id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0020823
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astindu dantza elkarteak antolatzen duen Maiatza Dantzan ekimenaren barruan, larunbatean dantza klasikoari egingo zaio tartea. Celine Illarramendiren laguntzarekin, dantza estilo honen ikastaroa emango da Torreberrin, haurrentzat goizez, eta helduentzat arratsaldean. Goizez haurrentzako ikastaroak izango dira: 10:00eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020824
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Cyrano' antzelanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Familia osoari zuzendutako antzerki saioa izango da ostiralean, hilaren 11n, 19:00etan Aita Marin: Izpiliku sasi gibelean gordeturik, Cyranok lixibaren usain ona zuen . Udal Kultura Sailak lau sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen ar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020825
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurrera doa Zumaiako pala txapelkeka herrikoia. Aste honetan ere partidak jokatuko dira. Hastear den aste honetan partida gehiago jokatuko dira, eguraldia lagun bada Odieta frontoian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020826
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Anistasun funtzionala duten herritarrei zuzendutako aisialdi zerbitzua prestatu du Udalak Atozte izeneko programa edo aisialdi zerbitzua jarriko du abian Udalak aniztasun funtzionala duten herritarrei zuzenduta. Horreb berri emateko bilera informatiboa egingo du maiatzaren 11n, 19:00etan hasita, Brankan. Zerbitzu honen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020827
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2017 eta 2018.urteetan jaiotako haurren matrikulazioa irekitzen da, baita Batxilergoko ikasleentzat ere. Iritsi da 2018/2019 ikasturteari begira Haur eskolan (0 eta 1 urte) eta Batxilergoan matrikula egiteko garaia. Izena emateko epea maiatzaren 2tik 14ra arte izango da, biak barne. Bilera pertsonalizatuak eskatzeko au...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020828
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur hasi dugu Batxilergoan izena emateko aurrematrikulazioa Zumaiako Herri Eskolan. Hori dela eta, maiatzaren 5a, larunbata, Ate Irekien Eguna izango dugu goizeko 11:00etan, Aita Mari 45eko eraikin berrian. Zatoztenok gertutik ezagutuko duzue gure eskola, eta irakasleok atsegin handiz erakutsiko dizuegu gure batxilerg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020829
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Epeola baserriko Manuelek bideoan azaltzen duenez, lantegian egunean 10 bat ordu lan egiten zuten eta, etxera etorritakoan, han ere lanak egin behar. Larunbat goizetan ere lan egiten zuten hasieran, eta hori kendu zenean lasaitua hartu zuten. - Ta geo bakik, esan detena. Leheno, hi, tallarrian ite hittun ta, gu udaan t...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020830
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Langile klasea egun: analisi bat' hitzaldia ostiralean gaztetxian, Iparrak antolatuta Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Zumaiako Torreberri Gaztetxian eta Iraitz Arizkorretak egungo langile klasearen nolakotasun eta baldintzen inguruan arituko da. Maiatzaren 1a gerturatzen ari da eta Iparratik langile klasea ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020831
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako euskararen historia soziala aztertzeko beka eskuratzeko eskabideak aurkezteko azken egunak Euskara izanik gure altxor eta ondare kuttun zein baliotsuenetako bat, 2018ra begira hainbat ekimen bultzatu ditu Zumaiako Udalak gure hizkuntza eta haren erabilera babestu eta sustatzeko. Bide horretan, oraingoan Zumaia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020832
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jhonson eta Josune Cruzek osatutako bikoteak seigarren urtemuga ospatuko du igandean egingo den zumba saioan. Sarrerak aurrez daude salgai 15 eta 7 euroan. Zumba saioa prestatu dute astebururako Jhonson eta Josune Cruz osatutako bikoteak. Seigarren urtemuga ospatuko dute, eta horretarako, larunbatean Azkoitian, eta iga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020833
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arnaldo Otegi: "Zumaian seguru irabaziko duzuela datorren urteko udal hauteskundeetan" EH Bilduko koordinatzaile nagusiak asteartean Alondegian emandako hitzaldian ia 150 pertsona batu ziren, eta oso aberasgarriak izan ziren haren gogoetak. Laburpen bat osatu dugu Otegik esandako batzuekin. "Herri hau esnatzen hasita d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020834
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Matrikulazio epea zabalik egongo da maiatzaren 31a arte, taldea osatu bitartean. Udalekuak HH4 eta DBH2 bitarteko haurrei zuzenduak egongo dira, musika ikasten dutenentzat eta ez dutenentzat. "Musi-k" lelopean, uztailaren 16tik 27ra bitartean, goizeko 09:30etik 13:00etara, udaleku musikalak egingo dira Zumaian, abuztua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020835
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Kultur mahaiak bilera egingo du astearte honetan, hilaren 24an, Alondegiko Oxford aretoan. Bilera 19:30ean hasiko da. Oraingoan aztertuko dituzten gaiak kulturara bideratutako diru laguntza deialdiak, agenden koordinazioa, eta beste zenbait puntu izango dira.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020836
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako nesken eta mutilen arteko V. pala txapelketa herrikoirako izen-ematea zabalik dago jada. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bi txapelketa desberdin izango dira: mutilen artekoa, banaka; eta nesken artekoa, binaka. Partida bakoitza 30 tantura izango da, eta teniseko pilotarekin jokatuko da. Partidak Odieta p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020837
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ziklomotorren IAT azterketa maiatzaren 4an egin ahal izango da Zumaian Azterketa Estazioko industria gunean dagoen brigadaren pabilioian egingo da goizeko 09:00etatik 14:00ak arte eta interesdunek aurrez izena eman beharko dute udaltzaingoan. Datorren maiatzaren 4an, ziklomotorren jabeek IAT-a Zumaian bertan pasa ahal ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020838
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken orduko aldaketa bat dela eta gaur ez da irakurle taldearen saiorik izango. Gaurko saioa BIHAR, apirilaren 18an Alondegiko Moila gelan egingo da, arratsaldeko 18:00etan. Barkatu eragozpenak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020839
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiarren zein herriko elkarte eta eragileen parte hartze aktiboa nabarmendu ditu Udalak eta eskerrak ematen dizkie guztiei jai giro aparta sortu eta festez gozatu izanagatik. Igandean agurtu genituen 2018ko santelmoak. Bi asteburuz herria musikaz, kolorez eta bereziki jai giroz jantzi dugu baina urtero bezala, festa ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020840
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal bideo-jokoen lehen jardunaldia egingo dute maiatzaren 12an Euskara hutsean bideo jokoei buruz egingo den lehen jardunaldia da Jokoteknia , eta maiatzaren 12an egingo da Bilbon, Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolatuta . Bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egiteaz gain, hemengo ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020841
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia-Getaria neguko ligaren ondoren, Olarru cup bela txapelketa Larunbat honetan amaituko da belako XXI. Zumaia-Getaria neguko liga. Estropada goizeko 11:00etan hasiko da. Emozioz betetako proba izango dela uste dute antolatzaileek, bi ontzi, Ai Ama eta Andarax, berdinduta baitaude sailkapenean. Probaren amaieran, 21...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020842
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sinadura bilketa abiatu du Txiribueltak 0-6 urte bitarteko ume eta gurasoentzat lokala lortzeko Txiribuelta elkarteak sinadura bilketa jarriko du abian 0-6 urte bitarteko ume eta haien gurasoentzako lokala lortzeko. Datozen egunotan jasoko dituzte sinadurak, Internet bidez, baina, baita, herriko zenbait tokitan ere. El...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020843
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Festen asteburu batekin nahikoa ez, eta gaur arratsaldean hasi eta igande gauerdira bitartean santelmoen repetizioak izango ditugu Zumaian. Gaur, Bertsotan jai afaria eta Bertsio gaua izango ditugu, eguneko ekitaldi handi bezala. Hemen duzue repetizioetako egitaraua, Udalak prestatutakoa, eta baita txosnetakoa. 17:30ea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020844
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, larunbata, San Telmo jaietako repetizioen baitan, presoen eta iheslarien aldeko bazkari herrikoia egingo da Txosna eremuan. Txartelak salgai daude Inpernupen: langileentzak 15 euroan, langabetuentzat 10 euroan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020845
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jada atzean utzi ditugu dagoeneko Aste Santu eta Pazko asteko opor egunak eta urtero bezala, Zumaiako Udalak, bi aste horien inguruko balorazioa egin du, jasotako datuak oinarri gisa hartuta. Iaz ez bezala, aurtengo oporraldian eguraldia ez dugu lagun izan eta horrek, noski, eragin zuzena izan du bisitarien fluxuan. Ed...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020846
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko da bihar eta etzi Pasai Donibanen. Bihar, larunbata, sailkatze estropada izango da, 16:30ean hasita, eta igandean, 10:00etan finalak. Zumaiak zazpi batel aterako ditu bihar. Maila bakoitzetik bihar aurreneko lau sailkatuek jokatuko dituzte finalak igandean, eta beste laurek Federazi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020847
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ama oikiarra zuen Irenek, eta aita usurbildarra, Jesus Yeregi, abertzalea eta gerra aurrean Zumaiako Batzokian lan asko egindakoa. Errepublika garaiko kontuak azaltzen ditu bideoan. Zazpi urte zituela amak nazionalisten lazoa (ikurrinaren kolorekoa) jarri zien berari eta ahizpari. Errepublikazaleen egoitzaren parean ne...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020848
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herriko 14 gaztek 1968ko apirilaren 24ean sortu zuten Itxas-gain elkartea. Bere baitan kirol edo ekintza bat hartu behar zuten, eta hala, piraguaren aldeko apustua egin zuten. Mendi erdi honetan piraguismoak herrian izan duen indarraz harro dira, eta baita, Zumaiak izan dituen eta egun dituen piraguistez. Urteurrena os...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020849
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia, Estatuko Jubenil Nesken Txapelketa San Telmoko jaietan ere Pulpo Eskubaloiko partiduak jarraitzen dute; San Telmo jaiak jarraitzen dute baina eskubaloiak ez du etenik eta aste bukaera honetan Eskubaloi festa izango dugu Zumaian. Guztira hamar partidu ospatuko dira Lubaki Kiroldegi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020850
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskadiko txapelketan hirugarren amaitu ondoren, Espainiako txapelketako lehenengo fasea jokatuko dute Pulpoko Ttakun tabernako jubenil neskek asteburu honetan. Lubaki kiroldegian izango dira B sektoreari dagozkion partidak, eta zumaiarrekin batera, Felmar BM La Roca kataluniarrek, AD Carballal galiziarrek eta Ferreter...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020851
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erabat arbuiatzen dugu gaur goizaldean santelmoetan gizonezko batek emakumezko bati egindako eraso sexista. Gaurko Bilgune Feministak deitu duen kazeroladan parte hartzeko deialdia luzatzen dugu.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020852
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zuloagak ijitoei zien begirunea azpimarratu da gaur eguerdian Zuloaga plazan egin den lore eskaintzan. Ijito talde bat gerturatu da gaur Zumaiara Zuloagari omenaldia egitera. Lore eskaintza baten bidez, Zuloagak ijitoei zien begirunea azpimarratu da. Ekitaldian izan dira Zumaiako alkatea Oier Korta, EH Bilduko ordezkar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020853
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kalea Guztiona Da-ko kide askoren laguna, bihotz handikoa eta Zumaiako artistetan artistenetako bat hil zen pasa den astean. Eta gaur, Joxe Mariri gure omenaldi xumea egin nahi izan diogu. Kalean, gustuko zuen lekuan. Eta bere antzera, inoiz umorea galdu gabe.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020854
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez naiz kaletik tente-tente ibiltzen den horietakoa, ez eta beti lurrera begira joaten dena, baina begira zer aurkitu dudan gure herriko oinezko pasabide batean autoei erreparatu beharrean... Santelmoen bezperatan, duela hilabete egin nuen aurkikuntza batekin gogoratu naiz. Haur eta helduen danborradan parte hartutakoa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020855
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaurko giro eguzkitsurik ez da izango, euria egingo du, baina gaurko aurreikuspena ez da hain beltza ere. Hemen Joseba Egaña meteorologoak kontatu diguna. Larunbatean , goiz partean egin dezake pixka bat, eta agian eguerdian, baina gutxi edoizen kasutan. Euri gehien larunbat arratsaldetik igande goizaldera botako du. I...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020856
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hain partida ona jokatu zuten Mikel Egiguren 'Magoak', Imanol Lopez 'Txapeldunen artean txapeldunak', Iñaki Osa Goikoetxea 'Erregeak' eta Ekhi gernikarrak, haren lekuko izan zen kazetariak bi tekila hartu behar izan zituela partidaren amaieran, 'teklei' eragin aurretik. Urteetan gogoratuko den partida izan omen zen. Fe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020857
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondakinak Biltzeko Sistema Berria indartzeko sentsibilizazio kanpaina egingo da Zumaian apirilaren 16tik 21era Hondakinak Biltzeko Sistema Berria ezarri zenetik bi hilabete pasa direnean, Urola Kosta Udal Elkarteak herriz herriko sentsibilizazio kanpaina bat abiaraziko du datorren astetik aurrera "herritarren kezkak e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020858
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haur danborradaren inguruko argazki lehiaketa antolatu du Jakintza Berrik Santelmoetako haurren danborrada antolatzen duen Jakintza Berri elkarteak danborrada honen inguruko VII. argazki lehiaketa antolatu du. Apirilaren 8tik 15era bitartean izango da lanak aurkezteko epea. Egilearen izen-abizenak, adina eta telefono z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020859
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lanak datorren hilaren 10ean, asteartean, hasiko dira eta hilabete inguru luzatuko dira. Udalak produktu ez labaingarriz estaltzeko lanak egin ditu Kale Nagusian, Bonifazio Etxegarai kalean eta Larretxo auzoan. Asteartean, Julio Beobide ibiltokian hasiko dirag, eta lanak hilabete inguru luzatuko dira. Aurreko kasuetan ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020860
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eraso sexisten inguruko protokoloaren berri eman dute festen atarian Gaur hasiko dira San Telmo jaiak Zumaian, zalantzarik gabe herriak dituen jai garrantzitsuenak. Festa giroa eta alaitasuna nagusituko dira beste behin ere. Hori hala izanda ere, eraso sexisten arriskuak hor jarraitzen duela salatu zuten atzo Amaiako p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020861
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako batel ligako azken jardunaldia jokatuko da igandean Getarian Gipuzkoako batel ligako 11. eta azken jardunaldia jokatuko da igandean, Getarian. Berez, bederatzi estropada jokatu dira, Zarauzko eta Tolosako estropadak bertan behera geratu ziren eta eguraldiagatik. Goizeko 10:30ean hasiko dira estropadak eta Te...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020862
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hilabete baino gehiago daramatzate beraien eskubideen alde borrokan. Pentsiodunak dira, eta askoren harridurarako, kalera atera dira Madrilgo gobernuak ezarritako %0,25eko igoera salatu eta pentsio duinak eskatzeko. Gaia dagoeneko kalean den apirileko Baleike aldizkarian jorratu dugu. Ez da hau izango hilabete honetako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020863
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xabier Minaren argazkiekin osatutako erakusketa zabalduko da gaur Oxforden Xabier Mina urpekariak Itsas aniztasuna: ezkutuko altxorra izeneko erakusketa zabalduko du apirilaren 6tik 22ra Alondegiko Oxford aretoan. Argazki erakusketa egunero egongo da zabalik 18:00etatik 20:00etara. Urpekaritza eta argazkilaritza ditu a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020864
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
(BIDEOA) Jexux Gorostola: San Telmo kalean, denetik egin behar bizimodua ateratzeko San Telmo kalean jaioa da Jexux Gorostola, eta garai batean nolakoa zena azaltzen du bideoan, Akelino Osa (1930-2015) lagunarekin batera. Etxe azpietan abereak izaten ziren, txerriak, oiloak eta abar. Bizimodua ateratzeko lehen etxean b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020865
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pro Zarautz surf txapelketako hirugarren eta laugarren txandak jokatu dira gaur. Imanol Yeregi zumaiarrak lortu du bi txanda hauek pasatzea, eta bihar bosgarrenean arituko da. Ederki hasi du eguna Imanolek. Hirugarren txandako 14. multzoan aritu da Yeregi eta lehena izan da 15,17 punturekin, 7,67 eta 7,50 puntuko olatu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020866
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Munduko koparako eta Europako txapelketarako sailkatzea lortu dute Peñak eta Cubelosek Neguko lanak eman ditu fruituak. Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek osatutako K-2ak lehen estropada jokatu du gaur eta baita emaitza onak lortu ere: Europako txapelketarako eta Munduko koparako sailkatzea lortu du bikoak. Asturiasek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020867
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Indamendirekin Alakantera joan diren zumaiarrak itzuli zaizkigu herrira. Urtero legez, Aste Santuan urrutiko mendietara jo dugu, eta aurten Mediterraneo aldera egin dugu bidaia. Aste Santuko egunetan, Puig Campana, Barranco de los infiernos, eta Cabeço d Or izeneko mendiak egin ditugu, besteak beste. Egun horiek lagun ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020868
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Guk gure pentsioak' izenburupean, solasaldi irekia izango da bihar, asteazkenean, Nerea Kortajarena eta Marian Esnaolarekin, 18:30ean, Alondegian. Bada hainbat galdera pentsioen inguruan bueltaka: Non da dirua? Pentsioetarako ez omen dago, baina gastu militarretako bai, adibidez? Pentsio publikoak pribatizatzeko saial...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020869
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ohi bezala, jendea azkar mugitu da eta saioa baino egun batzuk lehenago saldu dira turismo Bulegoan, Ttakun tabernan eta Inpernupen jarritako sarrera guztiak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020870
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Edukiontziak erre izana irmoki salatu dute udal alderdi politiko guztiek Azken gertakari horrek ondorio larriak eragin dituela adierazi dute Udaletik, kalte materialez haratago, herritarren bizitza arriskuan jarri duelako. Beste behin Udaletik errespetua eskatu dute eta egileei gizalegez jokatu eta horrelako jokabideek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020871
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihartik aurrera Lurraldebuseko autobusak ez dira herrigunean sartuko San Telmoko jaietan Txomin Agirre kaia inguruan ipiniko den txosna dela eta, apirilaren 4tik 16ra arte (biak barne) Lurraldebuseko autobusak ez dira herri barrura sartuko, hau da, ez dute Txomin Agirre kaia zeharkatuko. Horren ordez, geldiunea Patxit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020872
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Elkarretaratzea egingo da bihar eguerdian Kataluniari elkartasuna adierazteko Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako hainbat ordezkari politiko independentista espetxeratzeko agindua eman ondoren, elkarretaratzea egingo da bihar, igandea (hilak 25) Erribera kalean, magnolio aurrean, Kataluniarekin bat-Demokrazia-Askat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020873
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zarauzko garagardo azoka dela eta autobus bereziak jarriko ditu Lurraldebusek Garagardo azoka egingo da datorren astean Zarautzen, Aste Santuarekin batera. Lurraldebusek azokako joan-etorrietarako autobus zerbitzua indartu du. Ostegunean eta ostiralean, hilaren 29an eta 30ean, gaueko autobus bereziak izango dira. Larun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020874
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Corrales Klubak eskubaloi festa antolatu du 2008 eta 2009 urtean jaiotako neska/mutilentzat eta Pulpo Eskubaloiak bertara joateko autobusa antolatu du, martxoak 30 izango da, ostiral santuan. Jardunaldian 15 minutuko partiduak jarraian jokatuko dira, 4 jokalari eta atezainak osatutako taldeekin eta partiduen emaitzak e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020875
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalak eta Maria eta Jose ikastetxeak lankidetza akordioa berretsi dute Zumaiako Udalak eta M&J ikastetxeak 2017an abiatutako lankidetza hitzarmena berretsi dute gaur eta horri esker, 2018an zehar ere ikastetxeko azpiegiturak herriko ekimen eta ekintza desberdinak egiteko erabiltzen jarraitu ahal izango dira. Esan beza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020876
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martxoak 23, erlojuan 15:30ak zirenean, abiatu gara elkarteko 88 kide Saharar errefuxiatuen kanpalekuetara. Guztira 8 egun pasatuko ditugu bertan eta apirilaren 1erako bueltan izango gara. Horrelaxe agurtu dugu Zumaia.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020877
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Otsailaren 17an izango da Zumaiako Herri Lasterketa. Korrika egitearen moda aparraren moduan hazi den heinean, areagotu egin dira izaera herrikoia galdu duela dioten ahotsak. Marka pertsonal eta erronka kolektiboetatik harago, badira oraindik balio tradizionalekin saltaka ibiltzen direnak, hala nola, laguntasuna eta el...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020878
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtarrileko idatzian desagertua dagoen ogibide bat izan genuen hizpide. Farolari eta gauzainek, gurera elektrizitatea iritsi baino lehen, kale argiztapena bermatzeko betebeharra izan zutela ezagutu genuen. Argindarraren iritsierak, ordea, lanbide hauek desagerrarazi zituen pixkanaka. Aurreko idatziaren ildoari jarraitu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020879
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zestoako Eromen Produkzioak taldearen Hysteria antzezlana ikusteko aukera izango da, gaur, 22:00etatik aurrera, Aita Mari zinean. Amancay Gaztañagak idatzitako lehen antzezlana da, eta histeria femeninoa du ardatz. Sarrera, 19:00ak arte turismo bulegoan egongo dira salgai, eta antzezlana hasi aurretik aretoko leihatila...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020880
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zabor bilketa sistema berria hobetzen jarraitzeko herritarren parte hartzea eskatu du Udalak Jada 15 egun bete ditu indarrean zabor bilketa sistema mankomunatu berriak. Aipatu sistema Urola Kosta Udal Elkarteak abiatu du elkartea osatzen duten bost udalerrietako alderdi politiko guztien adostasunarekin (EAJ, EH Bildu, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020881
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Telmo jaiak gero eta hurbilago daude eta danborradetan parte hartuko duten herritarrak ari dira danborrak eta barrikak berotzen. Orain aste batzuk hasi ziren entseguak, bai haurrenak, baita helduenak ere, eta asteburu honetan ere hala egingo dira. Asteburu hontako entseguak ohiko ordutegi eta tokian izango dira. Ga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020882
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atsedenik gabe, denboraldia hasi eta aurrerantzean astebururo izango dituzte lasterketak Viveros San Antongo txirrindulariek. Aurreko asteburuan, erorikoak eroriko, berriz ere maila ona eman dute zumaiako txirrindulari elkarteko gaztetxoek. Txikienek Errenterian izan zuten lasterketa larunbatean. Alebinen eta Infantile...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020883
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, martxoaren 10ean, palan jokatzen duten nesken txanda izango da. Zesta puntako lau partida jokatuko dira gaur 19:15etatik aurrera Aitzurin. Guztiak, infantil mailako mutilenak izango dira. Lehen partidan, Zumaia 3k Danok bat 3 hartuko du. Bigarren partidan, Zumaia 1 Danok bat 1en aurka lehiatuko da. Hirugarren pa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020884
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zozkatu ditugu Voltaiaren diskoak eta 'Hysteria' antzezlanerako sarrerak Aste honetan Voltaia taldearen Erortzen diskoaren bi ale, eta Hysteria antzezlanerako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Hona hemen saridunak: Voltaiaren diskoak: Mikel Garate Golmaio eta Mari Karmen Aristi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020885
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
(BIDEOA) Joxe Mari Etxabe 'Mendaro': Despeska nola egiten zuten emakumeek Estazioko Mendaro baserrian jaio eta hazi zen Joxe Mari Etxabe. Besteak beste, 'Ortiz' kontserba fabrikan aritu zen lanean, eta bideoan azaltzen du despeska zer zen. Emakumeek nola egiten zuten ikustera joaten zen umetan. Emakumeak sareak josten ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020886
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, larunbata, 11:00etan, Alondegian elkartuko gara. Bertan ekainaren 10ean Gure Esku Dagok egingo duen gizakatea aurkeztu (Zumaiatik pasatuko da Getaria eta Itziar bidean) eta erabakitzeko eskubidea zergatik eta zertarako nahi dugun arrazoitu eta zerrendatuko dugu. Oraingoan ere guztion beharra dugu eta guztion art...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020887
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, ostirala, kostako errepideko errei bat zabalduko dute Santiagoko tunelaren parean, 18:00etan. Lanek, baina, luze joko dute, eta gutxienez uztail erdialdera arte errei bakarrarekin moldatu beharko dela jakinarazi du gaur Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek. Kostako errepidea erabat itxita dago otsail...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020888
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zer gertatzen da emakumeek ez badute zaintzen, ez kontsumitzen, ez lan egiten, ezta parte hartzen ere? Hausnarketa horrexek eraginda, iaz mugimendu feministak emakumeen nazioarteko greba-deialdi bat egitea erabaki zuen, non eta 70 herrialdetan baino gehiagotan; aurten, 2018an, "Emakume ok p lanto. Nosotras paramos" lel...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020889
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur greba eguna da, emakumeok kaleak hartzeko eguna. Herri mugimenduan, literaturan, kulturan, kirolan... esanguratsuak diren 10 emakume kalera atera ditugu Kalea Guztiona Da-ko emakumeok. Gaurko aldarrikapenak merezi duen tamainean. Lourdes Iriondo eta Janis Joplin abeslari aintzindariak, Maialen Lujabio bertsolari t...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020890
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xabi Reyren heriotza eta espetxe politika salatzeko elkarretaratzea egin dugu Zumaian. Horrekin batera, larunbatean Iruñean egingo den manifestazio nazionalerako deia egin dugu. Zumaiatik autobusa jarriko da eta jada izena eman daiteke Inpernupen (943861523). Bestalde, salatu nahi dugu egunean zehar herrian jarritako p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020891
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako klarinete joleek Donostiako udaletxeko pleno aretoan jo dute Zumaiako Musika eskolako klarinete ikasleek martxoan izango duten agendako lehen ekitaldia izan zuten atzo, Donostiako udaletxeko plenoa aretoan. Errenteria Musikaleko eta Donostiako Udal Musika eta Dantza eskoletako Klarinete Gelen arteko elkartruke...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020892
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
GUTUNA: Ardantzabideko aparkamendu ordenantzarekin kezka eta haserrea San Telmo kaleko eta Ardantzabideko bizilagun talde batek igorritako gutuna jaso dugu. Bizilagun hauek auzoko aparkamendu ordenantza dela-eta "kezkatuta eta haserre" daude. Sinadura bilketa abiatu dute herritarren artean, eta bereziki Ardantzabide zo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020893
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txiribueltak antolatutako ipuin kontaketa egingo da bihar Forondako ganbaran Txiribuelta elkarteak antolatuta, bihar, asteazkena, 17:15ean hasita, ipuin kontaketa saioa egingo da Foronda kultur etxeko ganbaran. Miriam Mendozak Jaio, bizi, hil... dena xirimolan dabil saioa ekarriko du Zumaiara. Herri osoari zabaldutako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020894
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Voltaiaren 'Erortzen' diskoaren bi ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Voltaia hirukoteak Erortzen izeneko disko berria plazaratu du pasa den otsailean. 12 kantaz osatutako diskoa da, taldearen izaera mantenduta, berrikuntzak ekartzen dituena. Taldeak emandako bi ale ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020895
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gero eta gutxiago geratzen da Zumaiako 90 laguneko taldea Saharako kanpalekuetara joateko. Martxoaren 23an joango dira desertura bertan bizi diren errefuxiatuen egoera ezagutzera eta egun horietarako prestatutako plangintza gauzatzera. Plangintza horren berri emango zaie gurasoei Oxford aretoan, 18:00etan egingo den bi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020896
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Guztionak diren espazio publikoekiko errespetua eskatu du beste behin Udalak Ostegunean ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, asteburu honetan Estazio auzoko tuneleko hormak margotu dituzte elkarlanean Zumaiako mugimendu feministak eta Kalea Guztiona Da mugimenduak. Zumaiako Udala bat dator asteburuan egi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020897
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nesken bokazio zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko Euskadiko proiektu berritzailearekin lanean jarraitzen dugu gure ikastetxean. Inspira programaren eskutik, emakume ikerlari ezberdinekin lanean ari gara eta Biodonostian izan ziren gure ikasleak pasa den astean. Sentsibilizazio eta orientazio-ekintzetan oinarrituz,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020898
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martxoaren 8aren harira, eta egun horretan izango den egitaraua aurkezteko asmoz, udaletxeko pleno aretoan elkartu dira Udaleko berdintasun saileko zinegotzi eta teknikaria, Afrikar elkarteko ordezkaria, Berdintasun Foroko kidea, ikastetxeetako ikasle zein arduradunak eta Berritzeguneko ordezkaria. Elkarlanean osaturik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020899
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak Oroimena lantzeko tailerra antolatu dute. Programa hau 65 urtetik gota herritarrentza sortu dute. Funtzio kognitiboan eragiten duten gaitasunak entrenatu: arreta, oroimena, hizketa... Tailerra astelehen arratsaldetan emango da martxoaren 19tik ekainaren 18ra, Eusebio Gurrutxaga plazako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020900
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Panda Raid probarantz abiatu dira Jesus Mari Aranzabal eta Mikel Zubia Gaur goizaldean abiatu dira Madrilerantz Jesus Mari Aranzabal zumaiarra eta Mikel Zubia oñatiarra, Panda Raid probaren irteera puntura. Marokoko basamortuetan ibiliko dira astebetez, etapaz etapa, beste 350 bat Seat Panda autorekin batera. Jesus Mar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020901
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hilabete eskas falta da San Telmoetarako zapia lepoan jantzi eta jai giroan murgilduko gara bi asteburuz. Urte hasieratik lanean ari gara guztia antolatzeko, kontzertuak lotu, egitaraua osatu eta beharrezko guztia prestatzen. Eta guzti hau, nola ez, auzolanean, auzolana ezinbestekoa baita guztia aurrera ateratzeko, jai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020902
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako X. txirrindularitza saria jokatu da gaur goizean. 150 korrikalarik hartu dute parte Elite eta 23 urtez azpikoen Euskaldun torneoarako puntuagarria den lasterketa honetan. Horietatik 127 heldu dira helmuga puntura. Pelotoia goizeko 10:00etan abiatu da Eusebio Gurrutxaga plazatik. Zumaiako saihesbideari bi itzul...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020903
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lizitaziora atera dituzte Oikiako eskola berria eraikitzeko lanak Urte ugari egin dituzte oikiarrek eskola berriaren zain eta badirudi itxaronaldia amaitzear dagoela, atzo bertan atera baitira lizitaziora aipatu eskola eraikitzeko lanak 1.728.541,09€ko aurrekontuarekin. Eraikin berriaren proiektua idatzita eta onartuta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020904
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Santelmoetan egingo diren Scalextric saioetarako prestatzeko aukera dago Uxategian Aurtengo San Telmo jaietan ere Scalextric saioak egingo dira Alondegian, Urola Costa Club (UCC) elkarteak antolatuta. Egun horretan bakarrik ez, urtean zehar ere badago auto txiki hauekin jolastu eta lehiatzeko aukera, elkarte honek Uxat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020905
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hogarreko taberna itxita egongo da astelehenetik ostiral arratsaldera Egokitze lanak direla eta, Beheko plaza taberna eta jatetxea itxita izango da hurrengo astean. Ostiralean zabalduko ditu berriro ateak, 17:00etatik aurrera. Beheko plaza taberna eta jatetxean berrikuntza batzuk egingo dira astelehenetik ostiralera bi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020906
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Santelmoetako Gazte eguneko egitaraua prestatzeko bigarren bilera egingo dute bihar Bihar, larunbata, goizeko 11:0etan, egingo dute Katxapero Gazte Konpartsak deituta. San Telmo jaietan egingo den Gazte egunerako proposamenak elkarbanatzeko egingo da bilera hau. Guztiak daudela ongi etorriak diote antolatzaileek. Otsai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020907
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
(BIDEOA) Akelino Elosua: Basadizarretako sailetan antxoa ongarritzat San Jose kalean jaio zen Akelino, "Porteneko" etxean. Etxearen gaineko aldean baratze txiki bat zuten eta Basusta inguruan zituzten sail gehiago, Basadizarretan. Baba, patata, erremolatxa, arbia... egiten zuten. Garia ere ereiten zen hasieran, baina e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020908
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Josu Albero biologo eta mikrobiologian adituak mikrobioen inguruko bigarren hitzaldia emango du, gaur, 18:30etik aurrera, Alondegiko moila gelan (2. solairuan). Otsailaren 5ean emandako lehen saioan, mikrobien alde onuragarria erakutsi zuen; bigarren honetan bakterio eta birusei buruzko alde ilunean zentratuko da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020909
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñigo Garciaren 'Bi txirula' saritu dute Zinemaldia.cat jaialdian Atzo amaitu zen Zinemaldia.cat zine jaialdia, euskal zinemagintzari buruz Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen jaialdia. Sariak banatzeko unea izan zen, eta sarituen artean Iñigo Garciaren Bi txirula egon da. Euskarazko pelikula onenaren Urrezko tx...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020910
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako Eskubaloi Federazioak aste honetan argitaratu du Mikel Martinezi, Amenabar ZKEko jokalari zumaiarrari, eginiko elkarrizketa. Besteak beste, Kauldi Odriozola eta Ander Torrikorekin batera, puska ezina izan zen hirukotea osatzen zutela aipatzen da artikulu honetan. Pulpo eskubaloiak inoiz izan duen jubenil mai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020911
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo arratsaldean jokatu zen Oriaren XXIV. Traineru Jaitsiera, eta bertan izan ziren, Zumaiako Arraun Elkarteko hiru talde: gizonezkoak, beteranoak, eta emakumezkoak (Hernaniren traineruan). Lan txukuna egin zuten hirurek. Traineru denboraldirako hilabete batzuk gelditzen dira, baina, arraun taldeak zernola aurkitzen d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020912
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Helene Alberdik eta Aitor Mimenzak irabazi dute XXXIV. Herri Lasterketa Herri laskerketako proba nagusia irabazten duen lehen emakume zumaiarra da Helene Alberdi. Alberdik 38 minutu behar izan ditu ibilbideko 10,2 kilometroak osatzeko. Maria Zorroza Gernikarrak (38:33) eta Oiana Ortiz tolosarrak (39:59) osatu dute podi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020913
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arratsaldeko 19:00ak arte izango da zabalik Merke Azoka, eta bihar ere, 11:00etatik 19:00ak arte egongo da. Bertan Zumaia Elkarteko dendek euren produktuak dituzte salgai, deskontu bereziekin. Goizeko 11:00etan zabaldu ditu ateak Merke Azokak, eta 19:00ak bitarte, erosketak egiteko aukera izango da. Azoka berezi hori b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020914
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hainbat hilabete itxita egon ostean, gaur bertan zabaldu da oinezkoentzat Paol bidea. Talaipeko komun publikoak, ordea, bihar zabalduko direla jakinarazi du Udalak. Hilabeteak egin ditu itxita Zumaiako Paol bideak eta hainbat lanen ostean, dagoeneko zabalik dago oinezkoentzat aipatu eremua. Edonola ere, oinezko ororen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020915
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Iruretak bakarrizketak lantzeko ikastaroa emango du Hernanin Telmo Irureta zumaiarrak Bakarrizketak lantzen izeneko ikastaroa emango du Hernanin. Otsailaren 15etik martxoaren 1era bitartean emango da 12 orduko ikastaro hau. Amaieran, emanaldi bat izango da. Kartelean duzue ikastaroan jorratuko dituen gaiak. Izena...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020916
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mugikorretako Google aplikazioaren erabilera erakusteko ikastaroa, jubilatuentzat Beheko Plaza jubilatuen elkarteak, Kzgunearekin elkarlanean, mugikorrentzako Google aplikazioaren erabilera erakusteko ikastaroa antolatu du. Ikastaro hau otsailaren 14etik 20ra bitartean egingo da, 18:00etatik 20:00etara. Informazio gehi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020917
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia eta Getaria arteko errepidea itxita egongo da martxoaren 9ra arte Kostako N-634 errepidea itxita egongo da Zumaia eta Getaria artean, gutxi gorabehera martxoaren 9ra arte. Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreikusi duenez, denbora tarte hori beharko da eremua egonkortzeko. Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020918
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Frankismoan emakumeek izan zuten paper aktiboa kontatzen du bihar zabalduko den 'Emeek emana' erakusketak Intxorta 1937 Kultur Elkarteak aurkezten duen erakusketa honetan, frankismo garaian isilduak izan ziren emakumeen testigantza jaso nahi da. Otsailaren 8tik 23ra arte egongo da ikusgai Alondegiko Oxford aretoan, egu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020919
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Otsailaren 14an hasiko da aurtengo Euskara, bestela ez gara zikloa. Aurtengo ekimenak lau saio izango ditu, eta Euskaraldia izango da bere oinarria. Lehen saioa datorren asteazkenean izango da, hilaren 14ean, Alondegiko Oxford aretoan. Udaleko Euskara Zerbitzutik adierazi dutenez, Euskaraldia izango da aurtengo zikloar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020920
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mozorro lehiaketak eta argazki txokoa egingo dira larunbatean, Inauterietan Ostiralean hasiko dira Inauteri jaiak eta, hotzak eta euriak atseden pixka bat hartzen badute, behintzat, mozorroen festan murgilduko dira herritarrak. Jai hauen egun handia larunbata izango da: egun horretan egingo dira mozorro lehiaketak eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020921
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etxeko zaintza lanak egiten dituzten pertsonen eguneroko bizitza ekarri nahi izan dugu otsaileko Baleike aldizkarira. Horretarako, Latinoamerikatik etorritako bi emakumerekin egon gara, ama-alabak, eta beraien bizipenen berri eman digute erreportaje honetarako. Duintasuna besterik eskatzen langile hauek. Bestalde, Zuma...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0020922
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Josu Albero: "Gure gorputzean hamar aldiz mikrobio gehiago ditugu giza zelulak baino" Josu Albero biologo eta mikrobiologian adituak mikrobioei buruzko bi hitzaldi emango ditu Alondegiko Moila gelan Mikrobioen mundu liluragarria izenarekin. Bihar izango da lehena eta datorren astelehenean, hilaren 12an, bigarrena. 18:3...
cc-by-sa 3.0