id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0020423
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aldizkari berritua aurkeztu genuen iazko maiatzean. Atal berrien artean, herritarrei egindako erretratuena zegoen. Modu berezi batean errekuperatu genuen atal hau, ilustrazio batekin jantzita zetorrelako. Irrimarrako Irene Iruretak eta Karmele Gorroñok beraien irudimena lanean jarri dute pertsona hauen izaera eta ofizi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020424
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mer-Kabi-llo izeneko azoka egingo dute asteburu honetan Kabi tabernan. Bigarren eskuko arropak, liburuak, diskak eta bestelako produktuak izango dira salgai larunbatean eta igandean Patxita Etxezarreta kaleko taberna honetan. Gaur hasi eta ostiral arratsaldera arte izango da produktuak tabernara eramateko epea. Prezioa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020425
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur bertan zabaldu du Udalak, Lanbideren bitartez, gizarte langile bat kontratatzeko lehiaketa bidezko prozesua. Pertsona interesdunek, beraz, Lanbideko webgunean eman beharko dute izena. Horretarako azken eguna urtarrilaren 29a izango da. Lanpostua lanaldi osokoa eta, printzipioz, 2019ko abenduaren 31 bitartekoa izan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020426
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Komentuko aterpetxearen kudeaketagatik jasotako dirua zazpi elkarteren artean banatuko da Darahli, Sarabastall elkartea (Flysch Trail), Beheko plaza elkartea, Gautena elkartea (Atozte programa), Malen Etxea, Nagusilan eta Zumaiako Lourdesko ospitalitatea izango dira bihar Oxforden egingo den ekitaldian dohaintza jasoko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020427
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2019 urtea makal hasi dute Pulpo Eskubaloiko taldeak, 13 partidutik 4 irabazi, bat berdindu eta 8 galdu dituzte. Euskal ligan jubenil mutilak galdu egin zuten, kadete mutilak berdinketa eta gaur etxean jokatu duten Jubenil eta kadete neskak ezin izan dute garaipena lortu. Gipuzkoako ligan kadete mutilak galdu egin dute...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020428
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2019rako onartu ziren ordenantza fiskalek familia ugarientzako hobariak jasotzen dituzte ondasun higiezinen gaineko zergan, eta baita trakzio mekanikoko ibilgailuen zergan ere. Hobari horiek aplikatzeko eskaerak urtarrilean zehar aurkeztu behar dira. Epez kanpo aurkezten diren eskaerak ez dira onartuko. Eskaerak egiter...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020429
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako familia batek kudeatzen duen Gartziategi sagardotegian egingo dute aurtengo txotx irekiera, EITBk Bruselan duen Olatz Arrieta berriemailearen eskutik, datorren asteazkenean. Urte berria hastearekin batera, irekitzear dira sagardotegietako kupelak. Zehazki, urtarrilaren 16an, asteazkenean, ospatuko dute Sagardo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020430
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bizikletak konpontzeko eta gurpilak puzteko postea jarri dute fielatoan Bizikletaren erabilera errazteko lanetan, Udalak poste bat jarri du fielatoan, udaltzaingoaren eraikinaren alboan, bizikletak konpontzeko eta gurpilak puzteko. Aipatu posteak bizikletak konpontzeko oinarrizko erremintak eta puzgailua ditu bizikleta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020431
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donostiako Aquariumak eta Untzi Museoak Aita Mari omendu dute gaur, bere heriotzaren urteurrenean. 1866ko urtarrilaren 9an Kontxako uretan desagertu zen arrantzale zumaiarra. 1866ko urtarrilaren 9an Jose Maria Zubia Cigaran, Mari edo Aita Mari ezagunagoa, betirako desagertu zen itsasoan, ekaitza bortitzak harrapaturik,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020432
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hegazkin arin bat erori da gaur arratsaldeko lehen ordutan Hernio mendira. Ustez bi bidaiari zeramatzan eta oraingoz hauetako baten gorpuzkiak aurkitu dituzte larrialdi zerbitzuek. Hegazkina Portugalko Cascais hiritik abiatu da 11:50ean, Hondarribiko aireportura bidean. 13:24an hegazkinaren seinalea galdu dute aireport...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020433
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lucia Lacarra dantzari zumaiarra gonbidatu zuten atzo ETBko Gure kasa saiora. Bere ibilbideari buruz hizketan aritu zen Lacarra. Hala, dantzaria izan nahi zuela hiru urte zituenerako zekiela adierazi zuen. Une gogorren inguruan ere hitz egin zuen. Adibidez, hilzorian egon ondoren dantzari esker aurrera egin zuela gogor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020434
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek eta erregionaleko neskek igandean jokatuko dituzte norgehiagokak
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020435
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dagoeneko zabalik dago Zumaiako VIII. txakurkros lasterketako izen ematea. Proba hau urtarrilaren 27an jokatuko da. Irteera eta helmuga Alai auzategian kokatuko da, eta zirkuitua Basustagainean prestatuko dute, azken urteotan egin bezala. Lasterketa goizeko 11:00etan hasiko da. Parte hartzaileek 8.300 metroko ibilbidea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020436
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2018a agurtzeko Euskadiko Ziklo Kros txapelketan parte hartu zuten Viveros San Anton - Zumaiako Txirrindulari Elkarteko txirrindulariek. Taldeko hiru ziklistek hartu zuten parte pasa den igandean Beasainen jokatu zen Euskadiko txapelketan. Kimetz Etxabe nabarmendu zen, aldiz, Ander Altunak eta Heiko Mateosek ez zuten b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020437
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten ere itsasontzian iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar Zumaiara. Ludoteka aurrean lehorreratu ondoren, handik hasiko da kabalkada, 18:30ean. Gaur arratsaldean, berriz, Erregeen laguntzaileek gutunak jasoko dituzte Beheko plazan, 18:00etatik aurrera. Ekialdeko hiru Errege Magoak itsasoz iritsiko dira bihar a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020438
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Leire Esnal: "Gero eta indar handiagoa hartzen ari da emakumezkoen pilota eta pala" Txikitatik maite izan du kirola Leire Esnal zumaiar gazteak. Hasieran, esku pilotarekin baretu zitzaion har hori, baina gero futbolean eta palan ere aritu da. Orain, Realaren Genuine taldean egin du debuta. Abenduko Baleike aldizkarirak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020439
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berrogei gaztetxok hartu dute parte Kimikarin esperimentu tailerrean Arrakasta itzela izan du jolasaren bidez zientziaz ikastea helburu duen Kimikarin tailerrak. Hala, gaur goizean 40 gaztetxo izan dira Alondegian egin den saioan. Bihar bigarren tailer bat egingo dute beste horrenbeste gaztetxorekin. Haurrek zientziare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020440
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hilaren 8ra arte Gabonetako argazki lehiaketan parte hartu daiteke Urtero bezala, Gabonetako argiak gai hartuta, lehiaketa antolatu du udalak. Urtarrilaren 8an, asteartean, amaituko da parte hartzeko epea. Argazkiak whatsapp bidez bidali beharko dira 688 844 400 telefono zenbakira, egilearen izen abizenak adierazita. E...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020441
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia Trail Running korrika taldeak mendi irteerak antolatuko ditu hilero Irteera horiek hileko lehen igandetan egingo dituzte. Lehenengoa, baina, urtarrilaren 5ean, larunbatean, izango da (igandea Errege eguna delako). Hasiberrientzat ere izango da aukera, eta hileko hirugarren igandetan ibilbide laburragoak eta erra...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020442
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihartik aurrera salduko dituzte eskuz binakako partidarako sarrerak Urtarrilaren 13an jokatuko da pilota jaialdia, Aitzuriko frontoian. Bihar 10:00etatik aurrera erosi ahal izango dira sarrerak internet bidez, eta egunean bertan Aitzuriko leihatilan ere salduko dituzte. Pilotari profesionalen eskuz binakako txapelketa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020443
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo Aitzuri frontoian jokatutako Gipuzkoa Lapurdi sariarekin amaitu da Zumaiako zesta punta urtea. Gipuzkoako eta Lapurdiko pilotariak neurtu ziren atzo arratsaldean Zumaiako Aitzuri frontoian. Zumaiako pilotariek jokatu zuten gipuzkoarren izenean lau mailetatik hirutan, eta hauetatik bitan irabazi zuten. Hala, kadete...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020444
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hamabi lan aurkeztu dituzte aurtengo Urrezko Pertxa film laburren lehiaketara Torreberri Gaztetxeak film laburren VII. Urrezko Pertxa lehiaketa egin berri du. Hamabi lan aurkeztu dituzte lehiaketara eta irabazlea Flishtegia 1080 lana izan da. Parte hartzaileek bi egun izan dituzte beraien lanak egiteko. Hilaren 27an em...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020445
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Infantil txikiko Unax Ayo eta Aner Mendizabalek Txelisen omenezko txapelketa irabazi dute Realarekin Biek txapelketa aparta egin dute, Ayo atzelari lanetan seguru ibili da eta Mendizabalek aurrelari lanetan zortzi gol sartu ditu (finalean "hat trick"a lortu du). Unax Ayo eta Aner Mendizabalek (infantil txikiko jokalari...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020446
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BIDEOA. "Inoiz idatzi den lurraren historiaren libururik ederrena da Flyscha" Ander Izagirrek aurkezten duen Errepide galduak saioa Zumaian izan da flyscharen berri emateko. Horretarako, Asier Hilario Geoparkeko zuzendari zientifikoarekin izan dira. Flyscha "inoiz idatzi den lurraren historiaren libururik ederrena" del...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020447
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabon garaian antolatzen diren kirol jardueretatik hirugarrena eta azkena egingo da bihar eguerdian, Zumaian. IX. San Silvestre lasterketa, hain zuzen ere. Eguerdiko 12:00etan haurren lasterketak korrituko dira, eta 12:30ean helduenak. Maila bakoitzean bete beharko dituzten distantziak hauek dira: Izenak Lubaki kirolde...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020448
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dokumentalaren hasierako aurkezpena Luis Juaristik egingo du. Egileek dokumental hau egiteko erabakia hartu zuten Urola ibaiaren egoera ikustarazteko eta baita herritarrak ingurumenaren zaintzaren garrantziaz kontzientziatzeko. Dokumentala Unesco Etxeak Geoparkearekin elkarlanean antolatu duen 'Gure mundua eraldatzeko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020449
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonetako haur parkea izango da aurten ere Zumaian. Urtarrilaren 2an eta 3an izango da, Lubaki kiroldegian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020450
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtezahar gaueko afarirako, edota Urteberri eguneko bazkarirako, maila handiko gaiak nahi badituzue, On Gourmet saltokitik pasa zaitezkete. Azpizun eta txuleta ederrak aurkituko dituzue, baita urdaiazpiko iberikoa ere. Kontserbetan, kutixietan eta prestatutako janarietan eskaintza handia du saltoki honek: bakailaoa, tx...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020451
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak harrera egin zien atzo Basque Team Fundazioko kirolariei. Basque Team-ek aurten bekatutako kirolari eta teknikari gehienak bildu ziren Euskadiko Artxibo Historikoan egindako harrera ekitaldian, Bilbon. Basque Team Fundazioak harrera ekitaldia aprobetxatu zuen urteko kirol...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020452
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako 2. geratu da Championsean eta 3. Uefan Zumaian jokatu den 2007. urteko partizipazioko alebinen txapelketan Zortzi taldek hartu dute parte txapelketan. Championsa Lagun Onak taldeak irabazi du eta UEFA Mutrikuko taldeak. Gaur goizean jokatu da txapelketa Aita Mari futbol zelaian eta Zumaiakoren bi taldek jokatu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020453
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko alebinak 4. geratu dira Zubietan ospatu den XVI Real Sociedad Alebin txapelketan Zumaiakoko bigarren urteko alebinak laugarren geratu dira XVI. Real Sociedad alebin txapelketan. 23an multzoko norgehiagokak jokatu zituzten eta ez zuten bat bera ere galdu. Hauek dira multzoko emaitzak; Hurrengo egunean finaler...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020454
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Moilaberriko estazio zaharra Udalaren esku utzi du Eusko Jaurlaritzak Moilaberriko tren estazio zaharraren eraikina Zumaiako Udalaren jabegora pasa da. Tasazioak ezarritako 161.554 euro ordainduko dizkio Udalak Jaurlaritzari eraikinaren truke. Turismo bulegoa eta Algorri interpretazio zentroko erakusketa bertara eramat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020455
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hiru lagun atera dituzte su hiltzaileek gauerdi aldera Algorritik. Itsasgorak harrapatu ditu harraldean eta larrialdi zerbitzuen beharra izan dute handik ateratzeko. Udaltzainek atzo 20:00ak aldera jaso zuten telefono deia. Hasiera batean Itzurundik atera ezinik zeudela zioten; gero konturatu ziren Algorrigatik hitz eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020456
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Patricia Camacho da Uzin Zumaia herri plataformaren alkatetzarako hautagaia 2019ko udal hauteskundeetara begira Uzin Zumaia izeneko herri plataforma sortu da. Herriarentzako "alternatiba, aldaketa eta berrikuntza" izango dela azaldu dute. Gaur ezagutu da 2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan izango den Uzin Zumai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020457
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BALEIKE KLUBEKO ZOZKETA: Lagun batentzako bi zirkuitu Zelai talasoterapian Aste honetako bigarren zozketarekin gatoz oraingoan: Zelai talasoterapia k emandako lagun batentzako bi talasoterapia zirkuitu. Zozketa azkarra izango da, izan ere, bihar eguerdira arte egongo da parte hartzeko aukera. Itzurun hondartzatik hartu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020458
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtea amaitzeko, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako ikasleek entzunaldia eskainiko dute bihar komentuan. Bihar izango da, baita ere, urteko azken klase eguna. Aste honetarako bi ekitaldi prestatu dituzte Musika Eskolako ikasleek. Trikitixa taldea Otezuri zentroan izan ziren astelehenean. Bihar, osteguna, 18:30ean, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020459
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sapere Aude Sinfoniettak Klarinete Maratoiaren balorazio positiboa egin du Igandean amaitu zen XVII. Klarinete Maratoia eta antolatzaileek partaidetza handia egon dela gogoratu nahi izan dute, besteak beste. Hau izan da antolatzaileek ohar baten bidez azaldu dutena: "Jardunaldi desberdinak izan dira eta parte hartzea o...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020460
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko lau jokalari Realarekin torneo bat jokatzeko deituak izan dira Zumaiakoko bigarren urteko bi alebin eta infantil txikiko bi jokalarik Realarekin bi torneo jokatuko dituzte Zumaiakoko bigarren urteko alebinetako Mikel Zearreta eta Julen Elosuak abenduaren 29 eta 30ean Realarekin Oreretan txapelketa bat jokatu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020461
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo banatu zituen Eusko Jaurlaritzak aurtengo euskararen kalitate ziurtagiriak Gasteizen. Eskualdeari dagokionez, GKNz gain, Zestoako Udalak eta Azpeitiko Abelur Kooperatibak ere lortu dute. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza kudeaketaren normalizazio maila egiaztatzen eta ai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020462
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtero bezala, Gabon Korua kalez kale arituko da abenduaren 24an, Agustin Zubimendiren zuzendaritzapean. Bihar egingo dute azken entsegu orokorra. Azken hilabetean hainbatetan bildu da Gabon Korua abenduaren 24ko emanaldia prestatzeko. Bihar egingo dute azken entsegu orokorra, 21:00etan Oxford aretoan. Ohi bezala, Gabo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020463
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonak direla eta, aldaketak izango dira Lurraldebuseko zerbitzuetan Lurraldebuseko autobus zerbitzuak lehenago bukatuko dira abenduaren 24an eta 31n, eta beranduago hasiko dira abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020464
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Usurbildarrak Bizi Baratzea garaian garaikoa garaiz liburua aurkeztuko du, baita 2019ko Ilargiaren Egutegia ere. Hitzaldia 18:30ean hasiko da. Bihar, abenduaren 20an, Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista ezaguna Zumaiako Kabi-a parafarmazian izango da hitzaldia ematen. Baratza gaia oinarri hartuta, bere azken libur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020465
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonetako xake txapelketa jokatuko dute aurten ere. Abenduaren 27an egingo da, arratsaldean, Alondegiko Oxford aretoan. Bi txanda izango dira: haurrentzako eta helduentzako bana. Kbi Zumaiako xake kluba aurkeztu zuten orain aste batzuk, eta horrek hainbat haur erakarri ditu xakearen mundura. Horregatik, 14 urtetik beh...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020466
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hamairu partidu jolastu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek, sei partidu irabazi, bat berdindu eta sei galdu dituztelarik. Senior mailako mutilak denboraldiko bigarren garaipena lortu dute, azken postua utziz. Aupa mutilak!! Segi lanean!! Euskal ligan emaitz txarrak izan ditugu, Jubenil mutilak berdinketa lortu dute eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020467
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako eskubaloizaleen atentzioa Lleidako kiroldegian zegoen gaur jarrita. Iluntze partean Asobal Kopako finala jokatu dute Bartzelonak eta Bidasoak. Azken honetan jokatzen du Kauldi Odriozola zumaiarrak. Aski jakina zen zaila ez, ia ezinezkoa izango zuela Bidasoak kopa hau irabaztea, aurrean Europa mailako talde ind...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020468
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hasierako oztopo teknikoei aurre egin ondoren, gure haur eta gazteen lanaz gozatzeko aukera paregabea izan dugu. Denok parte hartzeko jaialdia prestatu dugu Zumaienan eta horrela izan da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020469
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Preso eta iheslarien aldeko hainbat jarduera izango da hil honetan Gabonen bueltan, hainbat jarduera antolatu ditu herritarrez osatutako talde batek, preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko. Gabon bezperatan hasita urtarrilaren 5a bitarte, jarduera ugari izango da. Hona hemen egitaraua:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020470
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aimarrek eta Olhak jokatuko dituzte Bakarkako Txapelketako finalaurrekoak Zesta puntako Bakarkako Txapelketako lehen partidak jokatu ziren atzo Zumaiako Aitzuri frontoian. Finalerdietara zer pilotari pasako ziren erabaki zen atzo. Lehen partidan Aimarrek eta Arbek jokatu zuten. Arbek irabazi zuen lehen seta 12-10 emait...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020471
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ezohiko oporrak igaro ditu udan Igor Egaña Peaso k. Lanerako duela hiru urte erosi zuen motorra izan zuen bidelagun: Bilborako norabidea hartu eta, 13 egunean, Iberiar penintsulari itzulia eman zion harekin. Herriz herri eta kilometroz kilometro, 130 litro gasolina erabilita eta 5.048 kilometro osatuta egin zuen ibilbi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020472
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Granollersen aurka jokatu du finalerdia Bidasoak, gaur arratsaldean. Lehia estua izan arren, Bidasoa izan da nagusi. Asobal Ligako Kopako finalera sailkatu da gaur Bidasoa Irun, Granollersen aurka jokatutako neurketan. Partidaren lehen zatian Granollers izan da nagusi, baina Bidasoako jokalariak gailendu dira azkenean,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020473
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Cesta de Nadau txapelketako finala jokatu zuten atzo Pauen. Iñaki Osa Goikoetxeak eta Jèrôme Portetek osatutako bikotea eta Jean Olharanek eta Manex Urtasunek osatuta neurtu ziren azken partida honetan. Bi setetan nagusitu ziren Goikoetxea eta Portet, 15-11 eta 15-12 emaitzarekin. Txapelketa hau irabazi berri, gaur ber...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020474
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Hona hemen saridunak. Voces de cine kontzertua eskainiko dute Ainhoa ​​Zubillagak, Iñaki Salvadorrek eta Mikel Anduezak, gaur, Aita Mari zinean. Bertan, zinemaren historiako kanta ezagunak joko dituzte. Hiru lagunentz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020475
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errumaniara bidaiatuko dute maiatzean Beheko Plaza jubilatu elkarteko kideek Beheko Plaza jubilatu taldeko kideak Errumaniara bidaiatuko dute maiatzaren 20tik 27ra. Astelehenean, abenduaren 17an, goizeko 11:00etan zabalduko dute bidaian izena emateko epea.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020476
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ohi bezala, kirol jarduera ugari izango da Gabonen bueltan. Besteak beste, areto futbol txapelketa, xake txapelketa eta San Silvestre Biko lasterketa jokatuko dira. Gabonen bueltan, kirol jarduera ugari izango da Zumaian. Abenduaren 24an, esaterako, areto futbol txapelketa azkarra jokatuko da kiroldegian, 9:15-13:30 bi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020477
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2018ko udal aurrekontuen baitan udal gobernuak sortutako programa da, eta helburu du, besteak beste, gazteak herrigintzan aritzea. Gaur bertan, programako lehen ekintza egingo dute: Joxe Mari Korta poligono inguruak eta San Telmo ermita inguruak garbitu. Ostiral goizean aurkeztu zuen Oier Korta alkateak gazteei zuzendu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020478
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonen bueltan antolatutako ekintzen barruan, haurrei zuzendutako hiru ipuin kontaketa izango dira abenduan zehar haur liburutegian. Gaur bertan egingo da lehenengoa: Pello Añorgak Negua dator ipuina kontatuko du 17:30etatik aurrera. 5 urtetik gorako haurrentzat zuzendutako saioa izango da. Abenduaren 18an, datorren a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020479
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kauldi Odriozola munduko txapelketarako lehen hautaketan sartu du hautatzaileak Urtarrilaren amaieran jokatuko da 2019ko eskubaloiko mundu txapelketan. Danimarkaren eta Alemaniaren artean antolatuko dute txapelketa, eta bertan 24 selekziok hartuko dute parte. Horien artean izango da Espainiako selekzioa. Jordi Ribera h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020480
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonetako kanpaina berezia antolatu du merkatari elkarteak bere 20. urteurrena ospatzeko Gabonak oso gertu dauzkagu dagoeneko eta aurten, bere 20. urteurrena dela eta, Zumaiako Merkatari eta Ostalaritza Elkarteak Gabonetako kanpaina berezia egingo du. Zozketa berezia: bertan jokoan 5000 euro jarriko dira: 1000 euroko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020481
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eguraldia lagun bada, egun gutxi barru irekiko da haurrentzako jolasteko espazio berria. Lan horiek 29.061,94 eurotan esleitu dira Artepolitan eta Urbabil enpresei. Gaur hasi dira Beheko plazako jolas parkea muntatzeko lanak, eta eguraldia aldeko badago, aste honetan bertan zabaltzeko asmoa du Zumaiako Udalak. Lan hone...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020482
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sapere Aude Sinfonietta k antolatuta, bihartik igandera bitartean, klarinete doinuek bustiko dute Zumaia. Aurreko edizioetan bezala, bakarkako eta taldekako eskolak izango dira, eta igandean, ikasleen amaiera kontzertua egingo da Zumaiena ikastetxean, 13:00etan. Bihar hasita, datozen bost egunetan, XVII. Klarinete Mara...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020483
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Denboraldi amaierako irteera antolatu du Indamendik abenduaren 15erako Denboraldia behar bezala amaitu eta urtea agurtzeko, denok elkartzeko egun bat prestatu dizuegu. Urtero bezala, bazkaria duen urteko azken mendi ibilbidea egingo dugu, abenduaren 15ean. Gogoratu denok gonbidatuta zaudetela Indamendi M.B.ren denboral...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020484
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal literaturaren berri eman eta idazten zein irakurtzen irakatsiko dute bertan. Gazte literaturzaleekin idazle tailerra osatu nahi du udalak. Idatziz eta irakurriz, euskal literaturaren berri eman eta idazten zein irakurtzen irakatsiko dute bertan. Literaturzaleak izan gabe ere, idaztea gustuko dutenak edota etorki...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020485
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Durangoko Azokan "DA! Asko dira", eta aurten ere haurrei zuzendutako beste sei ipuin txiki aurkeztu ditu Gessamí Forner lagunak; euskarara ekartzen lagundu diot. Iaz sei goxoki proposatu nizkizuen eta duela bi urte beste hainbeste. Sortak 8 € balio du, eta banaka hartuz gero, ipuin bakoitzak 1,50 €. Goienkale 83ko stan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020486
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehenean zabalduko dute neguko kirol ikastaroetan izena emateko epea Ikasturteko bigarren hiruhilerako egitarau zabala antolatu dute uretako eta lehorreko kirol jarduerekin. Cycling, pilates, aerobic, total training, TRX, GAP eta Zumba fushion ikastaroak dira kiroldegiak eskainiko dituen lehorreko jarduerak. Haur e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020487
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Delorean laukotea bere ibilbide luzearen azken txanpan sartu da. Orain hilabete gutxi iragarri zuen 18 urteko abentura amaitzear zela. Aparailuak deskonektatu aurretik, baina, agurreko kontzertu batzuk emango zituztela ere adierazi zuten zarauztarrek. Berez, atzo Donostiako Dabadaban emandakoa iragarpen horren aurretik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020488
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Yoga, soinketa eta dantza ikastaroetarako izen-ematea astelehenean zabalduko da Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak yoga, soinketa eta dantza ikastaroak antolatu ditu bere bazkideentzako.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020489
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabon garaiaren atarian gaude eta girotze aldera Udalak argiak jarri ditu herriko kale batzuetan. Argiak bihar piztuko dituzte, ilunabarrean. Horrekin batera, azken legealdian egindakoarekin jarraituta, argazki lehiaketa ere antolatuko du aurten ere Udalak. Gaia Gabonetako argiak Zumaian izango da eta gai horren inguru...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020490
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2019ko denboraldiari begira lanean dihardute Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ziklistek. Aurreko asteburuan ziklo kros probak eta pistakoak izan dituzte eta gauza bera gertatuko da asteburu honetan ere. Ziklo krosean, kadete mailan, Ander Altunak maila bikainean lehiatzen jarraitzen du. Gorantza egin ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020491
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abenduko plenora arte pintadarik borratuko ez duela iragarri du udal gobernuak Herria pintadez margotuta esnatu zen atzo, Espainiako konstituzioaren egunean. Aurrekoetan ez bezala, baina, Udalak ez du pintada horiek ezabatzeko agindurik eman. Udalak ohar baten bidez adierazi duenez, Kalea Guztiona Dako kide batek mozio...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020492
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZOZKETA: Peru Nolaskoainek sinatutako kamiseta zozkatuko dugu bazkideen artean Baleike Klubeko beste zozketa bat egingo dugu asteburu honetan: Athleticeko jokalari Peru Nolaskoainek emandako kamiseta zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Abenduko Baleike aldizkarirako elkarrizketatu dugu futbolari zumaiarra. Horre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020493
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kbi xake kluba sortu dute Zumaian eta ostiralean egingo den aurkezpen ekitaldi batekin plazaratuko dute herri mailan. Berez, xakeko piezak nola mugitzen diren ikastea ez da hain zaila. Peoien, zaldien, dorreen edota alfilen mugimenduak minutu gutxiren epean barneratu daitezke. Hortik aurrera hasten da zailena. Xake par...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020494
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Markos Untzeta & Esku Hutsikek kontzertua emango dute bihar Durangoko Azokan Markos Untzetak eta berekin ari den taldeak, Esku Hutsikek, kontzertua emango dute bihar, eguerdiko ordu batean Durangoko Azokan. Ahotsenea guneko agertokira aterako dira kontzertu labur bat eskaintzera. Taldeko kideen artean Zumaiako bizilagu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020495
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ion Larrañaga: "Taldekideen, etxekoen eta ingurukoen babesa jasotzea izan da nire garaipenik politena" Txikitatik mendizalea, arraunean urte asko ibili ondoren, korrika egiten hasi zen lehorrean gelditu zenean. Mendira joateko lagun koadrila du, eta gustura ibiltzen dela aitortu du. Telebista saio batean parte hartzeak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020496
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur 1930eko hamarkadara eraman nahi zaituztet, Gerra Zibilera, eta familiako (ibarbiatarron) pasadizo bat kontatu. Gurea bakarrik balitz, gaitz erdi, baina seguru nago askok izango dituzuela antzekoak. Beste lan batean murgilduta nenbilela aprobetxatuz, Udal Artxiboan bila ibili naiz zer jartzen duen gure aititaren ai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020497
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek protesta ekintzak gauzatu dituzte aste honetan. Hala, astelehenean greba eguna izan zuten LAB sindikatuak deituta; ELAren greba deialdia, berriz, bost egunekoa izan da, astelehenetik ostiralera bitartekoak. Astean zehar protesta ekintza batzuk egin dituzte. Asteazkenean kotxe k...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020498
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
19:30ean hasita Ugarein Xistera zirkuituko finalak jokatuko dira Aitzuri frontoian. Zumaiako pilotariak izango dira lehian partida hauetan. Gazteen mailan, Segurola eta Agirre zumaiarrak elkarren aurka arituko dira. Segurolak Etchegarayekin jokatuko du, eta Agirrek Olazagaztirekin. Ondoren maila nagusiko finala izango ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020499
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Harmaila kirol aldizkaria Zumaian ere jarri dugu salgai, bi leku hauetan: Aizpurua liburudendan eta Mandalan. Urtebete betetzera doa Harmaila , eta lau zenbaki atera ditugu. Bosgarrena urtea bukatzerako izango da prest.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020500
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikerketa zientifiko batzuek diotenez (1), musikak eragin boteretsua du gizakiengan. Burmuinaren barneko kimikaren funtzionamenduan parte hartu dezake. Gustuko musika dopamina neurohormonaren jarioarekin lotuta dagoela diote, zuzenean plazerrarekin zerikusia duela, batik bat. Floridako Unibertsitateak egindako induskete...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020501
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mendiko segurtasuneko eta prebentzioko informazio saioa egingo da abenduaren 4an Euskal Mendizale Elkarteak eta Zumaiako Udalak, Inda Mendi Elkartearekin batera, mendiko segurtasunean eta prebentzioan informazioa eman eta prestatzeko saioa eskainiko dute Zumaian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020502
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jon Maia: "Batzen gaituzten gaiak lantzen saiatzen naiz, eta baita klitxeak hausten ere" Hezurbeltzak proiektuak bere lehen diskoa aurkeztu berri du. Immigrazioaren gaia musika estilo anitzez janzten duen hirukotea da hau. Abeslari eta letren egile Jon Maiarekin aritu gara hizketan. Ez zara geldirik egotekoa. Orain bi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020503
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baleike Klubeko beste zozketa batekin gatoz. Zelai talasoterapia k emandako lagun batentzako bi talasoterapia zirkuitu zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Itzurun hondartzatik hartutako uraz baliatzen den talasoterapia zirkuitua egiteko aukera izango du zozketaren irabazleak eta harekin joango den lagunak. Zoz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020504
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jon Sudupek Becerro de Bengoa saria irabazi du, hirugarren urtez jarraian Jon Suduperen 'Homo Loquens' lana saritu dute Arabako Foru Aldundiak antolatutako lehiaketan. Arabako Foru Aldundiak eman du jada antolatutako literatu lehiaketako sarituen berri. Hirugarren urtez jarraian, Jon Suduperi eman diote Becerro de Beng...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020505
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azaroaren 25a, emakumeen kontra burutzen den indarkeria mota oro, guztiz onartezina dela esateko eguna da; gainera, indarkeria sortzen duten eragile eta egitura guztiak errefusatzen ditugula esateko eguna da, eta baita ere aldarrikatzeko gure herrian ez dugula ez bakerik ez normalizaziorik izango emakume izate hutsagat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020506
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kalea Guztiona Dako kideek mahaia jarriko dute asteburu honetan Erribera kalean, Xirula zaharraren parean. 2019. urteko egutegiak saltzen arituko dira, larunbatean eta igandean, 12:00etatik aurrera. Erribera kaleko horman margotutako muralen argazkiekin jantzi dute egutegi hau. Hautaketa baten ondoren 12 mural aukeratu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020507
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Poltsa bat galtzearen berri eman du herritar batek. Gertaera asteazken honetan, hilaren 21ean, izan zen, 18:30ak aldera, Gernika parkean. Gris koloreko poltsa bat eta pegatina bat darama. Inork aurkitu badu Udaltzaingora eraman dezake.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020508
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko eta L'Escalako futbol talde beteranoek jokatuko dute bihar Zumaiakoko eta Gironako L'Escala herriko futbol talde beteranoek partida jokatuko dute bihar, 18:30ean hasita, Aita Mari futbol zelaian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020509
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonetako ekitaldien antolakuntzan laguntzeko izen ematea bihar bukatuko da Hilabete eskas besterik ez da falta Gabonetarako. Egun horietan egingo diren ekitaldi batzuen antolaketarako herritarren laguntza behar du Udal Kultura Sailak. Bereziki hiru ekitaldi antolatzeko behar du Kultura Sailak herritarren laguntza: La...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020510
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral Beltzaren inguruko deskontuak eta zozketak egingo ditu Gertuk Black Friday edo Ostiral Beltza delakoa izango da ostiral honetan, hilaren 23an. Hori dela eta, Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak ekintza batzuk prestatu ditu. Astelehenetik ostiralera bitartean %20 edo 30eko deskontuak eskainiko di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020511
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jokin Gijarro: "New Yorkera ez naiz marka egitera joan. Behin hara joanda gozatu nahi izan dut" Azaroaren 4an korritu zen New Yorkeko maratoia. Irteera puntuan bildu ziren 52.000 korrikalariren artean oikiar bat zegoen: Jokin Gijarro. Kirol proba bat izateaz gain, maratoi munduko garrantzitsuenetakoa, ikuskizun galanta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020512
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Babarrun jaia izan zuten atzo Tolosan. Egitarauko ekitaldi nagusia urtero antolatzen duten Tolosako Babarrunaren lehiaketa izan zen. 23 ekoizlek hartu zuten parte lehian eta bosgarren aldiz txapela Joxe Mujika eta Manoli Uranga legorretarrek jantzi zuten. Hirugarren saria, baina, Zumaiara etorri da, Joxe Mari Aramendir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020513
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irati Osa: "Piraguan izena eman nezakeen lehen urtean ez nuen egin, tenisean jokatu nahi nuelako" Urte ona izan da hau Irati Osa piraguista zumaiarrarentzat. Txapelketak irabazteaz gain, bosgarren egin du Portugalen jokatutako munduko maratoi txapelketan. Urriko Baleike aldizkarian elkarrizketatu genuen. Nire aita [Xab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020514
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astebete besterik ez da falta Euskaraldia hasteko, eta oraindik badago izena emateko aukera. Euskaraldiaren Zumaiako talde eragileak mahaiak jarriko ditu arratsaldean herritarrek izenak eman ditzaten. Ahobiziak zein Belarriprestak daude deituak Euskaraldian parte hartzera. Gaur arratsaldean ere izango da egitasmo honet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020515
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sofa hirukoteak aurrez ere jo izan du Torreberri Gaztetxean, baina atzokoa kontzertu berezia zen, hasierako formazioak emango zuen azken kontzertua zelako. Horren jakitun, edo, agian, maila politeko kontzertua zelako, entzule kopuru handia hurreratu zen ostiral gauean Torreberrira. Madeleine laukote donostiarra izan ze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020516
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu honetan El Bierzo eskualdeko Bembibre herrira bidaiatuko dugu kontzertu bat emateko. Bembibreko "Capilla de la Divina Comedia" abesbatzarekin elkartruke bat egitera goaz eta asteburu honetan Leon aldera bidaiatuko dugu elkarturkearen lehenengo atala betetzeko. Galizia eta Leongo abeslariak batzen dituen talde ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020517
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal gobernuak 16.000 euro xahutu ditu Erkibe eraikinaren interes tasetan, sententzia atera zenetik zortzi hilabetean eduki duelako gaia gordeta. Iritzi guztiak eztabaidagarriak dira, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago. Udal gobernu talde honek BI URTE luze eman ditu aurreko gobernuari etengabe INAKZIOA leporatze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020518
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Harralde hitza hizpide izan dugu aste honetan. Pasa den igandean Xabier Azkuek, Baleikeko lehendakariak eta Udal euskara teknikariak, txioen bidez salatu zuen flysch hitza gaizki erabiltzen ari zirela eta haren ordez harralde zela erabili beharreko terminoa. Elhuyarrek eta Euskaltzaindiak kasu egin zioten eta egun gutx...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020519
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtea amaitzeara da, eta urte berria, 2019, gainean dugu jada. Horren jakitun, Darahli elkarteak datorren urteko egutegia prestatu du. Aurtengo Aste Santuan Saharako kanpalekuetara egindako bidaian Peio Romatet argazkilariak ateratako irudiekin jantzi dute argitalpena. Egutegia 5 euroan egongo da salgai. Aleren bat esk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020520
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urriaren 6an Euskaraldiaren festa antolatu zen Zumaian: Hizkuntza ohiturak aldatzeko helburua duen egitasmoa . Azaroaren 23a ia gainean daukagu eta Euskaraldia hasiko da; baina hilabete eta erdi honetan hainbat ekintza eraman dira aurrera Herri Eskolan. Bi eraikuntzetako sarreretan Euskaraldiak bere txokoa izan du: Aho...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020521
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZOZKETA: Ruper Ordorikak Azpeitian emango duen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu Ruper Ordorikak Bakarka izeneko diskoa argitaratu berri du, eta izenburuak dioen bezala, bakarkako diskoa da hau. Lehen aldiz talderik gabe grabatu du oñatiarrak, eta hala aterako da agertokira, gitarraren laguntza soilarekin. Ordori...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020522
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berdintasunaren aldeko apustuari eusteko deia egin du Kathrine Switzerrek Kathrine Switzer, dortsal batekin maratoi batean parte hartu zuen lehen emakumea eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista, izan da Gipuzkoako Foru Aldundian. Foru ordezkariekin eta enpresa, kirol eta politika arloko Gipuzkoako zenbait emakumerek...
cc-by-sa 3.0