id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0018723
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sanpedroekin hasitako egitarauari jarraipena emateko, mariatxien kontzertua izango da gaur. Hain zuzen, Chuchin Ibañez & Garibaldi Band taldeak doinu mexikarrak ekarriko ditu Zumaiara. Kontzertua 22:30ean izango da, Beheko plazan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018724
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Artisauen sorkuntzak eta jakiak izango dira salgai biharko artisau azokan Uda sasoiaren hasierarekin batera, bueltan da berriz ere artisau azoka. Bihar, igandea, Zumaiako nahiz inguruko herrietako artisauek beren postuak jarriko dituzte Beheko plazan, eta askotariko produktuak saldu: bitxiak, larrua, zilarra, eskuz egi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018725
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasatu berri ditugu Zarauzko San Pelaioak eta Zumaiako San Pedroak, eta gainean dugu uda sasoia ere. Egunerokotasunarekin apurtu eta festa egiteko unea da askorentzat: kontzertuak eta bestelako ekitaldiak, lagunarteko bazkari eta afariak, poteoa eta parranda. Ez bakarrik jai patronaletan, tradizionalki izan den bezala;...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018726
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi urteren ostean, aurtengo udan ia mugarik gabe bidaiatzeko aukera izango dute herritarrek. Honakoak dira turista uholdearen jopuntu izango diren lekuetako batzuk: Kolonbia. Krimen kopurua nabarmen murriztu izanak mundu guztiko turisten helmuga bihurtu du Hegoamerika iparraldeko harribitxi hau. Kuba. Kubara joatea den...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018727
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oporretarako prest? Maleta egitea falta zaizu, ordea, eta ez dakizu nondik hasi: zer eraman, nola sartu... Ohikoa da. Laguntza txiki bat nahi izanez gero, hona hemen maleta egokia egiteko beharrezko gakoak: E z da gauza bera egun askotarako edo astebururako plana izatea. Ez da gauza bera hotel batera joatea edo itxi ga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018728
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egunotan etxean jasoko duzuen Udako GUKA argitalpenean, eskualdeko herritarrek egin dituzten hainbat bidaia handi eta ikusgarri laburbildu ditugu, eta horietako zenbait bideoz ikusteko aukera ere izango duzue Udako GUKA saio berezietan, ostiral iluntzero Erlo Telebistan eta Baleikeren, Maxixatzenen, Karkararen, Uztarri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018729
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar hasiko da Orion, eta hilabetean zehar geldialdiak egingo ditu Zumaian, Deban eta Getarian. Aldundiak organo jaialdia antolatu du beste urte batez, udalen laguntzarekin. Ekimena zazpigarren ediziora heldu bada ere, hasierako helburuak aipatu dituzte jaialdiaren aurkezpenean: organoa tresna gisa ezagutaraztea, onda...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018730
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Adin guztietako herritarrentzako festetako egitaraua osatu dute. Jaietan izango dituzte, besteak beste, mus eta eskoba txapelketa, patata tortilla lehiaketa, puzgarriak eta zezen mekanikoa, txokolate-jana, sardina-jana, bertso bazkaria eta bakarrizketa. - 22:00. Mus eta eskoba txapelketak. Mus txapelketan parte hartzea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018731
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iturainen eta Curielen 'Bete ingoiau' antzezlana izango da gaur Mari kalean Goiz Eder Iturain eta Esti Curiel zumaiarrak dira antzezlaneko protagonistak, eta gasolindegiko lankideak dira istorioan. Kalean eskainiko dute gaur 2021ko Poltsiko antzerki sorkuntzako lan finalista, 22:00etan. Zutani Teatroaren Bete ingoiau a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018732
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pirinioetako Bidea egitasmoa zuzenean ikusi ahal izango da Baleike.eus-en Egitasmoaren zuzeneko saioa egingo dute hainbat hedabidek, eta emankizun hori Baleike.eus-en ere ikusi ahal izango da. 21:00etatik 22:30era izango da, Maider Galardi eta Ana Iruretagoiena esatariek gidatuta. Erabakitzeko eskubidearen alde, herrit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018733
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Piedad Arrietari galdetu diogu bere iritziz nolakoa izango den Zumaia 2050ean. Klima aldatuko al da? Uste badazu aldatuko dela zergaitik pentsatzen duzu izango dela? Zumaia eta Getariako bidegorria egingo dutela uste duzu? Eta Arroara?Eta Oikiara? Dendetako prezioak asko igoko ahal dira? Eta denda txikiak jarraituko al...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018734
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Luis Mari Goikoetxeari Zumaia 2050. urtean nola egongo den galdetu diogu. Jarraian bere ikuspuntuko erantzunak. Jendeak ikasi du etortzen, eta nik uste dut turismoak pixka bat gora egingo duela. Denok dakigun bezala, mundu osoan klima aldaketak gertatzen ari dira, hori dela eta, klima asko aldatuko dela uste duzu? Klim...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018735
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Raimundo Sagarzazuri galdetu diogu bere iritziz Zumaia 2050. urtean nolakoa izango den. Hemen dauzkazue bere erantzunak. Denok dakigun bezala, mundu osoan klima aldaketak gertatzen ari dira, hori dela eta, klima asko aldatuko dela uste duzu? Klima aldaketa hauekin itsasoa igo egingo dela uste al duzu, eta horrela bada,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018736
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Gazteek lan munduan sartzeko erraztasunak izatea garrantzitsua izango litzateke" Zumaia 2050ean nola izango den gaiari buruz hitz egingo dugu Luis Alberdirekin. Neurri batean izango da baina ez gaur bezain beste, espezie gero eta gutxiago egon daitezke eta horrek ekonomia iturria murriztuko du. Orain dagoeneko klima a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018737
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Klima aldaketaren inguruan gehiegi hitz egiten dugula esango nuke" 2050ean Zumaia nola ikusten duen galdetu diogu Oikiako guraso bati, Maria Jesus Garateri. Nik uste dut kutxadura kudeatzen ari garela eta posible izango dela eta gustatuko litzaidake. Nire iritziz bai ,baina hartu ditugun bakunen eta neurrien ondorioz ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018738
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Ez dut uste gizarte hobe bat lantzen saiatzen ari garenik, baizik eta multinazional handien zerbitzura dagoen gizarte bat" 2050ean Zumaia nolakoa izango den jakiteko hainbat herritar elkarrizketatu dugu. Hauxe da Juan Jose Urbietaren iritzia. Nik uste dut hogeita hamar urte ez dela denbora asko gehiegi hondatzeko; bai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018739
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Bakoitzak berean bakarrik pentsatzen du eta talde kohesio hori galtzen joango da" Zumaia 2050ean nolakoa izango den jakiteko hainbat elkarrizketa egin ditugu herritarren artean. Hauxe da Eli Alzuriri egindakoa. Hemendik 30 urtera zahar eta gazteen arteko proportzioa nolakoa izango da? Pentsatzen dut, gaur egun dauzkag...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018740
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Koronabirusa eta gerra ikusita, argi dago pobreagoak izango garela" Bere iritziz Zumaia 2050ean nolakoa izango den galdetu diogu Beñat Perezi. Hemendik 30 urteetara zahar eta gazteen arteko proportzioa nolakoa izango da? Ume gutxiago egongo dira, gaur egungo gazteek ez dute orrenbeste pentzatzen famili bat edukitzean,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018741
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"kotxea gutxiago eta bizikleta gehiago erabiltzeko aukera emango nioke jendeari" Zumaia 2050ean nolakoa izango den jakiteko elkarrizketatu dugu Itziar Mora. Langabeziaren portzentaia gazteen artean handiagoa edo txikiagoa izango? Badirudi gero eta gazte gehiago egongo dela langabezian, ez dakitelako zer bide hartu, eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018742
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Miren Romateten iritziz Zumaian 2050ean nolakoa izango den jakin nahi izan dugu elkarrizketa honetan. Niri iruditzen zait zaharren kopurua askoz ere handiagoa izango dela gazteena baino, jaiotze-tasa baxua delako, eta bizi itxaropena handiago. Ikusita geroz eta atzerritar gehiago daudela, iruditzen zait nahasketa handi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018743
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Gero eta energia gehiago erabiliko dugu baina energia berriztagarriak izango dira" Zumaia 2050ean nola irudikatzen duen azaldu digu Iosu Egañak elkarrizketa honetan. Zahar eta gazteen arteko proportzioa nolakoa izango da? Proportzioan, gaur egun baino zahar gehiago. Gero eta energia gehiago erabiliko dugu baina energi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018744
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiarren iritziz Zumaia 2050ean nolakoa izango den jakin nahi dugu. Hona hemen Juan Morenoren iritzia. Jende gehienak herritik kanpo egingo du lan, inguruko industrialdeetan, inguruko beste herri batzuetan edo atzerrian. Ostalaritza, merkataritza edo erakunde publikoak bezalako zerbitzuetara dedikatzen diren pertsona...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018745
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Etorkin gazteak etorriko dira lan bila, lanpostuak eta betebeharrak betetzeko" 2050erako Zumaiako biztanleria aldatuko al da? Nolako aldaketak ikusiko dira biztanlerian? Nire ustez kopurua ez da asko aldatuko, baina biztanleria aldatuko da etorkin gazteak etorriko direlako lan bila, lanpostuak eta betebeharrak betetze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018746
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bere iritziz Zumaia 2050ean nolakoa izango den galdetu diogu Leire Zubikarairi. Gaur egun bezala (10.000 inguru), Zumaian itsaso mailaren igoera dela eta ez dut uste tamaina aldetik jende gehiago bizitzeko aukerarik egongo denik. Gero eta kale gehiago peatonalizatuko dira: oinezkoek, bizikletek eta garraio publikoak iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018747
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Gure gurasoak gu baino hobeto bizi ziren eta gu gure seme-alabak baino hobeto" 2050ean Zumaia nolakoa izango den jakin nahi dugu. Iñaki Etxaberi galdetu diogu gaiaren inguruan. Nire ustez gaur egun baino gehiago. Alde batetik heriotza tasa handiagoa da baina, bestetik, atzerritik biztanle kopurua geroz eta handiagoa i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018748
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nik uste dut, gutxi gorabehera 10.000 inguruan mantenduko dela, baina pixkat hasiko da, ez asko. Nik uste dut, gaur egungo panorama ikusita, zahar gehiago egongo direla gazteak baino, eta arazo bat izango dela hau etorkizunetako egoitzetan. Pisu handiagoa izango dute internetak eta turismoak, eta industriak nik uste gu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018749
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Internetetik egiten diren erosketek eta supermerkatu handiek tarte gutxi ari zaie uzten bertako merkataritzari" Iruditzen zait gaur egun baino gutxiago; biztanleria zahartzen ari delako eta, nahiz eta kostaldean gutxiago gutxitu, iruditzen zait gutxiago izango dela. Jaiotza gutxi daude eta handitzen joango da zaharren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018750
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia 2050ean nola irudikatzen duen azaldu digu Maite Etxabek elkarrizketa honetan. 2050. urtean Zumaiak zenbat biztanle edukiko ditu zure ustez? Nik uste, gutxigora-behera, 11.000 biztanle. Orain baino zerbait gehiago, baina antzera. Nik uste ez dela egongo aldaketa askorik, bertako jende asko, eta kanpoko batzuk bai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018751
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hirugarren eta hamargarren egin dute Zumaiako traineruek etxean jokatutako estropadetan Zumaiako banderak izan dira gaur jokoan, 37.a gizonezkoen kasuan, eta bosgarrena emakumeetan. Telmo Deun Arraun Elkarteko ontziek ezin izan dituzte gaurkoan banderak astindu: Plentziara eta Hondarribira joan dira. ETE eta KAE 1 lige...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018752
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Zarata' ekimenak geldialdia egingo du bihar Zumaian, LGTBI+ kolektiboaren bizipenak zabaltzea xede Zarata proiektua bihar, astelehenarekin helduko da Zumaiara. Hodei Arrastoak zuzendutako ekimenak LGTBI+ kolektiboaren parte diren norbanakoen errealitatea bistaratzea du xede, eta Harrotasun Egunaren bezpera baliatu dut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018753
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral arratsaldean jokatu ziren Odieta frontoian esku pilota txapelketa herrikoiko finalerdiak. Neurketa horietako garaileek jokatuko dute datorren ostiralean txapelketako finala. Eguraldia lagun zutela, Odieta frontoian jokatu ziren ostiral arratsaldean esku pilota txapelketa herrikoiko finalerdiak. Lehen partidan, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018754
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irlandara egindako bidaitik bueltatu berri, Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkartea datorren udazkeneko eskaintza prestatzen hasi da jada. Hala, urriaren 3tik 13ra bitartean Benidormera joango dira Beheko Plazako bazkideak. Lau izarreko hotel batean egingo dute egonaldia, eta horren barruan sartuko dira jator...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018755
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Galanta egin du gaur emakumezkoen Zumaiako traineruak. Donibane Lohizune Ziburuko bandera irabazi du gaur arratsaldean Telmo Deun traineruak. ETE ligako bigarren jardunaldia jokatu da gaur arratsaldean Ipar Euskal Herrian. Donibane Lohizune Ziburuko V. Ikurriña jokatu da 16:30etik aurrera. Zumaia lehen txandan aritu da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018756
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mojaxarren Komentua eraberritzeko espedientea eta lanen lizitazioa onartu zuen atzo udaletxean egindako ezohiko udalbatzak. Alderdi guztien aldeko botoa jaso zuen proposamenak. Komentua kultur topagune bihurtzeko beste pauso bat eman zuen udalak atzo egindako ekaineko ezohiko plenoan. Ahobatez onartu zuten San Jose Kom...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018757
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berrikuntzekin bueltan da Itzurun eta Arranpla arteko zeharkaldia 200 bat igerilarik parte hartuko dutela aurreikusten dute Taosa igeriketa taldeko kideek. Neoprenoarekin parte hartzeko aukera ere zabaldu dute aurtengo proban. Beste kirol eta kultur jarduera askotan bezala, pandemiak eragina izan du Taosa igeriketa tal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018758
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean Gipuzkoako junior mailako Gipuzkoako Itzuliko lehen etapa Zumaian jokatuko da. Goizeko 9:30ean Beheko Plazan parte hartzaileen aurkezpena egingo da; 33 talde izango dira guztira, 184 txirrindulari. Gipuzkoako talde guztiez gain, Euskal Herri osoko taldeak, gehi Galizia, Aragoi eta Kataluniako taldeak ere iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018759
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Infinitua ihi batean saiakerarekin amaitu dugu ikasturtea ekainean, eta irailean ekingo diogu atzera, Nobel saridun baten ipuinarekin. Irailetik abendura, irakurgai eta idazle hauek izango ditugu gurean. Ateak zabalik daude, ZATOZ! Alice Munroe-ren "Hartza mendi gainera igo zen" kontakizuna izango dugu mintzagai orain ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018760
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Taosa Igeri Taldeko igerilariek oso lan ona egin zuten pasa den asteburuan alebinen Gipuzkoako Txapelketan. Ordiziko Majorin igerilekuan Taosako alebin neska-mutilek lan ona egin zuten. Bertan, hogei domina lortu zituzten, eta nesken taldea osoko puntuaketan txapeldunordea geratu ziren. Aipatu, baita ere, Maria Etxabe ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018761
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nerabe eta gazteei zuzendutako ekimena da, eta Sorginlore Gizarte Elkarteak, Ikertze Kultur Elkarteak, eXperientziak Elkarteak eta Zarauzko Bilgune Feministak sortu dute. Motxila soinean hartu eta mapak jasota, herrian zehar kokatutako probak gainditu beharko dituzte parte hartzaileek. Egunerokotasunetik atera eta best...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018762
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo arratsaldean jokatu ziren pala txapelketa herrikoiko finalerdiak. Finala datorren asteartean jokatuko da, hilaren 28an, Odietan. Pala txapelketa herrikoiko finalerdiak jokatu ziren atzo arratsaldean Odieta pilotalekuan. Euri tantak hasi baziren ere, Odietan bertan hasi eta bukatu zituzten partidak. Hirugarren eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018763
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Apirilan zendu zen andrea, baina joan den astean atxilotu zuten haren semea, ama hiltzea leporatuta. Eraso matxista salatu eta autodefentsa feminista aldarrikatuko dute gaurko deitutako elkarretaratzean. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak eta Zumaiako Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute gaurko, beste be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018764
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu honetan Touring futbol elkarteak antolatuta txapelketara, nesken 2 taldea hartu dute parte; batetik Alebin neskak eta bestetik infantil neskak, txapelketa irabaziz.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018765
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eliezer Chavarria Zumaia Cuban Boxing taldeko boxeolaria Euskadiko txapeldun Ander Milikuaren aurka lehiatuko da larunbatean Hernanin. Borrokaldi amateurrak jokatuko dira hilaren 18an Hernaniko kiroldegian, eta bertan izango dira boxeolari zumaiarrak ere. Eliezer Chavarriak Ander Milikua Euskadiko txapeldunaren aurka l...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018766
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatu zen Hondarribian eta Zumaiako beteranoen ontzia hirugarren sailkatu zen Badok 13ren eta Fortunaren atzetik. Guztira, hiru ontzik parte hartu zuten kategoria horretan, eta Badok 13k irabazi zuen txapelketa, 10:49, 13 denbora markatuta; zumaiarren ontziak, berriz, 11:11 denb...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018767
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ukrainako errefuxiatuen alde 1.203 euro bildu dituzte Gertu elkarteko saltokietan SOS Ukraina Zumaia taldearekin elkarlanean, itsulapikoak jarri zituzten apirilaren erdialdean Gertu ostalari eta merkatarien elkarteko saltokietan. Zumaiara iristen diren errefuxiatuei laguntzeko erabiliko dute bildutako dirua. Zumaiako z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018768
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako txapelketa irabazi dute paleta gomaz Zumaiako kadete mailako pilotariek Aritz Garikano, Telmo Carballo eta Denis Agirrezabalagak osatutako taldea gailendu zen atzo, igandea, Debako Euskal Jolas taldeko kideen aurka jokatutako finalean. Ligaxkan elkarren aurka jokatutako partidan debarrak izan ziren nagusi, e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018769
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jolastorduetako ekimena da JOLASASKE . Behintzat, horrela pentsatuta sortu eta abiatu zen. Honen bidez, ikasleei gutxiengo arau batzuk jartzen zaizkie eta gainerakoa beraien autonomia, sormena, inklusioa eta hezkidetza lantzeko helburuetan oinarrituta dago. Materiala frontoiaren atzekaldean dagoen kontainer batean bild...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018770
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumezkoen trainerua zazpigarren eta gizonezkoena zortzigarren geratu dira Gipuzkoako Txapelketan Orio izan da txapeldun emakumezkoetan, eta Hondarribia gizonezkoetan. Datorren astean hasiko dituzte Zumaiako bi traineruek ligako jardunaldiak. Datorren asteburuan murgilduko dira KAE 1 ligan Zumaiako bi traineruak, eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018771
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
V. Torneo Bahia de Txingudin parte hartu du selekzioarekin, baita txapelketa irabazi ere. Markel Olaizola Zumaiakoren kadete mailan jokatzen duen jokalariak, Gipuzkoako selekziorako deia eduki du eta V. Torneo Bahia de Txingudi Landetxa txapelketan hartu du parte. Txapelketa honetan, Zumaiako Futbol Taldeko 2007. urtek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018772
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
39 urteko gizonezko bat hil da gaur arratsaldean auto istripuan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 18:35 inguruan gertatu da. Auto batek eta moto batek elkar jo dute 18:35 inguruan, Lasao auzoaren parean, Azpeitirako noranzkoan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, osasun langileek ezin izan dute moto gidaria suspertu. Ertzaint...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018773
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asmoa da azken hilabeteotan proiektuak izan duen garapenaren berri ematea. Herritarrek aurrebazkidetza egiteko aukera ere izango dute bilkuran. Egutera proiektuaren nondik norakoak azaltzea xede, aurkezpen saioa izango da datorren asteartean, hilak 7. Azken hilabeteotan barne lanak egiten aritu dira, eta orain, hurreng...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018774
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiarrak eta EAJ-PNV udal taldea ez daude ados Itzurungo igogailuaren proposamenekin Bizilagunen ustez, irtenbide desegokia ematen duten lau proposamen aurkeztu ditu Udalak herri galdeketara. Maiatzaren 9an, Zumaiako Udalak Larretxo auzoko irisgarritasuna erraztuko duen igogailu bat eraikitzeko aurkeztutako lau propo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018775
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Proposamena jendaurrean aurkeztu ondoren, forma juridikoa eman eta HAPOan txertatzeko lanketan murgildu da udala. Teknikariak, etxebizitza turistikoen jabeak eta Etxebizitza Asanbladako kideak elkarrizketatu eta araudiak aztertu ondotik egin du proposamena Udal Gobernuak. Araudi berriaren arabera, atari bakoitzean gehi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018776
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donostia Grand Slameko finalerdia jokatuko du bihar Imanol Lopezek Donostiako Balda pilotalekuan jokatzen ari diren Grand Slam zesta punta txapelketa azken txanpan sartu da. Bihar arratsaldean finalerdiak jokatuko dira eta datorren larunbatean final handia. Txapelketako lehen faseko hiru jardunaldiak jokatu ondoren, pa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018777
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeon* Etxeak egitarau zabala antolatu du biharko, "elkarrekin piztutakoa" ospatzeko Raixta edo elkarrekin piztu duguna izenburupean, emakume sortzaileen azoka, emanaldiak, performanceak eta tailerrak izango dira, besteak beste. Goizean goiz hasi eta iluntzera arte, ekitaldi ugari eta festa giroa izango dira bihar ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018778
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abian da Zumaiako negozioen eskaintza biltzen duen Zumaian Bai erakusleiho digitala Ataria iaz sortu zuten, eta negozioen digitalizazioa bultzatzen aritu dira ordutik. Herriko 200 saltokitik gora biltzen ditu orain, eta plataforma ezagutzera emateko, komunikazio kanpaina abiatu dute. Zumaiako Udalak eta Gertu merkatari...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018779
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan zen ostiralean, maiatzak 27, Herri Eskolako Festa egiteko aukera izan genuen, azken bi urte hauek pasatu ondoren. Bertan, jendetza izugarria bildu zen: ikasleak, irakasleak, guraso eta familiak; eta dena Eskolako Festaz gozatzeko. Oso egitarau zabala eta anitza genuen aurretik: tailer ugari, hainbat jolas, puzgarr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018780
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herritar batek mezu hau bidali du Baleike n publikatzeko: "Igande arratsaldean surfeko neoprenoa galdu genuen Itzurun hondartzan. Hurley markakoa, beltza eta urdina, 14 urte. Norbaitek topatu badu mesedez, deitu 646 16 32 46 telefonora".
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018781
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Futbol Taldeko mutilek azken aukera izango dute igoera lortzeko. Asteburu honetan play offeko hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dira eta partida horretako irabazleak igoera lortuko du. Zumaiakok autobus zerbitzua jarriko du ikusleak partidara joan daitezen. Autobusera apuntatzeko azken eguna asteazken...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018782
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pentsio publikoen pribatizazioa sustatzen duen lege proiektua salatu dute pentsiodunek Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren (EHPM) idatzi bat banatu dute gaur eguerdian egindako kontzentrazioan. Enpleguko pentsio pribatuen planak sustatzeko lege proiektua tramitatzen hasiko direla dio EHPM-k idatzi honetan. Pentsi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018783
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbateko ekitaldi hontan, half eta distantzia olinpikoak izan genituen. ZTTko kirolari batek half distantzian parte hartu zuen eta beste lau distantzia olinpikoan. Drafting nik gabeko triatloia zen Salamancakoa; hau da, bizikletan bakarrik joan behar du kirolariak, pelotoia osatu gabe inorekin. Eguraldia nahi baino ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018784
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inmo Azkue Pulpo taldeko kadete neskak, Gipuzkoako Udaberriko kopako txapeldunak Garaje Axiri Pulpo taldea azpitxapeldun bere taldean golen aldea dela eta. Ondo bukatu dute denboraldia Inmo Azkue Pulpo eta Garaje Axiri Pulpo kadete mailako neskek. Biak zuten Udaberriko kopa irabazteko aukera, eta horretarako bere parti...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018785
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urrezko domina bat eta zilarrezko birekin itzuli da Itxas-Gain etxera Nazioarteko lehenengo maratoi txapelketa izan dira asteburuan Itxas-Gain taldeko kideak. Galizian jokatu da, Muiños urtegian, eta Zumaiatik 11 kirolarik hartu dute parte. Larunbat goizean jubenilen txanda izan zen, eta bertan Josefa Molinak bosgarren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018786
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Olatz Bereziartua: "Arraunarekiko eta taldearekiko konpromisoak batzen gaitu" Bederatzi urte igaro dira Olatz Bereziartua Aizpurua (Zestoa, 2000) Telmo Deunera batu zenetik. 2013ko irailean hasi zen arraunean, eta laugarren denboraldia du aurtengoa talde nagusian. Lehen estropadak jokatuta, ilusio handiz begiratzen dio...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018787
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martxo erdialdean, ordurako Ukrainatik ihesi ateratako herritarrak Euskal Herrira iristen ari zirela, Eusko Jaurlaritzak autobus batean sartu gintuen hainbat kazetari; besteak beste, Irunen errefuxiatuak jasotzeko martxan jarri berri zuten 55 Pabilioia eta urteak jardunean daramatzan Hilanderasko harrera zentroa erakus...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018788
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ordubete pasa daramat sofan botata postura berean, ezer egin gabe. Ez telebistarik, ez musikarik, ez libururik, komikirik edo aldizkaririk. Ezer ere ez. Neuronei oporrak eman dizkiet. Ohikoa baino entze​​falograma lauagoa dut oraintxe. Ordubete pasa hormari begira. Justu-justu begiak mugitzen ditut; burua, berriz, ahal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018789
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irungo taldearekin egindako zazpi urteko ibilbidea bihar bukatuko du Kauldi Odriozola jokalariak. Bidasoarekin azken partida jokatuko du Benidormen aurka. Asobal ligako azken jardunaldia jokatuko da bihar, eta Bidasoan aritu diren jokalari batzuei agurra, edo gero arte bat eskainiko diete Artaleku kiroldegian. Kauldi O...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018790
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Auzolanaren bidez, denborarekin harraldean pilatzen joan diren hondakinak bildu eta handik ateratzeko ekintza egingo da bihar Euskal Kostaldeko Geoparkeak deituta. Europako Geoparkeen Asteari lotutako ekitaldiekin jarraitzen da Deban, Mutrikun eta Zumaian. Gaur goizean Irunen dagoen Gordailura bisita egin dute, eta arr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018791
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kadete mailako txirrindularien Zumaia Saria jokatu da gaur goizean. Kategoria horretako Gipuzkoako txapelketa ere bazen eskualdeko errepideetan zehar jokatutako gaurko lasterketa. Goizeko 10:30ean abiatu dira txirrindulariak Zuloaga plazatik. Aurretik, 56 kilometro zituzten egiteko eskualdeko errepiudeetan barrena. Zum...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018792
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goikoetxea eta Lopez Donostia Grand Slameko hurrengo fasera sailkatzen saiatuko dira gaur Zesta-puntako Donostia Grand Slameko lehen faseko azken jardunaldia jokatuko da gaur Balda pilotalekuean. Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez arituko dira bertan. Txapelketako lehen faseko hirugarren eta azken jardunaldia jokatu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018793
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aita Marin erabakiko da zer talde igoko den Ohorezko Erregional mailara Erregional mailako Zumaiakok eta Lagun Onakek partida jokatuko dute gaur arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Aita Mari futbol zelaian. Ohorezko Erregional mailara igotzea egongo da gaur jokoan. Erregionaletako Ohorezko mailara igotzeko fasean murgil...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018794
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den otsailaren 28tik preso dago Polonian Pablo Gonzalez kazetari euskalduna. Behin-behineko espetxealdian egongo da maiatzaren 29ra arte Rzeszoweko segurtasun altuko kartzelan. Fiskaltzak Errusiaren mesedetan espioitza lanak egitea "Poloniaren segurtasuna" kolokan jartzea leporatzen dio. Akusazioa oso larria da, b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018795
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berdintasunaren inguruko kezkak eta beharrak identifikatzeko saioa izango da datorren asteartean Udalak urte amaierarako onartu nahi du IV. Berdintasun Plana, eta plana osatzeko bide horretan, herritarren iritziak bildu nahi ditu egoeraren diagnostikoa egiteko. IV. Berdintasun Plana osatzeko lanetan ari da udala. Izan ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018796
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haurrekin eta helduekin xake partidak jokatuko ditu Rey Enigmak bihar Zumaian Rey Enigma xake jokalaria Zumaian izango da bihar, Kbi xake klubak gonbidatuta. Haurrekin eta helduekin xake partidak jokatuko ditu mozorro batean atzean ezkutatzen den jokalari honek. Madrilen egin zen ezagun Rey Enigma, eta ordutik hainbat ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018797
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beteranoen Mundakako II. Estropada jokatuko da larunbatean. ABE/La Salve ligarako hirugarren estropada izango da, eta 16:00etan hasiko da. Zumaiako beteranoek hartuko dute parte. Erlojuaren aurka jokatuko da estropada eta gaur egun ligak duen sailkapenaren arabera aterako dira ontziak. Lehena ateratzen Bilbao B izango ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018798
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ehun urtetik gora dituen trenzubia berrituko du Euskal Trenbide Sareak (ETS). Lanak lizitatu berri ditu 4,3 milioi euroko kostuarekin. Eskaintzak aurkeztu nahi dituzten enpresek 15 hilabeteko epea izango dute lanak egiteko, erakundeak azaldu duenez. Zumaiako trenzubia 1900. urtean egin zuten, eta 1901eko lehen egunean ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018799
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oraindik ere eros daitezke Astinduk eta Korrontzik bihar eskainiko duten emanaldirako sarrerak Turismo Bulegoan eskura daitezke sarrerak. Maiatza dantzan igaro dute Astinduko kideek, eta biharko eguna ez da gutxiagorako izango. Maiatza Dantzan egitasmoari behar bezalako amaiera emateko, emanaldi berezia prestatu du bih...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018800
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Geuretik sortuak programari esker sortutako Harri minak antzezlana izango da gaur iluntzean Aita Mari aretoan (20:00etan). Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak hauek dira: Aitor Ossa Rissanen, Ixabel Dorronsoro Gaztañaga eta Samuel Ruiz. Sarrerak aret...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018801
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Galvanizados Olaizola enpresako langileek lehen greba eguna dute gaur. Produkzioa eten eta kalera atera dira Gipuzkoako metalaren hitzarmenak jasotzen duen soldata igoera eskatzeko. Ostiral honetan eta, egoera konpontzen ez bada, datozen bi ostiraletan greba egitea erabaki zuen Galvanizados Olaizola enpresako langileen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018802
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Edizio berriaren aurkezpen txiki bat egin genuen, eta proposamen politak jaso genituen herrian era askotako ekintzak egiteko. Esate baterako, Zumaiako egun berezi batzuetan Euskaraldiaren berri emango dugu, ezinbestekoa delako girotu eta herritarrek Euskaraldian parte har dezaten! Aurkezpenean azpimarratu genuen oso ga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018803
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Adur Tapiak eman dio Viveros San Anton-Exclusivas Marduri denboraldiko lehen garaipena. Obanosen lasterketa zoragarria egin eta bi besoak jaso zituen Irungo txirrindulariak. Adur Tapia jubenil mailan une honetan Euskal Herriko lasterketetan nabarmentzen ari diren Ibai Azanza eta Iñaki Ordokirekin ihes egin, eta helmuga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018804
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
DBHko 3. mailako eta ZIG gelako ikasleak, Itziarko Aixako kobetara joan ziren. Bertako kontakizun bitxi zein interesgarriak entzuteaz gain, aukera izan zuten koba barrura sartu eta bertako zulo zein pasabideetatik igarotzeko. Kaskoa jantzita eta linterna piztuta espeleologo lanetan aritu ziren.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018805
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maiatzean izan ditugu egun sargori batzuk, eta hilabetea amaitzeko Arantxak proposatutako hitz bat ekartzea pentsatu dugu. Zuen proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Itzala duen tokiari esaten diogu Zumaian "kerizpea" (ahoz "keizpia" ). Euskara batuan "gerizpea" da, eta beste adiera bat ere...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018806
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat hontan, Maiatzak 28, Gazteizen Mendizorrotzako igerilekuan, Euskadiko joko eskolarrak izango dira. Taosako igeri taldeko sei igerilari deitu ditu Gipuzkoako federazioak bertan parte hartzeko: Jon Berasategui, Telmo Mangas, Dunia Beslaiman, Maria Etxabe, Ane Berasategui eta Maddi Martin. Proba desberdinetan har...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018807
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Prebentzio eta segurtasun neurriak "uneko egoerara" egokitu dituztela azaldu du udal elkarteak, eta nahitaezkoa izango da espazioaren barruan pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun distantzia mantentzea. Pandemiaren ondorioz ezarritako alarma egoeran itxi egin zuten Urola Kostako Udal Elkartean dagoen Open Lab espazio...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018808
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astinduk sueltoko dantzen ikastaroa eskainiko du ekaineko lau igandeetan. Bazkideek doan eman dezakete izena; gainerakoek, 20 euroren truke. Maiatza dantzan igarotzen ari dira Astinduko kideak, baina datorren hilabetea ez da gutxiagorako izango. Ekaineko lau igandeetan, hilaren 5ean, 12an, 19an eta 26an, fandango eta a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018809
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikasbidaia ordaintzen laguntzeko zozketa bat egin zuten Zumaiako Herri Eskolako DBH4ko ikasleek. Saridunik agertzen ez, eta berriro zozkatu dute saria. Bi lagunentzako asteburuko menua Bittarte jatetxean. Hori izan da DBH4ko ikasleek zozkatu duten saria. Zenbaki saridu berria 4606 da, eta jabeak hamabost eguneko epea d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018810
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egur taila eta zeramika erakusketa zabalduko dute bihar Oxford aretoan Foronda kultur etxean arte tailerrak eskaini dituzte aurtengoan ere. Egur tailan eta zeramikan parte hartutako ikasleek egindako lanen erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan bihartik aurrera, maiatzak 25. Astelehenetik ostiralera 18:30etik 2...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018811
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Geuretik Sortuak ekimenaren uzta aurkeztuko dute datozen egunetan Zumaian Harri minak Bonbon Beltz konpainiaren antzezlanak hartuko du ostiral honetan Aita Mariko oholtza. Ekainean, berriz, Zumaiako hiru aktoreren emanaldiak izango dira antzoki horretan. Geuretik Sortuak ekimenaren barruan sortutako lau proiektu aurkez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018812
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Europako Geoparkeen Astearen barruan Gordailura, Gipuzkoako Ondare Bilduma Zentrora bisita antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Bisitan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. Larunbat goizean, Gordailura, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa, bisita gidatua antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Irunen aurk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018813
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Distiraren webgunean egin beharko dira izen ematea eta lehiaketan parte hartzeko ordainketa. Aurtengoan librea da gaia. Urtero legez, argazki lehiaketa antolatu dute Distira Argazki Elkarteak eta Udalak elkarlanean, Joxe Juan Azkueren oroimenez. Hain zuzen, 34. edizioa izango da aurtengoa, eta gaia libre izango dute pa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018814
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Boxeo jaialdia jokatuko da ekainaren 4an Zumaian. Sei borrokaldi izango dira guztira: lau Gipuzkoako txapelketako finalak izango dira, eta beste txapelketatik kanpokoak. Sarrerak salgai daude jada. Zumaia Cuban Boxing klubak boxeo jaialdia antolatu du beste behin ere azken urteotako hutsartearen ondoren. Ekainaren 4an ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018815
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goizean goiz atera, saltaka egin, elkarrekin bazkaldu eta egitarauaz gozatu ostean itzuliko gara.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018816
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2014-15 ikasturtean hasi ginen gurasoentzako heziketa inguruko tertuliak antolatzen baina pandemiaren ondorioz, bertan behera geratu ziren. Egoera normalizatzen ari denez, saio hauek berreskuratu nahi ditugu. IKASTURTE HONETAN AZTERTUKO DEN GAIA : " Zer nolako heziketa estiloa dut? Disziplina positiboa, baina nola?" He...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018817
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Borja Osa Gipuzkoako Txapeldun, Aitor Agirre ondo Bidasoan, Tapia eta Beristain hamar onenen artean Asteburu bikaina izan da herriko txirrindularientzat. Maila gorenetik hasiko gara. 23 urtez azpikoen mailan Bidasoako itzulian Aitor Agirre (Laboral Kutxa) primeran ibili da. Bere eginbeharra taldekideei laguntzea izan d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018818
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Turismo Bulegoan eros daitezke sarrerak 8 euroren truke, 6 euroan Gazte Txartelarekin. Emanaldia 20:00etan hasiko da, Aita Mariko zine aretoan. Porrot egindako grinez eta gaztaroaz gogoeta egitera gonbidatuko du, bestalde, Kopaz kopa Ados konpainiaren lanak. Miguelek eta Andresek, bizitza osoko lagunek, kopaz kopa dara...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018819
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zementu edo hiraulika lantegi baten barnealdea, Narkis Balentziaga margolariak egina. (Irudia: ziiz.eus ) Garai batean Zumaian garrantzi handia izan zuen gai bat ekarriko dugu aste honetan. Hitzak proposatu edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Zementu natural edo kare hidraulikoari esan izan zaio Zumai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018820
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertso saioak egingo dira datozen asteotan Otezurin eta San Juan Egoitzan Adin-adin egitasmoaren barruko saioa izango da, eta bertsolaritza adinekoen egoitzetara iristaraztea da helburu nagusia. Datozen asteetan egingo dena zazpigarren edizioa izango da. Datozen bi asteotan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk antolat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018821
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Partaidetzazko aurrekontuen fase berrian proposamenak lehenetsiko dituzte Lehen fasean 281 proposamen jaso dituzte, eta horietatik 156 aztertuko dituzte herritarrek bigarren fasean. Proposamenak lehenesteko hiru bilera deitu dituzte maiatza eta ekaina artean. Herritarrek 500.000 eurorekin Zumaian zer egingo zuten galde...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018822
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunek emanaldia hasi aurretik Aita Marin bertan izango dituzte beren gonbidapenak. Igande honetan, hilak 15, Tarzan haur antzerkia eskainiko dute Mar mar teatroako lagunek Aita Marin. Ehiza-egun berri bat hasiko da Afrikako oihane...
cc-by-sa 3.0