id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0017723 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Cirque France Pais Vasco zirkoa Zumaian da egunotan. Larunbatera arte egongo da Urola plazan, eta emanaldiak egunero izango dira 18:30ean.
Zirkoa Zumaian da egun hauetan. Urola plazan jarri du karpa Cirque France Pais Vasco zirkoak, eta larunbatera arte egongo da bertan. Ikuskizunak 18:30ean hasiko dira eta malabariste... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017724 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna da bihar, maiatzak 17, eta Urola Kostako Transmaribolloak mugimenduak ekintzak antolatu ditu Orion eta Zumaian. Salatu du Israel pink washing- a egiten ari dela Palestinarekin, eta horregatik erakutsiko diete elkartasuna azken horri.
Maiatzak 17 ditu bihar: LGTBIQ+ fobiaren kontrako nazio... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017725 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Otezuri kafetegia Pulpoko infantil neskek, jada begi bat jarrita dute Tarragonako Ascó herrian. Mikel Olaizolak eta Unai Muñozek zuzentzen duten taldeak, ostiralean debutatuko du, gaueko 20:30tan. Partida zuzenean jarraitzeko esteka Baleiken eta klubaren sare sozialetan zabalduko du Pulpok.
Sektorea ostegunean hasten d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017726 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurungo magalean lanak hasi egingo dituzte bertaratzen direnen "segurtasuna bermatzeko"
104.000 euroko diru partida bideratu du Zumaiako Udalak lan hauek egiteko. Horma armatu bat eta egurrezko zutoinezko hesi bat eraikiko dituzte Itzurun hondartzarako iparraldeko sarbidean.
Zumaiako Udalak abiatu ditu Itzurun hondar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017727 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean taldeko heldu eta gazteen txanda izan zen Kantabrian, eta igandean Itxas Gain taldeko txikiena izan zen Zumaiako uretan.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Eskola Kirolak programaren barruan, Gipuzkoako ur lasaietako txapelketa jokatu zen igande goizean Zumaian. Gipuzkoako piraguistez gain, inguruko lurralde edo erk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017728 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Lau elementuak' film laburren emanaldia izango da bihar Aita Marin
Geuretik Sortuak proiektuaren bigarren edizioan sortutako lau film labur biltzen ditu emanaldiak. Doan ikusi ahal izango dira ikus-entzunezkoak, bihar, osteguna.
Geuretik Sortuak proiektuaren bigarren edizioan antolatutako egonaldietan zenbait sorkuntz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017729 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Ali baba eta 40 lapurrak' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleike Gukak
Borobil teatroak datorren igandean eskainiko duen antzezlanerako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleike Gukak, Kultura Sailaren eskutik. Bihar eguerdira arte parte hartu daiteke.
Ali baba eta 40 lapurrak antzezlana izango da datorren i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017730 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bilera irekia izango da, eta bertan parte hartzera deitu ditu Zumaiako elkarteak, taldeak nahiz interesa duten herritar guztiak. Hitzordua gaur izango da, 19:00etan, Alondegian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017731 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Algaraka' bakarrizketa lehiaketako sarrerak eskura daitezke jada
Euskarazko eta umorezko bakarrizketa lehiaketa bertatik bertara ikusi ahal izango da. Hilaren 24an izango da saioa, Aita Marin.
Hurrengo asteko larunbatean, hilaren 24an, bakarrizketa umoretsuak bertatik bertara ikusteko aukera izango da Aita Mariko zine... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017732 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Magallanes' txaluparekin hartuko du parte Beduolak Hondarribiko itsas ondare topaketetan
Itsas Herria I. itsas ondare topaketak egingo dira bihar hasi eta larunbatera arte Hondarribian (Gipuzkoa). Beduolak parte hartuko du parte bertan Magallanes ontziarekin.
Pasaiako Itsas Festibalean egon berri dira Beduola elkartek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017733 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hau irakurtzen ari bazara, Gukakide zarelako da edo Gukakide izatear zaudelako izan daiteke. Beraz, ezer baino lehen, mila esker gure proiektua babesteagatik eta gugan jarritako konfiantzagatik.
Ondorengo informazioa Gukakide diren eta bazkide kontua sortu nahi duten pertsonei bideratuta dago. Zu horietako bat bazara, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017734 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Orain arte izandako abantailez gain, beste zenbait abantailaz gozatzen hasteko aukera izango dute bazkideek. Batzuk dagoeneko martxan daude, besteren bat, ordea, udara bitartean jarriko dugu martxan.
Gukakide izatean, Guka proiektua indartzen laguntzen duzu. Egungo erronkei aurre egin ahal izateko eta tokiko hedabide p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017735 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Orain arte UKTko tokiko hedabide bateko bazkide izan dena Gukakide izatera igaroko da. Gukakide txokoa sortu dute guztientzako, eta bertan jaso nahi izan dira bazkideentzako abantaila guztiak.
Bazkide guztiak Gukakide izango dira, baina horietako bakoitza orain arte harpidetuta egon den hedabidera jarraituko du harpide... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017736 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Hausnarrean' liburua aurkeztuko du Josebe Blanco Alvarezek bihar Emakumeon Etxean
Artzaintzaren inguruko liburua da Hausnarrean , eta bere egileak, Joseba Blanco Alvarezek, bihar aurkeztuko du Zumaiako Emakumeon Etxean, 18:30ean.
Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua aurkeztuko du Josebe Blanco Alvarezek biha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017737 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inquieto Navegantek kirol zerbitzu profesionalen kalitate zigilua lortu du
Kosta bailaran, Zarauzko Moor Surf eskolak ere lortu du zigilua. UKUEk Itsas Kirol Poloa ekosisteman parte hartzen duten enpresen kalitatea bultzatzeko duen ekimenetako bat da; aurtengoa bigarren edizioa izan da.
Inquieto Navegante belauntziak k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017738 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar jarriko dituzte salgai ErrotaHerriaren kanpaina berriko erosketa bonoak
1.000 erosketa txartel jaulkiko dituzte ErrotaHerriaren udaberriko kanpainan herriko merkataritzari bultzada emateko.
Herriko merkataritzako bultzada eman nahian, udaberriko kanpaina abiatu dute Zumaiako Udalak eta Gertu herriko merkatari eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017739 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zabaldu dute Musika eta Dantza Eskolaren datorren ikasturterako matrikulazioa
2024-2025 ikasturterako matrikulazioa zabaldu du Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak. Maiatzaren 24ra arte eman daiteke izena.
Atzo zabaldu zuten Zumaiako Musika eta Dantza Eskolaren 2024-2025 ikasturterako matrikulazioa. Interesdunek hilaren ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017740 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zozkatu ditu Baleike Gukak 'Esnearen kolorekoa' antzezlanerako sarrerak
Esnearen kolorekoa antzezlana ikusteko aukera izango da datorren ostiralean, hilaren 17an, Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleike Gukak bere bazkideen artean.
Izen bereko liburuaren antzerkirako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017741 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Palestinari elkartasuna adierazteko kanpaldia egingo dute bihar Gernika parkean
Nakba eguna gogoratzen dute bihar Palestinan, eta horrekin batera kanpaldia egingo dute Gernika parkean, Zumaiako hainbat eragilek deituta.
Mobilizazio ugari deitu dituzte Euskal Herri mailan Palestinari elkartasuna adierazteko eta Israelek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017742 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertso Izpiak emanaldirako sei sarrera bikoitz zozkatuko ditu Gukak
Kilometroak egitasmoaren baitan antolatutako bertso saioa 19:00etan hasiko da, eta Gukak sei sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere irakurleen artean.
Bertso Izpiak emanaldia izango da ostiralean, maiatzak 17, Azpeitiko Soreasu antzokian. Kilometroak egit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017743 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi partidaz osatu zen pasa den ostiral arratsaldean Odietan jokatu zen bigarren jardunaldia.
Pilota txapelketa herrikoiko bigarren jardunaldia jokatu zen pasa den ostiral arratsaldean Odieta frontoian. Bi partidaz osatutako jardunaldia izan zen. Emaitzak honako hauek izan ziren:
Datorren ostiralean, hilaren 17an, jokat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017744 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erribera kaleko zamalanen ordutegia aldatu dute "ikasleen segurtasunari lehentasuna emateko"
Erribera kaleko zamalanak egiteko ordutegia aldatuko du udalak hezkuntza komunitatearen eskaerei so eginez. Aldaketa hauek atzo jarri ziren indarrean.
Orain arte goizeko 8:00etatik 12:00etara bitartean egin zitezkeen zamalanak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017745 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bigarren egin dute Zumaiako beteranoek Santurtziko traineru estropadan
Zipr 18/70 ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten pasa den larunbatean Santurtzin. Zumaiako beteranoak bigarren egin zuten, nahiz eta akats baten ondorioz uretan beraiei eman zieten irabazlearen bandera.
Abian da arraunlari beteranoen Zipr 18/70 t... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017746 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Berdintasunerako behin behineko ordenantzan ekarpenak egin ditzakete herritarrek
Urtea amaitu aurretik onartzea espero du udalak. Dagoeneko ikusgai da, eta hilaren 31ra bitartean, ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarrek.
Genero ikuspegiaren zeharkakotasunean sakontzeko asmotan, Berdintasunerako Udal Ordenantza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017747 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egin dute ekainaren 9ko hauteskundeetako mahaietako kideen zozketa
Europar Parlamenturako hauteskundeak izango dira aurki, ekaineko bigarren astean. Egin dute dagoeneko Zumaian dauden 11 mahaietako titularren eta ordezkoen zozketa; hemen kontsulta daiteke. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017748 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Piraguista zumaiarrak Kantabrian izan dira asteburuan, eta domina ugari poltsikoratuta itzuli dira herrira Espainiako zeharkalditik. Norbere kategorian bakarrik ez: kluba bera ere nabarmendu da, taldeka bigarren postuan sailkatu baita.
Igaro berri den asteburuan Colindresen (Kantabria, Espainia) izan dira Itxas Gaineko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017749 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako trainerilla txapelketa irabazi dute Zumaiako emakumeek senior kategorian
Emaitza bikainak lortu ditu Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak pasa berri den asteburuan jokatutako Gipuzkoako trainerilla txapelketan. Klubeko emakumeek bandera astindu dute senior kategorian. Horrekin nahikoa ez, eta kadetetan hirug... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017750 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako XXI. Kaleko Pintura Lehiaketa jokatu zen atzo. Goizez aritu ziren margolariak lanean, eta arratsaldean banatu zituzten sariak. Lehiaketan parte hartu zuten lanez osatutako erakusketa ikusgai dago jada Alondegiko Oxford aretoan.
Lainoz jantzita esnatu zen atzo Zumaia. Bezperan ez bezala, euririk ez zuen egin ig... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017751 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Colindresi 31-21 irabazi dio Labarra Pulpok gaur Lubakin, eta datorren urtean Lehen Maila Nazionalean jokatuko du. Klubak iragarri duenez, ospakizunak 19:00etan izango dira Kofradian.
Eskubaloi erakustaldia kantxan eta kantu festibala harmailetan. " Geuria da ta geuria ", ozen abestu dute gaur Lubakin bildutako ehundak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017752 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Cuban Boxing klubak antolatutako hitzordua amateur mailako zazpi borrokaldiz osatuko da, bost gizonen artekoa eta beste emakumeenak.
Boxeo jaialdia antolatu du Zumaia Cuban Boxing klubak ekainaren 1erako. Aitzuri pilotalekuan izango da 19:00etan hasita eta amateur mailako zazpi borrokaldiz osatuko da. Horietatik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017753 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Duela bizpahiru hilabete, Galizia eta Asturias aldean plastiko-galautsen krisia borborrean zegoenean, Bizkaiko Golko zabalean sakabanatu zirelako, honaino ez zirela helduko iragarri zigun eusko gobernuko auskalo nork. Eta lasai egoteko esan zigun...
Hitzok ezagunak zirelako edo, nire buru maltzurrak Mariano izendunaren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017754 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bizkaiko mendebaldean dagoen herrira joango dira ekainaren 28tik 30era bitartean. Izen-ematea zabalik dago.
Lanestosa Bizkaiko mendebaldeko udalerri mugakide txiki bat da, Enkarterri eskualdean dagoena. Izan ere, Euskal Herrian mendebalderen dagoen udalerria da.
Ekainaren 29an, larunbatean, Lanestosa 360o ibilaldia egi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017755 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Galiziako Redondelari 29-25 irabazi dio Labarra Pulpok, eta azken jardunaldira bi garaipenekin iritsi den talde bakarra da. Colindresen aurka berdinketa behar du gutxienez igoera lortzeko, baina irabazi eta festa borobiltzea da erronka.
Mailaz igotzeko aukera eskura du Labarra Pulpok, baina azken langa gainditu arte ez... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017756 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskolarteko Gipuzkoako piraguismo txapelketa jokatuko da bihar Zumaian
Ur lasaietako modalitatean jokatuko da goizeko 11:00etatik aurrera. Irteera eta helmuga Moilaberriko zubi parean kokatuko da.
Pasa den asteko Euskadiko bi piraguismo txapelketen ondoren -itsas kayakekoa eta maratoi modalitatekoa-, kayakeko beste txa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017757 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondartzetan jasangarritasuna eta inklusioa bultzatzea izango du xede aldundiak, udalekin lankidetzan
Atzo izan zuen bilkura Hondartzetako Lurralde Mahaiak, eta bertan izan ziren Zarauzko, Getariako eta Zumaiako udal ordezkariak, Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuarekin batera. Gipuzkoako hondartzak inklusib... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017758 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Turismo jasangarria oinarri duen Biosphere Destination ziurtagiria lortu du UKUEk
Garapen Jasangarrirako Helburuak ditu ardatz zigiluak, eta helburu horiek kontuan hartuta, ekintza plana ondu dute. Turismo Arduratsuaren Institutuak kudeatzen du zigilua, eta prozesuaren xedea "etengabeko hobekuntza" da.
Urola Kostako Ud... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017759 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1970eko eta 1980ko hamarkadetan Paolbidean egon zen diskotekan entzuten zen musikarekin osatuko du Astinduk gaur gauean Kofradian egingo den dantza saioa.
Denboran eta musikan atzera begirada proposatuko du Astindu dantza taldeak gaur gauerako. 23:00etan hasita, Taosa session musika eta dantza saioa egingo da Kofradian... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017760 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mugikortasun Plana egiteko prozesua abiatu, eta inkesta bat zabaldu die udalak herritarrei
Herria leku irisgarriagoa seguruagoa eta ingurumenarekiko begirunetsuagoa bilakatzera bidean pausoak emateaz gain, herri atsegina izatea nahi dute bizilagun guztientzako. Zumaiarrak mugikortasunaren inguruko galdetegia betetzera ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017761 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joxe Takolo beka jaso du Ainhoa Caporossik 'Kamineros boulder' proiektuarekin
Ainhoa Caporossik aurkeztutako Kamineros boulder proiektuak eta Joseba Iztuetak, Ibon Mendiak eta Unai Cobosek aurkeztutako Izenik gabeko dorrea proiektuak irabazi dute Joxe Takolo beka. Caporossik Zumaia eta Getaria arteko Kamineros eremuko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017762 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Esnearen kolorekoa' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleike Gukak bere bazkideen artean
Tanttaka antzerki konpainiaren Esnearen kolorekoa antzezlana ikusteko aukera izango da maiatzaren 17an Aita Mari aretoan. Zumaiako Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleike Gukari bere bazkideen artean ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017763 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Labarra Pulpok 27-24 irabazi dio Tacoronteri, azkeneraino borrokatutako partidan. Aurrez, Colindres 27-26 gailendu zaio Redondelari. Giro zoragarria izan da harmailetan. Okerrena, Unai Morianaren lesioa.
Ez da hasiera erraza izan, baina lehen garaipena lortu du Labarra Pulpok eta ametsak bizirik dirau. Etxean jokatzea ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017764 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Palestinako Rafah hirian bizi duten muturreko egoera gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute bihar
Gazako Rafah hirian gaur egun bizi duten muturreko egoera gaitzesteko eta Zumaian ere entitate sionistaren genozidioa salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar eguerdian udaletxe aurrean. Gernika-Palestina herri ekimena... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017765 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | IKASLEEK ANTOLATUTAKO AZOKA SOLIDARIOA SAHARAR HERRIARI LAGUNTZEKO
Duela aste batzuk LH6. mailako ikasleek Azoka Solidarioa antolatu zuten. Ikasleek beren kabuz prestatutako azoka honetan lortutako irabazia DARALHI elkarteari ematea erabaki da. Hori horrela, elkarteko lehendakari den Samuel izan dugu aste honetan Zumai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017766 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat arratsaldean txirrindularitza festa handia izango da Zumaiako Korta industrigunean, Beduan. Gipuzkoako alebin eta infantil guztiak bertaratuko dira, taldekako erlojuaren aurkako Gipuzkoako Txapelketak jokatzeko.
Kimuen mailan ez da txapelketa kontsideratzen baina igual-igual lehiatzen da lasterketa; titulo ofi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017767 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako etxez etxeko langileek bailarako gainerako herrietakoak baino baldintza okerragoetan daudela salatu dute
Sei greba egun deitu ditu ELA sindikatuak hil honetarako. Zerbitzuaren publifikazioa eta lan baldintza duinak galdegingo dituzte langileek, iaztik iraungita baitago 22 langileri eragiten dien hitzarmena.
Hi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017768 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Partiden zuzenekoak emateaz gain, gaurtik igandera bitartean Lubakik hartuko duen igoera fasearen argazki bildumak eta kronikak jasoko ditu Baleike Gukak egunez egun.
Gaur arratsaldean hasi eta igandera artean, eskubaloi zaleek hitzordu garrantzitsua dute Lubaki kiroldegian. Izan ere, Zumaian jokatuko dira aurten lehen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017769 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Horrelako txapelketak mugarri izaten dira klubari bultzada bat emateko"
Dena prest dago gaur arratsaldean hasi eta igande eguerdira arte eskubaloi festa itzela bizitzeko Lubaki kiroldegian. "Igoera lortzeko sekulako ilusioa daukagu, baina txapelketa hau herrira ekarrita helburua beteta dago" azaldu digu Pulpoko presid... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017770 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Veronica Grefa, Orioko Ikastolako gurasoa: "Gurasoak hobeto daude"
"Denok euskaraz egitea nahi dugu, bai ikastolan, baita handik kanpo ere. Euskara eta Kulturartekotasunaren
proiektuak aurrera egiteko, denon ahalegina eta gogoa behar dira. Ni Ekuardokoa naiz, euskaldun berria. Proiektuari esker, ikastolan Telegram erab... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017771 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko eta hezkuntza komunitateko komunikaziorako hizkuntza euskara izaten segitzeko nahiz euskaraz ez dakitenen ulermena errazteko eta haien parte hartzea sustatzeko, Euskara eta Kulturartekotasuna Udalerri Euskaldunetan egitasmoa abian dute Aizarnazabalen, Zestoan, Orion eta Azpeitian, UEMArekin eta Huhezirekin elka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017772 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ana Zendoia, Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeko irakaslea eta gurasoa: "Behar erreal bati erantzuten dio"
"Herriak eta gizarteak duen behar erreal bati erantzuteko egitasmoa da. Gero eta familia etorkin gehiago bizi
da gurean, joera hori handitzen ari da, eta denok elkarrekin errealitate horri begira jartzea oso interesgarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017773 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Julen Barriuso, Orioko Zaragueta eskolako ikasketa burua: "Zubiak ere eskaini behar ditugu"
"Interesgarria da herri mailako proiektua izatea, eta eskola bakoitzak bere autonomia izatea lantzeko. Eskola komunitatean proiektuaren alde daude, sendotuko da, indarra hartuko du, eta oso baliagarria izango da. Zorionez, Zarag... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017774 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amaia Mendizabal, Azpeitiko Ikasberri Ikastolako artezkaritzakoa: "Nabarmena zen beharra"
"Gustura gaude egindako bidearekin, nahiz eta jakitun garen oraindik erronka ugari ditugula aurretik. Behintzat, behingoz, gaiari heldu izanaren poza dugu; nabarmena zen bazegoela beharra. Denok ikusten genuen guraso ez euskaldune... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017775 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mikel Olaizola, Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolako zuzendaria: "Bide berri bat urratzen hasiak gara"
"Proiektu berria da, baina orain arte UEMAtik jasotako formazioak, horien ostean egindako hausnarketak eta ondorioz hartutako erabakiak bide onetik doaz. Bide berri bat urratzen hasiak gara, ez dakigu oso ondo norai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017776 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Marea bizietan eta euri asko egiten duenean gainez egiten du errioak. (Argazkia: baleike.eus )
Oso hitz ezaguna eta erabilia ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
Itsasadarrari edo ur gazia duen ibai zatiari esaten diogu "errioa" (ahoz "erridxua" edo "erriyua") Zumaian et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017777 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasteko izen emate epea zabaldu du UKUEk Zumaiako Soldadura zentroan
2024-2025 ikasturterako aurrematrikula epea zabaldu du Urola Kostako Udal Elkarteak Zumaiako Estazioko industriagunean duen Soldadura zentroan. Soldadurako oinarrizko ezagupenak jasoko dituzte bertan.
Derrigorrezko Bigarre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017778 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur hasi eta igandera bitartean egingo da jaialdi hau Pasaian. Zumaiako Beduola elkarteak sei batelekin hartuko du parte.
Pasaiako Udalak Albaola elkartearekin batera antolatzen duen Pasaia Itsas Festibalaren hirugarren edizioa ospatuko da gaur hasi eta igandera bitartean. Jaialdi honek Pasaiako portuaren ondare balio... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017779 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hauek izango dira aste honetan gure taldeek jokatuko dituzten partidak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017780 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandera arte bisitatu daiteke Astinduren erakusketa Oxford aretoan
Astinduren ibilbideak emandako hainbat argazkiz osatutako erakusketa ikus daiteke egunotan Alondegiko aretoan. Bilduma maiatzaren 12ra arte bisitatu daiteke.
2011an sortu zuten Astindu Zumaiako dantza elkartea. Ordutik makina bat ikuskizun, ikastaro ed... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017781 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Helduen hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena jarri dute martxan Zumaiako ikastetxeetako guraso elkarteek
Biok bai izeneko ekimena abiatu dute Zumaiako Herri Eskolako, Institutuko eta Zumaiena Ikastetxeko guraso elkarteek. Proiektuan parte hartuko dutenek konpromisoa erakutsiko dute beraien artean euskaraz egiteko.
"Eus... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017782 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mikel Martinez: "Harmailak goraino beteta ikusi nahi ditugu berriro"
Pulpoko gizonen lehen taldea 2016an galdu zuen Lehen Maila Nazionalera itzul liteke asteburu honetan. Horretarako, ordea, igoera fasea irabazi beharko du, etxean.
Pulpo eskubaloi klubak mailaz igo eta Lehen Maila Nazionalera itzultzeko igoera faseari ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017783 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Obrak amorragarriak izaten dira, eta euskaldunontzat are amorragarriagoak, gaztelania hutsezko kartelak jartzen badizkigute, euskaldunok gutxiesten bagaituzte.
Lehen ere salatu genuen euskaldunok arrotzak ginela Estazioko obretan, hemen , eta zoritxarrez, lehengo lepotik burua, orain ere.
Estazioan, eraikinaz eta ingur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017784 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Torreberri Gaztetxean egingo da Gazte bertso afaria hurrengo ostiralean. Ernaik antolatutako ekitaldi honetarako txartelak dagoeneko salgai daude.
Ernaik Gazte bertso afaria antolatu du maiatzaren 17rako. 21:00etatik aurrera egingo da Zumaian, Torreberri Gaztetxean. Afaltzeaz gain, Maddi Ane Txoperena eta Joanes Illarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017785 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako Helduen Eskolak Zarautzen, Azpeitian, Azkoitian eta Zumaian ditu 18 urtetik gorakoentzako eskolak. Ikasle gehienek Bigarren Hezkuntzako gradua lortzea dute helburu.
Badira 18 urtetik gora izan eta ikasteko nahia, beharra, sortu zaienak, edota lanean hasi ala lanbidez aldatu nahi dutenak. Oro har, baina, B... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017786 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalekuetako begiraleen hautaketako behin betiko emaitzak iragarri ditu udalak
Uztailean egingo diren udaleku irekietarako hautatutako begiraleen zerrenda osatu du udalak.
Udaleku irekietan lanean arituko diren koordinatzaileen zerrenda iragarri zituen pasa den astean Zumaiako Udalak. Orain, berriz, begiraleak kontrata... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017787 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erabiltzaileak eta erakundeak pozik, Bizkaiko campusetara joateko garraio zerbitzuaren auzia konpondu dutelako
Azpeititik, Azkoititik, Zestoatik eta Zumaiatik Bizkaiko unibertsitate campusetara joateko autobus zerbitzua bermatuta izango dute erabiltzaileek, Gipuzkoako Foru Aldundiak hura finantzatzeko beharrezko diru l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017788 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte, herriko merkataritzari bultzada emateko
ErrotaHerria kanpaina abian jarri dute berriz ere udalak eta Gertu elkarteak, udaberrian ere herriko merkataritzari bultzada emateko. Maiatzaren 15etik aurrera erosi ahalko dituzte bonoak herritarrek.
Orain arte egindako ErrotaHerria kanpaine... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017789 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Juan Egoitzan murrizketak egon direla salatu du ELA sindikatuak
Sindikatuaren arabera, egoitza hau kudeatzen duen Zaintzen enpresak atzerapausoak eman nahi ditu lan zentroan.
San Juan Egoitzako lan baldintzetan atzerapausoak izan direla salatu du ELA sindikatuak ohar baten bidez. Azken urteotan, "borroka sindikalaz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017790 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Pedro Parrokian lehen mailako katekesia jaso nahi duten haurrentzako izen ematea zabaldu dute. Horretarako, formulario bat bete beharko dute.
Datorren ikasturtera begira jarri da San Pedro Parrokia. Hala, 2024-2025 urtean katekesia jaso nahi duten haurrei zuzendutako izen ematea zabaldu dute herriko elizan. Lehen m... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017791 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Herriko joaldunen aurtengo festa Zumaian egingo da, ekainaren 1ean
Joaldun talde guztiak batzen dituen elkarteak Zumaia aukeratu du aurtengo festarako.
Ekainaren 1ean Euskal Herriko txoko askotatik etorriko dira joaldunak, 2011tik Zumaian joareak astintzen diharduen Inpernupeko Joareak taldearekin batera. Izan e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017792 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sei bikote arituko dira eskuzko modalitatean ekainaren amaierara arte. Pasa den ostiralean jokatu zen lehen jardunaldia.
Pasa den ostiral arratsaldean jokatu zen Odieta frontoian Zumaiako pilota txapelketa herrikoiko lehen jardunaldia. Eskuzko modalitatean bakarrik jokatuko da aurtengo txapelketa, palazkoa martxan jart... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017793 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maite Aizpuruaren eta Garazi Navasen proiektuak irabazi du Eusko Ikaskuntzaren gazte saria
Datorren urtean agertokietara eraman nahi duten Adarbakarra eta soinujolea ikuskizunarekin jaso du bikoteak sari hau.
Eusko Ikaskuntzak ematen duen gazte saria irabazi dute Maite Aizpuruak eta Garazi Navasek Adarbakarra eta soinu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017794 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mugimendu feministak gaur arratsalderako deitu duen elkarretaratzearekin bet egin du.
Pasa den ostiralean Donibane Lohizunen (Lapurdi) gertatutako hilketa sexista "gogor" salatu du Zumaiako Udalak ohar baten bidez. Era berean, hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi die.
Ohar horren bidez, udalak arg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017795 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eguraldiaren iragarpenaren ondorioz hartu erabakia Kultura Sailak. Data berria iragarriko dute laster.
Arratsaldean Musika eta Dantza Eskolak, Bandak eta Brankako erabiltzaileek egitekoa zuten kontzertu berezia bertan behera utzi dutela jakinarazi berri du Kultura Sailak.
Eguraldiaren iragarpenaren ondorioz erabaki dut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017796 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igoera faserako geratzen diren 200 sarrerak asteazkenean jarriko dira salmentan turismo bulegoan, 10:00etatik aurrera. Pertsonako bi bono hartu ahal izango dira gehienez, eta 20 euroko kostua izango du. Abonoak sei partidak ikusteko aukera ematen du, eta partekatu daiteke ere.
Igoera fase honetako irabazleak, datorren ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017797 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Palestina askea aldarrikatuko dute maiatzaren 15ean, estatu judua sortu zenetik 76 urtera
Urola Kostako Kontseilu Sozialistak deitu du mobilizazioa Zumaian. Nakba ospatzen dute palestinarrek egun horretan 1948tik, Israel sortu zenetik jasaten ari diren erbestea eta desjabetzea gogoratzeko.
Israelen eta mendebaldeko kon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017798 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maila ona erakutsi dute Zumaiako xake jokalariek eskolarteko Gipuzkoako xake txapelketan
Donostian jokatu zen larunbatean eskolarteko Gipuzkoako xake txapelketa. Zumaiako hiru haurrek hartu zuten parte.
Gipuzkoako xake jokalarien harrobiko topagune izan zen Donostia (Gipuzkoa) pasa den larunbatean. Lurraldeko hiruburua... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017799 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Osasun arloko negozioen digitalizazioari loturiko hiru prestakuntza saio antolatu ditu UKUEk
Jardunaldiak osasunaren arloko ekintzaileei, autonomoei edo mikroenpresei zuzenduta daude. Izen-ematea zabalik dago eta saio baterako edo gehiagorako eman daiteke izena.
Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko enpresen eta neg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017800 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo, maiatzak 6, ireki zen aurrematrikula egiteko epea Zumaiako Institutuko Lanbide Heziketan, eta maiatzaren 24ra arte luzatuko da.
Jakina da Lanbideko Heziketa Zikloak direla gaur egun lana aurkitzeko biderik edo aukerarik eraginkorrenetakoak. Jakina da baita ere Zumaiako Institutuan badela Lanbide Heziketako Admini... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017801 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zozkatu du Baleike Gukak bi lagunentzako otordua Brankada jatetxean
Arritxu Urbietari egokitu zaio joan den astean Baleike Gukak bazkideen artean egindako zozketa.
Baleike Gukako bazkide izateak baditu bere abantailak, horien artean, inguruko establezimenduetako produktu eta zerbitzuen zozketak.
Joan den astean jarri z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017802 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udaleko garbitzaile lanposturako hautaketa prozesuan erreklamazioak aurkezteko azken eguna bihar da
Izen emateak jaso dituzte dagoeneko, eta argitaratu dute behin behineko onartuen eta baztertuen zerrenda. Kontratatuko ez diren hautagaiekin lan poltsa osatuko dute.
Udalak martxan du garbitzaile bat aldi baterako kontra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017803 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertan behera geratu da Emakumeon Etxean egitekoa zen bakarrizketa saioa
Raquel Lopezek eta Ane Lindanek eskaini behar zuten umorezko bakarrizketa saioa ostegunean, baina bertan behera geratu dela jakinarazi berri du Emakumeon Etxeak.
Despotorre bakarrizketa saioa egitekoa zen datorren ostegunean Emakumeon Etxean, Ane ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017804 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saregile plazan bihar egingo den elkarretaratzean salatuko dute ostiralean gertatutako hilketa matxista. Zendutako emakumearen bikotekidea atxilotu zuten gertakarien unean, eta hala izango dute epaiketara bitarte.
Donibane Lohizunen (Lapurdi) hilda aurkitu zuten 33 urteko emakume bat, eta hilketa matxistaren hipotesia ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017805 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Badok 13 Orio taldearen atzetik sailkatu zen Zumaiako ontzia, 11 segundora.
Telmo Deun arraun elkarteko beteranoen ontzia Bilbon izan zen larunbatean, eta bigarren postuan sailkatu zen Badok 13 Orio taldearen atzetik. Zumaiarrek 12 minutu eta 32 segundoko denboran amaitu zuten estropada; 11 segundo azkarragoak izan zir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017806 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itxas Gainek domina ugari eskuratu du asteburuan etxean bertan jokatutako lehietan
Larunbat arratsaldean Euskadiko itsas kayak txapelketa jokatu zuten, eta igande eguerdian, berriz, maratoikoa. Banaka dominak lortzeaz gain, taldeka bi txapelketak irabazi ditu Zumaiako piraguismo elkarteak.
Asteburu borobila izan da joa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017807 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur eta bihar hartu ahal izango dituzte txandak odol emaileek, telefonoz.
Internet bidez txandak hartu ahal izan dira ostiral, larunbat eta igandean. Gaur eta bihar, 17:30etik 21:00etara, telefonoz hartu ahal izango dira, 609 81 27 06 telefono zenbakira deituta edo WhatsAppez idatzita.
Odol Bankuko datuen arabera, odo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017808 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Trainerillen Ligako hirugarren jardunaldia jokatu dute gaur goizean Getarian, eta Zumaiak bost ontzi uretaratu ditu.
Gipuzkoako Trainerillen Ligako hirugarren jardunaldia jokatu dute gaur eguerdian Getarian, Antxoa Egunaren harira. Zumaiak bost ontzi uretaratu ditu: bana kadete neska eta mutiletan eta emakum... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017809 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxoan ekin zioten kanpainari baxurako arrantzaleek eta orain arte eman duena azaldu du Emeterio Urresti Getariako Kofradiako presidenteak.
Martxoaren hasieran ekin zioten baxurako arrantzaleek denboraldiari, eta ordutik antxoa harrapatzen ari dira Getariako eta Orioko arrantza ontziak. Edonola ere, Emeterio Urresti ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017810 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Nagusiek musika barrenean sentitzen dute eta horrek zerbait zoragarria sortzen du"
Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak herriko nagusiekin gauzatutako proiektuaren emaitza erakutsiko du astearte arratsaldean Odietan egingo den kontzertuan. Musika Bandaren laguntza izango du, baina protagonista proiektuan parte hartu dut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017811 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kontsumobideren hitzaldiak izango dira Hogarrean maiatzean eta ekainan
Kontsumobide Kontsumoko euskal institutuak nagusiei zuzendutako bi hitzaldi emango ditu Hogarrean. Maiatzean eta ekainan saio bana izango da, eta interesdunek aurrez izena eman beharko dute.
Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko eta babes... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017812 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dantzaren hilabetea da maiatza, eta horren inguruko ekitaldi edo jarduera ugari antolatu dira Zumaian azken urteotan. Dantzari txiki egunen garaia ere bada hau, eta Zumaian ekainaren 2an arituko dira haurrak dantzan.
Dantzari lotutako saioak, baina, ez dira azken urteotako kontua bakarrik. Atzera begirada eginda, herri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017813 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2024ko Batzar Nagusia egingo du datorren astean Piztu energia kooperatibak
Datorren larunbatean, maiatzaren 11n, egingo du urteko Batzar Nagusia Piztuk.
Piztu energia kooperatibak batzar nagusia egingo du maiatzaren 11n. "Egun ona da kooperatibaren beste kideak ezagutzeko eta kooperatibaren egoeraz zein bilakaeraz ezta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017814 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alde Zaharreko bizilagunekin bilduko da udala Goiko plazako aldaketen berri emateko
Alde Zaharreko bizilagun batzuek sinadura bilketa abiatu zuten pasa den Aste Santuaren bueltan Foruen plazan egindako aldaketekin kexu.
Foruen plaza eraldatzeko pausoak eman zituen udalak martxoaren amaieran , "plaza-izaera berreskuratz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017815 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udako jarduerak antolatzeko bilera irekia egingo du udalak herriko elkarte eta taldeekin
Ekainetik udara amaierara arte jarduera ugari izaten da herrian, eta Kultura sailak horregatik bildu nahi du herritarrekin maiatzaren 15ean. Bilera irekia izango da, eta bertan parte hartzera deitu ditu Zumaiako elkarteak, taldeak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017816 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beñat Sainz eta Aratz Unanue, Gipuzkoa klasika on bat egin ondoren, onenen artean lehiatzen ari dira, garaipenerako borrokan murgilduta.
Lazkaon aurreko larunbatean Beñat Sainz bigarren sailkatu zen, Aratz Unanuek zortzigarren sailkatzea lortu zuen eta Danel Beristainek 24. Guztien emaitzekin, taldekako sailkapenean au... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017817 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Topografia ikasketak egin zituen Unai Rubio Apreak (Zumaia, 1985), eta lanbide horretan ere aritu zen, baina bizitzak, interesek eta kuriositateak beste mundu batera eraman dute: ardoen mundura. Sommelier eta enologia ikasketak egin ditu, eta gaur egun ardoen komertziala izateaz gain, ostalaritza establezimenduei aholk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017818 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika talde zumaiarrak Urruntzeko izeneko abestia jo du ETB1eko kultur saioan.
Euskal kulturaren ispilua da EITB Kultura telebista saioa. Oraingo honetan Eire Zumaiako musika taldea izan dute gonbidatu, baita abesti bat zuzenean jo non eta ermita batean. Urruntzeko abestia jo dute Eire Maia eta Eire Salegi buru dituen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017819 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalekuetako koordinatzaileen behin betiko zerrenda iragarri du udalak
Udaleku irekietako koordinatzaileak kontratatzeko prozesua abiatu zuen. Behin betikoen zerrenda argitaratu ondoren hautaketa prozesua bukatutzat eman du.
Uztailean Zumaian egingo diren udaleku irekietan koordinatzaile bezala lan egiteko hautatuen be... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017820 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondartzako yoga ikastarorako izen ematea zabalik dago Emakumeon Etxean
Jabetze eskolen barruan, hondartzan egingo den yoga ikastaroa prestatu du Zumaiako Emakumeon Etxeak. Lau saio izango dira, maiatzaren amaiera eta ekainaren erdira bitartean, eta interesdunek aurrez eman beharko dute izena.
Hondartzako yoga ikastaro... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017821 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Piraguismoko Euskadiko bi txapelketa jokatuko dira asteburuan Zumaian
Larunbat arratsaldean Euskadiko itsas kayak txapelketa jokatuko da, eta maratoikoa igande goizean.
Euskadiko piraguismoaren hiriburu izango da Zumaia asteburu honetan. Izan ere, Euskadiko bi txapelketa jokatuko dira herrian datozen bi egunotan, itsas... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0017822 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Taloen tankerakoa da zaperoa, baina ez hain fina, askotan zahiarekin egiten delako (Argazkia: Antigoaleko Hiztegia ).
Baserri giroko beste hitz bat ekarri dugu aste honetan ere. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
Oiloei eta txerriei jaten emateko egiten den oreari esaten diogu "zaperoa" (ahoz "... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.