id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0017123 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Julene Azpeitia literatur lehiaketako lanak hilaren 30era artean aurkez daitezke
Lanek euskaraz idatzirikoak, originalak eta argitaragabeak izan beharko dute. Posta elektroniko bidez nahiz postaz aurkeztu beharko dira, udaleko Euskara Zerbitzuan.
Zumaiako Udalak uda hasieran jarri zuen abian Julene Azpeitia ipuin lehia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017124 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Atozte', desgaitasuna duten herritarrei zuzendutako asteburuetako aisialdi zerbitzua jarri dute berriro martxan
Irailaren 21ean hasiko dute Atozte ekimenaren kurtso berria. 18 urtetik gora dituzten eta desgaitasuna duten zumaiarrei zuzendutako zerbitzua da honakoa, nahiz eta haren ateak zabalik dauden haien senitartek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017125 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Valladolideko Castroponce herrian jokatutako proban bigarren izan zen moto gidari zumaiarra, eta lortutako puntuei esker Gazte eta Leongo txapelketa irabazi du amaitzeko proba baten faltan.
Larunbatean jokatu zuten Castroponce herrian (Gaztela eta Leon, Espainia) Gaztela eta Leongo moto txapelketako bosgarren eta azken... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017126 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irratia beti egon da herritarren artean, eta eskualdean ere asko eta asko dira hedabide horri lotutako profesionalak. Aspaldi jardundakoak batzuk, molde berrietara egokituta gaur egun lanean dabiltzanak beste batzuk; elkarrizketatu guztiek nabarmendu dute irratiak "asko" eman diela. Uztaileko UKTren aldizkarietan argit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017127 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txapeldunorde izan da Gonzalo Agirre Iruñean jokatutako Munduko txapelketan
Bi jokotan galdu du zumaiarrak Eñaut Urreisti mutrikuarraren aurka jokatutako zesta puntako finala.
22 urtez azpikoen euskal pilotako Munduko txapelketa jokatu zen pasa den astean Iruñeko Labrit pilotalekuan. Zesta puntako modalitatean, buruz b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017128 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken ikasturtea obretan pasa ondoren, azken erremateak ematen ari gara ikasturteari hasiera emateko.
Ez da lan erraza izan, baina amesturiko espazioak izango ditugu aurrerantzean. Gure ikasleen ikas-prozesua hobetzeko eta indartzeko helburuz diseinatu ditugu espazio berriak, eta proiektu desberdinak ere garatu ditugu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017129 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskualdeko zortzi familiatan uda igaro duten haur sahararren esperientzia "baikorra" nabarmendu nahi izan du elkarteak, eta Larrabetzuko begiraleen "aparteko" lana ere azpimarratu nahi izan du. Erakunde eta elkarteei ere esker oneko hitzak zuzendu nahi izan dizkie.
Oporrak Bakean programako aurtengo edizioa bere amaier... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017130 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Torreberriko dantza aretoan eskaini zuen emanaldia, herritarren gozamenerako.
Ostiralerako jada iragarri zuten, eguraldi txarra egingo zuela eta, Mari kalean izan beharrean, Nevermind Jazz Trio taldearen emanaldia Torreberrin izango zela. Zumaia Swing Jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua izan zen atzo arratsalde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017131 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bero handiarekin txurroak jatea ez da izango ohikoa, baina garai batean txurroak saltzen aritzen ziren hondartzan bertan ere.
Altxa dezala besoa bere garaian -edo gaur egun- hondartzara bazkariarekin edo afariarekin joan ez denak. Patata-tortila, entsaladak, oilasko-bularkiak... denetarik. Baina, inori okurrituko ote z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017132 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sari hori Euskal Zinemaren Gala Handian banatzen dute, eta zumaiarrak orain arteko ibilbidearen aitortza moduan jasoko du.
Hilaren 20an hasiko da Donostian urteko hitzordu garrantzitsuetako bat, Zinemaldia. 72. edizioa izango da aurtengoa, eta irailaren 28ra arte dozenaka film ikusteko aukera izango da bertan. Dena den... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017133 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aktore, gidoigile eta zuzendari zumaiarrarentzat izango da Donostiako 72. Zinemaldiaren Zinemira saria, Donostiako Zinemaldiak, Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE) eta Ibaia ikus-entzunezkoen euskal ekoizle burujabeen elkarteak hala erabakita. Jaialdiaren barruan egingo duten Euskal Zinemaren Gala Handian jasoko du Iru... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017134 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tren eta autobus zerbitzuak indartuko dituzte Kontxako bi igandetan
Kontxako Bandera jokatuko dute datozen bi igandetan. Arraunzaleen joan-etorriak errazteko tren eta autobus zerbitzuak indartuko dituzte Euskotren eta Lurraldebusek.
Arraunzale ugari erakarriko ditu datozen bi igandetan, irailaren 1ean eta 8an, Donostia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017135 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Duela lauzpabost urte sortu zuen pala egokituko taldea Zumaiako Kirol Elkarteak, eta gaur egun, klubeko sekzio bat gehiago da. Zumaiakoak bakarrik ez, inguruko herrietako pilotariak ere etortzen dira astean behin egiten dituzten entrenamendu saioetan parte hartzera. Kirola lantzen dute, baita lagunarteko dinamika susta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017136 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iraila hastearekin batera errepideko txirrindularitza denboraldia amaierara gerturatzen ari da. Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak azken txanparako prest da.
Kadeteen lasterketak aste honetan bukatuko dira, baina bigarren urtekoek jubenilekin parte har dezakete aurrerantzean, beraz, junior mailan geldit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017137 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Munduko txapelketako finala jokatuko du gaur arratsaldez Gonzalo Agirrek
Eñaut Urreisti mutrikuarra izango du aurkari Iruñean jokatzen ari diren 22 urtez azpikoen euskal pilotako Munduko txapelketako finalean, zesta punta modalitatean.
Iruñeko Labrit pilotalekuan ari dira jokatzen egunotan 22 urtez azpikoen euskal pilo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017138 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Askotariko proiektuek jaso ahal izango dute laguntza; aisialdiarekin, ikus-entzunezkoekin nahiz argitalpenekin loturikoek, esaterako. Hilabeteko epea dute herritarrek laguntza eskatzeko.
Gazteek komunitatean parte hartze aktiboa izan dezaten, diruz lagunduko ditu aurten udalak gazte ekimenak. Izan ere, uztailean dirula... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017139 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat honetan, abuztuak 31, Zumaiakoren denboraldiaurreko hiru partida izango ditugu Aita Mari futbol zelaian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017140 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur hasi eta irailaren 8ra arte egingo dira Arritokietako ama birjinaren bederatziurreneko elizkizunak.
Arritokietako ama birjinaren bederatziurrenari hasiera eman diote gaur. Hilaren 8ra arte elizkizunak izango dira Arritokietako ermita eta San Pedro Parrokia artean.
Abuztuaren 30etik irailaren 7ra bitartean, goizeko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017141 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeen sailkapen estropada ehuneneko gutxigatik ez du gainditu Zumaiako traineruak, eta beraz, ez dute iazko lorpena berdintzerik lortu.
Atzo gizonezkoek egin bezala, gaur arratsaldean emakumezko arraunlariak aritu dira nor baino nor Kontxako Banderaren lehiara sailkatzeko zazpi txarteletako bat lortzeko. 18:00etan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017142 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bost saioz osatuko da ekimena eta izena urriaren 4ra arte eman daiteke.
Gaur egungo gizontasun ereduen inguruko "gogoeta sakona" bultzatu nahian, gizontasunaren inguruko tailerra antolatu du Zumaiako Udaleko Berdintasun Sailak. Horrekin batera, "norberak gizontasun eredu nagusiaren inguruan eraiki duen identitateaz" er... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017143 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gizonen traineruek izan zuten atzo lana eta gaur emakumeen txanda izango da. 18:00etan hasita, Kontxako Banderarako sailkatze estropada jokatuko dute Donostian. Guztira, hogei ontzi izango dira irteera puntuan datozen bi igandetan lehiatzeko zazpi postuen bila -Donostiarra trainerua dagoeneko sailkatuta dago-.
Perillo ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017144 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Swing jaialdia egingo dute larunbatean. Zuzeneko musikarekin dantzan arituko dira egunean zehar, eta Euskal Herri osoko ehundik gora dantzari bertaratuko direla aurreikusten dute.
S wing eta jazz doinuak entzuteko aukera izango da larunbatean Zumaian, eta hala nahi duenak, doinu horiekin plazara atera eta dantza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017145 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Gure Mazedonia' udako programaren azken saioa eskainiko du gaur Guka Telebistak
Orioko, Azkoitiko, Zarauzko eta Azpeitiko saioen ondoren, Zumaiakoa eskainiko du gaur gauean Guka Telebistak. 21:45ean ikusi ahal izango dira saioa telebistan. Iñaki Atriain koktel egilearekin elkartu dira Mireia Galarza Bastida, Ian Ruiz ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017146 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Kopako partida jokatuko du Labarra Nikol Pulpok larunbatean Lubakin, eta hasi aurretik Munduko txapeldun izan den jokalaria omenduko du.
Pasa den asteburuan jubenil mailako Munduko eskubaloi txapelketa irabazi zuen Andrea Saez jokalari zumaiarrak omenaldia jasoko du etzi, larunbatez, bere jaioterrian. Aurten art... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017147 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Azalaren mamia' erakusketa ikusgai du egunotan Txiki Agirre Keixeta artistak Zumaiako Oxford aretoan. Azken udatik hona egindako margolanak eta eskulturak bildu ditu, aretoaren arabera landutakoak. Adierazi du obra bisitariak bukatu ohi duela "beti".
Ez daki esaten zer datorren lehenago, pintura ala eskultura. Denbora... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017148 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Zumaiako Flyscha itsasontziz' bisita gidatua egiteko aukera dute Gukakideek
Gukak bazkideentzat Zumaiatik irtengo den bisita gidatua antolatu du, eta gehienez, 39 lagunek parte har dezakete doako irteeran.
Eguraldi txarra zela eta, ekainean egitekoak ginen Debatik Zumaiarako ibilaldia bertan behera gelditu zen, eta, b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017149 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Getaria eta Orio Donostiako badian lehiatuko dira datozen bi igandetan. Bihar emakumeen sailkatze proba egingo dute.
Beste urte batez Getariako eta Orioko gizonezkoen traineruak Kontxako Banderan lehiatuko dira. Donostiako estropada klasikoak igande honetan eta hurrengoan jokatuko dituzte hiriburuko badian, baina, ohi ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017150 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hamalaugarren postuan aterako da Zumaia Kontxako sailkatze estropadan
Datozen bi igandeetan jokatuko den Kontxako Banderako sailkatze estropada jokatuko dute gaur arratsaldez Donostian. Gizonen txanda izango da gaur; emakumeek bihar izango dute irailaren 1ean eta 8an Donostian arraunean egoteko estropada.
Guztira, 23 k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017151 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Merkataritza edo Marketin zikloetako ikasketak dituztenek edo Komunikazio Zientzietan, Ikus-entzunezkoetan edo Giza Zientzietan lizentziatuek eta euskara maila altua dutenek dute beren burua lanposturako hautagai aurkezteko aukera, eta sektorean esperientzia izatea kontuan hartuko da. Interesa dutenek irailaren 5a bain... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017152 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Josefran Ispizua: "Ondo sentitzen zarelako egiten da, ez konpromisoagatik"
Zumaian jaioa. Euskararekiko maitasun harremana Ipar Amerikan hasi zitzaion. UBI (Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea) Amerikan egiten ari zela, konturatu zen ingelesa ondo ikasi zuela eta euskaraz gaizki moldatzen zela. Beraz, konplexu hori ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017153 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Cuban Boxing boxeo klubak datorren astelehenean hasiko du denboraldi berria. Haurren kasuan, irailaren 9an hasiko dituzte klaseak.
Datorren astelehenean, hilaren 2an, hasiko du boxeo denboraldia Ruben Arredondok zuzendu eta gidatzen duen Zumaia Cuban Boxing klubak.
Astelehen eta asteazkenetan goizez izango dira ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017154 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iraileko lehen bi igandetan jokatuko da Kontxako Bandera. Aurretik, bihar eta etzi, Kontxako sailkatze estropadak jokatuko dituzte. Bihar gizonen txanda izango da eta ostegunean emakumeena.
Traineru denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetakoa jokatuko dute datozen bi igandetan, Donostian. Irailaren 1ean eta 8an Kontxako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017155 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erabakita geratu da zer bikotek jokatuko dituzten Dinastia Etxabeko finalak
Zesta punta modalitateko finalerdiak jokatu zituzten atzo gauez Aitzuri frontoian. Finalak etzi, ostegunez, jokatuko dituzte Zumaiako pilotaleku luzean.
Erabakita geratu da dagoeneko zer sei bikotek jokatuko dituzten Dinastia Etxabe pilota txap... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017156 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Traineru denboraldia amaitu bitartean, astero arraun analisia eskainiko diete Gukari Leire Arrojeria eta Iñaki Aristi arraunlariek. Honakoa Arrojeriak idatzitakoa da.
Orion zortzi segundogatik ihes egindakoa Ondarroan erdietsi zuen Getariak. Unax Eizagirre sarritan igo da Hegaluze ontzira patroi onenaren elastikoa janz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017157 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Munduko pilota txapelketa jokatuko du Gonzalo Agirre puntista zumaiarrak
Larunbatera bitartean jokatuko dute 22 urtez azpikoen Munduko pilota txapelketa Iruñeko Labrit pilotalekuan.
Atzo eman zioten hasiera Iruñean 36 metroko frontoian jokatuko duten 22 urtez azpikoen Munduko pilota txapelketa. Datorren larunbatera bit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017158 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo arratsaldean gertatu zen istripua Izustarri puntako inguruan. Eskifaiako bi kideak bere kabuz atera ziren, onik.
Noraezean zegoen ontzi batek Orroaga eta Izustarri arteko haitzetan bukatu zuen atzo arratsaldean. Istripua 19:30ak aldera gertatu zen. Dirudienez, ontziaren motorrak matxura bat izan zuen eta noraezean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017159 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Korrika egin eta entrenatu nahi duten haur eta gaztetxoek astean bi entrenamentu egingo dituzte, ZTTren eskutik.
Kimuen saioak astelehen eta asteazkenetan izango dira, eta infantilenak astearte eta ostegunetan. Entrenamenduak 16:45ean hasiko dira, eta ordubete iraungo dute. Kadeteek ere ZTTn federatzeko aukera izango d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017160 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urriaren 14tik maiatzaren 29ra bitarte Forondan izango diren ikastaroen berri eman du dagoeneko Kultura Sailak. Urtero bezala, pinturan, yogan, egur tailan nahiz zeramikan trebatzeko aukera izango da 2024/2025 ikasturtean ere.
Eskaintzaz gain, jakinarazi dute irailaren 9tik 22ra artean eman beharko dela izena, Alondegi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017161 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusebio Gurrutxaga plazan izango da hitzordua, eta produktuak erosteaz gain, zenbait errezeta ezagutzeko aukera izango da Miriam Chefintegrativarekin.
Azoka ekologikoa egingo dute ostiral goizean herrian. Eusebio Gurrutxaga plazan izango da hitzordua, eta 10:00etatik hasita, 14:00etara arte izango da azoka.
Zumaiako Ud... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017162 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 22 eta 23 irabazi du Saez partaide izan duen Espainiako selekzioak, Txinan. Danimarkako selekzioaren aurka neurtu ditu indarrak, azken urteetako txapeldunaren aurka. Aldiz, Espainiako gazte mailako emakumeek aurreneko aldiz lortu dute urrea.
Andrea Saez eskubaloi jokalari zumaiarra munduko txapelduna da. Gaur, igandea,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017163 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar zabalduko dute Olagarro Eguneko kuadrillen arteko batel estropadan parte hartzeko izen ematea
Irailaren 14an izango da 2024ko Olagarro Eguna, eta, urtero bezala, batel estropadak izango dira aurten ere. Astelehenean irekiko dute izen-ematea, eta zabalik egongo da irailaren 6ra bitartean. Izena Lubaki kiroldegian ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017164 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | KAEko epaile organoak Astillerori eman dio arrazoia, Zarautzek eta Zumaiak aurkeztutako helegitea atzera botata
Zarautzek eta Zumaiak salatu zuten propiotzat jotzen zituen hiru arraunlari sartu zituela Astillerok traineruan, nahiz eta baldintza hori ez bete. Lehiaketako epaileek Kantabriako taldeari eman zioten arrazoi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017165 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Laugarren postuan amaitu du Iñigo Peñak Munduko Txapelketako K2 1000 metroko finala
Estropadako azken txanpan hirugarren postura gerturatu diren arren, laugarren amaitu dute Iñigo Peñak eta Pedro Vazquezek.
Munduko Txapelketako dominen borrokan izan da beste behin Iñigo Peña piraguista zumaiarra, baina oraingoan podium... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017166 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Munduko Txapelketako finala jokatuko du bihar Andrea Saez eskubaloi jokalariak
Txinan ari dira jokatzen gazte mailako Munduko Txapelketa, eta bihar, igandea, izango du zumaiarrak finaleko hitzordua. Finalera sartzeko finalerdietako lehian, Hungaria utzi zuten atzo kanpoan, 19 eta 16 nagusituta. Bihar, igandea, jokatuko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017167 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketak ari da egiten Joane Alberdi (Zumaia, 2000), eta ikasketa horien harira, 2019. urtean Zumaiako Aita Mari zineman hasi zen lanean, leihatilan. Gaur egun, postu bera mantetzen du, baina betebehar berriak ditu: izan ere, zinemako soinu eta argi teknikaria da orain, baita proiekzio ge... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017168 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txosnetan edo herri bazkarian lan egingo duten elkarteei egin die dei Zumaiako Udalak. Etzi, igandea, itxiko da izena emateko epea, eta horretarako jarraibideak zein diren jakinarazi ditu erakundeak. Izen-ematea itxitakoan, asteazkenean egingo dute lan banaketaren zozketa, Alondegian.
Etzi, igandea, itxiko da Olagarro ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017169 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Juniorrek asteburu historikoa dute aurretik Plouayn eta Ribera de Dueron
Aurreneko aldiz parte hartuko dute Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko junior txirrindulariek Frantziako Bretainia inguruetan Plouayko Sari Nagusian; Team Iparralderen izenpean ariko dira, Iparraldeko eta Hegoaldeko txirrind... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017170 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Munduko Txapelketako K2 1000 metroko finalera sailkatu da Iñigo Peña
Iñigo Peña eta Pedro Vazquez zuzenean sailkatu dira K2 1000 metroko finalera, kanporaketa estropadan bigarren postua lortuta. Finala bihar jokatuko dute, 11:20ean (Euskal Herriko ordua); aurrez, 07:30ean, K4 500 mistoko sailkapen estropada jokatuko du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017171 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herritar batek argazki bat bidali digu, Patxita Etxezarretan errepidea oinez gurutzatzeko semaforo bateko testua gaztelania hutsean dagoela salatzeko, eta egiaztatu ahal izan dugunez, gainerako semaforo gehienak ere berdin daude, gaztelania hutsean .
Gure herrian, errepidea oinez gurutzatzeko, zebra-bideak eta semaforo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017172 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telmo Deuneko arraunlariek "kezka" adierazi dute zuzendaritzak kluba kudeatzeko duen gaitasunaz
Joan den astean amaitu zuten denboraldia KAE1 ligako arraun taldeek, eta Zumaiako Telmo Deunek bigarren postuan amaitu du sasoia. Beraz, berez igoera fasea jokatzeko moduan izango zen taldea, baina klubak horretarako izenik ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017173 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den astean izan zuen matxura zinema aretoko proiektoreak matxura, baina konpondu dute dagoeneko. Abuztuko film programazioari eutsiko diote, beraz.
Zumaiako Aita Mari zinema aretoko proiektoreak matxura izan zuen aurreko astean, eta hori horrela, etenda izan dira orduz geroztik film emanaldiak. Dena den, Zumaiako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017174 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Gure Mazedonia' udako programaren Azpeitiko saioa eskainiko du gaur Guka Telebistak
Orioko, Azkoitiko eta Zarauzko saioen ondoren, Azpeitikoa eskainiko du gaur gauean Guka Telebistak. 21:45ean ikusi ahal izango dira saioa telebistan. Burdinbidearen Euskal Museoan izan dira Mireia Galarza Bastida, Ian Ruiz Lizaso eta J... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017175 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xabier Azkue Ibarbiak uztaileko Zumaia Guka aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua da honakoa.
E kainean aurkeztu berria du Euskaltzaindiak 199. araua, Euskal Herriko kostaldeko leku izenak finkatzen dituena. Guztira 424 izen bildu dituzte: Bizkaiko 179, Gipuzkoako 169 eta Lapurdiko 76. Duela zenbait urte hasi ziren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017176 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Etzi hasiko dituzte San Bartolome jaiak Oikian. Jaietara hurreratu nahi dutenen joan-etorriak errazteko autobus zerbitzua indartuko du Lurraldebusek.
Datorren ostiralean hasi eta hurrengo asteazkenera bitartean ospatuko dituzte San Bartolome jaiak Oikian. Egun horietan inguruko herrietako bizilagunak Oikiara gerturatuk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017177 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hirukide familia ugarien elkarteak informazio saioa egingo du urrian Zumaian
Urriaren 29an, asteartez, izango da saioa, 18:00etan hasita, baina ordu horretan bertaratu ezin duten guztiei arreta emango diete, 09:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 17:30era. Erakundearen zerbitzuen eta jardueren berri emango dute bi kasuet... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017178 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kirolaria eta kirolzalea. Pulporen lehen taldeak igoera erdietsi ondoren deitu zion hedabide honek bere iritzia emateko, baita baiezkoa eman ere. Musikazale porrokatua ere bada, eta atal honetarako gogoko dituen bost kanta aukeratuko zituen galdetua, fin-fin bidali zituen.
Aldartearen arabera musika mota bat edo bestea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017179 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goizean goizetik jardun dute San Jose kalean pasabidea muntatzeko lanetan. 14:15 inguruan jarri dute pasarela osatzeko hirugarren eta azken egitura. Bestalde, datorren asteartean kenduko dute San Jose komentuaren bueltan ia bi urtez egon den garabi finkoa.
Gaur, asteartea, goizean goizetik garabi mugikor erraldoi bat i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017180 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sofia Molinas: "Euskal Herria da eta euskaraz hitz egin behar dugu"
Hamarkada bat igaro da Teruel (Espainia) utzita Zumaiara etorri zenetik. Urte hauetan euskaraz hitzik ez jakitetik kalean zein lanean euskara erabiltzera igaro da, eta praktikatzen jarraitzeko asmoa du bertako ohituretara guztiz egokitu arte. Sofia Mol... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017181 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Festa giroan murgilduko dira Oikian abuztuaren 23tik 28ra bitartean.
Datorren ostiralean hasi eta hurrengo asteazkenera bitartean festa giroan murgilduko dira oikiarrak. Izan ere, abuztuaren 23an hasita San Bartolome jaiak ospatuko dituzte Oikian. Bertako jai batzordeak prestatu du dagoeneko aurtengo sanbartolomeetako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017182 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urrezko hiru domina irabazi ditu Itxas-Gainek maratoi distantziako Espainiako Kopan
Irati Osa txapeldun izan da K1 senior mailan, Eider Amundarain 23 urtez azpiko K1eko estropadan, eta Irati Osa eta Aimar Amundarain K2 mistoan. Horrez gain, beteranoen Espainiako Kopan, urrezko, zilarrezko eta brontzezko domina bana ira... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017183 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Andoni Bastarrikak gidatuko du jarduera. Eguraldi txarra egiten badu, Torreberriko aterpean egingo dute saioa.
Hondarrarekin eskulturak sortzeko tailerra emango du Andoni Bastarrikak bihar Santiago hondartzan. Animaliak, gazteluak eta bestelako irudiak sortzen arituko dira haurrak goizeko 11:00etatik 14:00etara bitarte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017184 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bilbon jokatu dituzte Zumaiako traineruek ligako azken estropadak. Emakumeek Euskotren ligara igotzeko play offa jokatuko dute; gizonek ez, bigarren izanda ere, klubeko zuzendaritzak play offerako arraunlariak epearen barruan apuntatu ez zituztelako.
Gaur arratsaldean jokatu dituzte Bilboko uretan ETE eta KAE1 ligako a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017185 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Johan Sorozabalekin osatu du zumaiarrak bikotea eta finalean Erkiaga eta Manci izan dituzte aurkari. Azken hauek irabazi dute Gernikako txapelketa, hiru jokotan.
Zesta puntako Gernikako Grand Slameko finala jokatu zutena atzo arratsaldean Gernikako Jai Alai pilotalekuan. Giro ederra izan zuten atzokoan partida ikustera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017186 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Jose kalea autoentzako itxiko dute datozen egunotan Komentuko lanak direla eta
Kale hori autoentzako itxita egongo den egunetan trafikoa Arritokieta kaletik bideratuko dute.
San Jose Komentuko eraberritze lanak bere amaierara heltzen ari dira. Azken lanek eragina izango dute alde zaharreko trafikoan. Hala, udalak j... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017187 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Agata elkarteak antolatutako Udatango jarduera egingo da bihar, goizez eta arratsaldez, Eusebio Gurrutxaga plazan.
Argentinako kultura gogokoa dutenek, tangoa dantzatzea bezalakorik ez dagoela uste dutenek, aukera izango dute bihar gogo hori betetzeko. Agata elkarteak antolatuta, eta aurreko urteetan egin bezala, Udata... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017188 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiak ezin izan ditu errepikatu Zarautzen aurreko estropadetako emaitza onak
Zarautzen jokatu dituzte gaur eguerdian ETE eta KAE1 ligetako estropadak. Zumaiako emakumeak hirugarren izan dira eta seigarren gizonak.
Pasa den igandean gizonen Telmo Deun ek bandera irabazi zuen Hondarribian, eta duela bi egun emakumeenak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017189 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo jokatu zuten Hondarribiko Jostaldi frontoian emakumeen Masters Serieseko lehen finalerdia. Maite Ortiz de Mendibilek eta Frida Watkinsek hiru jokotan irabazi zuten partida.
Lehendabizikoz antolatu dute Hondarribian emakume puntisten Masters Series zesta punta txapelketa. Atzo arratsaldez jokatu zuten aurtengo txap... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017190 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Estazioko bizilagunak: "Ez gaude skate parkea Estazioan jartzearen aurka, baina planteatutako lekua puntu beltz bat da"
Skate parke berrirako planteatzen duen lekuetako bat tren geltoki aurreko zabaldegia dela esan zuen udalak. Proposamen horren inguruko iritzia eman nahi izan dute Estazio auzoko bizilagunek.
Skate par... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017191 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Juan Egoitza egitea ahalbidetu zuen zekorketaren mendeurrena betetzen da aurten
Denborarekin San Juan Egoitza bihurtuko zen ospitalea 1928an zabaldu zuten. Haren sorrera, baina, 1924an kokatzen da.
1986. urteko abenduan zabaldu zituen ateak San Juan Egoitzak. Aurretik San Juan egoitza-ospitalea zegoen lekuan eraiki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017192 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken hilabete hauetan kirol munduko txapelketetan aritu diren Realeko eta Gipuzkoako kirolariak omenduko ditu klub donostiarrak Rayoren aurkako jokatuko duen partidaren aurretik.
2024-2025 futbol denboraldiko lehen partida jokatuko du Realak etzi, igandean, Anoetako Reale Arena estadioan. Rayo Vallecano taldea izango ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017193 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pop-rock doinuak entzuteko aukera izango da gaur arratsaldean Itzurun hondartzako kantinan. Asanto taldeak kontzertua emango du bertan 20:00etatik aurrera.
A Santo de Qué izenarekin sortu zuten taldean Jesus Perez gitarrista eta abeslaria eta Felix Llavori bateria-jotzaile zumaiarra mantentzen dira. Ikuspegi ezin hobea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017194 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herri Eskolak Txikipediarako egindako lana erakutsi dute Polonian
Wikimania2024 jardunaldiak egin dituzte pasa den astean Poliniako Katowice hirian, eta Zumaiako Herri Eskolako ikasle eta irakasleek Txikipediarako egindako lanak erakutsi dituzte bertan.
Abuztuaren 7tik 10era bitartean egin zuten Poloniako Katowice hiri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017195 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beñat Sainz eta Aratz Unanue Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko juniorrak Gipuzkoako selekzioarekin izan dira Frantzian, Ronde des Vallees itzulian. Bi egunetan hiru etapa jokatu dituzte.
Lehen etapan, Aratz Unanue pelotoi nagusian heldu zen irabazlearengandik hiru minutu pasatxora. Beñat Sainz,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017196 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | D'Capricho taldeak kontzertua emango du gaur arratsaldean Kofradian
Musika kubatarra entzuteko aukera izango da gaur Zumaian D'Capricho taldearen eskutik.
Habanako (Kuba) Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpek osatzen duten D'Capricho taldeak kontzertua emango du gaur, 20:00etatik aurrera, Kofradiako plazatxoan.
Ah... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017197 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Plentzian (Bizkaia) jokatu da ETE ligako estropada gaur eguerdian, eta bederatzi segundoko aldea atera dio Zumaiak Astillerori. Hala, sailkapen nagusian horrengandik hiru puntura jarri da. Amane Jimenez patroiak argi azaldu du taldearen helburua liga irabaztea dela.
Erakustaldia eman du gaur Plentzian (Bizkaia) Zumaiak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017198 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aita Mari zinema itxita egongo da abuztuaren 20ra arte matxuragatik
Gaurtik aurrera ematekoak ziren filmaren proiekzioa atzeratu behar izan dute.
Aita Mari zinemako proiekzio makinak izan duen matxurak behartuta, film emanaldirik ez da izango abuztuaren 20ra arte. Hala, gaurtik astelehenera arte eman behar zuten filmar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017199 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Estropadaz beteta datoz datozen egunak ETE eta KAE1 ligetako traineruentzako
Plentzian izango dituzte gaur arraunketa saioak ETE eta KAE1 ligetako ontziek. Datorren larunbatean Zarauzko ikurrinan arituko dira biak, eta emakumeek zein gizonek igandean ere estropadak izango dituzte Bilbon.
ETE eta KAE1 ligak lehiatzen ar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017200 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zaharrak Berri ataleko azken sarreran, abuztukoan, argazkian agertzen ziren neska-mutilak zein ziren galdetu zuen hedabide honek. Bada, hona hemen erantzuna.
Euskal Jai Egunari lotutako eduki bat sartu zuen hedabide honek Zaharrak Berri atalean. Amaieran, eskaera bat egiten zuen: inork argazkian ateratzen ziren pertson... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017201 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekoturismoaren VII. Kongresua hartuko du Zumaiak urriaren amaieran
Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatuta egingo den Espainia mailako biltzarrean parte hartu nahiko dutenek irailaren 3tik aurrera izango dute izena emateko aukera.
Urriaren 22, 23 eta 24an Ekoturismoaren VII. Kongresua egingo dute Zumaian, Euskal Kostal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017202 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaztetxoentzako parkea eta haurrentzako festak izango dira zapatuan, baita Dardara Fest jaialdiko kontzertuak ere.
Abuztuko lehen asteburuko Gala Gauaren eta bigarren asteko Euskal Jai Egunaren ondoren, hileko hirugarren asteburuan Kuadrilla Eguna ospatuko da Zumaian. Datorren larunbatean egingo da, eta kuadrillak, gaz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017203 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Epaileak ez du aintzat hartu Zumaiak eta Zarautzek aurkeztutako salaketa eta ez du Astillero deskalifikatuko
Zumaiak eta Zarautzek salatu dute propiotzat jotzen zituen hiru arraunlari sartu dituela Astillerok traineruan nahiz eta baldintza hori betetzen ez zuten. Lehiaketako epaileak arrazoia eman dio talde kantabriarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017204 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musikaria da Andrea Perez. Agertokiak zapaldu ditu, baina, horretaz gain, badaki zer den eszenarioaren beste aldean egotea ere zer den, soinu teknikari ikasketak egiten ari baita. Bost abesti hauek aukeratu ditu atal honetarako.
Abesti hau entzuten dudan bakoitzean, Madrilen ikasten egon nintzen hilabete horietaz gogor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017205 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alondegiko bulegoak eta liburutegia itxita egongo dira bihar eta etzi
Ama Birjin eguna da bihar eta Alondegia kultur etxeko zerbitzuak, erakusketa aretoa ezik, itxita egongo dira astelehenera arte.
Alondegia kultur etxeko zerbitzuak, bulegoak eta liburutegia, itxita egongo dira astelehenera arte bihar jaieguna dela eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017206 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Andrea Saez Saez, Pulpoko atezain jubenila izan dena aurtengo denboraldia arte, Txinako eskubaloi mundiala jokatuko du bihartik.aurrera. Andrea, Espainiako hautatzailea deituta izan da, eta bertan izango da txapelketa jokatzen.
Debuta, bihar izango dute, abuztuak 14, Egiptoren aurka, eta bere taldean Egiptoz gain, Erru... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017207 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dinastiako final laurdenetako azken bi jardunaldiak jokatuko dituzte aste honetan
Bihar eta datorren ostiralean jokatuko dituzte Aitzurin fase honetako azken bi jardunaldiak.
Dinastia Etxabe pilota txapelketa bere erdi aldera heldu da dagoeneko. Aste honetan jokatuko dituzte Aitzuri pilotalekuan final laurdenetako hiru... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017208 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Izen ematea zabaldu dute Oikiako jaietan egingo dituzten herri afarirako eta paella janerako
Oikian ospatuko dituzten San Bartolome jaien barruan herri afaria eta paella jana izango dira. Bi ekitaldietarako izen-ematea zabalik dago.
Hurrengo ostiralean, hilaren 23an, emango diote hasiera San Bartolome jaiei Oikian. Abu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017209 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Osakidetzako larrialdietako langilea da Aroa Hermosa Torrado zumaiarra, eta duela egun batzuk bizi izan zuen egoeraren berri eman du gutun honetan.
Nire izena Aroa da, eta Gipuzkoako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko erizaina naiz. Zentro horretan jasotzen dira 112 Osakidetzako larrialdietako deiak, eta lurraldeko anb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017210 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aita Mari zinemako proiekzio makinak izandako matxura dela eta, gaurko iragarrita zegoen filma ez dute emango.
Tu madre o la mía: guerra de suegras filma zegoen iragarrita asteburuan emateko. Baina Aita Mari aretoko proiekzio makinak izandago matxura bat dela medio, bertan behera utzi behar izan dituzte atzorako eta ga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017211 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Autobus zerbitzua indartu du aldundiak Azkoitiko Andre Maria jaietarako
Zehazki, abuztuaren 14an, 15ean, 16an eta 18an eskainiko du gaueko zerbitzu berezia Lurraldebusek. Azpeitira, Zestoara eta Zumaiara iritsiko dira autobusak.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017212 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kauldi Odriozola gaur iluntzean itzuliko da Parisko Olinpiar Jokoetatik, paparrean brontzezko domina duela. Pulpo Eskubaloiak harrera antolatu du, 22:00etan, Kofrafian, jokalariarekin ospatzeko. Pulpoko kamixeta gorriarekin joateko eskatu du klubak.
Atzo Parisen Espainiako eskubaloi selekzioarekin brontzezko domina lor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017213 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uztaileko Zumaia Guka aldizkarirako Maria Maya Manterola kazetariak idatzitako iritzi artikulua da honakoa.
Bakarrik bizi naiz, baina arropak gainezka egiten du sabairaino iristen den armairuan. Galtzak galtzen gainean ondo tolestuta dauzkat, eta saiatzen naiz tiraderetan kamisetak txukun mantentzen, Instagrameko lupan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017214 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Traineru denboraldia amaitu bitartean, astero arraun analisia eskainiko diete Gukari Leire Arrojeria eta Iñaki Aristi arraunlariek. Honakoa Arrojeriak idatzitakoa da.
Igandean, Orioko neskek bigarren postuarekin irauli zituzten larunbateko sentsazio txarrak. Sasoiko estropada exijenteena izan zen Pasaiako itsasadarreko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017215 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Johan Sorozabalekin bikotea osatuta, pasa den larunbatean jokatutako finalerdia bi jokotan irabazi zuen. Erkiaga eta Manci izango dituzte aurkari datorren larunbatean jokatuko duten finalean.
Gernikako zesta puntako Grand Slameko finalerdiak jokatu zituzten pasa den larunbatean. Imanol Lopez puntista zumaiarra jaialdik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017216 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertuak eman dio amaiera aurtengo Zumaiako Musika Jaialdiari.
40 gradutik hurbil izan zen tenperatura atzo Zumaian. Kalean egotea ia ezinezkoa, herritar batzuk San Pedro parrokian aurkitu zuten iluntze partean babesa, Zumaiako 40. Musika Jaialdiari amaiera ematen zion emanaldian.
Ur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017217 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | KAE 1 ligako estropada jokatu dute gaur arratsaldez Hondarribian, eta Zumaiak nagusitasunarekin irabazi du.
Balentria galanta egin du gaur Zumaiako Telmo Deun traineruak gaur arratsaldean Hondarribian jokatutako estropadan. KAE 1 ligarako puntuagarria zen Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako XVIII. Bandera zegoen gaur ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017218 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Parisko Jokoetatik brontzezko dominarekin itzuliko da Kauldi Odriozola
Zumaiar batek Olinpiar Jokoetan eskuratzen duen lehen domina da. Odriozolak bi gol sartu ditu domina lortzeko partida erabakigarrian.
Parisko Jokoetan izango zela jakin eta gero Zumaiagukari emandako elkarrizketan, Kauldi Odriozola eskubaloi jokalar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017219 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mentxu Pierrugues eta Susana García de Salazar piano-jotzaileek Tres más tres emanaldia eskainiko dute parrokian. Duela berrogei urte piano emanaldi batekin hasi zen Musika Jaialdia, eta sorrera hari keinu bat egin nahi izan diote.
Duela berrogei urte piano emanaldi batekin hasi zen Musika Jaialdia, eta sorrera hari ke... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017220 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bigarren izan da gaur Zumaia Ondarroan, ETE Ligarako estropada puntuagarrian. Astillerok irabazi du eta aldea handitu du sailkapen nagusian.
35 ehuneko aldea besterik ez da izan gaur Astilleroren eta Zumaiaren artean, eguerdi partean jokatu duten Ondarroako XL. Banderan. Azken estropadetan bezala, kantabriarrek astindu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017221 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako XXXVI. Argazki Lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko aukera izan da azken asteotan Alondegiko Oxford aretoan. Gaur eta bihar izango da bilduma ikusteko azken aukera.
Musikaren inguruan joan da aurtengo zuri beltzezko argazki lehiaketa. Mundu osoko 97 argazkilarik hartu dute parte lehiaketaren 36. aldi honeta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017222 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esperientzia handiko Alison Gomez boxeolariaren aurkako neurketan garaile izan zen Chavarria. Zumaia Cuban Boxing klubak irailean zabalduko ditu berriz ere ateak, eta azaroan jokatuko diren Espainiako txapelketak prestatzen izango dira.
Eliezer Chavarriak aise irabazi zuen elite mailako borrokaldia Algortan (Bizkaia). ... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.