id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0015123
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Anjel Oiarbideren hitzaldia iragarri zuen Zumaiako Gure Esku Dagok gaur arratsalderako, baina saioa bertan behera utzi behar izan dute, hizlariaren osasun arazoak medio. Oiarbide osatu bezain pronto jarriko dute hitzordu berria.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015124
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren igandean, hilaren 18an, urteko lehen irteera egin du Inda Mendi elkarteak. Mendizaletasuna pizteko antolatzen dituzten txangoetako bat izango da Presalde eta Zumaia artean. Irteera goizeko 8:30ean izango da Lurraldebuseko autobus geltokian (Etxezarreta kalean, Itxaso tabernan aurrean). Ez dago izena eman behar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015125
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteleheneko atxiloketak eta gero, "Demokrazia eta Espainiar estatua kontzeptu antagonikoak direla inoiz baino argiago" ikus daitekeela dio Zumaiako Sortuk, prentsa oharrean. Hemen irakur dezakezue: "1) Astelehenean, 16 euskal herritar atxilotu zituen Guardia Zibilak, abokatuen aurkako operazio mediatiko-polizialean. A...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015126
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eraikinak dauzkan gabeziez jabetzeko argazkiz lagundutako txosten hau osatu dute gurasoek:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015127
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oikiako Eskola Txikia kokatzen den eraikina oso zaharkitua dago eta haurrei zerbitzua era duinean eskaintzeko trabak dauzkate. Egoeraren aurrean, behingoz irtenbidea emateko eskatzen dute Oikiako Kolarre Guraso Elkarteko kideek gutun honen bidez: "Oikiako Kolarre Guraso elkarteak gure Eskola Txikiaren aldeko apustu gar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015128
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Elikagaien sektoreko enpresek Lyongo azokara Udal Elkartearen eskutik joateko aukera izango dute Urtarrilaren 24tik 28ra elikagaien azoka egingo da Lyonen, eta Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako beste garapen agentziekin batera, elikagaien sektorearentzat bisita antolatu du urtarrilean. Bestalde, enpresak kudeatz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015129
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Futbol Taldeak zozkatu du Gabonetako otarra. Saria 5.219 zenbakiaren jabearentzat izango da. Baldin eta agertuko ez balitz, 2.222 zenbakia da ordezkoa. Bestalde, hemen dauzkazue asteburuko futbol emaitzak:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015130
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berdintasun Foroak bere ohiko jarduerari ekingo dio Gabonen ostean, eta asteazkenean 18:00etan Alondegian bilduko da. Bilerak irekiak izan ohi dira, eta interesa duen orok har dezake parte bertan. Oraingo bileran, besteak beste, onartu berri den II. Berdintasun Planaren zabalkundea nola egin izango dute hizketagai. Hor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015131
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskoletako matrikulazio epea zabaldu da aste honetan (urtarrilaren 12tik 16ra). 2013, 2014 eta 2015. urtean jaiotako haurrak matrikula daitezke. Orain matrikulatuta, martxoan, apirilean edo maiatzean hasteko aukera izango dute haurrek. Informazio gehiago nahi duenak Eskola Txikira (94...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015132
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurtengorako ere antolatu dira Guraso Eskolak. Ohi bezala, bi talde osatzea da helburua: bata 6 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoekin eta bigarrena, 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxoenekin. Izen ematea ikastetxeen bidez egin beharko da. Haur eta gaztetxoek dagoeneko jasota dute etxera emateko esku-orria.Sei eta hama...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015133
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Guardia Zibilak hamasei lagun atxilotu ditu gaur goizean, tartean hainbat abokatu. Operazioa salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaur 20:00etan Magnolioan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015134
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haur eta gurasoei zuzendutako tailerrak eta jolasak antolatu zituen Txiribuelta elkarte sortu berriak Torreberrin, urtarrilaren 4an. Haurrentzako masajea, altxorraren bila, dantza, eskulanak, sukaldaritza... denetarik egiteko aukera izan zuten parte hartu zuten haur eta gurasoek. Hemen ikus dezakezue elkarteko kideek a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015135
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hiru urtetik behin, Zumaiako gazteek Saharako errefuxiatuen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera izaten dute Darahli elkartearen bidez. Aurtengo Aste Santuan egingo dute bidaia azken hiru urte hauetan sahararren alde lanean aritu diren 60 bat gaztek. Lankidetza proiektuak (eguzki plakak, LED argazkiak, eskol...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015136
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Gure Esku Dago ekimenak Anjel Oiarbideren hitzaldia antolatu du ostegunerako, urtarrilak 15, Alondegian (19:00etan). Gure Esku Dago dinamikaren sustatzaile eta Nazioen Munduko kide da Oiarbide, eta orain arte egindako bidea erakutsi ez ezik, aurrera begirako urratsak ere aipatuko ditu. Erabakitzeko eskubidea, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015137
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mikel Etxeberriak eta Sonia Albarezek irabazi dute Zumaiako Txakur Krosa Mikel Etxeberria eta Duke txakurra azken metroetan nagusitu zaizkie Jose Felipe Larrazabal eta haren txakur Gringori. Gizonezkoen lasterketako hirugarren postua Pedro Etxeberriak eta Yukon txakurrak lortu dute. Emakumezkoen artean, Sonia Albarezek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015138
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Soilik senari jarraituz, uso mezulariak ehunka kilometro egin eta beren usategira bueltatzeko gai dira. Familia ugarik hazi dituzte uso hauek Zumaian. Gaur egun ere badira afizioa duten hainbat pertsona. Uso mezulariak Bruselan zeruratu eta beraien usategira, Zumaiara eta Itziarrera kasu honetan, bueltatzeko gai dira e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015139
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pistako Gipuzkoa torneoko zazpigarren jardunaldia ona izan zen Aitor Olaziregirentzat. Ampo-Goierriko T.B. taldeko ziklistakzortzi onenen artean amaitu zituen hiru proba puntuagarriak eta ondorioz sailkapenean 12. postutik 9.era jauzia egitea lortu du. Bi jardunaldi falta dira torneoa amaitzeko. Hemen Arritxu Iribarren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015140
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaian eskuz esku bigarren eskuko azokarako produktuak biltzen ari dira dagoeneko Algorri Interpretazio Zentroan. Azoka urtarrilaren 17an eta 18an egingo da, Oxforden. Tamaina handiko gauzak argazki bidez aurkeztuko dira azokan bertan, horretarako prestatuko den panel baten bitartez.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015141
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean Santoñaren aurka jokatuko du Lehen Mailako taldeak, 19:00etan Lubakin. Partidaren atarian omenaldia egingo zaie Euskadiko selekzioarekin Espainiako Txapelketa irabazi berri duten Ander Torriko, Mikel Martinez eta Kauldi Odriozola jokalariei eta Xabier Letamendia entrenatzaileari. Aurretik, 17:15ean, kadete ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015142
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Gio Bat' proiektuaren hurrengo fasea inauguratuko du Manu Urangak Bilbon Espazio jakin batean hainbat artisten parte-hartzea bilatzen du Manu Urangak Bilbon larunbatean epe jakin baterako inauguratuko duen aretoan (Maiatzak 2 kalea, 19). Epe luzeko Gio Bat proiektuaren baitan kokatzen da urrats hau. Aurrez Gio bat-Zab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015143
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondakinak biltzeko sistema berria "behingoz" aurkezteko eskatu dio EAJk alkateari EAJ-PNVko bozeramale Montse Aranak kritikatu du "zehazgabetasun handienean" ekin zaiola 2015 urteari, eta aurreratu du mozioa aurkeztuko dutela "Zumaiako Udalak Osinbeltzeko zabortegiaren aurka egin dezan". Urola Kostako Mankomunitatean,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015144
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia Elkarteko txartelarekin pilatutako puntuak trukatzeko aukera emango du merkatarien elkarteak aurreikusi duten 4.000 euroko aurrekontua osatu arte. Hemen elkartetik bidalitako oharra: 4000 €ko aurrekontua izango dugu eta gordetako puntuak kanjeatzeko aukera izango da. 2015 urtea hasita, 2014 urteko balantzea egit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015145
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Preferenteko taldeak 0-1 galdu zuen etxean Tolosaren aurka aurreko jardunaldian. Mutilen Lehen Mailako jubenilek Intxaurreri 2-4 irabaziz ezin hobeto ekin diote igoera faseari. Eta Ohorezko kadeteek ere garaipenarekin hasi dute bigarren itzulia, Aloña Mendiri 3-2 irabazita. Hemen asteburuko partidak:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015146
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Friends, abentura munstroen uhartean' pelikula emango dute igandean haurrentzat Igande bazkalosteko saioan (16:30) Friends pelikula euskaraz ikusteko aukera izango dute haurrek Aita Mari aretoan. Helduentzat berriz, El Hobbit, la batalla de los cinco ejércitos pelikula emango dute, ohiko ordutegian. Hemen ikus ditzake...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015147
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inda Mendi elkarteak zozkatu du Gabonetako otarra. Nelson Fernandez Arroiaberi egokitu zaio, 3752 zenbakiarekin.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015148
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itxas-Gain piragua elkarteko egoitza eta instalazioak ezagutzeko aukera izango da larunbat goizean, 10:00etatik 13:00etara. Gainera, 11:00etan klubeko kide guztien arteko lehiaketa antolatu dute, festa modura. Ondoren, familia argazkia aterako da, eta nahi duen guztiak har dezake parte. Amaitzeko, mokadu bat eskainiko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015149
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Orain lekua dago hainbat ikastarotan. Aste honetan itxiko da epea. Hemen aukerak:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015150
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jubenil mailako Euskadiko selekzioarekin bi partida jokatu ditu Peru Nolaskoainek pasa berri diren Gabonetan, Espainiako Erkidegoen 18 urte azpiko selekzioen futbol txapelketan. Bi partidak osorik jokatu zituen Nolaskoainek. Nafarroaren aurka 4-2 eta Gaztela-Leonen aurka 2-0 irabazi zuen Euskadik. Gaur egun Antiguoko t...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015151
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiraletik asteartera, Escobar, paraíso perdido pelikula emango dute helduentzako saioetan. Haurrek Niko 2 ikusi ahal izango dute igandean, 16:30ean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015152
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eresoinka kultur taldeari buruzko solasaldia egingo da gaur Oxford aretoan (19:00etan). Eusko Jaurlaritzak antolatu zuen taldea Espainiako Gerra Zibilaren garaian eta erakusketa zabalik dago Oxforden, urtarrilaren 6ra arte.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015153
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Gure Esku Dago ekimenak urtarrilerako proposamen ugari dakartza. Lehenengoa, hilabete osoan zehar egingo den iritzi bilketa bat izango da. Erabakitzeko eskubidearen inguruan jendeak esan nahi duena, pentsatzen duena, sentitzen duena, jaso nahi dute. Behar dugun edo ez, zergatik , nola, zertarako... "Ugariak di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015154
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean kontzertua izango da Itzurun tabernan; igandean haurrentzako tailerrak Torreberrin, eta Errege Magoei eskutitza entregatzeko aukera; eta astelehenean Kabalgata. Hemen dauzkazue ordutegiak: 11:00etik 13:00era, Torreberrin, haurrentzat tailerrak, Txiribuelta elkarteak antolatuta. 0-1 urte, masajea eta altxorr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015155
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteazken eguerdian, giro hotz baina eguzkitsuan, dozenaka lagun animatu ziren bikoteka ibilbidea osatzera, batzuk saltaka, beste batzuk bizikletan edo patinarekin. Aretoko futbola eta xake txapelketa ere izan dira Gabonetan.Txikienek heldu baten laguntzarekin osatu zuten Pulponetik Beheko plazarainoko ibilbidea. Ondor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015156
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urte osoan erakusleihoa komunikazio tresna modura erabiltzea saritu da bereziki aurten. Gaian aditua den epaimahaiak aho batez aukeratu du Marisaren erakusleihoa. Irabazleak 500 euroko Zumartian txekeak jaso ditu, diplomaz gain. Epaimahaiaren iritziz, Marisak lortutako "emaitza bisuala oso ona da". "Armairu baten atzea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015157
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xalbador, izana eta izena dokumentala emango dute gaur arratsaldean Aita Marin (19:00etan). Eneko Dorronsoro egilek berak aurkeztuko du. Hemen daukazue trailerra.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015158
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errege egun bezperan, kabalgataren aurretik, Errege Magoek bisita bereziak egiten dizkiete urtero herriko edadetu eta gaixoei: San Juan eta Otezuri egoitzetan eta hala eskatzen duten etxeetan. Beraz, haurren bat gaixorik egonez gero eta Erregeen bisita nahi izanez gero, eskaera egin 943861056 telefonoan edo emailez hel...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015159
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irailean Munduko Bodyboard Zirkuitua amaitu zuenetik etxetik gertuago ibili da Alex Uranga, olatu onenen bila. Pare bat hilabetez alboan izan du Unai Borda, irudiak grabatzen. Bideo honetan bildu dituzte momentu onenak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015160
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar arratsaldean jokatuko da Xake Txapelketa, eta etzi Biko Lasterketa. - Xake txapelketa: Beheko plazan izango da, abenduaren 30ean, arratsaldeko 18.00etan. Izena emateko, kiroldegian edo bertan ordu erdi lehenago. - Biko lasterketa: abenduaren 31n, haurrak 12.00etan, gazteak 12.15ean eta 12.30ean helduak. Izen emat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015161
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ohikoa izaten da abenduaren 31ko gaua amaitzean, suziri, petardo eta antzekoekin ematea ongietorria urte berriari. Hori dela eta, tentuz jokatzeko deia egiten du Zumaiako Udalak: arriskutsuak izan daitezkeen guneak errespetatu, lorategi eta berdeguneak zaindu, kaleetan aparkaturik dauden ibilgailuetara lehergailurik ez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015162
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Juan egoitza Foru Aldundiaren Kabia fundazioaren esku geldituko da San Juan egoitza Foru Aldundiaren Kabia fundazioaren esku gelditzeko hitzarmena onartu zuen Zumaiako Udalak abenduko plenoan. Kabia fundazioa Foru Aldundiak Gipuzkoako 16 egoitza publiko bere baitan hartzeko sortu da. Lehen faseari bost egoitzaren e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015163
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urte berriarekin batera, Mugi txartela kargatzeko zerbitzua eskaintzeari utziko dio turismo bulegoak. Eskaerak tramitatzeko zerbitzuari eutsiko dio. Zumaian bost puntutan kargatu ahal izango da txartela: tren estazioan, posta zerbitzuan, Kutxabankeko bi bulegoetan eta Ikusmin-en.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015164
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Pedro Abesbatzak Errenterian ospatu den Gabon Kontzeru Solidarioan hartu du parte San Pedro abesbatzak Erreteriako Fatima Elizan (Kaputxinoak) eskaini du Gabon Kontzertua, Oiartzungo Lartaun eta Errenteriako Landarbaso abesbatzekin. Zumaiako taldeak, Mari Carmen Azpeitia pianoan eta Amaia Aldalur zuzendari zituela,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015165
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Julen Beristain eta Oier Larrañaga txapeldunorde Gipuzkoako finaletan Julen Beristain eta Oier Larrañaga pilotari oikiarrak txapeldunorde izan dira asteburu honetan jokatu diren Gipuzkoako finaletan. Julen Beristain infantil mailako lehen urteko Gipuzkoako buruz buruko txapela janzteko aukerak zituen. Lehen fasean mult...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015166
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hirugarren urtez antolatu dute Gaztetxeko Korto Lehiaketa. Aurtengo gaia metafisika izan da eta objektua azeituna. Guztira hamabi lan aurkeztu dira. Hemen ikus ditzakezue denak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015167
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Espillaren oroimenezko torneoa jokatuko da asteartean Lubakin Hiru partida jokatuko dira bihar arratsaldean Euskadiko selekzioa eta Pulporen artean, Iñaki Espillaren oroimenez, 16:30etik aurrera. Urtarrilaren 2tik 7ra Pulpoko zortzi jokalarik hartuko dute parte Espainiako Txapelketan Euskadiko selekzioarekin. Inf...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015168
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal presoen giza eskubideen alde hainbat mobilizazio antolatu dira datozen egunetako.Bihar 13:00etan elkarretaratzea egingo da Magnolioan.Mobilizazio hauekin, "euskal preso politikoen eta beraien senidei sufrimendua eragiten dien salbuespenezko espetxe politika indargabetzea" aldarrikatu nahi dute. "Sakabanaketaren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015169
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sialuk hartz arre txikia da eta goitik behera da marroia. Ipar Poloan bizi da guztiz zuria den bere ama Nannuralukekin. Sialukek dena jakin nahi du berari buruz. Horretarako, jaio zen basora bidaiatzen du. Sialuk hartz txikiaren bidaiak adopzioaz hitz egiten digu hizkuntza argi eta errez batean. Narratzailea, hartz arr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015170
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Usadioari eutsiz, abenduaren 24an kalez kale Gabon kantak abestera aterako da Gabon Korua. Atzo, astelehena, entsegu nagusia egin zuten Alondegiako Oxford aretoan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015171
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko baraualdia ari dira egiten Kofradian Preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko 24 orduko baraualdia ari dira egiten Zumaiako hainbat gazte, Ernai gazte erakundeak antolatutako Denak ala inor ez dinamikaren baitan. Kofradian elkartu dira, eta han igaroko dute egunaren tarte hand...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015172
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Forondako ikastaroetan izena emateko epea ostiralean zabalduko da -Aisia in English (16 urtetik gora): jolasak, eskulanak, jarduerak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015173
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtarrilaren 24an hasi eta otsailaren 14an bukatuko da Euskara Zerbitzuak antolatutako literatura ikastaroa.Larunbatetan izango dira saioak, Alondegian, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara bitartean. Guztira 12 orduko tailerra izango da, eta Yolanda Arrieta idazlea arituko da irakasle (www.nitikgura.com) Bizitzare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015174
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sastrakas mendi bizikleta taldeak goiz buelta gidatua antolatu du iganderako Sastrakas Zumaia MTB taldeak Zumaia inguruko bide eta txokoak mendi bizikletan ezagutu nahi duen oro gonbidatu nahi du igande honetan goizeko 9:00etan Luakitik aterata. 25Km-ko ibilbide erraza eta ez teknikoa prestatu da hasiberrientzako moduk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015175
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten ere neguko solstizioarekin batera Olentzero eta Gomezago herrira bueltan datoz. Olentzero bere astoarekin lagunduta etorriko da abenduaren 24an menditik barrena, Zumaiako joaldunek eta trikitilariek lagunduko dute herrirako bidean eta, 18:00ak aldera, San Juan iturritik jaitsiko dira. Denak arranplara joango dir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015176
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bernat Etxepareren 'Linguae vasconum primitiae' liburua izan zen euskaraz argitaratutako lehena, 1545ean. Lehen liburu horretako hitzaurrea rap doinuen erritmora plazaratu zuen Imanol Epeldek. Harez geroztik Axular, Oihenart, Bilintx, Txirrita, Jon Mirande, Itxaro Borda edota Bernardo Atxagaren hitzak musikatu ditu Etx...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015177
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako Gerra Zibilaren garaian Eresoinka taldea antolatu zuen Eusko Jaurlaritzak, euskal kulturan oinarritutako ikuskizunaren bitartez munduko bazterretan ezagutzera ema zezaten Euskal Herriak bizi zuen zapalkuntza. Talde hari buruzko erakusketa zabalduko da ostiralean Oxford aretoan, Erkibe Kultur Elkarteak antola...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015178
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udaleko bulegoak datorren abenduaren 26an eta 2015eko urtarrilaren 2an eta 5ean itxita egongo dira. Beraz, Zumaiako udaletxearekin lotutako edozein epe, betebehar edo eskubideen mugaeguna hurrengo lan egunera arte luzatzen da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015179
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiraleko ez ohiko plenoan hondakinen bilketa sistemaren aldaketa proposatzen duen hitzarmena onartu zen, Bildu eta Aralarren aldeko botoekin. EAJk eta PSEk aurka bozkatu zuten, "gardentasun falta" salatuta. 1. Hondakinak modu egokian sailkatzeko eta botatzeko proposatzen den sistema aldaketa onartzea. Horretarako, et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015180
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Infantil mailako neskak denboraldi bikaina ari dira osatzen, jokatutako hamar partidetatik bederatzi irabazi eta bakarra berdindu baitute. Asteburu honetan 1-2 irabazi diote Mutrikuri. Mutilen artean, infantil txikiak 6-0 galdu zuen Ilintxaren aurka, eta lehen mailako infantilak 2-2 berdinketa lortu zuen Zestoan. Mutil...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015181
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goizean Niño Jesusen Eskearekin hasi, bazkalondoren Gabon Koruaren saioaren jarraitu, eta iluntzean Olentzero eta Gomezagoren etorrerarekin amaitu, Gabon giroko ekitaldiz betetako eguna izaten da Eguberri bezpera. Hemen daukazue egitaraua:24, asteazkena 18:00etan, Udaletxe aurretik, San Juan Iturria eta arranplara lehe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015182
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mikel San Jose Irazabal (ahotsa) eta Iñaki Miguel Camio (pianoa) dira The Upper Room taldeko kideak. Duela lau urte izan ziren Zumaian azkenekoz eta oraingoan ikuskizun berri berria ekarriko dute: "Aspaldi izan ginen Zumaian, zineman, baina orduz geroztik euskarazko gospela landu dugu eta oso oharrera ona izaten ari ga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015183
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eibarren aurka 25-18 galdu du Pulpoko Lehen Mailako taldeak, asteburuan larunbatean partidan. Hemen dauzkazue Pulpoko taldeek izan dituzten emaitzak:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015184
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mikel Mendizabal eta Julen Alkorta jubenilek 22-17 irabazi dute Asteasun jokatutako 3. Mailako finala Legazpiko bikotearen aurka. Jexux Iribar Olaldek eman digu finalaren berri: Norgehiagoka estua izan zen, eta partidaren lehen zatian zer pentsatua ematen zuena, legazpiarrak gehiago baitziren joko eta emaitzan. Pilotan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015185
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren urteko udal aurrekontuak onartu dira gaur iluntzean egin den ez ohiko plenoan, Aralar eta Bilduren aldeko botoekin. EAJk eta PSEk eztabaidan parte hartzeari uko egin eta aurka bozkatu dute, Udaleko idazkariaren eta kontu-hartzailearen aurkako txostenak daudela argudiatuta. Bere aldetik, Udal Gobernuak azaldu d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015186
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Libre taldeak agerraldi publikoa egin du gaur arratsaldean, Beñat Lizeaga gaztea libre gelditu eta gero. Hemen irakur dezakezue kaleratu duten oharra: "Lehenik eta behin, gure poza adierazi nahi dugu inoiz hasi behar ez zuen epaiketa horretan gure herritar eta lagun Beñat akusaziorik gabe libre geratu delako. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015187
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Ikasleen Guraso Elkarteen Federakuntzak antolatutako Gabonetako marrazki eta ipuin lehiaketetan Maria eta Joseko hiru ikaslek lehen saria lortu dute, bakoitzak bere mailan. Marrazki lehiaketan, Naroa Egaña Iraola eta Daniel Sanchez Hidalgo; eta ipuin lehiaketan Lierni Aizpurua Arrieta.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015188
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtarriletik maiatzera zenbait ikastaro antolatu ditu Zumaiako Jabetze Eskolak, Berdintasun Sailaren eskutik. Hemen daukazuen informazio zehatza:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015189
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste batzuk badira Forondako eraikinaren dorrean Ikurriña falta zela, baina gaur jarri dituzte masta eta bandera berria. Aurrekoa erabat zahartuta eta txikituta zegoen, euriaren eta haizearen poderioz.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015190
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Los juegos del hambre-Sinsajo pelikula ikusi ahal izango Aita Marin larunbatetik astelehenera. Ostiral gauean ez dago saiorik, antzerkia dagoelako.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015191
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, ostirala, antzerki saioa izango da Aita Marin, 22:00etatik aurrera. Glu Glu antzerki taldeak De cuerpo presente antzezlana aurkeztuko du. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015192
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtarrilean egingo da Algorrik antolatzen duen bigarren eskuko azoka 2015eko urtarrilaren 17an eta 18an Bigarren Eskuko Azoka egingo da Alondegian. Dagoeneko seigarren edizioa izango da eta produktuak saldu nahi dituztenek, Algorri Zentroan eskaera egiteko aukera izango dute, Abenduaren 26tik Urtarrilaren 15a arte. Sal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015193
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan den asteburuan Donostiako Belodromoan txirrindulariek jokatutako laugarren probaren berri eman digu Arritxu Iribarrek:Laugarren jarduanldia jokatu zen aurreko larunbatean Donostiako belodromoan. Gipuzkoa Torneoak guztira 9 saio izango ditu eta erdi-erdira heldu da lehiaketa. Laugarren jardunaldiak denetik izan zue...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015194
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jazza eta flamenkoa uztartzen ditu Iruñeako Orai taldeak. Larunbatean, abenduaren 20an, kontzertua eskainiko du Itzurun kafetegian, 20:00etatik aurrera. Abenduaren 27an, berriz, David Gorospek eta Búfalok joko dute; eta urtarrilaren 3an, Jon Gurrutxaga duok. Kontzertu guztiak, 20:00etan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015195
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, abendua 18, Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira, Zumaiara bizitzera etorritako hainbat herrialdetako zumaiarrek mahai-ingurua egingo dute Oxford aretoan (18:30ean), beraien bizipenak kontatzeko: zerk bultzatuta etorri diren Zumaiara, nola sentitu diren, norekin duten harremana... Amaieran arabiar janari et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015196
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dani Maeztu (EH Bildu), Gorka Bueno (EHUko irakaslea) eta Goiener kooperatibako kide bat izango dira gonbidatuak. Saioaren moderatzaile lanetan, berriz, Markel Peñalba arituko da. Solasaldi hau "Hamaika arrazoi independentziarako" solasaldi-zikloaren barruan antolatutako laugarrena da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015197
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beñat Lizeaga gazte zumaiarra libre gelditu ondoren, oharra kaleratu du Udalak. Hemen irakur dezakezue: Eskubide zibil eta politikoak bermatzeko lanean jarraituko du Udalak Fiskalak karguak kendu ostean, atzo libre gelditu zen Beñat Lizeaga herritarra. Albistea pozgarria izan arren, epaiketa politiko gehiago ez izateko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015198
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, abenduak 18, hasiko dira Juan Belmonte kaleko atzealdean magala egonkontzeko lanak. Martxoaren 7an, goizaldean, luizia izan zen 49. eta 51. atarien atzeko magalean, eta bizilagunen segurtasuna bermatu asmoz behin-behineko eta emergentziazko lanak eginez eman zitzaion irtenbidea arazoari. Zumaiako Udalak magala e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015199
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako Gobernuaren ordezkari Carlos Urquijok behin baino gehiagotan salatu du Zumaiako Udala azken legegintzaldian. Azken aste hauetan beste salaketa bat eta Espainiako bandera jartzeko azken abisua iritsi dira Udalera. Gaurtik aurrera jarrita dago bandera sarrerako atearen gainean, Zumaiako bandera eta Ikurriñaren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015200
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean sei eta hamabi urte arteko haurrei zuzendutako doako tailerrak egingo dituzte Algorri Interpretazio Zentroan, neguari ongietorria emateko. Oraingo honetan, berrerabilitako materialekin gabonetako apaingarriak egingo dituzte. Tailerra zentroan bertan egingo da, goizeko 10:00etatik 11.30era. Arropa ez zikintz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015201
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beñat Lizeaga: "Behingoz aukera izango dugu bizimodua normaltasunez egiteko" Akusazioarekin jarraitzeko "nahikoa frogarik ez", eta hamabi gazte libre uztea erabaki du fiskalak, Beñat Lizeaga zumaiarra tartean. Epaigelatik atera berri hitz egin dugu telefonoz.Duela lau urte hasi zen bidegabekeriari amaiera jarri dion az...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015202
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beñat Lizeaga gazte zumaiarra eta beste 11 gazteren kontrako akusazioa erretiratu du fiskalak Madrilen Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan. Gauzak horrela, Lizeaga libre gelditu da inolako kargurik gabe. Izaskun Goñi, Egoi Irisarri, Endika Perez, Imanol Beristain, Ikoitz Arrese, Irati Tobar, Saioa Zibiaur, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015203
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bederatzi urte zituen akordeoia esku artean lehen aldiz hartu zuenean eta orain, 19 urterekin (20 beteko ditu hilabete honetan), bere maisutasuna erakusten du kontzertuetan eta parte hartzen duen lehiaketetan. Horren erakusgarri da pasa den asteburuan Arrasate Hirian, akordeoiari inguruan dagoen lehiaketa garrantzitsue...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015204
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Neguaren atarian iritsi da sasoiko lehen denboralea, eta surflariek ez dute aukera alferrik galdu. Ostegunean Punta Galeako olatu handien txapelketan parte hartu zuten surflari asko bildu ziren atzo Izustarrin, eta saio bikaina osatu zuten errepide bazterretik begira zeudenen gozamenerako. Bideoan ikus dezakezue gure l...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015205
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela urte batzuek Gabon Koruaren lana jasotzen zuen cd bat argitaratu zuen Zumaiako Udalak, 'Gabon Korua 1945-2001. Kanta kantari gatoz...' izenekoa. Bere unean salgai jarri zen, eta gerora ere ale batzuek saldu ziren. Orain Gabon garaia gainean dugula, disko honen aleak oraindik badaudela gogorazi nahi dute Udaleko k...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015206
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ganbara tabernak antolatutako umorezko saioen barruan, gaur (23:00etan) Mario Simancas umorista, zine, antzerki eta telesailetako aktorea eta musikariaren txanda izango da. Bilbotarra jaiotzez, Donostian hazia eta gaur egun Irunen bizi da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015207
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den jardunaldian gol bakarragatik galdu eta gero, Pulporen lehen taldeak Trapaga taldea jasoko du larunbatean, 19:15ean, Lubaki kiroldegian. Xabi Letamendiak prestatzen dituen mutilak seigarren dira sailkapenean, 15 punturekin. Bizkaitarrak bederatzigarren dira lau puntu gutxiagorekin. Ez da partida erraza izango ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015208
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herritarrekin komunikazioa eta integrazioa ahalbidetzeko sortu dute Zumaiako Afrikarren Elkartea Larunbat arratsaldean egingo da aurkezpen ofiziala 17:00etan, Torreberriko aterpean. Desfilea eta dantzak egongo dira, Afrikako janariekin lagunduta. Festa handia ospatu nahi dute larunbatean Afrikatik Zumaiara bizitzera et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015209
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Preferente mailako Zumaiakok Mutrikun jokatuko du bihar, 16:30etik aurrera. Mutrikuarrak hirugarren dira sailkapenean, 22 punturekin; zumaiarrak, berriz, hamaikagarren 14 punturekin. Hauek dira asteburu honetan Zumaiakoren taldeek jokatuko dituzten partidak:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015210
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Patxo Telleriak sortutako 'Pankreas' antzezlana aurkeztuko da gaur, 22:00etan, Aita Mari zine aretoan. Joseba Apaolaza, Mikel Martinez eta Patxo Telleria bera ditu aktore lanetan. Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke? Komedia honetako hiru lagunek auzi honi eman behar diote ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015211
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Libre. Epaiketa politikorik ez' kanpainaren barruan bertso saioa egingo da igande honetan, abenduak 14, 19:00etan Oxforden. Bertsolariak Unai Gaztelumendi, Jone Uria, Fredi Paia, Maddalen Arzallus, Jokin Uranga eta Hodei Iruretagoiena izango dira. Sarrerak salgai daude Inper eta Metron 7 euroan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015212
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu honetan bi antzezlan izango dira Aita Marin. Ostiralean helduentzako 'Pankreas' (22:00etan) eta igandean haurrentzako 'Mollie Malonen ipuin sinestezina'. Udaleko kultura sailak emandako sarrerak genituen Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Ostiralerako antzezlaneko sarituak Libe Senosiain, Gurenda Serrano e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015213
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Begoña Bernalen 'Made in Zumaia' erakusketa zabalduko da ostiralean Alondegian Begoña Bernal artistak Made in Zumaia bilduma erakutsiko du Zumaiako Oxford aretoan, abenduaren 12tik 25era. Bilbotar sortzaile hau, Artean lizentziaduna eta publizitatean eta ikus-entzunezko komunikazioan ibilbide profesional luzea duena, Z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015214
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Cronicas diplomaticas' komedia frantziarra emango da gaur zine forum saioan. Irakeko inbasioaren garaian kokatzen da kontakizuna eta Kanpo-arazoetarako Ministroa da protagonista nagusia. Bertrand Tavernier beteranoa da zuzendaria eta Thierry Lhermitte du aktore protagonista. Pelikula hau 2013ko Donostiako Zinemaldian ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015215
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urolako itsasadarraren Plan Bereziari behin betiko onarpena eman zaio Tramitazio luze baten ondoren, azaroan egindako Udalbatzak eman dio behin betiko onarpena Zumaiako itsasadarraren plan bereziari. Santiagotik Oikiaraino hainbat ekosistema desberdin aurki daitezke itsasadarrean: Santiagoko duna eta padura, artadiak, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015216
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Anitzen sarea sortzen ekimenaren barruan zenbait ekitaldi izango dira datozen asteetan. Horien artean Zumaian bizi diren afrikarren elkartearen aurkezpena dago. Ekitaldia larunbatean egingo da, 17:00etan, Torreberriko aterpean. Desfilea, dantzak egongo dira, eta amaieran Afrikako janarien dastaketa. 17.30ean, Aniztasun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015217
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hasieran espero baino astebete beranduago, baina gaur hasi dira San Jose kaleko berrurbanizazioko lanak. Esan bezala, auzategiaren ezaugarriengatik eta lanak duten koste ekonomiko handiagatik, berrurbanizazioa faseka egingo da. Lehen lana, gaur bertan hasi dena, San Juan Egoitzatik San Joseko 26, 27 eta 28 atarietara e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015218
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maria eta Jose ikastetxeko ikasle eta irakasleak 'Gabonetako Jaialdia' izango dute igandean, 17:00etan, ikastetxeko areto handian. Ekitaldian zehar ikastetxeko ikasle guztiek hartuko dute parte, haur hezkuntzako haur txikienetatik hasi eta DBHko ikasle gazteak barne. Gogoz eta ilusioz prestaturiko abesti, dantza, antze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015219
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igande honetan, hilak 14, urteko azken mendi irteera egingo dute Inda-Mendikoek Zestoa eta Azpeitia artean, Zaletasuna sortzen ekimenaren barruan. Irteera goizeko 8,30etan Etxezarreta Kaleko autobus geltokian izango da. Ez dago izena eman beharrik. Bestalde, asteartean, hilak 16, ohiko batzar orokorra izango da Beheko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015220
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hamaika aldiz ikusi ditugu munduko hainbat bazterretako itsas hondoko irudi ederrak, baina oso gutxitan gure kostaldekoak. Etxe ondoan bizitzaz betetako aquariuma daukagula erakutsi digu Xabier Mina urpekariak. Sepia (Sepia officinalis) arra eta emea elkarrekin ikusten dira ugalketa sasoian zehar. Olagarroaren bila tit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015221
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaurtik irekita da kiroldegiko neguko jardueretan izena emateko epea. Ohiko yoga, igeriketa, cycling edo Pilates ikastaroez gain, azken aldiotan Zumba bezalako ekintza berriei ere tartea egin zaie jardueren eskaintzan. Egun eta ordutegi desberdinetan eskaintzen dira ikastaro berdinak, bakoitzak bere ordutegira egokitze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015222
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kanpoan hotz eta Donostiako belodromo barrua ere berotzea kosta egin zen joan den igandean. Ondorioz lehen lasterketak ez ziren aurrekoak bezain onak izan. Aitor Olaziregik postu bat hobetu du sailkapen nagusian eta Ampo-Goierriko TBko ziklistak urratsez urrats hamar lehenengoen artean sartzea har lezake helburu nagusi...
cc-by-sa 3.0