id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0015223 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urte amaiera honetan ere izango da kirola egiteko aukera. Batzuk lasterka, besteak baloiari kolpeka eta azken batzuk eserita burmuinak astintzen. Gabonen inguruan antolatutako hiru lehiaketetan izena emateko epea zabalik da dagoeneko Lubaki kiroldegian.
Jokatzen lehena areto futbol txapelketa izango da. Abenduaren 24an... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015224 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoren emakumezkoen erregional taldeak ez du punturik lortu fase berriko lehen partidan
Jaiegunez betetako asteburua izaki pasa berria dena, futboleko partida gutxi jokatu dira bertan. Emakumezkoen erregionalak Arrasaten hasi zuen fase berria baina ez zuen punturik lortu; 1-0 galdu zuen Mondragonen aurka.
Lehen ma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015225 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburuko antzezlanetarako sarrerak ditugu Baleikeko bazkideentzat
Asteburu honetan bi antzezlan izango dira Aita Mari aretoan. Ostiralean, 22:00etan, helduentzako 'Pankreas', eta igandean, 12:00etan, 'Mollie Malonen ipuin sineztezina. Kultura sailak emandako sarrerak ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko: antz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015226 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sailkapeneko bosgarren eta seigarren sailkatuak neurtu ziren larunbatean Arrasateko kiroldegian. Bi taldeek ere denboraldi hasiera aparta egin dute eta partida neurtua aurreikusten zen. Hala gertatu zen, azken unera arte ez baizen erabaki norgehiagoka.
Xabi Letamendiak beste behin ere jubenil taldeko jokalariak izan zi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015227 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hegaztientzako jantokiak jarri ziren larunbatean Forondan eta Talaimendi inguruan
Joan den azaroaren 1ean hegaztientzako jantokiak egiteko tailerra burutu zuten Algorri Interpretazio Zentroan eta larunbat goizean irteera antolatu zenjantokiak Interpretazio Zentro eta Foronda inguruetan kokatzeko. Goizeko 11tan elkartu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015228 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bost urki landatu dira Beheko Plazan eta lanen amaiera hurbilago dago
Eusebio Gurrutxaga berritzeko lanen barruan, bost urki gazte landatu ziren pasa den astean. Modu horretan, eta dezenteko atzerapenarekin bada ere, gutxi falta da plazako obrak amaitzeko.
Zakarrontziak ere oraindik jartzeko daude. Alkateak adierazi du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015229 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren urteko maiatzean utziko du alkatetza Iñaki Agirrezabalagak, karguan zortzi urte egin ondoren. Oraindik ez omen du erabaki gero zer egingo duen, baina politika oso presente egon da bere bizitzan jaio zenetik eta aurrerantzean ere hala izango da ziurrenik. Abenduko Baleike aldizkarian aurkituko duzue elkarrizket... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015230 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herritarren ekarpenekin osatu nahi du EHBilduk udal hauteskundeetarako programa
Koalizioak iragarri duenez, lehenik eta behin proposamenak landuko dira alorrez alor, hainbat lantaldetan; ondoren, herritar guztiek izango dute proposamen horien artean garrantzitsuenak direnak lehenesteko. Behin herritarren iritzia jasota... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015231 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Big Boy musika taldeak kontzertua eskaini zuen atzo zabaldu zen 49. Durangoko Azokan. Eguerdi hotz eta euritsu batean igo zen seikotea Ahotsenea karpako oholtzara eta ordu erdiko emanaldi labur batean beraien imaginarioaren erakustaldia eskaini zieten bertara hurreratu zirenei. Bideoan 'Bigboy tango' kanta jotzen agert... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015232 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esther Cruz eta David Carretero bikotekideak, Zumaiako bizilagunak, Espainia mailako eskaladan goi mailan aritu ziren orain hamar bat urte. Beraien seme Eneko Carretero, 13 urterekin, bide beretik doa 16 urtez azpikoen mailan. Ama-semeak elkarrizketatu dituzte Desnivel aldizkarian, Espainia mailan eskaladari zuzendutak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015233 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskararen Aholku Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie Euskararen Asteko ekintzetan parte hartu duten herritar eta elkarte guztiei: "argazki jendetsua ateratzera elkartu zirenei -bereziki Musika Eskolako trikitilariei eta mokadutxoa banatzen aritutakoei-, euskarazko filmak ikustera joan zirenei, ipuin kontaketara gertu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015234 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo zabaldu zen azken urteetan garai honetan antolatzen den bigarren eskuko arropa eta jostailuen azoka, Alondegian. Bertara inguratzen denak makina bat arropa aurkituko du (berokiak, kamisetak, jertseak, alkandora eta abar luze bat) prezio ezin hobeetan. Horietaz gain, jostailuak ere aurkitu ahal izango dira. Azoka a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015235 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | GKN Driveline (Ayra Durex zaharra) enpresan egindako hauteskunde sindikaletan UGT izan da boto gehien eskuratu dituen sindikatoa. 332 boto eman dira guztira eta UGTk 136 jaso ditu. Enpresako komitean 5 ordezkari izango ditu. LABek ere bost ordezkari izango ditu (124 boto), ESKk bi (50 boto) eta ELAk bakarra (12 boto). | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015236 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Exodus: dioses y reyes' eta 'Los pinguinos de Madagascar' Aita Marin
Bi pelikula emango dira asteburuan Aita Mari zinean. Helduentzak Ridley Scottek zuzendutako 'Exodus: dioses y reyes' pelikula epikoa izango da. Gaur 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean, eta igandea, astelehena eta asteartean 19:30ean emango da. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015237 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maialen Odriozola zumaiarra da Durango Azokako komunikazio arduraduna
Gaur zabalduko ditu ateak Durango Azokaren 49. edizioak. Euskal Kulturaren hitzordu garrantzitsuena, milaka lagun ibiliko liburu, disko edo beste gaien bila. Azoka erraldoi honen komunikazio arloaren buruan zumaiar bat dago, Maialen Odriozola hain zu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015238 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xabier Larburu eta Ander Torriko: "Talde lana ongi ateratzen ari dela ikusita motibazioa handitu egiten da"
Denboraldi hasiera bikaina ari da burutzen Pulporen lehen taldea. Hamaika jardunalditan zazpi garaipen erdietsi ditu eta seigarren postuan dago sailkapenean, 15 puntura berdinduta bihar aurkari izango duen Arrasa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015239 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonak hurbil daude eta bihartik aurrera hurbilago izango dira herriko zenbaik kaleetan jarri diren argiak pizten direnean. Larunbat iluntzean piztuko dira argiak eta hala egingo da egunero, iluntzean, Gabonak amaitu bitartean.
Aurten ez da izan aurreko urteetako iskanbilarik edota arazorik eta Udalak eta merkatariak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015240 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru zumaiarrek hartu dute parte gaur Paris ondoko Lamotte hirian jokatu den Europako Mushing Txapelketan, eta hirurek ere emaitza oso onak lortu dituzte. Txakurkrosean, Sonia Albarez bigarren izan da Master 40 kategorian eta Pedro Etxeberria zortzigarren seniorren artean; Jaime Olaizolak bederatzigarren postua lortu d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015241 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Josu Mantzisidor: "Bota bertso bat! lehiaketaren bidez herritarren parte hartzea sustatu nahi dugu"
'Ingo al deu?' galdera gaitzat hartuta, nahi den doinuan eta neurrian bertso bat idatzi beharko da. Lanak bidaltzeko epea abenduaren 28an bukatuko da.
Urtero moduan, Zumaiako Bertso Eskolak abian jarri du Bota bertso bat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015242 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Markos Untzeta eta Bidelapurrak laukoteak kontzertua eskainiko dute bihar, ostirala, 20:00etatik aurrera, Zumaiako Itzurun taberna. Abeslari eta gitarrajole eibartarrak Angel Ituarte (baxua), Iñaki Belaustegi (bateria) eta Italian jaio baina Zumaian bizi den Giovanni Zanonen (gitarra elektrikoa) laguntza izango du eman... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015243 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abenduaren 1etik aurrera neguko ordutegia izango du Algorri Interpretazio Zentroan eta otsailera bitartean ostegunetik igandera bakarrik zabalduko da. Ostegun eta ostiraletako ordutegia 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era izango da, larunbatetan 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era, eta igandetan 10:... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015244 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo, Euskaren Nazioarteko Egunarekin batera, Maria eta Jose ikastetxeko webgunea mariatajose.eus izatera pasa da, nahiz eta momentuz, mariatajose.com-ek ere martxan jarraituko duen. Hurrengo hilabeteetan, ikasle, irakasle eta langile ororen posta elektronikoak ere ".eus" izatera pasako dira. "Era honetara, euskara eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015245 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako bi musika taldek kontzertuak eskainiko dituzte hastear dagoen Durangoko 49. Azokan. Ostiralean, 14:20an, Big Boy taldeak bere unibertso propioa eramango du Ahotsenean espaziora. Voltaia taldearen rock gogorra jarraitzeko bi aukera izango dira astelehenean. Hasteko, Musika Zuzenean-en standean egongo dira eta o... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015246 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalak jokatu ziren pasa den larunbatean Andoainen. Lautik bi finaletan Zumaiako zesta punta eskolako bikoteak ziren lehiakide, baina emaitzak ez ziren esperotakoak izan, bietan ere galtzaile atera baitziren. Kadetetan Danok Batek 30-11 irabazi zion Zumaiari (Eduardo Aguirre eta Cri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015247 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera, Julene Azpeitia 27. ipuin lehiaketako sariak banatu ziren atzo Alondegian. Euskarazko literatura jarduera saritzea du helburu lehiaketa honek eta aurtengoan bi izan ziren saritutako lanak: lehen saria Aintzane Usandizagak jaso zuen 'Kolokan' idazlanarekin eta bigarrena Karmele ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015248 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Darahli elkarteko hiru kide saharar kanpalekuetara doaz ostiralean
Darahliko elkarteko hiru kooperante, Idurre Peña, Miren Saez eta Samuel Ruiz, Tindufeko kanpalekuetara joango dira bihar, ostirala, eta astebeteko egonaldia egingo dute Zumaiarekin anaikidetuta dagoen Zug herrian.
Udaberrian Zumaiako hainbat gazte joang... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015249 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erkibe kultur elkarteak abian jarri du Gabon abesti lehiaketaren 36. edizioa
Gabonak hurbiltzen doazen heinean eta aspalditik datorren ohiturari jarraituz, Erkibe kultur taldeak gabon abestien lehiaketa antolatu eta bertan parte hartzeko deialdia plazaratu du. Aurtengoa, 36. edizioa izango da, 1978an berriro martxan ja... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015250 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna, Zumaiako Udalaren webgunea zumaia.eus izatera pasatu da. Udaleko helbide elektroniko guztiak ere .eus izango dira gaurtik aurrera. "Zumaiako Udalak ere bere aletxoa jarri nahi du euskara munduan kokatzeko eta etorkizunarekin lotzeko". Hala ere, epe batean orain arteko helbideak aktib... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015251 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskararen Eguneko egitarauaren barruan haurrentzako ipuin kontaketa saioa egin zen atzo arratsaldean Alondegiko haur liburutegian. Baleike kultur elkarteak argitaratu berri duen 'Gomezagoren gutuna' liburuan oinarritutako irakurketa eskaini zuen haren idazle Josu Waliñok. Ander Hormazurik ilustratzaileak egindako irud... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015252 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera aktibatu dira orain arte erregistratutako ia 1.300 '.eus' domeinuak eta horien artean da baleike.eus. Oraingoz orain arteko '.com'-era berbideratzen ditu bisitariak, baina urte berriarekin batera berrikuntzak izango dira.
'.eus' domeinuaren bideko lehen fasean 92 aitzindari aurk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015253 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak herritarrak zoriondu nahi ditu eta euskara sustatzeko konpromisoa berretsi
Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna da eta horren harira, idatzi baten bidez, Udalak herritarrak zoriondu nahi ditu euskararen hedatzaile papera jokatzeagatik.
Zumaia udalerri berezia da hizkuntzaren ikuspegitik. Gurean, beste hainbat toki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015254 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur, 19:00etan, Alondegian, Julene Azpeitia 27. ipuin lehiaketako sarien banaketa egingo da. Gogoratuko aurtengo lehiaketako irabazlea Aintzane Usandizaga Lopez izan da, eta bigarren saria Karmele Mitxelena Etxebestek eskuratuko du. Ondoren, Pako Aristi eta Itziar Gomezekin literatura emanaldia egongo da, 'Urari ostut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015255 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pistako Gipuzkoako Sariko bigarren jardunaldia jokatu zen aurreko larunbatean Donostiako Belodromoan eta bertan, lehenengoan erakutsitakoaren bidetik, Aitor Olaziregi (Ampo-GoierrikoTB) onenekin ibili zen. Hiru proba jokatu ziren eta hiruretan aurreko multzoan bukatu zuen. Ez du esprinterako gaitasun handirik eta hortx... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015256 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ziske kirol elkartearen batzar orokorra egingo da bihar, asteartea, 19:00etan, Larretxon duen lokalean. Urteko balantzea eta zuzendaritza berriaren aukeraketa izango dira batzarreko gai garrantzitsuenak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015257 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Preferente mailako Zumaiakok azken minutuan jaso zuen zaplatekoa, merezi gabeko porrotaren gola hain zuzen ere. Soraluzeren aurka 0-1 galdu zuten Felipe Garmendiak prestatzen duen taldeak. Galdutako puntuak oso garrantzitsuak ziren baina denboraldia luzea denez sailkapeneko postuetara hurreratzeko esperantza mantentzen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015258 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hileko lehen larunbatetan egin ohi duen bezala, larunbatean, abenduaren 6an irteera antolatuko du Algorri ezagutza etxeak urrian haurrekin egin ziren hegaztientzako jantokiak kokatzeko. Taldea goizeko 11tan abiatuko da Algorri bertatik. Irteeran parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Algorri zentroan (943143100 / | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015259 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero bezala, Gabon garaiakin batera, bertso lehiaketa antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak. Aurtengo 'Bota bertso bat!' lehiaketako gaia 'Ingo al deu?' da eta lanak bidaltzeko epea abenduaren 28an bukatuko da.
Idatzitako bertsoak herriko zenbait lekutan (Alondegia, Ttakun, Kabi, Metro, Trapaia, Inpernupe, Nikol edota ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015260 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Janari Bankorako janari bilketa egin da asteburu honeta Zumaiako Eroski supermerkatuetan. Erantzuna beste behin ere txalotzeko modukoa izan da eta hori dela-eta janari bilketako arduradunek eskerrak eman nahi dituzte herri osoak erakutsitako eskuzabaltasunagatik. Aipagarria da aurtengo bilketan iaz baino ask... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015261 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eneko Dorronsoro: "Xalbador da erreka bat, bere bihurgune guztiekin"
Urepelen behin baino gehiagotan egin du lo Eneko Dorronsorok (Zumaia, 1978) azken hiruzpalau urteotan, Bartzelonatik -Kataluniako hiriburuan bizi da- Xalbadorren oinordekoak elkarrizketatzera joaten zen ia aldiro. Bertsolariaren lau seme-alaben lagunt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015262 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulporen lehen taldeak Atarrabiako Beti Onak taldea izango du gaur aurkari Lubakin (19:15ean). Ez da norgehiagoka erraza izango, talde nafarrak beti zailtasunak jarri ditu eta. Egun 7 puntu besterik ez baditu ere, pasa den asteburuan gauzak oso zail jarri zizkion Eibar liderrari eta gipuzkoarrek gol bakarreko aldeareki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015263 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako bi bikote izango dira Gipuzkoako zesta punta txapelketako finaletan
Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalak jokatuko dira bihar, larunbata, Andoaingo Arrate pilotalekuan, 16:15etik aurrera. Zumaiako bi bikote izango dira bertan lehiatzen.
Kadete mailan: Danol Bat - Zumaia (Eduardo Aguirre-Cristian Saez).
J... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015264 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako artxibategia eta bertan gordetzen diren altxorrak ezagutera emateko asmoarekin, hilero artxibategian gordetako dokumentuekin erreportaje bat prestatzen du Udaleko kultura sailak. Dagoeneko hamar bat idatzi prestatu dira, zumaia.net atarian irakur daitezkeenak. Hemen duzuen hau da oraingoz azkenekoa eta Musika ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015265 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako 'Loreak' euskarazko filma emango da asteburu honetan Aita Mari zinean. Pelikula hau Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean aurkeztu zen eta saririk eskuratu ez bazuen ere, ikusle eta kritikoen kuttunenetakoa izan zen. Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzue... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015266 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hainbat ekitaldi egingo dira Maria eta Josen Euskararen Egunaren harira
Urtero legez, Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko egunarekin ere bat egingo dute Maria eta Jose ikastetxean. Horretarako, ekintza ugariz beteriko egunak izango ditugu hurrengo astean, hasi 0 eta 1 urteko txikienetatik eta DBH-4ko gazteak arte, d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015267 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa jarri da
Gaixo diren presoak etxean eta bizirik lelopean manifestazioa egingo da larunbatean Bilbon. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Jesusen bihotzetik. Bilbora joateko autobusa egongo da Zumaiatik. Izenak Inpernupen emango dira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015268 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aintzane Usandizaga eta Karmele Mitxelena izan dira 27. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak
Urriaren amaieran bildu zen epaimahaia lehiaketa erabakitzeko. Bertan izan ziren, Ana Urkiza, Yolanda Arrieta eta Josu Waliño, Udaleko euskara teknikariak idazkari lanak egin zituen botorik gabe. Aurten ere lan mordoxka ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015269 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ahoko zapore gazi gozoa utzi zuen pasa den larunbatean jokatutako pistako Gipuzkoako sariko lehen jardunaldiak etxeko txirrindularientzat. Aitor Olaziregik eta Gaizka Gurrutxagak lan txukuna egin baldin bazuten, ez zitzaizkien gauzak nahi bezala atera Gorka Etxaberi eta Eider Manzisidorri.
Gipuzkoa sariko lehen jarduna... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015270 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunaren harira Zumaiako Herri Eskolak egitarau oparoa prestatu du eskolako komunitatea osatzen duten guztien artean partekatzeko, guraso, irakasle eta ikasleekin batera.
Goizean sarrera irteera guztietan megafonia jarriko da euskal kantuekin. Honez gain, aurreko egunetan prestatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015271 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EAJren ustez Herri Eskolarako aterperako diseinuak "aurrekonturik gabeko zirriborroak" dira
EAJren udal taldeak adierazi du herriaren aurrean erakutsi diren Herri Eskolarako aterpearen hiru diseinuak "zirriborroak" besterik ez direla. "Ez dakigu zein diren haiek eraikitzeko kostea eta udal teknikarien oniritzia ere ez ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015272 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Janari Bankurako janari bilketa egingo da ostiralean eta larunbatean
Krisiaren eraginez, gero eta pertsona eta familia gehiago dira Janari bankoez baliatzen direnak etxeetara janaria eramateko. Ondorioz, beharrei aurre egiteko, Gipuzkoako Janari Bankuak kanpaina bat jarri du abian janaria biltzeko. Bilketa h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015273 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azaroko ohiko plenoa izango da gaur 19:00etan, eta aztertuko diren gaien artean Urola itsasadarra babesteko eta mantentzeko plan bereziaren behin betiko onarpena, Aita Mari auzategiko berrurbanizazioa eta Artadiko saneamendua daude.
2.1.- Udalaren 13. eta Kirol Patronatuaren 2. kreditu aldaketen berri ematea.
2.2.1.- A... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015274 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zuri beltzezko pelikula bat aukeratu du Ostarrena zine klub taldeak gaurko zine forum saiorako. 'Ida' da film honen izena eta Pawel Pawlikowski da bere zuzendaria. 1960eko hamarkadako Polonian girotzen da eta moja bihurtzeko asmoa duen emakumea du protagonista. Bigarren Mundu Gerratik ezkutuan zeuden sekretuak jakingo ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015275 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 200 jokalari baino gehiagok parte hartuko dute igandean Futbol Eskolako jardunaldian
Zumaiako Futbol Taldeak igandean antolatuko duen Futbol Eskolako jardunaldian 200 jokalari baino gehiagok parte hartuko dute. Goizeko 9:30ak eta 13:30ak bitartean Aita Mari futbol zelaian zortzi partidu jokatuko dituzte 2003, 2004, 200... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015276 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Maia itsas ondarearen inguruan hizketan arituko da bihar Zarautzen
Eskualdeko udalek eta Urola Kostako Udal Elkarteak itsas-ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko hitzaldi ibiltari sorta bat antolatu dituzte hilabete honetan. Aia, Getaria eta Orioren ondoren, pasa den igandean egin zen Zumaian. Ekimena bihar a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015277 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskararen Aholku batzordeak bultzatuta eta herriko hainbat talderen laguntzarekin, era askotako ekintza ugari antolatu dituzte euskararen asterako, azaroaren 29tik abenduaren 3ra bitartean: euskarazko filmak, ipuin kontaketa, poesia emanaldia...
Hainbat ekitaldi egingo dira Maria eta Josen Euskararen Egunaren harira
A... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015278 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburu honetan jostailu erakusketa egingo da Ludotekan. Gabonen aitzakian merkatuan dauden jostailuak ikusi eta probatzeko aukera izango dute heldu eta haurrek. Bertan erosketa arduratsua bultzatzeaz gain jolaserako gunea sortu nahi da. Haurrak gurasoen laguntzaz erakusketa bisitatzeko aukera izango dute, ez da ludot... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015279 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astearte arratsaldean egin zen Baleike kultur elkarteak atera duen argitalpenaren aurkezpena Alondegian eta gaur bertan jarriko da salgai ohiko saltokietan. Baleikeko bazkideek doan jasoko dute abenduko zenbakiarekin batera.
Alondegiko ikasgelan egin zen liburuaren aurkezpena eta bertan izan ziren haren egileak, Josu W... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015280 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehengo astean elikadura burujabetzari buruzko solasaldi interesgarria izan genuen Alondegian. Inaxio Manterola zumaiarrak gidatuta, Iker Elosegi, Maite Aristegi eta Patxi Gaztelumendi aritu ziren gonbidatu moduan. Saio guztiak bezala, bideoz grabatu genuen, eta lotura honetan ikus dezakezue oso-osorik: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015281 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar hasi eta igande eguerdira bitartean klarinete-joleen topagunea izango da Zumaia. Egun hauetan egingo da Zumaiako Udal Musika Bandak urtero antolatzen duen Klarinete Maratoia. Erakusketak, ikastaroak eta, nola ez, kontzertuak izango dira bost egun hauetan.
70 ikasletik gora izango dira Carlos Casadók emango dituen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015282 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur, azaroak 25, emakumeenganako bortxakeriaren kontrako nazioarteko eguna da. Iaz bezala, Zumaiako ikastetxeetako ikasleak kalera atera dira indarkeria matxistari bere gaitzespena adierazteko. Eskutatik hartuta, adin desberdinetako gaztetxoak LHtik DBHra bitartekoak, Beheko Plazatik abiatu dira 'Emakumeen aurkako ind... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015283 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gomezago, Zumaiako imaginarioko pertsonaia, Gabonetan itsasotik barrena etortzen dena, da gaur Alondegian aurkeztuko den 'Gomezagoren gutuna' liburuaren elementu zentrala. Aurkezpen ekitaldia Alondegiko ikasgelan (4. solairuan), 19:00etan. Bertan izango dira liburuaren egileak, Josu Waliño idazlea eta Ander Hormazuri i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015284 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Etxeko hondakinak eta arropa jasotzeko edukiontzi berriak jarri dira
Herri sei punturan etxeko hondakinak eta arropa jasotzeko edukiontzi berriak jarri ditu Urola Kosta udal elkarteak. Aukeratutako lekuak Amaiako plaza, Alai, Basadi, Puntanueta, Garbigunea eta Oikia dira. Zerbitzu berriaren helburua da etxeko hainbat h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015285 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Denboraldiko hirugarren porrota jaso du Pulporen lehen taldeak asteburu honetan. Larunbatean jokatutako partidan 31-23 galdu zuten zumaiarrek Uharte talde nafarraren aurka.
Lehen zati kaxkat baten ondoren, zortzi goleko aldearekin joan ziren etxekoak aldageletara (16-8). Bigarrenean aldea mantendu zuten nafarrek. Iosu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015286 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Berdinketa garrantzitsua lortu du jardunaldi honetan Zumaiakoren preferente mailako taldeak Zumarragan Urola liderraren aurka lortu zuena. Oso joko ona egin zuen eta irabaztetik gertu gelditu zen. Norgehiagoka banako emaitzarekin amaitu zen. Emakumezkoen erregionalak bere maila onean jarraitzen du sailkapeneko bigarren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015287 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Giza katea eta kontzentrazioa egingo dira asteartean indarkeria matxistaren aurka
Bihar, azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna da. Horren harira, pare bat ekitaldi izango dira Zumaian. Hasteko, goizeko 11:00etan, Zumaiako ikastetxeetako ikasleen eta irakasleen giza katea egingo da herri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015288 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inda-Mendik aurrez bidalitako ibilbidea ez zen zuzena. Igande honetan Oriotik Zubietarako goiz buelta egingo dute mendizaleek. Autobusa 7:30ean aterako da Txomin Agirre moilako geltokitik. Izenak goiko estankoan emango dira (943860357). Helduek 6 euro ordainduko dituzte eta haurrek 4.
Bestalde, igande honetan 'Zaletasu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015289 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Katxalinek, Bularreko eta Ginekologiako minbizia duten emakumeen elkarteak, diti minbiziaren goiz detekzioaren inguruko hitzaldia antolatu du. Saioa gaur (astelehena) izango da, 18:00etan, Alondegia kultur etxean. Hitzaldia Donostiako Onkologikoko sendagilea den Arrate Plazaolak emango du eta bertan diti minbiziaren ar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015290 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Burujabetzaz eta erabakitzeko eskubideaz hainbeste hitz egiten den garai hauetan, goizero ondorio sakonak dituen erabaki politiko bat hartzen du gutako bakoitzak: "Egunero erabakitzen dugu zer gosaldu, eta horrekin gauza asko erabakitzen ditugu. Erabakitzen dugu gure ekonomia lokala, nolako ingurumena nahi dugun, nolak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015291 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den asteartean, azaroak 18, Eusko Jaurlaritzak, Bikain euskararen ziurtagiriak banatu zituen Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egindako ekitaldi batean. Iñigo Urkullu Lehendakaria buru zuen ekitaldi honetan, 300 pertsona baino gehiago bildu ziren eta bertan izan ziren Maria eta Jose ikastetxeko ordezkariak ere... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015292 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Oraindik badira indarkeria matxistari aurre egiten ausartzen ez diren emakumeak"
Indarkeria matxista jasan duten zazpi emakumek eskatu dute aurten laguntza Zumaian, datuak daudenetik inoiz baino gehiago. Ertzaintzak 15 kasu artatu ditu, eta gaur egun sei lagunek dute urruntze agindua.
Azaroaren 25ean nazioartean Emaku... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015293 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande eguerdira arte hego haizeak aginduko du, eta horren ondorioz giro epela izango dugu eta euririk ez. Igande arratsaldean aldatuko dira kontuak, haizea ipar-mendebaldera aldatu eta fronte bat sartuko da.
Iragarpen zehatza irakur dezakezue Joseba Egaña meteorologoaren blogean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015294 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | '160 metros, una historia del rock en Bizkaia' dokumentala gaur Aita Marin
Euskal rock musikaren talde historiko asko gogoratzeko aukera bikaina izango da gaur Aita Marin (21:30ean), 160 metros, una historia del rock en Bizkaia dokumentalararekin. Gainera, bertan izango dira Alvaro Fierro eta Joseba Gorordo zuzendariak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015295 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren larunbatean, azaroak 22, arratsaldeko 6retan, Zumaiako Musika Bandak Kontzertu Didaktikoa eskeiniko du Maria eta Jose ikastetxeko aretoan: GULLIVERREN BIDAIA ipuina, hain zuzen. Gaur, Itzurunen agertu da Gulliver...
Bost eta hamar urte arteko umeei zuzenduta, Gulliver pertsonaia famatuaren ipuina musikarekin u... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015296 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitor Olaziregik Ampo-Goierriko TB taldearekin egingo du afizionatu mailako bigarren denboraldia, eta Gorka Etxabek Jira-Bira taldearekin egingo du debuta maila berean. Arritxu Iribarrek kontatu dizkigu gure txirrindularien inguruan dauden azken nobedadeak denboraldi berriaren atarian:
Berrikuntzaz beterik dator etxeko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015297 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltaria egingo da igandean
Urola Kostako itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltariak antolatu ditu Udal Elkarteak. Igandean Zumaiari dagokiona egingo da, goizeko 11:00etan, Alondegiatik hasita. Parte hartzeko izena eman behar da turismo bulegoan.
Alondegiko sarreran hasi et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015298 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ohar honen bitartez, Udalak esker ona adierazi nahi dio hil berri den Abel Yeregiri, Udalean 1979tik 1987ra zinegotzi modura egindako lanagatik:
Abel Yeregi hil berri zaigu. 1979 urteko apirilean, herriak horrela erabakita EAJ-PNVko zinegotzi kargua hartu zuen Udalean. Zinegotzi kargua izateaz gainera, alkateorde lanak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015299 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo bi gizon atxilotu zituzten Zumaiako industrialdeko enpresa batetik iturgintzako piezak lapurtzeagatik, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Lapurretaren ondoren, susmagarriek ihes egin zuten, baina patruila batek furgoneta aurkitu zuen.
Gertakaria atzo, astelehena, 17:25ean izan zen, Zumaiako industrialdeko enpresa bate... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015300 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Eguneko zentroakhamar urte bete ditu, eta bertan parte hartzen duten zumaiarrek orain dela egun batzuk ospatu zuten egun berezia.
Hamaiketako goxoa egin zuten musika animatuarekin lagunduta. Dantzan, kantuan eta irrifartsu ospatu zuten eguneko zentroko kide guztiek.
Eguneko Zentroa egunero zabalik egoten da Br... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015301 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Indarkeria matxista gazteen artean' tailerra egingo da ostegunean
Indarkeria matxistaren aurkako eguna da azaroaren 25a, eta data horren harira egitaraua prestatu du Udalak. Ostegunean, azaroaren 20an, gazteen artean gertatzen den indarkeria matxistari buruzko tailerra emango du Josebe Iturriozek.
Nori zuzendua: Adin ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015302 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren iganderako, azaroaren 23rako, Guadalupetik Hondarribira antolatu du txangoa Inda Mendi elkarteak. Irteera goizeko 8:30ean izango da Txomin Agirre kaitik. Helduek sei euro ordaindu behar dute eta haurrek lau. Izena goiko estankuan eman behar da (943860357). Animatu, erraza eta polita izango da eta! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015303 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xixili Eguna ospatzeko musika ekitaldiz betetako astea izango dugu. Bihar, esate baterako, Maria Zubimendik kontzertua eskainiko du Oxforden, 19:00etan. Hemen daukazue Musika Patronatuak antolatu duten egitaraua: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015304 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inaugurazioa txotxongilo ikuskizuna eskainiko du Gus Marionetas konpainiak igandean 12:00etan Oxford aretoan, familia osoari zuzendua.Musika da ikuskizunaren haria. Antzoki baten inaugurazioan parte hartzera doazen musikariak dira protagonistak. Txotxongilo musikariak aterako dira oholtzara, abestera, pianoa jotzera, k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015305 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gune elkarteak antolatutako otoitz-meditazio saio berri bat izango da gaur Foronda jauregian.
Topaketa hauek edozein pertsonarentzat irekiak dira, edozein tradiziotako sinesdun, agnostiko nahiz ateoentzat. Isiltasun, musika eta testu unibertsalen bidez, eguneroko bizitzan geldialdi bat egitea eta hausnarketa, meditazio... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015306 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskola jasangarriaren ziurtagiria jaso du Maria eta Jose ikastetxeak
Azaroaren 5ean, Kursaal jauregian, Ingurugelen 25. urteurrena ospatzeko antolatu zen ekitaldian, Eskola Jasangarriaren ziurtagiria jaso zuen Maria eta Jose ikastetxeak. Euskal Herriko beste 22 ikastetxek bakarrik lortu dute izendapen hau. Ekitaldiak I... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015307 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hemen irakur dezakezue 2013ko abenduko Baleiken Isekari eskaini genion erreportajea: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015308 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oier Kortak eta Markel Olanok bilerak egin dituzte gaur herriko zenbait eragilerekin
EAJ-PNVren alkategai Oier Kortak eta Gipuzkoako diputatu nagusirako hautagai Markel Olanok elkarrekin egin dute eguna Zumaian, bertako zenbait eragileren eskutik "herriko errealitatea ezagutu eta kontrastatzeko". Enplegua eta ongizatea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015309 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | François Ozon zuzendariaren Joven y bonita filma emango dute gaur Aita Marin (22:00etan), zine-forumeko saioan. Hemen ikus dezakezue trailerra. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015310 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken asteotan Eroski zaharra zegoen eraikina husten aritu dira beharginak, eta aste honetan eraiste lanak egingo dituzte. Gaur, hilak 11, hasiko dira teilatutik, baina eraiste lan handiena ostegunean, hilaren 13an egingo dute. Hori dela eta, ostegunean eta ostiralean, gutxienez, goizeko 9:00etatik 18:00ak ingurura art... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015311 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lander Garro: "Jendeak bere bizitzarekin lotzen du liburuan gertatzen dena"
Gerra txikia liburuaz solasean egitera etorriko da gaur Alondegira (18:00etan) Lander Garro idazlea, Irakurri Matte taldeak gonbidatuta. Azaroko Baleike aldizkarian argitaratutako elkarrizketa ekarri dugu hona.
Irakurle taldeak sortzeak onura e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015312 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehen Mailako mutilek 25-34 irabazi dute Urdanetaren aurka zortzigarren jardunaldian.
Urdaneta sailkapeneko azken postuan da, partida guztiak galduta, eta Pulpok ez du aukera alferrik galdu. Aurreko bi jardunaldietan Anaitasunaren (26-11) eta Ereintzaren (29-36) aurka galdu ondoren, garaipena ondo etorri zaie sailkapen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015313 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Preferenteko mutilek hutsana berdindu dute Anaitasunaren aurka Azkoitian jokatutako partidan. Erregionaleko neskek 2-0 galdu dute Añorgaren aurka. Bestalde, azpimarratzekoa da Ohorezko Mailako kadeteak erakusten ari diren maila. Sailkapeneko bigarren postuan dira, Reala liderrarengandik bi puntura. Hemen dauzkazue aste... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015314 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baleike txartelarekin hamaika abantaila dauzkazu herriko merkataritzan
Baleikeko bazkideek hainbat deskontu eta abantaila dauzkate herriko denda, taberna eta jatetxetan. Dagoeneko 50 dira Bazkide Kluberako eskaintza bereziak egiten dituzte herriko establezimenduak. Hemen kontsulta dezakezue zerrenda osoa. Baleikeko baz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015315 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren igandean, azaroak 16, Adarra mendira igotzeko irteera antolatu du Inda Mendi. Goizeko 7:30ean aterako dira Txomin Agirre kaitik eta eguerdirako bueltatuko dira. Izena goiko estankoan eman behar duzue telefono honetara deituta: 943860357. Helduek 6 € ordaindu behar dute eta haurrek 4 €. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015316 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kataluniako herri kontsultarekin bat eginez, erabakitze eskubidearen inguruko iritzi bilketa egin du gaur eguerdian Zumaiako Gure Esku Dago taldeak. Ekitaldiari jai giroa emateko, pintxoak prestatu dituzte parrillan, hainbat abesti kantatu dituzte, sardana dantzatu dute eta giza dorreak egiten ere ausartu dira. Bideo h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015317 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2015eko Inauterietako kartela aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du Kultura Sailak. Urtarrilaren 12ra arte aurkez daitezke lanak. Hemen oinarriak:
-Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.
-Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia kultur etxea, urtarrilaren 12a baino lehen.
-Kartelak ikusgai i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015318 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2015eko urtarriletik maiatza amaiera artean ikastatoren bat antolatu nahi duten norbanakoek edo taldeek zabalik dute proposamenak egiteko aukera, abenduaren 1a arte.
Ikastaroak kultura edo aisialdiarekin zerikusia izan behar dute. Kultura Sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri daude... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015319 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elkar ezagutzeko bideak sortu behar direla adostu dute 'World Kafe' saioan
Jatorri aniztasunari buruzko lehen bilera txandan ateratako ondorioak landu dituzte, kafe baten bueltan. Lehen fasea amaituta, orain bigarren bilera txandari ekin diote, besteak beste, aurrerantzean jatorri aniztasuna landuko duen Anitzen Sarea ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015320 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabon garaiko Zumaiako pertsonaia da Gomezago. Orain arte gure herriko imajinario kolektiboan baino ez da egon, baina laster marrazki moduan gorpuztuta ikusteko aukera izan dugu, Josu Waliñok eta Ander Hormazurik sortu eta Baleike kultur elkarteak argitaratuko duen Gomezagoren gutuna liburuan. Argitalpena azaroaren 25e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015321 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar, ostirala, 'Traganarru' antzezlana ikusi ahal izango da Aita Mari aretoan (22:00etan). Sarrerak salgai daude turismo bulegoan. Baleikek hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditu mezua bidali diguzuen bazkideen artean. Hona hemen saridunen izenak:
Jon Imaz, Ana Iraola eta Arritokieta Zubimendi. Sarrerak Aita Mar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015322 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Bodyboard Zirkuituko azken proba jokatuko da asteburuan Getxon
Alex Odriozola da sailkapen nagusiko liderra Getxoko Ereaga hondartzan jokatuko den probaren faltan. Andoni Izaga bosgarren postuan dago eta podiumeko postuen lehian izango da. | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.