id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0014323 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egun horietan matrikulatzen diren haurrak abenduan, urtarrilean edo otsailean hasiko dira haurreskoletan. Informazio gehiago nahi duten pertsonek Arrangoleta Haurreskolara (943862292) edota Eskola txikira (943865345) deitu dezakete. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014324 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 28. Julene Azpeitia ipuin lehiaketara aurkeztutako lanak euskaraz idatziak, originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira.
Hilabete bukaeran amaituko da Julene Azpeitia literatur lehiaketara lanak aurkezteko epea. Zumaiako Udaletik literatur sorkuntza bultzatzeko asmoarekin jaiotako ekimen honek dagoeneko 28. edizio... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014325 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiarron ongizaterako 40 proposamenez osatutako dokumentua aurkeztu dute.
Atzo bete ziren 100 egun Zumaiako alkatetza EAJk hartu zuenetik. Denbora honetan, hausnarketarako tartea hartu dute EH Bildu osatzen duen lantaldeak, eta EAJri elkarlanerako eskaintza egitea pentsatu dute.
"Jarrera eraikitzailea dugu, politika ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014326 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza deialdia egin du landa-eremu izendatutako lekuetan dauden enpresentzat. Zumaiari dagokionez, Artadin eta Oikian kokatutako enpresa eta jarduerek eska ditzakete laguntzak.
Diru-laguntzen xedea da landaguneetan enpleguari eutsi edo enplegua areagotzen lagunduko duten nekazaritzaz bestelak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014327 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean arkumearen festa ospatuko du Zumaiako Afrikarren Elkarteak. Gernikako parkean egingo dute jaia, 17:00etatik aurrera. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014328 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jatorri anitzeko herritarrez dago osatuta Zumaia, eta elkarren arteko ezagutza eta elkarbizitza bultzatzeko Anitzen Sarea sortu zen duela hilabete batzuk. Astelehenean bilera egingo da, urteko plangintza adostu eta elkarteetan aniztasuna lantzeko irizpide taula lantzeko. Bilera Alondegian izango da, 18:00etan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014329 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iraileko marea biziak direla eta, Euskal Kostaldeko Geoparkeak hiru irteera gidatu eskainiko ditu marearteko zabalgunea ezagutzeko. Irailaren 27an, igandea, 2 irteera egingo dira eta irailaren 29an, asteartea, beste bat.
Marea biziak izango ditugu euskal kostaldean iraileko azken egunetan. Zalantzarik gabe, ikusmin han... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014330 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur estreinatu da Donostiako Zinemaldian Asier Altunaren Amama filma, Kandido eta Manu Uranga aktoreen parte hartzearekin. Filma euskaraz da eta sail ofizialerako aukeratu dute. Txalo zaparrada jaso du Kursaaleko estreinaldian.
Mikel Lizarraldek, Berria.eus-en: "Txalo zaparrada jaso du Amama-k Kursaalen"
Xabier Mendig... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014331 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero bezala, datorren igandean, irailaren 27an, Erniora joango gara.
Goizeko 7:30ean aterako gara Txomin Agirre kaitik, handik Andazarratera iritsi eta zuzenean Ernioko igoerari ekingo diogu; hamaiketakoa egin Zelatunen eta ondoren Etumetara jaitsiko gara autobusa hartzeko. Izena emateko, goiko estankora deitu behar ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014332 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arraunlari beteranoen eta Itxas-Gainen zozketetako zenbaki saridunak
Larunbatean zozkatu ziren arraunlari beteranoen eta Itxas-Gainen errifetako zenbaki saridunak. Hemen irabazleak:
Bestalde, Itxas-Gainek Mundialerako bidaia ordaintzen laguntzeko antolatu zuen errifako zenbaki sarituak honako hauek dira:833, 500euroan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014333 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beasainen jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-zortzirena, eta Jon Maiak lehen postua eskuratu duenez, zuzenean lortu du final-laurdenetarako txartela. Haren atzetik, Ane Labaka eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi" sailkatu dira.
Jon Maia ondo eta seguru aritu da saioan zehar, eta kartzelako ariketan jo d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014334 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Duela bi urte Zumaia maila gorenera igotzeko erronka onartu zuen Patxi Francesek. Iaz kanporaketa jokatzeko sailkatu zuen taldea, eta aurten helburua lortu. "Nik banuen fedea", esan du kofradiako balkoitik.
"Oso asteburu berezia" bizi izan duela onartu du Patxi Francesek Arritxu Iribarren galderei erantzunez, eta hitz ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014335 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pozez gainezka agertu dira Telmo Deuneko arraunlariak kofradiako balkoira, plaza eta inguruak bete dituzten herritarrekin maila igoerako festa ospatzeko gogotsu.
Felix Aizpuruak eta Arritxu Iribarrek egin dituzte aurkezpen eta gidari lanak gaur arratsaldean arraunlariei egin zaien harreran. Han entzundako esaldi batzuk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014336 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Yeregitarren erloju zaharberritua gaur eguerdian inauguratu dute. Ekitaldian izan dira familiako kideak, lagunak, Zumaiako hainbat enpresetako ordezkariak, Zumaiako alkate Oier Korta eta Eusko Jaurlaritzako industria kontseilari Arantxa Tapia. Ekintzaile eredugarritzat jo ditu Tapiak, lehengoan gordetzeaz gain, garai b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014337 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Anjel Etxaniz: "Lehen ibilitako arraunlari batzuei esan diet abdominalak egiten hasteko"
Festa lehertu da Portugaleten Zumaiak garaipena lortu bezain pronto. Denboraldiko tentsio guztia askatu ahal izan dute arraunlari, klubeko kide eta jarraitzaileek. Uretan lortutakoari segida eman beharko dion zuzendaritzako burua d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014338 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txapeldunen handien modura, kanporaketako bi estropadak irabazita, lortu du Zumaiak San Miguel Ligara bueltatzeko eskubidea. Gaur Portugaleten atzetik aurrerako lana egin dute, eta azken luzean etxean aritu den Portugalete ere gainditzeko gai izan dira zumaiarrak. Portugalete izan da bigarren, eta gaur Getariari aterat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014339 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hasieratik amaierara, denborarik onena egin du Telmo Deunek gaur Bermeon jokatu den estropadan, mailaz igotzea jokoan. Garaipenari esker lau puntu ditu orain Zumaiak sailkapenean, hiru Getariak, bi Portugaleten eta bat Mugardosek. Bihar eguerdian Portugaleten erabakiko da dena. "Beste 20 minutu luze gelditzen dira, bai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014340 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errezeta irabazlea: Olagarroa xanpain eskabetxean ostra ukituarekin
Olagarro Eguneko aurtengo lehiaketa gastronomikoa Zaldi Elkarteak irabazi du, Olagarroa xanpain eskabetxean ostra ukituarekin errezetarekin. Hamabi izan ziren lehiaketan parte hartu duten taldeek, eta gehienek egin dute errezeta berritzaileak aurkeztek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014341 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2014ko urriaren 30eko plenoan onartu zen udal larrialdietarako plana eta, hari jarraituz, arduradun eta herritarrez osaturiko taldea osatu nahi du orain Udalak. Horretarako bilera egingo da hilaren 28an, eta bilera horretan emango dira ezagutzera errefuxiatuek bizi duten krisi humanitarioaren aurrean Udaletik administr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014342 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arraunaren maila gorenera igotzeko kanporaketa jokatuko du asteburuan Telmo Deunek. Portugalete, Getaria eta Mugardos izango ditu aurkari, bihar Bermeon (18:00etan) eta etzi Portugaleten (12:00etan), eta jokoan bi txartel. "Portugaletek du talde indartsuena eta Getariak liga irabazi du, baina guk baditugu gure aukerak"... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014343 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Futbol Taldeak jakinarazten du Bazkide txartelak prest daudela eta astelehenetik ostiralera, 18:00etatik aurrera, klubeko bulegoan edo astebukaeretan futbol zelaiko tabernan jaso daitezkela. Hala ere, nahi dutenek oraindik ere aukera dute Zumaiako Futbol Taldeko bazkide egiteko. Urtean 60 euro besterik ez dira... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014344 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Yeregitarrek egindako erloju ederra 1901etik 1985 ingurura arte egon zen Artadiko San Migelen. Baselizatik kendu zutenetik, urteak egin ditu geldirik parolbidean, familiako bi etxeen arteko lorategian. Duela bizpahiru urte ekin zioten zaharberritzeari eta igandean egingo dute inaugurazio ekitaldia. Udalak aukera baliat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014345 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kiroldegian negurako antolatu diren ekintzetan izena emateko epea oraindik irekita dago. Zenbait jardueratan lekua dago: zumba, cycling, Pilates, jumping edota yoga.
Kiroldegitik argitu nahi dute, ikastaroak astelehen eta asteazken, edo astearte eta ostegunetan egiteaz gain, ostiraletako saioetara ere apuntatu daitekee... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014346 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Obrak hasi dira Aita Mari kalean lur azpiko garajeetara ura sar ez dadin
Aita Mari kalearen sarreran dauden 37, 38 eta 39 etxe-atarien azpiko garajeetara kaletik ura sartzen dela eta, konponketa lanak hasi ditu Udalak, erabilera publikoko zorua delako.
Garajeetako sabaiari dagoklon parte jabeek ordainduko dute. Udalak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014347 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urriaren 1ean iritsiko da Emakumeen Mundu Martxa Zumaiara. Egun hori iritsi bitartean, herriko eragile feministek hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Lehenengoa atzo izan zen Alondegian. Bertan, Edurne Epeldek eta Miren Arangurenek Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat liburuaren ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014348 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gironako L'Escala herrirantz abiatu dira gaur goizean Beheko Plaza abesbatzako kideak, asteburuan ospatuko den Festa de la Sal-en egingo baitute kantuan.
Larunbatean kalez kale eta tabernaz taberna -Cercabars deitzen diote Katalunian- ibiliko dira kantuan Besaingo Nahia dantza taldearekin batera; eta igandean L'Escalak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014349 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2015-2016 ikasturteko eskolarteko esku pilota denboraldiari irailaren 23, asteazkena, arratsaldeko 7retan emango zaio hasiera Sagarbide pilotalekuan. Bertan, bilera egingo dugu 2004.urtetik aurrera jaiotako neska-mutilekin (aurre-benjaminak, benjaminak zein alebinak) taldeak osatu eta entrenamenduei hasiera emateko hel... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014350 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goizeko 11:00etan hasiko da batel estropada, Olarro Eguneko IX. Bandera jokoan. Telmo Deun Arraun Elkarteak antolatuta, itsas kiroldegi paretik irten, moilan ziaboga egin eta berriro itsas kiroldegira bueltatuko dira bihar parte hartuko duten 53 taldeek. Hemen dauzkazue txanden ordenak, talde bakoitzari dagokion batela... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014351 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Agerraldi garrantzitsua egingo du EH Bilduk astelehenean. 19:30ean Alondegian izango da agerraldia, eta bertan datozen hilabete-urteetarako garrantzia duen ekimena aurkeztuko da.
Bertaratu nahi duenak ateak zabalik aurkituko ditu, eta horrez gain, medioetan zein sarean zabalduko dugu agerraldia. Adi, beraz. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014352 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jendartean bidaide izeneko antzezlanean hartuko du parte gaur aktore gazteak, Usurbilen. Inklusioaren gaia jorratuko da obra honetan eta amaieran solasaldia izango da.
Donostiako antzerki eskolan ikasketak amaitu zituen maiatzean, eta hau izango da, eskolatik kanpo, Telmo Iruretaren lehenengo esperientzia taula gainean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014353 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskualdeko enpresek diru-laguntzak jasoko dituzte langabetuak kontratatzeko
Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntza deialdi bat egin du, eskualdeko enpresentzat, eskualdeko langabeak kontratatzeko. Diru-laguntza programa hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du.
Diru-laguntza deialdi honen bidez, enpleg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014354 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat honetan, irailaren 19an, Olarro Egunarekin bat eginaz, 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerra antolatuko da Algorri Interpretazio Zentroan. Ekintza goizeko 11:00etan hasi eta 13:00etan amaituko da. Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea.
Tailerrean parte hartzeko beharrezk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014355 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia errefuxiatuen babes-hiri izateko adierazpena adostu dute EH Bilduk eta PSE-EEk
Datorren asteko udal plenoan aurkeztuko dute hemen jarraian irakur dezakezuen adierazpena. "Erabateko adostasunaren bila EAJren zain denbora igaro ondoren, eta erantzunik jaso gabe, EH Bildu eta PSEk geldirik ez egotea erabaki, adosta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014356 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astigarra Quintett taldearen kontzertua izango da igandean komentuan
Mozart, Beethoven eta Vanhal konposatzaileen obrak entzuteko aukera izango da igandean, 19:00etatik aurrera Komentuan, Astigarra Quintett taldearen eskutik.
Astigarra Quintett sortu berri den taldea da. Bertan profesionalak eta maila altuko ikasleak e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014357 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ia tona bat olagarro erabiliko da larunbatean Olarro Eguneko txosnetan, herri bazkarian eta lehiaketa gastronomikoan. Kopuru handiena brotxetak prestatzera bideratuko da, egunean zehar 20.000 olagarro brotxeta inguru banatuko baitira txosnetan.
Brotxeta hauek prestatzeko egositako 850 kilo olagarro erabiliko dira. Best... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014358 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Algorri taldeak Valentziarako bidaia antolatu du, Levante-Real partida ikusteko
Realaren aldeko Algorri taldeak denboraldian pare bat irteera antolatzen ditu bere taldeak Anoetatik kanpo ikusteko. Urriaren amaieran Valentziara joango dira taldekideak Levante-Real Sociedad partida ikustera.
Urriaren 23 (ostirala) gauan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014359 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika Eskolako ikastaro trinkoetarako izen-ematea astelehenean zabalduko da
Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako matrikulazioa amaituta, orain ikastaro trinkoetarako izen-ematea zabalduko da. Hilaren 21etik 25era izango da epea zabalik, 17:30etik 19:30era Ubillos jauregiko bulegoan.
Orain eskeiniko dituzten ikastaro... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014360 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uda garaia amaitzear bada ere, Taosa igeriketa taldeko kideek ez dute atsedenik hartzeko asmorik. Zenbait taldekide bi itsas zeharkalditan izan dira lehiakide, Bermeon eta Donostian.
Irailaren 5ean Juango Osa eta Xabier Albizuk Bermeon izan ziren bertako Salome Campos zeharkaldian parte hartzen. Partehartzaileek Bermeo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014361 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urriaren 3an, 17:00etatik aurrera, korrituko da XIX. Zakila Bira lasterketa. Ohi bezala, 20 kilometroko distantzia bete beharko dute korrikalariek eskualdeko errepideetan zehar. Izen-ematea zabalik dago www.herrikrosa.eus web gunean. Berrikuntza bezala, zumba saioa izango da Erribera kalean 17:15etik 18:00etara. Honeta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014362 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Gure genealogia feministak' liburua aurkeztuko da bihar Alondegian
Emakumeen Mundu Martxa urriaren 1ean helduko da Zumaiara. Horren harira, herriko eragile feministek ekitaldien egitaraua prestatu dute. Ekitaldi hauetatik lehena Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat liburuaren a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014363 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hungariako Gyor herritik etorri berri haparratu ditugu Irati Osa eta Imanol Barruetabeña. Bertan izan dira Munduko Maratoi Txapelketa jokatzen pasa den asteburuan. «Izugarrizko esperientzia izan da» adierazi dute biek. Irati Osak bederatzigarren postuan bukatu zuen Ainhoa Hidalgo bizkaitarrarekin osatutako K2an, 1:27:4... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014364 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saharako herriaren aldeko lana egiten duen Darahli elkarteak jertseak jarri ditu salgai udazkenarekin batera. Janzki hauek elkartearen Facebookean enkargatu daitezke.
Sei koloretan izango dira salgai: berde iluna eta argia, gorria, granatea, grisa eta morea. Neurriak XS, S, M, L, XL, XXL eta XXXL izango dira. Prezioa, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014365 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kultur eta aisialdiko ikastaroetarako izen-ematea ostegunean zabalduko da
Ostegun honetan, irailaren 17an, hasiko da kultur etxeak antolatutako ikastaroetan izen-emateko epea eta hilaren 25era arte izango da zabalik. Goizeko 9:30etik 14:00etara bitartean emango dira izenak Alondegiko lehen solairuan. Emailez eta telefo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014366 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakok 200 jokalari eta 20 entrenatzaile bildu ditu taldeko argazkian
Pasa den ostiralean atera zituen Zumaiako Futbol Taldeak 2015-2016 denboraldiko bere 10 talde federatuen argazkiak. Guztira 200 jokalari eta 20 entrenatzaile elkartu ziren Aita Mari futbol zelaian argazkiak ateratzera. Talde bakoitzaren argazkia a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014367 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean amaituko da udako argazki lehiaketan parte hartzeko epea. Uda giroko argazkiak nahi ditugu, aurtengoan edo aurreko uda batekoak; parte hartzaile bakoitzak bost argazki aurkeztu ahal izango ditu. Larunbatetik aurrera, bozketa zabalduko dugu webgunean, eta bi sari izango dira: argazki bozkatuena eta epai-mahai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014368 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Enpresa txikiei zuzendutako Mikropreben programa jarri du abian Udal Elkarteak
Urola Kosta Udal Elkarteak Mikropreben programaren bosgarren edizioa antolatu du. Programa hori da eskualdeko enpresa txikiei laneko arriskuen prebentzioan prestakuntza eta prebenitzeko planak lantzen eta ezartzen laguntzeko.
Gutxienez perts... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014369 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandean hasiko da Gipuzkoako bertsolari txapelketa nagusia, Beasainen. Han arituko da Jon Maia, eta saioko puntuaziorik onena lortzen badu, zuzenean sailkatuko da final-laurdenetara. Uda aurretik jokatu zen sailkapen-fasean, Gipuzkoa Bertsotan izenekoan, lehen postua eskuratu zuen.
Igandeak, hilak 20, Beasainen hasiko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014370 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Triatloi Taldeak eskerrak luzatzen dizkie antolakuntzan lagundu zioten boluntarioei
"Lanaren ondoren emaitzak etortzen dira eta hori ez zen posible izango lagundu ziguten boluntariorik gabe", diote Zumaiako Triatloi Taldeko kideek pasa den larunbateko probak antolatzen aritu ziren boluntarioei eskerrak emateko igorri d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014371 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ezin izan ditugunez mundialerako dirua lortzeko rifa guztiak saldu, eta rifa batzuek mundialera eraman dituztenez han saltzeko, rifen sorteoa Olarru Egunera atzeratuko dugula jakin arazi nahi dizuegu. Beraz, irailaren 19an arratsaldeko 19:00tan egingo dugu sorteoa. Oraindik garaiz zaudete zuen rifak eskuratzeko! Barkat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014372 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oraindik ere onena dela erakutsi du Iñaki Osa Goikoetxeak gaur Bilboko Deportivon Egigurenen aurka jokatu duen buruz buruko txapelketako finalean.
Lehen jokoan Egiguren saiatu da Goikoetxea estutzen, baina 12-7 nagusitu da zumaiarra. Bigarrenean jaun eta jabe izan da Goikoetxea, 12-1 irabazi duelarik. Gaurko garaipenar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014373 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gutxitan bezala, erabat jota ikusi dugu Nagore Osoro patroia estropada amaieran. Ez zegoen batere pozik egindako lanarekin.
Estropada amaieran oso atsekabetuta ikusi zaituztegu, gutxitan bezala. Kolpe gogorra izan da.Ez dut egin estropada ona, ez naiz gustura gelditu. Estropada ona egin eta galdu izan bagenu, pozik ego... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014374 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako arraun elkarteak bazuen aurten Euskotren Liga eta Kontxako Bandera irabazteko itxaropena. Azkenean bi helburu nagusiak ez dira gauzatu, baina Anjel Etxaniz presidenteak ez ditu aipatu gabe utzi nahi denboraldian lortutako beste garaipen guztiak.
Zozketan hirugarren kalea egokitu eta olatua ere bazela ikusita, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014375 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kontxako Bandera bigarrenez irabazteko erronka zuten gaur Telmo Deuneko emakumeek, baina ezinezkoa izan da. Ziabogan estropada buruan zen Zumaian, baina barruranzko luzean San Juan eta Hibaika trebeago aritu dira eta Zumaiak hirugarren postuarekin konformatu behar izan du.
Goizeko 9:30an itxaropena piztu da zumaiarren ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014376 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Finalaurrekoetan Erikek eta Olharanek ez dute ezustekoa emateko aukerarik izan eta bihar bi txapeldun handik jokatuko dute Banakako Txapelketako finala, Bilbon (18:00etan).
Ostiral gauean jokatu dira bi finalaurrekoak, Bilboko Deportivon. Lehen partidan Mikel Egigurenek (iazko txapelduna) ez zuen aparteko arazorik izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014377 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Unanuek (56:37), Pello Osorok (57:02) eta Andres Cabascangok (57:08) osatu dute gizonezkoen podiuma; emakumeen lasterketako lehen hiru postuak Ibone Sanchez (1:04:13), Usoa Ostolaza (1:06:47) eta Mireia Arrillagarentzat (1:08:05) izan dira.
Kirol ikuskizun ederra eskaini dute aurten ere triatloilariek. Antolatzaile... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014378 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irati Osa eta Ainhoa Hidalgo bederatzigarren sailkatu dira Munduko Txapelketan
Jubenil mailako K-2an estropada jokatu da gaur goizean Gyorren (Hungaria) egiten ari diren maratoiko Munduko txapelketan baitan. Irati Osa zumaiarrak eta Barrikako Ainhoa Hidalgok osatutako ontzia bederatzigarren sailkatu da. Egindako lanare... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014379 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irailaren 19an Bermeon eta 20an Bilbon. Bi egun eta bi leku horietan jokatuko dira San Miguel ligara igotzeko sailkatze estropadak. Telmo Deun arraun elkarteak autobusak jarriko ditu zaletuak bi herri horietara eramateko.
Bermeora joateko autobusa 15:30ean aterako da eta itzulerako ordua 19:45ak izango da. Bilborakoa, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014380 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saltaka korrikalarien taldeak irailaren 29an hasiko du maiatzaren amaierara arte luzatuko den denboraldi berria. Orain arte haurrekin bakarrik egin dute lan, baina eskaintza helduei zabalduko da hemendik aurrera.
Haur eta gaztetxoei dagokionez, alebin (2004. eta 2005. urteetan jaiotakoak), infantil (2002 eta 2003) eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014381 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko hamar talderentzako lana izango da aurtengo Olarro Egunean
Txosnetan olagarro zopa edo brotxetak ematen, edota bazkari herrikoia prestatu eta zerbitzatzen, herriko elkarteek diru apur bat ateratzeko aukera izaten dute. Hamar talde eta elkarterentzako lana izango da aurten. Antolakuntzatik azaldu dutenez, denent... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014382 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Olarro Eguneko bazkarirako txartelak larunbatean jarriko dira salgai turismo bulegoan
Datorren asteburuan ospatuko da aurtengo Olarro Eguna. Larunbata izango da ospakizunetako egun handia, baina, iaz gertatu bezala, bezperatik hasiko dira ekitaldiak: olagarro sukaldaritza erakustaldia egingo da ostiral arratsaldean Kof... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014383 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumearen Mundu Martxaren inguruan zenbait ekitaldi antolatuko dira herrian
Urriaren 1ean, 13:30ean, ongietorria emango zaio Zumaian Emakumeen Mundu Martxari. Horri lotuta, Zumaiako Udaleko Berdintasun Sailak, Berdintasun foroak, Malen Etxeak eta Zumaiako Asanblada Feministak zenbait ekitaldi antolatu dituzte datozen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014384 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurun Acoustic Connection taldearen kontzertua, gaur, Itzurun tabernan
Kontzertu bitxia entzuteko aukera izango da gaur, 20:00etan, itzurun tabernan. Bitxia eta, aldi berean, errepikaezina izatea daitekeena, taldekideen esanetan. Ordu horretan hasiko da Itzurun Acoustic Connection taldearen kontzertua.
Jatorri anitza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014385 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tipi Tapa ibilaldi programaren denboraldi berria asteazkenean jarriko da martxan
Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek orain bizpahiru urte jarri zuten martxan nagusiei zuzendutako Tipi Tapa ibilaldien programa. Denboraldi berria asteazken honetan hasiko da eta izenak aurrez eman beharko dira Branka eraikinean.
Pertsonen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014386 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Heldu da triatloiaren ordua. Larunbatean, arratsalde parean, IV. Triatloi Herrikoia eta IX. Sprint Triatloia jokatuko dira Zumaian. Aurretik, eguerdian, haurrei zuzendutako I. Duatloia jokatuko da. Azken hau izango da aurtengo berrikuntza nagusia.
Zumaiako Triatloi Taldeak (ZTT) bigarren etapa honetan antolatzen duen l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014387 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo bakarkako proban zilarrezko domina irabazi bazuen, gaur urrezkoa eskuratu du Xabier Osak K-2an, beteranoetan, Hungariako Gyor herrian jokatzen ari diren Munduko piraguismoko txapelketetan. Luis Medrano Valladolideko piraguistarekin osatu du ontzia aurten ere eta nahiz eta istripu txiki bat izan duten, hiru minutu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014388 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurtengo denboraldiari irailaren 19an emango zaio hasiera eta ilusio handiz ekin diote aurredenboraldiko entrenamentuei Zumaiako Futbol Taldeko 200 jokalariek. Gizonezkoen 7 talde federatu eta emakumezkoen hiru talde federatu izango ditu Zumaiakok: Gizonezkoen Preferentea, Ohorezko jubenila eta lehen mailako jubenila, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014389 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia errefuxiatuentzako babes herri izateko mozio bana aurkeztu dute EH Bilduk eta PSE-EEk
Siriatik, Iraketik eta Asia ertaineko beste herrialde batzuetatik ihes egindako milaka errefuxiatu Europar Batasuneko ateetan dira asilo politikoa eta babesa eskatzen. Krisi humanitario honen oihartzuna Zumaiara heldu da eta PS... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014390 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia errefuxiatuentzat babes-hiri izateko eskaera erregistratu dugu
Gaur goizean, Zumaiako EH Bilduko udal taldeak Errefuxiatuen harrerari buruzko adierazpen instituzional bat aurkeztu du udaletxean. Azken asteotan, beren herrialdeetako egoera larriaren ondorioz Europara datozen errefuxiatuen kopuruak gora egin zuela... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014391 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia errefuxiatuentzat babes-hiri izateko eskaera erregistratu dugu
Gaur goizean, Zumaiako EH Bilduko udal taldeak Errefuxiatuen harrerari buruzko adierazpen instituzional bat aurkeztu du udaletxean.
Azken asteotan, beren herrialdeetako egoera larriaren ondorioz Europara datozen errefuxiatuen kopuruak gora egin duela... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014392 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia errefuxiatuentzako babes herri izan dadin eskatu du PSE-EEk
PSE-EEko udal taldeak azken asteotan gauzatzen ari den errefuxiatuen krisiaren inguruko mozio bat aurkeztu du udaletxean. Eskaera horretan, Siriako eta Irakeko errefuxiatuak hartzeko borondatea erakutsi duten herri eta hirien sarean sartzeko eskatzen di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014393 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako arraunlariei harrera egingo zaie igandean, Kontxa irabazi edo ez
Igandean, Zumaia Salegi Jatetxeko arraunlariei harrera egingo zaie, Kontxako Bandera irabazi edo ez. Kofradian izango da, 19:00ak-19:30ak aldera. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014394 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulporen eskubaloi eskolako denboraldia datorren astean hasiko da
Pulpo pixkanaka hasia da denboraldi berria prestatzen. Urte honetan 15 bat talde inguru izango ditu eta horri eskubaloi eskola gehitu behar zaio. Iaz 90 bat haur ibili ziren eskola honetan.
Klubeko ia talde guztiak dagoeneko martxan daude eta datorren as... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014395 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irailaren 24ra bitartean dago zabalik izen-ematea epea Zumaiako AEK euskaltegian. Izenak emateko edo informazioa eskuratzeko Bidasoa kalea 1 beheko bulegotik pasa daiteke, 943860248 telefonora deitu edo helbidera idatzi.
Euskara ikasteko edo euskaran murgiltzeko aukera zabalak eskainiko dira ikasturte berrian ere: hast... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014396 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikasturtearekin batera, eskola kiroleko jarduerak ere berriro martxan jarriko dira. Itxas-Gain elkarteak jakitera eman du haurren entrenamendu saioak zer egunetan izango diren.
Hala, asteartean arratsaldeko 5etan emango zaio hasiera benjamín (8-9 urte), alebin (10-11 urte) eta infantilen (12-13 urte) denboraldiari. Hon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014397 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inda-Mendik asteburuko plana prestatu du urriaren 10, 11 eta 12ko astebururako. Oraingo honetan Iberiar sisteman dagoen Moncayo mendira joateko asmoa dute.
Larunbat goizean aterako dira Zumaiatik. Bidean, Alegin dagoen Montiurra mendia igoko dute eta ondoren ostatua hartuko dute Tarazona herrian. Hurrengo egunean, igan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014398 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Enpresa-jarduera berriak sendotzen laguntzeko diru-laguntzak izango dituzte ekintzaileek
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza deialdia egin du enpresa-jarduera berriak sendotzen laguntzeko.
Diru-laguntza eskura dezakete beren jarduera ekonomikoa 2014ko urriaren 19tik 2015eko abuztuaren 27ra bitartean hasi du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014399 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteko hitzordu garrantzitsuena dute Zumaiako arraunlariek eta arraunzaleek igandean Donostian. Kontxako Bandera dute jokoan Telmo Deuneko emakumeek eta Zumai txaranga han izango da, zumaiarrak animatu eta denen artean arraunaren festaz gozatzeko. Igandean denok Kontxara! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014400 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dunak babesteko bi lanketa hasita daude dagoeneko Santiagoko hondartzan. Batetik, bidexka bat egokituko da dunen artean, gaur egun daudenetatik ez ibiltzeko, eta, bestalde, menditik datorren ura jasotzeko sistema berri bat ezarriko da.
Zumaiako udalerrian dauden ekosistema desberdinen artean berezienetakoak eta, agian,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014401 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xabier Osa piraguista beteranoak zilarrezko domina lortu du gaur goizean Gyorren (Hungaria) jokatu den maratoi distantziako Munduko Txapelketan. "Azken porteoan akats bat egin dut eta hor joan zait urrezko domina", azaldu digu Osak proba amaitu ostean.
Ezaguna du Xabier Osak Gyorreko zirkuitua, duela zazpi zortzi urte ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014402 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Prestakuntza programa jarri du abian Udal Elkarteak galdaragintzako sektorearentzat
Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat prestakuntza-ikastaro jarriko ditu abian irailean eskualdeko galdaragintza sektoreko enpresentzat. Ikastaro horien helburua da informazio-saioak eta soldadura sektorearen inguruko prestakuntza ematea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014403 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | UCC taldeak bere 25. urteurrena ospatuko du larunbatean Uxategiko lokalean
Scalextric bezala ezagunagoak diren kotxe txikiekin aritzen den UCC taldeak 25 urte betetzen ditu aurten eta urteurren hori larunbat honetan ospatuko dute Uxategian (Arritokietako ermita azpian) duen lokalean. Eguneko ekitaldietan parte hartzeko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014404 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itxas-Gaineko bost kide maratoiko mundialean izango dira bihartik aurrera
Unai Gereka, Imanol Barruetabeña eta Irati Osa piraguista jubenilek asteburuan izango dute beraien estropada; Xabier Osak, aldiz, bihar eta etzi izango ditu beteranotako probak.
2007ko irailean, Oier Aizpurua piraguista zumaiarrak maratoiko bere ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014405 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko merkataritza, ostalaritza, negozio txiki, enpresa, elkarte eta erakunde publikoen gida berria lantzen hasiko da Baleike irailean. Gainera, eduki osagarriak izango ditu (mareen taulak, farmazien txandak...) eta hiru euskarritan argitaratuko da: webgunean, paperean eta mugikorretarako bertsioan.
Zumaiarrentzat gi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014406 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emaitza onak lortu ditu Itxas-Gainek Espainiako itsas kayak txapelketan
Asteburuan jokatu da Espainiako itsas kayak txapelketa, Cartagenan. Zilarrezko bi domina lortu ditu Itxas-Gainek.
Hauek emaitzak: Jubenil mailan, Kepa Txapartegi bigarren izan da; infantiletan, Imanol Txapartegi seigarren sailkatu da; beteranoen ar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014407 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeen mundu martxako egitaraua prestatzeko bilera egingo da asteartean, Alondegian
Emakumeen mundu martxa urriaren 1ean pasako da Zumaiatik. Zenbait ekitaldi antolatu nahi dira egun horren inguruan eta egitaraua prestatzeko bilera egingo da bihar, asteartean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014408 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haurrentzako mendi irteera antolatu du Inda-Mendik larunbat honetarako
Larunbat honetan, hilak 12, urtero egiten den bezela, umeentzako eta egun guztirako, ibilbide bat prestatu du Inda-Mendi bazkunak. Oraingo honetan Aralar aldera joateko asmoa dute.
Urkillaga-Lareo-Lizarrusti ibilbidea egingo dute. Irteera goizeko 7.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014409 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Antonio Truebaren Salbea abestuko da gaur, Arritokietako bederatziurrenaren amaieran
Antonio Trueba zumaiarrak konposatutako Salbea abestuta amaituko da gaur Arritokietako bederatziurrena. Elizkizuna 18:45ean hasiko da eta 19:25ak aldera hasiko dira San Pedro Abesbatzako kideak konposizioa abesten.
Truebak (Zumaia, 185... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014410 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Juan izan da azkarrena Kontxako banderako lehen jardunaldian. Bi segundoko aldea atera dio bigarren sailkatu den Hibaikari eta hiru hirugarren izan den Zumaiari. Datorren igandean erabakiko da zer klubek eramaten duen bandera etxera.
Libana Taboada, Irati Larrañaga, Vicky Piñeiro, Laura Yozifek, Izaro Etxaniz, Ioan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014411 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hemen daukazue Eusko Jaurlaritzak Zumaiako biktimekin osatu duen zerrenda: Zumaia
Bestalde, aipatu biktimen erretratuetan jasotako informazioan bi akats daudela gutxienez. Jose Ignacio Agirrezabalagaren kasuan, horrela dio heriotza lekuaz: "San Migel Artadi Auzoko (Zumaia) Nikol tabernako barraren atzean". Nikol tabern... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014412 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bakebidean urratsak egiteko eskatu die Urkullu lehendakariak alkateei
EAEko 128 herrietako alkateekin bildu da gaur Iñigo Urkullu lehendakaria, Oier Korta Zumaiako alkatea tartean. Indarkeriaren ondorioz herri bakoitzean hil direnen zerrendak banatu dizkie, eta bakebidean urratsak egiteko eskatu.
Lehendakariak alkateei... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014413 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Duela 25 urte saskibaloi taldea sortu zuen lagun koadrila batek. Urte gutxiko ibilbidea aurreikusten zitzaion arren, 16 denboraldi osatu zituen, 2006ra arte. Urriaren 3an jokalari ohiak eta zuzendaritzan lan egindakoak bilduko dira, 25. urteurrena ospatzeko. Bazkarian izena emateko epea irailaren 24an itxiko da.
Urriar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014414 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erkibe Kultur Elkarteak azken urteetan egin duen bezala datorren asteartean, irailaren 8an, Arritokieta eguna ospatzeko asmoz hamaiketako txiki batetara gonbidatu nahi ditu bertaratutako zumaiarrak.
Erkibe elkartekideok salda, txorizo muturrak eta haragi egosia prestatu eta banatuko ditugu Andremariko atarian elizkizun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014415 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondakin organikoak etxean gaika biltzeko ontzi marroiak eskuratu daitezke udaletxean
Zumaiako Udalak herritarrei gogorarazi nahi die hondakin organikoak etxean gaika biltzeko ontzi marroiak eta giltza eskuratu daitezkeela oraindik ere udaletxean, baita giltza galdu edo edukiontzia puskatu ezkero ere.
Biohondakinak bil... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014416 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Zipi & Zape 2' pelikularen grabaketa lanak egingo dira astelehenean Itzurunen
2013an estreinatu zen 'Zipi & Zape eta Kaniken Kluba' pelikula. Izandako arrakastaren ondorioz, bigarren parte bat grabatzen ari dira orain. Amaiera Zumaian, Itzurun hondartzan, grabatuko dute astelehen honetan eta, hori dela-eta, hondartzar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014417 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskalgintzan jarduna da Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria, Mikel Irizar (Ormaiztegi, 1954). Debagoienean toki hedabideak bultzatzearren nabarmendu da, lanbidea Kutxan izan duen arren. Erakunde horretan euskararen normalizazioaz eta komunikazioaz arduratu zen eta Kutxa Fundazioko zuzendari albokoa izatera ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014418 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Rafa Gonzalez Txabarri: "Ez ditut urruti ikusten, ezta gutxiagorik ere"
Mutilen traineruak Kontxako sailkatze estropadan parte hartu badu ere, bere mirak TKE Ligarako sailkatze estropadan zituen jarrita. Kontxara sailkatzea ezinezkotik hurbil, play offean aurkari izango dituen ontziekin indarrak neurtzera hurreratu da ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014419 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kike Manterola: "Igandean zerotik atera behar gara ahalik eta estropada onena egitera"
Pozik eta, aldi berean, harritu xamarra zegoen Kike Manterola nesken entrenatzailea gaurko sailkatze estropadak eman duenarekin. Zumaiak irabazi du estropada, alde handiarekin gainera: 15 segundo Hibaika eta Oriori eta 19 San Juani. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014420 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kontxa: Zumaiak denbora onena egin du emakumeen sailkatze estropadan
Zumaia Kontxako banderan izango da aurten ere, emakumeen estropadan. Gaurko sailkatze estropadan denborarik onena egin dute Hibaika, Orio eta San Juanen aurretik. Gizonen estropadan Zumaia 14. izan da. Igotzeko kanporaketan aurkari izango dituen Portu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014421 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kodaore Judo Taldeak aurten ere judo ikastaroak emango ditu, bost urtetik aurrerako laguntzat (adin mugarik gabe). Kiroldegian eman daiteke izena edo 646872994 telefonora deituta. Telefono horretara deituta galde ditzakezue ikastaroei buruzko xehetasunak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0014422 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren larunbatean, irailak 12, 1950. urtean jaiotakoek 65. urteurrena ospatuko dute elkarrekin, Kirol Portuko Algorri jatetxean bazkalduz , musika eta kantak lagun dituztela. Aspaldian elkartu ez direnentzat egun pasa ederra benetan. Izango dute zer entzun eta zer kontatua.
Erribera kalean elkartuko dira eguerdiko o... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.