id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0021323 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | X. zaldi lasterketa egin zen atzo Itzurun hondartzan, santelmoen repetizioetan. Motxanekua elkarte antolatzaileak marisko sorta eta zenbait ardo botila zozkatu zituen. Sariaren irabazlea Alfonso Iraundegi izan da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021324 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maiatzak 1, eguerdiko 12:30ak, Itzurungo hondartza. Eguraldi ona, bajamarra, eta jende ugari dabil hondarrean, atzera-aurrera; gehienak, uniformatuta: mendirako galtzak eta txamarrak, kamera handiak zintzilik...
Batzuk, 20 bat lagun, gidari baten atzetik doaz, artaldean. Gizon bat eta emakume bat, ordea, atzean geratu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021325 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondarribiko pilota eskolako Oierrekin osatu du bikotea Gonzalo Agirre zumaiarrak Bidarteko txapelketan. Hamasei pilota eskolatako ehun gaztetik gora hartu dute parte txapelketan. Finalean 30-20 irabazi dute Bidarteko bikotearen aurka. Bestalde, ostiralean jokatu ziren Zumaian San Telmo Sariko partidak. Hemen dauzkazue... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021326 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maiatzaren 7ko herri galdeketan parte hartzeko aukera zabaldu dute antolatzaileek, eta ostegunean aurretiazko bozka eman ahal izango da, 18:00etatik 20:00etara, Ontziratuk Aita Marin auzoan daukan lokalean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021327 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | XIX. esku pilota txapelketa herrikoiko hirugarren jardunaldia jokatu zen atzo Odietan. Honako emaitzak izan ziren: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021328 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Imanol Yeregik Munduko Surf Txapelketan parte hartuko du maiatzaren 20tik 28ra Miarritzen, Espainiako selekzioarekin. Bestalde, Portugalgo proban hirugarren errondan kanporatu dute.
Hogei urte eta gero, Miarritzen jokatuko dira berriro Munduko Surf Txapelketak, eta parte hartzaileen artean izango da Imanol Yeregi. Espa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021329 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Telmo jaiak direla eta, apirileko artxiboari buruzko idatzia itsasoarekin edo arrantzarekin lotutako gai baten ingurukoa egiten saiatzen gara. Oraingo honetan ibai eta itsasadarretan burutu ohi zen arrantza mota bati buruz idaztea erabaki dugu, nasen inguruan hain zuzen. Zenbaitentzat agian ezezaguna izango da arra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021330 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste Santuko eta Santelmoetako lehen asteburuko emaitza onak nabarmendu ditu Udalak
Aste Santua eta Pazko asteari dagokionez, guztira, 2.252 pertsona izan dira Turismo bulegoan. Adituen arabera, eguraldi onak eta Santelmo jaien hasierak lagundu dute emaitza oparo honetan. Bide batez, festen lehenengo asteburuaren balor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021331 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Telmo jaietako repetizioen baitan, bihar, larunbata, eguerdiko 12:00etan, Urrezko banakako aizkolari txapelketako kanporaketa egingo da Odieta pilotalekuan.
Hauek izango dira lanean arituko diren aizkolariak: Mikel Larrañaga (Azpeitia), Jesus Mari Mujika (Ibarra), LZ. Azpilikueta (Lezaun) eta Patxi Mindegia (Labaie... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021332 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Estrategian aldeak erakutsi arren, erabakitze eskubidearen alde hirurak
Luke Uribe Etxeberria EAJko legebiltzarkidea, Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatua Madrilen eta Juantxo Iturria Podemos - Ahal Duguko batzarkidea izan ziren asteazkenean Ontziratuk antolaturiko mahai-inguruan. Maiatzaren 7an egingo den he... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021333 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | XIX. esku pilota txapelketa herrikoiaren hirugarren jardunaldia jokatuko da gaur, 18:00etatik aurrera, Odieta pilotalekuan.
Jokin Gorostola eta Gaizka Mendizabal arituko dira epaile lanetan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021334 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Antzuolan ospatuko da datorren larunbata maiatzaren 6an, 2017ko AUZOKO JAIA, Auzoko egitasmoaren urteko jaia. Bertan bilduko dira egitasmoa martxan dagoen herrietako kideak eta gonbitea luzatzen zaie herritar guztiei jaian parte hartzera.
Jaia 11:30ean hasiko den arren, Bergaratik oinez joan nahi dutenek aukera izango ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021335 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoak amaitu eta berehala azterketak prestatzeko garaia izaten da. Hori dela eta, ordutegi jarraian zabalduko da liburutegiko ikasgela maiatzean eta ekainean.
Maiatzaren 2tik aurrera, 4. solairuko ikasgela 09:30-20:00 bitartean zabalik izango da astelehenetik ostiralera. Larunbatetan ohiko ordutegia izango du: 09:... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021336 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ia hiru hilabete itxita egon ostean, Yuli Aparicio eta Cristian Fontecha bikoteak 'Bai Bidea' batzokia zabaldu berri dute gaur arratsaldean. Astean zehar eguneko menua eta karta eskainiko dute, eta asteburuetan, bakarrik karta bidez jateko aukera izango da.
Ostalaritzan esperientzia handiko bi pertsona dira Fontecha et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021337 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar, asteazkena, erabakitze eskubidearen inguruko hitzaldia izango da Alondegian, Ontziratu taldeak antolatuta. EAJko Luke Uribe Etxeberria, EHBilduko Marian Beitialarrangoitia eta Ahal Dugu-Podemoseko Juantxo Urrutiak hartuko dute parte, Joxe Juan Ugalde kazetariak gidatuta. Saioa 18:30ean hasiko da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021338 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den larunbatean, apirilaren 22an, Herri Eskolako zazpi ikasle EHU/UPVko Leioako fakultatean izan ziren Udaberriko Matematika Lehiaketako bigarren fasean parte hartzen.
Diploma bat jaso zuten bertan parte hartzeagatik, eta esperientzia polita eta aberasgarria izan zen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021339 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den ostiraleko bertso saioko hainbat pasarte argitaratu ditu bertsoa.eus webguneak. Bertan izan ziren kantuan Agin Laburu, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Etxahun Lekue, Andoni Egaña eta Jon Maia. Unai Manterola-k egin zituen gai-jartzaile lanak. Lotura honetan aurkituko duzue sorta ederra. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021340 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dagoeneko ikusgai daude Beheko plazako Hogarrean Eusebio Gurrutxaga eta San Juan egoitza artean igogailua jartzeko udal epaimahaiak aukeratutako 5 proposamenak. Zumaiarrek maiatzaren 2a arte izango dute gustukoen duten diseinua bozkatzeko aukera eta haien botoak epaimahaiak aurrez emandako puntuazioari gehituko zaizkio... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021341 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Komun publikoa eta sukaldea berrituko dira eta kristalezko estalkia jarri. Asteartean zabaldu dira 2017an kantina zerbitzua kudeatzeko pleguak eta interesdunek maiatzaren 3a arte izango dute proposamenak aurkezteko epea.
Hiru izango dira kantinan egingo diren lan nagusiak: komun publikoak eta sukaldea eraberritzea eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021342 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo eskubaloi taldeko neskek Euskal Ligan jokatuko dute datorren denboraldian, asteburuan Lubaki kiroldegian jokatzen ari den igoera fasean nagusitu eta gero.
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko txapeldunak ari dira Euskal Ligarako txartela jokatzen Lubaki Kiroldegian. Azken jardunaldia bihar jokatuko den arren, atzo eta ga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021343 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Final-laurdenetara sailkatzeko hiru ehuneneko falta izan zaizkio Imanol Yeregiri
Zorte pittin bat falta izan zaio Imanol Yeregiri Zarautz Pro surf txapelketako zortzi onenen artean sailkatzeko. Final-zortzirenetako lauko kanporaketan hirugarren izan da, bigarren postuarekiko 0,03 puntura. Aritz Aranburu zarauztarra lau... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021344 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur eguerdian jokatu berri du Zarautz Pro surf txapelketako laugarren errondako kanporaketa. Bigarren izan da, Batistaren atzetik. Aurrera egin du hala ere, eta dagoeneko hamasei onenen artean da. Bazkalondoren hasiko da bosgarren erronda. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021345 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aizarnazabalgo duatloiaren II. edizioa jokatuko da gaur. Duatloia Aizarnazabaldik irtengo da 14:00etan eta 19:30ak inguru amaituko da. Lasterketak, ordea, hainbat trafiko mozketa eragingo ditu eskualdean.
Zumaian esaterako, Zarautz eta Oikiarako norabideetan, ordutegi hauetan, ondorengo errepideak itxita egongo dira:
E... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021346 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | IXX. esku pilota txapelketa herrikoiaren bigarren jardunaldia jokatu zen atzo Odieta frontoian. Bi izan ziren jokatutako partidak.
Datorren ostiralean jokatuko dira hirugarren jardunaldiko partidak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021347 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko bi taldek hartuko dute parte gaur hasi den Azpeitia Cup-en
Gaur, apirilak 21, hasi dute aurtengo kimu mutilen Azpeitia Cup txapelketa . Futbol lehiaketak jende asko bildu du Azpeitiko Garmendipeko futbol zelai artifizialaren inguruan. Igandera bitartean jokatuko dituzte finaleko fasera sailkatzeko partidak. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021348 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Guztira, lau batel uretarako ditu Zumaiak: infantiletan eta kadetetan, bai emakumezkoetan eta baita gizonezkoetan ere.
Sailkatze estropada jokatuko da bihar arratsaldean Sestaon. Bertan izango dira Zumaiatik lau batel, hala nola, infantil gizonak eta emakumeak, eta kadete gizonak eta emakumeak.
Arratsaldeko 15:30etan h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021349 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jada San Telmoetan bete betean murgildurik, datorren igandean, apirilaren 23an, egingo den haur eta helduen danborradaren ibilbidean aldaketak egongo direla jakinarazi du Udalak.
Haurren danborradaren kasuan, ibilbidea Beheko plazan amaituko da, hau da, ez da Kantaurira joango. Eta helduena, aldiz, Ludotekatik atera et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021350 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joxe Migel Irigoien: "Azkeneko aldiz prestatu eta jantziko dut San Telmo ermita"
Igandean, Jose Luis Urruzunok igoko du bandera Kofradian, baina beste omendu bat ere izango da bertan: Joxe Migel Irigoien, hain zuzen ere. 36 urtez San Telmo ermitako zaindaria eta arduraduna, azkeneko aldiz atonduko du eliza astelehenean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021351 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Argazkiak aurkezteko epea apirilaren 23tik 30era izango da, eta helbidera bidali beharko dira.
Jakintza Berrik antolatzen duen Haur Danborradako VI. Argazki Lehiaketa izango da aurtengoa. Edozeinek ahalko du bere argazkia helbidera bidali, izan ere, bi mailetan banatuko dute lehiaketa: haurrak eta helduak.
Sariak ere i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021352 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bart lapurreta egin dute jaietako barreketan eta herriko beste bi dendatan. Barraketan sartzen diren bigarren aldia da, apirilaren 12koaren ostean. "Okerrena da egin diguten txikizioa", azaldu digu Grillo Show barrakaren jabe Jesus Calvok.
Ez da santelmoak hasteko modurik onena barraketako nagusientzat. Bart gauean bos... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021353 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste Santu honetan, apirilaren 13tik 17ra bitartean, Alondegia kultur etxea itxita egongo da. Era berean, San Telmo jaiak direla eta, apirilaren 22tik 24ra ere ateak itxiko ditu.
Horrek eragina izango du bi liburutegietan, haurrena eta helduena, ikasgelan eta bulegoetan. Ez, ordea, Oxford erakusketa aretoan. Jaiegun ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021354 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteekin oporretara joateko garaia bihurtu da Aste Santua, baina, berez, fedearekin lotutako hitzordua da hau eta Aizarnazabal, Artadi, Getaria, Oikia eta Zumaiako parrokiek osatzen duten Saiatz Ibarra barrutiaren eskutik hainbat elizkizun izango dira eliza hauetan.
Hemen dituzue datozen egunotan izango diren elizkizun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021355 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Torreberri Gaztetxeko kideek gaztetxea garbitu eta txukuntzeko parada hartuko dute datorren astelehenean, hilaren 17an, goizeko 10:00etan.
Auzolanean burutuko dute gaztetxearen garbiketa, eta horretaz gain, aurrera begirako proiektuen garapenaz hitz egiteko aprobetxatuko dute. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021356 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abian da XXIX. Zumaiako txuri-beltzeko argazki lehiaketa, Zumaiako Udalak eta Distira Argazki Elkarteak antolatuta. Aurten iaz hil zen Joxe Juan Azkue argazkilari eta Distira elkarteko kidearen oroimenez egingo da lehiaketa.
Oraingoan gaia ARKITEKTURA izango da, eta argazkiak ohi bezala Alondegia kultur etxean jasoko d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021357 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Artolak eta Albisu-Laso kanporaketako irabazleak jokatuko dute santelmoetan Zumaian
Eskuz banakako txapelketako partida jokatuko da San Telmo jaien egitarauaren baitan Aitzuri pilotalekuan. Erabakita dago bertan izango den pilotarietako bat: Iñaki Artola alegiarra. Aurkaria Albisu eta Lasoren arteko kanporaketatik ater... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021358 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lekuko batek bultzada eman dio domingueztarren haur lapurtuaren auziari
Arantzazuko Ama ospitaleko langile ohi batek deklaratu du gaur Gipuzkoako Audientzia probintzialean, Ana Carlota Dominguez zumaiarrak bere senitartekoa aurkitzeko daraman auziaren barruan. Dominguez "hunkituta" azaldu da lekukoak eman dituen hainba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021359 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskararen Aholku Batzordearen ekimenez, spot edo iragarkien lehiaketa bat antolatu du Zumaiako Udalak, Baleike kultur elkartearen eta UEMAren laguntzarekin. Lehiaketaren helburua da gazteen artean euskarazko sormena bultzatu eta euskararen erabilera sustatzea. 1999an edo 2000an jaiotako gazte zumaiarrek hartu ahal iza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021360 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alaine Agirre idazlea izango da bihar 'Irakurri matte' irakurle taldearekin
Idazle bermeotarrak 'X hil da' eleberriari buruz hitz egingo du. Uxue Alberdik gidatutako saioa 18:00etan hasiko da Alondegian.
X hil da eleberriak beldur obsesibo baten kontaketa egiten du: protagonista beldur da X hilko ote den, X hilko ote z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021361 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiako Txapelketak jokatuko dira -bakarka eta selekzio autonomikoka-, eta itsuentzako ultra trail txapelketa jokatuko da lehen aldiz. Selekzioentzat eta itsuentzat izen-ematea zabalik dago jadanik, baina gainontzeko korrikalarientzat maiatzaren 2an irekiko da kirolprobak.com webgunean. 700 korrikalarik hartu ahal i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021362 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Garapen jasangarriaren inguruko tailerrak egin dituzte Maria eta Jose ikastetxean
Maria eta Jose ikastetxeko ikasleek Garapen Jasangarriari buruzko tailer batzuetan parte hartzeko aukera izan zuten pasa den astean. Ekimen hau UNESCO Etxearekin elkarlanean gauzatu zen.
Garapen Iraunkorrari buruzko 2015eko Mundu Gailurre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021363 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herritik goizeko 3:00etan pasa den arren, dozenaka eta dozenaka zumaiarrek hartu dute parte Korrikan, euskararen aldeko aldarriak bultzatuta. AEKko irakasle ohi Igor Zendoia gogoan izan dute bereziki, eta euskaltegiaren aurrean bere anaia Gorkak hartu du lekukoa, senideen eta AEKko lagun guztien izenean.
Lo pixka bat e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021364 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Julen Izarra: "Jazza deitzen diogu inprobisazioari tartea egiten dion musika guztiari"
1977an Ermuan jaioa, berak eibartartzat jotzen du bere burua. Azken urteotan Zumaian bizi da. Julen Izarra da, musikaria, saxofonista eta Nevermind Trio jazz hirukoteko partaidea. Talde horrek Onena heltzear dago izeneko diskoa atera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021365 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Emakumea surflari' programa 2014an sortu zen, eta aurten, Zumaiara iritsi da lehenengo aldiz. Gipuzkoako Surf Federazioak eta Aldundiak babestutako proiektu honen helburua emakumeak surf egiten ikastea eta kirolaz gozatzea da. Izen ematea apirilaren 20a arte dago zabalik eta Carmela Peñalba izango da irakaslea.
"Emaku... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021366 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteetan, Realeko belar hockeyko taldean aritu zen Ainara Mujika. Orain, berriz, arraunean hasi da. Zumaiako patroi izango da sasoi honetan. Berria egunkarian elkarrizketatu dute. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021367 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jacob de Haan holandarraren obretan oinarritutako kontzertua emango du Bandak larunbatean
Zumaiako Udal Musika Bandak udaberriko kontzertua emango du larunbat honetan, 19:30etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Berrikuntza bezala, konposatzaile bati zuzendutako kontzertua izango da hau eta Joxe Mari Azkuek zuzentz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021368 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean, martxoaren 17an, Zumaiako Herri Eskolako ikasle talde batek, Orion ospatu zen "Gipuzkoako eskolarteko bertso txapelketan" parte hartu zuen.
Hasieran urduritasuna nagusitu bazen ere, oso esperientzi polita izan zen eta denak oso gustora itzuli ziren, datorren ikasturtean berriro parte hartzeko irrikaz. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021369 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ismael Manterola Getarian izango da bertako Kofradia Zaharrari buruz hitz egiteko
Getariako Eskubide Sozialen Kartak antolatuta Getariako Kofradia zaharra: getariar guztien arte-ondare kolektiboa izeneko jardunaldian parte hartuko du Ismael Manterolak gaur arratsaldean. Berekin izango da Ana Maria Benito historialaria ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021370 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eguna argitu orduko jaso dugu berri mingarria: Maite Golmaio hil da. Indar handiko emakumea, bizitzak jarritako oztopoak duintasun erraldoiarekin gainditu zituena. Xabi semea erail zioten, baina ordutik herriko gazte zein independentista askoren ama bihurtu da. Doakio Zumaiako Ezker Abertzalearen dolumin eta besarkadar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021371 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo Eskubaloi Klubak bere armarria berritzeko asmoz, armarri diseinu lehiaketa martxan jarri du. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak bertan dituzue. Zorte on denei!!
PULPO ESKUBALOI KLUBAREN ARMARRIA AUKERATZEKO LEHIAKETAREN OINARRIAK
1.- Lehiaketak PULPO ESKUBALOI KLUBA ren armarri ofizial berria aukeratzea du helbu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021372 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika Eskola urtebete doa Oikian klaseak ematen erantzun apartarekin
Apirilean izango da urte bat Zumaiako Musika eta Dantza Eskolatik Oikiara eguerdi partean klaseak ematera joaten hasi zirela. Proiektu hau ilusio handiarekin jarri zuten martxan eta erantzuna aparta izan da.
Ikasle, guraso eta Oikiako eskolak harrera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021373 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskolarteko eta Errendimenduko zesta-punta finalak izango dira ostiralean Aitzurin
Ostiral iluntzean izango dira Eskolarteko eta Errendimenduko zesta-punta finalak Aitzurin, eta hauez gain, Udaberri Sariko zesta-puntako finalak ere bertan jokatuko dira.
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa eta Errendimenduko Gipuzkoako Tx... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021374 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Auzitegi Gorenak Urolaren itsasadarreko plana bertan behera utzi du
Auzitegi Gorenearen administrazioarekiko auzietarako II. salak bertan behera utzi du Urola ibaia babesteko plan berezia, EFE agentziak jakitera eman duenez. Ekimenaren "bideragarritasun ekonomiko" ezaz baliatu da Auzitegia erabaki hau hartzeko.
Antonio... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021375 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jaiotz Osa: "Bakarlari moduan lehen lana da eta bertigo pixka bat dut"
Gelditu gabe dabil lanean Jaiotz Osa dantzaria. Pasioa ofizio bihurtu du eta gustura sumatzen zaio. Donostiako DFeria Arte Eszenikoen jaialdian parte hartu berri du bi ikuskizunekin; Now eta Raw . Horretaz gain, pasa den astean, Ai Do Project konpai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021376 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erribera kaleko paretan egin dugun 30. murala. Oraingoan, Banksy artistari maileguz hartutakoa. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021377 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eta han nindoan Donostiara Joaquin Reyes eta Ernesto Sevillaren Viejovenes ikuskizuna ikustera, busean. Zarautzera heltzean neska gazte bat igo zen. Pasilloaren alboko eserlekuan luze-luze bota eta autobusa berriro martxan jarri aurretik telefonoz hitz egiten hasi zen, akordeoi itxura duen autobusaren aurreko zatian ge... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021378 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Kalea guztiona al da?' erreportajea argitaratu du Argiak, besteak beste, Zumaiako kasuaren inguruan
Errepide bazterrean jarritako pankartak ongietorria ematen die gidariei: "Zumaiara sartzen ari zara, mantsotu zure adierazpen askatasuna". Kalea Guztiona Da ekimeneko kideek jarria da, beste hainbat gauzarekin batera, k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021379 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zabaldu da dagoeneko Odieta frontoian jokatuko den eskuz binakako IXX. pilota txapalketako izen-ematea. Parte hartu nahi dutenek martxoaren 26ra bitartean dute izenak emateko aukera.
18 urtez gorako federatu gabeko pilotariei zuzendutako txapelketa da hau eta Odieta pilotalekuan jokatuko da. Eguraldi txarra egiten duen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021380 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aparkalekuak arautzeko ordenantza aho batez onartu da, udazkenean berraztertzeko konpromisoarekin
Udalbatzak aho batez onartu du Zumaiako aparkalekuak arautzeko ordenantza, behin uda pasata, prozesu parte-hartzaile baten bitartez sistema berriro aztertzeko baldintzarekin.
Halaxe adostu dute EAJk, PSEk eta EHBilduk. Hor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021381 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur goizean Ardantzabiden zabalduko den supermerkatuan lan egiteko lan-elkarrizketak burutu dira Enplegu Zentroan. Horren harira, 2017. urtean, urtarrilean eta otsailean, herrian dauden langabezia datuak modu grafikoan erakutsi nahi izan dut. Datuak Lanbidetik ateratakoak dira. Hauen arabera, urtarriletik otsailera 11... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021382 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Ikusitakoa eta bizitakoa gazteei barruan geratuko zaiela baloratzen dugu"
Saharako herria laguntzeko sortutako Darahli elkarteak hamar urte beteko ditu aurten. Zenbaki biribila dela ikusita, erakusketa eta zenbait ekintza antolatu dituzte datozen egunetarako.
"Berez, lehen bidaia urtebete lehenago antolatu genuen, 200... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021383 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Darahli elkarteak 10 urte beteko ditu aurten. Horretarako erakusketa eta beste zenbait ekintza antolatu ditu.
Darahli, hamarkada bat lankidetza sustatzen erakusketa. Ikus-entzunezkoen txokoa eta informazio mahaia izango dira, besteak beste. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021384 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren larunbatean ospatuko den Zuhaitz Eguneko egitaraua ordu erdi aurretatu da, beraz, ekintzak, 11:00etan hasi ordez, 10:30ean hasiko dira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021385 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko gaztetxoek lasterketak izan dituzte Hernanin eta Zarautzen. Asteburuak emandakoaren kronika idatzi du Arritxu Iribarrek.
Asteburu oparoa izan zuten Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko gaztetxoek aurrekoa. Alebinek eta Infantilek Hernanin izan zuten euren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021386 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxoko astebukaera nahiko ona izan da Pulpo Eskubaloiarentzat. 7 partidu irabazi eta 6 galdu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek.
Senior taldeko mutilak eta neskak galdu egin dituzte beraien partiduak, aldiz jubenil neska/mutilak irabazi.
Kadete mailan soilik talde bakarrak irabazi du, kontuan izanda bi talde euskal li... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021387 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nazioarteko Emakume Langileen Egunak hauspotuta, 29. murala osatu dugu Frida Kahlo margolari mexikarraren laguntzari esker.
Mural guztiak eta informazio gehiago: www.facebook.com/kaleaguztionada/ | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021388 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1937an kanporatuak izan ziren zumaiarrak izan genituen gogoan orain hilabete, gertakari haren 80. urteurrenean. Erbesterako bidaia hura, gaur egun, munduko hainbat errefuxiatuek bizi duten tragediarekin alderatu zen une hartan. Paralelismo bera egiten du Javier de Isusik Asylum komikian.
Komikilari bilbotar honek erbes... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021389 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Algorri zentroak bisitarientzako ateak zabalik izango ditu martxoan zehar
Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea da martxoa eta horren baitan sartzen diren museo edo bestelako azpiegiturek sarrera doan izango dute hilabete osoan zehar. Horien artean dago Zumaiako Algorri interpretazio zentroa . Bisitari guztientzako ateak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021390 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria eta Josen egiten ari diren lanek eskolako jardueran eraginik ez dutela izango adierazi du zuzendaritzak
Konfiantzaren pedagogia izeneko pedagoia sistema berria jarriko du abian Maria eta Jose ikastetxeak datorren ikasturtetik aurrera. Sistema berri hori hartuko duen espazioa egokitzeko lanak hasi dira eta ikastet... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021391 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste honetan escape room-en berri jakin dut. Agian batzuk galdetuko duzue ea non bizi naizen, aspaldi sortutako ideia bat dela, dagoeneko modaz pasatzen ari dela... Ba, beno, zer egingo zaio!
Kontua da escape room- ak zer diren begira hasi naizela sarean. Wikipediaren arabera, 2008an Japonian sortu zen joko bat da. Zei... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021392 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskararen kale erabilerak bost puntu egin du gora Zumaian azken bost urteotan, Soziolinguistika Klusterrak egin duen kale neurketaren arabera. Kalean entzundako hamar elkarrizketatik ia sei (%57,8) izan dira euskaraz. Emakumeek gizonezkoek baino gehiago erabiltzen dute, eta poligonoetan gehiago hitz egiten da herrigun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021393 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herenegun amaitu zen Hawaiiko Pipeline proba, bodyboardeko World Tourreko lehenengo hitzordua. Alex Urangak hirugarren postu on bat lortu zuen. Maila onean hasi du zumaiarrak denboraldi berria.
2,5-3,5 metroko olatuekin jokatu zen finala eta etxeko Jeff Hubbard izan zen irabazlea, Ian Campbell hegoafrikarraren, Alex Ur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021394 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gure ikaskide Lurren bitartez animo mezua bidali nahi diogu Alex Txikoni. Badakigu eguraldi txarra dela eta, ez duela helburua bete. Baina Everest mendia han egongo da beti eta hurrengoan lortuko du. Hementxe gaude bere zain han bizi izan duen esperientzia guri kontatzeko. AUPA ALEX! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021395 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeek kirol munduan bizi duten egoerak aldaketa handia izan du azken urteotan onera, baina oraindik badago non lana egin. Hori da atzo Alondegian egin zen ekitaldian ateratako ondorio nagusia. Bertan, Zumaiako emakumeak kirolean izeneko bideoa aurkeztu zen eta, ondoren, debatea izan zen bertaratutakoen artean. Ekit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021396 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Merkatari elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatuta outlet merkatua egingo da martxoaren 11 eta 12an, Amaiako plazan.
Asteburuan, outlet azoka izango da Amaiako plazan. Zumaia Elkarteko dendek euren produktuak jarriko dituzte salgai, %70era bitarteko deskontuekin. Azoka berezi hau larunbat zein igandean egingo da, go... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021397 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskualdeko enpresentzat zuzendutako bi jardunaldi izango dira hurrengo astean
Lehendabiziko jardunaldia, martxoaren 13an, turismo arloko enpresentzat bideratuta izango da. Bigarren jardunaldia aldiz, martxoaren 17an, eskualdeko enpresentzat zuzenduta dago.
Lehenengo jardunaldian, turismo sektoreko hainbat lan-mahai din... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021398 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 20:00etan, Martxoak plazan-Saregileen plazan, elkarretatatzea. Badagoelako zer aldarrikatu oraindik. Badagoelako zer salatu: atzo emakume batek Zumaian pairatu zuen erasoa bikotearengandik.
Bakoitzari dagokigu berdintasuna izatea eta sustatzea gure esparruan. Ekimen txiki-txiki askorekin egingo dugu osoa. Hasi, ez egon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021399 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna, GKN Driveline Zumaia enpresan ere berdintasunaren aldeko deia egin dute. 'Zer egin dezaket GKNko berdintasunaren alde?' galdera erantzun dute langileek.
Bestalde, beraientzat esanguratsuak diren emakumeen argazkiak zintzilikatzeko aukera izan dute. Galdera erantzun edo a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021400 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inauterietako jaialdia primeran atera zen, nahiz eta eguraldiak lagundu ez. Aitzuri frontoiko harmailak gurasoekin bete ziren Lehen Hezkuntzakoen emanaldi aparta ikusteko. Bestalde Aita Mari eraikuntzan gure txikienek (haur hezkuntzakoek) euripean artzai eta inude mozorrotuta beraien dantzak erakutsi zizkiguten trebeta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021401 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hilabete moreko egitarauaren baitan, bihar, osteguna, Koadernoa zuri antzezlana egongo da Aita Mari zinean (22:00etan). Udalak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Saridunak honakoak dituzue: Ainhoa Aristi Legarra, Maite Olasagasti eta Pedro Etxabe Etxabe. Sarrerak aretoko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021402 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nafarroako Erriberan euskara sustatzeko kanpaina jarri zuen abian Errigora ekimenak. Bere unean Erriberako produktuekin osatutako otarrak saldu zituzten. Orain olioa eta kontserbak ere salduko dituzte.
Hemen duzue Errigoraren inguruko informazioa. Produktu hauek eros daitezke Zumaian Inpernupen edo Errigoraren webgunea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021403 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mugikortasun-plan pilotu bat jarriko da martxan Joxe Mari Korta, Xey eta Guascor poligonoetan
Urola Kostako Udal Elkarteak, Zumaiako Udalarekin batera, mugikortasun baldintzak eta irisgarritasuna hobetzeko egitasmoa jarri du abian. Proiektu hau eskualdeko herritar eta enpresek mugikortasun jasangarriaren inguruan adier... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021404 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurtengo leloa "HAMAIKA KULTURA, ESKUBIDE BERBERAK" da. Eguna ospatzearen arrazoiaren inguruan arituko gara, garai bateko egoerari erreparatu eta gaur egungoaren inguruko hausnarketa bideratzen saiatuko gara, beti ere, guretzat ezinbesteko diren printzipioak oinarri hartuta: hezkidetza eta berdintasunezko harremanak.
E... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021405 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den ostiralean zabaldu zen Nagore Etxaberen deituriko erakusketa. Bere ibilbide profesionalean sorturiko lanen bilduma, atzera begirakoa, osatzen du Oxford aretoan kokatuta dagoen erakusketa honek. Martxoaren 19a arte izango da ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara.
honetan Etxaberen ibilbide profesionalean egi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021406 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxotik ekainera bitarteko kultur ikastaroetarako izen-ematea zabalik dago
Kulturarekin lotutako bost ikastaro emango dira martxotik ekainera bitartean, Alondegia kultur etxeak antolatuta. Izen-ematea martxoaren 9ra arte izango da zabalik Alondegian bertan / 943 861 056).
ASTELEHENETAKO AKADEMIA : Arte garaikidea ule... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021407 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eta beno, azkenean egin genuen, halamoduz. Hiru hilabete omenaldi festa bat egin behar genuela esanaz eta azkenean bi egunetan muntatu behar guztia. Baina txukun atera zen, ezta? Aurreko orduetako kaosari aurre egiteko gai izan ginen, behintzat. Joan zaigun lagun bat gogoratzea zen kontua, ez BBK live bat antolatzea, n... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021408 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ainhoa Azurmendi: "Kirolarekin gozatzen txikitatik erakustea da garrantzitsuena"
Zumaiako emakumeak kirolean bideoa aurkeztuko da bihar, asteartean, 18:30etik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Ekitaldia Ainhoa Azurmendik gidatuko du. Hernanin jaioa, kirolean eta genero ikuspegian aditua da Azurmendi. Hemen duzue 2015... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021409 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Galdera horri erantzungo dio Belen Urangak Euskara, bestela ez gara aurtengo Hitzaldi Zikloaren itxiera saioan. Datorren asteazkenean, hilak 8, azken kale erabileraren neurketaren emaitzak aurkeztuko ditu Oxford aretoan, arratsaldeko 18:30ean.
Neurketa hori bost urtetik behin egiten da behaketa bidez. Azkena 2016ko uda... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021410 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Korrika Kulturalaren baitan Rakugo antzerkia izango da astelehenean
Zumaiako Udalak, Elkar Fundazioak eta Zumaiako Korrika Batzordeak antolaturik, datorren astelehenean, martxoaren 6an, Rakugo antzerkia izango da euskaraz 18:30ean, Oxford Aretoan.
Rakugoa Japoniatik datorren performancea da. XVII. mendean du jatorria e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021411 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | A zer eguraldi polita! Bagoaz X eta biok goxo-goxo berriketan kontzertura. Asko gustatzen zait A-ren musika eta badut gogoa kontzertua ikusteko. Egia esan, bazkalaurretik ardo batzuk hartu ditut eta bazkalondoren kopatxoa ere bai. Siestatxo bat ederki egingo nuke, baina kontzertua goiz jarri dute eta bagoaz tertulian.
... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021412 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur goizean jarri da martxan Ardantzabideko aparkamendua arautzeko sistema berria. Hasiera, baina, zalapartatsua izan du: lehen ordutatik isunak jarri dizkiete egoiliarren eremuan txartelik gabe aparkatuta dauden kotxeei. Horrek haserrea piztu du bizilagunen artean.
Auzategian BM supermerkatu bat zabalduko da etorkizu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021413 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsaso handia espero da datozen orduotan, sei metro inguruko olatuekin; marea biziekin bat egingo duenez, Euskalmetek alerta laranja eman du, astearte goizaldeko 4:00etatik 8:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Beraz, erne ibili itsasbazterrean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021414 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gorka Murillo eta Oier Mora Euskal Herriko mus txapelketako finalera sailkatu dira
Euskal Herriko mus txapelketaren baitan, Gipuzkoari zegokion finala jokatu zen pasa den larunbatean Ibarrako frontoian. 32 bikote pasako dira final handira eta horien artean Zumaiako bikote bat izango da.
Zumaiarrez osatutako lau bikote ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021415 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondarribiko XVII. traineru jaitsiera jokatu zen larunbatean. Senior mailako traineruak izan ziren lanean, emakumezkoak eta gizonezkoak, baina baita beteranoak ere. Eta maila horretan nagusi izan ziren Zumaiako arraunlari beteranoak.
Orain bi aste Orioko traineru jaitsieran egin zuten bezala, zumaiarrak nagusi izan zir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021416 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inauteriko astebukaera honek eskubaloi partidu gutxi izateaz gain, emaitz on gutxi izan ditu Pulpo Eskubaloia klubarentzat.
Seniorrak, kadete eta infantil mutilak galdu egin dituzte euren partiduak, aldiz kadete eta infantil neskak garaipena lortu dute.
Euskal ligan estreineko partiduak izan dituzte gure kadeteek, tama... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021417 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lana bilatzeko ikastaroak izango dira martxoan eta apirilean Urola Kostako Udal Elkartearen eskutik
Urola Kostako Udal Elkarteak martxoa eta apirilean zehar lana bilatzeko balio duten hainbat ikastaro eskainiko ditu. Ikastaro hauek Urola Kostako Udal Elkartearen (Urdaneta bidea 6, Zarautz) egoitzan izango dira, 9:30eti... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021418 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur jarri da martxan Ardantzabide auzoko aparkamendua arautzeko sistema
Dagoeneko martxan da, Ardantzabide auzoan, aparkamendua antolatzeko sistema berria. Helburu du datozen hilabeteotan bertan zabalduko den supermerkatuaren irekieraren aurrean auzotarrak lehenetsi eta babestea, bereziki aparkamenduaren antolamenduan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021419 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beteranoen trainerua bihar Hondarribiako Jaitsieran ariko da. 16:00etan hasiko da estropada, eta erlojuaren aurka, lau aurkari izango dituzte: Ibaialde, Zarautz, Getxo eta Fortuna. Azkena irtengo dira zumaiarrak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021420 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | HAUR LEHIAKETA: 18:00 Eusebio Gurrutxaga plazan. Lau sari: banakoei eta taldeei bana, 0-8 urte eta 9-16 urte bitarteko adin tarteetan. Izen-ematea, 17:00 plazan bertan.
• Lehiaketarako musika berezi bat eskatu nahi bada izen-ematean ekarriko da.
Larunbateko mozorro onenak: bikotea edo banakakoa 80 € / taldea 120 €.
Arg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021421 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Otxandiotik abiatuko da aurtengo Korrika, Martxoaren 30ean eta, 2.535 kilometro egin eta gero, Iruñeara iritsiko da apirilaren 9an. Zumaiatik apirilaren 5ean pasako da, goizaldeko 2:54ean.
Korrikako kilometroak erosteko aukera zabaldu du AEK-k. Zumaiako talde, elkarte edo eragileak posta elektronikoko honako helbidera ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0021422 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Unax Bernalek Realarekin jokatuko Argentona Cup Nazioarteko Futbol Txapelketa
Zumaiakoko Infantil Txiki taldean jokatzen duen Unax Bernalek bihartik aurrera eta iganderarte Argentona Cup Nazioarteko Futbol Txapelketa jokatuko du Real Sociedad taldearekin, Bartzelonatik 30 kilometrotara aurkitzen den Argentona herrian.
... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.