id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0017223 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Tosca' operaren proiekzioa eskainiko dute gaur Musika Jaialdiaren barruan
2019ko ekainean Bartzelonako Gran Teatre del Liceun grabatutako emanaldia eskainiko dute gaur, 19:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Sarrerak aurrez salgai daude sarrerakzumaia.eus webgunean.
Azken txanpan sartu da Zumaiako 40. Musika Jaialdia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017224 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alemaniaren aurka galduta, brontzezko dominaren jokoan izango da Espainiako eskubaloi selekzioa
Finalerako txartela izan dute jokoan gaur Olinpiar Jokoetan Alemaniako eta Espainiako selekzioek. Lehen zatia osorik jokatu du Kauldi Odriozolak, eta bi gol sartu ditu zumaiarrak. Gol bakarrarengatik galdu du Espainiak.
Fina... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017225 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nafarroako lurretan izan dira Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko junior eta kadeteak, Gipuzkoan lasterketarik ez eta hutsune hori betetzeko. Abuztu amaierara arte Gipuzkoan ez da lasterketarik eta Euskal Herriko beste txokoetan bilatu behar lasterketak datozen asteetako erronkei aurre egiteko. O... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017226 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egiguren-Sotil eta Olaizola-Leonet, Dinastia Etxabeko finalerdietara
Dagoeneko argitzen ari dira zein pilotari izango diren Dinastia Etxabe torneoko finalaurrekoetan.
Atzo jokatu zituzten Aitzurin final laurdenetako partidak. Jubeniletan, Olaizolak (Abantzu) eta Mikel Leonetek (Oiarpe) 22-13 irabazi zuten Intxurreko Ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017227 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba jokatuko dute bihar, larunbatez. Txirrindulariak eguerdi partean pasatuko dira Zumaiatik, eta horrek eragina izango dute autoen sarrera-irteeratan.
Aurreikuspenak betetzen badira, behintzat, Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba eguerdiko 12:15ean pasatuko da Zumaiatik. G... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017228 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eguerdi parteko urteroko ekitaldiez gain, Eñaut Elorrietaren kontzertua izango dute arratsaldean San Lorenten.
Etzi, abuztuak 10, San Lorentzo da, eta usadioak berrituz, festa giroan ospatuko dute egun hori Zestoa eta Zumaia arteko San Lorenteko ermitaren bueltan.
San Lorenten, gainera, eguerdian ez ezik, arratsaldean ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017229 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek Donostiako Aste Nagusiagatik
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Donostiako Aste Nagusiak irauten duen egunetan erabiltzaileen joan-etorriak errazteko. Hala, gaueko trenak izango dira Donostia-Zumaia eta Zumaia-Donostia lineatan abuztuaren 10etik 17ra bitartean.
Trenek ohiko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017230 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ondarroan eta Hondarribian lehiatuko dira Zumaiako traineruak asteburuan
Emakumeek larunbatean izango dute estropada Ondarroan, eta gizonek igandean Hondarribian.
Estropada bana izango dute Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteko emakumeek eta gizonek datorren asteburuan. Emakumeek ETE ligako jardunaldia izango dute zapat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017231 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo Ubillos jauregiko kaperan egin zen irakurketa musikatuaren ondoren, dantzak hartuko du gaur protagonismoa Zumaiako 40. Musika Jaialdiaren barruan. Bi dantza ikuskizun jarraitzeko aukera izango dute 20:00etatik aurrera Odieta frontoira bertaratuko diren lagunek.
Hasteko, Amaia Elizaran dantzari eta koreografo tolos... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017232 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dinastia Etxabeko final laurdenetako bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur
Final laurdenen fasean mugilduta dago Dinastia Etxabe pilota txapelketa. Pasa den asteko aurrekanporaketen ondoren, astelehenean ekin zioten final laurdenei Aitzuri frontoian.
Gaur, 21:00etan hasita, fase horretako bigarren jardunaldia jokatuk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017233 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egiptori gol bakarrarengatik irabazi dio Espainiako selekzioak final laurdenetako partidan. Kauldi Odriozola zumaiarrak bi gol sartu ditu eta hasierako zazpikoan izan da. Alemania izango du Espainiak aurkari ostiralean jokatuko duten finalaurrekoan.
Ondo kostatuta, baina garaipena erdietsi du Espainiako eskubaloi selek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017234 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dardara Fest jaialdian izango diren musika taldeen berri eman dute
Dagoeneko Dardara kolektiboak iragarri du zer talde igoko diren oholtza gainera abuztuaren 17an. Eire etxeko bikotearekin batera, beste lau talderen emanaldiak izango dira Amaia plazan.
Abuztuaren 17an izango da aurten Kuadrilla Eguna Zumaian, eta urter... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017235 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'The three ravens' familientzako irakurketa musikatua izango da gaur Ubillosen
Izen bereko balada ingeles bat oinarri bezala hartutako The three ravens ipuin musikatua entzuteko aukera izango da gaur arratsaldean Ubillos jauregiko kaperan. Zumaiako 40. Musika Jaialdiaren barruan antolatutako ekitaldia 19:00etan hasiko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017236 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kirolaria eta kirolzalea, musikazale porrokatua ere bada Karlos del Pilar. Gogoko dituen bost abesti aukeratu ditu atal honetarako.
Bizitza deitzen dugun bidaia honen helduleku garrantzitsua izan da niretzat beti musika. Denetarik entzuten dut, zaharra eta berria. Kantu ederrak nahi adina daude, eta gustuko bost aukera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017237 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eider Gutierrez: "Ez dago lehiakortasun toxikorik, denok lehiatzen gara geure buruaren aurka"
Apneako txapelketetan parte hartzen du duela hiru urtetatik Gutierrezek. Baina txapelketetatik kanpo, urte asko daramatza kirol hori praktikatzen igerilekuan. Apneako modalitate estatikoan zilarra eskuratu berri du Espainiako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017238 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ez da aspertzeko astirik izango ostiralean Zumaian. Euskal Jai eguna ospatuko dute herritarrek zein bisitariek, eta ekitaldi ugari izango da egun osoan zehar.
Guztia prest dago ostiralean Euskal Jai eguna ospatzeko. Zumaiako Udalak haurrei, gazteei nahiz helduei zuzenduriko egitarau zabala prestatu du, eta goizetik ilu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017239 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Osasungintza publikoa eta kalitatezko lehen arreta eskatzeko, mobilizazio zaratatsua egingo dute Amaia plazan hasi eta Eusebio Gurrutxagaraino.
Zumaiako bizilagunen osasuna bermatzeko eta herriko anbulatorioan bizi duten egoeraren aurrean konponbidea eskatzeko protestak egiten ari dira uda sasoian zenbait herritar, Zuo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017240 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Andoni Bastarrikak gidatuko du saioa. Abuztuaren 20an ere bigarren tailer bat eskainiko du, Santiagon bertan.
Urtero bezala, Andoni Bastarrikak haurrei zuzenduriko hareazko eskultura tailerra gidatuko du aurtengoan ere Zumaian. Bi saio izango dira abuztuan: bihar bata, asteartea, eta hilaren 20an bigarrena. Bietan ere,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017241 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Traineru denboraldia amaitu bitartean, astero arraun analisia eskainiko diete Gukari Leire Arrojeria eta Iñaki Aristi arraunlariek. Honakoa Aristik idatzitakoa da.
Orion eman zioten hasiera arraun asteburuari KAE eta ETE ligetako neska-mutilek ibaian jokatu zen erlojupekoan. Emakumezkoen lehian, Enbatako nexkak azkenal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017242 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaztela eta Leongo txapelketako proba eta Espainiako txapelketakoak batera jokatu dituzte pasa den larunbatean.
Tubilla del Lago (Burgos, Espainia) herriko Kotarr zirkuituan jokatu dute pasa den larunbatean Supermotard 85 kategoriako Espainiako txapelketako hirugarren lasterketa. Proba hau Gaztela eta Leongoko txapelke... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017243 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Final laurdenetako lehen jardunaldia jokatuko dute gaur Dinastia Etxabe txapelketan
Final laurdenetako lau jardunaldi izango dira jokoan fase honetan. Jubenil mailako pilotariak ere fase honetan sartuko dira lehian.
Pasa den astean hasi zuten Dinastia Etxabe pilota txapelketaren aurtengo aldia. Aurreko urteetan egin be... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017244 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Getariako salbatoreetako gaueko autobusak jarri ditu Lurraldebusek
Salbatore jaiak ospatuko dituzte bihartik aurrera Getarian. Bertaratuko direnen joan-etorriak errazteko, eta arriskuak saihesteko, gaueko autobus zerbitzuak jarri ditu Lurraldebusek Zarautz, Getaria eta Zumaia artean.
Festa giroan murgilduko da Getaria ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017245 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ohikoa da Zumaian Euskal Jai eguna ospatzea abuztuan. Ez da azken urteotako kontua, aspalditik dator lagun eta jai giroan ospatzea egun hori.
Abuztu hasiera ekitaldiz beteta etortzen da. Lehen asteburuan Gala gaua, bigarren astean Euskal Jai eguna, eta hirugarren asteburuan Kuadrilla eguna. Azken urteotan Dardarafest m... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017246 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zuri, duela minutu batzuk GKN enpresaren aurreko aparkalekuan zure karabanako ur grisak edo beltzak -ilunak, nolanahi ere- hustu dituzunari.
Elkar ikusi dugu. Badakit nor zaren, badakizu nor naizen, eta espero dut zure karabanako tangak hustu behar dituzun hurrengoan, ohar hau gogoratu duzula eta txerrikeria hori berri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017247 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | K2an irabazi du zumaiarrak proba garrantzitsu hau, Arantza Toledorekin bikoa osatuta. Gizonetan, Iñigo Peña seigarren izan da, Pedro Vazquezekin bikotea osatuta.
Nekez ahaztuko du Irati Osak azken astebetean bizitakoa. Duela zazpi egun, uztailaren 28an, Europako piraguismo txapelketa irabazi zuen Poznan hirian (Polonia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017248 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar egingo dute euskal presoen aldeko hondartzetako mobilizazioa Orion
Etxeratek eta Sare Herritarrak antolatuta, Kosta ala kosta, etxera lelopean eramango dituzte aldarriak euskal sei hondartzetara.
Urtero bezala, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarriak hondartzetara eramango ditu Etxerat euskal pres... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017249 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bizkaiko boxeolari batekin neurtuko da Zumaia Cuban Boxing klubeko kidea datorren ostiralean, hilaren 9an, Getxon jokatuko den boxeo jaialdian.
Amateur mailako bost borrokaldiz osatutako boxeo jaialdia jokatuko da datorren ostiralean, hilaren 9an, Getxon (Bizkaia). Borrokaldi horietako batean arituko da Zumaia Cuban Bo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017250 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Andorratarra jaiotzez, Zumaia du bizileku Thais Torrak. Ekialde Hurbilean, urpeko arkeologian eta itsas ondarean espezializatua da, baina genero arkeologiak erakartzen du gehien. Izan ere, emakumeek historian izandako paperaz izan du jakin-mina betidanik. Ekaineko Zumaia Guka aldizkariko erreportajea da honakoa.
T hais... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017251 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar hasiko dituzte Kopraixak Itziarren. Deba, Itziar eta Zumaia arteko joan-etorriak errazteko gaueko autobus zerbitzuak antolatu dituzte.
Bihartik etzirako gauean, eta abuztuaren 7tik 8rakoan, izango dira gaueko autobusak Itziarko Kopraixetarako joan-etorriak errazteko. Hauek izango dira ordutegiak:
Autobusak Zumaia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017252 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Danel Beristain juniorra izan da aurreko asteburuan gehien nabarmendu den txirrindularia. Aiegin (Nafarroa) korritu zuten juniorrek eta bero ikaragarriaz gain, ibilbide oso gorabeheratsua izan zuten Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko ziklistek.
Irteeratik ausart, eguneko ihesaldian sartu zen Ber... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017253 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitor Agirre: "Euskaltelera jauzi egitea da hurrengo denboraldiko helburua"
Denboraldi bikaina osatzen ari da Aitor Agirre (Zumaia, 2003) txirrindularia 23 urtez azpikoetan: Espainiako txapeldun izan da erlojuaren aurka, eta etapak irabazi ditu hainbat itzulitan.
Zer izan da zuretzat 23 urtez azpiko Espainiako txapeldu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017254 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika Jaialdiaren bueltan antolaturiko ekitaldi ugari izango da gaurtik igandera bitarte ere. Gaur, Sapere Aude Sinfoniettak kontzertua eskainiko du Zumaienan, eta bihar eta etzi, San Pedro parrokiko organoa ezagutzeko aukera izango da.
Musika Jaialdiaren bueltako hitzordu ugari izango da Zumaian asteburu honetan. Gau... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017255 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Motozale bat ospitalera eraman dute traktore batekin talka egin ostean
09:55ean gertatu da istripua, kotxez Artadira igotzeko Santiagoren parean dagoen bidegurutzean. Segurtasun Sailak jakinarazi du Donostiako ospitalera eraman dutela zauritua.
Goizeko hamarretarako minutu gutxiren faltan, motozale baten eta traktore b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017256 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sei gol sartu ditu Kauldi Odriozolak Japoniaren aurkako garaipenean
Bigarren garaipena erdietsi zuen atzo Espainiako eskubaloi selekzioak Pariseko Olinpiar Jokoetan. Alemaniaren aurka jokatuko dute bihar arratsaldean.
Espainiako eskubaloi selekzioak Pariseko Olinpiar Jokoetako bigarren garaipena lortu zuen atzo Japonia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017257 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi hitzok ondo deskribatzen dute kantatzea eta musika egitea zer den; barnean sortzen den hori entzulegoarekin mugarik gabe partekatzea. Karmele Mitxelenak idatziko "Isildu nahi ez den hura" olerkitik hartutako hitzen gainean Iker Gonzalezek sortutako abestia oso berezia da guretzat, eta horregatik aukeratu dugu gaurko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017258 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur hasiko da Dinastia Etxabe pilota txapelketaren 52. aldia. Pilotazaleak Aitzuri frontoira bertaratuko dira gaur gauez. Baina, nahi dutenek etxetik jarraitu ahal izango dituzte partidak streaming zerbitzuaren bidez.
23 urtez azpikoen aurrekanporaketako faseko partidek emango diote hasiera Zumaian udaro antolatzen du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017259 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gala Eguna ospatuko dute larunbatean zumaiarrek. GUKAren eskutik, argazki txokoa izango da Saregile plazan, eta eguneko oroigarria gorde ahal izango dute herritarrek.
U rtero legez, abuztuaren lehenbiziko larunbatean Gala Eguna ospatuko dute Zumaian, eta aitzakia bikaina izango dute herritarrek beren arroparik dotoreen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017260 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria Zubimendi: "Betidanik izan dut gogoa bideoarekin zerbait egiteko. Diziplina desberdinak nahastea gustatzen zait"
Musika eta bideoa uztartuko dituzte Maria Zubimendi akordeoi-jotzaileak eta Jokin Guridi bideo-artistak gaur, 21:30etik aurrera, Alondegiko Oxford erakusketa aretoan. Zumaiako 40. Musika Jaialdiaren ba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017261 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kirolaria izan zen gaztetan, Oarguiko presidentea ere bai, koroko abeslaria, berri emailea urte askoan egunkarietan eta irratian. Atzo zendu zen 85 urterekin.
Herritar askorentzako Zumaiako korrespontsala izan den Luis Mari Aizpurua atzo zendu zen 85 urterekin. Bizitza oparo eta aberatsa izan zuen pertsona, Zumaian iza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017262 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zarauzko 'Los 40 Summer Live' kontzertua dela eta gaueko tren bereziak jarri dituzte
Zumaia eta Donostia artean hamalau tren izango dira, zazpina noranzko bakoitzean.
Los 40 Summer Live kontzertua izango da bihar Zarautzen. 21:00etan hasita, Espainia mailako hamahiru artistarekin bete du irrati kateak bere bosgarren ed... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017263 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Traineru denboraldia amaitu bitartean, astero arraun analisia eskainiko diete Gukari Leire Arrojeria eta Iñaki Aristi arraunlariek. Honakoa Arrojeriak idatzitakoa da.
Denboraldi erdiko langa igarota, atzerako kontaketa hasi dute gure traineru elkarteek. Sei estropada geratzen dira Euskotren ligan, eta talde bakoitzak a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017264 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako udako kirol egutegian leku finkoa duen jarduerari hasiera emango diote bihar gauez Aitzuri frontoian, 23 urtez azpikoen aurrekanporaketarekin.
Mende erdiko historia baino gehiago du bihartik aurrera Zumaiako Aitzuri frontoian jokatuko duten Dinastia Etxabe pilota txapelketak. Aurtengoarekin, 52. aldia beteko d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017265 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beheko Plazan egingo da herri bazkaria abuztuaren 9an, eta Turismo Bulegoan salgai jarritako txartelak agortzear direla adierazi du udalak.
Abuztuaren 9an egingo da Euskal Jai Eguna Zumaian. Ohi bezala, azoka, bertso saioa edota sagardo dastatzea egingo dira egunean zehar. Horiez gain, herri bazkaria ere egingo da Behe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017266 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aita Mari txiki geratu zen Telmo Iruretaren film laburreko estreinaldirako
Telmo Iruretaren amak idatzitako testu batean oinarritutako De arena y agua film laburra estreinatu zuten atzo Aita Mari aretoan.
Aita Mari aretoa bete egin zen atzo iluntzean De arena y agua film laburraren estreinaldirako. Cesare Maglionik, Ma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017267 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal jai eguna izango da abuztuaren 9an eta, ohi bezala, bertsolariak arituko dira eguerdian balkoietatik kantari.
Oihana Bartra bizkaitarra eta Eneko Lazkoz nafarra arituko dira aurten bertso kantari. 12:00etan udaletxeko balkoietatik Goiko plaza aldera abestuko dute, eta13:00etan Kofradiakoetatik Erribera kalera. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017268 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Musika Banda Big band bihurtuko da gaur arratsaldean Odietan emango duen kontzerturako. Emanaldi honekin hasiko da Zumaiako 40. Musika Jaialdia.
Swing eta jazz doinuek entzuteko parada izango da gaur arratsaldean, 20:00etatik aurrera, Odieta pilotalekuan. Zumaiako 40. Musika Jaialdiaren estreineko kontzertu ho... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017269 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako ekintzaileek proiektuak martxan jartzeko laguntzak eskainiko ditu udal elkarteak
Enpresa sustapeneko zerbitzuaren bitartez, informazioa, aholkularitza eta orientazioa eskaintzen zaie enpresa ideia bat martxan jarri nahi duten eskualdeko herritarrei eta eskualdean negozio berri bat abian jarri nahi duen ek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017270 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urrezko domina irabazi du Annette Gonzalez Etxabarrik junior mailako Europako Surf Txapelketan
Espainiako selekzioak taldekako garaipena erdietsi du azken egunotan Portugalen jokatutako txapelketan.
Urrezko domina lortu du Annette Gonzalez Etxabarri surflari zumaiarrak Portugalen jokatu duten junior mailako Europako Su... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017271 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bart jokatu du surflari zumaiarrak Olinpiar Jokoetako bigarren kanporaketa. Anat Lelior israeldarraren aurka aritu da, eta ezin izan du haren puntuazioa gainditu.
Bigarren kanporaketara arte iritsi da Janire Gonzalez Etxabarri Parisko Olinpiar Jokoetan. Teahupo'oko (Tahiti) uretan ari dira jokatzen surf probak, eta lar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017272 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Getxon jokatu zuten pasa den larunbatean ZIPR ligako azken jardunaldia. Ospatzeko gutxi izan zuten zapatuan, Getxoko arraunlari bat hil zen eta behin estropada amaituta.
Bukatu dute dagoeneko ZIPR arraunlari beteranoen denboraldia. Pasa den larunbatean izan zuten ligako azken jardunaldia, Getxon. Zumaiak ez zuen egunik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017273 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteurrena ospatuko du bihar Zumaiako EAJk, San Inazio Egun bezperan
Hitzaldia eskainiko du bihar Arantxa Tapiak Hogarreko bigarren solairuan, eta ondoren mokadua emango diete alderdikideei.
Urteurrena ospatuko du bihar Zumaiako EAJk. Urtero bezala, uztailaren 30ean, San Inazio Egun bezperan elkartuko dira alderdikidea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017274 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hilean behin egin dute mendiko irteera, eta ikasturtea behar bezala amaitzeko, piriniotan izan da lau egunez 50 emakumez osaturiko taldea.
Piriniotara egindako irteerarekin eman diote amaiera ikasturteari Emakumeon Etxean. Hilero-hilero mendi irteerak egin dituzte azken hilabeteotan, eta iaz egin bezala, aurtengoan ere... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017275 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kantatzea oso gauza naturala da, baina beharrezkoa da ezagutzea eta ikastea.
Musika Jaialdiak garrantzia handia izan du taldean eta ezin dugu ahaztu garai batean ikastaroak zirela honen muina. Italiatik etortzen ziren hainbat ikasle eta irakasle. Horien artean bat nabarmendu nahiko genuke, Florentziako Fiesole Kontserb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017276 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mutrikuko zesta punta txapelketa irabazi du Frida Watkinsek Elaia Gogenolarekin bikotea osatuta. Johan eta Imanol Lopez, berriz, Gernikako finalerdietara sailkatu dira.
Asteburu ona izan da pasatakoa Zumaiako puntistentzat. Jokoan zituzten partidak irabazi dituzte Frida Watkinsek zein Imanol Lopezek.
Ostiral iluntzean ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017277 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arantza Toledorekin bikotea osatuta, Maratoi distantziako Europako txapelketa irabazi du. Gaur arratsaldean harrera egingo diote Zumaian.
Garaipen handia lortu du Irati Osa Itxas Gain klubeko piraguista zumaiarrak. Poloniako Poznan hirian jokatu berri diren Maratoi distantziako Europako piraguismo txapelketan aritu da ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017278 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeek haien dinamika onari eutsi diote, baina ehuneko eskas batzuengatik ihes egin die Erandioko banderak. Astillerok irabazi du estropada.
KAE 1 eta ETE ligetako jardunaldia izan da igande honetan, gizonezkoek Gorlizen eta emakumezkoek Erandion, eta Zarautzek zein Zumaiak lan benetan dotorea egin dute. ETEri dagok... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017279 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kontzertu garrantzitsu baten aurretik askotan serio jartzen gara, lan handia dakarrelako hor atzean dagoen guztia prestatzea. Baina zuzendariak eskuak jaisten dituenean eta kontzertuko trajea kentzen dugunean taldearen "B aldea" agertzen da. Musikak batzen gaitu, musikak betetzen gaitu, baina baita honen ondoan gertatz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017280 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Surflari zumaiarrak ez du asmatu bart jokatutako lehen txandan, eta ez da zuzenean sailkatu hirugarren txandara. Hala ere, gaur gauean aukera berri bat izango du, Anat Lelior israeldarraren aurka lehiatuta .
Janire Gonzalez Etxabarri surflari zumaiarrak bart ekin dio Parisko Olinpiar Jokoei, Teahupooko uretan. Tamalez,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017281 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azpeitiko saninazioetatik bueltatzeko gaueko autobusak jarri ditu Lurraldebusek
Astearte, asteazken eta ostegun gauean izango dira autobus zerbitzu berezi hauek Azpeitiatik Zarautzera arte.
Saninazio jaietan murgilduko dira Azpeitian asteartetik aurrera. Joan-etorrietan autoa ahalik eta gutxien erabili ahal izateko, ga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017282 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zarautzek zazpigarren bukatu du, eta Orio B-k zortzigarren. Estropada San Juanek irabazi du.
KAE 1 ligako zazpigarren jardunaldiaren barruan, Santurtziko 45. Ikurriña izan dute gaur eguerdian jokoan, eta beste behin, San Juan izan da jaun eta jabe. Zumaiako Telmo Deun ontziak gerra pixka bat ematen dion arren, gainerak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017283 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erkibeko lorategia Alde zaharreko bizilagunentzako aparkaleku bihurtzea proposatu du EAJk plenoan
Uda garaian kendu egiten den Txomin Agirreko autobusen geralekua autoen aparkaleku izatea ere planteatu zuten jeltzaleek pasa den asteazkenean egindako osoko bilkuran.
Uztaileko udalbatzarra egin zuten asteazken arratsalde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017284 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gizonek Santurtzin izango dute gaur estropada; emakumeek bihar Erandion
Bizkai alderako bidea hartuko dute asteburu honetan Telmo Deun arraun elkarteko neska-mutilek.
KAE1 eta ETE ligetako estropadak jokatuko dituzte asteburu honetan Zumaiako arraunlariek. Gizonek gaur izango dute arraun saioa; emakumeek, berriz, bihar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017285 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Pedro abesbatzak, urtero legez, kontzertu berezia eskainiko du abuztuaren 1ean.
Uztaila amaitzear dugu eta abuztuaren 1ak askorentzat oporren hasiera markatzen du. San Pedro abesbatzako kideok ordea musikako oporrak hurrengo egunean hartuko ditugu, urteko erronka berezienari aurre egin ostean. Musika Jaialdia sortu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017286 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Arozena: "Hondakinak biltzeko zerbitzuaz hausnartu eta haren inguruko lanketa egin beharra daukagu"
Jon Arozenak gaur bete du urtebete Urola Kostako Udal Elkartearen lehendakaritzan. Hilabeteotan egindako lanaren inguruan balorazio ona egin du, baina oraindik esku artean egiteko asko eta garrantzitsuak dituztela ad... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017287 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko lau juniorrek Iruñerriko Itzulia jokatu dute. Lau etapa bero eta oso gogor izan dira. Hala ere, ondo baino hobeto defendatu dira.
Beñat Sainz eta Aratz Unanue onenekin ibili dira itzuli osoan, saiatu ere bai ihesaldietan; bigarren etapan Aratz Unanue helmugarak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017288 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur inauguratuko dituzte Parisko Olinpiar Jokoak, eta Kauldi Odriozola, Nadia Erostarbe eta Janire Gonzalez Etxabarri bertan lehiatuko dira.
Paris. Oh la, la! Maitasunaren hiria, bohemioen topagunea, margolari garaikideen musa eta abangoardisten kafetegi surrealista. We'll always have Paris. Eiffel dorrea, Louvre muse... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017289 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Olagarro Egunean lan egiteko deia egin die udalak herriko elkarteei
Olagarroa izango da protagonista beste behin ere udako azken ekitaldi jendetsuan. Irailaren 14an egingo da Zumaian Olagarro Eguna, eta beste behin ere zepalopodo horrekin prestatutako jakiak dastatzeko aukera izango dute herritarrek, zein egun horretan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017290 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haur sahararrei harrera egingo diete asteburuan Zumaian eta Zestoan
Tindufetik Euskal Herrira uda pasatzera etorri diren haurrek eskualdean pasatuko dute asteburua. Ostiralean harrera egingo diete Zumaiako udaletxean, eta larunbatean egun pasa izango dute Zestoan.
Urtero egin bezala, haur saharar talde batek uda Euskal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017291 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herrian zabaldu diren lapurreten inguruko zurrumurruak gezurtatu ditu udalak
Udalak ohar baten bidez azaldu du funtsik ez dutela sare sozialen bidez zabaldu diren lapurreta-ondeen esamesek, eta zurrumurru horiek ez zabaltzeko eskatu du, "segurtasun ezaren sentsazio faltsua baino ez dutelako sortzen".
Etxebizitzetan iza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017292 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako XXXVI. Argazki Lehiaketako sariak banatu zituzten atzo Alondegiko Oxford aretoan. Musika gai hartuta atera behar izan dituzte argazkiak parte hartzaileek.
Nola jaso musika bezalako espresio ukiezin bat irudietan? Izan daiteke kontzertu bateko irudia, musika instrumentu baten detaile bat; izan daiteke sentsazio... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017293 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Musika Jaialdiak 40. aldia beteko du aurten, egitarau honekin:
Irakurketa musikatua familientzat: The three ravens . Amaya Blanco Rad (biolonea), Arrate Zubigaray (klabea) eta Ana Camilo Cobos (ahotsa). 19:00etan, Ubillos jauregiko kaperan.
Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertua: Tres más tres . Pianoa la... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017294 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Laugarren etapak Mutrikun izango du abiapuntua eta Orion amaituko da, Zumaia aurretik pasatu eta gero.
2024ko Teink Trofeoko parte hartzaileak Gipuzkoako uretan arituko dira gaur eta bihar. Batel tradizionalen estropada Castro Urdialesetik abiatu zen pasa den astelehenean, eta Donibane Lohizunen bukatuko da etzi, larun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017295 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Turistifikazioak eskualdean sortutako kalteak salatu ditu Etxebizitza Sindikatuak
Azken urteetan turismora bideratutako lokal kopuruaren eta alokairuen prezioak izandako gorakadaz ohartarazi du antolakundeak, eta, hainbat ekintza burutu ditu herritarrak kontzientziatzeko.
Urola Kostako Etxebizitza Sindikatuak hainbat e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017296 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Halako urteurren bat ez da urtero betetzen, eta Udaleko Kultura Sailak esfortzu berezia egin du edizio honetara begira. Logotipo berria estreinatu du, argazki lehiaketarako gaia musika izatea proposatu die Distirako antolatzaileei, eta dendetako erakusleihoetan ere musika gogoan izatea eskatu die dendariei.
Ainhoa Capo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017297 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Musika Jaialdiaren 40. aldia izango da aurtengoa. Uztailaren 30ean hasiko da eta abuztuaren 11ra bitartean izango dira ekitaldiak herriko gune desberdinetan. Gaur aurkeztu dute egitaraua.
Piano errezitaldi batekin hasi zen duela 40 urte Zumaiako Musika Jaialdia. 1984. urte hartatik hona musika ardatz zuten doz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017298 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telmo Irureta: "Garun paralisirik ez zuen Telmo umeaz hitz egin nahi nuen"
Bere ama Isabel Uriak idatzitako testu batean oinarritutako De arena y agua film laburra estreinatuko du Telmo Iruretak datorren astelehenean Aita Mari aretoan.
Kamera aurrean egindako lanengatik ezagun egin da Telmo Irureta aktore zumaiarra azk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017299 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola ibaiaren 48. igoera-jaitsiera jokatuko dute igande eguerdian
Euskal Herriko eta inguruko erkidegotako piraguistek parte hartuko dute Itxas Gainek antolatutako kirol proba honetan. Bezperan, Bidasoako nazioarteko jaitsieran izango dira Zumaiako piraguistak.
Datorren igandean, hilaren 28an, Urola ibaiaren 48. igoer... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017300 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostegunean egiten dira plenoak Zumaian, baina bihar jai denez, asteazkenera mugitu dute.
Gaur arratsaldean, 18:00etan hasita, egingo dute uztaileko udalbatzarra. Ohikoan, osoko bilkurak ostegunetan egiten dira Zumaian, baina bihar jaieguna izanik, egun bat lehenago egitea erabaki dute.
1.- AURREKO BILKURAKO AKTA ONARTZ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017301 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irailean eskainiko dituzten haurrentzako robotika ikastaroetan izena emateko epea ixtear da
Tailerrak irailaren 2tik 5era bitartean eskainiko dituzte Zarautzen, Urola Kostako Udal Elkartearen Openlab espazioan, 7 eta 14 urte arteko gaztetxoentzat.
Haurrei zuzendutako teknologia ikastaroak antolatu ditu uda amaierarako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017302 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gidaria bada ere, ipuin kontalaritzat dauka bere burua. Izan ere, paisaia eta eszenatoki ikusgarrien atzean dagoena kontatzeak liluratzen du, hori baita ingurua maitatu, eta beraz, zaintzeko gakoa Violeta Bandresentzat. Hemezortzi urte daramatza Begi Bistan enpresarentzat lanean. Maiatzeko Zumaia Guka aldizkarian argit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017303 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Helduentzako eta haurrentzako arrantza lehiaketak izango dira abuztu hasieran
Anade ehiza eta arrantza elkarteak antolatu ditu hitzorduok. Abuztuaren 4an, igandearekin izango dira biak ere; helduen lehiaketan izena emateko, uztailaren 29an edo 30ean jo beharko da Anade elkartera.
Urtero legez, helduen eta haurren arran... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017304 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Traineru denboraldia amaitu bitartean, astero arraun analisia eskainiko diete Gukari Leire Arrojeria eta Iñaki Aristi arraunlariek. Honakoa Aristik idatzitakoa da.
A steburuan ETE-KAE ligak izan ziren jokoan Pedreñako (Espainia) uretan edo hondarretan. Enbatako neskek goraka doazenaren sentsazioa errealitate bihurtu du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017305 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lan eguna eta Etxebizitza sindikatuaren asanblada izango dituzte aste honetan Etxape zentroan
Uztailerako antolatutako ekintzei amaiera emango diote Aita Mari auzunean dagoen zentro sozialistan.
Uztailerako zenbait ekintza antolatu dituzte Etxape zentro sozialistan. Hala, duela bi aste xake txapelketa azkarra izan zute... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017306 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako ordezkaritza dago Teink batel tradizionalen itsas zeharkaldian
Estropada honetako parte hartzaileak gaur abiatu dira Castro Urdialesetik eta larunbatean helduko dira Donibane Lohitzunera.
Batel tradizionalen Teink itsas zeharkaldia egingo dute 30 eskifaia inguruk gaur hasi eta datorren larunbatera bitartean. C... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017307 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bioman izeneko kanpaina zientifikoaren behin-behineko emaitzen arabera, espezie horren biomasa 143.000 tonakoa da Bizkaiko Golkoan, eta AZTIren arabera, "ziurtatuta" dago hurrengo denboraldiko kostera.
AZTI zentro teknologikoak jakinarazi duenez, antxoaren biomasa "batez besteko historikoaren oso gainetik" dago. Izan e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017308 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Andoni Bastarrikak abuztuaren 6an eta 20an saio bana gidatuko du, Santiagon.
Urtero bezala, Andoni Bastarrikak haurrei zuzenduriko hareazko eskultura tailerra gidatuko du aurtengoan ere Zumaian. Bi saio izango dira abuztuan: hilaren 6an bata, eta 20an bestea. Bietan ere, 11:00etatik 14:00ak bitarte, gerturatzen diren h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017309 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako Udal Elkarteak energia prestakuntza eta aholkularitza eskainiko die enpresei
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Urola Kostako Udal Elkartearen arteko jasangarritasun energetikoaren arloan eskualdeko hitzarmenaren baitan gauzatu da programa hau.
Urola Kostako Udal Elkarteak energia kontsumoa murriztu eta ener... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017310 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nagusi izan dira Johan eta Lopez Gernikako Grand Slameko lehen jardunaldian
Jai Alai ligari amaiera ematen dion txapelketaren lehen jardunaldia jokatu zuten pasa den larunbatean Gernikan. Johanek eta Imanol Lopez zumaiarrak bi jokotan irabazi zieten Olharani eta Gorkari.
Gernikako Grand Slamari hasiera eman zioten pasa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017311 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hirugarren izan da Julen Mateos Valladoliden jokatutako moto lasterketan
Valladolideko Tordesillas hirian (Gaztela eta Leon, Espainia) jokatu da pasa berri den asteburuan Gaztela eta Leongo moto txapelketako hirugarren lasterketa. Julen Mateos zumaiarrak ezin izan zituen aurreko hitzorduetako emaitzak berretsi.
Gaztela... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017312 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako XI. Beteranoen estropada jokatu zuten larunbatean, eta etxeko traineruak izan zuen bandera astintzeko aukera. Bere kategorian, Zumaia B bigarren izan zen.
ZIPR traineru beteranoen liga amaitzear dela lortu dute Zumaiako Beteranoek denboraldiko lehen banderan. Non eta etxean, gainera. Larunbat arratsaldean joka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017313 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maite Aizpuruak eta Garazi Navasek jaso dute Eusko Ikaskuntzaren Gazte Saria
Adarbakarra eta soinujolea proiektu artistikoari esker jaso dute ikerketa linguistikoko eta sorkuntza artistikoko 2024ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria.
Ostiralean banatu zituzten ikerketa linguistikoko eta sorkuntza artistikoko 2024ko E... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017314 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekaineko Zumaia Guka aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua da hau.
Igande goiza. Jaieguna ia gehienentzako, laneguna niretzako. Apenas egin dudan lorik eta buruko min galanta daukat. Gau txarra pasatu dut eta ez prezisamentean bezperan garagardo gehiegi hartu ditudalako: jakinda goizean goizetik lana nuela, zerbeza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017315 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Itzalpeko loturak' solasaldia izango da bihar Valentin Manterolaren etxe-estudioan
Sapere Aude Sinfoniettak Musika Jaialdian emango duen kontzertuaren harira eskainiko dute solasaldi hau.
Zumaiako 40. Musika Jaialdiaren barruan, Sapere Aude Sinfoniettak kontzertua eskainiko du abuztuaren 2an, Zumaiena Ikastetxeko aret... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017316 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ETE eta KAE 1 ligetako estropadak hartu ditu gaur Kantabriako Pedreña herriak. Zumaia-Deltecoren bi ontziek lan ona egin dute bi banderetan, eta bigarren eta laugarren postuak eskuratu dituzte.
Gaur Pedreñan (Kantabria) jokatu dira ETE eta KAE 1 ligako estropadak. KAE 1 ligan, Marina de Cudeyo XIX. Bandera izan da joko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017317 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beñat Sainz eta Aratz Unanue Valromeyko Itzulitik ilusioz beteta bueltatu dira. Munduko junior onenekin korritu dute bost eguneko "Tour Txikia", Junior mailako itzulirik nagusiena.
Gipuzkoako Selekzioarekin parte hartu dute itzuli entzutetsu honetan eta esan daiteke 50. eta 100. postuen artean ibili direla. Lehen bi et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017318 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Imanol Manterolak ekaineko Zumaia Guka aldizkarirako sortutako edukia.
Europa osoan oso hedatua dago. Gurean, koniferoen basoetan ikus dezakegu (batez ere pinudietan). Nahiz eta ez den oso ugaria, arriskutik kanpo dagoen espeziea da.
Nahiz eta tamaina txikikoa izan, oso erraz ezagutu daiteke duen gandor horri esker, os... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017319 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beteranoen estropadak eragina izango du Itsas kiroldegiko aparkalekuan eta inguruko bidegorrian
Itsas kiroldegi ondoko aparkalekua itxita izango da bihar arratsaldez, eta bidegorriaren zati bat ere okupatuko dute traineruek.
21 traineruk hartuko dute parte bihar arratsaldez jokatuko den Zumaiako XI. Beteranoen estropad... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017320 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kirolean lehen pausoak emateko ikastaroak egingo dituzte arratsaldez Itzurun hondartzan; DJ saioak, berriz, Amaiako plazan egingo dituzte.
Iazko hutsartearen ondoren -eguraldi txarragatik bertan behera utzi zuten jarduera-, aurten bueltan da Ziske elkarteak antolatutako Surf festa. Bihar egingo dute, larunbatez, eta oh... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017321 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Felix Aizpurua: "Gaur egun, irabazteari edo galtzeari baino gehiago, beste gauza batzuei ematen zaie garrantzia"
Felix Aizpurua (Zumaia, 1972) arraunlaria izan da hamabost urtez, eta, gaur egun, lehorretik jarraitzen du arrauna. Kirol esatari lanak egiten ditu hainbat estropadatan, bai eta igeriketa zeharkaldi, triatlo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017322 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kantabrian (Espainia) jokatuko dituzte datorren asteburu honetan ETE eta KAE1 ligetako estropadak. Larunbatean izango dira, arratsaldeko lehen orduetatik aurrera.
Euskal Herriko mugetatik kanpo aterako dira eskualdeko traineruak ETE eta KAE1 ligetako estropadak jokatzera. Kantabriako Pedreña herriak hartuko ditu bi lig... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.