunean berriz, abenduak 17, Aita Marin eskainiko dute gabonetako entzunaldia, 18:30ean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014086 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larrialdi zerbitzuak etorri dira arratsaldean Anade elkarteko hodi batean izandako leherketagatik
Arratsaldeko 6ak aldera izan da gertakaria. Anade elkarteko parrilaren ke-erauzgailu bezala erabiltzen den hodiaren zati batek leher egin du. Edozein arrisku ekiditeko, larrialdi zerbitzuei dei egin zaie.
Jakin denez, hodi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014087 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, urtero bezala, egutegi bat landu eta banatu du herriko ikastetxeetan, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako 4. mailara bitarteko ikasleen artean banatzeko.
2016ko egutegiaren gaia Zumaiako leku-izenak da, eta 12 izen hautatu dira, horien bitartez etxeetan toponimoez eta herriko kon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014088 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaxi Etxabe oikiarrak jarriko dio txapela Gipuzkoako txapeldunari
Iñaxi Etxabe bertsolari oikiarrak jarriko dio txapela datorren abenduaren 19an Ilunben (Donostia) jokatzekoa den Gipuzkoako Txapelketako finaleko irabazleari. Finalisten artean da Jon Maia zumaiarra.
Emakumeei publiko aurrean bertsoak kantatzeko aukera ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014089 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2015 urteari amaiera emateko, Agustin Zubimendik zuzentzen duen Beheko Plaza abesbatzak bi kontzertu ditu programatuta.
Abesbatza honen ekintzen artean Zumaiako bi egoitzetan abestea dago. "Hori dugu helburu eta baita 'obligazioa' ere", dio zuzendariak.
Gauzak horrela, datorren asteazkenean, abenduak 16an, Otezuri egoi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014090 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Futbol Federazioak 100.000 euroko laguntza emango du Aita Mari futbol zelaiko azpiegiturak hobetzeko
Urte erdi inguruan hizketan aritu ondoren, Gipuzkoako Futbol Federazioak, Zumaiako Udalak eta Zumaiako Futbol Taldeak atzo sinatu zuten Aita Mari futbol zelaia hobetzera bidean idatzitako akordioa. Itun horre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014091 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburu honetan bi antzezlan izango dira Aita Mari aretoan: Kreditua ostiral gauean eta Moby Dick igande eguerdian. Udal Kultura Sailak emandako sarrerak zozkatu ditugu: bi antzezkanetan hiru lagunentzako bina sarrera.
Kreditua antzezlanerako: Lurdes Manterola Antia, Arantxa Alkorta Oliden eta Xabier Ureta Askasibar.
... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014092 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iker Aizpurua: "Eskualdean ez dago herri bat bera ere galdeketa egiteko nahia ukatu duenik"
Iker Aizpurua Zumaiako Gure Esku Dagoko kidea izateaz gain, batzorde nazionaleko kidea ere bada. 75 lagunek osatzen dute batzorde hau eta haien artean eskualdeko hiru lagun daude. Hirurak elkarrizketatu dituzte Urola Kostako Hit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014093 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kultur mahaia datorren asteartean, abenduaren 15ean bilduko da Alondegiko Oxford aretoan, 19:30ean. Herriko kultur taldeak eta eragileak eta, oro har, kultur munduan interesa duten herritarrak daude deituta.
Abenduko bileran jorratuko diren gaiak honakoak izango dira: kultur programazioa, taldeen berri izatea eta, best... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014094 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jaso berri dut datorren urterako Berriaren agendan, eta ikusi dut Zumaia (Itzurun) azaltzen dela lehen orriotan, argitaletxe baten iragarkian. Hauxe argazkia: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014095 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Triatloi Taldeak zabaldu du datorren urterako lizentziak tramitatzeko epea
Zumaiako Triatloi Taldetik dagoeneko zabaldu da 2016. urteko lizentziak tramitatzeko epea. Interesatuak taldearekin harremanetan jarri daitezke helbidera mezuak bidalita. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014096 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erkibe kultur elkarteak abian jarri du Gabon Abesti Lehiaketaren 37. edizioa
Errepublika garaian ospatzen zen eta frankismoaren ondoren berriro antolatzen hasi zen Erkiberen eskutik
Gabonak hurbiltzen doazen heinean eta aspalditik datorren ohiturari jarraituz, Erkibe kultur taldeak gabon abestien lehiaketa antolatu eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014097 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | -Taldeak lau haurrez osaturik egongo dira gutxienez. Hauek, ohiturari jarraituz jantzi beharko dira eta Jaiotza eraman behako dute.
-Izena emateko epea irekita dago. Izena eman behar da Batzokian ipinitako zerrendan, edo ondoko zerrendan, eta epea, abenduaren 24an arratsaldeko 16.00tan itxiko da.
-Talde bakoitzak bi ga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014098 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sutea izan zen astelehen gauerdian Aita Mariko etxebizitza batean
Astelehen gauerdian izan zen gertakaria. Dirudienez, 85 urteko emakume batek zapi bat utzi zuen ahaztuta sukaldeko bitrozeramikaren gainean eta zapiak su hartu zuen.
Zarauzko suhiltzaileek eta ertzainek erantzun zioten deiari. Hurreratu zirenerako egoera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014099 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburuko bi antzezlanetarako sarrerak ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko
Asteburu honetan bi antzezlan izango dira Aita Mari zinean. Ostiralean, 22:00etan, Kreditua komedia eta igandean, 12:00etan, haurrei zuzendutako Moby Dick. Udal kultura sailak emandako sarrerak ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014100 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazkenean hasi eta igande eguerdian amaituko da 14. Klarinete Maratoia. Ikastaroak izango dira klarinetistentzat, baina baita herritar ororik zabaldutako kontzertu eta ekitaldiak ere.
Maratoiaren amaiera kontzertua, ZUMB eta Klarinet. eus ensemblearen laguntzarekin. 12:30ean, Maria eta Jose ikastetxeko aretoan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014101 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udal Musika Bandak antolatutako 14. Klarinete Maratoia egingo da asteazkenean hasi eta igandera bitartean. Euskal Herri osotik etorritako 100 bat ikasle izango dira bertan.
Egin dezagun dozena bat urte atzerantzako bidaia denboran zehar. Ubillosen gaude, Zumaiako Udal Musika Bandaren (ZUMB) entsegu batean, eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014102 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arrasateko nazioarteko akordeoi lehiaketa jokatu da asteburuan, eta Amaia Zubimendik hirugarren saria irabazi du Gipuzkoako Lehiaketaren barruan.
Hamasei urte dituen arren, 18 urtetik gorakoen mailan hartu du parte Zubimendik. Xixili Egunaren harira, duela pare bat aste Ane Urbizurekin batera Alondegian aurkeztu zuen e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014103 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kanpaina garaian, kartelak horretarako egokitutako paneletan jartzeko eskatu nahi du Udalak
Atzo hasi zen abenduaren 20ko Hauteskunde Orokorretarako kanpaina. Hori dela eta, dagoeneko kanpaina garaian jarri ohi diren panelak egokituta daude herrian.
Udalak alderdi politikoei eskatzen die horretarako jarritako paneletan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014104 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sei hilabeteko espetxe zigorra kalean haurrei sexu organoak erakusteagatik
78 urteko gizonezko zumaiar bati sei hilebeteko espetxe zigorra ezarri dio epaileak, haur talde bati sexu organuak erakusteagatik. Zigorra ez du bete behar izango bi urtean deliturik egiten ez badu.
2013ko ekainaren 10ean Zestoatik 73 ikasle eto... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014105 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azaroaren 27an Udal Gobernuak oharra kaleratu zuen. Bertan adierazitakoaren arabera, aurreko plenoko gai ordenetik azken orduan egitasmoa atzera bota ondoren, hurrengo plenoan Musika Patronatua desegiteko lehen pausua ematea du helburu. Ohar hori zumaia.eus udal webgunean dago irakurgai. Agiri horren harira hainbat gal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014106 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pako Garmendia (Azpeitia, 1946) soziologoa eta politikari ohia atzo hil zen. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Soziologia Fakultateko irakaslea zen, eta Zumaian bizi zen. Hemezortzi urte zituela hasi zen lanean euskalgintzan, eta Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren aholkularia izan zen. Zumaiako Euskara ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014107 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak datozen hilabeteetarako zenbait ikastaro antolatu ditu. Ikastaro horietan izena emateko epea abenduaren 9tik 16ra bitartean egongo da zabalik.
Zumaiako Musika eta Dantza Eskolaren helburua ikastaroak antolatzeko orduan eskaintza zabaltzea da. Aukera desberdinak eskaini nahi ditugu,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014108 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Musika Eskolaren sorrerak lotura estua du Udal Bandaren sorrerarekin. Tarte honetan, aurreko urteko azaroan kaleratuta artikuluan, bandaren sorreraren inguruan idatzi genuen. Artxiboan aurkitutako 1885. urteko dokumentazioak Udal Bandaren eta Udal Orkestraren sorreraren berri eman zigun. Musika banda osatzeko,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014109 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtarriletik aurrera Lubaki kiroldegian eskainiko diren ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Ohi bezala, zumba, cycling, Pilates, Yoga, igeriketa eta Crossfit ikastaroak antolatu dira.
Kiroldegitik jakinarazi nahi da, zumba edo pilates bezalako ikastaroetan maiz talde handiegiak edota jendearen eskaria eskaint... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014110 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Leire Barriuso: "Unescoren izendapenak mundu mapan jarriko gaitu"
Unescok Geoparkeen sarea osatu du eta haren baitan sartu da Euskal Kostaldeko Geoparkea. Haren gerente Leire Barriusorekin hitz egin dugu eta datozen urtera begira dituzten erronken berri eman digu.
Hasieratik zegoen mundu mailako sarea eratzeko asmoa, U... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014111 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako herri irrati librea sortzen laguntzeko arropa eta jostailuen bigarren eskuko azoka egingo da asteburu honetan Alondegiko Oxford aretoan.
Azken egun hauetan herritarrek emandako arropa eta jostailuak izango dira bertan salgai. Ziur aski, aukera paregabeak aurkituko dituzue bertan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014112 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Berriz enpresa' programa aurkeztuko du bihar Urola Kostako udal elkarteak
Eusko Jaurlaritzak sustatutako eta Eusko Ganberek garatutako Berriz Enpresa programa aurkeztuko da bihar, asteazkena, 14:30ean, Urola kostako Udal Elkartearen egoitzan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014113 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haurrentzako eta helduentzako capoeira ikastaroak antolatu ditu Senzala Euskadik
Ikastaroak Maria eta Jose ikastetxeko gimnasioan emango dira, ostegunetan, urtarrilaren 14tik aurrera.
Umeentzako bi saio izango dira: 17:30etik 18:15era 7 urtetik beherakoentzat eta 18:15etik 19:00etara adin horretatik gorakoentzat. Ondor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014114 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | IV. Urkome sarien banaketa ekitaldia egin da gaur eguerdian Azkoitiko udaletxeko batzar aretoan. Sari hauen helburua Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzea da. Sei sari eman dira aurten, horietako bat herritarren bozka bidezkoa.
Atal bakoitzeko irabazleak 2.000,00 euroko dir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014115 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Janari Bankuaren deiari erantzunez, azaroaren 27an eta 28an janari bilketa erraldoia egin da Zumaian, lurraldeko hainbat herritan bezala.
Aurreko urtean izandako erantzuna zuten buruan Zumaiako Janari bankuko kideek. "Iaz erantzuna oso ona izan zen eta aurten ere 400 kiloko 21 palet biltzea aurreikusten zen. Baina, her... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014116 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kandido Uranga: "Aktore batek ezin du pertsonaiarik egin bere biografiako zatirik sartu gabe"
Bizitza erdia baino gehiago darama Kandido Urangak aktore lanetan eta erretiroko adina hurbil ikusten badu ere, maite duen ofizioan eta sinesten dituen proiektuetan lan egiten jarraitzeko gogoa du. Pasa den irailean, Amama pel... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014117 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2016ko Inauterietarako festa flamenkoa irudikatu du Astindu dantza taldeak. Ikuskizuna prestatzeko entseguak egingo dira eta hauetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jada.
Irakaslea Soledad Ruz izango da eta entseguak ostiraletan izango dira 18:00etatik 20:30era Torreberrin. Izenak Alondegian emango dira abendua... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014118 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Eguna. Horren harira, eta Udaleko euskara sailak antolatutako programaren baitan, Euskararen ura, eskutik eskura izeneko ekitaldia egin da goizean. Herritar kopuru handiak hartu du bertan parte.
Inguratu diren guztiak katilu batekin agertu dira. Ekitaldiaren helburua Sanjuaniturria... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014119 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Futbol Taldeak, Marduren laguntzarekin, Gabonetako Otarra zozkatuko du urtarrilaren 10ean. Sariak honako hauek izango dira:
1. saria: 1.000 euro baino gehiagoko Mardu Otarra, kalitatezko hainbat jaki eta edarirekin.
4. saria: Athletic de Bilbao taldeko jokalariek sinatutako kamiseta.
5. saritik 10. sarira: Zum... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014120 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xabi Aizpurua: "Euskararen ezjakintasunean hutsunea ez dago hezkuntzan soilik, globala da".
Xabi Aizpuru oikiarrak Hausnartu izeneko saria eskuratu du. Euskara teknikaria da Aizpurua Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA), eta inguru euskaldunetako ikasleei begira egin ditu, hain zuzen, ikerketa eta artikulua. Uro... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014121 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alderdi fisikoa eta kognitiboa zaintzearen inguruko hitzaldia antolatu du Nagusilanek
Nagusilan boluntariotzak antolatuta, Participar es vivir izeneko hitzaldia izango da abenduaren 3an, osteguna, Beheko Plazako gizarte zentroan. Hitzaldia gazteleraz izango da.
Hizlariak Elena Iraolagoitia Otxandiano eta Eva Perez de A... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014122 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika Patronatua desegitea eramango du Udal Gobernuak hurrengo osoko bilkurara
Pasa den astean egindako osoko bilkura berezian, azaroaren 19koan, Musika Patronatua desegiteko hasierako onarpena emateko asmoa zuen Udal Gobernuak. Eguneko gai ordenan ere sartua zegoen gaia, baina azkenean puntua ateratzea erabaki zuen a... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.