id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0014123
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Pedro parrokiko organoaren 125. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldiak bihar amaituko dira Santiago Bandak eskainiko duen kontzertuarekin. 20:30ean izango da. Parrokiko organoa erosi zela 125 urte bete dira aurten. Horren aitzakian, eta Xixili Eguneko egitarauaren baitan, bi kontzertu eta bisita gidatu bat eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014124
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonetako ekitaldiak antolatzeko bilera egingo da azaroaren 30ean Gabonetako ekitaldiak antolatzeko lanetan hasia da Udal Kultura Saila eta kolaboratzeko prest daudenekin bilera ireki bateko egin nahi du, "jarduera hauetan herritarren parte hartzea ezinbestekoa da-eta". Bilera astelehenean izango da, azaroaren 30ean, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014125
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat eguerdian, azaroaren 28an, ekitaldi jendetsu batekin hasiko da Euskararen Astea, Euskararen ura eskutik eskura izenekoarekin. 12:00etan Beheko plazan elkartzeko deia egin dute, eta trikitilariekin kalejiran Sanjuaniturrira joateko asmoa dute. Handik, Goiko plazatik igaro eta Beheko plazaraino ilara bat osatuko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014126
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zenbait arazo medio, gaur arte ezin izan ditugu zozkatu Voltaia taldeak emandako Medusa diskoaren bi aleak. Zozketaren irabazleak Elena Sasiain Urdangarin eta Imanol Manterola dira. Zorionak! Ostiral eguerditik aurrera jaso ahal izango dituzue Alondegiko bulegoan. Besteoi gogoratu diskoa salgai duzuela Zumaiako zenbait...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014127
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arrain nahastua izeneko erakusketa du Mattin-ek Alondegiko Oxford aretoan. Umore grafikoa eta ilustrazioa uztartzen ditu, eta abenduaren 8ra arte izango da zabalik. Jakitean hurreratzen ari zaion pertsona Baleikeko kidea dela, begirada alaitu egiten zaio Iñaki Martiarena Mattin-i. «Baleikeren oroitzapen politak ditut. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014128
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bigarrenean bai. Balenciaga enpresak egindako azken ontziak, Craig Group armadore eskoziarrarentzako egindako Grampian Freedomek gaur bazkalondoan ukitu ditu Urola ibaiaren urak. Armadore honentzat azken 13 urtetan egin duen 27. eta azken ontzia izango da. Hasiera batean atzo zen uretaratzea egitekoa. Hainbat agintari ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014129
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Janari Bankurako produktuen bilketa egingo da ostiralean eta larunbatean Mundu mailako azken krisialdia dela-eta, azken urteotan areagotu egin da janari bankuetara elikagaien bila joan behar izan duten familia edo banakako kopurua. Baina, emateko aurrez jaso egin behar da, eta Gipuzkoako Janari Bankuak elikagaien eta b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014130
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
«Zumaiako gazte mugimenduaren festa ospatu nahi dugu larunbatean» ZUGAk hamar urte bete ditu azaroan. Larunbat honetan, herrian zehar burutuko duten egun osoko egitarau zabalarekin, festa handia ospatuko dute. Gonbidapena egina dago. "Urte guzti hauetan parte hartu dutenei, orain daudenei, eta parte hartu nahi duen edo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014131
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eguraldi txakurra, zakarra, izan genuen atzo. Horren ondorioz, egunean zehar egin beharreko zenbait ekitaldi bertan behera geratu edo atzeratu egin behar izan ziren, azaroaren 25eko giza-katea edo Grampian Freedom ontziaren uretaratzea, adibidez. Eguneko zenbait unetan gogoz erori zen euria, baina Gipuzkoako beste herr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014132
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gune elkarteak antolatuta, solasaldi berri bat izango da ostiral honetan Foronda jauregian. Oraingoan Eduardo Clavé medikua izango da gure artean, eta eskainiko duen saioa ¿Somos dueños de nuestra vida y muerte? Eutanasia, suicidio... "Lantzean behin, pertsonen bizitzaren amaierarekin lotutako berriak ditugu komunikabi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014133
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, azaroaren 25a, indarkeria matxistaren aurkako eguna da. Udaletxeetako fatxadek, kolore moreak, albistegiek eta hildako emakume kopuruaren zifrek ondo gogoratu araziko diguten moduan. Baina indarkeria matxista egunero jasaten dugu, egunero eta mila formatan. I ZEBERG bat bezala koa da: batzuetan modu agerikoan, et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014134
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertan behera utzi dute 'Grampian Freedom' ontziaren uretaratzea, haizeagatik Gaur bazkalondoan ziren itsasontzia uretaratzekoak, baina haize zakarragatik bertan behera utzi dute. Bihar saiatuko dira berriro, arratsaldeko itsasgorarekin batera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014135
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mintzalagun egitasmoak euskaldun zaharrak behar ditu herriko bi talde osatzeko; beraz, dei egiten zaie herriko euskaltzaleei izena eman eta programan parte hartzeko. Eskatzen den konpromisoa txikia da: astean ordubetez, euskara praktikatu nahi duten herritarrekin, talde txikian, eta haiekin euskaraz aritzea. Edozein eu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014136
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Izena duenak izana du' dantza saioan hartuko du parte Lucia Lacarrak Izena duenak izana du dantza saioa egingo da abenduaren 27an, 20:00etan, Bilboko Euskalduna jauregian. Parte-hartzaileen artean Lucia Lacarra dantzari zumaiarra eta bere senarra Marlon Dino daude. Udal Kultura sailak 50 sarrera erosi ditu Zumaiako da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014137
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu honetan Zumaiko ludotekan jostailu erakusketa izango da. Larunbat eta igandean 17:00-20:00 egongo da irekita. Bertan merkatuan dauden 4-12 urte bitarteko haurrentzako jolas eta jostailuak izango dira ikusgai. Erakusketaren helburua jostailuak ikusteaz gain, Gabonetako opari erosketa arduratsua bultzatzea izang...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014138
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astilleros Balenciaga enpresan egiten ari diren Grampian Freedom ontzia uretaratuko dute gaur. 14:00-14:50ak aldera izango dela aurreikusten da, itsasgorarekin batera. Ekitaldian Markel Olano diputatu nagusia eta Oier Korta alkatea izango direla informatu du Udalak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014139
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika Eskolako trikitilariek osteguneko pintxo potea alaituko dute Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak ere parte hartu du Xixili Egunaren harira prestatutako egitarauan, pasa den astean egin ziren entzunaldiekin eta jaialdiarekin Xixili asteari bukaera emateko, ostegunean pintxo potean Musika eta Dantza Eskolako tri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014140
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten, laugarrengo aldiz emango dira Urkome sariak. 2009an izan zen lehengo edizioa eta bi urtez behin egin dira. Sari hauen helburua da Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzea. Sei sari emango dira aurten eta horietako bat herritarren bozka bidezko sari irekia da. Epaimahai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014141
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Neguko lehen asteburua izan berri dugu. San Martinetako uda txikia iragana da dagoeneko. Winter is coming(badator negua), diote askoren ahotan dagoen telesail batean, eta izandako eguraldi aldrebesak ez du esaldi hori zalantzan jartzeko arrazoirik ematen. Beste mota bateko erauntsiaz blai egiteko parada izan zen igande...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014142
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Voltaia taldearen 'Medusa' disko berriaren bi ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Voltaia rock talde zumaiarrak Medusa izeneko diskoa argitaratu berri du. Taldekideek beraiek emandako diskoaren bi ale ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Sa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014143
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Gazte Asanblada (ZUGA) sortu zirela 10 urte betetzen dira eta larunbatean egun osoko ekitaldiak izango dira urteurrena ospatzeko. Ekitaldi hauen artean, 14:30ean, bazkaria egingo da Gaztetxean. Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko Metron eta Inpernupen, 6 euroan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014144
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako eliz monumentuen adibideak aitzakia hartuta, XV. eta XVI. mendeetako zenbait gertaera, ohitura eta pertsonaia ezagutzeko aukera eskaini zuen igandean Xabier Alberdi historia ikerlariak, pasadisoz eta bitxikeriaz betetako bisita gidatuan. Nonbait, arimaren betikotasuna lortzea ez zen nahikoa XV. eta XVI. mendee...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014145
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jatorri anitzeko hainbat familia bildu dira mahaiaren bueltan, elkar ezagutzeko Zumaiako hamar familia eta kanpotik herrira bizitzera etorritako beste hainbeste bildu ziren atzo Anitzen Sareak antolatutako Bizilagunak ekimenean parte hartzeko. Zumaiako familia bakoitzak kanpotik etorritako familia bana hartu zuen bere ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014146
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbata egun garrantzitsua izan zen erabakitzeko eskubidearen alde ekitea Gure Esku Dagoela sinesten dugun guztiontzat. Eskura dokumentuak lagunduta egin dugun hausnarketa prozesuari amaiera eman genion, eta etorkizuneko gure bidea marraztu genuen. Zumaiarrok ere parte hartu dugu, bai herrian bertan izan ditugun bile...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014147
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Geoparkeko biodibertsitatea ezagutzera emateko argazki irteera egingo da larunbatean Argazkilaritza maite dutenek aukera izango dute datorren larunbatean, hilak 28, Geoparkean natura-argazkigintza praktikan jarri eta bertako biodibertsitatea ezagutzeko, Javier Carballo eta Carlos Callejo argazkilarien eskutik. Euskal K...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014148
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
AEK-k eskualdeko artisau eta baserritarrak gonbidatu ditu Santo Tomaseko azokan parte hartzeko Urtero bezala, Zarauzko AEK-k Santo Tomas azoka antolatuko du datorren abenduaren 19an, euskara eta euskal produktuen sustapenari begira. Aurten, gainera, 20 urte beteko ditu. Oraingoan ere, noski, eskualdeko artisau eta base...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014149
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amaia Zubimendi eta Ane Urbizuren akordeoi kontzertua, bihar, Oxforden Xixili Eguneko egitarauaren baitan, bihar, asteartean, 19:00etatik aurrera Amaia Zubimendi eta Ane Urbizuren akordeoi kontzertua izango da Alondegiko Oxford aretoan. Xixili Egunarekin jarraituta, ostegunean, 20:30etik aurrera, San Pedro parrokiko or...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014150
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurrekoan bezala, Araba inguruan ibiliko gara orain ere. Ibilbidea igandean, hilak 29ean izango da, goiz buelta noski, eta oraingoan, zerbait berezia egiteko, Gasteiz inguruan dagoen Ulibarri-Ganboako urtegia ezagutuko dugu. Ulibarriko presatik irten eta Garaion amaituko da txangoa. Beti bezala, irteera goizeko 7:30ean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014151
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskararen Aholku Batzordearen babesarekin, era askotako ekintzak antolatu ditu Zumaiako Udalak Euskararen Asterako, azaroaren 28tik abenduaren 3ra bitartean: euskarazko filmak, kantaldia... Aurten, azpimarratzekoa da larunbat eguerdirako antolatu den ekitaldia: Euskararen ura, eskutik eskura. 12:00etan Beheko plazan e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014152
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EH Bilduk antolatuta, gaur, astelehena, Kolonbian burutzen ari diren bake prozesuari buruzko solasaldia izango da Alondegian (18:30ean). Marina Bidasorok gidatuko du eta Urko Aiartza eta Maite Ubiria izango dira solaskideak. Biak EH Bilduren nazioarteko lan taldekoak dira, eta gainera, Urko Aiartza senataria da gaur eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014153
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Nola lantzen dute komunikabideek indarkeria matxista?' lelopean, solasaldia izan zen ostegun arratsaldean Alondegian. Feminismoaren begiradapean, hiru kazetarien esperientzia ezagutzeko parada izan zen. Hizlariak Cadena Ser-eko Aloña Velazco, Pikara magazineko Andrea Momoito eta Cristina Martinez Sacristan kazetari fr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014154
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Juan Egoitzaren organismo autonomoa desegiteko erabakia hartu du plenoak Urte bukaera baino lehen Gipuzkoako Foru Aldundiak beregain hartuko du San Juan Egoitza. Ordutik aurrera Kabia fundazioak hartuko du bere kudeaketa. Erabakia 2014ko abenduko plenoan onartu zuen Udalak eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako Osoko Bi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014155
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Realari buruzko mahai ingurua egingo da azaroaren 27an Torreberrin Zumaiako Errealzaleen Algorri Taldeak mahai ingurua antolatu du, Realaren egoera hizpide hartuta. 'Nolako Reala nahi dugu? 'galdera horren jiran bideratuko da solasaldia. Aurkezle lanetan Aitor Manterola ariko da (kazetaria eta entrenatzailea).
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014156
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren inguruko adierazpen instituzionala Ostegunean egin zen ezohiko plenoan azaroaren 25ean gogoratuko den Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira prestatutako adierazpen instituzionala onartu zen. Zumaiako Udalean ordezkatuta dauden alderd...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014157
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iseka taldeak disko berria aurkeztuko du zuzenean azaroaren 27an, ostirala, 22:30etik aurrera Alondegiko Oxford aretoan. Bizi ala hil du izena diskoak eta zortzi kantaz osatzen da. Kontzerturako sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 5 euroan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014158
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abenduaren 4tik 6ra bitartean Oxford aretoan bigarren eskuko arropa eta jostailuen azoka egingo da. Horretarako, erabiltzen ez ditugun arropa eta jostailuak Oxford aretora ekartzeko deia egin diete zumaiarrei. 'Zumaiako herri irrati librea' sortzeko lanean ari den taldea da bigarren eskuko azokaren antolatzailea. Azoka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014159
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zein da komunikabideen jarrera indarkeria matxistaren aurrean? Nola landu behar dituzte gai honen inguruko albisteak? Erantzuna gaur arratsaldean Alondegian egingo den solasaldian. 'Nola lantzen dute komunikabideek indarkeria matxista?' lelopean, solasaldi elebiduna egongo da gaur 18:30ean, Alondegian, Hiru kazetari be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014160
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irteera honako hau izango da: Eltxumenditik irten, Ezkaba (San Kristobal) mendia igo eta Ansoainen bukatu. Ondoren Iruñeara joango ginake eta bertan bazkaria izan. Autobusa eta bazkariaren prezioa 40€koa izango da eta plaza mugatuak dira. Bertan parte hartu nahi duzuenok dirua Laboral Kutxako kontu honetan ES27 3035 00...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014161
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako San Pedro parrokiko organoak 125 urte bete ditu aurten. Urteurrena ospatzeko bi kontzertu eta bisita gidatua antolatu dute Xixili Egunaren baitan. Musika instrumentu honen historia eta bitxikeriak azaldu dizkigute. Egurrezko palanka bati tira egin eta oboe musikaren doinuak ateratzen dira hodietatik; beste pal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014162
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abenduan sartzeko gaude oraindik, baina datorren urteko Inauteriak azkar datozela-eta, festa horiek iragartzeko kartel lehiaketa jarri du abian Udal Kultura Sailak - Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez 3 lan aurkez ditzake. - Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia kultur etxea, urtarrilaren 7a baino lehen. - Kar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014163
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
PSE-EE: "Lanean hasi zirenean inork ez zuten pentsatuko noraino heltzea zegoen" Zumaiako PSE-EE zoriontzen da Euskal Kostaldeko Geoparkea UNESCOren sarean sartu delako. Alderdi sozialistako bozeramaile Arritxu Marañonen esaneta, "oso garrantzitsua" izango da Euskadirentzat, Gipuzkoarentzat eta, bereziki, Zumaia, Mutrik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014164
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1.- Zumaiako Udal Musika Patronatua desegiteko hasierako onarpena ematea, bidezko bada. 2.- Zumaiako San Juan egoitza organismo autonomoa desegiteko hasierako onarpena ematea, bidezko bada. 3.- Adierazpen instituzionala: Azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014165
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeen Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Eguna datorren asteazkenean bada ere, egun hauetarako egitarau zabala antolatu da. Azaroak 21: Emakunderen autobusa Beheko plazan egongo da. Hainbat tailer egingo dira egun guztian zehar bi hizkuntzetan. 11:00etan Indarkeria Sexistaren inguruko tailerra. 12:30ean Se...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014166
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalarekin batera, 'indarkeria zintzilikatuz' kanpaina jarri dute martxan herriko hainbat eragileek. Urte honetan, emakumeen aurkako indarkeriazko bost kasu berri artatu dira herrian. Azaroaren 25a Emakumeen Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Eguna da. «Urtean egun batez ospatzen da indarkeriaren kontrako egun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014167
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hitzordua Ganbaran jarri dugu, 18:30ean. Etorri nahi izanez gero, 45 euro sartu behar dira Kutxako zenbaki honetan (2095.5174.90.9115502794) hilaren 21erako.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014168
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Kostaldeko Geoparkeak UNESCOren munduko geoparke izendapena eskuratu du Erabakia gaur, hilak 17, hartu du UNESCOk Parisen egiten ari den 38. Biltzar Orokorrean, 195 Estatu Kideen parte hartzearekin. Halaber, Biltzar Orokorrak nazioarteko programa berri bat sortzea erabaki du: Lurraren Zientzien eta Geoparkeen Na...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014169
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abenduaren 19an jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Ilunben, eta hilabete lehenago, azaroaren 20an kenduko ditugu turismo bulegotik sarrerak. Ohiko sarrerak bakarrik daude eskura, eta bakoitzak 20 € balio du. Bertsozale Elkarteko bazkideek eta gaztetxoek (6-16 urte bitartekoek) bi aukera izango dituz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014170
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herritarren segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko egokitze lanak egingo dira udaletxe ondoan dagoen Harategiko kale estuan. Foruen enparantzatik Ardantzabiderako igogailura eta eskaileretara eramaten duen bidea da hau. Gaur egun, galtzada-harria dago Alde Zaharreko kale horretan. Aspaldidanik kexa asko jaso izan d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014171
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azaroaren 8an jarri zen martxan Torreberri Gaztetxean Paradisu Zinema izeneko ekimena Giuseppe Tornatoreren Cinema Paradiso klasikoarekin. Zinearen aitzakiak bildu duen taldetxoada eta, oraingoz, hilero bi saio eskainiko dituzte. Urtarrilera bitarteko pelikulen zerrenda aurkeztu dute orain. Emanaldi guztiak, printzipio...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014172
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Markel Txasko, Garazi Mugerza eta Telmo Irureta dira Julene Azpeitia lehiaketako saridunak Urriaren amaieran bildu zen epaimahaia lehiaketa erabakitzeko. Bertan izan ziren, Ana Urkiza, Yolanda Arrieta eta Josu Waliño, Udaleko euskara teknikariak idazkari lanak egin zituen botorik gabe. Aurten 33 ipuin aurkeztu dira, ho...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014173
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Unai Granados bigarren izan da Euskal Herriko Bodyboard Txapelketan Asteburuan jokatu dira Euskal Herriko surf eta bodyboard txapelketak Bakion. Bodyboardeko txapelketa nagusian, Unai Granados bigarren izan da. Borja Ganzarain izan da aurten txapelduna. Andoni Izaga finalaurrekoetaraino iritsi da, eta Xabier Urrestilla...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014174
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xixili Eguna dela eta, astean zehar hainbat ekitaldi eskeiniko dituzte Musika Eskolako ikasleek. - AZAROAK 18, ASTEAZKENA: Entzunaldia Aita Marin 18:30ean. Klaseak 18:00etan bukatu eta musika mintzairako irakaslearekin behera jaisteko aukera izango dute ikasleek. Dantzako klaseak normal mantenduko dira.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014175
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroak (ZIIZ) herriko industria jardueraren inguruko erakusketa zabaldu zuen orain hamar egun. Erakusketa hau asteazkenera arte bisitatu daiteke oraindik. Zumaian industriak izan duen historiaren inguruko informazioa eta, baita ere, Alondegian bertan izan zen eskola profesiona...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014176
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1.300 euro bildu ziren larunbatean Saharako uholdeetako kaltetuen aldeko kontzertuan Urriaren amaieran Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan izandako uholdeen ondorioz kaltetuak izan ziren familiei laguntzeko diru bilketa egin zen larunbatean, Zumaiako Udal Musika Bandaren Disney in Concert kontzertuan. Jakitera eman de...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014177
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Peru Nolaskoain eta Marcos Calderon, 18 urtez azpikoen Euskadiko Selekzioaren deialdian 18 urtez azpikoen Euskadiko futbol Selekzioak Gasteizko Olaranbe zelaian jokatuko du asteazken honetan (19:00etan), Aurrera Vitoria taldearen aurka. Deialdian bi zumaiar sartu dira: Peru Nolaskoain (Athletic) eta Marcos Calderon. Re...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014178
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Markel Txasko Galarragak irabazi du 28. Julene Azpeitia ipuin lehiaketa Urriaren amaieran bildu zen 28. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako epaimahaia lehiaketa erabakitzeko. Bertan izan ziren, Ana Urkiza, Yolanda Arrieta eta Josu Waliño, Udaleko euskara teknikariak idazkari lanak egin zituen botorik gabe. Aurten 33 ipui...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014179
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pariseko sarraskia salatzeko elkarretaratzearen aurrean gure irakurketa Ostiral iluntzean Parisen gertatutako sarraskia salatzeko elkarretaratzea deitu du Zumaiako Udalak. EH Bilduko udal taldeko kideak ere bertan izango gara, biktimekiko elkartasuna adierazi eta gertaerak salatzeko. Halaber, hain gertu ez egonagatik z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014180
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
David Juliá: "Normaltasunera itzuli nahi duen hiria zirudien arren, jendearen urduritasunak alarma faltsuak piztu ditu" Ostiralean Parisen izandako atentatuen ondoren, normaltasunera itzultzeko urruti dago oraindik Paris. Horren lekuko izan zen atzo David Juliá Etxabe zumaiarra. Lehen unetik izan da bertan, bere argazk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014181
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pariseko atentatuak gaitzesteko kontzentrazioa egingo da astelehen eguerdian udaletxe aurrean Zumaiako Udalak ostiral gauean Parisen izandako atentatuak "bete betean" gaitzetsi ditu eta astelehen eguerdian udaletxe aurrean egingo den kontzentraziora joateko deia luzatu du. Zumaiako Udalak euskal gizartearen aldarriarek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014182
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
David Juliá: "Atzo konturatu nintzen atentatuen unean Bataclanen aurrean egon ginela" David Juliá argazkilari zumaiarra ostiralean Parisen gertatu ziren lekukoa izan zen. Argazki kamera eskuan, tiroketak izan ziren lekuetan izan da. Bataclan kontzertu aretoan ia ehun hildako izan ziren eta David atzo kontutatu zen tiro...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014183
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
David Juliá, Parisko atentatuez: "Taberna bateko sotoan babestu gara" Gutxienez 128 dira hildakoak bart gauean Parisen izan diren atentatuetan. Frantziako Gobernuak larrialdi egoera ezarri du eta mugak ixteko agindua eman. David Juliá argazkilari zumaiarra Parisen da, eta gertakariak bertatik bertara bizitzea egokitu z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014184
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2015-2025 Plan Estrategikoa osatzeko lehen faseko azken bilera, asteazkenean, gaztelaniaz Herritarrek eskatuta Zumaiako Udalak lehen fasean bilera bat gehiago egitea erabaki du. Asteazkenean, hilak 18, 19:00etan hasita Brankan izango da. Azken asteotan hainbat bilera egin dira aditu eta herritarrekin Biharko Zumaiarako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014185
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bidegik, AP-8ko Zestoa-Zumaiako ordainlekuaren zoru ez labaingarriak hobetu ditu Bidegik Zestoa-Zumaia ordainlekuko irteera eta sarrera erreietako zoru ez labaingarriak hobetu ditu. Lanak, ostegunean eta ostiralean gaueko orduetan egin dira postu honetatik igarotzen den trafikoan ahalik eta eragin txikiena izan dezan. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014186
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igande eguerdian (12:00etan) New Orleansko Cyrano antzerki musikala aurkeztuko da Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu. Zortedunak honakoak dira: Ihintz Linazisoro Azkue, Guadalupe Egaña Olaizola eta Mari Mar Oteiza Carrasco. Sarrerak aretoko leihatilan izango dit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014187
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Durangoko Azokari buruz hitz egin dugu Maialen Odriozolarekin (komunikazio arduraduna da); Ameriketan zesta puntarekin izandako bizipenak kontatu dizkigute Manuel eta Mikel Mugerza aita-semeak; Eusko Ikaskuntzako saridun Juanjo Alvarezek euskal unibertsitate birtuala sortzeko duen ideia aurkeztu digu; eta Kandido Urang...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014188
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zoritxarrez, asko dira gure herriaren ere krisi ekonomikoak kolpatu eta jatekoa erosteko zailtasunak dituztenak. Oinarrizko premia horri erantzuten saiatzen da Janari Bankua. Janaria jaso, antolatu eta banatzen laguntzeko jendea behar da Zumaian. Interesa izanez gero, jarri harremanetan Migel Zubimendirekin (688634177)...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014189
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Jende batek gezurra erabiltzen du hezkuntza asmo politikoekin erabiltzeko" Unibertsitate eta justizia munduan bakarrik ez, bakegintzan ere presentzia izan du Juan Jose Alvarezek. Orain gutxi indarkeriaren biktimak elkartu dituen Autokritikaren balioak izeneko jardunaldian hartu du parte. Politikaren alde ilunenak ere ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014190
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalak neguan ere Itzurun eta Santiago hondartzetako dutxak martxan mantentzea erabaki du. Orain artean negu partean dutxak kendu egiten ziren hondartzetatik, baina urte osoan hauek martxan mantendu eta zerbitzu hori erabiltzaileei eskaintzearen alde egin du Udalak. Dutxez gain, Itzurungo komunak ere eguraldi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014191
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Guneren ostiraleko meditazio saioak Iñaki Iriondo izango du gidari Ostiral honetan, azaroak 13, Gune elkarteak antolatutako meditazio saioa izango dugu. Oraingoan Iñaki Iriondo izango dugu gidari. Eta meditazio dinamikoa egingo dugu, sofrologia metodoari jarraiki. Gorputzaren mugimendu batzuk baliatzen ditu, pixkanaka ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014192
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du larunbatean Maria eta Josen. Diru bilketa egingo da kanpalekuetan izan diren uholdeetan kaltetuak izan direnei laguntzeko Milaka familia izan dira kaltetuak urriaren amaieran Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan izandako uholdeetan. Zumaiarekin senidetuta dagoen Zug h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014193
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zozkatu ditugu Udal Kultura Sailak Etxekoak antzezlanerako emendako hiru lagunentzako bina sarrerak. Zortedunak honakoak dira: Leire Arano Amas, Amaia Mancisidor Aizpurua eta Ainhoa Aristi. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzue zain. Eskerrik asko denoi zozketan parte hartzeagatik. Besteoi gogoratu sarrerak turism...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014194
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, azaroak 12, 17:30ean, haur liburutegian ipuin kontaketa saioa izango da 4-8 urte bitarteko haurrentzat. Kontu Kantoiren taldeko kideen eskutik, Esaldi bat esaldi bikontukontari saioa izango da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014195
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Orain dela 255 urte gertakari bitxi batekin eman zioten hasera egunari Zumaiako biztanleek. Enkailatuta zeuden arrain harrigarri ugari ikus zitezken Itzurungo hondartzan. 1760ko ekainaren 9ko egunsentia zen, 213 arrain harrigarri agertu zirenekoa Zumaiako Itzurun hondartzan. Orkak ziruditen, Zumaian "moskote" deitzen o...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014196
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aspalditik datorren usadioari jarraituta, abesbatza hau Eguberri Gabon-gau arratsaldean aterako da eta kalez kale ibiliko da garai horretako abestiak kantatzen Termometroari begiratuta hala ez dirudien arren, aste gutxi falta dira Gabon garaian sartzeko. Garai horrekin lotutako ekitaldiak prestatzeko lanak aspaldi hasi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014197
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Hirekin' gazte proiektua sortu dute prekarietateari eta etxebizitza arazoei aurre egiteko Lehen pausoak ematen hasi dira eta pixkanaka joango dira proiektua sendotzen, horretarako alternatiba propioak garatuz. Pasa den neguan, "Gu gara giltza" hitzaldi-eztabaida ziklotik ateratako ondorioek eraman dute Zumaiako hainba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014198
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ertzaintzak 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuen igande goizaldean Joxe Mari Korta industriguneko enpresa batean lapurretan aurkitu ondoren. Igandean baita ere, 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Zumaian ustez droga edukitzeagatik. Lehen atxiloketa goizeko 5ak aldera gertatu zen. Gorostiagako industriguneko enpres...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014199
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo elkartea sortu zela 64 urte beteko dira bihar. Hori dela-eta, zenbait ekitaldi antolatu dituzte urteurren hau ospatzeko. 12:30ean, suziriak botako dira eta alde berean elkartearen bandera eta ikurrina jasoko dira, urteurrenaren oroigarritzat. Jarraian, bazkide eta kirolzale guztiak gonbidatuz, olagarro zopa eskai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014200
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Deabruaren Irlatik ihes egin, Vianara itzuli eta hiltzaile bihurtu zen arbasoa Liburuaren inguruko azalpenak ematerakoan, bere arbaso bitxi bezain erakargarri baten inguruan hitz egin zuen Landaluzek. Pertsona honek ondo merezia du erreportaje luze bat edo pelikula bat. «Pertsonaiak sortzeko, hurbilena nuenera jo nuen....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014201
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Koldo Landaluze Bilboko Santutxu auzoan jaio baina Zumaian bizi da aspaldidanik. Kazetari eta idazle honek bere hirugarren liburua, Los perros del rey izenekoa aurkeztu zuen ostiralean Alondegian. Iniziazioko bidaia bat da, joko bat, abentura bat. Erbestean jaio eta ia istripuz karlistak diren lagun batzuen kronika da....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014202
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donostiako alkate ohi eta azken legealdian Madrilgo Kongresuan diputatua izan den Odon Elorza Zumaian izan da gaur. Abenduaren 20an izango diren hauteskundeetarako PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburua eta Zumaiako Udaleko zinegotzi Arritxu Marañon alderdikideekin bildu da Herriko Etxean. Zumaian dauden beharren inguruko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014203
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udal Gobernuak aurkeztu eta Udal Korporazioa osatzen duten EHBildu eta PSE-EE alderdien adostasunarekin, testu honen bidez datorren azaroaren 10ean, Oroimenaren Egunean, 12:00etan udaletxearen aurrean egingo den bilkura isilera gonbidatu nahi dira herritarrak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014204
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hilabete bakoitzeko bigarren asteazkenero bezala, sexu eta bikote aholkularitzako saio berri bat izango da etzi, azaroaren 11ean, Brankan. Arratsaldean izango da zerbitzua, 15:30etatik 19:30etara. Harremanetarako 609 606777 (Olatz) telefonora deitu, edo helbidera mezu bat idatzi daiteke.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014205
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Enpresentzako jardunaldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak nazioartekotzearekin lotutako jardunaldia, Midest azokara bisitari gisa joan eta ahalik eta etekinik handiena nola atera azaltzeko. Europan Frantzia da azpikontratazio ind...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014206
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Apodaka eta Letona arteko mendi buelta egingo du Inda-Mendik igandean Joan den igandean hasi ginen goiz bueltak egiten eta hemen daukagu hurrengoa. Oraingoan Araba inguruan ibiliko gera. Ibilbidea igandean, hilak 15ean izango da eta Apodakan izango da hasiera, Amaritu (786m) eta Armikelo (888 m) mendiak igo, Letonan bu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014207
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donostiako alkate ohi eta Espainiako Kongresuko parlamentari Odon Elorza Zumaiara etorriko da astelehenean, herriko sozialistekin biltzera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014208
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udal Gobernuak aurkeztu eta Udal Korporazioa osatzen duten EH Bildu eta PSE-EE alderdien adostasunarekin testu honen bidez datorren azaroaren 10ean, Oroimenaren Eguna ospatzeko gonbidapena egin nahi zaie herritarrei: 2013ko martxoaren 14an, EAJ, EH Bildu, PSE eta PP talde parlamentarioek puntu bat bozkatu zute...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014209
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zinearen zaletasunak bultzata, Paradisu Zinema izeneko ekimena jarri da martxan Torreberri Gaztetxean. Taldearen izenaren lotuta, zer egokiago lehen saiorako Giuseppe Tornatoreren Nuovo Cinema Paradiso baino. Saioa igande honetan, azaroaren 8an, 19:00etan izango da Gaztetxean. Facebooken sortutako txokoan honako testua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014210
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
XIX. Neguko Zumaia-Getaria bela liga jokatuko da bihar hasi eta apirilaren 16ra bitartean Zumaiako Santixo Klub Nautukoak eta Zumaiako San Telmo Belako klubak antolatuta, XIX Neguko Zumaia-Getaria bela liga jokatuko da. Bihar bertan hasi da txapelketa Getarian jokatuko den proba batekin. Liga azaroaren 7an hasi eta api...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014211
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azaroaren 28an izango da Auto defentsa ikastaroa kiroldegiko gela balioanitzean. Egun osoko ikastaroa izango da: 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara. Hamar euro balio ditu, eta euskaraz emango da. Izen emateko 943 865025 telefonora deitu behar da, edo helbidera mezu bat idatzi.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014212
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berdintasunerako herria lortzeko, gizonezkoekin egingo da bilera hurrengo ostegunean Zumaiako Udalak Berdintasunerako Mapa kolektiboa osatu nahi du herriko eragileekin. Azken bilera gizonezkoekin egingo dute azaroaren 12an, 18:00etan, Alondegiko Moila gelan. Zumaia Berdintasunerako herria izan dadin, gizarte sektore gu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014213
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Bizilagunak' ekimena antolatu du Anitzen Sareak azaroaren 22rako Bazkari baten bueltan, jatorri ezberdineko herritarrak ezagutzeko bidea ematen du egitasmoak. Ekimen honetan izen emateko azken eguna azaroaren 14a izango da. SOS Arrazakeriak Europa mailan antolatzen duen ekimena da 'Bizilagunak' proiektua. «Beste herri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014214
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Koldo Landaluzeren 'Los perros del rey' eleberria aurkeztuko da ostiralean Alondegian Koldo Landaluze kazetariak idatzitako azken liburua, Los perros del rey izeneko eleberria, aurkeztuko da ostiral honetan, 19:00etatik aurrera, Alondegiko lehen solairuan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014215
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joxe Mari Kortaren oroimenezko bizikleta itzulia egingo du Sastrakasek, igandean Sastrakas mendiko bizikleta taldeak beste irteera bat antolatu du igande honetarako. Joxe Mari Kortaren oroimeneko itzulia izango da eta goizeko 9:00etan abiatuko da Lubaki paretik. 20 kilometroko bidea egingo dute mendiko pistetan zehar. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014216
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Zu gabe' antzezlana aurkeztuko dute Inazio Tolosak eta Anabel Arraizak, gaur, Azpeitian XXXIII. Euskal Antzerki Topaketen baitan, emanaldi berezia izango da gaur, osteguna, udaletxeko ganbaran. Atea Teatroaren Zu gabe obra izango da ikusgai 21:00etik aurrera. Sarrerak 20:00etan jarriko dira salgai udaletxeko sarreran....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014217
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
(Artxiboan lorturiko eta Abelinek eskainitako informazioarekin osatutako idatzia) Zumaiak XX. mendearekin batera ezagutu zuen turismoaren hasiera. Bisitariak udako hilabeteak herrian igarotzera etortzen ziren eta, hauen egonaldia interesgarriagoa bihurtzeko asmoarekin udalak zenbait ekitaldi antolatzen zituen. Testuing...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014218
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ondare industrialari buruzko erakusketa zabalduko du bihar ZIIZ Elkarteak Alondegian Zementugintza, motorgintza, ontzigintza eta makina-erramintako sektoreetan banatu dute erakusketa. ZIIZ Elkartearen helburuak herriko industrializazioaren garapena ezagutzea, eta gelditzen diren azken arrastoak babestea dira. Erakusket...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014219
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aitzuri pilotaleku berriko lan gehienak bukatuta edo bukatzear daude. Inaugurazio datarik ez dago, oraindik kanpoaldea urbanizatu behar delako erabilgarri egon dadin. Manuel eta Mikel Mugerza aita-semeak frontoi berrian bildu ditugu. Azaroko aldizkarian argitaratuko dugu zesta puntan egin zuten ibilbideari buruzko elka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014220
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kultura eta aisialdiko ikastaroak eman nahi dituztenei deia luzatzen die Kultur Etxeak Kultur Etxeak deia luzatzen die herrian ikastaroak eman nahi dituzten irakasle edo taldeei. Ikastaro berri hauek urtarriletik maiatza amaiera bitartera luza daitezke, edo laburragoak ere izan daitezke, beti ere 2015/2016 ikasturteare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014221
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irrati kontroleko belaontzien Urola ibaiaren V. igoera-jaitsiera jokatuko da larunbatean Eguerdiko 12:00etan hasiko da proba Gernika parkearen aurrealdean. Ibaian gora trenzubira helduko dira eta handik behera egingo dute helmugara heldu arte. Jarraian, beste txanda laburrago batzuk egingo dira zubiaundira bitartean. H...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014222
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Formazio ikastaroa emango da azaroan eta abenduan Sendian Programaren barruan Zumaiako Gizarte Zerbitzuetako sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Sendian Programaren barruan formazio ikastaroa antolatu dute azarorako eta abendu hasierarako, beren etxean mendekotasuna duten pertsonen familiako zaintzaileei laguntzeko e...
cc-by-sa 3.0