id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0017623
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat honetan, Bizikleta Egunaren barruan, benjamín, alebin eta infantil en lasterketak zango ditugu Zumaian, Axular etorbidean 16:30ean hasita. Bertan, Zumaiako Txirrindulari Elkartuko harrobikoek parte hartuko dute. Benjaminetan: Denis Otaño eta Galder Zumeta, kimuetan Mairi Lejarreta, Amalia eta Amaia Agirre eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017624
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Herriko joaldunen festa hartuko du bihar Zumaiak. Egitarauaren barruan, bazkari herrikoia egingo da Sagarbideko frontoiko estalpean. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, oraindik txartel bakan batzuk geratzen dira. Euskal Herriko joaldunen topaleku izango da bihar Zumaia . Herriko joaldunek beste herri batzueta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017625
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zaintzaile bat epaitzen hasi dira gaur Donostian, Zumaiako adineko bat hiltzea egotzita Gertaera 2020 azaroan jazo zen eta fiskaltzak 22 urteko espetxe-zigorra eskatzen du. Hildako emakumearen familia ez da akusazio partikular gisa aurkeztuko. Zumaiako adineko emakume baten zaintzailearen kontrako epaiketa hasi dute ga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017626
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Osasun zentroan bizi duten egoerarentzat soluzioa eskatzeko mozioa onartu du udalbatzarrak Zumaiako anbulatorioko langileek aurkeztutako proposamena aztertu zuten atzo egindako udalbatzarrean. Osasun zentroan azken asteotan bizi duten egoerari soluzioa aurkitzea eskatu dute, besteak beste. Mozioa aho batez onartu zuten...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017627
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Malen Etxea elkarteak hogei urte bete ditu giza eskubideen eta emakume migranteen alde eta egiturazko desberdinkeriaren kontra lanean. Malen Etxea emakume migranteen elkartea sortu zutenetik hogei urte igaro dira, eta urteurren borobila ospatzeko, Zumaiako Emakumeon Etxean elkartuko dira gaur. Instituzioetako ordezkari...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017628
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Begiratu bakarrik ez, galdetu ere asko egiten dute jakinminosoek (argazkia: Chad Santos ). Izenondo edo adjektibo berezi bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Jakin-nahikeriaz ikusmiran eta galdezka aritzen denari esaten diogu "jakinminoso" Zumaian eta inguruko herri ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017629
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bilboko Jai Alai Iron Cup txapelketako finalerdia jokatuko du gaur Frida Watkinsek Erika Mugartegirekin osatuko du zumaiarrak bikotea eta Maite Ortiz de Mendibil eta Arai Lejardi izango ditu aurkari. Bilboko Club Deportivo frontoian jokatzen ari diren Jai Alai Iron Cup zesta punta txapelketako bigarren finalerdia jokat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017630
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako anbulatorioan arazoari irtenbidea bilatzeko "konpromiso irmoa" azpimarratzen dugu EAJtik Ustekabearen berri izan genuen une beretik, EAJ-PNV udal taldeak gure esku egon den guztia egin dugu egoera ahalik eta lasterren zuzentzeko, eta horrela jarraituko dugu Euzko Alderdi Jeltzaleko zinegotziok, gai honen ingur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017631
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Realaren aldeko Zumaiako taldeak bazkaria egingo du behin futbol denboraldia amaituta. Pasa den asteburuan amaitu zuten lehen mailako futbol denboraldia, eta Realak bosgarren urtez jarraian Europa mailako futbol txapelketetara sailkatzea lortu du. Talde donostiarrak Zumaian dituzten zaletuek izango dute zer ospatu. Iza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017632
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek hitzarmena sinatu dute ELA sindikatuaren arabera, langile hauek sinatutako bigarren hitzarmenari esker %19ko igoera izango dute soldatetan. Zumaiako etxez-etxeko zerbitzua kudeatzen duen Eulen soziosanitarioak enpresak eta langileak ordezkatzen dituen ELA sindikatuak hitzarmen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017633
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goizean hasi eta arratsaldera bitartean egingo dira Bizikleta eguneko ekitaldiak herrian. Bizikleta irteerak, erakustaldiak eta lasterketak izango dira larunbaterako Zumaian antolatu duten Bizikleta egunean. Goizean hasi eta arratsaldera arte luzatuko dira txirringen inguruan antolatutako ekintzak. Eusebio Gurrutxaga p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017634
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zestako hiru partida jokatuko dituzte bihar arratsaldez Aitzuri frontoian. Zumaiako Kirol Elkarteko puntistek Danok Bat eta Hondarribiko klubetako pilotariak izango dituzte aurkari.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017635
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Deklaratzera deitu dituzte hiru grebalari feminista azaroaren 30eko grebako protestengatik Desorden publikoak eragitea egotzi diete hiru pertsona hauei eta ekainaren 5ean deklaratu beharko dute Azpeitiko Epaitegian. Azaroaren 30ean egin zen greba feministaren harira, protesta ekitaldietan parte hartu zuten hiru pertson...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017636
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maiatzeko ohiko udalbatza egingo da gaur arratsaldez udaletxeko pleno aretoan. Udalbatzarra 18:00etan hasiko da eta honako gaiak landuko dituzte: 1.- AURREKO BILKURETAKO AKTAK ONARTZEA, BIDEZKO BADA: 194. zk. 2024.04.25 eta 195. zk. 2024.05.13. 2.1.- ZUMAIAKO KALE GARBIKETA ZERBITZUAREN KONTRATAZIO ESPEDIENTEA ONARTZEA...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017637
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erremonteko jaialdi bat doan ikusteko aukera izango dute zumaiarrek Zumaiako bizilagunek erremonte jaialdi bat doan ikusteko aukera izango dute udala eta Galarreta frontoia kudeatzen duen Oriamendi enpresa heldu diren akordio bati esker. Jaialdia ekainaren 6an izango da, ostegunez, 17:30etik aurrera, eta bertaratzen di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017638
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sanpedroetako danborradan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak San Pedro jaietan ateratzen den danborrada indartu nahi du antolatzaile duen batzordeak, eta herritar oro deitzen ditu kalejira horretan parte hartzera. Kalejira hau antolatzen duen taldeak danborrada indartzeko gogoa du, eta, horregatik, herritar o...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017639
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
UKUEk enpresa txikien finantza kudeaketan oinarritutako jardunaldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa txikien finantza kudeaketan oinarritutako jardunaldia antolatu du ekainerako. Udal elkartearen arabera, "finantza kudeaketarako gaitasun eza da enpresen porrota eragiten duten arrazoi nagusietako bat", a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017640
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako osasun zentroko zenbait langilek salatu dute " egoera tamalgarrian " daramatela urtebete lanean . Sei sendagile ren lana bi ari dira egiten uneotan , eta mediku horien lan karga gehiegizkoa ez ezik , jendearenganako arreta urria salatu nahi izan dute . Lau mediku ziren orain gutxi arte Zumaiako osasun zentroan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017641
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Askotariko forma duten zeramika lanak ikus daitezke bertan, baita kolore askotakoak ere. Dagoeneko ireki dute Oxford aretoan zeramikako ikastaroko ikasleen lanen erakusketa. Atzo izan ziren irekiera, eta bertan izan ziren irakasle eta hainbat ikasle ere. Askotariko forma duten zeramika lanak ikus daitezke bertan, baita...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017642
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
16:30ean hasiko da hainbat tailerretan, jolasetan eta dantzetan parte hartzeko aukerarekin. Gainera, ikasleek egindako lanen erakusketa eta ikasturteko ekintzen argazki emanaldia ikusgai izango dira. Bukatzeko txokolatada ederra eskainiko da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017643
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joaldunen taldeak batzen dituen elkarteak Zumaia hautatu du festa erraldoia ospatzeko . Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta besteak beste, kalejira, dantza eta bazkaria egingo dituzte. Euskal Herriko joaldunen taldeak batzen dituen elkarteak Zumaian egingo du bat zapatuan. Herriko joaldunek beste herri batzuetakoek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017644
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herriaz eta zaintza lanez jardungo dute gaur Albergak antolatutako jardunaldian Zumaian bizi eta lan, herri burujabea helburu programaren barruko bigarren jardunaldia izango da gaurkoa. Pasa den astean ekin zioten Alberga elkarteak abiatutako Zumaian bizi eta lan, herri burujabea helburu jardunaldi sortari. Gaur arrats...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017645
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Konboen kontzertua, Musika eta Dantza Eskolaren ikasturte amaierako emanaldian Makina bat ekitaldi antolatu ditu Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak kurtso amaierarekin batera. Herriko kokaleku desberdinetara eraman ditu ikasgaietan parte hartu duten ikasleak, ikasitako jendaurrean erakutsi dezaten. Zumaienako domoan, A...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017646
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehetik ostiralera 18:30etik 20:30era irekiko dute aretoa, eta asteburu eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era egongo da Oxford aretoa. Zumaiako Udaleko Kultura sailak Oxfordeko hurrengo erakusketaren berri eman du. Zehazki, zeramikako ikastaroko lanen erakusketa irekiko dute gaur, e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017647
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Guztira, maila horretako bost proba jokatzen dituzte denboraldian zehar, eta Pascualek aukerak ditu junior mailako munduko txapelduna bihurtzeko. Unax Pascual 16 urteko kirolari zumaiarrak emaitza ikaragarriak lortu ditu beste behin ere. Txileko Munduko Junior Zirkuituko Bodyboard Txapelketa jokatu berri du, eta lehen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017648
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zenbat gehiago itxaron behar dugu udalak herriko katuekin duen erantzukizuna kudeatu eta bete arte? Martxoaren 28an onartu zen eta 2023ko irailaren 29an indarrean sartu zen, Animalien eskubideak eta ongizatea babesteko 7/2023 legea. Lege honek, gizarteak animalien duintasuna aitortzea eta babestea du helburu nagusi. Et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017649
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irene Iruretak ilustratutako 'Dardarak' liburua aurkeztuko dute ostegunean Emakumeon Etxean Bi emakume adinduren arteko maitasuna eta elkar zaintza da liburuaren ardatza. Aurkezpen saioa 18:30ean egingo da, ostegunean, Zumaiako Emakumeon Etxean. Joana Aurrekoetxeak, Karmele Mitxelenak eta Irene Irureta zumaiarrak ondu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017650
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral eguerdia baino lehen izango da izena emateko aukera. Amezketatik hasita, Ganboa, Uarrain eta Malkorri tontorretan zehar egingo dute ibilbidea. Datorren igandean Aralar aldera joango gara Indamendiko kideak. Aralarko parkea alde batetik bestera zeharkatuko dugu, Gipuzkoan, Amezketan hasi, eta minetako bide zorag...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017651
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igaro berri den asteburuan jokatu dute denboraldiko laugarren estropada, eta zumaiarrek ez dute aurreko jardunaldietan eskuratutako emaitzari eusteko zorterik izan. Arraunlari beteranoen Zipr 18/70 traineru ligako laugarren jardunaldia jokatu da asteburu honetan Sestaoko (Bizkaia) uretan. Bertan izan dira zumaiarrak er...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017652
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Annette Gonzalez-Etxabarri izan da nagusi Morocco Mall Junior Pro Casablanca Europako txapelketan Junior Qualifying Series txapelketako denboraldiko lehen proban nagusitu da surflari zumaiarra. Junior mailako zirkuituan jarraian lortzen duen laugarren garaipena da Marokon asteburuan eskuratutakoa. Casablancan (Maroko) ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017653
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den ostiralean jokatu ziren Odietan pilota txapelketa herrikoiko laugarren jardunaldiko partidak. Eguraldia lagun, Odieta frontoiak hartu zituen pasa den ostiralean Zumaiako esku pilota txapelketa herrikoiko laugarren jardunaldiko partidak. Emaitza hauek izan ziren: Unai Beristain-Jon Alkorta, 22 - Unai Ibarguren-...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017654
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bidaian "dena ondo joan" dela eta gustura dira erretiratuen elkartekoak. Astebetez izan dira Azoreetan, hilaren 13tik 18ra. Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkartekoak Azoreetan izan dira maiatzaren 13tik 18ra, eta bueltakoan, "pozik" ibili direla kontatu dute, "dena ondo joan" delako. Ponta Delgada, Ribeira, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017655
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Autoak aurrerantzean Alaitik sartu eta aterako dira auzora. Tren estazio alboan dagoen aldapa ibilgailuei itxi egingo zaie, eta oinezkoek eta bizikletek erabili ahal izango dute bakarrik. Udalak aldaketak egingo ditu Estazio auzoko bide zirkulazioan. Aldaketa horiek "bide-zirkulazioa optimizatzeko eta herritarren segur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017656
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Informazio gune berriak "aholku eta tresna ugari" eskaintzen dizkie enpresei beren energia kontsumoa murrizten laguntzeko, eta eskualdeko enpresetako ordezkarien testigantzak ere jaso dituzte bideo erreportaje bidez. Gune berria erabilgarri dago jada. UKUE Urola Kostako Udal Elkarteak energiari buruzko informazio gune ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017657
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehia estu-estua egon zen atzo aurrena sailkatu ziren hiru traineruen artean, sei segundoren barruan helmugaratu baitziren Kaiarriba, Hondarribia eta Orio. Zumaiak 11. egin zuen. Gipuzkoako Txapelketa jokatu aurreko asteburuan, hau da, atzo, jokatu zen Mutrikuko XXIII. Bandera, eta aurreneko postuetan lehia estu-estua ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017658
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egutera kooperatibako arduradunek azpimarratu dutenez, 600 etxeren energia elektrikoaren kontsumo totala asetzeko adina energia sortuko dute eguzki-panelen planta horretan. Oraingoz 200 herritarretik gorak hasi du bazkide egiteko prozesua, eta 96 bazkide dira jada. Inguruko herrietakoek ere bazkide egiteko aukera dute,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017659
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia euskaraz bizi izan dela egiaztatu du Imanol Azkue Ibarbiak atal honetan, Daniel Carballo Ostolazaren ilustrazioek lagundutako artikuluetan azaldu duenez. Azken artikulu honetan aurrerantzean ere euskaraz bizitzen jarraitzeko gonbita egin die herritarrei. Apirileko Baleike aldizkarian argitaratutako edukia da hon...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017660
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kadeteen txirrindulari probak eragina izango du zirkulazioan gaur goizean 10:30ean hasiko da Zumaia Saria Beheko plazatik, eta Hiru Zakila Bira egingo dituzte. Azken itzulian Iraetarantz joango dira, Arroagoraino. 12:00 aldera amaituko da, eta bitartean Zumaia inguruko zirkulazioari eragingo dio lasterketak. Gaur 10:30...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017661
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur da Gipuzkoako Elikagai Bankurako janaria biltzeko azken eguna Eroskiren hiru supermerkatuetan eta BM-n ari dira bilketa egiten. Diru ekarpena egiteko aukera ere badago. Lurralde osoan bezala, Zumaian ere Gipuzkoako Elikagai Bankurako bilketa hasi zuten atzo, eta gaur izango da bilketaren azken eguna. Eroskiren hir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017662
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat goizean jokatuko da Zumaian kadete mailako Gipuzkoako Txapelketa. Zumaia Sarian parte hartze ikaragarria izango da, 200 txirrindulari elkartuko baidira Beheko plazan, 10:30ean lasterketari hasiera emateko. Hiru Zakila bira izango dituzte eta azken itzuli horretan Iraeta herri barrutik Arroa Gora igoko dira, he...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017663
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar jokatuko dute Mutrikuko XXIII. Bandera, eta parte hartuko duten kluben artean izango da Zumaiako Telmo Deun. Harrobiko arraunlarien denboraldia amaituta, hastear da traineruen lehia. Ekainaren hasieran jokatuko dituzte Gipuzkoako eta Euskadiko traineru txapelketak, eta ondoren ekingo diete ligei. Aurretik, berotz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017664
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udazaintza zerbitzuko hezitzaileen hautaketa prozesuko behin betiko emaitzak ikusgai daude Hezitzaileak kontratatzeko abiatutako hautaketa prozesuari amaiera eman dio udalak. Uda sasoian udazaintza zerbitzuan lan egin nahi duten hezitzaileak kontratatzeko hautaketa prozesua abiatu du udalak. Behin behineko emaitzen ber...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017665
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Herri Eskolako Institutuko 1. Batxilergoko ikasleek diskoa grabatu dute Batxilergoko 1. mailan, musika ikasgaian, sormenaren inguruan aritzen gara lanean gehienbat. Ikasleak musika sortzen jarduten dute modu desberdinetan: inprobisatuz, aldaerak eginez... Ikasturteko azken proiektu gisa, ikasle bakoitzak kantu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017666
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joseba Ossa: "Gizateria osoa nomada izan da nagusiki bere historia luzean" Artatza Urederra kanpinean (Nafarroa) herri nomadei keinu bat egin nahi izan die Ossak. Haima bat, jurta bat, kota bat eta gurdi pare bat paratu ditu. Honen berri eman du Berria egunkariak. Artatza Urederra kanpina munduko herri nomaden topaleku...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017667
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Raixta Eguna edo Emakumeon Etxeko uda aurreko festa izango da ekainaren 8an Zumaian . Ikasturtean zehar egindako jarduerak ikusarazteko eguna izango da. Hirugarren urtez jarraian, uda sasoia iritsi baino lehen, ikasturtean zehar Zumaiako Emakumeon Etxean sortutakoa, piztutakoa, eraikitakoa eta ikasitakoa ospatuko dute ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017668
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Saretutako trapu zaharrak erabiltzen ziren gehienbat lehen; koloretako arpillera dotoreak saltzen dituzte orain (argazkia: temu.com ). Garbiketa lanetarako lagungarri bat ekarri dugu aste honetan ere. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Mahaiak eta beste gain batzuk garbitzeko erabiltzen den tra...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017669
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sakonetan atera ezinik geratu da familia bat arratsaldean, eta erreskatea helikoptero bidez egin behar izan dute. Ez da inor zauritu. Bost pertsonako familia bat erreskatatu behar izan dute gaur arratsaldean Sakonetan, Zumaia eta Deba artean. Irteera bat egiten ari zen familia, eta marea igo ostean, atera ezinik geratu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017670
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lau modalitate desberdinetan banatu ditu udalak laguntza hauek, denak ere garapeneko lankidetza sustatzen duten jarduerei dagozkienak. Garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko deialdia maiatzarekin batera zabaldu zuen Zumaiako Udalak. Gobernuz Kanpoko Erakundeei bultzada ematea dut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017671
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskuzko eta zesta puntako partida bana jokatuko dira igandean Zumaiako pilotalekuan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017672
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Europako Geoparkeen Asteko bi jarduera egingo dira asteburuan Zumaian Europako Geoparkeen Astearen egitarauaren barruan, larunbatean Deba eta Zumaia arteko trekkinga egingo dute, eta igandean Itzurungo flora ezagutzeko bisita. Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatuta, bi jarduera egingo dira asteburuan Zumaian. Ekintza ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017673
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bazkaria El Txoko de Mikel Bermejo jattxean izango da. Interesdunek 65 euro sartuko dituzte Laboral Kutxako ES22 3035 46 037 0062268 kontu korronte zenbakian. Izena emateko azken eguna ekainaren 4a da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017674
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1944. urtean jaiotako zumaiarrek bazkaria egingo dute ekainaren 8an Itxaspe jatetxean. Interesdunek honako telefono zenbakietara dei dezakete: 630 52 03 34 (Angel Aldalur) edo 626 56 50 12 (Bernabe Apestegi).
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017675
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1948an jaiotako zumaiarrek, urtero bezala kinto bazkaria eginez ospatuko dute topaketa. Ekainaren 8an izango da bazkaria El Txoko de Mikel Bermejo jatetxean, 14:30ean. Interedunek ekainaren 4a baino lehen eman beharko dute izena telefono hauetara deituz: Marian 615 56 29 95 edo Ma Carmen 697 22 46 44.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017676
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eroskiren hiru supermerkatuetan eta BM-n egingo dute bilketa ostiralean eta larunbatean. Lurralde osoan egin bezala, Zumaian ere Gipuzkoako Elikagai Bankurako bilketa egingo dute datozen bi egunotan. Ostiralean eta larunbatean arituko dira boluntarioak bilketa egiten. Zumaian, Eroskiren hiru supermerkatuetan (Ardantzab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017677
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu ederra joan da hau, hainbat triatloietan ZTTko ordezkaritza izan baitugu. Eslovakian, Iruñean, eta Getarian ikusi ditugu ZTTko kideak maiatzaren 18 eta 19an. Igandean, Eslovakiako Samorinen izan zen Eider, mundu mailako half distantziako triatloian parte hartzen. Sailkapena iaz lortu zuen. Lan bikaina egin ond...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017678
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itxita egongo da AP-8ko Arroako sarbidea Donostiarako noranzkoan larunbat gauetik igande goizera arte Donostiarako noranzkoan itxiko dute sarbidea. Autobideko irteera eta Bilborako noranzko sarbidea irekita egongo dira. Errodadura geruza berrituko dute asteburu honetan AP-8 autobidean, Arroako lotunearen parean, Donost...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017679
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Geotalks saioa egin zuten atzo Aita Marin, Europako Geoparkeen Astearen egitarauaren barruan. El hombre y la tierra telebista saioko sortzaile Felix Rodriguez de la Fuenteren alaba Odile Rodriguez de la Fuente izan zen atzo ekitaldian, eta saioaren inguruko hainbat xehetasun eman zituen. Europako Geoparkeen Astearen in...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017680
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bilbon jaiotako zumaiarra, zine kritikaria zen, margolaria, idazlea eta kazetaria. Baleikeko kolaboratzailea ere izan zen. 58 urte zituela zendu zen atzo Koldo Landaluze. Bilboko Santutxu auzoan jaioa, hamarkadak zeramatzan Zumaian bizitzen eta bertan zuen bizitza eginda. Zine kritikaria izan da urte askoan Egin irrati...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017681
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itsasargiez aritu dira Javier Carballo eta Iñaki Garcia Euskadi Irratian Itsasargien inguruko erakusketa zabaldu dute aste honetan Irunen. Erakusketaz eta itsasargiek oraindik betetzen dituzten funtzioez aritu dira Euskadiko Itsasargien Lagunak elkarteko kide Iñaki Garcia eta Javier Carballo zumaiarra Euskadi Irratiko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017682
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lau bakarrizketari arituko dira lehian ostiral iluntzean, eta epaimahaiak erabakiko du zein den jardunaldiko irabazlea. Algaraka umorezko bakarrizketen lehiaketa egingo da ostiralean, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Lau izango dira lehian arituko diren bakarrizketariak, eta haien lana baloratuko du epaimahaiak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017683
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kursaaleko 'Errauskine' balleta ikusteko autobusa izango da Zumaiatik Les Ballets de Monte-Carlo konpainiak Errauskine balleta dantzatuko du maiatzaren 29an, asteazkena, Donostiako Kursaalen. Kursaal Eszena programak autobusa jarriko du zaletuen joan-etorrirako. Montecarloko Balleten koreografoa eta zuzendaria den Jean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017684
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburuan jokatu den Gaztela eta Leongo txapelketa irabazi du 13 urteko gazteak Minimotard 85 kategorian. Ezin hobeto hasi du Julen Mateos gazte zumaiarrak 2024ko moto denboraldia. Pasa den igandean Segovia (Gaztela eta Leon, Espainia) jokatu zen Gaztela eta Leongo Txapelketa irabazi zuen 13 urteko zumaiarrak Minimota...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017685
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kepa Zabalegi eta Eli Alkorta senar-emazteek urtaro batez jasotako ehun hosto eta hazi inguru biltzen dituen erakusketa bisitatu daiteke gaurtik ostiralera bitartean Zumaiena ikastetxeko domoan. Zumaienako Baso magikoko domoa hostoz eta haziz beteta egongo da ostiralera bitartean. Izan ere, Kepa Zabalegik eta Eli Alkor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017686
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dominarekin itzuli da Eider Gutierrez Espainiako apnea txapelketatik Olarru sub klubeko kirolariak zilarrezko domina lortu du pasa den asteburuan jokatutako txapelketan, apnea estatikoan. Sabadellen (Herrialde Katalanak) jokatu da pasa den asteburuan apneako Espainiako indoor txapelketan. Zumaiako Olarru sub klubeko Ei...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017687
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Badok 13 izan zen garaile Sestaon jokatutako estropadan, eta haren atzetik sailkatu ziren zumaiarrak. Pontejosek egin zuen hirugarren. Arraunlari beteranoen Zipr 18/70 traineru ligako hirugarren jardunaldia jokatu dute igaro berri den asteburuan, larunbatean, Sestaon (Bizkaia). Bigarren jardunaldian gertatu bezala , az...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017688
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika Eskolak, Bandak eta Brankako erabiltzaileek gaur eskainiko dute maiatzaren hasieran bertan behera geratu zen kontzertua Ehundik gora lagunek parte hartuko dute emanaldi berezian. Protagonistak Brankako erabiltzaileak izango dira; zahartze osasuntsua sustatzeko, musika tresna gisa erabili nahi izan dute Musika Es...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017689
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Instagrameko erabilera profesionalari buruzko saioa eskainiko du Udal Elkarteak Enpresa eta autonomoei zuzenduriko saioa izango da, eta maiatzaren 29an eskainiko dute, arratsaldez. Doakoa da ikastaroa, baina aurrez izena eman behar da. Instagram sare sozialeko erabilera profesionalaz ikastaroa emango du Urola Kostako U...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017690
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uda sasoirako turismo teknikari laguntzaile bat kontratatuko du udalak Lanbideren bitartez eman beharko dute izena interesdunek, maiatzaren 28a baino lehen. Lan karga arintzeko, turismo teknikari laguntzaile bat kontratatuko du udalak uda sasoirako. Dagoeneko eman daiteke izena: Lanbidera jo beharko dute interesdunek m...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017691
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aholkularitza saioa eskainiko dute 18:00etatik 19:30era, eta baratzean sor litezkeen arazoei aurre egiteko moduak izango dituzte hizketagai azalpenetan. Furgobaratza beste saio batekin dator aste honetan. Etzi, ostegunez, Keretxudi baratze parkean izango da 18:00etatik 19:30era, eta bertaratzen dienei aholkularitza zer...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017692
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jardunaldiak antolatu ditu Alberga elkarteak, herri burujabea helburu Datozen hiru asteazkenetarako antolatu ditu hizketaldiak Zumaiako ekintzailetza kolektiboak saretu eta sustatzeko elkarteak. Lurraldeari, herriari nahiz komunitateari so egiteko beta hartuko dute saio horietan. Herri burujabea helburu, Zumaian bizi e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017693
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urolako Komunikazio Taldeak Azpeitian aurkeztu du Guka, Basazabal jauregian egindako ekitaldian. Erakundeei zuzendutako ekitaldia izan da, eta guztira, 70 lagunetik gora bertaratu dira. Aurkezpenean azaldu moduan, hiru hanka izango ditu Guka estrategiak: marka eraldaketa, eskaintza berria, eta kidetzeko formula berria....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017694
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hirugarren jardunaldia jokatu dute esku pilota txapelketa herrikoiean Pasa den ostiralean jokatu zuten Esku pilota txapelketa herrikoiko hirugarren jardunaldia. Aurrera doa Zumaiako esku pilota txapelketa herrikoia. Pasa den ostiralean jokatu zuten hirugarren jardunaldia. Jokatu behar zuten partidetan aldaketa bat izan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017695
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertako hosto eta hazien erakusketa izango da ikusgai Zumaienako Baso magikoan Eli Alkorta eta Kepa Zabalegik osatutako lan baten emaitza da Zumaiena ikastetxeko Baso magikoko domoan ikusgai izango dena. Bertako hosto eta haziez osatutako erakusketa izango da ikusgai bihartik ostiralera bitartean Zumaiena ikastetxeko B...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017696
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Forondako egur taila tailerreko lanen erakusketa zabalduko dute gaur Oxforden Gaurtik igandera bitartean izango da erakusketa hau zabalik Alondegiko Oxford aretoan. Foronda kultur etxean eskaintzen den egur taila ikastaroan parte hartu duten lagunek egindako lanak erakusgai izango dira gaurtik datorren astelehenera bit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017697
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Kirol Elkarteko pilotariek irabazleen txapelak jantzi dituzte asteburu honetan Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatu diren Gipuzkoako pilota egokituko txapelketako finaletan. Larunbatean jokatu ziren Donostiako Atano III.a frontoian Gipuzkoako XIV. Euskal pilota egokituko txapelketaren finalak. Bi modalit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017698
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskadiko trainerilla txapelketa jokatuta amaitu dute denboraldia harrobiko arraunlariek Ondarroan jokatu ziren atzo Euskadiko trainerilla txapelketak. Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak bi ontzirekin hartu zuen parte, biak ere kadete mailan. Telmo Deun arraun elkarteko harrobiko arraunlariek amaitu dute dagoeneko au...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017699
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Charo Hernandezen lana saritu du Distirak martxoko lehiaketa sozialean Objektua mugimenduan izan da Distira elkarteak martxoko lehiaketa sozialerako jarritako gaia, eta Hernandezenak eskuratu du lehen saria. Guztira, 11 autoreren 22 irudi jaso dituzte. Charo Hernandezek aurkeztutako argazkiak eskuratu du Distira argazk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017700
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeen binakako VI. pala txapelketa antolatu du Zumaiako Emakumeon Etxeak. Ekainean zehar jokatuko dira partidak, eta izen ematea dagoeneko zabaldu dute. Emakumeek pala partidak jokatuko dituzte ekainean zehar Odieta frontoian. Izan ere, emakumeen binakako pala txapelketa antolatu du Zumaiako Emakumeon Etxeak. Antol...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017701
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Enpresei nahiz ekintzaileei informazioa eta baliabideak eskaintzea da helburua, energia trantsizioan parte hartu dezaten. Klima aldaketari aurre egiteko bidean, jasangarritasuna sustatzeko eta energia trantsizioan aurrera egiteko informazio gunea zabaldu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Zehaztu duenez, eskualdeko eragi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017702
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bazkideei zuzendutako jarduerak antolatu ditu Beheko Plazak Nagusien Astearen barruan Nagusien Astearen barruan zenbait jarduera antolatu ditu Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. Hala, jokoen txapelketak eta omenaldia izango dira, besteak beste, datozen egunotan. Bi txapelketa antolatu ditu Beheko Plaza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017703
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ehun partiden langa gainditu du Peru Nolaskoainek eliteko futbolean. Dena den, kopuru horretara iritsi arte egin behar izan duen bidea ez da laua izan. Urte eta erdiko geldialdia egitera behartu zuen orkatilan izandako lesio larriak eta lautan atera behar izan du Athleticetik taldean ez zituen minutuen bila. Azkena beh...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017704
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ginkana feminista antolatu dute Gazteguneak eta Emakumeon Etxeak elkarlanean Datorren ostiralean egingo da jarduera hau Gaztegunean bertan, eta interesdunek aurrez izena eman beharko dute. Ginkana feminista egingo da datorren ostiralean, maiatzaren 24an, Gazteguneak eta Zumaiako Emakumeon Etxeak elkarlanean antolatuta....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017705
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arritokieta kalea itxiko dute hiru astez, Komentuko obrak tarteko Astelehenetik aurrera itxiko dute Arritokieta kalea, eta ibilgailuek ezingo dute bertatik igaro astelehenetik ostiralera 07:30etik 20:30era. Zumaiako Udalak jakinarazi du Alde Zaharreko trafikoan aldaketak izango direla Komentuaren lanak direla medio. Iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017706
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako Etxebizitza Sindikatuak turistifikazioaren aurkako kanpaina hasiko du Sindikatuko kideek adierazi dutenez, "ezinbestekoa da gaitz hori eta haren erantzuleak seinalatzea", eta horren harira dator aurkeztu berri duten kanpaina. Iragarri dute zenbait ekintza egingo dituztela datozen asteetan. Etengabe hazten...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017707
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
[EGUNERATUTA] Arratsaldeko ekitaldi hau Maiatza Dantzaneko egitarauaren barruan sartzen da. Hasiera batean Uriarte jauregiko lorategian zen egitekoa, baina eguraldiaren iragarpenengatik Aita Mari aretora lekualdatu dute. Aita Mari aretoan hartuko du gaur arratsaldean Maiatza Dantzan programako asteburu honetako ekitald...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017708
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, igandea, maiatzak 19, herriko mendizaletasunaren eguna ospatuko dute, Indamendi Eguna, alegia. Beheko plazatik abiatuko da taldea, goizeko 9:00etan, eta bidea oinez zein korrika egiteko aukera egongo da. Ondoren jana, Elkano auzoan, edaria, sariak, opariak eta umoreaz gain, behar duenarentzat, itzultzeko autobus...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017709
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualdeko pilotariak protagonista, txapelketa egokituko finalean Urola Kosta eskualdeko bost pilotari heldu dira otsailean abiatu zen txapelketaren finaletara. Bihar jokatuko dituzte azken partidak, 10:30etik aurrera, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Egun handia izango dute bihar pilota egokituan aritzen diren ing...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017710
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egon litezkeen beharretara egokitzeko asmoz zabaldu du galdetegia udalak. Maiatzaren 22ra arte egongo da zabalik. Haurren igeriketa ikastaroetan beharrezko aldaketak egiteko azterketa egiten ari da udala, eta lanketa horren barruan, inkesta labur bat prestatu dute gurasoek bete dezaten. Maiatzaren 22ra arte bete ahal i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017711
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azpeitian egingo dugu erakundeei bideratutako aurkezpena. Hiru hanka ditu Guka estrategiak: marka eraldaketa, eskaintza berria, eta kidetzeko formula berria. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Guka aurkeztuko du astelehenean. Eskualdeko komunikabideek duela bost urte sortu zuten Urolako Komunikazio Taldea kooperatiba, k...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017712
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amalia Agirre, Amaia Agirre eta Mairi Lejarretak irabazi dute taldekako kimuen mailako Gipuzkoako txapelketa. Sei kilometroko ibilbidean eta Donostiako Leire Galiano beraiekin zutela, parte hartutako taldeen artean denborarik onena osatu zuten bigarren taldeari 10 segundo ateraz; 13 hirugarrenari. Mutilen sailkapenari ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017713
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sexu askatasunaren aldeko mezua zabaldu du Hezkidetza Foroak LGTBI+fobiaren aurkako egunez LGTBI+fobiaren aurkako nazioarteko eguna da gaur. Hezkidetza Foroak sexu askatasunaren aldeko mezua zabaltzearekin batera, ikasgeletan egingo dituen dinamiken berri eman du. Maiatzaren 17a da gaur, LGTBI+fobiaren aurkako nazioart...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017714
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txartel berria egiteko, zalantzak argitzeko edo aldaketen berri emateko bertara jo dezakete herritarrek. Zabalik da dagoeneko TAO bulegoa Kantauri plazan, Gernika parkearen alboan. Zerbitzua astelehenetik ostiralera izango da irekita, goizez 9:30etik 13:30era eta arratsaldez 17:00etatik 19:30era. Autoa aparkatzeko txar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017715
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kaleko pintura lehiaketako lanen erakusketa ikusteko azken egunak Pasa den igandean egin zen Zumaiako XXI. Kaleko pintura lehiaketa. Bertara aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa prestatu dute Alondegiko Oxford aretoan. Igandera arte ikusi ahal izango da bilduma hau. Eguraldi goibelarekin atera ziren kalera margola...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017716
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nagusiei zuzendutako Interneteko ikastaroak antolatu ditu Kzguneak Zumaiako nagusiei zuzendutako jardueren barruan, ikastaro sorta prestatu du Forondan dagoen Kzguneak. Izen-ematea astelehenean zabalduko dute. Nagusiekin nagusientzat programazioaren barruan, Internetekin lotutako ikastaro batzuetan parte hartzeko auker...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017717
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etxe guztietan dagoen gauza baten izena ekarri dugu aste honetan. Lapikoak eta bestelako ontziak garbitzeko erabiltzen den traputxo latzari esaten diogu "espartzua" Zumaian eta beste herri askotan. Landare baten izena da " espartzua ", eta haren hostoetatik lortutako zuntzarekin egiten dira sokak, saskiak, abarketen zo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017718
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hurrengo larunbatean, maiatzaren 25ean, egingo da jaialdia Aitzuri frontoian. Turismo Bulegoan izango dira sarrerak salgai, bihartik aurrera. Maiatza Dantzaneko egitarauaren barruan, Dantzara! jaialdia egingo da hurrengo larunbatean, hilaren 25ean. Aitzuri frontoiak hartuko du ekitaldia, eta 18:30ean hasiko da. Dantza ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017719
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Titularitate publikoko kiroldegietako hitzarmeneko lan baldintzen ekiparazioa eskatu du ELAk. Udaro 200 langile inguruk egiten dute lan sorosle bezala. ELA sindikatuak deituta, Gipuzkoako hondartzetan lan egiten duten sorosleen ordezkaritza bat Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratu da gaur. Ekintza honen bi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017720
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zozkatu ditu Baleike Gukak 'Ali Baba eta 40 lapurrak' antzezlanerako sarrerak Ali Baba eta 40 lapurrak haurrentzako antzerki saioa izango da igande eguerdian. Udaleko Kultura Sailak emandako sarrerak zozkatu ditu Baleike Gukak bere bazkideen artean. Ali Baba Persiako egur biltzaile txiroa da. Egurra biltzen basoan dabi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017721
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errei bat itxiko dute asteburuan Gaztetape parean Zumaiako noranzkoan Larunbatean 08:00etatik 15:00etara eta igandean 08:00etatik 20:00etara, noranzko bakarreko txandazkako zirkulazioa jarriko dute eremu horretan. Errepide ertzeko lur erauzketako ezkerraldeko ezpondako lanak direla eta, N-634 errepideko ezkerreko errei...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0017722
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etzitik maiatzaren 26ra bitartean ekitaldi ugari egingo dituzte Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten herrietan, zientzia, natura eta kultur ondarea ardatz hartuta. Europako Geoparkeen Astea ospatuko dute Europan dauden 109 geoparkeetan aldi berean. Euskal Kostaldeko Geoparkeak ere ez du hutsik egingo, eta aurtengo...
cc-by-sa 3.0