id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0018923
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atsedena izan eta gero, bueltan dugu Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldi berri bat. Asteburu honetan Oreretan izango da hitzordua, goizeko 10:15ean hasita. Estropada-eremu berezian, Orereta erdian dagoen errekan, batelen erlojuaren kontrako modalitatean izango da. Klubak, zortzi batelekin parte hartuko du: Infantil nesk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018924
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goizetik adi-adi ari da jarraitzen Maryna Prots Ukrainako egoera, Errusiak hasitako erasoa dela eta. Uste du Errusiako gizartearen esku ere badagoela egoera aldatzea. "145 milioi pertsona dira; Errusia ez da pertsona bakarra". Txernobyl (Ukraina) inguruko herri batekoa da Maryna Prost 23 urteko gaztea, eta umetan ezagu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018925
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken 14 urteotan bezala, aurten ere Hego Euskal Herrian Zumaian hasiko da errepideko denboraldia afizionatu mailako Zumaia Sariarekin. Aurten ibilbidean aldaketa txiki bat badu lasterketak, kilometro kopurua guztira aurrekoetan bezalakoa izan arren. Aurten mendatetxo bat sartu da, Meaga, baina maila honetako txirrindu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018926
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urolako trenbide zaharraren Iraeta-Narrondo tartea bidegorri bihurtzeko lankidetza adostu dute Jaurlaritzak eta Aldundiak Euskal Trenbide Sareak diseinatu, lizitatu eta egikarituko ditu Iraeta eta Arroako tunelak egonkortzeko lanak. Tarte horretako lau kilometroekin osatuko dute Zumarraga eta Zumaia lortzen dituen Urol...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018927
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EHUk antolatzen duen zientzia fikziozko Alberto Magno literatur lehiaketa irabazi du Angel Gallok Azkarbideak idatziarekin. Alberto Magno literatur lehiaketa irabazi duzu. Zer lehiaketa da hori? EHUk antolatzen duen lehiaketa bat da, 33 urtez jarraian antolatutakoa. Hasieran zerbait txikia zen, unibertsitateko jendeare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018928
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Otezuri zentroaren garbiketarako sei langile kontratatzeko hautaketa prozesua hasi du Matiak Otezuri zentroan garbiketarako sei langile kontratatzeko hautaketa prozesua abiatu du Matiak, eta, horretarako, barne zein kanpo hautaketa prozesuari ekingo diola adierazi du fundazioak. Martxoaren 3ra arte izango da sei lanpos...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018929
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ERREAKZIOAK: "Herrigilea izan da Abelin, eta gorputz txiki batean historia handia izan duen pertsona" Abelin Linazisororen heriotzaren aurrean, herriko hainbat lagunen iritziak bildu ditu BALEIKEk. Bart zendu da Abelin Linazisoro idazle, aktore eta euskaltzale zumaiarra, 79 urte zituela, eta hura ondo ezagutzen zuten h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018930
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Osasungintzaren garrantzia aldarrikatu dute pentsiodunek gaurko elkarretaratzean Zumaiako pentsiodunen talde batek lkarretaratzea egin du gaur eguerdian, ohikoa duen bezala, Saregileen plazan. 50 bat lagun elkartu dira gaurko honetan. Datozen egunotan Osakidetzan egingo dituzten greba egunak izan dituzte gogoan gaurko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018931
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa bisitatu ondoren, Arabaren txanda heldu da. Datorren igandean, otsailaren 27an, Badaiako mendilerroko Oterosera goaz. Kuartango herritik aterata, Azkarate lepora daraman igoera ederrak izen xelebrea duten hainbat tontorretara paso ematen digu: Pititurri, Lorritxo, Pikatxo eta Oteros, gara...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018932
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikusi hemen Otsailaren 19tik 20ra bitartean jokatutako futbol partiden emaitzak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018933
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Besteak beste, smartphoneen erabilerari buruzko saioak eskainiko dituzte martxoan, eta baita Internet bidez erosketak seguru egiteko ikastaroa ere. Denak doakoak izango dira. Ikastaroetan izena emateko edo informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943-02 36 92 telefono zenbakira, edo azaldu KZgunera. Zumaiako KZgunea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018934
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lilatoiaren bueltan hainbat ekintza antolatu ditu Emakumeon* Etxeak Lilatoiaren egunerako, Donostiatik joan-etorria egiteko autobusa eta bazkaria antolatu dituzte; eta aurreko egunetarako, entrenamendu saio jendetsu bat eta hitzaldi bat. Gogoratu gaur dela Lilatoian izena emateko azken eguna. Martxoaren 6an izango da b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018935
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Deun arraun elkarteak hiru traineru aurkeztu zituen estropadara, bana kategoria bakoitzean. Atzo arratsaldean jokatu zuten Oriaren XXVIII. Traineru Jaitsiera . Ohi bezala, jende ugari erakarri zuen hitzorduak, eta ehunka izan ziren errioaren alboetan eta herrira sartzeko zubian arratsalde pasa egin zuten herritar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018936
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arropategia asteartero zabalduko dute, eta ostiralero gizarte beharretarako harrera zerbitzua. Premiazko arazoren bat duten herritarrek 608 309 115 eta 608 377 216 telefono zenbakietara dei dezakete, elkartearekin harremanetan jartzeko. Caritasek jakinarazi du pandemia aurreko garaietan bezala funtzionatzen hasiko dela...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018937
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hernaniko Musika Eskolako abesbatzak euskal idazleek konposatutako doinuak eskaini zituen atzo arratsaldeko kantaldian, eta herritar ugari bertaratu zen Komentura, haiek zuzenean entzutera. Hernaniko Musika Eskolako Dakapo abesbatzak kontzertua eskaini zuen atzo arratsaldean Komentuan, eta herritar ugari bertaratu zen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018938
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu honetan jokatuko dute lehen faseko azken partidua ohorezko taldeek. Denak igoerako fasean daude sartuta. Aste buru honetako partiduak, trantsizioko partiduak izango dira eta astelehenean izango da talde hauen zozketa zerrenda, hurrengo faseko aurkariak ezagutuz. Larunbatean, 10:00-tan jokatuko dute lehen parti...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018939
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Turismo bulegoko laguntzaileen lan poltsa sortzeko deialdia zabaldu du udalak Turismo eta merkatari teknikari laguntzaileen lan poltsa osatuko du Zumaiako Udalak, oposizio lehiaketa bidez. Eskaerak martxoaren 16a bitarte jasoko dituztela jakinarazi, eta lanpostuaren ezaugarrien berri eman du: Berariazko osagarria: 1.29...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018940
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Aita Mari' erreskate ontziarentzako 2.700 euro bildu dituzte Zumaienan Bakearen Nazioarteko Egunaren barruan, lasterketa solidarioa egin zuten Zumaiena Ikastetxean, eta diru bilketa ere egin zuten. Lortutako kopurua Itsas Salbamendu Humanitarioari eman zioten atzo. Itsas Salbamendu Humanitarioko 'Aita Mari' erreskate ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018941
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Batel ligak etenaldia du asteburu honetan, baina gure harrobiko zaharrenek Oriaren XXVIII. jeitsieran parte hartuko dute. Bihar izango da Orio A.E.ak antolatzen duen urteroko Oriaren traineru jaitsiera; Aginagan hasten dira Senior mutilak eta 2km errioan beherago gainontzeko txalupak. Horien artean izango dira gure elk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018942
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tafallako Miguel Indurain belodromoan jokatu ziren aurreko asteburuan pistako Euskadiko txapelketak. Viveros San Anton-Exclusivas Mardu bi txirrindularirekin joan zen Tafallara eta bakoitzak bere mailan parte hartu zuen: Iker Eizagirrek lehen urteko kadeteen mailan eta Lizar Tolosak bigarren urteko kadeteen mailan. Beñ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018943
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia taldeak deituta, osasun krisialdiaren gaur egungo egoerari buruzko hitzaldia emango da bihar, 12:00etatik aurrera, Kofradiako plazan. Hizlariak Idoia Larrañaga teraupeuta eta nutzizionista, eta Joanjo Martinez mediku zirujaua izango dira. Antolatzaileen esanetan, "biak adituak dira eta egunero harreman zuzena du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018944
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal idazleek konposatutako musika entzun ahal izango da, 18:30ean hasita. Hernaniko Musika Eskolan sortu zen abesbatzak ibilbide oparoa egin du 1993tik. Hernaniko Musika Eskolako Dakapo abesbatzak kontzertua emango du gaur, ostiralarekin, 18:30ean Komentuan. Euskal idazleek konposatutako doinuak ekarriko dituzte, sa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018945
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste honetarako beste adberbio bat ekartzea pentsatu dugu. Proposamenak eta oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Zintzilik, esekita edo dilindan esateko erabiltzen dugu Zumaian "txintxilik" edo "txintxilika". Beste herri batzuetan antzekoak erabiltzen dira: zintzilizka, zintzilaka, zintzilikotz... Ez da Zu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018946
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inazio Tolosa: "Musikala gaur egungo bizimodura egokituta dago; ez da liburuaren kopia zehatza" Kutsidazu bidea, Ixabel musikal arrakastatsua ikusteko aukera izango da igandean. Demode produkzioak konpainiaren ikuskizuna 19:00etan taularatuko dute Zumaiena Ikastetxeko aretoan, 19:00etatik aurrera. Sarrerak oraindik sal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018947
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mozorro festak, lehiaketak eta musika ekitaldiak izango dira Inauterietan Haur, gazte zein helduentzako egitarau zabalarekin itzuliko dira Inauteriak. Eskoletako haurren mozorro festak, musika ekitaldiak zein lehiaketak izango dira otsaileko azken asteburuan. Otsaileko azken asteburuan, hilaren 25etik 27ra bitartean os...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018948
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaueko ohiko zerbitzuak berreskuratuko ditu Lurraldebusek datorren asteburutik aurrera Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko gaueko zerbitzu guztiak berreskuratzea erabaki du behin osasun larrialdi egoera amaitu denean. Indarrean zegoen larrialdi egoera gaurti...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018949
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Algorriko iridio kapa proposamen artistiko baterako gai bihurtu dute Nafarroan Datorren larunbatean, hilaren 19an, Aura loci izeneko pieza aurkeztuko du Charlotte Charbonnel artistak Itzurun hondartzan. Eguerdi partean egingo da ekintza artistiko hau, San Telmo ermita azpiko leizezuloetako batean. Zapatuan Zumaian egin...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018950
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jai Alai Winter Series txapelketako partidak jokatuko dira gaur gauean Gernikako frontoian. Iñaki Osa Goikoetxeak txapelketan debuta egingo du gaur. B multzoko partida jokatuko da gaur neguko txapelketa honen barruan. Oraindik partidarik jokatu gabe zegoen bikote bakarra kantxaratuko da gaur Gernikako frontoian. Iñaki ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018951
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehen galoia alaba jaio zenean galdu nuen. Oraindik uko egiten nion Bartzelonan erroldatzeari, horrek mediku kontuak Osakidetzan artatu beharra, hauteskundeetako burokraziak, autonomotako trapitxeoak eta beste zenbait buruhauste ekarri zizkidan arren; legez kanpoko ekintzaren bat edo beste ere egingo genuen akaso, bain...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018952
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Herrian badaki eguraldiak koska handiak sartzen egun batetik bestera. Bizi garen tokian ohikoa da, gauden latitudean eta itsasotik gertu eta atmosferako zirkulazio orokorra kontuan hartuta. Antizikloien eta borrasken kokapenen arabera, egoera oso ezberdinak izaten ditugu. Batzuetan, antizikloia Atlantikoan gerat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018953
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etorkizuneko gizartearen nondik norakoak imajinatzeko lanetan jarri nau Layla Martinezen Utopía no es una isla (Utopia ez da uharte bat) lanak. Ez naiz bereziki zientzia fikziozko lanen jarraitzailea, baina onartu beharra dut pelikulek eta telesailek markatu dutela burura etorri zaidan mundua. Pare bat botoi sakatu eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018954
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pandemia alu honek denboran ere eragina izan duelakoan nago. Edo, behintzat, uneak, momentuak, pasarteak, denbora lerroan kokatzeko orduan zailtasunak jarri dizkigu. Edozein konbertsaziotan ekitaldi bat, kontzertu bat, noiz izan zen eztabaidatzean, beti dago norbait esaten duena -askotan ni neu- "Ez, hori ez da horrela...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018955
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikusi hemen Otsailaren 12tik 13ra bitartean jokatutako futbol partiden emaitzak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018956
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nagore Etxabe: "Euskal musika tradizionalari gaur egungo baliabide teknologikoak aplikatu nahi dizkiot" Mendietako katiluak dira antuxunak. Izen horixe eman dio Nagore Etxabe musikariak (Zumaia, 1989) bere azken proiektuari: antuxuna. Proiektua sortze prozesuan dago, eta oraindik datarik eta gune finkorik ez duen kontz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018957
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ohorezko kadeteak partidu garrantzitzua matematikoki hurrengo fasea lortzeko. Lehen mailako kadete neskak irekiko dute asteburuko hontako partidoak AitaMari futbol zelaian. Fran Aizpuruak zuzentzen duen taldeak, denboraldi ona egiten ari da; ea asteburu hontan borobiltzen duten emaitza. Infantilen 3 partidu ere izango ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018958
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Super Amara Bera Berak ligako partida jokatuko du otsailaren 12an Zumaian Kataluinako Sant Quirze taldearen aurka lehiatuko da, Lubaki kiroldegian. Aurreko asteko partidaren atzerapenaren ostean, goi mailako eskubaloiaz gozatzeko aukera izango da berriz, otsailaren 12an, larunbata, arratsaldeko 19:00etan, herrian berta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018959
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lan erreformaren aurkako protesta egin dute GKN lantegiaren aurrean Dozenaka herritarrek egin dute bat GKN lantegiko enpresa batzordeko LAB eta ESK sindikatuek deitutako elkarretaratzearekin. Espainiako Gobernuak onartu nahi duen lan erreformaren kontra elkarretaratzeak izan dira gaur lantegietako atarietan, ELA, LAB, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018960
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan den asteko ohiko udalbatzarrean onartu zuten TAO ordenantzaren aldaketa, aho batez. Mahai tekniko-politikoan balorazioa egin eta gero eraman dute gaia plenora. Aste Santutik aurrera, zenbait aldaketa izango dira aparkalekuak arautzeko sisteman. Udalak mahai tekniko-politikoko balorazioak eta herritarren ekarpenak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018961
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Auto istripua izan da A-8 autobidean, Getaria parean, Oikiako tunelera iritsi baino lehen, Bilborako norabidean, eta 5 kilometroko auto pilaketak daude une honetan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, lau ibilgailuk elkarren aurka jo dute 07:55ean, eta zauritu arin bat suertatu da. Garabiak eremura heldu zain daude, ibil...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018962
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zortzi traineru arituko dira Euskotren ligan 2023ko udako denboraldian Lau ontzitik zortzira igoko da emakumezkoen traineru ligako parte hartzea. TKE ligak hartutako erabakiaren arabera, Galiziako bi ontzi izango dira lehiakideen artean. 2023an bikoiztu egingo da emakumezkoen Euskotren ligako parte hartzaile kopurua. A...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018963
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Leloak dioen bezala, "Ohitura zaharra" berritzeko asmoekin aterako gara berriz ere Herri Eskolako Ikas komunitatea otsailaren 4an, Santeskean. "Ohitura edo usadio zaharra" berritzeko, urtero gure ikasleek toki bakoitzerako aproposak diren koplak sortu dituzte. Aurten ere, egoera pandemikoa dela eta, aldaketak egin beha...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018964
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Kantu kantari 2: mendian ibiltari' haur ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean Baleikeko bazkide izateak baditu bere abantailak, tartean, asteroko zozketak. Udaleko Kultura Sailaren eskutik, igandean Aita Marin izango den Kantu kantari 2: mendian ibiltari haur ikuskizunerako bi sarrera bik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018965
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EAEko Auzitegi Nagusiak baztertu egin du COVID ziurtagiriaren erabilera luzatzea eta zabaltzea Eusko Jaurlaritzak ziurtagiria otsailaren 13ra luzatzea ez ezik eremu gehiagotara zabaltzea ere eskatu zuen, baina EAEko Auztegi Nagusiak ez du eskaera onartu. Eusko Jaurlaritzak COVID ziurtagiriaren erabilera otsailaren 13ra...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018966
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donostian egiten den Lilatoian herriko emakumeen parte hartze handia izan da azken urteotan; Emakumeon* Etxearen izenean aritu dira korrikalari hauek. Ez hori bakarrik; duela bi urte Lilatoriko talde handienaren saria jaso zuen Emakumeon* Etxeak. Aurten, martxoaren 6an egingo da lasterketa, eta Emakumeon* Etxearen izen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018967
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Jai Alai azken hegaldia' dokumentalaren bigarren atala emango du gaur ETBk 'Jai Alai azken hegaldia' dokumentalaren bigarren atala ikusteko aukera izango da gaur, 22:30etik aurrera, Euskal Telebistaren lehen katean. Gaurko ataleko protagonistetako bat Iñaki Osa Goikoetxea izango da. Zesta-puntak gaur egun bizi duen eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018968
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iaz egin bezala, bazkideen arteko lehiaketa abiatu du 2021-2022 kurtso honetan Distira argazki elkarteak. Hilero izango dituzte lehiaketak, gai jakin baten inguruan. Urtarrilean gaueko argazki hiritarra izan dute gaia. Gai jakin baten inguruan beraien trebetasuna erakutsi behar dute Distirako kide diren argazkilariek. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018969
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
VII. Cesva eski saria jokatu da asteburu honetan Astungo eski-estazioan. Maddi Iraola eskiatzaile zumaiarra bitan igo da podiumera. Eslalom proba jokatu zen larunbatean, eta hirugarren egin zuen zumaiar gazteak. Igandean, aldiz, eslalom erraldoiaren txanda izan zen, eta meritu handiko bigarren postua lortu zuen Iraolak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018970
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Creados Pulpo jubenil taldeak Euskal Ligan aritzeko fasea irabazi du Pozez dabiltza jubenil mutilak, asteburuko fasea jokatu eta gero, Euskal Ligako bigarren fasean aritzea lortu dutelako. Gogor hasi zen asteburua, ostiralean Elgoibarren aurka izandako partidarekin. Irabaztea lortu zuten partida estu batetan. Etxeko ta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018971
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteartean entrenamendua izango du eta lagunarteko partidua asteazkenean. Unax Ayok berriz izango du aukera Realeko kadete taldearen entrenamenduan parte hartzeko. Honetaz gain, lagunartekoa ere jokatuko du urtarrilaren 26an, asteazkena, Zubietan, arratsaldeko 16:00etan. Lagunarteko partidan Rrealak Osasuna hartuko du ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018972
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikusi hemen Urtarrilaren 22tik 23ra bitartean jokatutako futbol partiden emaitzak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018973
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako futbol taldeko bazkide direnen artean, Urtarrileko zozketan dastatzeko produktuak zozketatu dira; zozketaren irabazlea Lore Aizpurua izan da. Oparia jasotzeko Zumaiako futbol taldeko zelaiko kantinatik pasa. OHARRA: Bazkide direnak eta oraindik txartela jaso gabe dituenak, kantinatik pasa mesedez.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018974
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako traineru nagusia txukun aritu da denboraldiko lehen estropadan Portugaleteko (Bizkaia) X. San Nikolas jaitsieran parte hartu du gaur eguerdian. Senior mutilen mailan hemezortzi ontzi uretaratu dira, tartean Telmo Deun, eta lehen postuetan ibili ez den arren, azkenengoak ere urrun gelditu zaizkio: 11. egin du. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018975
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaian baratzeak eta soroak ikusteko, herrigunetik gero eta gehiago urrutiratu beharra daukagu, horietako gehienak ezkutatu edo aldendu egin zaizkigulako kanpoaldera, baina apur bat irtenez gero, hor ikusiko ditugu barazkiak, patata, artoa, babarrunak... Lehen, ordea, horiez gain, baziren beste labore batzuk ere, gaur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018976
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goiza iluna eta hotza bazen ere, irteerako orduan (7:30) gogotsu eta nerbioak dantzan zituztela ziren gazteak arraun klubaren atean bilduta. Estropada 10etan hasten zen eta batelak zituzten erremolkeak zintzo sartu dira Trintxerpeko moilan atondutako aparkaleku zatian. Hara non gure gaurko "harridura" batelen tartean 4...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018977
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amaia Aldalur: "Talde barruan ez badago giro onik, musika egitea oso zaila da" Duela 30 urtetik San Pedro abesbatzari lotuta dago Amaia Aldalurren (Zumaia, 1973) jarduna. Urte horietako asko zuzendari lanetan egin ditu, eta horretan dihardu orain ere. Bere musika ibilbideaz, abesbatzak izan duen bilakaeraz eta pandemia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018978
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jai Alai Winter Series txapelketan lehiatuko dira Goikoetxea eta Lopez Goikoetxeak Aimar izango du bikote eta Lopezek, berriz, Arbe. B multzoan hartuko dute parte hasierako ligaxkan. Txapelketa datorren astean hasiko da eta finala martxoaren 20an jokatuko da. Urte osoko jarraikortasuna izango duen zesta puntako zirkuit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018979
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako GKSk batzar irekia eta kontzertuak antolatu ditu gaur arratsalderako Torreberrin Burgesiaren diktadura gelditu! Ofentsiba ekonomikoa eta politikoa borrokatu lelopean, urtarrilaren 29an Bilbon eta Iruñean manifestazio nazionalak egingo dituzte GKSk deituta, eta girotze aldera, Urola Kostako GKSk batzar ire...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018980
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu honetan Aita Mari futbol zelaian IDOIA TABERNA babesten duen Ohorezko kadete mutilak jokatuko dute partidu interesgarria Anaitasunaren aurka larunbat goizean. Zumaiarrak lehenak joanda sailkapenean eta partidu hau irabaziz, hurrengo faserako txartela eskuratzeko oso gertu geldituko lirateke; partidu garrantzit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018981
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Institutuko "Txikipedia proiektua" Gasteizen erakutsi dugu Azken bi asteotan Gasteizko Lakua BHI institutuan izan gara Zumaiako Institutuko "Txikipedia proiektua" erakusten eta bide batez bertako irakasleei Txikipedian artikuluak editatzeko formazioa eman diegu. Urtarrilaren 12an eta 19an lau ordutako formazio...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018982
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pedro Etxeberria: "Nire helburua izango da bosgarren postua hobetzea Munduko Txapelketan" Aurreko asteburuan X. Txakurkrosa irabazi zuen herrian bertan, baina dagoeneko burua Baqueiran (Katalunia) dauka, bertan Munduko Txapelketan parte hartuko baitu Ray zakurrarekin batera txakurkrosean eta lera modalitatean. Uda saso...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018983
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten ere osatu dugu Ixkira-Mixkira aldizkaria. Haur Hezkuntzako txikienetatik Lehen Hezkuntzako 6. mailararte sortu ditugun hainbat lan, jolas, ipuin, irteera... biltzen dira bertan. Bukaeran lehiaketa bat ere badago, beraz, arretaz begiratu eta parte hartu!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018984
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Deunekoek bihar zazpi ontzi eramango ditugu Pasaiko estropadara. Lau kaletan banatuta jardungo dute erlojupean. Kategorizka, infantil mutil, kadete mutil, kadete neska, kadete misto eta jubenil mutiletan ontzi bakarra aterako dugu; infantil nesketan, berriz, bi.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018985
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Saridunek bina sarrera izango dituzte zain Aita Marin bertan emanaldia hasi aurretik. Udaleko Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Zozketa egin dugu dagoeneko, eta Jone Telleria Arrieta ri eta Mari Fran Manterola Izpizua ri egokitu zaizkie bina sarrera. Zori...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018986
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Peru Nolaskoainek Amorebietan jokatuko du denboraldi amaierara arte Jokalari zumaiarra Zornotzako taldearekin arituko da 2021-2022 denboraldi amaierara arte, Ahleticek utzita. Athleticek eta SD Amorebietak sinatutako akordioari esker, Peru Nolaskoain erdilari zuri-gorria Zornotzako taldean arituko da utzita. Gaur berta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018987
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dotorea izan da pistako Gipuzkoako denboraldia. Hala ere,neguko denboraldiari amaiera emateko otsailaren 5ean Tafallan (Nafarroa) jokatuko den Euskadiko txapelketa falta da. Gipuzkoako txapelketak jokatu ziren aurreko igandean. Viveros San Anton-Exclusivas Marduko hiru kadete lehiatu ziren bertan, baina Beñat Sainzek e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018988
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kluben arteko borrokaldia izango dute bihar Zumaia Cuban Boxingeko boxeolariek Kluben arteko boxeo borrokaldia izango da bihar, larunbata, goizeko 11:30etik aurrera, Donostian, Anoetako gimnasioan. Zumaia Cuban Boxing klubeko lau boxeolari igoko dira ringera. Urteko lehen borrokaldia izango da biharkoa, eta Ruben Arred...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018989
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Creados Pulpo jubenil taldeak Euskal Ligan aritzeko fasea jokatuko du Ostirala, larunbata eta igandean arituko da Deca Elgoibar, Trapagaran eta Beltzagorri Santutxu taldeen aurka. Creados Pulpo jubenil mutilen taldeak Euskal Ligako bigarren fasean aritzeko fasea jokatuko du asteburu honetan Elgoibarren. Aurkariak Santu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018990
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Menditik itsasora joko dugu aste honetan, arrantzaleek asko erabili izan duten hitz bat aukeratuta. Proposamenak eta oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Txalupak garbitzeko eta ura kentzeko (txikatzeko) erabiltzen zen lanabesari esaten diogu Zumaian "lanbasa". 1960 inguruan Manuel Aizpuruak lantxo bat egi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018991
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Era, estilo eta garai desberdineko artelanak biltzen ditu Bilboko Arte Ederren museoak. Zumaiako paisaje batek ere badu lekua bilduma honetan. Itzurungo hondartzako pasaije bat margotu zuen Juan Barroeta artista bilbotarrak Zumaian, 1880. urtean. Gaur egun Bilboko museo honetan ikus daiteke artelan hau. Berroeta Bilbon...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018992
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtarriletik ekainera bitarteko ekintzak eta asmoak iragarri ditu Emakumeon* Etxeak. Horrez gain, Jabetze eskolarako izen-ematea ere zabaldu du. Zumaiako Emakumeon* Etxeak 2022. urte honetako lehen seihilabeteko egitaraua prestatu du. Jabetze eskolak, tailerrak, elkarguneak edota aholkularitza zerbitzua eskainiko dira ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018993
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Perez sagutxoaren kondaira antzezlan bihurtu du Glu Glu konpainiak. 3 urtetik gorako haurrei zuzendutako lan hau ikusteko aukera izango da bihar Aita Mari aretoan. Bi saio izango dira, eguerdian eta arratsaldean bana. Glu Glu-k Perez sagutxoa ren "benetako istorioa" taularatuko du. Kondaira honek muga, belaunaldi, amet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018994
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EPELen binakako esku pilota txapelketako partida jokatuko da urtarrilaren 15ean Aitzurin. Azken dekretua dela eta, Zumaiako pilotalekuaren edukiera murriztu egin behar izan dute. Azken dekretuaren ondorioz, eraikinen, aretoen eta kirol instalazioen aforoa %60ra jaitsi da. Zumaiako Aitzuri frontoiari dagokionez, pilotal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018995
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maite Ortiz de Mendibil eta Frida Watkins Franco: "Emakume profesionalik ez dago zesta puntan; orduan, gizonei begiratu behar diegu nahitaez" Pilota Elkartearekin zesta puntan jokatzen duten emakumezko bakarrak dira Maite Ortiz de Mendibil (Gasteiz, 2005) eta Frida Watkins Franco (Zumaia, 2008). Lehenak izan dira, eta,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018996
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualdeko langabeak kontratatzeko dirulaguntzak emango dizkie udal elkarteak enpresei Guztira, 312.000 euro bideratuko ditu UKUEk laguntza hauetara. Urtarrilaren 31 izango da eskabideak aurkezteko azken eguna. Urola Kostako Udal Elkarteak dirulaguntzak emango dizkie eskualdeko enpresei langabeen kontratazioa errazteko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018997
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, ia milioi eta erdi bisita izan ditu Baleike.eus-ek: 1.441.574 bisita, zehazki, Google Analytics neurgailuaren arabera. Egunean, batez beste, bederatzi albiste argitaratu dira atari honetan, eta 4.000 bisita izan ditu egunero webguneak. 2020a nola, 2021a ere hala. Ko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018998
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar jakinaraziko dituzte X. Urrezko Pertxa Korto Txapelketako gaia eta objektua, eta ostiralean, hilaren 7an, jasoko dituzte lanak. Jarraian, urteurrena ospatzeko eta lanak erakusteko gala berezia egingo dute Torreberri gaztetxean. Objektua eta gaia eman, 48 orduz taldeka kamerei eta irudimenari ekin, eta emaitzak pa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0018999
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal presoen aldeko manifestazioa egingo da Zumaian larunbat arratsaldean Sarek herrietara eramango ditu Bilbon egitekoa zuen urteroko mobilizazioa. Arratsaldez egingo dituzte pesoen eskubideen aldeko aldarriak. Abenduaren 30ean iragarri zuen Sarek urtarrilaren 8an Bilbon egitekoa zuen urteroko manifestazio jendetsua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019000
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zozkatu ditugu Jon Maiaren 'Kantu bat gara' emanaldirako sarrerak Saridunek bina sarrera izango dituzte zain Zumaienan bertan, emanaldia hasi aurretik. Jon Maiak kantugintzan egindako ibilbidea jaso nahi izan du Kantu bat gara disko liburuan, eta lan hori zuzenean aurkeztuko du ostiralean, hilak 7, Zumaienako aretoan, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019001
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonak amaitu ez badira ere, Inauteriei begira jarri da dagoeneko Zumaiako Udaleko Kultura Saila. Herritar batek sortutako kartelak iragarriko ditu aurten ere Inauteriak, eta afixa hautatzeko, lehiaketa antolatu dute beste urte batez. Zumaiako 2022ko Inauteriak iragartzeko kartela hautatzeko, kartel lehiaketa antolatu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019002
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtarriletik ekainera bitarte eskainiko dituzte oroimena lantzeko eta adinekoen parte hartze aktiboa sustatzeko saioak, Hogarrean. Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak memoria lantzeko tailerrak antolatu ditu beste urte batez. Urtarriletik ekainera bitartean izango dira saioak, eta adinekoen bizi kalitatea hobetzea izango...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019003
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1.840 positibo zenbatu dituzte azken lau egunetan eskualdean, horietatik 280 Zumaian. Herriko intzidentzia tasa 3.612,50ekoa da gaur gaurkoz. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako datuen arabera, sekula baino positibo gehiago zenbatu dituzte azken lau egunetan Urola Kostako herrietan. Hain zuzen ere, 1.840 kasu b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019004
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jon Maiaren kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean 30 urteko letragintza laburbildu du Jon Maiak Kantu bat gara diskoan. Emaitza zuzenean aurkeztuko du, urtarrilaren 7an, ostirala, Zumaiena ikastetxean, 20:00etan. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen art...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019005
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Zergatik mobilizatu urtarrilaren 29an?' aurkezpen saioa egingo du GKSk bihar Bilbo eta Iruñerako deitu duten manifestazio nazionalerako helburuen berri emango dute Alondegiko Oxford aretoan. Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazio nazionalak antolatu ditu urtarrilaren 29rako, Bilbon eta Iruñean, Burgesiaren diktad...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019006
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar zabalduko dute Guraso Eskolen bizipen tailerretan izena emateko epea Bost saioko programa prestatu dute 0-6 urte bitarteko umeen gurasoentzat, eta aurreko urteetan bezala, Jon Urdineta eta Itziar Rosado psikomotrizistak izango dira gidariak. Saioak larunbatetan egingo dituzte. Bihar, urtarrilak 3, zabalduko dute ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019007
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sartu gara hilabete berri batean, eta Zumaiako Udalak prest du herriko umeentzako zinema programazioa. Haurrak oporretan diren bitartena, film bakoitza bina aldiz emango dute. Bihar hasi eta hilaren 23ra bitartean lau film eta hamar emanaldi izango dira Aita Mari zinema aretoan, azkena euskaraz. Sarrerak emanaldien aur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019008
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herri Eskolako Ekosistema Hezitzailea osatzen dugun guztion partetik Urte Berri On!! eta oparirik onena ekar dezan: Osasuna
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019009
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abenduak 27 astelehena, AitaMari futbol zelaian jokatu zuten Gabonetako Alebin txapelketa. Aurten Covid-a dela eta, 4 talde bakarrik jokatu dute txapelketa; horietako 2 talde Azpeitiarrak (Lagun Onak) eta beste 2 talde Zumaiako-ko Alebinak. Txapelketako sailkapenean lehen eta bigarren postuak Zumaiako-ko 2 taldeentzako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019010
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dibina Lanberri oriotarrak orain bi urte jan zituen azkenekoz angulak Gabonetan. Berak harrapatutakoak. 9 urterekin hasi, eta 82 egin arte aritu da arrantzan, eta ez du baztertzen berriro ekiterik. Aurten ere berritu du lizentzia, "badaezpada". UKTren Gabon gehigarriko erreportajea da hau. Janariarekin lotura estua dut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019011
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hiru egunetan 146 positibo berri hautemanda, 3.612,50ekoa da intzidentzia tasa herrian Egunez egun, 29, 56 eta 61 positibo berri azaldu dira herrian. Tarte berean, eskualdean 1.220 positibo hauteman dira, eta Hego Euskal Herrian, beste marka bat hautsi zen atzo, egun bakarrean 15.287 kasu atzeman baitzituzten Osakidetz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019012
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
COVID egoera dela eta, bihar abenduak 31, ospatzekoa zen manifestazioa bertan behera uztea erabaki dugu. Horren ordez, kontzentrazioa egingo da Magnolioan arratsaldeko 19:00etan. Horrez gain, Bilbon ospatzekoa zen U-8 ko manifestazioa ere bertan behera geratu da, eta horren ordez herri eta auzoetan egingo dira ekimen e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019013
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udaleko Kultura sailak eman ditu urtarrilaren 5eko ekitaldiari buruzko xehetasunak, eta herritarrei eskatu die ibilbidean zehar zabal daitezen, denak toki berean pilatu beharrean. Udaleko Kultura sailak prest du urtarrilaren 5eko Errege Magoen desfilea, "eragile eta herritar ugariren laguntzarekin eta bizi dugun egoera...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019014
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Korrika, irristaka nahiz Nordic Walking eginez agurtuko dute urtea zumaiarrek bihar. LH1etik LH4rako umeak izango dira korrika egiten lehenak, 11:00etan, eta horiek Ludoteka aurretik aterako dira. LH5etik aurrerako gaztetxoak ere 11:00etan abiatuko dira, baina Gernika parketik. Nordic Walkingekoak 11:30ean aterako dira...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019015
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken unerako utzi badira bihar gaueko afarirako erosketak, edo zer prestatu ez badakigu, hemen UKTk Gabon gehigarrian argitaratutako bi errezeta zaporetsu; bat klasikoa da, eta bestea berritzaileagoa. On egin! 1.- Aurrena, tipula, azenarioa eta porrua txiki-txiki egin, eta oliotan ondo sueztitu. Kolorea hartzen utzi, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019016
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurreratu genizuen bezala, aurten Gabon Koruak kaleak musika betetzera irten aurretik San Pedro Parrokian kontzertu txiki bat eskainiko du, non aurtengo errepertorioa osatzen duten abesti guztiak entzun ahalko dira. Bertara joateko aukera ez dutenentzat eta, nola ez, gure herritik kanpo bizi direnentzat emanaldi hau ja...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019017
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Agurtzane Okidengiak oparitutako San Markos tarta zozkatu dugu aurreko asteburuan Baleikeko bazkideen artean. Xabier Lizeaga izan da zozketako irabazlea. Bere familiko kide batek jaso du tarta.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019018
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Telmo Deun Arraun Kirol Elkartetik gabon zoriontsuak eta urte berri on opa dizuegu. Gabonetako opor hauek ondo igaro eta urte berria ahalik eta ondoen hastea dugu desira arraun elkartetik. Zaindu gaitezen, garai hauetan batez ere!!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019019
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Presoen aldeko mobiliazioak egingo dira Zumaian urte amaierarekin batera Euskal presoen eskubideen aldeko ekintzak egingo dira Zumaian datozen egunotan. Horretaz, gain, Donostian eta Bilbon egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia ere egin dute. Urte bukaerarekin batera, euskal presoen eskubideen aldeko ekintza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019020
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Konektatuta bizi gara: lagunekin edukia partekatzen dugunean, autoz gidatzean, telebista piztu, sarean jolastu edo bideo bat ikustean... une horietan guztietan enpresa erraldoiek gure jarduna neurtu eta zaintzen dute haien interesen arabera gure erabakiak bideratu nahian. Egoera honen aurrean, burujabetza teknologikoa ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019021
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Leire Esnalek zilarrezko domina lortu du Espainiako euskal pilota egokituko txapelketan Espainiako I. Euskal Pilota Egokituko txapelketa jokatu zen pasa den igandean Iruñean, Labrit pilotalekuan. Parte hartzaileen artean Leire Esnal zumaiarra zegoen. Iruñeak hartu zuen igandean Espainiako I. Euskal Pilota Egokituko txa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019022
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertan behera geratu dira Gabonetako haur parkea eta kantu lehiaketa Osasun egoerak okerrera egin duelako utzi dituzte bertan behera haur parkea eta kantu lehiaketa. Momentuz, Gabon garairako iragarrita dauden gainerako ekitaldiak bere horretan egingo dira. Pandemia aurreko Gabonetako ohiko ekitaldiak -Olentzeroren eto...
cc-by-sa 3.0