id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0021223
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Zumba party' ikasturte amaierako festa egingo dute bihar Torreberrin Zumbazaleek izango dute bihar gorputza astintzeko aukera. 19:00etatik aurrera Zumba party emanaldia izango da Torreberrin. Zumaiako zumba taldeak ikasturte amaierako saioa egingo du bihar Torreberrin, 19:00etatik aurrera. Zumba party jarri diote izen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021224
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lankidetza hitzarmena sinatu du Udalak Maria eta Jose ikastetxearekin Gaur eguerdian sinatu dute Marikruz Alvarez, Ogasuneko zinegotziak eta Isaak Aranberri, Maria eta Jose ikastetxeko zuzendariak Udalaren eta ikastetxearen arteko lankidetza hitzarmena. Akordio hori aitzindaria da Zumaian, inguruko herriek, Orio, Azpei...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021225
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kantauri tabernaren ardura hartuko duen pertsona bat behar da. Interesa izanez gero, telefono honetara dei dezakezue: 629835340
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021226
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Dibertsitatearen kudeaketa enpresan' jardunaldia izango da bihar Udal Elkartearen egoitzan Urola Kostako Mahai Estrategikoaren ekimenez, 'Dibertsitatearen kudeaketa enpresan' jardunaldia izango da bihar Udal Elkartearen egoitzan 09:15ean hasita. Eskualdeko enpresa, ikastetxe eta bestelako eragileak elkartuko dira, eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021227
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
GKN Drivelinek hamar milioiko inbertsioa egingo du Zumaiako lantegian Iaz, 100 milioiko irabazia lortu zuen multinazional britainiarrak. Zumaiako lantegiak 402 langile ditu, eta aurrera eramaten duen antolakuntza-eredu eta lehiakortasunagatik nabarmendua izan da enpresa taldearen barnean. Automobil-industria puntaren p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021228
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako eta Mutrikuko pilotariak zesta puntako Herriarteko txapelketako finalean neurtu dira larunbat goiz honetan, Donostiako Balda pilotalekuan. Mutrikuarrak nagusi izan dira eta beraientzako izan dira txapelak. Kadete, jubenil eta nagusien mailan jokatu dira partidak eta hiruretan irabazi dute mutrikuarrek: 30-16 k...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021229
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nagusientzat biharko programatuta zegoen ekitaldia bertan behera pilotariak ez direla Zumaiara etorriko Nagusiekin Nagusientzat programaren baitan, herriko jubilatu eta pentsionistak Asegarceko pilotarien entrenamendua ikusteko irteera zuten aurreikusita bihar goizerako, baina, pilotariak ez dira aurten Zumaian kontzen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021230
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikasturte amaiera honetan, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako ikasleek aste honetan ere badituzte ekintzak. Hemen ikus ditzakezue.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021231
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mintzalagun Programaren ikasturte amaierako festa egingo da bihar Zumaian Urola Kostako Mintzalagun Programan ibili diren partaideak etorriko dira Oxforden egingo den festara. Bertan izango da Iñaki Perurena harri-jasotzailea 'Harria, maitasun istorioa' kontakizuna aurkezten. Jaialdia 18:30ean hasiko da. Urritik ekaine...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021232
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar hasiko den astean zehar Eskola Bideen lehen proba pilotua egingo da. Herriguneko bi ikastetxeetara joateko zenbait ibilbide prestatu dira eta baita bidean zehar proiektuaren ikurrak markatu ere haurrak bide honetik doazela lasai egoteko. Atzo bertan, Bizikleta Egunaren baitan, eskola bideak ezagutzeko aukera izan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021233
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zarauzko bi kidek eta Zumaiako batek osatutako Sofa hirukoteak bere bigarren diskoa atera berri du, II izenekoa, Bonberenea diskoetxean. Gaurko Berria egunkarian diskoaren kritika egin du Inaxio Esnaolak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021234
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gernikako hilerriko hobi komun batean lurperatuta dauden 82 gudari omendu zituzten atzo, larunbata, Gipuzkoatik Gernikara ekitaldian. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ekitaldia izan da hau, lurperatutako gudari gehienak gipuzkoarrak zirelako. Lurperatutako gudari gehienak EAJren Amaiur, Loiola, Itxarkundia eta Sa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021235
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2007 urtean jaiotako neska/mutilen izen ematea ireki da. Izena emateko orriak polikiroldegiko sarreran egongo dira eta klubak duen buzoian utzi behar dira. Epea ekainaren 30an, ostirala, amaituko da. Edozein zalantza izan ezkero emaila bidali helbidera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021236
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erabakita zer lau bikotek jokatuko dituzten esku pilota txapelketa finalaurrekoak Zazpi bikoteren artean jokatutako ligaxka atzo amaitu zen Odieta frontoian jokatutako hiru partiden. Bertan erabaki ziren zer lau bikotek jokatuko dituzten finalaurrekoak datorren ostiralean. * elkarren arteko partidako garaile AIZPURUA-A...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021237
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
...baita, debekuen gainetik, muralak margotu eta kartelak eta pankartak jartzera joateko ere.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021238
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irekik bihar Gasteizen egingo duen mobilizazioarekin bat egingo du Urola Kostako LABek Ireki langileen mugimenduak deituta bihar Gasteizen egingo den mobilizazioarekin bat egin du Urola Kostako LAB sindikatuak eta, gaur egindako batzarraren ondoren, ekintza horretan parte hartzera deitu ditu langileak. Lan munduan pres...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021239
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiarren ongizatea eta haiei egokitutako herria eraikitzea izan dira udal gobernuaren lehentasunak legealdiko lehen bi urteetan Udal soberakina hirukoiztu izana kudeaketa onaren adierazle gisa azpimarratu du gobernuak, baita legealdi erdirako hauteskunde programan jasotako hainbat proiektu gauzatu eta beste asko mart...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021240
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia Flysch Trailen zuzenketa Jokin Lizeagaren inguruko informazioa dela eta Ni, Bosco Garitano, Zumaiako Flysch Traileko bozeramaile bezala, ekainaren 12an, astelehenean, elkarrizketatu ninduen Baleike-Hitzak, eta ondorengo egunetan elkarrizketa argitaratu zen: asteartean Baleiken eta asteazkenean Urola Kostako Hitz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021241
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irailaren 2an korrituko da aurtengo Zumaiako triatloia. Aurreko urteetan bezala, bi proba izango dira: herrikoia eta sprint triatloia. Bietarako izen emate epea larunbat honetan goizeko 8:00etan zabalduko da. Triatloi herrikoian federatuak ez direnek hartu ahal izango dute parte eta 15:00etan abiatuko da. Igerian 375 m...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021242
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Presoen eskubideen aldeko martxa uztailaren 24ean pasako da Zumaiatik Presoen eskubideen aldeko Kalera martxa ekimena egingo da uztailean. Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako errepideak eta herriak gurutzatuko dituzte oinez, trenez eta itsasontziz, zortzi etapa osatuz, gehienak kostaldetik. Zumaiatik uztailaren 24an igaro...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021243
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Santiago pareko errepidean lanak egingo ditu Aldundiak, "segurtasuna hobetzeko" Kotxeen abiadura jaisteko irlatxo batzuk jarriko dira eta errepidea segurtasunarekin zeharkatzeko puntu bat egokituko da Santiago Etxeko parean. Lanak irailean hasiko dira eta zortzi asteko iraupena izango dute. Santiago hondartzako ingurua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021244
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erribera kalea oinezkoentzako gunea izango da ostegunetik aurrera Ostegunean jarriko da indarrean aparkamendu antolaketa sistema eta horrekin batera, Udalak Erribera kalea oinezko gune egiteko aprobetxatu du. Aurrerantzean, ordutegi baten baitan, zamalanetarako ibilgailuek soilik izango dute bertara sartzeko aukera. Er...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021245
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pravia (Asturias) herriko piraguismo klubak, Cuervos de Praviak, bere sorreraren 50. urteurrena ospatzen du aurten eta modu berezian ospatu nahi zuen. Hala, Espainiako Kopa antolatu dute. 500 izan dira Espainia guztitik joandako kirolariak. Itxas-Gaineko bi piraguista besterik ez dira joan, baina biak podiumeko goiko p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021246
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pala txapelketa aurrera doa eta ligaxka luze baten ondoan (ia 80 partida jokatu dira), multzo bakoitzetik bi pilotari pasa dira bigarren fasera. Huek beste bi multzotan banatuko dira eta beste ligaxka bat jokatuko da hemendik aurrera. Lehen multzoa Josu Iribarrek, Jon Zendoiak, Joakin Gorostolak eta Imanol Ulaciak osat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021247
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren astean Merkataritzaren astea izango da Zumaian eta ospakizun horren baitan hainbat zozketa, opari, deskontu eta kontzertuez gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Izan ere, hilaren 12tik 17ra bitartean, 100€ko balioa izango duten 10 bono zozketatuko dira Elkarteko saltoki zein tabernetan gastatzeko. Gainera...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021248
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Herri Eskolak bere ekoHEZIsistema indartzen jarraitzen du. Oraingo honetan, belar-meta egin dugu.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021249
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hurrengo ikasturtean ikastaroak eskaintzeko deialdia egin du Kultura Sailak Urtean zehar egiten diren ikastaroak eskaintzeko deialdia egin du Kultur Etxeak. Hain zuzen, 2017/2018 ikasturten ikastaroak eman nahi dituzten irakasle eta taldeei zuzendutako deialdia da. Proposamenak aurkezteko azken eguna ekainaren 30a izan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021250
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Juan Gorriti eskultore, zurgin eta margolariak opari ederra egin digu. Eta guk txoria marrazkitik kamisetatara eramango dugu. Ekainaren 10ean Beheko Plazan egingo dugun jaian salgai izango dira kamisetak lehen aldiz.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021251
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Algorriko lursailak erosiko ditu Aldundiak eta segurtasuna hobetzeko lan batzuk egingo ditu bidezidorrean Algorriko bidezidorra eta horren ingurunea erosiko du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Erosi beharreko landa lurzoruak 17.861,50 m2 neurtzen du, titulartasuna hamabost jaberen artean dago banatuta eta erosketa prezioa 69...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021252
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihartik aurrera Oikiak autobus geraleku berria herrigunean izango du Joan den maiatzaren 10ean Zumaiako Udala Oikia auzoko bizilagunekin bildu zen gaur egun errepide ondoan dagoen autobus geralekua kendu eta hori ordezkatuko duen berriaren kokalekua haiekin zehazteko. Izan ere, Udalaren helburua izan da, Gipuzkoako Fo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021253
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Turismo Plana prestatzeko 59 galdera dituen galdetegia sortu dute. Herritarrei, nahiz kanpotarra izanda Zumaian lan egiten duten orori eskatzen zaio galdetegi hau betetzea. Behin osatuta, turismo bulegoan, udaletxean edo Alondegian utzi daiteke, ekainaren 30a baino lehen. Galdetegia betetzeko zailtasunak dituz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021254
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ukaezina da turismoak gora egin duela Euskal Herri osoan eta baita Zumaian ere. Flyscharen garrantziak erakarrita edota 8 apellidos vascos pelikularen arrakastak bultzatuta, Zumaiara etorritako bisitari kopuruak etengabe egin du gora azken urteotan. Baina, zer nolako turismoa ekarri nahi da? Ba al dago masifikazioaren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021255
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia nagusi izan zen Aitzurin jokatutako Herriarteko Txapelketako jardunaldian Zesta puntari dagokion Herriarteko Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu zen larunbat honetan Aitzuri pilotalekuan. Zumaiako eta Donostiako pilotariak neurtu ziren eta zumaiarrak izango ziren nagusi. Hiru partida jokatu ziren. Kadete m...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021256
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
DBH3ko ikasleek hainbat egunetan espeleologia praktikatzeko aukera izan dute Deban, Aixako leizean. Pagatza baserritik hurbil, sakonune batean, Aixako haitzuloa eta dolina daude. Leize honek 12 km baino gehiago ditu eta Euskal Herriko handienetakoa kontsideratzen da. Dolina horrek jasotako urek mikroklima ia tropikala ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021257
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Emakumea surflari' ekimena eraman dugu ekaineko aldizkariko azalera 42 emakume ari dira parte hartzen aurten Zumaiara ekarri zen Emakumea surflari ekimenean. Argi geratu da surfean ere emakumeek ez dutela olatua galdu nahi. Gai hau eraman dugu bihar banatzen hasiko garen ekaineko aldizkariko azalera. Pasa den urte ama...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021258
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Trafiko mozketak izango dira larunbatean Zarauzko triatloia dela eta Datorren larunbatean, hilaren 10ean, Zarauzko triatloia egingo da, eta ondorioz, hainbat trafiko aldaketa egongo dira Zumaian 14:00etatik 17:45era bitartean. N-634 errepidea itxita egongo da Zarauzko norabidean. Egun horretarako proposatutako Trafiko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021259
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ahotsaz eta sormenaz gozatzeko aukera ederra izango dugu larunbatean kalean, libre eta doan. Uxue Alberdi, Jon Maia, Aitor Sarriegi eta Oihana Bartra kantari arituko dira, eta Estitxu Eizagirre gaiak jartzen eta zirikatzen.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021260
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nola errespetatu behar ditu udal gobenuak Poligonoko bizilagunen eskubideak aparkalekuen gaian? EH Bilduk, EAJren udal gobernuak eta PSEk hitzarmena egin genuen gai honen inguruan, EH Bilduk proposatuta, baina udal gobernuaren asmoen berririk ez daukagu oraindik, aparkatzeko sistema martxan jartzeko bi aste falta diren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021261
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gazteen emantzipazioa bultzatzeko 'Alokairu beka' ekimena proposatu du Udal Gobernuak Udal Gobernuak 18-30 urte bitarteko gazte taldeek alokairurako laguntza eskaera bateratuta aurkeztu ahal izateko Alokairu beka izeneko ekimena proposatu du. Batez ere ikasleei zuzenduta dago eta helburua du alokairu partekatua sustatu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021262
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Piraguismoko Munduko Kopak Hungariatik Serbiara egin du salto, Szeged hiritik Belgrado hiriburura. Hirugarren proba honetako kokapena aldatu da, ez baina Iñigo Peñak lortutako metalaren kolorea. Gaur goizean jokatutako estropadan urrea lortu du zumaiarrak. Francisco Cubelosekin osatutako bikoa ezin maila hobea ematen a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021263
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
185 dantzarik hartuko dute bihar parte Zumaiako Dantzari Txiki Egunean Eguraldiak zapuzten ez badu behintzat, euskal dantzen festa izango dugu bihar Zumaian, III. Dantzari Txiki Egunarekin. Bertan, 185 dantzari txikik hartuko dute parte. Zumaiakoez gain, Urretxutik, Lesakatik eta Getariatik etorritako haurrak izango di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021264
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur Gernika parkean elkartuko gara galdera ikur erraldoi bat irudikatu eta argazkia ateratzeko. Sagardoa, mokadutxoa, bideo eta argazki ikustaldia, giro ona, ez da ezer faltako. Zatoz gure esku dagoren kamiseta jantzita, argazkian zuretzat leku bat dugu gordeta, eta behar zaitugu.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021265
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola ibaiaeran igoera-jaitsiera piraguismo proba jokatuko da bihar, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Itxas-Gainek antolatuta. Ohikoa den bezala, parte-hartzaileak Santiago hondartzatik aterako dira, hondarretatik. Behin piraguetara igota ibaian gora egingo dute Bedua parera heldu arte. Buiari buelta eman eta errioan beh...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021266
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1958an jaiotako zumaiarrek datorren larunbatean, hilaren 10ean, egingo dute urteroko afaria. Beheko Plaza jatetxean egingo da, 21:30etik aurrera. Izena emateko 943861700 telefonora deitu daiteke edo unean bertan jatetxera agertu. Prezioa 50 euro izango da. Aurretik txikiteoa egingo dute, Trapaia tabernatik abiatuta (19...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021267
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako San Pedro parrokian datorren ikasturteko Haurren Katekesia antolatzen ari gara, eta aurten sei urte betetzen dituzten haurrak (2011ean jaioak) izango dira Parrokiako Katekesiko lehenengo mailan hasteko aukera izango dutenak. Adin horretako seme edo alabaren bat izan eta Katekesira bidaltzeko asmoa duten guraso...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021268
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako pilota txapelketa herrikoiko 8. jardunaldia jokatu da gaur, euria egiten zuela eta, Herri Eskolako frontoian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021269
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zubietan egin nahi duten burugabekeriak (gipuzkoarrok behar ez dugun erraustegi horrek) aurrera darrai, eta guk behin eta berriz esango dugu ez dugula behar, ez dugula nahi, ez dugula onartzen, ez Zubietan eta ez inon. Oraindik garaiz gaude auzi honetan zentzu pixka bat jarri eta asmoak birbideratzeko. Beraz, denon lag...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021270
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astindu dantza taldearen Maiatza Dantzan zikloa larunbat honetan amaituko da Zumaiako Musika Bandak eta Astinduko dantzariek eskainiko duten Dancing with the stars izeneko ikuskizunarekin. Saioa 22:30ean izango da, Ondartxo plazan. Maiatza Dantzanen baitan hilabeteko larunbatetan egindako laugarren eta azken saioa izan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021271
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehen, asteazken eta ostegunak izango dira entsegu egunak, ekainaren 5ean hasita. Entseguak komentuan izango dira, 20:00etan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021272
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak ate irekien jardunaldiak burutuko ditu aste honetan zehar. Hala, egunez egun, musika instrumentu ezberdinak ezagutzeko eta jotzeko aukera izango da. Ate irekien jardunaldiak 17:00etatik 18:00etara izango dira. Horretaz gain, musika tailerrak egongo dira etxeko txikienentzako, eta b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021273
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aldundiaren aurrekontuetan parte hartzeko aukera dago Beheko plazan Gipuzkoako Foru Aldundiak 2018ko aurrekontuetan parte hartzeko aukera zabaldu du herriz herri martxan dagoen prozesu parte hartzailearen bitartez. Gaur Zumaian izango dira 19:00ak arte, eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatzen dituzte. Karpan da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021274
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Kostaldeko Geoparkeak argazki lehiaketa antolatu du. 'Zer da zuretzat Geoparkea?' galdera erantzungo da argazkien bidez. Maiatzaren 19tik ekainaren 4ra bitartean Geoparkeko argazkiak Twitter eta Instagram sare sozialetan partekatuko dira horretarako. Geoparkeko bisita gidatua + Errota Berri jatetxean bazkaria 2 ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021275
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Herri Eskolako langileen gehiengo batek grebarekin bat egin du gaur ere, "Eusko Jaurlaritza inposatzen ari den murrizketen aurka eta inbertsio publiko handiagoa eskatzeko" deiari erantzunez. Orotara, langileen %75a batu da grebara.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021276
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskadiko trainerilla txapelketan, jubenil gizonezkoak ez ziren finalerako sailkatu, zortzigarren egin zutelako larunbatean, Mutrikun kanporaketako estropadan. Igandean, kontsolazioko finalean aritu ziren horrenbestez, eta hirugarren egin zuten. Estropada honekin bukatutzat eman dute denboraldia Josu Osak entrenatutako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021277
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten ere gure artean aritu dira lanean Ekiñe, Telmo, Lide, Beñat eta Xabi, arratsaldeetako laguntza-klaseetan. Zumaiako Herri Eskolak aurrera darama Hezkuntza Sailaren Bidelaguna programa, gure lerro estrategikoak diren hezkuntza inklusiboari eta aniztasunari erantzuna emanez.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021278
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean Deban jokatutako finalean Zumaiakoko infantil nesken taldeak 4-1 irabazi zion Urki Eibar taldeari. Partida aldapa gora jarri zitzaion aurkaria markagailuan aurretik jarri zelako baina Libe Eizagirreren, Amaia Agirreren (2) eta Naia Osaren golekin Gipuzkoako Txapelketa eskuratu zuten. Zorionak neskak!!!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021279
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iaz egin zen moduan, aurten ere 2018ko aurrekontuak zehazteko prozesu parte hartzailea jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Maiatzaren 2an hasi zen ekimena Urnietan, eta bihar Zumaian izango dira. Herritarren "lehentasunak eta proposamenak jasotzea" da helburua. Iazko aurrekontu irekien prozesua indartzeko asmoa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021280
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikastaro baten amaieran, Zumaiaren eta euskararen inguruko lan bat egiten ari naiz, eta lana behar bezala osatzeko, zumaiar euskaldunon laguntza behar dut. Galdetegi labur eta erraz bati erantzuteko eskatu nahi dizuet, euskara non eta nola erabilzen duzuen ohiko elkarguneetan. Hamar minutu besterik ez duzue beharko, et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021281
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jon Dominguez Memoriala jokatuko da larunbatean jubenil mailako lau talderekin Reala, Eibar, Athletic eta Zumaiakoko mutil jubenilak izango dira parte hartuko dutenak. Iaz hil zen Jon Dominguezi eta bere familiari omenaldia egingo zaie eguerdiko 12:00etan. Maiatzaren 27an, larunbatean, I. Jon Dominguez Memoriala jokatu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021282
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ipuin kontalariak, pailazoak, bertso saioa, olerkiak, musika zuzenean, mural margoketak... Datorren ekainaren 10ean Beheko Plaza adierazpen askatasunaren aldeko txoko bihurtuko dugu. Animatu ume, gazte zein helduentzat prestatutako arratsalde eder bat pasatzera. Ondo gorde eguna agendan eta lagundu zabaltzen kalean, ah...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021283
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo ospatu genuen Indamendi eguna elkarteko kideok. Benetan zoragarria ikuspuntu ezberdinetatik. Batetik eguraldia, zoragarria benetan. Bestetik jendea, Zumaiatik 120 bat pertsona abiatu ziren Indamendiko tontorrera, eta hauen artean ume pila bat; benetan pozgarria hainbeste ume ikustea mendian gozatuz. Hamaiketako ed...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021284
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean, maiatzaren 27an, Nordic Walking-eko oinarrizko ikastaroa emango da Zumaian. Izen-ematea 602 332 536 telefonora deituta egin daiteke. Nordic Walking kirol diziplina, bastoiekin, oinezko martxak egitea da. Iparraldeko herrialdeetan du jatorria eta gero eta ezagunagoa egiten ari da gure artean. Hain zuzen, ki...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021285
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Kostaldeko Geoparkearen Batzorde Zientifikoak lehen bilera egin du gaur, Deban Geoparkearen Batzorde Zientifikoa jakintza-arlo desberdinetan diharduten 29 adituk osatzen dute. Europako Geoparkeen Astearen baitan antolatu diren ekitaldiei hasiera ematearekin batera, gaur, ostiralez, Debako Agirre Jauregian, Euska...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021286
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baserrian amets izeneko haur antzerkia izango da, igandean, 12:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak 3 eurotan daude salgai, turismo bulegoan. Amets neska gazte bat da. Patata eta arrautzak dendatik datozela uste du. Amamarekin baserrian asteburua pasatu eta gero, ordea, elikagaiak nondik datozen ikasiko du. Ametsek gure...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021287
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Dantzara' ekitaldiarekin jarraituko du bihar VI. Maiatza Dantzan-ek Dantzaren nazioarteko hilabetea da maiatza eta azken urteotan bezala, Maiatza Dantzan ekimena jarri du martxan Astindu dantza elkarteak. Hilabeteko lehen larunbatean Astinduren eguna ospatu zuten, eta pasa den larunbatean 'Mugimendua eta marrazkia' (p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021288
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2017-18 ikasturtean soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak egiteko aurre izen-emate epea ekainaren 5etik 16ra izango da Zumaiako Soldadura Zentroan 2017-18 ikasturtean soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak egiteko aurre izen-emate epea ekainaren 5etik 16ra zabalduko da. Bertan soldadura, fabr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021289
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bernardo Atxagaren gidaritzapean, Gerra Zibilaz eta haren ondorioez ariko dira mahai-inguru batean Lore Albizu eta Andoni Garikano, gerrak bere gordinean jo baitzituen, haurrak zirela. Memoria historikoaren gaia lantzen ari gara Zumaiako Herri Eskolan, gure iragana eta oraina hobeto ezagutzeko asmoz, Aranzadiren eskuti...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021290
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Estazioan kokatuta dagoen Txepetxa elkarteak 39. urteurrena ospatuko du bihar, maiatzaren 20an. Hori dela eta, hainbat ekitaldi izango dituzte. Lehendabizi, hildako bazkideen aldeko meza izango dute Zumaiako parrokian arratsaldeko zazpietan. Ondoren, elkartean bertan, mahai bueltan afari ederraz gozatuko dute.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021291
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datozen asteetarako ekintzak aurkeztu ditu Musika eta Dantza Eskolak Maiatza eta ekaina musikaz, erritmoz eta dantzaz datorkigu. Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako partaideek egitarau bikaina osatu dute datozen asteetarako. Programa hori atzo hasi zen Metal topaketarekin, eta ekainaren 23an amaituko da San Juan Gau...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021292
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiko taldeak jardunaldi berri baten aurrean daude, guztira 10 partidu jolastuko dituzte eta horietatik 4 partidu Lubaki Kiroldegian izango dira. Larunbat goizean bi partidu garrantzitsu izango dira, goizeko 10:00tan Zalla Taberna Pulpoko infantil mutilak lehen postuan jarraitzeko lehiatuko dira Usurbilen a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021293
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egun gutxian erantzun pila bat jaso dugu, hala ere lanean jarraituko dugu gehiago lortu ahal izateko. Aste bat igaro da online bidez betetzeko galdetegiak zabaldu genituenetik eta oso pozik gaude herritarren partetik jaso duen erantzunagatik. Baina internet erabiltzen ez dutenak ere kontuan hartu nahi ditugu. Horregati...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021294
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oikian kokatuta dagoen Siemens enpresan egingo dituzte gasezko motor berriak Bi megavatt-eko motor horiek bere sektoreko erreferente izango dira, eta zilindrada gehiago eskainiko dute. Bereziki elektrizitatearen, industriaren eta kogenerazioaren errendimendua hobetzeko diseinatuak daude. Gaur goizean, Arabako Parke Tek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021295
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1897an Zumaian jaio zen Angel Embil musikari eta konpositorea. Maiatzean haren omenezko 25. jaialdia egingto dute Asturiasko Pola de Sieron. Han izango da Beheko Plaza Abesbatza. Angel Embil nor izan den kontatu digu abesbatzako zuzendari Agustin Zubimendik. Bere jaioterrian, Zumaian, apenas ezagutzen dute; Asturiasen,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021296
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Administraritza eta Finantzak Goi mailako Heziketa zikloaren ate irekiak
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021297
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gezurra ez da gauza polita izaten. Baina gezurren artean badira larriagoak direnak: herritarren izenean mintzo den (eta hilero diru publikotik ederki kobratzen duen) ordezkari publiko baten ahotik etortzen direnak. Hala egin du alkateak muralen zentsurari buruz Berrian argitaratu duten erreportajean. Donostiako Mikel L...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021298
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
[BIDEOA] Maria Jesus Manterola: Irratia entzuten zutelako, etxea miatzera Zumaiako Harategi kalean jaio zen Maria Jesus "Bixi" , eta gurasoak zumaiarrak zituen biak. Osabak munduari bira eman zion itsaontzi batean, eta kanpotik gauza asko ekarri zituen, tartean irrati bat ere bai. `Radio Pirenaica ere entzuten zuten, a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021299
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EH Bilduren prozesu eraikitzailea: aurkezpen foroa Zumaian, maiatzaren 24an EH Bildu Prozesu Eratzailean murgilduta dago. Bost urteko bidea egin ondoren, EH Bildu salto egitera doa lau indar politikoren koalizioa izatetik subjektu politiko izatera; hain zuzen, alderdi jakin batekin loturarik ez duten pertsonak eta sekt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021300
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Orain gutxi arte ez dut sare sozialik izan. Ez nuen nire gauzak publiko egiteko inongo gogorik eta besteenak jakiteko oraindik gutxiago. Baleikeko kontuetatik sartzen nintzen eta noizean behin zerbait interesgarria aurkitzen banuen ere, lerdokeria gehiegirekin egiten nuen topo nire onerako. Igande goizetako "Jo tio/tia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021301
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskararen aldeko Herri Urrats festa egingo da igande honetan Senperen. Urtero bezala, Inpernupek festa honetako joan-etorrirako autobusa jarriko du. Goizeko 9:00etan aterako da autobusa Patxita Etxezarreta kaletik (hortz klinika paretik) eta Senperetik 19:00etan aterako da Zumaiara itzultzeko. Izenak Inpernupen emango...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021302
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herriko irisgarritasuna bermatzeko helburuarekin 'Zumaia irisgarria' taldea sortu da Taldearen lehenengo eginkizunetako bat, herriko puntu egokiak eta desegokiak zehaztuko dituen planoa zehaztea da. "Oraindik lanean gaude, baina laster argitaratuko dugu", aipatu dute taldeko kideek. Herritarrentzat ez ezik, turismorako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021303
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uztailaren 17tik 28ra bitartean egingo dira aurten udaleku musikalak. Berrikuntza bezala, Sapere Aude Sinfoniettak antolatuko ditu aurten Musika modan izeneko udalekuak. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago. HH2 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako ekimena da, "musika ikasten dutenentzat eta ez dutenentzat ere bai". Uzt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021304
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den larunbatean taldekako erlojuaren aurkako txapelketak jokatu ziren Irunen. Bertan izan ziren Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko gazteak. Arritxu Iribarrek egin du jardunaldi horretako kronika. Taldekako erlojuaren aurkako txapelketak jokatu dira asteburu honetan Irunen; datorren larunbatean, ber...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021305
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aniztasunean euskaraz bizitzeko aldarria egin zuten larunbatean Antzuolan 4. Auzoko jaian Auzoko egitasmoa martxan duten herrietako parte hartzaileen bilgune eta herriz herri egiten ari diren lanaren lekuko izan zen Antzuolako plaza larunbatean. Jatorri ezberdinetako herritarrek, bizi dugun aniztasuna kontuan hartuz eu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021306
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berri onak izan ditugu aste bukaera honetan, Pulpoko alebin neska/mutil taldeen aldetik. Iruñako Loyola Txapelketan parte hartu dute eta mutilek txapelketa irabaztea lortu dute, txapelketa bikaina burutuz. Aipatu behar dira baita ere jokalari onenaren saria Mikel Unanuek lortu duela eta atezain onenaren saria Pablo Per...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021307
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
[Datuak eguneratuta] Hilabete askotako lanak bere fruitua eman du gaur: 2.791 zumaiarrek hartu dute parte Euskal Herriaren etorkizunaren gaineko herri galdeketan, erroldaren %34,29k. Emaitzen gainetik, azpimarratzekoa da herrian egun osoan izan den jai giroa. Eskualdean %31,34koa izan da parte hartzea.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021308
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Santelmoak bukatu zaizkigula, baina gure herriko jai berezi hauek, aste tartean,ematen diguten tregua aprobetxatuz, Katalunia aldera joan eta bertako kulturaz eta lekuez disfrutatzeko aukera paregabea izan genuen Batxilergoko ikasle eta irakasleek. Eguraldiak lagundu ez zigun arren, lagun artean, Bartzelona eta ingurue...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021309
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Sweeney' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Eromen taldeak Sweeney izeneko antzezlana ekarriko du datorren ostiralean Zumaiara (Aita Marin, 22:00etan). Stephen Sondheimek sortutako Sweeney Todd en oinarritzen da eta Amancay Gaztañagak egokitu du. Udal kultura sailak emandako hiru lagun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021310
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, maiatzak 5, Zumarraga-Urretxuko gaztetxean Stoner Gaua izango da 23:00etatik aurrera. Bertan izango dira Voltaia taldeko hirukotea eta Rodeo laukotea.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021311
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako Udal Elkarteak maiatza eta ekainean hainbat ikastaro eskainiko ditu, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak izango dira Udal Elkartearen egoitzan, 09:30etik 12:30era. - Bideo curriculuma: erantsi balioa zure hautagaitzari: ekainak 15
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021312
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Cirque de Paris'-ek familia guztiarentzat zuzenduriko lau emanaldi emango ditu Cirque de Paris ek, lehenengo aldiz, duela 40 urte jarri zuen bere karpa deigarria Zumaian. Ordutik hainbat ikuskizun eskaini ditu herrian, eta baita Euskal Herri osoan ere. 2017ko espektakulu berria aurkeztera datoz oraingoan, eta bihartik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021313
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean egingo den herri galdeketaren inguruko informazio praktikoa aurkituko duzue hemen, izan ditzakezuen zalantzak argitzeko. Herritarrok lau urtean behin gure ordezkariak hautatzea baino gehiago eskatzen dugu. Zenbait auzo herri bilakatzeko, zezenketen etorkizuna erabakitzeko ... galdeketak egiten badira, nola ez ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021314
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2017-2018ko Batxilergoko aurrematrikulazioa abian da Herri Eskolan. Hala, larunbat honetan, maiatzaren 6an, ate irekiak izango dira, goizeko 10:00etan, Aita Mari eraikinean. Bertaratzen direnek aukera izango dute eskola gertutik ezagutzeko, erabiltzen dituzten metodologiei buruzko xehetasunen berri izan edota zalantzak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021315
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etxabe-Etxeberria bikotea esku pilota txapelketatik kanpo geratu da Esku pilota txapelketa herrikoiaren laugarren jardunaldia jokatuko da bihar, ostirala, 18:00etatik aurrera, Odietan. Aurretik, baina, aldaketen berri eman du antolakuntzak, bikote bat, Etxabe eta Etxeberriak osatutakoa, kanpoan geratu delako. Antolakun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021316
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Santiago hondartzaren eraberritzea, PPk eta EAJk sinatu duten akordioan 36 puntuz osatzen da PPk eta EAJ-PNVk Madrilen sinatu duten akordioa. Horien artean aurkitzen da Santiago hondartzaren eraberritzea. Apirilaren 5ean iragarri zuen Udalak Santiago hondartza eraberritzeko diseinatutako proiektua. Besteak beste, arrap...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021317
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den azaroan kendu zuten Arritokietako Ama Birjina erretaulan duen txokotik berriztatua izateko. Harekin batera taula flandriar bat eta bi koadro ere eraman zituzten. Behin berritze lanak eginda, irudia bueltan da ermitan, ostegunean egingo den Ama Birjinaren Koroatzearen bezperan. Gaur goizean itzuli dute irudia b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021318
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emiliano Lopez Atxurra zumaiarra da Petronorreko presidentea. Irune Lasa kazetariak elkarrizketatu du Berria egunkarian . "Petronorrek ez du ezer ezkutatzen. Ezer ere ez", dio izenburuan. Hemen irakur dezakezue. Enpresa munduan euskararen erabilera normalizatu nahi du Emiliano Lopez Atxurrak (Zumaia, Gipuzkoa, 1956), e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021319
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Enpresa ideiak garatzen laguntzeko tailerrak eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak 'Ekiten' izeneko tailer horien helburua, enpresa ideiak garatzeko baliabideak eskaintzea da. Bost saiotan banatuko da deialdi hori, eta bertan, ekintzaileek, beren ekintzaile trebetasunak eta beren enpresa ideia garatzeko erreminta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021320
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste santuak eta Santelmoak pasa dira eta egun osoko irteera bat prestatu dugu. Festa hauetan egindakoak botatzeko zer hobeto mendira joatea baino. Irteera igandean izango da, hilak 7, eta aipatu bezala egun osokoa izango da. Plana honako hau da: autobusez joango gara Ullibarri Aranara, San Cristobal mendia igo (1.142 ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021321
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpoko neska/mutilak Gipuzkoako selekzioko kadete eta jubenil mailan jokatu dute. Ermuan Lurraldeko selekzioen torneoa ospatu da maiatzak 1eko zubian. Torneoan Gipuzkoa eta Bizkaiko selekzioek parte hartu dute, kadete eta jubenil mailan. Gipuzkoako bi selekzioak txapeldunak izan dira. Bertan izan dira Pulpo Eskubaloik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0021322
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lasai, ez dauka zer ikusirik abestiarekin eta, baina bai San Telmo jai hauetan taberna batzuetan bizi izan dudanarekin. Duela hilabete batzuk herriko tabernetan gertatzen zenaren berri eman nizuen, hemen artikulua. Orain ordea,jaietan lan asko egiten duten hauek, herritarrokin izaten duten detaile batzuei buruz zerbait...
cc-by-sa 3.0