id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0020223 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekainaren 8an kalean puntua egiteko mundu mailako eguna ospatzen da. Horrela, puntua egiten dutenek topaketa izango dute bihar eguerdian Saregileen plazan. Antolatzaileek parte hartu nahi duen orori luzatzen die gonbidapena. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020224 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Unibertsitatean ikasketak hasiko dituzten emakumeentzako 1.000 euroko bi beka emango ditu Azpeitiko Sarralle enpresak
SARRALLE GROW deritzon urte anitzeko beka- programaren I. edizioa abian jarri dute Sarrallen, gizonen eta emakumeen arteko arrakala teknologikoa geldiarazten laguntzeko eta zuzendaritza eta erantzukizun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020225 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Duela astebetetik Eusko Jaurlaritzako Portu zuzendaritza ari da bertan konponketa lanak egiten. Hemendik bi aste barru bukatuta egotea aurreikusten dute.
Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritza bertan egiten ari den konponketa lanak direla eta, duela astebetik Arbustain ondoko arranpla itxita aurkitzen da. Eremu horreta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020226 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Rap, Rock, Pop, Reggae, Cumbia doinuek jantziko dute datorren ekainaren 28tik 30era Irisarri herria. Bertan egingo da aurtengo EHZ musika jaialdia, eta besteak beste, Iseo & Dodosound, Niña Coyote eta Chico Tornado, Willis Drummond eta Gari & Maldanbera, Anari, Izaki Gardenak eta Koban taldeak izango dira.
Aurtengo edi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020227 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskadiko selekzioarekin jokatuko du bihar Ander Torrikok Zarautzen
Euskadiko selekzioaren eta Akitaniako selekzioaren arteko partida izango da bihar Aritzbatalden, 19:30etatik aurrera. Zarautz Kirol Elkartearen 75. urteurrenaren harira antolatu dute norgehiagoka.
Zarautz Kirol Elkartearen 75. urteurreneko ospakizunen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020228 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Anak esandako hitz bat ekarri dugu aste honetan. Zuek ere zerbait proposatu edo oharrak egin nahi badituzue, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Beste toki batzuetan 'tanta' denari deitzen zaio 'tantuna' Zumaian, hau da, likidoetan sortzen den neurri txikiko unitate horri. Zarautzen 'tanto' esaten dute, Eibarren 'tantana'... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020229 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Mendi-Mendiyan' ikuskizuna ikustera joateko doako autobus zerbitzua egongo da Kursaalera
Beste behin ere Kursaalek programatutako ekitaldi baterako autobusa antolatu dute Kursaal Eszenatik. Oraingoan ekainaren 29an izango den opera lan bat ikustera joateko: Usandizagaren Mendi-Mendiyan .
Kursaala Eskura ekimenaren bai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020230 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñigo Urkullu lehendakariak, Ingurumeneko sailburua den Iñaki Arriolak eta Hezkuntzako sailburua den Cristina Uriartek banatu zituzten ziurtagiriak asteartean Busturiako Ekoetxean egin zen ekitaldian.
Zumaiena ikastetxeak hirugarren aldiz berritu du Eskola jasangarria ziurtagiria. Asteartean jaso zuten aipamena Iñigo U... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020231 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurungo toldoen eta aulkien zerbitzua esleitzeko prozesua abiatu du Udalak
Itzurun hondartzako toldo eta aulkien zaintza kudeatzeko zerbitzua lehiaketara atera du Udalak. Ekaina eta iraila artean emango da zerbitzua, eta esleipen prozesua abian da.
Interesdunek ekainaren 4a arte izango dute proposamenak udaletxean au... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020232 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehenik eta behin EH Bildu zoriondu eta bestalde Eskerrik asko denoi. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020233 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurtengo leloak dioen bezala, Euskal Eskola Publikoa makina bat taupadek osatzen dugu, eta taupada horiek guztiak bihotz batenak bezala egiten dute aurrerantz gure geroaren hazia landatuz. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020234 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako EAJ-PNV-ko kideok EH Bildu zoriondu eta gugan konfidantza jarri duzuen zumaiar guztioi esker ona azaldu nahi dizuegu.
Lehenik eta behin Zumaiako Eusko Alderdi Jeltzaleak zorionak eman nahi dizkio EH Bilduri atzoko hauteskundeetan lortutako emaitzagaitik. Zorionak baita ere Zumaiako herritarrei egindako ariketa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020235 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzoko emaitzak aztertuta, ezkerreko botoak eman dio garaipen historikoa EH Bilduri. Koalizioaren oinarrian dauden alderdiek 2007an lortu zuten orain arteko emaitzarik onena (2.444 boto denen artean) baino ia 200 boto gehiago jaso ditu (2627). Babes portzentaiari dagokionez, EAJrena da marka historikoa: %50,37a 1983ko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020236 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean kanpaina amaierako ekitaldia, triki poteoa + pintxo eta saiheski jana!!! Animatu! #GertuGaude
Bukatzen ari da kanpaina, eta amaiera emateko, ekitaldia egingo dugu Poligonoan eta Kofradian. Ostiral honetan izango da. Animatu eta azaldu! Gertu gaude! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020237 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herritarren arteko harremanak, kohesioa, bizi kalitatea eta bizikidetzaren alde lanean, hainbat urtetako ibilbidea egin du Prebentzio Mahaiak. Haur, nerabe eta familiako kideekin lan egiten duten erakunde esanguratsuak biltzen dituen sarea da gaur egun. Orain arte egindako lana kaleratzeko ordua dela uste dute taldekid... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020238 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xabier Orue-Etxebarria paleontologoa omenduko du bihar Geoparkeak
Geotalks ekimenaren baitan, Orue-Etxebarriak 'Ohorezko Geoparkezale' oroigarria jasoko du. Ekitaldian bertan El día que murió el mesozoico film laburraren emanaldia eta zientzialarien arteko solasaldia izango da, 19:00etatik aurrera Aita Marin.
Joan den ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020239 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EAJk udal hauteskundeetako programa aurkeztu du herritarren aurrean
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeei begira, atzo arratsaldean aurkeztu zituen Zumaiako EAJk programako 35 proposamenak jendaurrean. Oier Korta egungo alkateak eta alderdi jeltzaleko zerrendaburuak eman zituen azalpenak. Bere ondoan izan ziren hautagaitz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020240 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bidasoak Asobal ligako bigarren postua ziurtatu du, Logroñoren aurka irabazi ondoren
Kauldi Odriozolak lau gol sartu zituen Logroñoren aurkako neurketan. Duela hiru urte igo zen Bidasoa Asobal ligara, eta ordutik lortu duen sailkapen onena da.
Asobal liga amaitzeko partida baten faltan, bigarren postua ziurtatuta utzi ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020241 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beti Gazte dantza taldearen eguna ospatzen ari dira dantzari ohiak
Trikipoteoa egin ondoren, Beheko Plaza jatetxean lagunarteko bazkaria egin dute Beti Gazte dantza taldeko dantzari ohiek. Guztira, 60 lagunetik gora batu dira jai girora.
Hiru hamarkada luzeko ibilbidea izan zuen Beti Gazte dantza taldeak; hain zuzen er... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020242 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bermeoko Arrain Azokako VI. batel estropadan hiru garaipen lortu dituzte Zumaiako arraunlariek
Arrain Azokaren XXV. edizioa ospatzen ari dira asteburu honetan Bermeon.
Zumaiako ontziek hiru garaipen lortu dituzte: infantil mutilak, infantil neskak eta kadete mutilak izan dira helmugara iristen bizkorrenak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020243 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joxe Mari Korta memoriala txirrindularitza lasterketa jokatu da gaur goizean
Junior mailako parte hartzaileek 91 ibilbidea osatu ondoren, Zumaian eman diote amaiera lasterketari.
Joxe Mari Korta memoriala - Zumaiako XLI. saria txirrindularitza lasterketa jokatu da gaur. Goizeko 10:00etan abiatu dute lasterketa junior m... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020244 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Denis Itxaso: "Klima aldaketaren aurkako borroka lehentasun politikoen erdian ipintzeko unea da"
Ingurumenari buruzko Foru Aldundirako hauteskunde programa aurkeztu dute sozialistek gaur Zumaian egindako agerraldian. Besteak beste, lurraldearen energia eraginkortasuna hobetzea eta autokontsumoa sustatzea eta erraztea d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020245 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eguraldi kaskarra izan arren, 100 gaztek agerraldia egin dugu EH Bilduren zerrendaren alde. Hurrengo legealdian aldaketa egon dadin, gazteon bozka erabakigarria izango da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020246 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udal hauteskundetako mahaingurua egingo da bihar arratsaldean Oxforden
Udal hauteskundetako mahaingurua antolatu dute Baleikek, Urola Kostako Hitzak eta Erlo telebistak. Mahaingurua bihar egingo da, 19:00etatik aurrera Alondegiko Oxford aretoan. Streaming bidez ere ikusteko aukera izango da baleike.eus webgunean.
Haute... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020247 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ZOZKETA. 'Enaren kontuak' kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
2princesbarbudes taldeak Enaren kontuak kontzertua emango du igandean, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Familientzako kontzertu honetarako sarrerak eman dizkigu Udal kultura sailak.
Hiru sarrera bikoitz zozkatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020248 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Viveros San Anton Euskadiko bigarren talderik onena izan da Gaztetxoak torneoan
Euskal Herri osoko txirrindulari kadeteen artean, bigarren urtekoen sailkapenean, Viveros San Anton bigarren sailkatu da, Abadiñon joan den igandean jokatutako azken lasterketan defentsa ona eginda.
Nafarroako Gama izan da garailea, puntuta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020249 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maitane Urbieta: "Realeko neskek ez dute titulu bat bakarrik ekarri, erreferente bihurtu dira"
Euskadi Irratiko Hiru erregeen mahaia irratsaioan egiten du lan kazetari honek, eta emakumezkoen Realak Erreginaren Kopan lortutako garaipena kontatu zuen. Bere inpresioak jaso ditugu.
Nahikari Garciak Realaren bigarren gola ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020250 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santiago hondartzara doan oinezko bidea moztuta egongo da bihar, Udaletik jakitera eman dutenez, Zuloaga atzetik doan pasoa pikatu eta bidearen maila berean jartzeko lanak egiteko.
Era berean, astelehenean, hilak 20, oinezkoen bidea garbitzeko lanak hasiko dira eta asteartean, euririk ez bada, bidea teila kolorez margo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020251 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Dominguezen hirugarren memoriala jokatuko da larunbatean Aita Marin | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020252 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elikadura osasungarri baten aldeko apustua eginez guraso eta ikasleentzako tailerra antolatu da.
Dakizuen bezala, "SUKALDE GIROAN" proiektua jarri dugu abian ikasturte honetan. Egunero ikastetxeko sukaldean ikastetxeko sukaldariak janaria prestatzeaz gain, "0 km" politika ezartzen hasi gara bailarako produktuekin konta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020253 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Argizaiola jaialdia 2019' sariketa egingo da larunbatean Zumaian
Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak eta Zumaiako Distira Argazki Elkarteak antolatu dute urte honetako ekitaldia. Egun osoko egitaraua prestatu dute larunbaterako.
Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak urtero egiten duen Argizaiola jaiald... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020254 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean Erlauntza antzezlana izango da Aita Mari zinean, 22:00etan hasita. Udal kultura sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Saridunak Ibon Manterola, Alaitz Osa Arriola eta Ainhoa Azurmendi dira. Zorionak! Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzue zain. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020255 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskadiko maratoi txapelketa jokatu da asteburu honetan Getxoko uretan. Itxas-Gainekoek aurreko asteotan egindako entrenamendu luze eta gogorrek emaitza eman dute.
Taldeko lagun askok ezin izan zuten txapelketan parte hartu. Hala ere, hirugarren postu bikain bat lortu dute taldeka.
Gizonezkoetan, beteranoak, K2an: Eñau... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020256 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Keixetak Forondan ematen duen zeramika tailerreko ikasleen lanekin osatutako erakusketa izango da, eta hilaren 29a arte egongo da ikusgai.
Bihar zabalduko ditu ateak Forondako zeramika tailerreko 2018/2019 ikasturteko ikasleen lanekin osatutako erakusketak Oxforden. Egunero zabalik izango da 18:30etatik 20:30era, eta a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020257 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nekazaritzako ibilgailuen IAT azterketa maiatzaren 21ean eta 22an egingo da
Hilaren 21ean, goizeko 09:00etatik aurrera Oikia auzoko Iparragirre baserrian egingo da azterketa eta 22an, aldiz, Urola plaza kalean, Autos Zumaiaren ondoan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020258 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Andoni eta Juan Ramon Larrañaga: "Mila gauza gerta daitezke itsasoan, eta guri, zorionez, ez zaigu ezer larririk gertatu"
Ikusitakoa ikasten omen da, eta esaera horri jarraituz, umetatik arrantzan egiteko zaletasunari heldu zioten Larrañaga anaiek. Familiatik datorkie itsasoarekiko maitasuna, eta senitarteko batzuek ar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020259 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ZOZKETA. 'Erlauntza' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Erlauntza antzezlana ekarriko du Vaiven konpainiak ostiralean Zumaiara. Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta Udal kultura sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunen izenak biha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020260 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maiatzeko hirugarren igandean, urtero bezala, Indamendi Eguna ospatuko dugu. Gure elkartearen egun handia igaro nahiko genuke herrikide guztiekin.
Horretarako, igande honetan, maiatzaren 19an, goizeko 9:00etan, taxi geltokira hurreratzera deitzen zaituztegu. Bertatik, heldu eta gazte, Indamendirako bideari ekingo diogu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020261 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gara egunkariaren afera hizpide izango da asteartean Oxford aretoan
Egin egunkaria 1998. urtean itxi zuten Baltasar Garzon epailearen aginduz. 21 urte geroago, bidegabekeria haren ondorioak beste egunkari batek pairatzen ditu: Egin ek zituen 3 milioi euroko zorrak Gara egunkariari leporatu dizkiote. Zorrak ordaintzen l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020262 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hilabete eskas geratzen da hondartza denboraldia hasteko. Zumaiako hondartzetan lan egin nahi duten sorosleek hautaketa prozesua pasa beharko dute larunbatean, Donostian.
Uda honetan BPXport enpresa arduratuko da Orioko, Donostiako eta Zumaiako hondartzetako sorosleen zerbitzuaz. Hondartza hauetan sorosle moduan lan eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020263 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak udaberriko jokoak antolatu ditu bere bazkideentzat. Punttoan, seiko urrean, eskoban, tutean eta musean arituko dira nagusiak.
Izen ematea astearte honetara arte dago zabalik elkarteak Hogarrean duen bulegoan. Partaidetza handitzeko asmotan, aurten sari berezi bat izang... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020264 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako EAJ-PNVk gaur aurkeztu du maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako hautagaitza. 20 lagunek osatzen dute zerrenda.
Hautagai bakoitzaren curriculum txiki bat ere prestatu dute. Honako zerrenda aurkeztu dute Zumaiako jeltzaleek:
"Oier Korta Esnal zumaiarra da jaiotzez eta bihotzez. Elgoibarko IMHtik Produkzio meka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020265 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oier Korta: "Zumaiarrekin eta zumaiarrentzat arituko gara lanean"
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetara prestatu duen zerrenda aurkeztu du gaur eguerdian Zumaiako EAJ-PNVk Beheko plazan egin duen ekitaldian. Hautagaiez gain eta herriko jarraitzaileez gain, Gipuzkoako alderdikide batzuk ere bertaratu dira, Joseba Egibar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020266 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espeleologia irteera batek emango dio hasiera Europako geoparkeen IX. asteari
Maiatzaren 17tik 25era, Geoparkeak ekimen ugari antolatuko ditu Deban, Mutrikun eta Zumaian: espeleologia irteera, hitzaldiak eta tailerrak, dokumental emanaldia eta zientzialarien arteko solasaldia, mendi ibilaldiak...
Maiatzaren 17tik 25era... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020267 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egutegira begira jarri eta dagoeneko, urteko bosgarren hilabeteko bigarren asteburuan gaudela konturatu. Ai ene, San Telmoekin denboraren nozioa galdu eta di-da baten iritsi hona. Maiatza. Loraila.
Pasa den hilean erosi nituen geranio eta bitxiloreak hasi dira loratzen, abegitsua da goizean leihoak irekitzea. Etxean du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020268 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Elkarlana eta proposamenak lehenesten saiatu gara, baina politika egiteko modu zaharrarekin erantzun zaigu"
EH Bilduko zinegotziek legealdi honen balorazioa egin dute, ondorengoa nabarmenduz: "Seinale txarra da alkateaz gehiago hitz egin izana proposamenez baino".
Udalgintza egiteko beste estilo bat eraikitzea zen gur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020269 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako EAJ-PNVk udal hauteskundeetarako prestatu duen hautagaitza aurkeztuko du larunbat honetan, hilaren 11n, 12:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan.
Ekitaldian hautagaitza taldea izango da, Oier Korta alkategaia buru duela. Joseba Egibar, Gipuzkoako EAJ-PNVren lehendakaria ere Zumaian izango da hautagaitzari bere bab... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020270 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburuan hasiko dute Herriarteko txapelketa palako eta zestako Zumaiako pilotariek
Bihar hasiko dute Herriarteko pilota txapelketa Zumaiako pilotariek. Aurten palan eta zestan arituko dira herriko pilotariak.
Xisteran Gonzalo eta Julen Cabanillas arituko dira kadete mailan; jubeniletan Kimetz eta Lopez, eta Eduardo e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020271 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hitz ezaguna ekarri dugu aste honetan, haur txikiak dituztenek sarri erabiltzen dutena. Zuek ere hitzak proposatu edo oharrak egin nahi badituzue, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Kolpe baten ondorioz kopeta edo bekokian irteten den koskorrari deitzen zaio 'trongoilo' Zumaian. Beste herri batzuetan ere erabiltzen dira ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020272 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Getariako V. Triatloia jokatu zen atzo arratsaldean. Guztira 420 parte hartzaile izan ziren: emakumezkoetan Helene Alberdi izan zen txapelduna, eta gizonezkoetan, berriz, Ander Okamika.
Giro ederra izan zen atzo arratsaldean Getarian. Getaitri taldeak antolatzen duen V. proba jokatu zen, eta parte hartze handia izan ze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020273 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arbustain elkartea arduratuko da banderaren igoeraz eta jaitsieraz hemendik aurrera
Pasa den urtera arte Justa tabernako lagunak arduratu izan dira Kofradiako banderaren igoeraz eta jaitsieraz, San Telmo jaietan. Taberna honek, baina, pasa den udaran itxi zituen ateak, eta horrek aldaketak ekarri ditu.
Ohikoa den bezal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020274 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoetako I. xake jaialdia jokatu zen atzo arratsaldean Oxford aretoan, Kbi xake klubak antolatuta. 25 haurrek hartu dute parte lehen txapelketa honetan, zumaiarrek bai, eta baita Gipuzkoako beste herrietatik etorritakoek ere.
Herriko 11 jokalari aritu ziren atzo Oxforden. Beste jokalariak Hondarribikoa, Azkoitikoa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020275 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoak buruko min eta atsekabe bihurtu dira gure herrian hiru gazte senegaldarrentzat. Goizean gertatu da. Dirudienez, hiru senegaldar horiek gaua pasatzeko nora joanik ez eta Laboral Kutxak herrian duen bulegoko sarreran gaua igarotzen ari ziren. Herritarren bat kutxa automatikoan dirua ateratzera joan eta gazteak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020276 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiak bi ontzi sartu ditu Espainiako batel txapelketako finaletan
Espainiako batel txapelketa ari dira jokatzen Vigon, Galizian. Atzo jokatu ziren sailkatze estropadak, eta gaur finalak jokatuko dira. Zumaiako arraun elkarteak bi ontzi sartu ditu final hauetan.
Hiru ontzirekin joan da Zumaiako Arraun Elkartea galizia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020277 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko ohorezko infantilek larunbatean jokatuko dute Deban Aldamar txapelketa
XIII. Aldamar Torneoa jokatuko da larunbatean Debako Errotazar futbol zelaian
Amaikak Bat, Aurrera Ondarroa eta Zumaiako izango dira txapelketan parte hartuko duten taldeak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020278 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiako Armada eta Zumaiako Klub Nautikoa elkarlanean Elkano omentzeko
Zumaiako Klub Nautikoak parte hartuko du uztailaren 6an eta 7an Getarian Espainiako Armadak antolatu duen ekitaldi batean. Juan Sebastian Elkanoren Mundu Biraren V. mendeurrenaren ospakizunen barruan "inoizko omenaldirik handiena" egin nahi diote... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020279 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi domina eta zauri pila ekarri ditu Kimetz Etxabek pistako Espainiako txapelketetatik
Pistako Espainiako txapelketak jokatu dira aste santuan Tafallan. Abiadurako probetan lehiatu da Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko Kimetz Etxabe kadetea. Txirrindulari debarra Espainiako azpitxapeldun izan da taldeka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020280 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Telmo egunean jokatuko duten buruz buruko partidarako pilotak aukeratu dituzte Rezustak eta Etxeberriak
Buruz buruko txapelketako partida jokatuko da astelehenean, hilaren 29an, Aitzuri frontoian. Beñat Rezusta eskuz binakako txapelketa irabaztetik dator, eta Peio Etxeberria, aldiz, pasa den igandean Asier Agirreri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020281 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Agian aipatu behar dudanarekin baino erlazio gehiago dauka, edo agian gutxiago. Ez noa Karlos Arguiñanorena, bere seme Josebarena baizik.
Seme-alabek eta bere bikotekide den Natali zumaiarrak mezu hunkigarria bidali diote Joseba Arguiñanori atzo Gure Kasa saioan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020282 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean egingo den Getariako triatloiak aldaketak eragingo ditu errepidean
Iaz ez bezala, aurten kostako errepidetik egingo dute bizikletako zati bat. Hori dela eta, Zumaian aldaketak izango dira.
Larunbatean jokatuko da Getariako V. Triatloia 16:00etatik aurrera. 400 parte hartzaile izango dira aurten, eta horrela... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020283 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Apirileko Baleike aldizkariko iritzi artikuluak, orain, webgunean
Apirileko Baleike aldizkarian argitaratutako iritzi artikuluak webgunean daude irakurgai gaurtik aurrera.
Euskal Kostaldeko Geoparkeko kudeatzailea den Leire Barriusoren, Jose Castilloren, Goiz Eder Iturainen, Gorka Zabaletaren eta Juan Luis Romateten id... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020284 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken hiru urteetan egin den moduan, segurtasun neurriak indartu egingo dira festetan.
Udalak jakinarazi duenez, udaltzaingo zerbitzua 24 orduz eskainiko da santelmoetan. Zerbitzu hori bi asteburuetan egongo da indarrean: hilaren 26an, 27an eta 28an eta maiatzaren 3an eta 4ean.
Horri lotuta, Ertzaintzaren pertsonala er... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020285 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Argazki txokoa eta poteo feminista egingo ditu Emakumeon* Etxeak santelmoetan
Zumaiako Emakumeon* Etxearen proiektuari babesa erakusteko argazki txokoa eta poteo feminista antolatu ditu Zumaiako Emakumeon* Etxeko elkarteak mugimendu feministarekin elkarlanean.
Santelmoetako bigarren ostiralean, repetizioetan, izango di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020286 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar hasiko dira San Telmo jaiak, eta festa giroan murgilduko da Zumaiako herria. Haren atarian, Zumaiako Mugimendu Feministak eta Amalgamak taldeak agerraldia egin zuten atzo arratsaldean Amaiako plazan mezu garbi batekin: "Festak askatasunez gozatu nahi ditugula aldarrikatzera goaz. Kaleak ere gureak direlako!".
Ama... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020287 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kimika dibertigarria ere izan daitekeela erakutsi dute Kimikarin tailerreko lehen saioan
Gabonetan izandako erantzun onaren ondoren, Kimikarin esperimentu tailerra bueltan da Zumaian. Gaur izan dute lehen saioa, eta bihar egingo dute bigarrena. Saio honetarako oraindik lekua dagoela adierazi dute.
Jokoen eta tailerren ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020288 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Buruz buruko txapelketako partidarako pilotak aukeratuko dituzte bihar Aitzurin
Buruz buruko txapelketako partida jokatuko da astelehenean, hilaren 29an, Aitzuri frontoian. Beñat Rezusta eta Peio Etxeberria neurtuko dira Zumaian.
Rezusta eskuz binakako txapelketa irabaztetik dator, eta bera izango da txapelketa honetan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020289 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udal hauteskundeetarako hautagaien zerrendak aurkeztu dituzte alderdiek
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu ditu maiatzaren 26an egingo diren udal hauteskundeetako hautagaien zerrendak.
Lau alderdik hartuko dute parte maiatzean egingo diren udal hauteskundeetan: EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-EE eta Uzin. Aurreko ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020290 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santiagoko tabernaren eta komunen kudeaketa esleituko ditu Udalak
Santiago hondartzan, Erdikoaitza behatokian, tunelaren parean, jarriko den txiringitoaren eta komunen zerbitzua esleitzeko prozedura abian da. Bertan parte hartzeko izen-emate epea maiatzaren 8an amaituko da.
Orain aste gutxi jarri zen abian baita Itzuru... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020291 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 16 urterekin hasi zen ostalaritza munduan lanean Unai Rubio. Lan horri esker ardoaren mundua interesatzen hasi zitzaion, eta ikasketak ere alor horretara begira egin zituen. Ardoen dastaketa errituan bost zentzumenak jartzen dira dantzan, eta aitortu du ikasteko bide onena dastatzea eta dastatzea dela. "Ardorik onena? ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020292 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Indarkeria matxista prebenitzeko karpa jarriko du Udalak Santelmoetan. Karpa hau Saregileen plazan izango da festetako bi larunbatetan, eta hura jartzeko diru-laguntza Espainiako gobernuak eman du.
Karpa Saregileen plazan egongo da santelmoetako bi larunbatetan, 19:00-21:00 eta 23:00-02:00 ordutegian. Panel informatibo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020293 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txomin Agirreko geltokiak kenduko dituzte maiatzaren 6ra arte, santelmoengatik
Ostiralean hasten diren San Telmo jaiak direla eta bihartik maiatzaren 6ra arte Txomin Agirre kaiko autobus geltokia kenduko du Lurraldebusek.
Hori dela-eta, Zumaia-Donostia lineako autobusek Patxita Etxezarreta kaleko geltokietan egingo dit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020294 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Festetan egingo dituzten ekimenen berri emango dute bihar Mugimendu Feministak eta Amalgamak
San Telmo jai hauetan Zumaiako Mugimendu Feministak eta Amalgama taldeak ekimen batzuk egingo dituzte. Horien berri emateko, agerraldi bat egingo dute, bihar, asteazkena, 19:00etan, Amaiako plazan.
Ekimen hauen bitartez, "Zumai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020295 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste Santu honetan Donejakueko Bidea egiten ari ziren erromes ugari igaro dira Zumaiatik. Askok bidea jarraitu dute; beste batzuek, ordea, ostatua hartu dute Komentuan dagoen erromesen aterpetxean. Izan ere, aterpetxea zabalik dago apirilaren hasieratik, eta urriaren 15era arte izango ditu ateak irekita.
Aurten ere ira... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020296 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Danel Alberdi eta Mikel Zearreta alebinak final laurdenetan kaleratu dira Realarekin jokatutako txapelketan
Sailkapen fasean bi norgehiagoka irabazi, bat berdindu eta beste bat galdu dute CD Vasconiaren Puio futbol zelaian
Final laurdenetan, aldiz, Alavesen aurka galdu ostean txapelketatik kanpo geratu dira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020297 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bidasoa nagusi izan da Odriozola eta Torriko aurrez aurre izan diren partidan
Irungo Bidasoa taldeak garaipena erdietsi zuen atzo Blendio Sinfin kantabriarren aurkako partidan. Emaitza honekin irundarrek bigarren postuan jarraitzen dute.
Interes berezia zuen atzoko partidak Zumaiako zaletuentzat, herriko bi jokalari ar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020298 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Juan Ramon Llavori: "Ilunpean zeuden liburuei argia eman nahi izan diet"
Juan Ramon Llavori argazkilari zumaiarrak bi pasio handi ditu: Tibeta eta Donejakue bidea, "errefuxiatuak eta bidean aurkitzen duzun jendea, ez Bidetik bizi den jendea". Bi pasio horiek liburu banatan landu ditu Llavorik: Jule Ladakh! eta Peregrin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020299 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ohi bezala, jendea azkar mugitu da eta saioa baino astebete lehenago jada saldu dira Turismo bulegoan, Ttakun tabernan eta Inpernupen jarritako sarrera guztiak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020300 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsasgorak harraldean harrapatutako familia bat atera zuten atzo larrialdi zerbitzuek
Ez da lehen aldia izan eta, ziur aski, ez da azkena izango. Lau kideko familia bat helikopteroz atera zuten atzo harraldetik, mareak gora egin eta haitzetan harrapatuta geratu ondoren.
15:30ak aldera jaso zuten larrialdi zerbitzuek de... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020301 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko alebinak laugarren geratu dira Jose Angel Iribar txapelketan
Emaitzarekin oso gustura gelditu dira. 3 eta 4. posturako norgehiagokan Athletiken aurka galdu dute.
Gaur jokatu dute Zumaiakoko alebinek Zarautzeko Asti futbol zelaian Jose Angel Iribar txapelketa. Oso gustura geratu dira emaitzarekin, izan ere, l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020302 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Frijigaiilu batek su hartu du eguerdi partean Zalla tabernako sukaldean. Zarauzko eta Urolako suhiltzaileak hurreratu dira, baina ordurako sua amatatuta zuten.
Gertakaria eguerdiko ordu batak aldera izan da Upela plazako taberna honetan. Frijigailu batek su hartu du Zalla tabernako sukaldean, eta une horretan tabernan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020303 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Autotxokeak eta barrakak santelmoak igaro arte egongo dira Gernika parkean
Joan den asteburutik martxan dira barrakak eta atrakzioak Gernika parkean. Santelmoak igaro arte egongo dira bertan.
Apirilaren 9an esleitu ziren atrakzioak jartzeko kontratuak eta esleipeneko pleguen baitan, atrakzioen prezioa 1,8 eurotan ezarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020304 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iurretako laisterketan bi domina lortu ditu zumaiarrak. Lokatza utzi, eta orain errepidean dabil korrika.
Martin Amilibiak bi domina ekarri zituen pasaden igandean, Iurretan ospatu zen Euskadiko errepideko txapelketatik.
Euskadiko azpitxapeldun bakarka eta txapeldun taldekako sailkapenean. Taldeka ezuten areriorik izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020305 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsas kutsuko proposamena ekarri dugu aste honetan ere. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Gauez harraldean egindako arrantzara deitzen zaio Zumaian 'gabarrantza'. Marea bizienak izaten ziren arrantza horretarako egokienak, ura behe-behean zegoenean joan eta ordu batzuetan arraina... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020306 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako bost ontzik hartuko dute parte asteburuan Gipuzkoako batel txapelketan
Batel ligak amaituta, txapelketen ordua heldu da. Asteburu honetan Gipuzkoako batel txapelketa jokatuko da Pasai San Pedron, goizeko 10:30etik aurrera. Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak bost ontzirekin hartuko du parte.
Infantil mutileta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020307 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Badatoz gure San Telmo kuttunak, badator festa. Herritar guztiok, urdinez jantzi, eta bakoitzak duen onena eskaini nahi izaten diogu festari: alaitasuna, poza, irrirako eta zirirako gogoa... Familian, lagunartean, senideekin ... elkartu eta giro paregabean gozatzen ahalegintzen gara jai giro ederrean.
Jaia euskaraz egi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020308 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Francisco Cubelosekin bikotea osatuko du aurten ere zumaiarrak. K-2 1.000 metroan lortu dute Peñak eta Cubelosek txartela, aste honetan jokatutako sailkatze estropadan azkarrenak izan ondoren. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020309 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste honetan ere itsas giroko proposamena ekarri dugu. Gustuko hitzak esateko edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Arpoi berezi bat 'arrankazia', sardexka baten modukoa, bost hortz edo gehiago izan ohi dituena. Haitzetan gauez arrantzan jarduteko erabili izan da tresna hori. R.M. Azkueren hiztegian 'ar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020310 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertso Eskolak jada salgai jarri ditu apirilaren 26ko jaialdirako sarrerak, 8 €-an, turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan.
Unai Manterola arituko da aurten ere gaiak jartzen eta aurkezten. Bertsotan, aldiz, seikote hau: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Onintza Enbeita, Julio Soto eta Unai Agirre.
Sa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020311 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Roman Zabaleta: "Pilotu batek sentitzen ikasi behar du, eta sentitutako hori mekanikoari kontatzen"
Umetatik uztartzen ditu bizikleta eta motorra Roman Zabaleta gazteak. Txirrindularitza oso gustukoa duen arren, motorra da bere pasioa. Supermotard izeneko mailan aritzen da, eta asteburuan ekingo dio denboraldiari Valen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020312 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburu honetan Pulpo-ko taldeek 15 partidu jolastuko dituzte eta batzuk garrantsi haundikoak. Trapaia taldekoa jakinda, gure senior mutilen taldeak denboraldiko partidu garrantsitsuena du igandean Lubakin mailari eusteko. Goizeko 11:30tan izango da Ormaiztegiren aurka. Bete dezagun Lubaki gure mutilei animatzeko!!!
B... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020313 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur hasita eta bihar eguerdira arte, Onura fisioterapiak emandako bi lagunentzako bono bana zozkatuko ditugu.
Baleikeko bazkide izateak abantailak ditu, eta horietako bat da martxan jartzen ditugun zozketetan parte hartzeko aukera. Zozketa azkarra egingo dugu aste honen amaieran, eta bertan, Onura fisioterapiak emanda... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020314 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asier Aizpurua kimuak eta Garazi Bergara infantilak euren lasterketak irabazten segitzen dute. Viveros San Antongo bi txirrindulariek orain arteko lasterketa guztiak irabazi dituzte; aurreko larunbatean Donostian, Loiola auzoan lortu zituzten garaipenak. Kadete mailan, berriz, Seguran lasterketa eder bati amaiera ona e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020315 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kalean da jada apirileko Baleike aldizkaria. 35 urtetan kirol teknikari izan eta aurten erretiroa hartu duen Fran Aizpurua ekarri dugu aldizkariko azalera.
1980ko hamarkadan hasi zenetik gaur egunera arteko kontuak izan ditugu hizpide berekin. Aldizkarian duzue elkarrizketa.
Zumaiako prebentzio mahaiaren inguruko errep... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020316 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ETSk eta Arte Ederren Fakultateak tren geltokiko mosaikoa zaharberritzeko hitzarmena sinatu dute
Mosaikoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren armarria irudikatzen du. Hitzarmenaren helburua da ETSren (Euskal Trenbide Sarea) eta EHUren (Euskal Herriko Unibertsitatea) artean harremana ezartzea.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren G... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020317 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Trapaia taberna Pulpo Elkarteko infantil nesken taldeak larunbatean finalerdiak jolastuko ditu Oiardo Polikiroldegian 9:30ean Bidasoaren aurka.
Alan Urbieta eta Juancar Aguadok zuzenduriko neskek denboraldi bikaina daramate. Larunbatean irabaziz gero Gipuzkoako finala jokatu eta Espainiako txapelketara joateko txartela... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020318 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Imanol Azkuek Baleike aldizkarirako idatzitako artikuloak bildu ditugu 'Orduan bai' atalean
Iazko maiatzean Baleike aldizkari berritua aurkeztu genuen. Itxura berria bakarrik ez, atal berriak ere bazituen aldizkariak. Horien artean Orduan bai izenekoa zegoen. Bertan, Imanol Azkuek herriko historiako pasarteak eta zumai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020319 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Terranovako itsasoan zaildutako itsasgizona zen hura, 50eko hamarkadako arraunlaria, zumaiarra...
1984. urteko udan telebistaz ikusi nituen, Los Angeleseko olinpiar jokoak. Bertan azaltzen ziren arraunlari hankaluzeak baino handiagoak ziren, nere ikuspuntutik, Turbo Deunekoak.
Hamabi urte nituela sartu nintzen arraun e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020320 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburu bikaina izan da hau Telmo Deun arraun elkarteko harrobiko arraunlarientzat. Bezperan, Zumaian bertan, lan ederra egin zuten gorriek. Gaur, Getarian, emaitza onak berretsi dituzte.
Gipuzkoako batel ligako 10. jardunaldia jokatu da gaur goizean Getarian. Zumaiako arraun elkarteko batelek bi garaipen eta beste bi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020321 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Trofeo Memorial Sergio Belio Comarca Alto Gallego oroimenezko proba jokatu da gaur Huescan, Panticosako eski-estazioan.
12 urtez azpikoen mailan, U-12, eta GS modalitatean, Maddi Iraola eskiatzaile zumaiarra laugarren izan da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0020322 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako batel ligako 9. jardunaldia jokatu da gaur arratsaldean Zumaian, Urolaren itsasadarrean. Zumaiako Arraun Elkarteko ontziek lan polita egin dute beste behin ere.
Batelen kolore biziez jantzi da gaur arratsaldean Urolaren itsasadarra. Arraunzaleek ibaiaren ertzak ere hartu dituzte, eta giro polita izan da orok... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.