id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0020723
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ander Torriko eskubaloi jokalari zumaiarrak Euskal Herritik hurbil jokatuko du datorren denboraldian, Balonmano Sinfin klub kantabriarrarekin sinatu baitu. Asobal ligara igo berri den klub honetan arituko da Torriko datorren denboraldian. BM Benidorm klubean aritu da Torriko azken bi denboraldietan, Asobal ligan. Denbo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020724
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Miguel Mari Larburu Aita Zuri zumaiarraren bizitza eta pentsaera jasotzen dituen De mar y arena. Miguel Larburu, una vida de entrega en el desierto liburua argitaratu dute. Liburu horren bi ale zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunak honakoak dira: Joxe Mari Elustondo Sarasola eta Agustin Zubimendi Lopeteg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020725
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jose Kareaga artisauaren erakusketa izango da Oxford aretoan ostegunetik aurrera Ostegunetik uztailaren 22ra bitartean izango dira ikusgai Jose Kareagaren (Eibar, 1930-2008) artelanak, Oxford aretoan. Ostegunean irekiko dute Jose Kareaga grabatzaile, pintore, bitxigile eta grabatzaile eibartarraren lanen erakusketa, Ox...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020726
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo 12:00etan eman zioten hasiera KAE-1 ligako estropadari. Getariako IX. Bandera jokatu zen, eta bertan izan ziren zumaiarrak. Atzo jokatu zen KAE-1 ligako estropada, Getarian. Astillero sailkatu zen lehen postuan, 20:09,51ko denbora eginda. Zumaiarrek, aldiz, zortzigarren postua lortu zuten, 20:55,53an helmugaratu o...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020727
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beste lan baten arrastoan, Oikiako lehengusuei galdetu nien ea bazeukaten gure aittittaren familiaren argazki zaharrik, eta horrela iritsi zitzaidan Pikaondobekotik kartoizko kaxa bat, zuri-beltzezko argazkiz betea. Gehienak famili argazkiak ziren, ospakizunetakoak-eta (ezkontzak, sanbartolomeak, jaunartzeak...), baina...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020728
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekainaren 21ean auto istripu batean zendu zen Mikel Biain Zumaiako parrokoaren aldeko meza egin da gaur San Pedro parrokian. Jende kopuru handia bertaratu da Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak emandako meza entzutera. Beheko Plaza eta San Pedro abesbatzetako kideek abestu dute elizkizuna.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020729
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Narrondoko Kristobal Deunaren festen baitan, eta Gure Ametsa elkarteak antolatuta, mus txapelketa izango da uztailaren 7an, 16:00etan. Mus txapelketa Gure Ametsa elkartean bertan jokatuko da eta izen ematea egunean bertan egingo da, hasi baino lehenago. Bikoteko 15 euro ordaindu beharko da. Lau sari banatuko dira. Lehe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020730
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Trapu Zaharraren eskutik, Etsita izeneko kale antzerkia izango da larunbatean, ekainaren 30ean, Erribera kalean, 19:00etan. Esti Curiel zumaiarra eta Mikel Laskurain aktoreak izango dira protagonistak. Hirurogei urte inguru duten senar emazte bikote batek ahal duen moduan bizi dira bere seme bakarrarekin (Koldo, 31 urt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020731
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irailean jokatuko da Zumaiako triatloi herrikoia, eta 50 dortsal besterik ez dira gelditzen. Guztira 200 dortsal daude, federatu gabeko kirolarientzat. Proba 15:30ean hasiko da. Herri mailako triatloian egin beharreko lana hau da: 350 metro igerian, 10 km bizikletan eta 2,5 km korrika. Distantzia egokia da kirol eder h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020732
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostegun honetan hasi eta igandera bitartean Tolosandblues jaialdia izango dute Tolosan. Jaialdiaren izenak berak argi erakusten duen bezala, bluesa izango da protagonista lau egun hauetan. Serious Business taldeak emango dio hasiera aurtengo jaialdiari. Kontzertua 20:00etan izango da, Maria Luisa Agirre doktorearen pla...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020733
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Miguel Mari Larburu Aita Zuri zumaiarraren bizitza jasotzen duen liburua argitaratu dute. Bere esperientzia eta pentsatzeko era bildu ditu Koldo Aldai idazleak argitalpen honetan. Itsasoa eta hondarra, bi elementu hauei lotutako bizitza da Miguel Mari Larburu Aita Zuri zumaiarrarena. Eta hala islatzen du bere bizitzare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020734
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nazioarteko III. Flysch Organo Zikloko kontzertua egingo da uztailaren 6an Zumaian Gipuzkoan dauden organoen garrantzia aditzera emateko asmoarekin, Nazioarteko III. Flysch Organo Zikloa egingo da aurten ere herrialdeko herri batzuetan. Kontzertu horietako bat Zumaian egingo da, uztailaren 6an, parrokian. "Organoa, tre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020735
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea uztailaren 2an irekiko dute Zumaiako Udalak uztailaren 2an zabalduko du euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea. Laguntza horien bitartez herritarren artean euskararen erabilera indartu eta sustatu nahi du Udalak, euskara izan dadin hizkuntza nagusia esparru guztiet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020736
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2019ko aurrekontuetan parte hartzeko aukera izango da 19:00ak arte Eusebio Gurrutxaga plazan jarrita dagoen karpan. Online ere egin daiteke gipuzkoa.eus/partaidetza webgunean. Kanpaina ostegunean amaituko da. Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrekontu irekien ekimenarekin bi urte daramatza. Iaz lu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020737
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bote luzeko erakustaldia egingo dute bihar eguerdian Aitzuri frontoiko kanpoan Bote luzeko beste erakustaldi bat antolatu du Zumaiako Herri Eskolak. Bihar egingo dute, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Hirugarren erakustaldia izango da aurtengoa. Aurreko bi urteetan Beheko Plazan egin dute. Aurte, baina, Aitzuri frontoiko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020738
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azpeitiko eta Zumaiako merkatari elkarteek aldi baterako mertararitza teknikaria behar dute Azpeitiko Merkatari Elkarteak (Bertan) eta Zumaiako Merkatari eta Ostalari Elkarteak (Zumaia Elkartea) aldi baterako merkataritza teknikari bat behar dute (lanaldi partziala Elkarte bakoitzean). Lanak merkataritza txikiari aholk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020739
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sortzailea, publikoa eta antolatzailea. Edozein kultur ekitalditan ezinbestekoak izan ohi dira hirurak, baina lan banaketa ez da beti hain garbia izaten. Ez, behintzat, espazio autogestionatuetan, eta horietako jarduera kultural nagusiak diren kontzertuetan, sortzailea bera izaten baita, askotan, antolatzailea, eta ant...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020740
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mugimendu feministari laguntzeko rifa egin berri dute, eta baita zenbaki saritua atera ere: 0384. Txartelaren jabeak helbidera idatzi dezake edo mezua bidali sare sozialetara. (Facebook eta Instagram): @zumaiafeminista Saria jasotzeko astebeteko epea egongo da bestela ordezkoarentzat izango da: 0769.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020741
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
KAE 1eko estropada jokatu zen larunbatean Donibane Lohizuneko uretan. Aurreko asteburuko estropadetako amesgaiztoak atzean utzi, eta Zumaia seigarren sailkatu zen bere txanda irabazi ondoren. Portugaleten jokatutako arraun denboraldiko estropadetan ez zuen irudirik onena eman Telmo Deunek. 10. sailkatu ziren Xabier Zul...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020742
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Helene Alberdi triatleta laugarren izan zen atzo jokatutako XXXIII. Donostiako Triatloian. Emaitza honi esker Gipuzkoako txapeldun ere bada Yepa! triatloi klubeko kidea. Triatletek 1,5 kilometro egin zituzten igerian, 38 kilometro bizikletan eta azken 10 kilometroak korrika. Australiarrak izan dira aurtengo triatloiko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020743
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Miguel Larburu zumaiarraren bizitza jasotzen duen liburuaren aurkezpena Gaur, astelehena, ekainak 25, arratsaldeko 7etan Alondegian, De mar y arena: Miguel Larburu, una vida de entrega en el desierto liburua aurkeztuko dute. 40 urtez basamortuan eta bestelakoetan bizi izandakoak jasotzen ditu Koldo Aldaik, Joseba Ossar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020744
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Walther Becerrak eta Sandra Sevillanok irabazi dute Zumaia Flysch Trail mendi maratoia. Maratoi erdian, Oihana Kortazar eta Aitor Mimenza izan dira lehenak. Zumaiarren artean, maratoian Mikel Etxeberria eta Leire Baraibar izan dira azkarrenak, eta maratoi erdian Iban Iriondo eta Ane Eizagirre. Lasterketa gogorra izan d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020745
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sanpedroetako esku pilota jaialdirako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai San Pedro jaietako egitarauaren barruan, ekainaren 29an, 19:30etik aurrera, esku pilota jaialdia jokatuko da Aitzuri frontoian. Lehen partidan Peña II-Urretabizkaia II eta Bakaikoa-Aranguren bikoteak arituko dira, eta estelarrean Olaizola II-La...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020746
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Narrondoko Kristobal Deunaren jaiek 50. urteurrena beteko dute aurten Kristobal Deunaren jaiak ospatuko dituzte uztailaren 6an, 7an, 8an eta 10ean Narrondo auzoan. Aurten, gainera, 50 urte beteko dira festa hauek antolatzen hasi zirenetik. Narrondoko festa batzordeak prestatu du dagoeneko auzoko festetako egitaraua. He...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020747
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak IES Zumaia BHI ikastetxea handitzeko eraikin berria egiteko proiektua abiarazi du Sagarbideko frontoiaren estaldura egitea ere jasotzen dute gaur bertan argitaratu diren gauzatze proiektua, lan osagarriak eta zuzendaritza fakultatiboa esleitzeko oinarri teknikoen pleguek. Gaur berta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020748
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Indarkeria sexistaren aurkaren frente komuna aurkeztu dute Aldundiak eta udalek Indarkeria sexistaren aurkako erantzun publiko instituzionalerako udalerrientzako lehen protokoloa aurkeztu zuten atzo Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitzan. Prokolo honek ekintza esparrua eta erantzun harmonizatu eta estandarizatu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020749
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualdeko langabezia daten berri eman du Urola Kostako Udal Elkarteak Zarautzen duen egoitzan gaur egin duen agerraldian. Maiatzeko datuen arabera, Zumaiak %7,46ko langabezia tasa du, eskualdekoa baino altuagoa (%7,15). Zumaia da Urola Kostako eskualdea osatzen duten bost udalerrietatik langabezia tasa altuena duena, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020750
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Sempiterno' erakusketa zabalduko du gaur Ester Gimeno artista madrildarrak Oxforden Errealismoa, erretratua eta skatea ditu oinarri Ester Gimenoren lanak. 23 urteko artista gazteak bakarka aurkezten duen lehen erakusketa izango du Zumaiakoa. Gaur arratsaldean egingo du inaugurazioa 18:30ean, eta uztailaren 1era arte e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020751
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egun horretan enpresa sustapen zerbitzua zein lan orientaziorako laguntza eskainiko zaie herritarrei. Ostegunean, ekainaren 21ean, Zumaiako Enplegu Zentroak atea zabalduko ditu 09:00etatik 13:00etara, eta bertan izango dira Urola Kostako Udal Elkarteko teknikariak lan orientaziorako laguntza eta enpresa sustapen zerbit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020752
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Narrondoko Kristobal Deunaren festen baitan, eta Gure Ametsa elkarteak antolatuta, bertso afaria egingo da uztailaren 7an elkartean bertan. Afaria 21:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude Narrondo tabernan eta Bittarte erretegian. Kristobal Deunaren jaiak ospatuko dira uztailaren hasieran Narrondon. Horrela, Gure ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020753
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten irailaren 8an izango da Zumaiako triatloia. Herritar mailakoen proba 15:30ean jokatuko da, eta sprint mailakoa 16:45etik aurrera. Ohikoa bihurtu den bezela azken urteetan, herri mailakoa egingo da, sprint distantzikoaren aurretik. Herri mailakoa triatloian federatu gabe daudenentzat izango da, eta gehienez 200 p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020754
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herritar batek mikrofono bat galdu du pasa den igandean Alaiko jaietako festetan, Alai eta Aita Mari artean. Norbaitek aurkitu badu 600 766 094 telefono zenbakira dei dezake.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020755
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jon Peña CNC Fresatzeko Probaren irabazlea, EuroSkills lehiaketan [EGUNERATUTA: Igorri ziguten informazio okerra dela eta, esan genuen Peña zumaiarra dela. Baina, izatez getariarra da] Jon Peña getariarrak urrezko domina eta txapela irabazi du 2018ko EuskoSkills lanbide heziketako olinpiadetan, CNC Fresatzeko Proban. E...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020756
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kauldi Odriozola, Bidasoa klubeko jokalaria, ibilbide arrakastatsua ari da gauzatzen Asobal ligan. Iaz debutatu zuen Espainiako eskubaloiko lehen mailan, eta hasiberri onenaren saria jaso zuen. Bigarren denboraldian are eta sari handiagoa jaso du: eskuin hegal onenarena, hain zuzen ere. Asobal ligako talde egokiena sor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020757
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurtengo udaleku irekietan parte hartuko duten haurren gurasoekin bilera egingo da bihar Aita Mari zinean. 17:00etan euskaraz egingo da eta 17:45ean gazteleraz. Programazioaz eta haurren taldeez hitz egingo da. Gurasoen zalantzak eta galderak ere erantzungo dituzte.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020758
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astebukaera honetan hasi dute Euskal Herriko itsas zeharkaldien denboraldia Taosa igeriketa taldeko kideek Bermeo Mundaka itsas zeharkaldiarekin. 13 zumaiar izan genituen bertan larunbat arratsaldean itsaso mugituari aurre eginaz. Lan ederra egin zuten partaide guztiek, eta aipatzekoak izan ziren Iñigo Uria eta Xabier ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020759
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualde mailako manifestazioa egin dute Zarautzen pentsio duinen alde P entsio publiko duinak gaurko eta biharko! lelo hartuta, mobilizazio jendetsua izan da gaur eguerdian Zarautzen. Duela egun gutxi sortutako Urola Kostako pentsiodunen plataformak antolatu du protesta, baina hainbat eragileren atxikimendua jaso dute...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020760
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiak eta Mutrikuk jokatuko dute zesta puntako Herriarteko txapelketako finala Datorren asteburuan jokatuko dira Gipuzkoako Herriarteko txapelketako zesta puntako finalak. Azken partida hauek Mutrikun jokatuko dira, eta finalera heldu diren bi herriak Mutriku eta Zumaia dira. Jokatutako sei jardunaldiak irabazita hel...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020761
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia-Sakoneta-Zumaia itsas kayak proba jokatu zen atzo arratsaldean. Proba hau Gipuzkoako txapelketa ere izan zen. Itxas-Gain elkarteko piraguistei dagokionez, honako emaitzak lortu zituzten:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020762
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekainaren 28an, San Pedro egun bezperan, festa hauetako danborrada aterako da herriko kaleetara. Aurrez egin bezala, danborradako zuzendaritzak herriko beste elkarteak gonbidatu ditu danborradan parte hartzera, beraien banderak eramanez, edo danborrak jotzen. Parte hartu nahi dutenek, edo informazio gehiago jaso nahi d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020763
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako HLHI Herri ikastetxe publikoko Ordezkapen Organo Gorenak (2018ko maiatzaren 29an egindako bileran), EHIGEren (Eskola Publikoko gurasoen konfederazioak) hezkuntza publikoaren aldeko ekimena aztertu eta eztabaidatu ondoren, ontzat hartu eta erabakia publikoa egitea onetsi du: beraz, pertsona guztien inklusioaren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020764
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualde mailako jubilatuen eta pentsiodunen manifestazioa egingo da igandean Zarautzen Urola Kostako jubilatuen eta pentsiodunen plataformak antolatuta, igande honetan, eguerdiko 12:00etan hasita, manifestazioa egingo da Zarautzen, Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta . Pentsio publiko duinak gaurko eta biharko! lelop...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020765
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
M&J - La Caixako ekintzaren 4.000 euro jaso ditugu gure proiektuetarako Ikastetxean dugun Bakea atalka makro-proiektua aurrera eramateko 4.000 euroko laguntza eman digu aurten La Caixa-ko ekintza sozialak. Pasa den ikasturtean ere, La Caixaren babesa izan genuen gure ekintzak aurrera ateratzeko. Bakea Atalka (Pieces of...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020766
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurtengo San Telmo literatur lehiaketako sari-banaketa ekitaldia egin zen atzo arratsaldean Aita Mari aretoan. Ipuin, bertso, olerki eta ahozko mailetan egindako lanak saritu zituzten. Hona hemen aurtengo saridunak. BATX: Bertsoa:Joane Alberdi Esnal eta Irati Azpiazu Galarraga "Bi ama, maitasun bat" LH6: Ahozkoa: Kira ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020767
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Juan Ramon Llavori argazkilariak bigarren saria irabazi du Zarauzko Argazki Rallyan. Argazki onenaren saria ere irabazi du zumaiarrak. Rallyko irabazlea Omar Igual donostiarra izan da eta hirugarren saria Igor Froilan azpeitiarrak jaso du.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020768
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Radio 3eko 'Amordiscos' irratsaioan Zumaiako hainbat musika talde entzun dira Radio 3eko Amordiscos irratsaioa asteazkenero emititzen dute, eta musika arloko gai, garai edo estilo bat hartuta, programa osoa horren inguruan lantzen dute. Gaurko irratsaioan, hain zuzen, Gipuzkoako musika hartu oinarri; eta zehazki, Urola...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020769
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako selekzioarekin gaur arratsaldean jokatutako partidan, jokalaririk baliotsuena (MVP=Most Valuable Player) izendatu dute Kauldi Odriozola. Poloniako selekzioaren aurkako lagun arteko partida jokatu du talde espainiarrak eta gol bateko aldearekin irabazi du; 30-31. Ekainaren 22tik uztailaren 1era Tarragonan jok...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020770
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia egingo da bihar arratsaldean Kofradian Azaroaren 23tik abenduaren 3ra gauzatuko den ekimena da Euskaraldia. Bertan, herrigintza eta administrazioa elkarren eskutik helduta joango dira. Zumaian, herritar batzuen laguntzarekin, proiektuaren aurkezpen ekitaldia egingo da bihar, arratsald...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020771
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pop doinuak abesten ditu zumaiar gazteak. Youtuben eskegi zuen bideoklip bati esker egin zen ezagun, eta pixkanaka gero eta kontzertu gehiago ematen ari da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020772
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lekeitioko XL. Bandera jokatu zen atzo eguerdian. Emakumezkoak eta gizonezkoak batuta, 33 ontzik hartu zuten parte. Zumaiako Telmo Deun izan zen parte-hartzaileetako bat, eta ez zuen egunik onena izan, 20. postuan amaitu zuen eta, irabazle izan zen Zierbenarekiko minutu eta 37 segundora.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020773
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoatik atera gabe, bertako ibilbide berezienetako bat egitera goaz datorren igandean (ekainak 17). Jaizkibeleko itsaslabarretatik zehar, Hondarribitik Pasai Donibanera doan ibilbide ospetsua alegia. Altxorrez beteta dagoen ibilbidea da. Horien artean ikusgarriena itsasoak eta haizeak moldatutako haitzak, eta ez ah...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020774
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
itxas-Gainekek ez dute asteburu honetan ere atsedenik hartu. Plentzian izan dira esrropadak. Zapatuan Plentziako itsasadarraren igoera-jaitsiera jokatu zen. Senior mailan, emakumezkoetan, Irati Osak garaipena lortu zuen. Seniorretan baita ere, Unai Azkune hirugarren izan zen, eta Imanol Barruetabeñak eta Unai Gerekak o...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020775
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Marea Urdinaren itsas zeharkaldiari laguntza emango dio Taosa igeriketa taldeak Autismoaren berri eman nahi duen mugimendua da Marea Urdina. Gizarte, kultura eta kirol munduko atxikimenduak jaso ditu sentsibilizazio kanpaina honek azken hilabeteotan. Ekintza handia uztailaren 7 eta 8ko asteburuan egingo dute. Egun hori...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020776
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
[EGUNERATUTA. TAILER HAU BERTAN BEHERA GERATU DA] Elektrizitate-kontsumoari buruzko saio praktikoa egingo da ekainaren 12an Zumaian. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak abian jarritako Gipuzkoa Argitu programaren barruan kokatzen da saio hau. Tailerra Foronda kultur etxean e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020777
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bizikletaren eguna dela eta, jubenilek eta gazteenek lasterketak izango dituzte etxean Larunbata egun berezia izango da Zumaian. Bizikleta eguna ospatuko da eta hori aitzakiatzat hartuta jubenilen karrera jokatuko da goizean eta arratsaldean, berriz, infantilena eta alebinena. Aurreko asteburuan Viveros San Antongo kad...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020778
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaian ospatzen den Bizikleta Eguna dela eta, trafikoan aldaketa batzuk egingo dira larunbatean. Horretaz gain, Zarauzko XXXII. Triatloiak ere eragina izango du errepide sarean. Larunbatean Bizikleta Eguna ospatuko da Zumaian. Egun guztian zehar ekintza ezberdinak izango dira, eta horien artean, 17:30etik 19:00etara, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020779
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tximista garagardotegiko kultur-potearen barruan, The Willow folk bluegrass taldearen kontzertua izango da, gaur, 20:00etan. Folk bluegrass doinuak jotzen dituen hirukote honek akustikoan emango du kontzertua. Ekaineko hurrengo kultur-potea hilaren 21ean izango da. Gravity trio hirukoteak jazz kontzertua eskainiko du.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020780
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur zabaldu da egur tailla eta zeramika tailerretako erakusketa Oxforden 2017/2018 ikasturtean Forondan egin diren bi ikastaro hauetako ikasleen lanak egongo dira ikusgai ekainaren 10era arte. Gaurtik ekainaren 10era arte, ikasturte honetan Forondan egin diren egur tailla eta zeramika ikastaroetako partaideek egin dit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020781
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Peru Nolaskoainek Athleticen lehen taldearekin egingo du aurre-denboraldia Nolaskoainekin batera, beste bost jokalari gaztek egingo dute aurre-denboraldia lehen taldearekin. 2018/19ko aurre-denboraldia Athleticen lehen taldearekin egingo du Peru Nolaskoainek. Talde zuri-gorriak gaur eman du honen berri bere webgunean, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020782
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Estanis Azkue Elorriaga (Zumaia, 1928) Goiko kalean jaio zen, Subinaseneko etxean (Arteaga edo Amantegi izenak ere badauzka), Arritokieta kalean. Aita Jeronimo zuen, Patxi Barrandero ren semea; ama, berriz, Bentura, San Martin baserrikoa, eta hiru anaia dira (Luis, Estanis eta Manolo), hiru urte segidakoak; etxean nesk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020783
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako III. Berdintasun Plana osatzeko saio irekia egingo da asteartean Zumaiako Udala III. Berdintasun Plana lantzen ari da. Herritarrek izan ditzaketen iritziak edota egin ditzaketen ekarpenak jasotzeko bilera deitu du. Saio ireki hau asteartean egingo da, ekainaren 5ean 18:00etan Brankan. Udalak zumaiar oro gonbid...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020784
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egoiliar txartela eskuratu ahal izateko irizpidea aldatu du Udalak Ekainaren 15ean hasi eta irailaren 15era arte, uda sasoian, herri osoko aparkamenduak arautuko dira. Hala, bi aste barru egoiliarrentzako aparkatzeko lekuak eratuko dira berriro ere. Hori bai, egoiliar txartela eskuratzeko irizpide aldaketa bat ezarri d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020785
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1924an jaio zen Faustino; aita zumaiarra zuen eta ama zarauztarra. Getariako arrain-saltzaileak ibili ohi ziren Zumaiako kaleetan arraina saltzen. Buru gainean bigungarri baten gainean zinkezko ontziak jarrita joaten ziren. Elkarrizketatzailea: Aitziber Otegi (Gillermo Urbieta laguntzaile)
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020786
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste bukaeran partidu bakarra izango dugu, Canterias Dominguez taldearena: Pulpo Eskubaloiko talde gehienak liga eta kopako partiduak amaitu dituzte, baina oraindik talde bat dugu kopako txapelketa jokatzen, Canterias Dominguez kadete mutilak. Larunbat honetan Bidasoaren aurka izango dute partidua, arratsaldeko 16:00ta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020787
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean jokatuko da Jon Dominguezen II. Oroimenezkoa Aita Marin Larunbatean, maiatzaren 26an, Jon Dominguezen II. Oroimenezkoa jokatuko da Aita Marin Real Sociedad, Osasuna eta Zumaiako Futbol Taldeko jubenil mailako taldeekin. Jubenil mailako futbol txapelketa hau goizeko 11:00etan hasiko da Zumaiako eta Real Soci...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020788
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ondarea zaintzeko Nafarroan egindako lanez hitz egingo dute bihar ZIIZen hirugarren hitzaldian Industria-ondarea zaindu eta babestu lelopean ZIIZek (Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroa) antolatutako hitzaldi zikloko azken saioa izango da, bihar, 19:00etan hasita, Alondegiko Oxford aretoan. Victor Manuel Eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020789
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Futbol Taldeko bazkideen Batzar Orokorra ekainaren 21ean egingo da Zumaiako Futbol Taldeko Zuzendaritza Batzordeak jakinarazten du ekainaren 21ean, 19:00etan, Aita Mari futbol zelaiko bulegoan, Bazkideen Batzar Orokorra egingo dela gaiordena honako hau izango delarik: Zuzendaritza Batzordeak bazkide guztiei go...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020790
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Auto eta bizikleta baten artean istripu bat izan da Oikian. Txirrindularia Donostiako ospitalera eraman dute. Sos Deiak-en twitter bidez jakinarazi duenez, duela gutxi istripu bat izan da auto eta bizikleta baten artean Oikian. Txirrindulariak zauri arinak izan ditu, baina Donostiako ospitalera eraman dute beharrezko a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020791
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den asteburuan jokatu zen Espainiako Bloke Txapelketa Bartzelonan, eta eskalatzaile zumaiarrak zilarra ekarri zuen etxera. Finalean lehia estua izan zuen Hector Bazanekin. Espainiako Bloke Txapelketa jokatu zen maiatzaren 12an eta 13an Bartzelonan, eta bertan hartu zuen parte Eneko Carreterok. 18 urte azpiko maila...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020792
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Akordio honi esker, enpresa bizkaitarrarekin jokatuko du udako denboraldia puntista zumaiarrak. Momentu honetan, Mexikon aurkitzen da. Gernika Jai Alai enpresa bizkaitarrak Iñaki Osa Goikoetxea fitxatu du uda sasoirako. Denboraldia azarora arte luzatuko da, eta Gernikako frontoia izango du epizentro. Kontratazio honi e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020793
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Oikia XIV-XXI. Historia bizia' izeneko hitzaldia izan zen atzo Oikiako San Bartolomen. Arantza Ugartek eta Pedro Etxabek egindako ikerketa entzuteko goraino bete zen eliza. Hitzaldiaren helburuak bi ziren, lehenik eta behin, Oikiako historia luze eta ezezagunaren berri ematea herritarrei; eta bestetik, ekainaren 10ean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020794
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako trainerilla txapelketa jokatu da asteburu honetan Mutrikun. Larunbatean sailkatze estropada jokatu zen, aldi berean ligako azken jardunaldia izan zena. Igandea jokatu ziren finalak. Zumaiak bi ontzirekin hartu du parte: jubenil mutiletan bat eta senior mutiletan bestea. Jubeniletan laugarren izan da Getaria,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020795
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurrera doa Zumaiako pala txapelketa herrikoia. Azken asteotan bezala, aste honetan ere Odieta pilotalekuan jokatuko dira partidak, astelehen, astearte, asteazken eta ostegun arratsaldetan, eta larunbat goizetan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020796
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Trapaia Taberna Pulpoko neskak La Rocara joateko bidaiaren gastuak laguntzeko rifa antolatu zuten. Gogoratu saria Cantabrian astebukaera eder bat bi pertsonentzako gosaria barne eta birentzako afari bat dela. Sarituak Pulpoko zuzendaritzakoekin harremanetan jarri edo e-mailez: Zorionak sarituari eta mila esker BQD bida...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020797
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emaitz aldetik nahiko txarra izan da astebukaera Pulpo Eskubaloiko taldeentzat. Zazpi partidutik bi irabazi eta bost galdu dituzte. Jubenil neskak eta mutilak kopako txapelketa porrot banarekin amaitu dute. Hala ere Zorionik beroenak, oso denboraldi bikaina burutu bait dute. Mutilak Euskal Ligara sailkatuaz eta neskak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020798
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eguraldia zertxobait aldatu behar dela iragarri dute. Halere, bada trumoiek zarataka jarraitzen dutela dioenik, kalera ateratzeko asmoa duenari tximisten beldurra kutsatu nahi dionik. Bere etxe inguruan bakarrik ikusten du, ordea, euria. Haizeak leiho horiek bakarrik jo izan balitu bezala. Hala defendatzen du, eguraldi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020799
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nondik nator eta nora noa. Oikiatik nator eta bertan ikasi nuen, eskola txikian. Txiki-txiki-txikian. Handitzen-handitzen hasi ginen, ordea, burua soildu eta ideiak argitu arte. Orduan sentitzen nuenari orain hitzak jartzeko gai naiz. Gay ere banaizelako, baserritarra eta euskalduna izateaz gain. Beraz, hara, zokoratut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020800
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean zilarrezko domina irabazi ondoren, eta helburuak ondo beteta, 500 metroko probatan hartu zuten atzo parte Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek, Szegeden jokatzen ari den Munduko piraguismo kopan. Bikoak ez zuen A finalera sailkatzea izan, eta arratsaldean B finalean hartu zuen parte. Kontsolazioko final horre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020801
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasaiako Itsas Festibaleko egitarauaren barruan, atzo batel estropadak jokatu zituzten. Giro ederrarekin jokatu ziren estropadak, eta jende kopuru handia inguratu zen badiara. Tolosaren eta San Juanren artean banatu zituzten garaipenak. Zumaiari dagokionez, infantil neskak hirugarren izan ziren, eta infantil mutilak, k...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020802
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren ikasturterako matrikulazioaren zabaltzearekin batera ate irekien jardunaldiak egingo dira aste honetan Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolan. Eskaintzen diren instrumentuen, musika tailerraren, dantzen, antzerkiaren eta musikoterapiaren berri jaso ahal izango da. Kartelean duzue egun bakoitzean zer jardunaldi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020803
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaurko eguna borobila izan da Zumaiakorentzat Ohorezko Jubenilak maila mantentzea lortu duelako Amara Berriri 2-0 irabazi ondoren, eta Lehen Mailako Kadete Mutilak Ohorezko Mailara igotzea lortu duelako Beti Onaren aurkako partidan 3-1 galdu arren. Aurreko astean Kadete Neskak ere Ohorezko Mailara igo zenez, hurrengo d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020804
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pilota txapelketa herrikoiko bigarren ligaxka atzo hasi zen Odietan. Hiru partida jokatu ziren atzokoan. OIARTZABAL-MENDIZABAL, 22 - Ander ODRIOZOLA-Alex ODRIOZOLA (*), 13
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020805
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kurtso amaierarekin batera, heldu da egindako lanak erakusteko unea. Foronda kultur etxean egiten den pintura tailerreko erakusketa zabaldu zen atzo Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa hau maiatzaren 30era arte izango da zabalik. Ander Hormazuri 26 urte daramatza pintura tailer hau ematen Forondan. Hasteko, lehen hil...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020806
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maiatza Dantzan ekimeneko hirugarren saioa izango da gaur, eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, lau dantza diziplinez gozatzeko aukera izango da Beheko plazan: Hip hop, capoeira, aretoko dantzak eta lindy hop. Dantzaren nazioarteko hilabetea da maiatza eta azken urteotan bezala, Maiatza Dantzan ekimena jarri du mar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020807
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zilarrezko domina irabazi dute gaur Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek mila metroko distantzian, Hungarian jokatzen ari den Munduko Kopan. Bihar 500 metroko finalaurrekoa jokatuko dute. Marko Tomicevic eta Milenko Zoric serbiarren irabazi dute urrezko domina ( 3:09.667), Peña eta Cubelos izan dira bigarren ( 3:12.511)...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020808
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Puntan hormigoizko losak berritzeko lanak egingo dira eta ondorioz, eremua itxita egongo da oinezkoentzat.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020809
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Behin betiko onartua gelditu da aparkamenduaren antolamendua erregulatzeko 2018ko ordenantza Horrekin batera behin behineko onespena jaso dute hondartzetako erabilpena eta udal baratzak arautzeko ordenantzek eta asteartean publikoki aurkeztutako Turismo Planak. Eguneko aztergaien artean, halaber, estazio zaharreko erai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020810
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Apirilean Munduko Koparako eta Europako txapelketarako sailkatzea lortu ondoren, Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek urteko lehen hitzordu handia dute aurrez aurre. Asteburu honetan Hungariako Szeged herrian jokatuko den Munduko Kopako proban arituko dira, denboraldi honetan jokatuko duten nazioarteko lehen proba. Aste...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020811
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
M11ko atxilotuei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute gaur Iparrak eta Zumaiako Ikasle Abertzaleakek deituta M11ko auziperatuen aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:30ean, Erribera kalean, magnolio aurrean. 2017ko martxoan Iruñean Errepresioari Autodefentsa lelopean egindako mobilizazioen harira, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020812
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekainaren 10ean Oikian ospatuko den Eskola Txikien festaren harira, eta motorrak berotze aldera, auzoaren historia ardatz izango duen hitzaldia eskainiko dute igandean Arantza Ugartek eta Pello Etxabek. XIV. mendetik hasi eta XX. mendera arte, Oikiak izan duen eboluzioa izango dute hizpide. Hitzaldia San Bartolome eliz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020813
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asobal ligako 2017/2018 denboraldia asteburu honetan amaituko da, eta dagoeneko hasi dira taldeak hurrengo denboraldiari begira. Fitxaketen merkatua negoziaketa bete-betean aurkitzen da, eta zurrunbilo horretan, Ander Torrikok Benidormen ez jarraitzea erabaki du. Bi denboraldi egin dituzu Benidormen, eta urtebete luzat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020814
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste bukaera honetan partidu gutxi izango dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek. Soilik zazpi partidu izango ditugu eta horietatik bakarra izango da Zumaian, Canterias Dominguez taldeko Kadete mutilak, larunbata, 10:30tan Lubaki kiroldegian partidua izango dute. Batzuentzat denboraldia amaitu da, baina beste talde batzuent...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020815
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia eta Mutriku neurtuko dira Aitzurin larunbatean, zesta puntan, Herriarteko txapelketan Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako zesta punta partidak jokatuko dira larunbat honetan, 17:30etik aurrera, Aitzuri frontoian. Zumaiako eta Mutrikuko pilotariak neurtuko dira, nagusien, jubenilen eta kadeteen mailetan. Mutrikuk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020816
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Telmo eta Algorri arteko bidea egokitzeko lanak astelehenean hasiko dira Bederatzi urte dira jada Deba eta Zumaiako itsasartea biotopo babestu izendatu zenetik, eta orduz geroztik inguru horrek jasotzen duen bisitari kopuruak izandako igoera dela eta, ibilbide sareko zati jakin batzuetan erosio zantzuak antzeman di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020817
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aro berri bat hasi du Baleikek, itxuraz eta mamiz berritutako aldizkariarekin Datorren urtean beteko dira 25 urte Baleike aldizkariaren lehen zenbakia atera genuenetik. Ordutik aldaketa asko izan ditu aldizkariak, bai itxura aldetik, eta baita eduki aldetik ere. Azken aldaketa handia 2007ko otsailan izan zuen, kolorea ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020818
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Traineruen eta trainerillen estropadak izango ditu Zumaiak asteburuan Arraun kontuez beteta dator asteburua. Gipuzkoako Trainerilla Ligako bi jardunaldi izango dira, eta baita traineruen estropada ere Donostian. Gipuzkoako Trainerilla Ligako bi estropada, seigarren eta zazpigarren jardunaldiak, larunbatean eta igandean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020819
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pedro Jose Malagon epailearen iritziz, Bascotecniaren proposamena da Lagun Artea erosteko egokiena. Bertako zuzendaritza, langile, eta baita administratzaile konkurtsalarentzat ordea, Sarralle eta Izadi enpresen eskaintza hobea zen. Bascotecnia enpresa donostiarrak -Ondozabal taldearekin batera aurkeztu da konkurtsora-...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020820
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herritarroi beste zaplazteko bat eman digu Gipuzkoako Foru Aldundiak (EAJ eta PSE), PPren laguntzarekin: aberatsei dirua eman, eta pobreei kendu. Aberatsen mesedetan kendu dute Fortuna Handien gaineko Zerga, eta pobreen kaltetan egin murrizketa hau: urteko 300 eta 1000 euro artean mendekotasuna duten 4.330 familiei Ger...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020821
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikasle greba dago deituta bihar hego Euskal Herri mailan La Manadaren epaia salatzeko. Zumaiako Herri Eskolako eta Maria eta Jose ikastetxeko DBH 3 eta 4, eta Batxilergoko ikasleek bat egingo dute geldialdiarekin. Goizean ikastetxeetara joango dira, baina 10:30ak aldera greba hasiko dute. Asmoa Donostiako Boulevardean ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020822
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia Cuban Boxing klubeko Manu Alfonso boxeatzaileak borrokaldia izango du larunbat honetan Astigarragako kiroldegian (19:00etan). Zortzi borrokaldiz osatutako jaialdia izango da hau, eta Ruben Arredondo kubatarrak entrenatutako kirolaria 63 kiloko mailan lehiatuko da. Aurkaria Astigarraga bertako Oier izango da.
cc-by-sa 3.0