id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0014423
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Santiagoko dunen gunean egurrezko hesolak eta gunea babesteko sokak jarriko dituzte, ibilbideak era egokian erabil daitezen. Era berean, N-634 errepidean, tunelaren azpian, sortzen diren uren drainaketarako lanak egingo dira. Udako hondartza garaia irailaren 15ean amaitzen dela kontuan izanik, hondartzako erabilera ez ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014424
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
David Juliá Etxabe zumaiarrak argazkiak eta pinturak nahasten dituen erakusketa zabalduko du gaur, Alondegiko Oxford erakusketa aretoan. Unibertsitatera joan behar zuenean, David Juliá Etxabe gazteak ez zekien ziur norantz bideratu ikasketak. Aukera desberdinak zituen esku artean, zalantzak ere bai, eta buruari bueltak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014425
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikasturte berria gainera datorren honetan, argazki lehiaketa feminista aitzakiatzat hartuta, Gaubela feminista ederraz gozatzeko aukera izango dugu larunbat honetan Zumaian. 20:00etan irekiko dugu erakusketa, eta ondoren, luntxa, performancea, argazki lehiaketako sari-banaketa eta DJ Map-Hko lagunak izango ditugu gurek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014426
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jubenil mailako Munduko Eskubaloi Txapelketan protagonista izan eta gero, larunbatean elkarren aurka jokatuko dute lehen aldiz Odriozolak (Bidasoa), Torrikok eta Martinezek (Zarautz). "Arraroa izango da, oso" aitortu dute hirurek. Arnas hartzeko astirik ere ez dute izan ia. Errusian jokatutako Munduko Txapelketatik etx...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014427
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Lasuna' batela Olarro Eguneko estropadetarako entrenatzeko erabili daiteke dagoeneko Turismo bulegoan eskatu beharko da ordua bulegoko ordutegian (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara). Ordutebeteko saioak izango dira doan izango da. Arraunak turismo bulegoan bertan hartu eta utzi beharko dira. Batela, be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014428
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den larunbatean Cies irletako (Galizia) zeharkaldia jokatu zen. Igeriketa probak 10 kilometroko luzera zuen eta irteera lau txandatan eman zen Cies irletatik. Parte-hartzaileak abiaduraren arabera zeuden sailkatuak eta zumaiarrak erdiko taldeetan eta talde azkarretan kokatu zituzten. Urtean zehar Jon Unanuek eta A...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014429
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Umeentzako duatloia egingo da irailaren 12an, Zumaiako Triatloi Taldeak antolatuta Zumaiako Triatloi Taldea ari da prestatzen irailaren 12an jokatuko diren triatloiko probak. Aurtengo berrikuntza nagusia haurrei zuzendutako duatloia izango da. Proba herrikoirako izen-ematea itxi da dagoeneko eta sprint probarako 100 pl...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014430
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika Eskolako ikasturte berrirako izen-ematea hilaren 7an zabalduko da Irailaren 7tik 10era bitartean izango da zabalik Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako izen-ematea, Ubillos jauregian (17:30-19:30). Eskaintza, ohi bezala, zabala izango da. Plazak mugatuak izango dira. Musika aldetik, honako aukera izango da: Mu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014431
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken urteetan egin dugun moduan Antonio Truebak idatzitako "Salve Regina" kantatzeko deialdia zabaldu nahi dugu aurrez kantatu duten guztiei. Hau aurrera eramateko beharrezkoa da egindo diren entsaioetan parte hartzea. Entsaioak Musika Eskolan burutuko dira astearte eta ostegunez, 21:00etan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014432
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteartean, irailak 1, ohiko ordutegira itzuliko dira zenbait zerbitzu: Forondako KZgune zentroa eta Alondegiko liburutegiak kasu. Alondegiko liburutegia ere irailarekin batera ohiko ordutegira itzuliko da. Asteartetik aurrera beraz:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014433
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amaitu zaigu udara eta lanean hasi berriak izan garenez, hemen gera berriro ere mendiko ibilbideak prestatzen. Hona hemen lehena: Datorren igandean, hilak 6, Nafarroa ikutuko degu. Oraingoan irteera Izpegiko lepotik atera, Auza mendia egin (benetan zoragarria) eta Elizondon amaituko dugu. Beti bezela, irteera goizeko 7...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014434
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral arratsaldean (17:05) gertatu zen istripua: Suzuki markako moto batek eta Renault Megane batek talka egin zuten Muniosoroko bidegurutzean, Oikian. Ondorioz, 43 urteko motozalea hil egin zen. Larrialdi zerbitzuak bertaratu zirenean motozalea -azpeitiarra zen- hilik zegoen. Donostiara eraman zuten gorpua, autopsia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014435
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Olarro Eguneko lehiaketa gastronomikoko eta batel estropadetako izen-emateak zabaltzear Irailaren 19an, larunbata, ospatuko da aurtengo Olarro Eguna. Gastronomiaz gozatzeaz gain, izango dira aurten ere lehiaketa gastronomikoa eta koadrilen arteko batel estropadak. Lehenengoaren izen-ematea zabalik da dagoeneko eta bate...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014436
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiko Futbol Taldeak jakinarazten du Futbol Eskolako talde desberdinak egun hauetan hasiko dutela ikasturte berria: - Irailaren 7an: 2004ko Alebin mutilak (18:00) - Irailaren 14an: 2007 neska-mutilak (17:00) - Iraialaren 16an: 2005 Alebin mutilak (17:30) - Irailaren 16an: 2004-2005 Alebin neskak (16:45) - Iraiaren 17...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014437
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jexux Iribar: "Txapelketa polita izan denaren sentsazioarekin geratzen gera" Asteazken arratsaldean jokatu ziren Itzurungo pilota txapelketako finalak. Zumaiako pilota elkarteko kide Jexux Iribar Olalde gustura geratu da txapelketak eman duenarekin: "Txapelketa polita izan denaren sentsazioaren geratzen gera". Frontoir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014438
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaueko 10:00etan hasiko den pilota jaialdiarekin amaituko da gaur XLIV. Dinastia Etxabe txapelketa. Zestoako frontoian jokatuko dira partidak eta ondoren omenaldia ere egingo zaie lau pilotari ohiei. Hasteko, jubenil mailako partida jokatuko dute Zubizarreta-Eskudero eta Salaberria-Irurita bikoteek. Ondoren, 23 urtez a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014439
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mendiko bizikleta irteera antolatu du Sastrakasek igande honetarako Sastrakas mendiko bizikleta taldeak bizikletako irteera antolatu du igande honetarako. Zumaian hasi eta amaituko da txango hau. 40 kilometroko bidea egingo dute mendiko pistetan zehar. Bete beharreko bidea honakoa izango da: Zumaia, Iraeta, Sastarrain,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014440
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, 18:30ean, jokatuko dira X. Itzurungo pilota txapelketako finalak, Larretxoko frontoian. Norgehiagokak honako hauek izango dira: 3. eta 4. postuak erabakitzeko: Oliden-Agirre / Salaberria-Manterola
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014441
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburuko ekitaldiak burututa, Oikiko jaiak bere azken txanpan sartu dira. Jaiak ostiralean, San Agustin egunean amaituko dira. Gaur goizean zehar haurrentzako puzgarriak eta jolasak izan dira haurrentzako. Arratsaldean honako egitaraua izango dute: Ostiralean San Agustin eguna izango da eta harekin amaituko dituzte f...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014442
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñigo Peñak asteburu honetan lau urteko lan gogorraren ondoren Rio de Jainerion 2016an izango diren Joko Olinpikoetarako txartela lortu du. Urtea, Espainiako txapeldun izanda hasi zuen zumaiarrak eta munduko kopan zilarrezko domina irabazita, abuztuan jokatuko zen munduko txapelketarako aukerak izango zituztela baiezta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014443
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Liztor asiatiko beltzaren beste bi habi aurkitu dituzte azken asteotan Zumaia inguruan. Lehena ur araztegiaren inguruan agertu zen eta bigarrena Joxe Mari Korta industrigunean. Aitor Leizaren esanetan, azken bi urtetan hogei bat habi kendu dira, "eta gehiago egongo dira" Vespa Velutina bezala ezaguna den liztorra 2010e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014444
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igande honetan hasi eta irailaren 7ra bitartean Arritokietako bederatziurrena egingo da. Aurreko urteotan bezala, autobus zerbitzua jarriko da fededunak Arritokietako ermitara eramateko. Astelehenetik larunbatera elizkizunak goizeko 7:45ean eta 18:45ean egingo dira Arritokietan. Egun horietan hiletarik egongo balitz, 1...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014445
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu bikaina izan da pasa berria Zumaiako Arraun Elkartearentzat. Lanak erdi eginda, amaitzea besterik ez zen falta, eta hutsik ez dute egin klubeko arraunlariek. Emakumezkoek Gipuzkoako liga irabazi zuten larunbatean; gizonezkoek, berriz, San Miguel Ligara igotzeko sailkatze estropadarako txartela ziurtatu zuten i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014446
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñigo Peña 2016an Rion jokatuko diren Joko Olinpikoetara sailkatu da Handia, sekulakoa, Iñigo Peñak gaur goizean erdietsitakoa. 2016. urtean Brasilen, Rion, ospatuko diren Joko Olinpikoetara sailkatu da K-4an, 1.000 metroko distantzian. Javier Hernanz, Rodrigo Germade, Oscar Carrera eta Peñak osatutako ontzia seigarren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014447
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Javier Hernanz, Rodrigo Germade, Oscar Carrera eta Iñigo Peña zumaiarraren K-4a 1.000 metroko Munduko txapelketako finalean izango da, finalaurrekoetako bere txandan bigarren egin ondoren, Portugalen atzetik. Guztira laugarren izan dira gaur. Sailkatze estropadetako hiru txandetako lehen sailkatuak zuzenean sartu ziren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014448
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tumas-Alkorta eta Astigarraga-Iribar bikoteek jokatuko dute Itzurungo finala Ezustekoz betetako finalaurrekoa bizi izan da gaur arratsaldean Larretxo auzategiko frontoian. Itzurungo pilota txapelketako ligaxka buruan bukatu duten bi bikoteak asteazken honetan jokatuko den finaletik kanpo geratu dira. Ligaxkako bigarren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014449
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualdeko enpresek langileak kontratatzeko dirulaguntzak izango dituzte Gaurko egunez Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Urola Kostako Udal Elkartetik langabetuak kontratatzeko laguntzen deialdia. Dirulaguntza hauek, Lanbidek ematen dituen dirulaguntzen harira datoz. Guztira 102.000 euro bideratuko dira, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014450
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1599ko San Bartolome eguna baino hamabost egun lehenago Oikiako Mantziorko zubian urte horretan egindako lanen azterketak onartu ziren. Lanak ez ziren nolanahikoak izango. Zubiaren estribuetan, zubi-begietan eta errotaren ondoko moilan egin ziren. Hamar bat harginek parte hartu zuten, tartean Zumaiako Pascual Mancisido...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014451
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
itzurungo pilota txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira bihar, 18:30etik aurrera, Larretxoko frontoian. Norgehiagoka hauetatik aterako dira abuztuaren 26an jokatuko den finalerako bi bikoteak. Atzo arratsaldean jokatu zen ligaxkako seigarren eta azken jardunaldia, honako emaitzekin: Bihar ostirala jokatuko dira fina...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014452
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñigo Peña: "Olinpiar Jokoetan egoteko aukera handiak ditugu, baina hemen biribildu behar da guztia" Iñigo Peñak denboraldiko eta azken urteetako hitzordu garrantzitsuena du aurrez aurre. Bihar hasi eta ostiralera bitartean Munduko piraguismo txapelketak jokatuko dira Milanen (Italia) eta zumaiarrak bi probatan hartuko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014453
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez da posible izan. Frantzia gehiago izan da Espainiako selekzioa baino gaur arratsaldean Yekaterinburgen jokatu den Munduko txapelketako finalaurrekoan. Frantziarren 34-27 irabazi dute eta finalera pasa dira. Espainiako selekzioak 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko du bihar, osteguna, 12:30ean. Aurreko pa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014454
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Salaberria-Irurita eta Labaka-Erostarbe, Dinastiako lehen finalistak Dinastia Etxabe pilota txapelketako finalaurrekoen lehen jardunaldia jokatu zen atzo gauean Zestoako frontoian. Jokatutako bi partiden ondoren, XLIV. txapelketak baditu lehen bi finalistak. Jexux Iribar Olaldek jardunaldiko laburpena eskaini digu. Hem...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014455
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kultur ekitaldiak antolatzen hasi dira Zumaia Kanpinean. Euskal Jai egunean kontzertua izan bazen, larunbat honetan txotxongiloen ikuskizuna izango da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014456
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako jubenil mailako eskubaloi selekzioak Munduko txapelketako finalaurrekoa jokatuko du gaur, 15:00etatik aurrera. Frantziako selekzio indartsua izango dute aurkari. Azken hau ateratzen da faborito moduan gaurko norgehiagotan baina Kauldi Odriozolak, Ander Torrikok eta Mikel Martinezek ez dute kikiltzeko asmorik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014457
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Voltaia hirukoteak kontzertua eskainiko du ostiral honetan, abuztuaren 21ean, Zestoan, bertan ospatuko den Garagardo azokaren baitan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014458
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat honetan hasi eta hurrengo ostiralera bitartean, bost egunez, sanbartolomeak ospatuko dituzte Oikian. Larunbatean bertan autobusak egongo dira Oikirako joan-etorrietarako. Autobusak Etxezarreta kalean, Kabi tabernaren parean, hartuko dira 18:00etan eta 22:00etan. Itzulerakoak 21:30ean eta 04:00etan izango dira....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014459
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oliden-Agirre bikotea da buruan ligaxka bukatzeko jardunaldi baten faltan Itzurungo pilota txapelketako ligaxka amaitzeko jardunaldi bakarra falta. Bihar, asteazkena, jokatuko da lehen faseko azken jardunaldia eta ostiralean finalaurrekoak. Astelehen arratsaldean jokatu zen txapelketako bosgarren jardunaldia honako ema...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014460
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako jubenil mailako selekzioak 23-18 emaitzarekin irabazi dio Danimarkari gaur arratsaldean jokatu den Munduko txapelketako final-laurdeneko partidan. Dominen borrokan sartu dira Kauldi Odriozola, Mikel Martinez eta Ander Torriko eta Frantzia indartsua izango dute aurkari finalaurrekoan (asteazkena, 15:00etan). ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014461
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igande honetan Villa de Bilbao estropada jokatuko da Bilbon, Nerbioi ibaian. Estropada honetan jakingo da zer beste klub izango den San Miguel Ligarako sailkatze estropadan Getariarekin batera. Zumaia da orain faboritoa bigarren txartela eskuratzeko. Klubak autobusa jarri du mutilak animatzera joateko. KAE 1 liga amait...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014462
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jubenil mailako espainiar selekzioak Danimarka izango du aurkari final-laurdenetan Ander Torriko, Mikel Martinez eta Kauldi Odriozola zumaiarrak partaide dituen jubenil mailako espainiar selekzioak Danimarka izango du aurkari Errusian jokatzen ari den munduko txapelketan, final-zortzirenetan Serbiari 19-25 emaitzarekin...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014463
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
KAE 1eko gizonezkoen traineruak esku-eskura du San Miguel Ligara igotzeko sailkatze estropadarako bigarren txartela. Getaria de lehenaren jabe eta Zumaiak ditu aukera handienak bigarrena eskuratzeko, estropada bakarraren faltan hirugarren dagoen Ondarroari lau puntuko aldea ateratzen baitio. Aste honetan emandako elkar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014464
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehen fasean bigarren eginda sailkatu da Espainiako selekzioa final-zortzirenetara Espainiako selekzioak 21-19 emaitzarekin irabazi dio Norvegiari gaur, Munduko txapelketako lehen faseko azken jardunaldian. Garaipen honi esker, Espainia bigarren postuan amaitu du lehen fasea. Mundialean diren hiru jokalari zumaiarrak, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014465
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dinastia Etxabeko final-laurdenen laugarren eta azken jardunaldia jokatu zen atzo Zestoako frontoian. XLIV. txapelketako honen finalaurrekoak datorren astean jokatuko dira, asteartean eta ostegunean. Peio Etxeberria-Salaverri eta Elordi-Lasa izan dira atzoko bi partidetako garaile eta finalaurrekoak jokatzeko sailkatut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014466
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urduñako Bakeleku Udalekuan dauden Saharako haurrak Zumaian izango dira asteburu honetan. Hemen igaroko dituzten bi egunetan, larunbatean eta igandean, Darahliko gazteen familien etxeetan egingo dute lo.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014467
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika Jaialdiaren balorazio oso baikorra egiten du antolakuntzak Zuzeneko musika zeraman pelikula baten emanaldiaren amaitu zen asteazkenean aurtengo Zumaiako Musika Jaialdia. Antolatzaileek balorazio baikorra egiten dute, bai emanaldien kalitateagatik, baita ere, eta hau bereziki, saioetara hurreratutako entzule kopu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014468
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joseba eta Mikel Aizpurua anaiek osatutako Ahuntzaren Gauerdiko Eztula (AGE) bikoteak kontzertua eskainiko du gaur, hilak 14, 20:00etan, Itzurun tabernan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014469
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Argazki Lehiaketara aurkeztutako lanez osatutako erakusketa izan da azken asteotan Alondegiko Oxford aretoan. 'Eskailerak' gaiaren inguruan sortutako zuri-beltzezko argazkiak izan dira bertan. Erakusketa honek gaur itxiko ditu ateak. 18:30etik 20:30era izango da gaur zabalik.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014470
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Piraguak gordetzeko zerbitzu berria eskainiko da itsas kiroldegi ondoko lokal batean Zumaiako Kirol Patronatuak zerbitzu berri bat jarri nahi du abian: piraguak gordetzeko balden alokairua, hain zuzen. Zerbitzua itsas kiroldegi ondoko lokalean kokatu nahi da. Lokala egokitzeko lanak erabat amaitu gabe badaude ere, uda ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014471
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
MugMusek Zumaiako egonaldian sortutako emaitza erakutsi zuen Alondegian MugMus Laborategia Musika eta Mugimendurako Konpainiako kideek Zumaian egindako egonaldiaren emaitzak erakutsi zituzten atzo, asteazkena, Alondegiko Oxford aretoan. DSS2016 egitasmoari esker Zumaian hamar egun igaro dituzte eta etorkizun batean est...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014472
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egun hauetarako eguraldiaren iragarpenak oso onak ez direla ikusita, eta pilotarien adostasunarekin, Itzurungo pilota txapelketak aurreratu egin dira. Hala, asteartean asteazkenari zegokiona jokatu zen eta asteazkenean ostiralekoa, bosgarren jardunaldikoak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014473
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alemaniarekin galduta ere, Munduko txapelketako final-zortzirenetan da Espainiako selekzioa Mikel Martinez, Kauldi Odriozola eta Ander Torriko kide dituen Espainiako jubenil mailako selekzioak bigarren porrota jaso du gaur, Errusiako Ekaterinburgen jokatzen ari den Munduko eskubaloi txapelketan. Alemaniaren aurkako par...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014474
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irati Osa bigarren izan zen larunbatean, Sella ibaiaren nazioarteko jaitsieran Sella ibaiaren nazioarteko jaitsiera jokatu zen larunbatean, Asturiasen. Arriondasetik Ribadesellara arteko 20 kilometroko bidea egiten dute piraguistek ibaian behera. Aurten ere bertan izan dira Itxas-Gain kirol elkarteko kideak eta Irati O...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014475
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Jose kaleko 4. zenbakiko etxebizitza batean piztu da sutea, 16:30ak aldera. Zarauzko suhiltzaileak etorri dira sugarrak amatatzera. Udaltzain batek esanaren arabera, kalteak etxebizitzako gela batean izan dira gehienbat, "baina kea izugarria zen". Bizilagun guztiei balkoira ateratzea eskatu zaie keak kalte handiago...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014476
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzurungo txapelketa: eguraldiagatik gaur jokatuko da ostiraleko jardunaldia Eguraldiaren iragarpenei so eginez, atzo asteazkeneko jardunaldia jokatu bazen, gaur ostiralekoa jokatuko da, 18:00etatik aurrera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014477
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Patxi Frances: "Azken bi estropadak oso zailak izango dira baina hiltzeraino borroka egiten duen taldea daukagu" Bi estropada falta dira KAE 1 liga amaitzeko eta San Miguel Ligarako sailkatze estropadarako txartel bat dago jokoan. Une honetan Ondarroak puntu bat ateratzen dio Zumaiari. Telmo Deuneko entrenatzaile Patxi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014478
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalak eskerrak eman nahi dizkie Euskal Jai Eguna aurrera ateratzen eta giroa sortu zuten herritarrei Pasatu den ostiralean Euskal Jai Eguna ospatu genuen Zumaian. Goizean goizetik eguna ondo sartu arte euskal ohiturak eta kultura sustatzeko egun ederra izan genuen. Jendeak ongi erantzun zuen, eta goizeko azok...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014479
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zubizarreta-Eskudero eta Azketa-Sanchez Dinastiako finalaurrekoetara pasa dira XLIV. Dinastia Etxabe txapelketaren final-laurdenetako hirugarren jardunaldiaren baitan, beste bi partida jokatu ziren atzo Zestoako frontoian. Ohikoa den bezala, Jexux Iribar Olaldek jardunaldiaren laburpena eskaini digu: Emaitzei begiratut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014480
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zinea eta musika uztartzen dituen saioarekin amaituko da gaur aurtengo Musika Jaialdia Zine saioa izango da gaur, Zumaiako Musika Jaialdiaren azken jardunaldian. Ez da zine saio normala izango, baina, zuzenean jotako musikaren laguntza izango baitu. Zine klasikoko hainbat maisulan ikusteko aukera izan da Zumaian. Aurte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014481
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Julene Azpeitia ipuin lehiaketarako lanak irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, Julene Azpeitia 28. ipuin lehiaketa antolatu du Zumaiako Udalak. Lehiaketa honetara aurkeztutako idazlanek baldintza hauek bete beharko dituzte: 1.- Euskaraz idatzita egon, originala izan eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014482
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzurungo txapelketa: atzo hirugarren jardunaldia jokatu ondoren, gaur laugarrena jokatuko da itzurungo pilota txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen atzo. Laugarrena gaur bertan jokatuko da, eguraldiaren iragarpenei so eginez. 1. Astigarraga-Iribar, 22; Larrañaga-Etxaniz, 182. O.Etxabe (1)-Manterola, 22; Marti...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014483
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Anade elkarteak bere bazkide guztiei adierazten die, abuztuaren 16an, igandea, 11:00etan, Zumaiako San Pedro Apostol parrokian, hil berriak diren Ramon Olaizola eta Jose Ignacio Rodrigo bazkideen aldeko meza izango dela. Elkarteak antolatutako meza da eta bazkide guztiei joatea eskatzen zaie.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014484
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azkoitiko Andramaixetatik itzultzeko gaueko autobus zerbitzua izango da Azkoitiko Andremaixek direla eta, gaueko zerbitzu bereziak izango dira abuztuaren 14ean eta 18an. Hiru autobus izango dira bi egunotan Zumaiara itzultzeko: 01:30ean, 03:30ean eta 05:30ean. Azkoitian Muniben hartuko dira autobusak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014485
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi urtean behin egiten den lehiaketa da larunbat honetan egingo dena. Nahi duen orok har dezake parte pintura lehiaketan. Hemen dauzkazue oinarriak: Lanerako euskarriak Oxford erakusketa aretoan zigilatuko dira goizeko 9etatik 11etara bitartean. Euskarriak, lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014486
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dinastia Etxabe: final-laurdenen hirugarren jardunadia, gaur, Zestoan XLIV. Dinastia Etxabe pilota txapelketako final-laurdenen hirugarren jardunaldia jokatuko da gaur, 22:00etatik aurrera, Zestoako frontoian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014487
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Musika Jaialdia bere azken txanpan sartu da. Bihar amaituko da aurtengo jaialdia zine saio batekin. Aurretik, gaur, 20:00etatik aurrera, Odieta frontoian, bi dantza saio izango dira: Organik taldearen Carneros eta Lasalaren Hooked. +ES3 eta Malditas ikuskizunen ondoren, Natalia Mongek zuzentzen duen konpainiak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014488
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzurungo pilota txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko da gaur Hiru partida jokatuko dira Larretxoko frontoian Itzurungo X. pilota txapelketako hirugarren jardunaldian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014489
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ondarroa eta Zumaiak borroka bizia mantentzen dute sailkatze estropadarako txartelaren bila San Miguel Ligara igotzeko sailkatze estropadan izateko bigarren txartelerako borrokak ez du etenik. Getaria dagoeneko estropada horretara sailkatuta, Ondarroa eta Zumaia lehia bizian dira bigarren txartel horren bila. Orain zor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014490
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Telmo ermita ondotik mugitu ere egin gabe, mugikorraren bidez flyscha eta marearteko zabalgunea zerutik ikusteko aukera paregabea jarri dute Zumaiako Udalak eta Geoparkeak elkarlanean. Pasa den ostiraletik, hilaren 7tik, San Telmo baselizatik flyscha airetik ikusteko aukera dago, hankak lurretik mugitu ere egin gab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014491
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gertakaria atzo arratsaldean, 19:00ak aldera, izan zen, Santiago hondartzan. 74 urteko emakume bat senarrarekin paseatzen ari zela, eskoilerara erori zen. Anbulantzia eta Zarauzko suhiltzaileak agertu ziren emakumea arroketatik ateratzera. Gorputzean eta buruan ubelak zituela ikusita, Donostiako erietxera eraman zuten.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014492
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Peio Manterolak irabazi du txirrindularitzako Zumaiako 37. Uda Saria Txirrindularitzako 37. Zumaiako Uda Saria - Joxe Mari Korta Memoriala jokatu da gaur goizean. Aldi berean junior mailako Euskadiko txapelketa ere jokatzen zen eta, ondorioz, Euskal Herri mailako hainbat txirrindulari gerturatu dira Zumaiara. 127 txirr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014493
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donostiako Hamabostaldiarekin batera antolatutako kontzertua, gaur, Maria eta Josen Gipuzkoako beste herri askotan gertatzen den bezala, Donostiako Musika Hamabostaldiak urtero kontzertu bat antolatzen du Zumaian, bertako Musika Jaialdiarekin batera. Aurten ere Zumaiako jaialdiarekin duen konfiantza mantendu da eta gau...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014494
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gospel musikak ere bere tartea izango du Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan. Gaur, 20:00etan, komentuan, Baionako Go Swing taldearen kontzertua izango da. Duela 15 urte sortu zen Baionan Go Swingtaldea. Gospela abesteko grinak bultzatuta jarri zuten martxan, eta bilakaera naturala izan da jazzera ere hurbiltzea. Léo La...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014495
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oporrak Bakean ekimenaren baitan, Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako zenbait haurrek Euskal Herrian igarotzen dituzte udako oporrak. Haur talde bat Zumaian izango da datorren asteburuan, abuztuaren 15ean eta 16an. Dakizuenez bezala, Sahararen aldeko Zumaiako Darahli elkarteak urtean zehar sentsibilizazio eta laguntz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014496
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Aurrera begiratu behar da, gorrotorik gabe, baina, baita ere, axolagabekeriarik gabe" "Gauzak nahi baino makalago" doazela onartu du Jesus Mari Mujikak, Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioko bozeramaileak, omenaldia amaitu eta berehala Korta enpresaren sarreran kazetariei zuzendutako hitzetan. Makal joanda ere, biziki...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014497
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2000. urteko abuztuaren 8an hil zuen ETAk Joxe Mari Korta enpresari zumaiarra. Abertzalea, euskalzalea eta pertsona herrikoia, bere enpresaren aurrean jarritako bonba-auto baten leherketaren ondorioz hil zen. Aurten hilketaren 15. urteurrena betetzen da eta, urtero bezala, familiartekoak, lagunak, herritarrak eta polit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014498
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udal Gobernuaren (EAJ) eta PSOE-ren Aitorpen Instituzionala, Joxe Mari Kortaren 15. urteurrenean JM Kortaren hilketaren 15. urteurrenean, udal agintaldi berri batekin bat etorriz, elkarbizitza sanoa sustatu asmoz, gure artean oraindik ere memoria eta autokritika zintzoa egitearen ariketa falta dela iritzita, u...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014499
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dinastia Etxabeko final-laurdenen bigarren jardunaldia jokatu zen atzo Dinastia Etxabe txapelketako final-laurdenen bigarren jardunaldia jokatu zen atzo beste bi partidarekin. Adituen esanetan, bigarren partidako kalitateak dotoretu zuen arratsean Zestoan ikusi zena. 23 urtez azpikoetan: E. Labka-Olaizola, 12; P. Labak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014500
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo utzi gintuen Migel Angel Manzisidorrek, ustekabean. Zumaiako Udalak bere elkartasuna eta atsekabea adierazi nahi dizkie familia, lagun eta gertukoei. Gizon langilea zen Migel Angel, horrela erakutsi du urte luzez Udalarekin izandako harremanean. 1987tik 1991. urte bitartean EA-ko zinegotzia izan zen, baina aldi hu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014501
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
AURTEN ERE JOXE MARI KORTAREN OMENEZKO EKITALDIAN IZANGO DA ZUMAIAKO EH BILDU Joxe Mari Korta, abertzale, euskaltzale, kirolzale, enpresari eta gizon herrikoia, ETAk hil zuenetik hamabost urte betetzen diren honetan Zumaiako EH Bilduk, Zestoako Udalak kaleratutako testua bere eginez, aurten ere bere oroimenezko elkarre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014502
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Junior mailako Euskadiko txirrindularitza txapelketa jokatuko da igandean Zumaian Euskal Herriko junior mailako txirrindulariak elkartuko dira igande honetan Zumaian. Goizean zehar Euskadiko txapelketa-Joxe Mari Korta Memoriala txirrindularitza proba jokatuko da. Goizeko 10:00etan abiatuko dira txirrindulariak 120 kilo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014503
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xabier Garmendia EAJko zinegotziak uko egin dio dagokion ordainsariari Urola Kostako Hitzak eman du albiste horren berri. Uztailaren 14an aurkeztutako dokumentu batean jakitera eman zuen bere erabakia. Beraz, zinegotzi izategatik, informazio eta gobernu batzordeetara eta udalbatzarretara joateagatik eta bozeramaile edo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014504
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
El Canto de Orfeo taldeak barroko mundura eramango du gaur Musika Jaialdia Atzoko eskusoinu-txistu kontzertuaren ondoren, gaur barrokoaren munduan murgilduko da Zumaiako Musika Jaialdia El canto de Orfeo taldeak 20:00etan Komentuan emango duen kontzertuarekin. El Canto de Orfeo taldeak antzinako musika jorratzen du, ze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014505
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean, abuztuak 7, Euskal Jai Eguna ospatuko da Zumaian, eta goizean goizetik garaiko produktuen eta artisauen azoka izango da Alde Zaharrean. Hori dela eta, Angeles Sorazu kalean trafikoa moztuta izango da 9:30etik 14:30ak ingurura arte, eta inguruko kaleetan ere ezingo da aparkatu.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014506
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azkar datoz aurten Euskal Jaiak. Ostiral honetan, abuztuaren 7an, izango da berriro baserritarrez janzteko aukera. Gona eta zapiak batzuk, txapela eta alkandora besteek. Denak prest goizaldera arte luzatuko den festa egunaz gozatzeko. Goiz partean Foruen Enparantzan eta Alde Zaharreko kale eta kalestuetan izango da gir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014507
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzurungo pilota txapelketak atsedena hartuko du astelehenera arte Itzurungo pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen atzo arratsaldean. Bihar Euskal Jai eguna izanik, astelehenera arte ez da txapelketako partidarik jokatuko. Hasierako Larrañaga-Zenekorta bikotea Larrañaga-Etxaniz bihurtu da, Zenekortak Aris...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014508
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alondegian egonaldia burutzen ari den MugMus Laborategia herritarrekin bilduko da hiru saiotan DSS2016ko Mugalariak deialdiaren baitan MugMus Laborategia Musika eta Mugimendurako Konpainiako kideak egunotan Alondegiako Oxford aretoan egonaldi artistikoa egiten ari dira heldu berri dioten beren lehen sormen-lana abiaraz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014509
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia segurua baino, Zumaia parekidea, askea eta feminista nahi dugu Zumaiako Asanblada Feministaren azken oharrean udaltzainei egiten genien erreferentzia dela-eta, ohar honen bitartez gure asmoa argitu nahi genuke, zurrumurruek ibilbide luzeagorik izan ez dezaten. Aurretik kaleratu genuen oharraren helburua ez zen i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014510
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Salaberria-Erauskin eta Peña-Imaz bikoteak Dinastiako finalaurrekoetara pasa dira Dinastia Etxabeko final-laurdenen lehen jardunaldia jokatu zen astearte gauean Zestoako frontoian. Lehen partida polita eta gorabeherez betetako bigarren bat ikusteko aukera izan zuten pelotazaleek. Lehenengo norgehiagoka polit bati buruz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014511
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txistuak eta eskusoinuak 'Arnasak' ekarriko dizkio Musika Jaialdiari Garikoitz Mendizabalen txistuak eta Aitor Furundarenaren eskusoinuak bat egingo dute gaur, 20:00etatik aurrera, Mari kalean izango den Arnasak kontzertuari. Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan kokatzen den kontzertua da. Eguraldi txarra bada, emanaldia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014512
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irailean Hungariako Gÿor herrian jokatuko diren piraguismoko Munduko maratoi txapelketarako txartela lortuta zuen Itxas-Gaineko kirolariak K-2an, Ainhoa Hidalgo plentziarrarekin batera. K-1ean ateratzea zuen, baina, ametsa eta asteburu honetan Zamoran jokatutako hautate estropadan lortu du partaide izateko postua. K-2a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014513
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kabra eta dontzeilen txapelketa izango da ostegunean eta Arrain Txiki larunbatean Urtero bezala, abuztuaren hasieran, eta Anade elkarteak antolatuta, ohiko Kabra eta dontzeila eta Arrain txikiko lehiaketak ospatuko dira. Kabra eta dontzeila lehiaketa a ostegun honetan, abuztuaren 6an izango da eta bi egun beranduago, a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014514
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehen arratsaldean hasi zen itzurungo X. esku pilota txapelketa. Hiru izan ziren jokatutako partidak. Gaur jokatuko da txapelketako bigarren jardunaldia, beste hiru partidarekin.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014515
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
23 urtez azpikoen aurrekanporaketak jokatu eta gero, gaur hasiko dira Dinastia Etxabeko final-laurdenak Zestoako frontoian (22:00etan).
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014516
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika klasikoa eta jazza uztartzen dituen kontzertua, gaur, Aita Marin Johann Sebastian Bachek lanak elkartuta, Itziar Barredo eta Iñaki Salvador pianojoleek musika klasikoa eta jazza uztartzen dituen Johann Sebastian Jazz izeneko kontzertua eskainiko dute gaur, 20:00etatik aurrera, Aita Mari zinean, Zumaiako Musika J...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014517
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
-Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake.-Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:egilearen izen-abizenak, argazkiaren izenburua (edo non eta noiz aterata dagoen), helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa.-Argazkiak bidaltzeko epea: irailaren 18ra arte.-Argazkiak baleike.eus webgunean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014518
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondakinen beste bi edukiontzi erre dituzte pasa den astean Basadin Ez da gertakari berria. Ekainaren 13an hiru edukiontzi erre zituzten Basadi auzategian eta Gernika parkeko anbulatorio zaharraren aurrean. Gertaera pasa den astean errepikatu da: ostegunean beste bi edukiontzi erre zituzten, berriro ere Basadi auzategi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014519
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur emango zaio hasiera Itzurungo X. pilota txapelketari. Hiru partida jokatuko dira 18:00etatik aurrera Itzurun hondartza ondoko frontoi txikian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014520
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hamabi zumaiarrek hartu zuten parte larunbatean Hondarribiko itsas zeharkaldian Larunbatean Hondarribiko Itsas zeharkaldia izan zen eta bertan hainbat zumaiarrek hartu zuten parte, 12k hain zuzen ere. Proba Hondarribiko portu ondotik irten eta hondartzara artekoa izan zen eta 2.600 metroko luzera izan zuen. Irabazlea L...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014521
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Arraun Elkartearentzat asteburu erabakigarria dator. Gipuzkoako ligan eta KAE 1 ligan, gauza asko erabakiko dira Getarian bihar eta etzi. Larunbatean, Gipuzkoako ligako estropada izango da, 18:00etan eta ETB1ek emango du. Zumaia Salegi Jatetxea doa buruan, eta lau puntura dauka San Juan. Aukera ona da zumaiarr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014522
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dinastia Etxabeko bigarren aurrekanporaketak jokatuko dira gaur, Zestoan Dinastia Etxabeko finall-laurdenetan sartzeko bigarren aurrekanporaketak jokatuko dira gaur, 22:00etatik aurrera, Zestoako frontoian.
cc-by-sa 3.0